Iraileko Ahoz Aho

4
2012ko iraila Ahoz aho EUSKARA ESKOLAK Heldu da iraila. Urte berria datorrenean egiten dugun bezala, oraingoa er- ere, plan berriak egiteko garaia izaten da, kiroletxean izena eman, musika ikastaroak, eta nola ez, euskara ikasten hasteko sasoi paregabea! Urtero lez, Coprecik ere euskara ikasteko aukera eskaintzen dizu. Aurtengo taldeak, egutegiak… oraindik antolatu gabe ditugun arren, eus- kara ikasteko gogoz baldin bazaude, Pertsonal sailera joan eta bertan es- kainiko dizute horren inguruko informazioa. Euskara ikasteko taldeak Coprecin bertan osatu nahi ditugu, baina zure herriko euskaltegian ikastea nahiago baduzu, lasai, horretan ere lagun- duko zaitugu eta. SARTUKO AL DA HEMEN ERAKUTSIKO DIDATEN DENA? Lasai egon, ziur baikaude buru buelta horretan badagoela nahikoa leku ikasteko daukazun dena sartzeko eta! Esandakoa, informazio gehiago nahi izanez gero, jo Pertsonal sailera.

description

Irailerako asmo berriak, SKTko atseden guneko Berbataldeen dinamika, baliabideak...

Transcript of Iraileko Ahoz Aho

Page 1: Iraileko Ahoz Aho

2012ko   iraila Ahoz aho

EUSKARA ESKOLAK

Heldu da iraila. Urte berria datorrenean egiten dugun bezala, oraingoa er-ere, plan berriak egiteko garaia izaten da, kiroletxean izena eman, musika ikastaroak, eta nola ez, euskara ikasten hasteko sasoi paregabea!

Urtero lez, Coprecik ere euskara ikasteko aukera eskaintzen dizu. Aurtengo taldeak, egutegiak… oraindik antolatu gabe ditugun arren, eus-kara ikasteko gogoz baldin bazaude, Pertsonal sailera joan eta bertan es-kainiko dizute horren inguruko informazioa.

Euskara ikasteko taldeak Coprecin bertan osatu nahi ditugu, baina zure herriko euskaltegian ikastea nahiago baduzu, lasai, horretan ere lagun-duko zaitugu eta.

SARTUKO AL DA HEMEN ERAKUTSIKO DIDATEN

DENA?

Lasai egon, ziur baikaude buru buelta horretan badagoela nahikoa leku ikasteko daukazun dena sartzeko eta!

Esandakoa, informazio gehiago nahi izanez gero, jo Pertsonal sailera.

Page 2: Iraileko Ahoz Aho

Ezagutza maila bat derrigorrezkoa da erabilera minimo bat ziurtatzeko baina ez da nahikoa. Bakoitzaren konpromi-soa, motibazioa… dena behar da eza-gutzatik erabilerara saltoa egiteko. Hurrengo urteetan ezagutza igotzen ja-rraitzeaz gain, erabileran dago gakoa euskarak bizirik iraun dezan. Honetara-ko, lehenengo egin beharrekoa, euskal-dunen artean beti euskaraz egitea da. 

Aurreko udazkenean Copreciko erabi-lera neurketak egin zirenean, atseden-gune honetako erabilera datuak ba-xuak zirela eta zerbait egin behar zela ikusi zen, erabilera igo zedin. Honeta-rako, Berba taldeak dinamika jarri da martxan. Dinamika hau, berba lagune-naren berdina da baina talde bati aplika-tuta. Hau da, talde batean, hau osa-tzen duten partaideek daukaten maila-ren arabera, konpromiso batzuk har-tzen dira euskara erabilerari dagokio-nez. Beraiek adosten dute zein egoera-tan, zenbat…. hitz egin euskaraz. Atse-dengunean gehienbat taldeak egoten di-relako (kafea hartzen, bazkaltzen…) au-keratu da Berba talde dinamika.

Zer da SKTko atseden gunean mar-txan jarritako dinamika hori? Zer eta nolakoak dira “Berba taldeak”?

Zer egin behar da dinamika honetan parte hartzeko?

Nahikoa da atsedengunean dauden papeletako bat hartu eta betetzea (taldeko partaideak nortzuk diren, zein konpromiso hartzen den…. Jarriz). Bi zatitan banatuta dago, bat bertan uzteko eta bestea euskara teknikariari emateko. Jendea parte hartzera animatuko nu-ke ea denon artean erabilera igotzen dugun!!!

Esaten dutenez euskararen ezagutza gero eta handiagoa da, baina erdara da nagusi kalean…

BERBATALDEAK Erabilera lan taldeko Maider Sarriegirekin

Page 3: Iraileko Ahoz Aho

Gaurko berbie, Luis Mari Mendarozketak bidali

digu.

Haize umela dagoenean erabil-tzen den berba ei da.

Eskerrik asko, Luis Mari!

Zeuk ere bidali zeurea!

Betiko zera: bi euskaldun euskaraz berba egiten, erdaldun bat agertuz gero, automatikoki aldatu behar ei da erdarara…

“Edukatuak” izateko edo, daukagun joe-ra hori da…. Datorrenak ulertzen bal-din badu, euskaraz hitz egiten jarrait-zen ohitu behar dugu. Jende asko da-go hitzegiteko zailtasunak izan arren ulertzeko arazorik ez duena eta horrela jokatuz erabilera asko igoko genuke. Txip automatiko hori aldatu beha-rrean gaude.

Oporretan euskaraz edo oporrak hart-zen al ditu euskarak?

Oporretan ere euskaraz!!!

URTARRILA ENERO OTSAILA FEBRERO MARTXOA MARZO APIRILA APIRILA MAIATZA MAYO EKAINA JUNIO UZTAILA JULIO

ABUZTUA AGOSTO IRAILA SEPTIEMBRE

URRIA OCTUBRE AZAROA NOVIEMBRE ABENDUA DICIEMBRE

n solasean

Page 4: Iraileko Ahoz Aho

EROSITAKO PREZIOAN...

Informazioa jasotzeko, zalantzak argitzeko edo gairen bat landu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. Sekzi-oko gutunontzi bidez, [email protected] edota telefono hauetara deituta: Komunikazio lantaldea: Josu Arteaga (147), Xabier Gonzalez (130) eta euskara teknikariak ( 220)

Elhuyarrek euskara ikasteko smartphoneetarako aplikazio bat garatu du, kxo! Ikasi euskara / Aprende euskera / Learn Basque / Apprenez le basque Euskarazko oinarrizko hizte-gia ikasteko aplikazio bat da, eta haren bidez gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntutzat hartuta euskara ikasi ahalko du erabiltzaileak.

Aplikazio honek euskararako lehen hurbiltze bat izan nahi du, eta haren helburua da euskaraz ezer ez dakienari edo euskara apur bat baino ez dakienari ohiko egoeretan euskaraz komunikatzeko tresnak eskaintzea. Horretarako, entzuteko ariketak, mintzatzeko ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak erabiltzen ditu.

43 hizkuntza bildu ditu Topaguneak eta horiekin guztiekin 1.806 oinarrizko hiztegi sortu ditu. Hizkimizki.com webgunean egin daitezke hiztegi horiek. Topaguneak jakinarazi duenez, lehenbiziko aldia da zenbait hizkuntza harremanetan jart-zen direla bata bestearekin. Euskaldunontzako ez ezik, beste hainbat herrientza-ko ere oso erabilgarria izan daiteke hizkimizki.

Nola egin hiztegia? Bi hizkuntza aukeratu behar dira (43 egongo dira orotara) eta hizkimizkik automatikoki sortzen du oinarrizko esamoldeak eta hitzak biltzen di-tuen hiztegitxoa. PDF formatuan (tolestu eta poltsikoan izateko moduan) eskaint-zen du emaitza, eta, besteak bestek, koloreak, galderak, aditzak, zenbakiak, aste-ko egunak edo hainbat izenondo hartzen ditu bere baitan.