Hitzen ordena power

21
HITZEN ORDENA Andoni Duoandikoetxea

Transcript of Hitzen ordena power

Page 1: Hitzen ordena power

HITZEN ORDENA

Andoni Duoandikoetxea

Page 2: Hitzen ordena power

GALDEGAIA Phi izena XX. mendearen hasieran eman

zitzaion urrezko zenbakiari Fidias eskultore greziarraren omenez.

XX. mendearen hasieran Phi izena eman zitzaion urrezko zenbakiari Fidias eskultore greziarraren omenez.

XX. mendearen hasieran urrezko zenbakiari Fidias eskultore greziarraren omenez eman zitzaion Phi izena.

Page 3: Hitzen ordena power

GALDEGAIA Phi izena XX. mendearen hasieran eman

zitzaion urrezko zenbakiari Fidias eskultore greziarraren omenez.

Noiz eman zitzaion phi izena? XX. mendearen hasieran Phi izena eman

zitzaion urrezko zenbakiari Fidias eskultore greziarraren omenez.

Zer izen eman zitzaion? XX. mendearen hasieran urrezko zenbakiari

Fidias eskultore greziarraren omenez eman zitzaion Phi izena.

Zer dela-eta eman zitzaion izen hori?

Page 4: Hitzen ordena power

1. AHOLKUA: Galdegaia + Aditza

Miren Londresera joan zen udaberrian.

↓ Miren Londresera joan zen

udaberrian.

↓ Miren Londresera joan zen

udaberrian.

Page 5: Hitzen ordena power

Gaztelaniaz… Perdona, bonita, pero Lucas me quería a mí.

↓ Perdona, bonita, pero Lucas me quería a mí.Barkatu, moñoña, baina Lucasek ni maite ninduen.

↓ Perdona, bonita, pero a mí me quería Lucas.Barkatu, moñoña, baina Lucasek maite ninduen ni.

Page 6: Hitzen ordena power

2. AHOLKUA:Eman lehenbailehen

aditza Etorkinak oraindik penintsulara gaizkileak

izango balira bezala sartzen dira.

↓ Etorkinak oraindik gaizkileak izango balira

bezala sartzen dira penintsulara.

↓ Oraindik gaizkileak izango balira bezala

sartzen dira etorkinak penintsulara.

Page 7: Hitzen ordena power

EMAN LEHENBAILEHEN ADITZA

Aditza euskaraz edo beste edozein hizkuntzatan amaieran nekez joango da.

↓ Aditza euskaraz edo beste edozein

hizkuntzatan nekez joango da amaieran.

↓ Euskaraz edo beste edozein hizkuntzatan

nekez joango da aditza amaieran.

Page 8: Hitzen ordena power

Arazo bat Aitak ganbaran patata guztiak usteldu direla

esan dit.

EMAN LEHENBAILEHEN ADITZA???

Aitak esan dit ganbaran patata guztiak usteldu direla.

GALDEGAIA + ADITZA???

Page 9: Hitzen ordena power

3. AHOLKUA:Kokatu subjektua eta aditza

ahalik eta hurbilen elkarrengandik

Aitak ganbaran patata guztiak usteldu direla esan dit.

Aitak esan dit ganbaran patata guztiak usteldu direla.

Ganbaran patata guztiak usteldu direla esan dit aitak.

Page 10: Hitzen ordena power

Noiz aurreratu aditza? Aditz deklaratiboekin:

jakin, irakurri, esan, adierazi, aditzera eman, pentsatu, azaldu, iruditu, ageri izan, ikusi, aitortu, erabaki, uste izan, ohartu, galdetu, erakutsi, kontuan hartu, jakinarazi...

Zenbait esapidetan:aski da, goiz da, nahikoa da, egia da, bistan da, (gauza) jakina da, denok dakigu, litekeena da, baliteke, aski da, argi dago, bistan dago, agerian dago, harritzekoa da, badirudi, badakigu..

Page 11: Hitzen ordena power

Adibideak Atzo, oso liburu polit bat irakurri nuen.Baina… Irakurri dut Berrian Bernardo Atxagari

emango diotela Nobel Saria.

Hainbat hegazti ikusten dira Bilboko itsasadarrean: ubarroiak, lertxunak, kaioak…

Baina… Ikusi dut nola egiten dituzuen ariketak:

arreta handia jarrita.

Page 12: Hitzen ordena power

Ariketatxo bat

Eman dezagun honelako elementuak dituzula Augusto Monterrosso idazle guatemalarraren pasarte bat itzultzeko:

“Al principio la fe movía montañas sólo cuando era absolutamente necesario”

hasieran mendiak

fedeak mugitzen zituen

behar-beharrezkoa zenean bakarrik

Page 13: Hitzen ordena power

Beste adibidetxo batOrdenatu esaldi luze honetako

elementuak esaldia ulergarriagoa geratu dadin:

“Haurrek txiki-txikitatik dena berentzat nahi izaten dute”

Page 14: Hitzen ordena power

Beste adibidetxo bat:Ordenatu esaldi luze honetako

elementuak esaldia ulergarriagoa geratu dadin:

“Josunek IRALEk ikastaroa luzatzeko asmoa duela ikasketari guztien aurrean adierazi du”

Page 15: Hitzen ordena power

Definizioak HONTZ(A) Hegaztia Harraparia Gauekoa 40 cm altua Gorria eta beltza Moko kakotua Begi handiak, buruaren aurrealdean kokatuak Animalia karraskari txikiak jaten ditu

Page 16: Hitzen ordena power

HONTZ(A) kolore gorri-beltza duen, moko kakotua eta buruaren aurrealdean kokatuak dituen begi handiak dituen eta animalia karraskari txikiak jaten dituen gaueko hegazti harraparia da.

Gazt.:

El BÚHO es una ave rapaz nocturna que…

Page 17: Hitzen ordena power

Definizioak HONTZ(A) da gaueko hegazti

harraparia, kolore gorri-beltzekoa, moko kakotua duena, buruaren aurrealdean kokatutako begi handiak dituena, eta animalia karraskari txikiak jaten dituena.

HONTZ(A) gaueko hegazti harraparia da, […]

Page 18: Hitzen ordena power

Erlatiboak vs. Zehar galderak

Indicar el número de alumnos/as que irán de excursión el próximo 30 de marzo si hay profesorado dispuesto a acompañarlos/las.

Adierazi haiei laguntzeko prest irakasle aski badaude datorren martxoaren 30ean txangora joango diren ikasleen kopurua.

Page 19: Hitzen ordena power

Erlatiboak vs. Zehar galderak

Adierazi zenbat ikasle joango diren datorren martxoaren 30ean txangora (irakasle aski badaude haiei laguntzeko prest).

Page 20: Hitzen ordena power

Arazo bat deklaratiboekin

Baltasar Garzonek hamaika polizia hil zituela adierazi du.

Baltasar Garzonek (De Juanak) hamaika polizia hil zituela adierazi du.

Baltasar Garzonek De Juanak hamaika polizia hil zituela adierazi du.

Page 21: Hitzen ordena power

(De Juanak) hamaika polizia hil zituela adierazi du Baltasar Garzonek.

Baltasar Garzonek adierazi du (De Juanak) hamaika polizia hil zituela.