Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte....

30
Ikastetxearen izena: (*) Ingeles arloa 20 / ikasturtea PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA Departamentu burua: (*)______________________________________ 1

Transcript of Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte....

Page 1: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

Ikastetxearen izena: (*)

Ingeles arloa 20 / ikasturtea

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOADepartamentu burua:

(*)______________________________________

1

Page 2: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

Edukien aurkibidea

LET´S GO! 2

1. Ikastetxearen izaeraren deskribapena (*)2. Sarrera eta metodologia3. Oinarrizko gaitasunak4. Arloko helburu orokorren sekuentziazioa5. Bigarren ikasturteko eduki orokorrak6. Ebaluazioa eta promozioa (*)7. Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak (*)8. Material eta baliabide didaktikoak (*)

(*) Ikur hau jarri dugu beharrezko datuekin zeuk osatu behar dituzun puntuetan

2

Page 3: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

IKASTETXEAREN IZAERAREN DESKRIBAPENA

a) Aldagai soziokulturalak (*)- Auzoa orokorrean- Ingurune hurbila

b) Ikastetxearen ezaugarriak (*)- Kokapena- Funtzionaltasuna- Integrazioa- Ikasleak

c) Adinaren aldagaia (*)

d) Didaktika sailaren osaketa (*)

e) Talde kopurua (*)

f) Departamentu bilerak (*)

3

Page 4: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

2.Sarrera eta metodologia

Let´s Go! metodoak ingelesa praktikatzeko material erabilerraza eskaintzen du, eta curriculum-aniztasuneko taldeekin lanean ari diren irakasleentzat dago diseinatua. DBHn lantzen den hiztegia eta gramatika praktikatzeko aukera ematen dute liburuek eta oinarrizko gaitasunak eskuratzeko laguntza ematen diete ikasleei. Era honetako eskoletarako egokia den aurrerapen mailakatua eta kontrolatua bilatzen da eta arreta handia jartzen da helburu horretan.

Testuliburu honen helburu nagusia mintzamena lantzea denez, eduki gehienak Class Audio CDetan grabatuta daude. Maila honetako ikasleek, maiz, beldur pixka bat izaten dute entzumena lantzeko ariketen aurrean, eta, beraz, garrantzitsua da lasaitzea, elkarrizketako hitz guztiak lehen kolpean ulertu beharrik ez dagoela esanez, eta zer entzun behar duten azaltzea, testuinguruan kokatzeko eta ulertzea errazteko. Behar adina aldiz jarri Class Audio CDak, ikasleek dena ongi ulertu arte. Ariketaren batean zailtasun berezia dutela ikusten baduzu, etenaldiak egin erantzunak osatzeko denbora izan dezaten, edota geldialdi bat egin ezagutzen ez dituzten hitzen esanahia argitzeko. Amaieran jarri berriro CDa, erantzunei azken errepasoa emateko aukera izan dezaten.

Let´s Go! metodoaren Student´s Book liburuaren osagaiak hauek dira:

REMEMBER US?

Liburuan garatzen den istorioko pertsonaiak ekartzen zaizkigu gogora orrialde hauetan. Izenak, adinak eta nongoak diren. Atzerritik etorritako ikasleak dira protagonista, Londresko hotel batean lan munduan sartzeko programa batean parte hartu zutenak. Liburu honetan, ikasleak udako oporraldiaz gozatzen ari dira eta Ingalaterrako hainbat leku bisitatzen.

INTRODUCTION

Bi orrialdeko unitatea da, ikasleak liburuaren nondik-norakoaz eta bertan aurkituko dituzten argibideez jabetzeko prestatuak. Halaber, Let´s Go! 1en ikasitako hiztegia eta gramatika errepasatzeko hainbat jarduera jasotzen dira.

ZORTZI UNITATE

Liburuko istorio nagusiarekin zuzenean edo zeharka lotutako zortzi unitate daude. Hauxe da unitate hauen egitura:

Sarrerako elkarrizketak

Unitate bakoitzak bi ikasgai ditu. Ikasgai bakoitza elkarrizketa batekin hasten da. Class Audio CDan grabatutako elkarrizketa honen helburua zera da, unitatean lantzen diren gramatikazko kontzeptu berriak eta hiztegia sartzea. Eskatu ikasleei elkarrizketen lagungarri diren argazkiak begiratzeko eta gai nagusia zein izan daitekeen adierazteko. Ziurta ezazu elkarrizketa bakoitzaren izenburua ulertu dutela, entzun behar dutenaren testuingurua zein den jakin dezaten. Nahi izanez gero, erakutsi hiztegia grabazioa entzun aurretik, edo, bestela, entzun dezatela lehenik testua eta gero argitu ezagutzen ez dituzten hitzak.

4

Page 5: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

Behin eszenatokia argituta, egokiena da testua irakurri aurretik grabazioa entzunaraztea, belarria ohitzen joateko. Aproposa da grabazioa entzun behar dutenerako zeregin erraz bat jartzea, arreta jartzeko motiboren bat izan dezaten. Irakaslearen eskuliburuan (Teacher´s Manual and Resource Pack) iradokizun ugari aurkituko duzu era honetako ariketak planteatzeko.

Ondoren, eskatu ikasleei elkarrizketa irakurtzen ari diren bitartean grabazioa entzuteko. Jarri CDa behar adina bider. Behin elkarrizketa ulertu dutelarik, etenaldiak egin eta errepikarazi esaldiak. Amaitzeko, taldeka jar daitezke elkarrizketa praktikatu ahal izateko.

Sarrerako elkarrizketaren ondotik beste elkarrizketa bat dator, testuan hutsuneak utzita. Class Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela eta ez falta diren hitzetan soilik erreparatzea. Jarri grabazioa nahi adina aldiz, ariketa osatu arte. Amaieran jarri berriro, erantzunak berrikus ditzaten.

Grammar

Unitate bakoitzeko egitura berriak taula batean aurkezten dira. Batzuetan interesgarria izaten da norberaren hizkuntzako antzeko beste egitura batekin alderatzea eta ikaslea bera animatzea kontzeptuaren inguruko azalpena ematera eta itzultzera. Egitura konplexuak direnean, ordea, egokiena aurreko beste unitate batzuetara jotzea izaten da, haiek errepasatu eta ondoren kontzeptu berriaren inguruko azalpenak ematea. Ondoren, kontzeptua lantzeko ariketak datoz.

Words

Sarrerako elkarrizketetako hitz berriak biltzen dira atal honetan, baita hitz horiekin lotura duten beste batzuk ere. Lehen ariketan hitzak eta esanahiak datoz, eta gainerakoetan, hiztegi berria praktikatzeko ariketak.

Pronunciation

Class Audio CDan grabatutako hitz eta esaldietatik hautatutako batzuek osatzen dute atal hau, ikasleek ahoskatzeko dituzten zailtasunak lantzeko. Ingelesezko hitzak modu batean idazten dira eta beste batean ahoskatzen; eta esaldien barruan inguruko hitzek eragina dute hitz batzuen ahoskeran. Gainera, azentu nagusia ez da hitz berean jartzen hizkuntza batean edo bestean, eta esaldien intonazioa ere desberdina da. Horregatik da oso inportantea grabazioa askotan entzutea, ikasleek hitz bakoitzaren ahoskera, intonazioa eta azentua imitatzeko aukera izan dezaten.

Reading

Irakurgaiak kontu handiz hautatu ditugu, ikasprozesu mailakatua ordenan jarraitzeko, hiztegi arloan bezala egituran eta ikasmailan ere. Irakurgai batzuetan hitz berriak ager daitezke, baina inoiz ez egitura ezezagunik. Hitz berri batzuk “sustraikideak” izan daitezke, eta helburua da hitz hauen esanahia ulertzeko testuinguruaz baliatzea. Ikasmailaren arabera, egokiena da egiaztatzea ea testua irakurri aurretik ulertzen ote

5

Page 6: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

dituzten. Ondoren, ariketa bat dator, ikasleek irakurgaia ulertu duten ala ez jakiteko. Batak besteari testuari buruzko galderak egin behar dizkio ingelesez, edota antzeko beste testu bat idatzi bakarka eskolan edo etxean.

Review

Unitate bakoitzaren amaieran bi orrialde daude, errepasoa egin ahal izateko. Ikasgai laburra da, modu motibagarrian unitateko gaiak errepasatzeko prestatua. Ikasleei beste aukera bat ematen zaie ikasitakoa finkatzeko eta ezagutzak zabaltzeko.

Lehenik, unitateko hitz garrantzitsuenen zerrenda dago, alfabetikoki ordenatua. Word List hau modu askotara erabil daiteke ikasleek ikasi berriak dituzten hitzak gogoratzen ote dituzten ala ez ikusteko. Nahi izanez gero, itzuli edo sailkatu ditzakete betetzen duten gramatikazko funtzioaren arabera (izenak, aditzak edo adjektiboak...) edota funtzio lexikoaren arabera. Hitz horiek erabiliz esaldiak osatzea da beste aukera bat. Lehenik, Word List hori erabiliz, hiztegiaren inguruko ariketak osatu behar dituzte ikasleek, eta ondoren, unitatean landu diren gramatikazko kontzeptu nagusiak errepasatu behar dituzte. Jarraian, ahozkoaren ulermena lantzeko ariketa bat dator. Class Audio CDa jarri aurretik, inportantea da ikasleei azaltzea arreta jarri behar dutela eta erabaki egin behar dutela entzundako galdera edo esaldi bakoitzari zein erantzun dagokion.

Errepasorako orrialde hauen ezaugarri bat Let´s Go: Your Turn atala da. Ikasi berria dutena erdi benetakoak diren egoeretan erabiltzeko aukera ematen zaie ikasleei. Elkarrizketa batetik abiatuta, testuko hitz eta zati batzuk kendu eta haien lekuan beste batzuk jarri behar dituzte, norberaren testu originalak sortzeko. Horrez gain, ikaskideekin elkarrekintza burutu behar dute, unitatean agertu diren galderak eginez eta erantzunak jasoz. Amaieran, Did You Know? izeneko ariketa egin behar dute. Hainbat datu interesgarri ematen zaizkie ikasleei ingeles kulturari eta ingelesez mintzatzen diren beste herrialde batzuetako kulturari buruzkoak. Datu hauek zerikusia dute, noski, elkarrizketetako gai nagusiekin eta unitate bakoitzeko irakurgaiekin.

Language Practice

Liburuaren amaieran dagoen atal honek lau orrialde ditu unitate bakoitzeko eta aurretik landutako hiztegia, gramatika eta esaldi baliagarriak erabiltzeko aukera eskaintzen du. Lehen orrialdean, Vocabulary Round-up, hitz berriak eta esaldi baliagarriak itzuli egin behar dituzte ikasleek, eta hitz zerrenda hauetara edozein momentutan jo dezakete. Denborarik izanez gero, egokiena da ahoz lantzea eskolan, eta etxean idatziz lantzeko proposamena egitea ikasleei. Hala izan ezean, etxean soilik egin daitezke ariketak, aurrez eskolan prestatu gabe, eta hurrengo egunean eskolan zuzendu. Oso garrantzitsua da ikasleak eskolatik kanpo lanean jartzea.

Gramatikan sakontzeko orrialdeak

Unitatean zehar ikusi ez dituzten puntuak lantzeko aukera ematen dio atal honek irakasleari. Orrialde bakoitzak gramatikazko egitura bat aurkezten du, eta irakaslearen esku uzten du zer puntu eta noiz landu nahi duen erabakitzea.

6

Page 7: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

Unitate nagusietan bezala, gramatikazko puntu bakoitza taula batean aurkezten da, eta ondotik, lantzeko hainbat ariketa datoz.

Eranskin gramatikala

Liburuan aurkeztutako egitura gramatikalei buruzko azalpen osoagoa izateko, esan diezaiekezu ikasleei euskarazko eranskin gramatikalera jotzeko. Ikasitako kontzeptuak praktikatzeko ariketez osatutako eranskina da, eskolan nahiz etxean egin daitezkeenak.

Glosarioa

Hitz zerrenda alfabetoaren arabera dago ordenatua eta euskarazko ordainak eta transkripzio fonetikoak ere baditu.

Hitz eta esamolde baliagarriak

Euskarazko ordaina duten hitz eta esamolde baliagarrien zerrenda bat da.

Aditz irregularren zerrenda

Aditz irregularren zerrenda bat da, euskarazko ordainak dituena.

Let´s Go! metodoaren Teacher´s Manual and Resource Pack eskuliburuaren osagaiak hauek dira:

OHAR DIDAKTIKOAK

Eskola emateko argibideak ematen ditu Teacher´s Manual and Resource Pack irakaslearen eskuliburuak, eta xehetasun handiko ohar didaktikoak: ikasgai bakoitzerako helburuen zerrenda, liburuko grabazio guztien transkripzioak eta erantzunak, eta eranskin gramatikalaren aipamenak.

LANGUAGE PRACTICE ANSWER KEY

Language Practice ataleko erantzunek atal berezia osatzen dute.

GRAMMAR EXTENSION ANSWER KEY

Grammar Extension ataleko ariketen erantzunak aparteko atal batean daude.

GRAMMAR APPENDIX ANSWER KEY

Eranskin gramatikaleko ariketen erantzunak aparteko atal batean daude.

CLASS AUDIO CD TRACK LIST

Class Audio CDaren pista guztien zerrenda dago.

ADDITIONAL PHOTOCOPIABLE MATERIAL

7

Page 8: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

AriketakIrakaslearentzako eskuliburuan badaude komunikazio-ariketa osagarriak unitate bakoitzerako. Ariketa hauen helburua ikasleei testuinguru atsegin eta erakargarriak eskaintzea da beren ezagutzak errepasatu eta zabaltzera animatzeko.

Testak eta Test Answer KeyUnitate bakoitzak ikasleen aurrerapena ebaluatzeko test bat dauka, eta baita erantzunak ere, erreferentzia gisa erabil daitezkeenak.

Extra Practice Pages eta Answer KeyUnitate bakoitzeko orrialde bat dago, fotokopiagarria, ikasleen artean banatu daitekeena, eskolan edo etxean egin dezaten. Zuretzako erosoagoa izateko, gainera, erantzunak ere bertan daude.

KANTU ORIGINALEN ERABILPENA

Irakasleen iritziz, ingeleseko eskoletan kantu originalak erabiltzeak abantaila handiak ditu. Alde batetik, oso motibagarria da, egunerokoarekin eteteko aukera ematen duelako; eta bestetik, kantuen letretan benetako ingelesaren, kaleko ingelesaren, adibide ugari dago.

A. Kantua entzun AURRETIK egiteko ariketak

Ariketa hauen bidez, kantua ulertzeko beharrezkoak diren hitzak eta kontzeptuak aurkezten zaizkie ikasleei. Hauexek proposatzen ditugun ariketak, bat edo gehiago hautatzeko:

Kantuaren izenburua esan eta ikasleek asma ditzatela gai nagusia eta kantuaren edukia. Adierazitako ideia guztiak arbelean idatzi, kantua entzuten ari diren bitartean irakurri ahal izan ditzaten.

Kantuaren hitz gakoak aipatu eta ikasleek asma dezatela zein den gaia. Kantuaren letra eman ikasleei hutsune batzuk dituela, testuingurua eta errima

kontuan izanda, osa dezaten. Ariketa egiteko beharrezkoak dituzten hitzen zerrenda ere eman dakieke.

Jarri ikasleak binaka eta eman letra. A ikasleari hutsune batzuekin eta B ikasleari beste batzuekin. Elkarri galderak eginez bakoitzak berea osatu behar du.

Jarri ikasleak binaka eta ikasle bakoitzari letra bereko lerro desberdinak eman, batak besteari diktatzeko. Adibidez, A ikasleei lerro bikoitiak eta B ikasleei bakoitiak. Ikasmaila oso desberdinekoak ez badira, lehiaketa bat ere plantea dezakezu, zein bikotek amaitu lehenago diktaketa.

B. Kantua entzuten ari direla egiteko ariketak

Ariketa hauen helburua ikasleek arretaz entzun dezaten motibatzea da.

Esan ikasleei kantua entzuteko eta aurreko ariketetan eman dituzten erantzunak egiaztatzeko. Garrantzitsua da behar adina denbora izan dezaten. Nahi baduzu,

8

Page 9: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

jarri grabazioa behin baino gehiagotan edota etenaldiak egin erantzun bakoitzaren ondotik.

Kantuaren edukiari buruzko galderak egin, adib.:How does the speaker feel?Who is the speaker addressing?What problem / issue does the song raise?

Kantuari izenburua jartzeko proposamena egin ikasleei. Letran agertzen diren gramatikazko egiturek bultzatu bazaituzte kantua

hautatzera, eska diezaiekezu egitura horiek azpimarratzeko.

C. Kantua entzun ONDOREN egiteko ariketak

Ikasitakoa finkatzeko ariketak dira, eta ikasleek kantuen mezua ondo ulertu dutela ziurtatzeko. Nahi izanez gero, kantu hauetako letra testuinguru zabalagoetan identifikatzera ere animatu daitezke ikasleak.

Eskatu ahapaldi edo lelo berri bat eransteko kantuari. Esan kantuaren edukia islatzen duen azala diseinatzeko CDrako. Prestatu kantuan agertzen den hiztegian oinarritutako ariketak edota eskatu

ikasleei prestatzeko (zuk zuzendu ondoren). Ariketa hauetan sar daitezke:-Emandako zerrendan dauden hitzak erabiliz esaldiak osatzea-Gurutzegramak eta letra-zopak-Asmakizunak-Urkatuaren jokoa-Bingo jokoa

Kantuko hitzak gaika edo eremu semantikoka sailkatzeko eskatu. Kantuan aipatzen diren bi pertsonen arteko elkarrizketa idazteko eskatu edo

protagonistari bidaltzeko gutuna, beren iritzi pertsonala adieraziz. Kantuaren egileari gutuna idazteko eskatu, kantuan esaten denari buruzko iritzia

adieraziz. Proposatu ikasleei kantuari buruzko galderak idazteko, gero batak besteari pasa

eta erantzuteko.

9

Page 10: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

3. Oinarrizko gaitasunak

Gazte batek Derrigorrezko Hezkuntza amaitutakoan bereganatuta izan behar dituen gaitasunak dira oinarrizko gaitasunak, pertsona gisa osatzeko, hiritartasun aktiboaz jokatzeko, helduen mundura sartu ahal izateko eta bizitzan zehar etengabeko ikasketa garatzeko gauza izan dadin.

Helburuak

1. Ikasketa desberdinak, bai formalak, era askotako arlo eta ikasgaiei lotuak, eta bai informalak eta ez-formalak ere integratzea.

2. Ikasle guztiei aukera ematea beren ikasketak integra ditzaten.3. Irakaskuntza bideratzea, ezinbestekoak diren edukiak eta ebaluazio irizpideak

identifikatuta.

Ez dago loturarik arlo eta ikasgai zenbaiten irakaskuntzaren eta gaitasun batzuk garatzearen artean. Arlo bakoitzak gaitasun desberdinak garatzen laguntzen du eta, era berean, oinarrizko gaitasun bakoitza lortzeko hainbat arlo eta ikasgai desberdin landu beharko dira.

Europako Batasunaren proposamenari jarraiki, oinarrizko zortzi gaitasun identifikatu dira:

1. Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna2. Gaitasun matematikoa3. Mundu fisikoa ezagutu eta harekin elkarrekintza bideratzeko gaitasuna4. Informazioaren trataera eta gaitasun digitala5. Gaitasun soziala eta hiritarra6. Gaitasun kulturala eta artistikoa7. Ikasten ikasteko gaitasuna8. Autonomia eta iniziatiba pertsonala

Ikasgai bakoitzean adierazten da zein gaitasun lortzera bideratuta dagoen nagusiki. Nolanahi ere, bai helburuek eta baita aukeratu diren edukiek ere gaitasun guztiak garatzea dute xede. Ebaluazio irizpideek jabekuntza prozesu hori baloratzeko balio dute.

1. Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasunaHizkuntzaren erabilerari lotua dago gaitasun hau. Hizkuntza, idatzia bezala ahozkoa, erabiltzeko gai izatea komunikatzeko, errepresentatzeko, errealitatea interpretatu eta ulertzeko, ezagutza eraiki eta komunikatzeko, pentsamenduak, emozioak eta portaera antolatu eta autorregulatzeko.

Gaitasun honek, atzerriko hizkuntzei dagokienean, esan nahi du pertsona bat gai dela, nahiz eta idatzizko mailan desberdintasunak egon, atzerriko hizkuntzaren batean komunikatzeko eta, ondorioz, bere giza-harremanak aberasteko eta norberarenak ez diren beste testuinguru batzuetan moldatzeko. Eta, gainera, informazio-iturri gehiagotara iristeko aukera handiagoa izango du.

10

Page 11: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

Laburbiltzeko, derrigorrezko hezkuntzaren amaieran gai izan behar da hizkuntza testuinguru anitzetan erabiltzeko, ahoz eta idatziz; eta, gutxienez atzerriko hizkuntza baten erabilera funtzionala egiteko.

2. Gaitasun matematikoaGaitasun honek esan nahi du pertsona bat gai dela matematikoki arrazoitzeko, argudio matematiko bat ulertzeko eta hizkuntza matematikoan adierazteko eta komunikatzeko. Eta horretarako tresna lagungarri egokiak erabiltzen dituela, eta ezagutza matematikoa beste era bateko ezagutzekin integratzen duela, bizitzan zehar suertatzen diren zailtasun desberdineko egoerei ahalik eta erantzunik onena eman ahal izateko.

3. Mundu fisikoa ezagutu eta harekin elkarrekintza bideratzeko gaitasunaGaitasun honek esan nahi du pentsamendu zientifiko-teknikoa garatzea eta aplikatzea, jasotzen den informazioa interpretatzeko eta erabakiak igarri eta, iniziatibaz eta autonomiaz, hartzeko. Hau dena, eremu zientifikoan eta teknologikoan gertatzen ari diren aurrerapenek norberaren bizitzan, gizartean eta mundu naturalean, eragin erabakigarria duten mundu batean. Era berean, gaitasun honek, ezagutza zientifikoa beste ezagutza mota batzuetatik bereizi eta balioestea dakar, eta zientziarekin eta garapen teknologikoarekin lotura duten irizpide eta balio etikoak erabiltzea.

Orain arteko gaitasun eta trebetasunekin bat etorriz, oinarrizko gaitasun honen parte dira baliabide naturalak arduraz erabiltzea, ingurumena zaintzea, arduraz kontsumitzea eta norberaren eta taldearen osasuna zaintzea. Jokabide horiek giltzarri baitira pertsonen bizi-kalitatea ziurtatzeko.

4. Informazioaren trataera eta gaitasun digitalaGaitasun honek esan nahi du pertsona autonomoa, eraginkorra, arduratsua, kritikoa eta gogoetatsua izatea, informazioa eta informazio-iturriak nahiz tresna teknologiko desberdinak hautatu, landu eta erabiltzeko orduan. Baita ere esan nahi du informazioa baloratzeko jarrera kritikoa eta burutsua izatea, informazioa kontrastatuz, behar denean; eta informazioaren eta informazio-iturrien erabilera arautzeko gizarteak adostu dituen arauak errespetatzea.

5. Gaitasun soziala eta hiritarraGaitasun honek esan nahi du inguratzen gaituen errealitate soziala ulertzea, elkarbizitza eta gatazkei aurre egitea balio eta praktika demokratikoetan oinarritutako adimen etikoa erabiliz, eta hiritartasuna erabiltzea, nork bere irizpideaz jokatuz. Hau dena, bakea eta demokrazia eraikitzen laguntzeko eta hiritar gisa ditugun eskubide eta betebeharren aurrean modu arduratsuan, solidarioan eta eraikitzailean jokatzeko.

6. Gaitasun kulturala eta artistikoaTrebetasun anitzez osatutako gaitasun honek esan nahi du artearekin eta beste kultur adierazpide batzuekin gozatzeko eta nork bere sorkuntzak egiteko baliabide batzuk erabiltzeko gauza izatea. Horretarako, nahitaezkoa da adierazpide kultural eta artistikoen oinarrizko ezagutza izatea, elkarlanerako bezala pentsamoldez urruntzeko trebetasunak erabiltzea, adierazpen artistiko eta kultural aniztasunarekiko jarrera irekia, arduratsua eta kritikoa izatea, norberaren gaitasun estetikoa eta

11

Page 12: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

sortzailea lantzeko borondatea eta nahia izatea, kultur bizitzan parte hartzeko eta ondare kulturala eta artistikoa, norberaren komunitatekoa bezala beste komunitate batzuetakoa ere, mantentzeko interesa izatea.

7. Ikasten ikasteko gaitasunaGaitasun honek esan nahi du norberaren ezagutza eta gaitasunen kontzientzia,

kudeaketa eta kontrola izatea. Gaitasunaren barnean daude pentsamendu estrategikoa, lankidetzan jarduteko gaitasuna, autoebaluatzekoa, eta lan intelektuala egiteko teknikak eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea. Hau dena, ikaskuntzako esperientzia kontziente eta atseginen bidez garatzen da, bakarkako zein taldekako esperientziez.

8. Autonomia eta iniziatiba pertsonalaGaitasun honek esan nahi du bakarkako nahiz taldekako proiektuak edo ekintzak,

sormen, konfiantza, ardura eta zentzu kritikoz, imajinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gauza izatea.

Atzerriko Hizkuntza ikasteak zertan laguntzen duen oinarrizko gaitasunak eskuratzeko.

Atzerriko Hizkuntza ikasteak hainbat gaitasun eskuratzen laguntzen du. Let´s Go! 2ko unitate bakoitzean garatzen dira eta hauexek dira gaitasun horiek:

Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna. Komunikatzeko gaitasun orokor hau osatu, aberastu eta ulertzeko nahiz adierazteko ñabardura berriez betetzen da, ulertzeko eta adierazteko ñabardurez. Atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza komunikatzeko trebetasunak garatzean oinarritzen bada, lehen hizkuntzaren ikaskuntzak garatzen duen modu berean garatuko du oinarrizko gaitasun hau. Garapen horretan, atzerriko hizkuntzaren ekarpena oso garrantzitsua da ahozko komunikazioari dagokionean, entzuteko eta hitz egiteko trebetasuna hartzen baita. Era berean, komunikatzeko gaitasun orokorra ere hobetu egiten du, ahoz nahiz idatziz adierazteko trebetasuna garatzen duelako.

Ikasten ikasteko gaitasuna. Ikasleek errealitatea interpretatu edo irudikatzeko duten gaitasuna osatu egiten da, ezagutzak eraiki, hipotesiak eta iritziak formulatu eta sentimenduak eta emozioak adierazi eta aztertu ahal izateko. Bestalde, ikasten ikasteko gaitasunari onura izugarria ateratzen zaio ikaskuntzari berari buruzko gogoetarekin zuzenean lotutako edukiak sartzen badira. Horrexegatik sartu dugu curriculumean ikaskuntzari buruzko gogoeta egiteko atal berezia. Ikasten ikasteko estrategia desberdinak garatzeak prestatu egiten du ikaslea, pixkanaka-pixkanaka, erabakiak hartzeko. Erabaki hauek lagundu egingo diote bizitzan zehar atzerriko hizkuntza erabiltzeko eta ikasten jarraitzeko autonomia eskuratzen.

Gaitasun soziala eta hiritarra. Beste hizkuntza bateko hiztunekiko errespetua, interesa eta komunikazioa bultzatzen da, kultura eta jokamolde desberdinak daudela onartuz. Informazio pertsonala elkartrukatzeak solaskideen identitatea sendotzen laguntzen du. Bestalde, atzerriko hizkuntzaren ikaskuntzan oso garrantzitsua da talde lana eta binakako lana, eta elkarrekintza hauen bidez, parte hartzen, norberaren ideiak adierazten eta besteei entzuten ikasten da; elkarrizketak eraikitzeko, esanahiak negoziatzeko,

12

Page 13: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

ikaskideen ekarpena baloratuz erabakiak hartzeko, akordioak lortzeko trebetasuna garatzen da. Azken batean, besteengandik eta besteekin ikastea bultzatzen da.

Informazioaren trataera eta gaitasun digitala. Hizkuntza honetan aurki daitekeen informaziora erraz eta azkar iristen da, eta gainera, hizkuntza horretan komunikatzeko aukera ematen digu. Horrez gain, beste leku batzuetako gazteekin posta elektronikoz komunikatzeko erraztasuna eskaintzen du, eta, garrantzizkoena dena, komunikaziorako testuinguru errealak eta funtzionalak sortzen ditu. Eguneroko erabilera honek zuzenean eramaten du gaitasun hau garatzera.

Gaitasun kulturala eta artistikoa. Hizkuntza hori hitz egiten duten herrialdeetako kultur adierazpenetara hurbiltzeko aukera ematen da, sorkuntza artistikoa bultzatu duten egile eta lanak ezagutu ahal izateko. Era berean, gaitasun hau hobeki garatuko da adierazpen kultural eta artistikoek pizten dituzten emozio, gustu nahiz iritziak adierazteko aukera ematen bada, eta sormenezko lanak, banakakoak nahiz taldekakoak, kontakizun eta alegien irudikapena esaterako, sustatzen badira.

Autonomia eta iniziatiba pertsonala. Ikasgelan lankidetza sustatzen da, elkarlanerako trebetasun sozialak eta baliabide pertsonalak erabiliz. Horretarako, martxan jarri behar dira lana planifikatu, antolatu eta kudeatzerakoan iniziatiba garatzea eta erabakiak hartzea baimentzen duten prozedurak. Era honetara sustatuko baitugu autonomia eta iniziatiba pertsonala.

13

Page 14: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

4. Arloko Helburu Orokorren Sekuentziazioa

Let´s Go! 2ko zortzi unitateak landuta honako hamar helburu orokor hauek lortzen dira:

1. Entzun eta ulertzea komunikazio egoera desberdinetan garatutako ahozko testuen informazio orokorra eta berariazkoa, eta errespetuzko eta lankidetzako jarrera hartzea.

2. Ohiko komunikazio egoeretan ahozko adierazpen eta elkarrekintza ulergarriak eta egokiak burutzea, autonomia maila batekin.

3. Ikasleen gaitasun mailara eta interesetara egokitutako testuak irakurri eta ulertzea, informazio orokorra eta berariazkoa ateratzeko; eta irakurketa gozamen-iturri eta aberastasun pertsonalerako bitarteko gisa erabiltzea.

4. Gai desberdinei buruzko testu errazak idaztea kohesioa eta koherentzia lortzeko baliabideak erabiliz.

5. Atzerriko hizkuntzaren oinarrizko osagai fonetikoak, lexikoak, egiturazkoak eta funtzionalak zuzen erabiltzea, komunikaziorako testuinguru errealetan.

6. Ikasteko autonomia garatzea, norberaren ikasprozesuari buruzko gogoeta egitea eta beste hizkuntza batzuetan lortutako komunikazio estrategiak eta ezagutzak atzerriko hizkuntzara ekartzea.

7. Ikasteko estrategia eta eskueran dauden bitarteko guztiak erabiltzea, informaziorako eta komunikaziorako teknologiak barne, informazioa lortzeko, hautatzeko eta ahoz nahiz idatziz aurkezteko.

8. Atzerriko hizkuntzak informazioa eskuratzeko tresna gisa eta edukiak ikasteko bitarteko gisa duen balioaz jabetzea.

9. Atzerriko hizkuntza eta, oro har, hizkuntza guztiak, jatorri, hizkuntza eta kultura desberdinetako pertsonen artean komunikatzeko eta elkar ulertzeko bitarteko gisa balioestea, eta era guztietako bazterketa eta estereotipoak saihestea.

10. Atzerriko hizkuntza ikasi eta erabiltzeko jarrera irekia azaltzea eta norberaren gaitasunekiko konfiantza izatea.

14

Page 15: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

5. Bigarren ikasturteko eduki orokorrak

Hiru ardatzen inguruan, multzoka antolatuta aurkezten dira edukiak. Ikasprozesuari dagokionean, berariazko ezaugarri eta beharrak dituzten hiru ardatz hauen inguruan:

Hizkuntzazko trebetasunak1. multzoa: Entzun, hitz egin eta elkarrizketan jardun

2. multzoa: Irakurri eta idatzi

Hizkuntz sistemaren osagaiak, hauen funtzionamendua eta harremanak3. multzoa: Hizkuntzaren ezagutza

Atzerriko hizkuntzaren alderdi soziala eta kulturala4. multzoa: Ezaugarri soziokulturalak eta kulturaniztasunaren kontzientzia.

1. multzoa: Entzun, hitz egin eta elkarrizketan jardun

Ikasmaila honetan aparteko garrantzia ematen zaio ahozko komunikazioari. Lehen multzo honetako helburu nagusia, beraz, egoera hauetan elkarrekintza burutzeko gaitasuna garatzea da, eta oso kontuan hartzen da ahozko erreferentziak ahalik eta anitzenak izan daitezen, ikasleak hiztun desberdinen ñabardurak eta ezaugarriak ulertzeko gauza izan daitezen. Horregatik dauka hainbesteko isla curriculumean ohiko ikus-entzunezkoen eta informaziorako eta komunikaziorako teknologien erabilerak.

2. multzoa: Irakurri eta idatzi

Multzo honetan lantzen dira, baita ere, idatzizko diskurtsorako gaitasuna garatzeko beharrezkoak diren prozedurak.

3 . multzoa: Hizkuntzaren ezagutza

Ikasten ari diren hizkuntzan egindako ahozko eta idatzizko adierazpenak behatuz eta komunikazio egoeretan hizkuntza hori erabiliz, hizkuntzaren funtzionamenduaz jabetzen doaz eta, arian-arian, gero eta kontzeptu-sistema konplexuagoa osatzen. Hizkuntzaren funtzionamendu-arauak ondorioztatzeko aukera ematen duten erabilera-egoerak izango dira abiapuntu, ikasleak jabetu daitezen atzerriko hizkuntzaren zein elementuk jokatzen duten ezagutzen dituzten beste hizkuntzetan bezala, eta zein estrategiak laguntzen dien beren ikasketa prozesuan aurrera egiten. Hau dena, nork bere gaitasunekiko konfiantza gara dezan.

4. multzoa: Ezaugarri soziokulturalak eta kulturaniztasunaren kontzientzia

Multzo honetako edukiak landuta, ikasleak ezagutu egiten ditu atzerriko hizkuntzan mintzatzen diren lurraldeetako ohiturak, ezaugarriak, berezitasunak nahiz giza-harremanetarako moldeak.

15

Page 16: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

1. MULTZOA. ENTZUN, HITZ EGIN ETA ELKARRIZKETAN JARDUN

- Entzun eta ulertzea ikasgelako jarduerekin (argibideak, galderak, iruzkinak, elkarrizketak...) lotutako ahozko mezu laburrak.

- Berariazko informazioa lortzea ahozko testuetatik. Testuak benetakoak nahiz egokituak izan daitezke eta ikasmaila honetan landutako komunikazio-egoerekin lotuak.

- Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: testuingurua, hitzezkoa eta bestelakoa, eta baita gaiaren inguruan aurrez dugun ezagutza ere.

- Parte hartzea ikasgela barneko elkarrizketa labur eta errazetan, eta ikasleen ezagutza mailara egokitutako simulazioetan, betiere ikasmaila honetan landutako gaiak erabiliz.

- Ikasgelako jardueretan ikaskideek eta irakasleak eskatutako informazioei erantzun egokiak ematea.

- Komunikazioan egon daitezkeen etenak gainditzeko estrategiak garatzea, binakako eta taldekako jardueretan ahozko adierazpenak egiteko beharrezkoak diren hitzezko nahiz bestelako elementuak erabiliz. Jarduera horiek era honetakok izan daitezke: berriz esateko edo zerbait argitzeko eskatzea.

2. MULTZOA: IRAKURRI ETA IDATZI

- Oinarrizko argibideak ulertzea jarduerak zuzen egin ahal izateko.- Testu desberdinak ulertzea eta berariazko informazioa identifikatzea.

Testu motak: lana edo etxea bilatzeko iragarkiak, mezu elektronikoa, egunkaria, eta hainbat gairi buruzko testuak: jende ospetsua, biltegi britainiar handi bat eta herri kirol bat.

- Kultura britainiarreko edo ingelesa hitz egiten duten beste herrialde batzuetako ezaugarri interesgarriak identifikatzea errepasorako orrialdeen amaieran dagoen Did You Know? ataleko testuetan.

- Irakurritakoa ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: testuaren gaia identifikatzea idatzizko eta bestelako elementuen laguntzarekin, aurretiazko ezagutzak erabiltzea eta testuingurua erabiliz edota, ezagutzen dituzten hizkuntzetan antzekoak diren hitz eta esaldiekin alderatuz, esanahiak ondorioztatzea.

- Idatzizko hizkuntzaren ezaugarri eta funtzionamendu batzuk ezagutzea (iragarkiak eta mezu elektronikoak) eta ahozko hizkuntzak dituenekin alderatzea.

- Idatzizko adierazpen gidatua garatzea. Esaterako, galderei erantzutea, esaldiak osatzea eta deskribapenak egitea.

- Idatzizko testuen aurkezpena zaintzea, bai paperean eta baita euskarri digitalean egindakoena ere.

3. MULTZOA. HIZKUNTZAREN EZAGUTZA

Morfologia-Hizkuntzaren erabileran ohikoak eta oinarrizkoak diren elementu morfologikoak identifikatzea.

16

Page 17: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

Lexikoa/Hiztegia- Landutako gaiekin lotura duena: zenbakiak, egunak, hilabeteak,

lanbideak, lekuzko preposizioak, gorputzaren atalak, aisialdiko jarduerak, helbideak eta argibideak, emozioak, adjektiboak, oporretako jarduerak, animaliak, urtaroak eta eguraldia, garraiobideak, janariak eta edariak, teknologia, kirolak, elementu geografikoak, jantziak, aditzak, etab.

- Ikasturtean landutako gai eta funtzioei dagozkien formula eta esamoldeak.

Hizkuntzaren egitura eta funtzioak- To be eta have got aditzak zuzen erabiltzea (sarrerako unitatea).- Agurtzea eta aurkezpenak egitea informazio pertsonala elkartrukatuz.

Like + izena / gerundioa egitura; a / an / some / any; there is / there are (1. unitatea).

- Egunerokoaz eta ohiko ekintzez hitz egiteko eta helbideak emateko formulak. Present Simple eta Present Continuous eta bien arteko desberdintasunak; “Stative Verbs” deiturikoak (2. unitatea).

- Iraganaz hitz egiteko formulak. To be aditza lehenaldian; there was / there were (3. unitatea)

- Iraganeko ekintzei buruz hitz egiteko formulak. Past Simple aditz denbora (4. unitatea).

- Iragarpenak eta planak. Etorkizuna will eta be going to erabiliz, eta Present Continuous denbora etorkizun zentzuarekin (5. unitatea).

- Gaitasuna, posibilitatea eta baimena adierazteko formulak, betebehar eta debekuez hitz egiteko eta aholkua emateko. Modalak: can / should / must; edutezkoak eta izenordain objektuak (6. unitatea).

- Iraganeko esperientziei buruz hitz egiteko formulak. Present Perfect Simple denbora (7. unitatea).

- Pertsonak eta gauzak alderatzeko formulak. Adjektibo konparatiboak eta superlatiboak; adberbioak (8. unitatea).

- Iraganeko une jakin batean gertatzen ari zenaz hitz egitea Past Continuous erabiliz; baldintzak adieraztea lehenengo eta bigarrengo baldintzak erabiliz; gaitasuna eta posibilitatea adieraztea iraganean eta betebeharra, berriz, could eta have to erabiliz; boz pasiboa; too ..., not ... enough; norbaitek esan duena zehar estiloan kontatzea; some eta any-rekin osatutako elkarketak (Grammar Extension).

Fonetika

- Bokal-hotsak eta kontsonante-hotsak ahoskatzea, antzera idazten diren hitzetan agertzen direnak edota aparteko zailtasuna dutenak (1., 7. eta 8. unitateak).

- Gerundioak ahoskatzea (2. unitatea).- Was eta were ahoskatzea (3. unitatea)- Aditz irregularren lehenaldiko formak ahoskatzea (4. unitatea).- Forma laburtu hauek ahoskatzea: ´ll eta won´t (5. unitatea).

17

Page 18: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

- Forma laburtu hauek ahoskatzea: can´t, must´t eta shouldn´t (6. unitatea).

Ikaskuntzari buruzko gogoeta

-Oinarrizko estrategiak erabiltzea lexikoa antolatu, ikasi, gogoratu eta erabiltzeko.-Baliabideak era progresiboan erabiltzea: hiztegiak, kontsulta-liburuak, liburutegiak edota informaziorako eta komunikaziorako teknologiak.-Modu gidatuan gogoeta egitea komunikaziozko elkarrekintza desberdinei egokitutako forma gramatikalen esanahiaren eta erabileraren inguruan.-Ahozko eta idatzizko ekoizpenak autozuzentzeko eta autoebaluatzeko estrategiak erabiltzen hastea.-Huts egitea ikasprozesuaren urrats gisa onartzea eta gainditzeko jarrera positiboa izatea.-Norberaren lana antolatzea, ikasprozesuan aurrera egiteko estrategia gisa.-Ikasgela barruan nahiz ikasgelatik kanpo sortzen diren aukerez baliatzea ikasteko.-Talde lanetan eta jardueretan aktiboki parte hartzea.-Jendaurrean eta idatziz adierazpenak egiteko iniziatiba eta konfiantza izatea.

5. MULTZOA. EZAUGARRI SOZIOKULTURALAK ETA KULTURANIZTASUNAREN KONTZIENTZIA

Ezaugarri soziokulturalak ahozko eta idatzizko testu guztietan lantzen dira, baita Did You Know? atalean ere. Atal honetan kultura britainiarraren eta ingelesa hitz egiten duten beste herrialde batzuen inguruko datu interesgarriak aurkezten dira.

18

Page 19: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

6. Ebaluazio irizpideak

Ikasleak honako jarduera hauek egiteko gauza diren ebaluatuko da:

Ariketa eta jardunbide mota desberdinak ezagutzeko; zuzen erabiltzeko zenbaki kardinalak eta ordinalak, asteko egunak eta urteko hilabeteak, eta hizkera arrunta erabiltzeko; ondo erabiltzeko to be eta have got aditzak (sarrerako unitatea).

Agurtu eta besteen aurrean aurkezteko, informazio pertsonala emanez eta galdetuz; zuzen erabiltzeko like + izena / gerundioa egitura; ondo erabiltzeko a / an / some / any eta there is / there are; lanekin eta lanbideekin lotutako hiztegia zuzen erabiltzeko; lekuzko preposizioak ondo erabiltzeko (1. unitatea).

Egunerokoaz eta ohiko ekintzez hitz egiteko eta helbideak emateko; zuzen erabiltzeko Present Simple eta Present Continuous aditz denborak eta bien arteko desberdintasunez jabetzeko; “Stative Verbs” deiturikoak ondo erabiltzeko; aisialdiko jarduerekin, gorputzaren atalekin eta helbideen argibideekin lotutako hiztegia zuzen erabiltzeko (2. unitatea).

Iraganaz hitz egiteko; Past Simple denbora zuzen erabiltzeko: to be aditza; there was / there were ondo erabiltzeko; emozioekin eta hainbat adjektiborekin lotutako hiztegia zuzen erabiltzeko (3. unitatea).

Iraganeko ekintzez hitz egiteko; Past Simple zuzen erabiltzeko; oporretako jarduerekin eta animaliekin lotutako hiztegia zuzen erabiltzeko (4. unitatea).

Iragarpenak eta planak egiteko; will eta be going to egiturekin osatutako geroaldia eta etorkizun zentzuarekin erabilitako Present Continuous denbora zuzen erabiltzeko; urtaroekin, eguraldiarekin eta garraiobideekin lotutako hiztegia ondo erabiltzeko (5. unitatea).

Gaitasuna, posibilitatea eta baimena adierazteko, betebehar eta debekuez hitz egiteko eta aholkua emateko; ondo erabiltzeko modalak: can / should / must, edutezkoak eta izenordain objektuak; janariarekin, edariarekin eta teknologiarekin lotutako hiztegia zuzen erabiltzeko (6. unitatea).

Iraganeko esperientziei buruz hitz egiteko; Present Perfect Simple aditz denbora ondo erabiltzeko; kirolekin eta elementu geografikoekin lotutako hiztegia zuzen erabiltzeko (7. unitatea).

Pertsonak eta gauzak alderatzeko; ondo erabiltzeko adjektibo konparatiboak eta superlatiboak nahiz adberbioak; modarekin eta zenbait aditzekin lotutako hiztegia zuzen erabiltzeko (8. unitatea).

Iraganeko une jakin batean gertatzen ari zenaz hitz egiteko Past Continuous erabiliz; baldintzak adierazteko lehenengo eta bigarrengo baldintzak erabiliz; gaitasuna eta posibilitatea adierazteko iraganean, eta betebeharra, berriz, could eta have to erabiliz; zuzen erabiltzeko boz pasiboa eta too ..., not ... enough egiturak; norbaitek esan duena zehar estiloan kontatzeko; some eta any-rekin osatutako elkarketak zuzen erabiltzeko (Grammar Extension).

19

Page 20: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

7. Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak (*)

20

Page 21: Ikastetxearen izena: (*) · Web viewClass Audioa entzun eta falta diren hitzak jarri behar dituzte. Lehen entzunaldian esan behar zaie garrantzitsuena testua oro har ulertzea dela

8. Material eta baliabide didaktikoak (*)

21