HIRU MUNSTROAK

3

description

2.zikloko ipuinak

Transcript of HIRU MUNSTROAK

Baziren behin anaiak ziren hiru munstro.

Egun batean hiru anaiek haserretu egin ziren eta

bakoitza leku batera joan zen bizitzera. Bat mendira

joan zen, bestea itsasora eta hirugarrena elurretara.

Hainbeste denbora leku berdinean egon ondoren

itxura, azala eta gorputza aldatu zitzaizkien. Lehenengoa

mendietako munstroa bihurtu zen, bigarrena itsasoko

munstroa eta hirugarrena elurretakoa. Munstroek anaien

hutsunea sentitzen zuten eta bakoitza bere anaiarekin

nahi zuten egon. Orduan toki batean, denak batera

aurkitzea erabaki zuten.

Lekuak oso urrun zeuden eta abentura asko pasatu

zuten itsasotik, elurretatik eta mendietatik joatean.

Baina hori ez zitzaien arduratzen, hirurek leku berdinean

egon nahi zuten eta.

Mendietako munstroak bidaia handia egin zuen, dragoi

batzuen aurka borroka egin eta irabazi egin zuen.

Elurretako munstroak hiru atetatik pasatu behar zuen eta

lortu zuen. Itsasoetako munstroak, sorgin batzuen aurka

borroka egin ondoren, bere bidetik jarraitu zuen.

Azkenean hirurak elkartu ziren. Asko poztu ziren eta

besarkatu ziren. Hiruren artean etxetxo bat eraiki zuten

eta bakoitzak bere lurraldearen zati bat jarri zion; elur

apur bat, mendi zati bat eta itsasoa. Horrela ba oso

zoriontsu bizi ziren hirurak eta ez ziren gehiago urrundu

eta...

hala bazan ala ez bazan

sar dadila kalabazan

eta irten dadila Bermeoko plazan.