ipuin klasikoak

11
IPUIN KLASIKOEN ALDAERAK 3.DBHko IKASLEAK EGINAK 1- Edurnezuri eta erraldoiak 2- Lau anaia eta Edurnezuri modernoa 3- Loti Ederra 1

description

ipuin klasikoak

Transcript of ipuin klasikoak

Page 1: ipuin klasikoak

IPUIN KLASIKOEN ALDAERAK

3.DBHko IKASLEAK EGINAK

1- Edurnezuri eta erraldoiak

2- Lau anaia eta Edurnezuri modernoa

3- Loti Ederra

1

Page 2: ipuin klasikoak

EDURNEZURI ETA ERRALDOIAK

Bazen behin erreinu batean oso erregina gaizto eta ederra. Ispilu magiko bat zeukan, erreginaren galdera guztiei erantzuten ziena. Erreginaren galdera ohikoena hauxe zen: “Nor da erresumako ederrena?” Eta ispiluak beti berdin erantzuten zion: “Zeu, nire erregina maitea.”

Egun batean, erreginak galdera hori egin zion, baina oraingoan ispiluak ez zion betikoa erantzun:

- Zu ederra zara, baina erreinuan zu baino politagoa den neska bat bizi da. Edurnezuri du izena.

Hori esan zuen bitartean, Edurnezuriren irudia erakutsi zion. Oso ederra zen: bere aurpegi polita, bere sudur dotorea… Bere begi borobilek begirada anitz lortzen zuten eta bere gorputz perfektuak… gizon guztiak harritzen zituen. Bere hanka zuzen eta zuriek oin liluragarriak ezkutatzen zituzten.

Erreginak, Edurnezuriren edertasuna ikustean, ehiztari bati agindu zion neska gazteka hiltzeko. Ehiztaria zuzenean joan zen Edurnezuri hiltzera. Eskopeta atera, baina ezin zuren tirorik egin, neska oso liluragarria baitzen. Ehiztariak erreginarekin gertatutako guztia kontatu zion neska ederrari eta alde egitea gomendatu zion. Edurnezurik kasu egin, eta basora joan zen.

2

Page 3: ipuin klasikoak

Han zegoela, oso etxe handi batera heldu zen. Barrura sartu zen, eta hango guztiak zirrara ikaragarria egin zion, dena bi bider handiagoa zen eta. Plater zopa bat ikustean, laku bat iruditu zitzaion.

Bat-batean, zorua dardarka hasi zela ohartu zen. Geroago atea ireki zela entzun zuen, eta bere aurrean pertsona erraldoi bat agertu zen. Haren atzean, beste sei atera ziren. Edurnezuri ikustean, lehenengo erraldoiak galdetu zion:

- Nor zara zu?- Edurnezuri naiz.- Eta, zer egiten duzu hemen?- Basoan nenbilen, eta etxe handi hau ikusi dut. Nire etxetik

alde egin dut.

Orduan, atzean zegoen erraldoi batek esan zuen:

- Ba… gurekin geratu! Ez dago inolako arazorik zu hemen geratzeko.

Denek baietza eman zuten eta Edurnezurik esan zien:

- Eskerrik asko!

Bitartean, Erreginaren gazteluan…

- Zelan joan da dena, ehiztari?- Ondo, hil egin dut Edurnezuri.- Oso ondo, oso ondo. Tori, diruz betetako poltsa hau.

3

Page 4: ipuin klasikoak

Hurrengo egunean, Erreginak betiko galdera egin zion ispiluari; eta horrek honela erantzun zion:

- Zu, nire erregina. Baina hemendik hurbil Edurnezuri bizi da basoan, eta hori zu baino ederragoa da.

Erregina, hori entzutean, biziki haserretu zen eta berak hilko zuela erabaki zuen. Andre zahar bihurtu zen eta madari bat pozoiz bete zuen. Erraldoien etxera heltzean, Edurnezuri ikusi zuen eta

madaria eskaini zion. Edurnezurik madaria hartu, eta hozkada eman zion. Momentu horretan lurrera jausi zen. Geroago, erraldoiak etxera heldu ziren, lurrean ikusi zuten Edurnezuri, eta hilda zegoela uste izan zuten. Kristalezko hilkutxa batean sartu, eta mendi tontorrean utzi zuten.

Egun horretan, printze bat igaro zen handik eta musu bat eman nahi zion neska ederrari, benetan oso polita zen eta. Baina, hau egitean, Edurnezuri esnatu, eta printzea lotan geratu zen betiko.

Borja Sánchez eta Alex Román (DBHko 3.B)

4

Page 5: ipuin klasikoak

LAU ANAIA ETA EDURNEZURI MODERNOA

Bazen behin, erreinu zahar eta urrun batean, oso printzesa berekoia. Edurnezuri zuen izena. Zazpi ipotx zituen haren menpean, eta oso txarto zaintzen zituen. Aitak logela txukuntzeko agintzen zion bakoitzean, ipotxek egin behar izaten zuten… eta horrela zeregin guztiekin. Gainera, zerbait txarto egiten zuten bakoitzean, izugarrizko ostikadak ematen zizkien. Nekatuta bazeuden ere, ipotxek dena jasaten jarraitu zuten.

Bitartean, beste leku batean, lau anaiak beren aitarekin hizketan zebiltzan:

- Ai, ene, seme maiteak! Bizitza honetan zerbait izateko, bide ezberdinetatik joan beharko duzue, bakoitzak bere lanbide egokituena aurki dezan.

- Ongi da, arrazoi guztia daukazu, aita.

Horrela, lau anaiak joan ziren etxetik. Honetan geratu ziren: lau urte barru elkartuko ziren, eta bakoitzak bere trebezia erakutsiko zuen. Eta, horrela eginez, lau urte pasatu ondoren, euren esperientziak kontatzeko prest itzuli ziren.

Bat lapur bilakatu zen, eta bere anaiei motxilak lapurtu zizkien, lortutako trebezia erakusteko asmoz. Bigarrenak, astronomo bihurtu zenez, bere begi zorrotzen laguntzaz, mila metro distantziara zegoen azeria ikus zezakeen. Hirugarrena ehiztari egin zen eta bigarren anaiak ikusitako azeria hil zuen tiro batez. Eta laugarrenak, oso gustu fina eta femeninoa zeukanak, denetarik josi zezakeen, arropa mota guztiak jostetik egurra bera jostera ere.

5

Page 6: ipuin klasikoak

Hurrengo egunean, ibilalditxo bat egiten ari zirela, iskanbila handia entzun zuten. Nondik zetorren ez zekitenez, ibiltzen jarraitu zuten, eta erreinutik zetorrela konturatu ziren. Beraz, bertan sartu ziren.

- Hau zorte txarra, nirea! Hau tragedia! - kexatzen zen erregea, tristuraz.

- Lasai, ziur gaude dena konponduko dela! -esaten zioten herritarrek, lasaitzeko asmoz.

Orduan, anaia nagusiak galdetu zion:

- Barkatu eragozpenak, baian azalduko didazu zer gertatzen zaizu, maiestate?

- Neure alaba maitea desagertu da, eta berarekin zihoazen zazpi ipotxak ere bai.

- Geu arduratuko gara haien bila joateaz!- Asko eskertzen dizut, mutiko!

Esan bezain laster, itsasontzi bat hartuta, eta astronomoaren begiradak lagunduta, printzesa aurkitu zuten. Itsasoaren erdian zegoen, eta ipotxak bere inguruan. Batzuk bere gainean zeuden jarrita, printzesa altxa ez zedin.

Anaiek hori ikustean, isil-isilik aurreratu ziren, jostuna izan ezik. Itsasontzian geratzea erabaki zuten. Lapurrak Edurnezuri salbatu zuen, ipotxak konturatu gabe.

Ipotx bat, Edurnezuriren hanka batean zintzilikaturik zegoenez, arrastaka joatean esnatu zen, eta garrasika hasi zen laguntza eske. Besteek, oihua entzun bezain laster, ziztu bizian haren atzetik hasi ziren korrika. Astronomoak zintzilikaturik zegoen ipotxari ostikada bat ema zion, eta, airean zehar joan ondoren, anaien itsasontzian jausi zen. Anaiek poz-pozik esan zuten:

- Goooooooool!

6

Page 7: ipuin klasikoak

Bitartean, ehiztaria bidetik tiroka hasi zen, eta geratzen ziren ipotxek alde egin zuten, eta amildegi batetik behera erori ere bai. Beraz, ipotx guztiak desagertu zirenean, erresumara itzultzea erabaki zuten anaiek.

Gaztelura heltzean, anaiek euren ordainsaria eskatu zioten erregeari, eta horrek harro-harro erantzun zien:

- Pentsatuta neukan hainbat lursail ematea, baian orain Edurnezuri gurekin dagoenez… Gainera, ez zarete gure gustukoak. Konforma zaitezte joaten uztearekin!

Anaiak sutan jarri, eta erregeari bere zigorra ematea erabaki zuten. Gaua heltzean, anaiak erregearen logelan sartu eta burua moztu zioten. Goiz-goizean gazteluaren sotoan laborategi bat prestatzen hasi ziren. Ipotx guztiak hara eraman zituzten, erregearen buruarekin batera.

Esperimentu ezberdinak frogatu ondoren, ipotxak zombie bihurtu zituzten. Hori bai, xehetasun guztiak jostuna zen anaiaren esku utzi zituzten. Horrek ipotx guztien jantziak diseinatu zituen, eta orrazkerak egin ere bai. Azken ipotxaren gorputzari erregearen burua jarri zion, eta ilean hainbat apaingarri. Jostuna pozik geratu zen bere lanarekin.

- Hau poza! Zein ondo atera zaidan! Primeran!

Eta, horrela, lau anaiek tronua lortu zuten. Urte asko eta asko eman zuten gobernatzen, Edurnezuri eroturik eta ipotx zombiak alboan zituztelarik.

Sandra Pérez eta Leila Lakab (DBHko 3.B)

7

Page 8: ipuin klasikoak

LOTI EDERRA

Duela urte asko, errege eta erregina gaztelu polit batean bizi ziren. Beti esaten zuten gauza bera: “zein pozik egongo ginatekeen, alabatxo bat izango bagenu!”. Baina urteak igaro ziren, eta ez zuten umerik izan.

Egun batean, erregina laku batean bainatzen ari zela, ahate bat hurbildu zitzaion, erregina triste zegoela ikusita.

- Kua! Kua! Zer gertatzen zaio gure erregina maiteari? -galdetu zuen ahatetxoak.

- Ai, ene, ahatetxo maitea! Niri gertatzen zaidanak errege berekoi horrekin dauka zerikusia. Bere onerako pentsatzen du bakarrik. Umeri izango bagenu, gure arteko arazo guztiak desagertuko lirateke! Baina… zer egin behar dugu? Urteak daramatzagu saiatzen, baina…

- Lasai, erregina, bederatzi hilabete barru zure nahiak beteko dira –esan zuen ahateak.

Erreginari, pozaren pozez, bere arropa janztea ahaztu zitzaion, eta korrika batean joan zen bere senarrari berria “esatera”. Bederatzi hilabete igaro ondoren, mundura etorri zen Rosa Silvestre printzesa ederra. Errege-erreginak diskoteka batean antolatu zuten festa ederra jaiotza ospatzeko. Tradiziozkoa zenez, erreinuko lau maitagarriak gonbidatu zituzten. Denek oso ongi pasatu zuten, eta, jaia amaitzean, maitagarriek beren opariak eskaini zizkioten haurrari. Lehenengoak, edertasuna; bigarrenak, dirua; hirugarrenak, amodioa, eta laugarrenak, bihurrienak, gehiegi edan zuen, eta honela esan zion:

8

Page 9: ipuin klasikoak

- Hamazortzi urte betetzen dituzunean, izugarrizko loaldia hartuko duzu: 500 URTEKOA!

Eta horrela gertatu zen. Rosak, 18 urte bete zituenean, festa izugarria antolatu zuen ardotegi batean. Oso pozik zegoen:

- Aizue, festa gustatzen zaizue? –galdetu zuen oihukatzen.- Primerakoa da! –erantzun zioten gonbidatu guztiek.- Orduan, goazen denetarik edatera! Dena, nire aitaren esku!

- Ai, ene! Porrot egingo dut neska honekin! -esan zuen erregeak, Rosak esandakoa entzunda.

- Lasai, maitea, beharrezkoa bada, biok hasiko gara lanean. Gainera, badago herrian nire osaba Ferminen jatetxea, eta garbitzeko bi langile behar zituela komentatu zidan. Ez dago txarto, ezta, maitea? Zuk, zer diozu? –esan zion erreginak, erregea laztantzen.

- Ai, ene! –besterik ez zuen erantzun erregeak.

Bitartean, Rosak, bere lehenengo kopak edan ondoren, koma etiliko batean sartu zen, eta berarekin batera ardotegian zeuden guztiak ere lo geratu ziren.

9

Page 10: ipuin klasikoak

500 URTE igaro ondoren, hegoamerikar bat heldu zen herrira, eta aspaldi zaharreko ardotegian sartu zen ordua galdetzeko asmoarekin. Baina, barruan egonda, erregina ikusi zuen, eta, lehenengo begiradan, maitemindu egin zen. Hipnotizaturik egongo balitz bezala, erregina musukatu zuen. Momentu horretan denak esnatu ziren, eta erregeak, erreginaren eta hegoamerikarraren arteko musua ikusita, biziki haserretu zen bere emaztearekin.

… Baina, ipuin guztietan bezala, dena oso ondo amaitu zen.

Zitounia Charkaoui eta Marta Rodríguez (DBHko 3.B)

10