Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

23

description

Arkane-ko basotik mehatxu itzal bat zabaltzen da Errion-Thalera. Indar eta tamaina izugarrizko izaki fantastikoak esnatu egin dira... Enden itsasoaz bestaldean dago Aldenuri, eta oraindik ez daki Ibanek zer nolako borrokatan murgildu beharrean izango den. Yerrren, krilden, morghuk eta halako beste izaki askok izugarrizko bizitza fantastikoa txertatzen diote narrazioari, abenturazko tradizio onenaren ildotik. Iban Aldenurikoa da liburuko protagonista eta hamabi urteko mutiko normal bat da. Dohain berezia du hala ere, ze bere beldur atabikoak gainditu beharko ditu herria murgilduta dagoen borrokan bere lekua aurkitu baino lehen.

Transcript of Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

Page 1: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa
Page 2: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

Perzebal, 25

ALDENUR IKOATHAURROKEN BA SOA

IBAN

Page 3: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

Itzulpena:Jesus Mari Lasa

Azala eta liburuaren diseinua:Iturri

Maketazioa:Erein

Azaleko irudia:Juan Luis Landa

© J. Pérez-Foncea© EREIN. Donostia 2011ISBN: 978-84-9746-677-6

L. G.: SS-1507/11EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107

20018 DonostiaT 943 218 300 F 943 218 311

e-mail: [email protected]

Inprimatzailea: Itxaropena, S. A.Araba kalea, 45. 20800 Zarautz

T 943 835 008 F 943 130 822e-mail: [email protected]

www.itxaropena.net

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa dajabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu

edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org).

Page 4: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

ALDENUR IKOATHAURROKEN BA SOA

J. Pérez-FonceaItzulpena: Jesus Mari Lasa

IBAN

Page 5: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

AURKIBIDEA

Skerragak datoz! .................................... 9

Errion-Thal arriskuan........................ 75

Arkaneko hotza ................................ 195

Thun lurmuturretik harago ...... 279

Page 6: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

Skerragak datoz!

Page 7: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

1

Bazen behin, aspaldi, oso aspaldi, Iban Aldenurikoaizeneko mutiko bat. Hamabi urte zituen eta, izenakerakusten duen bezala, Aldenurin bizi zen. Herri kox-kor polit bat zen Aldenuri, belardiz eta mendixka ba-sodunez inguratua, Ipar aldetik izan ezik. Iparreraitsaso zabala zeukan, Enden itsasoa. Istorio asko esatenzituzten Aldenuriko marinel zaharrek Enden itsasoariburuz… baina horretaz geroago mintzatuko gara.Iban bost senidetatik zaharrena zen. Ferrio eta

Ana aita-amekin bizi zen, herrixkatik aparte samargeratzen zen etxe batean, Illunnmendira igotzekobidearen erdi paretsuan. Alaia eta langilea zen, eta la-gun asko zituen. Mutikoaren ile liso, bel-beltzakkontraste deigarria egiten zuen haren begi argi, ur-din-berdexkekin. Meharra zen eta altuxeagoa, be-harbada, bere adineko mutiko gehienak baino.Ibanen aita, Ferrio, herriko errementaria zen.

Sutegiko lanetarako, etxe ondoko erreka-uraren in-darra baliatzen zuen. Etxe handia zuten, bere ukui-luarekin, eta hantxe edukitzen zituzten etxeko bostzaldiak eta gainerako abereak.Bizimodu lasaia zen Aldenurikoa. Ez zegoen aldi

hartan gorabehera handirik, ohi baino gogorragoko

11

Page 8: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

neguren bat edo beste kenduta, orduan otsoak ager-tzen baitziren herri inguruan. Esan beharra dago,beste garai batzuetan, triskantza bortitzak jasan zi-tuztela itsasotik, kerren izeneko herri etsai gerrazalebaten azioak zirela eta. Baina urte asko ziren Aldenuriazkenekoz eraso zutela, eta ia inor ez zen haietaz oroi-tzen, salbu-eta zaharrenak, haiek gogoan baitzituzteniraganeko gertaera ospetsuak. Haietako batzuek go-zatu egiten zuten, ahal zuten guztian, antzinako ger-takariak umeei eta hain ume ez zirenei kontatzen, etahain zeukaten kontatzeko era bizia eta hunkigarrianon, aditzen zeudenei, istorio haiek denak beren la-rruan bizi izan zituztela iruditzen baitzitzaien.Udaren hondarreraino eguraldi zoragarria izaten

zen kostaldean. Eguzkia argi-errainutan galbahetuasartzen zen Illunnmendin, haritz eta pago artetik.Herriko neska-mutikoek, Filos maisuaren eskolatikirten ondoren, jolas egiten zuten urrezko urte sasoihorretan, egunaren luzea baliaturik. Aldenurikohaurren jolas maiteena ezkutaketan ibiltzea zen:irudimen pixka batekin, aise aurki zitezkeen tokiaproposak, puska batean inork ikusi gabe egotekomodukoak. Iban haritz handi baten gainera igo ohizen. Ondo baino hobeto zekien adar bakoitza nonzegoen eta bixi-bixi mugitzen zen gorakoan bezalabeherakoan. Inork ez zuen haren ezkutaleku mai-teenaren berri, eta horri esker, jolasean denborapixka bat zeramatenean, gordelekutik bizkor irteneta arerioek harrapatutako lagunak libratzen zi-tuen.

12

Page 9: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

Udaren azkeneko egun haietako batean jazo zenIbanen bizia errotik aldatuko zuen gertakari harri-garri hura…

Arratsalde erdia edo izango zen. Hain ongi ezagutzenzuen haritzaren goi adarretan gordeta zegoen Ibaneta, denbora pasa, inurri batzuen joan-etorriei jarrizien arreta. Orduantxe ohartu zen zerbait zegoela ar-bola zuloan diz-diz egiten zuena, bere ezkutalekuabaino metro batzuk beherago. Kontu handiarekinjaitsi zen eta, hutsartean besoa sorbaldaraino sartu-rik, bi behatz-punttarekin gauza hura ateratzea lortuzuen. Oso zikina zegoen eta hotza iruditu zitzaionukitzean.Eskuan zeukala, lokatza gogortua pixka bat

kendu ondoren, ikusi zuen txanpon moduko batzela, aski handia. Domina bat ere izan zitekeen, zetxulo bat baitzeukan ertzetik hurbil, lokarritik zin-tzilikatzeko bezala. Hobeto garbitu ostean, metala-ren gainean erliebean grabatutako eszena bitxiakikusi ahal izan zituen: aurkian, animalia adardunarraro bat zegoen irudikatuta, zut-zutik, inguruanugari zituen –eta bere aldean oso txikiak ziruditen–txoriak harrapatzeko edo uxatzeko jarreran; ifren-tzuan, gotorleku edo etxe almenadun moduko batikus zitekeen, eta handik beste txori aldra bat hega-tzen zen, aurkikoaren modukoa. Argi-errainu dir-daitsua jaisten zen zerutik gotorlekuraino. Dominareninguru guztian, inskripzio bat zegoen hizki guztizezezagunez idatzia.

13

Page 10: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

Iban erliebeei begira zegoen arreta handiz, irudihaien esanahia zein izan ote zitekeen pentsatuz.Hain gelditu zen txundituta eta hainbesteraino kon-tzentratua zegoen non, nola eta zergatik ez zekiela,bat-batean, airean igeri bezala gelditu baitzen, gauzahura aurkitu zuen zuloaren paretsuan, ez hain goianere… baina oso behean ere ez: hiru bat metrora lu-rretik. Egoeraz jabetzearekin batera, Ibanek kon-tzentrazioa galdu zuen eta sagar heldu bat bezalaxeerori zen lurrera. Zorionez, harizpeko belar bigunakgoxatu zion zerbait erorikoa, eta ez zuen ondorio la-rririk nozitu. Hala eta guztiz ere, altxatu zenean, on-doez antzean sentitu zen: harri eta zur zegoen. Etaez zen gutxiagorako. Noiz entzun du inork mutikobat airean igeri dagoenik? Egia zen, ala ametsa? Baote zuen zerikusirik domina bitxi horren aurkikun-tzarekin? Burua galtzen ari ote zen? Poztu ordez, osopentsakor gelditu zen, norbaiti kontatu edo ez era-baki ezinik.Sinetsi nahi zuen hura guztia bere irudimenaren

txantxa bat izan zela, baina, aldiz, erorikoaren ondo-rioz sentitzen zuen oinazea oso benetakoa zen.Burutazio bat izan zuen zalantzak uxatzeko: lehen be-zala kontzentratuko zen atzera eta horrela erakutsikozion bere buruari ez zela halakorik posible. Esan etaegin: bere baitara bildu zen eta, begiak itxirik, aireangora egin zezakeela pentsatu zuen. Hala, bere burua-ren harrigarri, igotzen hasi zen, berriro, puxika batengisan. Aurrena zentimetro batzuk, gero metro bete,metro eta erdi, bi metro…Orduan, lehenago bezala

14

Page 11: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

braust ez erortzeagatik, betiere kontzentrazioari eu-tsirik, pixkanaka jaisten hastea pentsatu zuen… etabai lortu ere: apurka jaitsiz joan zen, igoerako erritmoberetsuan.Esperimentu horren ondoren zalantza arrastorik

ez zitzaion gelditu eta berri harrigarri hura aita-ameiesatea erabaki zuen.Ferrio gizon ona zen izatez, oso txeratsua. Baina

ez zituen maite gustu txarreko adar-jotzeak. Komenizenean, bazekien seme-alabak zigortzen. Hura eza-gututa –pentsatu zuen Ibanek– ez zen zuhurra izangobere sekretua aurrena hari kontatzea.Ana, ama guztiak bezala, bihozberagoa zen

umeen bihurrikeriekin, baina izutzen errazagoa erebai, edozein gorabehera edo ustekabekoren aurrean.Horregatik, Ibani ez zitzaion samurra egiten amariesatea ere. Hala ere, garbi ikusten zuen esan beha-rra zeukala: garrantzitsuegia zen isilpean edukitzeko.Gogoeta luzeen ondoren, ideia hauxe jaio zi-

tzaion: esan ez baino, egin egingo zuen. Gertakari ha-rrigarri hura gurasoei adierazteko egokiera apropo-saren bila saiatu ordez, erakustaldia egingo zien. Bai,jauna! Erabakita zeukan: afalorduan aireratuko zen,horixe egingo zuen. Gainera, jangelaren sabaia altuaizanik, primerako agertokia izango zuen erakustaldiaegiteko.Laster zen afaltzeko ordua eta etxerantz abiatu zen,

poliki-poliki. Gogoetatsu zihoan, ez zekien zer on-dorio izango zituen egitera zihoanak guraso eta se-nideengan.

15

Page 12: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

2

–Eginda! –entzun zen, bat-batean, eta norbaitek be-sotik heldu zion Ibani. Zeharo burutik joanda zeukanezkutaketan zebilela. Nolanahi ere, jolasean segitzekogogorik ez zeukan batere. Urduri zegoen, berehalaegin beharko zuen hegan, etxeko guztien aurrean.–Ez, ni ez nabilek! –erantzun zion Ibanek Hureri,

honek baitzeukan besotik helduta–. Berandu duk etaetxera joan beharra zaukaat.–Egia, hamargarren ordua jota duk honezkero!

Gu ere bagoazak.Hurerekin batera Leirenn zetorren, haren arreba,

hamaika urtekoa, eta anaia, Anthe, zortzikoa.Bata bestearen ondoren, egun hartako jolasak utzi

eta nor bere etxera erretiratu ziren Aldenuriko neska-mutikoak. Hure, Leirenn eta Anthe Ibanekin bateraetorri ziren bide guztian, Illunnmendi gailurrean ibilibaitziren jolasean eta haiek ere mendi-hegal hartantxebizi ziren, Ferrio eta Anaren familia baino beheraxeago.–Zer gertatu zaik, Iban? Galtza guztiak belarrez zi-

kinduta dauzkak. Erori egin al haiz? –galdetu zionHurek.–Bo! Hutsa: irristatu egin nauk haritz batetik jais-

terakoan.–Ba ni etxera hola azaltzen banaiz, ohera bidaltzen

naitek batere afaldu gabe.–Joño! Ez zaidak burutik pasatu ere egin. Sartu eta

aldatzea izango diat onena inork ikusi baino lehen.

16

Page 13: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

Sekulakoa haiz, Hure –esan zion Ibanek, bizkarreantxapladak emanez–, beti esaten duk zerbait interes-garria.–Zerbait interesgarria esan al dut? Niri tentelke-

ria galanta iruditzen zaidak ba. Gosea izango duk hikhandia…–Litekeena! Dena dela, eskerrik asko abisatzeagatik.Leirenn eta Anthe isilik zeuden solasa aditzen.

Leirenn isila zen oso, eta lotsatia. Neska polita zen etagogoetatsua, eta asko miresten zuen Iban, baina ez zi-rudien hau askorik konturatzen zenik.Ibanen etxe parera iritsi zirenean, agur esan zioten

elkarri.–Agur!–Agur Iban, bihar arte! –esan zuen Leirennek ere.Ibanek, zeharo oharkabetua baitzegoen, ez zuen

erantzun ere egin. Etxean nola sartu ari zen pentsa-tzen, albait inork sentitu gabe. Aurreneko begiratuan,ez zen inor ageri ezkaratzean, eta gelara igotzeko es-kailera inguruan ere ez. Atea hotsik atera gabe itxi etabehetik gora abiatu zen, oin-puntetan. Gora iritsi ze-nean, segundo batzuetan adi egon eta, ez zela inorenhotsik aditzen segurtatu ondoren, bere gelarainokohamar metro inguruko igarobidetik abiatu zen.–Iban! –entzun zuen bat-batean atzetik. Hain

zihoan isilik eta artega, non jauzi egin baitzuen bereizena aditzean. Baina lasaitu egin zen Magge zelaikustean, bost urteko arreba. Handik pixka batera, or-dea, berriro urduritu zen: ohartu zenMagge han bal-din bazebilen, ama ere ez zela urruti izango. Pentsatu

17

Page 14: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

eta gertatu: ia arrazoitzen amaitzerako, Anaren aho-tsa entzun zuen aldameneko gelatik:–Iban, garbi itzazu eskuak, berehala afaldu behar

dugu-ta! Gaur osaba Lander da etortzekoa… Etazatoz musu ematera!Lasaitu egin zen: osaba Lander etxean baldin ba-

zen, ez zuten ohera bidaliko afaldu gabe, eta arris-kurik gabe joan zitekeen amari diosal egitera.–Banoa, ama!–Iban! Hori da kuxidadea! Jakin al liteke zertan

ibili zaren?–Ez da ezer… Erori egin naiz ezkutaketan nen-

bilela.–Tira, zoaz berehala aldatzera eta jaitsi agudo jan-

gelara!Osaba Lander gonbidatua egoteak ez zituen ezer-

tan aldatzen Ibanen asmoak: osaba Lander familia-koa zen. Pertsona batzuek izaten duten dohain horizuen hark ere: umeek asko maite zuten eta berak ereoso gustukoa zuen gaxte jendea inguruan izatea.Gaztetu egiten zen, esan ohi zuen bezala.Lander Erdaingoa (hori zuen izen osoa) Anaren

aitaren senideetan gazteena zen, eta bizi zen bakarra.Osaba Landerrek Erdaindarren etxean bizitzen segi-tzen zuen, Assen bailaran. Aldenuritik barru alderazegoen Assen, zaldiz egun erdiko bidean joanda.Ferrio eta Iban batera iritsi ziren jangelara. Denak

bildu zirenean, Ferriok mahaia bedeinkatu zuen etaAtania sartu zen erretiluan amuarrainak zekartzala,etxe ondoko errekan harrapatutakoak, hain juxtu.

18

Page 15: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

–Amuarrainak! Iufiiii…! –esan zuen Enkelek.Hamaika urte zituen eta Ibanen hurrengoa zen, Kelanaia bikiarekin batera. Denei bezala, hari ere izu-garri gustatzen zitzaizkion amuarrainak, baina, kasuhonetan, neurrigabeko poz hark bazuen beste arra-zoi bat: berak harrapatuak ziren amuarrainok.Arrantzale iaioa zen eta gozatu egiten zuen ikusteanbere lana ez zela alferrikakoa.–Enkel… –osaba Landerrek interesa erakutsi

zuen–, herorrek harrapatu al dituk? Galantak dituk,alajaina!–Ihes egin didana ikusi bazenu: hemengo hauek

baino hiru bider handiagoa bazen!–Askotxo esatea ez al da izango? –sartu zen Ferrio,

adar-joka–. Ez dut uste tamaina horretako amua-rrainik izaten denik.–Ezetz? –Enkel ttikiak bere burua defendatuz–,

ikusiko duzue bihar…–Ikusteko amorratzen nagok, Enkel –jaulki zion

osaba Landerrek–; bihar hirekin joango nauk.–Aizu, Lander: zer moduzkoa dator udazkena

Erdainen? –egin zuen galde Ferriok, gaia aldatuz.Iban aspertu egiten zen solasgai haiekin: uzta

nolakoa zetorren, eguraldiaren gorabeherak, han-he-menka lehortea ote zegoen edo euri gehiegi, edotxingorra ote zetorren, edo izotza… Zentzugabeairuditzen zitzaion egin behar zuen edo ez zuen egu-raldiaz hainbesteraino kezkatzea, ze gero, zinetan etabenetan, aurreikuspenek ez baitzuten izaten deusikustekorik errealitatearekin, edo oso gutxi. Beraz,

19

Page 16: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

egokiera onena huraxe zela pentsatu zuen jange-lako hegaldiari ekiteko. Kontzentratzen hasi zen,beldur pixka batekin ez ote zuen orain funtziona-tuko, baina, handik segundo batzuetara, bere lekuansegitzen baldin bazuen ere, lehen jarlekuaren kon-tra eusten zion grabitatearen indarrik ez zuen jadasumatzen eta, berehalaxe, arinki goratzen hasi zen.Anak ahoa zabaldu zuen semeari kargu hartzeko

aulki gainean zutik jartzeagatik, baina, sinistu ezinikdagoenaren aurpegiz, berehala itxi zuen, ikusirikhankak ez zeudela aulki gainean, baizik eta gora etagora zihoazela gorputzaren atzetik, eta gero eta go-rago jangelako mahaiaren eta afaldarren buruen gai-netik. Ordurako begirada guztiak puntu bakar baterabilduak zeuden: Ibanengana. Jangela isil-isilik geldituzen. Bat edo besteren koilarak edo sardexkak esku-tik oharkabean libratu eta, plater gainera erortzeanateratzen zuten hotsa besterik ez zen entzuten.Begirada harrituak itsatsita zituela, Iban, apur bat

harroturik, gero eta gorago zihoan, aire solemne ba-tekin, eta sabaiko habeetara arrimatzen ari zen: FerrioAldenurikoaren familia txunditua baino sei bat me-tro gorago zegoen. Orduantxe ohartu zen, bere hi-rugarren hegaldi hartan, ezker eta eskuin mugi zite-keela, eta aurrera eta atzera ere bai, hartan bizi-bizipentsatze hutsarekin.Dena oso ondo zihoan harik eta arrebatxoak,

Maggek, umeek maiz egin ohi dutena eginez, ozenkiaditzera eman zuen arte begien bistan zegoena:–Ama, Iban hegan dabil!

20

Page 17: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

Iruzkin xalo horixe aski izan zen Anaren baitan pi-latuz zihoan tentsioari gainez eragiteko: bere seme za-harrena airean ikusten zuen, sei metrotara, inon sos-tengatu gabe, ezin zuen ulertu zer gertatzen ari zen.“Jaitsi hortik oraintxe!” urduri esan eta kordea galduzuen.Iban, ama zorabiaturik ikusita, biziki kezkatu zen.

Kontzentrazioa galdu eta erortzeko zorian egon zen,baina bere burua menderatu eta aulkiaren gainera jai-tsi zen, gorakoan bezain emeki beherakoan ere.–Atania, mesedez, ekarri ezki-ur pixka bat! –es-

katu zuen Ferriok–. Esna zaitez, Ana, tira!Ana gaixoa bere onera etortzen hasi zen, lehenxe-

ago ikusitakoak aurpegian agerrarazi zion izua arteanaienatu ezinik.–Ferrio! Nik ikusi dudana ikusi al duzu?–Lasai, Ana –sartu zen tartean osaba Lander, ahots

gozo baina sendoz–. Xelebrea egingo zaizu baina osoondo dakit zer ari den gertatzen, eta Ferriok ere bai,nik uste.–Ferriok ere bai? Seguru al zaude?–Bai, halaxe nago. Eta esango dizut, gainera, oso

oker ez banago, honek baduela zerikusia nire anaiaUnkeren ikerketa fisikoekin, hau da, zure aita mai-tearekin.–Nola…? Zer esan nahi duzu zehazki?–Tira, Ana, hartzazu hau –eta Ataniak ekarritako

katilu lurruntsua hurbildu zion–, on egingo dizu. Ezarduratu orain ikusi duzunaz; gero hitz egingo duguhorretaz… Hobeto zaude?

21

Page 18: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

–Baietz uste dut. Barkatuko didazue… –esanzuen ahopean eta lotsaz bezala; eta irriño batekingehitu zuen–: ez nago ohitua nire umeak airean da-biltzala ikusten.–Niri txundigarria iruditzen zait! –esan zuen

Enkelek irmo, ahoa zabaldu gabe baitzegoen amua-rrainen etorrerak piztutako zer-esana igaro ezkero.–Niri ere bai! –gehitu zuten bateratsu Kelek,

Maggek eta Ruthek. Zazpi urteko Ruth zen bikienhurrengoa adinez.–Iban, nola ikasi duzu hori egiten? Denbora asko

behar izan al duzu? –galdetu zuen Ferriok, semeariarreta biziz begiratzen ziola.–Ez aita, gaur izan da aurreneko aldia…Nik ezer

egin gabe gertatu zait, halabehar hutsez: domina bataurkitu dut, zer ote zen aztertzen kontzentratu naizeta…–Eta hegan hasi zara lehenxeago bezala, ezta?–Bai, osaba Lander.–Ikusi al dezaket domina hori?–Bai, bai; patrikan daukat…–Joño! –esan zuen osaba Landerrek harriturik–,

jatorri thalikoa du domina honek, aro ertainekoa,inondik ere…!–Jatorri zeeer…? –egin zuten galde Kelek eta

Enkelek.–Antzina-antzinako domina da, gure herriaren

sorrerako garaietan du jatorria –esplikatu zien osabaLanderrek, domina Ibani itzulirik–. Esaidazu, Iban,beste inork ikusi al zaitu hegan?

22

Page 19: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

–Ez, osaba, ez nau inork ikusi. Zuek zarete au-rrenekoak.–Horrela behar du: estreinako hegaldiak etxeko-

entzat egin behar dira… –gehitu zuen Ferriok, lehenbaino lasaiago eta broma aire alai batekin–, bainahobe izango dugu Enkelen amuarrainei kolpe egitea,bestela hoztu egingo dira-ta. Izango da astia hegaldihauetaz jarduteko…

Amuarrainak ez ziren hoztera iritsi. Are gose han-diagoz afaltzen ari zirela, Ibanen ahalmen berriari bu-ruzko solasa, moteldu ordez, emozioz berotu zen, tti-kienen aldetik, batik-bat, jakina. Postrea helduzenerako, Anarengan ez zegoen jada lehengo urdu-ritasunaren arrastorik, eta Ibanen anai-arreben pozaneurriz gainekoa zen. Hainbesteraino non Enkel etaKel hasi baitziren proposatzen:–Goazen lorategira eta Ibanek egin dezala era-

kustaldi bat hegan!–Hori, hori! Erakustaldi bat! –erantzun zuten ba-

tera gainerako umeek eta osaba Landerrek, izugarrigozatzen baitzuen ttikien istiluarekin bat eginik.

3

Urte sasoia zela-eta, artean egun-argi zegoen orduhorietan. Ferriok eta Anak, beraz, amore eman zu-ten, eta denak lorategira irten ziren. Osaba Lander

23

Page 20: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

zen hitza ateratzen zuena eta umeek hark esandakoaerrepikatzen zuten:–Izeietara! Ea iristen den izeien puntaraino!–Seguru al zaudete ez dela arriskutsua? –egin zuen

galde Anak ahotsik goratu gabe, kezkak zeharo uxatuezinik.–Ez kezkatu, Ana. Ikusi duzu jangelan. Ez dago

arrisku izpirik –erantzun zion Landerrek zertaz ariden dakienaren tonu lasai berean–; eta, nolanahiere, komeni zaigu ikustea zer egiten duen Ibanek, au-rrerantzean zeri heldu jakin dezagun.–Izeietara!! Izeietara!! –errepikatzen zuten umeek

zarata batean.Etxe aurrean ezkerreko aldetik zeuden hiru izei

mardulez ari ziren. Denak erreguka eduki gabe, Ibankontzentratzen hasi zen eta leunkiro goratzen, haie-tako handienaren puntaraino. Pare hartara iritsi ze-nean, etxekoen aurrean bat-batean irabazi zuen pro-tagonismoak gogoberoturik, bere burua gainditunahi izan zuen arbola puntetatik gorago eginez:–Izeiak igaro ditut! Hemendik itsasoa ikusten da!

–egin zuen oihu pozez zoratzen–. Hodeiak datozostertzetik! Eta…!Ahotsa eten zitzaion bat-batean, eztarria itxi ba-

litzaio bezala. Aldameneko etxetik gizon bat zeukanbegira, bekosko beltzez. Hugo Gorkhol zen.

Hugo Gorkhol ez zen Aldenurin jaioa. Hogei baturte izango ziren itsasotik heldu zela, baina orain-dik kostata mintzatzen zen aldeneraz, Aldenuriko

24

Page 21: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

hizkuntzan. Entzuten zitzaion aldi bakanetan, arrotzdoinu nabarmenez hitz egiten zuen. Jatorriz ke-rrena zela zioten batzuek, baina inork ez zekien se-guru. Herrira iritsi eta bertan bizitzen geratu zenean,fardeltzar batean zekartzan tresna eta arropekin ba-tera, eskualdean ohikoak ez ziren armak ere bazituenberekin: besteak beste, kasko bat, alde banatan ze-zen-adar galantak zituena. Herritarren artean zer-esana jarri zuen bizilagun berriak, eta tipo bitxi etakontuz ibili beharrekoaren fama irabazi zuen.Kerren jatorriari buruzko susmoak, arma arrotz

haien mehatxuak –beti ateratzen ziren hizpidera jen-dea Gorkholi buruz berriketan hasten zenean–, ha-ren itxura higuingarriak eta sekula argitu ez ziren go-rabehera ilun batzuetan nahastua egon zen usteakgiro fidagaitza piztu zuten herrian haren kontra.Saiakera formal bat ere izan zen Gorkhol herritik kan-pora bidaltzeko. Ferriok hitz egin zuen batzar hartan–ez gainerakoek baino arrazoi hobeak zituelako har-taz fidatzeko, baizik-eta bidegabea iruditzen zitzaiolakoinor zurrumurru hutsengatik erbesteratzea–, eta lortuzuen Gorkholi bizitzen uztea Ferrioren sutegiaren hu-rrengo etxean.Ordutik aurrera, Hugo Gorkholek ez zuen herrian

inorekin traturik izan, ezta Ferriorekin ere. Sekula ezzion errementariari eskerrik eman batzarrean aldeatera zitzaiolako. Are gehiago, bazirudien begitanhartu zuela, une hartatik aurrera.Inork ez zekien nola ateratzen zuen bizimodua

Gorkholek. Tarteka egonaldi luzeak egiten zituen

25

Page 22: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

kanpoan, baina ezin jakin nondik norakoak zirenmaiz egin ohi zituen txango haiek. Haietako bateanemakume arrotz batekin ezkondu zen, eta harekinazaldu zen herrira. Elgga zuen izena. Hura ere ez zenetxetik ateratzen eta haren izaera guztiz ezezaguna zenAldenurin. Ana saiatu zen ongi-etorri adeitsua egiteniritsi berriari, baina Elggak etxetik kanpora bidalizuen, oso zakar. Gorkholen umeak ez ziren eskolarajoaten, eta jolasean ere ez ziren ibiltzen Aldenurikobeste neska-mutikoekin.Horrela bada, Gorkholdarrak misterio bat ziren

eta ia aparteko mundu bat Aldenuriren erdian.Ez da harritzekoa, hortaz, Ibanen begiradak Hugo

Gorkholenarekin bat egitean, halako higuin bat sen-titzea, inguruan zeukan jai giroarekin nekez uztartzenzena. Begi haien hoztasun izoztuak arnasa eteterainoerasan zion.Ana –Landerren hitz lasaigarriak gorabehera, ez

baitzen gehiegi lasaitu– berehala ohartu zen.–Zer duzu, Iban?–Ezer ez, ama! Banoa behera!–Zergatik jarri duzu aurpegi hori?Iban, Gorkhol artean begira zeukala sentiturik,

gorritu egin zen eta ez zuen ezer erantzun.Beheraxeago jaitsi eta auzoko gizonaren begirada lo-tsagabetik libratu zenean, aitortu zuen, ia ahopean:–Gorkhol ikusi dut.–Gorkhol? Zein baina? –egin zion galde Ferriok.–Aita.–Zerbait esan al dizu?

26

Page 23: Iban Aldenurikoa - Thaurroken basoa

–Ez, baina beldurtu egin nau begiradarekin…–Mesedez, Iban! Ez didazu esango auzoko begi-

luzeek beldurtu egiten zaituztela, ezta? –sartu zenosaba Lander, kontuari garrantzia kendu nahirik.Baina, egia esateko, gorabehera horrek, huskeria

bazirudien ere, berritu egin zuen bai harengan eta baiFerrio eta Anarengan, auzoko gizon bitxi hark sor-tzen zien kezka…

4

Ghulden Fenndordun hogeita hamabost urteko gi-zon handi eta sendoa zen. Gaztain kolore argiko ileazuen eta bizar gorrizta. Begi arreak zituen, sakon be-giratzen zutenak. Hain zeukan lodia ahotsa non pu-tzu-zuloren batetik zetorrela baitzirudien, eta eza-gutzen ez zuena ikaratu bezala egiten zen. Personaalaia zen, ordea, eta umore finekoa, nahiz-eta bere bi-zitzan zenbait ezbehar gogor nozitzea suertatu zi-tzaion. Ezkondu eta urtebetera, emaztea galdu zuen,Irian, mutiko jaioberri bat uzten ziolarik, orain ha-mabi urte zituena. Astuur zuen izena, eta amaren-gandik zetorkion ile horia. Gainerakoan, bizarra go-rabehera, aitaren kopia txiki bat zen.Ghulden gogotik saiatu zen semea ez zedin hazi

mundutik aparte, eta horregatik joan ohi ziren sarriEekklo eta Uross auzo herrietara. Semea noizbaithara bidaltzea pentsatua zeukan, bolada baterako,

27