Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu...

28
Hezeguneak Biodibertsitatearen babeslekuak Koaderno honen salmentatik lortutako irabaziak Kubako Matanzas probintziako Ingurumen Kultura Sustatzeko Etxea finantzatzeko erabiliko dira.

Transcript of Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu...

Page 1: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HezeguneakBiodibertsitatearenbabeslekuak

Koaderno honen salmentatik lortutako

irabaziak Kubako Matanzas probintziako

Ingurumen Kultura Sustatzeko Etxea

finantzatzeko erabiliko dira.

Page 2: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Kroko, bazenekienhezeguneak aldi batezedo beti urpean dauden

lur-eremuak direla?

Bai, Lertxun, banekien.Hezegune mota ugari dago:ibaiak, aintzirak, padurak,mangladiak, zohikaztegiak,

arrezifeak eta abar

Zer dira hezeguneak?

Page 3: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Hezeguneetako landareak eta animaliak urpean dauden lursailetan bizi izatera moldatu dira.Lurrekoak soilik diren espezieak aurkitzeko, lurra putzuz beteta ez dagoen eremuetara joanbehar dugu.

Kopetazuriak, adibidez, hatz luzeak ditu hanketan, eta, horien artean, mintz gingilduna.Horiei esker, erraztasunez ibili daiteke bai uretako landareen gainean bai igerian.

Page 4: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Biok bizitza esan nahi du eta dibertsitateak ugaritasuna. Biodibertsitate hitzak, beraz,planetako bizidunen aniztasunari egiten dio erreferentzia.

Biodibertsitateak edo dibertsitate biologikoak honako hauek hartzen ditu barne:

Espezie bereko landare eta animalien

artean dagoen aldea. Gizaki guztiok

ere ez gara berdinak.

Eskualde bateko ekosistemen

ugaritasuna. Basoa eta hezegunea

ezberdinak dira..

Habitat edo eremu geografiko berean

bizi diren bizidunen aniztasuna. Esate

baterako, koartzek eta karramarroek

habitat bera partekatzen dute.

Biodibertsitatea

Page 5: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Lotu ezazu espezie bakoitza dagokion habitatarekin. Entziklopedia lagungarria izangozaizu, agian.

1. Erbia

2. Murgil handia

3. Santo Tomasen

oilotxoa

4. Antilletako dortoka

5. Musker berdea

6. Koartza

A. Aintzirak

B. Belardiak

C. Ubidetxo, ibai eta aintzirak

D. Belardiak

F. Belardiak

E. Aintzirak

Page 6: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

1. Mangladiko

kanaria

2. Flamenkoa

3. Mokozabala

4. Manjoaria

5. Txepetxa

6. Korala

7. Martin

arrantzalea

B. Belardiak

C. Itsasoa

D. Aintzirak

E. Aintzirak

F. Mangladiak

G. Heskaiak eta basoak

A. Ubidetxoak, ibaiak eta aintzirak

Page 7: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

1. Ihi-txoria

3. Gabirai batista

4. Krokodiloa

5. Baso-igel

jauzkaria

6. Bisoi europarra

7. Karramarro amerikarra

2. Ferminia

C. Hariztiak

A. Lokaztietako bosoiak

D. Lezkadiak

E. Mangladiak

F. Ubidetxoak, ibaiak eta aintzirak

G. Belardiak eta mangladiak

B. Belardiak eta mangladiak

Soluzioak

3 orr.: 1-D; 2-G; 3-E; 4-B ;5-C; 6-F; 7-A1 orr.: 1-F; 2-D; 3-E; 4-A; 5-G; 6-C; 7-B 2 orr.: 1-B; 2-A; 3-D; 4-C; 5-F; 6-E

Page 8: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Azken 3.500 milioi urteetan garatu den prozesu historiko naturalaren emaitza dabiodibertsitatea. Izaki bizidunok 2 milioi urte inguru daramatzagu planeta honetan, etaez dugu prozesu hori aldatzeko eskubiderik.

Landarerik gabe Lurrak ez lukeoxigenorik izango, eta elementu

hori funtsezkoa da bizia egoteko.Landarerik ez balego,

asmatu egingo genituzke?Zer iruditzen zaizu?

Biodibertsitatea funtsezkoada gure planetakobiziari eusteko

Page 9: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Lotu itzazu elkarri puntuok. Gizakiarentzat oso erabilgarria den jatorri biologikokoproduktu baten marrazkia agertuko da.

Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizunekobeharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak, botikak eta konposatu kimiko anitz) asetzen erelagundu dezake.

Biodibertsitatea zaindu egin behardugu, etorkizuneko belaunaldiek

baliabide horretaz gozatzeko eta onurajasotzeko aukera izan dezaten.

Page 10: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Asma ezazu baieztapen hauetatik zein diren egiak eta zein faltsuak. Laguntza beharbaduzu, begiratu entziklopedian.

EF

Udan sikatu egiten diren hezeguneetan ezin dira anfibioak(igelak, apoak, uhandreak…) bizi.

Soluzioak

Koralezko uharrietan, oihan tropikal hezeetan adinaaniztasun biologiko dago. Itsasoko espezieen ia laurdenakoralezko uharrietan bizi da.

EF

Hezeguneetan ez dago espezie endemikorik, hau da,bereziki toki horietakoa bakarrik den espezierik.

EF

Hezeguneen lehorketa gehienek arrazoi naturalak izandituzte jatorri.

EF

Arroza duela 10.000 urte hasi ziren Asian laboratzen.Segur asko, baina, India izango da lehenengoz jaso zuenherrialdea, hango hezeguneetan arroz basati ugaribaitago.

EF

Hezeguneetako espezieek garrantzi handiko zereginabetetzen dute farmazia-industrian eta medikuntzatradizionalean.

EF

1

2

3

4

5

6

1-F; 2-E; 3-F; 4-F; 5-E; 6-E

Hezeguneak funtsezkoakdira biodibertsitatearieusteko

Page 11: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Hezeguneak kontserbatzea ez da hain zaila izan, bizilekutarako erabiltzea gaitza zelako.Baina gizateriak XX. mendean lurraldea eraldatzeko (urbanizatzeko, azpiegiturakeraikitzeko…) lortu zuen gaitasun handia tarteko, mehatxupe larrian ditugu ekosistemahoriek.

Hezeguneak biodibertsitatearen babesleku baliotsuak dira. Amazonas ibaian, esaterako,arrainen 1.800 espezie endemiko inguru daude, hau da, ibai horretan bakarrik bizidirenak.

Page 12: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Uholdeak kontrolatzen dituzte.Hezeguneetako landarediak ertzak egonkortzen eta higadura murrizten laguntzendute.

Hezeguneak gaixotasun-iturritzateta emankortasun urriko

eremutzat jo izan diren arren,gaur egun, zorionez, ikasi dugu

horien balioa balioesten.

Arrazoi ugaridaudehezeguneakzaintzeko

Page 13: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Mantenugaiak, jalkinak eta kontaminatzaileakatxikitzen dituztenez, ura arazten laguntzendute. Gure hirietako hondakin-ura araztenduten instalazioak hezeguneetako prozesunaturaletan oinarritzen dira.

Ur-erreserbak dira, eta kalitatezko uraren hornidura bermatzen dute.

Page 14: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Balio natural handiko eremuak dira, aniztasun biologiko itzelekoak.

Elikagaiak, zohikatza, egurra eta bestelako landare-material batzuk ematen dituzte.

Page 15: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Ekosistema baliotsu horiek hondatzea ulertezinada, eta gizakiak hezeguneek hornitzen dituztenondasun eta zerbitzuak behar bezala balioesten

ez dituztelako gertatzen da.

Aisialdirako eta turismorako aukerak eskaintzen dituzte, eta gure kultura- eta paisaia-ondarearen zati dira.

Page 16: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Kalitatezko urik gabe eta beharadinako kopururik gabe

hezegunea ez da bideragarria.

Hezeguneak uraren kopuruareneta kalitatearen menpe daude

Page 17: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Hezeguneak planetako ekosistema emankor etaaberatsenen artean daude, baina baitamehatxatuenen artean ere, arrazoi hauengatik:

• kutsaduragatik• lehortu egiten dituztelako, laborantzarako

edo hirigintzarako erabiltzeko• hezeguneko arrantza eta gainerako

baliabide naturalak gehiegi ustiatzendirelako

• espezie inbaditzaileengatik

Hezeguneenmehatxunagusiak

Page 18: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Page 19: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Espezie exotiko batzuek iraun egitendute habitat berrian. Ugaltzea eta

hedatzea eragozten dien lehiakiderikedo harrapari naturalik aurkitzen ezbadute, espezie inbaditzaile bihur

daitezke eta tokiko berezko espezieakordezka ditzakete.

Batzuetan, kontrolbiologikoa helburuharturik.

Habitat jakin batekoak ez diren espezieexotikoak sartu eta hedatzea da Lurreko

ekosistema guztietan biodibertsitatea galtzekoarrazoirik handiena.

Baina, nola heltzen dira espezie exotikoak gure ekosistemetara?

Urakanek, ekaitzek,itsas korronteek etaabarrek ekarrita.

Salgaien garraioanoharkabean edo turistekberen borondatez ekarrita.

Apaingarritzat edomaskota gisaerabiltzeko helburuzekarrita.

Espezie exotikoak:biodibertsitaterako etahezegunerako mehatxua

Page 20: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Espainian, larrugintzako haztegietatik ihesegindako bisoi amerikarra basati bihurtu da. Orain,bertako espezieekin lehiatzen da, eta, ondorioz,bisoi europarra desagertzeko zorian dago.

Cayepu edo kortxo-arbola landare apaingarrimoduan sartu zuten Kuban, turismoko zentrobatean. Haren haziak hezegunean zehar barreiatudira, eta lehen lokaztiko belardia eta ongiegokitutako espezieak zeuden lekuan, cayepumultzo handiak daude orain. Aniztasun biologikoamurriztea ari da eragiten, eta bertan endemikoaden ferminia izeneko hegaztiaren habitata,lokaztiko belardia, hondatzen.

Klaria edo arrain katu afrikarra azkenhamarkadetan sartu zuten Kuban, merkataritza-balio handiko arrain moduan. Lurralde osoan hedatuda; izan ere, oso moldakorra da, oso azkar ugaltzenda eta mugikortasuna handia du (baita uretatikkanpo ere). Jatun handia denez eta harraparirik ezduenez, arrisku hilgarri bilakatu da uharteko espezieugarirentzat. Oso zaila da kontrolatzen.

Espainian, Iparramerikatik ekarri zen karramarroamerikarra gaixotasun larri baten eramaile da, etagaixotasun horrengatik, bertako errekakokarramarroa galduta dago ia zeharo. Oso espeziejatuna da, kumak erraz hazten dituena. Horreneraginez, arazo larriak daude landaredian etauretako faunako beste espezie batzuetan, arrainetaneta anfibioetan, esaterako.

Page 21: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Bi paisaia hauetan zer animalia eta landare daude lekuz kanpo, gure hezegunean sartudituztelako? Bila itzazu.

Cayepua

Arrain katua

Bisosi amerikarra

Karramarro amerikarra

Page 22: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Hezeguneen zentzuzko erabilera bermatubehar dugu. Ekosistema horiek haien ezaugarrinaturalak kaltetu gabe erabiltzen ikasi behar

dugu, gizateria osoaren onerako.

Zain ezazu garbiingurumena. Ez botahondakin toxikorik edoarriskugarririkhustubideetik.

Aurrez ezazu ura. Hornituzure etxea ura aurreztekogailuez, eta ez erabilibehar duzuna baino urgehiago.

Konta iezaiezu etxekoei etalagunei ikasitako guztia.Horrela, hezeguneak etabiodibertsitatea zer direneta nolako garrantzia dutenulertuko dute haiek ere.

Ez erosi eta ez salduanimalia basatirik.

Ez askatu zuremaskotak ingurunenaturalean.

Zer egin dezakeguhezeguneak babesteko?

Page 23: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Ciénaga de ZapataEzagutzen nauzue; Kroko naiz, eta Ciénaga de Zapata dut bizileku,

Kubako hezegunerik handiena eta Karibeko handienetakoa —5.000 km2

ditu—. Ez ezazue pentsa lokaztia animalia arriskutsuz betetako zingira

denik.

Noizbait nire etxera etortzen bazarete, ikusiko duzue nolakoa den: urez estalitako lautada polita, sekula

urperatzen ez diren muinotxo batzuez hornitua. Ekosistema ugari behatu ahal izango dituzue bertan: zingirak,

ibaiak, aintzirak, zohikaztegiak, mangladiak eta koralezko uharriz jantzitako hondartza ederrak..

Baso batzuk urak hartzen ditu euri

asko egiten duenean, eta beste

batzuk ez dira sekula urperatzen.

Horietan, arbolek hosto oso

gogorrak dituzte, itsasotik gatz-

ale txikiz beteta datozen brisei

aurre egiteko. Ni bezala uretan edo

uretatik oso gertu bizi diren animalia

mordoa ezagutu ahal izango duzue..

Ciénaga de Zapatan urpean ez dauden eremuetan ibiltzean, agian ez zarete

ohartuko zuen oinpean lur-geruza meheak estalitako harlauzek osatzen dutela

lurra. Lur-geruza hori urte askoan materia organikoa pilatzearen poderioz

sortu da.

Page 24: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Interesgarria da jakitea, harlauza horien azpian lurpeko ibaiak daudela. Zenbait tokitan, gainazalera ateratzen dira iturburu gisa, eta eremurik

baxuenak estaltzen dituzte urez. Beste leku batzuetan, lurpeko ibaiek, euriaren eraginarekin batera, zulogune handiak egin dituzte

harkaitzean, eta zenote izeneko haitzulo ureztatuak eratu dituzte. Zenote horietako batzuetan, bainatu egin ahal izango zarete. Ciénaga

de Zapatan, mangladiak, lokaztiko belardi handiak, zohikaztegiak eta peteneak ikusi ahal izango dituzue. Lokaztiko belardietan adabakiak

sortzen dituzten landare-formazioak dira peteneak, eta palmondoak eta bestelako arbolak hazten dira horietan.

Manjuaria eta Biajaka nire bizilagunak Kuban baino bizi ez diren arrainak dira. Manati on puska ere hantxe bizi da.

Duela urte batzuk, Ciénaga de Zapatan ez zegoen biderik, eta oso pertsona gutxi

bizi zen nigandik gertu. Horri esker, natura oso ondo zainduta zegoen. Gaur egun,

ordea, errepideak eta bideak ditugu, eta, horien ondorioz, pertsona askok etxeak

egiteko eta aisialdiaz gozatzeko leku moduan aukeratu du toki hau.

Gizakiak eragin okerrak dituen arren

ekosistema naturaletan, neurriak

hartzen ari dira, nire etxean bizi diren

eta inguru hau bisitatzen duten

pertsonek harreman harmoniatsua izan

dezaten gurekin.

Page 25: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Kaixo. Dakizuenez, Lertxun naiz, eta Iberiar penintsularen iparraldean bizi naiz, Salburuko parkean. Hainbat

baltsak osatutako hezegunea da (horrelaxe esaten diegu hemen sakonera txikiko aintzirei).

Salburuko baltsak aintzira txikiak dira, lurpean hedatuta dagoen akuiferotik jariatutako urez

lurraren sakonuneetan eratuak.

Baltsetako biztanleok ohituta gaude urtaroen ondorioz

uraren mailan gertatzen diren gorabeheretara. Neguan

gainezka egon daitezke eta udan siku.

Baltsen ertzean, balio ekologiko

handiko habitatak daude.: ihidiak,

malba zuriz betetako belardiak eta

lezkak. Horietan, animalia- eta landare-

espezie mordoak hartzen du babes,

baso-igel jauzkariak adibidez.

Aintzira hauetan, uretako beste landare ugarirekin batera,

ezpata-belar dilindaria bizi da, Iberiar penintsulan oso urria den

landare urtarra.

Salburuko urmaelak

Page 26: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Parkeko errekastoen ertzetako landaredia ere oso

interesgarria da. Besteak beste, bisoi europarraren

habitata delako. Esan beharra dago, munduan oso ale

gutxi geratzen direla espezie horretatik.

Baltsak lehortu egin bazituzten ere, eremua soro bihurtzeko,

1994an hasitako leheneratze-lanek itzuli egin dute ura

aintziretara. Gaur egun, Nazioarteko Garrantziko hezegunea

da Salburua.

Salburuan, baltsez eta urtearen zati bat urpean ematen duten belardiez gain, haritzez eta lizarrez jantzitako baso txikia ere badago,

sasoi batean eremu osoa estaltzen zuen aintzira-ertzeko landarediaren lekuko.

Salburuko baltsak Gasteizko hiriaren inguruko benetako uharte ekologikoa osatzen dute, soroz inguratutako eremu honetan.

Page 27: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,

HEzeguneak, Biodibertsitatearen babeslekauk Salburuko urmaelak || Ciénaga de Zapata

Nazioarteko Garrantzikohezeguneei buruzko RAMSARkonbentzioa

Ramsarren (Iranen) onetsitako konbentzio horrekhezeguneak zaindu eta zentzuz erabiltzearen aldeegiten du, garrantzi handia baitute, dibertsitatebiologokoa, oro har, eta giza komunitateenongizatea, zehazki, kontserbatzeko.Ciénaga de Zapata eta Salburuko baltsak sartutadaude Ramsarreko itunean.

Dibertsitate biologikoariburuzko hitzarmena

Konbentzio horrek helburu hauek ditu:

• Dibertsitate biologikoa zaintzea.

• Osagaiak modu iraunkorreanerabiltzea.

• Bal iabide genetikoak egokierabiltzetik lortutako mozkinakzuzentasunez eta berdintasunezbanatzea

Ingurumenakez du mugarik. Hezeguneak eta biodibertsitatea

zaintzeko, planetako herrialde guztiekjardun behar dugu lankidetzan.

Nazioarteko lankidetza

Page 28: Hezeguneak - Vitoria-Gasteiz · produktu baten marrazkia agertuko da. Biodibertsitateak modu askotara lagundu dio gizateriari garatzen, eta etorkizuneko beharrak (elikagaiak, ehun-zuntzak,