IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko...

42
Ikasgelako programazioa Hizkuntza eta Literatura 2 DBH www.edebedigital.com 1

Transcript of IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko...

Page 1: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

www.edebedigital.com 1

Page 2: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

HIZKUNTZA ETA LITERATURA 2 DBH

Giltza argitaletxeak, ikasmaila bakoitzeko helburuen, edukien eta ebaluazio-irizpideen banaketa eta zehaztapena unitate didaktikoetan egituratzean, irizpide jakin batzuk izan ditu kontuan, irakaskuntza integratua helburutzat harturik.

Hala, ikasketa-sekuentziak honako irizpide hauetan oinarritu ditugu:

Egokitzapena. Eduki guztiek lotura estua dute ikaslearen aldez aurreko ezaguerekin.

Jarraitasuna. Ikasleak ikasturtean, zikloan edo etapan zehar bereganatzen ditu edukiak.

Progresioa. Edukiak modu helikoidalean ikasteak progresioa errazten du. Behin edukiak asimilatuta, etengabe berrartzen dira hezkuntza-prozesu osoan zehar, ahantzi ez daitezen. Batzuetan, edukien tipologia aldatzen da (esaterako, prozedura gisa ikasi badira, balio gisa berlantzen dira); beste batzuetan, diziplinarteko eduki gisa lantzen dira, beste arlo batzuetan.

Diziplinartekotasuna. Arlo batean ikasitako edukiek beste arlo batzuetan aurrera egiteko balio dute, eta arlo bateko ardatz bati dagozkion edukiek arlo bereko beste ardatz egituratzaile batzuetako edukiak ikasteko balio dute. Hau da, diziplinartekotasunak arloen arteko ikasketa bateratzen du.

Lehenespena. Ardatz antolatzaile gisa erabiltzen den eduki batetik abiatzen gara beti, eta beste edukiak haren inguruan integratzen ditugu.

Integrazioa eta oreka. Hautaturiko edukiek helburuetan eta ebaluazio-irizpideetan enuntziaturiko gaitasun guztiak hartu behar dituzte kontuan. Era berean, harmonia eta oreka dira nagusi kontzeptuak, prozedurak eta balioak tratatzeko orduan. Garrantzi berezia du zehar-lerroak lantzeak.

Edukien arteko erlazioa eta globalizazioa. Programazioa egitean, bi arlok edo gehiagok komun dituzten edukiak hartu ditugu kontuan, halako moldez, non ikuspegi global bat lortzen baita eduki horiei ekitean. Bestetik, edukien aurkezpen orokorra egiten da, unitate didaktikoetan aurrera egin ahala alderdi zehatzagoetan sakonduz joateko, harik eta ikuspegi globala lortzen den arte.

Irizpide horien guztien bidez, unitatetan egituratu da jakintzagaia, eta materiaren ardatz egituratzaileak ere sekuentziatzen dira. Egituraketa horrek irakaskuntza integratu horizontala du xede; era berean, nahi izanez gero, ardatz bakar baten tratamendu bertikala lan daiteke.

www.edebedigital.com 2

Page 3: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

Kodeen esanahia

Ondoko siglek ebaluazioa egiteko erabiltzen diren prozedurak adierazten dituzte:

A Ahozko ebaluazioa.I Idatzizko ebaluazioa.

BL Beste lengoaia batzuen bidezko ebaluazioa (eskulanak, dramatizazioa...).H Jarrera, portaera, jarduteko modua… behatuz egiteko moduko ebaluazioa.

HIZKUNTZA ETA LITERATURA 2 DBH

Unitatea Gutxi gorabeherako

denbora

Diziplinartekotasuna

1. Orain ere zeu! 10 ordu Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. 2. Nahi eta ezin 10 ordu Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

Musika. 3. Aire berriak 10 ordu Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

Gorputz Hezkuntza. Musika.4. Printzak 10 ordu Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Natur

Zientziak. Plastika eta Ikus-hezkuntza. Matematika. Musika.

5. Ez da hori makala! 10 ordu Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Plastika eta Ikus-hezkuntza. Matematika.

6. Zeruan izarrak 10 ordu Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.7. Oilo-ipurditan 10 ordu Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

Plastika eta Ikus-hezkuntza. Musika.8. Hamaika ikusteko 10 ordu Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

Matematika. Teknologia.9. Aditu ezinik 10 ordu Natur Zientziak. Teknologia. Gizarte Zientziak,

Geografia eta Historia.10. Heldu da geroa 10 ordu Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Natur

Zientziak. Matematika.11. Haririk gabe 10 ordu Teknologia. Gizarte Zientziak, Geografia eta

Historia. Matematika. Plastika eta Ikus-hezkuntza.

12. Irudiak, irudiak 10 ordu Gorputz Hezkuntza. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Plastika eta Ikus-hezkuntza. Teknologia.

www.edebedigital.com 3

Page 4: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

1. UNITATE DIDAKTIKOA: Orain ere zeu!

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

Helburu didaktikoak

- Gramatikak hizkuntzalaritzan duen garrantzia ulertzea, perpausak definitzea, eta perpaus motak eta osagaiak bereiztea.

- Lexikoaren eta hiztegiaren arteko desberdintasunak hautematea.- Erabilpen-eremuaren arabera, testu erak identifikatzea.- Ahozko eta idatzizko literaturaren ezaugarriak identifikatzea, eta literatura-generoen

sailkapena ulertzea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Hizkuntzalaritza eta gramatika.- Perpausa.- Perpaus motak.- Perpausaren atalak: izen-sintagma eta aditz-sintagma.- Izenaren inguratzaileak: determinatzaileak eta adjektiboak.- Aditzaren inguratzaileak: izen-sintagma eta adberbio-sintagma.- Lexikoa eta hiztegia.- Kontsonante-aldaerak: b/p eta f/p.- Hizkuntza-familiak.- Ahoskera batua: bokalak eta bokal-bilkurak.- Testu motak eta testu erak.- Ahozko eta idatzizko literatura.- Hitz laua eta hitz neurtua.- Literatura-generoak.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak

- Polizia-nobela baten pasartea irakurtzea eta ulertzea.- Gramatikak aztergai dituen atalei eta adibideei behatzea. - Perpausa bereizteko erabili ohi diren irizpideak aztertzea eta bereiztea.- Perpaus motak eta adibideak aztertzea eta sortzea.- Perpauseko bi atal nagusiak identifikatzea.- Izenaren inguratzaile motak eta azpimotak sailkatzea.- Aditzaren inguratzaile motak sailkatzea.- Lexikoa eta hiztegia bereiztea.- b/p eta f/p kontsonante aldaerak aztertzea.- Hizkuntza-familia nagusien hedadura-mapari behatzea.- Ahoskera batuan bokalak eta bokal-bilkurak ahoskatzeko era zuzena aztertzea.- Testu mota eta testu era zenbait aztertzea eta bereiztea.- Ahozko eta idatzizko literatura bereiztea eta euskal literaturan ahozkotasunak izan duen

garrantziari eta presentziari buruzko arrazoiak hausnartzea. - Hitz laua eta neurtua alderatzea.

www.edebedigital.com 4

Page 5: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

- Idatzizko literaturaren genero nagusiak aurkeztea, aztertzea eta ezaugarrien arabera sailkatzea.

- Irakurketa-abiadura hobetzeko teknika lantzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Preso dauden pertsonen giza eskubideak errespetatzeko ahalegina.- Hizkuntzaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko nahia.- Hizkuntza, ahoz zein idatziz, egoki erabiltzeko sentiberatasuna.- Irakurketa estimatzeko joera.- Testuak irakurtzeko eta sortzeko interesa.- Hiztegia aberasteko interesa eta borondatea.

Jarduerak

- Polizia-nobelei buruzko zenbait galderari erantzun, ahoz eta talde handian.- Polizia-nobela baten pasarte bat irakurri, hitz ezezagunen esanahiaz jabetu, eta haren

iruzkina egin: pertsonaiak, ezaugarriak, sentimenduak, egiazko eta gezurrezko baieztapenak, testuko hitz eta esapideak… Halaber, Giza eskubide- eta bake-hezkuntza zehar-lerroa landu presoen giza eskubideen inguruan hausnarketa eginez.

- Gramatikaren atalei dagozkien baieztapenak bereizi.- Perpaus batzuen izen-sintagma eta sintagma horien ardatzak identifikatu. - Inguratzaile jakin batzuk dituzten izen-sintagmak eratu.- Inguratzaile jakin batzuk dituzten aditz-sintagmak eratu.- Zenbait hiztegiren sarrera kopuruak erkatu.- Hitz jakin batzuen sinonimoak bilatu eta norberaren hiztegitik at geratzen direnak, bai eta

hiztegi aktibokoak eta hiztegi pasibokoak ere bereizi.- Ikasleak ezagutzen duen eta jada desagertu den hitzen bat hiztegiak jasotzen duen esan.- Hiztegi batuaren laguntzaz, zenbait perpausen idazkera zuzendu.- Kontsonante-aldaerak —b/p eta f/p— eragin lezakeen esanahi-aldaera aintzatetsiz, kasuan

kasurako aldaerarik egokiena aukeratu. - Zenbait hizkuntza zer familiatakoak diren zehaztu, zer eremutan erabili ohi diren esan eta

erabilerari buruz hausnartu. - Ahoskera zaindua eskatzen duten zenbait testuinguru aipatu.- Zenbait esaldi ahoskera zainduz ahoskatu.- Testu jakin bi zer motatakoak eta zer eratakoak diren, eta zer erabilpen-eremutan

baliatzen diren esan.- Literatura-genero guztietako adibideak bilatu, ikaskideei irakurri eta pasarterik

gustagarriena aukeratu.- Testu bat aukeratu, informazioa hautatu eta, ikaskide batek aukeratutakoarekin trukatuta,

lokalizazio azkarraren teknika praktikatu.- Hitzen goiko erdiaren irakurketa praktikatu.

Ebaluazio-jarduerak

- Zenbait baieztapen gramatikaren zer atali dagozkion esatea.- Zenbait perpausetako predikatuetako izen-sintagmak identifikatzea eta objektu zuzena ala

zehar-objektua diren esatea.- Izenaren hainbat inguratzaile (mugatzaileak, zenbatzaileak, nolakotzaileak, izenondoak

eta izenlagunak) sailkatzea.- Zenbait izen-sintagmaren osagaiak identifikatzea.

www.edebedigital.com 5

Page 6: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

- p/b kontsonante aldaerari dagozkion ortografia-akatsak zuzentzea.- Hizkuntza-familiari buruz dakitena labur azaltzea.- Literatura-generoen adibide bana bilatu eta hitz lauz idatzitakoak identifikatzea.

www.edebedigital.com 6

Page 7: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

2. UNITATE DIDAKTIKOA: Nahi eta ezin

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Musika.

Helburu didaktikoak

- Izen-sintagmaren eta aditz-sintagmaren osagaiak eta ezaugarriak bereiztea.- Monema, lexema eta morfema zer diren ulertzea.- Gutunaren ezaugarrien eta egituraren berri izatea.- Bertsolaritzaren historia laburra eskaintzea eta bertso-paperak zer diren ikastea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak - Izen-sintagmaren ardatza: izena.- Izen motak: arrunta/berezia, zenbakarria/zenbakaitza, biziduna/bizigabea. - Izenordaina.- Aditz-sintagmaren ardatza: aditza.- Aditzaren ezaugarriak: pertsona, aldia, numeroa.- Monemak: lexemak eta morfemak. - Kontsonante-aldaerak: i/j/y eta g/k.- Euskararen jatorria: euskal iberismoa, teoria kamito-semitikoa eta teoria kaukasiarra.- Ahoskera batua: kontsonanteak.- Narrazio-testua: gutuna.- Bertsolaritzaren historia laburra.- Bertso-paperak eta bertso-jartzaileak.- Eskolako apunteak: orrialdearen antolamendua, eta laburduren eta ikurren erabilera.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Narrazio bat irakurtzea eta ulertzea.- Izen-sintagmaren egitura eta ardatza aztertzea.- Izen motak sailkatzea.- Izenordainek izen-sintagman duten funtzioa aztertzea eta izenordain motak sailkatzea. - Aditz-sintagmaren egitura eta ardatza aztertzea.- Aditzaren pertsona, aldia eta numeroa adierazten duten morfemak bereiztea.- Monemak, lexemak eta morfemak bereiztea.- i/j//y eta g/k kontsonante-aldaerei behatzea.- Euskararen jatorriari buruzko teoriak aztertzea.- Kontsonanteak euskara batuaz ahoskatzeko era zuzena praktikatzea.- Gutunaren eta gutun-azalaren egiturari eta ezaugarriei behatzea.- Bertsolaritzaren historiako aldiak bereiztea.- Bertso-paperen eta bertso-jartzaileen garrantzia eta ekarria aztertzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Errespetuzko bizikidetzaren aldeko jarrera.- Gauzak arretaz entzuteko eta ahozko jardunetan parte hartzeko interesa.- Hizkuntzaren arauen berri izateko interesa.- Euskararen jatorria ezagutzeko jakingura.- Hizkuntza ahoz zein idatziz egoki erabiltzeko borondatea.

www.edebedigital.com 7

Page 8: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

- Apunteak behar bezala hartzeko ahalegina.

Jarduerak

- Bizikidetzaz hausnartu, talde handian eta ahoz.- Izaeraren deskribapena agertzen duen testu bat irakurri, hitz ezezagunen esanahiaz jabetu

eta irakurgaiaren iruzkina egin: ulermen-galderak, espazioaren deskripzioa, esaldiak osatu eta testuaren jarraipena asmatu. Halaber, Giza eskubide- eta bake-hezkuntza zehar-lerroa landu, senideen arteko bizikidetzari buruzko gogoeta eginez.

- Izen-sintagma batzuen ardatza zer motatako izena den adierazi.- Perpaus batzuetako izenordainak identifikatu eta sailkatu. - Perpausak osatu, izenordainak edota izenak baliatuz.- Aditzaren komunztadura gogoan, zenbait aditzetan nabarmendutako morfemak Nor, Nori

ala Nork izen-sintagma moten adierazgarri diren zehaztu.- Zenbait aditzetan baliatutako pluralgileak azpimarratu eta, zer izen-sintagmaren plurala

adierazten duten esan ostean, lehenaldira bihurtu.- Hitz batzuen lexemak eta morfemak sailkatu.- Lexema batzuei morfemaren bat erantsi hitz berriak eratzeko.- i/j/y eta g/k aldaerak dituzten zenbait esaldiren artean idazkera zuzena aukeratu,

hiztegiaren laguntzaz.- Lafon, Tovar, Schuchardt, Kintana eta Uhlenbeck hizkuntzalariek euskararen jatorriari

buruzko zer teoria defendatu duten hiztegi entziklopedikoetan kontsultatu.- Zenbait hitz baliatuz, perpausak eratu eta ahoskera batua zainduz irakurri.- Lagunarteko gutunetan balia litezkeen formulak identifikatu, eta diosal eta agur egitekoak

bereizi.- Lagun bati gutuna idatzi eta gutun-azala prestatu.- Bertsolaritzaren bilakaera historikoan izan zen etena ulertu eta arrazoiak aztertu,

hiztegiaren laguntzaz bertsolari zenbait zer alditakoak diren esan, eta gaur egun sona handia lortu duten zenbait bertsolari gazte izendatu.

- Mintzaldi edo azalpen bati buruzko apunteak hartu ordena eta laburduren erabilera zainduz, eta ikaskideen artean alderatu.

Ebaluazio-jarduerak

- Hainbat izen zer motatakoak diren esatea. - Perpaus batzuetako izenordainak identifikatzea eta zer motatakoak diren zehaztea.- Perpaus batzuetako aditzek komunztadura zer izen-sintagmarekin duten adieraztea, zer

alditakoak diren zehaztea, orainaldira bihurtzea eta pluralgileak seinalatzea. - Hitz jakin batzuen lexemak azpimarratzea, azpimarratu gabe utzitako atalaren izena

ematea eta atal horiek baliatuz beste hitz batzuk eratzea.- Euskararen jatorriari buruzko hiru teoria labur azaltzea.- i/j/y eta g/k kontsonante-aldaerak medio, perpaus batzuetako ortografia-akatsak

zuzentzea.- Bertso biren gaia adieraztea eta gaiaren arabera zer alditakoak izan litezkeen esatea.

www.edebedigital.com 8

Page 9: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

3. UNITATE DIDAKTIKOA: Aire berriak

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Gorputz Hezkuntza. Musika.

Helburu didaktikoak

- Mugatzaile motak, eta aditz jokatuen funtzioa eta sailkapena zein diren jakitea.- Morfemaren definizioa aztertzea eta morfema motak zein diren ikustea.- Kronikaren izaeraz eta ezaugarriez jabetzea.- Bertsoaren osagaiak eta molde motak aztertzea eta lantzea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Mugatzaileak: artikuluak eta erakusleak.- Izen-sintagma mugatua.- Artikuluaren numeroa eta kokapena.- Erakusleak: numero- eta hurbiltasun-adierazleak.- Aditz jokatuak eta ez-jokatuak.- Aditz jokatuen motak: trinkoak eta perifrastikoak; nagusia eta laguntzailea; Nor, Nor-

nori, Nor-nork eta Nor-nori-nork; indikatiboa, baldintza, ahalera, subjuntiboa eta agintera.- Morfema flexiboak eta eratorleak.- x/j kontsonante aldaera eta bustidurak.- Euskararen hedadura historian zehar.- Ahoskera batua: kontsonante-bilkurak.- Narrazio-testua: kronika.- Bertsoaren elementuak: oina, puntua eta doinua.- Bertsoen moldea: molde erregularra eta irregularra.- Bertsogintzaren urratsak.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Abentura-narrazio baten pasartea irakurtzea eta ulertzea.- Mugatzaile motak aztertzea eta sailkatzea.- Aditzen sailkapen-irizpideak aztertzea eta aditz motak sailkatzea.- Morfema flexiboak eta eratorleak bereiztea.- x/j kontsonante-aldaera eta bustidurak aztertzea.- Euskarak historian zehar izan duen hedadura-mapei behatzea.- Kronika motako testua irakurtzea, ezaugarriak identifikatzea eta idazketa praktikatzea.- Bertsoaren oinarrizko elementu, molde eta eraketa-urratsak identifikatzea.- Buruz ikasteko zenbait teknika —hitz sortzaileak eta irudi bakanak— erabiltzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Nor bere burua ezagutzeko eta zuzentzeko ahalegina.- Irakurtzeko zaletasuna.- Hizkuntzaren arauak hobeto ezagutzeko nahia.- Hitzak ondo idazteko ahalegina.- Bertsolaritzari buruzko interesa.- Norberaren sormen-lana egoki burutzeko ardura.- Ingurukoen jarrera eta iritziak ulertzeko eta errespetatzeko borondatea.

www.edebedigital.com 9

Page 10: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

Jarduerak

- Senideen heriotzaren aurrean dugun jarrera, talde handian eta ahoz, aztertu.- Narrazio bat irakurri, hitz ezezagunen esanahiaz jabetuz, eta testuaren iruzkina egin:

ulermena egiaztatzeko galderei erantzun, pertsonaien deskribapena egin, bibaka egiteko aholkuen artean egokiak aukeratu eta istorioari jarraipena eman. Halaber, Giza eskubide- eta bake-hezkuntza zehar-lerroa landu, itxaropenari eta nor bere erabakien jabe izateari buruzko gogoeta eginez.

- Zenbait perpaus osatu mugatzailerik egokiena erabiliz.- Determinatzaileen erabilerari dagokionez euskara batuaz desegokiak diren perpausak

berridatzi.- Zenbait perpausetako adizki ez-jokatuak identifikatu.- Aditz sail bateko adizkiak osagaien eta komunztaduraren arabera sailkatu.- Perpausak asmatu indikatiboko, baldintzazko, ahalerako, subjuntiboko eta aginterako

aditz bana baliatuz. - Lexema batzuk oinarri hartuz eta morfema eratorleen bidez, hitzak eratu.- Morfema jakin batzuk dituzten hitzak aipatu eta morfemok zer adierazten duten zehaztu.- Hitz batzuetan nabarmendutako morfema eratorleak eta flexiboak bereizi. - x/j kontsonante-aldaera medio, perpaus batzuen idazkera okerra zuzendu.- Perpaus sorta batean bustidura duten kontsonanteak identifikatu.- Euskarak gaur egun duen hedadura zehaztu eta XVI. mendetik hona euskararen

murrizketa eragin duten hizkuntzak aipatu. - Testu bat irakurri, ahoskera batua aintzatetsiz.- Gai jakin batzuk jorratzen dituzten kronikak bildu.- Kronika bat idatzi, horretarako eskaintzen diren urratsei jarraituz. - Hiru bertsoren oina eta moldea zehaztu.- Proposatzen diren gaietako baten osagaiak ikasi hitz sortzaileen teknika baliatuz.- Irudi bakanen teknika baliatuz, margolari eta pintura-joera zenbait ikasi.

Ebaluazio-jarduerak

- Mugatzaile motak sailkatzea eta adibide bana aipatzea.- Aditz sail bateko adizkiak osagaien eta komunztaduraren arabera sailkatzea, eta aditzaren

modu bakoitzeko adibide bana ematea.- Zenbait hitzetako morfema eratorleak eta flexiboak bereiztea.- Perpaus batzuetan ageri diren bustitako kontsonanteak identifikatzea, bustidura

automatikoa zer den azaltzea eta adibideak esatea.- Testu batean kontsonante-bilkurak identifikatzea eta zuzen idaztea- Kronikaren ezaugarri nagusiak azaltzea eta adibideren bat bilatzea.- Bertso baten ezaugarriak (moldea, mota, gaia…) identifikatzea.

www.edebedigital.com 10

Page 11: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

4. UNITATE DIDAKTIKOA: Printzak

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Natur Zientziak. Plastika eta Ikus-hezkuntza. Matematika. Musika.

Helburu didaktikoak

- Determinatzaile zenbatzaileak zer diren azaltzea eta aditzaren aspektua aztertzea.- Hitz eratorriak, elkartuak eta parasintetikoak zertan dautzan lantzea.- Biografiaren eta autobiografiaren ezaugarriez jabetzea.- Bertso-saio eta bertso-ariketa motak zein diren aurkeztea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Zenbatzaileak: zehaztuak eta zehaztugabeak.- Izen-sintagma mugagabea.- Aditz nagusiaren aspektua: burutua, burutugabea eta hasteke dagoena.- Aditz trinkoen aspektua: puntukaritasuna eta maiztasuna.- Hitz eratorriak, elkartuak eta parasintetikoak.- Zenbaki kardinalen eta ordinalen idazkera.- Euskal diaspora.- Prosodia.- Narrazio-testua: biografia eta autobiografia.- Bertso-saioak eta bertso-ariketak: ezaugarriak eta motak.- Ikasketa-fitxak.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Azalpen-testu bat irakurtzea eta ulertzea.- Kopurua zehaztearen eta objektua mugatzearen arteko aldea ulertzea.- Zenbatzaile zehaztuen eta zenbatzaile zehaztugabeen funtzioa eta erabilera bereiztea.- Aditzaren balizko aspektuak bereiztea eta aspektu-markak identifikatzea.- Hitz eratorrien, elkartuen eta parasintetikoen morfologia alderatzea.- Zenbaki kardinalen eta ordinalen idaztarauak aztertzea.- Atzerrian bizi diren euskaldunen egoera soziolinguistikoa aztertzea.- Jende aurreko mintzaldietan kontuan hartu beharreko ezaugarri prosodikoak zerrendatzea.- Biografia eta autobiografiaren ezaugarri testualak aztertzea.- Bertso-saioen motak eta ezaugarriak bereiztea.- Bertso-ariketen motak eta ezaugarriak bereiztea.- Ikasketa-fitxak erabiltzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Hizkuntza eta ohitura desberdinak dituztenen aurrean elkartasuna eta sentiberatasuna.- Hizkuntzaren arauak hobeto ezagutzeko ahalegina.- Hizkuntza, ahoz zein idatziz, egoki erabiltzeko borondatea.- Testuak irakurtzeko eta sortzeko interesa.- Ikasketa-fitxak erabiltzeko joera.- Herri-literatura ezagutzeko interesa.

www.edebedigital.com 11

Page 12: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

Jarduerak

- Koloreei eta koloreek hizkuntzan duten funtzioari buruz dakitena aipatu.- Koloreen esanahiari buruzko testu bat irakurri, hitz ezezagunen esanahiaz jabetuz, eta,

hainbat galderaren bitartez, iruzkina egin: egiazko baieztapenak seinalatu, koloreen esanahiak taula batean sailkatu, koloreen sinbologiaz diharduten testuak bilatu eta iruzkina egin, eta koloreei erreferentzia egiten dieten hainbat lokuzioren esanahia argitu. Halaber, Kulturartekotasunerako hezkuntza zehar-lerroa landu, koloreen interpretazioari dagokionean kulturen arteko aldeez hausnarketa eginez.

- Zenbatzaileen funtzioari buruzko hainbat baieztapenen artean zuzena aukeratu.- Zenbatzaile jakin batzuk baliatuta izen-sintagmak sortu eta zenbatzailearen kokapena zein

den aztertu.- Numero-komunztaduraren arabera bi perpausen arteko aldea azaldu.- Aditz sorta bateko adizkiak aspektuaren arabera sailkatu.- Hainbat aditzen artean aspektu burutuaren forma zuzena aukeratu eta, forma hori

baliatuta, perpaus bana asmatu.- Esaldi batzuetako aditza puntukari bihurtu.- Hitz sorta batean elkartuak, eratorriak eta parasintetikoak sailkatu eta mota bakoitzerako

adibide gehiago aipatu.- Lexema eta morfemen egitura jakin batzuei jarraituz, adibideak esan.- Hainbat zenbaki kardinal eta ordinal letraz idatzi.- Zenbaki batzuen idazkera okerra zuzendu.- Euskal diasporari buruzko soziolinguistika-datuak taula batean antolatu eta iritzia azaldu.- Diasporako euskaldunen hizkuntz hautaketari buruz gogoeta egin.- Atzerriko euskaldunen artean euskararen ezagutza eta erabilera murriztu izanaren

arrazoiak aztertu eta euskarazko komunikabideen egitekoaz hausnartu.- Poema bat irakurri ezaugarri prosodikoak landuz.- Biografia batean testu mota horren ezaugarriak identifikatu eta ezaugarri horien helburua

zehaztu.- Biografia eta autobiografia motetako testu bana sortu.- Hainbat bertso sailkatu bertso-ariketa motaren arabera.- Eduki bati buruzko ikasketa-fitxa prestatu eta ikaskideenekin erkatu.

Ebaluazio-jarduerak

- Hainbat perpausetan baliatutako zenbatzaile zehaztuak eta zehaztugabeak bereiztea.- Zenbatzaile jakin batzuk erabiliz perpausak osatzea.- Aditz sail bateko adizkiak aspektuaren arabera sailkatzea.- Euskal diasporari buruzko azalpen laburra idaztea.- Hitz sorta batean parasintetikoak identifikatzea.- Zenbait zenbakiren idazkera okerra zuzentzea.- Biografiaren ezaugarriak azaltzea.- Bertso-saio jakin batzuk eta horien ezaugarriak erlazionatzea.

www.edebedigital.com 12

Page 13: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

5. UNITATE DIDAKTIKOA: Ez da hori makala!

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Plastika eta Ikus-hezkuntza. Matematika.

Helburu didaktikoak

- Determinatzaileen azterketan sakontzea eta aditzaren indikatiboa berrikustea.- Postposizioak zer diren azaltzea.- Eskabideak edo instantziak eraz betetzeko arauen berri izatea.- Narrazio-testuen eta, batez ere, ipuinaren eta nobelaren ezaugarriak norbereganatzea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Determinatzaileak: zenbatzaile orokorrak.- Determinatzaileak: nolakotzaileak. - Indikatiboa.- Postposizioak.- Ehunekoen eta banatzaileen idazkera.- Eremu urriko hizkuntzak eta hizkuntza gutxituak.- Argudiatzeko erak: eztabaida, defentsa eta aurkaratzea.- Argudio-testua: eskabidea (instantzia).- Narrazio-testua: ipuina eta nobela.- Narrazioaren osagaiak.- Narrazio errealista eta fantasiazkoa.- Eskema.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Fantasiazko narrazio baten pasartea irakurtzea eta ulertzea. - Zenbatzaile orokorren erabilera eta adibideak aztertzea.- Nolakotzaileen erabilera eta adibideak aztertzea.- Indikatiboko Nor, Nor-nori, Nor-nork eta Nor-nori-nork sistemen taulei behatzea eta

erabilera praktikatzea.- Postposizioen osaera eta adibideak aztertzea.- Ehunekoen eta banatzaileen idaztarauak aplikatzea.- Eremu urriko hizkuntzak eta hizkuntza gutxituak bereiztea.- Argudiatzeko erak (eztabaida, defentsa eta aurkaratzea) adibideen bidez ulertzea eta

praktikatzea.- Eskabidearen ezaugarriak eta atalak identifikatzea.- Ipuinaren eta nobelaren ezaugarriak erkatzea.- Narrazioaren elementu narratiboak (narratzailea, argumentua, pertsonaiak, denbora eta

espazioa) eta egiturakoak (sarrera, garapena eta bukaera) identifikatzea.- Narrazio errealista eta fantasiazkoa bereiztea.- Eskemak egiteko jarraitu beharreko pausoak aztertzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Adiskidetasuna lantzeko borondatea.- Hizkuntza gero eta egokiago erabiltzeko ardura.

www.edebedigital.com 13

Page 14: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

- Ahulezia egoeran dauden hizkuntzen aldeko kezka.- Besteren iritziak entzuteko eta nork bereak errespetuz adierazteko ohitura.- Irakurtzeko zaletasuna.

Jarduerak

- Zinema eta literatura alderatu ahoz eta talde handian.- Fantasiazko istorio baten pasartea irakurri, hitz ezezagunen esanahiaz jabetu eta

irakurgaiari buruzko iruzkina egin: ulermen orokorra, lekuaren eta giroaren deskribapena, pertsonaien deskripzioa… Halaber, Giza eskubide- eta bake-hezkuntza zehar-lerroa landu, adiskidetasunaz eta komunikazioaz gogoeta eginez.

- Perpausak osatu zenbatzaile orokor egokienak baliatuz.- Zenbatzaile orokorren erabilera okerra ageri duten hainbat perpaus zuzendu.- Hainbat nolakotzaileren artean batuaz egokienak direnak aukeratu.- Nolakotzaile jakin batzuk erabiliz perpausak asmatu.- Perpaus jakin batzuetan ageri diren nolakotzaileen sinonimoak bilatu.- Perpausak osatu indikatiboko adizkiak baliatuz.- Komunztadurari dagokionez okerrak diren adizkiak zuzendu eta aldia aldatu.- Hainbat adizkitan nabarmendutako morfemak aztertu eta adizki horiekin perpaus bana

asmatu.- Testu bateko postposizioak aurreko izenaren deklinabide-kasuaren arabera sailkatu.- Kardinal bat eta banatzaile bat duten bi esaldiren arteko aldea azaldu.- Zenbaki banatzaile jakin batzuk letraz idatzi.- Ehunekoen eta banatzaileen idazkera okerra ageri duten hainbat perpaus zuzendu.- Euskararen erabilera beste hizkuntzen erabilerarekin erkatu, eta hizkuntza txikia edo

gutxitua den zehaztu eta arrazoitu.- Gai jakin bati buruzko argudiaketa prestatu eta argudiaketa moten artean kokatu.- Eskabide bat berridatzi eskutitz erara.- Ipuin baten atalak seinalatu, narrazio mota identifikatu, elementu narratiboak zehaztu eta

zer kontakizun mota den esan.- Ipuin labur bat idatzi.- Eduki bati buruzko eskema egin, adierazitako pausoei jarraituz.

Ebaluazio-jarduerak

- Hainbat baieztapenen artean eskabide-orrien ezaugarriak identifikatzea.- Indikatiboko adizkiak baliatuz, perpausetako hutsuneak betetzea.- Determinatzaile jakin batzuk erabilita, perpausak osatzea.- Fantasiazko testu bat zer motatako kontakizuna den zehaztea eta arrazoitzea.

www.edebedigital.com 14

Page 15: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

6. UNITATE DIDAKTIKOA: Zeruan izarrak

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

Helburu didaktikoak

- Adjektiboen sailkapena aurkeztuz izenlaguna eta izenondoa bereiztea, eta aditzaren baldintza-ondorioak eraz baliatzea.

- Konnotazioa eta denotazioa zer diren ulertzea.- Zuzendariarentzako eskutitzaren oinarrizko ezaugarriez jabetzea.- Nobela motak zein diren argitzea eta ohitura-nobelaren ezaugarrien berri izatea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Adjektiboak: izenlagunak eta izenondoak.- Izenondoaren graduak: graduatzaileak, bikoiztapena, eratorpen-atzizkiak eta gradu-

atzizkiak.- Baldintza erreala eta hipotetikoa.- Baldintzako Nor eta Nor-nori sistemak.- Konnotazioa eta denotazioa.- Hamarkaden eta daten idazkera.- Euskararen galera-irabaziak.- Nork bere ideiak defendatzeko argudiatze-baliabideak: aipuak, adibideak, datuak eta

atsotitzak.- Argudio-testua: zuzendariari eskutitza.- Nobela motak.- Ohitura-nobela.- Eskemak antolatzeko teknikak: letrak eta zenbakiak.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Ohitura-eleberri baten pasartea irakurtzea eta ulertzea.- Izenlagunak eta izenondoak bereiztea.- Izenondoaren intentsitatea graduatzeko baliabideak aztertzea.- Baldintza errealaren eta hipotetikoaren arteko aldea seinalatzea.- Baldintzako Nor eta Nor-nork sistemen taulak aztertzea eta lantzea.- Esanahi konnotatiboa eta denotatiboa bereiztea.- Hamarkaden eta daten idazkera zuzena praktikan jartzea.- Euskararen azken urteotako erabilerari buruzko datuak aztertzea.- Argudiaketan nork bere ideiak defendatzeko adibideei behatzea eta baliabideak

identifikatzea.- Zuzendariari eskutitzaren ezaugarriak identifikatzea eta antolatzaileen erabilera aztertzea.- Nobela motak bereiztea.- Ohitura-nobelaren ezaugarriak bereiztea eta autore aipagarrienak ezagutzea.- Eskemetan letren eta zenbakien erabilera aztertzea eta praktikatzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Lan-istripuen inguruan hausnarketa egiteko interesa.- Hizkuntzaren ezaugarrietan sakontzeko gogoa.

www.edebedigital.com 15

Page 16: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

- Iritziak modu ordenatu eta logikoan emateko joera.- Mezuak ulertzeko, laburbiltzeko eta eskemen bidez adierazteko ohitura.- Literatura-testuak irakurtzeko gogoa eta erraztasuna.

Jarduerak

- Arrantzaleen bizimoduaz eta, oro har, lan-munduaz (lanbide motak, lan-baldintzak…) hitz egin, talde handian.

- Ohitura-nobelaren pasarte bat irakurri, hitz ezezagunen esanahiaz jabetu eta irakurgaiari buruzko iruzkina egin: esapideen esanahia, itsasontziaren atalen eta arrantzarako lanabesen definizioak aztertu. Halaber, Giza eskubide- eta bake-hezkuntza zehar-lerroa landu, lan-baldintzen duintasunari buruzko hausnarketa eginez.

- Perpaus batzuetan adjektiboak identifikatu eta izenlagunak ala izenondoak diren kontuan hartuta sailkatu.

- Izenlagun jakin batzuei ondo doakien deklinabide-kasu egokiena aukeratu.- Zenbait perpausetako hutsuneak bete izenondoaren graduatzailerik egokiena erabiliz.- Baldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu.- Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan.- Perpausetako hutsuneak osatu baldintzako Nor eta Nor-nori motetako adizkiak baliatuta.- Baldintzako hainbat adizki zuzendu eta adizki horiekin perpaus bana asmatu.- Zenbait hitzen esanahi konnotatiboa adierazi eta ikaskideen erantzunekin alderatu.- Izen abstraktu jakin batzuk animaliekin erlazionatu, izen horien konnotazioaren arabera.- Gaizki idatzitako hamarkadak eta datak zuzendu.- Data jakin batzuk zuzen idatzi.- Euskararen galeraren arrazoiak identifikatu eta nork bere egitekoaz hausnarketa egin.- Taldekako jolas baten bidez, tesi jakin batzuen alde edo kontra egiteko argudiaketa-

baliabideak erabili.- Zuzendariari gutun bat irakurri, mezu nagusia identifikatu eta testuaren egokitasuna

balioetsi.- Zuzendariari eskutitz bat idatzi, proposatzen diren urratsei jarraituz.- Zenbait nobelaren pasarteak zer motatakoak diren identifikatu eta arrazoitu.- Pasarte batean ohitura-nobelaren ezaugarriak seinalatu.- Gai jakin baten eskema egin zenbakiak eta letrak erabiliz, eta ikaskideenekin alderatu.

Ebaluazio-jarduerak

- Perpaus batzuetako hutsuneak betetzea, Nor-nori motako baldintza-ondoriozko adizkien artean aukeratuz.

- Hainbat izenlagun osatzeko deklinabide-atzizki egokia aukeratzea.- Sailkapen-taula batean, izenondo jakin batzuk graduazioaren arabera moldatu.- Data batzuk letraz idaztea.- Zuzendariari eskutitza deritzon testu motaren ezaugarriak azaltzea.- Nobela mota batzuk eta nobela horien ezaugarriak erlazionatzea.

www.edebedigital.com 16

Page 17: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

7. UNITATE DIDAKTIKOA: Oilo-ipurditan

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Plastika eta Ikus-hezkuntza. Musika.

Helburu didaktikoak

- Adberbioa zer den eta zer motatan bereizten den ulertzea, eta aditzaren baldintza-ondorioa artez erabiltzea.

- Lokuzioen berri ematea eta, hainbat adibide landuz, eguneroko hizkeran lokuzioak erabiltzen ohitzea.

- Kritika-artikuluak idazten trebatzea.- Abentura-nobela, nobela gotikoa eta nobela historikoa bereiztea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Aditzaren inguratzaileak: adberbioak.- Adberbioen sailkapena: aditzondoak eta adizlagunak.- Baldintzako Nor-nork eta Nor-nori-nork sistemak.- Lokuzioak.- Orduen idazkera.- Hizkuntza-gaitasuna.- Argudiaketa-baliabideak: galdera erretorikoa, plural maiestatikoa, hein bateko amore

ematea, modalizazioa.- Argudio-testua: kritika-artikulua.- Abentura-nobela. Nobela gotikoa. Nobela historikoa.- Laburpena.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Beldurrezko narrazio baten pasartea irakurtzea eta ulertzea.- Adberbioa aditzaren bestelako inguratzaileetatik bereiztea.- Aditzondoak eta adizlagunak bereiztea.- Baldintzako Nor-nork eta Nor-nori-nork sistemen taulak osatzea eta lantzea.- Lokuzioa zer den zehaztea, hainbat adibide aztertzea eta motak sailkatzea.- Orduak zuzen idazteko era lantzea.- Hizkuntza-gaitasunaren arabera hiztun taldeak sailkatzea.- Argudiatzean nork bere ikuspegia indartzeko galdera erretorikoaren, plural

maiestatikoaren, hein bateko amore ematearen eta modalizazioaren erabilera aztertzea.- Kritika-artikulu motak bereiztea eta ezaugarriak identifikatzea.- Abentura-nobela, nobela gotikoa eta nobela historikoa bereiztea, eta bakoitzaren

ezaugarriak identifikatzea.- Laburpenak egiteko urratsak zerrendatzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Generoarekin zerikusia duten topikoen aurrean jarrera kritikoa.- Hizkuntzaren arauak hobeto ezagutzeko ahalegina.- Hiztegia aberasteko interesa. - Norberaren lanak txukun eta ordenaturik aurkezteko ardura.

www.edebedigital.com 17

Page 18: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

- Jardueretan era aberasgarri batean parte hartzeko borondatea.- Testu idatziak ulertzeko eta sortzeko gogoa.

Jarduerak

- Izu-laborriari buruzko sentipenak adierazi eta beldurrezko zenbait istorio aipatu, talde handian.

- Beldurrezko pasarte bat irakurri hitz ezezagunen esanahiaz jabetuz, eta testuaren iruzkina egin: ulermen-galderak, beldurra sortzeko baliabideak, girotzea… Era berean, Sexu-berdintasunerako hezkuntza zehar-lerroa landu, halako testuetan emakumeak jokatu ohi duen paperaz gogoeta eginez eta egunkarietan topa daitezkeen beldur egoerez ohartuz.

- Hainbat esalditan subjektua eta predikatua bereizi, eta aditzaren inguratzaileak identifikatu eta sailkatu.

- Adberbio sail batean aditzondoak eta adizlagunak sailkatu eta ahozko esaldiak eratu.- Postposizio jakin batzuk baliatuta, adizlagunak osatu.- Zentzuzko perpausak osatu hainbat aditzondo txertatuz.- Eratorpen-baliabideak erabiliz, bina aditzondo asmatu.- Baldintza hipotetikoko hainbat adizki baldintza erreal bihurtu.- Perpaus batzuetako baldintzako adizkien numeroa aldatuta, perpausak eraldatu.- Zenbait perpausetako hutsuneak bete baldintzako Nor-nork eta Nor-nori-nork sistemetako

adizkiak erabiliz.- Baldintzako zenbait adizki zuzendu eta, forma zuzenarekin, perpaus bana sortu.- Esanahi bereko lokuzioak erlazionatu.- Zenbait lokuzioren baliokideak aipatu eta esaldi bana asmatu.- Hainbat ordu letraz adierazi.- Gaizki idatzitako orduak zuzendu.- Proposatutako orduak letraz idatzi deklinabide-atzizki egokiarekin.- Euskal Herriko elebitasun mailari buruz iritzia eman eta arrazoitu.- Elebitasunari buruzko grafiko bat interpretatu, elebakartasunaz hausnartu eta diglosi

kontzeptua berrikusi.- Gai jakin baten defentsa egin galdera erretorikoa, plural maiestatikoa, hein bateko amore

ematea edota modalizazioa erabiliz.- Kritika-testuak bilatu, laudoriozkoak ala gaitzespenezkoak diren zehaztu eta kontrako

zentzuarekin berridatzi.- Ikuskizun bati buruzko kritika-artikulua idatzi.- Pasarte jakin batzuk zer motatakoak diren esan eta autoreak identifikatu.- Abentura-nobelaren, gotikoaren eta historikoaren adibideak aipatu.- Pasarte beldurgarri bat sortu eta deskripzioak duen garrantziaz gogoeta egin.- Proposatzen diren argibideei jarraituz, testu baten laburpena egin.

Ebaluazio-jarduerak

- Aditzondoen eta adizlagunen arteko aldea azaltzea eta adibideak ematea.- Perpausak osatzea baldintzako Nor-nork eta Nor-nori nork motako adizkiak baliatuz.- Lokuzio jakin batzuekin perpausak osatzea eta esaldi gehiago asmatzea.- Zenbait ordu letraz adieraztea.- Kritika-artikulua zer den azaltzea, motak aipatzea eta adibide gisa testu labur bat sortzea.- Abentura-nobelaren, nobela gotikoaren eta nobela historikoaren ezaugarriak labur

azaltzea, eta adibide gisako esaldi adierazgarriak asmatzea.

www.edebedigital.com 18

Page 19: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

8. UNITATE DIDAKTIKOA: Hamaika ikusteko

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Matematika. Teknologia.

Helburu didaktikoak

- Perpauseko elementuen ordenaren garrantziaz jabetzea eta aditzaren baldintza-ondorioen erabilera zuzena bermatzea.

- Tabuak eta eufemismoak zer diren ulertzea eta bereiztea.- Jarraibide-testuak idazten trebatzea.- Nobela beltzaren eta zientzia-fikziozko nobelaren berri izatea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Perpauseko elementuen ordena: galdegaia.- Aditza bera galdegai: aditz perifrastikoa eta trinkoa.- Baldintza hipotetikoa eta lehenaldikoa.- Tabuak eta eufemismoak.- Pisuen, neurrien eta edukieren idazkera.- Euskararen sustapena.- Erantzungailuko mezuak.- Jarraibide-testua edo instrukzio-testua.- Nobela beltza. Zientzia fikziozko nobela.- Laburpenak egiteko teknika: albo-oharrak.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Zientzia fikziozko pasarte bat irakurtzea eta ulertzea.- Galdegaia zer den eta aditzak berak galdegai gisa duen jokaera aztertzea.- Baldintza hipotetikoa eta lehenaldikoa bereiztea, eta lehenaldikoaren aditz formak

ikastea.- Tabuak eta eufemismoak aztertzea eta adibideak lantzea.- Pisuen, neurrien eta edukieren idazkera zuzena praktikan jartzea.- Euskararen sustapenaren aldeko jarrerak aztertzea.- Erantzungailuan mezuak uzteko gomendioak zerrendatzea.- Jarraibide-testu batzuk aztertzea eta ezaugarriak identifikatzea.- Nobela beltzaren eta zientzia fikziozko nobelaren ezaugarriak identifikatzea, eta autore

batzuk ezagutzea.- Laburpenak egitean albo-oharrak egiteko ohitura hartzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Zientziaren alderdi onak eta txarrak ikuspuntu kritikoarekin aztertzeko joera.- Hizkuntzaren arauak hobeto ezagutzeko gogoa.- Zuzen eta egoki idazteko ahalegina.- Hiztegi egokia erabiltzeko ahalegina.- Norberaren sormen-lana ondo taxutzeko ardura.- Gauzak arretaz entzuteko, talde-jardueretan parte hartzeko eta kritika egiteko interesa. - Hitz egiteko txanda eta norberaren ez bezalako ideiak errespetatzeko jarrera.

www.edebedigital.com 19

Page 20: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

Jarduerak

- Testua irakurri aurretik, zientzia fikzioari buruzko solasaldia egin talde handian, ezaugarri behinenak eta adibideak aipatuz.

- Zientzia fikziozko testu bat irakurri, hitz ezezagunen esanahiaz jabetu eta galdetegia erantzun: egiazko eta gezurrezko baieztapenak bereizi, esapideen baliokideak bilatu, ezaugarriak identifikatu, pertsonaia nagusiak deskribatu eta istorioaren bukaera asmatu. Halaber, Garapenerako hezkuntza zehar-lerroa landu, zientziak gure gizartean duen garrantziaz hausnartuz eta alderdi onen eta txarren zerrenda eginez.

- Perpaus batzuetan galdegaia identifikatu eta nabarmendutako elementua galdegai izateko perpausak berrantolatu.

- Galdegaiaren erabilera desegokia ageri duten perpausak berrantolatu.- Hainbat perpausen artean ekintza nabarmentzen dutenak eta ekintza egiaztatzen dutenak

bereizi, eta adibide berriak asmatu.- Perpaus jakin bat osatu baldintza hipotetikoa eta lehenaldikoa erabiliz.- Perpaus batzuetako baldintzako adizkien aldia identifikatu.- Hainbat tabu eufemismoen bidez ordezkatu.- Zenbait lokuzioren azpiko tabua identifikatu.- Hainbat neurri emanda, zenbatekoa modu egokian adierazi.- Pisuen, neurrien eta edukieren idazkera okerra duten perpausak zuzendu.- Euskararen aldeko eta kontrako jarreren arrazoiak identifikatu, eta euskara sustatzeko

bideak proposatu.- Instrukzio-testu batean atalak eta atal horiek lotzeko esamoldeak identifikatu.- Proposatutako argibideei jarraituz, testu bat instrukzio-testu bihurtu.- Gai jakin bati buruzko jarraibide-testua sortu.- Nobela beltzen hainbat idazleren izenak eta idazle horien pertsonaiak erlazionatu.- Pasarte batean nobela beltzaren ezaugarriak identifikatu.- Nobela beltz baterako argumentua eta atalak asmatu.- Zientzia fikziozko pasarte batean genero horren ezaugarriak identifikatu: pertsonaiak,

lekuak, hizkera…- Zientzia fikziozko narrazioetan ohikoak diren alegiazko tresnak zerrendatu.- Testu jakin baten albo-oharrak idatzi.

Ebaluazio-jarduerak

- Hitz gurutzatuak ebatzi proposatutako galderei erantzunez: baldintzako adizkiak, galdegaia, jarraibide-testuak, euskararen sustapena, konnotazioa eta denotazioa, eta tabu eta eufemismoak.

- Hainbat magnitude letraz adieraztea.

www.edebedigital.com 20

Page 21: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

9. UNITATE DIDAKTIKOA: Aditu ezinik

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Natur Zientziak. Teknologia. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

Helburu didaktikoak

- Atributua zer den aztertzea eta ahalerako adizkien erabileraz jabetzea.- Teknizismoen berri izatea.- Azalpen-testuetan definizioak erabiltzen ikastea.- Poesiaren ezaugarri behinenak ulertzea eta identifikatzea, noizean behin poema idazteko

oinarri gisa.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Predikatu osagarri edo atributua.- Atributua eta loturazko aditzak: izan eta egon.- Atributuaren eraketa: mugatzailearen erabilera.- Ahalerako Nor sistema.- Teknizismoak.- Aditzoinen idazkera.- Euskararen eragileak: Euskal Konfederazioa.- Ahozko azalpena.- Azalpen-testua: definizio atributiboak.- Poesiaren ezaugarriak.- Estilo-baliabideak.- Idatzizko azalpena.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Azalpen-testu bat irakurtzea eta ulertzea.- Atributu edo predikatu osagarriaren izaera eta erabilera aztertzea.- Ahaleraren erabilera aztertzea eta Nor sistemako taula lantzea.- Teknizismoak aztertzea.- Aditzoinen idazkera zuzena lantzea.- Euskal Konfederazioaren egitekoak eta helburuak laburbiltzea.- Ahozko azalpena egiteko pausoak zerrendatzea eta praktikatzea.- Hainbat definizio atributibori behatzea eta definizioa egiteko egiturarik egokiena aztertzea.- Poesiaren ezaugarri nagusiak aztertzea.- Poesiaren estilo-baliabide nagusiak sailkatzea.- Idatzizko azalpena egiteko pausoak zerrendatzea eta praktikatzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Osasuna eta higienea zaintzeko ardura.- Hizkuntzaren arauak hobeto ezagutzeko ahalegina.- Hiztegi egokia eta aberatsa erabiltzeko ardura.- Nork bere iritziak ordena logikoaz eta argi adierazteko xedea.- Literatura irakurtzeko zaletasuna.- Testuak irakurtzeko eta sortzeko interesa.

www.edebedigital.com 21

Page 22: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

Jarduerak

- Osasun-arazoez iritzia eman, talde handian eta ahoz.- Testu bat irakurri hitz ezezagunen esanahiaz jabetuz eta testuaren iruzkina egin: ulermen

orokorra, teknizismoak, lokuzioak… Halaber, Osasun-hezkuntza zehar-lerroa landu, osasunaren garrantziaz hausnarketa eginez.

- Perpaus batzuetan atributua azpimarratu.- Mugatzailearen arabera atributua duten eta ez duten perpausen arteko aldea azaldu.- Atributuaren erabilera okerra ageri duten perpausak zuzendu.- Zenbait perpaus osatu ahalerako Nor sistemako adizkiak baliatuz.- Ahalerako adizkiak dituzten orainaldiko perpausak lehenaldira bihurtu.- Ahalerako adizkien erabilera okerra ageri duten perpausak zuzendu.- Ahalerako hainbat adizki letra-zopa batean aurkitu, aldiaren arabera sailkatu eta aditz

horietarako esaldi bana asmatu.- Zenbait teknizismo arloaren arabera sailkatu.- Zenbait perpaus osatu teknizismorik egokiena baliatuta.- Hainbat aditzoinen artean idazkera zuzena ageri dutenak identifikatu.- Ezagutzen dituzten euskararen aldeko erakundeak zerrendatu.- Hainbat definizio berridatzi ulergarritasunaren mesedetan.- Zenbait hitzen definizioa eman eta hiztegi entziklopedikoan agertzen direnekin erkatu.- Poema baten esanahia eta ezaugarriak aztertu.- Errima eta neurri jakinetako poemak bilatu.- Zenbait estilo-baliabideren definizioak bilatu eta adibideak asmatu.- Gai bati buruzko idatzizko azalpena egin.

Ebaluazio-jarduerak

- Predikatu osagarria duten perpausak identifikatzea.- Zenbait perpaus osatzea ahalerako adizkiak erabiliz.- Aditzoinen idazkera okerra ageri duten hainbat perpaus zuzentzea.- Hitz sail batean teknizismoak identifikatzea.- Euskal Konfederazioa zer den azaltzea.- Poesiaren ezaugarriei buruzko hainbat baieztapenen artean egiazkoak aurkitzea.- Estilo-baliabidea zer den azaltzea, sailkapena egitea eta helburua zehaztea.

www.edebedigital.com 22

Page 23: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

10. UNITATE DIDAKTIKOA: Heldu da geroa

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Natur Zientziak. Matematika.

Helburu didaktikoak

- Isilpeko objektua zer den azaltzea eta perpaus inpertsonalak nola osatzen diren argitzea. Halaber, ahaleraren adizkiak ulertzea eta zuzen erabiltzea.

- Anbiguotasunaren berri ematea.- Zientzia-artikuluak ulertzen eta sortzen trebatzea.- Poema moten azterketaren bidez, poesiaren interpretazioan sakontzea eta sorkuntzan

ahalegintzea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Isilpeko objektua.- Perpaus inpertsonalak osatzeko bideak.- Ahalerako Nor-nori sistema.- Anbiguotasuna.- Aditz arazleen idazkera eta erabilera.- Euskararen eragileak: UEMA.- Azalpen motak: logikoa, kronologikoa eta konparatiboa.- Azalpen-testua: zientzia-artikulua.- Poema motak. Poema lirikoa. Poema soziala.- Diagramen interpretazioa.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Azalpen-testu bat irakurtzea eta ulertzea.- Isilpeko objektua aztertzea eta perpaus inpertsonalak osatzeko bideak lantzea.- Ahalerako Nor-nori sistema lantzea.- Anbiguotasuna eragiten duten arrazoiak identifikatzea.- Aditz arazleen idazkera eta erabilera zuzena aztertzea.- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) erakundearen egitekoak eta helburuak

laburbiltzea.- Azalpen logikoa, kronologikoa eta konparatiboa bereiztea.- Zientzia-artikuluen ezaugarriak identifikatzea eta teknizismoak argitzeko baliabideak

aztertzea.- Poema lirikoen eta sozialen ezaugarriak aztertzea.- Diagrama motak bereiztea.

Balioak, jarrerak, arauak- Hortzen higienea eta osasuna zaintzeko kontzientzia.- Hizkuntza, ahoz zein idatziz, ahalik eta anbiguotasun txikienekin erabiltzeko ahalegina.- Euskararen egoeraz arduratzen diren erakundeak ezagutzeko nahia.- Eraginkortasunaren alde, hiztegi mota egokiena erabiltzeko ardura.- Hiztegia aberasteko interesa.- Literatura-testuak ulertzeko sentiberatasuna.

www.edebedigital.com 23

Page 24: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

Jarduerak

- Testua irakurri aurretik, ahoaren garbitasunarekin zerikusia duten galderei erantzun.- Dibulgazio-testua irakurri hitz ezezagunen esanahiaz jabetuz, eta irakurgaiari buruzko

zenbait galderari erantzun: baieztapenak osatu, asmakaririk onenak zein diren eztabaidatu, esaldien esanahia argitu eta atsotitzen esanahia azaldu. Halaber, Osasun hezkuntza zehar-lerroa landu, hortzen higiene faltak eragiten dituen gaitzak eta sendabideak kontuan hartuz.

- Hainbat perpausetan isilpeko objektua identifikatu.- Perpaus sail batean inpertsonalak direnak identifikatu.- Zenbait perpaus inpertsonal berridatzi subjektua erabiliz.- Subjektudun hainbat perpaus inpertsonal bihurtu.- Zenbait aditz-lokuzio ahalerako adizkiekin ordezkatu.- Ahalerako adizkiak dituzten orainaldiko perpaus batzuk lehenaldira bihurtu.- Komunztadurari dagokionez okerrak diren ahalerako zenbait adizki zuzendu eta adizki

horietarako esaldi bana asmatu.- Perpausak osatu ahalerako adizkiak erabiliz.- Ahalerako adizki jakin batzuk baliatuta perpausak sortu.- Zenbait perpausetako anbiguotasuna saihesteko baliabideak identifikatu.- Hainbat perpaus berridatzi aditz arazlea baliatuta.- Perpausak osatu aditzoinaren forma zuzena aukeratuz.- Aditzoinaren erabilera okerra ageri duten perpausak zuzendu.- Euskal Konfederazioa eta UEMA alderatu eta mankomunitatea zer den azaldu.- Gai jakin batzuei buruzko ahozko azalpena egin.- Zientzia-artikulu bat berridatzi ulergarriagoa izan dadin.- Proposatutako gai bati buruzko zientzia-artikulua sortu.- Poema liriko bat zer motatakoa den esan eta arrazoitu, eta mezua interpretatu.- Poema sozial bat aztertu eta tesi nagusia zein den esan.- Diagrama linealaren, barradunaren eta zirkulu itxurakoaren adibideak bilatu eta aztertu.

Ebaluazio-jarduerak

- Hainbat perpausen artean isilpeko objektua dutenak eta inpertsonalak bereiztea.- Subjektudun perpaus batzuk inpertsonal bihurtzea.- Perpausak osatzea ahalerako adizkiak erabiliz.- Zenbait perpausen anbiguotasuna zuzentzea.- Aditz jakin batzuen arazleak zuzen idaztea.- UEMA erakundea zer den azaltzea.- Poema motei buruzko hainbat baieztapenen artean egiazkoak bereiztea.- Bilakaerak adierazteko balia daitezkeen diagrama motak zehaztea.

www.edebedigital.com 24

Page 25: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

11. UNITATE DIDAKTIKOA: Haririk gabe

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Teknologia. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Matematika. Plastika eta Ikus-hezkuntza.

Helburu didaktikoak

- Perpaus pasiboaren egitura aztertzea eta ahalerako adizkien lanketan sakontzea.- Hitzen zehaztasunak mezuan duen garrantziaz jabetzea.- Txostenaren bereizgarriak zein diren jakitea eta testu mota hori sortzen trebatzea.- Poema narratiboak identifikatzea eta ulertzea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Perpaus inpertsonalak sortzeko bideak.- Egitura pasiboa.- Ahalerako Nor-nork sistema.- Hitzen zehaztasuna.- «a» organikoa.- Euskararen eragileak: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.- Albistegia.- Azalpen-testua: txostena.- Poema narratiboa.- Aipu bibliografikoa.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Azalpen-testu bat irakurtzea eta ulertzea.- Perpaus inpertsonalak pluraleko 3. pertsonaren bitartez sortzeko bidea aztertzea.- Egitura pasiboa aztertzea.- Ahalerako Nor-nork sistemaren taulari behatzea eta osatzea.- Hitzen zehaztasuna aztertzea.- «a» organikodun hitzak identifikatzea.- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren helburuak eta egitekoak laburbiltzea.- Albistegia prestatzeko pausoak zerrendatzea eta praktikatzea.- Txostenaren atalak eta ezaugarriak bereiztea.- Poema narratiboen ezaugarriak identifikatzea eta adibideak interpretatzea.- Aipu bibliografikoaren idazkera eta erabilera aztertzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Pertsonen arteko komunikazioa zaintzeko ardura.- Hizkuntzaren arauak hobeto ezagutzeko xedea.- Hiztegia aberasteko eta zehatz erabiltzeko interesa.- Hitzak ondo idazteko ahalegina.- Euskararen aldeko ahaleginak ezagutzeko jakin-mina.- Hizkuntza, ahoz zein idatziz, egoki erabiltzeko xedea.- Literatura-testuak idazteko eta ulertzeko interesa.

www.edebedigital.com 25

Page 26: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

Jarduerak

- Sakelako telefonoaren erabileraz iritzia eman, ahoz eta talde handian.- Testua irakurri, hitz ezezagunen esanahiaz jabetuz, eta irakurgaiaren iruzkina egin: esaldi

baten esanahia argitu, galderei erantzun, ikonoen esanahia argitu, eta laburduren eta ikonoen eragina ortografian zenbaterainokoa den eztabaidatu. Giza eskubide- eta bake-hezkuntza zehar-lerroa landu, pertsonen arteko komunikazioari buruzko hausnarketa eginez.

- Perpaus sail batean inpertsonalak identifikatu.- Perpaus sail batean egitura pasiboa dutenak identifikatu.- Zenbait perpaus euskaratu egitura pasiborik erabili gabe.- Egitura pasiboaren erabilera desegokia ageri duten esaldiak zuzendu.- Zenbait aditz-lokuzio ahalerako adizkiekin ordezkatu.- Komunztaduraren arabera okerrak diren ahalerako adizki jakin batzuk zuzendu.- Ahalerako adizkiak dituzten orainaldiko hainbat esaldi lehenaldira bihurtu.- Perpausak osatu ahalerako Nor-nork sistemako adizkiak baliatuta.- Ahalerako zenbait aditzetarako perpausak asmatu.- Hainbat perpaus berridatzi zehaztasun handiagoko hitzak erabiliz.- Aditz polisemikoak dituzten perpaus jakin batzuk berridatzi aditz zehatzagoak baliatuta.- «a» organikodun hitzak identifikatu.- «a» organikoaren erabilera okerra ageri duten perpausak zuzendu.- «Bai euskarari» akordioa zertan den azaldu.- Albistegi bat prestatu, proposatutako urratsei jarraituz.- Txosten bateko grafikoa aztertu eta grafikoari buruzko baieztapen egiazkoak identifikatu.- Gai bati buruzko txosten bat idatzi proposatutako urratsei jarraituz.- Poema narratibo bat irakurri eta interpretatu.- Poema narratiboaren adibideak bilatu.- Aipu bibliografiko jakin batzuk idatzi.

Ebaluazio-jarduerak

- Egitura pasiboaren erabilera desegokia ageri duten zenbait perpaus berridaztea.- Perpausak osatzea ahalerako adizkiak erabiliz.- Hitz sorta batean «a» organikodunak identifikatzea.- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren zeregina azaltzea.- Bi poemaren artean narratiboa identifikatzea.- Aipu bibliografikoaren funtzioa azaltzea, eta liburu baten eta ipuin baten aipuak bereiztea.

www.edebedigital.com 26

Page 27: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

12. UNITATE DIDAKTIKOA: Irudiak, irudiak

Gutxi gorabeherako denbora: 10 ordu.Diziplinartekotasuna: Gorputz Hezkuntza. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Plastika eta Ikus-hezkuntza. Teknologia.

Helburu didaktikoak

- Perpausen sailkapena ulertzea eta perpausen arteko lotura-hizkiak aztertzea.- Hizkera sexistaren inguruko gogoeta egitea.- Komikiaren ezaugarrik behinenak zein diren jakitea eta osagaiak aztertzea.- Poema espazialak identifikatzea eta euskal literaturako hainbat laginen berri izatea.

Edukiak

Kontzeptuak, egitateak, printzipioak- Perpaus bakunak eta perpaus konposatuak.- Juntadura eta menderakuntza.- Lotura-hizkiak: juntagailuak eta menderagailuak.- Ahalerako Nor-nori-nork sistema.- Hizkera sexista.- «a» organikoaren erabilera hitz elkartuetan.- Euskararen eragileak: Hizkuntza Eskubideen Behatokia.- Kazetaritza-elkarrizketa.- Elkarrizketa eta irudi bidezko narrazioa: komikia.- Poema espaziala.- Oin-oharrak.

Prozedurak, teknikak, estrategiak, trebetasunak- Kazetaritza-elkarrizketa bat irakurtzea eta ulertzea.- Perpaus bakunak eta konposatuak bereiztea.- Juntadura eta menderakuntza bereiztea.- Juntagailuak eta menderagailuak bereiztea.- Ahalerako Nor-nori-nork sistemaren taulari behatzea eta osatzea.- Hizkera sexista agertzen duten adibideak aztertzea.- Hitz elkarketetan «a» organikoaren erabilera aztertzea.- Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren helburuak eta egitekoak laburbiltzea.- Kazetaritza-elkarrizketa egiteko pausoak zehaztea.- Komikiaren ezaugarri behinenak identifikatzea.- Poema espazialen adibideei behatzea eta ezaugarriak aztertzea.

Balioak, jarrerak, arauak- Nork bere burua ezagutzeko eta gidatzeko gaitasuna. - Jokaera eta hizkuntzaren erabilera sexisten aurrean autokritika.- Euskararen eragileak eta eragile horien egitekoak ezagutzeko jakin-mina.- Hizkuntza zuzen erabiltzeko ahalegina.- Hizkuntza, ahoz zein idatziz, egoki erabiltzeko nahia.- Talde-jardueretan parte hartzeko gogoa.- Literatura-testuak ulertzeko eta idazteko sentiberatasuna.

www.edebedigital.com 27

Page 28: IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA - Edebe · Web viewBaldintza erreal motako adizkiak baldintza hipotetiko bihurtu. Baldintzari buruzko hainbat baieztapen egia ala gezurra diren esan. Perpausetako

Ikasgelako programazioaHizkuntza eta Literatura 2 DBH

Jarduerak - Kirolari profesionalen bizimoduari buruzko iritzia eman, ahoz eta talde handian.- Kirolari bati eginiko elkarrizketa irakurri hitz ezezagunen esanahiaz jabetuz, eta testuari

buruzko galderei erantzun: ulermen orokorra, esamoldeak… Era berean, Giza eskubide- eta bake-hezkuntza zehar-lerroa landu, heziketaren garrantziaz hausnarketa eginez.

- Perpaus sail batean konposatuak identifikatu eta proposizioak azpimarratu.- Juntaduraz osatutako perpausak eta menderakuntzaz osatutakoak bereizi.- Juntagailu eta menderagailu jakin batzuk baliatuz, esaldiak asmatu.- Zenbait aditz-lokuzio ahalerako adizkiekin ordezkatu.- Komunztaduraren arabera okerrak diren ahalerako adizkiak zuzendu eta numeroa aldatu.- Ahalerako adizkiak dituzten orainaldiko hainbat perpaus lehenaldira bihurtu.- Perpausak osatu ahalerako adizkiak erabiliz.- Ahalerako zenbait adizki erabilita, perpausak asmatu.- Sexu-diskriminazioa ageri duten perpaus batzuk berridatzi.- Sexu-diskriminazioa ageri duten lanbideak zerrendatu.- Diskriminatzaileak diren zenbait atsotitz aztertu eta kontrako mezua dutenak asmatu.- Zenbait hitz elkarturen artean «a» organikoa gal dezaketenak identifikatu eta arrazoitu.- «a» organikodun zenbait hitz elkarturen idazkera okerra zuzendu.- Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren «Euskararen telefonoa» zer den azaldu.- Kazetaritza-elkarrizketa bat egin proposatutako urratsei jarraituz.- Komiki bat sortu proposatzen diren pausoei jarraituz.- Poema espazial bat irakurri, aztertu eta interpretatu.- Testu batean oin-oharretan bil daitekeen informazioa identifikatu eta oin-oharra idatzi.

Ebaluazio-jarduerak

- Perpaus sorta batean bakunak eta konposatuak bereiztea, eta konposatuak juntatuak ala mendekoak diren zehaztea.

- Perpausak osatzea ahalerako adizkiak baliatuz.- Sexu-diskriminazioa ageri duten esaldiak zuzentzea.- «a» organikodun zenbait hitz elkarturen idazkera zuzena identifikatzea.- Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren egitekoak azaltzea.- Poema espazialei buruzko hainbat baieztapenen artean egiazkoak seinalatzea.- Oin-oharren helburua eta erabilera azaltzea.

www.edebedigital.com 28