ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren...

12
TXIRRINDULARITZA ERORIKO BATEK AHULDU EGIN DU CALVO 2. ORRIALDEA ATLETISMOA NAVASCUES GAUR ARIKO DA, ETA FERNANDEZ BIHAR 3. ORRIALDEA R URREZKO DOLUMINAK Amagoia Iban 32 urte M aratoi eguna Rion. Emakumeena. Gaur egun nor- mal-normal ikus- ten duguna anormala zen erabat duela 32 urte: zortzi Olinpiar Joko beteko ditu gaur; gaztetxo bat besterik ez da. Los Angele- sen izan zen lehen aldia; Joan Benoitek irabazi zuen. Haren izena gogoratzeko Internetera jo behar izan dut, egia esan behar badizuet. Gaby Andersenena, aldiz, ez dut inon begiratu beha- rrik izan. Maratoi hartan parte hartu zuen, eta, 42 kilometro 30 graduko eguzki-galdatan egin osteko deshidratazio larriak jota, 6 minutu behar izan zituen estadiora sartu eta helmugara bitarteko 200 metroak egiteko. Zabuka eta sigi-sagaka ageri zen gure etxeko telebista pantaila txikian. Amaigabeak izan ziren minutu haiek. Helmuga inork lagundu gabe zeharkatzea lortu zuenean, negar egin nuen; ez nuen ezertaz ezagutzen. Hau idazteko akordatze hutsarekin, negargura eman dit atzera. Andersenek hobera egin ala txa- rrera, horren arabera erabaki nahi izan zuten batzuek emaku- meen maratoia Olinpiar Jokoe- tatik betirako desagertu ala beti- rako finkatu. Hobera egin zuen, bistan denez. Olinpiar estadioe- ko nolabaiteko agorafobia utzi zidan niri betirako: beldurra ematen didate ordutik jendez betetako estadioek. 35 urteko igerilari batek urrezko domina irabazi duela esan dute telebistaz, adina zen albistea. Gaby Andersenen 1984ko maratoiaren istorioa kontatu diet segidan etxeko gaz- teenei; amona zahar bat ematen dudala esan didate. Maratoiaren antipodei, 100 metroetako sail- katze saioei begira aritu gara gero. Usain Bolt bera ere aiton- duta dagoela erantsi dute lotsa- gabeek. Gaur zortzi beteko ditu 30 urte. Distira berezirik gabe, baina bere lasterketa irabazi du. Gatlinek marka nabarmen hobea egin du. Ni jamaikarraren alde, hala ere. Doluminak. Agurefobikoei. ISILIK, HASTERA DOA BERRIAIGANDEA, 2016KO ABUZTUAREN 14A USAIN BOLT JAMAIKARRA DA BERRIZ ERE FABORITO NAGUSIA BIHAR GOIZALDEAN 100 METROKOAN URREA IRABAZTEKO. HIRUGARRENA LUKE JARRAIAN 6. ORRIALDEA BERND THISSEN / EFE

Transcript of ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren...

Page 1: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

TXIRRINDULARITZAERORIKO BATEKAHULDU EGIN DU CALVO

2. ORRIALDEA

ATLETISMOA NAVASCUESGAUR ARIKO DA, ETA FERNANDEZ BIHAR

3. ORRIALDEA

RURREZKODOLUMINAKAmagoia Iban

32 urte

Maratoi eguna Rion.Emakumeena.Gaur egun nor-mal-normal ikus-

ten duguna anormala zen erabatduela 32 urte: zortzi OlinpiarJoko beteko ditu gaur; gaztetxobat besterik ez da. Los Angele-sen izan zen lehen aldia; JoanBenoitek irabazi zuen. Harenizena gogoratzeko Internetera jobehar izan dut, egia esan beharbadizuet. Gaby Andersenena,aldiz, ez dut inon begiratu beha-rrik izan. Maratoi hartan parte

hartu zuen, eta, 42 kilometro 30graduko eguzki-galdatan eginosteko deshidratazio larriak jota,6 minutu behar izan zituenestadiora sartu eta helmugarabitarteko 200 metroak egiteko.Zabuka eta sigi-sagaka ageri zengure etxeko telebista pantailatxikian. Amaigabeak izan zirenminutu haiek. Helmuga inorklagundu gabe zeharkatzea lortuzuenean, negar egin nuen; eznuen ezertaz ezagutzen. Hauidazteko akordatze hutsarekin,negargura eman dit atzera.

Andersenek hobera egin ala txa-rrera, horren arabera erabakinahi izan zuten batzuek emaku-meen maratoia Olinpiar Jokoe-tatik betirako desagertu ala beti-rako finkatu. Hobera egin zuen,bistan denez. Olinpiar estadioe-ko nolabaiteko agorafobia utzizidan niri betirako: beldurraematen didate ordutik jendezbetetako estadioek.

35 urteko igerilari batekurrezko domina irabazi duelaesan dute telebistaz, adina zenalbistea. Gaby Andersenen

1984ko maratoiaren istorioakontatu diet segidan etxeko gaz-teenei; amona zahar bat ematendudala esan didate. Maratoiarenantipodei, 100 metroetako sail-katze saioei begira aritu garagero. Usain Bolt bera ere aiton-duta dagoela erantsi dute lotsa-gabeek. Gaur zortzi beteko ditu30 urte. Distira berezirik gabe,baina bere lasterketa irabazi du.Gatlinek marka nabarmenhobea egin du. Ni jamaikarrarenalde, hala ere.

Doluminak. Agurefobikoei.

ISILIK, HASTERA DOA

BERRIA IGANDEA, 2016KO ABUZTUAREN 14A

USAIN BOLT JAMAIKARRA DA BERRIZ ERE FABORITONAGUSIA BIHAR GOIZALDEAN 100 METROKOAN URREA IRABAZTEKO. HIRUGARRENA LUKE JARRAIAN

6. ORRIALDEA

BE

RN

D T

HIS

SE

N /

EF

E

Page 2: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

Unai Zubeldia

Kolpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi-rugarren postuankokatu, bi itzuli

falta zirela buruan jarri, eta keirinprobako bigarren kanporaketakontrolpean zeukan Tania Cal-vok. Pistaren behealdea lehenetsizuen gasteiztarrak, baina, metrogutxiago eginda ere, aurrera eginezinik gelditzeko arriskua izatenda horrelakoetan. Bosgarren pos-turaino atzera eginda zihoan itzu-li bakarra falta zenean, eta orduanhasi ziren komeriak.

Atzetik aurrerako lanean, de-rrigor kanpoaldera egin beharizan zuen, baina Virginie Cuefffrantziarra Laurine van Riessenherbeheretarrarekin trabatu,bat-batean eskuinera egin, etahankaz gora joan ziren Calvo etaOlivia Podmore Zeelanda Berri-koa. «Pista berri-berri dago, eta,ondorioz, egurra gogorra dagooraindik», adierazi zion BERRIAriostegunean, lehiatzen hasi aurre-tik, eta ondo probatu zuen zorua-ren gogortasuna.

Lurrean etzanda gelditu zenarabarra, Espainiako selekziokoarduradunak iritsi zain, bainakolpea besterik ez zen izan azke-nerako. Gorputzaren ezkerrekoalde guztia urratu zuen gasteizta-rrak, baina bere kasa oinez joan

zen atseden hartzeko gunera —areminduago gelditu zen Podmorelurrean, baina indarberritu zenhura ere—. Birentzat bakarrik ze-goen lekua, eta Sze Wai Lee HongKongeko pistardak eta TianshiZhong txinatarrak egin zuten au-rrera lehen txanda horretan. Bi-garren aukerara igaro ziren bestelau txirrindulariak. Baina batekokolpeak eta besteko aurkariak,Calvok ezin izan zuen egin ezer-txo ere. Liubov Basova ukraina-rrak irabazi zuen bigarren txandahori, eta keirin probatik kanpogelditu ziren gainerakoak, gas-teiztarra tartean. Laugarrenamaitu zuen Calvok, Leerengan-dik 0,199 segundora, MoniqueSullivan kanadarra atzean utzita.

Gaur 21:00etan du lehia

Bezperako diplomak indartuta,bigarren txandara igarotzeko ilu-sio txiki bat bazeukan arabarrak.Izatez, ez da bere probarik gustu-koena, baina ondo moldatu izanda kokapen lanean. Hori bai, ber-tatik bertara bizi ahal izan zuenJokoetako muturreko tentsioa. 24urte besterik ez dauzka Calvok,eta esperientziaren zakurako ba-liagarriak izango ditu atzokoarengisako kolpeak. Momentuan ber-tan etsitzea izaten da, gehienetan,lehen erreakzioa, baina erakutsizuen altxatu eta bigarren aukera-ri heltzea erabaki zuela. Izaera go-gorreko txirrindularia da. Domi-

nen lehiari dagokionez, Elis Lig-tlee herbeheretarrak irabazi zuenurrezko domina, Rebecca Jamesbritainiarrak zilarrezkoa, etaAnna Meares australiarrak bron-tzezkoa.

Arabarrak gaur azter-tuko ditu egokiago eror-ketaren ondorioak, giha-rrak uzkurtuta horrela-koetan luzeak izatendirelako gauak. BainaCalvok ez dauka denborarik atse-den hartzeko: taldekako abiadu-ra eta keirina atzean utzita, ba-karkako abiaduran ariko da gaur.Euskal Herrian 21:00ak direneanhasiko da sailkapen proba, eta,

aurrera eginez gero, 22:12an izan-go luke final-hamaseirenetakosaioa. Gaur bertan jokatuko di-tuzte final-hamaseirenetako bi-garren aukerako probak ere. Ha-masei onenetan sartuz gero, bihar

jarraituko luke lehian gasteizta-rrak, final-zortzirenetan, eta fi-nal-zortzirenetako bigarren au-keran —behar izanez gero—. Biharzehaztuko dira 9. postutik 12.eraartekoak, eta etzi jokatuko dituz-

te final-laurdenak eta lehen zortzipostuetako lehiak.

Atzoko beste finalari dagokio-nez, ikusgarria izan zen emaku-mezkoen taldekako jazarpenarenamaiera ere. Finalera bidean, atzoarteko munduko marka ondu zu-ten AEBek lehenengo (4.12,282)eta Erresuma Batuak gero(4.12,152), eta finalean BritainiaHandia nagusitu zen azkenik,munduko marka onduta(4.10,236). Kanadak kolkoratuzuen brontzea, Zeelanda Berriamendean hartuta. Abiadura pro-bak jokatzeaz gain, gizonezkoenomnium proba hasiko da gaur,Mark Cavendish tartean dela.

ESPERIENTZIAREN ZAKURAKO

Tania Calvo —goian—, eta Olivia Podmore —behean— lurrean, atzo, keirin proban. DAVE HUNT / EFE

Tania Calvo lurretik bueltan ibili da keirinproban, eta ez du lortu bigarren txandaraigarotzerik. Hirugarren egunez lehianariko da gaur: bakarkako abiaduran.

Amaitu dira JokoakPhilippe Bergeroohautatzailearentzat

FUTBOLA bFrantziako emaku-mezkoen selekzioak 1-0 galduzuen herenegun iluntzean Kana-daren aurka, eta Olinpiar Jokoe-tatik kanpo gelditu zen. PhilippeBergeroo ziburuarra da hauta-tzailea. Sophie Schmidtek sartuzuen partidako gol bakarra, 56.minutuan. Asteartean jokatukodituzte bi finalerdiak: Brasil-Sue-dia (18:00) eta Alemania-Kanada(21:00).

Final-laurdenetanda Espainia,Frantziari irabazita

WATERPOLOA bAlberto Muna-rriz iruindarra tartean zela, final-laurdenetan sartu zen atzo Espai-niako selekzioa, Frantzia 10-4mendean hartuta —nafarrak ezzuen sartu golik—. Azken jardu-naldia bakarrik falta da lehen li-gaxka amaitzeko, eta gaur zehaz-tuko da Espainiak zein selekzio-ren aurka jokatuko duenfinal-laurdenetan. Montenegroizango dute aurkari gaur (17:50).

Gaur Angolariirabazi beharreanda Espainia

ESKUBALOIA bEli Pinedo, NereaPena, Patri Elorza, Naiara Egoz-kue, Nely Carla Alberto, AinhoaHernandez eta Jorge Dueñas estueta larri iritsi dira azken jardunal-dira. Gaur Angolari irabazi beha-rrean da Espainia final-laurdene-tan sartzeko. Euskal Herrian00:50 direnean hasiko da partida.Montenegro eta Errumaniari ira-bazi die Angolak Rioko OlinpiarJokoetan. Ezkerrean Jorge Dueñas eta eskuinean Nerea Pena, herenegun. LAVANDEIRA JR / EFE

Gorputzaren ezkerralde guztiaurratuta dauka Tania Calvok,baina ez dauka hautsiriketa lehian ariko da gaur

BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

d

PISTAKOTXIRRINDULARITZA

2 b RIO16

Page 3: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

Enekoitz Telleria Rio de JaneiroBerriemaile berezia

Oraintxe «lehertu» dela dio.Oraintxe eman duela «kolpea».Ez du garairik txarrenean egin,eta ez da bat-batean emandakoezustekoa izan, hala ere. Gutxiizango dira Rio de Janeirora Ser-gio Fernandezek (Barañain, Nafa-rroa, 1993) adina konfiantzarekiniritsiko direnak. Uztailaren 8anAmsterdamen jokatutako Euro-pako Txapelketako finalean, zila-rrezko domina irabazi zuen, eta,bi aste geroago, Gijonen (Asturias,Espainia) jokatutako EspainiakoTxapelketan, urrezkoa.

Orain arte egindako urratsaknorabide egokian egindakoakizan diren seinale direla dio berak,baina «gehiago» nahi duela erebai. Aitortu du «sekulako emai-tza» litzatekeela Olinpiar Jokobatzuetako finalean sartzea, etahori helburu hartuta ariko delaRion. «Anbizioa» duela, «titu-luak» nahi dituela, «munduajan» nahi duela. Egindako lan es-kergaren emaitza dela guztia etaez duela bide errazik izan. Orain,ordea, badakiela lehen ez zekienzerbait: «Gai naizela jakitea. Si-nestea. Neure buruarengan kon-fiantza handiagoa. Ilusioa indartudit horrek».Europako txapeldunordea. Soi-

nu ederra du izendapenak.

Soinu ederra dauka, eta oraindikhobea da titulua soinean izatea,zin dagit.Zerbait ongi egiten ari zaren sei-

nale ere bada.

Dudarik gabe. Helburu batzuk ja-rrita geneuzkan, eta sekulakoa dabetetzen ari garela ikustea. Urte-bete oso intentsua daramagu; arloemozionalean zein fisikoan. Etabi alor horiek betetzen ari dira.Ona da hori.Nola gogoratzen duzu Amster-

damgo finala?

Helmugako arrastoa gainditu on-dorengoa da nire oroitzapenikonena. Bigarren! Amets bat bete-ta. Ama eta ahizpa harmailetan,hiriaz elkarrekin gozatzeko izangenuen aukera...Eta ematen dizu agian hemen-

dik aurrera lasaiago aritzeko au-

kera ere? Esatea: «Hau, behin-

tzat, jada lortu dut».

Dudarik gabe. Hori jada ez ditinork kenduko. Nirea da. Lortudut. Domina bai, baina oroitza-pen hori, batez ere. Dena dela, goimailako atletak gara, eta horreta-rako entrenatzen gara. Ezin naizhorrekin konformatu. Anbizio-tsua izan behar dut. Gehiago nahi

dut. Tituluak lortu nahi ditut.Atleta gisa gehiago hazi nahi dut.Nire markak hobetu nahi ditut.Eta orain arte bezala lanean ja-rraitzea da horretarako bidea.Bultzada ederra izan da Riorako.

Sekulakoa. Egia da orain arte kos-tatu zaidala buruz-eta asentatzea,eta jabetzen naiz sekulako ga-rrantzia daukala horrek. Jakiteagai zarela gauzak lortzeko. Sines-tea gai zarela gauzak lortzeko. Etazilarrezko domina horrek horre-tan ere lagundu dit. Mundua jannahi dut; ez dut mugarik nahi.Zein litzateke emaitza on bat,

beraz?

Finalean sartzea sekulako emai-tza litzateke. Olinpiar Joko ba-tzuei buruz ari gara hizketan, etajendeak korrika asko egiten duhemen. Baina, behin takoetan ja-rrita nagoenean, nik pentsatu be-

har dut gainontzekoen aukeraberberak ditudala; jakinda bada-goela ni baino marka hobea duenjende asko, baina hori niretzat ezda abiapuntua. Ez diot neure bu-ruari aterik itxiko.Zer moduz bizi zara Madrilen?

Gustura nago. Joaquin Blumeerresidentzian bizi naiz, goi erren-dimenduko zentroan. Ni, berez,ikasketengatik joan nintzen Ma-drilera. Goi mailako gradu batamaitu nuen, baina ez nengoenoso gustura, eta Kirol Zientziakikastera joan nintzen Madrilera.Ez naiz sekula damutu. Lehen ur-tea gogor samarra izan zen, beka-rik ez zidatelako eman. Lesio bat

izan nuen, eta ez nuenerresidentzian egotekobehar besteko mailarikeman. Hor familiak la-gundu zidan, eta ahale-gin ekonomiko handiaegin zuen. Nire errendi-mendua hobetuz joanzen, ordea: hazten hasinintzen, egoera nabar-men aldatu zen... eta

gaur arte. Oraintxe lehertu naiz.Norekin aritzen zara?

Jesus Alvarez da nire entrenatzai-lea. Sekulako lana egin du nire-kin. Benetan ongi ezagutzen dudiziplina hau. Hesidunetan ari-tzen garen taldea familia txiki ba-ten modukoa da. Egun onak zeinkaskarrak partekatzen ditugu.Zertan sumatu duzu hobekun-

tza?

Pentsaeran. Bai. Uste dut horre-tan egin dudala aurrera gehien.Neure buruarengan konfiantzahandiagoa daukat orain, eta ilu-sioa indartu dit horrek. Jakiteazertara eta zergatik zoazen entre-natzera eta daukazun guztia hanuztera. Askotan, entrenatzean-eta, itsutu egiten gara; indarrari,serieei, errepikapenei eta abarribakarrik erreparatzen diegu. Etauste dut horri ere neurria hartu

behar zaiola, eta harago begiratu.Keinu tekniko bat oker egiten aribazara, zuzendu egin behar da,baina hori zuzentzeko ariketakproposatuz. Aurten, esaterako,berotze ariketak egitean, errutinaberriak egin ditugu, eta horrekeragina izan du gero teknikan etaindarrean.Zer-nolako korrikalaria zara?

Zein da zure estiloa?

Atleta anbiziotsua naiz, baina la-saia. Egoera kontrolpean izateagustatzen zait, eta, nire proban,hori ezinbestekoa da. Erritmoaksekulako garrantzia dauka; errit-moa kontrolatu behar da, eta ustedut ongi moldatzen naizela ho-rretan. Teknikoki ongi moldatzennaiz, eta erresistentzia daukat az-ken metroetan; hori izan zen ga-koa Europako Txapelketako fina-lean.Atletismoko probarik gogorre-

netakoa.

Niretzat bai. Esango nuke gogo-rren artean daudela 800 metro-koa eta 400 metrokoa. Ni oso gaz-tetan hasi nintzen, eta hasieratikmoldatu nintzen ongi.Espainiako errekorra obsesio

bihurtu da zuretzat?

Inolaz ere ez. Ez dago nire helbu-ruen artean. Garbi daukat hori.Irteten bada, irten dadila. Orainarte bezala lanean jarraitzen ba-dut, eroriko da, baina benetandiot ez nauela obsesionatzen.Zein izango dituzu kontrario fi-

nalerako sailkatzea lortzeko?

Argi dago estatubatuarrak poten-tzia bat direla kirol honetan, etaeuren hiru ordezkariak ia betisartzen direla finalean. Europakotxapelduna ere sartuko da; bada-go jamaikar bat ere aurten osomarka onak egiten ari dena; Ja-vier Culson ere tartean egongoda... Baina uste dut egongo delatarte bat besteontzat ere.

«Mundua jan nahidut, mugarik gabe»Sergio Fernandez b 400 metroko hesiduneko atleta

Inoizko denboraldirik onena egin du korrikalari nafarrak.Europako txapeldunorde gelditu zen uztailean Amsterdamen, eta «konfiantzaz» iritsi da Rioko Jokoetara. Bihar du estreinakoa,16:30ean. Erronka bat jarri dio bere buruari: finalean sartzea.

KIKO HUESCA / EFE

«Finalean sartzea sekulakoalitzateke. Jende ona ariko da,baina, behin takoetan jarrita,denon aukerak berberak dira»

«Neure buruarengan konfiantzahandiagoa daukat orain. Jakiteagai naizela. Uste dut horretanhobetu dudala gehien»

BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a RIO16 b 3

Page 4: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

4 b RIO16BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

Badira hamahiru urte. 2002.urtean, 10.000 metroko Es-painiako txapeldunorde gel-ditu nintzen promesa mailan.Orduan hartu nuen erabakia.Gomendatu zidaten hastekohonetan serio, eta atletarik etaentrenatzailerik entzutetsue-nak, hurbilen zeudenak, So-rian zeuden.Norekin aritzen zara?

Abel Anton da nire entrena-tzailea, eta, aurretik, EnriquePascual Olivarekin aritu nin-tzen. Horrek Anton, Cacho etaabar entrenatu zituen.Eta nolako da tamaina horre-

tako atletekin entrenatzea?

Pentsa dezakezu: nik orduan20 urte neuzkan, eta taldekoahatetxo itsusia nintzen.«Non sartu naiz?», galdetzennion neure buruari. Ni hasibe-rri bat nintzen, eta haiek Olin-piar Jokoetan, Munduko Txa-pelketetan... ari ziren.Baina han jarraitzea erabaki

zenuen.

Nik Tuterako Sabecon egitennuen lan, apalak-eta horni-tzen. Lau orduko kontratuanuenez, lan egiten nuen, etaentrenatu. Eta ikusten nuenemaitza onak lortzen nituela.Soriara joatea erabaki nuene-an, aukera eman zidaten han-go Sabecon lan egiteko. Etaberdin-berdin jarraitu nuen

Enekoitz Telleria

Rio de JaneiroBerriemaile berezia

Behar da bai kaskagogorkeria42 kilometro lasterka egin etahelmugara 2.32.49 markaeginda iristeko —horri eskersailkatu zen—. Estela Nabas-kuesek (Tutera, Nafarroa,1981) badu maratoilariek be-rezkoa duten nortasuna etanorbere buruarekin lehiatze-ko duten gaitasuna. Kroseanhasi, 5.000koan jarraitu,10.000koan zaildu, eta mara-toian egin du jauzirik handie-na. Rioko zirkuituko hezeta-sunari dio beldurrik handie-na: «Sorian eta Tuteran ez du-gu halakorik».Iritsi da eguna.

Azken emaitza bakarrik ikus-ten da hemen. Arrakasta. Bai-na lan asko dago atzean, etahori ez da ikusten. Lesioak,elikadura zorrotza, entrena-menduak, nekea... Gauza askori egin diozu

uko?

Askori. Baina egia da nire ibil-bidean lorpen asko izan ditu-dala ere. Eta, horri esker, ukoegin diodan hori ez da horren-besterainokoa izan. Lanak sa-ria izaten du.Tuterarra zara, baina Sorian

bizi eta entrenatzen zara.

han. Ikusten nuen goi maila-ko atleten pare nenbilela, fe-derazioak eskatzen zituenmarkak egiteko gai nintzela,eta orduan erabaki nuen lanautzi eta erabat atletismoaribegira jartzea.Eta nola antolatzen zara So-

riako goi errendimenduko

zentroan?

Ni ez naiz han bizi, baina han-go azpiegiturak erabiltzen di-tut. Pistak, masajeak, analiti-kak... horrelakoak. Baina nikmendia behar dut, kilometro-ak behar ditut, azalera. Horre-gatik ez dut han denbora askoegiten, baina sekulakoa da. Kros mundutik zatoz zu;

10.000 metrokoan nabar-

mendu zinen, baina mara-

toian egin duzu sekulako jau-

zia. Nolatan?

Nik oso garbi daukat zein denarrazoia: kaskagogorkeria.Krosean ongi moldatzen nin-tzen; 23 urterekin MundukoTxapelketarako sailkatzeko-tan egon nintzen. 5.000 me-trokoan aritu nintzen gero,brontzea lortu nuen Espainia-ko txapelketan... eta ongi arinintzen. 10.000koan aritunintzen ongien, eta eroso hasinintzen sentitzen errepidean.Ez dakit nire korrika egitekomoduagatik zen, zapaltzekoerarengatik... Entrenatzaileaaldatu nuen, eta zer hoberikharen ibilbideari jarraitzeabaino. Maratoi erdiak, mara-toia... eta hortxe gelditu naiz.Zer pasatzen da atleta baten

burutik 42 kilometroko jar-

dunean?

Askotan galdetu izan didate,eta benetan esango dizut:ezertxo ere ez. Nik badut gai-tasun hori, bakartzekoa. Irte-teko, pistola tiroa egiten dute,eta, bat-batean, kontzentratueta bakartu egiten naiz.Maratoilariek baduzue zer-

bait berezi.

Kirol bakoitzak du bere bere-zitasuna, baina egia da mara-toiak sekulako lana daukala.Maratoia zera da: lau hilabete-ko prestakuntza lasterketabakarrerako. Eta egun horre-tan dena ongi atera dadila.10.000ko batean, adibidez,baduzu aukera bi edo hiru las-terketa jokatzeko. Maratoianez, lau hilabete behar dituzugutxienez, eta hilabete horie-tan ezin duzu lesiorik eta ara-zorik izan. Bete-betean iritsibehar duzu egun jakin batera,eta egun horretan ezin duzu

Estela Nabaskues

«Kaskagogorkeria,horixe da ni hemenegotearen arrazoia»42 kilometroko jarduna izango du gaur aurretik korrikalari nafarrak (14:30).Zaildu da, eta badaki zertara datorren, baina «hezetasunak» eragiten diokezka handiena. Ez du lasterketa azkarrik espero; aurrekoekin ibili nahi du.

Page 5: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

RIO16 b 5 BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

«Oso kirolari me-

todikoa da, oso

profesionala.

Zehaztasun

osoz daramatza

entrenamenduak, elikadura...

Langile petoa da, eta horri es-

ker dago dagoen tokian. Horri

esker, eta nortasun handikoa

delako ere bai.

Hezetasunak kezkatzen

nau. Sorian aritu gara entrena-

tzen, eta han ez dago hezeta-

sunik. Hori oso kontuan hartu

behar dugu. Horren inguruko

xehetasun guztiak zaindu be-

har ditugu. Hidratazioari bu-

ruzkoak ere entrenatu egiten

dira. Hortan ere metodikoak

izan behar dugu; edaten ikasi.

Eta beste berezitasun bat:

Estelak jokatutako maratoi

guztiak mutilekin batera joka-

tu ditu, eta erbi baten laguntza

izan du beti. Oraingoan, nes-

kekin bakarrik ariko da, eta er-

birik gabe. Erabat ezberdina

izango da. Hori mentalizazio

lan bat da, eta niri dagokit».

«Orain arte,mutilekin eta erbibatekin aritu da;orain, bakarrik»

Abel Anton

Entrenatzailea

«Esperientzia

ederra izan zen

Estelarentzat

erbi lanetan ari-

tzea. Taldekidea

da New Balancen, eta erantzu-

kizun moral gisa hartu nuen

hari laguntzea. Sekulakoa da

lortu duena. Olinpiar Joko ba-

tzuetarako sailkatzea!

Korrikalari gogorra da; irau-

pen lasterkari erabatekoa. Ez

dauka agian puntako beste

zenbaitek eduki dezakeen ka-

litaterik, baina lanarekin kon-

pentsatzen du hori. Lanarekin

eta buruz indartsu izate horre-

kin. Diegoren [Garcia] izateko

modua gogorarazten dit asko-

tan haren izateko erak.

Xehetasun guztiak zaindu

behar ditu. Egia da hezetasun

handia izango duela Rion, bai-

na ni ez nintzateke horrekin

obsesionatuko. Jarriko da ho-

rretara ere».

«Korrikalarigogorra da, eta buruz oso indartsua»

Asier Cuevas

Erbi lanetan aritutakoa

tripetakorik izan, ezin duzubabarik izan, gelak eta urakon egin behar dizute... Horren bi adibide dituzu:

Frankfurt eta Sevilla.

Sasoiko iritsi nintzen Frank-furtera. Kantrabrian egonnintzen kontzentratuta bi hi-labete —ez Sorian gaizki nago-elako, zirkuituak aldatu nahinituelako baizik—, eta Frank-furt aukeratu genuen urriazelako eta, hura gaizki irtetenbazen, bagenuelako aukerabeste maratoi bat egiteko uda-berrian. Ni sasoiko nengoen,baina nire erbia ez horrenbes-te, berak aitortu zidanez. Eznion garrantzirik eman; esannion bion artean aterako ge-nuela hura aurrera. Eta halaxehasi ginen. Alemaniako txa-pelketa zen, eta bazen hanneska bat 2.33tik jaitsi nahizuena. Gorabehera askorekinjoan ginen. Erbia urduri jarrizen. Nik esaten nion neska ho-rren taldean sartzea komenizitzaidala, oso babestuta zera-matela, eta bazegoela aukeraazken txanpan gogorragoeman eta marka lortzeko. Eta zer gertatu zen?

35. kilometroan lehertu eginzen bera, eta han azaldu zirenzeuzkan arazoak. Esan zidan:«Sentitzen dut Estela, bainaezin dizut lagundu». Eta hala-xe gelditu nintzen. Bakarrik,eta erlojurik eta erreferentzia-rik gabe. «Esan diezazukedanbakarra da: korrika egin Este-la! Zazpi kilometro gelditzenzaizkizu, eta erritmo oneanzoaz». Beldurgarria izan zen.Bakarrik nengoen, ez neukanezeren kontrolik, eta horixeegin nuen: korrika egin. Nirebizitzako zazpi kilometrorikokerrenak izan ziren. Ez nuentalderik topatu, ez neukanerreferentziarik... Eta beharnuen markatik 51 segundoragelditu nintzen! Nahikoa eginnuen.Sevillan, aldiz...

Han, kontrakoa. Hara ere sa-soiko iritsi nintzen. Frankfur-tekoari ongi eman nion buel-ta, eta Sevillan aritzea erabakigenuen, Espainiako Txapel-keta zelako eta gutxienekomarka eginez gero Riora joa-tea ziurtatzen genuelako.Arriskatu egin genuen. Kas-kagogorkeria hori orduan ere.Erbia aldatuta: Asier Cuevas.

Oso urduri zegoen hura. Ha-mabost bat egun lehenago,gripearekin egona zen, eta

esaten nion ez zegoela arazo-rik, sekulako maila duen atle-ta baita. Eta garbi utzita mar-ka lortu behar zuena ni nin-tzela, ardura nirea zela.Lasterketa perfektua egin

zenuten.

Oso serioa da Asier horretan.Denean lagundu zidan. Anoabakoitza non eta nola neukanabisatzen zidan aurrea hartu-ta... Horrelako detaileak dauz-ka. Nik lortu dut marka, bainamarka horren eta arrakastahorren parte dira inguruanditudan guztiak: entrenatzai-lea, erbia, senarra...Kirol gogorra da.

Eta oso sakrifikatua. Batez ere,bakarka ari zarenean. Futbo-lean, jokalari batek egun txarbat izanda ere, denen arteanhandi egiten dute. Hemen ez.Hemen egun txar bat baldinbadaukazu... agur.

Ez zaudete behar bezala ba-

loratuta.

Inola ere ez. Badut irudipenaasko lau urtean behin baka-rrik akordatzen direla gure-kin, Jokoen kasuan. Sailka-tzea lortzen duzu, eta egia dadenek egiten dizutela kasu,baina gero Eurokopa iritsi, etagurekin ez da inor akordatzen.Zer gertatu da? Espainia kan-poratu dutela eta orain akor-datu direla berriro gurekin.Eta laguntza aldetik eta, zer

moduz?

Oso gaizki. Babesle baten bilahasi, eta Sevillan marka eginnuenetik ez dut alerik topatu.Baina badituzu.

Bai, bai, ditudan horiek ez di-date hutsik egin, eta esan eginnahi ditut uzten badidazu: So-ria Natural, CAEP Soria, Infis-port gelak, Lurbel galtzerdiak,Joana Arrillaga —barne zolakegiten dizkit—, New Balance

nire taldea eta Jorge Barreda —Tuterako fisioterapeuta bat,batere kobratzen ez didana—.Galtzerdiak, barne zolak...

babekin sufritzen duzu.

Nik garbi daukat eskuetan etaoinetan sortzen dudala ten-tsioa. Eta tentsio horren ondo-rioz, sekulako hezetasuna iza-ten dut oinetan; egosi egitenzaizkit. Horregatik sortzenzaizkit babak. Ez oinetakoen-gatik edo galtzerdiengatik,sortzen dudan hezetasun ho-rrengatik baizik. Baina, bue-no, 42 kilometro eginda, betiaterako zaizu babaren bat.Eta hori guztia kontuan har-

tuta, zein litzateke emaitza

on bat Rion?

Ni entrenatu naiz ahalik etalasterketa onena egiteko.Kontuan hartu behar da Olin-piar Jokoak direla. OlinpiarJokoak. Ez da edozein laster-keta. Ez da edozein maratoi.Ez dakit zein postutan amai-tuko dudan. Ez dut uste osolasterketa azkarra izango de-nik. Ni 2.32 eta 2.35 artean ba-nabil, lehen 24 edo 30 sailka-tuen artean egon naiteke. Zikak baino gehiago beldur-

tzen zaitu hezetasunak.

Garbi esanda, bai. Sorian ezdugu horrelakorik, eta beldu-rra ematen dit. Entrenamen-duak-eta aldatu egin ditut az-ken txanpan. Negu eta uda,09:00etan egiten dut nik hanlehen entrenamendua. Baina,azken egunetan, 11:00etanegin izan dut lehen entrena-mendu hori; berotan egiteko,hezetasun gehiago izateko.Eta kostatu egin zait egoki-tzea; urdaila-eta asentatzea;urari neurria hartzea. Hasie-ran, ura barra-barra edatennuen, gustura, baina gerobuelta eman ezinda gelditzennintzen. «Hori nahi nuen iku-si. Horretaz jabetu zaitezela»,esaten zidan Abelek.Zer garrantzitsua horrelako

bat alboan izatea, ezta?

Sekulakoa da. Askotan, berakduen esperientziarekin eta ja-kituriarekin, kontatzen dizki-zun anekdota horiekin, nahi-koa da. Ez duzu entrenamen-du plangintza zehatz eta zo-rrotz bat behar. «Nik hau egi-ten nuen. Niri hau komenizitzaidan». Kito. Horrekinnahikoa izaten da.Hark amaitu zuen berea. Zuk

zer plan duzu?

Egin dezagun lehenengo Rio-koa, eta jarriko gara gero au-

rrera begira. Baina egia da Se-villara jada psikologikoki be-te-bete eginda iritsi nintzela.«Marka egiten badut, Riorajoango naiz. Eta ez badut egi-ten, atseden hartuko dut»,nioen, neure baitan. Uste dutburuan gehiago nuela atsede-na hartzea, Jokoetarako mar-ka egitea baino. Seguru nagohorregatik ere lortu nuela: eznuelako pentsatzen benetanlortuko nuela. Atsedenik ez, alegia.

Egia da 35 urte ditudala, etagarbi daukat ama izan nahidudala. Baina beti dago zer-bait: Mundukoa ez bada, Eu-ropako Txapelketa da, edo Es-painiako bestela, eta OlinpiarJokoak hurrena... Zirkulugaizto bat da. Eta iritsi da2016a, 35 urterekin, eta orain-txe da ongi pentsatzeko ga-raia. Zergatik? Gorenera iritsinaizelako, Olinpiar Jokoetara.Beraz, Jokoen ostean ama izannahi nuke, urte eta erdiz atse-den hartu, eta, zergatik ez,2018an edo 2019an beste ma-ratoi bat prestatu, eta gutxie-neko marka egin. Maratoiangarbi dago esperientziak ereasko kontatzen duela. Ari delajendea 39 eta 41 urterekin ma-ratoian lehiatzen. Zergatik ezTokion 2020an? Ez baitut esannahi goia jo dudala Joko ba-tzuetarako sailkatu naizelako.Horrelako familia plangintza

bat egiterakoan jasotzen di-

tuzuen laguntzak ere izango

dute zeresana.

Dudarik gabe. Oso beka gutxidaude. Nik, Jokoetarako sail-katzeagatik, Ado beka lortudut. Lotsa ematen dit zenbatjaso dudan esateak. Badakizuzenbat den?Esadazu zuk.

5.000 euro. Galdeiozu AbelAnton nire entrenatzaileariduela 15 urte zenbat jaso zuen.Olinpiar Jokoetara joateaga-tik bakarrik, 20.000 bat euro.Nirea urtebeterako da baka-rrik. Ez bi edo ez hiru urtera-ko, bakarrerako. Nik irautendut nire babesle apurrei eskereta zenbaitek ematen didatenmaterialari esker. Jo ditut en-presa handietako ateak, bainaez dit inork ireki, nahiz etahaientzat ez den ezer niretzatsekulakoa litzatekeena. La-guntzarik ez bada ematen, ge-ro ezin da emaitzarik exijitu.Ulertzen dut jendeak amoreematea. Nik ez dut egin. Non-baitera iritsi naiz.

«Ez dut uste osolasterketa azkarraizango denik. Lehen 25en edo 30en arteannahi nuke egin»

«Jokoen ostean, amaizan nahi nuke. Bainagero berriro prestatu,eta, zergatik ez, Tokionaritzeko sailkatu»

«Laguntzarik ez badaematen, gero ezin daemaitzarik exijitu.Ulertzen dut jendeakamore eman izana»

JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Page 6: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

RIO16 b 7 BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

piar urrea litzateke ere bai. Peki-nen eta Londresen hiruna lortuzituen, eta Rion ere beste horren-beste lortu nahi du, ustez, harenazken Olinpiar Jokoakizango diren hauetan.

Boltek min hartu zuenhilabete atzera Jamaika-ko Txapelketan—zuntz-haustura bat egin zuenezker hankan—, baina ez dirudilesio horrek eragin handirik izanduenik haren jardunean. Minhartu eta hiru astera itzuli egin

zen, ondo itzuli ere, 200 metrokobikaina korritu baitzuen Londre-sen —19,89ko marka egin zuen,bere sasoiko markarik onena—.

Atzo, berriz, nahieran aritu zensailkatzean. Azken-aurreko las-terketan hartu zuen parte, eta osoerraz irabazi zuen, ia lasterketa

erdia trostan egin ondoren.10,07ko marka egin zuen, onene-tan laugarrena sailkatzean.

Justin Gatlin izan zen azkarre-na atzo. Hain zuzen ere, estatuba-tuarra da Bolten aurkari nagusiaRio de Janeiron. 10,01ean eginzuen atzo zuzengunea, baina ja-maikarraren antzera, lasai-lasaiegin zituen azken metroak, inda-rrak gordeta. Inork ez du Gatlinekbaino azkarrago korri egin sasoihonetan ehun metrokoan: 9,80.Bolt, adibidez, zortzi ehunen

mantsoagoa izan da (9,88). Azkentxapelketa handian gertatutako-ari erreparatuta ere argi dago2004an, Atenasen, olinpiar txa-peldun izan zenak ez duela osourrun jamaikarra. Iaz Pekinen jo-katutako Munduko Txapelketan,adibidez, Boltek ehunen bakarra-gatik irabazi zion Gatlini. Jamai-karrak nekez egin ohi du huts uneerabakigarrietan, baina erne es-tatubatuarrarekin, inork ezuste-koa eman baldin badezake, horibera baita.

Gatlin baino koska bat behera-go dago Yohan Blake. Jamaikarrada egungo olinpiar txapeldunor-dea 100 eta 200 metrokoetan.Londrestik hona, ordea, beheraegin du, hamaika lesio izan baiti-tu. Aurten, adibidez, 9,94 da beremarkarik onena, haren denboraonenetik oso urrun (9,69). Inoiz-ko sasoi onenean zegoenean ezbazen gai izan Bolti irabazteko, iaezinezkoa dirudi orain lortzea.Esandakoa, tximista dago iraga-rrita bihar goizalderako Rion.

Usain Bolt jamaikarra da berriz erefaborito nagusia 100 metroko finaleanurrezko domina irabazteko. Hirugarrengaraipena luke jarraian, eta zazpigarrenolinpiar urrea. Bihar goizaldeanjokatuko da lasterketa (03:25).

Justin Gatlin estatubatuarra daBolten aurkari nagusia. Inork ez du hark bainoazkarrago egin aurten: 9,80

d

ATLETISMOA

2,84 m

2,84 m

2,84 m

2,84 m

2,84 m

2,84 m

2,74 m

2,74 m

2,74 m

2,64 m

2,64 m

2,64 m

2,44 m

2,24 m

2,14 m

2,05 m

1,64 m

1,44 m

1,14 m

1,14 m

9,86 Jimmy Vicaut (Frantzia). 2016, Montreuil-sous-Bois

Keston Bledman (Trinidad eta Tobago). 2012, Port-of-Spain9,86

9,86 Francis Obikwelu (Portugal). 2004, Atenas

Ato Boldon (Trinidad eta Tobago). 1998, Walnut9,86

9,86 Frankie Fredericks (Namibia). 1996, Lausana

9,86 Carl Lewis (AEB). 1991, Tokio

Mike Rodgers (AEB). 2011, Eugene9,85

9,85 Olusoji Fasuba (Nigeria). 2006, Doha

Leroy Burrell (AEB). 1994, Lausana9,85

9,84 Trayvon Bromell (AEB). 2015, Eugene

Bruny Surin (Kanada). 1999, Sevilla9,84

9,84 Donovan Bailey (Kanada). 1996, Atlanta

Richard Thompson (Trinidad eta Tobago). 2014, Port-of-Spain9,82

9,80 Steve Mullings (Jamaika). 2011, Eugene

Maurice Greene (AEB). 1999. Atenas9,79

9,78 Nesta Carter (Jamaika). 2011, Lausana

Justin Gatlin (AEB). 2015. Doha9,74

9,72 Asafa Powell (Jamaika). 2008, Lausana

Yohan Blake (Jamaika). 2012, Lausana9,69

9,69 Tyson Gay (AEB). 2009, Shanghai

Usain Bolt (Jamaika). 2009, Berlin9,58

ITURRIA: BERRIA

ATLETA AZKARRENAK 100 METROKOAN

Zer alde aterako liekeen Boltek helmugan

RIRITZIA

Orkatz Beitia

Abiadura probetako atleta izandakoa

Bolten ondoan,denak eskasak

Atleta puska da UsainBolt. Hain da handiaharen nagusitasuna,harekin lehiatzen di-

ren beste atletak eskasak dirudi-te. Ezinezkoa da hori. Nola izangodira bada Justin Gatlin, YohanBlake edo Asafa Powell makalakCarl Lewis, Ben Johnson, MauriceGreene, iraganean 100 metrokoeidistira gehien emandako atletakbaino azkarragoak izanda? Bada,hori lortu du Boltek, ondoan di-tuenak eskasak direnaren sen-tsazioa ematea. Baina hala da.Beste maila batean dago Bolt,beste galaxia batean.

Boltek astindua eman die abia-durako probei, baina ez bakarrikmunduko marka ikusgarriak lor-tuta. Hura azaldu arte oso beste-lakoa zen 100 metroko atletagehienen itxura, txikiak zirenorokorrean. Bolt, ordea, kontra-koa da, oso garaia, eta oinkadaoso luzekoa. Ez du irteera ikusga-rririk, baina metroek aurreraegin ahala, abiadura ikusgarrialortzen du. Horrela lortu ditubere marka onenak. Hala ere,nire ustez, damutuko da mundu-ko markak lortu zituenean azkenmetroetan lasaitu izanaz. Ziurnaiz lasterketa hasi eta bukabete-betean korri egin izan balu,marka horiek are ikusgarriagoakizango liratekeela. Izan ere, edo-zertarako gai den arren, ez dutuste gaur-gaurkoz marka horiekhobetzeko moduan dagoenik.Irabazi bai, irabazi egingo du Riode Janeiron, oso lehiakorra dela-ko, eta ia inoiz ez duelako hutsegiten, baina ez dut uste 100 eta200 metroetako munduko mar-kak hobetuko dituenik.

Eta pistatik kanpo, zer? Bada,atletismo munduan gabiltzanoimesede handia egiten digu Boltbezalako figura bat egoteak, horriesker atletismoak oihartzun han-dia lortzen baitu komunikabide-etan, horrenbeste sarritan ezi-nezkoa dirudiena lortu du, futbo-lari behingoz arreta pixka batlapurtzea.

Michelle Carter, urreapisuan; eta ChristophHarting, diskoan

RMichelle Carter estatuba-

tuarrak eta Christoph Har-

ting alemaniarrek jantzi zituzten

urrezko dominak atzo pisu eta

disko jaurtiketan, hurrenez hu-

rren. Ezusteko irabazleak izan

ziren bata zein bestea, ez bai-

tzeuden garaipena lortzeko fa-

boritoen artean. Pisu jaurtike-

tan, adibidez, faborito argia ze-

goen: Valery Adams. Zeelanda-

berritarrak hirugarrenez ja-

rraian izan nahi zuen olinpiar

txapeldun. Gertu izan zuen hel-

burua, lanak amaituta lehena

baitzen, 20,42 metrorekin. Car-

terrek, ordea, azken jaurtiketan

jo zuen goia: 20,63 metro. Carte-

rren garaipena historikoa da,

AEBek 56 urte zeramatzatelako

emakumezkoen pisu jaurtike-

tan urrezko domina irabazi ga-

be. Anita Marton hungariarra

sailkatu zen hirugarren, 19,87

metrorekin.

Christoph Harting ere usteka-

bean nagusitu zen disko jaurti-

ketan, Piotr Malatxowski mun-

duko txapelduna, baitzen fabori-

toa. Poloniarra, ordea, motz ge-

ratu zen: 68,37 egin zuen Hartin-

gek eta 67,55 Malatxowskik.

Christoph Hartingek, hain zuzen,

Robert anaiari hartu dio lekukoa

podiumeko koska gorenean.

Daniel Jasinski alemaniarra izan

zen brontzea atzo (65,38).

TXIMISTA DAGO IRAGARRITA

Julen Etxeberria

Ezker besoa luze-luze eta eskuin be-soa atzera, tximis-tarena egiten. Ezda arrasto askozgehiago eman be-

har ospakizuna norena den as-matzeko. Honezkero ezaguna damundu osoan Usain Boltek las-terketa bat irabazten duen bakoi-tzean egiten duen ospakizuna. Ezda harritzekoa, atleta jamaikarraaspertu egin da hura errepikatze-az azken zortzi urteetan.

2008ko maiatzaren 31n, NewYorken (AEB), lehen aldiz 100metrokoen munduko marka ho-betu zuenetik —9,72 egin zuen, etabi ehunenetan hobetu zuen AsafaPowell herrikidearen marka—,inor ez da gai izan hari irabaztekotxapelketa handi bateko final ba-tean, ez 100 metrokoan, ez 200metrokoan, ezta 4x100 metrotxandakakoan ere. Behin baka-rrik egin du huts, 2011ko Daegu-ko (Hego Korea) Munduko Txa-pelketako 100 metrokoen finale-an, lehenago irten eta kanporatuzutenean. Kito. Beste hutsik ez duegin. Txapelketa handi bateko fi-nal batean irteera takoetan jarriden bakoitzean izan da lehenahelmugaratzen.

Rio de Janeiron (Brasil) tximistadago iragarrita ere. Handia gerta-tu beharko luke bihar goizaldean—03:25ean, Euskal Herrian— Bol-tek bere ospakizuna errepika ezdezan. Faborito argia da berriz ereurrezko domina irabazteko. Hi-rugarrena luke jarraian, gizonez-koetan inork lortu gabekoa —ha-ren herrikide Shelly-Ann Fraser-Prycek bart lor zezakeen—. Harenkirol ibilbideko zazpigarren olin-

NORTASUN AGIRIA

Izen-abizenak: Usain St. Leo Bolt.

Jaioterria: Trelawny (Jamaika).

Jaioteguna: 1986ko abuztuaren

21a.

Altuera: 1,95 metro.

Pisua: 94 kilo.

Probak: 100 eta 200 metrokoak,

eta 4x100 metroko txandakakoa.

Marka onenak: 100 metrokoa:

9,58 (munduko marka); 200 me-

trokoa: 19,19 (munduko marka);

eta 4x100 metro txandakakoa:

36,84 (munduko marka).

Lorpen nagusiak: 100 metroko-

an, hiru aldiz munduko txapeldun

eta bitan olinpiar txapeldun; 200

metrokoan, lau aldiz munduko txa-

peldun eta bitan olinpiar txapel-

dun; 4x100 metro txandakakoan,

lau aldiz munduko txapeldun eta

bitan olinpiar txapeldunorde.

6 b RIO16BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

d

ATLETISMOA

SRDJAN SUKI / EFE

Page 7: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

RIO16 b 7 BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

piar urrea litzateke ere bai. Peki-nen eta Londresen hiruna lortuzituen, eta Rion ere beste horren-beste lortu nahi du, ustez, harenazken Olinpiar Jokoakizango diren hauetan.

Boltek min hartu zuenhilabete atzera Jamaika-ko Txapelketan—zuntz-haustura bat egin zuenezker hankan—, baina ez dirudilesio horrek eragin handirik izanduenik haren jardunean. Minhartu eta hiru astera itzuli egin

zen, ondo itzuli ere, 200 metrokobikaina korritu baitzuen Londre-sen —19,89ko marka egin zuen,bere sasoiko markarik onena—.

Atzo, berriz, nahieran aritu zensailkatzean. Azken-aurreko las-terketan hartu zuen parte, eta osoerraz irabazi zuen, ia lasterketa

erdia trostan egin ondoren.10,07ko marka egin zuen, onene-tan laugarrena sailkatzean.

Justin Gatlin izan zen azkarre-na atzo. Hain zuzen ere, estatuba-tuarra da Bolten aurkari nagusiaRio de Janeiron. 10,01ean eginzuen atzo zuzengunea, baina ja-maikarraren antzera, lasai-lasaiegin zituen azken metroak, inda-rrak gordeta. Inork ez du Gatlinekbaino azkarrago korri egin sasoihonetan ehun metrokoan: 9,80.Bolt, adibidez, zortzi ehunen

mantsoagoa izan da (9,88). Azkentxapelketa handian gertatutako-ari erreparatuta ere argi dago2004an, Atenasen, olinpiar txa-peldun izan zenak ez duela osourrun jamaikarra. Iaz Pekinen jo-katutako Munduko Txapelketan,adibidez, Boltek ehunen bakarra-gatik irabazi zion Gatlini. Jamai-karrak nekez egin ohi du huts uneerabakigarrietan, baina erne es-tatubatuarrarekin, inork ezuste-koa eman baldin badezake, horibera baita.

Gatlin baino koska bat behera-go dago Yohan Blake. Jamaikarrada egungo olinpiar txapeldunor-dea 100 eta 200 metrokoetan.Londrestik hona, ordea, beheraegin du, hamaika lesio izan baiti-tu. Aurten, adibidez, 9,94 da beremarkarik onena, haren denboraonenetik oso urrun (9,69). Inoiz-ko sasoi onenean zegoenean ezbazen gai izan Bolti irabazteko, iaezinezkoa dirudi orain lortzea.Esandakoa, tximista dago iraga-rrita bihar goizalderako Rion.

Usain Bolt jamaikarra da berriz erefaborito nagusia 100 metroko finaleanurrezko domina irabazteko. Hirugarrengaraipena luke jarraian, eta zazpigarrenolinpiar urrea. Bihar goizaldeanjokatuko da lasterketa (03:25).

Justin Gatlin estatubatuarra daBolten aurkari nagusia. Inork ez du hark bainoazkarrago egin aurten: 9,80

d

ATLETISMOA

2,84 m

2,84 m

2,84 m

2,84 m

2,84 m

2,84 m

2,74 m

2,74 m

2,74 m

2,64 m

2,64 m

2,64 m

2,44 m

2,24 m

2,14 m

2,05 m

1,64 m

1,44 m

1,14 m

1,14 m

9,86 Jimmy Vicaut (Frantzia). 2016, Montreuil-sous-Bois

Keston Bledman (Trinidad eta Tobago). 2012, Port-of-Spain9,86

9,86 Francis Obikwelu (Portugal). 2004, Atenas

Ato Boldon (Trinidad eta Tobago). 1998, Walnut9,86

9,86 Frankie Fredericks (Namibia). 1996, Lausana

9,86 Carl Lewis (AEB). 1991, Tokio

Mike Rodgers (AEB). 2011, Eugene9,85

9,85 Olusoji Fasuba (Nigeria). 2006, Doha

Leroy Burrell (AEB). 1994, Lausana9,85

9,84 Trayvon Bromell (AEB). 2015, Eugene

Bruny Surin (Kanada). 1999, Sevilla9,84

9,84 Donovan Bailey (Kanada). 1996, Atlanta

Richard Thompson (Trinidad eta Tobago). 2014, Port-of-Spain9,82

9,80 Steve Mullings (Jamaika). 2011, Eugene

Maurice Greene (AEB). 1999. Atenas9,79

9,78 Nesta Carter (Jamaika). 2011, Lausana

Justin Gatlin (AEB). 2015. Doha9,74

9,72 Asafa Powell (Jamaika). 2008, Lausana

Yohan Blake (Jamaika). 2012, Lausana9,69

9,69 Tyson Gay (AEB). 2009, Shanghai

Usain Bolt (Jamaika). 2009, Berlin9,58

ITURRIA: BERRIA

ATLETA AZKARRENAK 100 METROKOAN

Zer alde aterako liekeen Boltek helmugan

RIRITZIA

Orkatz Beitia

Abiadura probetako atleta izandakoa

Bolten ondoan,denak eskasak

Atleta puska da UsainBolt. Hain da handiaharen nagusitasuna,harekin lehiatzen di-

ren beste atletak eskasak dirudi-te. Ezinezkoa da hori. Nola izangodira bada Justin Gatlin, YohanBlake edo Asafa Powell makalakCarl Lewis, Ben Johnson, MauriceGreene, iraganean 100 metrokoeidistira gehien emandako atletakbaino azkarragoak izanda? Bada,hori lortu du Boltek, ondoan di-tuenak eskasak direnaren sen-tsazioa ematea. Baina hala da.Beste maila batean dago Bolt,beste galaxia batean.

Boltek astindua eman die abia-durako probei, baina ez bakarrikmunduko marka ikusgarriak lor-tuta. Hura azaldu arte oso beste-lakoa zen 100 metroko atletagehienen itxura, txikiak zirenorokorrean. Bolt, ordea, kontra-koa da, oso garaia, eta oinkadaoso luzekoa. Ez du irteera ikusga-rririk, baina metroek aurreraegin ahala, abiadura ikusgarrialortzen du. Horrela lortu ditubere marka onenak. Hala ere,nire ustez, damutuko da mundu-ko markak lortu zituenean azkenmetroetan lasaitu izanaz. Ziurnaiz lasterketa hasi eta bukabete-betean korri egin izan balu,marka horiek are ikusgarriagoakizango liratekeela. Izan ere, edo-zertarako gai den arren, ez dutuste gaur-gaurkoz marka horiekhobetzeko moduan dagoenik.Irabazi bai, irabazi egingo du Riode Janeiron, oso lehiakorra dela-ko, eta ia inoiz ez duelako hutsegiten, baina ez dut uste 100 eta200 metroetako munduko mar-kak hobetuko dituenik.

Eta pistatik kanpo, zer? Bada,atletismo munduan gabiltzanoimesede handia egiten digu Boltbezalako figura bat egoteak, horriesker atletismoak oihartzun han-dia lortzen baitu komunikabide-etan, horrenbeste sarritan ezi-nezkoa dirudiena lortu du, futbo-lari behingoz arreta pixka batlapurtzea.

Michelle Carter, urreapisuan; eta ChristophHarting, diskoan

RMichelle Carter estatuba-

tuarrak eta Christoph Har-

ting alemaniarrek jantzi zituzten

urrezko dominak atzo pisu eta

disko jaurtiketan, hurrenez hu-

rren. Ezusteko irabazleak izan

ziren bata zein bestea, ez bai-

tzeuden garaipena lortzeko fa-

boritoen artean. Pisu jaurtike-

tan, adibidez, faborito argia ze-

goen: Valery Adams. Zeelanda-

berritarrak hirugarrenez ja-

rraian izan nahi zuen olinpiar

txapeldun. Gertu izan zuen hel-

burua, lanak amaituta lehena

baitzen, 20,42 metrorekin. Car-

terrek, ordea, azken jaurtiketan

jo zuen goia: 20,63 metro. Carte-

rren garaipena historikoa da,

AEBek 56 urte zeramatzatelako

emakumezkoen pisu jaurtike-

tan urrezko domina irabazi ga-

be. Anita Marton hungariarra

sailkatu zen hirugarren, 19,87

metrorekin.

Christoph Harting ere usteka-

bean nagusitu zen disko jaurti-

ketan, Piotr Malatxowski mun-

duko txapelduna, baitzen fabori-

toa. Poloniarra, ordea, motz ge-

ratu zen: 68,37 egin zuen Hartin-

gek eta 67,55 Malatxowskik.

Christoph Hartingek, hain zuzen,

Robert anaiari hartu dio lekukoa

podiumeko koska gorenean.

Daniel Jasinski alemaniarra izan

zen brontzea atzo (65,38).

TXIMISTA DAGO IRAGARRITA

Julen Etxeberria

Ezker besoa luze-luze eta eskuin be-soa atzera, tximis-tarena egiten. Ezda arrasto askozgehiago eman be-

har ospakizuna norena den as-matzeko. Honezkero ezaguna damundu osoan Usain Boltek las-terketa bat irabazten duen bakoi-tzean egiten duen ospakizuna. Ezda harritzekoa, atleta jamaikarraaspertu egin da hura errepikatze-az azken zortzi urteetan.

2008ko maiatzaren 31n, NewYorken (AEB), lehen aldiz 100metrokoen munduko marka ho-betu zuenetik —9,72 egin zuen, etabi ehunenetan hobetu zuen AsafaPowell herrikidearen marka—,inor ez da gai izan hari irabaztekotxapelketa handi bateko final ba-tean, ez 100 metrokoan, ez 200metrokoan, ezta 4x100 metrotxandakakoan ere. Behin baka-rrik egin du huts, 2011ko Daegu-ko (Hego Korea) Munduko Txa-pelketako 100 metrokoen finale-an, lehenago irten eta kanporatuzutenean. Kito. Beste hutsik ez duegin. Txapelketa handi bateko fi-nal batean irteera takoetan jarriden bakoitzean izan da lehenahelmugaratzen.

Rio de Janeiron (Brasil) tximistadago iragarrita ere. Handia gerta-tu beharko luke bihar goizaldean—03:25ean, Euskal Herrian— Bol-tek bere ospakizuna errepika ezdezan. Faborito argia da berriz ereurrezko domina irabazteko. Hi-rugarrena luke jarraian, gizonez-koetan inork lortu gabekoa —ha-ren herrikide Shelly-Ann Fraser-Prycek bart lor zezakeen—. Harenkirol ibilbideko zazpigarren olin-

NORTASUN AGIRIA

Izen-abizenak: Usain St. Leo Bolt.

Jaioterria: Trelawny (Jamaika).

Jaioteguna: 1986ko abuztuaren

21a.

Altuera: 1,95 metro.

Pisua: 94 kilo.

Probak: 100 eta 200 metrokoak,

eta 4x100 metroko txandakakoa.

Marka onenak: 100 metrokoa:

9,58 (munduko marka); 200 me-

trokoa: 19,19 (munduko marka);

eta 4x100 metro txandakakoa:

36,84 (munduko marka).

Lorpen nagusiak: 100 metroko-

an, hiru aldiz munduko txapeldun

eta bitan olinpiar txapeldun; 200

metrokoan, lau aldiz munduko txa-

peldun eta bitan olinpiar txapel-

dun; 4x100 metro txandakakoan,

lau aldiz munduko txapeldun eta

bitan olinpiar txapeldunorde.

6 b RIO16BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

d

ATLETISMOA

SRDJAN SUKI / EFE

Page 8: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

euro da, eta Rion, zerbait handia-goa. Militarrek, esaterako, 800irabazten dute, eta gutxienekosoldata 250 euro da. Asko dira,baina, horra iristen ez direnak.Merkatuko esnerik merkeenak1,14 euro balio du litroak; bananakiloak, 1,4; gasolinak, 1,22; metrotxartel batek, 1,22; eta autobuse-koak, 1,08. Jokoen aitzakian bizi-tza maila asko garestitu dela diotetokikoek, eta Europako prezioe-tatik hurbil dabiltza. Kalkuluaneurri honekin egina dago: eurobat 3,5 erreal. Aldatuz joaten da,baina hori da egungoa.

Londresekin alderatuta, Rionjende gutxik daramatza produk-tu ofizialak soinean. Jende gutxikdarama elastikoa edo maskotarenbat. «Oso garestia da dena. Zer-bait txikia eramango dut baka-rrik», dio erosle batek olinpiarguneko denda nagusian. Gares-tia? Bai, Londresen baino gehia-go. Baina zenbat? Bada, adibidez,

kotoizko elastiko batek 28,5 eurobalio du. Elastiko eredu mordoadaude, baina kotoizko arruntakdira. Polo batek, berriz, 40 eurobalio du, eta kirol xukadera ba-tek, 62. Xukaderaren kalitatea ereez da beste munduko ezer. Arro-parekin jarraituz, gizonentzakobainujantzi ofizialak 110 euro ba-lio du; Brasilgo bandera daramanetxearen sandalia pareak, hama-lau; lepoko zapi handi batek, ho-geita lau; eta hondartzarako soi-nekoak, 51. Esan beharrik ez dagoRioko kaleetan pixka bat mugituzgero objektu berak askoz merke-ago topa daitezkeela.

Arropa garestia da, eta oroiga-rriak? Ere bai. Deigarria da, esate-rako, eskolarako bizkar zorroarrunt batek —ez du beste mun-duko ezer— 65 euro balio duela;Vinicius maskotaren peluxeek,28, 42 eta 57 euro artean. Aldera-tzen jarrita, Londresko OlinpiarJokoetan handienek 25 balio zu-

ten. Kapelek hamabost euro baliodute; imanek, zazpi; boligrafo pa-reak, hamar; aterkiak, 21; giltza-koak, hamar; eta pinek, zazpi.

Horiez gain, badaude atentzioaematen duten prezioak. Arkatzpareak 8,5 euro balio du, eta haieksartzeko potoak, 28! Futbol ba-loiak 90 euro balio du, eta bolei-bolekoak, 51. Eta hondartzan jo-lasteko kubo eta palatxoak? Ez dupreziorik jarrita, langileari galde-tu, eta hark erdi lotsatuta: «ehuneta hamar»; 31 euro dira...

Produktu guztiak Brasilen egi-nak direla harro diote dendan,hori bai, Visa kreditu txartelare-kin bakarrik ordain daitezke. An-tolakuntzak 348 milioi euro be-rreskuratzea espero du, eta sindi-katuek jendaurrean salatudituzte opari horiek egin dituztenlangileen lan baldintzak. Orainarte ez dute balorazio ofizialikegin, baina kostako zaie aurrei-kuspenak betetzea.

Jendea tabernetanDendan ez bezala, olinpiar gune-ko tabernetan mugimendua ba-dago, eta, batez ere, garagardoakontsumitzen da. Garagardoa daaskogatik gehien saltzen dena. Li-tro erdiko latak 3,7 euro balio du,eta plastiko gogorreko edalontziaoparitzen dute. Bakoitzak olin-piar kirol bateko irudia du, eta bil-duma egitea da helburua. Riokotaberna batean, garagardoak er-dia baino gutxiago balio du, denaden, eta, merkatuan, euro batetikbeherako prezioan eros daiteke.

Ur botila batek 2,2 euro baliodu, baina pabiloietan iturriakdaude. Laranja zukuak eta te ho-tzak prezio bera dute. Freskaga-rriek 2,8 balio dute. Olinpiar gu-nean jana sar daiteke, kontrolakez dira bereziki zorrotzak. Halaere, jendea ikusten da bertankontsumitzen. Burger bikoitzakbost euro balio du; eta oilaskosandwich txikiak, 4,1, pizza txikibatek adina. Ogi gaztaduna, osoohikoa Brasilen, 2,1 euroan dago;pasta platerak, 6,1 euroan; krispe-tak, 3,4an; eta patata zorroak,1,6an. Horiekin alderatuta, izoz-kiak merkeak dira, 1,4 euro baliodute; baina Brasilen negua denez,inor gutxik jaten ditu.

Tabernetan, dena den, ilara lu-zeak dira deigarriena. Toki asko-tan kreditu txartelarekin bakarrikordain daiteke, eta kupoi sistemaerabiltzen dute. Lehenbizi, ilarabat egiten duzu ordaintzeko, eta,gero, beste bat, eskatzeko. Batenbaino gehiagoren pazientzia bu-katu du sistema horrek, pabiloie-tan erabiltzen dena delako, etahogei minutu gal ditzakezulakogaragardo pare bat erosteko.

‘MUITO CARO’Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetako merchandising-a saltzen duen dena. ENEKOITZ TELLERIA

Hondartzan jolasteko kubo eta palakhogeita hamaika euro balio du, peluxemerkeenak hogeita bost eta xukaderakhirurogeita bi. Denda ofizialeko prezioakdira, oso garestiak tokikoentzat.

BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a8 b RIO16

I. Magro Eizmendi Rio de JaneiroBerriemaile berezia

Olinpiar Jokoakgarestiak dirabrasildarrentzat.Atzerritarrentzatdiseinaturiko

zerbait dira Jokoak». Ez da arra-roa esaldi hori entzutea Rio de Ja-neiron. Tokiko biztanle askorenkexua da. Harmaila asko hutsikdaude, sarrerak garestiak direla-ko, baina ez dira hutsak daudentoki bakarra. Olinpiar gunekodendetan ere ez dabil inor. Tira,ibili bai, zientoka pertsona begira,eta batez ere denda nagusian, bai-na guneetako denda txikietan ez-ta hori ere. Gutxi saltzen ari dira.Ez da datu bat, hamar egunez iku-sitakoaren araberako ustea bai-zik.

Erreportaje hau hasteko, neurribatzuk zehaztea komeni da. Bra-silen, batez besteko soldata 450

R‘CITIUS, ALTIUS,FORTIUS’Enekoitz Telleria

Ez gara osoprofesionalak

Neurriari neurria har-tzea ez da erraza he-men. Dena delakohandia, dena delako

garrantzitsua, dena daukagulakoeskura, eta dena nahi dugulakoikusi eta, batez ere, erakutsi.

Neurriari neurria hartzea ez daerraza hemen, urteetan kronikabihurtu, iruzkindu eta goratuta-koak daudelako hemen. Eta ho-rregatik gabiltza neurriari neurriahartu ezinda, profesionaltasunaripasioak gaina hartuta, eta eraku-tsi eta ezkutatu beharko genuke-enaren mugak lausotuta.

Aurreneko eguna Rion. Kredi-tazioak balidatuta, olinpiar par-ketan barrena. Beharginak azkenukituak ematen. Pilota hotsa.Gerturatuta: Andy Murray. Alda-menean: Albert Ferrer. Atzerago:Rafael Nadal. Ume txikiak (gu),korrika, batetik bestera. Harmai-la tarte batean pilota bat. Begira-tua elkarri. Motxilara. Etxekoapalean dago bistan jarrita.

Bi munduko errekor igerile-kuan bertatik bertara, mundukoerrekor bat olinpiar estadioanbertatik bertara. Urrezko dominabaten pisua eskutik eskura. «As-ko pisatzen du, ezta?», Maialenekeman digunean. Ezin eutsi. Ar-gazki bat harekin. Eta prentsaaretoan bakarrik eta prentsaurre-koa amaituta. Maialen Chourrautizenarekin hizlari bakoitzarenparean jartzen den zera mahaigainean. Beiratik papera atera etamotxilara. Etxeko apalean dagobistan jarrita.

Neurria gauza bakarrari hartudiogu: tonto plantak egiteari. Gi-zonezkoen binakako finala buka-tuta. Berandu. Gune mistoan ka-zetariak. Gu ere bai. Baina haiekhesiaren alde batean. Gu kirola-rien gunean. Tonto plantak. Parezpare Nadal. Parez pare Hingis.«Zorionak», guk, biei.

Eta horrela gabiltza. Neurriarineurria hartu ezinda, profesional-tasunari pasioak gaina hartuta,eta erakutsi eta ezkutatu beharkogenukeenaren mugak lausotuta.

Brasilen, 450 euro dabatez besteko soldata.Esne litroak 1,14 eurobalio du; gasolinak, 1,22

Garagardo asko saltzenda olinpiar gunean. Litroerdiak 3,7 euro balio du,eta edalontzia opari

Page 9: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

I. Magro Eizmendi Rio de JaneiroBerriemaile berezia

Abizenak erakusten du hareneuskal jatorria. Aitona zenak, ha-la ere, Aduriz Adures bilakatuzuen, ahoskatzen errazagoa zela-ko brasildarrentzat. Abokatua etaabeltzain enpresaria da, eta1965ean iritsi zen Rio de Janeiro-ra; egun, ostatu bat du Copacaba-nako hondartzatik metro gutxira.«Gauza bat esango dizut. HegoAmerikako hiri ederrenetakoa daRio, ederrena ez bada...». Saltzai-le ona da. Zer iritzi duzu Jokoen inguruan?

Mesedegarriak dira hiriarentzat.Riora datorren jendeak beti zer-bait ekartzen du kanpotik, eta hi-ria aberasten. Gainera, eginiko la-nek hiri hobeagoa utziko dute.Hiria prest al dago Jokoak har-

tzeko?

Bai, prest dago. Segurtasun han-dia dago kaleetan, polizia asko.Azkenaldian, asko hitz egin da te-rrorismoaren mehatxuari buruz.Bada, hemen, ez dago halako ara-zorik. Inoiz ez da halakorik egon,hori Europaren arazo bat da.Hango arazoen oihartzuna honaekartzen dute bisitariek, eta he-men ere beldurra zabaldu da. Ho-rren beldur den jendea ezin daezta etxetik irten ere, hemen ezbaitago arriskurik. Baina delinkuentzia bada arazo

bat Rion.

Kanpotik datorrenak ez du hala-korik nozituko. Hemen, Brasilen,arazo hori auzo oso txiroetan ger-tatzen da bakarrik, eta kanpokoanormalean ez da auzo horietansartzen. Droga arazoak izatendira: erosi, saldu... Baina Rioko

auzo politetan ez dago halakorik.Polizia asko dago, kamerak... te-lebistan asko hitz egiten da bor-tizkeriaz, propaganda behar du-telako, baina hona datorren bisi-tariak ez du halakorik bizi izango.Delinkuentzia pixka bat egon dai-teke, baina New Yorken edoAmerikako edozein hiri handitanegon daitekeen bezala. Hiria asko aldatu al da?

Bai. Nabarmentzekoa da zenbatjende iritsi den azken asteetan.Hegazkinak jendez lepo datozEuropatik. Aldaketa asko egindira, herrilanak. Metroa handitudute Barra de Tijucara iristeko,

eraikin asko egin dituzte. Hiriaaskoz hobeto dago orain. Ze aldaketa nabarmenduko ze-

nuke?

Metro linea berria. Eta autobuszerbitzu berriak daude, portuaneraikin asko egin dituzte, hotelugari... Jokoak albiste ona izandira. Gobernuak gauza asko eginditu, eta hiria hobeto dago. Hiriederra da hau, gauza asko dituikusteko, eta, batzuetan, badiruditelebistan gauza itsusiak ateranahi dituztela bakarrik. Rio ondoezagutzeko, etorri egin beharradago, eta norberaren begiekinikusi.

Hiritarrak zer dio? Iritzi inkesten

emaitzek okerrera egin dute az-

kenaldian.

Beti aurkituko duzu pozik ez da-goen norbait: gobernuak diruasko gastatu duela, zergatik ez zi-tuzten beste gauza batzuk egin...Tira, egia da diru asko xahutu delaproiektuan, baina egon den ho-bekuntza ere handia izan da. Nireinguruan ikusten dudanez, Joko-ak hartu izanaren alde dago jendegehiena. Ilusioa nabaritzen dutnik.

Protesta asko espero dira.

Jokoen aurkako manifestaziorikez dago [Temerren aurkakoak de-bekatu egin dituzte olinpiar ere-muan]. Beste arazo batzuk daude,baina protestak ez dira Jokoenaurka. Garraioa arazo izan al daiteke?

Ez. Autobusentzat bideak egin di-tuzte, metroa handitu... Ez dutuste mugitzeko arazo handirikegongo denik.Jokoen eragina nabaritu al duzu

ostatuan?

Bai, Copacabana eta ingurukohoteletan jende pila dago. Lagunbat dut aireportuan lan egitenduena, eta, aurreko batean, esanzidan zeharo harrituta zegoela,halako jende uholderik ikusi ga-bea zela.

«OlinpiarJokoek hirihobe batutziko dute»Jose Antonio Aduriz b

Abokatua eta enpresaria

Euskal jatorrikoa, 50 urte daramatza Rio de Janeiron, eta inor gutxik bezalaezagutzen du badia. Ezkortasunarendiskurtso orokorraren aurka, Adurizek argi du Jokoak «onerako» izango direla.

«Delinkuentzia pixka batdago, baina New Yorkenedo Ameriketako edozeinhiri handitan bezala»

«Nire inguruan ikusten dudanez, Jokoak hartu izanarenalde dago jende gehiena»

ENEKOITZ TELLERIA

RIO16 b 9 BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

RIPANEMAKOMUTILAImanol Magro

‘Mozal legea’,olinpiar erara

Lasai doaz Olinpiar Joko-ak, ezta? Hala dirudi. Riode Janeiron ez da sekula-ko istilurik izaten ari.

Izateko moduan, hirian 85.000militar eta polizia barreiatuta bai-taude. Olinpiar guneetan ez daageri protestarik, eta inaugurazioeguneko manifestazio deialdirikhandiena hasi baino ere lehenagozapuztu-kontrolatu-erreprimituzuen Brasilgo Poliziak. Bide batez,egun hartan, bi pertsona hil zituz-ten Maracana inguruan. Bata poli-zia militarrak hil zuen, «lapur»bat, eta bestea, 51 urteko emaku-mezko bat, autoa lapurtzen saiatuzitzaizkion lapurrek tirokatua.Kasu horiek, dena den, ez zutenizan oihartzun handirik.

Ez dago protestarik, hein handibatean, legez kanpokoak direla-ko. Olinpiar Jokoen Lege Oroko-rrak (2016ko 13.284 Legea) debe-katu egiten ditu. Olinpiar mozallegea dela esatea da hura labur-biltzeko modurik errazena.Hainbat eragilek, eta sindikatuk-eta, helegiteak jarri dizkiote, etabaita zirrikituak aurkitu ere. Halaere, olinpiar guneetan ez dagopankartarik. Legeak, besteakbeste, manifestazioak debeka-tzen ditu, eta egin daitezkeenak«jai kutsu eta abegitsukoak» iza-tera behartu. Era berean, hirita-rrek olinpiar sinboloak erabil di-tzatela galarazten du, baita haie-kin parodiak egitea ere.Nabarmendu behar da olinpiaruztaiak babesturiko irudi markakomertzial bat direla.

Zorrotzenak, dena den, mugi-kortasun legeak dira. Olinpiarguneetan ez dago eskalerik, ez ka-leko saltzailerik, ez kaleko ume-rik, ezta oso txiro izatearen itxuraduen inor ere. Legezkoa da jendeakalean gelditu eta pasatzen ez uz-tea. Rio de Janeiron eskale askodaude, baina Poliziak zorrotz egi-ten du bere lana, eta ez dira pasa-tzen. Gero eta garbiago dut gune-en militarizazioaren helburua ezdela terrorismoa eragoztea, po-breziaren biktimak urrezko kaio-latik urruntzea baizik.

Page 10: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

10 b RIO16BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

Olinpiar Jokoak iru-dietara ekarri beharbanitu, txanponarenalde bat eta haren

ifrentzua margotuz, maratoia etaigeriketa hautatuko nituzke. As-falto gaineko korrikalari argalakbatetik, xirmendu bihurrituakbero galdatan, eta urazpiko izur-de gihartsuak bestetik, aldika bu-rua arnas bila ateraz. Halere, ma-ratoiak ez du izenik utzi nire oroi-menean, soilik oinutsik korritzenzuten etiopiarren edota balantza-

ka iritsi zen emakume tamalgarribaten irudi lausotuak. Uretakoprintzeen artean izen bat dago il-tzatua nire garunean: Mark Spitz.Bederatzi urte neuzkan (orain ja-kin dut, wikipedia dela medio),1972an zazpi domina irabazi zi-tuenean. Eta zerbait aitortu beharbadut, zalantzarik gabe esan de-zaket igerilari haren irudiak iku-siz sentitu nuela, lehenbiziko al-diz, gorputz baten edertasunakeragin ziezadakeen zirrara, nahizeta gizonezkoarena izan; ez zidan

irabazi zutela, gudua galduz geroemazte hauek umeak akabatu etaberen buruaz beste egitekoak bai-tziren, soldadu pertsiarrak hirirairitsi baino lehen. Filipides, arnas-ka, dena emanda, hirira iritsi, hitzbat xuxurlatu («Niki», «garaipe-na»), eta ziplo geratu zen bertan.Ez zen garaipenik izan harentzat,bizitza galdu baitzuen.

Metafora ederragorik olinpiarjokoen espiritua deskribatzeko!Garaipena lortzen saiatze seta-tsuagatik zein neurritaraino gal-tzen duten kirolariek bizitza pro-pio bat edukitzeko aukera, eta bi-zitza hori gozatzekoa! Zersakrifikatzen duten, guri oina-rrizkoak iruditzen zaizkigun pla-zeretatik hasita, segundoak jatekodenborari, zentimetroak irabaz-teko altuerari, domina bat eseki-tzeko paparrean irribarretsu, bai-na barrutik hautsita, gorputza le-her eginda!

Geroztik anbibalentea izan daolinpiar jokoetan desfilatzen du-ten kirolariekiko dudan sentipe-na. Planetako gorputz ederrenenerakustokia da, gantz gramorikgabeko izter, bular eta sabel ape-tatsu eta ia biluziak gure begiendastamenerako, prototipo per-fektuak, inoiz ukitu ez ditugunbezalakoak, ondoan etzanda zeu-dela irudikatuz laztandu dituda-nak, atalik atal, bizkarretik oine-taraino, luxuria ukituzko udakoarratsaldeetan. Baina zenbat gogozirtzildu ikusi ditudan gorputzhorietan, psikologikoki apurtuak,

traumarik sortu, hetero-sexuali-tatearen goraipamen bortitz erre-primitzaileak jotako gizarte har-tan, auzoko neska haren ipurdiborobilak antzeko irrika sortzenbaitzidan une berean.

Izatez, maratoia gaizki hasi zen,bere sorrera esplikatzen duen fik-ziozko ipuinari kasu egiten badio-gu. Maratoiko gudua Kristo aurre-ko 490. urtean gertatu zen, bainaHerodotok kontatzen duenez, Fi-lipides soldaduak korritu zuendistantzia Atenasetik Espartaradauden 246 kilometro izan zen, biegunetan, laguntza eske. Plutar-cok eta Lucianok ere aipatzen du-te balentria berbera 500 urte on-doren, baina idazle anonimorenbatek ziria sartu zuen une batean,kontatuz erregeak MaratonetikAtenasera bidali zuela Filipides,bertan zeuden emazteei eguzkiaezkutatu aurretik abisu ematera,

nahigabetuak, birrinduak, garai-pen fisikoak gogoaren porrota ze-karrela ulertu ez zutenak. Asko-ren biografiak irakurtzea aski daarrakastaren arriskua noraino-koa den ulertzeko.

22 urte zeuzkan Mark Spitzek1972an, zazpi domina irabaztenzuen lehen kirolaria bihurtuzenean, domina bakoitzarekinordura arteko munduko markakhautsiz. Urte hartan bertan erre-tiratu zen kirol mundutik, 22urte besterik ez, munduarenmirespena azpilean jarri zitzaionurte berean, dirutza izugarriak,eta, kazetari inkontzienteek ida-tziko luketen moduan, etorki-zun lorio- tsua begien aurrean.Ez dakit zergatik utzi zuen dena,dena lortu zuen egunean. Wiki-pedian etorriko da azalpenenbat; ez dut begiratu nahi. Ziurbainago barruko ahots batentzun zuela, esanez munduarieskaintzen zion edertasun harkez zuela merezi gaztetako urterikonenetan jasan zuen tortura latzhura. Gorputzeko zuntz eta giha-rrak txikitzea ez zela ona gogoa-ren bakearentzat, espirituarenorekarentzat, gorputz tortura-tuetan ez baitago lekurik garai-penik handienarentzat: bizitzarizentzua aurkitzea.

Olinpiar oroitzapena b Pako Aristi

Maratoiarekin eta igeriketarekin lotzen dituidazleak jokoekin gordeak dituen irudiak. Mark Spitzek Munichen lortutako zazpi dominakongi akorduan ditu, baina baita lehen aldiz gorputzharen edertasunak sortutako zirrara ere.

BE

RR

IA

ARGAZKIA

Eguna. 1972ko uztaila.

Ekitaldia. Municheko Olinpiar Jo-

koak. Tximeleta erako 100 metro-

koen finala.

Emaitza. Mark Spitz igerilari esta-

tubatuarra lehenengo (55.27), Bru-

ce Robertson kanadarra bigarren

postuan (55.56) eta Jerry Heiden-

reich estatubatuarra hirugarren

(55.74).

Munich

1972

Gorputzeder eta

torturatuak

Enekoitz Telleria

Aurrenekoa izateak badu mu-gak apurtzeko adina indar,baina gerta liteke aurrenekoaizate hutsak baino indar han-

diagoa gordetzea atzean, mugak apurtubehar horretan. Horixe da Enriqueta Basi-lio Queta-ren kasua. Askorentzat, horixedela: Olinpiar Jokoen historian olinpiarsua piztu zuen aurreneko emakumea (Me-xiko, 1968). Baina badela hori baino gehia-go: Latinoamerikako gizartean emakume-aren eta kirolaren arteko uztarri ahulariindarra eman ziona eta aurrera begira jarrizuena ere bai baita.

Atletismoan nabarmendu zen Basiliogaztetatik: 80 metroko hesidunetan. Garaihartan, ez ziren asko haren herrialdean ki-

rolean modu horretan nabar-mentzen zirenak, eta berehalaizendatu zuten Mexikoko ema-kumezko kirolaririk onena. Jo-koak antolatzearen ardura bereherrialdeak hartu zuenean,etxeko agintariek eta Olinpiar

Batzordekoek haren alde egin zuten apus-tu: lehen aldiz, emakume bati eman ziotenolinpiar sua piztearen ardura. Sinbolikoazen ekintza, baina bazuen keinuaz haragobidea urratzeko asmoa. Emakumea eta la-tinoa. Gainontzeko herrialdeetan bai, bai-na Latinoamerikan erabat ahula zen garaihartan emakumearen eta goi mailako ki-rolaren arteko lotura. Erabaki hark balioizan zuen, beraz, emakumeari ikusgarrita-suna eman, eta munduko kirolaren eta ha-ren gabezien erdigunean jartzeko.

Ez bakarrik Basilio Queta-ren kirol mai-larengatik edo olinpiar sua piztu zuen lehenemakumezkoa izateagatik. Basiliok, izanere, egin zuen bidea erakundeetan ere han-dik aurrera. Mexikoko diputatu izan zen2002-2003 bitartean (PRI alderdian), etaMexikoko Olinpiar Batzordeko kidea erebada egun. Hainbat sari jasotakoa da. Tar-tean, Joko Garbiaren Nazioarteko saria2007an, «bere kirol ibilbide osoan eraku-tsitako jarrera eredugarriarengatik, nonharen olinpiar izpiritua nabarmendu izanden beti». Gainera, Mexikoko OlinpiarJoko haietan abiatutako ohitura —sua piz-tea— behin baino gehiagotan bete beharizan du Erdialdeko Amerikako Jokoetan etaKaribeko Jokoetan (2014). Atenaskoetan,Basiliok eraman zuen olinpiar suzia Mexikohiritik pasatu zenean. 36 urte geroago.

ERAZTUN MOREA

Enriqueta BasilioMexiko 1968Olinpiar sua piztu zuen aurrenekoemakumezkoa izan zen, eta, horrekinbatera, Latinoamerikako emakumeenartean kirolerako interesa piztu zuena

BE

RR

IA

Ziur Spitzek ahots batentzun zuela, esanezmunduari eskaintzenzion edertasunak ez zuelamerezi tortura hura

«Nire dopina entrenamendua da. Nire dopina Jesus da. Besterik ez»Almaz Ayana atleta etiopiarra, 10.000 metrokoan urrea irabazi eta munduko marka egin berritan

ENTZUNDAKOA

Page 11: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

124Teddy Riner judoka frantziarrak jarraian irabazitako borrokak. Ez dago Teddy Rinerri irabaz diezaiokeenik.Frantziarrak 124 borroka daramatza galdu gabe, sei urte. Rion bigarrenez jarraian irabazi du urrea 100 kilotik gorakoan.

Irudia b Rio de Janeiro

Ledeckyk ez du huts egitenEzustekoen jardunaldia izan zen atzokoa igeriketan. Tximeleta estiloko 100 me-trokoan, Michael Phelpsek zilarrarekin konformatu behar izan zuen, Joseph Scho-oling singapurtarraren atzetik. Bizkar estiloko 100 metrokoan, berriz, KatinkaHosszuk ezin izan zuen laugarren urrea irabazi, Madeline Dirado estatubatuarrakhartu baitzion aurre. Katie Ledeckyk (argazkian), ordea, ez zuen huts egin. 800metrokoan nagusitu zen, eta laugarren urrea lortu zuen —zilar bat ere badu—. EFE

Emaitzak

FINALAK

ATLETISMOA

Pisu jaurtiketa (E)

1. Michelle Carter (AEB) 20,63

2. Valerie Adams (Z. Berria) 20,42

3. Anita Marton (Hun). 19,87

Disko jaurtiketa (G)

1. Christoph Harting (Ale.) 68,37

2. Piotr Malatxowski (Pol.) 67,55

3. Daniel Jasinski (Ale.) 67,05

PISTAKO TXIRRINDULARITZA

Taldekako jazarpena (E)

1. Britainia Handia

2. AEB

3. Kanada

Keirina (E)

1. Elis Ligtlee (Herbehereak)

2. Rebecca James (B. Handia)

3. Anna Meares (Australia)

GIMNASTIKA

Tranpolina (G)

1. Uladzislau Hantxaru (Bie.) 61,475 p.

2. Dong Dong (Txina) 60,535 pt.

3. Lei Gao (Txina) 60,175pt.

IGERIKETA

100 metro tximeleta estiloan (G)

1. Joseph Schooling (Singa.) 50,39

2. Micahel Phelps (AEB) 51,14

2. Chad Le Clos (Hegoafrika) 51,14

2. Laszlo Cseh (Hungaria) 51,14

200 metro bizkar estiloan (E)

1. Madeline Dirado (AEB) 2.05,99

2. Katinka Hosszu (Hun.) 2.06,05

3. Hilary Caldwell (Kanad). 2.07,54

800 metrokoa (E)

1. Katie Ledecky (AEB) 8.04,79

2. Jazz Carlin (B. Handia) 8.16,17

3. Boglarka Kapas (Hun.) 8.16,37

50 metrokoa (G)

1. Anthony Ervin (AEB) 21,40

2. Florent Manaudou (Fra.) 21,41

3. Nathan Adrian (AEB) 21,49

ARRAUNA

Scull (G)

1. Mahe Drysdale (Z. B.) 6.41,34

2. Damir Martin (Kroazia) 6.41,34

3. Ondrej Synek (Txekia) 6.44,10

Scull (E)

Dominak*HERRIALDEA U. Z. B. G.

1. AEB 21 15 17 53

2. Txina 13 11 17 41

3. Britainia Handia 9 11 6 26

4. Alemania 8 4 3 15

5. Japonia 7 3 14 24

6. Australia 6 6 8 20

7. Hego Korea 6 3 4 13

8. Errusia 5 9 8 22

9. Frantzia 5 8 5 18

10. Frantzia 5 7 4 16

*Gaueko hamaikak arte

RIO16 b 11 BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

kiak. 10 kilometrokoa (E).

15:00 (bihar). Zaldi heziketa. Ba-

nakakoa.

15:40 (bihar). Atletismoa. Mailu

jaurtiketa (E).

16:15 (bihar). Atletismoa. 3.000

metro hesidunak (E).

18:00 (bihar). Bela. Laser (G) eta

Laser Radial (E).

19:00 (bihar). Gimnastika artisti-

koa. Uztaiak (G), Oreka barra (E)

eta jauzia (G).

21:00 (bihar). Pistako txirrindula-

ritza. Omniuma (G).

21:00 (bihar). Grekoerromatar

borroka. 85 eta 130 kilo (G).

22:00 (bihar). Boxeoa. Pisu astu-

na (G).

00:00 (etzi). Halterofilia. 105 kilo

(G).

01:35 (etzi). Atletismoa. Pertika

jauzia (G).

03:25 (etzi). Atletismoa. 800 me-

trokoa (G).

03:45 (etzi). Atletismoa. 400 me-

trokoa (E).

EUSKAL HERRITARRAK

14:30. Estela Navascues. Atletis-

moa (maratoia).

17:50. Alberto Munarriz. Waterpo-

loa. Montenegro-Espainia.

21:00. Tania Calvo. Pistako txirrin-

dularitza (banakako abiadura).

Sailkatzekoa eta final-hamaseire-

nak*.

15:00 (bihar). Tania Calvo*. Pista-

ko txirrindularitza (banakako abia-

dura). Final-zortzirenak.

15:00 (bihar). Rocio Ibarra eta

Maria Lopez de Egilaz*. Belar

hockeya. Final-laurdenak.

16:35 (bihar). Sergio Fernandez.

Atletismoa (400 metro hesidunak).

Sailkatzekoa.

00:50 (etzi). Eskubaloia. Espai-

nia-Angola.

BERRIA TELEBISTA

16:00 (bihar). Imanol Magro Eiz-

mendi eta Enekoitz Telleria

BERRIAko Rioko berriemaileen bi-

deo kronikak, Asier Cuevas atleta-

rekin solasaldia maratoiaz, Danel

Agirreren atala, erreportajeak eta

albisteak.

TELEBISTA

La1. 16:00-21:00

eta 22:05-05:00.

Teledeporte. Egun osoan.

France2. 13:55-20:00 eta

21:00-05:05.

France3. 09:00-11:50,

12:55-14:00 eta 19:55-20:55.

1. Kimberley Brenna (Aust.) 7.21,54

2. Genevra Stone (AEB) 7.22,92

3. Jingli Duan (Txina) 7.24,13

Zortzikoa (E)

1. AEB 6.01,49

2. Britainia Handia 6.03,98

3. Errumania 6.04,10

Zortzikoa (G)

1. Britainia Handia 5.29,63

2. Alemania 5.30,96

3. Herbehereak 5.31,59

OLINPIAR TIROA

25 m pistola tiro azkarra (G)

1. Christian Reitz (Ale.) 34 pt.

2. Jean Quiquampoix (Fra.) 30 pt.

3. Yuehong Li (Txina) 27 pt.

Skeet (G)

1. Gabriele Rosetti (Italia)

2. Marcus Svensson (Suedia)

3. Abdullah Alraxidi (Independ.)

TENISA

Binakakoa (G)

1. Rafa Nadal-Marc Lopez (Esp.)

2. Florin Mergea-Horia Tecau (Err.)

3. Steve Johnson-Jack Sock (AEB)

Egitaraua

FINALAK

12:00. Golfa. Banakakoa. Azken

jardunaldia (G).

16:00. Boxeoa. Euli pisua (G).

17:00. Tenisa. Banakakoa (G), bi-

nakakoa (E) eta mistoak.

18:00. Olinpiar tiroa. 50 metro,

hiru posiziotako karabinarekin (G).

18:00. Bela. RSX maila (G eta E).

19:00. Gimnastika artistikoa. Zo-

rua (G), Jauzia (E), arkudun zaldia

(G) eta barra asimetrikoak (F).

21:00. Grekoerromatar borroka.

59 eta 75 kilo (G).

21:00. Pistako txirrindularitza.

Banakako abiadura (G).

21:00. Tranpolin jauziak. Hiru me-

trokoa, banaka (E).

22:00. Esgrima. Ezpata, taldeka

(G).

00:00 (bihar). Halterofilia. +75

kilo (E).

00:55 (bihar). Atletismoa. Jauzi hi-

rukoitza (E).

03:00 (bihar). Atletismoa. 400

metrokoa (G).

03:25 (bihar). Atletismoa. 100

metrokoa (G).

14:00 (bihar). Igeriketa: ur ire-

Page 12: ISILIK, HASTERA DOA · BERND THISSEN / EFE. Unai Zubeldia K olpetik deseginzen aukera. Moto-rraren atzetik hi- ... zila-rrezko domina irabazi zuen, eta, bi aste geroago, Gijonen (Asturias,

12 b RIO16BERRIA

Igandea, 2016ko abuztuaren 14a

RHARTU ETA PASAJulen Etxeberria

Olinpiarmatxismoa

Corey Cogdell tiratzaileestatubatuarrakbrontzezko bi dominairabazi ditu jada Olin-

piar Jokoetan. Pekinen irabazizuen lehena, eta Rio de Janeironbigarrena, biak trap mailan. He-rrialde askotan heroi baten mo-duan tratatuko lukete, orriak etaorriak beteko lituzkete haren ba-lentriaren kontakizunekin. Chi-cago Tribune AEBetako egunkariezagunarentzat, ordea, Mitch

Antzekoa gertatu zitzaion due-la gutxi Camille Abily futbolarifrantziarrari. Hiru TxapeldunenLiga, Frantziako 11 Liga, zazpiKopa, 167 partida Frantziako se-lekzioarekin... Horra haren ga-raipen zerrenda ikusgarria. Bostaxola. Playfutbol Argentinakowebguneak titulu hau jarri zuenUEFAk Europan sartutako golonenaren saria irabazteko hauta-gaien artean zegoela jakinarazizuen egunean: «Messi, Higuain

Unrein hiriko Bears futbol ameri-karreko jokalariaren emaztea daCogdell. Izenik ere ez du merezi.Apaingarri bat da. Besterik ez.

eta emakume bat gol onenarensaria irabazteko hautagaien arte-an». Webguneak berehala aldatuzuen titulua. Berandu, ordurakoberria hara-hona zebilen sarean,eta ehunka ziren albisteari egin-dako kritikak. Merezitakoak.

Matxismoa kirolean eta kirolkazetaritzan zein barruraino sar-tuta dagoen bi adibide besterik ezdira, baina makina bat topa dai-teke egunero: emakumezko ki-rolariei izenagatik bakarrik deitu,

haren itxura fisikoaren ingurukohamaika xehetasun eman, kiro-lari ederrenen sailkapena egin...Luzea da zerrenda, eta zein bainozein lotsagarriagoa. Guztien atze-an asmo argia dago: emakumez-koen lorpenen balioa gutxiestea,eta argi uztea kirola gizonezkoenkontua dela, eta kirolean emaku-mezkoak apaingarriak besterikez direla. Bai, XXI. mendean gau-de, aspaldi, eta gertatzen ari da.Sinestezina.

Irudia b Rio de Janeiro

Estadioetan sartzen utz diezaietenGobernuak legea aldatuko zuela iragarri arren, Iranen emakumeek debekatua dute estadioetan sartzea. Horren aurkako aldarria ikusiahal izan zen atzo Olinpiar Jokoetan. Boleibol partida jokatu zuten Iranek eta Egiptok, eta norgehiagoka ikustera joandako zale batzuekpankarta bat erakutsi zuten. Pankartan, honako hau irakur zitekeen: «Utzi Irango emakumeei beren estadioetan sartzen». ORLANDO BARRIO / EFE

35ANTHONY ERVINEN ADINA;

URREZKO DOMINA BAT LOR-

TZEN IGERILARI HELDUENA

Olinpiar Jokoen historian urrea lor-

tzen duen igerilari helduena da

Anthony Ervin (AEB). 35 urte ditu ,

eta atzo goizaldean lortu zuen do-

mina, estilo libreko 50 metroko

proban. 21,40 segundoko marka

egin zuen. Orain arte Michael

Phelps zen urrea lortzen igerilari

zaharrena, 31 urterekin.

‘Dream Team’-ekhiru puntuz soilikirabazi dio Serbiari

SASKIBALOIAb Gero eta estuagoari da irabazten partidak Ameri-ketako Estatu Batuetako saskiba-loi taldea. Atzo, Serbiak partidaosoan eutsi zion, eta DreamTeam-ek hiru puntuz baino ezzion irabazi: 94-91. Atsedenaldira11 punturen aldearekin joan zenAEB. Baina defentsa onari esker,Serbia aldea janez joan zen. Az-ken unean, partida berdintzekohirukoa huts egin zuen.

«Olinpiar Jokoakamaitzean erabakikodugu zer egin. Bainadopin kasuetan biziosorako zigorrakjartzearen aldekoa dapresidentea»Mark AdamsNazioarteko Olinpiar Batzordeko kidea

Ur bizietako probenirteera plataformapuskatu du mareak

IGERIKETA bAzken egunetaneguraldi txarra egin du Rion, etaitsasoa zakar ibili da. Horren on-dorioz, ur bizietako probak abia-tzeko plataforma puskatu dutemarea biziek. Horrenbestez, en-trenamenduak bertan beherautzi behar izan zituzten igerila-riek atzo. Bihar eta etzi artean jo-katuko dira probak, eta antola-tzaileek iragarri dute plataformaaldatu egin beharko dutela. Anthony Ervin. LEONARDO MUÑOZ / EFE