IKT Ikastetxe ereduko dokumentua

Click here to load reader

  • date post

    07-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    238
  • download

    2

Embed Size (px)

description

IKT ikastetxe eredua antolatzen duen dokumentu nagusia

Transcript of IKT Ikastetxe ereduko dokumentua

Modelo de Madurez Tecnolgica de Centro Educativo

Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoko Eredua

www.i2kt.net2.0 bertsioa - Abuztua 2008Aurkibidea84.1Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoko Ereduaren ezaugarriak

94.2Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoko Ereduaren deskribapena

134.3Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoaren Ereduan aztertzeko moduko prozesuak

154.3.1Prozesu pedagogikoak

154.3.1.1Irakaskuntza-jarduera ikasgelan

154.3.1.2

154.3.1.3

174.3.1.4Gelaz kanpoko prozesu pedagogikoak

194.3.2Prozesu administratiboak

194.3.2.1Irakasleei laguntzeko kudeaketa administratiboa

224.3.2.2Administrazioko prozesu laguntzaileen kudeaketa

264.3.3Azpiegitura

274.3.4Gaitasunak

295.1Pedagogiako eta administrazioko helburu orokorrak

385.21. mailako helburuak: Gaikuntza eta digitalizazioa

395.32. mailako helburuak: Erabilera

405.43. mailako helburuak: Ikasgelaren digitalizazioa

425.54. mailako helburuak: Ikasgelaren birtualizazioa

435.65. mailako helburuak: Ikastetxearen birtualizazioa

456.11. ERANSKINA: Dokumentazioa eta erreferentziak

496.22. ERANSKINA: Ikastetxeko kudeaketako eta administrazioko inguruneko moduluak

506.33. ERANSKINA: IKT irakaskuntza-jardueraren erregistro-fitxa

516.44. ERANSKINA: Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoko Ereduaren plataforma teknologikoa

1. laburpenaJakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek erabateko aldaketa eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.Herritarren hezkuntzan eta prestakuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea da helburua. Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.Agiri honen helburua Ikastetxearen Heldutasun Teknologikoaren Eredua deskribatzea da, ahalik modu zabalenean, eta hezkuntza-etapen eta ikastetxeen tipologien berezitasun guztiak kontuan hartuta.

2. SARRERa eta aurrekariAkOro har, esan daiteke Hezkuntza Saileko Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren (EIGP) eta IKT programaren babesean, Informazioaren Gizartea hezkuntzara hurbiltzeko behar den azpiegitura hedatzea lortu dela, eta hezkuntza-prozesuari balio erantsi bat ematen dioten eduki eta zerbitzu digitalak bultzatu direla.Europan, i2010 programaren eta Lisboako Estrategiaren helburu orokorra herritarrei hezkuntza eta prestakuntza ematen aritzen diren agenteek baliabide digitalen erabateko aprobetxamendua lortzea da, egungo eta etorkizuneko herritarrak sortzeko lanean.

Hezkuntza iraunkorraz ari gara hizketan, hezkuntza inklusiboaz, lankidetzako hezkuntzaz, hezkuntza integralaz, gizakiaren alderdi guztietan: bizitzan, munduan, lanean, aisialdian...; ezagutzen ordez ikasteko gaitasunak garatzen dituen hezkuntzaz.Ezin dugu ahaztu gizartea eta ingurunea abiadura handian ari direla aldatzen, abiadura esponentzialki hazten dela, eta gaur egun aurrean ditugun egoerak ezin zituen inork aurreikusi duela 15 urte. Horregatik, jakitun izan behar dugu gaur egun ezagutzen ez ditugun arazoak ebatzi beharko dituzten herritarrak prestatzen ari garela, eta oraindik asmatu gabe dauden lanak egin beharko dituztela.Jakintzaren gizartearen eta globalizazioaren agertoki berrian, guztiek ulertu eta onartu behar dute IKTak, homo digitalisen" paradigma berriaren sustatzaileak izateaz gain, ikasleen, irakasleen eta familien hezkuntzarako oinarrizko tresna direla. Errealitate berriak hezkuntza-prozesua ulertzeko modu berri bat behar du, eta, beraz, parte hartzen duen bakoitzaren zeregin berri bat:

ERAGILEAKZEREGINABEHARRAK

IkasleakJakintzaren gizartean, hezkuntza-prozesuan aktiboki parte hartzen duten ikasleak behar dira, enfasia irakaskuntzatik ikaskuntza iraunkorrera igaro dadin bizitzan. Hezkuntza-prozesuak emoziozko trebetasunak eta trebetasun intelektualak sustatu beharko ditu ikasleengan, bai eta erantzukizunei aurre egiteko prestakuntza eta informazioa jakintza bihurtzeko gaitasuna ere.

IrakasleakIkasleek jakintza eta trebetasun berriak eskuratzeko behar dituzten baliabideak eta tresnak erraztu behar dituzte, eta ez informazio-iturri hutsak izan. Ikasketa-eremu berri horietan, funtzio eta profil berriak agertzen dira: irakasleak IKT tresnak erabiltzen, tele-tutoreak, on-line aholkulariak, plataformetarako edukiak garatzen dituztenak, IKTen dinamizatzaileak ikastetxeetan, etab.

FamiliaSeme-alaben hezkuntza bultzatzea eta erraztea, gizarte-testuinguru berrian.Hezkuntza-prozesuan sartu behar da, beharrezko trebeziak eta ezagutzak garatzeko prestakuntza eta informazioa eskatzen duen subjektu gisa.

3. PLANTEAMENDU OROKORRAAurreko analisia kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hurrengo urteetarako helburu gisa hartu du informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntza izatea hezkuntzan. Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu du, ikasleekin, irakasleekin eta familiekin lotutako alderdi guztietan, ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatuta daudela.Hezkuntzan garatzen ari diren IKT ekimen guztiak sistematizatzeko eta normalizatzeko, erreferentzia-esparru bat sortu behar da, helburu komunak eta aldi berean berariazkoak finka daitezen. Hala, ikastetxe bakoitzak bere beharren araberako heldutasun digitala lortuko du, Sailak markaturiko ildo komunaren barruan.Ikastetxeko heldutasun teknologikoko ereduaren helburuak dira:

Konparazioak egiteko eta baterako helburutzat hartzeko erreferentzia-eredua izatea. Ikastetxe bakoitzeko prozesu pedagogikoen eta administratiboen digitalizaziorako gida efektiboa eta efizientea izatea.Eredua ez da, berez, helburu bat, plan europar eta nazional guztiek konpartitutako helburua lortzeko tresna bat baizik, aurrez aipatua:Beraz, garrantzitsua da azpimarratzea IKT gaiekin lotutako ekimenak (azpiegiturak, hezkuntza, irakaskuntza...) ikastetxeetan garatzen direla, ikasleen, irakasleen eta familien topaketarako eta prestakuntzarako guneak diren aldetik.

4. IKASTETXEKO HELDUTASUN TEKNOLOGIKOaren EREDUAHeldutasun-ereduei eta horiekin lotutako ebaluazio-metodo bati esker, erakunde batek esparru jakin batean zer heldutasun-maila duen jakin daiteke, eta hobetzeko bidea ezarri, erakunde horrek esparru horretan duen gaitasuna handitzeko.

Ikastetxeen kasuan, heldutasun-eredu bat eta horrekin lotutako ebaluazio-metodo bat garatu dira, ikastetxe bakoitzaren digitalizazio-maila ezarri eta hobetzeko.Digitalizazio-estrategia bat arrakastaz ezartzeko ikastetxe batean, zenbait prozesu eta gaitasun definituta eta ezarrita izan behar ditu aurrez ikastetxeak, bestela digitalizazioa ezinezkoa baita.

Horregatik, digitalizazio-ereduak parekatuta joan behar du prozesuak hobetzeko praktikekin eta gaitasunak hobetzeko praktikekin (prestakuntza).Alde ahulak identifikatzea eta baloratzea baino haratago doan heldutasun digitaleko plan bat eman nahi zaie ikastetxeei, berariazko praktikak planteatzen dituena, arrakasta izan dezaten hurrengo digitalizazio-mailak lortzeko. Asmoa da eredua ikastetxeak arrakastaz digitalizatzeko gida praktiko bat izatea.

4.1 Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoko Ereduaren ezaugarriak

Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoko Eredua erreferentzia-esparru bat da. Orokorra: ikastetxe guztietarako balio duen baterako helburu bat ezartzen du, IKTen aprobetxamendu pedagogikoari dagokionez.

Malgua: ikastetxeen tipologietara egokitzeko modukoa (etapak, neurriak, kokapena, berariazko ezaugarriak...), ikastetxe bakoitzak bere beharrei eta benetako konpromisoari egokitutako heldutasun digitaleko plana izan dezan. Neurgarria: ikastetxeen sailkapen orokorra ezartzeko aukera ematen duten irizpide objektiboetan oinarritua. Mailaz mailakoa: mailaka definitua; IKTen erabileran ikastetxeen hobekuntza iraunkorra aztertzeko aukera emango du, hori lortzeko gida gisa erabili ahal izateaz gainera. Prozesuak hobetzeko kudeaketa-ereduetan oinarritua: osagarri diren prozesuak hobetzeko kudeaketa-ereduen paraleloan definitua.

Sendoa: IKTen nazioarteko erabilera pedagogikoko praktika onenak hartzen ditu. Publikoa: eredua osatzen duten parametroak, ebaluazio-irizpideak eta helburuak publikoak dira eta ezagunak, oro har, hezkuntza-komunitatean.Ikastetxeko heldutasun teknologikoko ereduari esker, hau lor daiteke praktikan:

ikastetxe baten egoera teknologikoaren diagnostiko zehatza,

adostutako maila lortzeko jarraitu beharreko hobekuntza-bidea.

Hori guztia pedagogiaren eta kudeaketaren ikuspegitik, eta hezkuntza-komunitate osoarentzat; hau da, ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.Laguntza-zerbitzuek, IKT dinamizatzailearekin eta ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, ikastetxean abian jarri beharreko jarduera-plana egiteko tresna izango da eredua, IKTen erabilera bateratzeko, eta koordinazioz eta modu homogeneoan zabaltzeko.

4.2 Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoko Ereduaren deskribapenaIkastetxeko Heldutasun Teknologikoaren Eredua" definitzeko, alderdi hauek identifikatzen dira:

Ikastetxe bakoitzak landu eta hobetu beharreko funtsezko arloak edo interes-arloak, prozesuen digitalizazioa modu efektibo eta efizientean lortzeko. Interes-arloak baterako ezaugarri bereizle bati buruzko prozesu-multzoak dira. Prozesuen blokeen lehen banaketa hau da: Prozesu pedagogikoak (ikasgelaren barruan eta kanpoan) eta administrazio-prozesuak edo ikastetxearen kudeaketakoak (irakaskuntzari laguntzeko). Ikastetxeak, heldutasuna handitzeko, izan behar dituen ezaugarriak deskribatzen dituzten ongi definitutako egoera sekuentzialak dira heldutasun-mail