Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

11
Harri detritikoak HARRIEN JATORRIA: HARRI SEDIMENTARIOEN JATORRIA

Transcript of Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

Page 1: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

Harri detritikoak

HARRIEN JATORRIA: HARRI SEDIMENTARIOEN JATORRIA

Page 2: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

• Sedimentuak  metatu  eta trinkotuz eratutakoak dira.

• Harri sedimentarioak geruzatan egoten dira, eta zenbait lodiera, kolore eta trinkotasunekoak izaten dira geruza horiek.

• Jatorrien arabera lau mota daude:

• Detritikoak, Kareharriak, Ebaporitikoak eta Organikoak.

Nola eratzen dira? Non egoten dira? Eta zenbat mota daude?

Page 3: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

• Elkarri lotutako zenbait mineral eta harri-zatiz osatutakoak dira. Eratzeko ondoko prozesuak gertatzen dira:

• -Materialak metatzea• -Trinkotzea: sedimentuaren gainean jalkiz doazen materialen

pisuak zanpatu egiten ditu haren osagaiak.• -Zementazioa: sedimentuetan urak disolbatu egiten ditu

zenbait mineral, eta gero, berriro jalkiarazi.

Detritikoak

Page 4: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

ADIBIDEAK:•

 Konglomeratua: Harri zatiz osatua;  harea pikorrak ere izaten ditu.

• Hareharria: Harea pikor txiki -txikiz osatua da.

• Buztina: Buztin trinkotuz osatua. Bustiz gero, lur hezearen  usaina dario.

Page 5: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

KAREHARRIAK:

• Nagusiki  kaltzita  mineralez osatuta daude; eta badituzte buztinak  eta  beste mineral batzuk ere, oso proportzio txikian bada ere.

• Harri hauek bi jatorri izaten dituzte:

• Zenbait izaki bizidunen  oskolen eta eskeletoen  metatzea

          Adibidea: moluskuek eta koralek kaltzitazko oskola dute. 

• Kaltzio karbonatoa  hauspeatzea, urak disolbatu badu.          Adibidea: estalaktitak eta kareharrizko tobak

Page 6: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

• Trabertinoak:  Estalaktitak eta estalagmitak  eratzen dituzte.

• Kareharrizko toba:  Porotsuak eta arinak dira, eta landare-hondarren arrastoak dituzte.

Adibideak:

Page 7: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

EBAPORITIKOAK:

• klima lehorreko  eta  beroko lekuetan, ur gaziko eremurik baldin badago, lurruntzea itzela izaten da. Horren ondorioz, mineral disolbatuak hauspeatu egiten dira.

Page 8: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

ADIBIDEAK:•

 Igeltsoa:  Igeltso  mineralaren kristalak metatzearen ondorioz sortua.

• Gatza: Halita mineralaren kristalak metatzearen ondorioz eratua.

Page 9: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

  ORGANIKOAK:

• Materia  organikoa  metatzearen ondorioz sortzen dira.

Page 10: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

ADIBIDEAK:•

 Ikatza:  Landare-materia metatzetik sortzen da, materia hori lurpean geratzen bada, eta presio eta tenperatura altuen eraginpean badago.Ikatza  ingurune kontinentaletan sortzen da; esaterako basoetan.

• Petrolioa: Itsas  planktonetik sortutako materia organikoaren partikula mikroskopikoak metatzearen ondorioz sortzen da. Partikula horiek buztin-sedimentuak inpregnatzen dituzte, eta lurpean geratzen direnez, presioaren  eta  tenperaturaren eraginez konposizioa aldatu eta petrolioa sortzen dute;

Page 11: Harri sedimentarioak. Andoni Isasi

Andoni Isasi 1.B

IES BEURKO BHI