hizkuntzak enpresetan Industria eleanitza: lehiarako ... · eta euskara ezkutatzea. Sukaldari...

5
-TERMOMETROA - Hizkuntza-kudeaketa enpresan izeneko mintegia, Elgoibarko (Gipuzkoa) Erreminta Makina Institutuak (IMH) antolatuta. Hamabost hitzaldi eta mahai- ingurua. Enpresa- hizkuntza bikotea ari da mugitzen, nahiz eta oraindik, nahi baino gutxiago gerturatu enpresa eragileak. hizkuntzak enpresetan MINTEGIA BUKATUTA, tripa zorriak genituela, mokadu goxoa eskaini zigun IMHk Makina Erremintaren Museoan. Partehartzaileok antola- tzaileei mintegiaz gure iritzia ema- teko aukera izan genuen. Batek baino gehiagok hala adierazi genien: hitzaldi gehiegi, edo labu- rregiak behinik behin. Antolatzai- leetako baten erantzuna: ados, asko eta laburrak jartzen ditugu enpresa- ria dugulako buruan, lanpetuta dau- dela diotelako eta egun osoko min- tegia ez luketelako egingo. Enpresa erakarri nahi dugu eta asko kosta- tzen zaigu. Enpresarekin baino hizkuntzare- kin lotura zuzena zuen jende gehia- go zegoen, egia. Dena dela, ale poli- tak izan ziren. Batek baino gehiagok nabarmendu zuen Adegiko presi- dentea hara joan izana, lehen aldiz zegoen horrelako gune batean. Han zen baita ere Zamudioko ITP enpresako Giza Baliabideen zuzen- daria, eta Xabier Erize Nafarroako Kutxaren ordezkari gisa, CAN eus- kararik gabe irudikatzen ez zuela. Fagor Etxetresna Elektrikoak Hamabost hitzaldietan enpresetako hizkuntza plangintza bat baino gehiago azaldu ziren. Horietako bat Abel Irizar Emun-eko hizkuntza aholkulariak aurkeztutakoa: Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperati- ba Elkarteko plana. Xehetasunak kontatu baino lehen azaldu zuen nola hizkuntzen garapen iraunko- rrean sinesten duen, hori guztia enpresen nazioartekotzeari lotuta. Zer da hizkuntzen garapen iraun- korra? Bada, ekologia enpresetara eramatea nolabait. Alegia, mundu- ko espezieek ekosistema orekatua bilatzen duten bezala, hizkuntzek ekosistema soziolinguistikoa behar dute. Ikuspegi ekosistemikoaren arabera aniztasuna ona da, beraz, hizkuntza aniztasuna ona da. Hiz- kuntza guztien arteko oreka bilatu behar da, handiak eta txikiak direla tartean. Nola lortzen da oreka inge- lesa edo gaztelania bezalako, eta euskara bezalako hizkuntzen artean? Menpeko hizkuntzei fun- tzio esklusiboak emanez. Hau da, gure kasuan euskaraz egin litekeen guztia euskaraz egingo genuke eta gainerako esparruak utzi funtzio globalagoetarako. Enpresak, gizarte erantzukizunaren ikuspegitik, neu- rri ekologikoak hartzen baditu zer- Ezkerretik eskuinera: Joxean Egaña, Antton Aranburu, Andoni Cendoya, Estibaliz Alkorta, Igor Calzada, Mikel Irizar, Xabier Erize, Miquel Strubell, Jiri Nekvapil, Mertxe Mujika eta Jon Peli Uriguen. IMH 41 2009KO AZAROAREN 8A Industria eleanitza: lehiarako ezinbestekoa Onintza Irureta

Transcript of hizkuntzak enpresetan Industria eleanitza: lehiarako ... · eta euskara ezkutatzea. Sukaldari...

Page 1: hizkuntzak enpresetan Industria eleanitza: lehiarako ... · eta euskara ezkutatzea. Sukaldari euskaldunek ez dute euskaldunak direla ezkutatzen. Kutxak liburu bat argitaratu eta bezeroen

- T E R M O M E T R O A -

Hizkuntza-kudeaketaenpresan izenekomintegia, Elgoibarko(Gipuzkoa) ErremintaMakina Institutuak (IMH)antolatuta. Hamabosthitzaldi eta mahai-ingurua. Enpresa-hizkuntza bikotea ari damugitzen, nahiz etaoraindik, nahi bainogutxiago gerturatuenpresa eragileak.

hizkuntzak enpresetan

MINTEGIA BUKATUTA, tripa zorriakgenituela, mokadu goxoa eskainizigun IMHk Makina ErremintarenMuseoan. Partehartzaileok antola-tzaileei mintegiaz gure iritzia ema-teko aukera izan genuen. Batekbaino gehiagok hala adierazigenien: hitzaldi gehiegi, edo labu-rregiak behinik behin. Antolatzai-leetako baten erantzuna: ados, askoeta laburrak jartzen ditugu enpresa-ria dugulako buruan, lanpetuta dau-dela diotelako eta egun osoko min-tegia ez luketelako egingo. Enpresaerakarri nahi dugu eta asko kosta-tzen zaigu.

Enpresarekin baino hizkuntzare-kin lotura zuzena zuen jende gehia-go zegoen, egia. Dena dela, ale poli-tak izan ziren. Batek baino gehiagoknabarmendu zuen Adegiko presi-

dentea hara joan izana, lehen aldizzegoen horrelako gune batean. Hanzen baita ere Zamudioko ITPenpresako Giza Baliabideen zuzen-daria, eta Xabier Erize NafarroakoKutxaren ordezkari gisa, CAN eus-kararik gabe irudikatzen ez zuela.

Fagor Etxetresna ElektrikoakHamabost hitzaldietan enpresetakohizkuntza plangintza bat bainogehiago azaldu ziren. Horietako batAbel Irizar Emun-eko hizkuntzaaholkulariak aurkeztutakoa: FagorEtxetresna Elektrikoak Kooperati-ba Elkarteko plana. Xehetasunakkontatu baino lehen azaldu zuennola hizkuntzen garapen iraunko-rrean sinesten duen, hori guztiaenpresen nazioartekotzeari lotuta.Zer da hizkuntzen garapen iraun-

korra? Bada, ekologia enpresetaraeramatea nolabait. Alegia, mundu-ko espezieek ekosistema orekatuabilatzen duten bezala, hizkuntzekekosistema soziolinguistikoa behardute. Ikuspegi ekosistemikoarenarabera aniztasuna ona da, beraz,hizkuntza aniztasuna ona da. Hiz-kuntza guztien arteko oreka bilatubehar da, handiak eta txikiak direlatartean. Nola lortzen da oreka inge-lesa edo gaztelania bezalako, etaeuskara bezalako hizkuntzenartean? Menpeko hizkuntzei fun-tzio esklusiboak emanez. Hau da,gure kasuan euskaraz egin litekeenguztia euskaraz egingo genuke etagainerako esparruak utzi funtzioglobalagoetarako. Enpresak, gizarteerantzukizunaren ikuspegitik, neu-rri ekologikoak hartzen baditu zer-

Ezkerretik eskuinera: Joxean Egaña, Antton Aranburu, Andoni Cendoya,Estibaliz Alkorta, Igor Calzada, Mikel Irizar, Xabier Erize, Miquel Strubell,

Jiri Nekvapil, Mertxe Mujika eta Jon Peli Uriguen.

IMH

412009KO AZAROAREN 8A

Industria eleanitza: lehiarako ezinbestekoa

Onintza Irureta

Page 2: hizkuntzak enpresetan Industria eleanitza: lehiarako ... · eta euskara ezkutatzea. Sukaldari euskaldunek ez dute euskaldunak direla ezkutatzen. Kutxak liburu bat argitaratu eta bezeroen

kuntza nagusiak zortzi ziren, estatuhizkuntzak. Bederatzi hizkuntzatanfuntzio defizita atzeman zuten. Bosthizkuntzek funtzio gehiegi betetzenzituztela ondorioztatu zuten: gazte-lania, ingelesa, frantsesa, italiera etatxinera. Kontuan hartzeko sei hiz-kuntza zerrendatu zituzten: euskara,lonbardera, arabiera, marokoarra,

amazigh eta wu. Hizkuntza erreali-tatea ikertuta hainbat jarraibideabiarazi zuten. Horietako batekplanten arteko hizkuntza harremanazehazten du. Planta baten barruanlekuan lekuko hizkuntza, hizkuntzagutxitua lehenetsiko da. Bi plantenarteko harremanetan lekuan lekukoestatu hizkuntzei funtzio gehiagoemango zaizkie, ingelesa baztertuz.Adibidez, Euskal Herriko eta Polo-niako planten artean dokumentufinkoak euskaraz eta polonierazegongo dira eta ahozko komunika-

- T E R M O M E T R O A -- T E R M O M E T R O A -

gatik ez hizkuntzarekin? Hizkun-tzen garapen iraunkorra ona daenpresarentzat, langileentzat etahizkuntzarentzat.

Europako 29 estatutan, 2.000enpresa esportatzailetan, egindakoikerketaren berri eman zigun Iriza-rrek. Hizkuntzak ez jakiteak Euro-pako ekonomian duen eraginaazter tu zuten. Enpresen %11kaitortu zuen negozio aukerak galduzituztela oztopo soziokulturalenga-tik, enpresa erdiek ez zeukaten hiz-kuntza estrategiarik eta hizkuntzakudeaketaren gaian gaizkien ager-tzen ziren enpresak britainiarrakziren. Azken horiek elebakarrakziren eta merkatu berrien aurrean(Txina, Errusia, Brasil...) arazoakzituzten.

Plantaz plantaFagor Etxetresna Elektrikoakenpresak Euskal Herrian, Marokon,Polonian, Frantzian eta Txinan dituplantak. Hamabi hizkuntza dituzteidentifikatuta: euskara, gaztelania,ingelesa, poloniera, frantsesa, italie-ra, lonbardera, arabiera, marokoa-rra, amazigh, txinera eta wu. Hiz-

zioa gaztelaniaz edo polonierazegingo da. Hiru edo planta gehiago-ren arteko harremanetan ingelesaerabiliko da.

Beste batzuk ere berdin dabiltzaBertako enpresetako esperientziakizan ziren gehienak mintegian,baina Jiri Nekvapil txekiarrak hangoadibide bat ekarri zuen. Enpresakegoitza nagusia Alemanian du etaadarrak munduan zehar. Txekiakoadarreko hizkuntza errealitatea ger-turatu zigun. 2.182 langileak txekia-rrak, eslovakiarrak eta poloniarrakdira, besteak beste. LINEE proiek-tuaren (Hizkuntza KudeaketaEuropa Erdialdeko enpresa multi-nazionaletan) arduradunak azalduzuen nola nekez altxatzen duenburua txekierak alemanaren etaingelesaren aurrean. Gogoratudezagun txekierak 12 milioi hiztundituela eta hizkuntza ofiziala delaTxekian.

Mintegian Internet bidez partehartu zuen batek halako zerbait ida-tzi zuen: zein bitxia egiten den txe-kiarren hitzetan entzutea guri gerta-tzen zaigun gauza bera.

42 2009KO AZAROAREN 8A

Mahai-inguruan jende asko bilduzen. Hasi Andoni Cendoya ITPkoZamudioko enpresako Baliabi-deen zuzendaritik eta Jirí NekvapilPragako Charles Universityko ira-kasle eta ikerlariraino (ikus aurre-ko orriko argazkia). Puntua AnttonAranburu moderatzaileak jarrizuen: Zein balio komertzial du eus-karak?

Hara entzunen puzzlea:3 Igor Calzada (Hizkuntza Politika-rako Sailburuordetzaren Koordina-zio zuzendaria): Enpresa barruanari gara lantzen balio hori, bainakanpora ez. IKEAk suedierarekinegiten duena adibidez, ez duguegiten. Tokion Ternua marka ikusinuen eta dardara eragin zidan.

3 Mikel Irizar (Kutxako HizkuntzaPlangintzaren arduraduna): Ezgara euskarari buruz ari, eleanizta-sunaz baizik.

3 Andoni Cendoya (ZamudiokoITPko Giza Baliabideen zuzenda-ria): Kanpora begira euskarak ezdu balio komertzialik, txinerak etabestelako hizkuntzek bai. Euska-rak balio erantsia du bertako beze-roarentzat eta enpresako langi-leentzat. Nik hala uste dut, bainanire lankideek? Zamudioko ITPn%10 da euskalduna.

3 Mikel Irizar: Uste dugu balioerantsia dela gaztelaniaz egiteaeta euskara ezkutatzea. Sukaldarieuskaldunek ez dute euskaldunakdirela ezkutatzen. Kutxak liburubat argitaratu eta bezeroenartean banatu behar zuen. Lauhizkuntzetan (euskara, katalana,galegoa eta gaztelania) egingenuen. Urte batzuk lehenagobestela egingo genuen, bata gaz-telaniaz Madrila bidaltzeko etabesteak elebitan.

3 Miquel Strubell (LinguamonEleaniztasunaren Katedra): Sui-tzan batez besteko soldata ikertuzuten langileek zekizkiten hizkun-tza kopuruaren arabera. Elebidu-nek elebakarrek baino soldatahobea zuten, hirueledunek elebi-dunek baino hobea, laueledunekhirueledunek baino hobea... Kata-lanarekin tankerako zerbait gerta-tzen da, ahoz eta idatziz zenbateta gehiago menperatu orduaneta soldata hobea.

3 Xabier Erize (Nafarroako Kutxa-ko Berrikuntza eta EstrategiarenGarapena): Balio monetarioa tan-giblea da eta badira beste balioasko intangibleak direnak. Gureerronka da balio horiek ikustaraz-tea. Adibidez, enpresaren literatu-ran hizkuntza kokatu behar dugu,intangiblea tangible bihurtu behardugu.

Euskararen balio komertzialaz

H i z k u n t z a k e n p r e s e t a n

Enpresen %11k aitortuzuen negozio aukerakgaldu zituztela oztoposoziokulturalengatik

Page 3: hizkuntzak enpresetan Industria eleanitza: lehiarako ... · eta euskara ezkutatzea. Sukaldari euskaldunek ez dute euskaldunak direla ezkutatzen. Kutxak liburu bat argitaratu eta bezeroen

- T E R M O M E T R O A -H i z k u n t z a k e n p r e s e t a n

itzulpenaren gaiak hautsakharrotu zituen ikastaroan. Aran-barrik aitortu zuen ia beti gazte-laniazkoari euskarazkoa egitenibiltzen direla eta ez dela batereerraza, itzulpen soilak ez duelakoaskorako balio. Esate baterako,nola eman euskaraz “Vale no es lomismo que ya te vale”?. Gaztela-niazko mezua sortu duenak pata-ta beroa jarri du itzultzaileeneskuetan. Beste adibide batekageriagoan jarri zuen itzulpena-ren arduraren gaia. Sarean parra-

parra zabalduden “ehiztaria”atera zuenmahai gainerapartehartzailebatek. Hau da,arropa denda

batean “cazadora” hitzaren itzul-pen gisa agertu da “ehiztaria”.Irribarrea sumatu zitzaigungehienoi, baina parte-hartzaileaksegituan esan zuen: “Denokbarre egiten dugu ‘ehiztaria’hitza ikusita, baina guk nola itzu-liko genuke?”. Parte-hartzailea-ren bigarren galdera: “Nor da‘cazadora’ euskaraz ematearenarduraduna? Itzultzailea? Nolaitzuli ‘Just do it’ esamoldea? Mezukulturala osatu du, hizkuntzarilotua, hobeto esan, batzuetanhizkuntzari iltzatua”.

Izaskun Aranbarrik bezeropribatua eta publikoa bereizi

Patata beroa itzultzaileentzatNazioarteko enpresen esperien-tziak ez ezik bertakoenak ereentzun ahal izan genituen.Horietako bat Bilboko Doblesentido komunikazio agentziaizan zen. Agentzia horrek euska-raz eta gaztelaniaz egiten du lan.Izaskun Aranbarri enpresakokideak azaldu zigunez, beraienapustua elebidun izatea da. Tes-tuingurua azaltzeko adibide batjarri zigun: Bizkaiko komunika-zio agentzien elkarteak argitara-tzen duen LaRevistak enpre-sei eskatu zieniragarki bategiteko eurenburua promo-zionatuz. 49gaztelaniaz egin zituzten eta biele bitan. Aranbarrik hainbat ele-mentu nabarmendu zituen hiz-kuntzen kudeaketa azaltzeko.Bata: gauza bat da lana ondo egi-tea eta bestea da balio erantsiaematea. Esate baterako, urariburuz egindako iragarki bateanAxularren pasarte bat jarri zuten.Bigarrena: hizkuntza bateanbaino gehiagotan lan egiteakesan nahi du hizkuntza horiekoso ondo menperatu behar dire-la. Aipatu zuen, adibidez, ingele-sa edo alemana jatorrizko hiz-kuntza duen norbait lan taldeanizatearen abantaila. Hirugarrena:

432009KO AZAROAREN 8A

“Denok barre egiten dugu’ehiztaria’ hitza ikusita,baina guk nola itzuliko

genuke?”

ITP (Industria de Turbopropulsores) enpresako Giza Baliabideen zuzendariAndoni Cendoya, lantokiko esperientzia kontatzen.

IMH

Page 4: hizkuntzak enpresetan Industria eleanitza: lehiarako ... · eta euskara ezkutatzea. Sukaldari euskaldunek ez dute euskaldunak direla ezkutatzen. Kutxak liburu bat argitaratu eta bezeroen

- T E R M O M E T R O A -- T E R M O M E T R O A -

44 2009KO AZAROAREN 8A

H i z k u n t z a k e n p r e s e t a n

rua ondokoa zen: euskara zekitenekidatzizko oharrak (paperekoak etae-postak) euskara hutsean jasotzeaeta elebakarrek euskaraz eta gaztela-niaz jasotzea. Kontseilu Errekto-reak onartu egin zuen proposamenaeta egitasmoa martxan jarri zuten.Hasteko, langileen euskara mailaaztertu zuten eta ondoren bi taldesortu zituzten. Batzuek euskarahutsean jasoko zuten informazioaeta besteek ele bitan. Baina nolajarriko zuten abian egitasmoa, langi-leei ohartarazi gabe?, ohartarazita?Euskaldunei aukera emango alzitzaien informazioa ele bitan har-tzeko? Azkenean denei mezu oro-kor bat bidali zitzaien komunikazio-rako bide berria jakinaraziz eta argiutzi zitzaien taldez aldatzeko aukeraizango zutela. Jarritako irizpideak

zituen. Bezero partikula-rrek publizitatea gaztela-niaz egiteko eskatzendute eta horrelakoetanDoble sentido agentziabera ibiltzen da ele bitanegitearen onurak azal-tzen. Erakunde publiko-ek berriz, bi hizkuntze-tan eskatzen dute, bainagaztelaniazkoa ematendiete komunikazio agen-tziei. Patata beroa itzul-tzaileek dute, ea nolaitzultzen/ematen duteneuskaraz gaztelaniaz sor-tua.

Inork galdetu ezbazuen ere Aranbarrikaurrea hartu eta zera esanzuen: “Ez zarete ausartu-ko galdetzen, baina bada-kit buruan hauxe duzuela: ‘Zer delaeta dauka agentziak izena gaztela-niaz?’ Bada agentzia sortu zeneanizen hori hartu zuelako. Euskaralanean txertatzearen kontua geroa-go etorri zen, zuzendaritzak halaerabaki zuelako. Markak enpresamunduan duen garrantzia kontuanhartuta izena ez aldatzea erabakigenuen”.

Euskara hutsez eta ele bitanFagor Arrasate Kooperatibak 500langile ditu Arrasaten, Markinan,Donostian eta Txinan. %80k euska-ra badaki, gazteak alfabetatuak diraeta helduak berriz ez. Hamaika urtedira euskara planak abian direlakooperatiban. 2005ean euskarabatzordeak proposamen bat eginzion Kontseilu Errektoreari. Helbu-

betetzen ez zirenera-ko akuilu taldeaprest izaten zenzegokionari gogora-razteko lan prozedu-ra zein zen. Internetbidezko komunika-zioan baino zailta-sun gehiago aurkituzuten nominekin.Nominarekin baterahainbatetan bestela-ko oharrak banatzendituzte eta hizkuntzairizpideak manten-tzean nekezagoazen. Langile batenborondateari eskernomina guztiekin bitalde egiten dira etahorrela, bestelakooharrak euskara

hutsez eta ele bitan banatzen dira.Egitasmoa azaldu zuen Elias

Zumaldek balorazioa egin zuen.Baikortzat jo zituen honako ele-mentuak: komunikatzeko moduhori laneko gestio sisteman txertatuizana, arduradunek sistema bete-tzea, sistema betetzen ez denerakoakuilu taldea egotea eta langileektalde batetik bestera igarotzekoaukera izatea. Zumaldek nabarmen-du zuen lau bat langilek baino ezzutela eskatu euskara hutsekotik ele-bikora pasatzea. Ondorio ezkorrenartean ondokoak aipatzekoak: lanbikoitza egin beharra, batzuek siste-ma ez errespetatzea, nominarekinbanatutako oharrak prestatzeko landezente egin beharra eta alfabetatu-gabekoak ulertzeko zailtasunak iza-tea batzuetan. n

Lehen planoko biak bideo streaming-az arduratzen ari dira,Internetez zuzenean galderak egiteko aukera izan baitzen.

IMH

Page 5: hizkuntzak enpresetan Industria eleanitza: lehiarako ... · eta euskara ezkutatzea. Sukaldari euskaldunek ez dute euskaldunak direla ezkutatzen. Kutxak liburu bat argitaratu eta bezeroen

- T E R M O M E T R O A -H i z k u n t z a k e n p r e s e t a n

452009KO AZAROAREN 8A

Elgoibarren bada Txarriduna ize-neko taberna bat, aro modernoe-tan eraikina berritu eta hotela erebihurtu dena. Txarriduna harre-manetarako leku garrantzitsuaizan da Elgoibarren, instituzio bat.Gaur egun berdin-berdin ikusikodituzu bertan gaztagile sarituakzein itxura exotikoko tratulariak.Elgoibar kapaza da erakartzekonola bertako jendea, hala mundu-ko enpresariak.

Inori txarriduna deitzea abe-rats izatearen pareko zen garaikoabegikortasuna topatu genuen30+10 mintegian, Txarridunahoteletik gertu dagoen ErremintaMakina Institutuan. Urtero beza-la, hizkuntz industriaren azokaizateko borondatea duen jardu-naldian programa interesgarriaantolatu zuten IMHkoek. 250lagun bildu ginen bertan, 70aurrez aurre, gainontzeko 180akmodu birtualean bideo streamin-gari esker.

Birtualtasuna eta eleaniztasu-na edozein azokatan eros litez-keen garai honetan, nik inpresiobat eta lan-lerro bat ditut irakur-learekin partekatzeko:

Uste dut “dena edo ezer ez”dinamikan erortzen garela sarri,birtualtasuna erreala denarenantonimoa zen garaietara egitendugula atzera. Inpresioa dut terre-noaren gainean lanean dabilenaholkularitza-enpresei ez zaielabehar beste aitortzen beren ekin-tzailetasuna, berrikuntza, arinta-suna, sormena eta abar, gauregungo lehengaiak. Zer hobetuabadute, jakina, baina etxekointxaurrek know-how handiametatu dute.

Beharbada intxaurrek Txarri-duna hotelaren modukoetara joa-teko maleta berria beharko duteedota errezeta berrietarako lehen-gai bezala erabiliko dituen sukal-dari sortzaile ahaltsua. Eraberean, ikusi beharko lukete mer-katu berriak zabaltzen zaizkiela

etorkizunean, hots, bere bisioanaurrera egiteko aukera berriak etaberen burua prestatu beharkolukete eleaniztasunaren kudeake-tan aitzindari izateko. Hezkuntzaarloan dugu eredua.

Horretarako, sakondu eginbeharko da sektorearen klusteri-zazio prozesuetan, harreman

iraunkorrak landu beharko diranazioarteko sareetan, komunika-zio eta publizitatean gehiagoerein beharko da eta gaitasuneleanitzetan espezialdutako tek-nikariak beharko dira enpresetan.Arlo horretan ez ditugu lehiakideizango ingelesa ama-hizkuntzadutenak, beraiek baitira (Euro-pean Commision, 2006 ) Europa-ko elebakar kopururik handienadutenak (%66 Irlandan, %62 Bri-tainia Handian). Ez eta gertuago-ko frantses zein gaztelaniadunak(%56). Bai, ordea, katalanak.

Miquel Strubell katalan-brita-niarrak ELAN-CAT ikerlerroa azal-du zuen Elgoibarko mintegian.Linguamon katedratik bultzatzenari diren lan-lerro honetan Step-han Haugen irakaslearen lanakdituzte abiaburu. Haugen azter-tzen ari da zein ondorio ekonomi-ko dituen enpresen elebakartasu-nak. Alegia, nola neur litezkeenparametro ekonomikoetan trebe-tasun eleanitzen gabeziak. Kata-lanek berezko hizkuntza integratudute langintza horretan. Beraz,Kataluniako enpresek eleanizta-sunaren kudeaketa egokiarekinzein abantaila izan ditzaketenaztertzen ari dira edo beste erabatera esanda, zein mehatxudituzten eleanitzak ez izateagatik.

Krisi garai hauetan lan-lerrointeresgarria iruditzen zait euskaraesparru sozioekonomikoan nor-maltzeari begira, aukera bat, bainaargi izanik saltsa bertako intxaurre-kin egin behar dugula. Intxaurhoriei horretarako gaitasuna aitor-tu behar zaie, industria izaera.Diru-laguntzez baino inbertsioezhitz egingo bagenu? Ea Elgoibarkoazokak laguntzen duen. Adegirenpresentzia ez da hasiera txarra.San Martin, bierrak bierra eragin.

Nekane Goikoetxea

Txarridunaren kontuak

Doble Sentido komunikazio agentziako Izaskun Aranbarri eurenjardunaren berri ematen.

Diru-laguntzez bainoinbertsioez hitz egingobagenu? Ea Elgoibarko

azokak laguntzen duen.Adegiren presentzia ez

da hasiera txarra

IMH