Haur Hezkuntzako Gradua Lehen Hezkuntzako Gradua...Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren...

30
Practicum II Ikaslearen gida Haur Hezkuntzako Gradua Lehen Hezkuntzako Gradua

Transcript of Haur Hezkuntzako Gradua Lehen Hezkuntzako Gradua...Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren...

Practicum II Ikaslearen gida

Haur Hezkuntzako Gradua Lehen Hezkuntzako Gradua

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 2

Dokumentu hau Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetako Praktiken Batzordeak egin du.

“Euskararen alde gauza asko egiteko prest gaude. Gure esku dago garrantzitsuena: hitz egitea”. Bernardo Atxaga

“Zailak direlakoan ez gara ausartzen gauza asko egitera, baina egitera ausartzen ez garelako dira zailak”.

Seneka

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 3

AAUURRKKIIBBIIDDEE OORROOKKOORRRRAA

HITZAURREA 4

1. PRACTICUMARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA TESTUINGURUA………….……..5

1.1. Practicum IIan parte hartzen duten pertsonen eginkizunak 6

1.2. Kontaktua 8

2. PRACTICUMAREN PLANGINTZA ETA GARAPENA ……………………………….…...8

2.1. Helburu orokorra……………………………………………………………………………….…9

2.2. Gaitasunak ………………………………………………………………………………………..9

2.3. Ikasleek eta tutoreek egin behar dituzten atazak ……………………………………………..…13

2.4. Practicumaren garapen faseak ……………………………………………………………….…..14

2.5. Ebaluazioa ………………………………………………………………………………………..15

3. BIBLIOGRAFIA ………………………………………………………….…………..…………16

ERANSKINAK ....................................................................................................................................19

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 4

HHIITTZZAAUURRRREEAA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduetako Practicum II Gida honetan, Practicum IIan parte hartzen duten agente ezberdinek Practicumarekin lotura duen informazio garrantzitsua aurkituko dute. Practicuma unibertsitateko ikasleen praktika akademikoak arautzen dituen 1707/2011 Errege-dekretuan, azaroaren 18koa, bai eta Practicumaren oinarrizko alderdiak definitzen eta antolatzen dituen UPV/EHUko Kudeaketa Akademikoaren Arautegian ere, IX. kapituluan eta 72. artikuluan, oinarritzen da. Irakasle titulazioetarako, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arteko lankidetza hitzarmen bat sinatu da, zeinaren bidez praktiketako tutore gisa maisu akreditatuen partaidetza eta unibertsitateko ikasleek ikastetxeetan egonaldiak beteko dituztela bermatzen baita.

Gradu berriek Practicumak profesionalak prestatzeko duen gaitasuna onartzen dute, ikastetxeetan egiten denez, irakasleari bere identitate profesionala eraikitzen nabarmen laguntzen diolako. Horri gehitu behar zaio, praktikak maisuen/maistren tutoretzapean eta ikasgela jakinetan egiten direnez, ikasleak ez duela ikastetxe bat bakarrik ezagutzen, baizik eta hezkuntza prozesuko aldagai guztiak. Ikasgai honen bitartez ikaskuntzaren kalitatea eta bikaintasuna bermatzearren, gradu berrietan Practicumaren rola indartu da, kreditu kopuru handituz eta ikasleek ikastetxeetan igarotzen duten denbora luzatuz.

Irakasleen hasierako trebakuntzan Practicumak duen garrantziaren zergatia, benetako hezkuntza testuinguru batean eta praktika gogoetatsu baten bidez, graduko irakasgai ezberdinetan eskuratutako ezagutzak integratzeko ematen duen aukeran datza. Ikuspuntu honetatik, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetarako Practicum II Gida honetan defendatzen den eredua definitzen duten hainbat premisa ezartzen dira.

1.- CURRICULUMEAN OINARRITUA. Practicuma "Curriculumean oinarritutako Practicuma" deritzonarekin bat dator, hau da, "ikaskuntza akademiko teoriko eta praktikoak lantokietako esperientziarekin (hezigarria ere dena, hots, ikaskuntzekin lotura baitu) osatuz, oinarrizko heziketa aberasteko helburua duena" (Zabalza, 2006, 314 or.). 2.- PROFESIONALAK PRESTATZEKO GAITASUNA. Practicuma Irakasle Graduko irakasle guztiek profesional onak izatera iritsi ahal izateko eskuratu behar dituzten gaitasunen garapenerako funtsezko prestakuntza eta heltze prozesu bat da. Horregatik da hain garrantzitsua karrerako bigarren urtetik aurrera ezagutza akademikoen eta esperientzia praktikoen arteko elkarmenpekotasuna bermatzea. 3.- ERREALITATEARI LOTUA. Practicumak ikastetxeko benetako testuinguruan bizitakoaren gaineko hausnarketa sustatzen duen, ikaslea baliabideen eta informazioaren bila mobilizatzen duen, eta bai ikasleak dituen gaitasunei buruz, bai hobetzeko are gehiago landu beharko lituzkeen gaitasunei buruz, feedback egokia eskaintzen dion ikasketa prozesa izan behar du. 4.- ELKARMENPEKOTASUNEAN OINARRITUA. Practicumak bertan parte hartzen duten agente guztiak aberasten dituen prozesu bat izan behar du: praktiketako ikastetxeetako maisu/maistra-tutoreak, Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak eta ikasleak. Partaide bakoitzak esperientzia honen arrakasta bermatzeko beharrezko erantzukizuna eta motibazioa gain hartu behar ditu; horrela, Practicuma planifikatzeko eta garatzeko prozesuetan ikastetxeen partaidetza aktiboagoa bultzatuko baita. 5.- BERRIKUNTZAREKIN KONPROMETITUA. Practicumak teknologia berrien erabilera zabaltzea eskatzen du, bai kudeaketaren eremuan bai hauen ezarpen eta garapenaren eremuan.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 5

Practicum II irakasgaiaren ikasketa planaren helburuetako bat da ikasleak bere burua maisu-maistraren rolean kokatzea da, eskolako errealitatea bizitzea, bertan ikusten duena aztertzea, irakasle adituarekin lan egitea eta bere hautabideak proposatzea, aldi berean espiritu kritikoa, sormena eta erantzukizun profesionala garatuz. Ikastetxe eta ikasgela jakin batean bizitako esperientzia oinarri hartuta, ikasleak hezkuntzari eragiten dioten egungo gizarte eztabaida aipagarrienak ikuspegi kritiko batetik aztertu eta txertatu beharko ditu: kultura aniztasuna eta kulturartekotasuna, diskriminazioa eta gizarteratzea, hala nola, garapen iraunkorra. Tutoreak gainbegiratuta, ikasleak kasuen konponbideak diziplinarteko ikuspegitik aztertu eta proposatu beharko ditu, eta lehen hezkuntzako edo haur hezkuntzako jakintza arlo ezberdinei aplikagarri zaizkien sekuentzia didaktikoen prestakuntza hasiko da. Horregatik, epe honetan zehar, tutoretzak funtsezko garrantzia izango du ikasgelan.

11.. IINNFFOORRMMAAZZIIOOAA EETTAA TTEESSTTUUIINNGGUURRUUAA Practicum II Gida honen xedea Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduei dagokien Praktika Planaren inguruan ikaslea orientatzea da. Indarrean dauden ikasketa planetan, ikasleen hasierako prestakuntzan praktikek duten garrantzia azpimarratzen da, praktikei 38 ECTS kreditu esleituz: Haur Hezkuntzan 8 kreditu eta Lehen Hezkuntzan 9 kreditu P-I-i, eta Haur Hezkuntzan 12 kreditu eta Lehen Hezkuntzan 11 kreditu P-II-ri eta 18 kreditu P-III-ri Gradu bietan… Praktika Plana honako testuinguru honetan sartzen da:

- Maisu-maistra unibertsitate titulu ofiziala, bere espezialitate ezberdinetan, eta titulua eskuratzeko ikasketa planei dagozkien ildo orokorrak xedatzen dituen 1393/2007 Errege-dekretuak, urriaren 29koa, espezialitate bakoitzeko enborreko ikasgaiak arautzen ditu. - 47/1993 Dekretua, apirilaren 2ko EHAA. Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzarako EHAAn indarrean dagoen hizkuntza-eskakizunei buruzko legea. - UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko Esparru Akordioa.

Practicuma arautzen duten izaera orokorreko oinarriak honako hauek dira:

1. ECTS (European Credit Transfer System) KREDITUAK 2. CURRICULUMEKO GAITASUNAK. Gradu bakoitzak berariazko Gaitasun profesionalak ditu. 3. ELKARLANERAKO EREDUA. Eredu honek harmonizazioa sustatzen du, bai eta Unibertsitatearen eta praktiketako ikasleak jasotzen dituzten ikastetxeen arteko lankidetza ere. 4. MUGIKORTASUNA. Ikasleen mugikortasuna bultzatuko da, batez ere Estatuko unibertsitateen sarearen barruan, baina baita atzerriko (Europan eta hortik kanpo) unibertsitateetan ere.

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Praktiketako Zuzendariordetza eta Idazkaritza Practicuma kudeatzeaz arduratzen den organoa da, eta praktika aldiarekin lotura duen edozein gertakari edo izapide organo honi jakinarazi beharko zaio.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 6

1.1. Practicum IIan parte hartzen duten pertsonen eginkizunak

EGINKIZUNAK

Practicumerako Zuzendariordetza

Praktiken Batzordea eta Irakasle Taldeak Irakasleak-tutorea Ikastetxeko maisu/maistra Ikasleak

- Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikotik praktiketan parte hartu dezaketen ikastetxeei buruzko informazioa jasotzea.

- Graduko Koordinatzaileen jokabideak koordinatzea.

- Ikasleak Ikastetxe Laguntzaileen artean banatzea, bertan praktikak egin ditzaten.

- Ikastetxe Laguntzaileetako Zuzendaritzarekin harremanetan jartzea helburu, jarduera eta ebaluazio araudiaren berri emateko.

- Prestakuntza etapa antolatzea parte hartzen duten irakasleen laguntzarekin: (jarduerak eta ordutegia).

- Irakasle-tutore bakoitzari orientatu beharko dituen ikasleak esleitzea.

- Irakasle-tutoreen jarduerak koordinatzea.

- Ikaslearen eta irakaslearen gida berrikusi eta zuzendu.

- Talde baten erantzule izatea eta taldearen irakaskuntzaz arduratzea Irakasle ikasketen enborreko irakasgai gisa. - Practicumeko Zuzendariordetzak eta Titulazioaren Koordinatzaileak deitzen dituzten bileretara bertaratzea. - Ikasleak orientatzea, ikasgeletan irakasle jarduteko denboraldi garrantzitsu honetan zehar, garbi ikusi dezaten teoria eta praktikaren arteko lotura. Azalpen teorikoei jarraipena ematen saiatzea hauek ikasgeletan aplikatu daitezen, maisu/maistra tutorearekin lankidetza estua mantenduz. - Praktiketako ikasleei laguntza emateko ordutegia jakinaraztea, ikastetxeko egonaldiaren ordutegiarekin eta mintegiekin bateragarria dena. - Praktiketako ikasleekin bilerak antolatzea, behaketa aldian sortu daitezkeen arazoak taldean konpontzeko asmoz. Ingurunearen azterketa, zikloaren antolakuntza,

- Praktiketako ikasleei harrera egitea, ikasturtean zehar ezartzen diren denboraldietan. - Praktiketako ikasleei informazioa ematea praktikak egingo dituzten eskola unitate edo taldearen ezaugarrien inguruan, baita Ikastetxearen Curriculum-proiektuaren eta honek hezkuntza unitate edo taldearen testuinguruan duen kokapenaren inguruan ere. - Practicumean zehar ikasle bakoitza laguntzea eta sostengatzea, hala nola, Practicumean egin behar diren atazei dagokienez autonomia eta erantzukizunaren zentzua erraztea. - Tutore zaren Practicumeko ikasleak burutu behar dituen heziketa ekintza orokorrak gainbegiratzea. - Praktiketako ikasleen partaidetza lagundu eta sustatzea gainerako irakasleekin mantentzen den koordinazioan, bai eta, ahal den

- Practicumaren fase ezberdinak ezagutzea (informazio bilerak, plazen banaketa, memoriaren entrega...), faseetan parte hartzea eta hauek betetzen laguntzea. - Aurretiko prestakuntza programara eta mintegietara bertaratzea, eta hauetan parte hartzea. - Ikastetxean bertaratze eta puntualtasun betekizunak betetzea eta bertako araudia errespetatzea. - Ikastetxeko tutorearekin eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasle tutorearekin elkarlanean aritzea. - Practicumaren programa ezagutzea eta honen garapenean laguntzea. - Eskatutako dokumentuak xedatutako epean entregatzea. - Hezkuntza komunitateko agente guztiekin adeitasunezko harremanak mantentzea.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 7

ikasgelaren antolakuntza eta abarrei dagokionez egindako lana aztertzea. - Ikasleei Practicumaren programa entregatzea. - Ikastetxeetako Zuzendariekin edo Koordinatzaileekin, bai eta zure ikasleen Praktiketako Tutorearekin harremana mantentzea. - Ikasleei laguntza ematea Praktiken Memoria idatzi dezaten, memoria baloratzea eta kalifikatzea, ezartzen diren orientazioei jarraiki. - Practicum aldia kalifikatzea, ikasleak egindako lanak, aitortutako ikastetxeko maisu/maistra tutore bakoitzak egindako ebaluazioa eta praktiken jarraipenean zehar egindako oharrak kontuan harturik. - Practicuma hobetzeko iradokizun eta ekarpenak egitea.

neurrian, familiekin mantentzen den harremanean. - Practicumaren prestakuntza prozesua ebaluatzea, ikasleari bere jardueraren indargune eta ahulguneen berri emanez, azken horiek indartu ditzan. -Ikastetxeak dituen baliabide guztiak Practicumeko ikaslearen eskura jartzea, bere esku uzten diren heziketa ekintzak prestatu ditzan.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 8

1.2. Kontaktua Zalantzak argitzeko tokia: Praktiketako Zuzendariordetza: arduraduna eta kokapena

Subdirector de Practicum (Despacho 0S05B) E. U. de Magisterio de Bilbao Tel: 946.01. 75.06; Fax: 946.01.75.00 Barrio Sarriena s/n 48940. Leioa (Bizkaia) Correo: [email protected] PAS vinculado a la Subdirección de Practicum (Despacho en Secretaría) E. U. de Magisterio de Bilbao Tel: 946.01. 46. 31; Fax: 946.01.75.00 Barrio Sarriena s/n 48940. Leioa (Bizkaia) Correo: [email protected]

22.. PPRRAACCTTIICCUUMMAARREENN PPLLAANNGGIINNTTZZAA EETTAA GGAARRAAPPEENNAA:: PPRRAACCTTIICCUUMM IIII 2.1. Helburu orokorra Ikaslea maisu-maistraren rolean kokatzea, eta ikasleari hezkuntza sistemaren errealitatea graduko irakasgai ezberdinetan ikasitakoarekin erkatzeko aukera ematea. Epe honetan zehar, tutoretzak funtsezko garrantzia izango du ikasgelan, ikasgelaren errealitateak gehitzen dituen eragile guztiekin. Praktiketako ikasleek kasuen konponbideak diziplinarteko ikuspegitik aztertu eta proposatu beharko dituzte; halaber, lehen hezkuntzako edo haur hezkuntzako jakintza arlo ezberdinei aplikagarri zaizkien sekuentzia didaktikoak prestatzen hasiko dira. Horrez gain, ikasleek hezkuntzari eragiten dioten egungo gizarte eztabaida aipagarrienak ikuspegi kritiko batetik aztertu eta txertatu beharko dituzte: kultura aniztasuna eta kulturartekotasuna, diskriminazioa eta gizarteratzea, hala nola, garapen iraunkorra. 2.2. Gaitasunak 2.2.1. Practicumeko gaitasun orokorrak Gaitasun orokorrak (2007.12.29ko BOE):

1. Ikasgelaren eta honen kudeaketaren ezagutza praktikoa eskuratzea. 2. Ikasgelan elkarreragiteko eta komunikatzeko prozesuak ezagutu eta aplikatzea; halaber,

ikasgelan ikaskuntza eta bizikidetza errazten dituen giro bat sustatzeko beharrezko gizarte trebetasunak eta abileziak menderatzea.

3. Hezkuntza prozesua eta, bereziki, irakaskuntza-ikasketa prozesua kontrolatzea eta hauen jarraipena egitea, beharrezko teknika eta estrategiak menderatuz.

4. Teoria eta praktika ikasgelako eta ikastetxeko errealitatearekin erlazionatzea. 5. Irakaskuntza jardueran parte hartzea eta ondo lan egiten ikastea, praktika oinarri

hartuta arituz eta hausnartuz. 6. Ikastetxe batean ezarri daitezkeen jarduera eremu ezberdinen hobekuntzarako

proposamenetan parte hartzea.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 9

7. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eskola taldeen elkarreragin eta komunikazio prozesuak arautzea.

8. Hezkuntza komunitateko eta gizarte inguruko sektore ezberdinekin lankidetzan aritzeko moduak ezagutzea.

Practicuma, bere izaera modularra dela eta, hiru aldi ezberdinetan banatuta dago, gaitasun orokorrak pixkanaka bereganatzera bideratutako atazekin, eta ebaluazio partzial nahiz independenteekin.

Gaitasunak Ikasturtea

HAUR HEZKUNTZA

Kreditu kopurua

LEHEN HEZKUNTZA

Kreditu kopurua

PRACTICUM I Eskolako errealitatearen ezagutza

2.

8 ECTS

9 ECTS

PRACTICUM II Maisu/maistra rolaren ezagutza eta praktika, ikasgelaren antolakuntza eta irakaskuntza

3. 12 ECTS

11 ECTS

PRACTICUM III Aldez aurretik prestatu diren proiektu didaktikoak gauzatzea

4.

18 ECTS

18 ECTS

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 10

2.2.2. Practicum IIaren berariazko gaitasunak HAUR HEZKUNTZAKO PRACTICUM IIAREN GAITASUNAK

Practicum IIaren gaitasunak Ikaskuntzaren emaitzak

1. 1

Ikasgelan elkarreragiteko eta komunikatzeko prozesuak ezagutu eta aplikatzea; halaber, ikaskuntza eta bizikidetza errazten dituen giro bat sustatzeko beharrezko gizarte trebetasunak eta abileziak menderatzea. (T.2 eta T.5 zeharkako gaitasunak barne hartzen ditu)

Ikasgelan elkarreragina eta komunikazioa laguntzen dituzten estrategiak identifikatzen ditu, bai eta haurrek izan ditzaketen hizkuntza disfuntzioak ere. Ikaskuntza eta bizikidetza giro on bat sortzeko estrategia egokiak erabiltzen ditu. Ikasleen partaidetza sustatzen du, beren ideiak eta egiten dituzten ekarpenak errespetatuz. Practicumeko bere ikaskideekin lan egiten du ikasgelan garatuko diren jarduerak hobetu eta egokitzeko.

1.2 Ikasgelan eta hortik kanpo komunikazio eta adierazpen trebetasunak hobeto menderatzea bi hizkuntza ofizialetan. (T.6, T.7 eta T.8 zeharkako gaitasunak barne hartzen ditu)

Hizkuntza garbi eta zehatza erabiltzen du, aurkitzen den testuingurura egokituz (bilerak irakasleekin; talde handia, jolastokia, jangela). Haur hezkuntzako ikasleen garapen mailara egokitutako hizkuntza erabiltzen du, kultura eta hizkuntza anitzeko testuinguruetan hizkuntza ikasteko egoerei heltzeko eredu gisa balio duena. Ikasleen arteko elkarreragina eta komunikazio prozesua laguntzen ditu. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio modu egokiak erabiltzen ditu mezuekiko interesa mantentzeko.

1.3 Hezkuntza prozesua eta, bereziki, irakaskuntza-ikasketa prozesua kontrolatzea eta hauen jarraipena egitea, beharrezko teknika eta estrategiak menderatuz.

Irakaskuntza-ikasketa prozesuaren elementu nagusiak identifikatzen ditu. Irakaskuntza-ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko teknika eta estrategia ezberdinak (behaketa protokoloa, egunkaria, koadernoak, partaidetza...) erabiltzen ditu.

1.4 Teoria eta praktika ikasgelako eta ikastetxeko errealitatearekin erlazionatzea. (T.10 zeharkako gaitasuna barne hartzen du)

Irizpide pedagogiko egokiak erabiltzen ditu ikasgelako eta ikastetxeko gertaerak eta egoerak ulertu/interpretatzeko. Berariazko informazioa bilatzen du (iturri desberdinak erabiliz) etapa honetako haurren berariazko beharrei erantzuteko.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 11

1.5 Irakaskuntza jardueran parte hartzea eta ondo lan egiten ikastea, praktika oinarri hartuta arituz eta hausnartuz, bai autonomoki bai lankidetzan. (T.3 eta T.4 zeharkako gaitasunak barne hartzen ditu)

Ikasgelako eguneroko atazen prestakuntza eta garapenean parte hartzen du, eta hauek hobetzeko proposamenak egiten ditu. Kontzeptu eta oinarriak jokabide zehatzekin erlazionatzen ditu, hausnarketaren eta irakaskuntza estrategien identifikazioaren bidez.

LEHEN HEZKUNTZAKO PRACTICUM IIAREN GAITASUNAK

Practicum IIaren gaitasunak Ikasketaren emaitzak

1. 1

Ikasgelan elkarreragiteko eta komunikatzeko prozesuak ezagutu eta aplikatzea; halaber, ikaskuntza eta bizikidetza errazten dituen giro bat sustatzeko beharrezko gizarte trebetasunak eta abileziak menderatzea. (T.2 eta T.7 bis zeharkako gaitasunak barne hartzen ditu)

Ikasgelan elkarreragina eta komunikazioa laguntzen dituzten estrategiak identifikatzen ditu. Ikasketa eta bizikidetza giro on bat sortzeko estrategia egokiak erabiltzen ditu. Ikasleen partaidetza sustatzen du, beren iritziak errespetatuz eta ikasle bakoitzak egiten dituzten ekarpenen inguruan hausnartuz.

1.2 Ikasgelan eta hortik kanpo komunikazio eta adierazpen trebetasunak hobeto menderatzea bi hizkuntza ofizialetan. (T.13 zeharkako gaitasuna barne hartzen du)

Hizkuntza garbi eta zehatza erabiltzen du, aurkitzen den testuingurura egokituz (bilerak beste irakasleekin; talde handia, jolastokia, jangela). Ikasleen garapen mailara egokitutako hizkuntza erabiltzen du eta hizkuntza horrek eredu gisa balio du. Ikasleen arteko elkarreragina eta komunikazio prozesua laguntzen ditu. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio modu egokiak erabiltzen ditu mezuekiko interesa mantentzeko.

1.3

Hezkuntza prozesua eta, bereziki, irakaskuntza-ikasketa prozesua kontrolatzea eta hauen jarraipena egitea, beharrezko teknika eta estrategiak menderatuz. (T.10 zeharkako gaitasuna barne hartzen du)

Irakaskuntza-ikasketa prozesuaren elementu nagusiak identifikatzen ditu. Irakaskuntza-ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko teknika eta estrategia ezberdinak erabiltzen ditu. (Azterketak, egunkaria, koadernoak, partaidetza)

1.4 Teoria eta praktika ikasgelako eta ikastetxeko errealitatearekin erlazionatzea. (T.10 zeharkako gaitasuna barne hartzen du)

Bi aukera: 1. Bere prestakuntza teorikoa erabiltzen du ikasgelako eta ikastetxeko gertaerak eta egoerak ulertu/interpretatzeko. 2. Irizpide pedagogiko egokiak erabiltzen ditu ikasgelako eta ikastetxeko gertaerak eta egoerak ulertu/interpretatzeko. Informazioa bilatzen du taldearen berariazko beharrei erantzuteko.

1.5 Irakaskuntza jardueran parte hartzea eta ondo lan egiten ikastea, praktika oinarri hartuta arituz eta hausnartuz. (T.7 bis eta T.10 bis zeharkako gaitasunak barne hartzen ditu)

Ikasgelako eguneroko atazen prestakuntza eta garapenean parte hartzen du, eta hauek hobetzeko proposamenak egiten ditu. Kontzeptu eta oinarriak jokabide zehatzekin erlazionatzen ditu, hausnarketaren eta irakaskuntza estrategien identifikazioaren bidez.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 12

2.3. Ikasleek eta tutoreek egin behar dituzten atazak 2.3.1. Ikasleei dagokienez. a.- Ikasleek aurretiko prestakuntza jardunaldietara joan beharko dute. b.- Ikasleek Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako tutoreak programatzen dituen talde-tutoretza saioetan parte hartu beharko dute, bai eta saio horietan egiten diren gainbegiratze eta jarraipen jardueretan ere (1 eranskina). c.- PIIan egindako egonaldiaren lehen asteetan zehar, ikasleak ikasgelaren funtzionamendua behatzen hasiko dira: maisu-tutorearen rola, Praktiketako Ikastetxe bera (ikastetxe berria bada BAKARRIK, bestela, PIetik eginda izango baitute), Practicum IIa egingo duten ikasgela eta bertan egiten diren hezkuntza esku-hartze prozesuak. - Posible izango balitz, behaketa beste ziklo batean ere egitea gomendatzen da. - Astean bi edo hiru behaketa praktika aldi guztian zehar (2 eranskina). - Honekin batera doa behaketa ataza hauetan sartu daitezkeen eskolako errealitatearen alderdien zerrenda xehatuago bat (3 eranskina). d.- PIIaren bigarren fasean, ikasleek ikasgelaren funtzionamendua behatzen jarraituko dute eta hainbat sekuentzia labur edo jarduera didaktiko garatuko dituzte, dagokien etapa eta zikloaren arabera, aldez aurretik behatutako alderdiak kontuan hartuz. Praktiketako ikasleak tutorearekin elkarlanean aritu eta ikasgelan egiten diren jarduera ezberdinetan parte hartu beharko du. Hasiera batean, ikasleak tutoreari lagunduko dio taldeekin edo ikasleekin banaka lan egiten; halaber, tutoreak denboraldi horretarako jada programatu dituen jardueretako bat garatuko du. Aurrerago, bere ekimenez, ikasleak gutxienez hiru esku-hartze didaktiko (jarduera edo sekuentzia didaktikoz osaturiko segida osoak) planifikatu, diseinatu eta gauzatu beharko ditu tutorearekin bat etorriaz. Azkenean, denboraldi honetan garatu dituen jarduerak berraztertu eta hauen inguruan hausnartu beharko du. (Ikusi 4 eranskina: Esku-hartze pertsonalen fitxa) e.- Practicum IIa amaitzean, ikasleak azken Memoria/Txostena prestatu behar du, eta honek denboraldi horretan zehar egindako irakaslan osoaren (behaketa-inplementazioa-ebaluazioa) deskribapena eta analisiaren laburpena barne hartuko du, bai eta praktiken balorazio kritikoa (ikusi 5 eta 6 eranskina ) ere. Memoria honek, memoriaren eranskin gisa gehituko diren behaketa, inplementazio eta autoebaluazio fitxekin batera, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako praktiketako irakasle-tutoreari entregatuko zaion lan idatzia osatuko du.

Irakasleek prestatu eta entregatu behar dituzten dokumentuak 1. Hausnarketa fitxa (mintegiak, jardunaldiak, hitzaldiak) 1. Eranskina 2. Behaketa eta hausnarketa orria 2. Eranskina 3. Ikasgelan egindako esku-hartzeen fitxa 4. Eranskina 4. Azken memoria/txostena 5. Eranskina 5. Autoebaluazioa 6. Eranskina

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 13

2.3.2. Practicum IIa gainbegiratzeko Unibertsitateko irakasle-tutoreek egin behar dituzten atazak. a.- Aurretiko prestakuntza jardunaldietan parte hartzea. b.- Esleitu zaien ikasle taldearekin hasierako informazio mintegi bat antolatzea, Practicum IIaren alderdi ezberdinen eta ikasleek bete beharko dituzten eginkizunen inguruan. Materialen, irakurketa gomendatuen, lan tresnen, atazak egiteko jarraibideak, eta abarren aurkezpena. c.- Ikastetxeko egonaldian zehar, taldeka lan egiteko mintegi bat edo bi antolatzea, programatzea eta kudeatzea. Saio hauen helburua hauxe da: agindutako lanak orientatzea, arazoak aztertzea, zailtasunak konpontzea, esperientziak erkatzea... d.- Behin ikastetxeko egonaldia amaituta, ikasleen azken ebaluazioa egiteko mintegi bat antolatzea, programatzea eta kudeatzea. 2.4. Practicumaren garapen faseak P-IIaren helburu orokorra lortzeko beharrezkoa da plangintza egitea; eta horretarako funtsezkoak dira egonaldiaren aurreko fasea eta ikastetxean praktiken jarraipenari dagokion fasea. Aurretiko fasea Honako jarduera hauek barne hartzen ditu: Ikastetxean txertatu aurretik, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasle tutoreak ikasleekin bilduko dira aurretiko bi prestakuntza jardunaldietan eta hasierako prestakuntza mintegian, Praktiken Batzordeak ezartzen duen egutegiaren arabera, helburu hauekin:

- Practicum II Gida aurkeztea. - Egingo diren praktiken zentzua jakinaraztea. - Praktika aldi honetan zehar ikasleek bete beharko dituzten ezaugarri, helburu,

jarduera eta epeen berri, bai eta beren lana egiteko entregatzen zaizkien materialen (egunkariak, behaketa gidak, memoriak, etab.) berri ere, ematea.

- Ebaluazioa egiteko jarraituko diren irizpideak jakinaraztea. - Aurreko ikasturteetan burutu diren zenbait esperientzia (memoriak, gidak,

diseinuak, egunkariak, etab.) aurkeztea eta aztertzea. - Bideo grabaketak eta bestelako tresnak erabiliz eskola bat behatzen ikastea. - Praktikak oinarritzen dituen prestakuntza teorikoa osatzera bideratutako

jarduerak egitea. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasle tutoreak ikastetxeetako maisu/maistra tutoreekin harremanetan jarriko dira helburu hauekin:

- Maisu/maistra tutorearentzako Practicum II Gida ezagutzera ematea. - Practicum IIaren eta praktiketan tutore gisa izango duten eginkizunaren berri

ematea. - Praktika hauen lehentasunezko alderdiak jakinaraztea: praktiken arduradunek

aurten bereziki landu nahi dituzten alderdiak alegia. - Jarraitu nahi diren kalifikazio irizpideak komentatzea eta zehaztea, bai eta

prozesu horretan dagokien zeregina ere.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 14

- Practicumak irauten duen bitartean elkar komunikatzeko mekanismoak adostea.

Jarraipen fasea Jarraipen faseak honako hau barne hartzen du:

- Ikasleek ikastetxeetan zazpi asteko egonaldi bat egitea. - Ikasleek Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasle tutoreekin mintegi bat edo bi egitea, tutore bakoitzak ezartzen duen egutegiaren arabera. - Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasle tutoreek ikastetxeetako maisu/maistra tutoreekin harremanak mantentzea, azken hauek Praktiketako Ikastetxean egoten diren bitartean.

Amaierako fasea Honako jarduerak barne hartzen ditu :

-Talde osoan egingo den azken mintegia. -Praktika memoriak irakasle tutoreari entregatzea. -Ikastetxeetako tutoreen ebaluazio galdetegia jasotzea. -Ikaslearen ebaluazioa eta kalifikazioa.

2.5. Ebaluazioa Ebaluazioa jarraia izango da practicum garai osoan zehar eta honen alderdi guztiak kontutan izanik. Ebaluaketa eskolako maisu/maistra tutorea, praktiketan dagoen ikaslea eta unibertsitateko irakasle tutorearen artean egingo da. Unibertsitateko irakasle tutorea nota guztiak bildu, bataz bestekoa atera eta publikatzeaz arduratuko du. 2.5.1. Ebaluatzerakoan kontutan hartu beharrekoak

1. Unibertsitateko irakasle tutoreak

- Ikaslearen mintegietan parte hartzea: elkar-hizketetan, norberan esperientziaren ekarpenak, erakutsitako hausnaketak eta ikasitakoa, kideekin kolaboratzeko ahalmena, inplikazio neurria…

- Ahozko eta idatzizko komunkazio gaitasuna: argitasuna eta koerentzia ideiak aurkezterakoan, testuaren estruktura orokorra eta ideien antolaketa, zuzentasun gramatikala, hiztegi egokia eta lanbideari moldatua, zuzentasun ortografikoa. Zeharkako gaitasuna den komunkazio gaitasuna haintzat hartuz, arlo honen balorapenak unibertsitateko tutoreak jarriko duen azken notaren %10-a suposatuko du. Horretarako ikaslearen idatzizko lana eta mintegietan agertu duen ahozko adierazpena kontutan hartuko ditu.

- Mintegietan aurkeztutako ekarpen eta lanen koerentzia saio bakoitzean planteatutako helburuen arabehera.

- Hausnarketa eta autoebaluazio prozezua eten gabe eta modu egokian aurrera eramatea.

- Eskola egotaldian zehar jorratutako lanen (behaketak, jarduera didaktikoen diseinua eta praktikan jartzea, bilaketa bibliografikoak, hausnarketak…) adierazle gisa erakutsitako adibideen aukeraketa, antolatzeko modua eta aurkezpenaren egokitasuna.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 15

- Komunikazio gaitasunei, gaitasun pedagogikoari eta profesionalari, didaktiko- diziplinazkoei eta kultura artekoei dagokienez egindako ahalegina, lorpenak eta eskuratutako ezagutzak.

2. Eskolako maisu/maistra tutoreak

- Eskolako lanen prestaketa. - Eskolako lana aurrera eramatea. - Jarrera eta profesionaltasuna

3. Praktiketan dagoen ikasleak

- Ebaluazio jarraia: praktikaldian zehar eskolarekiko egokitze prozezua gidatu

eta profesional gaitasunak hobetzen joateko: aurkitutako errealitatea aztertu, norberen kokatze eta aurre egiteari buruzko hausnarketak, e.a. Unibertsitateko jarduerek (jardunaldiak, mintegiak) ibilbide honetarako laguntza, kontrastea eta orientabidea jasotzeko aukera eskainiko dute.

- Azken ebaluazioa. Honakoak hartuko ditu barne: eskolako egotaldia, unibertsitateko jarduerak ,norberen eboluzioa eta ikasitakoaren balantzea, somatzen diren hutsuneak eta etorkizunari begira erronka berriak eraiki. Azken balorapena egiterakoan egindako lana, jarrera, ahalegina, eboluzioa eta ikasitakoa kontutan hartuko dira.

Azken ebaluaketa egiteko gida: Dokumentu honetako 6. eranskinean.

2.5.2. Kalifikazioa Azken nota, ebaluatzaile ezberdinen kalifikazioen arteko bataz bestekoa ondoko portzentaien arabehera kalkulatuz aterako da:

EBALUATZAILEA NOTERAN PORTZENTAIA

Unibertsitateko irakasle tutorea (1) % 50

Eskolako maisu/maistra tutorea % 40

Ikaslea % 10

% 100 (1) *Kontuan izan behar da BIUEko tutoreak %10 aitortuko diola komunikazio-konpetentziari.

** Prestakuntza-ikastarora ez joateak azken notan 3 puntu galtzea eragingo du. (Ez joate hori partziala bada, tutore bakoitzak proportzioan kenduko ditu puntuak).

***Jarraipen-mintegietara ez joateak puntu bat kenduko dio azken notari, joaten ez den aldi bakoitzeko.

a. Irakasgaia gainditzeko

Atal guztiak (ebaluatzaile guztienak) gainditu beharra dago.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 16

b. Ez gainditua

Praktikak ez gaindituak kontsideratuko dira: - Praktiketako ikastetxean justifikatu gabeko bi hutsegite gertatzen direnean.

Kasu honetan praktikak osorik errepikatu beharko dira. - Maisu/maistra tutorearen azken kalifikazioa ez gainditua bada (10tik 5 puntu

baino gutxiago) ikasleak ez du irakasgaia gaindituko eta, beraz, praktikak osorik errepikatu beharko ditu.

- Unibertsitateko tutorearen ustez ikasleak aurretiko prestakuntzan zehar eta/edo mintegien garapenean eta/edo memoriaren elaborazioan garatutako jarduera nahikoa ez denean, ikasleak ez du irakasgaia gaindituko. Ikasleak bigarren deialdi batera joan eta memoria berri bat idatzi beharko du. Kasu honetan, ez badu irakasgaia gainditzen, praktikak osorik errepikatu beharko ditu.

- Memoria ez bada zehaztutako epe barruan entregatzen, ikasleak ez du irakasgaia gaindituko. Orduan, ikasleak memoria bigarren deialdian aurkeztu beharko du, eta ez badu irakasgaia gainditzen, praktikak osorik errepikatu beharko ditu.

c. Ez aurkeztua

Praktikak ez aurkeztuak kontsideratuko dira: - Matrikulatuta dagoen ikaslea ez denean harremanetan jarri Praktiketako

Zuzendariordetzarekin ez Unibertsitateko tutorearekin. - Matrikulatuta dagoen ikasleak ikastetxe batetan praktikak egin arren, ez bada

ez Praktiketako Zuzendariordetzarekin ez Unibertsitateko tutorearekin harremanetan jarri praktikak baliogabetuko dira eta, hortaz, lehenengo eta bigarren deialdian “ez aurkeztua” azalduko da.

Ikasleei Praktiketako Memoriak entregatzea Euskarri material bakarra duten praktiketako lanak eta memoriak irakasleek gordeko dituzte hurrengo ikasturtea bukatu arte. Ikasle/sinatzaileak memoriaren eskaera egiten badu kalifikazioa egin ondoren bi hilabete igarotzen direnetik aurrera itzuliko zaio. Behin epe hori igarota ez bada itzulketa eskatu, edota ez bada inor lana edo memoriaren bila etorri, suntsitu egingo da. Argitarapena Lanak edo/ta memoriak osorik edo neurri batean argitaratzeko edo erreproduzitzeko, edota beste erabilpen bat emateko, egilearen edo egileen berariazko baimena beharrezkoa izango da (EHUko Kudeaketa arautegia, 49. artikulua).

33.. BBIIBBLLIIOOGGRRAAFFIIAA Agelet, J. eta beste batzuk (2001). Estrategias organizativas en el aula. Propuestas

para atender la diversidad. Bartzelona: Graó. Alegre, O. (2010). Capacitación docente para atender la diversidad. Una propuesta

vinculada a las competencias básicas. Sevilla: MAD.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 17

Alegret, J., Castanys, E., Sellares, R. (2010). Alumnos en situaciones de estrés emocional. Bartzelona: Graó.

Bolívar, A.; Domingo, J. (2007). Prácticas eficaces de enseñanza. Madril: PPC. Brubacher, J. W., Case, CH. W., Reagan, T.G. (2000). Cómo ser un docente reflexivo.

La construcción de una cultura de la indagación en las escuelas. Bartzelona: Gedisa. Calbó Angrill, M. (Koord.) (2009). Guía para la evaluación de competencias en el

Practicum de Maestro/a. Bartzelona: AQU Catalunya. Casino, A. Mª. (2007). El practicum de la diplomatura de Magisterio en la Universidad

Católica de Valencia: formación inicial. Valentzia: Valetziako San Vicente Mártir Unibertsitate Katolikoa.

Coriat, M., Romero, A., Gutiérrez, J. (Koord.) (2003). El prácticum en la formación inicial del profesorado de Magisterio y Educación Secundaria. Avances de investigación, fundamentos y programas de formación. Granada: Granadako Unibertsitatea

Del Val, J. (2001). Aprender en la vida y en la escuela. Madril: Morata. Escamilla, A. (2009) Las competencias en la programación de aula. Infantil y Primaria

(3-12 años). Bartzelona: Graó. Gavari, E. (Abe.) (2007). Estrategias para la intervención educativa. Practicum.

Madril: Ramón Areces Fundazioa. Gine N., Parcerisa, A. (2003). Planificación y análisis de la práctica educativa. La

secuencia formativa: fundamentos y aplicación. Bartzelona: Graó. López Larrosa, S. (2009). La relación familia-escuela. Guía práctica para

profesionales. Madril: CCS. Marchena, M. R. (2009). El aula por dentro. Cómo mejorar su gestión y organización.

Madril: Wolters Kluwer. Medina Millan, J. L. (2001). El diario del profesor, un reflejo del aula. Cuadernos de

Pedagogía, 305. 67-70. Molina, S. (1998). Bases para un nuevo diseño de las prácticas escolares de los futuros

maestros. Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado, 33 zk., 161-180 or.

Pascual, Mª T. (Ed.) (2007). Practicum: orientaciones para el Plan de Prácticas de la Diplomatura de Magisterio en la Universidad de La Rioja. Logroño: Errioxako Unibertsitatea.

Pérez Gómez, A. (1997). Socialización profesional del futuro docente en la cultura de la institución escolar. El mito de las prácticas, Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado, 29 zk., 125-140 or.

Revista de Educación, Monográfico: la formación práctica de estudiantes universitarios: Repensando el prácticum. 354 zk., 2011 urtarrila-apirila, [http://www.revistaeducacion.educacion.es/re354/re354.pdf].

Rodríguez Marcos, A. (2002). Cómo innovar en el Practicum de magisterio. http://www.uam.es/personal_pdi/stmaria/jmurillo/Cambio/Recensiones/Cynthia_Martinez_2.pdf.

Rubio M. J. eta Varas J. (1999) El análisis de la realidad en la intervención social. Métodos y técnicas de investigación. Madril: CCS.

Sánchez, M. (Koord.) (2010). Como educar en la diversidad afectiva, sexual y personal en Educación Infantil. Orientaciones prácticas. Madril: Catarata.

Torrego, J. C. (Koord) (2009). Modelo integrado de mejora de la convivencia. Estrategias de mediación y tratamiento de conflictos. Bartzelona: Graó.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 18

VVAA Propuestas didáctica para Educación Primaria. “las infusiones” “UY, qué miedo” “Aprender a ver” Aula de Innovación educativa.

Vizcaíno Timón, I. M. (2008). Guía fácil para programar en Educación infantil (0-6) Trabajar por proyectos. Madril: Wolters Kluwer.

Zabalza, M. A. (2004). Diarios de clase. Madril: Narcea. Zabalza, M. A. (2006). “El Practicum en la carrera de Pedagogía”, Jornadas sobre el

futuro de la Pedagogía, Bartzelona.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 19

ERANSKINAK

Practicum hau garatzeko orientazio gisa, Practicumeko atazak burutzeko hainbat eredu

(1., 2., 3., 4., 5. eta 6. Eranskinak) erantsi zaizkio dokumentu honi.

1. ERANSKINA MINTEGI, JARDUNALDI ETA/EDO HITZALDIEN GAINEKO

HAUSNARKETA FITXA

2. ERANSKINA BEHAKETA ETA HAUSNARKETA ORRIA

3. ERANSKINA BEHAKETARAKO EREMUAK

4. ERANSKINA IKASGELAN EGINDAKO ESKU-HARTZEEN FITXA

5. ERANSKINA AZKEN MEMORIA IDAZTEKO ORIENTAZIOAK

6. ERANSKINA

PRACTICUM IIAREN AUTOEBALUAZIOA EGITEKO

GIDA

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 20

1. ERANSKINA

MINTEGI, JARDUNALDI ETA/EDO HITZALDIEN GAINEKO HAUSNARKETA FITXA

DATA:

GAIA: Zer gai landu duzue?

ZEIN IZAN DA ZURE EKARPENA?

ZER JASO DUZU BESTEENGANDIK?

Mintegirako gida Teoria eta praktikaren arteko konexioa egitean datza. Honako alderdi hauek zuen lana gidatu dezakete: - Behar izan diren eta gauzatu diren esperientziak, abileziak eta heziketa trebetasunak, - Ikasleekin izandako harremanetan sortutako zailtasunak, - Hezkuntza modalitate bereziak, - Curriculum material berriak, - Irakasle ikasketetan eskuratutako ezagutzen eta hauek praktika psikopedagogikoan duten balioaren arteko harremana, - Berariazko hezkuntza laguntza behar duten ikasleen egoeren azterketa eta balorazioa, - Bestelakoak... Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan egindako prestakuntza saioen ondorio gisa ikasleek egin dituzten hausnarketa eta oharrak mintegi honetara ekartzean datza. Hitzaldi/jardunaldiaren gainean hausnartzeko gida Jarraian aurkituko dituzun galderek entzundako hitzaldiaren inguruan hausnarketa egiten lagunduko dizute. Prestakuntza prozesuan murgilduta gaudenean funtsezkoa da bakoitzak bere ondorioak ateratzea, bere iritziak adieraztea eta sortzen zaizkion zalantzak azaltzea. Galderek hausnarketa laguntzeko xedea dute, ez dira modu itxian erantzun behar. Ez da ezer gertatzen galderaren bat erantzun gabe uzten baduzu, edo agertzen ez den zerbait sartzen baduzu. Azkenik, gogoratu hausnarketa hau zure unibertsitateko tutoreari entregatu beharko diozula.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 21

1. Hitzaldia ematen duen pertsonaren izena eta bere lanaren deskribapen laburra: ikastetxea, hezkuntza maila, ikastetxeko proiektu bereziak...

2. Zeintzuk izan dira ideia nagusiak? 3. Zer iruditu zaizu hitzaldia? Zer erakutsi dizu? 4. Ez zatoz bat komentatu den zerbaitekin? 5. Komentatu nahiko zenukeen zalantza edo galderarik al duzu? 6. Ikasi duzun edo ikasten ari zaren irakasgairen batekin erlaziorik aurkitu al duzu?

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 22

2. ERANSKINA

BEHAKETA ETA HAUSNARKETA ORRIA

Zenbakia:

IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK: GRADUA:

IKASTETXEA: DATA:

BEHATUTAKO IKASTETXEA:

Data: Ordua: Tokia: Iraupena:

Ikasle taldea: Zikloa: Etapa: Ikasturtea: Eredua:

BEHAKETAREN SINTESI DESKRIBATZAILEA

BEHAKETA EGIN ONDOREN SORTU DIREN GALDERA ETA HAUSNARKETAK

HAUSNARKETA PROZESUAN ZEHAR EGINDAKO ANALISIA ETA IKERKETA

a. Ikastetxearen eta bere ingurunearen (ikastetxe berria bada BAKARRIK, bestela, PIetik eginda izango baitute) behaketa eta deskribapen laburra - Egoeraren azterketa: ezaugarri soziokulturalak eta datu aipagarrienak. - Antolaketa, dokumentuak, baliabideak, programak eta jarduerak. b. Ikasgelaren behaketa eta deskribapena - Ikasleak honako alderdi hauei buruzko informazioa bildu beharko du: Ikasgelaren ezaugarriak eta ikasleen aniztasuna, Antolakuntza eta baliabideak, une desberdinetan (errutinak, azalpenak, ariketak, ebaluazioa...) edo jakintza arlo ezberdinetan ikasgelan erabiltzen diren Programak eta jarduerak, tutoreak irakaskuntza-ikasketa prozesuan erabiltzen dituen Metodologia/Hezkuntza estrategiak, etab. - Behaketa eginkizun hauetako beste atal garrantzitsu bat maisu/maistrek eskola-umeekin dituzten elkarreraginak dira, honako egoera hauetan besteak beste garatzen diren hezkuntza esku-hartze prozesuen arabera:

a. Bizikidetza arauak komunikatzeko eta ikasgelan harremanak sortzeko. Hau da, jarduteko arau, protokolo eta programen, gatazkak konpontzeko trebetasunen erabileraren, eta hizkuntzaren erabileran egokitzapena eta zuzentasunaren erregulazioa.

b. Ikasleak motibatzeko. c. Ikasleak orientatzeko eta tutoretza lanak egiteko. d. Ikasleen familiekin harremanak eta jarraibideak ezartzeko. Hau da, familiaren eta eskolaren

arteko lankidetza, eta bi entitateen rolen arteko bereizketa. c. Beste hezkuntza ziklo edo etapa batean egoera zehatzen behaketa eta deskribapen laburra - Bakoitzari dagokion zikloaren ezagutzan eta behaketan tutorearekin elkarlanean aritzean datza, bai eta maila eta ziklo ezberdineko beste ikasgeletara joatean eta etapa bileretan parte hartzean ere.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 23

3. ERANSKINA BEHAKETARAKO EREMUAK

1. IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK

1.1. Ikastetxearen ezaugarriak: eskola-ingurunearen ezaugarriak • Ikastetxea kokatzen den ingurunearen azterketa. Eremuaren egoera geografiko, sozioekonomiko

eta kulturala: – Ikastetxera iristeko baliabideak (garraioa, seinaleztapena...). – Ikastetxeak baliabide gisa erabili ditzakeen zerbitzu, eremu eta gune mugakideak. – Hezkuntza xedeetan eta, azken buruan, ikastetxearen bizitzan eragin onuragarri edo

kaltegarria izan dezaketen elkarteak, mugimenduak, ohiturak, balioak, gizarte arazoak, etab.

• Ikastetxeko ikasleen jatorri sozioekonomiko eta kulturala: – Familiaren osaera. – Familien lan egoera (jubilatuak, langabezian, lanean, etxean lanean...). – Familien prestakuntza akademikoa. – Lanari eta aisiari eskainitako denbora. – Etxebizitzen baldintzak.

1.2. Ikastetxearen ezaugarriak: ikastetxe mota eta ezaugarriak • Titulartasuna: pribatua, publikoa, pribatu-itunpekoa. • Gain hartzen dituen hezkuntza etapak. • Ikastetxea osatzen duen unitate kopurua. • Ikastetxeak hartzen duen ikasle kopurua. • Irakasle kopurua eta bakoitzaren espezialitateak. • Gune eta ekipamendu kopurua eta hauen antolamendua.

– Irakaskuntza guneak (ikasgelak, gimnasioa, laborategiak, ordenagailu gelak, gela bereziak...)

– Laguntza zerbitzuen guneak (orientazioa, gizarte langilea, entzumena eta hizkuntza, pedagogia terapeutikoa...)

– Kudeaketa eta antolakuntza guneak (zuzendaritza, idazkaritza, harrera-lekua...) – Gune eta zerbitzu osagarriak (jangela, garraioa, liburutegia, ekitaldi aretoa, jolastokia

eta kirol zelaiak, erabilera anitzeko gela, biltegia...) • Gune eta baliabide materialen antolaketa eta aprobetxamendua

1.3. Ikastetxearen ezaugarriak: ikastetxearen funtzionamendua, egitura eta antolakuntza • Ikastetxea identifikatzen duten ideiak eta jarduera ildoak: behatutako ikastetxearen hezkuntza

proiektuaren (IHP) alderdien inguruko hausnarketa. • Antolakuntza egitura alderdi hauei dagokienez:

- Kudeaketa eta koordinazioa. Zuzendaritza taldearen funtzionamendua, osaera eta eskumenak (organigrama) - Didaktika: - Partaidetza eta lankidetza:

• Orientazioa eta tutoretza: hezkuntza orientazio psikopedagogikoko departamentua eta tutoretza programak.

• Zerbitzuak: eskola jangela, garraioa, liburutegia, laborategiak, ordenagailu gelak, erabilera anitzeko ikus-entzunezko gela

• Jarduera osagarriak: kirolak, jarduera kulturalak, txangoak eta programetan parte hartzea.

1.3.1. Ikastetxearen ezaugarriak: antolakuntza egitura • Kudeaketa eta koordinazioa. Honako hauen osaera eta eskumenak: (organigrama)

– Zuzendaria, ikasketa-burua, idazkaria – Klaustroa – Zikloko taldea eta zikloko koordinatzailea – Koordinazio pedagogikoko batzordea

• Didaktika: – Ikasleen esleipena eta antolamendurako irizpideak – Irizpideak:

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 24

Egokiak ez diren ikaskuntzak ebaluatzeko eta errekuperatzeko.

Ikaskuntza prozesuetan laguntzeko. Ikasleak bultzatzeko. Adostutako/ez adostutako ildo metodologikoak ezartzeko. Ikastetxean nabarmendu behar diren balio eta jarrerak

erabakitzeko. Baliabideen erabilera zehazteko. Zeharkako gaiak eztabaidatzeko.

• Partaidetza eta lankidetza: – Eskola kontseilua. – Familiak ikastetxeko bizitzan: IGEak nahiz familia eta irakasleen

arteko harremana. – Auzoarekin eta udalerriarekin mantentzen diren harremanak.

1.3.2. Ikastetxearen ezaugarriak: barne araudia • Hezkuntza komunitateko kideen partaidetzaren antolakuntza praktikoa • Tartean dauden guztientzako bizikidetza arauak • Hezkuntza zerbitzuen erregulazioa eta funtzionamendua • Guneak erabiltzeko arauak

1.3.3. Ikastetxearen ezaugarriak: lankidetza beste erakundeekin • Beste ikastetxeekin mantentzen den harremana • Kanpainak (fluorra, paperaren birziklapena...) • Beste erakundeekin hasitako harremanak (Gaztela eta Leongo junta, udala...) • Beste erakundeek erregulatzen eta erabiltzen dituzten eskola guneak

2. IKASGELAREN EZAUGARRIAK

2.1. Ikasgelaren behaketa: antolakuntza materiala • Gunea

– Kokapena ikastetxe barruan, neurriak, orientazioa, lan eta jolas egiteko txokoak edo eremuak

– Altzarien (mahaiak, aulkiak, armairuak, arbelak, afixak, baliabide material didaktikoak) antolamendua

– Ikasleak ikasgelan kokatzeko irizpideak – Eskola egunean zehar eremuen antolamendua

• Denbora

– Eskola ordutegia – Erabiltzen diren denbora baliabide didaktikoak: goizeko eguneroko atazak, jarduera

aldatzean

2.2. Ikasgelaren behaketa: talde eta partaidetza egitura • Talde dinamika

– Ikasgelako giroa Integrazioa – Azpitaldeen eraketa edo existentzia – Liderren presentzia – Onarpen maila taldean – Gatazken existentzia

• Partaidetza eta lankidetzarako baliabideak – Partaidetza sustatzea – Arauak betetzea – Esleitutako erantzukizunak banatzea eta gain hartzea – Jardueretan lankidetzan jardutea – Irakasle eta ikasleen arteko harremanak – Erabilitako errefortzu onuragarriak

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 25

2.3. Ikasgelaren behaketa: alderdi soziokulturalak • Soziokulturalak: familia

– Anaia/arreba kopurua – Gurasoen ikasketa maila – Gurasoen lanbidea – Familian eta eskolaz kanpo egiten diren aisialdi jarduerak

• Gizarte alderdiak – Ikaskideekiko jarrera: nola konpontzen dituzten gatazkak, ezberdinak direnekiko

errespetua eta onarpena – Sarrien egiten diren jarduerak Jolasa, taldekako lana, zaletasunak – Taldearen osaera: egozentrismoa, mendekotasuna, rolak...

2.4. Ikasgelaren behaketa: alderdi psikomotorrak • Autonomia pertsonalaren maila • Higiene eta elikadura ohiturak • Oinarrizko trebetasun motorrak • Egoera motorren kontrola • Jolasak Partaidetza eta lankidetza • Garapen fisikoa: motrizitate fina eta lodia, mugimenduen koordinazioa, gorputz eskema,

lateralitatea, espazio eta denboraren pertzepzioa • Sormena • Trebetasun plastiko eta musikalak

2.5. Ikasgelaren behaketa: alderdi psikologikoak eta ikaskuntzakoak • Adimen motak, ikaskuntza moduak • Pentsamenduaren egitura (operazio aurrekoa, zehatza...) • Estrategia kognitiboak: ordenatu, seriatu, sailkatu, arreta, memoria • Ikaskuntzarekiko interesa eta motibazioa • Estilo kognitiboak • Hizkuntza trebetasunak (hitz-jarioa, ahozko ulermen eta mintzaera, hitzezkoa eta hitzik gabekoa,

ahoskera, hiztegia...) • Erantzukizuna Erabakiak hartzeko ahalmena eta zereginak egiteko abiadura • Sormena

2.6. Ikasgelaren behaketa: afektuak eta pertsonalitatea • Autoestimua eta auto-kontzeptua • Arau eta erregelekiko errespetua • Sexu identifikazio eta rola • Atentzioa emateko edo irakaslearen laguntza eskatzeko moduak • Bulkaden (agresibitatea, frustrazioaren aurreko erreakzioak eta gatazka egoerak) kontrola • Sexu eta generoen arteko jarrera eta jokaerak • Arrakasta eta porroten aurreko erreakzioak

2.7. Ikasgelaren behaketa: hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak • Hezkuntza behar berezi eta berariazko ezberdinak • Curriculumean egiten diren egokitzapenak

– Curriculumerako sarbideari dagokionez – Curriculumeko elementuetan: metodologia, baliabideak, jarduerak, edukiak, helburuak

• Esku hartzen duten irakasleak

2.8. Ikasgelaren behaketa: familien partaidetza • Familiekin egiten diren bilerak • Familien lankidetza eskolaz kanpoko jardueretan • Familien lankidetza ikastetxeko jarduera orokorretan (eskolako festa, inauteriak...) • Familien lankidetza ikasgelako jardueretan (protagonistaren astea, liburu bidaiaria...)

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 26

3. HEZKUNTZA ESKU-HARTZEA 3.1. Hezkuntza esku-hartzea: irakasleen zereginaren plangintza • Edukiak diferentziatzea Globalizazioa • Jarrerak sustatzea • Baliabideak erabiltzea eta materialak sortzea • Irakasleek ikasleen arreta erakartzeko eta mantentzeko erabiltzen dituzten estrategiak

3.2. Hezkuntza esku-hartzea: esku-hartze estrategiak • Ikasleak motibatzeko estrategiak • Ohiturak sortzeko, ordena eta diziplina mantentzeko estrategiak • Sormena errazteko estrategiak • Irakasleek ikaskuntza errazteko erabiltzen dituzten baliabide metodologikoak • Irakasleek materialak prestatzeko erabiltzen dituzten baliabideak • Irakasleek ikasleak ebaluatzeko erabiltzen dituzten baliabideak

3.3. Esku-hartze estrategiak: ikaskideekin dituzten harremanak • Koordinazioa etapako irakasleen artean • Lankidetza beste etapetako (lehen hezkuntza) irakasleekin • Lankidetza talde psikopedagogikoarekin • Lankidetza beste laguntza irakasleekin: entzumena eta hizkuntza, pedagogia terapeutikoa...

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 27

4. ERANSKINA

Ikasgelan egindako ESKU-HARTZEEN fitxa*

Datak:

Hasiera: Amaiera:

Ikasturtea, taldea:

Alorra/eremua:

Esku-hartzearen deskribapena:

Prestakuntza fasea (egongo balitz): Azaldu saio edo esku-hartzea nola prestatu duzun, helburuak aukeratzean sortu izan daitezkeen zailtasun eta eragozpenak, metodologia, jarduerak, ebaluazioa egiteko irizpideak, erabilitako bibliografia...

Gauzatze fasea. Azaldu saioa nola gauzatu duzun, trebetasun/lorpenak, akatsak, ikasleen erantzuna... Osorik egin al duzu? Zer ohar eman zizkizun tutoreak?

Autoebaluazioa: hausnarketa egin, eta alderdi onuragarriak zein kaltegarriak azpimarratu. Emaitza globala azaldu, saioa berriz egingo bazenu zer mantenduko zenukeen eta zer aldatuko zenukeen, aurkitutako zailtasunak, ikasleen jarrera...

Autoebaluazioa egiteko irizpideak, indarguneak eta ahulguneak nabarmenduz, eta garatu diren eta garatzeke dauden gaitasunak

Tutorearen oharrak eta oniritzia

* Ikasleak gutxienez ikasgelan egindako hiru esku-hartze erregistratuko ditu, fitxa eredu hau jarraituz:

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 28

5. ERANSKINA

AZKEN MEMORIA IDAZTEKO ORIENTAZIOAK

Practicum IIaren Memoria praktiketako ikastetxeko egonaldian zehar ikasleak bizitako prestakuntza prozesua jasotzen duen tresna da; horregatik, denboraldi horren gaineko behaketa, esku-hartzea eta hausnarketaren emaitza islatu behar du. Praktika aldian zehar antzematen diren gaitasun, zailtasun eta mugen ikaskuntza erreflexibo, autonomo eta autokontzienteko kontzeptuarekin bat dator, eta etengabeko heziketa ebaluazioa egiteko tresna da. Memorian, ikasleek Practicumean zehar irakasten ikasten bizitako “istorioa”, modu esanguratsu eta egituratuan azaltzen duten materialak jasotzen eta aztertzen dituzte (Rodríguez Marcos et al. 2002, 35 or.). Datuen aukeraketa deliberatu, sistematiko eta kronologikoa da, zeinak, narratiba erreflexibo batez lagunduta, praktika aldian zehar ikasleak gauzatu duen jardueraren garapena berregiten baituen eta ulertzeko aukera ematen baituen: estrategiak, ahaleginak, aurrerapenak, zailtasunak, eta azken emaitzak.

Memoriak honako gidoi hau jarraitu beharko du:

1. Azala (ikaslearen izena, espezialitatea, Praktiketako ikastetxea eta Tutoreak) 2. Aurkibidea 3. Lanaren egitura 3.1. Hitzaurrea 3.2. Egoeraren azterketa laburra 3.3. Burututako hezkuntza esku-hartzeen zerrenda tematikoa (behaketa, jarduera eta ebaluazioa). 3.4. Ondorioak (autoebaluazioa) 4. Bibliografia 5. Eranskinak: Profesionalizazioa sustatu duten bizipenen kontaketaren egunkaria. Entregagaiak: egunkariak, mintegietako fitxak, behaketa fitxak, esku-hartzeetan erabilitako materiala.

Hitzaurreari dagokionez, bere helburu nagusia praktikak egin diren esparrua zehaztea da, irakurlea kokatzearren eta dokumentuaren ulermena laguntzearren. Ez dago hitzaurrea egiteko modua xedatzen duen araudirik, baina honako ideia hauek barne hartu ditzake:

• Praktikak maisu/maistren prestakuntza curriculumarekin erlazionatzea. • Praktikak indarrean dagoen legeriarekin lotzea. • Dokumentua osatzen duten eduki eta atalak aurkeztea. • Erreferentziazko bibliografia edo dokumenturen bat baloratzea. • Ondorio garrantzitsu bat aurreratzea.

Lanaren egiturak Practicuma artikulatzen duten hiru elementu nagusiak bildu behar ditu: a) behaketa, b) inplementazioa eta c) ebaluazioa.

a) Puntu honetan, ikasleak ikastetxearen, zikloaren eta ikasgelaren gainean egindako behaketen fitxak aurkeztuko ditu. Gainera, epilogo gisa, kontaketa bat prestatuko du, tutorearen rolaren eta irakaslanaren gaineko analisian sakonduz.

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 29

b) Azpiatal honetan ikastetxeko egonaldian zehar ikasleak egin dituen esku-hartzeen fitxak erantsiko dira. c) Puntu honetan ikasleak ikuspegi kritiko batetik ebaluatuko ditu bere irakaslanaren (plangintza, garapena eta ebaluazioa) lorpen eta zailtasunak, hasiera batean proposatu ziren gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak lortu al dituen edo ez, praktika aldiaren ekarpen orokorra bere irakasle prestakuntzan, etab.

Ondorioetan, ikasleak bi galdera hauek erantzun beharko ditu: Zer ikasi duzu tutorearen rolari buruz? Practicum IIan egindakoak zer eragin du nire etorkizun profesionalari begira? Azkenik, Auto-ebaluazioan, ikasle berak bere buruari eman behar dion kalifikazioa arrazoitu beharko du. Izan ere, kalifikazio horrek azken kalifikazioaren %10 balioko du (6. Eranskina).

Practicum II Gida. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua

UPV/EHU Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Orrialdea 30

6. ERANSKINA

PRACTICUM IIAREN AUTOEBALUAZIOA EGITEKO GIDA A. AZKEN HAUSNARKETA PERTSONALA A.1. Ikastetxea eta ikasgela

1. Ikastetxeaz zenuen ideia aldatu al da? Zertan?

2. Zure iritziz, zeintzuk dira hobeto landu diren edo gehien gustatu zaizkizun jarduerak? Zergatik? Ahal den neurrian, zerrenda ordenatu bat egin.

3. Ikastetxean bizi izan dituzun hiru esperientzia onuragarrienak azaldu.

4. Hiru esperientzia kaltegarrienak azaldu.

A.2. Unibertsitatean egindako jarduerak

1. Ikastetxera joan aurreko prestakuntzak zertarako balio izan dizu? 2. Nola hobetu genezake hasierako prestakuntza? 3. Unibertsitatean egindako mintegiek zertarako balio izan dizute? 4. Nola hobetu genezake mintegietako lana?

A.3. Zure praktiketako esperientziaren balorazioa

1. Oro har, zein izan da zure jarrera praktiketan zehar? (gogotsua, parte-hartzailea)

2. Zer helburu bete dira? Hasiera batean ezarritako helburuekin erkatu.

3. Irakasle on bat izateko aurkitu dituzun zailtasunak, ustekabeak, mugak eta abar azaldu.

4. Zer egin dezakezu aurrerantzean zure prestakuntza hobetzeko?

5. Zer iruditzen zaizu lanbide hau?

6. Azaldu nahi dut... B. EBALUAZIOA Nola kalifikatuko zenuke zure lana? 1etik 10era