Ipuina

18
NONDIK ATERA OTE DA NESKATO HAU?

Transcript of Ipuina

Page 1: Ipuina

NONDIK ATERA OTE DA

NESKATO HAU?

Page 2: Ipuina

• Lehen, Samirentzat dena oso sinplea

zen. • Lehenengoz, sirí-dun jendea zegoen;

gero, sirí-bako jendea zegoen ;

eta bukaeran, sirí-dunak sirí-bakoak

baino indartsuagoak

ziren, eta horretarako arrazoi bakarra zen sirí-a

izatea

Page 3: Ipuina

Ez du merezi eztabaidatzeak, munduaren hasieratik hala izan da eta.

Jar dezagun adibide bat: MAMUT-ak.

MAMUT-en garaian gauza bera gertatzen omen zen: sirí-dun mamutak eta sirí-bako mamutak zeuden.

Zeintzuk ziren indartsuagoak?

Page 4: Ipuina

Beraz, Sami oso pozik zegoen sirí-dun taldekoen artean egoteagatik, eta

HOR KONPON NESKATOAK!

Neskatoek zerbaiten falta izatearena ez zen bere errua.

Berari bost!

Page 5: Ipuina

Baina...hori guztia iragana zen. Egun batean, Samiren ikasgelan

Ilargi sartu zen eta.

Page 6: Ipuina

-Ilargiren aurkezpena egingo dizuet- Esan zuen irakasleak.

-Hasieran, Samik Ilargiri ez zion jaramonik egin. Sirí-bako izakia baitzen, panpinekin baino jolasten ez dakiena eta kotoizko hodeien artean koloredun loretxoak margotzen dituena.

Page 7: Ipuina

Halako batean, plastikako gela erdian, irakasleak Ilargiren marrazkia erakutsi zuen, eta irribarre batekin zera esan zuen: - Ze ona zaren marrazkiak eginten!.

Marrazki horretan ez zegoen lorerik, mamut erraldoi bat baizik.

Page 8: Ipuina

-Nondik atera ote da neskato hau?- Galdetu zion Samik bere buruari

Page 9: Ipuina

-Hurrengo egunetan eta asteetan, Samik galdera bera egin ohi zion bere buruari: Baina,...nondik atera ote da neskato hau?,

-mamutak margotzeaz gain, Ilargi futbolean jolasten zen eta mutilentzako bizikleta bat zuen.

Page 10: Ipuina

-Zuhaitzetara igotzeko beldurrik ez zuen (Sami baino gorago heltzen zen), eta elkarren aurka borrokatzen zenean beti irabazten zuen.

Page 11: Ipuina

Halakoan, dena argi zegoen!. Ilargik beste neskek baino zeozer gehiago zuen. Jakina! Ilargi sirí-dun neskatoa zen! Sirí-bako sirí-dun bat zen!

Gezurra galanta! Samik horren ikerketa egitea erabaki zuen.

- Ezin liteke, nondik atera ote da neskato hau?- Behin eta berriro, bere buruari galdetzen jarraitzen zuen Samik. Bat-batean, Samik ideia zoragarri

bat izan zuen: Ilargi aparteko neskatoa zen.

Page 12: Ipuina

Ilargiren sirí-aren froga izan bezain laster ikaskideei kontatuko zien eta, orduan, inor ez zen jolastuko berarekin inoiz ez!. “Azkar!, berehala hasiko naiz!”-Esan zion Samik bere buruari. Sami Ilargirekin batera zihoan toki guztietara ondo zelatatzeko.

Ate azpitik begiratu eta txiza zutik ezean eserita egiten zuela ikusi zuen. Baina...Horrek ez zuen ezer ere adierazten!

Edornork egin lezake txiza eserita.

Page 13: Ipuina

Sami Ilargiren etxera lo egitera joan zen egunean ere, ez zuen arrakastarik izan. Neskatoak arropa komunean aldatu baitzuen eta pijama jantzita irten zen, eta noski... mamut marrazkidun pijamarekin

Page 14: Ipuina

Gau horretan Samik ez zuen gehiagorik ikusi, ezta lo egitera joan zen beste gau batzuetan ere. Inoiz ez zuen ezer ere ikusi. Sami ez zen leloa, baina ...hain da zaila halako gauzak zalatatzea! Dozenaka gau eta egun pasa ostean, Samik ez zuen froga bat ere lortu.

Page 15: Ipuina

Eta uda heldu zen.

Ilargi eta Sami kanping batean elkartu ziren.

Gurasoek dendak montatzen zituzten bitartean haiek oihukatu zuten:

Bagoaz bainua hartzera!

Hain zeuden itsasoan sartzeko irrikitan, bainujantziak hartzea

ahaztu zitzaiela.

Page 16: Ipuina

Hondartzara heltzean konturatu ziren. –Brrr...!- Kexatu zen Ilargi-Orain itzuli behar...”Ezta pentsatu ere- esan zuen Samik berekiko- Orain dut aukera: Orain edo inoiz ez!”. –Itzuli, inolaz ere! Biluzik ere baina gaitezke- Esan zuen Samik

Sami Ilargik ezetz esango zuelakoan zegoen, baina hauxe entzun zion ordea: - Beno!. Eta neskatoa biluzten hasi zen. Samik ikusi zuen lehenengo gauza neskatoaren ipurdia izan zen.

Page 17: Ipuina

Baina ipurdietatik ezin daiteke askorik jakin: ia guztiak antzekoak dira.

Gero, Ilargik buelta eman zuen. Sami txundituta eta ahozabalik geratu zen!

-Zuk....zuk...ez duzu sirí!- esan zuen asko kostata. Ilargik harrituta,

bere sabelaren azpian begiratu zuen, eta erantzun zion:-Jakina

ezetz!

Nik sirá daukat!.

Eta lasai uretara korrika joan zen!

Page 18: Ipuina

Beraz, Samirentzat mundua aldatu da. Lehen sirí-dun eta siríbako izakiak zeuden. Orain batzuek sirí eta beste batzuek sirá dutela badaki,

baita NESKATOEI EZ ZAIELA EZER ERE FALTA.

Sirí-dunakSirá-dunak