Islama

6
Islama Mahoma profetak Arabian VII. mendean sortutako erlijioa da. Kronologikoki erlijio abrahamikoetan hirugarrena da, judaismoaren eta kristautasunaren ondotik, eta elementu asko jaso zituen bere aurretiko bi erlijio horietatik. Islamaren liburu sakratua Korana da , horrek errezitazioa esan nahi du; bertan Mahomak Jainkoarengandik jasotako errebelazioa azaltzen da. Hasieran, Profeta hil eta gero, errebelazioa ahoz aho igortzen zen idatzi gabe, eta hortik liburuaren izena. Islama praktikatzen duen pertsonari musulman esaten zaio eta euren tenpluak meskitak dira. ISLAMAREN BOST ZUTABEAK:

Transcript of Islama

Page 1: Islama

Islama Mahoma profetak Arabian VII. mendean sortutako erlijioa da. Kronologikoki erlijio abrahamikoetan hirugarrena da, judaismoaren eta kristautasunaren ondotik, eta elementu asko jaso zituen bere aurretiko bi erlijio horietatik.

Islamaren liburu sakratua Korana da , horrek errezitazioa esan nahi du; bertan Mahomak Jainkoarengandik jasotako errebelazioa azaltzen da. Hasieran, Profeta hil eta gero, errebelazioa ahoz aho igortzen zen idatzi gabe, eta hortik liburuaren izena.

Islama praktikatzen duen pertsonari musulman esaten zaio eta euren tenpluak meskitak dira.

ISLAMAREN BOST ZUTABEAK:·Fede-aitorpena (shahada): Allah da Jainko bakarra eta Mahoma da haren profeta. ·Otoitza (salat): egunean, egunean 5 aldiz otoitz egin behar dute Mekara begira, meskitatik muezinak dei egiten duenean. Ostirala da haien egun sakratua.

Page 2: Islama

·Limosnak ematea (zakat) : txiroei lagundu behar diete guztiek. Ondarearen %2,5 behartsuei eman behar zaie.·Baraualdia (sawm): Ramadan deiturikoa , 29 egunez , ez jan , ez edan , ez erre eta tratu sexualik ere ezin da eduki , eguzkia irteten denetik sartzen den arte . Amaieran , 3 jai egiten dira , behartsuei limosna emateko.·Erromesaldia (hajj): Mekara bizitzan behin jatea da, horretarako baliabideak izanez gero.

HISTORIAMahoma profetaren heriotzaren ostean , islamaren buru edo kalifa Abu Bakr (632-634) bihurtu zen. Haren zuzendaritzapean Arabiar Penintsularen erdialdea musulmanen menpean geratu zen. Ali Muhammaden suhiaren agintaldia Utmanen heriotzaren gaineko zalantzekin hasi zen.Hori zela eta , borroka eta Lehen Gerra Zibil Islamdarra piztu ziren, Muawiya Siriako gobernadoreak bultzatuta. Kufa hirian otoitzen ari zela Ali hil zutenean, Muawiya I.ak boterea bereganatu, Omeiatar leinua sortu eta hiriburua Damaskon ezarri zuen.Iberiar Penintsularen konkista 711n hasi zen , Guadaleteko guduan bisigodoak garaitzean. Hurrengo zortzi urteetan penintsula osoa bereganatu zuten , gehienetan tokian tokiko nobleziarekin izandako bake itunen bidez. Euskal Herrira ere iritsi ziren , Iruñean Gazteluko Plazako azken indusketen erakutsi duten moduan. Iparralderago ere joan ziren , harik eta Poitierseko guduan Karlos Martel frankoen buruzagiak garaitu zituen arte (732) .

Page 3: Islama

Konstantinopolis bera ere hartzen saiatu ziren. Porrot egindakoan, Omeiarren ospeak behera egin zuen. Azkenean, Abasidar leinuak Omeiarrak boteretik kendu zituen eta hiriburua Bagdadera aldatu zuen. Ia ia omeiarren klan osoa erail zuten, baina printze bat, Abd al-Rahman I.a , Iberiar Penintsulara heldu ahal izan zen , bizirik. Hor Kordobako Emirerria sortu zuen, abasidarren inperiotik at. Musulmanen estatu batua bereizteko lehendabiziko pausoa izan zen hura, IX.mendean zehar desegin baitzen.

ISLAMISMOIslamismoa edo Islam politikoa Islama ideologia gisa definitzen duten doktrina eta

praktika politikoei ematen zaien izena da. Musulmanen artean , islamiar legeak

Page 4: Islama

gobernaturiko gizarte – motara itzultzea eskatzen duen mugimendu politiko , sozial eta erlijiosoa da. Islamismoaren barruan ideologia – joera bat baino gehiago aurkitu daitekeen arren, helburu batek batzen ditu denak : Korana hitzez hitz interpretatuz bizi den gizarte – motara itzultzea . 1969an Muammar al Kadafik Libiako Arabiar Herri Errepublika Sozialista ezarri zuen , panislamismoa eta sozialismoa lotzen zituen erregimen – mota , eta 1979an , Ruhola Khomeini aiatolak zuzendutako iraultzaren ondorioz , errepublika islamiar bihurtu zen Iran . Harrezkero , beste herrialde batzuetan ere ezarri da Islamiar eredua , arrakastaz : Sudanen , Pakistanen , Txetxenian eta talibanen mende dauden Afganistango lurraldeetan adibidez ; Saudi Arabian ere bai , baina askok ez dute islamiartzat hartzen herrialde hura , aberatsen eta pobreen arteko aldeak direla eta . Berez , demokraziaren alde eta diktaduraren aurka daude , islamiarren eredua “shura” baita . Bertan , buruzagia gizartearekin harremanetan dago ; beren beharrez , ideiez galdetu , eta herriak esaten dienaren arabera jokatu behar dute . Hala ere , gaurko buruzagi batzuek hori ahaztu eta diktadore gisa jokatzen dute, Iranen eta Sudanen adibidez, nahiz eta egoera hori behin-behinekotzat duten. Jordanian eta Turkian, aldiz, modu arrakastatsuagoan ezarri dira demokraziak.

Page 5: Islama

Politika ekonomikoan, islamiar gehienek demokrazia sozialetik gertu dagoen sistema defendatzen dute , eta eredu horretatik urruntzen direnek gehiago jotzen dute kapitalismo aldera, komunismora baino. Islamiar mugimendu batzuk indarkeriaren aldeko dira , eta estatuari izaera erlijiosoa emateko bide gisa ikusten dute.1992ean Aljeriako hurteskundeetan Salbazioko Fronte Islamiarrak irabaz ez zezan , agintean zeudenek estatu – kolpe bat eman eta legez kanpo utzi zuten. Horren ondorioz ,gerra zibila piztu zen armadaren eta islamiar taldeen artean.