IRUÑEA, EUSKAL UNIBERT- SITARIEN TOPALEKU fileBada Euskal Herrian karst inportante gehiago ere;...

4
UEUk izandako hiru zuzendariak elkarrekin. Eskuinetik ezkerrera, Martin Orbe, Baleren Bakaikoa eta Inaki Irazabalbeitia. IRUÑEA, EUSKAL UNIBERT- SITARIEN TOPALEKU A. OILARRA Joan den uztailaren bigarren hamabostaldian Udako Euskal Unibertsitatearen XVI. ihardunaldia ospatu zen. Balantzea batezbeste positibotzat jo behar da. Ikuspegi akademikotik bederen horrela izan da. Emaniko klaseak eta eginiko mintegiak maila one- koak eta interesgarriak izan dira. Era berean, ikas- leen parte hartzea eta jarritako arreta ere aipagarriak izan dira. Hodei beltzik handiena, UEUren etorkizu- na koloka bizian jartzen duen arazo ekonomikoa da. Hau konponduko dela espero eta nahi dugu. Ondorengo orrialdetan zientziaren arloan egin diren gauzen zertzelada batzuk aurkituko dituzu. Uztaileko azken egunetan, unibertsitarien topa- leku izan da beste behin Udako Euskal Uniber- tsitatea. Larraona ikastetxean burutu diren 22 ikas- taro desberdinen inguruan 560 lagunetik gora, hauetako 130 irakasle gisa aritu direlarik, bildu da. Hogetabi ikastaro horietan bazegoen gauza berririk. Lehenik, hainbat urtetan egiterik izan ez den Medikuntz ikastaroa burutu da eta hasieran uste zena baino laburragoa izan bada ere, ez du horregatik interesik galdu. Bestetik, hizkuntz irakaskuntzaren didaktikaren inguruan ikastaro berri bat eman zen.

Transcript of IRUÑEA, EUSKAL UNIBERT- SITARIEN TOPALEKU fileBada Euskal Herrian karst inportante gehiago ere;...

UEUk izandako hiru zuzendariak elkarrekin. Eskuinetik ezkerrera, Martin Orbe, Baleren Bakaikoa eta Inaki Irazabalbeitia.

IRUÑEA, EUSKAL UNIBERT-SITARIEN TOPALEKU

A. OILARRA

Joan den uztailaren bigarren hamabostaldian Udako EuskalUnibertsitatearen XVI. ihardunaldia ospatu zen.

Balantzea batezbeste positibotzat jo behar da.Ikuspegi akademikotik bederen horrela izan da.Emaniko klaseak eta eginiko mintegiak maila one-koak eta interesgarriak izan dira. Era berean, ikas-leen parte hartzea eta jarritako arreta ere aipagarriakizan dira. Hodei beltzik handiena, UEUren etorkizu-na koloka bizian jartzen duen arazo ekonomikoa da.Hau konponduko dela espero eta nahi dugu.

Ondorengo orrialdetan zientziaren arloan egindiren gauzen zertzelada batzuk aurkituko dituzu.

Uztaileko azken egunetan, unibertsitarien topa-leku izan da beste behin Udako Euskal Uniber-tsitatea. Larraona ikastetxean burutu diren 22 ikas-taro desberdinen inguruan 560 lagunetik gora,hauetako 130 irakasle gisa aritu direlarik, bildu da.Hogetabi ikastaro horietan bazegoen gauza berririk.Lehenik, hainbat urtetan egiterik izan ez denMedikuntz ikastaroa burutu da eta hasieran uste zenabaino laburragoa izan bada ere, ez du horregatikinteresik galdu. Bestetik, hizkuntz irakaskuntzarendidaktikaren inguruan ikastaro berri bat eman zen.

Belagoako Larra, Karstifikazioaren adibiderik egokienetakoa. Pinu beltzakhaitz artean hazten dira eta pagoak lur gehiago dagoen lekuan.

MANU BARANDIARANEKINESPEKTROSKOPIAZ

UEUko fisika-sailaren barruan Mössbauer espek-troskopiaz mintzatu zara. Zer da Mössbauer-enespektroskopia?

Mössbauer-en efektua zer den ikusi behar dugulehenbizi. Maila nuklearrean gertatzen den zurgapenerresonantea da. Oso efektu berezia eta neurtzenerraza da eta zehaztasun handikoa. Mössbauer es-pektroskopiak zurgapen nuklear hau neurtzen du.Teknika honen bidez beste modu batez neur ezindaitezkeen fenomenoak neurtzen dira. Nukleo be-rezi batzuetan bakarrik agertzen da; burdinan adi-bidez. Burdina oso ugaria da eta erraz azter dezakezuhainbat tokitan: metaletan, hemoglobinan, zerami-kan etab.etan.

Eta zer neurtzen du Mössbauer espektroskopiak?

Hiru motako elkarrekintzak neur ditzakezu. Lehe-nengoa ingurune elektronikoa, hau da, balentzia etaloturak. Bigarrena nukleo baten anisotropia edoisotropia. Azkenik, efektu magnetikoak neur ditza-kezu: material ferromagnetikotan eta antiferro-magnetikotan, barne-eremu magnetikoak zenbat ba-lio duen, zer norabide daukan...

Eta zer erabilpen praktiko dauzka bizimodu nor-malean?

Bizimodu normalean ez duzu sekulan Mössbauer-en

espektroskopia hozkailu moduan aurkituko.

Baina zera esan nahi dizut: enpresa batean espek-troskopioa zertarako erabiliko lukete?

Gehienbat burdina daukaten konposatu guztien iker-keta eta analisian: Ilargiko zoluaren ikerketan,hemoglobina eta proteinen ikerketan, aleaziotan...Ez da espektroskopia garestia. Esate baterako, Leioandaukagun espektrometroak 3.500.000 pta bakarrikbalio du. Oso merkea da erresonantzia magnetikonuklearrarekin konparatuz.

Eta aparatua maneiatzeko momentuan, teknika erra-za ala konplikatua da?

Ez da zaila. Nahikoa aparatu standardak dira. Arazoahau da: edozein espektroskopiotan bezala datu-piloaeduki behar duzu konparazioak egiteko eta taula-piloa. Eta taulak garestaiak dira. Bestetik ikerketasakonean ordenadorea behar duzu konparazioakegiteko.

Burdinak aparte beste nukleorik aztertzen al da?

Nukleorik erabiliena burdina da noski, erabil dai-tezkeen nukleoen artean ugariena delako. Gero ez-tainua, europioa eta displosioa ere nahikotxoerabiltzen dira. Teluroa, iridioa, indioa eta bestebatzuk erabiltzea posible da, baina oso arraroa dahori egitea.

Mila esker Manu.

KARST-A AZTERGAI

Felix Ugarte geologoa Karst-az, Ara-larreko multzo karstikoaz prezeski, arituda UEUn. Felix; Zer da Karst-a?

"Karst" hitzak jatorri jugoslaviarra du.Karst-a lurrean agertzen den karaitzaeuriak daramatzan azidoen eraginagatikdesegiten denean sortzen da. Azidoz ka-rgaturiko urak kararria disolbatzean, ka-raitzak forma bereziak hartzen ditu pai-saia ikusgarriak eratuz: kobak, iturbu-ruak, dolinak, lapiazak eta abar. Multzoguzti honi, forma eta fenomeno haueideitzen diegu "Karst".

Zein ikuspegitik aztertu duzu Karst-a?

Karst-a ikuspegi anitzetatik azter dai-teke. Alde batetik Hidrogeologiako ikas-ketak ditugu: Karst-aren barruan, batezere karaitzak ugariak direnean, ura pila-tzen da eta interesgarria da ur hori azter-tzea, nondik sartzen den, nondik irtetenden. Karst-ak aztertzeko beste ikuspuntubat Geomorfologia da. Honek Karst-arenformak ikasten ditu eta kuaternariotik

gaur arte jasan duten bilakaera aztertzendu (2.000.000)urte inguruko eboluzioa).

Aralarko multzo karstikoak ez du Aiz-korri-Aloña edo Gorbeian aurki ditza-kegunekin ezberdintasun handirik. Bere-zitasunen bat aipatzekotan, Aralarrenaurki ditzakegun kararri-mota ezberdinugariak azpimarratu beharko lirateke.Aizkorri-Aloñan, adibidez, Kretazikokokararriak dauden bitartean, Aralarrenhauetaz gain Jurasikoak ere aurki di-tzakegu. Bestalde, karearen agermendua(hau da, azalera kilometro karratutan)kontuan izanik Aralarrekoa askoz eregarrantzitsuagoa da.

Beste karstik ba al da Euskal Herrian?

Bada Euskal Herrian karst inportantegehiago ere; adibidez, Nafarroako Piri-

niotan Larra daukagu. Azken honen geo-morfologia edo forma ezberdina da berealtueragatik (2.000 metro inguru.

Karstek akuifero bezala paper garran-tzitsua izan dezakete. Zerbait esplikatukoal diguzu honetaz?

Beno, nere ikergaiak ez dira gehienbatakuifero edo urdunari buruz eginak. Nereikerketa gehienak geomorfologiari bu-ruz egin ditugu. Dena dela, akuiferoakEuskal Herrian ez direla oso inportanteakesan behar da, zeren eta, ez bait daukateur asko. Beren egitura geologikoa ez daegokia ur asko pilatzeko eta urdun edoakuifero inportanteenak alde batetik Larra(Nafarroako Pirinioan, batez ere iturriakZuberoan daude) eta bestetik Urbasa etaAndia dira.

Aralarrera irteera praktiko bat egin duzu.

Zer aztertu duzue?

Klasean azaldutakoa praktikotasuneanikusi ahal izateko, Aralarrera abiatu gi-nen zenbait ikasle eta irakasle. Aralarrekbi zona ezberdin ditu: Kantauri alderaduen isurialdea, hau da, Araitz partea,Malloak eta abar. Bestalde Mediterra-niorako isurialdea daukagu, non Nafa-rroako parte gehiena sartzen den. Irtee-ran Kantauri aldea bisitatu zuten eta ber-tan Kuaternarioan eragindako erliebe etaformak ikusi zituzten. Kuaternarioan ger-tatu ziren higidura-prozesuen aztarnak,hau da, jalkinegiak (batez ere morrenak),kolubioiak eta Hotzaldiko aztarna ga-rrantzitsuenak ere aztertu zituzten. In-guru horretan aurkitzen diren eta Hotzal-diko lekuko diren lapiatzetaz gain, Azka-rateko mendoinean, Bedaion, Amezketaneta Larraitzen dauden jalkinak ere ikusieta aztertu genituen ibilaldi praktikohorretan.

EBOLUZIOAREN TEORIA AZTERGAI

Gurekin Garikoitz Esnaola daukagu. Natur Zientzia sailean ibili da eta Jesus MariTxurrukarekin batera eboluzioaren inguruan bideo batzuk aurkezten ere bai. Zein izan da zuenhelburua bideo hauek aurkeztuz eta zein egin duzuen lana?

Lehenengo eta behin helburuak aipatzen hasita ikasleei edo bertara etorri direnei bideo–sailhau ezagutzera ematea. Bere osotasunean hartuta, nahikoa programa ona da. Bigarrenik,eboluzioari buruzko ikuspegi orokorra ematen duen lana da. Eta hirugarrenik, eztabaidasortzea, galdera klabe batzuk formulatzea edo aztertzea izan da helburua.

Forum honetan ondoriorik atera al duzue?Gaia hain sakona eta luzea izanik, ez dago ondorio berriak ateratzeko aukerarik. Ez dugu

ezer berririk demostratu. Hala ere J.M. Txurrukak ornodunen arteko filogenia taxutzeko etahauek elkarren artean erlazionatzeko zenbait eskema modernoago azaldu du.

Eta eboluzioaren teoria Darwinek formulatu zuen. Orduan Darwinek emandako formulazioaeta gaur eguneko ikuspegia zertan Nire ustez arazo horri buruz mailak bereiztu beharkolirateke. Darwinek bere garaian eboluzioa planteatu zuenean sortu ziren kezkak (gizakiarenjatorriaz esaterako), segun eta zein gizarte-mailatan oraindik ere problematiko gerta daitezke.Zientzi mailan nahikoa asimilatua dago darwinismoa, eta noski, zuzenketak izan ditu. Neodar-winismo izena duen korrontea hor dago. Darwinek teoria planteatu ondoren genetikarenagerpenak eragin izan du eboluzioaren teorian. Eboluzioa indibiduoari aplikatu beharreanpopulazioari aplikatu zaio eta honelakohobekuntzek eragin dute neodarwinismoa,hau gaur eguneko korronte ebolutibonagusia delarik.Beno, eta beste gai batera pasata eta ikastarohau hartuta, balorazio moduko bat egingoal zenuke?Beno ba zenbait alderditan arrakastatsua izan da. Jende asko etorri da; azkeneko urteetan bainogehiago. Geologoen parte hartzea oso handiaizan da eta bai entzule moduan eta baitairakasle legez ere. Eta hori interesgarria da;Natur Zientziak ez bait ditugu biologoekbakarrik lantzen.Mila esker.

Jabier Barañanok Sondikako Troquelnortetrokelerian egiten du lan eta Fisika-Sailaren barruan CAD-CAM-ez aritu da;ordenadorez lagunduriko diseinu etafabrikazioaz alegia. Zer da CAD-CAM-enegoera Euskal Herrian?

CAD-CAM-ak bi parte ditu. CAM-enarloan sartuta MRP programak nahikoahelduta daude eta batez ere enpresa han-dienetan eta merkeago produzitzekonahikoa sartuak daude. CAD-ari buruz,ordenadorez lagunduriko diseinuari buruz,gauza asko dago eta pixka bat sartzen joanda; trokeleriatan batez ere. Ezin dugudenbora laburrean asko sartuko denikpentsatu, baina gure produktuen diseinuakhobeto egiten laguntzen digun neurrianpentsatzekoa da gehaigo sartuko dela.Euskal Herrian CAM-ari buruzko programaasko daude sartuta. Nik uste dut bereposibilitate guztiak ez dituztela ondoerabiltzen.

CAD programarik diseinatzen al da EuskalHerrian, ala kanpotik erosten diraprograma horiek?

Programak berez kanpotik ekartzen dira,baina erabili hemen erabiltzen diradiseinuak egiteko eta nik lan egiten dudanenpresan adibidez, ehun milioiko sistemabat daukagu eta asko erabiltzen da; ia piezaguztiak egiteko. Kotxeentzat eta abioient-zat fabrikatzen ditugun pieza guztiakegiteko erabiltzen dugu, baina hau kasuberezia da eta normalean enpresa arruntekautoCAD edo edozein ordenadorepertsonalerako CAD programa erabiltzendute. Erabiltzen oso errazak dira etaahalmen txikiagokoak ere bai.

CAD-CAM

TXIKIA EZAGUTU NAHIA

Txema Pitarke, Fisika-sailaren barruan tunel efektuzko mi-kroskopioaz aritu zara. Zer da tunel efektuzko mikroskopiohori hitz gutxitan?

Mikroskopio esaten zaio gainazala ikusteko erabiltzen delakoeta tunel efektuzkoa ba tunel efektu kuantikoaz baliaturikfuntzionatzen duelako, hain zuzen ere. Bi meta oso hurbil jarrizgero, metal batetik bestera pasatu egiten dira elektroiak tunelkuantiko horretan zehar. Horrek nolabait metaletariko batengainazalaren egituraren berri jasotzeko modua ematen du etahori nola lortzen den azaltzea luzeegia izango litzateke.

Beraz, tunel efektuzko mikroskopioa gainazalak azaltzeko ba-karrik erabiltzen al da, ala beste erabilpen batzuk ba al ditu?

Beno. Ez horretarako bakarrik. Lehenengo gainazalak aztertudira, baina funtsezko prozesu fisikoen berri emateko ere era-biltzen da; propietate elektronikoen eta elektroien eta gaina-zalen arteko elkarren berri jasotzeko adibidez. Hain zuzen horida nik gehien ezagutzen dudan arloa.

Tresna horrekin lan egiten duzula esan nahi al duzu?

Ez. Lan teorikoa egiten dut; mikroskopio horren teoriari buruzalegia.

Eta Euskal Herriko Unibertsitatean edo Euskal Herrian horre-lako mikroskopiorik ba al dugu?

Ez. Madrilen badago Unibertsitate Autonomoan eta nik ikusidut, baina nik ez dut horrelako batekin sekula lanik egin.

Ez al da kuriosoa hemen mikroskopiorik egon gabe horren lanteorikoak egitea?

Ez. Horri buruzko lan esperimentalak argitaratu egiten dira

Pedro Etxenike fisikaria, egun Euskal Herrian dagoen ikerlaririkezagunena akaso, UEUn egon zen. Txema Pitarkeren hitzaldirajoateko besteak beste.

nazioarteko aldizkarietan eta guk datu esperimental horiekmaneiatzen ditugu geure lanak aurrera ateratzeko.

Oker ez banago, duela hiruzpalau urte mikroskopio hau aterazenean Nobel saria jaso zuten asmatzaileek, ezta?

Bai, 86an. Orain dela bi urte. Binning eta Polannyi-k irabazizuten. Teknika oso berria eta iraultzailea da.

Mila esker.

INFORMATIKA- ETAZUZENBIDE-SAILAK ELKARRE-KIN LANEAN

Informatika- eta Zuzenbide-Sailek, el-karlanean "Informatika eta Zuzenbidea"gaia jorratu zuten. Batak eta besteakelkarrekin iharduteko puntuak aztertuzituzten, Xanti Goñi, Donostiako Zu-zenbide-Fakultateko irakasle eta aboka-tuaren eta Xabier Arregi eta Ibon Zi-pitria, Informatika-Fakultateko irakasleeneskutik.

Gai hau, aztertzeko ideia Informatika-Sailetik sortu zen, Zuzenbide-Sailaridelitu informatikoa delako gaia aztertzeaproposatu ziotenean. Hala ere, gai horre-tara mugatzea ez zela nahikoa eta horre-taz gain informatika eta zuzenbideakaskoz ere gai amankomun gehiago zutelaikusirik, emaniko klasean informatikaren

zuzenbideango eskusartze posibleak(bulego-antolaketan, epaiketen auke-raketa eta antolakuntzan, logika ju-ridikoaren eremuan sistema adituek la-gundurik zenbait erabaki hartzeko pro-zedurarik ba ote dagoen) eta delitu infor-matikoa aztertu ziren besteak beste.

Halatan Xabier Agirre eta Ibon Zipitriainformatikariek ponentzia aurkeztu zu-ten zuzenbide munduan informatika dueneragina komentatuz. Ondoren XantiGoñik zuzenbide penal, zibil eta poli-tikoan informatikak zein aportazio eginzezakeen azaldu zuen.

Logika juridikoaren arloan, hizlariek argiutzi zuten informatikaren funtzioa ez zelapertsonaren papera ezabatzea. XantiGoñik aditzera eman zuenez, "Zuzenbidemunduan badago halako printzipio eza-guna: bi eta bi ez direla lau esaten duena.

Bestela ez litzateke Zuzenbidea;Matematika baino. Beraz, zenbait tresnalortzen saiatu nahi da, ea sistemajuridikoak koherenteak diren, kontraesanik dagoen, baliagarriak diren ikus-teko eta beraien azterketa eta interpreta-zioa errazteko. Ikerkuntza hauek zentzuhorretan hartzen dira eta gainera orain-dik goi-unibertsitate mailan baino ezdira aztertzen. Ez daude zuzenbideanpraktikan jarriak; ikerkuntza mailanbaizik.

Gaiari jarraiki, zenbait erabaki juridikozehatz oso mugatu eta bideratuak dau-dela esan zen klasean. Epaileen lanazenbait baldintza ikusiz erabaki zehatzaematera mugatzen da, eta halakoetanposibilitatea egon liteke, pertsonarenerabakia ordezkatu gabe, lagungarri izanlitekeen sistema informatizatu zenbaitsortzea, epaileen erabakiak azkarragoaketa logikoagoak izan daitezen.