informatzen 11eus

4

Click here to load reader

description

bildu gatika

Transcript of informatzen 11eus

Page 1: informatzen 11eus

bildu gatika 11 zenbakia 2012ko urria

INFORMATZEN

ETXEBIZITZA INKESTA

Etxeetan irailaren 28an utzi zuten inkesta eta berau bidaltzeko epea UZTAILAREN 31n amaitzen zen. Inkestarekin batera zeto-rren agiria maiatzaren 25ean izenpetua dago.

Gatikarako diseinatzen ari den Plan Orokorraren aurrerapen dokumentua (400 etxebizitza baino gehiagoko proposamena-rekin) uztailaren amaieran publikatu zen eta inkesta, aldiz, bi hi-labete beranduago buzoneatu zen, hau da, inkestaren datuak ez dira kontuan hartu etxebizitza kopurua kalkulatzeko.

“Gatikako etxebizitza beharra ezagutzeko inkesta” bat baino (alkateak agirian esaten duen bezala), promotore inmobiliario pribatu batek eginiko inkesta ematen du, merkatuaren azter-keta egiteko. Horrela izango ez balitz, inkestaren galdera asko soberan egongo lirateke, esaterako: “Ze motatako etxebizitza gustatuko litzaizuke? Pisua, aparteko etxea,...” beharraren ara-bera edo nahiaren arabera eraikiko da?

Merkatuari buruzko azterketa gutxiago eta konpromezu ge-hiago eskatzen ditugu. Uste dugu Udala etxebizitzaren

arazoan gehiago inplikatu behar dela, zerrenda bat ireki etxebizitza behar dutenek izena emate-

ko eta horiei eskuragarri diren etxebizitzak eskaintzeko konpromezua hartu beharko

lukeela: babes ofizialekoak, sozialak, alokairuzkoak... gatikarron benetako

beharrei erantzuteko eta porrot egin duen etorkizunik gabeko eredu ba-tekin ez jarraitzeko.

Page 2: informatzen 11eus

Hurrengo urteetarako Gatikako arau urbansistikoak izango direnak eztabai-dan daude egun, eta arau horien lehenengo pausua, HAPOaren aurrerapena da. Plan orokorrean partehartzea, datu eta ideien bilketa, arazo eta beharren identifikazioa, alternatiba desberdinak eta euren inguruko eztabaida, aurre-rapen dokumentua egiteko ezinbestekoak direla uste dugu. Prozesu parte-hartzailea, hasiera hasieratik lortu nahi diren helburuak eta helburu horiek lortzeko bideak azalduz eta eztabaidatuz, politikari, teknikari eta auzokideen artean lan eginez herriaren diagnosia egiteko eta herriaren etorkizuna pla-nifikatzeko proposamen zehatzekin.

Herritarren partehartzea ez da kontuan hartu hasieratik, ezta legealdi berri honetan udalbatza osatzen dugun alderdi politikoena ere. Etxeetan jaso du-gun liburuxkan alkateak esaten du: “Hilabeteetako atzera-aurrera eta ezta-baida askoren ostean, hirigintza-plangintzaren ideia nagusiak aurkeztu gura dodaz...” Norekin eztabaidatu du? Gurekin ez, behintzat. Aurrerapen doku-mentu hau EAJk 2009.urtean aurrera atera ez zuena da.

Dokumentua ez da eguneratu. Adibidez, Labeinek Iberdrolako subestazioan egin nahi zuen proiektua agertzen da eta Depuradora Kontsortzioak auke-ratutako leku berean planteatzen da, udalbatzak aspaldi aho batez beste kokapen bat erabaki zuen arren (Kontsortzioak Mungiako depuradorara arte bonbeoa egitea erabaki du, depuradoraren aukera alde batera utzita).

Bestalde, herritarren partehartzea bermatzeko, denbora eta informazio ge-hiago behar dira. Aurrerapen dokumentua egin eta gero, Gatikako Udalak esposaketa publikoa eta sujerentzien epea amaitzeko 20 egun besterik fal-ta ez zirenean eman ditu azalpenak, herritar askorentzat ulertzeko zailak izan diren azalpenak, eta aurreikusi genuen moduan, gobernu taldeak ino-lako partehartzerik gabe egindako proposamenean zentraturiko azalpenak izan dira. Beraz, aportazioak egitea nahiko zaila izan da. Aportazioak egin ahal izateko, aldez aurretik jakin beharko genuke zer ondorio euki ahal duen adibidez, zonalde bat “lur inundagarria” izendatzeak, eta zelako eragina duen bertan bizi direnentzat.

Bildu, bere partetik, aspalditik herritarrekin batera lan egiten saiatu da, eu-ren zalantzak eta ekarpenak batu ditu egindako herri batzar desberdinetan. Eta Urondoko foroetan parte hartu dugu, baina oraindik zentzuzko erantzu-nik ez daukagu ondorengo galderentzat:

Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)

Page 3: informatzen 11eus

1- Planteatzen den etxebizitza kopuruak (400 baino gehiago) herriaren biztanleria ia bikoiztea suposatzen du. Gatikako biztanleria eta gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan izanik, nola justifikatzen da hori? - Bizkaiko Foru Aldundiak eginiko planifikazioetan, PTP deritzona, 8 urteetarako 165 etxebizitzako gutxienezko kopurua planteatzen da Gatikan eta 264 gehienezko kopurua. Zergatik aurrerapen dokumentua oinarritzen da PTPak 16 urteetarako planteatzen duen gehiegizko kopuruan (465 etxe-bizitza)? - Azken 16 urteetan (1996tik 2012ra bitartean) Gatikako biztanleria-ren igoera 523koa izan bada, nola justifikatzen da 1400 pertsonetako igoera datozen 16 urteetarako? 2- Dokumentuak proposatzen duen biztanleriaren gehikuntza aintzat izanik, zein da udalak egiten duen zerbitzu eta ekipamendu berrien aurreikuspena?

3- Herriko ekipamenduak herritik urrun planteatzen dira, herriarengandik errepide batez banatuta. Zentzuzkoa da hau? Etorkizunean kultur etxea, esaterako, handitu beharko balitz, zergatik jarriko dugu errepidearen bes-te aldean herrian txertatu ahal bada erdigunetik oinez errezago joan ahal izateko?

Guzti honen inguruan, talde erredaktoreak onartu du hurrengo urteetan zai-la izango dela horrenbeste etxe egitea, orduan zertarako klasifikatu da ho-rrenbesteko lur “urbanizagarri” bezala?

Gure ustez, plan hau disenatu dutenek, “hurrengo urteetan zenbat lur be-harko dugun eta zertarako?” erantzun beharrean, ematen du amaieratik hasi direla plana egiten: lehen Mesarenak ziren lurren inguruan kobenio bat si-natu zen aspaldi eta hori justifikatzeko diseinatu da herrigunea. Urbanizazio berriak egiten direnean, lur horien jabeek, lur portzentai batzuk eman behar dituzte “sistema orokorrak eta lokalak” deitzen diren espazioak osatzeko (errepideak, bideak, parkeak, eskola eta osasun zentroak egiteko lekuak, ko-lunpioak eta kirol guneak kokatzeko lekuak, eta abar). Kasu honetan pentsa genezake lur zati handi bat kalifikatu egin dela urbanizagarri moduan lehen Mesarenak ziren 2,3 hektareak sistema generalak edo lokalak bezala izen-datzea justifikatzeko.

Zentzu horretan, Bildukook iradokizunak prestatuko ditugu urriaren 24an, Urondon, arratsaldeko 18:00etan. Etorri zure ekarpena egitera!

Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)

Page 4: informatzen 11eus

IRAILAREN 27KO OSOKO BILKURA

Herritar bati uztaileko plenoa grabatzea ukatu zitzaion, plenoak gra-batu ahal diren ala ez juridikoki aztertu baino lehen, ziurtasun osoz legala ez zela argudiatuz.

Bi hilabete beranduago, herritar talde batek idatziz iraileko plenoa grabatzeko eskaera egin zuen baina oraindik juridikoki aztertu barik zegoela erantzun zuen alkateak eta txosten juridikoa egon arte graba-zioa ukatu zuen, alkatearen plenoetako polizia funtzioan oinarrituz.

Herritarrak iraileko plenoa grabatzera joan ziren, baina alkateak kama-ra aretotik ateratzeko esan zien, bestela plenoa bertan behera utziko zuela mehatxatuz.

Herritarrek zinegotzi guztioi Arartekoaren gutun bana eman ziguten, plenoak publikoak izanik, grabatuak izan daitezkeela esaten duena, eta grabaketa zergatik egin nahi duten azaldu nahi izan zuten baina momentu horretan alkateak ez zien hitz egiteko baimena eman. Ple-noa bertan behera utzi eta hurrengoa ateak itxita egingo zuela adie-razi zuen.

Bilduren ustez, plenoa bideoan graba-tzea eskubide bat da, plenoa publikoa den heinean, eta udaletxea herritarrei zabaltzeko aukera bezala ikusten dugu, bere funtzionamendua hedatuz eta udal gestioari gardentasuna eta publi-zitatea emanez.

Alkatea, aldiz, publikotasun hori sahies-teko bere esku dauden oztopoak jar-tzen ari da.