Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Luis Mariano Irundik unibertsora 222. zk. Bigarren aroa Otsailak 1 2014 Gaztea Jon Iraundegi musika argazkilariaren liburua 6 Txotx garaiaren haisera Ola Sagardotegian 7 Kirolak. Iñigo Zumeaga, kiroldegietako gerentea. 10 Gastronomia 11 Aurrematrikula Irungo ikastetxeetan. 12 Gurasoentzat. Emozioen erregulazioa. 13 Gazteen Lanak. Hirubide BHI 14 Gazte informazioa 15 Kultur agenda Irunero Kirolak Behobia Kirol Kluba sentimendua eta pasioa w w w . i r u n e r o . c o m Sar zaitez web orrian

Transcript of Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik...

Page 1: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

Irungo euskarazko

hamabostekaria

Luis M

ariano

Irundik unibertsora

222. zk.Bigarren aroa

Otsailak 12014

GazteaJon Iraundegi musikaargazkilariaren liburua

6 Txotx garaiaren haiseraOla Sagardotegian7 Kirolak. Iñigo Zumeaga,kiroldegietako gerentea.10 Gastronomia11 Aurrematrikula Irungoikastetxeetan.12 Gurasoentzat.Emozioen erregulazioa.13 Gazteen Lanak. Hirubide BHI14 Gazte informazioa15 Kultur agenda

I runero

KirolakBehobia Kirol Klubasentimendua eta pasioa

www

.irunero.comSarzaitez

web orrian

Page 2: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

2

Abesti bat sortu, gero abestu. Abestiaentzun. Abestiak eragindakoa (denadelako hori) bizi. Musika instrumentubat jotzen ikasi, instrumentu batez mu-sika egin; musika entzun. Liburu bat ira-kurri. Liburu bat idatzi. Liburuanirakurritakoa hausnartu, partekatu; edoez, zeure baitan gorde, edota liburuanirakurritakoaren aurka erreakzionatu.Edo, libururik ez irakurri. Dantza egin.Dantza eginarazi. Dantza folklorikoa,modernoa, klasikoa, asmatutakoa... As-tero, jendartean dantzatu. Margotu:koadro bat, edo mural bat, nahi du-zuna: instalazio bat eraiki. Edo kamera(tamaina aukeran) batez film labur batgrabatu. Edo luze bat. Bertsoak bota,bertsoak entzun eta bertsoa buruanduzula etxera joan. Antzezlan bat sortu,antzezlan bat ekoitzi, antzezlan bat an-tzeztu eta eszenaratu. Antzezlana ikusi,barneratu, kanporatu.

Ekintza edo zera kulturalak dira aipatu-riko horiek guztiak, besteak beste. Etabai, kultur industrien gizartean bizi bizigara eta kultura kontsumista gailentzenda, oro har. Aldi berean, ezin uka: kul-

tur ekintzak edo produktuak, edonola-koak, gizartearen isla dira, edota gizar-tea bera dira. Nola kalkulatu, baina,kultura deritzogun horren balioa?...Izan gaitezen sinplistak, behintzat kul-tur aurrekontuak erabakitzen dituztenpolitikariak (salbuespenak salbuespen)izan ohi diren bezain sinplistak. Irunek61.481 biztanle ditu. Gipuzkoako biga-rren hiria dugu. 2013ko aurrekontua“Kultura eta kirolak” arlorako:4.386.015,00 €. Zatiketa eginda, biz-tanle bakoitzeko 73 € urtean. Euskaraarloak, 2013ean 1.538.867,00 €, hots,biztanle bakoitzeko 25,64 €! Diru ko-puru adierazgarriak. Izan ere, aipatu-riko kultur ekintza bakan baten eraginaezin da kuantifikatu edo zenbakietanneurtu, eragina ikusezina baita, bat-ba-tean behintzat; epe luzean ordea, hiri-tar kritikoen existentzia bermatzen du,subditoen kaltetan. Ez da harritzekoa,beraz, hiriko kultur hutsuneak eta ga-beziak gehienetan iniziatiba herrikoiaketa pribatuak betetzea, beste biztan-leek bezala zergak ordaintzeaz gain hi-riarentzat zerbait sortzen edota sortzenlaguntzen duten ekimenak. “Sinplis-tak”, poesia liburu baten titulua erebada. Neurrigabeko poesia, zorionezneurtezina, aurrekontuetan azaltzen ezden hori guztia eragiten duena. Izen-daezina seguru aski. Agian, liburu ho-rren irakurketan dago hitz hauen hazia.

Ana [email protected]

Naiara HernandezLekuona

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas

[email protected]

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runero

Irun atzo Irun gaurNeurtezina

Tranbia 1906an

Autobusa 1951n

Autobusa 1990ean

Irungo tranbia zerbitzua 1893an inaugu-ratu zen, eta hiru urte geroago ibilbideaHondarribiraino luzatu zen. “Odolezkotranbia” zeritzan, mandoek eramaten zute-lako (goiko argazkia 1906koa da). 1919an, tranbia elektrikoak lehen bidaiaegin zuen. Garraiobide hura, ordea, erren-tagarritasun gutxikoa zen. Egoerak okerreraegin zuen 1935ean, tranbiaren enpresariHondarribia-Donostia autobus linea esleitu

zitzaionean. 1953ean desagertu zen tran-bia. 1951n autobus batek Irun-Hondarribia ibil-bidea egin zuen estrainekoz. Erdiko argaz-kian, zerbitzua eskaintzen zuen autobushaietako bat.1986an Irunen bi linea ezarri ziren: Beho-bikoa eta Katekoa. Azken argazkia1990ekoa da. Garaiko markesina bat ager-tzen da.

IUA: 48952

Honako erakunde hauek Irunero diruz laguntzen dute:

Yurre Ugarte

Page 3: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

3

Olaizola Immobiliaria agentzia

Gogoan du 1984ko egun hura.Aitari argazki kamera eskatu zionDonostiako belodromoan jokozuen AC/DCren oroigarri batedukitzeko. “Argia eskuz kontro-latzea ez zen batere erraza. Le-henengo aldi hartan denetarikatera zitzaidan: argazki onak etatxarrak”. Ordurako zaletasunabarruko grina zen eta halaxeikastaroa egin zuen Irungo Ar-gazki Elkartean.

Zuri-beltzak oraindik indar han-dia zuen garai hartan zaletuenartean nork bere lanak errebe-latzen zituen, eta, jakina, peli-

kula kameratik atera arteemaitza sorpresa bat izaten zen.

Ehiztari gisan Euskadiko agerto-kiak korritu zituen, gure historia-ren puska baten zelatan zebilelajakin gabe.

Iraundegiren liburua musika ar-gazkilariei buruzko saileko argi-talpena da eta 1985etik 95erabitarteko lanen hautaketa dakar.Belaunaldi hark ongi txertatuakditu burmuinean ahaztezinakdiren izenak: La Polla Records,Kortatu, Hertzainak, Cicatriz, Vo-mito, Antirregimen, Baldin Bada,

Delirium Tremens, Zarama...

“Taldea ongi ezagutzen duzu-nean harago joan nahi duzu:keinu zehatz bat harrapatu, saltobat...”, dio Jonek. Horixe libu-ruko irudien bidez erdietsiduena: instant baten indarramedio ikuslea giroan murgiltzea.Kontzertuetan argazkiak egitekobaldintzak ez dira samurrak;“argia arraroa izaten delako,baina aldi berean horrek ederegiten ditu”.

Musikaren erretratugileak zela-tan darrai.

Jon Iraundegi, musikaren erretratugileaBANIZU NIZUKE Kultur Elkarteak argitara eman berri duJon Iraundegi irundarraren Euskal rockaren ikuspuntu batargazki liburuaren bigarren edizioa. 80koen eta 90ekoen hamarkadetako kontzertuak kameraz finkatu zituen, gure kulturaren zati garrantzitsua den herri musika garaikidea kontserbatzeko egundoko ekarpena.

Ezkerrean, La Polla Records (Irun, 1987). Eskuinean, Kortatu(Egiako gaztetxea, 1987).

Goian, Jon Iraundegi, esku artean bere liburua duela. Behean, Berri Txarrak (Kursaal, 2013).

Page 4: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

4

- Zein izan zen egundokoospe haren gakoa?Ahots aparta zuen, baina, ho-rretaz gain, artista erabatekoazen: dantzaria zen, antzezlea...Bere fisikoak ere ederki lagun-tzen zion, gorpuzkera ederre-koa eta irribarre erakargarrikoabaitzen. Ahots lirikoa “varietés” gene-roari egokitu zitzaion. Halaxe,kantu batzuek eskatzen zutengoiko tonuak bikain kantatzenzituen eta, aldi berean, ahotseztitsua zuen. Interprete han-dia zen; alegia, kantuen hitzakbere ahotsaren ezaugarrietaramoldatzen zituen. Operetarekin arrakasta izuga-rria izan zuen. Arrazoia dagerra ondoren frantsesek ezzutela operarako gogorik, askoeta asko dramatikoak zirelako.Opereta dibertigarriagoa daeta, gizarte harentzat, botika.

- Zergatik ez zuen Frantzianadinako ospea lortu Espai-nian ?Familia errepublikarra zen etaGerra Zibilean Irundik ihes eginzuen; beraz Espainian sartzeadebekatuta zuen.1951n El sueño de Andalucíafilmatu zuen Espainian, ope-reta baten estreinako zine-bertsioa. Baimen bereziaeman zioten. Nola ukatuko zio-ten, bada, Frantzian sekulakolaudorioak jasotzen zituen es-painiar bati! Espainiar girokopelikulak egiten zituen etahori, noski, Francoren gustu-koa zen. Espainian zarzuela zen garaikogenero arrakastatsuena. Hori

dela eta, opereta bakarra es-treinatu zen.

- Nolako harremana izan zuenEuskal Herriarekin eta Irune-kin?Irundar izateaz beti harroagertu zen. Dena den, kontuanizan muga igarotzea debekatuziotela hainbat urtez. Iparral-dean zegoenean Biriatura joa-ten zen, handik Irun ikustera.Ahal zuen guztietan etortzenzen eta lagunekin harremanamantendu zuen. Bere lurraldea maite zuen.Ahal izan zuenean euskal kan-tuen diskoa grabatu zuen.

- 50ekoen hamarkadan Iru-nera etorri zenean denek ezzuten begi onez ikusi.Pentsa gazte xume bat zeneanjoan zela eta txoferdun autodotore batean itzuli zela. Cani-che bat zeraman eta makila-tzen ziren artista horietakoazen. Hura guztia artean herritxikia zen Irunen oso arraroazen. Batzuek mespretxatuzuten. Gero eta gehiago harritzen nauerdietsi zuen famak; baina,behar bada, Irunen ez gara ja-betzen. Number 1 izan zen, ga-raiko David Bisbal.

- Luis Mariano Lirika Elkarteak10 urte bete ditu. Zer ekarpenegin du?Luis Marianoren izena bizirikmantendu du. Lehen, urtemu-getan baizik ez zen aipatzen.Bere izena daraman orkestraeta abesbatza eratu ditugu. Ja-kingo balu, asko poztuko litza-teke.

Mariano Eusebio Gonzalez Irunen jaio zen 1914an.Ahots eztitsuko gazte apal hark 1943an ziztu bizikoibilbide artistikoa abiatu zuen, harik eta mundu zaba-lean egundoko ospea lortu zuen arte. Bereziki Fran-tzian miresten zuten, non “operetaren printzea”deitzen zioten. Film andana handia ere grabatu zuen.Ezagutu zutenek ondo zekiten herriminez bizi zela.Aurten jaiotzaren mendeurrena ospatuko da.

“Luis Mariano garaikoDavid Bisbal izan zen”

Luis Mariano,

zesta batekinjolasean.

Luis Mariano eta Carmen Sevilla 1953anLa bella de Cádiz filmaren grabaketan.Eskuinean, Ángel Pazos Luis Marianorenirudi batekin.

Angel Pazos, kantari lirikoa eta Luis Mariano Lirika Elkarteko kidea

IZEN EMATEA: 2011n jaiotakohaurrentzako eta eskolaz aldatu nahi dutenentzako, otsailaren 3tik 14ra

ATE IREKIEN JARDUNALDIA GURASOENTZAKO (soilik); otsailaren 5ean, arratsaldeko17:00etan egingo da. Ikastolan onartutako haurrentzako bisita eguna, maiatzaren 28an egingodugu, arratsaldeko 17:00etan.

www. tx ingudikasto la.hezkuntza.net Tel: 943667055 012338aa@hezkuntza .net

Page 5: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

5

1.- Las aventuras del barbero de Sevilla pelikula Avenida zineman emanzuteneko sarrera bat (1954). 2.- Rendez-vous à Grenade film musikala(1951). 3.- Irungo Alardean 1933an.

1

3

3

AMAIA KZN- OTSAILAK 9 EASO ABESBATZA. 20:00etan.- MARTXOAK 15 ETA 16Opera. MADAMA BUTTERFLY.G. Puccini. 19:00etan- APIRILAK 13Errezitala. JUNE ANDERSONsopranoa.- EKAINAK 27ZARZUELAREN ANTOLOGIA. - IRAILAK 20Opereta. EL CANTOR DE ME-XICO. F. López. - AZAroAk 15 EtA 16Opera. CARMEN. G. Bizet.

. ENtZuNALdI ZIkLoA

Kantuak et argazkiak. AmaiaKZn. Hilean bi asteazkenetan.Otsailetik maiatzera eta urritikabendura. . ZINE ZIkLoA

Zazpi filmen proiekzioa mar-txoaren 6an hasita. BostAmaia KZn eta 2 kalean udan.. dANtZA EguNA

Apirilaren 26a, 18:00etan,dantza akademiek prestatu-

tako koreografiak.. ErAkuskEtA.Amaian uztailaren 2tik abuz-tuaren 31ra. Luis Marianorenfigura artistikoa erakusteko ar-gazkiak, jantzi orijinalak, karte-lak eta abar baliatuko dira. . LuIs MArIANo NAZIoArtEko

kANtu LEHIAkEtA

Amaia KZn, uztailak 9-12.Kantu liriko lehiaketa.. “LuIs MArIANo HErrIkoIA” koNtZErtuA.Uztailaren 19an, 22:00etan.Irun Hiria Musika BandakIrungo abesbatzekin jardungodu mikrokontzertu batean.Luis Marianoren kantuak inter-pretatuko dira lehen aldizkoru-bertsioan. . EuskAL JIrA: LuIs MArIANorEN

oMENEZko gurdIA. Abuztuak 9.. LuIs MArIANorEkIN pAsEoAN.Abuztuaren 13an, 20:00etan,historia birsortzeko jardunal-dia. Lau eszenatan garatuko daartistarekin harreman handiaduten hiriko lau gunetan. Hiri-tarrek parte hartu ahal izangodute. Bukaeran, El cantor deMéxico proiektatuko da ka-lean.. AbuZtuko koNtZErtuA

“dE IruN AL MuNdo.” Abuztua-ren 16an, 22:00etan. Luis Ma-rianoren bizitzari buruzkoopereta biografikoa.

Mendeurreneko ekitaldiak

Udal ordezkaritza bateketa entitate kulturalekosatzen duten Batzor-deak antolatutakoak

Luis Mariano Lirika Elkarteak antolatutakoak

Page 6: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

“Hau da aurtengo sagardo berria!”. Hitzhauekin Patxi Urtizberea txalapartariak ha-siera eman zion Ola Sagardotegiko txotxdenboraldiari. Pandero jole, txalapartari etaazkenaldian kirikoketa jole, azkeneko ha-mabost urteetan bera izan da txalapartare-kin sagardotegiak omendutakoei soinubanda jarri diena: “Sagardotegia irekitzenzutenean hemen nengoen, txalaparta jo-tzen, eta sekula ez naiz toki horretan egon”,adierazi zuen kupelei begira poztasun irri-barrea aurpegian marrazten zitzaiola. Sor-presa izugarria izan zen Patxirentzataurtengo protagonista izatea.

Abenduan Olako Iñaki Bengoetxearen tele-fono deia jaso zuen. “Hasieran txalapartajotzeko izango zela pentsatu nuen; bainaez, aurtengo omenaldia niri egingo zidatelaesan zidan. Izugarrizko poza hartu nuen!”.

6

Txotx!Txotx berriaren irekierafesta urtarrilaren 19an os-patu zen Ola Sagardote-gian. Iñaki Bengoetxearenetxera lagun mordoa bildu zen, eta giro ederrean dastatuzuten Olako nagusiak landutako edari tradizionala.Patxi Urtizberea txalapartaria izan da aurtengo omendua, euskal kulturari emandako bultzadagatik.

1.- Patxi Urtizberea, lehenda-biziko txotxa dastatu aurretik,Iñaki Bengoetxearekin. 2.-Omendua ,oroigarria eskutanzuela. 3.- Sagardotegiarenikuspegi orokorra.4.- Julian Iantzi Olako nagu-siarekin.

1

2

3 4

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Page 7: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

7

Bengoetxearen hitzetan “beraizan dugu gure kulturan oso tra-dizionala, bere eremuan kulturabultzatu duena eta, gainera, au-zokoa”. Urteetan egindako lanhori eskertzeko “bera bezalakogizon bati horrelako omenalditxiki bat egitea erabaki nuen,gure elkartasuna eta berotasunamerezi duelako”.

tradizioa berrikuntza bihurtuAurten Meakako sagardotegiakberrikuntza bat dakar: pittarra.Etxeko tradizioa mantentzekoasmoz, sagardotegiko kupelbatek edari hau darama bar-nean, lehengo modu tradiziona-lean egina. Ohiko sagardoarekinalderatuta, edari honen alkoholmaila oso baxua da, bi gradu edogradu eta erdikoa, eta azukre-tsua da. “Ez naiz ni orain delaehun urtekoa, baina baserrira ezziren Coca Cola eta horrelakoakiristen”, esan zuen Bengoetxeak.Garai haietan “pittarra zen edarifamiliarra baserri gehienetan”,freskagarri moduan edaten zenaotorduetan, edota belar lanetanaritzen zirenean. “Jende askokgaldetzen zidan edari honiburuz, eta aurten pittarra egiteaerabaki dut, jendeak dastatzekoaukera izan dezan”.Sagardoari dagokionez, Bengo-

etxeak uzta ona izan dela dio,aurtengo kanpaina aurrekoakbaino apur bat luzeagoa izandela azpimarratuz.Kupeletan gordeta dagoen altxo-rra “hemengo sagarrekin egin-dakoa da, Irun, Hondarribia,Oiartzun eta Lezokoa”. Aurrekourtearekin konparatuta denbo-raldi honetako sagardoak alko-hol maila baxuagoa dauka, baina“zapore onekoa”. Halaxe zioenPatxi Urtizbereak berak, edariadastatu eta gero.

Festa giro paregabeaz gozatuzuten Ola sagardotegiko txotxdenboraldi hasierara hurbildu zi-renek. Txalapartaren soinuakeman zien ongi etorria gonbi-datu guztiei, zuzeneko euskalmusikak eta Anjel Mari Peñaga-rikanoren eta Aitor Mendiluze-ren bertsoek lekukoa hartuzuten arte. Pintxo batzuen os-tean, bakailao tortillak izan zirenprotagonista denbora gutxiz,txuletoiei bidea emanez. Eta tar-teka, nola ez, aulkitik altxatu be-harra zegoen kupeletakosagardoari beste trago goxo batemateko.

Joseba Zubialde

Argazkiotan, irekierafestaren ostean Olanegin zen bazkaria. Ome-naldi ekitaldian partehartu zuten bertsola-riak, eta pintxo zein sa-gardo dastatzea.

Ezkerrean, Olara bildu ziren hainbat lagun, txistorra jaten. Eskui-nean, Eneko Urtxegi, agurra dantzatzen.

Luis Mariano, 18 -1. ezk. 4. bulegoa

Page 8: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

8 k i r o l a k

- gabonetan kilo bat edo beste harrapatu eta kendu nahiduen jende asko hurbildu al zaizue polikiroldegira?Bai. Urtean badaude bi une garrantzitsu, bata irailean etabestea urtarrilan, non jendea psikologikoki sasoi beteanegoteko motibatzen den.

- krisi ekonomikoaren eragina nabaria izan al da abonatukopuruari dagokionez?Egoera ekonomikoak txarrera egin zuenetik, beherakadatxikiak nabaritu ditugu. Hala ere, aurtengo urrian behe-ranzko joera hori aldatu egin da, abonatu kopuruak goraegin baitu. Egoera erabat hobetzen denean, abonatu ko-puruak gora egingo duela ziur gaude.

- Zein dira polikiroldegiak aurten eskaintzen dituen ikas-taro nagusiak?Alde batetik igeriketako eskaintza dugu, eta bestetik, sa-lakoa. Igeriketa, ciclyng eta pilateseko ikastaroak eskain-tzen ditugu, besteak beste. Aurten ere zumba eskaintzenhasi gara eta oso pozik gaude emaitzarekin. Urtarrileko tal-dea bete da eta otsailera begira beste talde bat osatudugu. Horretaz gain, oso pozgarria da 3.000 ikasleen mugagainditu izana.

- Irundarrak kirolariak garela esan al daiteke? Eta halabada, zeintzuk dira gustuko ditugun kirol ekintzak?

Gaur egun 9.000 abonatu daude kiroldegietan; beraz,irundarrak kirola atsegin dugula esan daiteke. Kirol ekintzeidagokienez, igeriketako ikastaroak eta funkya dira izarrakhaur eta gazteen artean. Helduen artean, berriz, pilateseta ciclyinga dira jaun eta jabe. Horretaz gain, wellness(mantentze-gimnasia), aerobic eta master gym ikastaroe-tan ere jende ugari elkartzen da. Gainera, orain, powerpump eta zumba bezalako diziplinak modan jarri dira etajende ugari izena ematen ari da antolatu ditugun ikasta-roetan. Orokorrean, jendea nahiko klasikoa da; baina es-kaintza berritzaileak ere ondo hartzen ditu.

- Zein dira abonatuek dituzten abantailak?Abonatuek Irunen dauden bi kiroldegietara joateko aukeradute, bai Azken Portura baita Artalekura ere. Gainera, abo-nua ordainduz gero, zerbitzu gehienak dohainik dituzte,izena emandako ikastaroetan lekua lortzeko lehentasunadute eta ordaindu beharreko zerbitzuetan (fisioterapeuta,dietista, etab...) prezioak merkeagoak dira.

- orain arte esandakoaz gain, aurten berri on bat emandiezue erabiltzaileei, ezta?Bai, hala da. Bizi dugun egoera ekonomiko zaila ikusita, ta-rifak bere horretan mantentzea erabaki dugu. Bestalde,ikastaroetan hiruhilero izena ematearen kontua berritzeaere kendu dugu.

“Oso pozgarria da ikastaroetan 3.000ikasleen muga gainditu izana”

Gabonetako oporrak igaro ondoren, asko dirakontzientziari kasu egin eta kiroldegian izenaematen dutenak. Soberan ditugun kiloak ken-tzeko ikastaro eta ekintza eskaintza zabala duguIrunen. Iñigo Zumeaga Artaleku eta AzkenPortu kiroldegietako gerentearekin mintzatugara ikastaro hauei eta kiroldegien gaurkotasu-nari buruz.

Iñigo Zumeaga, Irungo kiroldegietako gerentea

Instalazioak eta ekipamendua berritu

Etorkizunera begira, zeintzuk dira zuen erronka nagu-siak? Lehendabizi, instalazioak berritzeko asmoa dugu. Artale-kuko eta Azken Portuko zoruak berritu nahi ditugu udalakemandako 110.000 euroko aurrekontuarekin. Guk geukere, gestore bezala, bizikleta batzuk berritzeko asmoadugu. Azken finean, gure helburu nagusiak dira erabiltzai-leei gauza berriak eskaintzea eta ekipamenduak eta ins-talazioak berritzea. Horretaz gain, kiroldegian 10.000abonatutik gora edukitzea da gure beste erronka.

Page 9: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

9k i r o l a k

Asteko edozein egunetan Artiako futbol zelaira hur-bilduz gero, gogor entrenatzen duten Behobia KirolKlubeko gaztetxoak ikus ditzakegu. Etorkizuneko fut-bolari hauen aurpegietan nagusi dira gustuko duenaegiten duenaren poza eta alaitasuna. 1976an hasizuen bere ibilbidea Behobia Kirol Klubak, eta gauregun 11 taldek janzten dute elastiko urdin-granatea.

Hasiberrien formakuntza Klubaren futbol eskolan ikasten dute ume hauek ba-loia orpoz jotzen eta lehendabiziko paseak ematen.Gainera, erabateko formakuntza emozional eta etikoaeskaintzen zaie. “Diziplina, solidaritatea eta elkarta-suna bezalako balioak helaraztea da gure erronka na-gusia. Horretaz gain, futbolari onak izatera iristenbadira, askoz hobeto” dio Enrique Etxeberria presi-denteordeak. Entrenatzaile izandako eta gaur egungoBehobia Kirol Klubeko presidente Angel Varonarentzatgaztetxoak entrenatzea lan erabat aberasgarria da.“Baloi bat zer den justu-justu dakien ume bati, zuk da-kizuna erakustea eta handituz doan heinean harenprogesioa ikustea... ordainezina da. Bere hazkuntzaeta hezkuntza prozesuaren parte gara, eta hori osopolita da”.

koloreekiko maitasuna Klubaren koloreak 19 urtez defendatu dituen Iker Pe-rejon ere gazte hasi zen klub honetan. Eskarmentuhandiko jokalari honen laguntzari esker, urtebetez Be-hobia ohorezko kategorian egon zen. Klubean izan-dako ibilbide luzea azaltzeko orduan, Ikerrek argidauka: “Betidanik, kirola egitea gustuko izan dut eta

sasoi betean mantentzeko pri-meran datorkit futbola. Gai-nera, taldean ditudanaspaldiko lagunak eta giroonak aurrera jarraitzen la-gundu didate”. Jon eta MikelGurrutxaga anaiek ere ondo ezagutzen dute BehobiaKirol Kluba. “Urte asko eman ditugu klubean etahemen ikasi dugu kirol hau maitatzen”. Mikelentzat,anaiarekin hainbeste urtez jokatzearen abantaila da“elkar oso ondo ezagutzen garela eta badakigula ba-koitza nondik aterako den”. Jonentzat, berriz, anaia-rekin jokatzea motibazio bat da. “Mikel anaia txikiadut eta elkarrekin jokatzea oso berezia da. Nire penabakarra da, ohorezko mailan geundela, elkarrekin es-perientzia polit horretaz gozatu ezin izana, bera kan-poan ikasten baitzegoen”.

garai zailak Aurtengoa ez da urte erraza izaten ari erregionalgoren kategorian jokatzen duten hiru gazte hauentzat,emaitzak ez baitira espero zituztenak izan. Sailkape-naren azkeneko postuan daude; hala ere, denboraldialuzea da, kalitatea badute, eta zuzendaritzaren kon-fiantza ere bai. “Gure jokalariengan sinesten dugu etadenon artean egoerari buelta ematea lortuko dugu,dudarik gabe”.

Informazio gehiagorako:

http://cdbehobia.weebly.com/

1976. urtean sortu zen futbol talde behobiarra, etagaur egun 300 bat jokalarik defendatzen dituzte Be-hobiaren koloreak. Gazteei futbolean jokatzen irakas-teaz gain, hauek balioetan heztea da Behobia KirolKlubaren erronka nagusietako bat. Bestalde, erregionalgoreneko mutilek kategoria mantentzea da klubarenoinarrizko helburua.

Behobia, sentimendua eta pasioa

Aurtengoerregional

goren kategoriako

taldea.Behean,benjamin

kategoriako futbolarigazteak.

Page 10: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

10

Urtarrilean hasi eta apiril amaieraarte, Astigarrara egiten dute askokeuren Santiago Bidea.

Nondik dator sagardoaren ohi-tura?Zuetako askok akaso sagardotegiakegun diren bezala ezagutu dituzue;baina jakin historia luzeko ohituradugula. Denboran atzera egin behardugu Erdi Arora arte. Garai hartan,arrantzaleak Ternua eta Groenlan-diara joaten zirenean bakailao etabaleak arrantzatzera, upategian betiizaten zuten sagardo kupel bateuren egarria asetzeko. Ohitura haugutxitzen joan zen pixkanaka-pix-kanaka, balearen arrantza gutxitzenjoan zen heinean.XIX. mendean, familia askoreneguneroko edaria zen sagardoa,

batez ere Bizkaiko eta Gipuzkoakomendialde, Nafarroako iparraldeeta Ipar Euskal Herrian. Urte haie-tan, gaitza izaten zen Nafarroakoeta Arabako ardoa lortzea, orografiamenditsuaren ondorioz. Ezagutzenzuten ardo bakarra txakolina zen.Juan Antonio Mogelek argi etagarbi uzten du bere “Peru Abarka”eleberrian: “Len ozta ezaututen zanmatsardaoa. Sagasti asko zirean, taerriko ardao edo sagardaoaz igaro-ten zirean bizkaitar ta beste euskal-dunak”.Pixkanaka sagardoa zabaltzen joanzen gure inguruan. Sagardogileek,sagardoa egiten zuten momentuankupeletan sartu eta prest zegoeneanbezeroei zabaltzen zieten, kupelahustu arte edatea zegoelarik. Baina,gaur egungo sagardotegietan gerta-

tzen ez den bezala, bakoitzak era-man behar zuen bere janaria, jabeaksagardoa, sukaldea eta jateko tokiajartzen zituelarik.

Baina, zer da sagardoa?Sagardoaren Erreglamenduaren1979ko abuztuaren 1ko Ordenarenarabera, sagardoa honela definitzenda: Ohiturazko praktikak jarraituzegindako sagardoa litzateke, azu-krea gehitu gabe, jatorri endoge-noko gas karbonikoa duena soilik.Bere alkohol graduazioa 4'5 gradu-tik gorakoa izango da.Baina gaur egun sagardoa ere ohi-tura eta kultura da, gure artean askozabaldu den ohitura eta kultura gas-tronomikoa. Txotx denboraldi ha-sierako ekitaldiak presentziamediatiko handia eskuratzen du.Lau hilabetez, Astigarraga eta Her-naniko kaleak sagardo-zaleez bete-tzen dira, sagardotegietara etorri etasagardoaz gain, ohiko sagardotegi-menuaz gozatu ondoren: bakailaotortilla; bakailao frijitua piper ber-deekin, txuleta, eta gazta, irasagarraeta intxaurrak.Oraindik garaiz zabiltzate, euskalgastronomiaren plazer handiene-tako batekin gozatzeko. Eta joateaerabakiz gero, gogoratu: basoahartu, kupelera gerturatu eta sagar-doaz gozatu betiko oihuarekin,Txoooooooooootx!Gozatu sagardoaz, sagardotegiaz,gastronomiaz, sukaldaritzaz eta bi-zitzaz. On egin!

Oraitz Garciagastrofesta .com

Sagardotegietara erromesaldia Familiaola, Irungo familien mintzagunea

Irungo Udaleko Euskara Arloak, Irungoikastetxeek eta Gipuzkoako UrtxintxaEskolak “FAMILIAOLA: Irungo familienmintzagunea” egitasmoa martxan jarri

dute 2013-2014 ikasturtean. Honen bidez, besteak beste, 2-12 urte bitartekoseme-alabak dituzten familia euskaldunentzakoedo euskarari sarbidea eman dioten familientzakohainbat tailer antolatu dira: Hauexek dira otsailerako prestatuta ditugunak: AstEArtIstAk: 4, 11 (astearteak) eta *22 (larun-bata). Adina: 4-12 urte. Toki Alai ikastetxea (Arbesekoeraikina), 17:30-19:00. Birziklapenean oinarrituz, txotxongilo tailerra *22, larunbata, irteera Tolosa Topic-era: Trenez joango gara; aurrerago adostuko dugu or-dutegia. sukALdArItZA tAILEr gAZIA: 17, 24 (astelehe-nak). Adina: 3-12 urte. EKT elkartea (Larretxipi kalea),17:30-19:00. Haurrentzat egokitutako errezeta eta sormenlanak. ostEguN MusIkAtuAk: 6, 13, 20 (ostegunak). Adina: 2-7 urte. Eguzkitza ikastetxea (Larreaundi),17:30-19:00. Musika, dantza, mozorroak... uztartzen dituen tai-lertxoa.

Ordu eta leku zehatzak eta tailerrei eta izen-ema-teari buruzko zehaztapen gehiago honako web orri honetan duzue: www.urtx intxa.orgPlaza kopurua mugatua izango da eta izen-emateordenaren arabera banatuko da.

Urtarrileko erdialdea iristearekin batera, sagardoak har-tzen du protagonismoa gure gastronomiaren munduan.Askorentzat errituala izaten da familia, koadrila edo la-gunartea hartu eta Gipuzkoako sagardotegietara proze-sioan joatea.

Page 11: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

11Haurren leihoa

2014/15 ikasturterako aurrematrikulariburuzko informazioa

MAILAK:- Haur-, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko BigarrenHezkuntza.IKASTETXE MOTA:Publikoak eta itunpekoak.

AURREMATRIKULA EGIN BEHAR DUTE: 1 - Lehenbiziko aldiz eskolaratu behar dutenek(2011/12 jaiotakoek) 2 - Ikastetxez aldatu nahi dutenek.

EPEA: Otsailaren 3tik 14ra

AURREMATRIKULA EGITEKO BIDEAK: - Ikastetxe bakoitzean eskaera-orriak eskuradaitezke.- Web orriaren bitartez otsailaren 14ko24:00ak arte.www.hezkun tza.e jgv.euskad i . ne t

EZ DUTE AURREMATRIKULA EGIN BEHAR: - 2013/14 ikasturtean 2 urteko gela bateanmatrikulatuta daudenek, 2014/15 ikasturte-rako eta hurrengoetarako ikastetxe bereaneskola-tokia ziurtatuta izango dutelako. - Ikastetxe berean jarraitzen duten ikas-leek. - Ikastetxe ezberdinetan eskaera egin dai-teke, lehentasun ordena adieraziz. Eskaera, adierazitako lehenengo ikaste-txean aurkeztuko da. Ikastetxe batean baino gehiagotan aurkez-ten diren eskaerek beraien eskubideak gal-duko dituzte.

EGUTEGIA: - Eskatzaileen zerrenda: Otsailaren 25ean - Behin-behineko zerrendak: Martxoaren10ean - Behin-behineko zerrendei erreklamazioakegiteko: Martxoaren 21era arte - Eskabideari uko egiteko: Martxoaren 21eraarte - Behin betiko zerrendak: Martxoaren 27an - Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak):Apirilaren 7an - Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekur-tsoak jartzeko: Maiatzaren 2ra arte

DOKUMENTAZIOA – Familia-liburuan ikas-lea azaltzen den orria-ren fotokopia. - Familia-liburuanaita/ama azaltzen denorriaren fotokopia edoLege-tutorea izatearenziurtagiria. - Ikaslearen aita, amaedo lege-tutorearen NA-Naren fotokopia (AIZ, a-tzerritarra izanez gero). - Familia helbidearenerroldagiria, Udalakegina.- Ikaslearen edota ikas-

learen aita, ama, lege-tutorea edo anaia-arre-baren elbarritasunarenziurtagiria (%33tik au-rrera). - Diru-sarreraren zin-peko aitorpena (2012koerrentaren aitorpenak,puntuazioa lortzeko au-kera ematen badu). - Kide ugariko familia-ziurtagiria. Puntuazioalortzeko bete behardiren baldintzak egiaz-tatzen dituzten doku-mentuak.

Page 12: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

12 Gurasoentzat

Duela hamarkada batzuk hezkuntzamaila kognitiboan ematen zen soilik:ikasleei bideratzen zitzaizkien edukiekadimen kognitiboa bultzatzen zuten.Ikerketek argi uzten digute gizaki so-zialak garen bezalaxe, izaki emozio-nalak ere bagarela eta guztiok ukanbadugula adimen emozionala izenezezaguna den gaitasun eraginkor be-zain erabilgarria. Erabilgarria diogu,maila sozial eta afektiboan ongi mol-datzeko eta zoriontsu sentitzeko ezin-bestez garatu beharreko konpetentziabaita. Esaterako, Adimen-Emozionalalandua duten pertsonek, hau da, emo-zionalki konpetenteak diren pertsonek,ongizate afektibo eta sozial handiagoaizateaz gain, eremu profesionaleanarrakasta gehiago dute, baita osasun-tsuago bizi ere.

Beraz, adimen emozionala adimenkognitiboa bezainbeste lantzen al dugure hezkuntzak? Eta ikerketek haingarrantzitsua dela argi uzten badigute,zergatik ez ditugu gure egunerokota-sunean lantzen?

Galdera hau maiz egiten dut nire ingu-ruan eta erantzun ezberdinak jaso

izan ditut: programa batamaitu behar dut eta ez dit denborarikematen; beldurra ematen digu bes-teen emozioak jasotzea, ez baikaudeprestatuak; nire emozioekin ez badakitzer egin, nola jakingo dut besteenakjasotzen?; nola landu 23 haurren emo-zioak?

Erantzun ulergarri eta onargarriak dirazalantzarik gabe; baina horregatikgure inguruan ditugun haur eta pertso-nak emoziorik gabekoak direla pen-tsatu behar al dugu? Programa batbete behar dugulako edo gure ingu-ruan haur (eta heldu) asko ditugulako,emozio edo sentimenduei ez diegugarrantzirik eman behar?

Ez da erraza, badakit, baina saia gai-tezen gure eguneroko hiztegian emo-zio hitza sartzen, duen garrantziazohartu eta ahal dugun neurrian tarteka

gelditu, hitz egiteko edo hauek entzu-teko. Gure inguruan ditugun haur,gazte edo helduen ongizate afektiboemozionala bideratzeko eta zorionta-sunaren bidean gaudela sentitzeko.

Ez da erraza, baina beti saia gaitezke,eta zenbait erreferentzia edo pista osobaliagarriak izan daitezke guraso edohezitzaileentzat. Beraz, hurrengo ata-letan emozioei buruz jardungo dugu,eta baliagarriak izan daitezkeen ideiaklantzen. Hona hemen lehenak:

• EMOZIOAK EGUNERO gure iza-tearen barnean esperimentatzen ditu-gun zirrara horiek guztiak dira; halanola, beldurra, poza, haserrea, harro-tasuna, interesa, inbidia, kulpa, tris-tura, frustrazioa, lotsa…

• EMOZIOEK GURE JOKAERA es-

pontaneoan eragiten dute. Zenbait emoziok gure jokaera bidera-tzen dute: poza, haserrea, interesa…Beste batzuek geldiarazi egiten gai-tuzte: lotsa, beldurra… Beraz, gure jo-kaeran eragin izugarria dute.

• EMOZIOEK INGURUNERA mol-datzen laguntzen gaituzte, eta berazespezie bezala bizirauteko balio izandigute. Haserreak, adibidez, gizakia-ren historian arerioengandik eta ha-maika arriskurengandik babestu etadefendatzen lagundu gaitu. Gaur egunhaserretzen garenean gure burua de-fendatzen ari gara, besteei muga batipini nahi diegu. Beraz, emozioak hordaude, gure egunerokotasunean bizi-rik gaudelako seinale gisa. Denak ezdira atseginak, baina ezin ditugu eki-din, ezin diogu gure buruari edo gurehaurrari ez beldurtzeko esan, adibi-dez. Adimen emozionala emozioekduten energia ongi bideratzean datza,haiekin bizitzen ikasi behar dugu.Emozioak erregulatzen eta zer adie-razten diguten ikastea lortzen baduguoso lagungarriak izango dira, inguru-nera moldatzen eta zoriontsu senti-tzen lagunduko baitigute. Sentitu,onartu, entzun eta ulertu. Bizirikgaude, bizitza bakarra da eta goza-tzeko gaude, zoriontsu sentitzeko,pena, lotsa eta beste hainbat emozio-ren artean.

Mapi Urresti Ortizku t tun . ku t tun@gmai l .com

Nola hezi emozioen erregulazioan?Lehen atala

Emozioa gaur egun denen ahotan dagoenhitza da. Hezkuntzan ari garen guztiontzatemozioek pertsonaren ongizatean izuga-rrizko garrantzia dutela jakina den arren,benetan behar bezala lantzen ote ditugungogoeta egin nahiko nuke.

Emozioak gurebarnean

esperimentatzenditugun zirrara

horiek guztiak dira.

Page 13: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

Ecommerce dela-koa puri-puriandago. Asko etaasko gara denaonline bat ireki-tzea pentsatu du-gunok, sekulakoideia ona izan etaekimen suharre-koak garelakoedo, ziurrenik, kri-

siak gogor kolpatu gaituelako, irtenbide bat bilatu nahian.

Abia gaitezen hasieratik; alegia, dagoeneko jakin badakigulazer nolako produktua saldu nahi dugun. Lau dira kontuanhartzeko faktoreak:

posizionamendua bilatzaileetan: Horixe da gure erakuslei-hoa, ikusle-erosleak bilatzaileen bitartez iritsiko zaizkigu eta(Euskadiz ari garela, Google da nagusia).

Hasierako planifikazio onak berebiziko garrantzia du; izan ere,askoz errazagoa da gure webgunea posizionatzea, iraganekoakatsak zuzentzea baino. Hortaz, hasierako planteamenduaegitean SEO parametroak (online agertzeko nolakoak) aintzathartuta, bezero batek guk saltzen duguna bilatzen duenean,gu aurki behar gaitu Google-ren emaitzen lehen lerroetan.

Edukien kudeatzailea: Hona hemen online salmentarako gu-neak sortzeko edukien kudeatzaile batzuk: Wordpress, Woo-commerce erako plugin bat duena; Magento, Prestashop...Haien artean badaude alde handiak, eta beraz hobe genukeprofesional baten aholkua eskatzea, gerora begirako inplika-zioak ezagutze aldera. Azken finean, aukeratzen dugun CMSdelakoa (edukien kudeatzailearen kontua, ingelesezko sigle-tan) luze egongo da gure ondoan, migrazioak zail samarrakdira eta.

produktuen katalogoa: Produktuen sailkatzea argi izan arren,funtsezkoa da katalogo on bat prestatzea. Orain arte gidariizan ditugun ohiko merkataritza fisikoaren irizpideek ez duteberdin balio sare bidezko merkataritzarako. Long Tail delakoa(bila ezazu Wikipedian) lagungarri izango zaigu ideiak argi-tzeko, eta oso zabaldutako gauzen alde ez egitea, haien es-kaintza jadanik finkatua egon ohi delako.

Marketina: Jendeak ez baldin badaki hor gaudela, ez zaizkigubisitan etorriko; geuk eraman behar ditugu eskutik, bisitarigehienak erosle bihur daitezen. Tamalez, sarritan gertatzenda online denden proiektuetan dirutza gastatzen dela gune-aren sorkuntzan eta ez dela inbertsiorik egiten publizitatean:sare sozialetan, SEM (marketina bilatzaileetan), publizitatezuzenean, blogetan, eta abarretan.

pablo MoratinosMarketing online-aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

13gazteaHirubide BHI

Esaten dute bakoitzak bere patuaaukeratzen duela; horrela izango ba-litz jende guztia pozik biziko litzateke,ezta? .- Kaixo, maitia!! Nola esan sentitzen dudan guztia?Ez da erraza eta guztiok dakigu hori.

Hilabete isilean eraman dutkorapilo sorta hau, baina orain… ezdut indarrik sekretu hau barruan gor-detzeko.

Hau ez da amodio eskutitzbat, ezta zuk nitaz zer nahi duzun galde-tzeko modu bat… Bakarrikbarruan daukadan sentimendu hau kanporatu nahian nabil.

Ez dakit zer egin, nola jokatu, ezta zer esan zu nire alboanzauden bitartean. Niretzat zein perfektua zaren jakingo bazenu…zerbait aldatu egingo zen? Ez dut uste, baina batzuetan jakinarazinahiko nizuke.

Hilabete hauek ez dira hain goxoak izan. Zoriona ez da nirelaguna izan... baina jakinarazi didate zu zarela nire zorion bakarra.

Batzuetan konponbide bat aurkitzen saiatu naiz, zu ahaz-teko, baina ez da erraza izan. Azkenik onartu dut zu ahaztea ezi-nezkoa dela.

Zenbat gau lo egin gabe zugan pentsatzen, zenbat malko isuriditut zu non zauden ez jakiteagatik. Gau horiek amaiezinak zireneta oraindik izaten dira. Gau horietan hil egiten naiz eta zu ikus-tean…

Egia esan, ez nago zutaz maiteminduta… tristea izan arrenobsesionatuta nago. Baina ez al da hori amodioaren zati bat? Desiraeta buruhausteak? Zurekin nagoenean edonor baino zoriontsuago sentitzen naiz.

María López, Rocío López eta Laura PieraHIRUBIDE BHI-DBH2

Amodio gutuna

Denda online bat irekinahi nuke. Nondik hasiko?

Page 14: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

OTSAILAK 59:30 - 12:30: Interes pro-fesionalen testa.OTSAILAK 79:30 - 12:30: Nola lortuenpresa-zerrendak en-plegua bilatzeko.OTSAILAK 119:00 - 11:00: Enpresaksortzeko goizak. OTSAILAK 149:30 - 12:30: Twitter etaLinkedin. Prezioa: Doan

- TALENTU GAZTEAK, GAZTE LI-TERATURA LEHIAKETA.Deialdigilea: Coca Cola Edukia: Coca Colak urterogazteen idazteko sormenabultzatzeko antolatzen duenlehiaketa.Baldintzak: Nork bere ikaste-

txearen bidez parte hartukodu. DBHko 2. mailako ikas-leei zuzendua.Epea: Martxoak 14Informazioa: concu r so jo-venes ta len tos@coca-co la.es

- PRAKTIKAK GOOGLEN.Baldintzak: - Unibertsitate-ikasleak (gu-txienez, 1. kurtsoa egina). - Informatikako programa-

zioan esperientzia izatea:Java, Phyton, C, C++. Tokiak: Tel Aviv, Londres,Krakovia, Zurich eta San Pe-tersburgo. Noiz: 2014ko uda.Epea: Otsailak 16Informazioa: Google Webgu-nean.

- TELEBISTAN LAN EGIN NAHIDUZUE?Story Producciones telebistaekoizleak esperientziadunkazetariak behar ditu Madri-len, Galizian, Katalunia, Eus-kadin eta Valentziako

Komunitate Erkidegoan lanegiteko. - HOTELETARAKO ANIMATZAI-LEAK BEHAR DITU GARDEN HO-TELSEK. Noiz: 2014ko udan. Non: Andaluzia, Mallorca,Menorca,Ibiza.Hainbat gastu, ordainduta.Errefentziak: EURES 28639,EURES 28641 ETA 28640.

-ISTRIPUEN EKIDITEA ETA LEHENSorospenak Haurtzaroanikastaroa Hondarribian. Otsailaren 10etik 14ra,10:00-12:00 (astelehenetikostiralera) Lekua: DYA.Prezioa: 60 euro.943.46.46.22

ga z t e i n f o r

Lana

Ikastaroa

Praktikak

Lehiaketak

Tailerrak El Espazion

414

Garapenerako ekintzak Ameri-kan, Asian eta Afrikan izaten dira.Esperientzia hiru hilabetekoaizangoa da, uztailetik urrira arte. Bete beharreko baldintzak:- 2014ko urtarrilaren 1a baino le-henagotik Euskal Autonomia Er-kidegoan egoitza izatea.- 1984 eta 1994 artean jaio izana,bi urte horiek barne. - Jarduera egingo den herrialdeanerabiltzen den nazioarteko hizkuntza menperatzea.Izena ematea: otsailaren 24a artewww. i r un .o rg/ igaz te/

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Elurra gustuko baduzu etaEstatuko edo Europako edozeineski-estaziotara joateko asmoabaduzu, ez ahaztu Gazte-txar-tela izateagatik dagozkizundeskontuak zein diren kontsul-tatzea. Beherapenak ez dirasoilik forfaitean izango; Gazte-txartelarekin gutxiago ordain-duko duzu ikastaroetan,materiala alokatzean, ostatue-

tan eta beste hainbat zerbitzu-tan.

Gazte-txartela eski-estazioetan

HARREMANAK- 943 633160 - e lespaz io@bida-soa-act i va.com

Osakidetzak EZ ditu arreta jaso gabe utziko langabe-ziaren prestazioa jasotzeko eskubidea ez duten etaatzerrian hiru hilabete baino gehiago pasatzen dutenlangabeak.

Euskadik EZ du osasun txartela kenduko

Page 15: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra

Otsailak 4

Proiekzioa

Amaia KZn19:00etan, Opera Zineman pro-gramaren barruan G. RossinirenL’Italiana in Algeri opera proiekta-tuko da. Antolatzailea: Luis Ma-riano Lirika Elkartea.

Apirilaren 16ra arte

Erakusketa

Irun FactorynEgilea: Jaime de los Rios. Erakus-ketaren izenburua: HorizontalTransfer. Astelehenetik ostiralera:18:00-20:00 (jai egunetan ezik). J.A. Loidi plaza.

Urtarrilaren 24tik otsailaren 23ra

Erakusketa

Amaia KZnXVII. Calahorra Hiria Margo Le-hiaketa. Pintura Lehiaketa Na-zionalaren azken edizioko 18lan hautatu aurkezten. Koa-droen gaia gastronomiarenmunduaren eta gastronomiare-kin zerikusia duen gauza ororeninguruan datza.

Otsailaren 6an

Proiekzioa

Amaia KZn19:30ean, Fernando Odriozola-ren “Sudafrica, naturaleza en la

nación del arco-iris“

Otsailak 7

Tertuliak frantsesez

Udal Liburutegian16:00etan, frantseseko mintza-praktikak.

Otsailaren 11n

Proiekzioa

Amaia KZn19:00etan, G. Pucciniren MadamaButterfly operaren proiekzioa.

Otsailaren 14tik martxoaren 2ra

Erakusketa

Amaia KZnInauterietako Kartel Lehiaketaraaurkeztu diren lanen inguruko era-kusketa.

Otsailaren 14an

Kontzertua

Tunk aretoan20:00etan, V. METAL SESIONS.

a i s i aa 15

Antzerkia

Winter Festival Jaialdia

Noiz: Otsailaren 22an

Non: Ficoban

Ordua: Ateak 19:30ean irekiko dira. Aparkale-kua: Doan.

Taldeak: Dr. Feelgood, El Drogas, Los Cigarroseta Zordak.

Sarrerak Irungo eta Hondarribiko turismo bu-legoetan erosi ahalko dira, baita www.kutxa-sarrerak.net helbidean ere. Aurretiko sarreraren prezioa 18 eurokoa da,leihatilean 22 €tan salduko da.

Antzerkia: TerapiasNoiz: otsailaren 15ean

Ordua: 20:00ean

Non: Amaia KZn

Sarrera orokorra; 14 €

Generoa: Komedia

Konpainiak: Vaivén, Pavana.

Zuzendaria: Rafa Calatayud.

Antzezleak: Dorleta Urretabizkaia, Mikel Lo-sada, Ane Gabarain, Ana Pimenta...

KONTZERTUAK

Otsailak 8: La bona dea

Otsailak 28: MURSEGO

Denak 19:30ean.Sarrera, borondatea.

BERTSO-SAIOA

Noiz: otsailaren 6an

Ordua: 19:30ean

Sarrera: DoanAntolatzaileak: Irunabar eta Kabigorri

Kabigorrin kontzertuak eta bertso-saioa

Page 16: Irunero · 2014-02-03 · 54 urte bete ditu. Zer ekarpen egin du? Luis Marianoren izena bizirik mantendu du. Lehen, urtemu - getan baizik ez zen aipatzen. Bere izena daraman orkestra