Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Gazteak

8
APIRILAREN 1etik MAIATZAREN 31ra, HERRIKO LIBURUTEGIAN I R a K U R K e T A GiDa 2016 G a Z T e a K

description

 

Transcript of Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Gazteak

Page 1: Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Gazteak

APIRILAREN 1etik MAIATZAREN 31ra,

HERRIKO LIBURUTEGIAN

I

R

a

K

U

R

K

e

T

A

GiDa

2016

G

a

Z

T

e

a

K

Page 2: Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Gazteak

ARANA, Aitor

Maitasun sua

Ekain mutil bakartia da. Ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak dauzka, eta, gainera, oporretan eskolako idazlan nekagarri bat egin behar du, ikasturtea ondo bukatuko badu. Idazlana egiteko dokumentazio bila dabilela, antzinako eskuizkribu bat aurkituko du, eta bere bizitzarekin antzekotasunak dituen abentura zirraragarri eta

hunkigarri batean murgilduko da. Maitasunaren indarraz jabetuko da, eta, Montse lagun onak lagundurik, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartuko du.

JN ARA

Altsa

suko

Lib

uru

teg

i Pu

blik

oa

1

B

iblio

tec

a P

úb

lica

de

Als

asu

a

ATXAGA, Bernardo

Behi euskaldun baten memoriak

Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik

gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionean-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz, halaxe deklaratuko du:

Cela s´est passé, pasa da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.

JN ATX

Page 3: Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Gazteak

CANO, Harkaitz

Lesterren logika

Lesterrek mundua nola ikusten duen kontatzen du liburuak. Mundura ateratzeko bide lagun bat du, Hiner, arlote samarra, auzoaren alde iluna erakutsiko duena. Amak debekatu egingo dio lagun horrekin egotea, baina bera oso ondo konpontzen da

berarekin. Badu Lesterren liburu honek bere xarma: dislexia azaltzeko modua, familia arrunt bateko giroa, Hiner gizon helduarekin Lesterrek duen harremana...

I3 CAN

Altsa

suko

Libu

rute

gi P

ub

liko

a 2

Bib

liote

ca

blic

a d

e A

lsasu

a

EPALTZA, Aingeru

Lur zabaletan

Pello goseak ernatu du. Etxean zegoela ari zen ametsetan, eta bildots izterra, amak prestatua, mau-mau iresten ari zela. Ezpainak milikatu ditu bildotsaren zaporea ez galtzeko, baina ez, ezpainetan,

ahoan, ezaren zapore ozpina baizik ez da. Sumindua, begiak ireki ditu.

JN EPA

Page 4: Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Gazteak

FANO, Dani

TeleAtoi: kalabaza haluzinogenoak

Dani Fanoren komiki-liburua, marrazki kalitatezkoak eta istorio interesgarria uztartzen dituena. Etorkizun hurbilean kokatutako zientzia-fikziozko istorio honek, Agustin Eguskizagaren, Dionisia 2 izar-Atoiontziko

[ZEIN DA ONTZIAREN IZENA? KURTSIBAZ BEHAR DU] kapitainaren, nabigazio-egunkarian oinarritutako kontaketa harrigarria aletzen du. Tramak amodio, suspensea eta umorea ditu ezaugarri.

C FAN

Altsa

suko

Lib

uru

teg

i Pu

blik

oa

3

Bib

liote

ca

blic

a d

e A

lsa

sua

IZAGIRRE, Koldo

Dumitru

Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako

ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko dute…

JN IZA

Page 5: Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Gazteak

SAIZARBITORIA, Ramon

Kandinskyren tradizioa

Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, Kandinsky eta ni izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak

idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta Urteberri arteko gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela. [...]

Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela.

JN SAI

LANDA, Mariasun

Nire eskua zurean

Gaur goizean, kaletik paseatzen genbiltzala, ihes egitea erabaki dut. Ni neu harrituta geratu naiz bat-bateko erabakiarekin. Nola ez zait, bada, lehenago bururatu! Hain argi zegoen! Zer egiten nuen nik, hantxe, bi haiekin paseatzen, amorratuta ama bere nobioarekin besotik helduta ikustean? Bordara! Alde egingo dut bordara!

I3 LAN

Altsa

suko

Libu

rute

gi P

ub

liko

a 4

Bib

liote

ca

blic

a d

e A

lsasu

a

Page 6: Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Gazteak

TWAIN, Mark

Tom Sawyer-en abenturak

Tom espaloian agertu zen baldean kare-esnea zuela, eta kirten luzeko brotxarekin. Hesiari begiratu zionean, poztasun guztia joan zitzaion eta malenkonia sakonak hartu zion arima. Hogeita hamar metro luze zen ohol-hesia, eta hiru metro altu. Bizitza hutsik iruditzen zitzaion, eta existentzia, zama

astuna.

JN TWA

Altsa

suko

Lib

uru

teg

i Pu

blik

oa

5

Bib

liote

ca

blic

a d

e A

lsa

sua

ZALDUA, Iban

Kea ur gainean

Bitto neska kementsua da, ezpata eta aztikeriako istorioak maite ditu eta aikidoa praktikatzen du. Baina bere zaletasunik handiena heavy metal

musika da. Bai, Bittori rock gogorrena gustatzen zaio: Deep Purple, AC/DC, Iron Maiden, Metallica, Marilyn Manson, Su ta Gar... eta horrek arazo batzuk ekarriko dizkio, eta baita ustekabe galantak ere. Bittorekin batera beste pertsonaia batzuk ezagutuko ditugu: Borja bere aita, Elena bere ama, Jon bere anaia technoa eta Maddi bere ahizpa txikia, Ander bere lagun mina, Amaia Anderren ama, Gogorr musika-taldea... Guztiak arituko dira Bittoren

inguruan bilbatuko den istorio berezi honetan zehar.

JN ZAL

Page 7: Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Gazteak

ARRETXE, Jon

Ostegunak

Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu Ostegunak ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, "desmadrearen", ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik.

N ARR

ARRETXE, Jon

Ostiralak

Ikasle-garaia amaitzearekin batera parranda-giroari ere betiko agur esateko zorian egoten dira hainbat gazte. Horixe da Ostiralak liburuko protagonisten kasua, zalantzan baitaude patuari amore eman eta lan-mundu zailean sartu, ala bizimodu on horri nola edo hala eusten saiatu, irudimena erabiliz. Irakurtzean ondo pasatzeko sei ipuin bildu ditu Jon Arretxek, eta era guztietako armak erabili ditu horretarako: irria pizten duen ironia fina batzuetan, algara sortarazten duten xelebrekeriak besteetan.

N ARR

ARRETXE, Jon

Larunbatak

Ostegunak eta Ostiralak ipuin-bildumek izugarrizko arrakasta izan baldin bazuten euskal irakurleen artean, hona haien segida, trilogia ixtera datorren nobela. Larunbatak ez da ipuin-liburua, hala ere: nobela bat da, eta bere berezitasunen artean dago txakur bat izatea bertako protagonista eta narratzaile; hemen kontatzen zaizkigun istorioak ez dira ordea animalien kontuak, hankabikoen komeriak baizik, modu barregarri bezain alaian azalduak. Hogei urteko gazteek parranda izaten dute uneoro buruan, eta asteburuaren zain egon

gabe ostegunetan bertan irteten dira, trago eta berriketa artean zer lortuko.

N ARR

Altsa

suko

Libu

rute

gi P

ub

liko

a 6

Bib

liote

ca

blic

a d

e A

lsasu

a

Page 8: Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Gazteak

1.

HARTU EUSKARAZKO LIBURU BAT liburutegitik, eraman etxera eta..., gozatu bidaiaz. 2.

Irakurritakoan itzuli, IRAKURLE-FITXA BETE ETA JASO ZURE EROSKETA-

TXEKEA liburutegian. 3.

Erosi beste liburu bat %35 MERKEAGO zure txekea erabiliz. 4.

OPARITU EROSITAKO LIBURUA: senide, lagun, lankideren bati,... edo zeure buruari, merezi duzu eta.

Hileko parte hartzaileen artean 30€ko erosketa-txekea zozketatuko da liburutegian.

APIRILAREN 1etik MAIATZAREN 31ra,

HERRIKO LIBURUTEGIAN

Tel. 948 564 834 [email protected] www.bibliotecaspublicas.es/altsasu/ www.bibliotecaspublicas.es/alsasua/

Altsasuko Herri Liburutegia