Irratsaioa 5.A 3. taldea

7

description

Apirilaren 17an burututako irratasioa

Transcript of Irratsaioa 5.A 3. taldea

Page 1: Irratsaioa 5.A 3. taldea

AITOR IKASTOLAKO IRRATIA AGURRA :Arratsaldeon adiskideok. Hau Aitor ikastolako irradia duzue eta zuekin izango gaituzue astearte eta ostegunero, maiatza bitarte.

Page 2: Irratsaioa 5.A 3. taldea

Gaur hilak 7 dugu, asteartea eta gure ordularian une honetan hirurak laurden gutxi dira. Aitor ikastolako irratia Egia auzoko irratia FM 106,8n aurkituko duzue.

(musika)

AURKEZPENA Iepa lagunok; hementxe gaituzue taldeko koadrila gara. Gaur esatari lanetan : Mateo, Julen, Eider eta Ainhoa M.Gaituzue. Saio atsegin bat igarotzea espero dugu. Ondoren Julen dator sumarioarekin.

(musika)

SUMARIOA Gure gaurko programa, hau izango da eta orden honetan:Hasteko, Ainhoak ,Gaurko eguraldiaren berri emango digu; ondoren, Eiderrek urtebetetzeak aipatuko dizkigu.Ostean,Julenek leopardoari buruz hitz egingo digu. Bukatzeko zorion agurrak aipatuko ditugu Eiderren eskutik.

Ainhoa, esango al diguzu gaurko eta biharko giroa nolakoa izango den?

(Eguraldia)(Ainhoa)

Segidan arkatza eta papera hartzea komeni zaizue, errezeta goxo batekin bai dator Eider.-Zein da aurkeztu behar diguzun errezeta?-Euskal pastela. EIDEROrain, Euskal pastelaren errezeta esango dizue Eiderrek

Osagaiak: 200 g gurin200 g azukre5 g gatz4 gorringo2 arrautza oso

Page 3: Irratsaioa 5.A 3. taldea

400 g irinlegamia koilaratxo bat. 

ElaborazioaGurina, azukrea eta gatza ondo nahasi. Nahasketa ondo landuta dagoenean, gainerako osagaiak erantsi, eta orea landu. Ondoren, leku fresko batean, oihal garbi batekin estalita pausatzen utzi, irin pixka batekin -itsats ez dadin-. Bien bitartean, pastel krema egingo dugu. Osagaiak: esne litro laurden bat, arrautza bat, gorringo bat, 60 g irin, 65 g azukre, 2 ron koilaratxo, eta banilla leka erdi bat. Guztia beroan ondo nahasi, eta hozten utzi.Orea ondo luzatu, xafla mehe bat lortu arte. Moldea gurin pixka batekin igurtzi, eta irin pixka bat erantsi, bertan botako dugun orea itsatsita gera ez dadin, eta orea molde horretan bertan zabaldu. Gainean krema bota, jada hotza dagoela (zentimetro erdiko lodiera), eta orearen beste geruza bat jarri gainean. Pintzel baten laguntzaz, arrautza irabiatua igurtzi, bukaeran distira polit bat izateko, eta labean sartu, 200ºC-tan, 30 bat minutuz.

(musika)

Beno tripa bete dugu eta orain parra pixka bat egingo dugu, Berriz ere Eiderrek kontatuko dizkigun txisteekin, aurrera!

1.txistea: Ama zer gertatzen da hildakoekin?-Zer gertatuko da, ba! Hauts bihurtzen direla.Orduan umeak erantzuten dio:-Zenbat hildako ote dago orduan nire ohe azpian.

(musika)

2. txistea: Haurrak ohetik deitzen dio amari:-Ama ura! Ama ura!-Zaude isilik.-Ama ura! Ama ura!-Egongo al zara isilik? Horra joaten banaiz, ikusiko duzu!-Ba etortzen zarenean ura ekarri.

(musika)

Page 4: Irratsaioa 5.A 3. taldea

3.txistea: Ama ama zergatik sartzen duzu pijama ohe azpian? -Ez zimurtzeko. -Zergatik ez duzu sartzen amona ere? (musika)

Aizu…Julen; zer da Leopardoaren inguruan aipatu behar diguzuna?Leopardoa orban beltzak eta ile horia dituen animalia ugaztuna, katukia,basatia,indartsua eta arina da.Katu handien semitartekoa da lehoia, tigrea eta jaguarrarekin batera.

Katuki hau oso azkarra da 72 km/h egiten ditu. Oso animalia beldurgarria eta erasokorra da eta bere janaria babesteko beste animalia batzuekin borrokatzen da. 90 kg pisatzera heltzen da eta beste leku batzuetan, ordea, 100 kg pisatzera heltzen da. Ikusmena oso garatuta dute.Burua oso borobila eta handia dute, lepoa oso motza eta bere enborra argala eta malgua da.Hankak handiak dira eta bere barrua hori-gorrixka eta beltza da. Buztanan ere mota beltzak ditu. Belarriak gris kolorekoak dira eta begiak hori-berdeskak. Oso bakartia da eta gauean ehizatzen du.

Leopardoek bakarrik gauean ehizatzen dute eta egunean lo egiten egoten dira.Leopardoarentzat zuhaitzak lo egiteko lekua da, baina baita ere janaria gordetzeko duten lekua. Aurkitzen duten edozein gauza jaten dute baina bere presa gustokoenak tximua eta antilopearen zenbait espezie dira.Asian oreinak, basurdeak, akerrak eta bufaloak ehizatzen ditu eta Afrikako oihanetan antilopeak, gazelak, inpalak eta ñuak ehizatzen ditu. Janaria ez duenean narrastiak, igelak eta arrainak ere jaten ditu.

(musika)

Gure saioa aurrera doa eta amaiera aldera gerturatzen ari gara, segidan Mateok asmakizun batzuk irakurriko dizkigu beraz, erne belarriak!1.- Zer behar da kandela pizteko? -Itzalita egotea.2.-Zein da argirik ez duen izarra? -Itsas izarra.3.-Zein da azpikoz gora gutxiago balio duen zenbakia?

-Bederatzia.4.-Zein da gezurra esaten duen asteko eguna?

Page 5: Irratsaioa 5.A 3. taldea

-Asteazkena, ez delako astea hor amaitzen

(musika)

Azkenera iristen ari gara eta egun hauetan urteak betetzen dituztenak zoriondu nahi ditugu:

Gaur, apirilak 17an Iker Polo Barrenetxek betetzen ditu urteak, eta bihar apirilak 18an Itsasne Regok, Aitor Perez eta Malen Coronek betetzen dituzte urteak.Beraz guztiei gure zorionik beroenak.ZORIONAK!!!!!!!!!!!

(musika)

Hau izanda gaurkoz gure saioak eman duen guztia. Gu oso gustura aritu gara eta zuek ere gu bezain gustura egon izana espero dugu. Besterik gabe, ostegunera arte, berriz ere hemen izango da Aitor ikastolako irratia. Agur lagunak!!!

(musika)