IRAGAZKORTASUNA

9
Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna 1 Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna pH sentsorea Materiala Kant. Erreaktiboak Kant. pH sentsorea (PS-2102) 1 pH altuko tanpoia (pH= 10) 100 ml Oinarria, euskarria, matxardak 1 pH baxuko tanpoia (pH= 4) 100 ml 250 ml-ko ontzia 5 Dialisirako hodia, 15 cm-koa 2 “Klip”-ak 2 Azido klorhidriko , 1.0 M 12 ml Bureta, 50 ml 2 Sodio hidroxido, 1.0 M 12 ml Saiodia 1 10-cm-ko lokarria 2 Irabiagailu eta barra magnetikoa 1 Ur distilatua 1 l Ur flaskoa 1 Bata ALDEZ AURREKO IRITZIAK Saiakuntza honen helburua mintz batek hidrogeno eta hidroxilo ioiekiko aurkezten duen iragazkortasuna egiaztatzea da. Bietako zeinek zeharkatuko du lehenago mintza, hidrogeno ioiak edo hidroxiloak? Idatzi zure erantzuna Laborategiko Txostenean OINARRI TEORIKOA Mintz plasmatikoa zelulak kanpoko ingurunearekiko daukan mugaldea da. Mintz biologikoak zelularen bizitzarako funtsezkoak diren erreakzio biokimikoak, entzimak eta material genetikoa banatzen ditu kanpoaldetik. Batzutan mintz zelularrak barrera pasibo moduan jarduten du. Horrela denean, materialak mintzaren kanpo eta barnealdearen artean dagoen kontzentrazio- diferentziaren arabera (osmosi gradientearen arabera) sartzen edo ateratzen dira . Mintz zelularra Glukosa Diagrama zelularra-Mintzaren iragazkortasuna Hondakinak Ura Beste batzutan mintza oso selektiboa izan daiteke alde batetik bestera pasatzen denarekiko. Mintza zehar barneratzen dira elikagaiak eta kanporatzen dira hondakinak. Mintz aktibo bat

description

Aniturrik utzitako materiala

Transcript of IRAGAZKORTASUNA

Page 1: IRAGAZKORTASUNA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna

1

Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna pH sentsorea

Materiala Kant. Erreaktiboak Kant. pH sentsorea (PS-2102) 1 pH altuko tanpoia (pH= 10) 100 mlOinarria, euskarria, matxardak 1 pH baxuko tanpoia (pH= 4) 100 ml250 ml-ko ontzia 5 Dialisirako hodia, 15 cm-koa 2 “Klip”-ak 2 Azido klorhidriko , 1.0 M 12 ml Bureta, 50 ml 2 Sodio hidroxido, 1.0 M 12 ml Saiodia 1 10-cm-ko lokarria 2 Irabiagailu eta barra magnetikoa 1 Ur distilatua 1 l Ur flaskoa 1 Bata

ALDEZ AURREKO IRITZIAK

Saiakuntza honen helburua mintz batek hidrogeno eta hidroxilo ioiekiko aurkezten duen iragazkortasuna egiaztatzea da. Bietako zeinek zeharkatuko du lehenago mintza, hidrogeno ioiak edo hidroxiloak?

Idatzi zure erantzuna Laborategiko Txostenean

OINARRI TEORIKOA Mintz plasmatikoa zelulak kanpoko ingurunearekiko daukan mugaldea da. Mintz biologikoak zelularen bizitzarako funtsezkoak diren erreakzio biokimikoak, entzimak eta material genetikoa banatzen ditu kanpoaldetik. Batzutan mintz zelularrak barrera pasibo moduan jarduten du. Horrela denean, materialak mintzaren kanpo eta barnealdearen artean dagoen kontzentrazio- diferentziaren arabera (osmosi gradientearen arabera) sartzen edo ateratzen dira .

Mintz zelularra

Glukosa

Diagrama zelularra-Mintzaren iragazkortasuna

HondakinakUra

Beste batzutan mintza oso selektiboa izan daiteke alde batetik bestera pasatzen denarekiko. Mintza zehar barneratzen dira elikagaiak eta kanporatzen dira hondakinak. Mintz aktibo bat

Page 2: IRAGAZKORTASUNA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna

2

entzima eta koentzima asko itsasten diren gunea ere da. Mintz zelularra ez da soilik zelularen osagaien “poltsa” bat. Mintz biologikoaren izaera aktiboak zelularen zati bizi bihurtzen du. Mintzek iragazkortasun selektiboa aurkezten dutenez, saiakuntza honetan mintzean zehar ematen den difusio pasiboan zelularen papera aztertuko da

GOGORATU • Bata janztea.

• Ekipoaren erabilpenerako arretak jarraitzea.

• Erreaktiboak erabiltzean eta hondakinak botatzean hartu beharreko arretak.

• OHARRA: Azido klorhidrikoa eta sodio hidroxidoa narritatzaileak dira eta kalteak sortu ditzakete arropan ere. Ukitu edo begietan sartu ezkero, garbitu ur askorekin 15 minutuz gutxienez eta jakinarazi irakasleari .

PROZEDURA Dialisi-hodi bat erabiliko da mintz zelularraren eredu bezala. Hodi hori alde batetik lotu, disoluzio batekin bete eta ur distilatutan sartuko dugu. pH-sentsorea erabiliko da dialisi-hodia inguratzen duen ur distilatuaren pH-aldaketa neurtzeko. Erabili DataStudio datuak erregistratu eta aurkezteko.

Konparatu pH aldaketa-abiadura hodiak azidoa daukanean eta basea daukanean.

I ZATIA : ORDENAGAILUA KONFIGURATZEA

1. Konektatu USB LINK kablea ordenagailuko USB portuan .

2. Konektatu pH elektrodoa sentsoreari.

3. Lotu pH sentsorea USB kableari.

4. Sentsorea konektatzean,programa martxan jartzen da. Ateratzen den leihoan klikatu “ejecutar Data Studio"

Page 3: IRAGAZKORTASUNA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna

3

II ZATIA: SENTSOREA KALIBRATZEA Sentsorea kalibratzea pH sentsoreak disoluzio batetan dagoen hidronio ioien kontzentrazioa neurtzen du eta kontzentrazio honi dagokion pHa ematen du. Neurketa hau zuzena izateko beharrekoa da sentsorea kalibratzea.

• pH sentsorea kalibratzeko ondoko materiala behar da:

- Ur flaskoa

- Ur distilatua

- Hiru hauspeakin ontzi txiki.

- pH altuko disoluzio indargetzailea (adib. pH 10)

- pH baxuko disoluzio indargetzailea (adib. pH 4)

- pH sentsorea.

• Jarri ur distilatua hauspeakin ontzietako batean, pH altuko disoluzioaren 100 ml bigarren hauspeakin ontzian eta pH baxuko disoluzioaren 100 ml hirugarren hauspeakin ontzian.

1. Atera pH elektrodoa sartuta dagoeneko disoluziotik. Konektatu elektrodoa pH sentsoreari. Horretarako sartu elektrodoaren klabija sentsorearen konektorean eta biratu klabija eskuinerantz, “klik” egin arte.

2. Garbitu ur- flaskoarekin elektrodoa eta sartu ur distilatua daukan hauspeakin ontzian 10

minutuz.

3. “Configuracion” botoia sakatzean sentsorea kalibratzeko aukera ematen du.

Page 4: IRAGAZKORTASUNA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna

4

4. Sakatu “Calibrar” botoia eta kalibraziorako leihoa irekiko da.

5. Sentsorearen kalibrazio orrian markatu “tipo de calibración: 2 puntos”, “punto 1 de

calibración, valor standard: 4,00” eta “punto 2 de calibración, valor standard:10,00”.

Page 5: IRAGAZKORTASUNA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna

5

6. Garbitu arretaz elektrodoa ur distilatuarekin eta lehortu paper zurgatzailearekin. Sartu

sentsorea pH = 4,00 balioa duen disoluzio indargertzailean eta kalibratu sentsorearen lehenengo puntua “punto 1 de calibración: lectura del sensor”-ren klikatuz.

Page 6: IRAGAZKORTASUNA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna

6

7. Garbitu arretaz elektrodoa ur distilatuarekin eta lehortu paper zurgatzailearekin. Sartu sentsorea pH = 10,00 balioa duen disoluzio indargertzailean eta kalibratu sentsorearen bigarren puntua “punto 2 de calibración: lectura del sensor”-ren klikatuz.

8. Eman “aceptar” eta itxi “calibradro de sensores” eta “configuración” orriak.

Dialisi-zakuaren prestaketa 1. Moztu 12 cm inguruko bi zati dialisi-hoditik. Lotu aldeetako bat lokarri batekin zakutxo

bat bihurtzeko. Gehitu 12 ml Azido klorhidriko , 1.0 M dialisi-zakuetako batean eta garbitu kanpokoaldea ur distilatuarekin azidoaren tantaren bat erori bada garbitzeko

2. Doblatu zakutxoaren alde irekia eta itxi “klip” batekin.

3. Prestatu bigarren dialisi-hodia. Gehitu 12 ml sodio hidroxido 1,0 M. Urez garbitu bigarren hodia kanpoaldetik. Ez utzi elkar ukitzen bi hodiak. Jarri poltsa bakoitza paperezko musuzapi baten gainean, etiketatuta.

Ekipoaren muntaia.

1. Sartu irabiagailu magnetikoa 250 ml-ko ontzian eta irabiagailu magnetikoaren gainean. 2. Erabili oinarria, euskarria eta matxardak pH elektrodoa ontzi barruan jartzeko, irudian

bezala.

3. Bigarren matxardarekin zintzilikatu azido klorhidrikoa daukan dialisi-hodia.

Page 7: IRAGAZKORTASUNA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna

7

III ZATIA: DATU BILKETA Datu-bilketan bi zati daude. Lehenengoan azido klorhidrikoa daukan dialisi-hodia erabiliko da eta bigarrenean sodio hidroxidoa daukana. Bietan prozedura bera jarraituko da:

• Jarri ur distilatua ontzian eta konektatu irabiagailu magnetikoa.

• Hasi datu bilketa.

• Sartu dialisi-hodia uretan.

III A ZATIA: HIDROGENO IOIEN IRTEERA MINTZEAN ZEHAR

1. Jarri 100 ml ur distilatu ontzian. Piztu irabiagailu magnetikoa. Prestatu dialisi hodia sartzeko, baino ez sartu oraindik.

2. Dena prest dagoenean hasi datu-bilketa programako “Inicio” botoia sakatuz. Jaso datuak gutxienez 5 segundoz.

3. 5 segundo ondoren, sartu uretan azido klorhidrikoa daukan dialisi-poltsa

4. pH sentsoreak uraren pH-a neurtuko du 200 segundoz eta orduan datu-bilketa automatikoki geldituko da.

5. Hustu dialisi-poltsaren edukia hauspeakin-ontzi batetara, ondoren neutraltzeko eta jarri dialisi-hodia beste hauspeakin-ontzi batean urarekin, gelditzen zaizkion azido hondakinak garbitzeko eta azkenik garbitu ondo ur distilatuarekin eta utzi lehortzen.

6. Itzali irabiagailu magnetikoa .Atera uretik pH elektrodoa, eta garbitu ondo ur distilatuz.

IIIB ZATIA: HIDRÓXILO IOIEN IRTEERA MINTZEAN ZEHAR

1. Jarri 100 ml ur distilatu ontzian. Piztu irabiagailu magnetikoa. Prestatu dialisi hodia sartzeko, baino ez sartu oraindik.

2. Dena prest dagoenean hasi datu-bilketa programako “Inicio” botoia sakatuz. Jaso datuak gutxienez 5 segundoz.

3. 5 segundo ondoren, sartu uretan sodio hidroxidoa daukan dialisi-poltsa

4. pH sentsoreak uraren pH-a neurtuko du 200 segundoz eta orduan datu-bilketa automatikoki geldituko da.

5. Hustu dialisi-poltsaren edukia hauspeakin-ontzi batetara, ondoren neutraltzeko eta jarri dialisi-hodia beste hauspeakin-ontzi batean urarekin, gelditzen zaizkion

Page 8: IRAGAZKORTASUNA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna

8

hidroxido hondakinak garbitzeko eta azkenik garbitu ondo ur distilatuarekin eta utzi lehortzen.

6. Itzali irabiagailu magnetikoa .Atera uretik pH elektrodoa, eta garbitu ondo ur distilatuz.

DATUEN ANALISIA 1. Erabili grafikoaren analisirako tresna pH-aren aldaketa-abiadura determinatzeko.

• Iradokizuna: DataStudio-n, klikatu ‘Serie #1’ grafikoen aukeran lehen datu-seriea

aktibatzeko ( ). Klikatu ‘Cursor inteligente’ ( ) botoia.Honek koordenatuak ematen ditu grafikoan mugitzean.Puntu bakoitzean “x”koordenatua denborari dagokio eta “y” koordenatua puntu horretako pH-ari.

• 1. datu seriearen barruan, mugitu ‘Cursor inteligente’ tresna pH-a aldatzen hasten den puntura.

Mugitu kurtsorea ‘Cursor inteligente’-aren izkina batera eta kurtsoreak � forma hartzen duela

ikusten da: ( )

Klikatu eta askatu gabe arrastan eraman Delta kurtsorea 1. datu-seriearen bukaeraraino.Horrela, hasierako eta bukaerako puntuen artean ematen den pH eta denbora-aldaketa azalduko da.

2. Errepikatu prozedura pH-aldaketa eta denbora-tartea determinatzeko 2.datu seriean.

Idatzi emaitzak Laborategiko txostenean

Page 9: IRAGAZKORTASUNA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna

9

Laborategiko informea Saiakuntza: Mintzen iragazkortasuna

AURRETIKAKOAK

Saiakuntza honen helburua mintz batek hidrogeno eta hidroxilo ioiekiko aurkezten duen iragazkortasuna egiaztatzea da. Bietako zeinek zeharkatuko du lehenago mintza, hidrogeno ioiak edo hidroxiloak?

Datu-taula Adierazi denbora minututan. Kalkulatu pH-aren aldaketa abiadura pH-aldaketa denborarekin zatituz.

Froga S pH Denbora pH-aren aldaketa abiadura

HCl min pH/min

NaOH min pH/min

ONDORIOAK

1. Zein ioik zeharkatu du azkarrago mintza?

2. Nola handitu daiteke sarrera edo irteera abiadura?

3. Nola erabil daitezke ioi-serieak mintzeko poro edo zulotxoen tamaina determinatzeko?