J. ARTUTXA Inoiz ez omen da berandu ikasteko · 2018. 2. 14. · Helduen Hezkuntza Iraunkorreko...

8
PAREKIDETASUNA ORIENTAZIO ZERBITZU BERRIA, INDARTZEKO // 4 Inauteriak «ezbehar azpimarragarririk gabe» pasa dira Tolosako Udalak egin du inauterien lehen balorazioa, eta giroa nabarmendu dute // 5 Sanpedroetarako plaza berria izango dute Leaburun Hilaren 26an hasiko dituzte plaza guztiz berritzeko obrak, eta 345.000 euroko mailegua eskatu du udalak lanak egin ahal izateko // 3 Inoiz ez omen da berandu ikasteko Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak Amasa-Villabonan eta Tolosan daude, eta ia 600 pertsona daude matrikulatuta. Adin nahiz kultur aniztasuna, aberasgarritzat dituzte // 6-7 Erretiroa hartu ondoren, besteak beste, informatika ikasten ari dira asko. J. ARTUTXA Pattar zezenaren ostean, txarangaren atzetik saltoka. M. IRAOLA OSTEGUNA 2018/02/15 6. urtea, 823. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of J. ARTUTXA Inoiz ez omen da berandu ikasteko · 2018. 2. 14. · Helduen Hezkuntza Iraunkorreko...

Page 1: J. ARTUTXA Inoiz ez omen da berandu ikasteko · 2018. 2. 14. · Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak Amasa-Villabonan eta Tolosan daude, eta ia 600 pertsona daude matrikulatuta.

PAREKIDETASUNAORIENTAZIO ZERBITZU BERRIA, INDARTZEKO //4

Inauteriak «ezbeharazpimarragarririkgabe» pasa dira Tolosako Udalak egin du inauterien lehenbalorazioa, eta giroa nabarmendu dute //5

Sanpedroetarakoplaza berriaizango duteLeaburunHilaren 26an hasiko dituzte plaza guztizberritzeko obrak, eta 345.000 euroko maileguaeskatu du udalak lanak egin ahal izateko //3

Inoiz ez omen daberandu ikasteko Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak Amasa-Villabonaneta Tolosan daude, eta ia 600 pertsona daude matrikulatuta. Adin nahiz kultur aniztasuna, aberasgarritzat dituzte //6-7

Erretiroa hartu ondoren, besteak beste, informatika ikasten ari dira asko. J. ARTUTXA

Pattar zezenaren ostean, txarangaren atzetik saltoka. M. IRAOLA

OSTEGUNA2018/02/15

6. urtea, 823. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: J. ARTUTXA Inoiz ez omen da berandu ikasteko · 2018. 2. 14. · Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak Amasa-Villabonan eta Tolosan daude, eta ia 600 pertsona daude matrikulatuta.

Pello Errotagogoan hartutabertso jarrienafaria egingodute Asteasun

Otsailaren 23an izango dabertso afaria AsteasukoIturri-Ondo jatetxean etasarrerak dagoenekoeskuragarri daude

Erredakzioa Asteasu

Harituz Tolosaldeko BertsozaleTaldeak azken urteetan urteroantolatu izan du bertso jarrienafaria. Normalean abenduarenhasieran izaten da, baina 2017aBertsolari Txapelketa Nagusia-ren urtea izanik, data aldaketa-rekin dator aurtengoa.Pello Errota bertsolariaren he-

riotzaren mendeurrena izangoda 2019an eta Asteasuko Udalakbi urtez hainbat ekintza progra-matu ditu Harituzen laguntzaz.Ekintza sorta horri hasieraemango dio bertso jarrien afa-riak.Asteasuko Iturri-Ondo jatetxe-

an izango da aurtengoa. Afalon-doan herriko zein eskualdekobertsolarien bertso jarriak abes-teko aukera izango da Tomax Li-zardi gitar jotzailearen eta Astea-suko zenbait musikariren lagun-tzaz.

SARRERAK ESKURAGARRIAfaritarako txartelak Iturri-On-don bertan eta Zizurkilgo Iriartejatetxean eskuratu daitezke au-rrez. Horrez gain, leku horietarabertaratu ezin direnek txartelagorde dezakete 695 75 14 50 tele-fono zenbakira WhatsApp mezubat bidalita. Bertso egileek ere aukera dute

parte hartzeko, horretarako Ha-rituz bertsozale taldekoekin ha-rremanetan jar daitezke honakohelbide elektroniko honetan:[email protected].

Aiztondokoemakumeakelkarrekin LilatoiraLARRAUL // Larraulgo Udalak au-tobus zerbitzua eskainiko diemartxoaren 4ko Lilatoiean partehartu nahi duten herritarrei,Aiztondoko gainerako udalekinbatera. Autobusez joan nahiduen herritarrak udalera hotsegin beharko du, 943 69 30 42 te-lefonora edo postaz jakinarazibehar du [email protected]. Autobusa martxoa-ren 4an, 09:00etan abiatuko daAsteasutik eta proba amaitzean,bueltan etorriko da Asteasura.

Aizkardi mendielkartearekinNafarroara igandeanAMASA-VILLABONA // Olaederrakiroldegitik abiatuko dira, otsai-laren 18an, 07:00etan. Orreagan(936 metro) hasiko da ibilaldia.Irteera zirkularra izango da etaAstobizkar (1.499 metro) eta Or-tzanzurieta (1.566 metro) tonto-rrak zapaltzeko asmoa dute. Izen emateak, gaur arte eginahal izango dira 649 71 71 82 tele-fonora deituta 20:00etatik22:00etara, edo ordutegi berdi-narekin, Aizkardiko egoitzaragerturatuta.

Ohiko osoko bilkuraegingo dute gauriluntzeanLARRAUL // Udalbatza, 20:30eanbilduko da udaletxean gai ze-rrendan zehaztutako puntuakeztabaidatzeko. Besteak beste,Larraulgo Herri Ostatua zerbitzukudeaketarako kontratua eslei-tzeko lehiaketa publikoarenepea luzatzea eztabaidatukodute zinegotziek. Larraul-Her-nio-Larraul mendi lasterketa an-tolatzeko aurtengo diru lagun-tzaren eskaera ere aztertukodute, besteak beste.

MATERIALA

Salgai.Harategiko materiala saltzenda oso egoera onean; bitrina hozgai-lua, hestebeteak edo enbutidoakmozteko makina... Interesatuokdeitu 688 82 75 75 telefono zenba-kira.

ESKAINTZA

Lan postua.Logikaline enpresakHernaniko Euskaltel dendan arra-tsaldez lan egiteko lanpostua es-kaintzen du. Lan kontratua, formaziosendoa eta lan-talde egonkorra. Bi-dali curriculum vitae-a [email protected].

IRAGARKI LABURRAK

ANA ARILLARI AGURRAAita Luziano Amasa-Villabonako aguazila zuen eta udaletxe-ko goiko solairuan kokatuta zegoen etxebizitzan jaio zen AnaArilla. Ezkondu bitartean bertan bizi izan zen. Gerora, admi-nistrari bezala lanean jardun izan du udal bulegoetan 44 ur-tez. Erretiroa hartu du eta bere lankideek lore sorta eta oparibatekin agurtu nahi izan dute. J.M.

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko otsailaren 15a

Apirila bitarteantzerkiaz gozatzekoaukera Villabonan Haur eta helduentzako programazioa prestatu du kulturasailak eta berritasun gisa, martxoan formatu txikiko biantzezlan programatuko dituzte, herriko bi tabernatan.

Erredakzioa Amasa-Villabona

Villabonako kultura sailak anto-latu duen programazioaren ba-rruan era guztietako antzerki la-nak ikusi ahal izango dira.

Programazio bereziari urtarri-la bukaeran eman zitzaion hasie-ra Ergela antzezlanarekin. SaraCozar eta Joseba Apaolazak har-tzen dute parte Begoña Bilbaokzuzendutako obran eta Jordi Ca-

sanovasen lanaren moldaketahau lehenengoz Hondarribianerakutsi zuten. Apirilaren 22ra bitartean an-

tzerkiaz gozatzeko aukera izan-go da, beraz, Villabonan.

EGITARAUAOtsailak 25, igandea

19:30.Ez dok hiruantzerki lana Pa-txo Telleria eta MIkel Martinezeneskutik Gurea antzokian. Euskalmusikaren benetako historia azal-duko dute bertan.

Martxoak 3, larunbata

20:00.Erreka tabernan Erbestehelduentzako antzerkia izango daeuskaraz. Doakoa izango da sarrera.Getari Etxegarai eta Aitor Fernandi-no ariko dira lan horretan.

Martxoak 10, larunbata

16:00 - 19:00.Go!azenantzerki lanaeskainiko dute Gurea antzokian. Au-rreko urteetakoa bezala, umorezbeteriko antzerki obra musikala

izango da. Telebistan ikusi ahal izan-go diren istorio eta gorabeherak la-burtu eta moldatuko dituen ikuski-zuna. 20:00.Urrizpe tabernan San Joséhecho un Cristohelduentzako an-tzerki lana izango da gaztelaniaz.Diego Perez aktoreak eskainiko dulana. Doakoa izango da sarrera.

Martxoak 11, igandea

12:30 - 17:00.Go!azenantzerki lanaeskainiko dute Gurea antzokian.

Apirilak 15, igandea

19:30.Gurea antzokian, helduen-tzako eta gaztelaniaz, Barro rojoan-tzerki lana ikusteko aukera izangoda. Javier Liñera aktorea ariko da

taula gainean. Sarrerak sei euroanizango dira salgai.

Apirilak 20, ostirala

22:00.Artedrama taldeak aurkez-tuta Hozkailuaobra eskainiko dahelduentzat euskaraz. Manex Fuch-sek zuzendutako lan honetan, Patri-cia Urrutia eta Ander Lipusek har-tzen dute parte. Aljibean izango daemanaldia eta bost euro balioko dusarrerak.

Apirilak 22, igandea

17:00.Aljibean haurrentzat antzer-kia izango da euskaraz. Ali baba eta40 lapurrakantzerki lana eskainikodu Borobil Teatroa taldeak. Sarrerakbost euroan izango dira salgai.

Page 3: J. ARTUTXA Inoiz ez omen da berandu ikasteko · 2018. 2. 14. · Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak Amasa-Villabonan eta Tolosan daude, eta ia 600 pertsona daude matrikulatuta.

Leaburuko plazaguztiz berrituko dutedatozen hilabeteetan Hilaren 26an hasiko dira lanekin eta San Pedrojaietarako prest izatea da asmoa; 345.000 eurokomailegua eskatu dute 10 urtetan ordaintzeko

Rebeka Calvo Leaburu

Leaburuko plaza berritzen hasi-ko dira hilaren 26an, eta lau hila-betez ariko dira horretan. «SanPedro jaietarako lanak bukatutaedukitzea aurreikusten dugu»,esan du Luisa Uzkudun alkate-ak. Pasa den abenduko osoko bil-kuran esleitu zituzten lanak etalangileak neurriak hartzen ha-siak dira jada. Plaza zaharkituta dagoela

esan du alkateak, azken urteetanez baitiote osoko konponketarikegin. Plazaren lanak egiteko in-bertsio «potoloa» egingo dutelaere esan du eta 345.000 eurokomailegua eskatu dutela. «Lanhandia da, lehen zatia egin ge-nuen pasa den urtean; beheko

plazan brea bota genuen etaaparkalekuen seinaleak jarri ge-nituen. Oraingoan goiko plazaberrituko dugu. Batetik, oztopoarkitektonikoak kenduko ditugueta uraren, argiaren eta telefono-aren hoditeriak lur azpitik pasa-ko ditugu, eta bide batez, zoruosoa konponduko dugu», azaldudu Uzkudunek. Era berean, he-rrira sartu eta parean daudenaparkalekuak kenduko dituzte,eta sartu eta ezkerretara dagoengune batean jarriko dituzte. «Pla-zan urteak dira ez dela ezer egineta jada hainbat altura ere pilatuzaizkigu, koska asko daude, guz-tia berdintzeko garaia da», esandu alkateak. Horrekin batera, goiko plaza-

ko zuhaitzei leku gehiago utziko

diete, zuhaitz bakoitzaren buel-tako baldosak kenduko dituzte-larik leku gehiago uzteko. Azke-nik, plazan espazio gehiago geratuko dela aprobetxatuz lan-dareontziak jarriko dituzte.

345.000 EURO, 10 URTETANUdalean plaza zaharkituta zego-ela eta beharrezkoa zela ikusitaanimatu dira mailegua eskatueta lanak egitera. «Diru asko da,baina egiteko moduan gaude.Diru laguntzak eskatu ditugu etabatzuk ukatu dizkigute, bainaeskatzen jarraituko dugu. Denaden, diru laguntzarik jasoko ezbagenu ere mailegua ordaintze-ko moduan gaude. Mailegu bateskatu dugu eta 10 urteko epeanbuelta ematea aurreikusten

Plazako koskak kenduko dituzte eta hainbat aparkaleku lekuz aldatu. R. CALVO

GIZARTEA IBARRALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2017ko otsailaren 15a

Berastegira iritsiko dabihar, ‘Euskaraz bizia(ha)l gara?’ hitzaldia BERASTEGI // Tolosan eta Villa-bonan egin bezala, Galtzaundieuskara taldeak Euskaraz bizia(ha)l gara? hitzaldia eskainikodu bihar, 18:00etatik aurrera,udaletxeko erabilera anitzekogelan. Euskarak Tolosaldean etaBerastegin duen egoeraz hitzegingo dute Galtzaundiko etaUemako kideek.

Martxoaren 8koekitaldiak antolatzekobilera, gaurBERASTEGI // Udalak martxoaren8ko Emakume Langilearen Na-zioarteko Eguna antolatzeko bi-lera irekia deitu du gaurko.20:30ean elkartuko dira udaletxean bertan. Udalak he-rritarrekin batera antolatu nahiditu eguneko ekitaldiak eta bile-ran parte hartzera deitu ditu berastegiarrak.

Lilatoian korri egiteko taldea osatunahi dute Ibarran

Erredakzioa Ibarra

Ibarrako Kaxkubi emakume tal-deak martxoaren 4an Donostianegingo den Lilatoia lasterketanparte hartzeko deia egin die he-rriko emakumeei. Jende gehiagoanimatzeko eta egitekoa erosoeta giro onean egin ahal izateko,gainera, aurrez lasterketa presta-tzeko hitzorduak ere egin dituz-te. Korrika egiteko lehen hitzor-dua gaur bertan izango da etabeste bi ere jarri dituzte; otsaila-ren 22an eta martxoaren 1ean.19:30ean elkartuko dira plazan,korri egitera joateko. Ez da hori Kaxkubi emakume

taldeak Lilatoiari begira eginda-ko apustu bakarra, lasterketaprestatzeko topaketez gain, egu-nean bertan, martxoaren 4an,Donostiara joateko autobusa ereantolatu baitu, Ibarrako Udala-ren laguntzaz. Autobusa doakoaizango da parte hartzaile zeinanimatzera doazen guztientzat,baina aurrez izena eman beharda. Horretarako Zubiaurre taber-nan jarritako zerrendan emanbehar da izena otsailaren 29a bai-no lehen. Autobusa 09:00etanaterako da eta 13:00etan itzulikoda. Informazio gehiagorako [email protected] idatzi daiteke.

Kaxkubi emakume taldeak egin du deia etaudalaren laguntza izaten ari da; korrika egitekohitzorduak ere jarri dituzte, gaur da lehena

San Inazioko50. urteurrenaargazkiz jantzinahi duteIbarrako Udalak argazkierakusketa bat osatu nahidu garai bateko irudiekin;ekitaldiak lotzeko bilerabihar izango da

Erredakzioa Ibarra

Ibarrako San Inazio auzoak 50.urteurrena ospatzen du aurten,eta hori dela eta argazki erakus-keta bat egin nahi du IbarrakoUdalak. Bilduma osatu ahal iza-teko herritarren laguntza eskatudu eta herritarrei garai bateko ar-gazkiak, jaietako egitarauak,egunkarietako albisteak eta abarkultur etxera eramateko edo [email protected] helbidera bidal-tzeko eskatu die. Ez da hori ur-teurrenari lotutako ekitaldi baka-rra, eta horiek lotzeko hurrengoabihar izango da, 20:00etan, BiziNahi elkartean.

dugu. Mailegua eskatzeko uneegokia dela ikusi dugu, jada au-rrekoak ordainduta ditugulako.Berriro zorpetzeko baldintzaegokienak orain ditugu eta ho-rregatik animatu gara, dena den,diru laguntzak eskatzen jarrai-tzen dugu», esan du. 2018ko au-rrekontua martxoko ohiko bilku-ran onartuko dute eta bertan sar-tu dute jada, aurtengoaridagokion ordainketa, izan ere,10 urtetan ordaintzeko asmoadute.Plazakoa lan «potoloa» da, bai-

na ez da herrian egiten ari direnlan bakarra. Herriko argiteria

guztia berritu dute, kaleargieta-ko buruak aldatu dituzte, bai Le-aburun eta baita Txaraman ere,eta baserri bideak konpontzenjarraituko dute aurki. «Aurten bibaserri bide konponduko ditu-gu», esan du alkateak. Txaramako plaza ere berritu

nahi dute, baina hori aurreragoegingo dute. «2019. urterakoTxaramari begira jarri nahidugu, eta bertako bizilagunekjaso beharreko zerbitzuak ber-matu, baina hori proiektu poto-logoa da, eta ondo prestatu be-har dugu guztia», aurreratu duUzkudunek.

Page 4: J. ARTUTXA Inoiz ez omen da berandu ikasteko · 2018. 2. 14. · Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak Amasa-Villabonan eta Tolosan daude, eta ia 600 pertsona daude matrikulatuta.

Berdinbidean-erakoorientazio zerbitzu berria Mila biztanletikbeherako herrientzateskainiko du foru aldundiak,egitasmoa indartzeko

Erredakzioa

Berdinbidean Gipuzkoa egitas-moaren inguruko jardunaldiaegin zuten atzo. Bertan partehartu zuten Markel Olano dipu-tatu nagusiak Miren ElgarrestaEmakumeen eta Gizonen Ber-dintasunerako Organoaren zu-zendariarekin, 10.000 biztanleazpiko herrietako 25 alkaterekin,eta beste hainbat udal ordezkari-rekin batera. Lan saioan zerbi-tzua indartuko duen berrikuntzaaurkeztu zen: 1.000 biztanletikbeherako herrientzat orientaziozerbitzu berria eskainiko du al-dundiak. Izan ere, Gipuzkoako69 herri txiki horietatik 32 diramila biztanle azpikoak.Burutu berri den 2016-2017 ur-

teetako azken fasean 18 udale-rrik hartu dute parte, horietatikbederatzi eskualdekoak: Alegia,Altzo, Anoeta, Asteasu, Beraste-

gi, Ikaztegieta, Irura, Amasa-Vi-llabona eta Zizurkil. Bi manko-munitatek ere hartu dute parte,eta horietako bat Saiaz izan da.Parte hartu duten herrien ibilbi-dea ezagutzeko, lan-ildo bakoi-tzetik esperientzia bana aukera-tu da, eta horien artean SaiazMankomunitatearena ezagutudute, emakumeen ahalduntzea-ren inguruan. 2010. urtean Gipuzkoako Foru

Aldundiak Berdinbidean Gipuz-

koa egitasmoa martxan jarri zue-netik 10.000 biztanle azpiko lu-rraldeko 37 udalerri gerturatudira programara eta berdintasunpolitikak abian jarri ahal izan di-tuzte. Programaren xedea da lu-rraldeko 10.000 biztanletik be-herako herriei berdintasun poli-tikak garatzeko eta indartzekolaguntza eskaintzea, beraienerrealitatera moldatuz eta bana-kako berdintasunerako planifi-kazioak egiten lagunduz.

Berdinbidean Gipuzkoari buruz atzo egindako jardunaldiaren une bat. ATARIA

Jarraipena izangodute adinekoendinamizazio saioek Erredakzioa Bidania-Goiatz

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Manko-munitateak deialdi berri bat egindu Bidania-Goaizko adinekoen-tzat dinamizazio programanparte hartzeko. Lahar elkargoa-rekin batera, dagoeneko mar-txan dagoen proiektuari jarrai-pena emango zaio. Helburuak,batetik, herriko adinekoen elkar-gunea izatea da, hainbat ekintzalanduz: memoria lanketa, esku-lanak eta adinekoen arteko ha-rremanak sustatzeko ekintzak.

Beste helburua zahartzaro akti-boa sustatzea da. Aurtengo programa otsailaren

22an hasiko da eta hilean bi al-diz, ostegunetan, elkartuko diraparte hartzaileak, 15:00etatik17:00etara, eguneko zentroan. Programa 65 urtetik gorako

herritarrei zuzenduta dago, etadoan da. Aurretik parte hartu ezdutenek izena eman behar duteeta horretarako goizez 943 68 1128 telefono zenbakira deitu de-zakete edo [email protected] hel-bidera idatzi.

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko otsailaren 15a

Podiumera igo diraGarin eta Del PozoEuskadikoan Tolosa Atletismo taldekohiru atletek EspainiakoTxapelketarako sailkapenalortu dute Euskadiko KrosTxapelketan

da Espainiako Txapelketan, An-der Ortiz, absolutu mailan bos-garren egin eta gero. Unai Arroyotolosarrak laugarren egin zuenproba horretan eta EspainiakoTxapelketan parte hartzeko txar-tela ere lortu zuen.Paula Del Pozok martxoaren

4an izango du Espainiako Txa-pelketaren proba, Murtziako SanPedro del Pinatar herrian.Absolutu mailan Tolosa CF

Atletismoko beste bi kide izan zi-ren Euskadiko Txapelketan. An-der Etxeberriak 37. amaitu zueneta Iñaki Insausti 59. postuanhelmugaratu zen. Horrez gain,taldeko Alain Odriozolak kadetemailan parte hartu zuen eta 16.postuan amaitu zuen. Tolosa CFAtletismo taldetik parte hartuduten guztiei zoriondu die lortu-tako emaitzengatik.

Haurrentzat antolatuden dantza ikastaroa,astelehenean abianALEGIA // Sutarri Dantza Taldeakikastaroa antolatu du 2011, 2012eta 2013an jaiotakoentzat. Aste-lehen honetan hasiko dira saio-ak eta guztira bost saio izangodira, 16:00etatik 17:00etara, kul-tur etxean. Izena emateko epeabukatuta badago ere, norbaitekparte hartu nahi badu aukeraduela diote Sutarritik.

Trafiko istripuakprebenitzekokanpaina, LeidorrenTOLOSA // Don’t be Dummy | Zukez duzu ordezkorik trafiko istri-puak prebenitzeko kanpainaegingo da gaur Tolosako Leidoraretoan, ikastetxe ez unibertsi-tarioetako gazteei zuzenduta. Bisaio egingo dira, 10:00etan eta12:00etan. Tolosako lau zentroezberdinetako 953 ikaslek eta 35irakaslek hartuko dute parte.

Lehenengo postuetaragerturatzeko garaipena

N ahiz eta eguraldiakez lagundu, egunaproposa zen dina-mika txarretik atera-tzeko. Lehenengo

postuan zegoen Arratia zetorrenUsabalera, aurreko urtean biga-rren mailatik jaitsitakoak.Entrenatzen den bezala jolas-

ten dela diote, eta egia esan astehorretako entrenamenduek par-tidaren antza handia izan zuten.

Aurreko asteetako bi porrotakinpotentzia puntu batekin utzia-razi ziguten eta hori dela eta argigeneukan sentimendu hori nola-bait ere zelaian atera behar ge-nuela, eta halaxe izan zen. Oso partida lehiatua izan zen

baina azkenean merezitako hirupuntuak Tolosan geratu ziren.Lehenengo postuetara gertura-tzeko balio izan digu garaipenhonek, lehenengo postutik 6puntutara (Bizkerre). Inauterien ondoren Bizkerre-

ren aurka jokatuko dugu Getxon,partida zaila. Baina lehenengolehenengoa, aste honetako atse-denaldia izan da. A zer nolakoatsedenaldia...Bestalde Izarne Sarasola Es-

painiako 16 azpiko selekzioare-kin deitua izan da Ingalaterranjokatuko den UEFA Sub16 lehia-keta jokatzeko. Zorionak Izarne!

AulkitikImanol CaveroTolosa C.F.

Txakurreksortutakozikinakjasotzekoeskaera jabeei

Erredakzioa Amezketa

Txakurren jabeei eta zaintzaileeibeste behin oharra zuzendu dieAmezketako Udalak. Txakurraedukitzeak «betebeharrak ereeragiten dituela» gogorarazi du,eta «herrigunean txakurren pi-xak eta gorotzak desatseginak»direla. Hori horrela, txakurrakkalera ateratakoan, hauek sortu-tako zikinak jasotzeko eskaeraegin du. Udalak azaldu duenez, «bada-

kigu herritar arduratsuek jokabi-de arduratsua dutela, baina bes-telakoak ere badira». Eskolako-rako bidea edo espaloia eta bestezenbait gune «lotsagarri» egotendirela gaineratu du udalak, etaaurrera begira «egoerak hobetze-ra» egitea espero duela adierazidu.

Erredakzioa

Euskadiko Kros Txapelketa joka-tu zen igandean Amurrion, osolokaztuta zegoen ibilbidean, etaeskualdeko bi korrikalari podiu-mera igo ziren, biak Tolosa CFAtletismo taldekoak: Ander Ga-rin alegiarra 23 urte azpikoetanhirugarrena izan zen eta PaulaDel Pozo alegiarra jubenil mai-lan hirugarrena izan zen.Bi atleta horiek Espainiako

Kros Txapelketan parte hartukodute Euskadiko Federazioa or-dezkatuz. Tolosa CF Atletismotaldeko beste kide bat ere izango

Page 5: J. ARTUTXA Inoiz ez omen da berandu ikasteko · 2018. 2. 14. · Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak Amasa-Villabonan eta Tolosan daude, eta ia 600 pertsona daude matrikulatuta.

Giroa azpimarratu du udalak,inauterien lehen balorazioanFestak «ezbehar azpimarragarririk gabe» ospatu direla azaldu dute, eta«aurrerapausotzat» jo dute zarataren aurkako neurri berria

Itzea Urkizu Arsuaga

Hasterako ia bukatu dira, bestebehin. Osteguneko festaren le-hertzetik ez dira lurreko konfe-tiak baino geratzen, eta oroitza-penak errepasatu eta hurrengourtean hobetzekoak zerrenda-tzeko unea da orain. TolosakoUdalak lehen balorazioa egin dubilera irekiaren aurretik, etainauterietako giroa nabarmen-du: «Udalak balorazio positiboaegin du 2018ko inauteriekiko:kaleak inauteri giroz, jendez,musikaz eta umorez bete dira,eta ez da gertakari larririk izan».Horrela, fokua giroari jarriz,

«herritarren inplikazioa, eginda-ko lana eta parte hartzea» txalotudituzte. Hain justu omenaldizeta urteurrenez jantzitako inau-teriak izan dira, eta Berazubikokarrozako Kabi Alai kuttunak,Pintxana txaranga, Santi Balza,Joseja Garcia nahiz Karlos Muñ-oa izan dira protagonistetakozenbait. Azken honek, 46 urtez

Pattar zezena jendetsua izan da, beste behin; Tolosako Udalak atzo iluntzean egin zuen balorazio bilera irekia, herritar eta eragileekin. MIKEL IRAOLA

INAUTERIAK TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko otsailaren 15a

Zaldunita bezperako danborra-da zuzentzen aritu eta gero, aur-tengoa izan du azkena.

ZARATAREN ORDEZ,«ARMONIA»Hirugarren urtez, karrozek lekufinko bat izan dute ibilbidean.Aurten, ordea, ibilbidea aldatudute estreinakoz, eta karrozenarteko tarteak zabaldu; segurta-suna areagotu nahi izan dute, etamasifikazioa saihestu.Aurten hasi eta datozen urtee-

tako antolakuntzari begira, ka-rroza handienetako ordezkariekere pauso garrantzitsua emandute aurten: Tolosako Karrozakelkartea sortu dute. Horrela, To-losako Udalarekin nahiz txaran-gekin neurri berri bat adostu zu-ten inauterien aurretik, zarataeta elkarbizitza uztartzeko hel-buruz. 18:00etatik 20:00etara bi-tarte, karroza eta konpartsekmusika itzalita eduki behar izandute, Zaldunitatik Asteartitara

bitarte. Udalak, bere baloraziopropioan, «doinu desberdinenarteko armonia» lortu dutela az-pimarratu du: «Aurrerapausobat izan da, eta udalaren helbu-rua da gaia karrozetako ordezka-riekin lantzen jarraitzea». Guztira, 77 karroza eta konpar-

tsak parte hartu dute, aurten,lehiaketan.

DIRUZORROAK ETAERAKUSLEIHOAKIstilu «azpimarragarririk» ez duazpimarratu udalak, baina zen-baki zehatzekin osatu dute lapu-rreta eta bestelako gertakarienbalantzea. Azaldu dutenez, Udaltzaingo-

ak 60 abisu jaso ditu dokumen-tazio galerengatik, edo telefonoeta kartera lapurretengatik; 40diruzorro eta 5 mugikor aurkitudituzte. Liskarrei dagokienez, berriz,

20 pertsona identifikatu dituzte,eta herriko zenbait saltokitan ere

erakusleihoetako kristalak pus-katu dituzte. Udalak azaldu due-nez, bost komertziotan eragindituzte kalteak.

URA, XABOIA ETAEDUKIONTZIAKJaiak kalean jarraitu eta kaleakjaiari eutsi diezaion, Tolosakoinauteriek ezinbesteko izan ohidute garbitzaileen lana. Moduhorretan, Tolosako Udalak bere-ziki txalotu du, beste behin, kalegarbiketa lanetan aritu diren 39pertsonaren lana. Datu zehatzetara joz, 452.000

litro ur eta 500 litro desinfekta-tzaile baliatu dituzte kale garbi-ketan, eta hondakin bilketa erebereziki antolatu dute, 6 egune-ko jaiei begira. Bilketa bereziaizan da, eta edukiontzi gehiagoezarri dituzte kalean; 153 metrokubiko hondakin bildu dituzte. Hausterre eguneko lehen ba-

lantzea egin eta gero, TolosakoUdalak ohiko balorazio bilera

irekia antolatu zuen, atzo ilun-tzean, edizio hau itxi eta gero.Horrela, herritar eta eragileeniritzi eta iradokizunek gorpuztu-ko dute 2018ko inauterien balo-razioa. Puntu horiek azpimarratzea-

rekin batera, udalak nabarmen-du nahi izan du eraso matxisteninguruan egindako lanketa: To-losak, EZETZ! kanpaina abiarazizuten festen aurretik, eta biharbertan karroza berdinzaleena sa-rituko dute. Halaber, alkohol eta droga

prebentzioan ere aritu dira, In-makulada ikastetxeko ikasleeneta AiLaket elkarteko kideen es-kutik. Lehen aldiz, kaldereroenegunean ekin zioten lanari, gaztelokaletan. Tolosaldea Buseko langileak

greban izan diren arren, udalakazaldu du gutxieneko zerbitzuakbete direla, eta autoz bertaratudirenak bideratzen 12 pertsonaaritu direla lanean.

Page 6: J. ARTUTXA Inoiz ez omen da berandu ikasteko · 2018. 2. 14. · Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak Amasa-Villabonan eta Tolosan daude, eta ia 600 pertsona daude matrikulatuta.

Helduen sormenerakoikastetxe gaztea

Garai batean zuten eskola herrikoien kutsua, Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzearekin desagertuzitzaien Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeei. Tolosako egoitzak, 30 urte beteko ditudatorren ikasturtean, hasierako ilusio berarekin eta heldu nahiz gazte gehiago hartzeko asmoz.

Josu Artutxa

I noiz ez omen da beran-du, oraindik probatu ga-beko gauzetan trebatuz,garai batzuetan bizi ezi-neko esperientziak, an-tzeko adina duten per-tsonekin partekatzeko.Inoiz ez omen da beran-

du zerbait berria ikasteko. Haladiote askok, eta esaera horri eu-tsiz dihardu egun, eskola publi-ko honek. Irakasle nahiz ikasle-en esanetan, «bertan duten adinnahiz kultur aniztasuna, osoaberasgarria da hezkuntzaren-tzat».Tolosako ikastetxea, Igeralde

kaleko 23an dago kokatuta; Vi-llabonakoa, berriz, Errebote pla-

zan, udaletxeko bulego batean.Tamainaz, oso ezberdinak dirabiak, matrikulazio kopuruarenaraberakoa da aldea. Hala ere,bietan, funtzionamendu berdi-na mantentzen dute hezitzaileeknahiz hezten jarraitzen dutenek.Hasiera batean, jende askorenalfabetizazio beharra zela eta,udaletxeek hartu zuten horienardura; gerora, ordea, EuskoJaurlaritzako Hezkuntza sailaizan zen horiek kudeatzeari etalaguntzeari ekin ziona.Eskualdean, ia 600 pertsona

dira bi eskoletan izena emandadaudenak. Tolosan, esaterako500 ikasle daude matrikulatuta.Horien artean aurkitzen dira Ra-quel Nuño Mejuto eta MarcosMorales Fuentes. Ander Pascual

Ariz, berriz, bertako zuzendariada. Hirurek, Pascualek agiangehiago, ederki ezagutzen duteikastetxea, eta oso gustura ari-tzen dira bertan lanean. Zuzen-dariak dionez, ordea, «hiru ha-markadatan, egoera asko aldatuda, jada ez dagoelako alfabetatugabeko inor, edo oso jende gutxibehintzat; hala ere, ikasle askoditugu bertan, eta hori kontutanhartzekoa dela iruditzen zait».Beste herrialde batzuetatik da-

tozenak dira gehienbat, alfabeta-tze beharrak bultzatuta, ikaste-txera gerturatzen direnak; Tolo-san, %25a gutxi gorabehera.Bestetik, Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako titulua behar dute-nak aurkitzen dira. «Hauek, ikas-leriaren %20a osatzen dute. Lan-

bide askotan eskatzen dute oraintitulu hori, eta askok ez daukate,bere garaian ikasketak utzi zituz-telako, eta gerora langabeziarajoan zirelako», dio Pascualek.Horietatik gehienak, eskualdekoikastetxe edota eskoletan ikasleizandakoak dira.

ALFABETATZETIK HARAGOPrestakuntza Profesionala gra-dua osatu nahi izanez gero ere,bada aukera bertan. Gainerako-an, bi motatako ez-araututako

ikasketak eskaintzen dituzte,hezkuntza sisteman berrezartze-ko nahiz pertsonen heziketaneta kultur aberastasunean indar-tzeko. Horien artean aurkitzendira, ingelesa nahiz euskara ho-betzeko lanketan diharduten tal-deak, artearen historiari buruz-ko taldea, informatika ikasketakjasotzen dituen taldea, eta tailerezberdinen bitartez memorialantzen duten ikasketa teknike-tako taldea. «Azken ikastarohauei, ez-araututakoak deitzen

Badira erretiroa hartu ondoren, informatika mundura jauzi egitea erabaki duten ikasleak. JOSU ARTUTXA

Bertan duten adinnahiz kulturaniztasuna osoaberasgarria dahezkuntzarentzat

Eskualdean ia 600 pertsona daudeTolosako etaVillabonako eskoletanmatrikulatuta

06 TOLOSA HEZKUNTZA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko otsailaren 15a

Page 7: J. ARTUTXA Inoiz ez omen da berandu ikasteko · 2018. 2. 14. · Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak Amasa-Villabonan eta Tolosan daude, eta ia 600 pertsona daude matrikulatuta.

zaie, gerora, inolako titulu ofizia-lik lortzen ez dutelako», gehitzendu Pascualek. Lehen aipatutako-ez gain, bada azken talde bat:Unibertsitatera sartzeko presta-tutako taldeak. 25 nahiz 45 urte-tik gorakoei eskainitako ikasketamota da, eta Prestakuntza Profe-sionaleko zikloetan dihardute-nentzat ere bai. Bertan aritzekoordea, beharrezkoa da Derrigo-rrezko Bigarren Hezkuntzako ti-tulua lortzea.Marcos eta Raquelen kasua,

oso ezberdina da. Lehenak, erre-tiroa hartu ondoren, informatikamundura jauzi egitea erabakizuen, eta ikastaro horretan ari-tzen da egunean hiru orduz.«Guzti honen inguruko ezagutzahandirik ez nuenez, ikasten ja-rraitu ahal izateko nago hemen,oso gustura gainera». Bigarrena,aldiz, Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako gradua lortzekoikasten ari da. «Bere garaian, al-ferkeriagatik edo ez nuen ezeregin, eta hemen, oraingoz, askogustatzen zaizkit bai funtziona-mendua, baita metodologia ere».

Lehen aipatu bezala, bertanikasten duten etorkinen kantita-tea, anitza da. Beraiekin, ordea,ez dira denbora askoz egoten biikasleak. Hala ere, elkarbizitzariburuz galdetzean, argi dute ikas-leen arteko harremanak osoonak direla. «Nahiz eta adin ez-berdinetakoak izan, gela bereanhasiberri ugari egoten dira, etahorrek, gauzak errazten ditu»,dio Marcosek.«Tolosako ikastetxea zerbai-

tek nabarmentzen badu, hori di-bertsitatea da; denetik aurki de-zakezulako hemen», aitortzendu Pascual zuzendariak. Badira,18 betetzean, titulurik gabe aur-

Helduen hezkuntzarako bidea bada Tolosa eta Villabonan. J.A.

HEZKUNTZA TOLOSA 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko otsailaren 15a

kitzen direnetatik hasi, eta fami-lia jaioterrian utzita etorri etagoizeko lanaldia burutu ostean,arratsaldean ikastera etortzendiren ikasleetaraino joan gaitez-ke. 18, 45 edota 54 urte dituztengazte nahiz helduak daude.«Baina, benetan deigarrienazera da: behin ikastaroa amaitueta titulua lortu ostean, askok,ea beste ikasketaren batean ma-trikulatu daitezkeen galdetzendizutela», eta jarraitzen du,«momentu batez bada ere, be-raientzat liberazio bat delakohona etortzea, hiru ordu izatendituzte eta laneko arazoez, etxe-ko lanez nahiz bestelako eginbe-harrez ahazteko».

EUSKARARI LEKUTXOAHala ere, hiru ordu horietan,hau da, ikasgela barruan sartutadauden momentuan, materiaezberdinen inguruko azalpe-nak, gazteleraz ematen dituzte.Hobeto esanda, gazteleraz ikas-ten da bertan, hein handi bateanbehintzat. «Gehien erabiltzenden hizkuntza da, eta hortaz,

ikasgaiak (matematika, teknolo-gia, giza zientziak…) erdaraz ira-kasten ditugu. Lehen azaldumoduan, etorkinak dira ikaslegehienak, eta beraien beharreta-ra ahalik eta egokien moldatzeada lehen eginbeharra, ditugunbaliabideekin», aipatzen du Pas-cualek.Halaber, euskalduntze-proze-

su bat aurrera eramaten saia-tzen dira Helduentzako Hez-kuntza Iraunkorreko zentroan,eta ez-araututako ikasketen ba-rruan, badira hizkuntzen erabi-leran eta lanketan trebatzen ari-tzen diren zenbait talde. Hiz-kuntza horiek, euskara eta

ingelesa dira, eta euskararen ba-rruan, bi taldetan banatzen diraikasleak: oinarrizko edo fun-tsezko maila dutenak eta mailaaurreratuagoa dutenak. «Asteanzortzi ordu eskaintzen zaizkiehizkuntzen inguruko klaseei,eta horietatik 4 gaztelerari, bieuskarari eta beste bi ingelesa-ri», dio Pascualek. Bestalde, ai-tortu beharra dauka, «irakaslea-ri euskaraz hitz eginez gero,hauek ez dutela arazorik ikasle-ek aukeratzen duten hizkuntzanerantzuteko».

AURRERANTZEAN ZER?Etorkizunari buruz galdetuzgero, bai Raquel baita Marcosenhelburua edo nahia, ikasten ja-rraitzea litzateke. «Nik, sare so-zialetan trebatzen jarraitu nahi-ko nuke, eta informatikari dago-kionez, maila aurreratuagobatean egon nahiko nuke dato-rren urtean», dio Marcosek. Ra-quelek, berriz, argi dauka:«Ondo bidean, datorren urtekootsailean jasoko dut titulua, etaondoren, unibertsitatera sartuahal izateko ikastaroan emannahiko nuke izena, edo bestela,goi-mailako graduren bateanhasi».Urtarrilaren 26a. Hura izan

zen HHI-ko egutegian gorrizmarkatu zuten eguna. Egun ho-rretan bertan hasi baitzirenikasturte berrirako matrikulaziokanpainarekin. Hori dela eta,nahi edo behar duenak, badu zereta non ikasi: tituluren bat atera,informatikaren eta teknologiaberrien munduan ausartu, eus-kara nahiz ingeles mailak hobe-tu… Pascualek ikasle berriei ber-tara joan eta instalakuntzakikustera animatzen die: «Ezagu-tu dezatela gure eskaintza, ka-paz izango ote direnaren beldurhori alde batera utzi eta erronkaberriei aurre egin diezaietela,hain erraldoia ez den jauzi horieman dezatela, gerora, moduriknaturalenean egiten delako».

Ikastaroak hiru ordukoak izan ohi dira. J.A.

Ikasle gehienaketorkinak dira etaberaien beharretaramoldatzen saiatzen dira

Gehien erabiltzenduten hizkuntzagaztelera da, bainaeuskalduntze-prozesubat ere abiarazten dute

Page 8: J. ARTUTXA Inoiz ez omen da berandu ikasteko · 2018. 2. 14. · Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak Amasa-Villabonan eta Tolosan daude, eta ia 600 pertsona daude matrikulatuta.

«Selfie, selfie» kliskbat eta lehiaketaraInauteri Selfie lehiaketa martxan da sari bikainekin; igo argazkiak webgunera hilaren 22a baino lehen

Erredakzioa

Mugikorrik gabe ez goaz inora.Eta inauterietan ere egun bakoi-tzeko momentuak edota mozo-rroak irudi bidez jaso gabe ezinizaten da geratu. Tartean, nolaez, selfiak ateratzen dituzu, ezta?Bada, beste urte batez, argazkirikonenak edota berezienak saritunahi ditu TOLOSALDEKO ATARIA-k.

Argazkiak ataria.euswebgu-

nean dagoen formularioaren bi-dez bidali beharko dira otsaila-ren 22a, osteguna, baino lehen.Lehiaketan parte hartzeko oina-rriak eta bestelako informazioguztia bertan aurkituko duzu.

Gogoratu, Atarikidea baldinbazara izenaren ondoan zureharpide zenbakia idatzi beharkoduzula.

Beraz, errepasatu ateratako ar-gazkiak eta parte hartu.

SARI EDERRAK ESKURAEpaimahaiaren saria bi pertso-nentzako bi gaueko egonaldiaizango da, gosariarekin, NekaturNekazalturismo Elkartearen es-kutik. Erabiltzaileen saria esku-ratzen duenak Matias Gorrotxa-tegi jatetxean bi pertsonentzakootordu bat eskuratuko du, etaatarikideen saria, berriz, LurlanBistrot-en eskutik bi lagunentza-ko otordua izango da.

Amaia Peralesek bidali du ‘Zonbie ezkontza’ argazkia lehiaketara. A. PERALES

OSTEGUNA 15AGENDA

Deialdiak

Berastegi.Emakumearen Nazioar-teko Eguna antolatzeko bilera irekiaizango da. Herritarrei parte hartzekodeia egiten zaie. 20:30ean, udale-txean.Tolosa.En realidad, nunca estuvisteaquí, filma. Zine foruma, 19:15 eta21:45ean. Leidorren.Tolosa.Tomas Hernandezek azke-nengo 50 urtetan egindako kartelenerakusketa. Aranburu jauregian.Tolosa.Elena Odriozolaren ilustra-zioen erakusketa. GKo galerian.Zizurkil.Torturaren aurkako eguna.Torturaren egia itzaletik argira, era-kusketa. Ilustrazio eta lan desberdi-nez osatutako erakusketa izangoda. Liburutegian.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualde-ko berriak, Iker Ibarluzearekin egu-raldia, Irene Arin Kale Kantoitik, hel-duen tertulia.12:00-13:00. Entzuteko Jaioak.Musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea.ArrosaSarearen magazina.18:00-20:00. Goizeko saioek utzi-tako onena.21:00. Ataria iluna.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Olarreaga Aranburu, I. Korreo kalea,2. Telefonoa: 943 670128.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Aldaketa nabarmenadator. Batetik eguraldia la-saitu, euri konturik ez dugu

izango egun guztian zehar. Hego-haizea sartuko zaigu, tarteka bizi sa-mar, batez ere egunaren bigarrenzatian. Erdi eta goi mailako geruze-tan oso aire epela sartuko da, 16-17gradu, udaberri ukituko tenperatura.Zerua goizean argiago, arratsaldeanhodei gehiago.ihar, eguna 00

Bihar.Hego haizea egunguztian zehar, tartekabizi.Tenperatura berriz ere

epela, nahiz eta zertxobait behera-xoago geratu (15-17 gradu). Goi mai-lako hodei dezente.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2018KO OTSAILAK 15Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM