Jakin01_126_041

download Jakin01_126_041

of 14

description

Número 126 de la revista de divulgación Jakin.

Transcript of Jakin01_126_041

  • aur egungo Euskal Herrian kritika egitea kasik ezi-nezkoa dela iruditzen zait. Ez dakit inoiz posible

    izan den, baina polemika eta erreakzio batzuek (nikedo beste zenbaitek egindako kritiken aurkakoek, ale-

    gia) zer pentsatu eman didate. Artikulu honetan euskalkultur produktuen kritikaren zailtasunez jardungo naiz,beraz (kritikaz hitz egiten dudanean kritika positiboez etanegatiboez ari naizelarik, noski). Lehenengoak ugari diragure inguruan, hori ukaezina da (izan ere, ugariegiak dire-la esango nuke), baina ez dira gai, bere bakantasunean,Kritika bere benetako funtzioaz hornitzeko.

    Bi adibide erabiliko ditut nire ikuspuntuak azaltzeko.Lehenengoan gizarte-zientzien arloko kritika batek sortu-tako polemika izango dut hizpide; bigarrenean, kritikakere nolabaiteko garrantzia izan beharko lukeen beste espa-rru batera salto egingo dut: literatur kritikarenera hain zu-zen ere. Bestalde, paradoxikoa izan arren, eta irakurleakb e rehala igarriko duen bezala, kritikaren ezintasunare ngaian sakontzeko bi saialdi hauek kritika egiteko aitzakiizango dira. Aitzaki hutsa(la), ziur aski.

    JAKiN41

    (Euskal) Kritikaren ezintasunariburuzko ohar bi

    b

    I B A N Z A L D U A

    b

    Iban Zaldua idazlea eta EHUko Ekonomi Historia etaErakundeen Saileko irakaslea da.

    g

    2001eko iraila-urria 126. zenbakia

  • IAipatu lehenengo polemika Pruden Gartzia eta JosuZ a b a l e t a ren artekoa izan zen, eta badira hilabete batzukhasi (eta amaitu) zela. Honi buruz zerbait esateko gogoanuen aspaldi, baina, izan ere, nahiago izan dut itxarotea,Euskaldunon Egunkaria-n hasitako art i k u l u - g u ru t z a k e t ahorren (1999-XI-3 eta 5) eta, batik bat, ondoren itzultzai-le euskaldunen zerrenda elektronikora w e bratutako me-zuen tonua kontuan hartuta: ur horietan murgiltzeak bel-dur pixka bat ematen didala ezin uka. Pentsatzen dut ara-zoa patxada handiagoz hartzeko nahikoa denbora igaroote den. Baina (hein batean behintzat) nire lan bat pole-m i k a ren iturburuan zegoela kontsideratuz, zer edo zeridatz nezakeela pentsatu dut. Hauxe da emaitza.

    Eztabaida horren nondik norakoak laburbilduz hasi-ko naiz. Lehenengo artikuluan Pruden Gartziak (Euskalt-zaindiko Azkue Bibliotekako zuzendariak) Lur Entziklope-dia Tematikoan argitaratutako Euskal Herr i a ren Historiarib u ruzko liburukia kritikatzen zuen, besteak beste, bere ata-lak gaztelaniaz idatzi eta itzuli izan zirelako, zuzenean eus-karaz idatzi ordez. Nagusiki unibertsitateko irakasleez osa-tutako egileen artean (40 bat), ordea, bazegoen euskaldu-nik, baina horiek ere lana erdaraz egin zuten, eta gero ar-gitaletxeak itzuli; bestalde, ez dirudi euskaraz zekien his-torialaririk izan zenik atal horiek berrikusteko, itzulpeneanakats nabarm e n g a rri batzuk aurki baitaitezke. Pru d e nG a rt z i a ren kezka Lur Argitaletxeak euskarazko sort z e - l a-nari muzin egitean zetzan, eta proposatzen zuen irtenbi-dea, argia: lanaren pisu nagusia euskaraz ongi dakitenhistorialari profesional euskaldunengan jarri behar da.Lur Entziklopediaren arduraduna den Josu Zabaletare nerantzun minduaren ardatz nagusienetako bat historialarieuskaldunen gaitasun eza izango litzateke. Historialarioketa, oro har, unibertsitateko irakasle euskaldunok ez daki-gu euskara nahikoa, eta horrek behartu du Lur hartu duenbidea hartzera: azken finean, itzultzaile prestamenik ezduenak, oro har, egin behar diren salbuespen guztiak ()eginda, itzuli egiten du, gaizki itzuli ordea, eta antz ema-

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN 42

  • ten zaio. () Nik dakidala halakoei [historialari profesio-nal euskaldunei] zuzentzaileak ez, maisuak behar zaizkiejarri. Bestalde, ez litzateke egia izango, P. Gartziak esatenzuen bezala, Lur Entziklopedia Tematikoan itzulpena na-gusi denik, euskaraz zuzenean sortutako atal eta zati anitzomen dagoelako.

    P ruden Gartziak erabiltzen dituen argudioak Lur Ent-ziklopedia Te m a t i k o a ren Euskal Herr i a ren Historia lan horr inik neuk egin nion kritika zabalagoan agertzen ziren bat-zuen antzekoak dira, hein batean (ikus U z t a ro 27, 107-125orr.). Orrialde beteko artikulua izanik, Pruden Gartziarenarrazoiketa nirea baino erabateko eta zorrotzagoa zen, ha-lakoetan ezin baita abardura gehiegi egin, noski; are gut-xiago, kontuan hartzen badugu Azkue Bibliotekako bu-ru a ren helburua polemikoa zela. Hala ere, errespetuz egin-dako artikulua iruditu zitzaidan eta, funtsean, ados nagohan idatzitakoekin: damugarri da Lur Entziklopediak, His-toria arloari dagokionean behintzat, sorkuntza lana baz-t e rtzea, itzulpen hutsaren alde. Ez dakit beste jakintza-ada-rretan zenbatekoa izan den euskarazko sorkuntza lanarenp o rtzentajea, eta zenbat itzulitakoarena (J. Zabaletak ezzuen datu zehatzik eskaini, ez bere artikuluan, ez zerrendae l e k t ronikoan zabaldutako mezuetan, eta liburukiek ezdute informazio argirik ematen); Historia arloan argitara-tu dituen hiru liburukiak osorik itzuliak direla baino ezdakit (horietako bat Euskal Herriko Atlas Historikoa au-rretik gaztelaniaz argitaraturik zegoen, eta beste bien gaz-telaniazko bertsio originalak ez dira, oraindik behintzat,kaleratu Euskal Herriaren Historia eta Historia Unibertsalal i b u rukienak). Nahiz eta, esan bezala, egileetarik zen-bait euskaldunak izan eta beren jarduera profesionalarenzati bat euskaraz egiten duten. Are gehiago: jakin badakitegileren batek ea zegokion zatia euskaraz idatzi ahal zuengaldetzean, gaztelaniaz egin behar zuela erantzun zitzaio-la. Eta, bai, aukera galdu bat da, euskara eta historialaritzauztartzen saiatu diren profesionalek ez dutelako ikasi etalandu duten guztia Lur Entziklopediaren eta, horren bi-tartez, gizartearen esku uzteko aukera izan, terminologiazientifikoaren arloari dagokionez, batez ere. Itzulpen lana

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN43

  • txukuna bada ere, historialari euskaldun aditu baten edobatzuen gainbegiraketak zuzen zitzakeen akatsak ditu (eznaiz luzatuko horiek zerrendatzen, U z t a ro-ko art i k u l u a nsorta esanguratsu bat ez guztiak aurkezten bainuen).Historiako azken bi lanen zuzendaria, ordea, ez da eus-kalduna, ezta atal nagusien koordinatzaile gehienak ere ,eta ez dute azken emaitza berrikusteko paradarik izan, be-raz.

    Ez dut uste P. Gartzia itzulpenen aurkari itsua denik:ondo daki, nik bezala, gure zientziak eta kulturak (besteedozein herr i a l d e renek bezala) itzulpenen zelako pre m i aduten; ni neu itzulpen lanen koordinatzaile bezala aritunaiz fortuna handiago edo txikiagoarekin, eta izuga-rrizko errespetua diet bai itzultzaileei, bai haien lanari.Baina ondo dakit, baita ere, nola behar ditugun sorkuntzalanak, aurrera egin nahi badugu behintzat: Lur-ek kasuhorretan eraman duen politika konkretuaren kritika eginnahi zuen P. Gartziak, zerbait zabalagoaren sintoma kez-k a g a rria izan daitekeelakoan. Nik baino gehiago dakienRamon Saizarbitoriaren hitzak erabiliz:

    Zaila da hori lortzen [gaztelania eta frantsesarekin dugunmorrontza gainditzea], sortze-lanari ez bazaio lehentasu-nik ematen itzulpenaren aurrean, oraingo itzultzaile-ar-mada ez bada jartzen, erakundeetan eta lantokietan, ohi-ko paper produkzioa, besterik gabe, euskaratu ordez, zu-zenekoa zuzpertzera (Aberriaren alde (eta kontra), 49).

    Saizarbitoria literaturaz ari da, gehienbat, baina uste dut zi-legi dela idatzitakoa historialaritzaren eta, oro har, zientzia-ren arlora zabaltzea. Eta aipu horretatik atera daitezkeenondorioak nahikoa argiak direla esango nuke.

    Beste kontu bat da unibertsitateko irakasleen hizkunt-za gaitasunarena; J. Zabaletak ironiaz aipatzen zuenez,Entziklopedian parte hartu zuten historialari euskaldunenlana erdaraz hartzeko argudio gisa, ez gara atzo goizeanjaioak () eta badakigu zer testu etorri ohi zaigun unibert-sitateko irakasleen aldetik, zuzendu, itzuli edo ahal dugu-na egiteko. Tamalez, neurri batean, arrazoi du. Ondo da-kigu nola egin diren gauzak meritokraziaren eta feudalis-m o a ren artean mugitzen diren gure unibertsitateetan. No-

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN 44

  • la erabili duten sail batzuek euskara, soilik langile fidelakeskuratzen jarraitzeko. Nola, irakasle horietako batzuent-zat, euskara konkurrentzia akademikoa saihesteko tre s n abaino ez den, eta eskoletan erabili beharreko hizkuntza de-s e rosoa (eta ozta-ozta, gelako atea zeharkatu eta bere h a l agaztelaniaz hasten direlako). Eta horrek guztiak zer ondo-rio dituen euskara zientifikoaren bilakaerarako. Baina eus-k a r a rekin lotutako kontuak ez dira salbuespen, unibert s i t a-t e a ren ohiko funtzionamenduaren logikan arruntak bai-zik. Ala horrelako kontuak euskal adarretan baino ez dire l ag e rtatzen uste al du inork?

    A rrazoi du, bai, baina ez osoa. Irakasle horien ondoanbadagoelako, ziur egon, bere lana ondo egiten duenik,e u s k a r a rekin arduratuta dagoen irakaslerik, bere klaseakeuskara duinean prestatzeko ahalegina egiten duenik, be-re arloko hizkuntza zientifikoaren garapenerako ekarpe-nak eskaintzen dituenik. Eta horien lana erabili beharr adago, gizarteak hori egiteko ordaintzen dien heinean. Lanhori egiten ari da bai EHUn, bai Euskal Herriko beste uni-bertsitateetan, eta horien artean bereziki aipatu nahi dut,kide naizen aldetik, UEUk urteetan (eta zailtasun ez txi-kiez) burututakoa. Euskarazko (baina baita erd a r a z k o )unibertsitate-munduan zabor dezente egoteak ez du esannahi ahalegin itzelaz metatutako esperientzia guztia zaka-rrontzira bota daitekeenik, besterik gabe. Gure euskarazkoirakaslegoak zientifikoki (baina baita, neurri bateanbehintzat, euskararen aldetik ere) gutxienez zalantzaga-rria kontsidera daitekeen Euskal zibilizazioa bezalako li-buru bat ekoitz dezake (Donostia, 1998), baina baita harikritika zorrotza egiten dion Joseba Lakarraren iruzkina ere(U z t a ro 31, 15-84, euskaraz gauzatutako zientzia onare nadibide eskergarria) edo, beste maila batean, unibertsita-teko irakasle zabar horiekin Historia ikasi duen Jurgi Kin-tanak gai berberaz argitaratutakoa (Euskaldunon Egunkaria,1998-XI-17), gaiari buruzko eztabaida aberasgarri batera-ko abiapuntua izan daitezkeenak hain zuzen ere. Ez dutuste salbuespenak direnik: hor ditugu, besteak beste, M.A i z p u ru ren Eta tiro baltzari, edo historia-lan bikainakontsideratzen dudan K. Altonagaren Folin markesa. On-

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN45

  • dare horri etekina ateratzen saiatzea baino ez zuen eskat-zen P. Gartziak, eta nik gauza bera aldarrikatzen dut.

    Bestalde, J. Zabaleta zuzen dago, Lur-ek ez du uni-bertsitateak, nonbait, biltzen eta adosten ez dituen histo-rialariak elkartzeko eta lanean jartzeko inolako obliga-ziorik, eta besteok ezin diogu ihes egin Euskal Herriko edoedonongo Historia liburuak euskaraz argitaratu ez izana-ren ardurari. Baina, nire ustez, Lur-ek hala egingo balu la-guntza ederra eskainiko luke, eta adosago egongo litzate-ke bere printzipioekin, eta liburuak saltzeko baliatzenduen imajinario euskaltzalearekin. Unibertsitateetako ira-kaslego euskalduna, aipatu akats guztiak kontuan hartutae re, erlatiboki gaztea da, kasu askotan (nagusiki erd a r a zidaztera behartu zaion) doktorego tesi-erredakzioetan en-d redaturik dabil, eta arrazoi akademiko-politikoengatikeuskarazko sorkuntza gutxiesten duen inguru nabarmenkidiglosikoan lan egiten saiatzen da. Ekinbide pribatuak (ar-lo publikotik dirulaguntzaren bat ere jasotzen duen ekin-bide pribatu horrek) bultzadatxoak eta pizgarriak emateagauzak hobetzeko (beste) bide bat izan daiteke. Itzulpe-nak egiten jarraitu beharko da, zer esanik ez, baina ikerla-ri euskaldunen sorkuntza-lanentzat gune gehiago ire k i t-zea ez da sekula soberan egongo. Ez arlo publikoan, ez etapribatuan ere.

    Lehenengo ohar honekin amaitzeko: Josu Zabaletare na rtikuluan deigarri gertatu zitzaidan gauza bat tonua izanzen, bere kutsu samindua: Pruden Gart z i a rena, esan beza-la, polemikoa zen, ironia erabiltzen zuen, baina, ene ustez,gutxieneko errespetu maila batetik abiatzen zen. Lur arg i-taletxeko ard u r a d u n a ren ukituak, tamalez, bere adieraz-pen batzuen baliagarritasun eztabaidaezina iluntzen du.Tamalez, diot, J. Zabaletak zeresanik baduelako eta erant-zuna piztu zuen art i k u l u a ren helburua, dudarik gabe, ezta-baida sortzea zelako. Baina kritika-elkart rukea bertan be-hera gelditu zen, ez zuen jarraitu (egunkarietan, bedere n ) ,e r a n t z u n a ren bortizkeria ikusita ziur aski, eta ez da harr i t-zekoa. Horrek guztiak ez dio kritikagintzari mina baizikegiten. Gai hau ondorioetan berr a rtuko dut, ordea. Orainb i g a rren oharr a rekin hasteko unea heldu dela uste dut.

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN 46

  • II

    T x i l l a rd e g i ren P u t z u nobelak jaso dituen kritiken au-rreko nire desadostasunerako arrazoiek osatuko dute adibi-de honen muina; adibide bat besterik ez da, baina gure li-teraturako produktu askorekin gertatzen dena ondo iru d i-katzen duela pentsatzen dut. Kontua da irakurri ditudani ruzkinetan agertzen den nobela ez dela, nire ustez, P u t z u.Hein batean, behintzat. Inork ez ditu publikoki nobelare nbalio literarioak zalantzan jarri, eta irakurle batek bainogehiagok sorpresa har dezake liburu luze hori erosi eta ira-k u rtzen hasiz gero. Euskaldunon Egunkaria-n (1999-VII-17)Markos Zapiainek liburua neurriz kanpo goraipatu zuen be-re iruzkin politiko-ideologikoan, excusatio non petita h a rr i-g a rri batzuez lagunduta baina (Jakina, pedagogiaren ara-bera aritu behar izan du Txillardegik...; Zenbait goiargik[?] P u t z u- ren soiltasun formala mesprezuzko imintzio aris-tokratiko batez arbuiatzen du...; Irakurle osasuntsuakplazer hartzen du nola Hamaika pauso- rekin hala P u t z u- re-kin; ...ez da soziopolitika tratatu zentzudun bat...). D i a -rio Va s c o-ko Felipe Juaristik (1999-VIII-14), ordea, ez zuenbusti nahi izan, eta Unamunoren Paz en la guerra l i b u ru a-rekiko konparaketa lainotsu batzuez gain, ezer gutxi esandu Txillard e g i ren azken lanari buruz (izan ere, kasik lerrogehiago eskaintzen dizkio idazle bilbotarr a ren nobelariPutzu-ri baino...). Luis Mari Mujikak zorroztasun handia-goz epaitzen du nobela hau (E g a n, 1999-3/4, 243-245),bai defendatzen dituen tesi historikoei dagokienez, baip e rtsonaien eta ekintzaren bilakaera literarioari dagokio-nez, baina, oro har, ezin ukatu tentu handi(egi)z jokatzenduenik.

    T x i l l a rdegiri izan behar zaion errespetu handiare nondorio izan daiteke, akaso: azken finean, euskal eleberri-gintza modernoaren fundatzaileetakoa da. Besteak beste.Baina kritikak ez luke soilik iragan hori kontuan hartu be-h a r. Kritikak, Txillard e g i ren aurreko lanekiko loturak etab e re estiloaren bilakaera aztertzeaz gain, nobela berr i a1999ko literaturgintzaren testuinguruan analizatu behar-ko luke, eta hari buruzko iritzi bat bota. Ni ez naiz filolo-

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN47

  • goa eta, beraz, ez naiz nobela honek beharko lukeen az-terketa sakona egiten saiatuko. Nire irakurle-iritziare nazaleko aurkezpena egitera mugatuko naiz, eta iritzi horidefendatzeko oinarri batzuk aurreratzen saiatuko naiz. Ai-patu errespetu horretatik abiatuta, noski.

    Nobela historiko legez aurkeztu zaigu P u t z u. Ezizenh o rren jabe den Joxe Mari Arru a b a rrena donostiarr a ren pe-ripezia kontatzen digu, Bigarren Karlistadaren hasieratikXIX. mendearen bukaera arte. Putzu donostiarra eta kar-lista da, noski, eta amorratuta dago, oso amorratuta, etab u ruari buelta asko ematen dizkio eleberrian zehar, kezkaeta zalantzez beterik baitago. Pertsonaia ezaguna egiten zai-gu berehala. Ezagunegia, aukeran. Gerran gertatutakoek etaikasitakoek arrasto handia utziko dute bere baitan eta, heinbatean, Putzu karlismotik nola urrunduko den dugu no-b e l a ren gai nagusietako bat; Euskal Herr i a rekiko maitasunada harengan tinko iraungo duen gauza bakarrenetakoa. Al-de horretatik, azken Karlistadan parte hartuko zukeen no-labaiteko aurrenazionalista baten bilakaera pert s o n a l a re nistorioa kontatzen zaigu. Txillardegi ezagututa, espero zite-keen zerbait. Gaia nahikoa ezagutzen ez badut ere (epealdih o rretako historialari adituei galdetu beharko genieke)p e rtsonaia nagusiaren diskurtsoan anakronismotzat hardaitekeen zantzurik badagoela esango nuke: adibidez, eus-k a r a rekiko duen gehiegizko kezka (L.M. Mujikak are gehia-go sakontzen du norabide horretan, eleberr i a ren tesismoa-ren arriskuak kritikatzean, lehen aipaturiko kritikan hainzuzen ere). Nobela historikoak, dudarik ez, gaur egungo gi-z a rt e a ren pentsamolde eta iritziak eraman ohi ditu iragane-ra, baina hau kontu handiarekin egin beharreko zerbait da,n o b e l a ren historikotasuna b e rmatzeko; aitortzen dut, halae re, zaila iruditzen zaidala muga non egon daitekeen ze-haztea. Edozelan ere, nekez saihesten da Putzu behin bai-no gehiagotan idazlearen alter ego-tzat hartzeko tentazioa,eta horrek, nire uste apalean, ez dio fikzioari (fikzio honi,behintzat) mesederik egiten. Bestalde, askoz ere intere s g a-rriagoa iruditzen zaidan pro t a g o n i s t a ren engaiamendu kar-l i s t a ren jatorr i a ren auziaz (une batean Karlos Setimoren al-de armak hartzera eramaten duen bilakaeraz), ordea, ezer

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN 48

  • gutxi esaten zaigu: euskaldun = foruzale = karlista ekuaziotopikoa berritzeaz gain, nobelak ez du, alde horre t a t i k ,ekarpen literario handirik egiten, historialariek erabat arg i-tu ez duten gaia bada ere (nik behintzat ez dut oraindikaurkitu erabat konbentzituko nauen azalpen sintetikorik),baina ezin ezkutatu alde horretatik zerbait gehiago esperozitekeela. Bide batez, ematen du Txillardegi zinez saiatzendela Jon Juaristiren teoriak oinarritzeko argudio gehigarr i a keskaintzen: nazionalismo oro ren muina malenkonian dat-zala azpimarratzeko froga berriak baino ez ditu ematen gu-re hogeita bi urteko protagonistak... t x i k i t a n e z a g u t u t a k oDonostiari buruz ari delarik batez ere !

    P u t z u ren gorabehera eta zalantzen kondaira emate-ko doi-doi hogeita hamar orrialde nahikoak zirela iru d i t-zen zait. Agian gutxi batzuk gehiago, maitasunezko istoriogatzgabe bien kontua batzen badiegu. Gainontzeko hiru-rehun eta berrogei orrialdeak (eta barka atrebentzia: he-men kontzienteki g a i z t o p o rtatuko naiz) estanpatxo bildu-ma hautatu batek eta gertakari historikoen xehetasunekosatzen dituzte. Eta hemen nobela historikoaren arazohandienetako batzuekin topo egiten dugu. Nik ez dakitoso ondo zer ote den nobela historikoa, baina susmatzendut irakurlea garai historiko zehatz batera eraman nahiduen fikziozko obra legez (eta are gehiago garaiko lekukobatek lehen pertsonan idazten badu) ahalegin handia eginbehar duela irakurleak garai horretan murgildurik dagoelasinets dezan. Hori lortzeko, dudarik gabe, bide anitz dago,baina Txillardegik aukeratutakoek kale egiten dute, neurr ibatean behintzat. Leku eta inguruen deskribapenek, esate-rako, eleberr i a ren zati handi bat betetzen dute, handiegiaapika. Dudarik gabe, irakurlea g i ro historikoan biltzekoa h a l e g i n a ren barruan ulertu behar dira. Baina deskribapenhorien tonuak (mirespenezkoa, gehienetan) ez dio giro t z eh o rren sinesgarritasunari mesederik egiten. Gipuzkoa, Biz-kaia, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako parajeak zein ederr a kd i ren errepikatzen zaigu, behin eta berr i ro, eta turismo gi-detan agian onarg a rria zatekeen etengabeko gorazarrea oz-topo bihurtzen da pert s o n a i a ren bizitza pusketa grisare ne rdian txertaturik. Ironia izpiaz ere azaltzen ez zaigun Eus-

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN49

  • kal Herrian zeharreko t o u r sentibera horretan ez da, azkenfinean, ezer falta: ez mendirik, ez haranik, ez baserri ede-rrik, ez hiribildu noblerik, ezta denboran zeharreko turis-ton ikuskizunerako ia-ia propio antolaturiko pastoralik ere .

    G e rtakari historikoen kontakizuna ere xeheegia da,artifizialegia, eta behin baino gehiagotan argumentuarenharia eteten duela esango nuke (pedagogiaren araberaaritu behar izan du Txillardegik, Zapiainek dixit). Egileakhartu duen dokumentazio-lana zabala eta eskertzekoa da,noski, baina ez du ondo kudeatzen, eta eleberr i a re n t z a tzama bihurtzen du, berr i ro ere (alor horretan, bestalde,trama konspiratiboak bereziki atsegin dituela argi uztendu). Fikzioan ondo txertatu ezean, kronika edo kronolo-gia historiko batean (edo lan zientifikoen gehigarri doku-mentaletan) onargarriak diren estilo eta xehetasunak so-beran leudeke hau bezalako liburu batean, eleberria litera-tur artefaktu eraginkorra bihurtu gura bada behintzat; aregehiago narrazioa protagonistak berak egiten badu, lehe-nengo pertsonan, irakurlearen aurrean o ro j a k i l e e g i a d e l aemateko arriskua hartzen baitu, eleberriaren une batzue-tan kazetari lanak egiten baditu ere (mota horretako in-f o rmazioa askotan gertakari berberak aipatzen dira,s e g u ruenik, ugariagoa da Paz en la guerr a-n, baina Una-munok narrazioaren jarioan modu naturalagoan integratuzuelakoan nago). Eleberri historikoaren dilemetako batda, ezbairik gabe: nola informatu, hari narratiboa (gehie-gi) hautsi gabe (oztopo handiegirik jarri gabe), garaia edog e rtakaria ezagutzen ez duen irakurlea, hura ahalik etagutxien aspertuz alegia. Nobela historiko onek, nire ustez,ez dute irakurlea informazio gehiegiz larritzen eta, ordea,i r a k u r l e a rengan garaiaz gehiago jakiteko grina sort z e k oahalmena izan ohi dute; nobela irentsi bitartean (edo on-doren) irakurleak entziklopediara edo historia liburu aka-demikora jotzeko premiarik txikiena sentitzen badu, arra-kasta lortu den seinale (hein batean, behintzat). Beneta-kotasuna eskuratzeko ahalegin txalogarrian Txillard e g i kbatez besteko irakurle euskaldunaren ezaguera-gabezienjakitun gehiegikeriaz jokatzen du: narratzaile baino, es-kribau artatsu legez aritu da, eta partida galdu du.

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN 50

  • Ez naiz ausartuko esatera Txillardegi nobela zahar ba-tez erditu dela. Ez naiz ausartuko esatera (euskal literatu-raren eremuan geratzeko) uko egin diola Atxagak, Saizar-bitoriak, Lertxundik edo Izagirrek irekitako bideak jorrat-zeari. Ez naiz ausartuko esatera XX. mendearen bukaeranXIX. mendeko nobela bat idatzi gura izan duela. Intent-zioa hori izan bazuen, ez zaio ondo atera. Putzu-ko pertso-naiek ez dute Tolstoi, Balzac eta are Galdos edo Unamu-norenen sakontasunaren hatsik ere. Gudu deskribapenekberek zaharkituak dirudite, baita Stendhalek 1839an a rg i-taratutako La Chart reuse de Parm e-ko Wa t e r l o o k o a re k i nkonparatuta ere. Baina agian konparaketa hauek ez dirazuzenak, eta Txillard e g i ren nobela azken urte hauetan sal-m e n t a - a rrakasta itzela izan duten kiosko-motako nobelahistoriko ugarien artean kokatu beharko genuke. Agian.Baina, kasu horretan ere, ez dut uste P u t z u-k tankera ho-rretako lanen arteko gehienen maila erdiesten duenik. B e s ts e l l e r- a ren teknikak ondo barneratuta dituzte, abilki arinakdira, suspentse-puntu bat izan ohi dute eta erloju-meka-nismo baten eraginkortasunaz garatzen dira; nik, ordea, ezdut halako ia ezer aurkitu lan honetan. Gure artean azkenaldi honetan argitaratu diren historia-edukiko beste nobe-la batzuekin konparatuta ere (adibidez, Egaaren P a u s o anoiz luzatu edo Mujikaren Gerezi denbora zoragarriarekin),atzean geratzen da Putzu.

    Laburbilduz: interes gutxiko fikziozko autobiografia,p o s t a l itxura gehiegizkoa duen deskribapen-sorta eta ko-kapen historiko gatazkatsua zehazteko ahalegin eskergarribaina astun samarra. Elementu horiekin nekez eraiki zite-keen nobela bikain bat, nahiz eta, Felipe Juaristik azpima-rratu bezala, arin irakurtzen dela ezin ukatu; Putzu-ren es-tiloaz, ordea, ezer gutxi gehiago esan daiteke, trabarik egi-ten ez duela baino. Egia esan, formaren eta mamiaren ar-teko dialektikan mamiaren alde egin ohi duenetakoanaiz, baina soiltasun form a l a k, bertute izateko, ganorahandiagoko euskarri bat beharko luke. Eta, tamalez (ta-malez, diot, nobela hau literatur anbizio osasuntsuz bete-rik dagoelako), ez dut uste P u t z u-k halakorik eskaintzendigunik.

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN51

  • III

    Kritikari kasu eginez gero, ordea, Putzu nobela mires-garri (Zapiain) edo duin (F. Juaristi) bat da. Euskal literatu-raren oinezko kritikak (hots, kritika akademikoa ez denbeste guztiak, edo, batzuek nahiago duten bezala, kritikapublikoak) zein rol jokatu behar duen eztabaidatzen hasibeharra dago. Berdin, zientzien kritikari buruz hitz egitenbadugu: ikusi dugun bezala, J. Zabaletaren erantzunak ezzion P. Gartziaren kritikari ia lekurik uzten.

    H e rri honetan kritika txar bat eraso pert s o n a l t z a thartzeko ohitura bitxia dugu, eta erantzunak, ikusi dugunbezala, neurriz kanpokoak izaten dira (irakurleak adibidegehiago gogoratuko ditu, ziur nago). Neurriz kanpokoak,eta gogoa kentzeko modukoak, egia esan. Batzuetan, du-darik ez, kritikoak bidegabe joka dezake, pasa daiteke(hau sinatzen duena ere ez dago pekatu horretatik libre,baina ikasten saiatzen da), eta kasu horietan erantzun be-har da, noski (polemika osasuntsua izan daiteke), bainaneurrian. Kritika txarrak jasotzea ez zaio inori gustatzen,baina jasaten ikasi behar da. Gure artean kritikak zentzuzpairatzea ez da ohikoena, ordea, agian gutxi gare l a k o ,guztiak elkarren ezagunak garelako edota autoritate nahi-koa duen kritiko-talderik ez delako garatu. Eta hausnart-zeko edo hobetzeko bidea izan beharrean, kritikek eragi-ten dituzten erantzunek, eztabaida aberastu beharrean,askotan idortu egiten dute, eta (ez gutxitan) auzo-lotsaeragiten. Azkenean, irtenbiderik errazena (eta ohikoena),adiskideen lanen kritika onak egitea da, eta kito (edo isilt-zea, noski). Isiltasunera edo laudoriora kondenatutakokritika ez da, ordea, kritika.

    Gogoan dut Pako Aristik S a u t re l a ETBko literatur saio-ko aurreneko denboraldiko Solasa sailari zuzendu zionkomentario adeitsua (G a r a, 2000-VI-3): horrela zioenez da (euskarazko) irakurzaletasunik bultzatzen; jendeariirakurtzeko gogoak kentzeko edo zer ez duen irakurri be-har esateko ez zegoela telebista programa bat sortu beha-rrik. Ez nago ados: besteak beste, sail horretan part eh a rtzen genuen hiru rok ez genuelako esaten zer irakurr i

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN 52

  • behar zen edo zer ez: liburu baten gainean eztabaidatzengenuen, besterik ez. Ezin ditugu euskal kulturaren pro-dukzioak betirako babesten jarraitu, haurtzaro eternal ba-tean hormatuta egongo balira bezala. Edo alde guztietatikmehatxatuta daudenaren aitzakiarekin: ematen du beldu-rra diogula kritikari, eztabaida osasuntsuari. Betiko-eten-gabeko tonu agonikoak ez dio onik egiten literaturare nedo z i e n t z i a ren garapenari. Ados: euskara hilko da, agian( X X I . mende honetan ehundaka hizkuntza desagert u k odira munduan, eta ez litzateke harrigarria izango), eta, be-raz, interesa dugunok jarraitu beharko dugu biziraupenhorren alde borrokatzen. Baina hobeto joango litzaiguke,askotan, desegiteko arriskuan ez legokeen kultura normalbatean biziko bagina bezala jokatuko bagenu (esaidazumaite nauzula, gezurra izan arren): sinetsita nago emait-zak aberatsagoak eta dinamikoagoak izango liratekeela,oro har, eta euskal kulturari erakargarriago, seduzigarriagoizaten lagunduko liokeela horrek biziraupenerako etagarapenerako aukerak biderkatuz, bide batez. (Halere ,egia da kultura n o rm a l eta h a n d i bat izateak ez dituelagauzak berez konpontzen: gogora dezagun Juan Goytiso-lok Espainiako prentsa arloko literatur kritikari buruz ar-gitara eman zituen hitz gogorrak, El Pas, 2001-I-10, eta,o robat, ondorengo polemika guztia). Gainera, azken ha-mabost edo hogei urteetan zehar euskal kulturan gertatu-tako aldaketek, eta ekoizpenaren hazkundeak berak, ho-rretarako tartea lagatzen dutela uste dut (hutsuneak etaarriskuak asko direla ahaztu gabe, jakina). Alde horretatik,eta Pako Aristiren iritziaren aurka, kritika serioa eta anitzaegiten ahalegintzen den saio batek, are telebistakoa badaere, gehiago egiten du irakurzaletasunaren alde, ohiko ha-maika iruzkin zuri eta (elkarren artean) kalkatuk baino.

    Esan bezala, hazten ari den kultur inguru honetan,zeinetan argitalpen kopurua eta irakurlego hipotetikoa go-ra egiten ari baitira (eta merkatu-lehiak garrantzi hazkorr abaitu), kritika serio eta eraginkorren gero eta premia larr i a-goa dugula uste dut. Ez dirudi duela hamar bat urte JosebaS a rrionaindiak aldarrikatzen zuen kritika konplizeak fru i-tu gehiegi eman duenik: aipatu bezala, gure artean ones-

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN53

  • penezkoa da oraindik nagusi, mirespenezko akritikoa ezdenean (edo aipatzen den lanaren laburpen soil eta zo-zoa). Hori guztia aldatzen hasteko ordua heltzen ari deladeritzot. Kritika serioaren (hots, kritika serioe n) ordua, ale-gia. Reich-Ranicki kritikari ezagunak hauxe idazten zuenb e re lanaren justifikazio gisa:

    Esan behar nuena antzemangarri egitearren, gauzak exa-jeratzeko eta puzteko baimena eman diot neure buruari.Sinetsita nago kritikari onek gauzak sinplifikatu dituzte-la, gauza horiek argi uzteko helburuarekin; maiz, erabakiirmoak hartu dituztela nahi zutena komunikatzeko, etaexajeratu dutela ulergarri eta garden izateko.

    Agian urrunegi jotzen du alemaniarrak baina kontua dakritika eta kritiko ezberdinak behar ditugula, kriteriodu-nak eta ezagunak, irakurlegoari ikuspegi ezberdin eta osa-garriak eskaintzeko aukera izango luketenak. Beste era ba-tean esanda: a h o l k u l a r i t z a e z b e rdin eta antzemanga-rrien premia dugu. Izan ere, zinema-kritikan ez da ber-din tratatzen Ken Loach-en film bat eta Arnold Schwarze-negger-en bat, eta, are gehiago, Ken Loach-en filma ezber-din aztertuko dute kritiko ezberdinek. Zinemazaleak, oroh a r, ondo ezagutzen ditu kritikarien gustu, ezagutza etanondik norakoak, eta horren arabera egingo die kasu (edoez): ez dakit zergatik ezin daitekeen halako zerbait gerta-tu, esaterako, literaturaren arloan. Ez dut esan nahi MariJose Olaziregik gogora ekartzen dizkigun 80ko hamarka-dako literatur kritikaren inguruko eztabaida haietara itzulibehar denik (ikus Uztaro 34, bereziki 92-93 orr.); urtetxobatzuk pasatu dira, besteak beste. Eta ez dakit Olaziregikberak aldarrikatzen duen kritika akademikoaren eta publi-koaren arteko hurbilketa eraginkorra izan daitekeen; esanbezala, azken horrek arduratzen nau, batik bat. Ez naiz,norbaitek pentsa dezakeen bezala, kritika justiziero bat al-darrikatzen ari: kritikoak, ez edo baina esaten ausartu be-har duen bezala, bai esaten jakin behar du, baita ere. Edo-zelan ere, ziur nago (ia): mota horretako kritika berri etasendoago baten beharrean gaude, kultura biziago eta be-netakoago bat garatu nahi badugu.

    (EUSKAL) KRITIKAREN EZINTASUNARI BURUZKO OHAR BI IBAN ZALDUA

    JAKiN 54