Irudi sekuentziak

34
ARTE SEKUENTZIA IRUDIA ETA HITZA ARTE BIHURTZEN DIRENEAN 2014-2015 IKASTURTEA DBH 3. A + B + C + D ASKATASUNA BHI

description

 

Transcript of Irudi sekuentziak

Page 1: Irudi sekuentziak

ARTE

SEKUENTZIA

IRUDIA

ETA

HITZA

ARTE

BIHURTZEN

DIRENEAN

2014-2015 IKASTURTEA

DBH 3. A + B + C + D

ASKATASUNA BHI

Page 2: Irudi sekuentziak

AURKIBIDEA

0. SARRERA

1. DEFINIZIOA

2. ARTE SEKUENTZIA. SAILKAPENA

2.1. ZINEMATOGRAFIA

2.2. TELEBISTA

2.3. BIDEOA

2.4. MARRAZKI BIZIDUNAK

2.5. STOP MOTION

2.6. KOMIKIA

2.7. FOTONOBELA

2.8. DIAPORAMA

3. IRUDI SEKUENTZIA. LENGOAIA

3.1. ARGAZKIGINTZA

3.2. PLANOAK

3.3. IKUSPUNTUAK

3.4. KOMIKIA ETA FOTONOBELA

3.5. PERTSONAIAK

4. JARDUERAK

4.1. FOTONOBELA

4.2. KOMIKIA

4.3. MARRAZKI BIZIDUNAK

4.4. STOP MOTION

Page 3: Irudi sekuentziak

0. SARRERA

Nork ez du izan komikirik esku artean? Guztiok ezagutzen ditugu istoriotxoirudiztatuak, eta asko haiei esker hasi ginen irakurtzen; izan ere, testulaburrak eta marrazki ugari dituztenez, txiki- txikitatik gai ginen, laguntzaapur batekin edo laguntzarik gabe, istoriotxo haien mezuak ulertzeko.

Komikia segidan dauden marrazkiez eta bertan txertatzen diren testuezosatzen da. Arte mota honi Arte Sekuentzia deritzo.

1. DEFINIZIOA

Irudi sekuentziak irudi segiden bidez kontatutako istorioak dira. Artesekuentziala adierazpen artistikorako modu bat da eta oinarrizko bihizkuntza, grafiko- plastikoa eta hitzezkoa elkartzen ditu, ondoz ondokokonposizioetan integratuta.

Irudi sekuentzietan ekintzak orden kronologikoan azaltzen dira narratu edokontatu nahi dena hobe uler dadin. Narrazioan denbora egituratzeko erabiliohi den baliabidea elipsia da. Narrazioan garrantzi gutxi duten edo errazsuma daitezkeen pasarteak ezkutatzeari elipsia esaten zaio. Zinemandenboran edo espazioan salto egiteari ere elipsia deitzen zaio.

2. ARTE SEKUENTZIA. SAILKAPENA

Gaur egun Arte Sekuentziaren sailkapena luzea da ezinbestean: artetzatjotzen duguna kontuan hartuta bata zein bestearen arteko mugak ez daudeoso definituak. Horregatik ere arte desberdinen artean harreman handiaktopatuko ditugu, bai teknikari, bai hizkuntzari, bai gaitegiari, baita istorioeidagokienean ere. Hona hemen sailkapena.

2.1. ZINEMATOGRAFIA

Zinema edo zinematografia (antzinako grezieratik: κίνημα kinema(mugimendua) eta γράφειν grafein (idatzi) eratorria) proiektore baten bidezfotograma multzo bat (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa

Page 4: Irudi sekuentziak

sortzeko) pantaila baten kontra pasatzeko teknika da. Teknika hori erabilizfilmak egiteko artea da.

Begiko erretinan sortzen den irudiak denbora tarte labur batez (1/10-1/15segundu bitartean) irauten du. Fenomeno hau da zinematografiak sortzenduen ilusio optikoaren funtsa. Oso azkaregindako argazkiak ateratako abiadura bereanargiztatuz, irudia erretinatik desagertu bainolehen hurrengo irudia eratzen da eta ikusmenakmugimendu jarraituaren sentsazioa jasotzen du.

Filmak egiteko prozesua errodajearekinhasten da. Horretarako zinematografo- kameraerabiltzen da, argazki- kamera baino ez dena,baina pelikula abiadura jakin batean pasatzenda objektiboaren aurretik. Motor batekbulkadak igortzen dizkio arraste- sistemari etahorrek pelikulari tarteka tira egiten dio albokozuloetatik helduta. Pelikula ez da era jarraianhigitzen: tarte erregularretan egiten du aurreraeta beste tarte batzuetan gelditu egiten da.Gelditzen den bakoitzean, argiaren eraginpeangeratzen da pelikula (fotograma) eta higitzendenean, estalki biragarri batek objektiboaestali egiten du argia pasa ez dadin. Kameranormaletako filmatze-abiadura 24 fotogramasegundokoa da. Zine mutuaren garaian 16fotograma segundokoa zen.

Laborategian pelikula errebelatu ondoren, kopia bat lortzen da pelikularenmuntaketa egiteko. Filma komertzialetan, normaltzat hartzen dafilmatutako guztiaren %10ari probetxua ateratzea. Muntaketa egin ondoren,soinuaren muntaketa (irudiaren eta soinuaren sinkronizazioa) etanahasketak (soinu-banda desberdinen koordinazioa) egiten dira. Eragiketahauek burututakoan, pelikularen jatorrizko negatiboa aipatutako eragiketenemaitza den kopiaren arabera ordenatzen da; azkenik, kopiak egiten dira.Azken emaitza proiektoreari esker ikusten da. Argi indartsu batekfotogramak zeharkatzen ditu, irudiak pantailan proiektatuz. Proiektorearenarraste-sistema errodajearen antzekoa da eta filmatzeko abiadura berean(24 fotograma segundoko) proiektatu behar da. Filmaketak, ordea, besteabiadura batzuetan ere egin daitezke. Kamera geldoa deitua adibidez,ikusleak jasotzen duen higiduren geldotasun sentimena, ohiko segundoko 24fotograma baino abiadura handiagoan egindako filmaketaren emaitza bainoez da. Alderantziz, filmatze-abiadura murriztuko balitz, higidura osolasterrak inprimatuko lirateke.

http://www.youtube.com/watch?v=ut9L7222BYg http://www.youtube.com/watch?v=dxB2x9QzXb0&feature=related

Page 5: Irudi sekuentziak

2.2. TELEBISTA

Telebista uhin elektromagnetikoen bidezirudiak igortzeko tresna da. Bi osagaioinarrizko ditu telebista sistemak: kameraeta hartzailea. Kamerak irudiak eta hotsakjaso eta seinale elektriko bihurtzen ditu.Seinalea hariz edo uhin elektromagnetikozigortzen du hartzailera, eta han seinaleelektrikoa irudi edo hots bihurtzen da,pantailako izpi katodikoen hodiaren bidez.Koloreetako telebistak hiru seinale elektrikobereizi igortzen ditu, irudiaren osagai gorri,berde eta urdinei dagozkienak; hartzailearenizpi katodikoen hodiak hiru elektroi sortaditu, kolore bakoitzeko bana. Izpi katodikotikigarotzean oinarrizko hiru osagaiak nahasieta kolorezko irudia lortzen da.

Zinemarekin gertatzen den bezala,mugimenduaren sentsazioa ematen dutenirudi sekuentziak dira seinalean doazenak.

2.3. BIDEOA

Bideoa irudiak mugimenduan grabatzen dituen sistema da. Telebistarenkume bat bezala kontsidera daiteke. Etimologikoki, latinetik dator, videreaditzetik hain zuzen ere, bere esanahia "nik dakusat" da.

Hasieran zinemako euskarri berdina erabiltzen bazen ere, bideoak askatasuneta arintasun handia eskaini zion telebistari. Ondoren etxeetara ere helduzen teknologia hau. Video Home Sistem delakoarekin (VHS) 80.hamarkadan, futboleko nazioarteko lehiaketak eta olinpiaden zabalkundearilotuta, telebista berriekin batera, etxe gehienetara zabaldu zen tresna hau:ia ezinbestekoa zen famili moderno batean bideoa edukitzea.

Page 6: Irudi sekuentziak

Bideojokoa ikus-entzunezko aparailu batez jolasten den joko bat da, oro haristorio batean oinarritzen dena, jokoa kontrolatzeko interfaze bat (botoiak,adibidez) erabiliz. Bideojokoek inguru birtualak islatzen dituzte, nonjokalariak bertako pertsonaia bat edo inguruko bat elementu kontrolatzenduen, askotan arau zehatz zenbaiten bidez helburu bat edo gehiagolortzeko. 1950 hamarkadan garatu eta 1980 urte inguruan jende arteanzabaldu zirenetik, bideojokoak aisia eta jolaserako jarduera nagusienetakobat da gizarte modernoetan, teknologiako aurrerapen berriekin estu loturik,kultura ekoizteko modu berriak eta sektore ekonomiko indartsu bat sortuz.

2.4. MARRAZKI BIZIDUNAK

Marrazki bizidunak zinema mota berezia da non eskuz, ordenagailuz edobeste bide batzuez egindako marrazkien sekuentziak mugimendua sortzenduen, soinuekin eta bestelako efektuekin konbinatuta.

Zinemaz gain, marrazki bizidunak telebistan ere oso erabiliak dira, halatelesailetan nola iragarkietan.

Page 7: Irudi sekuentziak

2.5. STOP MOTION

Marrazki bizidunak egiteko modu bat da Stop Motiona, baina ez diramarrazkiak erabiltzen baizik eta 3 dimentsiotako eszena errealak. Horrela,garai batean plastilinarekin egiten ziren animazioek korronte berri hau sortuzuten.

Gaur egun, programa digital ugari ditugu eskura argazkietatik abiatutakonpilazioak egin eta film laburrak sortzeko. Horietako batzuk Clay Animator

eta Monkey Jamdira.

2.6. KOMIKIA

Ondoz ondoko irudien eta hitzen bidez istorioak kontatzekobitartekoak dira komikiak. Hala eta guztiz ere, komiki batzuenadierazpen bitarteko bakarra hizkuntza grafiko- plastikoa da. Kasuhorietan, pertsonaien adierazpenek eta istorioak oso ondopentsatuta egon behar dute, adierazi nahi dena behar bezalaulertu ahal izateko.

Page 8: Irudi sekuentziak

Argitaratzeko modurik ohikoena komiki-tira edo ziri-marra da, egunkari etaaldizkarietan agertzen dena. Bestela, komikia bera liburutan argitaraematen dute.

2.7. FOTONOBELA

Argazkien bidez egiten den narrazioa da. Europan aski ezaguna den artemota da. Gai sentimentalak dituzte hizpide gehienetan.

Fotonobelak harreman handia du komikigintzarekin baina baitazinemagintzarekin ere eta bi arte hauetan egiten den bezala, fotonobelanere gidoia beharrezkoa izango da errealizaziorako.

Page 9: Irudi sekuentziak

2.8. DIAPORAMA

Diaporama argazkiak eta audioak uztartuz egiten den muntaia da. Frantzian sortu zuten terminoa 1950eko hamarkadan. Teknologia berriek Internet

Page 10: Irudi sekuentziak

bidezko diaporamen sorrera ekarri dute eta eskuragarri utzi dute publiko nagusiarentzat.

3. IRUDI SEKUENTZIA. LENGOAIA

Arte Sekuentzia diziplina desberdinetan banatzen dela aztertu dugu aurrekoatal batean. Beraien arteko desberdintasunak nabarmenak badira ere,badira beste hainbat aspektu bateragarriak dituztenak. Aspektu hauekguztiek aztertu ez dugun diziplina batean daukate komuneko puntua:argazkigintzan.

3.1. ARGAZKIGINTZA

Argazkigintza, argazkilaritza edo fotografia argiari sentikor den gainazalbatean irudi finkoak grabatzeko prozesu eta arteari deritzo. Horretarakokamara ilunaren printzipioa erabiltzen da, zeinarekin gainazal bateanegindako zulo txiki batekin jasotako irudia proiektatzea lortzen den, honentamaina txikituz eta gardentasuna handituz. Irudi hauek gordetzeko pelikulasentikorrak erabiltzen ziren orain gutxi arte, baina gaur egun CCD eta CMOSsentsore digitalak erabiltzen dira.

Ez da erraza teknikaren asmatzailea zein izan zen zehaztea, aurrekari askoizan baititu, baina orokorrean esan dezakegu argazkigintzak Joseph-Nicéphore Niépce-ri zor diola bere garapena, eta Louis- Jacques- MandéDaguerre-k egin zuela publiko aurkikuntza, teknika hau perfekzionatu

Page 11: Irudi sekuentziak

ostean. Hasiera batean argazkigintzaren teknika daguerrotipia bezala zenezaguna.

Argazkigintzak, teknika bezala, aldaketa ugari jasan ditu ordutik hona.Hizkuntza bezala, baina, eragin handia izan du irudiak komunikabide bezalaerabiltzen dituzten gainontzeko arteetan.

3.2. PLANOAK

Enkoadraketa batean agertzen den irudiak ongi azaldu behar du egileakadierazi nahi duen mezua. Enkoadraketaren barneko irudiaren eskala planomotaren arabera neurtzen da. Plano mota bakoitzak bere helburu etaezaugarriak ditu. Irudiaren barnean agertzen diren elementuen eskala edoneurriaren arabera zehazten dugu plano mota.

3.2.1. PLANO OROKORRA

Plano orokorra inguruneak edo lekuak deskribatzeko erabiltzen da. Lekubaten ikuspegi orokorra erakusten digu, normalean pertsonaiak tamainatxikian agertuz. Bineta honetan egileak eraikinen goiko aldea (ingurunea)erakusten digu. Plano orokor honen bitartez, egileak ekintza non gertatukoden erakutsi nahi digu. Normalean, plano orokorra sekuentziaren hasieranerabiltzen da, ekintzaren ingurunea ikusleari erakusteko asmoz.

Page 12: Irudi sekuentziak

3.2.2. TALDE PLANOA

Talde planoa pertsona talde bat erakusten denean erabiltzen da. Taldehonek egiten duen ekintza azaltzen digu eta haien jarrera ikusten da taldeedo multzo bezala. Pertsonaiak osorik edo zati bat erakusten ager daitezketalde planoan. Plano honen bitartez, bi pertsonaien arteko harremana edoekintza azaltzen zaigu.

3.2.3. PLANO OSOA

Plano osoak pertsonaia bat osorik erakusten digu. Plano osoakpertsonaiaren ezaugarriak erakusten dizkigu: jantzia, jarrera, egiten ari denekintza, e.a.

Page 13: Irudi sekuentziak

3.2.4. PLANO AMERIKARRA

Plano mota hau Westernpelikuletan askotan agertzenden plano mota da. Izan ere,eskuekin egiten den ekintzaerakusten da, baita gerritikpistolariek daramaten pistolakere. Plano amerikarra planoosoa belaunetatik moztenduen planoa da.

3.2.5. PLANO ERTAINA

Plano ertainak pertsonaia gerritikgora erakusten digu. Pertsonaiaburutzen ari den ekintzareninteresa gerritik gora gertatzendenean erabiltzen da plano ertaina:elkarrizketa bat, besoenmugimendua, keinu bat, e.a.Egileak pertsonaiaren haserreaerakusten digu hurrengo binetan.

3.2.6. PLANO HURBILA

Plano hurbilak pertsonaia baten burua edoaurpegia erakusten digu. Plano hurbilapertsonaiaren sentimenduak erakustekoerabiltzen da: harridura, beldurra, poza,mina, e.a. Pertsonaiaren sentimenduakaurpegiaren espresioaren bitartezerakusten dira.

3.2.7. PLANO OSO HURBILA

Page 14: Irudi sekuentziak

Plano oso hurbilak pertsonaiaren aurpegia edo buruaren atal bat erakustendigu: begiak edo ahoa esaterako. Plano hurbila bezala, pertsonaiarensentimenduak erakusteko erabiltzen da, baina kasu honetan indargehiagorekin.

3.2.8. XEHETASUN PLANOA

Xehetasun planoak istorioaren barnean garrantzia duenelementu baten irudia erakusten du. Xehetasun planoannormalean objektu bat erakusten da, baina pertsonaiaren zatibat ere ager daiteke, eskua edo oina adibidez.

3.3. IKUSPUNTUAK

Angulazioak irudiaren ikuspuntua zehazten du. Hau da, argazkian edomarrazkian agertzen den irudia ze altueratik ikusten dugun zehazten digu.

3.3.1. HORIZONTALA (NORMALA)

Ohiko angulazioa edo horizontala: irudia aurrez aurre ikusten dugunean,gure begien ikuspuntuaren ohiko altueran. Ohiko angulazioan beraz, gureikuspuntua horizontalarekiko paraleloa da.

Goitikoa

Pikatua

Horizontala

Kontrapikatua

Behetikoa

Page 15: Irudi sekuentziak

3.3.2. PIKATUA

Irudia goitik ikusten dugunean angulazio pikatua deitzen dugu. Txorienikuspuntua deitzen zaio baita ere, irudia goitik behera ikusten delako.Angulazio pikatuan agertzen diren pertsonaiak gure azpitik ikustenditugunez, hauei garrantzia kentzeko erabiltzen da.

3.3.3. KONTRAPIKATUA

Angulazio kontrapikatua irudia behetik ikusten dugunean da. Angulaziokontrapikatua angulazio pikatuaren kontrakoa da, hau da, behetik gorakoa.Angulazio kontrapikatuan agertzen diren pertsonaiak gure gainetik ikustenditugunez, hauei garrantzia emateko erabiltzen da.

3.4. KOMIKIA ETA FOTONOBELA

Bi arte sekuentzia hauek berezko lengoaia darabilte.

3.4.1. BIÑETAK ETA ORRIAREN EGITURA

Komiki baten bineten formak, komikiak adierazi nahi den helburuarenarabera aukeratu behar ditu egileak. Binetak mota askotakoak izan daitezke,arruntenak lauki zuzenak izaten dira, baina beste formakoak ere erabili ohidira komikiari bizitasuna emateko: borobilak, izar formakoak, e.a. Komikiaribizitasuna emateko, bineta bertikal edo zeiharrak erabil daitezke, formatuhauek irudiari dinamismoa edo mugimendua adierazten diotelako. Orriarenegitura ere, bineten forma bezala aukeratu behar da, helburuaren arabera.Egileak batzuetan ez ditu binetaren ertzak marraztu edo zehazten; era

Page 16: Irudi sekuentziak

honetan, elementuak binetatik kanpo irteteko askatasuna dutela dirudi,mugimendua adierazteko beste modu bat izanik.

Page 17: Irudi sekuentziak

3.4.2. GLOBOAK EDO BOKADILOAK

Globoak testua hartzen duten elementuak dira. Forma bat edo beste hartzendu esateko moduaren arabera.

Page 18: Irudi sekuentziak

Kontakizunak egiten direnean, narratzaileak ere egon ohi dira. Pertsonaienarteko elkarrizketetatik kanpora dagoen elementua da narratzailearena,alegia, off-en dagoen ahotsa da. Testu mota hau kartelak izenekoelementuetan kokatzen dira etanormalean istorioaren hasierantopatzen ditugu.

3.4.3. ONOMATOPEIAK

Onomatopeiak komikian erabiltzendiren soinuaren adierazpen idatziakdira. Batzuetan zaratak edo kolpeakadierazteko erabiltzen dira: BOOM,BANG, CRASH eta antzerakoak.Mugimendua edo abiaduraadierazteko ere onomatopeiak erabili ohi dira: ZOOOM, SHOOOM. Paretaurratzearen zarata adierazteko SKK..REEEEEEEEEEE onomatopeia erabili duegileak Hulken bineta hauetan. Zarata handia denez, eta goitik beherasortzen denez, egileak bi bineten artean idatzi du onomatopeia.

3.4.4. IKUS METAFORAK

Pertsonaien egoera desberdinak adierazteko, harridurak, ikarak, kolpeak etaantzerakoak, askotan ikurrak erabiltzen dira. Izarrak, galdera ikurrak,harridura ikurrak eta bestelakoak izan daitezke ikur hauek. Idatzizadieraztea asko kostatuko luke eta horregatik erabiltzen dira irudiak.

Page 19: Irudi sekuentziak

3.4.5. LERRO ZINETIKOAK

Kodigo zinetikoak mugimendua adierazteko erabiltzen diren marrazkiarenezaugarriak dira. Era askotakoak izan daitezke: hodeitxoak, marratxoak,norabidea adierazteko marrak, marrazkiaren errepikapena edotamarrazkiaren dardara dira gehien erabiltzen direnak. Bineta berdineankodigo zinetiko bat baino gehiago erabiltzen denean mugimenduaareagotzen da. Supermanen hegaldiaren norabidea azaltzeko, norabideaadierazteko marrak erabili ditu Tim Sale marrazkilariak. Era honetan,Superman goitik behera doala ulertzen dugu.

Page 20: Irudi sekuentziak

Kamioia eta autoaren norabidea azaltzeko, hodeitxoak eta norabideaadierazteko marrak erabili ditu Hergé marrazkilariak. Era honetan, autoakmugitzen ari direla ulertzen dugu.

3.5. PERTSONAIAK

Istorio bat kontatzen dugunean garrantzia handia hartzen dute istorioanparte hartzen duten pertsonaiek. Izan ere, gehienetan pertsona baten edobiren inguruan egituratzen dira istorioak. Pertsonaiak baina, pertsonak ezezik, pertsona baten izaera duten animaliak edota objektuak izan daitezke.

3.5.1. AURPEGI ESPRESIOAK

Aurpegiera desberdinek bizitzazhornitzen dute pertsonaia, horrela,istorioa sinesgarriagoa suertatzenzaigularik. Azter ditzagun, beraz,proportzioak eta aurpegieradesberdinak.

Page 21: Irudi sekuentziak

Burua gara-hezurrak definitu egiten du.Begien kokapenak burua bitan zatitzen dueta honen arabera, aurpegiko gainontzekoelementuek hartzen duten kokapenarenarabera, pertsonaia bat edo beste ateradakiguke. Garrantzitsua da, hortaz.

Aurpegiari espresioa ematen diotenakelementu desberdinak dira. Begiak,bekainak, kopetaren tamaina, sudurra, ahoaeta ezpainak, belarriak, kokotsaren tamainaeta lepoarena. Hauek aldatuz, aurpegia ereerabat alda daiteke.

Page 22: Irudi sekuentziak
Page 23: Irudi sekuentziak

Zenbat aurpegiera desberdin jartzeko gai gara?

Page 24: Irudi sekuentziak

3.5.2. GORPUTZ ESPRESIOAK

Aurpegiek asko espresatzen dutela aztertu dugu aurreko atalean. Gorputzaere gauza asko espresatzeko gai da. Azter ditzagun proportzioak etamugimendu desberdinak.

Page 25: Irudi sekuentziak
Page 26: Irudi sekuentziak

4. JARDUERAK

Page 27: Irudi sekuentziak

ARTE SEKUENTZIAFOTONOBELA

HELBURUAK ETA EDUKIAK Fotonobela bat sortzea, pelikula batetik irudiak kapturatuz Onomatopeiak, globoak, kartutxoak eta ikus metaforak aplikatzea Aurpegiera desberdinak aztertzea Istorio bat kontatzeko eszena egokiak aukeratzea

ARIKETAK1. El Protegido pelikularekin gogoratu2. Estadioko eszena berriz ikusi eta aztertu3. Irudi kapturak nola egiten den azaldu4. Eskena hoberen definitzeko duten planoak aukeratu, pertsonaien aurpegierak

ongi aztertuz5. Comic Life programa nola erabiltzen den aztertu. 6. El Protegido pelikulatik kapturatutako irudiak Comic Life programara exportatu,

aurpegiera desberdinen artean aukeraketa egokia eginez.7. Onomatopeiak, globoak, kartutxoak eta ikus metaforak nola sartzen diren aztertu8. El Protegido pelikulako eszena ahalik eta fidelen erakutsiz, fotonobela sortu.9. Lana irakasleari entregatu

LAN PROPOSAMENAFotonobela argazkien bidez kontatzen den komiki bat dela ikusi dugu, biek

antzeko lengoaia erabiltzen dutela ikasiz. Fotonobelak bete behar dituen baldintzakgoian aipatzen direnak dira. Azpimarra itzazu.

Ordenagailuko pantailatik edozein irudi kapturatu edo kopiatu dezakezu. Errazada. Ctrl botoia sakatuta duzula sakatu ere Impr pant izena duen botoia. Horrelamomentu horretan pantailan duzun irudia kopiatu egingo duzu. Irudi hori nonbaitenitsatsi beharko duzu. Gimp programan egin dezakezu hori. Ondoren argazki horigordetzea besterik ez duzu. Nahi beste aldiz egin dezakezu ekintza hau.

Kontuan hartu: pelikula baten irudia kapturatu nahi baduzu, pelikula pausandagoela ziurta ezazu.

MATERIALA- Ordenagailua- Apunteak

EBALUAZIO IRIZPIDEAK- Irudien aukeraketa egokia- Onomatopeia, globo, kartelen eta ikus metaforen

aukeraketa egokia- Aurpegiera desberdinen garrantzia- Istorioaren logika mantentzea- Interesa eta ahalegina

Page 28: Irudi sekuentziak

ARTE SEKUENTZIAKOMIKIA

HELBURUAK ETA EDUKIAK Komiki bat sortzea Plano motak eta angulazio motak ikastea eta aplikatzea Gorputz espresioak aztertzea Irudien sekuentziazio egokia planifikatzea, mugimenduaren sentsazioa

emateko Istorioa egoki kontatzeko tresnak ahalbideratzea

ARIKETAK1. Plano motei eta ikuspuntu motei buruzko apunteak irakurri, baita lerro

zinetikoei dagokiena ere.2. Giza mugimenduak eta espresioak nondik sortzen diren aztertu3. Giza gorputzari buruzko jarduera egin genueneko hiru pertsonaiak

berreskuratu eta horietako bat aukeratu. Pertsonaia horri pasatu zaiongertakari puntual bat kontatu behar duzu.

4. Plano mota desberdinak, angulazio mota desberdinak, gorputz espresiodesberdinak eta pertsonaia erabiliz istorioa komikian kontatu

5. Txantiloian komikia marraztu (ikus adibidea). Koloreztatzeko teknikadesberdinak erabil daitezke: koloretako arkatzak edota errotulagailuak

6. Lana irakasleari entregatu.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK- Plano moten egokiera- Ikuspuntu mota desberdinak- Pertsonaiaren espresioa- Istorioaren logikotasuna- Klaseko lana eta inplikazioa

Page 29: Irudi sekuentziak
Page 30: Irudi sekuentziak

ARTE SEKUENTZIAMARRAZKI BIZIDUNAK

EDUKIAK Kalitatezko marrazki biziduna egitea Mugimenduaren sentsazioa lortzea Pertsonaia batek egiten duen mugimendua behin eta berriz errepikatzea Teknika egokia erabiltzea

LAN PROPOSAMENAHonez gero, arte sekuentziak erabiltzen duen lengoaiaren aspektu nagusiak

aztertu ditugu: biñetak, globoak, onomatopeiak, ikus metaforak, lerro zinetikoak,plano motak, ikuspuntu motak eta pertsonaiak.

Oraingoan, mugimenduaren errepresentazioan pausu bat haratago joango gara.Izan ere, marrazki bizidunak egiteko erabiltzen diren irudien arteko denbora tarteaasko, asko, txikitzen da. Zenbat irudi, argazki, marrazki egin beharko ditugu,mugimenduaren sentsazioa gizakiok atzematen dugunaren berdina izan dadin?Zenbat irudi ikusi behar ditu gure begiak segundu batean, gure burmuinakmugimendua dagoela sinets dezan? Zenbat irudi, frame, fotograma?

Proba dezagun. Hemen behean marrazki bizidunak egiteko modu azkar etaerraz bat proposatzen dizut.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK- Marrazkien kalitatea (1)- Marrazkien kantitatea (1)- Mugimenduaren sentsazio egokia (2)- Teknikaren erabilera (2)- Originaltasuna (2)- Klaseko lana eta inplikazioa (2)

Page 31: Irudi sekuentziak
Page 32: Irudi sekuentziak

ARTE SEKUENTZIASTOP MOTION

HELBURUAK ETA EDUKIAK Stop Motion bat sortzea Zineman mugimendua nola sortzen den antzematea Animazio teknika nagusiak zeintzuk diren jakitea Mugimendua birkonposatzen ikastea

JARDUERABinaka edo hirunaka Stop Motion animazio bat egin behar da. Stop Motion

estatikoak diren elementuen irudi jarratiuen hurrenkera baten bitartez mugimenduarenilusioa lortzen duen animazio teknika da. Bideo bat egin behar duzue eta bideoakhonako egitura izango du:

1. Eraldaketa: plastilinazko bolatxo batetik hasi behar da animazioa. Plastilinazkobilatxoa pertsonaia bilakatuko da. Pertsonaia hori aldez aurretik sortutakoa izanbehar du.2. Ekintza eta mugimendua. Plastilinazko pertsonaiak ekintza zehatz batdeskribatuko du: ibili, hortzak garbitu, komunera joan, loreak jaso, … hau da,zuek nahi duzuena.3. Bigarren eraldaketa. Pertsonaia beste zerbait biurtuko da 4. Bideoa bukatuta dagoenean Youtuben eskegi beharko duzue, izenburua etaikaskideen izenak adieraziz.

BALDINTZAK- Animazio egiteko plastilina erabili behar da nahitaez- Pertsonaia bat baino gehiago ager daitezke, baina bat bakarrik agertzea

gomendatzen da- Animazioak 15 segundu iraun behar ditu gutxienez; beraz, 150 eta 200 fotograma

artean izan behar ditu.- Kamera ezingo da lekutik mugitu, leku batean finko egongo da eta pertsonaiak

mugituko dira.- Pertsonaia ondo koadratuta eta kasatuta agertuko da, hau da, goitik behera aire

gehiegirik utzi gabe. Ikuspuntuak ere normala izan behar du, pertsonaia altueranjarrita.

- Bi metodo erabil daitezke. Ordenagailuko WebCam batekin eta konpilatzendituen programa bat erabiliz, Clay Animator bezalakoa, adibidez. Edo argazkikamera bat erabiliz eta programa konpilatzaile bat erabiltzea bideoa egiteko,Monkey Jam bezalakoa, adibidez. Bigarren aukera hautatzen bada, argazkiektxikiak izan behar dute, 480x576 pixel ingurukoak

Page 33: Irudi sekuentziak

EBALUAZIO IRIZPIDEAK- Mugimendu jarraituaren ilusio egokia (1)- Bolatxotik pertsonaiarako transformazio egokia (2)- Pertsonaiatik beste zerbaiterako transformazio egokia (2)- Teknikaren erabilera egokia (1)- Originaltasuna (2)- Klaseko lana eta inplikazioa

Page 34: Irudi sekuentziak

Egilea: OIHANEDER

DBHko 3. maila

https://sites.google.com/a/askanet.net/plastika/