Jauregi zahar baten itxura berria - Euskaltzaindia...1992/08/14  · Nafarrorako gehigarri /a...

7
Nafarrorako gehigarria / Ostirala, 1992ko abuztuak 14 / II. urtea / 37. zenbakia Jauregi zahar baten Arraiozko Jau- regi Zar eta Dona- mariako Jauregi- zarra ondare historiko izendatzeko txostena zabaldu zuen joan zen ekainean Nafarroako Gobernuak. Zutik di- rauten bere motako ba- karrak Nafarroan, bi dorre eder hauek garai Barnean itxura berria batean ohizkoak izan ziren jauntxo eta he- rrien arteko gatazkak dakartzate gogora. Lehendabizikoa egun berritze proze- suan dago, eta goitik beherako aldaketak egiten ari dira, soilik kanpoaldeko harria eta zutoinak utzi bait dira zeuden bezala. Jabe berriek, Bianako Prin- tzearen teknikarien be- giradapean, barrutik hustu eta distribuzio berria egin dute etxean, eta duela gutxi erortzear ze- goen beste garaiko jauregia, egun etxe do- tore eta berritua da, oraindik bukatzeko la- na gelditzen bada ere. Haize berriak Ursuaren jauregi zaharrarenda- ko. OPORRAK GARRAIOBIDEAK Etxe trukaketa: kanpoan etxean bezala /vn Etxegarate zabaltzea 'premiazkoa' Altsasuko alkatearendako /vm Amen eta omen AINGERU EPALTZA L anera itzuli naiz, goibel. Nere inguruan ez du jadanik inoren larru- gorriak nabartzen hondartza arrearen harea. Kanpoan, eguraldi berdea da, zipotza, uda bitxi honetan bizi izanda- ko iruzki zuriaren ahanzte- razle. Ez naiz oroitzen zein idiotari leitu edo aditu diodan oporretan irakurtzea asperdu- raden marka dela. Iluna ala argia zen Orixeren paleta? Lanean berriz, mutur bel- tzez. Lantokiko liburu ber- deak arakatu beharrez, esku zuri nagiak lanari gogorik ga- be emanak. Alferkeria. Man- do urdinak jo nauela erran li- teke. Berehala, agorrilak . mendi-larreetan bere lana egi- tearekin, histuko da nere la- rruazal doi-doian belztua. Eta orduan, karrikan barna pa- seatzen diren bisai gazte zu- ri-gorriek baizik ez dute ar- gituko nere begitartearen to- nalitate ozpina. Hilabetez irakurritakoaren oroitzapena, horixe suizidioa bazter uzteko armarik eraginkorrena. Nola margotu zituen Lizardik bere udazkenak? Oporretatik bueltan, gogo txarrak aurpegia horitua. Paper zuriak zikindu behar sos gorripn truke. Beharbada egin beharrekoaren partez, kopla nabarren bat gogora- tuko zait, beltzuriaren estal- ki. Esperantzaren berde ha- rrotza. Finean, hainbat hobe izanen da beroaren patxadaz irakurritakoari berriz ere ho- tzean ekitea. Inork bereganatu ote du Miranderen pintzela? Mahai gainean horitzen ari zaizkidan lanei ihesi, lantoki- ko leihotik begira nago. Uste baino abudoago etorriko da negu gorria. Nahi baino lehe- nago, arrontik belztuko da lurra, ilajearen gisa ezari- ezarian urdinduko bihotza. Ordukoz bestondo baizik ez dalzanen, agian, Patziku Pe- rurenak, koloreetan barna burutu duen bidaiarekin, sor- tarazi didan liluraren mozko- rraldia.

Transcript of Jauregi zahar baten itxura berria - Euskaltzaindia...1992/08/14  · Nafarrorako gehigarri /a...

Page 1: Jauregi zahar baten itxura berria - Euskaltzaindia...1992/08/14  · Nafarrorako gehigarri /a Ostirala 1992k, abuztuao k 1 4 / II urte. a / 37. zenbaki a Jauregi zahar baten Arraiozko

Nafarrorako gehigarria / Ostirala, 1992ko abuztuak 14 / II. urtea / 37. zenbakia

Jauregi zahar baten Arraiozko Jau-

regi Zar eta Dona-mariako Jauregi-zarra ondare historiko izendatzeko txostena zabaldu zuen joan zen ekainean Nafarroako Gobernuak. Zutik di-rauten bere motako ba-karrak Nafarroan, bi dorre eder hauek garai

B a r n e a n

itxura berria batean ohizkoak izan ziren jauntxo eta he-rrien arteko gatazkak dakartzate gogora.

Lehendabizikoa egun berritze proze-suan dago, eta goitik beherako aldaketak

egiten ari dira, soilik kanpoaldeko harria eta zutoinak utzi bait dira zeuden bezala. Jabe berriek, Bianako Prin-tzearen teknikarien be-giradapean, barrutik hustu eta distribuzio

berria egin dute etxean, eta duela gutxi erortzear ze-

goen beste garaiko jauregia, egun etxe do-tore eta berritua da, oraindik bukatzeko la-na gelditzen bada ere. Haize berriak Ursuaren jauregi zaharrarenda-ko.

OPORRAK GARRAIOBIDEAK

Etxe trukaketa: kanpoan etxean bezala/vn

Etxegarate zabaltzea 'premiazkoa' Altsasuko alkatearendako/vm

Amen eta omen

AINGERU EPALTZA

Lanera itzuli naiz, goibel. Nere inguruan ez du jadanik inoren larru-

gorriak nabartzen hondartza arrearen harea. Kanpoan, eguraldi berdea da, zipotza, uda bitxi honetan bizi izanda-ko iruzki zuriaren ahanzte-razle. Ez naiz oroitzen zein idiotari leitu edo aditu diodan oporretan irakurtzea asperdu-raden marka dela. Iluna ala argia zen Orixeren paleta?

Lanean berriz, mutur bel-tzez. Lantokiko liburu ber-deak arakatu beharrez, esku zuri nagiak lanari gogorik ga-be emanak. Alferkeria. Man-do urdinak jo nauela erran li-teke. Berehala, agorrilak

. mendi-larreetan bere lana egi-tearekin, histuko da nere la-rruazal doi-doian belztua. Eta orduan, karrikan barna pa-seatzen diren bisai gazte zu-ri-gorriek baizik ez dute ar-gituko nere begitartearen to-nalitate ozpina. Hilabetez irakurritakoaren oroitzapena, horixe suizidioa bazter uzteko armarik eraginkorrena. Nola margotu zituen Lizardik bere udazkenak?

Oporretatik bueltan, gogo txarrak aurpegia horitua. Paper zuriak zikindu behar sos gorripn truke. Beharbada egin beharrekoaren partez, kopla nabarren bat gogora-tuko zait, beltzuriaren estal-ki. Esperantzaren berde ha-rrotza. Finean, hainbat hobe izanen da beroaren patxadaz irakurritakoari berriz ere ho-tzean ekitea. Inork bereganatu ote du Miranderen pintzela?

Mahai gainean horitzen ari zaizkidan lanei ihesi, lantoki-ko leihotik begira nago. Uste baino abudoago etorriko da negu gorria. Nahi baino lehe-nago, arrontik belztuko da lurra, ilajearen gisa ezari-ezarian urdinduko bihotza. Ordukoz bestondo baizik ez dalzanen, agian, Patziku Pe-rurenak, koloreetan barna burutu duen bidaiarekin, sor-tarazi didan liluraren mozko-rraldia.

Page 2: Jauregi zahar baten itxura berria - Euskaltzaindia...1992/08/14  · Nafarrorako gehigarri /a Ostirala 1992k, abuztuao k 1 4 / II urte. a / 37. zenbaki a Jauregi zahar baten Arraiozko

G u r e a u k e r a k

DANTZA Carmen Cortesen dantza tal-deak Irufieko Gaiarre antzokian 'Cantes de ida y vuelta' deritzan muntaia taularatuko du heldu den igandean, hilak 16, Iruñeko Gaiarre antzokian, Nafarroako Jaialdien eskutik.

MUSIKA 'Kojon Prieto Azabache y los Guajalotes' mexikar musika tal-de iruindarra gaur eta bihar —hilak 14 eta 15— Uskartzen (Zaraitzu) izanen da, gaueko ha-mabietatik goizaldera arte luza-tuko diren kontzertuak eskein-tzen. Uskartzen aritzeko presta-kuntza berezia egin dute Guaja-loteek, eta guztira hamabost 'ma-riatxi' iruinsheme arituko dira 'Eskroto' taldeko abeslariarekin batera.

Locatelli hirukoteak - eta P'an-Ku-k 'Haria eta perkusioa' kontzertua eskeiniko dute heldu den astelehenean Zangozako Salbatzailearen Elizan. Kon-tzertua arratsaldeko zortziretan izanen da, Nafarroako Jaialdiek antolatuta.

'Aubade' haize boskoteak eta 'Madrid Brass' metale bosko-teak, 'zur eta metalak' izeneko kontzertua gozatzeko aukera emanen diete datorren aste&zke-nean, hilak 19, ilunabarreko zor-tziretan Zangozako Salbatzai-

learen Elizara hurbiltzen direnei.

Anje Duhaldek Goizuetan abestuko du datorren larunba-tean, hilak 15, gaueko bedera-tzietatik aurrera. Kontzertua he-rriko pilotalekuan izanen da.

ERAKUSKETAK Ander Hormazuriren graba-

doak Iruñeko 'Lacava' kafe-ga-lerian ikusgai izanen dira abuz-tuaren 30a arte. Hormazuriren erakusketarekin, Lacavako ar-duradunek amaituzat ematen di-tuzte udako oporrak, eta berriz ere lanari ekiten diote.

Jabier Morenoren 'Troiako biztanle madarikatua' eskultura efakusketa abuztuaren 21 a arte Nafarroako Aurrezki Kutxaren Iruñeko erakustaretoan izanen da. Erriberan jaioa, egun Leioako

Arte Ederretako fakultateko euskara adarran klaseak ematen ditu Morenok. Amaiurko Gazte-lu kalgko erakustaretoan izenik gabeko zurazko eskulturak pa-ratu ditu Arte Ederretako irakas-leak, aipatutako "Troiako biz-tanle madarikatua' izenburu orokorraren pean.

Rafael Ubaniren margoak Ber-tizko jauregiko hormetan eskegi-ta izanen dira irailaren 15a arte. Urte franko eman du iruinseme

honek atzerrian erakusketak pa-ratzen, eta Nafarroara itzuli bai-no lehen egin zuen azkena, Lon-dreseko Alexandra Palacen izan zen ikusgai.

ANTZERKIA Isabel, tres carabelas y un embaucador' Dario Fo-ren an-tzezlana taularatuko du gaur eta bihar—hilak 14eta 15—Valen-ciako Generalitateko Talde Dra-matikoak Erriberriko Nafarroa-ko Jaialdien aretoan. Bi emanal-diak ordu berean hasiko dira, gaueko hamarretan hain zuzen ere. V. Mendeaurrenaren ospaki-zunek gaurkotasuna eman diote Dario Fok duela 27 urte idatzi-tako obra honi. Obrak galtzaileen ikuspegitik aztertzen omen du konkistaren historia, valentziar taldeko kideen esanetan.

'Axioma teatro' taldeak 'mu-sika trena' deritzan muntaia an-tzeztuko du Zangozako Udale-txean datorren asteazkenean, hi-lak 19, ilunabarreko zortziretatii aurrera, Nafarroako Jaialdien eskutik. Antzezlan honek hiri handi bateko bi pertsonai tipiko eta kontrajarrien istorioa konta-tzen du.

'Clochard' izeneko obra taula-ratuko dute 'Grappa Teatreko' kideek Zangozako Labrit zine-man. Emankizuna Nafarroako Jaialdietako egitarauan Zango-zan iragarritako ekitaldien bar-nean kokatzen da.

Mendaurren azpian

ZUBIETAINGURUAN

Festak izanen dira astebuiru honetan Zubietan, eta bertara ba-karrik ihauterietan, ioaldunak ikustera, hurbiltzen direnei, esan festetan ere badakitela giroa be-rotzen zubietarrek. Ioladunak eta guzti gainera, kalez kale arituko bait dira festetan ere.

Zubietako etxe ederrak ez ezik Ezkurra ibarraren gainetik da-goen zubia eta San Antonio er-mita dira bisitatzekoak. Baina arkitekt'ura eta monumentuek bakarrik ez diete bisitariei lilura ekarriko, bertan dirauten artisau eta giro onak baizik.

Iturenen Sagardiaren jauregia da ederra oso, eta San Joaquin eta Santa Anaren ermitak, Trinita-tekoa deritzana ahaztu gabe. Hau dago Mendaurmendi famatuaren puntan, zonalde osoko errefe-rentzia eta topagune festa eta erromerie'tan. Igoera polita da eta bertatik Bertizarana eta Basabu-ruaren gaineko ikusmira ederra antzeman daiteke. Horra joateko Sunbillatik ere egin daiteke bi-

dea, eta Iturendik ateraz gero, Mendaurreko urtegitik igarotzen da.

Hain famatua da mendia zo-

naldean, ezen apostuak ere maiz egiten ohi dira nork lasterrago igo puntara. Markek bat baino gehia-go harrituko lukete!

ERRAN DUTE

tekoz ikasten da, eta hala ere inoiz ez da nahikoa».

Miguel Gonzalez

Aintzinatekerien presidentea

«Ikasle askok ez ditu bere

lanak errepasatzen, eta

hortik datoz komeriak».

Gerardo Castillo

Irakaslea

«Francoren garaian eliza bere independentzari eus-ten saiatu zen».

Francisco Verdera

Historiagilea

«Mueseko igeñtokian ger-tatutako SOS Navarraren errua izan da».

Mueseko bizilagunak

ASTEKO PERTSONAIAK

Martin Landa

j|fpi| *

IUko bozeramalea

Atxitarteko pasabidean auto-bideak eginen duen ibilbidea-

ren aldaketak egiteko bidea za-baldu zion joan den asteartean IU taldeak Alliren Gobernuari. UPNko batzorde eragileak bal-dintza bakarra paratu zion Go-bernuari aldaketak Parlamentura eraman ahal izateko: EA eta IUk bermatuta izatea, eta lehendabi-ziko taldeak oraindik ofizialki bere jarrera azaldu ez badu ere, IUk baietza eman zion Gober-nuak aurkeztutako txostenari. Landa bozeramaleak azaldu zuenez, «eragozpen teknikoei emandako erantzuna» izan zen baietza ematera bultzatu zutena.

Francisco Garmendia

r . : ; : ;; .

i l

mmL •ffati Artzapezpiku laguntzailea

Lazkaon (Gipuzkoa) jaioa duela hirurogeitazortzi urte,

eta Argentinan aritu ondoren 1987tik New Yorkeko artzapez-piku laguntzaile den Francisco Garmendia izan zen joan zen as-teartean Lizarran, Santa Clara-ko komentuan bizi den bere arre-ba bisitatzen. Garmendia Ameri-kako hainbat lekutan dauden apez euskaldunen artean ezagu-nenetarikoa dugu, bere kargua dela kausa, eta bere lana hiri erraldoian dauden hispaniarrei laguntza eta hezkuntza ematea da, bertan aurkitzen duten giro arrotza eta zaila egokitu ahal iza-teko.

Felipe Sahagun

Kazetaria

Nork agintzen du munduan?' izeneko ikastaroaren zuzen-

daria, kazetari madrildarrak aditu askoren partaidetza lortu du Na-farroako Jaialdietan antolatu den ekitaldi nagusienetakoan. Felipe Sahagun Nazioarteko Harrema-netan irakasle titularra da Madri-leko Unibertsitate Konpluten-sean eta TVEko Nazioartea sai-leko erredaktorea da. Berak 'SESBaren bukaera eta nazioar-teko antolamendu berria' izene-ko mintzaldia eman zuen, eta Juan Antonio Sacaluga, Mariano Aguirre eta Rafael Canduchen partaidetza ekarri du Iruñera egu-notan.

ADI !

EUSKAUERRIAIRRATIA FM91.0

Larunbatetan 9etatik lOeta-ra.... Xinguli Mangulu hau-rrendako saioa.

XORflOXIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

HERRIIRRATIA OM1134-FM 87.9

Asteazkenan FMn 21.00etatik 22.00etara.... Gautxori irra-tsaio musikala. Narrazioak.

RNE RADI01 OM835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz El-karrizketak, erreportaiak, mu-sika.

ARALAR IRRATIA FM 106j

Astea zehar 13.30etatik 14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

Page 3: Jauregi zahar baten itxura berria - Euskaltzaindia...1992/08/14  · Nafarrorako gehigarri /a Ostirala 1992k, abuztuao k 1 4 / II urte. a / 37. zenbaki a Jauregi zahar baten Arraiozko

Aurrekontu eskasa Burlatako jaietan

A.AGIRREURRETA / IRUNEA

Ez dira jai egitarauan diru asko gastatzeko garairik onenak. Bur-latan zuhur jokatu nahi dute, pre-miazko heste beharbatzuk soma-tzen direnean. Jaiak alaitzeko di-rua ez da funtsezkoena. Kanpotik kontratatzen ziren ohizko hain-bat ekitaldi ezabatu da egitarau-tik, erraldoiak esate baterako. Herrian mugitzen diren hainbat elkarte kulturalek eskeini deza-ketenaren alde egin dute apostu.

Jaien antolatze lanetan ihar-duten duten talde eta Udaleko arduradunen artean akordio za-bala izan da, beste urtetan ez be-zala. Zinegotzi batek aipatu due-nez, «komunikazio bideak han-diagoak izan direlako». Zailta-sunen aurrean denok bat.

Umeen egunak gauza berri as-ko aurkeztuko du aurten. Alkate eta Zinegotzi txikiek ez dute as-pertzeko denborarik izango eta

udalbatza txikia San Juan elizara hurbilduko da meza nagusia en-tzutera. Eguneko animazio lanak Burlatako antzerki talde gazte baten ardura izango dira.

Lehiaketarik, edonolako lehiaketarik, ez da faltako Bur-latan. Igande arratsaldean nafar joten zortzigarren lehiaketa egingo da, eta astelehenean, In- ' txaustia Parkean, kalderete txa-pelketan partehartzaileen abile-ziak neurtuko dira. Sukaldaritza zaleek beren errezeta eta formula ezkutuak erabiliko dituzte as-tearteko probarako, eta edariak gustokoagoak dituztenentzat, azken egunean, koktel lehiaketa.

Herri kirolei dagokienez, saio bikainak prestatu dituzte. Aska-tasuna pilotalekuan Julian Retegi Txapelketaren finala jokatuko da larunbatean. Harrijasotzaile eta aizkolariek ere ez dute hutsik egingo. Aste hasierarako Migel-txo Saralegiren bisita espero da.

Goizueta: Dena prestu Ama Birjinaren festetarako

A.A. / IRUNEA

'Umore ona' elkarteak udale-txeko arduradunekin batera egi-tarau aberatsa prestatu du egun hauetarako. Bezperan hasiko dira ekitaldiak. Eguerdian, itxaferoa jaurti eta era berean musikak egingo du eztanda. Dantza ez baina lasterka ibili beharko dute arratsaldean futbol partiduan parte hartuko duten emakumeek. Goizuetako neskek etsai indartsu bati egin beharko diote aurre: Añorga futbol taldeari. Ama Bir-jinaren bezperari dantzaldiarekin emanen zaio amaiera, dagokion moduan.

Bezperako ajea gainditzeko, goizeko zazpietatik aurrera To-losako dultzaineroak ibiliko dira kaleetan. Lehen entzierroan parte hartuko dutenek dultzainaren

soinuaz berotzeko aukera. Eguerdian eskuz binakako parti-du interesgarria egongo da herri-ko frontoian. Balerdi eta Lasa Ilk, Apezetxea eta Mariezkurrenaren aurka jokatuko dute. Kirolzale eta apostuzaleek badute Goi-zuetako jaietan zeregin.

Kontzertu saio berezia Gazte Asanbladak antolatu duena. Anje Duhalde kantari lapurtarrak, be-tiko doinuez gain azken diskoan agertzen direnak ere abestuko dizkie goizuetar guziei. Kantari ezagunak jende kopuru haundia bilduko duela espero dute Asan-bladakoek.

Goizuetako gazteak eta Baz-tango bi talde norgehiagoka ibi-liko dira igande arratsaldez. Ez dute edateko ahalmena neurtuko. Hori txapelketaren ondorako utziko dute.

G o i z u e t a .

Asauak Etxalarren A.A. / IRUNEA

Herri kirolak eta asauak dira Etxalarko jaien mamia, aurten ere. Jakina, kiroletan ihardutea ez da huskeria eta ondo jatea fun-tsezkoa da. Lehen egunerako, or-tziralerako herri afari bat antolatu dute eta 150 lagunen partehartzea espero dute, iazko arrakasta iku-sirik. Jan saioak ez dira hor amai-tzen. Igandean haurrek beren 'asau ttipia' ospatuko dute. Ha-ragia makiletan sartu eta su bi-

zian erretarentsalada oparo batez lagundurik: menu berezia Etxa-larkoumeakhazidaitezen. 'Asau egunean', asteartean, San-takruzko zelaian egingo dute to-po etxalartarrek. Kanpotar gu-ziak ere gonbidaturik daude. Me-nua umeek izan zutenaren berdi-na baina ez kantitatea.

Herri kirola ere izanen da ber-tan, eta sokatiraz gain pilotaza-leek izango dute zerikusi. Aste-lehenean Errandonea eta Al-mandoz Otxoteko eta Urrutiare-

kin neurtu dira. Eta bertakoak ere urtean zehar pelota kontutan saiatzen direnez, asteartean be-ren maila agertzeko aukera izan-go dute. Palaz arituko dira nes-kak, mutilak eta baita haurrak ere.

Larunbatean, Lizaso, Egaña, Euskitze eta Muruak, gaijartzai-learen —Manolo Arozena— aginduetara, irudimena landu beharko dute. Inguruetako he-rrietan antolatzen direnak ikusi-rik, arrakastatsu izanen da saioa.

Zubietan ioaldunak A.A. / IRUNEA

Andramari bezperan hasiko dirajaikontuakZubietan. Ostiral gauerako dantzaldi bikaina prestatu dute: Tapia eta Leturia trikitilariekin girotutakoa. In-dartsu agertzen da egitaraua lehen egunetik.

Eta ioaldunak, zintzarren ho-tsaz, kaleko giroaz arduratuko dira. Larunbatean goiz goizetik kalejiran ibiliko dira. Lizaso eta Egaña zain egongo dira herriko frontoian bereak egiteko. Arra-tsaldean, Zubietako astoen or-duan, lasterketan, barre egiteko aukera paregabea izango da.

Herri kirolek izen berezia dute Zubietan. Igandeko emankizu-nak izan ohi dute arrakasta han-diena. Goizalderako pilota parti-duak eta arratsalderako aizkora apostuak.

Jaien azken txanparako He-rriaren Egunak utzi dute: herri bazkaria, bertso saioa eta musika.

Page 4: Jauregi zahar baten itxura berria - Euskaltzaindia...1992/08/14  · Nafarrorako gehigarri /a Ostirala 1992k, abuztuao k 1 4 / II urte. a / 37. zenbaki a Jauregi zahar baten Arraiozko

Arraiozko jauregizar

A rraiozko Jauregi Zar dorretxe ederrak be-

rritze lanaren ondo-rioak hasiak ditu

aspaldian somatzen, eta kanpoaldetik duen

itxurak ez dauka zer ikusirik duela

gutxikoarekin. Aurpegia eta oinarria

garbitu dizkiote, eta bere motakoen artean

Nafarroan zutik dirauen bakarra —Donamaria-

koarekin batera— etxebizitza 'arrunta'

bihurtu da, urte luzez Baztango izen

ospetsuenetakoaren jauregia izan

ondoren. Gutxi barru ondare artistiko

izendatuko du Gobernuak,

horretarako txostena zabaldua bait da

dagoeneko, baina, Vianako Printzearen

erakundearen begiradapean,

aldaketak jasan, jasan ditu etxeak birjaiotze

honetan.

Jauregizar berria A. BARANDIARAN / ARRAIOTZ

Mugaire-Oronoztik Elizon-dora joanda, Arraiotz da Baztan bailarako lehendabiziko herria. Bertatik igarotzerakoan, ezke-rraldera, nabarmena da bertan dagoen dorretxea, duela zenbait urte zaharkitu eta hondatuta, eta egun berrituta eta itxura berriaz jantzita. Ohore handia benetan etxeak inon baino zainduago eta dotoreagoak diren inguru batean.

Betidanik Baztan osoko sin-boloetako bat, Arraiozko Jauregi Zar, Irurita, Bertiz eta Zozaia-koekin batera, Nafarroan mota hauetako dagoen bakarra da, Do-namariakoarekin batera. Hain zuzen ere, aurten Nafarroako Go-bemuak ondare kultural histori-koa izendatzeko txostena zabal-du die biei, eta azterketa histori-koa egina dago.

Ursua izen eta abizen fama-tuen familiatakoa, duela bi urte-tik hona aldatu zuen eskuz eta jabe berriak hasi du dorretxearen berritze prozesua, luze gabe amaituta egongo de'na. Hasieran ametsa zena, proiektu ederra, az-kenean zailtasun handiko lan bihurtu da, askoren adituen par-taidetza behar izan duena.

Lanak ez dira errezak izan, eta arkitekto eta paratzaile frankoren iritziajasodabertan,gauregungo etxebizitza eta ondare historiko baten arteko lotura eta oreka ziurtatzeko, ezeren kalterako. Izan ere, Bianako Printzea era-

kundea eta jabeek kontratatutako adituen arteko adostasuna lor-tzeko ez omen da arazo handirik izan, baina garbi dago etxe berria dela Jauregi Zar, ondorio guztie-kin.

GOITIK Lehendabiziko

IIEDDEBDAILIIA m o r n e n t u t i k peRREKAIKIA GARBI A Z A ] D U Z E N

dorretxea goitik behera berrerai-ki beharra zegoela, eta soilik ha-rria, oraindik egoera onean, eta oinarrizko Zutoinak bertan uzte-ko modukoak ziren. Izan ere, urte guzti hauetan, eranskina, XVII mendekoa dena, izan da benetan zaindu dena, eta dorretxearen egoera gero eta kaxkarragoa izan ' da azken urteotan, bizilagunen axolagabakeriak bultzatuta, hein batean. Hainbeste, ezen, lanak hasi ezean, dagoeneko eroria izango zelakoan daudela adituak.

Proiektua, beraz, Bianako Printzea erakundean aurkeztu zuten arkitektoek, eta onespena jaso ondoren, iazko irailean hasi ziren lanak. HOrretarako, irizpide garbiak izan dira: jatorrizko ahal den guztia errespetatu, baina etxebizitza baterako oztopo edo traba izan daitekeena aldatu. Distribuzioa, kasu, guztiz berria da, eta dorreko kanpoko itxura gorde bada ere, zenbait leiho be-rri zabaldu da, argitasun handia-go lortu asmoz.

Teila ere berria da, eta hori da kanpotik gehien na- barmentzen dena, inguru osoan ohizkoa den

kolorearekin bat ez bait dator. Egurra Frantziako erdialdetik ekarri da, haritza bera, eta do-rrearendako gaztainondoa. Zen-bait harri ere berriro zizeldu egin behar izan ziren, egoera kaxka-rrean zeudelako. Zutoin batzuk errespetatu ziren, esan bezala, baina dorrea metro t'erdi altua-goa da, altxatzearen ondorioz. Dorrearen kanpoko egurra ere berria izatean, eta oraindik paratu gabe baldin badago erc. kanpoko

itxura aldatuko du zertxobait, baina urte batzuen poderioz ohiz-ko kolorea hartuko duelakoan daude jabeak.

Orain, baina, askoren jakinmi-nari aurre egin behar izango dio-te, Jauregi Zar ez bait da etxe arrunta, ez behintzat begiratu ga-be bere ondotik pasa daitekeen horietakoa. Garbi dute baina: «Hau gure etxea da, eta jendeak ulertu egin beharko du. Ez da musco bat izanao».

Arraiozko jauregizdr

Etxebizitza eta ondarea A.B. /IRUNEA

Arraiozko Jauregia luze gabe izendatuko du Nafarroako Go-bemuak ondare artistiko, horre-tarako txostena martxan bait da dagoeneko. Prozedimenduari hasiera emateko erabakia duela zenbait hilabete hartu zuen Na-farroako Gobernuak, eta egun berean Donamariako dorrearena ere —Arraiozkoaren tankera berekoa— onetsi zuen exekuti-boak.

Hain zuzen ere, Nafarroan dauden mota horretako dorre ba-karrak dira aipatutako bi hauek, hau da, egurrezko kadalsoa —do-rrearen inguruan doan pasiloaren antzekoa—dutenak. Honi gehitu egin behar zaio urteek eraikinei ematen dieten garrantzia eta so-na. Data zeharo zehatzik eman gabe ere, XIV mendearen erdial-de inguruan zehatu dute ikertzen ihardun duten adituek.

Interes artistiko duena sailka-i tzeko zenbait izendapen desber-

din dago: altzaria, ondarea, toki : arkeologikoa, inguru historikoa, zer denaren arabera. Hori lortze-ko, lehendabiziz txostena zabal-tzen da, eta ondoko pausoan az-terketa historikoa osatzen da, on-darearen benetako balioa zehatz-mehatz ezagutu ahal iza-teko. Behin froga guzti horiek bilduta, izendapena ofiziala egi-ten da. Orduan, ondareak ones-pen ofiziala dauka bereganatua, 16/1985eko Espainiako legeak agintzen duenaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak, kasu honetan, eraikina babestu beha-rra.

Arraiozko Jauregi Zarren ka-suan, Javier Sancho Nafarroako Gobernuko Ondare Artistiko Zerbitzukoak azaltzen duenez, estruktura eta kanpoaldeko itxu-ra gorde egin da, eta soilik ba-rrualdeko distribuzioa izan da al-

datu egin dena, «jabeek zituzten nahien araberakoak». Aldaketa hauek, baina, «ez dute batere al-datzen eraikinaren garrantzia», Sanchoren esanetan, «irizpidea gaur egungo etxebizitzak dituen beharretara egokitzea izan bait da». Eraikina osoan zehar zegoen egurra ez da ia ezertan aprobe-txatu ahal izan, baina ondoren paratu diren ohol eta hesiek osa-kçra eta neurri berdintsuak dituz-te.

Nafarroako Gobernuaren Zerbitzu hau beste dorre baten txostenaren lanak egiten ari da gaur egun, ondare artistikoa ere izendatu ahal izateko. Longidako Aiantzen dagoen jauregia da orain aukeratua, gaztelu antza handiagoa daukana.

Etxe hau izan zen XV men-dean Bianako Printzeari leialta-sun zorrotzenetakoa erakutsi ziona. Ondoren Vessollako mar-kesari atxiki zitzaion Aiantzeko jauregia. D o r r e a r e n j a t o r r i / k o / u t o i n a k . XABI OTERO

Etxea barrutik hustuta, soilik harriaetazutoinak mantendu ziren. OTERO

Martin Ursuakoaren etxea

Dorrea eta eranskina bat eginda daude gaur egun eta 1530 aldera ezarri zen harria da denbora-ren pode-rioa hobe-kien jasan duena. Harri ba-tzuk, bai-na, berriro /izeldu egin behar izan zituz-ten. A. B.

A.B. /IRUNEA

Nafarroan, eta bereziki Baz-tanen, jauntxo eta gizon boteretsu franko zegoen garaian eraikia, historiarekin ere lotura berezia dauka Arraiozko jauregi honek, Ursua familia ospetsuaren etxea izan bait zen mendeetan zehar.

Bere eraikitze data ez da oraingoz zehaztu ahal izan, baina XVmendekoadaziurrenik. Hala ere, egurrezko eraikina aurretik egongo zen, baina gero, 1490 al-dera, harrizko zatia eraiki zen.

Martin Ursuakoa pertsonaia ospetsuaren aitona izan zen jau-regia berreraiki zuena, eta 1530 aldera, Martinek berak orain egin denaren antzeko lana egin zuen: dorrea barrutik hustu, eta egurra aldatu. Orduan paratu zen egurra izan da, hain zuzen, orain kendu berri dena, usteldua jada.

Martin Ursuakoa 1480an jaio zen bertan. Pertsonaia honen bi-zitza garai hartan Nafarroak ja-san zituen gertakariekin biziki lotuta dago, Femando Katoli-

koak burutu zuen konkistaren al-deko defendatzaile sutsua izan bait zen. Horrela, 1520an, eta Espainiako erregeordearen aginduz, Urdazubiko monastegia asaltatu zuen. Kronikek diote-nez, bertan zegoen abate Juan Orbarakoa, eta inbasoreek ez zuten begi onez ikusten, haien kontrako jarrera zuelakoan.

Amaiurko gazteluaren guda izan zen nafarren azken guda eta bertan ere parte hartze esangu-ratsua izan zuen Martin Ursua-koak. Pedro Esarte historiazale elizondarraren esanetan, baina, ez zuen guda honetan Ursua jau-nak parte hartu, historialari askok esaten duten bezala, «azken hau Zuberoako Urdiapen bait zegoen garai hartan». Ez ziren hor amai-tu jauntxoaren ibilaldiak, 1536ko abuztuaren l ln 1.200ko armada sartu bait zen berriro mugatik, Amaiurko gaztelua berreskuratu asmoz. Honen defentsa Ursua-koari agindu ziote'n, eta zenbait baztandarrek lagunduta, egotzi zituen berriro.

Amaiurko gazteluaren atea

7 A.B. / ARRAIOTZ

Martin Ursuakoa izan zen Jau-regi Zarrek iz.an zuen bizilagun famatuenetakoa. Femando Ka-tolikoak 1512an burutu zuen konkistaren defenditzaile sutsua, partehartze zuzena izan zuen ga-rai hartako guda guztietan, eta Baztandik kanpo ere aritu zen, beti inbasoreen morroi: Honda-rribiko konkistan, esate baterako.

Baina Amaiurko gazteluaren konkistan izan zuen betekizuna eman zion ospea eta izena, men-deetan iraun duena. Han eginda-ko lanaren ordainean, Amaiurko gazteluaren atea eta lombarda bat eman zion erregeordeak, eta urte luzez Jauregi Zarren egon ziren. Egun kainoia ez dago, baina ateak bertan dirau.

Amaiurko gazteluaren honda-kinekin ermita eta etxe franko egin zen, egin ere, Baztanen. So-brante zegoen harriareki eliza eta apaizetxea egin ziren eta gainon-tzekoekin hesiak eraiki ziren.

mintzoak

Legateko Gurutzea # Legateko Gurutzearen Kondaira 1901garren urte-tik dator. Urte hartan Leka-rozko Kaputxinoek Aita Llevaneras buruzagi zela-rik, eraiki zuten Gurutzea eta maiatzako hilabetean bedeinkatu zen Elizkizun hunkigarria eginik. Hor omen ziren Lekarozko erretore jauna Juan Istilart meza emaile eta Krisosto-mo jauna Elizondoko erre-torea predikari. Aralarko Migel Aingeruaren Iduria ere hor omen zen ospaki-zunari ohore haundia ema-nez, egun gogoangarri ha-ren lekuko bezala. Eliz-gi-zon aunitz eta hainbertze kristau baztandar Guru-tzearen inguruan. Gurutze haundi hura harrizkoa zen eta ongi landua, baina ekaitzak, aide-gaixtoak, haize bortitzak eta urteak ere ondatu zuten gurutzea eta azkenean haize ukaldi indartsu batek bota zuen lurrera, dena puskatu eta ondatuz. 1901tik 1977raño iraun zuen gurutzeak. Baztandar kristauak elkar-turik eraiki zuten gurutze berria eta oraingoa burdi-nezkoa. 1979ko abuztuko lendabiziko igandean egin zen Gurutzearen bedein-

kazioa, eliz besta hunkiga-rria ospatuz.

Hor gintuen Iruñeko Ar-tzapezpikua Zirarda Jauna, Argaia Gotzai Jauna eta Aita Karlos gure Aintzin-daria. Oraingoan ere Ara-larko Migel Aingerua hor ginuen. Jende aunitz bildu zen egun hortan, milla ta-gun eta gehiago hain segur. Geroztik urtero urte eta abuztu-ko lenbizi-ko igan-dean ospatzen dugu Lega-ten Guriitze berriaren urte-burua, aurtengoarekin ha-mahirugarrena.

Joan den igandean abuztuko bigarrenean, os-patu ginuen elizkizuna, beti bezala lehenik Kalbarioak eta ondotik Meza Guru-tzearen ondoan. Beti bezala Aita Karlos Meza emaile eta Aintzindari eta yende aunitz Gurutzearen ingu-ruan, gazteria ere bazen eta horrek pozten gaitu. Egu-raldi ederra izan ginuen eta egote atsegingarria Legate gallurrean. Ohitura hunek iraun dezala eta Gurutzeak zaindu gaitzala.

Mariano Izeta Eriojuiaria

Page 5: Jauregi zahar baten itxura berria - Euskaltzaindia...1992/08/14  · Nafarrorako gehigarri /a Ostirala 1992k, abuztuao k 1 4 / II urte. a / 37. zenbaki a Jauregi zahar baten Arraiozko

Nafarkaria G a z t e e n d a k o Z o k o a

Okil beltza Dryocopus martius

Baso handietan bizi ohi da Nafarroan soilik Pirinio-tan Larbak dira bere elika-gaia

Txapel gorria buruan

Erraza da okil beltza ikuste-rakoan okil berdea, okil haundia edota beste okil moetengandik desberdintzea. Arraren kasuan, buruko luma gorriek txapel baten antzeko zerbait osatzen dute; emearen kasuan ordea, luma go-rriak txoriaren lepoan marratxo bat besterik ez dira. Heldua de-nean, marfilezko moko txuri-txuria, luma beltz-beltzak eta hanka nabarrak izaten ditu.

Bere kanta ez da nolanahikoa. Txori honen 'kri-Kri-Kri' bere-ziaren oihartzuna basoko txoko-rik izkutatuenetara ailegatzen da, gainontzeko okilei bere indarra-ren berri emanik. Mokoarekin kolpeka, zuhaitz zaharretan to-patzen dituen zizaretxoak dira nahiago duen elikagaia, baina sarritan lurrean, txingurrien ha-bietan bilatzen du behar duen sustengua. Bere tamaina dela eta —heldua denean belabeltz bate-na bezalakoa— zulo handiak egin behar ditu zuhaitzetan habia bertan paratzeko (20 zentime-trotako diametrokoak hain zuzen ere). Hori dela eta baso zahar eta zabaletan bizi da.

Mikelen gezurrak XABIER GORRITXO 8. maila. Lizarrako Ikastola

Mikel hamar urteko mutil ge-zurti bat da, beti gezurrak esaten: kalean, etxean eta baita ikastolan ere, baina hori ez da okerrena. Okerrena gezurrak inork baino hobeto esaten dituela da. Gezurra dela jakin arren, beti sinistuko diozu esaten dizuna.

Horretaz aparte trastadak jo ta fuego egiten ditu, munduko mu-tilik bihurrena da. Ilea motz-mo-tza dauka, eta ikatza bezain bel-tza. Ikastolatik bi kilometrotara bizi da, eta noski, ikastolara joa-teko autobus motel bat hartu ohi du, sarritan hondatzen den horie-takoa. Hori gertatzen denean, bi-daiari guztiak triste xamar jartzen dira, eta batzuk autobusetik atera eta 'auto-stop' egitenhasten dira. Mikel ordea loteria tokatu bali-tzaio ere ez zen hain pozik jarri-ko. «Yupiiii!!!» haundi bat bota ondoren horrela dio:

— Gaur nire eguna da, ez dut ikastolara joan beharko!

Horrelakoxea da Mikel. Edo-zein gauza egingo luke ikastolara ez joatearren. Gogoan dut atzo goizean bota zuen gezur haundi

hura. Jaiki bezain pronto a ze bihurrikeria bururatu zitzaion:

— Amatxori itsutu naizela esango diot. Dena ondo ateratzen bazait ez naiz ikastola zahar ho-rj'etara joan beharko.

Bururatu, eta baita egin ere. Amari negar zotinka oihukatu zion:

Ama, ama! Non zaude? Ez dut ezer ikusten! Itsutu naizela uste dut.

Ama bere semea itsututa ze-goela eta, erabat larritu zen. Tris-tras batean telefonoa hartu eta ospitalera deitu zuen. Eskua dantzan, eta ahotsa trabatuz, ahal anbulantzia iritsi zen. Laister, izugarrizko iskanbila ateratzen anbulantzia heldu zen. Txuriz jantzitako bi medikuen artean Mikel kamilan jarri zuten. Mike-lek arnasa estututa sekulako za-rata ateratzen zuen, eta eskuak begietara eramaten zituen mina emango baliote bezala.

Nork esango zuen gezurretan ari zela? Hain ondo egiten zuen papera. Anbulantziaren atzekal-dean sartu zuten Mikel, eta on-doan bere ama jarri zen bere bu-rualaztantzen. Bitartean Mikelek sufrimendu aurpegia jartzen zuen. Baina ustekabean Mikelek hanka ederki sartu zuen.

—- Ama, ama! Begira, aita-txoaren kamioia!

Ama Mikelek ziria sartu ziola konturatu zen. Ikustekoa zen bere kopeta beltza txoferrari ikasto-lara joateko esaten zionean. On-doren, Mikel ederki astindu zuen, bronka galanta botatzen zion bi-tartean. Mikelek ez zuen ezer esan, eta tomatea baino gorriago jarri zen. Anbulantzia ikastolako atarian aparkatu eta gero, amak haserre bizian Mikal besotik ahartu eta klaseraino eraman zuen. Ate aurrean ipurdiko pare bat eman zizkion, eta bultzaka sarrarazi zuen. Mikel burumakur eta erabat lotsatuta bere tokian eseri zen. Andereñoak zer pasa-tzen zitzaion galdetu zionean, Mikel negarrez hasi zen.

B A S A J A U N

Amazonia, tropiko zabal eta izugarria, lurbira osoan oraindik orain aurki daite-

keen basorik handiena —sei milioi kilometro karratu bere zabalera osoan—, bere barruan espezie oraindik ezezagunak eta funtsez-koak bizitzarako eta beste espezien eboluziorako ere gordetzen ditue-na, % 8an gutxitzen da etengabe.

Horrelako kopuru izugarriak, beste arazo askorekin gehituta, lu-rran dugun birika izugarri hau aka-tuko du luze gabe, behintzat zerbait azkar eta efikaza egitea lortzen ez badugu.

Kondaietarako gelditu dira zen-bait izen, gudari ekologista, beren bizitza ekologiaren alde eman eta dedikatu dutenak, ezeren truke, ba-karrik natura eta ekologiari zioten atxekimenduagatik. Hor dugu, adi-bidez, Palo Joanil aita, oihanen errekurtsoen erabilpen egoki baten alde lan izugarria egin duena. 'Handien' interesen aurka joatea-gatik, bere borrokarekin bat zeto-zen zenbait lagun hil dute.

Zerbait egin beharra daukagu. Idatzi ezazu Amazoniaren aldeko batzordeari zerbait egiteko edo zure laguntza eskeintzeko. Euskal Herrian ere badugu gurea den bat.

Estatu Espainolean, bestalde, Amazoniaren aldeko Batzordearen helbidea hau da: Campanares, 13-18013 Madrid.

Elkarte honen kidea izan zaitez. Zure eskuan dago, beste hainbeste gauzak dauden bezalaxe, lurran du-gun ekosistemarik handiena eta ezagunenaren etorkizuna ziurta-tzea edota betirako hondatzea. Oraindik bada garaia zerbait egin ahal izateko.

Gogor ekin borrokari, merezi bait du.

K A Z K A R R O A N

Mainueta Bainuetxe zaharra inguratzen duten indietako gaztainondoetariko batean bihotz bat irudikatu zuten, bi izenekin, gaur lurretik hamaika bat metro-tara zintzilikatuta daudenak. Denbora igaro ahala, zerura jaso dira baina letrak, komedia haren berri zehatzak desitxuratu egin dira, halako amodio eredu unibertsala bihurtuz. Galeriatik ez du inork burua ateratzen, mundu honetatik aspaldian ospa egin zuen burgesia eri eta dadazale baten oroi-menak baizik. Iturriari ur bedeinkatua alferrik dario. Azulejo arabiar ba-tean kostata irakur daiteke ' Baños de donatorio'. Mende honen hasierako gaitzak sendatzeko gai omen zen, batez ere automobilekin sortzen zen abiadura beldurra. Aitzitik kotxek ehundik gorako abiadura lortzen hasi zirenez geroztik, badirudi urari gatz miresgarria ahitu zaiola. Dena botata dago eta teilak saldu zituztenetik, inguruak bonbardaketa eta geroko hormak ematen du. Hauexek dira Toribio Alvarez Pegenautek aurkitu zituen ondarrak. Pintzelak, oihalak, eta tresneria guztia atera zuelarik, euria hasi zuen. Honekin hiru aldiz horra joana zen eta bere buruari agindu zion hura azken ahalegin izan zela.

JEREMIAS ERRO

BOSTEKO TTIPIAK

Zenbaki bakoitzeko hitz

bakar bat eta bera

1. Hcrri nafarra

2. Zoratu

3. Erabateko

4. Itorik

5 . Irabaziak

1. Natura P

2. Ohar

3. Horri nafarra

4. Tua

5 . Gaiak

] I 1. Herri nalarra

2. Eredu/.ko zati I

3. Logura

4 . Metal preziatu I

5. Guzt i ra

Zaharrak berri Gure jainkoak urez hil de-zala gure egarrie! Mozkorrengatik esana

Oskotz (Imotz) Denean ase, ez denean go-se. Dagoenean bonbon ez da-goenean egon

Larraun

Aita semeari-klaseko kon-tuekin laguntzen:

—Ea, Joxe, sei sagar dauzkak eta hiru jaten di-tuk. Zenbat geratuko zaizkik?

—Ez dakit, aita, klasean beti laranjekin egiten di-tugu kontuak.

Page 6: Jauregi zahar baten itxura berria - Euskaltzaindia...1992/08/14  · Nafarrorako gehigarri /a Ostirala 1992k, abuztuao k 1 4 / II urte. a / 37. zenbaki a Jauregi zahar baten Arraiozko

Biz i B i z i a n

undutik ibiltzeko txapelaren ordez igaro daiteke hilabetea patrikak hustu ga- rrotzagoak izan ziren, ordea, eta Leitza zazpi seme-alaba edukiz gero, opo- be? Etxetik ez irtetea hobe, pentsatuko du aldean aurkitu dute oporretarako txokoa,

rrek hamaika buruhauste dakartzate. Non norbaitek. Dublin-eko Murphytarrak zo- beraien etxea bezain goxoa eta merkea.

Etxe trukaketa: ni zurean, zu nirean A N A U N A N U E / IRUNEA

Bazterren batean beste norbai-tek antzeko arazoa izango zuela bururatu zitzaien Murphytarrei eta, hara non, Donostian aurkitu zutela erantzuna. Arrazola fami-lia ere oporretarako lekuren baten bila zebilen eta bidean topo egin zuten. Orain Arrazolatarrak ir-landarren etxean daude, Dun Laoghaire-n, Dublinetik zazpi kilometrotara, eta Murphytarrak, berriz, Leitzan, donostiarrek ber-tan daukaten etxean.

Etxe trukaketa 'Intervac' aldiz-kariaren bitartez egin zuten. Jen-deak aldizkari horretan azaltzen du zer nolako etxea eskaintzen duen eta zeren bi-la dabilen. Ira-garkia zortzi mila pezeta kostatzen da—hamabimila pezeta argazkia nahi izanez ge-ro—, eta aldiz-karia iragarleen artean banatzen da,Europaosoan. Hortik aurrera gertatzen dena iragarleen kontua da. Norberaren esku gelditzen da beste familiarekin harremanetan sartzea eta, trukaketa bien gus-tukoa bada, tratua ixtea.

Trukaketa atzerritarrekin egi-tean, ados jartzeak bere denbora eskatzen du. Arrazolatarrak eta Murphytarrak, esate baterako, urtarrilaz geroztik egon dira ha-rremanetan. Jose Mari Arrazolak Dublinetik kontatu digunez, oporrak prestatzea «izugarri po-

I S t istema honi esker, Murphyta-rrak etxean bezala egon izan dira Es-tatu Batuetan eta Australian. Ameri-ketan izan zire-nean, etxea ezezik kotxea eta Visa txartela ere truka-tu zizkioten fami-lia estatubatua-rrari.

lita da, telefono deien eta eskuti-tzen bidez elkar ezagutzen goaz eta».

Arrazolatarrak (senar-emaz-tea, hiru alaba, aitona eta amona) «primeran» dabiltza Irlanda al-dean. Jose Marik dioenez, «jen-dea oso atsegina da hemen, ez sinestekoa. Gaueko hamabietan iritsi ginen eta bati galdetu genion gure etxea non egon zitekeen. Bada, tipoak kotxea hartu eta bertaraino ekarri gintuen. Eta

atzo berdin, su-permerkatua non zegoen galdetu eta denek berta-raino lagundu nahi ziguten».

Donostiar hauentzat etxe trukaketa ez da ezer berria, au-rretik beste hiru esperientzia izan dituzte eta. Siste-ma horri esker, etxean bezala egon dira Cardif-fen (Gales), Edinburghen (Eskozia) eta Ba-varian (Alema-nia). Sekula ez dute arazorik izan, ez besteen etxeetan ezta Leitzan utzita-koarekin ere.

Aurtengoa hirugarren truka-keta dute Murphytarrek. Aurre-neko aldian Estatu Batuetan izan ziren eta, etxea ezezik, kotxea eta Visa txartela trukatu zizkieten amerikarrei. Bigarrenean Aus-traliaraino joan ziren —orduan errazagoa egiten zitzaien urrutira joatea, lau seme-alaba 'bakarrik' , zituztelako—.

Roderick aitak dioenez, ga-rrantzitsuena beste familia aldez

H H

Irlandarrek oso gustukoa dute Tellagorri etxea, ez-

kerretara. Arrazolata-. rrek ere gogokoa du-

te Dublineko etxea (behean).

A N A U N A N U E

aurretik ezagutzea da, «horrela arazoren bat izanez gero, badaki-zu norengana jo, eta auzokoekin harremanetan sartzea errazago da». Leitzako auzokideek harrera ezin hobea egin diete dublinda-rrei eta dagoeneko bazkalostean elkartzeko konfidantza hartu dute. Gainera, herriko jaiak suer-tatu zaizkie opor egunetan eta segituan moldatu dira kaleko gi-rora. Patricia amaren iritziz, «beti ere atseginagoa da herritarrekin nahastea hoteletan atzerritarre-kin egotea baino».

Patricia zur eta lur gelditu da

leitzarrek euskaraz egiten dutela ikustean. Beraien seme-alabek irlanderaz ikasten dute eskolan, baina handik kanpo ez dute era-

biltzeko aukerarik. Euskarazko egUnkaria badela jakiteak ere ha-rritu egin du: «Irlandan horrela-korik izango bagenu...».

Mur-phyta-

rrak Lei-tzako pla-

zan. Rode-rick aita,

Patricia ama eta zazpi se-

me-alabak: Ra-chel, Roderick, Ruth, Andrea,

Susanna, Cart-hiage eta Nuala.

A N A U N A N U E

Murphys' Leitza A.U. / IRUNEA

Harritzeko makina bat gauza ikusi dituzte dublindarrek Lei-tzan: zezenak plazan, pilotariak, euskal dantzak, beraiei izuga-rriak iruditzen zaizkien men-diak... Hala ere, «munduko gi-zonik indartsuenaren» alboan bi-zitzeak txunditu ditu gehien. Ifiaki Perurena auzokide zutela jakitean, haurrek ezin zuten sine-tsi «'Guiness' liburuan azaltzen den norbait» bizi bizian ezagu-tuko zutenik.

Herriko jaiak direla eta, hau-rrekin nahasteko parada izan dute zazpi irlandarrek. Iragan igan-dean ospatutako Haurren Egu-

nean ez ziren gelditu ere egin. Jo-koetan parte hartu zuten eta zaldi txikien gainean ibiltzeko txanda-tu ziren, antolatzaileen aginduei kasu handirik egin gabe, euska-raz tutik ez bait zuten ulertzen.

Goizetan Pilarrek ordubetez irakasten die gaztelera, haurrek «uno, dos, tres» ikastea oso gus-tokoa ez badute ere. Eskerrak ge-ro egun guztia duten nahi dutena egiteko. Leitzan faltan botatzen duten gauza bakarra supermer-katua da. «Erosketak egiteko dendaz denda ibiltzea exotikoa izan daiteke gurasoentzat, baina niri nekagarria egiten zait», dio Rachel Murphy hamasei urteko alabak.

Page 7: Jauregi zahar baten itxura berria - Euskaltzaindia...1992/08/14  · Nafarrorako gehigarri /a Ostirala 1992k, abuztuao k 1 4 / II urte. a / 37. zenbaki a Jauregi zahar baten Arraiozko

[Nafarkaria E

Jose Manuel Goikoetxea .Altsasuko alkatea

usko Jaurlaritzak Maltzaga I (Gipuzkoa) eta Urbina (Araba)

bitartean autopista bat egiteko plaza-ratu berri duen proiektuak kezka bi-zia sortu du N-1 errepideak zeharka-tzen dituen Nafarroako herrietan ezezik baita Goierrin eta Tolosal-

dean ere. Ez hainbeste autopista be-ragatik nola Etxegaraten laugarren erraila egiteko Gasteizko Gobernuak aitortu duen atzerapena dela eta. Ho-nek, askoren ustez, bide historiko honen baztertzea ekarriko luke, eta herri askorendako kalte.

«Etxegarate ez zabaltzea hankasartze historikoa litzateke»

ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

EGUNKARIA.— Udaletxeak noiz jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren lehendabiziko ohar ofiziala au-topistaren inguruko asmoari bu-ruz? JOSE MANUEL GOIKETXEA.— Asmo hau aspalditik ezagutzen genuen udaletxean, eta Nafa-rroako Gobernuarekin hitz egin genuen duela zenbait hilabete, Maltzaga (Gipuzkoa) eta Urbi-naren (Araba) artean autobidea egiteko proiektuari buruz. Be-rriak tarteka-marteka zetozen, jarraimendurik gabe, baina duela gutxi proiektua informazio pu-blikora atera zuen Eusko Jaurla-ritzak. Errepideetako Plangintza Orokorraren aurrerapen bat da oraingoa, nahiz eta premiazkoa izan, eta bertan agertzen denez, lehentasuna ematen zaio autopis-ta honi Nafarroa eta Gipuzkoa lo-tzen duen N-1 zatiaren aurrean. Horrela, Etxegarateko zabalpe-na, lau errailetara, hurrengo ur-teetarako utziko litzateke, hau da, Maltzaga-Urbina autopistaren ondotik, eta ez, inondik inora, 2000. urtea baino lehen. EGUNKARIA.— N-1 orain bazter-tzeak ez omen dauka zentzu han-dirik, betidanik Irun eta Madrilen arteko bide garrantzitsuena eta Europarekin euskaldunon lotura izanik. GOIKOETXEA.— Bai, dudarik ga-be, horrela da. Egitasmo hau au-rrera eramateak betirako bazter-tuko gaitu Europako ardatz nagu-sienetako horretatik, eta hemen horren kontzientzia garbia dugu. EGUNKARIA.— Altsasu, orain, errepidetako lan handien —Sa-kanako autobidea, Gasteiztik da-

torren autobidearekin lotura— ardatza eta funtsa da. Etxegarate ez zabaltzeak eta N-1 Europako ardatz nagusi horretatik bazter-tzeak, oso egoera berezian utziko luke herria eta zona, lehen mai-lako pasabidea izatetik bigarren mailakoa izatera pasako bait li-tzateke. Honek ez al lieke esana-hia kenduko lan guzti hauei? GOIKOETXEA.— Esanahi guztia ez lieke kenduko, baina esanahi askoz handiagoa dauka N-lek, dudarik gabe, askoz trafiko han-diagoko errepidea delako. Hau da, eta horrela iruditzen zaigu hemen, Altsasuko baztertze his-torikoa. Nafarroako errepideen lanak aukeratu eta burutzerakoan ez da inolako lehentasunik ezarri, bestela N-lean aspaldidanik egongo zatekeen laugarren errai-la, logikaz. EGUNKARIA.— Eta zein motako kontaktuak daude edo izan dira Nafarroako Gobernuarekin gai honi buruz? GOIKOETXEA.— Udaletxea due-la gutxi bildu zen Lopez Borde-rias Nafarroako Gobernuko He-rrilan kontseilariarekin, eta gure iritzia argi eta garbi azaldu ge-nion. Horrezaz gain, zenbait ale-gazio aurkeztu genion N-li bu-ruz.

Bestalde, lehengo eguneko Al-tsasuko udalbatzan ere idazki ba-tzuk bidaltzea erabaki zen, bai Nafarroako lehendakariari nola Herrilaneko kontseilariari, N-la zabal dezaten. Halaber, Araba eta Gipuzkoako diputazioei ere N-lako zabalpena eskatuko zaie, eta Eusko Jaularitzari, berdin, garbi bait dugu erakunde guztiek honen garrantziaren jabe izan beharra dutela. Espainiako Go-

tobidean baino. Eta honekin ez dut esan nahi besteak geldiarazi behar direnik, baina dudarik ga-be, honen beharra ukaezina da. Eta gainera premiazkoa, beste alternatiba bat hor bait dago, proiektuan, eta horrek urrunduko gaitu, nahitanahiez, Europatik.

afarroako Go-bernuak lehentasu-na eman behar dio lan honi, orain mar-txan edo proiektuan dauden beste guz-tien aurretik.

Jose M u n u e l ( i o i k o e t x e a .

bernuko Herrilan Ministeritzari (MOPU) ere eskatuko zaio orain-go ardatza bultzatzea, Europatik datorren zuzenena eta natulara-rena delako, eta Tolosaldea, Go-ierri (Gipuzkoa), Lautada (Ara-ba) eta Sakanako udal guztiei ere elkarlaguntza eskatuko zaie, erreibindikazio hauek aurrera eramaterakoan. EGUNKARIA.— Baina zaila di-rudi, kontutan hartuz martxan dauden autobideetako lanak, Nafarroako Gobernuak honi bu-ruz interesatzeak edo behintzat

OLALDE

premiaren beharraz ohartaraz-teak. GOIKOETXEA.— Garbi dago arrakasta izateko, kasu honetan, gauzak une egokian egin behar direla. Hau da, zabalpena azkar egin behar da, beste bide alterna-tiboak izan baino lehen. Gure us-tez, Nafarroako Gobernuak le-hentasuna eman behar dio lan ho-ni, orain martxan edo proiektuan dauden beste guztien aurretik. Adibidez, trafikoaren garrantzia eta kopurua askoz ere handiagoa da hemen, Irurtzun-Andoain au-

EGUNKARIA.— Eta premia ho-nen kontzientzia somatu al duzue Nafarroako Gobernuan? GOIKOETXEA.— Nafarroako Go-bernuak, zenbait adierazpenetan, antzeman hal izan dudanez, bal-dintzak paratu nahi ditu zabalpe-na egiteko. Baldintza Gipuzkoa-ko zatian ere zabalpena egitea da. Hau horrela egitea, gure ustez, funtsezko hankasartze estrategi-koa izango litzateke Nafarroa-rentzat, eta horretaz jabe daitezen saiatzen ari gara. Garbi izan behar dute Etxegarateko zabal-pena orain egiten ez bada, geroa-go oso zaila izango dela, eta or-duan konponbidea neketsuagoa izango dela.