Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi ......PRENTSA-OHARRA 1 /7 ORRIALDEA...

7
PRENTSA-OHARRA 1 /7 ORRIALDEA Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi txapa-kolpe izan dira 20 urtetan Trafiko-istripu batean hildako bakoitzak 5,6 pertsona maite “kaltetzen” ditu batez beste Gurutzetako Ospitalean artatu dira autonomia-erkidego osoan izandako trafiko-istripuetako lesionatu gehien 22/10/2019 Euskadin 1,72 milioi txapa-kolpe izan dira azken 20 urteotan. Hau da, ibilgailuen artean egunero 235 talka gertatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Horixe da Gogoeta batzuk Euskadiko trafiko-istripuei buruz txostenak dakartzan ondorioetako bat. UNESPAk egin du txosten hori, trafiko- istripuengatiko zuzeneko kalte-ordainen hitzarmenen XXV. urteurrena dela-eta. Azterlana Seguru gaude ekimenaren barruan sartzen da, aseguru-kultura sustatzea eta aseguruak gizartean duen balioa ezagutaraztea helburu dituen ekimenean, hain zuzen. Talka arinak hirietako trafikoan gertatu ohi dira, eta auto-ilarei hertsiki loturik daude. Errepideetako ezbehar-mota hori lurralde jakin bateko ekonomiaren bilakaeraren adierazgarri da. Oparoaldiko urteetan, kolpe gehiago gertatzen dira kaleetan trafiko gehiago dagoelako lantokira egiten diren joan- etorriengatik edo aisialdikoengatik. Krisialdietan, berriz, kolpe gutxiago izaten dira langabeziagatik eta jendeak gastuak murrizten dituelako. Euskadiko datuak dinamika horren erakusgarri dira. Ibilgailuen artean talka arin gehienak 1999ko, 2000ko eta 2007ko ekitaldietan gertatu dira. Horiek guztiak hazkunde makroekonomikoa izan zen ekitaldiak dira. Errepideetako ezbehar-tasa 2008ko krisialdia heldu zenean hasi zen jaisten, eta 2013an mailarik baxuenera iritsi zen. Bizkaian izan dira Euskadiko trafiko-istripu arinen erdia baino zertxobait gehiago (guztizkoaren % 53a) autonomia-erkidego osoko hiri-kontzentraziorik handiena hartzen duelako bere baitan: Bilbo eta Nerbioi Ibaiaren inguruko udalerriak, Bilbo Handia esaten zaiona, alegia. Gipuzkoako lurraldean gorabeheren % 32 gertatu da; Araban, berriz, gainerako % 15a. Espainia osoan, urtean zehar forma gutxi-asko homogeneoan banatzen dira txapa-kolpeak; abuztuan pixka bat jaisten dira oporrengatik herrialdeko hiri handiak hustu egiten direlako. Udako geldialdi hori are nabarmenagoa da Euskadin. Gainera, euskal lurralde guztietan nabaritzen da, pareko intentsitatearekin. Asteko egunen arabera aztertuz gero, lanegunak beti ibilgailuen trafikorako arazotsuenak izaten direla ikusten da. Errazagoa da istripu bat izatea astelehenetik ostiralera (eta batez ere azken egun horretan), asteburuan baino. Igandeak bereziki lasaiak izaten dira, berriz ere, jaieguna denez kaleetan dabiltzan ibilgailuen kopurua txikiagoa izaten delako. Euskal Autonomia Erkidego osoan nahiz hiru lurraldeetako bakoitzean nabaritzen da dinamika hori. CICOS sistemaren datuek erakusten dute 2010eko otsailaren 11 izan zela azken 20 urteotan Euskadin gidatzeko egunik okerrena. Izan ere, egun horretan 718 talka izan ziren bertan. Ohikoa baino hiru aldiz gehiago. Larritasunari dagokionez, egun haren atzetik datoz 2018ko otsailaren 28a eta 1999ko maiatzaren 14a. Egun horiek guztiek ezaugarri komun bat izan zuten: eguraldi txarra. Izan ere, txapa- kolpeek bat-batean gora egiten dute elurteak edo euri-jasak izaten diren egunetan. Istripu larriei buruzko datuak Aseguruak kale eta errepideetan izandako biktimei buruzko informazioa ere badauka zirkulazio- istripuetan izandako kalte pertsonalak baloratzeko sistemari esker, Trafiko-baremo izenaz ezagutzen dena. Entitateek TIREARI ematen dioten informazio-iturri horren arabera, Euskadin biktimadun 7.642 istripu gertatu ziren 2018an. Edo, bestela esanda, eragindakoei mediku-arreta eman beharreko talka bat egon zen ordubete eta 10 minutuan behin. Biktimadun ezbeharren % 55,4 Bizkaian gertatu zen. Gipuzkoan % 25,5, eta gainerako % 19,1 Araban.

Transcript of Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi ......PRENTSA-OHARRA 1 /7 ORRIALDEA...

Page 1: Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi ......PRENTSA-OHARRA 1 /7 ORRIALDEA Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi txapa-kolpe izan dira

PRENTSA-OHARRA

1 /7 ORRIALDEA

Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da

Euskadin 1,7 milioi txapa-kolpe izan dira 20 urtetan

Trafiko-istripu batean hildako bakoitzak 5,6 pertsona maite “kaltetzen” ditu batez beste

Gurutzetako Ospitalean artatu dira autonomia-erkidego osoan izandako trafiko-istripuetako lesionatu gehien

22/10/2019 Euskadin 1,72 milioi txapa-kolpe izan dira azken 20 urteotan. Hau da, ibilgailuen artean egunero 235 talka gertatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Horixe da Gogoeta batzuk Euskadiko trafiko-istripuei buruz txostenak dakartzan ondorioetako bat. UNESPAk egin du txosten hori, trafiko-istripuengatiko zuzeneko kalte-ordainen hitzarmenen XXV. urteurrena dela-eta. Azterlana Seguru gaude ekimenaren barruan sartzen da, aseguru-kultura sustatzea eta aseguruak gizartean duen balioa ezagutaraztea helburu dituen ekimenean, hain zuzen.

Talka arinak hirietako trafikoan gertatu ohi dira, eta auto-ilarei hertsiki loturik daude. Errepideetako ezbehar-mota hori lurralde jakin bateko ekonomiaren bilakaeraren adierazgarri da. Oparoaldiko urteetan, kolpe gehiago gertatzen dira kaleetan trafiko gehiago dagoelako lantokira egiten diren joan-etorriengatik edo aisialdikoengatik. Krisialdietan, berriz, kolpe gutxiago izaten dira langabeziagatik eta jendeak gastuak murrizten dituelako. Euskadiko datuak dinamika horren erakusgarri dira. Ibilgailuen artean talka arin gehienak 1999ko, 2000ko eta 2007ko ekitaldietan gertatu dira. Horiek guztiak hazkunde makroekonomikoa izan zen ekitaldiak dira. Errepideetako ezbehar-tasa 2008ko krisialdia heldu zenean hasi zen jaisten, eta 2013an mailarik baxuenera iritsi zen.

Bizkaian izan dira Euskadiko trafiko-istripu arinen erdia baino zertxobait gehiago (guztizkoaren % 53a) autonomia-erkidego osoko hiri-kontzentraziorik handiena hartzen duelako bere baitan: Bilbo eta Nerbioi Ibaiaren inguruko udalerriak, Bilbo Handia esaten zaiona, alegia. Gipuzkoako lurraldean gorabeheren % 32 gertatu da; Araban, berriz, gainerako % 15a.

Espainia osoan, urtean zehar forma gutxi-asko homogeneoan banatzen dira txapa-kolpeak; abuztuan pixka bat jaisten dira oporrengatik herrialdeko hiri handiak hustu egiten direlako. Udako geldialdi hori are nabarmenagoa da Euskadin. Gainera, euskal lurralde guztietan nabaritzen da, pareko intentsitatearekin.

Asteko egunen arabera aztertuz gero, lanegunak beti ibilgailuen trafikorako arazotsuenak izaten direla ikusten da. Errazagoa da istripu bat izatea astelehenetik ostiralera (eta batez ere azken egun horretan), asteburuan baino. Igandeak bereziki lasaiak izaten dira, berriz ere, jaieguna denez kaleetan dabiltzan ibilgailuen kopurua txikiagoa izaten delako. Euskal Autonomia Erkidego osoan nahiz hiru lurraldeetako bakoitzean nabaritzen da dinamika hori.

CICOS sistemaren datuek erakusten dute 2010eko otsailaren 11 izan zela azken 20 urteotan Euskadin gidatzeko egunik okerrena. Izan ere, egun horretan 718 talka izan ziren bertan. Ohikoa baino hiru aldiz gehiago. Larritasunari dagokionez, egun haren atzetik datoz 2018ko otsailaren 28a eta 1999ko maiatzaren 14a. Egun horiek guztiek ezaugarri komun bat izan zuten: eguraldi txarra. Izan ere, txapa-kolpeek bat-batean gora egiten dute elurteak edo euri-jasak izaten diren egunetan.

Istripu larriei buruzko datuak

Aseguruak kale eta errepideetan izandako biktimei buruzko informazioa ere badauka zirkulazio-istripuetan izandako kalte pertsonalak baloratzeko sistemari esker, Trafiko-baremo izenaz ezagutzen dena. Entitateek TIREARI ematen dioten informazio-iturri horren arabera, Euskadin biktimadun 7.642 istripu gertatu ziren 2018an. Edo, bestela esanda, eragindakoei mediku-arreta eman beharreko talka bat egon zen ordubete eta 10 minutuan behin. Biktimadun ezbeharren % 55,4 Bizkaian gertatu zen. Gipuzkoan % 25,5, eta gainerako % 19,1 Araban.

Page 2: Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi ......PRENTSA-OHARRA 1 /7 ORRIALDEA Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi txapa-kolpe izan dira

PRENTSA-OHARRA

2 /7 ORRIALDEA

Talkek 10.000 biktima inguru eragin zituzten. Istripua izandako gehienek kalte arinak izan zituzten. Zehazki, 7.612 pertsonek aldi baterako sekuelak izan zituzten. Alabaina, 2.355 pertsonek sekuela iraunkorren bat izan zuten istripuaren ondoren. Gainera, iaz euskal errepideetan bizia galdu zuten 42 pertsonei dagokienez, 15 kasutan automobilaren nahitaezko aseguruaren kalte-ordaina jaso zen. Heriotza horiek beste 84 pertsonei zuzenean eragin zieten: hildakoaren pertsona maiteei, alegia, “kaltedun”tzat hartu ziren eta kalte-ordaina jaso zuten Baremoaren irizpideekin bat etorriz. 5,6 kalteduneko ratioa ateratzen da zendutako pertsona bakoitzeko. Espainiako batezbestekoa baino dezente handiagoa, hura 4,4 kaltedunekoa baita hildako bakoitzeko.

Euskadin izandako biktimadun trafiko-istripuei buruzko azterketak erakusten du urteko lehenengo seihilekoa bigarrena baino arazotsuagoa dela. Izan ere, hilabetearen iraupenari begira (28, 30 edo 31 egun) eta dagozkion sei hilabeteetako bakoitzak urte osoan duen pisu erlatiboari begira izan beharko luketen baino gorabehera gehiago izaten dira urtarrila eta ekaina bitartean. Asteko egunen arabera aztertuz gero, berriz, lanegunetan asteburuetan baino hildako eta zauritu gehiago izaten dela baieztatzen da.

Biktima gehien artatzen dituzten osasun-zentroak

Arau orokor gisa, aseguruak bere gain hartzen ditu trafiko-istripuetatik eratorritako gastu medikuak. Titulartasun publikoko nahiz pribatuko zentroetan artatutako biktimak izan. Horretarako, aseguruak erkidegoetako osasun-sistemekin sinatutako osasun-laguntzako hitzarmenak baliatzen ditu, bai eta osasun-operadore pribatuekin sinatutakoak ere.

CAS datu-baseak erakusten du, 2017. urtean (eskuragarri dagoen informazio berriena), 24.576 espediente izapidetu zirela. Espediente horietatik % 51,6 Bizkaian artatutako lesionatuak izan ziren, % 31,8 Gipuzkoan, eta gainerako % 16,5 Araban.

Euskadin, automobilen aseguru-etxeen kontura egindako zerbitzuen % 65 titulartasun publikoko zentroetan gauzatu ziren. Egindako jarduketen banaketa geografikoa oso zabala da Euskal Autonomia Erkidegoko ospitale eta kliniken artean. Gurutzetako Ospitaleak (Barakaldo, Bizkaia) jaso zituen biktima gehien. Zehazki, kasuen % 14,3 artatu zituen. Haren atzetik datoz Donostian kokatutako bi zentro: Donostialdea ESI (Donostiako Unibertsitate Ospitalea eta Ekialde Eskualdea barne hartzen dituen erakundea) (% 9,6) eta Policlínica Gipuzkoa (% 9,5).

Argitaratzailearentzako oharra:

Seguru Gaude aseguruak gizartean duen balioa ezagutarazteko plana da, UNESPAk 2016tik garatzen duena. Asegurugintza jendearengana hurbiltzea eta sektore horrek gizartean betetzen duen eginkizuna ezagutaraztea ditu helburu. Ekimen horri buruzko informazio gehiago eskuragarri dago www.estamos-seguros.es webgunean, baita sare sozialetan dituen profiletan ere (Facebook, Twitter, Linkedin y Youtube).

Tecnologías de la Información y Redes para las Entidades Aseguradoras (TIREA) enpresa 1997an sortu zen, Espainiako asegurugintzaren erantzun gisa, helburu komunak lortzeko asegurugintzan beharrezkoa den komunikazioa eta lankidetza bideratzeko baliabide eraginkor, seguru eta ekonomiko bat ezartzeko xedearekin. Helburu horien artean daude entitateen arteko informazio-fluxua arintzea, ezbeharren barne-kudeaketako kostuak murriztea eta, azken batean, aseguratuei ematen zaien zerbitzua hobetzea. 130 aseguru-etxek baino gehiagok osatzen dute enpresa horren akziodun-taldea, neutraltasunez eta modu independentean jarduten duena.

UNESPA Aseguruen Enpresa Elkartea da. 200 aseguru-etxe eta berraseguru-etxe inguru ordezkatzen ditu, Espainiako merkatuko aseguruen negozio-bolumenaren % 98a hartzen dutenak gutxi gorabehera. 1977az geroztik, bere bazkideen interesen ordezkaria da Estatuko nahiz nazioarteko edozein motatako erakunde eta instituzioren aurrean.

Page 3: Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi ......PRENTSA-OHARRA 1 /7 ORRIALDEA Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi txapa-kolpe izan dira

PRENTSA-OHARRA

3 /7 ORRIALDEA

ERANSKINA

Taula/Irudia 1: Euskadin eta Espainian azken 20 urteetan bitartekaritza egindako txapa-kolpeen datuak.

Urtea Araba Gipuzko

a Bizkaia

Euskadi guztira

Espainia

1999 14.186 33.706 57.104 104.996 1.862.310

2000 13.847 31.025 52.434 97.306 1.781.288

2001 14.113 29.437 50.029 93.579 1.740.941

2002 13.256 28.024 47.770 89.050 1.717.397

2003 13.969 28.556 48.846 91.371 1.800.867

2004 13.795 27.917 47.810 89.522 1.840.398

2005 14.038 28.021 47.073 89.132 1.895.368

2006 14.359 29.227 48.114 91.700 2.070.248

2007 15.098 30.885 49.906 95.889 2.242.916

2008 14.363 29.310 49.080 92.753 2.077.820

2009 13.794 28.127 47.344 89.265 2.048.715

2010 13.741 26.265 46.038 86.044 1.980.099

2011 12.854 25.235 43.624 81.713 1.907.920

2012 12.001 23.756 40.344 76.101 1.783.707

2013 11.592 22.411 38.632 72.635 1.731.722

2014 11.374 22.954 38.692 73.020 1.743.234

2015 11.801 23.438 39.260 74.499 1.802.432

2016 11.972 24.221 39.768 75.961 1.866.822

2017 12.418 24.371 39.499 76.288 1.925.750

2018 12.158 23.584 38.823 74.565 1.940.490

Guztira

264.729 540.470 910.190 1.715.389 37.760.44

4

Taula/Irudia 2: Txapa-kolpe gehieneko 10 datak Euskadin 1999 eta 2018 bitartean (Gorabeherak CICOS).

Data Gorabeher

ak Desbideratz

ea

2010eko otsailaren 11, osteguna 718 % 205,76

2018ko otsailaren 28a, asteazkena 649 % 176,38

1999ko maiatzaren 14a, ostirala 612 % 160,62

2010eko martxoaren 8a, astelehena 576 % 145,29

2001eko azaroaren 9a, ostirala 545 % 132,09

1999ko azaroaren 2a, asteartea 544 % 131,66

2015eko otsailaren 4a, asteazkena 525 % 123,57

2009ko abenduaren 18a, ostirala 520 % 121,44

2006ko urtarrilaren 27a, ostirala 507 % 115,91

2017ko abenduaren 1a, ostirala 504 % 114,63

Page 4: Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi ......PRENTSA-OHARRA 1 /7 ORRIALDEA Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi txapa-kolpe izan dira

PRENTSA-OHARRA

4 /7 ORRIALDEA

Taula/Irudia 3: Txapa-kolpeen urterokotasuna hilabeteka Euskadin eta Espainian.

Taula/Irudia 4: Txapa-kolpeen urterokotasuna astegunka Euskadin eta Espainian.

% 0

% 1

% 2

% 3

% 4

% 5

% 6

% 7

% 8

% 9

% 10

Hilabetearen iraupena Espainia Euskadi

% 0

% 2

% 4

% 6

% 8

% 10

% 12

% 14

% 16

% 18

% 20

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea

Urteko egunak Espainia Euskadi

Page 5: Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi ......PRENTSA-OHARRA 1 /7 ORRIALDEA Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi txapa-kolpe izan dira

PRENTSA-OHARRA

5 /7 ORRIALDEA

Taula/Irudia 5: 2018an aseguruek artatutako biktimadun trafiko-istripuak Euskadin eta Espainian.

Lurraldea Istripuak Denbora-maiztasuna %

Araba 1.461 5 ordu, 59 minutu eta 45

segundoz behin. % 19,12

Gipuzkoa 1.949 4 ordu, 29 minutu eta 41

segundoz behin. % 25,50

Bizkaia 4.232 2 ordu, 4 minutu eta 12

segundoz behin. % 55,38

Euskadi 7.642 1 ordu, 8 minutu eta 47

segundoz behin. % 100,00

Espainia 216.535 2 minutu eta 26 segundoz behin

Taula/Irudia 6: Aseguruek artatutako istripu-biktimak Euskadin eta Espainian, tipologiaren arabera.

Kategoria Araba Gipuzkoa Bizkaia Euskadi Espainia

Hildakoak 3 5 7 15 892

Kaltedunak 12 28 44 84 3.908

Aldi baterako ezintasunak 1.444 1.700 4.468 7.612 221.967

Sekuelak 368 586 1.401 2.355 63.841

Zuzeneko biktimak guztira 1.815 2.291 5.876 9.982 286.700

Biktimak guztira 1.827 2.319 5.920 10.066 290.608

Biktima bat... 178 bizt. 306 bizt. 191 bizt. 215 bizt. 161

Taula/Irudia 7: Biderkatzailea kaltetuak/hildako Euskadin eta Espainian

4,0

5,6

6,3

5,6

4,4

Araba Gipuzkoa Bizkaia Euskadi Espainia

Page 6: Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi ......PRENTSA-OHARRA 1 /7 ORRIALDEA Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi txapa-kolpe izan dira

PRENTSA-OHARRA

6 /7 ORRIALDEA

Taula/Irudia 8: Trafiko-istripuan izandako heriotzek kaltetuak, hildakoarekiko duten harremanaren arabera.

Kategoria Araba Gipuzkoa Bizkaia Euskadi Espainia

Ezkontidea % 22,22 % 20,00 % 6,45 % 13,33 % 11,37

Anaia/Arreba % 44,44 % 30,00 % 48,39 % 41,67 % 34,76

Semea/Alaba % 33,33 % 40,00 % 22,58 % 30,00 % 32,28

Gurasoa % 0,00 % 10,00 % 22,58 % 15,00 % 18,48

Ahaidea EA EA EA EA % 1,74

Biloba EA EA EA EA % 0,80

Ezkontide ohia EA EA EA EA % 0,51

Aitona/Amona EA EA EA EA % 0,06

Taula/Irudia 9: Euskadin egindako osasun-laguntzako jarduketak, probintzien arabera.

Taula/Irudia 10: Euskadin egindako jarduketak, lurraldearen eta zerbitzu-emailearen eremuaren arabera

Probintzia Pribatua Publikoa Guztira

Araba % 31,90 % 68,10 % 100

Gipuzkoa % 46,16 % 53,84 % 100

Bizkaia % 28,80 % 71,20 % 100

Euskadi % 34,84 % 65,16 % 100

% 16,5

% 31,8

% 51,6

Araba Gipuzkoa Bizkaia

Page 7: Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi ......PRENTSA-OHARRA 1 /7 ORRIALDEA Istripu arinen erdia Bizkaian gertatu da Euskadin 1,7 milioi txapa-kolpe izan dira

PRENTSA-OHARRA

7 /7 ORRIALDEA

Taula/Irudia 11: Euskadiko osasun-laguntzako espedienteen banaketa, zentroen arabera

Probintzia Osasun-zentroa Herria %

Bizkaia Ezkerraldea-Enkarterri Gurutzetako ESI Barakaldo % 14,28

Gipuzkoa Donostialdea ESI Donostia % 9,64

Gipuzkoa Policlínica Gipuzkoa SA Donostia % 9,47

Bizkaia Bilbao-Basurto ESI Bilbo % 9,26

Bizkaia Barrualde-Galdakao ESI Galdakao % 8,39

Araba AUO Txagorritxuko egoitza Gasteiz % 6,75

Bizkaia Santurtziko San Juan de Dios Ospitalea Santurtzi % 6,18

Araba AUO Santiagoko egoitza Gasteiz % 4,50

Bizkaia Hospital Quirónsalud Bizkaia Erandio % 3,86

Bizkaia Virgen Blanca klinika Bilbo % 3,69

Araba Iquimesa Serv. Sanitarios SLU - Hospital San José Gasteiz % 3,57

Bizkaia Barakaldo-Sestao ESI Barakaldo % 2,58

Gipuzkoa Bidasoa ESI Hondarribia % 2,53

Gipuzkoa Inviza SA - Asunción Klinika Tolosa % 1,81

Gipuzkoa Goierri-Urola Garaiko ESI, Zumarragako Ospitalea Zumarraga % 1,72