JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema...

57
/ 1 / JARDUEREN MEMORIA 2017 BIDEBI BASAURI SOZIETATE PUBLIKOA JARDUEREN MEMORIA 2017 / 1 /

Transcript of JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema...

Page 1: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 / JARDUEREN MEMORIA 2017

BIDEBI BASAURI SOZIETATE PUBLIKOAJARDUEREN MEMORIA 2017

/ 1 /

SOCIEDAD MUNICIPAL BIDEBI BASAURI

MEMORIA DE ACTUACIONES 2017

Page 2: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 / JARDUEREN MEMORIA 2017

1. SOZIETATEAREN HISTORIA ETA XEDEA 3

1.1. Sorrera 3

1.2. Sozietatearen xedea 3

2. GOBERNU ETA KUDEAKETA ORGANOAK 5

2.1. Administrazio-kontseilua 5

2.2. Batzar Orokorra 5

2.3. Sozietateko organoen jarduera 6

2.4. Langileak 10

2.5. Ordainsariak eta dietak 11

3. SOZIETATEAREN JARDUERAREN BILAKAERA ETA SOZIETATEAREN EGOERA 12

3.1. Analisiak, txostenak edo dokumentuak egitea 12

3.2. Hirigintza-jarduketak diseinatzea eta garatzea 13

SARRATU 13

AZBARREN 14

SAN MIGUEL MENDEBALDEA 15

3.3. Higiezinen merkatuko eskaintza-eskaria kudeatzea. 16

ETXEBIDE - Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua 16

ASAP Programa 17

VISESA 21

SOLOARTE Aparlekua 22

Birgaitzea 26

3.4. Baliabideak kudeatzea 30

Lan-arloko kudeaketa 30

Zergen eta kontabilitatearen arloko kudeaketak 31

Merkataritza arloko kudeaketak 32

Bestelako kudeaketak 32

3.5. Kanpo komunikazioa 33

Nortasun-irudia 33

Herritarrentzako arreta 42

Publizitate-ekintzak 43

Ekitaldietara, ikastaroetara eta jardunaldietara joatea 44

Prentsa 46

4. AURREKONTUA 2017 ETA AURREKONTUA 2018 48

5. JARDUEREN, LORPEN NAGUSIEN ETA EMAITZEN LABURPENA 53

6. SUSTAPENEN LABURPENA ETA EGOERA 55

AurkibideaJARDUEREN MEMORIA

2017Hiperestekatutako orrialdeak

Page 3: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 / JARDUEREN MEMORIA 2017

11.1 MERKATARITZA-SOZIETATEAREN SORRERA

2010eko otsailaren 22an merkataritza-sozietatea eratzeko eskritura publikoa egin zen Ignacio de Miguel Durán notarioaren aurrean, 140 zenbakidun protokoloarekin. Horren bidez bete ziren Basauriko Udalaren Udalbatzak 2009ko irailaren 24ko, urriaren 29ko eta abenduaren 30eko osoko bilkuretan onetsitako erabakiak.

1.2 SOZIETATEAREN XEDEA

Honako hauek dira Sozietatearen xedeak:

A) Basauriko Udalak Hiri-antolamendurako Plan Orokorrean eta plan partzia-letan aurreikusitako hirigintza-eragiketak kudeatzea eta gauzatzea; eta, oro har, Udalak edo haren mendeko erakundeek hirigintza-politika garatzeko Sozieta-teari agindutako plan, egitarau eta ekintza guztiak kudeatzea eta gauzatzea.

B) Eraikinak, etxebizitzak eta beste edozein tituluren bidez eskuratutako lur-zoruetan dauden ostatu, lokal eta aparkaleku mota guztiak sustatzea, esku-ratzea, kudeatzea eta bertan eraikitzea, dela babes publikoko araubidean, dela araubide librean, dela prezio mugatuan.

C) Sozietatearen edo Udalaren titulartasunpeko ondasunak, nahiz partiku-larrek edo beste erakunde batzuek (haiekin hala hitzartu bada) sustatutako ondasun higigarriak edo higiezinak esleitzea eta, hala badagokio, ondasun horiek jabetzan, azalera eskubidean, alokairuan nahiz logela eskubidean ematea, edota zuzenbideak jabetza entregatzeko onartutako beste edozein modu baliatzea.

D) Sustatzea besteren etxebizitza hutsak alokatzea edo horien erabilera la-gatzea.

E) Eraikitako ondarearen birgaitzea sustatzea.

F) Sozietatearen edo Udalbatzaren titulartasunpekoak izan, eta sozietatearen esku utziak izan diren eraikinak eta gainerako ondasunak kudeatzea, zaintzea eta mantentzea, bai eta horiek birgaitzea ere.

G) Lehenago adierazitakoei lotutako beste edozein zerbitzu ematea, edota ho-rien osagarri diren edo horiekin loturaren bat duten jarduerak aurrera erama-tea.

H) Lurzoruaren udal-ondarearen kudeaketa dinamizatzea, lurzoru horrek duen xedea betetze aldera.

I) Oro har, Udalak zein beste erakunde publiko eta pribatuek agindutako hiri-gintzaren eta lurzoruaren arloko kudeaketa lanak egitea, eta haiekin batera arlo horietan jardutea eta laguntza ematea.

Sozietatearen historia eta xedea

Page 4: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Bere xedea betetzeko, Sozietateak, Udalaren tresnatzat hartuta, honako eginki-zun hauek gara ditzake:

A)Lurraldea eta udalerria antolatzeko era guztietako azterlan, proiektu eta an-tolakuntza planak egitea, ondoko hauek barne: plangintza orokorrekoak nahiz partzialekoak; hirigintza kudeatzeko dokumentuak; eta bere eskumenekoak izan, nahiz Udaleko organo eskudunek gehigarri gisa agindutako urbanizazio eta eraikuntza proiektuak aurrera eramatea. Horrek guztiak ez du eragotziko udal organoek eta Administrazioko beste organo batzuek dokumentu horiek aurkez-tu eta onartzeko dituzten ahalmenak baliatzeko aukera.

B) Hitzarmen batzarretan jabe gisa edo Udalaren ordezkari gisa parte hartu, eta egoki iritzitako erabakiak hartzea. Nahitaezko desjabetzeen onuraduna izatea, hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean.

C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea, kudeatzea eta besterentzea garapen, ekipamendu, barne-eraberritze edo birgaitze arloko hiri-gintza-eragiketa integratuak edo bereiziak egiteko.

D) Adierazitako hirigintza-eragiketa horiei lotutako urbanizazioa egitea edo urba-nizazio, azpiegitura, zerbitzu, zuzkidura nahiz ekipamendu proiektuak gauzatzea.

E) Sozietaterenak diren, hari esleitu zaizkion edo haren esku utzi diren era guz-tietako eraikinak, obrak eta zerbitzuak kudeatzea eta ustiatzea.

Page 5: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 5 / JARDUEREN MEMORIA 2017

2.1 ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

Hona hemen Administrazio-kontseiluak 2017an izandako osaera:

2.2. BATZAR NAGUSIA

Honako hau izan da BIDEBI BASAURI SLren Batzar Nagusiaren osaera 2017an:

KONTSEILUBURUA

Andoni Busquet Elorrieta

KONTSEILUBURUORDEA

Nerea Renteria Lasanta

KONTSEILUKIDEAK

Aitor Aldaiturriaga JiménezDavid Diez García

Soraya Morla VazquezRafael Carvajal Bautista

Roberto Galdós CarbajalesJavier Valle Abrisqueta

Gabriel Rodrigo Izquierdo

IDAZKARIA ETA ZUZENDARI KUDEATZAILEA

Pedro Rodríguez Toyos

Bidebi Basauri SL Udal Sozietatearen eta Basauriko Udalaren webguneetan argitaratu dira pertsona horien

guztien profil profesionalak.

BATZORDEBURUA

Andoni Busquet Elorrieta

BATZORDEBURUORDEA

Nerea Renteria Lasanta

BATZORDEKIDEAK

IDAZKARIA

Pedro Rodríguez Toyos

2

EAJ-PNVDª. Nerea Renteria LasantaD. Asier Iragorri BasagurenD. Aitor Aldaiturriaga JiménezDª. Nora Pereda AburtoD. Txomin Carro LopategiDª. Irakusne Beaskoetxea San MartínDª. Miren Igone Beloki GoiriaDª. Berta Montes BeltránD. David Díez García

BASAURI BAID. Javier Giraldo Cantero

D. Roberto Galdos Carbajales

TALDE SOZIALISTADª. Soraya Morla Vázquez

D. Rafael Carvajal BautistaDª. Lourdes Arenillas San José

Dª. Marina Cadaval Vélez de Mendizabal

TALDE POPULARRAD. Gabriel Rodrigo Izquierdo

BILDU Dª. Natalia Gardeazabal Díez

D. Javier Valle AbrisquetaDª Iraide Lejarreta Goyarzun

ATXIKI GABEKO ZINEGOTZIAD. Sergio Recio García

Gobernu eta kudeaketa-organuak

Page 6: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 6 / JARDUEREN MEMORIA 2017

2.3 SOZIETATEKO ORGANOEN JARDUERA:

1. Administrazio-kontseilua:

1. Batzarra: 2017-01-31

1.- Egoki bada, honako proposamen hau onestea: Bidebi Basauri SLko langileek berreskuratzea 2012ko abenduko aparteko ordainsaritik kobratu gabe daukaten zatia, urraren 29ko 48/2015 Legearen 12.1 xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera.

2.- Zenbait hirigintza-jarduketaren bilakaeraren berri ematea: Sarratu, San Migel Mendebaldea eta Azbarren.

3.- Soloarteko aparkalekuaren kudeaketa ordezkatuaren kontu ematea (udal titulartasunekoak dira aparkaleku horiek).

4.- Hutsik dagoen etxebizitza arrazoizko prezioan alokatzeko programan (ASAP) egindako bitartekaritza-lanaren kudeaketaren berri ematea.

5.- Administrazio Kontseiluaren bileretara etortzeagatiko dietak kobratzeko eskubidea dutenei ordaindutakoaren kontu ematea.

6.- Zuzendari kudeatzaileari ordaindutako gastu eta kalte-ordainen kontu ematea.

7.- Zenbait erakunde eta jardunalditan izandako parte-hartzeari buruzko informazioa ematea.

8.- Eskaerak eta galderak.

9.- Bilkurako akta onestea.

Page 7: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 7 / JARDUEREN MEMORIA 2017

2. Batzarra: 2017-03-22

1.- 2016ko ekitaldiko kontuak, emaitzen aplikazioa eta kudeaketari zein auditoriari buruzko txostena onesteko proposamena.

2.- 2017ko ekitaldirako aurrekontua onesteko proposamena.

3.- Zigor arloko indarreko araudiak ezarritako prebentzio- eta kontrol-programak egiteari buruzko erabakia hartzeko proposa-mena (compliance kudeaketa-sistema).

4.- Zenbait hirigintza-jarduketaren bilakaeraren berri ematea: Sarratu, San Migel Mendebaldea eta Azbarren.

5.- Soloarteko aparkalekuaren kudeaketa ordezkatuaren kontu ematea (udal titulartasunekoak dira aparkaleku horiek).

6.- Hutsik dagoen etxebizitza arrazoizko prezioan alokatzeko programan (ASAP) egindako bitartekaritza-lanaren kudeaketaren berri ematea.

7.- Administrazio Kontseiluaren bileretara etortzeagatiko dietak kobratzeko eskubidea dutenei ordaindutakoaren kontu ematea.

8.- Zuzendari kudeatzaileari ordaindutako gastu eta kalte-ordainen kontu ematea.

9.- Zenbait erakunde eta jardunalditan izandako parte-hartzeari buruzko informazioa ematea.

10.- Eskaerak eta galderak.

11.- Bilkurako akta onestea.

Page 8: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 8 / JARDUEREN MEMORIA 2017

3. Batzarra: 2017-12-14

1.- Egoki bada, Sozietatearen 2018ko ekitaldirako aurrekontu proposamena onestea.

2.- Egoki bada, Bidebi Basauri SL Sozietate Publikoko langileen ordainsariak % 1 igotzeko proposamena onestea.

3.- Saria kobratzeko eskubidea duten kontseilukideak izendatzea.

4.- Zigor arloko indarreko araudiak ezarritako prebentzio- eta kontrol-programak onesteko eta ezartzeko proposamena (compliance kudeaketa-sistema), eta horiek betetzeko ofiziala izendatzea.

5.- Zenbait hirigintza-jarduketaren bilakaeraren berri ematea: Sarratu, San Migel Mendebaldea eta Azbarren.

6.- Soloarteko aparkalekuaren kudeaketa ordezkatuaren kontu ematea (udal titulartasunekoak dira aparkaleku horiek).

7.- Hutsik dagoen etxebizitza arrazoizko prezioan alokatzeko programan (ASAP) egindako bitartekaritza-lanaren kudeaketaren berri ematea.

8.- Administrazio Kontseiluaren bileretara etortzeagatiko dietak kobratzeko eskubidea dutenei ordaindutakoaren kontu ematea.

9.- Zuzendari kudeatzaileari ordaindutako gastu eta kalte-ordainen kontu ematea.

10.- Zenbait erakunde eta jardunalditan izandako parte-hartzeari buruzko informazioa ematea.

11.- Eskaerak eta galderak.

12.- Bilkurako akta onestea.

Page 9: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 9 / JARDUEREN MEMORIA 2017

2. Batzar Orokorra:

1. Batzarra: 2017-04-27

1. Egoki bada, 2016ko abenduaren 31n itxitako ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta bertako emaitza aplikatzeko propo-samena onestea; Administrazio Kontseiluaren kudeaketa ikuskatzea; ahalmenak eskuordetzea; eta batzarrari dagokion akta onestea.

2. Egoki bada, 2017ko ekitaldirako aurrekontu-proiektua onestea.

3. Egoki bada, eta EH BILDUk hala eskatuta, kargu-uztea onestea eta titular berria zein haren ordezkoa Administrazio Kontsei-luko kide izendatzea.

2. Batzarra: 2017-05-25

1. Egoki bada, 2016ko abenduaren 31n itxitako ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta bertako emaitza aplikatzeko propo-samena onestea; Administrazio Kontseiluaren kudeaketa ikuskatzea; ahalmenak eskuordetzea; eta batzarrari dagokion akta onestea.

2. Egoki bada, 2017ko ekitaldirako aurrekontu-proiektua onestea.

Page 10: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 0 / JARDUEREN MEMORIA 2017

2.4 LANGILEAK

BIDEBI udal sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2010eko ekainaren 9an egindako bileran, Sozietatearen organigrama eta langileen zerrenda hauexek ezarri zituen:

Batzar NagusiaA) ORGANIGRAMA

B) SOLDATAK

Administrazio Kontseilua Compliance kudeaketa-sistemako ofiziala

Kontseiluburua

Kudeatzailea

Administrariak (1)

Kod. Izena Harreman mota Taldea Lanpostu-mailako osagarria Berariazko osagarria

001 Kudeatzailea Goi-mailako zuzendaritza A1 29 84

002 Administraria Lan-kontratudun arrunta C 20 62

Page 11: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 1 / JARDUEREN MEMORIA 2017

2.5 DIETAK

Hona hemen zenbait batzarretara joan izanagatik jasotako ordainsariak.

• Administrazio Kontseiluaren batzarretara joateagatiko dietak:

ALDERDI POLITIKOA

KONTSEILUKIDEAADMINISTRAZIO

KONTSEILUA 2017.01.31

ADMINISTRAZIO KONTSEILUA 2017.03.22

ADMINISTRAZIO KONTSEILUA 2017.12.14 GUZTIRA

PNV Andoni Busquet Elorrieta 0,00 0,00 0,00 0,00

PNV Nerea Renteria Lasanta 0,00 0,00 0,00 0,00

PNV Aitor Aldaiturriaga Jiménez 0,00 0,00 0,00 0,00

PSE David Diez García 60,31 60,31 60,31 180,93

PSE Soraya Morla Vázquez 60,31 60,31 0,00 120,62

PSE Rafael Carvajal Bautista 60,31 60,31 60,31 180,93

BASAURI BAI Roberto Galdós Carbajales 60,31 60,31 60,31 180,93

EH BILDU Javier Valle Abrisqueta 60,31 60,31 60,31 180,93

PP Gabriel Rodrigo Izquierdo 60,31 60,31 60,31 180,93

GUZTIRA 361,86 361,86 301,55 1.025,27

Zenbateko horiei, PFEZera begira, % 35eko atxikipena aplikatzen zaie.

D I E T A K 2017

Page 12: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 2 / JARDUEREN MEMORIA 2017

3 Sozietatearen jardueraren bilakaera eta sozietatearen egoera

2017ko ekitaldian zehar, BIDEBI BASAURI SL Udal Sozietateak zenbait jarduera-ildo edo prozesuri ekin die. Horiek modu erraza-goan aurkeztearren, honela sailkatu ditugu:

3.1 ANALISIAK, TXOSTENAK EDO DOKUMENTUAK EGITEA

Jarraian adierazitako proiektuei buruz hausnartzeko eta txostenak egiteko lantaldeetara sartzea eta bertan parte hartzea:

• Etxebizitza eta Birgaitze Plan Zuzendaria 2018-2022.

• Babes publikoko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren alorreko finantza-neurriei buruzko mar-txoaren 4ko 39/2008 Dekretua aldatzea.

• Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko araudiak.

• Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea garatzeko araudiak.

• Lurralde-antolamenduari buruzko gidalerroak berrikusteko zirriborroa.

• Bilbo Metropolitarreko Lurralde-plan Partzialaren berrikusketa egiteko aurretiazko azterlanak.

• EAEn Ekonomia-jardueretarako eta merkataritza-ekipamenduetarako lurzoru publikoa sortzeko Lurralde-plan Sektorialaren berrikusketa partzialaren aurrerakina, merkataritza-gune handiei buruzkoa.

• Basauriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikusketa.

• San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxeko Hiri-berrikuntzako Plan Berezia.

• Besterik.

Page 13: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 3 / JARDUEREN MEMORIA 2017

3.2 HIRIGINTZA-JARDUKETAK DISEINATZEA ETA GARATZEA

SARRATU:

• Sarratu Berria SL enpresak 27 etxebizitza libre eraikitzeko lanen ja-rraipena egitea (Construcciones Zabalandi SL). Aurreikusita dago 2018ko martxoan amaitzea.

• Honako urbanizazio-lan hauen jarraipena egitea, Hitzarmen Batzordearen bidez (Exbasa SA): 0, 1A eta 1B faseen lanak (tentsio ertaina); saneamenduaren 1. zatia; eta 2A eta 2B fa-seak. 2017ko ekainaren 30ean sinatu da obra-amaiera akta.

• Eskabide berria izapidetzea FEVE/RENFE/ADIFen aurrean, trenbide ondoan aurreikusitako gainerako urbanizazioa egikaritzeko (hor-mak, galtzada eta espaloia).

• VISESAk eraiki beharreko babes ofizialeko 65 etxebizitzaren proze-suari jarraipena egitea. VUSA ERAIKUNTZA TALDEAri esleitu zaio ze-regina, egitura errematatu eta fatxadaren itxitura jarri arte.

• VISESAk babes ofizialeko beste 65 etxebizitza eraikitzeko proiek-tuaren idazketa esleitzea Germán Velázquez Arteaga arkitektoari. Eremuan eraiki daitekeen azken sustapena. Oinarrizko proiektua aurkeztu dute, lizentzia eskatu dute eta eman egin diete. 2017ko azaroaren 15ean etxebizitzak zozkatu zituzten.

• VISESAren eta Hitzarmen Batzordearen arteko hitzarmena idatzi dute, babes ofizialeko azken 65 etxebizitza horiek eta eremuko gai-nerako urbanizazioa egiteko lanak batera egiteko. VISESAren Ad-ministrazio Kontseiluak eta Hitzarmen Batzordearen asanbladak onetsi egin dute hitzarmen hori.

• Bestalde, babes ofizialeko azken 65 etxebizitza horiek eraikitzeko lanak esleitzeko baterako lizitazioari ekin dio VISESAk. Hitzarmen Batzordeak egingo du eremuaren gainerako urbanizazioa.

Page 14: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 4 / JARDUEREN MEMORIA 2017

AZBARREN:

• HAPOren aldaketa berria idaztea. Izan ere, Auzitegi Gorenak aurre-ko aldaketa baliogabetu egin zuen, forma-akatsengatik (ekonomia- eta finantza-azterlan urria). Udala izapideekin hasita, Udalbatzak hasierako onespena eman dio. Gero, erabakia bidali dute Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduko Batzordera, eta hark aldeko txostena egin du, 2017ko abenduaren 13an.

• Hirigintzako jarduketa programa idaztea enkargatu du Eusko Jaur-laritzak, exekuzio-unitateetan eta faseetan banatzeko aukera az-tertzeko.

• Sustapen Ministerioaren aldeko txostena jaso da. Ordea, ADIFi ere baimena eskatu beharko zaio, aurreikusitako lanak egin ahal izate-ko.

• Txosten teknikoa egin dute, zarataren eta bibrazioen balizko inmi-sio-mailari buruz. Ondorioa: bete egiten dira arloko araudiak eza-rritako mugak.

• 1 Exekuzio Unitateko gainerako jabeekin (BINARIA / NEINOR HO-MES eta FEVE / ADIF) izandako negoziazioan parte hartzea.

• Antolamendutik kanpoko etxebizitzetako biztanleekin hitz egitea, etxebizitza horiek eskuratu eta eraitsi ahal izateko: Azbarren 27 eta 29.

• Azbarren 21-35 eraisteko obra-proiektua badago.

• Eusko Jaurlaritzarekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena ne-goziatzen, idazten eta izapidezen hasi da, egikaritzea eta alokairu-rako etxebizitza babestuen sustapena bultzatzeko.

Page 15: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 5 / JARDUEREN MEMORIA 2017

SAN MIGEL MENDEBALDEA:

• Basauriko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak adiministrazio arteko lanki-detza-hitzarmena sinatu dute, errentamendu babesturako zuzkidu-ra-bizitokietarako partzelaren doako lagapena eta sustapena arautze-ko. Eskritura publikoa formalizatu da lagapen hori.

• Hitzarmenaren jarraipen-batzordeak eranskin bat ere sinatu du. Horren arabera, bizitoki horiek esleitzerakoan lehentasuna emango zaie 3 urtez, gutxienez, Basaurin erroldatuta egon, eta etxebizitzaren beharrean dau-den gazteei.

• Bilbaína de Proyectos enpresari esleitu dio Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Zuzendaritzak zuzkidura-bizitoki horiek eraikitzeko proiektuaren idazketa. Dagoeneko horretan ari dira, eta, amaituta dagoenean, dokumentua az-tertuko dute Udal Zerbitzu Teknikoek.

• A partzela: babes ofizialeko 46 etxebizitza. Viviendas de Basauri, S. Coop. Kooperatibaren sustapena. Dagoeneko entregatu zaizkie esleipendunei.

• B partzela: babes ofizialeko 29 etxebizitza. Terrazas de San Miguel, S. Coop. Kooperatibaren sustapena. Dagoeneko entregatu zaizkie esleipendunei.

• C partzela: babes ofizialeko 47 etxebizitza. Udal partzela hori SARTRIGES sustapen-enpresari saltzea eskrituratuta jada. Argibide gehiago behar iza-nez gero: sanmiguelberria.com. Hortik sortutako diru-sarrerekin finantzatu egingo dira eremuan falta diren urbanizazio lanak.

• D partzela: Prezio tasatuko 20 etxebizitza kooperatiban eraikitzeko bazkide bila. Oinarrizko proiektua idatzita jada.

• E partzela: prezio tasatuko 24 etxebizitza. KUTXABANK da jabea. Hasie-ra-datarik gabe.

• F partzela: 27 etxebizitza libre. Zenbait jabe. Hasiera-datarik gabe.

• G partzela: 24 etxebizitza libre. Zenbait jabe. Hasiera-datarik gabe.

• Basauriko SR-1 San Migel Mendebaldea Sektorearen urbanizazio-proiek-tuari dagozkion obrak burutu dira (1., 2. eta 3. faseak). Estudio K, S. Coop P.-k idatzi du dokukentua, eta VICONSA enpresak egin ditu obrak. Zuzen-daritza fakultatiboa, berriz, TYPSAk egin du.

• Urbanizazio-proiektuaren fase eta elementuen eguneratzea idatzi da, lan horiek hoberen kontratatzeko eta gauzatzeko modurik onena zein den az-tertzeko.

• Gainerako urbanizazio-lanak (4., 5. eta 6. faseak) 2018an kontratatuko dira, finantzazioa dagoenean.

• Laugarren derrama pasa zaie lurzoru eta aprobetxamenduen jabeei, urba-nizazio-kargei aurre egiteko (kargen % 40).

• Maisu-maistren etxea hustu da (Castilnovo plaza, 1), eta sarbide guztiak itxi dira Orain, eraikina bota, eta eremu libreetarako azalera (plaza) handituko da.

• Maisu-maistren etxea eraisteko proiektua badago.

Page 16: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 6 / JARDUEREN MEMORIA 2017

3.3 HIGIEZINEN MERKATUKO ESKAINTZA-ESKARIA KUDEATZEA

ETXEBIDE ETXEBIZITZAREN EUSKAL ZERBITZUA

2012ko apirilaren 24an lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Basauriko Udalak, basauriarrei ETXEBI-DE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren Eskatzaileen Erregistro-rako sarbidea errazteko.

Ordutik hona, Udal Sozietate Publikoak Erregistrora sartzea-ri eta inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eman, eta alta, baja, aldaketa eta berritze eskabideak izapidetu ditu. Era berean, duela gutxitik, etxebizitzarako eskubide subjektiboari buruzko informazioa ematen du Sozietateak.

HILA ALTAK ALDAK. EDO DOK.

BERRIZT. EDO SUST. IZEN-EM.

EES TXOSTENA ESP. INF. INF. OROK.

Urtarrila 11 1 142 18 17 16 0 8 49 46Otsaila 8 0 132 13 17 7 0 7 47 49

Martxoa 25 2 279 42 55 10 0 10 113 76Apirila 4 1 84 13 13 11 0 9 21 22

Maiatza 7 0 120 14 25 5 1 7 32 43Ekaina 20 5 142 23 15 16 0 11 39 63Uztaila 15 0 161 19 24 12 27 10 51 33

Abuztua 6 0 105 15 9 8 30 6 19 24Iraila 9 0 117 16 16 8 13 2 27 44Urria 8 0 121 12 16 10 15 6 34 36

Azaroa 6 1 98 12 15 7 2 4 37 28Abendua 1 0 68 11 11 4 2 3 14 24

120 10 1569 208 233 114 90 83 483 488

GUZTIRA 1699 1699

HERRITARRENGANAKO ARRETAREN NORAINOKOA

Page 17: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 7 / JARDUEREN MEMORIA 2017

ETXEBIZITZA LIBREA ALOKAIRUAN MERKATURATZEKO BITAR-TEKARITZA PROGRAMA: ASAP (ALOKAIRU SEGURUA, ARRA-ZOIZKO PREZIOAN).

Etxebizitza alorreko Plangintza eta Eragiketa Prozesuen zuzenda-riaren 2013ko otsailaren 4ko Ebazpenak, BIDEBI homologatu zuen ASAP programako agente laguntzaile gisa. Horri esker, etxebizitza librearen alokairu-merkatuan bitartekari-lanak egin ahal izan ditu Udal Sozietateak.

ASAP Programaren bidez bitartekaritza-lanak egiten dira, erabili gabe dauden etxebizitza libreak merkatuko prezioen azpitik alokatzeko.

• Eusko Jaurlaritzak bermatu egiten du, aseguru-poliza baten bi-dez, adostutako errentak ordainduko direla, errenta-kontratua amaitutakoan etxebizitza itzuli egingo dela, eta bertan gerta daitezkeen kalte guztiak konpondu egingo direla.

• Bidebi Basauri SL sozietateak programa horretan zenbait etxebi-zitza sartzeko proposamena egingo du, merkatuko prezioaren azpitik dauden errentak adostuta (gehienez ere, 550 €) eta, be-tiere, etxebizitzaren ezaugarriak aintzat hartuta: neurriak, gela kopurua, irisgarritasuna, altzariak, eta abar. Ezarritako errenta ez da inoiz izango maizterren diru-sarreren % 30 baino handia-goa. Era berean, Sozietateari dagokio Eusko Jaurlaritzak pro-posatutako balizko maizterrekin gestio komertzialak egitea.

Udal Sozietateak, agente laguntzailea den neurrian, eskubidea du alokatutako etxebizitzaren jabearengandik honako hauek jasotzeko:

• Etxebizitzaren lehen alokairu-kontratuari dagokion kuota bat. Kontratua sinatzean sortuko da kuota hori ordaintzeko obliga-zioa.

• Errentari berarekin, etxebizitza berean, lehen kontratu horren ostean egindako kontratu bakoitzagatiko alokairu-kuota baten erdia. Kontratu horiek sinatzean sortuko da kuoten ordainke-tak egiteko obligazioa.

• Beste errentari batekin, etxebizitza berean, lehen kontratu ho-rren ostean egindako kontratu bakoitzagatiko alokairu-kuota baten erdia. Kontratu horiek sinatzean sortuko da kuotak or-daintzeko obligazioa.

• Errentaren % 3ko gehienezko komisioa. Hilero sortuko da ko-misio hori pagatzeko obligazioa, kontratua indarrean dagoen bitartean.

Ordainketa horiei Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatuko zaie, hain zuzen ere, ordaintzeko obligazioa sortzen denean inda-rrean dagoena.

Jarraian, 2017an egindako kudeaketa-lanak eta horien emaitzak:

• Bisitatutako etxebizitzak: 16 • Programara atxikitako etxebizitzak: 8 • Programatik kanporatutako etxebizitzak: 1 • Sinatutako errenta-kontratuen kopurua: 15 • Desegindako errenta-kontratuak: 7

Page 18: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 8 / JARDUEREN MEMORIA 2017

ASAP PROGRAMA 2013 2014 2015 2016 2017

Alokatutako etxebizitzak 12.31n 6 13 25 28 35

Alokairuaren batez besteko prezioa 525,00 513,00 495,17 490,91 486,99

BIDEBI BASAURIren diru-sarrerak, kudeaketagatik 3.917,95 5,575,13 9.640,51 7.730,76 11.083,03

Jarraian, laburbilduta, emaitzak ekitaldika. Hazkunde nabarmena egon da programaren bitartez alokatutako etxebizitza kopuruan; eta gora egin dute, era berean, kudeaketa horren ondoriozko diru-sarrerak. Aldiz, batez bestean behera egin du alokairuak. Dena dela, kopuruak egonkortuta daudela esan daiteke, eta, edozelan ere, alokairu librearen azpiko aurretiazko batez bestekoa dute.

Page 19: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 1 9 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Beste alde batetik, hona hemen ASAP programaren kudeaketaren emaitzak:

ALOKATUTAKO ETXEBIZITZEN KOPURUA, 2017KO ABENDUAREN 31N

ALOKAIRUAREN BATEZ BESTEKO PREZIOA 2017 486,99

ZK. ETXEBIZITZA

1 Andalucia, 12 Andalucía, 3 3 Antonio Fernandez, 154 Antonio Trueba, 9 5 Aragoi, 86 Asturias, 12 7 Asturias, 268 Axular, 18 9 Basauri, 8

10 Baskonia, 4 11 Basozelai, 612 Begoñako Andramari, 10 13 Bingen Antón Ferrero, 1214 Cataluña, 1215 Doctores Landa, 416 Elkano, 3 17 Etxaun, 6

18 Frantzisko Kortabarria, 219 Gaztela, 3020 Gernika, 6221 Gipuzkoa, 32 22 Iparraguirre, 1023 Karmelo Torre, 5 24 L. Agirre, 21 25 L. Agirre, 21 26 Lehendakari Agirre, 81 27 Marcelino Gonzalez, 728 Nafarroa, 15 29 Nagusia, 2830 Nagusia, 44 31 Nagusia, 6 32 Nagusia, 7033 Resurrección Mª Azkue, 134 Resurrección Mª Azkue, 3 35 Torre de Ariz, 9

Page 20: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 0 / JARDUEREN MEMORIA 2017

KOMUNIKATZEKO BIDEA

INTERESDUNA ZEIN UDALERRITARAKO

HILA Jab. inf.

Errent. inf.

Ohikoak

Basa

uri

Etxe

barr

i

Arri

gorr

iaga

Gald

akao

Bilb

o

Best

erik

Urtarrila 21 17 34 5 12 55 14 Otsaila 14 20 40 6 8 60 12

Martxoa 45 25 73 8 30 105 28 1 1 Apirila 29 18 56 3 7 93 8 1 1

Maiatza 22 11 43 3 14 59 16 Ekaina 30 13 38 3 11 67 13 Uztaila 13 1 19 2 6 25 7 1

Abuztua 11 1 11 2 6 15 5 Iraila 28 20 27 2 14 59 16 Urria 28 19 50 5 4 88 8 1

Azaroa 30 10 40 4 5 71 9 Abendua 18 8 29 3 6 46 8

GUZTIRA 289 163 460 46 123 743 144 1 1 2 0 2

912 912

HERRITARRENGANAKO ARRETAREN NORAINOKOA

Page 21: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 1 / JARDUEREN MEMORIA 2017

VISESARENTZAT HIRIGINTZA-ELEMENTU LIBREAK MERKATURATZEA

2013ko ekainaren 1ean merkataritza kontratua sinatu zen VISESAre-kin, BIDEBIK VISESAren zenbait elementu libre merkaturatzeko (sa-lerosketak, alokairuak edota erosteko aukera ematen duten alokai-ruak): Basauriko Basozelai auzoko sustapeneko aparkalekuak eta lokal libreak. Gerora, Sarratuko lokaletara ere zabaldu da.

Zerbitzu horren trukean, VISESAk honako hau ordaindu beharko du: elementu libreen kasuan, salmenta prezioaren % 1,85, BEZik gabe.

BIDEBIri dagozkio mandatua aurrera eramateak eragindako beha-rrezko kargu guztiak (bulego-gastuak, telefonoa, materiala, lekual-datzeak, publizitatea, eta abar).

VISESA Sozietate Publikoak erabaki du elementu horiek ere merka-turatzea erosteko aukera ematen duten alokairuen bidez.

Aparkaleku baten salerosketa kudeatu da.

DATA HILA LONJAK PARTZELAK

04/03/2017 Martxoa 1 1 20/03/2017 Martxoa 1 129/05/2017 Maiatza 1 105/06/2017 Ekaina 1 1

Guztira 2 0 2 1 3

4 4

HERRITARRENGANAKO ARRETAREN NORAINOKOA

Page 22: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 2 / JARDUEREN MEMORIA 2017

SOLOARTEKO APARKALEKUA

Udalbatzak 2013ko urtarrilaren 31n egindako ohiko osoko bilkuran onetsi egin zen Udalaren jabetzapekoa den Soloarteko aparkale-kuaren 275 tokiak erosteko aukerarekin zuzenean errentan ema-teko espedientea. Onetsi zen ere hortik eratorritako esleipen eta kontratuetarako baldintzen plegu gidaria, eta esleipen-prozedurari ekitea adostu zen, Udalaren Kontratatzailearen Profilean zegokion iragarkia jarrita.

Udalak prozedura hori luzatu du, urtean-urtean.

Partzelen esleipena, sinatu beharreko kontratuak eta partzelak errentamenduan eman osteko kudeaketa egokiro antolatzeko, 2013ko otsailaren 1ean 323/2013 Alkatetza Dekretua eman zen. Horren bidez, BIDEBI BASAURI SLri kudeatzeko gomendioa eman zitzaion, une oro Basauriko Udalaren izenean, haren ordez eta ha-ren kontura jarduteko. Kudeaketa-gomendio horrek ondoko lan

hauek hartzen ditu: aurretiaz Udalean erregistratutako eskabideak jasotzea; alokairu kontratuak idaztea; esleipendunei sinatzeko hitzordua ematea; eta aparkalekuak errentamenduan eman os-teko kudeaketa egitea.

Baldintzen agirian ezarri zen Udalaren jabetzapeko 275 aparkale-kuetako 62 erreserbatuta egongo zirela gainerakoak esleituta egon arte, edota Udalak, Udalbatzaren ebazpen bidez, besterik erabaki bitartean.

Jarraian jasota datoz errentamendurako prezioak (BEZik gabe). Prezio horiek % 1 igoko dira urtero. Hona hemen:

2013. urtea 2014. urtea 2015. urtea 2016. urtea 2017. urtea

1. Sotoa: aparkalekua alokatzea 60,00 60,60 61,21 61,82 62,44

2. Sotoa: aparkalekua alokatzea 55,00 55,55 56,11 56,67 57,24

Page 23: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 3 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Kudeaketa gomendioa eman zenetik igarotako denboran erosteko aukera ematen duten 145 alokairu-kontratu sinatu dira, eta 32 baja eman dira (kontratua behar baino lehenago amaitzea ekarri dutenak).

Jarraian datorren taulan, 2017an zehar alokairuetan izandako aldaketak:

2017

1. SOLAIRUA

2. SOLAIRUA

Aldaketaren hila Aurreko hila Altak Bajak Altak Bajak GUZTIRA

Urtarrila 113 0 0 2 2 113

Otsaila 113 0 0 1 1 113

Martxoa 113 0 1 0 0 112

Apirila 112 0 0 1 1 112

Maiatza 112 0 0 0 0 112

Ekaina 112 0 0 1 0 113

Uztaila 113 0 0 0 0 113

Abuztua 113 0 1 0 1 111

Iraila 111 1 0 1 0 113

Urria 113 0 0 1 0 114

Azaroa 114 0 0 0 1 113

Abendua 113 0 0 2 1 114

GUZTIRA

1 2 9 7 114

Page 24: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 4 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Ondoren, alokairuekin lortutako diru-sarrerak eta Basauriko Udalak aurreztutakoa (errentariek hartu dituztelako beren gain partzela horiei jabeen komunitatetan dagozkien kuotak):

2017DIRU-SARRERAK, ERRENTARIKO JABEEN KOMUNITATEAN

AURREZTUTAKOA UDALARENA, GUZTIRAALDAKETARENHILA

Urtarrila 6.676,12 € 753,33 € 7.429,45 €

Otsaila 6.676,12 € 753,33 € 7.429,45 €

Martxoa 6.613,68 € 746,67 € 7.360,35 €

Apirila 6.613,68 € 746,67 € 7.360,35 €

Maiatza 6.613,68 € 746,67 € 7.360,35 €

Ekaina 6.670,92 € 753,33 € 7.424,25 €

Uztaila 6.670,92 € 753,33 € 7.424,25 €

Abuztua 6.551,24 € 740,00 € 7.291,24 €

Iraila 6.670,92 € 753,33 € 7.424,25 €

Urria 6.728,16 € 760,00 € 7.488,16 €

Azaroa 6.670,92 € 753,33 € 7.424,25 €

Abendua 6.728,16 € 760,00 € 7.488,16 €

GUZTIRA 79.884,52 € 9.020,00 € 88.904,52 €

Page 25: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 5 / JARDUEREN MEMORIA 2017

2018ko urtarriletik aurrera, baldintzen agirian jaso bezalaxe, alokairuak %1 igo, eta honela geratuko dira:

Udal Sozietateak aparkaleku horiek alokatzeko egindako pu-blizitate-jarduerak ere jasota utzi behar dira txosten honetan:

- A. BIDEBI BASAURI SLren webgunean horri buruzko iragarkiak daude: http://bidebi.basauri.net/es/soloarte

- B. Plaka bat jarri da enpresaren bulegoen kanpoaldean.

2018. URTEA

1. Sotoa: aparkalekua alokatzea 63,06

2. Sotoa: aparkalekua alokatzea 57,81

Page 26: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 6 / JARDUEREN MEMORIA 2017

BIRGAITZEA

Eusko Jaurlaritzari proposatu zaio Basauriko Udalak, BIDEBI BA-SAURI SL Udal Sozietate Publikoaren bidez, eraikitako ondarea bir-gaitzeko diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, diru-laguntza horiek sustatzea eta berauek izapidetzea.

Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak, urbanizatutako eta erai-kitako ondarea birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoak, bere Bigarren Xedapen Gehigarrian, etxebizitzaren eskumena duen sail-burua ahalbidetzen du hirigintza arloko udal sozietateekin aldebi-ko hitzarmenak formalizatzeko baimena emateko, udal sozietate horiek Eusko Jaurlaritzaren eta interesdunen arteko bitartekari lanak egin ditzaten, birgaitzeko diru-laguntzen kudeaketari dago-kionez.

Hizketan aritu gara Eusko Jaurlaritzarekin, dagokion lankidetza-hitzar-mena izapidetu eta sinatzeko, birgaitze-jarduketa pribatuei dago-kienez honako zeregin hauek gureganatu ahal izateko:

a) Ahalmen ekonomiko urria duten etxebizitza-erabiltzaileekin hitzarmenak egitea, Sozietateari ahalmena emateko etxebizita ho-rietako birgaitze-lanak egiteko. Edozelan ere, hitzarmen horretan adostutako baldintza ekonomikoak aipatutako Dekretuan jaso-takoak baino onuragarriagoak izan beharko dira birgaitu beharreko etxebizitzaren erabiltzailearentzat.

b) Ekimen pribatuko birgaitze-jarduketetarako laguntza planak egitea.

c) Birgaitzeko eskabideak jasotzea, egiaztatzea eta, gerora, esku-mena duen erakundeari bidaltzea.

d) Jarduketa pribatuak kontrolatzea, sustatzea, kudeatzea, aholku ematea eta jarduketa horiek koordinatzea.

e) Birgaitze-lanak egin bitartean, lan horiek eragindako pertsonei behin-behinean ostatu emateko planak egitea.

Page 27: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 7 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Horrela, bada, aurrera eraman nahi diren proiektu desberdinei buruzko informazio eta aholkua eman ahal izango die jabeen ko-munitateei Udal Sozietateak, eta beraiekin batera prestatu ahal izango ditu proiektu horiek, diru-laguntzak lortzeko espedientea eta beharrezko dokumentazioa egokiro izapidetzen dela bermatu-ta —bai udal-egoitzetan, baita Eusko Jaurlaritzaren aurrean ere—.

14.3 f) artikuluak dio Administrazio Kontseiluari dagokiola hirigintzan edota bestelako arlo batean erakunde publikoekin, pribatuekin edota partikularrekin sinatutako hitzarmenak onestea. Hartara, Eusko Jaurla-ritzako Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuaren aginduz hitzarmena baimendutakoan, Administrazio Kontseiluak berau onestea proposa-tuko da.

Baliteke etorkizunean jardute-ildo hori sendotzea, hiri-berroneratze politikak bultzatzen ari direlako eta, neurri handi batean, horiek ohi-ko higiezinen sustapen eragiketen tokia hartzen ari direlako.

Araudiak dio 50 urtetik gorako etxebizitza-egoitzen kontserba-zio-egoera egiaztatu beharko dela, aldez aurretik finkatutako egu-tegi baten arabera. Horretarako, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa izeneko agiri teknikoa egin beharko da, non honako hauek jasoko diren, besteak beste: zein den eraikinaren egoera; egituraren se-gurtasun-maila eta egon daitezkeen hutsuneak; eraikinaren ener-gia-eraginkortasuna; eta eraikinaren egituraren segurtasuna ber-matzeko egin beharrekoak.

Zentzu horretan, Eraikuntzaren Ikuskapen Teknikoaren alorreko txosten hauexek aurkeztu dira, 2017ko abenduaren 31ra arte:

EKITALDIA EITDUN ERAIKINAK

2011 5

2012 7

2013 23

2014 77

2015 111

2016 58

2017 116

GUZTIRA 397

Page 28: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 8 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Eusko Jaurlaritzak eta Basauriko Udalak diru-laguntzak ekonomi-koak eta finantzarioak ematen dituzte alor horretako dokumen-tuak idazteko eta birgaitze-lanak egiteko. Diru-laguntza horiek es-katu behar dira dagokion administrazio-prozedurari jarraituta eta, betiere, horiek egiteko beharra egiaztatuta.

Orain arte, BIDEBI BASAURI SL Udal Sozietateak honako birgaitze-es-pediente hauek izapidetu ditu:

ERAIKINAK ETXEBIZITZAK AURREKONTUA

2014 REH_1/2014/SB 1 8 18.185,80 € REH_2/2014/SB 1 10 58.636,00 € REH_3/2014/SB 0 1 6.010,57 €

2 19 82.832,37 €

2015 REH_1/2015/SB 1 9 58.876,18 € REH_2/2015/SB 1 8 19.267,35 € REH_3/2015/SB 1 10 19.250,00 € REH_4/2015/SB 1 35 88.108,70 € REH_5/2015/SB 1 8 12.500,00 € REH_6/2015/SB 1 8 52.361,00 € REH_7/2015/SB 1 6 31.962,26 € REH_8/2015/SB 1 8 58.278,76 €

8 92 340.604,25 €

2016 REH_1/2016/SB 0 1 3.601,00 € REH_2/2016/SB 1 4 17.085,50 € REH_3/2016/SB 1 8 42.573,00 € REH_4/2016/SB 0 1 3.469,83 €

2 14 66.729,33 €

2017 REH_1/2017/SB 1 10 13.345,50 € REH_2/2017/SB 1 3 36.804,28 € REH_3/2017/SB 1 8 89.729,40 € REH_4/2017/SB 1 25 60.674,22 €

4 46 200.553,40 €

GUZTIRA 16 171 690.719,35 €

Page 29: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 2 9 / JARDUEREN MEMORIA 2017

HILA BIRGAITZERAKO DIRU-LAGUNTZA EIT OHIKOAK

Urtarrila 1 0 9 5 0 5Otsaila 2 0 17 2 2 15

Martxoa 3 0 21 3 0 21Apirila 2 0 4 4 0 2

Maiatza 2 0 15 2 0 15Ekaina 1 0 15 6 0 10Uztaila 1 0 13 8 0 6

Abuztua 1 0 12 3 0 10Iraila 2 0 9 2 1 8Urria 1 0 22 3 0 20

Azaroa 0 0 6 0 0 6Abendua 1 0 3 1 0 3

GUZTIRA, ORO HAR 17 0 146 39 3 121

HERRITARRENGANAKO ARRETAREN NORAINOKOA

Page 30: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 0 / JARDUEREN MEMORIA 2017

3. 4 BALIABIDEAK KUDEATZEA

• Lan-arloko kudeaketa

A) Laneko Arriskuen Prebentziorako eta Osasunaren Zaintza-rako indarreko araudia betetzeko, GESPREVEN enpresari kon-tratua berritu diogu, honako lan hauek egin ditzan:

• Espezialitate teknikoak.

• Osasuna zaintzea.

• Osasun-azterketak.

B) BIDEBI BASAURI SLko langileentzako bizitza-asegurua eta ezintasun iraunkor osoari zein absolutuari dagokiena berriz-tu dira EGIASA artekaritzarekin, urtebeterako, 2017ko aben-duaren 13tik hasita.

Aseguruak estaliko dituen arriskuak eta arrisku horiei dagoz-kien kalte-ordainak Basauriko Udaleko langileentzat inda-rrean dauden berdinak dira.

C) Enpresako administratzaileen, Zuzendaritzaren eta lan-gileen erantzukizunari aurre egiteko aseguru-poliza berritu da VADILLO ASESORES SL artekaritzarekin, urtebeterako, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Page 31: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 1 / JARDUEREN MEMORIA 2017

• Zerga eta kontabilitate-arloko kudeaketak eta ku-deaketa administratiboak:

A) 2018ko otsailean zehar, Sozietatearen 2017ko kontuen ikus-kapena egin zuen ATTEST enpresak.

B) Enpresako langileek berek egiten dituzte kontabilitate, nomina, gizarte-aseguru eta zerga-ordainketa lanak.

C) 2017ko ekitaldiari dagokionez, Foru Ogasunaren egutegia bete da, eta honako zerga hauek ezarritako epe eta moduan aurkeztu dira:

• BEZaren hiru hilez behingo kitapenak (303).

• BEZaren urteko laburpena (390).

• PFEZaren hiru hilez behingo kitapenak (110).

• PFEZaren urteko laburpena (190).

• Hirugarrenekin egindako eragiketei buruzko urteko aitorpena (347).

• Sozietateen Zergaren 2016ko likidazioa (200).

D) Era berean, kontabilitate-liburuak egin dira (2017ko ekitaldia-ri dagozkion Liburu Nagusia, Egunkaria, Balantzeak eta Kontuen Egoera Liburua), eta horiek Merkataritza Erregistroan aurkeztu dira, Administrazio Kontseiluaren, eta Batzar Orokorraren bileren aktekin batera.

E) Datu Pertsonalen Babeserako Legea egokiro bete eta Datuen Babeserako Estatuko Agentziari ondoko hauen berri eman zaio: artxibatzeak, Udalaren Segurtasun Dokumentuaren aldaketa, ar-txiboen eta dokumentuen arduradunen eta segurtasunaren ardu-radunaren izendapena, ARCO eskubideak egikaritzeko prozedura ezartzea, eta abar.

Page 32: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 2 / JARDUEREN MEMORIA 2017

• Merkataritza arloko kudeaketak:

A) Administrazio Kontseilua zati batean berritu da (bi pertsona), eta 2017 hasieran Merkataritza Erregistroan inskribatuko da.

B) Sozietateak dagozkion Akta eta Sozioen Liburua ditu, behar be-zala beteak eta eguneratuak.

C)Irailaren 27ko 14/2013 Legeak, ekintzaileei eta horien nazioar-tekotzeari laguntzeari buruzkoak, bere 18 artikuluan jaso zuen enpresarien liburuak euskarri elektronikoan betetzeko eta telema-tikoki legeztatzeko beharra.

Erregistro eta Notariotzen Zuzendaritza Orokorrak gogora ekarri du, zenbait ebazpenen bidez, enpresarien nahitaezko liburuak telematikoki legeztatu behar direla, baina ez zegoen irizpide ba-teraturik betekizun hori aplikatzeari buruz. Ondorioz, paperezko liburuak erabiltzen jarraitu du jendeak.

Erregistro eta Notariotzen Zuzendaritza Orokorrak agindu berria argitaratu zuen 2015eko otsailaren 12ko EHAAn, enpresarien li-buruak legeztatzeari dagokionez. Bertan ezarri zituen legeztatze prozesu horrek bete beharreko printzipioak.

Ondorioz, administrazio-organoak adostu zuen Sozietatearen pa-perezko liburuak ixtea, eta horiek telematikoki bidaltzea Merkata-ritza Erregistrora, aipatutako Aginduak xedatu bezalaxe. Dagoene-ko eginda daude gauza biak.

• Beste izapide batzuk

Aldi baterako lanak egiten dituen enpresa batera jo behar izan dugu zenbait aldiz (lan-pilaketak; oporrak; berezko langileen bai-menak), plantillari laguntzeko eta ordezkapenak egiteko, bulegoak zabalik egon zitezen eta zerbitzuaren kalitate egokia bermatuta egon zedin —bereziki, jendeaganako arretari dagokionez—.

Page 33: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 3 / JARDUEREN MEMORIA 2017

3.5 KANPO KOMUNIKAZIOA

A) Nortasun irudia:

A. Sozietatearen webgunea eta horren esteka Udalaren webgu-nean. Edukiak mantendu eta eguneratu dira, bereziki jarduke-tei eta berriei dagokienez. Horretarako, zenbait dokumentu eta irudi txertatu dira jarduera-ildo bakoitzaren bilakaera ulertzen laguntzeko.

Era berean, herritarren interesekoak diren zenbait eduki webgu-neetan argitaratu dira, Gardentasunari, Informazioa eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 2013ko abenduaren 9ko Legeak eta Toki Administrazioaren arrazionalizazioari eta iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak xedatu bezalaxe. Bes-teak beste, honako hauek argitaratu dira: Sozietatearen Estatu-tuak, ekitaldi bakoitzeko jarduera-memoriak eta kontabilitate-au-ditoriak, eta administratzaileen CVak.

• Sozietatearen agirien artxiboa eta idatzien sarrerak eta irteerak kudeatzeko aplikazio informatikoaren mantentze-la-nak, zereginak hobeto egiteko eta dokumentazioa hobeto kontrolatzeko.

• VIRTUALWARE enpresa espezializatuak aplikazio informa-tikoa garatu du, hirigintza-jarduketa nagusiak, obra-proiek-tuak eta aukerako lursailak kudeatzeko.

Udal webgunetik eta Sozietatearen webgunetik hel daiteke aplika-zio horretara, dagozkion esteketatik.

Helburua da ikusgai jartzea, modu erraz eta ikusgarrian, herriaren eraldatzean emandako aurrerapausuak, eta eragindako eremuek etorkizunean izango duten itxura erakustea.

• Airetiko argazkiak. DRONEBYDRONE enpresa espeziali-zatuarekin hasi gara lanean, hirigintza-eremuen bilakaeraren jarraipena egiteko eta, dronekin, lursail horien aldaketa ar-gazkietan jasota uzteko.

Eamitza zinez ona izan da, eta hartutako irudiak erabili ditu-gu partikularrekin, beste erakundeekin, Udaleko langileekin eta abarrekin izandako bileretan.

Page 34: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 4 / JARDUEREN MEMORIA 2017

B. Kudeaketaren kalitatea.

Bidebi Basauri SLk kudeaketa sistema ezarri zuen 2014an, Udal Sozietateak gaur egun garatutako jarduera eta zerbitzuetarako. Sistema horrek bete egiten ditu ISO 9001:2008 arauaren baldintzak.

ISO 9001 egiaztagiria jaso genuen auditoria independentea egin eta gero, eta honako prozesu hauetara hedatzen da aipatutako ziurtagiria:

HIRIGINTZA-JARDUKETAK DISEINATZEA ETA GARATZEAETA BASAURI UDALERRIRAKO HIGIEZINEN MERKATUKO ESKAINTZA-ESKARIAREN KUDEAKETA PUBLIKOA EGITEA

Hauxe da prozesuen mapa:

Kalitate-sistema hau egokiro ezartzea eta garatzea sustatu du Bidebi Basauri SLk.

2017ko ekitaldian sistema berrikusi dugu, eta kanpo auditoria arazo barik gainditu dugu.

Page 35: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 5 / JARDUEREN MEMORIA 2017

C) Kudeaketaren kalitateari buruzko inkesta 2017: emaitzak

PROSPEKTIKER SA enpresak txostena egin du 2017an. Bertan, BI-DEBI BASAURI SLren zerbitzuen erabiltzaileen gogobetetze-azter-lanaren emaitzak aurkeztu eta aztertu dituzte, eta baloratutako zerbitzu bakoitzaren gai edo ezaugarri garrantzitsuenak identifika-tu dituzte.

Informazio fidagarria eta datuetan oinarritua lortzera bideratutako inkesta baten bidez lortu dira emaitzak. Inkesta, bestalde, Bidebi-ren erabiltzaileei egin zaie, honako zerbitzu hauetan:

• Alokatzeko eta gerora erosteko aukera duten udal apar-kalekuetako erabiltzaileak.• Hirigintzako jarduera-eremuetako erabiltzaileak, etxebizitza babestua sustatzeko.• ETXEBIDE zerbitzuaren erabiltzaileak.• ASAP etxebizitza pribatuak alokatzeko bitartekaritza-pro-gramaren erabiltzaileak.• Ondare eraikia birgaitzeko laguntzen erabiltzaileak.

Beste alde batetik, BIDEBI BASAURI SLren erabiltzaileei inkestak egin dizkiete telefonoz, 2018ko otsailaren 8tik martxoaren 2ra bi-tartean, udal erakundeak emandako zerbitzuen gaineko gogobe-tetze-mailari eta jasotako zerbitzuei buruzko informazio zuzena eta estatistikoki adierazgarria jasotzeko.

Inkestak anonimoak izan dira, eta datuak tabulatu eta prozesatu dira modu independentean, hau da, horien jatorria aintzat hartu gabe.

BIDEBI BASAURI SLren zerbitzua erabili duten 231 lagunek bete dute galdera-sorta. Horietatik, 105 (% 45) gizonak izan dira, eta 126 (% 55) emakumeak.

Page 36: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 6 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Oro har, erabiltzaileek oso modu positiboan baloratu dute BIDEBI BASAURI SLrekin izandako harremana: batez bestean, 10 puntutik 8,3 eman dizkiote. Balorazioa egonkortu egin da azken 5 urteotan.

Aurreko urtean bezalaxe, aurten ere, jendeaganako arreta da pun-tu gehien eskuratu dituena lortutako nota altu horretan, eta ku-deaketa, berriz, puntu gutxien lortu dituena (gainerako aldagaiekin

konparatuz gero). Hala ere, gai zehatzetara etorrita, datuen konfi-dentzialtasuna bermatzeko instalazioak egokiak ez izatea izan da bezeroen ardura nagusia, eta huraxe izan da notarik baxuena lortu duena.

Page 37: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 7 / JARDUEREN MEMORIA 2017

D) Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikorako platafor-man sartzea.

Eusko Jaurlaritzak kontratazio elektronikorako duen ereduak era-bateko lehentasuna du, ikusita Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren administrazio elektronikoaren estrategia, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen aurreikuspenak eta herritarrek zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeari buruzko Legea.

Kontratazio publikoan tresna telematikoen erabilera orokortzea proposatzen da, sistema seguru, irisgarri, bakun, zorrotz, eskura-garri eta eraginkor baten bitartez. Horren xedea da euskal enpre-sen lehiakortasun eta eraginkortasuna hobetzea, eta Administra-zioarena berarena ere bai.

Udal Sozietateak uste du gardentasun eta lehia askearen printzi-pioak kontratazio-prozeduren parte izan behar dutela, eta jotzen du plataforma elektroniko hori erabiltzea onuragarria izan daite-keela xede horiek bermatzeko.

Bidebi Basaurik eutsi egiten die aipatutako printzipioei, eta, ondo-rioz, Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Plataformarekin hartutako konpromisoari. Horrela, bada, 2014ko abendutik, eremu horretako adjudikatzaile gisa jardun dezake Sozietateak.

E) Bidebi Basauri SLren Kode Etikoa eta compliance ku-deaketa-sistema.

Udal Sozietateak bere egindako baloreak identifikatu eta deskri-batzen ditu dokumentuak, aintzat hartuta erakundearen izaera publikoa eta aplikatu beharreko araudia. Horrela, bada, Sozieta-tearen jokabide arau horiek aplikatuko zaizkio kideen barne-ha-rreman guztiei, eta beste enpresekin, administrazio publikoekin, bezeroekin eta, oro har, gizartearekin dauden harreman guztiei ere bai.

Batzar Orokorreko, Administrazio Kontseiluko, Zuzendaritzako eta, oro har, Bidebi Basauri SLko kide guztientzako Kodea da hauxe.

Era berean, Kodea enpresa hornitzaile eta banatzaileei, bezeroei eta herritarrei edo gizarteari zabaldu nahi zaie.

Page 38: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 8 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Kodea oinarrituta dago Basauriko Udalak Gardentasunaren Ata-rian argitaratutako dokumentuan; bestalde, dokumentu hori, EU-DELek proposatutako ereduan oinarritzen da. Bada, Sozietatearen egituretara egokitzeko beharrezko moldaketak egin dira, honako irizpide hauei jarraituta:

• Gobernu Taldearen ordez, Administrazio Kontseilua eta Zuzendaritza jasotzen ditu Sozietatearen dokumentuak. • Oposizio politikoaren ordez, oposizioak aipatu organoetan dituen ordezkariak aipatzen dira. • Aipamen orokorragoak, berriz, Bidebi Basauri SL osatzen duten guztiei dagozkie.

Kodea nahitaez bete beharrekoa da, eta indarrean egongo da al-datu edota baliogabetzen ez den bitartean.

Administrazio Kontseiluak Kodea berrikusiko du aldian-aldian, bai ofizioz, bai edonork hala eskatuta.

Beste alde batetik, Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Or-ganikoa aldatzeko martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoa sartu da indarrean, eta, horren eraginez, pertsona juridikoen erantzukizun zibilari buruzko paradigma berria ezarri da.

Aipatutako arauak aurreikusten du pertsona juridikoek erantzuki-zun penala izango dutela bertako kideek egindako delituengatik, baldin eta pertsona juridiko horiekzaintza-betebeharra astunki urratu badute.Beraz, pertsona juridikoek penalki erantzun ahalko dute erakundearen jardueran beren langileek egindako delituen-gatik, haien gaineko kontrola behar bezala egin ez izanagatik.

Era berean, pertsona juridikoaren erantzukizun penala salbuetsita egongo da prebentzio-programa bat baldin badago (compliance kudeaketa-sistema), zeinak delituak egiteko aukera saihetsi edota nabarmen gutxituko baitu. Beraz, sor litekeen erantzukizun penala

salbuesteko, ezinbestekoa suertatzen da programa hori garatzea.

Horren guztiaren harira, indarreko legeria penalak ezarritako pre-bentzio- eta kontrol-programak garatzeko beharrezko jarduketak lehenbailehen egiteko eskaera egin zion Bidebi Basauri SLren Ad-ministrazio Kontseiluak Kudeaketako Zuzendaritzari, 2017ko mar-txoaren 22an. Hala egin zuen, Sozietatearen Estatutuen 14.3 a) ar-tikuluak xedatutakoarekin bat eginda.

Bada, aipatutako erabakia betetze aldera, hiru enpresari eskatu zien aurrekontua Kudeaketako Zuzendaritzak, compliance ku-deaketa-sistema horren diseinua, ezarketa, jarraipena eta berri-kusketa egiteko, datozen bi urteotara begira.

Page 39: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 3 9 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Horrela, bada, sistema garatu da, honako agiri hauen bitartez:

•III. eranskina: Delituan prebenitzeko eskuliburua.1. Salaketak egiteko kanala.2. Baliabideen kudeaketa.3. Diziplina-araubidea.4.1. Administrazio Kontseilua izendatzea.4.2 Kontseilukideak izendatzea eta kargutik kentzea.5.1 Bidebiren arriskuen mapa.5.2 Beharrezko ardura eta arrisku penalen ebaluazioa.6. Bidebiren kontratazio-jarraibideak.7. DBLO.8. Harrera-inprimakia, jokabide-kodea eta eskuliburua.9. Kudeaketa-politika.10. Delituak prebenitzeko sistemaren aurrekontua.Organigrama, plantilla eta zereginak.

Delitu Penalak Prebenitzeko Eskuliburua onetsi zuen Bidebi Basauri SLren Kontseiluak, 2017ko abenduaren 14an (UNE 19061Arauaren —«compliance kudeaketa-sistema»— arabera egiaztatua), zeinak, Zigor Kodearen 31 bis artikuluak jaso bezalaxe, honako hauek barne hartzen baititu:

I) Identifikatzea prebenitu beharreko delituak enpresaren zein jar-dueratan eman daitezkeen.

II) Jokabide Kodea abian jartzea. Kode horrek barne hartuko ditu, batetik, pertsona juridikoaren borondatea eratzeko, hark erabakiak

hartzeko eta erabaki horiek aurrera eramateko prestakuntza-proze-sua zehazten duten protokoloak edo prozedurak; eta bestetik, pre-benitu beharreko delituak egitea ekiditeko finantza-baliabide ego-kien kudeaketa-ereduak.

III) Ereduak ezarritako neurriak ez betetzeak behar bezala zigortzen duen zehapen-sistema finkatzea.

IV) Eredua eta haren balizko aldaketak aldian-aldian egiaztetzea, baldin eta agerian geratzen bada bertako xedapenak hautsi egin direla nabarmen; edota antolakuntzan, kontrol-egituran edota jardueran aldaketak eman, eta horrek beharrezkoa egiten badu egiaztapenak egitea.

Betetze-ofiziala izendatzea ere adostu zuten. Hari eskuordetu zitzaizkion sistema zaintzeko eta aztertzeko gaitasunak, eta ze-regin esklusiboak ditu. Basauriko Udaleko lege-aholkularia, An-tonio Laguna, izendatu zuten kargu horretarako.

2018ko urtarrilaren 1ean hasi ziren aipatutako sistema ezartzen, eta Sozietatearen Estatutuen 14.3 a) eta h) artikuluetan adierazi-takoarekin bat jardun zuten.

Page 40: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 0 / JARDUEREN MEMORIA 2017

F) Udal Sozietatearen zerbitzuen karta:

ZERBITZUEN KARTA

Zer zerbitzu eskaintzen dugu?

Hirigintzako jardute-eremuak kudeatzea etxebizitza babestua sustatzekoETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua kudeatzeaASAP etxebizitza pribatuak alokatzeko bitartekaritza-programa kudeatzeaOndare eraikia birgaitzeko laguntzei buruzko informazioa emateaAlokatzeko eta gerora erosteko aukera duten 275 udal aparkaleku kudeatzeaVISESAren garajeak eta lokalak merkaturatzea

Erabiltzaileen eskubideak:

Eguneratutako informazioa eskuratzea, horretarako ezarritako edozein bide erabilita: telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bidez edota bertara etorritaArreta egokia eta berdintasunezkoa jasotzea, eta datu pertsonalen isilpekotasuna bermatuta izateaInstalazio irisgarriakEzarritako prozedura betetzea.Ohartarazpenak, kexak, oharrak eta iradokizunak egitea.

Erabiltzaileen betebeharrak:

Instalazioak, bertako langileak, auzokideak eta gainerako erabiltzaileak errespetatzeaArreta egokia eta berdinasunezkoaBeharrezkoa den informazioa edota dokumentazioa dagokion denboran eta moduan ematea, bai eta informazio hori eguneratzea, gerora aldaketarik izanez geroLortutako akordioak eta aplikagarri den araudia betetzeaLehentasunezko komunikazio-sistema zehaztea: posta bidezkoa, elektronikoa edota telefonozkoa

Page 41: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 1 / JARDUEREN MEMORIA 2017

ETXEBIDE

Zer egiten dugun Zer ez dugun egiten

Sarbide-informazioaAlta emateko eskabideakEspedienteak kontsultatzeaAldaketakHarremanetarako datuakElkarbizitza-unitateaEskatutako udalerriakEskatutakoa: alokairua, jabetza...Bi urtez behingo espediente-berritzeaBaja emateko eskabideakEtxebizitzarako eskubide subjektiboari buruzko eskabideak

Basaurin erroldatuta ez daudenei arreta emateaEtxebizitzak zozkatzea edota esleitzeaHutsik dauden etxebizitzei buruzko informazioaLaguntza ekonomikoak izapidetzeaErrekurtso administratiboak

ASAP PROGRAMA, ALOKAIRUZKO ETXEBIZITZA

Zer egiten dugun Zer ez dugun egiten

PublizitateaInteresdunei informazioa emateaEtxebizitzak atzemateaErrentak finkatzeaMandatu-kontratuak sinatzeaErrentamendu-kontratuaren kudeaketa integrala; kontratuaren jarraipena, berau amaitu eta deuseztatu arte.Errentamendu-kontratuak eta beharrezko dokumentu guztiak sinatzea bultzatzea: deusezteak, berrikusketak, eta abar.

Basauritik kanpoko etxebizitzak atzematea eta kudeatzeaObrak etxebizitzetanEnergia-eraginkortasunari buruzko egiaztagiriakOrdainketen jarraipenaEtxegabetzeak

Page 42: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 2 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Herritarrei arreta ematea:

Bidebi Basauri SLk 2013an lanari ekin zionetik 2017ra bitartean jendeari emandako arreten kopurua jasotzen da hemen, eskema batean eta laburbilduta.

Jardute-ildo bakoitzean jasotzen da emandako arreta, xehe-xehe.

Emandako arreten bilakaerari begiratuz gero, badirudi zerbitzuaren asetasun-maila betetzear dagoela.

KONTSULTA MOTA ARRETA KOPURUAK, URTEKO

2013 2014 2015 2016 2017

Etxebide 75 1013 2276 1602 1699

ASAP Programa 0 248 571 526 912

Birgaitzea 0 70 203 147 163

VISESA (Etxebizitzak saltzea) 0 4 2 2 4

Bizilagun 0 0 8 12 12

Bizigune 0 0 0 9 3

Soloarteko aparkalekuak 0 0 71 161 111

Alokabide 0 0 8 8 11

Besterik 168 51 28 21 38

GUZTIRA 243 1386 3167 2488 2953

Page 43: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 3 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Publizitate-ekintzak

2017ko ekitaldian zehar, zenbait publizitate-ekintza gauzatu dira, honako helburu hauekin:

• Herritarrei Udal Sozietatearen berri ematea, berau ezagutzera ematea eta Sozietateak esleituta dituen zereginei buruzko infor-mazioa zabaltzea.

• Higiezinen eremuko zenbait produktu edota zerbitzu eska dai-tezela sustatzea: Soloarteko udal aparkalekuak erosteko aukerare-kin alokatzea; eta VISESAren Basozelaiko lokalen eta aparkalekuen azalera-eskubidea kudeatzea.

• ASAP programarako etxebizitzak atzematea.

• Jabeen komunitateek birgaitze-jarduerak egitea sustatzea.

• Sozietatearen jarduketaren berri ematea administrazio publikoko eta enpresetako langileen artean, eta sektoreko profesional eta langileen artean.

Zentzu horretan, Bidebi Basaurik honako izapide hauek egin ditu:

• Informazio-orriak utzi dira BIDEBI BASAURIren eta Basauriko Udalaren instalazioetan:

- Sozietatearen zerbitzu-karta - Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa- ASAP Programa - VISESArentzat merkaturatutako etxebizitza libreak, Basozelaiko sustapenean.

• AVS Españaren, AVS Euskadiren eta BIDEBI BASAURIren webgu-neetan berriak argitaratzea.

• Sozietatearekin harremanetan dauden norbanako, enpresa eta erakundeei BIDEBIren mezu elektronikoak bidaltzea. Adibidez: ja-kinarazteko urteko memoria egin dugula, compliance sistema eza-rri dugula, eta abar.

Page 44: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 4 / JARDUEREN MEMORIA 2017

• Ekitaldietara, ikastaroetara eta jardunaldietara joatea

AVS ETXEBIZITZAREN ETA LURZORUAREN SUSTATZAILE PUBLI-KOEN ELKARTEA

• Asociación española de promotores Públicos de viviendas y Sue-lo (AVS) erakundearen Euskal Atalaren batzarrean parte hartu zuen Bidebik. Hitzordua 2017ko apirilaren 6an izan zen, VISESAren bu-legoetan, Gasteizen.

• Asociación española de promotores Públicos de viviendas y Sue-lo (AVS) erakundearen Euskal Atalaren batzarrean parte hartu zuen Bidebik. Hitzordua 2017ko azaroaren 16an izan zen, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearen bulegoetan, Bilbon.

HIRI-BIRGAITZE SOZIETATEEN SAREA

• Euskal Herriko Hiri-birgaitze Sozietateen Sarearen sei hilean be-hineko bileran parte hartu zuen Bidebik. Sektorearen gaur egungo egoera aztertu, eta Bermeo udalerrian egiten ari diren jarduketak bisitatu zituzten. Hitzordua 2016ko azaroaren 4an izan zen, Ber-meoko Arrantzalearen Museoan.

KALITATE-SISTEMAK

• Bidebi erakundeak parte hartu zuen UNE 19600 Arauan oinarri-tutako jardunaldi batean, hain zuzen ere, erakundeek beren bete-beharrak betetzen ez badituzte sor daitekeen erantzukizun penala-ren arriskuak detektatzeko ebaluazio-sistemari buruzkoa. BUREAU VERITASek antolatu zuen ekimena, 2017ko martxoaren 28rako, De-rioko hotel-seminarioan.

• Tokiko Zuzenbidearen Euskal Seminarioaren jardunaldietan har-tu zuen parte Bidebik 2017ko martxoaren 17an, maiatzaren 19an, ekainaren 16an, urriaren 6an eta azaroaren 10ean. EUDELek eta IVA-Pek antolatu zituzten jardunaldiok, Sektore Publikoko Kontratuen

Legeari, gardentasunari, ustelkeria-indizeei eta administrazio-kon-tratazioari buruz aritzeko.

LURRALDE ANTOLAMENDUA

• Lurralde-antolamenduaren gidalerroen berrikusketari buruzko jardunaldiak. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatu zituen Bilbon, Donostia-San Sebas-tiánen eta Vitoria-Gasteizen, 2017ko maiatzaren 11, 17 eta 24an.

• Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionaleko Lurralde-plan Partzialaren aurrerapenari buruzko jardunaldia. Bizkaiko Foru Al-dundiak antolatu zuen, Basauriko Udalean, maiatzaren 16an.

• Euskal Hiriari buruzko jardunaldiak. Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatu zituen, Vito-ria-Gasteizko Europa Jauregian, 2017ko azaroaren 27an eta 28an.

Page 45: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 5 / JARDUEREN MEMORIA 2017

HIRI-BIRGAITZEA ETA -BERRONERATZEA

• SURBISAK 2017ko urtarrilaren 27an Bilboko Irala auzora antola-tutako bisitan egon zen Bidebi. Bestalde, VISESAk FosterREG euro-par proiektuaren baitan antolatutako «Irizpide sozioekonomikoak birgaitzeko laguntzen segmentazioan» tailerrean hartu zuen parte sozietateak (Vitoria-Gasteizen izan zen, 2017ko otsailaren 14an).

• «Energia-birgaitzea etxebizitza-eraikinetan eta alde zaharretan» jardunaldian izan zen Bidebi. Errenteriako Udalak antolatu zuen, TECNALIAren euskarri teknikoarekin, Europako NeZeR eta CERtuS proiektuen baitan, 2017ko otsailaren 20an, Xenpelar Etxean (Erren-teria).

• EVE erakundeak, FosterREG programa barruan, energia-era-ginkortasunari eta birgaitzeari buruz antolatutako jardunaldian parte hartu zuen Bidebik. Hitzordua 2017ko apirilaren 4an izan zen, Bilboko Euskalduna Jauregian.

• BIDEBIk parte hartu zuen Sestao Berrik antolatutako jardunal-dian, Bilboko Euskalduna Jauregian, 2017ko maiatzaren 19an, Smart Cities proiektuen barruko «Lecciones Aprendidas»eko «EU GUGLE» ekimenari buruz.

• BIDEBIk parte hartu zuen «Jarduera publikoa Euskadiko etxebi-zitzaren eta birgaitzearen alorrean» jardunaldian. AVS Euskadik antolatu zuen, 2017ko ekainaren 22an, VISESAren egoitzan, Vito-ria-Gasteizen.

• «Hiri-berroneratzea: lurralde-antolamendua eta higatutako eremuak berreskuratzea» udako ikastaroan egon zen Bidebi. UPV-EHUren Kultur Paisaiaren eta Ondarearen UNESCO Katedrak antolatu zuen, 2017ko uztailaren 11 eta 12an, Vitoria-Gasteizen.

• Hiri-berroneratzerako administrazioen gaitzeari eta admi-nistrazio arteko koordinazioari buruzko jardunaldian izan zen BIDEBI. Hitzordua 2017ko azaroaren 13rako antolatu zuen VI-SESAk, FosterREG programa barruan, Eusko Jaurlaritzak Vito-ria-Gasteizen duen Eraikuntzaren Kalitatea Kontrolatzeko La-borategian.

• Hiri-birgaitzearen, -berroneratzearen eta –berritzearen XXI. men-derako erronken inguruko jardunaldia antolatu zuen AVSk (etxebi-zitza- eta lurzoru-sustatzaile publikoen elkarteak), IVAP/EVETUre-kin lankidetzan, eta hantxe izan zen BIDEBI. Hitzordua abenduaren 12an eta 13an izan zen, Bilbon. Antolakuntza SURBISAk, SESTAO BERRIk eta BIDEBI BASAURIk koordinatu zuten.

ETXEBIZITZA

• «Etxebizitza Plan Zuzendaria 2018-2020: beste urrats bat etxebi-zitzarako sarbide eraginkor eta iraunkorrerako bidean» jardunal-dian izan zen BIDEBI. Hitzordua 2017ko azaroaren 23rako antola-tu zuen Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, Bilbon.

Page 46: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 6 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Prentsa

BIDEBI zenbait aldiz aipatu dute prentsan eta beste komunikabide batzuetan, 2017an zehar:

Page 47: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 7 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Page 48: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 8 / JARDUEREN MEMORIA 2017

4 Aurrekontua 2017 eta aurrekontua 2018

BIDEBI BASAURI SL-REN AURREKONTUA 2017

KAPITULUA

DIRU-SARRERAK KONTZEPTUA

3. Kapitulua: Sarratuko Batzarrerako ekarpena 17.900,00 € Hitzarmen Batzarraren kudeaketa

3. Kapitulua: ASAP Programa / VISESA 8.100,00 € ASAP programaren batzordeak / lokalak eta aparkalekuak besterentzea Basozelain

4. Kapitulua: udal transferentzia arrunta 160.000,00 € Transferentzia / Diru-laguntza 6. Kapitulua: inbertsio errealak 1.200.000,00 € Eremuko urbanizazio-kargetarako ekarpena 900.000,00 € Partikularrak 300.000,00 € Basauriko Udala

GUZTIRA 1.388.000,00 €

Page 49: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 4 9 / JARDUEREN MEMORIA 2017

KAPITULUA GASTUAK KONTZEPTUA

1. Kapitulua: langileak 148.500,00 € Langile-kostua

146.000,00 €Oinarrizko ordainsariak, Gizarte Segurantza eta bestelako gastu sozialak

2.000,00 € Langileen prestakuntza eta hobekuntza 500,00 € Aseguruak 2. Kapitulua: ondasun arrunten eta zerbitzuen arloko gastuak 37.500,00 € Funtzionamendu gastuak

20.000,00 € Azterlanak egiten laguntzea eta azterlanak idaztea 10.000,00 € Obra-gastuak 1.500,00 € Gastuak: dietak, bestelako gastuak...

1.000,00 € Prentsa, aldizkariak, liburuak eta inbentarioan sartu ezin daitekeen bestelako material arrunta

500,00 € Posta bidezko komunikazioak 1.500,00 € Argitalpenak eta propaganda 1.000,00 € Elkarteen kuotak 1.500,00 € Aseguruak 500,00 € Beste zenbait gastu 6. Kapitulua: inbertsio errealak 1.200.000,00 € Obren exekuzioa

GUZTIRA

1.386.000,00 €

Page 50: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 5 0 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Honako hau izan da diru-sarreren aurrekontuaren bilakaera, Sozietatearen sorreratik gaur egungo ekitaldira arte:

DIRU-SARRERAK 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 (*) 2016 2017

Kapital ekarpena 60.000,00 €

---- 0,00 €

III. Kapitulua: Hitzarmen BatzarraIII. Kapitulua: ASAP programa eta VISESAIV. kapitulua: Basauriko UdalaIV. kapitulua: Eusko Jaurlaritza (**)VI. Kapitulua: Basauriko UdalaBeste jabe batzuk

210.000,00 €-----

170.000,00 €

210.000,00 €120.000,00 €170.000,00 €

190.000,00 €-----

1.100.000,00 €

17.900,00 €5.000,00 €

160.000,00 €-----

300.000,00 €900.000,00 €

17.900,00 €5.000,00 €

160.000,00 €-----

300.000,00 €900.000,00 €

17.900,00 €8.100,00 €

160.000,00 €-----

300.000,00 €900.000,00 €

17.900,00 €8.100,00 €

160.000,00 €-----

300.000,00 €900.000,00 €

GUZTIRA 60.000,00€ 0,00 € 380.000,00 € 500.000,00 € 1.290.000,00 € 1.382.900,00 € 1.382.900,00 € 1.386.000,00 € 1.386.000,00 €

Page 51: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 5 1 / JARDUEREN MEMORIA 2017

Zenbateko horiek honako arrazoi hauei erantzuten diete:

• 2009ko ekitaldiko aurrekontuak 60.000,00 €-ko aurrekontu-izen-dapena aurreikusi zuen bakarrik, alegia, Sozietatea eratzeko beha-rrezkoa zen kapital-ekarpena.

• 2010eko ekitaldiko aurrekontuak ez zuen aurrekontu-izendape-nik jaso, Sozietateak ez baitzien bere jarduerei ekin urte horretako urrira arte (formalki eratu, 2009an eratu bazuten ere).

• 2011ko ekitaldiko aurrekontua 380.000,00 € izan zen.

• 2012ko ekitaldiko aurrekontua 500.000,00 € izan zen, Eusko Jaur-laritzaren finantzaketan parte hartzea aurreikusi baitzen (*).

(*) Basauriko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailak 2011ko apirilaren 5ean Hitzarmena sinatu zuten Basauriko etxebizitza babestuaren programaren jarraipena eta eguneratzea egin, eta programa horren kudeaketa hobetzeko.

Ekarpen hori ez da egin.

• 2013ko ekitaldiko aurrekontua 1.290.000,00 € da. Izan ere, ez zen aurreikusten Eusko Jaurlaritzak ekarpenik egingo zuenik. Era be-rean, aurreikusita zegoen 1.100.000,00 € gaitzea, Basauriko Udalak emandako kredituaren aurrekontu-gaitzeari lotutako inbertsioe-tan; zenbateko horiek, bestalde, lurzoru-ondare publikoa beste-rentzeagatiko prezioagatik egindako diru-sarrerei lotuta leudeke.

• 2014ko aurrekontua 1.382.900,00 € izan zen, diru-sarreren di-bertsifikazioa aurreikusi zen eta. I. Area-Sarratuko Hitzarmen Batzordea; ASAP programa; VISESArekin sinatutako hitzarmena, aparkalekuak eta merkataritza-lokalak merkaturatzeko Basoze-laiko etxebizitza-promozioan; eta San Migel Mendebaldeko SR-1 Areako jabeek egindako ekarpenak, dagozkien urbanizazio-kar-gei aurre egiteko.

• 2015eko aurrekontuak zenbateko bera izan zuen, hau da, 1.382.900,00 €, aurrekontua luzatu egin zen eta.

• 2016 ekitaldiko aurrekontua 1.386.000,00 € izan zen, aurreiku-si zelako ASAP programa kudeatzearen ondoriozko diru-sarrerak apur bat haziko zirela.

• 2017ko ekitaldiko aurrekontuak ere zenbateko bera izan zuen:1.386.000,00 €, aurrekoaren helburu berdinak aurreikusi zi-tuen eta.

• Sozietatearen 2018ko ekitaldirako aurrekontuaren proposamena prestatzea eta aurrekontu hori onestea.

Page 52: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 5 2 / JARDUEREN MEMORIA 2017

BIDEBI BASAURI SL-REN AURREKONTUA 2018

KAPITULUA ETA SAILA DIRU-SARRERAK KONTZEPTUA

3. Kapitulua: Sarratuko Batzarrerako ekarpena 17.900,00 € Hitzarmen Batzarraren kudeaketa3. Kapitulua: ASAP Programa / VISESA 8.100.00 €

ASAP programa kudeatzea eta VISESAren lokalak eta aparkalekuak saltzea Basozelain

4. Kapitulua: udal transferentzia arrunta 160.000.00 € Transferentzia / Diru-laguntza

GUZTIRA

186.000,00 €

KAPITULUA ETA SAILA

GASTUAK KONTZEPTUA

1. Kapitulua: langileak 148.500,00 € Langile-kostua 146.000,00 € Oinarrizko ordainsariak, Gizarte Segurantza eta bestelako gastu sozialak 2.000,00 € Langileen prestakuntza eta hobekuntza 500,00 € Aseguruak2. Kapitulua: ondasun arrunten eta zerbitzuen arloko gastuak 37.500,00 € Funtzionamendu gastuak 20.000,00 € Azterlanak egiten laguntzea eta azterlanak idaztea 10.000,00 € Obra-gastuak 1.500,00 € Gastuak: dietak, bestelako gastuak...

1.000,00 € Prentsa, aldizkariak, liburuak eta inbentarioan sartu ezin daitekeen bestelako material arrunta

500,00 € Posta bidezko komunikazioak 1.500,00 € Argitalpenak eta propaganda 1.000,00 € Elkarteen kuotak 1.500,00 € Aseguruak 500,00 € Beste zenbait gastu

GUZTIRA

186.000,00 €

Page 53: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 5 3 / JARDUEREN MEMORIA 2017

URTEA J CA ENPRESA SARRATU SAN MIGUEL MENDEBALDEA AZBARREN BESTE EREMU BATZUK

2010

3

- Eratze eskritura- Zuzendaritza-kudeaketa

kontratatzeaAurrekontua 2011- Webgunea- AVSra sartzea- Kontrataziorako barne-

jarraibideak

- HAPOren aurretiazko azterlanetara sartzea

20113

2

- Kudeaketa-gomendioa EJ- Idazkaritza kontratatzea- Egoitzara lekualdatzeaAurrekontua 2012 - Kargua berritzea

- Hitzarmen Batzarreko zuzendaritza - Berriro ostatu emateko

hitzarmenak- Pozokoetxe 16ko eraisteak hastea- Sarratu 24-30 eraistea- 70 EL egiteko lizentzia- 47 EL egiten hasi.

- Birpartzelazio berria negoziatzea

- HAPO UE 36ko aldaketa idaztea- Uribarriko kioskoa eraisteko

baimena

20122

3

- Hitzarmena sinatu ETXEBIDErekin- Kudeaketa-gomendioa SOLOARTEN

- Birpartzelazio-proiektua behin betiko onestea- Sarratu 5 hustea eta eraistea- BO 60 etxebizitza eta 90 ES eraikitzeko lizentzia- BOko 60 etxebizitza eta 90 ES eraikitzeko lizitazioa

- Birpartzelazio-proiektua, hasierako onespena- Berriro ostatu emateko kudeaketak egitea-Birpartzelazio-proiektua behin betiko onestea- Kooperatibak eratzea- Eraiste-lanak hastea (pabilioiak)

- Udal-etxebizitzak: prekarioak kudeatzea

2013

1

2

- Hiri-birgaitzeari buruzko jardunaldiak

- Aurrekontua 2013- ASAP programa homologatzea- Birgaitzerako laguntzen

deialdirako proposamena- Komertzializazio-kontratua

VISESArekin

- Eraiste gehiago (pabilioiak eta etxebizitzak)

- B eta C lurzatiak lizitatzea eta besterentzea

- Eraiste-lanen amaiera- Eragindako lurzoru aitorpena

- HAPOren aldaketa: idazten hastea - HAPOren berrikusketan sartzea

5 Jardueren, lorpen nagusien eta emaitzen laburpena

Page 54: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 5 4 / JARDUEREN MEMORIA 2017

URTEA J CA ENPRESA SARRATU SAN MIGUEL MENDEBALDEA AZBARREN BESTE EREMU BATZUK

2014

2 3 Aurrekontua 2014- Kontratazio-agiriak onestea- ISO 9001- Aldaketak webgunean- Kontratazio elektronikoa

- Sarratu 22 eraistea- Sarratu 2 eraistea- Uribarriko obren

lizitazioa 1. eta 2. faseak

- Indusketa-lanak egiteko plana- A eta B eraikitzen hastea- Uribarriko obren lizitazioa 1. eta 2. faseak

- Erosteko eta etxeak husteko hitzarmenak- Azbarren 1-17 eraistea- Azbarren 8-18 eraistea

- San Fausto taldera sartzea

2015

2 3- Drone hegaldiak- Jarduketak eta proiektuak

gauzatzea- Liburuak eta kontuak

telematikoki aurkeztea- karguak berritzea- Kode Etikoa onestea

- Urbanizazio-lanen lizitazioa, 0. fasea

- Obrak hastea, 0., 1. eta 2. faseak

- 27 EL egiten hasi.

- 35 ADren proiektua idaztea- Prezio tasatuko 20 EL merkaturatzen hastea- Urban. obrak hastea 1., 2. eta 3. faseak- Plan Partzialren aldaketa idaztea- Castilnovo 1 hustea (maisu-maistren etxea)

- Azbarren 4 eraistea- Azbarren 37-43 eraistea- HAPOren aldaketa ideztea

- San Fausto: analisia eta kudeaketa-estrategia

2016

3 3

Aurrekontua 2016- Karguak berritzea- Kontabilitate-auditoriak

webgunean argitaratzea

- Sarratu 4.20 eraistea- Sarratu 1 eta 3 eraistea- Babes ofizialeko 65 etxebizitza egiten hasi

- Eraikina eraisteko proiektua idaztea- Castilnovo 1 hustea (maisu-maistren etxea)- Urbanizazio-lanak amaitzea, 1., 2. eta 3. faseak- C lurzatia lizitatzea eta besterentzea- Zuzkidura-bizitokiak sustatzeari buruzko

hitzarmena sinatzea Eusko Jaurlaritzarekin

- IHAPOren aldaketa izapidetzen hastea

- LAGak berrikusteko lantaldera sartzea

- Bilbo Metropolitarreko LPPa berrikusteko lantaldera sartzea

- Eusko Jaurlaritzaren birgaitze-taldera sartzea

2017

3 3

Aurrekontua 2017- Karguak berritzea- Compliance sistema garatzea- Hiri-birgaitzeari buruzko jardunaldiak

- Urbanizazio-lanak amaitzea 0., 1. eta 2. faseak

- Urbanizazio-proiektua eguneratzea

- BO 65 etxebizitza eraikitzeko eta 3. Fasearen urbanizazioa egiteko lanen lizitazioa

- Urbanizazio-proiektua eguneratzea- Castilnovo 1eko eraikina (maisu-maistren etxea) eraistea prestatzea- Udal lur mugakideak aztertzea

- HAPOren aldaketa izapidetzen jarraitzea

- HJP idazten hastea

- Hutsik dagoen etxebizitza aztertzen hastea

- Ekonomia-jardueren eta merkataritza-ekipamendu handien berrikusketa partzialaren analisia

Page 55: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 5 5 / JARDUEREN MEMORIA 2017

EREMUA LURZATIA ETXEB. KOP. SUSTATZAILEA

2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020

Sarratu

NI-1 90 ESVISESA

Hasiera Amaiera

NI-4 BO 60 etxeb. Hasiera Amaiera

NI-2-1 BO 65 etxeb.VISESA

Hasiera AmaieraNI-2-2 BO 65 etxeb. Hasiera Amaiera

NI-3 47 EL SARRATU BERRIA SL Hasiera Amaiera 27 EL Hasiera Amaiera

San Miguel

A BO 46 etxeb. Kooperatiba Hasiera Amaiera B BO 29 etxeb. Kooperatiba Hasiera Amaiera C BO 47 etxeb. Kooperatiba Hasiera Amaiera

D PT 24 etxeb. EREBEGI E PT 24 etxeb. KUTXABANK

F 27 EL

Zehazteke

G 24 EL

AD 36 AD Eusko Jaurlaritza

6 Sustapenen laburpena eta horien egoera

Page 56: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 5 6 / JARDUEREN MEMORIA 2017

EREMUA LURZATIA ETXEB. KOP. SUSTATZAILEA

2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020

Azbarren

NJ 1 BO 55 etxeb. Zehazteke

NJ 2 BO 40 etxeb. Zehazteke

NJ 3 BO 72 etxeb. Zehazteke

NJ 4 BO 48 etxeb. Zehazteke

NJ 5 BO 52 etxeb. Zehazteke

NJ 6 BO 78 etxeb. Zehazteke

ZB 24 ZB Zehazteke

Page 57: JARDUEREN MEMORIA 2017 MEMORIA DE BIDEBI BASAURI … · 2018-09-05 · hirigintza-kudeaketa sistema hori erabiltzen denean. C) Lurzorua eta beste ondasun eta eskubide batzuk eskuratzea,

/ 5 7 / JARDUEREN MEMORIA 2017

946 073 021

[email protected]

bidebi.basauri.eus