Irratia

2
IRRATIA Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)? Zer deitu dit arreta? Zerekin lotu dezaket? Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara? Telebista, prentsa, web orrialdea eta irratia elkarrekin daude eta ikasleen gaitasun ezberdinak garatzen laguntzen dute. Irratia eskolako 2. zikloko 2 ikasleek eramaten dute. Ikasle hauek egunero txandatzen dira, horrela ikasle ezberdinak parte hartzea ahalbidetuz. Programak irratitik transmititzen dira egunero eta ondoren TxikiWeb-era igotzen dituzte. Irratian egingo diren jarduerak eta programak aurretik antolatzen dira. Eskola orduetan hainbat fitxa eta ariketa prestatzen dituzte hauek irratian irakurtzeko. Irakurtzen diren gauzen artean asmakizunak, ipuinak, bertsoak… daude. Gainera, batzuetan eskolatik kanpoko hainbat pertsona gonbidatzen dituzte haiekin elkarrizketak egiteko. Azkenik, eleaniztasuna bultzatzen dela aipatu beharra dago, irratsaioa euskaraz eta erdaraz eskaintzen baita. Aipatzeko eta arreta deitzen duen gauza ikasleen arteko kohesioa da, ikasleek haien artean laguntzen baitira saioak aurrera eramateko. Horrela elkarlaguntza eta talde

Transcript of Irratia

Page 1: Irratia

IRRATIAZeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Zer deitu dit arreta?

Zerekin lotu dezaket?

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Telebista, prentsa, web orrialdea eta irratia elkarrekin daude eta ikasleen

gaitasun ezberdinak garatzen laguntzen dute.

Irratia eskolako 2. zikloko 2 ikasleek eramaten dute. Ikasle hauek

egunero txandatzen dira, horrela ikasle ezberdinak parte hartzea ahalbidetuz.

Programak irratitik transmititzen dira egunero eta ondoren TxikiWeb-era igotzen

dituzte.

Irratian egingo diren jarduerak eta programak aurretik antolatzen dira.

Eskola orduetan hainbat fitxa eta ariketa prestatzen dituzte hauek irratian

irakurtzeko. Irakurtzen diren gauzen artean asmakizunak, ipuinak, bertsoak…

daude. Gainera, batzuetan eskolatik kanpoko hainbat pertsona gonbidatzen

dituzte haiekin elkarrizketak egiteko.

Azkenik, eleaniztasuna bultzatzen dela aipatu beharra dago, irratsaioa

euskaraz eta erdaraz eskaintzen baita.

Aipatzeko eta arreta deitzen duen gauza ikasleen arteko kohesioa da,

ikasleek haien artean laguntzen baitira saioak aurrera eramateko. Horrela

elkarlaguntza eta talde lana bultzatzen dela uste dugu. Beste aldetik, irakasle

koordinatzaileek askatasun handia ematen dietela ikusi dugu, ikasleen

autonomia bultzatzen laguntzen duena.

Gainera, irratia TxikiWeb bezalako beste jarduerekin lotuta dago eta

horrek haurrek gauza ezberdinak ikastea eta konpetentzia ezberdinak garatzea

Dakar.

Hau guztia aztertua ondoren, jarduera interesgarria eta ikasleentzako

onuragarria dela uste dugu, ikasleei ekarpen asko egiten baitie eta haientzako

beharrezkoak diren eduki asko barneratzen laguntzen baitie.