Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4...

20
BERRIKETAN Debako herri aldizkaria - 250. alea - 2020ko apirila Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian

Transcript of Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4...

Page 1: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

BERRIKETANDebako herri aldizkaria - 250. alea - 2020ko apirila

Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian

Page 2: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere
Page 3: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

Ifar kalea, 12 behea20820 Deba

Telefonoa: 632 043 322Aldizkariaren e-maila:

[email protected] e-maila:

[email protected]

LAGUNTZAILEAK

Debako Udala

Argitaratzailea:Zuhatza Euskara Elkartea. Deba.Koordinatzailea: Izaro AulestiarteErredakzioa: Alex Turrillas, Nagore Dorronsoro eta Izaro AulestiarteHizkuntza ardura: Lukax eta Nagore Dorronsoro, Izaro AulestiarteAzaleko irudia: ErredakzioaPublizitatea: Joseba Escudero, Terese Larrañaga eta Alex Turrillas Logotipoaren diseinua: Iñaki ElosuaMaketazioa: Leire RubioTirada: 1.400 aleMaiztasuna: Hilabetekaria Inprimategia: EuskalinpriLege gordailua: SS-246-2009 ISSN 2171-7656

OHARRA:

Berriketan-ek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta GUTUNAK ataletan adierazi-takoen erantzukizunik. Eskutitz guztiek ondo identifikatuta egon beharko duteargitaratu ahal izateko. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NAN eta tele-fono zenbakia, nahiz eta gero izen-abizenak soilik argitaratu. Idatziak [email protected] helbidera bidali beharko dira, hilabeteko lehenengo astelehenabaino lehen.

ARGITARATZAILEA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

3

BERRIKETAN

AURKIBIDEA250. alea - 2020ko apirila

7 8 9 16GUTUNAK

“Kultur Elkartea-Udala”;

“Zorionak, Kolore Anitz!”

ALBISTEAK

Asteroko buletina kaleratuko du Udalak;

Aberri Egunean erebalkoiak protagonista

KOLABORAZIOA

Debako Nagusilan Taldeak parte hartu du“Herrikoak berriketan”

atalean

ERREPORTAJEA

Koronabirusaren eraginez bizi dugun errealitate berezia, herritarren ahotan

B. GAZTEA

Mendata institutua itxita dago Covid-19dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai

4

Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki dubere azkeneko bileran.

Egoera berezi honek ahalbidetzen duenneurri eta moduan lanean darrai Zuhatzakolantaldeak. Nahiz eta ekimen batzuk dago-eneko bertan behera utzi behar izan dituen(Mintzalaguna, kultur ekitaldiak...), bestebatzuei eustea lortu du, esate baterako,nahiz eta tirada txikituta, Berriketan hilabe-tekariak ohiko moduan eta datan ikusi duargia oraingoan ere, gainera pdf-an ere kale-ratu da ahalik eta etxerik gehienetara iristensaiatzeko. Aurrerantzean ere, egoera berezihonek iraun arren, Berriketan kaleratzen

saiatuko da lantaldea. Bestelako ekimenei dagokienez, era-

kundeen aurrekontuekin erabat lotutadaude, eta egoera berezi honetan aurrekon-tuak oraindik onartu gabe daudenez, ziur-gabetasunean aurkitzen da elkartea.Hortaz, aurreikusita zituen ekimen ugariditu kolokan: ekimen kulturalak, udale-kuak, hedabideak sarera salto egitekoerronka eta bazkide-kanpaina, besteakbeste.

Bazkide-kanpainarekin lotuta, kuotaigotzea ere bazuen Zuhatzak asmoen arte-an, baina lehendabizi egoera honen bilakae-ra ikusi beharko du. Momentuz, osasun-

larrialdi honek ekonomian ere arrastoa utzi-ko digula jakitun, urteroko moduan bazki-de-kuota ekainean pasa beharrean udazke-nean pasatzea erabaki dute elkartekoek.

Urteko batzarrean aurkeztu izan dituelkarteak jardueraren nondik norakoak(kontuak eta ekimenen plangintza) garaio-tan, baina oraindik informazio nahikorik ezduenez, beranduago egin beharko du hori.Ahal bezain pronto egingo du elkarteakbatzarrerako deialdia, bazkideekin denapartekatu eta haien ekarpenak jasotzeko.Bitartean Zuhatzarekin harremanetan jarriahal izango dira bazkideak emailez edotelefonoz edozeren berri izateko.

Urteko batzar orokorra atzeratu du Zuhatzak

Page 4: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

4

GUTUNAK

Berriketan-en aurreko alean, hauda, martxokoan, irakurriko zenutenKultur Elkartearen idatzia, non besteakbeste aipatzen zuen “Kultur Elkarteaegiten ari den berritze eta zabaltze lanagutxiesten dugula”. Gure asmoa ez dainola ere inoren lana gutxiestea, baiziketa, gure ustez, gaizki egindakoak adie-raztea. Badakigu Kultur Elkartekozuzendaritza taldearen lana ez delaerraza eta borondatezkoa dela, bainalorategian egindako esku-hartzea ikus-tea besterik ez dago dena ondo egiten

ez duela ikusteko. “Kultur Elkarteak proposatutako

lekuari uko egin diogula” ere esaten dabertan; noski, uko egin diogu proposa-tutako lekuari. Kultur Elkartera idatzi-tako eskutitzetan argi utzi genuen pro-posatutako tokiek ez zituztela beharditugun baldintzak betetzen. Gainera“aurkitutako irtenbidea”ri dagokionez,oraindik irtenbidearen zain gaude.

Baina ez gaude geldirik.Martxoaren 5ean kultur zinegotziarieskutitza idatzi genion, Oteizaren mol-

deak non jarri erabaki bitartean, gurilekuren bat uzteko ikastaroarekinaurrera egiteko, baina oraindik ez duguerantzunik jaso. Badakigu une honetanUdalak arazo garrantzitsuagoak izangodituela, baina gurekin ez ahaztekoeskatu nahi genioke hemendik.

Itsaso Aramendi, Irene Askasibar,Arantza Beristain, Mª Mar Cabeza, Elena

Egaña, Lierni Garcia, Arantza Iriondo,Ana Larrañaga, Ana Lizarazu, Amaia

Onaindia, Mª Luisa Perosanz, IzaskunSantos, Ainara Sedano, Itziar Uranga

Kultur Elkartea-Udala

Zorionak, Kolore Anitz!

Berriketan-ek ez du bere gain hartzen GUTUNAK atalean adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondoidentifikatuta egon behar dira argitaratu ahal izateko. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NAN etatelefono zenbakia. Bidali helbide hauetara: [email protected] edo [email protected].

Bi hitzetan eskerrak eman nahi dizkizuet egiten ari zaretenlan bikainarengatik. Momentu zailak dibertigarriagoak egite-agatik. Haur guztien aurpegietan irribarre handi bat margo-

tzeagatik. Eta, bukatzeko, nire lore more kutuna hain bizirikmantentzeagatik.

Zorionak, Kolore Anitz!

Kolore artean mugituzetxe guztia apainduz

aita ta amatxokin eguneromomentu goxoak pasatuz

Denok babestuzetxean geldituz

eskuak garbituz!!

Mila-mila eskerKolore Anitz

momentu guztiak goxatuz!

Emili Sukia

Page 5: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

5

Mugatutako egunak

IRITZIAK

Udaberria ate-joka zetorrela-eta,konturatu orduko egunak luzatzen hasidira. Berdetasun berriaren usain freskoaarnastea, ordea, aurreragoko planenzerrendan idatzi beharko dugu. Itsasokoolatuen soinua hormen artetik sentitu.Aurten, urtaroak eskaintzen dizkigunopariak etxetik behatzea beste erreme-diorik ez zaigu geratzen.

Ordu txikiek jo dute, eta erlojuarenorratzek bira ugari eman dituzte gurasoaklotaratu direnetik. Ni, ostera, izarapean;begiak itxi arren, ez dago nire bihotz-tau-padak baretzeko modurik. Sentimenduezmintzo garenean, badira zenbait norberearima dantzan jartzeko haina indardutenak. Dena beltz ikusten dudan

gauetan, beldur naizenean, bada babes-ten nauen argi-izpi bat, egoeraren zapo-re garratza gozo bihurtzen duena. Bada,bai, maite dudan zerbait.

Denboraren kapsulan sartu eta hila-bete batzuk atzera egiten badugu, niregorputzaren barru-barrutik amets berribat sortzen ari zela ohartu nintzen,Aladinen kriseilutik ihes egindako desiobat bailitzan.

“Mendian korrika nabilenean askesentitzen naiz. Hegan egiteko beharditudan hegalak ematen dizkit. Hitzaketeten dira, denbora gelditu, bihotz tau-padak pausatu. Segundo bakoitza dasta-tu dezaket eta aldi berean denborarenzentzua galdu.

Nire gorputzeko arma guztiekinadierazten naiz. Orri zuri baten gainekopintzel bilakatu eta, umeen antzera, bizigrinaz beteriko marrazkiak irudikatzenditut.

Gailurretik, itsas mugari so egin etabegirada galtzen dut. Zerutik gertu sen-titzen naiz, gainontzekotik urrun”.

Zabaldu begiak eta besarkatu natura.Behatu, hausnartu, sentitu, pentsatu,amestu eta ekin. Gozatu eta gozarazi.Zaindu ezazu mendia. Zaindu inguru-koak. Zaindu zure burua. Eta bizi, maite,beti aske.

Beñat Escudero Unanue

iritziaSUtzeko arrazoi bat baino gehiago izaten

dugu, baita eman ere! “Egunkaria”ren itxiera-ren 17. urteurrena bete den honetan, argi ikus-ten da hori. Euskara hutsean argitaratzen zenegunkariak horixe sortu baitzuen; euskaramehatxu bezala ikusten dutenen gorrotoamuturrera eramatea eta alde egiten dugunonhaserrea azaleratzea. Orduan ere, DebakoZuhatza Euskara Elkarteak Berriketan hilabe-tekaria plazaratzen zuen debalde, gaur bezala-xe. Doan izateak ez du esan nahi, baina, ozto-po, zailtasun eta lanik ez dagoenik guztiarenatzean.

MINDU egiten nau jendeak normaltzathartzeak hilero institutuan, Arkatzan edoGaltxan Berriketan egotea. Ikasketak D ere-duan egin eta kalean euskara baino erdaragehiago entzuteak. Belarriak eta bihotza min-

tzen zaizkit; hitzak, berriz, kontrako eztarritikjoaten zaizkit, mingain puntan ezin eutsita.Gure gurasoen garaian, zenbat aldiz entzundiot amari, ikurrina debekatuta zegoenean,Euskal Jolasen ipini zutenekoa... Itziarko AmaIkastola sortu zutenekoa, guk euskaraz ikasgenezan... Euskaraz bizitzeko.

(E)TA guk zer egiten dugu? Batzuk ikasto-la garaitik ari dira eta beste batzuk bagabiltzaZuhatzan (Mintzalagunetan, Kolore Anitzenedo Berriketan-en laguntzen), Apakinen nahizEuskaraldian, eta zu? Ez al zaitu egoerak min-tzen edo sutzen? Badakizu horretarako gaiainportantea izan behar dela norberarentzat.Hala bada, Deban aukerak badituzu aldatzenlaguntzeko; suak eta minak eragiten duenenergia negatiboa aurrera eta euskaraz era-mango gaituen indar positibo bihurtzeko.

Suminduta

ITZIAR ARANA

Page 6: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

6

IRITZIAK

Iaz enaren inguruko zutabe bat ida-tzi nuen. Aurtengo nire intentzioa honijarraipen bat ematea zen, zutabe horrilotuta gertaera polit bat baitzegoen.Ordenagailua piztu, eta di-da, xeheta-sun batzuen faltan baina zutabea iaprest laga nuen ordenagailuko mahai-gainean. Ez naiz batere trebea idaztekontu hauetan eta pozik nengoen egin-dako lanaz. Bidali aurretik, ordea, hain-bat datu baieztatzeko tartea hartu nueneta horiek baieztatu nituenean, ordena-gailua piztera joan eta... ezin mahaigai-nera heldu!!! Informatikari bati deitueta ez dakit zenbat ordu telefonoz orde-nagailu aurrean egon ondoren (itxialdi-ko lehenengo eguna zen eta denborabehintzat izan nuen horretarako), orde-nagailua formateatu behar zela ezzidan esan ba?? Ondorioz, mahaigaine-an neukan dena, karpetatan neukandena, galdu nuen, baita zutabea ere.

Eta halaxe ordenagailu formateatuberriaren aurrean eseri nintzen biga-rrengoz. Baina aurreko idatzia buruanizan arren, ez nituen hitz egokiak aur-kitzen. Ez dakit hau zuei ere gertatuizan zaizuen inoiz, baina idatzitakoaburutik ezin berreskuratu alde batetik,eta bestetik, bizitzako egoera guztizaldatuta... beste zerbait idatzi beharnuela pentsatu nuen. Eta hemen nago,itxialdiko hirugarren egun honetanetxetik lan egiten, “home schoolling”-aren alde onak eta txarrak nire balantzapertsonalean neurtzen. Eta itxoiten...hara eta hona dabilen birus bidaiarihonek noiz alde egingo duen, udabe-rriarekin batera?, eta itxoiten... enareilekua noiz egingo dien. Beren etorrerakeguneroko hoberik ekarriko ahal digubehintzat!

OIHANA ESNAOLA

Itxoiten

iritz

ia Balkoiak eta zakurrak

Sukaldeko leihotik ikusi zaitut berriz,fabriketako sirenek ez dute jo oraindik...eta ez dirudi joko dutenik, gaurkoan.Eskerrak!Baina hor zeunden zu,zakurrak paseatzen egun osoa.

Eta horregatik,hatzez salatzen zaitut!Zu, nire miserien errudun zaren hori!Zure erruz izango dute gertukoek kutsatzeko aukera gehiago.Zure erruz luzatuko da konfinamendua.Zure erruz galduko dut lanpostua.Zure erruz ez naiz hilabete bukaerara iritsiko.Arduragabe hori!

Ez dizu ardura jendearen osasunak.Ez dizu ardura goseak,Minak,Sufrimenduak!Are, ongi datorkizu!Gure mina eta sufrimendua zure gosea asetzeko baino ez baitira,zaren gaixo kronikoaren osasun bila.

Eta horregatik,horregatik ez zenituen mugak itxi behar zenean,ez zenuen esentziala ez zen produkzio oro gelditu, behar zenean.Ez dituzu ez-ohikotasunaren aitzakiapean kaleratuak babestuko,ez etxea infernu dutenak,ez mehatxutzat duzun haren laguntzarik onartuko ere, behar denean.

Eta hor zabiltza, egunero paseoan.Itxura eginez.Zu, amildegira garamatzan gidari hori!Sakrifizioa erromantizatuz,ongi orokor ez hain orokor baten defentsan.Kriminal ederra zaude egina zu!Sistema kriminala!Eta, nola ez,zakurrak ere... halamoduzkoak!

Gu ez ordea!Eta horregatik,soilik horregatik geldituko gara etxean.Ardura dugulako!Baina egon lasai,ardura baitugu jendearen minarekiko ere.Sufrimenduarekiko.Eta horregatik,soilik horregatik,aterako gara bihar kalera!Hatzez seinalatzetikukabilez kolpatzera!

Manex Astigarraga

Page 7: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

7

ALBISTEAK

Aberri Egunean ere balkoiak protagonista

Aurtengoan egoera berezianharrapatu gaitu Aberri Egunak eta,beraz, baldintza berezietan ospatuzuten alderdiek.

Euskal Herria Batera herri-ekime-nak ekimen zehatzak proposatuzituen: Nafarroako bandera eta iku-rrina balkoietan jartzea, koronabiru-sak utzitako hildakoen omenezkominutu bateko isilunea gordetzea, etaondoren “Txoriak txori” eta “Ikusimendizaleak” kantatzea. Gainera,aurretik dei egin zieten euskal herrita-rrei Euskal Herri osotik ateratakoargazkiak bidaltzeko eta gero, AberriEgunean, horiekin osatutako mosaikokolektibo erraldoi bat kaleratu zuten.

EH Bilduk bat egin zuen deialdihorrekin bere osotasunean. EAJk,berriz, koronabirusak utzitako hilda-koen omenezko isilunearekin eta bal-koietan ikurrinak jartzeko deialdiare-kin egin zuen bat. Debari dagokionez,Udalak koronabirusak hil dituenenomenez xingola belzdun ikurrina zin-tzilikatu zuen udaletxean eta, horrezgain, adierazpen instituzional bat ereadostu eta kaleratu zuten EH Bilduketa EAJk. Eguerdiko 12:30ean jendeasko irten zen balkoietara deialdiekinbat egitera eta, arratsaldean zehar,udaltzaingoaren ibilgailu bat kalezkale ibili zen “Txoriak txori” abestialau haizetara zabalduz.

Asteroko buletin digitala kaleratuko du Debako Udalak

Asteroko maiztasunarekin bule-tin digitala argitaratzen hasi daDebako Udala. “Herritarrekikokomunikazioa eta Udalaren jarduna-ren gardentasuna areagotzeko” han-ditu du Udalak buletin honekinherritarrekiko informazio-jarioa.Apirilaren bigarren astetik aurrera,beraz, ostiralero udal buletina bidalidie emailez horrela eskatu dutenherritarrei.

Jada erabiltzen diren komunika-zio-tresnei gehituko zaie hau. Azken

asteotan bizitzen ari garen egoerarenondorioz bereziki, herritarrentzatinteresekoa eta baliagarria izan daite-keen informazioa sortzen da etenga-be. Horregatik, buletin honekin udalgobernuaren helburua da ahalik etaherritar gehienek izan dezaten zuze-neko informazioa.

Buletinera harpidetu nahi izate-kotan (doakoa da), inprimaki batbete eta bidali behar da:https://labur.eus/Deba_UdalBuletina_HARPIDETZA.

iritzia

GORKA AGIRREZABALA

Ordu asko, egun asko, urte asko,sentipen asko...

Gustuko duzun zerbaitek zure bizi-tza hein batean baldintzatzen dizunean,ez dira erraz ikusten egiten ez diren etaatzean uzten diren beste hainbat gauza.Askotan, zerbaitetan urte asko darama-kigunean, bizitza ezberdin bezain berribati izaten diogu beldur pixka bat, alda-ketaren amildegira gerturatzen garene-an handik ikusten dugun zokogunea-rengatik. Ilusioz eta gogoz, buru-belarrisartu garen baso horren irteera, bideanzimeltzen eta loratzen joan izan direnloreek erakusten digute sarri.

Urteetan nire bizitzaren zati edooinarri izan denaren aldaketa aberasga-rria izaten ari dela ere baieztatu nahikonuke. Lehenxeago aipatutako basokoloreak ez ditut ez moztu ez ahaztu, aitzi-tik, beraiekin bizi izanak pertsonamodura aberastu nau. Bizitzak hainbatloraldi izaten ditu bakoitzaren ibilbide-an: ikasketak, lana, amodioa, taldeetanparte hartzea... batzuetan epe luzekoakizan ohi dira eta hauek atzean utzizgero, aurrean datorrenari gogotsu ekitendiogu, baina atzean utzitakoari errepa-ratuz. Pozik sentitzen naiz egindakoazeta orain arte neureganatutako balioekinbeste alor batzuetan hemendik aurreraegin ahalko ditudanez.

Lore bakarrak zailago du bere egu-nerokotasunean zimeltzearen aurkakodema gainditzea, baina lore-sortak indarzein kolore erakustaldi zoragarriagoadu edozeren aurrean, politagoa izateazgain.

Gaur egun hain beharrezkoa denelkarlana zein auzolana bultzatzekogonbitea luzatu nahiko nizueke lerrohauen bitartez. Izan gaitezen lore-sorta!

Betirako?

Page 8: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

8

Zahartzaroa batzuetan familiagiro goxo batean pasatzen da, bainaaskotan, adinduaren osasun egoerakontuan hartuta, ezin. Arazoak, zail-tasunak eta zainketa beharrak suer-tatzen dira eta senideek laguntzabehar izaten dute. Arazo honi bakar-dadearen kutsua ere antzeman ohizaio. Orduan, urte zail hauetan, denakorapilatuta, bakardadeari nola ihesegin burutazioetan, zainketa onbaten bila, ia beti ahulduta, ia betiindargabetuta, egoitzetara edo egu-neko zentroetara bideratzen dituzteadinekoak.

Eta hona hemen Nagusilan elkar-tearen eragina, zeregina: erresiden-tzietara eta eguneko zentroetara ger-turatu, beraiekin egon, hurbiltasunaerakutsi, kartetan, kinan eta abarjolastu. Sarritan kanta bat edo besteabestu, orokorrean kantuan aritzeagustatzen zaie eta. Hemen, Deban,astean birritan ordubete pasatxoberaiekin egoten gara zentroan,

pozik, irribarre artean.Debako Kalean Kantuz eta Kalez

Kale Txistulari Taldea noizean behinalaitzera joaten dira zentrora.Donostiako partaide Jose Inazio etaRoberto ere animatzera etortzendira; denak ongi etorriak izaten dirabeti.

Jarduera hauek, eta puntualkietxean bakarrik bizi denari laguntzaeskaintzea (medikuarengana joatekoeta abar), Gizarte Zerbitzuen ardura-pean burutzen dira beti.

Nagusilan 2002. urtean sortu zenDeban, Alejandro Goikoetxea aitzin-

dari izan zelarik, berak animatuzituen herriko hainbat pertsonaNagusilaneko kide izatera.

Gaur egun, taldea hamar lagunezosaturik dago; batzuk joan zaizkigueta beste batzuek erretiroa hartudute. Taldeko arduraduna hileanbehin Donostiara joaten da, eta hanGipuzkoako boluntarioekin elkartueta informazioa jaso. Urtean behinasanblada orokorra egiten daGipuzkoa mailan. Urtean zeharbeste herrietako partaideekin bateratxango bat edo beste ere egiten daeta eguna giro onean pasatu.

Taldearen eginkizuna oso politairuditzen zaigulako, herriko jendeaNagusilanen parte hartzera animatunahiko genuke. Gure saririk onenaberaien begiradak eta irribarreak jaso-tzea izaten da.

Hilabeteko lehenengo larunbate-an, Ifar Kaleko 12 zenbakian, behekosolairuan, biltzen gara. Interesatutabazaudete, han topatuko gaituzue.

KOLABORAZIOA

DEBAKO NAGUSILAN

“Nagusilan 2002. urtean sortu

zen Deban, Alejandro

Goikoetxea aitzindari izan

zelarik. Gaur egun, hamar

lagunez osaturik dago taldea”

HERRIKOAK BERRIKETAN

Page 9: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

9

Aldizkari honen ixteegunean, EspainiakoGobernuko presiden-te Pedro Sanchezenaginduetara, gutxika-

gutxika oinarrizkoakez zirelako eta tele-lanik

egin ezin zutelako erabat geldizeuden hainbat lan-sektore ari dira itzul-tzen beren egunerokotasun arruntera.Hala ere, oraindik hezkuntza eta ostalari-tzak, esate baterako, geldi jarraitzen dute.

Hasiera batean, apirilaren 26ra arteluzatu zuen Espainiako Gobernuak kon-finamendua; zurrumurruek ziotena baie-tsiz, dena den, hilaren 18an Sanchezek

iragarri zuen alarma egoera beste bi astezluzatuko zuela, maiatzaren 9ra arte, etakonfinamendua “mailaka” kendukodutela. Era berean, apirilaren 27tik aurre-ra 12 urtez azpiko haurrentzat irteeramugatuak baimentzeko asmoa iragarrizuen presidenteak agerraldi berean.

Bizi dugun egoerak argazki kurioso-ak utzi dizkigu Deban eta Itziarren ere.Sektore batzuk lanez lepo eta bestebatzuk, berriz, erabat geldi.

Gizarte alorrari dagokionez, martxo-an Udalak sortu zuen zaintza-sarea osatuzuten herritar boluntarioek gogotikdihardute lanean baita, elkarren osagarri,Gurutze Gorriak ere. Lehenengoak, batik

bat, irten ezin direnei erosketak egitendabiltza eta bigarrenak, berriz, elikagaiakerosteko arazo ekonomikoak dituztenetxeetara elikagaiak eramaten.

Berriketan-ek errealitate berezi honekgure herritarrei nola eragin dien ikusinahi izan du eta informazio hori lehenen-go pertsonan jaso. Horretarako, konfina-menduaren gaiak modu desberdinetaneragin dien lau alor (osasuna, hezkuntza,gizarte gaiak eta ekonomia) hautatuditugu eta horietako bakoitzaren adieraz-garri izan zitezkeen hainbat herritarren-gana jo. Ondorengo sei orrialdeetanberaiek bizi izandako esperientzietatikabiatuz esan dizkigutenak jaso ditugu.

KORONABIRUSA GEUREAN

BATZUK LANEZ LEPO ETA BESTE BATZUK, BERRIZ, ERABAT GELDI

Page 10: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

KORONABIRUSA GEUREAN

10

“Orain gogoratzen gara ikerkuntza biomedikoak edo osasun-zerbitzuek gure gizartean duten garrantziaz”

Nola eragin dizu korona-birusak zure eguneroko jar-dunean?

Arbaso Training-eko en-trenamenduak bertan beherautzi behar izan ditudanarren, dendan lanean jarrai-tzen dut. Hemen ere aldaketanabaria izan da, izan erekoronabirusaren eragina egu-neroko jardunean islatubaita, protokoloetan, besteakbeste.

Itxialdiak gure osasunababesteko neurri moduraduen garrantziaz ohartarazigaituzte, baina osasunarieragin diezazkiokeen kalte-ez ez hainbeste.

Argi dago osasunaren ikus-puntutik itxialdian egotea ezdela inorentzat ere egoeramesedegarria, bizitza osasun-tsua eramateko behar ditugunhainbat jarduera oztopatzenbaititu: mugimendua, natura-rekiko kontaktua eta, izakisozialak garen heinean, pertso-nekiko harremana, besteakbeste.

Zein gomendio emangozenieke herritarrei itxialdirako?

Goian aipatutako oztopoakbaldin baditugu ere, gomenda-garria litzateke ahalik eta bizi-tza osasuntsuena egiten jarrai-

tzea, bakoitzak dituen baliabi-deen baitan. Egunerokotasu-nean mugimendua eta elika-dura osasuntsua izatea, loorduak errespetatzea, eta nor-berarekiko eta besteekikoharremanak elikatzea.

Ezohikoa den egoera dabizitzen ari garena eta ezin ditu-gu alde batera utzi honek gugansortu ditzakeen gorabeheraemozionalak. Hainbat emozio-ren artean, gaur egun jakina dabeldurra bezalako emozioek sis-tema immunean duten eraginnegatiboa. Aurrez aipaturikoohitura osasuntsuez gain, arnas-keta ariketak egitea lagungarriaizan daiteke eta dugun gain-informazioaren aurrean babesteaeta jarrera kritikoa izatea ere bai.

Itxialdia amaitzen denera-ko ere gomendioren batzuk

ondo etorriko zaizkigu...Bizi dugun egoeraren oste-

an, euforian erortzeko aukeraasko ditugu, honek izan ditza-keen arriskuekin. Euforiahonek astakeriak egitera era-man gaitzake, neurriz kanpokoariketa fisikoa, esate baterako.Beraz, itxialdiaren ondorengarrantzitsua izango da bakoi-tzak bere burua entzun eta bereerritmoak errespetatzea.

Galdetu ez dizugun zerbaitnabarmendu nahi zenuke?

Pandemia egoeran kutsatze-ko beldurrak bestearen gorputzaarrisku bezala bizitzera eramangaitzake, eta itxialdia bukatzeaninteresgarria litzateke gure gor-putzaz gain besteenarekin kon-taktua izateko dugun beharrazeta honek duen garrantziaz erejabetzea.

“Ezin ditugu ahaztu itxialdiak sortu ditzakeen gorabehera emozionalak”

Zertan zabiltza uneotan?Zertan datza zure doktoretza-tesia?

Azken 5 urte hauetan egin-dako ikerketa-lana laburtzeneta tesi defentsa prestatzennabil. Nire ikerketa-proiektuafarmakologia eta neurozien-tzien disziplinen barruan koka-tzen da eta garunean aurkitzenden proteina batean zentratuda, CB1 hartzaile kannabinoi-dean. Proteina honek garunekoneuronetan martxan jartzen

dituen prozesu biokimikoezberdinak aztertu ditut.

Koronabirusak alarmaguztiak piztu ditu... Zein dahorrelako gaixotasun batensendagaia aurkitzeko proze-sua?

Gaur egun ez dugu birushonen aurkako txertorik eztapazienteak tratatzeko farmakoespezifikorik. Normalean sen-dagai berrien garapen-proze-sua 5-10 urte bitartekoa izatenda. Izan ere, koronabirusarenaurkako konposatuak aurkitubehar dira eta hauen segurtasu-na eta eraginkortasuna frogatu.Hala ere, osasun-larrialdihonek ziurrenik sendagaiakaurkitzeko epeak laburtzea era-gingo du. Adibidez, txertorenbat 18 hilabetean izateko aukeradagoela adierazi dute.

Bitartean, beste gaixotasuninfekziosoetan erabiltzen direnfarmakoak koronabirusarentzateraginkorrak diren frogatzenhasiak dira.

Pandemiari aurre egitekolehia martxan da... Zer deri-tzozu honen inguruan?

Osasun-krisi honetan eregizateriaren ongizatea interesekonomiko eta politikoekinnahasten da. Txertoaren gara-pena mundu mailako lehiaketabihurtu da, batez ere Txina etaAEBen arteko borroka zientifi-ko eta geopolitiko.

Zein da osasun arlokoikerketari ematen zaiongarrantzia? Eta inbertsioak?

Koronabirusaren krisiare-kin gogoratzen gara ikerkuntzabiomedikoak edo osasun-zerbi-

tzuek gure gizartean dutengarrantziaz, baina ez duguahaztu behar bi sektore horiek2008. urtean krisi ekonomikoahasi zenetik oso murrizketahandiak jasan dituztela. Gauregun, EAEn BPGren % 1.85inguru bideratzen da I+D-ra,Europako herrialdeen batezbestekoa baino baxuagoa dena.Honek guztiak gure egunero-kotasunean ikertzeko baliabidegabezia eta langileon prekariza-zioa ekarri du. Gazte ikerlarionlan-baldintza duinen aldekomobilizazioak ugariak izan diraazken urte hauetan.

Nola ikusten duzu zureetorkizun profesionala?

Ez dut nere burua atzerrianlan egiten ikusten, beraz,EHUn saiatuko naiz ikerkun-tzan lan egiten, zaila izan arren.

MIQUEL SAUMELL27 URTEFarmazia gradua (EHU/UPV)Ikertzaile predoktorala

JON ETXANIZ39 URTEFisioterapeuta eta osteopata

Page 11: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

11

Asierrek 18 orduko opo-rraldia egin zuen Bartzelonan.Horietako zortzi lotan, etabeste hamarrak bueltatzekotren eta autobusak begiratzen.Azkenean alokatutako autobatean itzuli ginen pisukideok,asteburua gurekin pasatzeraetorriak ziren Hernaniko lagu-nekin batera. Bidaia ederraizan zen, Huescako amildegienartetik ikusi genuen ilunaba-rra. COVID-19ak ikasle bizi-

moduan guztiz murgildutaharrapatu ninduen ni: Univer-sitat Autònoma-n Antropo-logia ikasketetako bigarrenurtea burutzen, klase orduenostean sos batzuk lortzekopare bat ordu lan egiten, etaburuan hamaika asmo nituela.

Astelehen goiza, 08:30.Antropologiaren historiakoklase birtuala: bi aste lehenagoklase osteko garagardoak har-tzen genituen elkarrekin, orainbarregarria da pantailarenbeste aldetik klasekideakgosaltzen ikustea. Bi irakaslekbakarrik eskaintzen dituzteklase telematikoak, gainerako-ek irakurketak bidali eta lanakeskatzen dizkigute, eta egute-gia astero zortzi aldiz alda-tzen. Ikasle bakoitzak egoeraezberdin bat bizi duen hone-tan (supermerkatuetan lanaldi

amaigabeak, anaia-arreba gaz-teak zaindu beharra…) ziurga-betasuna da denok parteka-tzen duguna.

Horrek, hala ere, gure arte-ko elkarkidetasuna areagotudu: gelakide guztiok aho batezhartzen ditugu erabakiak, edo-zein duda galdetzen dioguelkarri, irakurketa interesga-rriak gomendatzen... “zermoduz?” batekin hasten damezu oro. Irakasleetakobatzuk ere askoz gertukoagoditugu. Bat-batean gure izenezdeitzeaz gain, euren hausnar-ketak partekatzen dituzte,gurekin berandu arte debati-tzeko irrikatan daudela dirudi.Urruti sentitu gaituzteneanedo, gure iritziak jakin-minasortu du haiengan. Sare sozia-len presentzia are izugarriagoada ikasle bizitzako beste hain-

bat aspektutan: lanetik ERTEbat ezarri digute eta Whatsappbidez komunikatu, pisukide-ok, Skypean ginela, email batidatzi diogu inmobiliariari alo-kairuaren etenaldia eskatuz,gazte asanbladetan Youtubebidezko hitzaldiak antolatzenditugu...

Baina interneteko plata-formek distraitzeko ematendiguten informazio satura-ziotik at, badugu hausnarke-tarako tarteak bilatzerik.Krisiek ez dizkigute giza-biziraupenerako ideia-zapa-rrada itzelak bakarrik eskain-tzen, ez, baita bizitza haueknola, norentzat eta nondikbizi jakiteko begirada berriakere. Oraindik zapaldu ezdugun bide bat zabalduzaigu, galderak eginez ekin-go diogu.

Ziurgabetasuna da ikasle guztiok partekatzen duguna

Haurrak eta baita zuekere etxean egon behar izan-da, nola antolatu zareteikasturtearekin aurrerajarraitu ahal izateko?

Ikasleak etxean gelditze-ko agindua egun batetikbestera iritsi zen eta lanakarrapaladan prestatu beharizan genituen. Azken esko-la-egunean liburu eta lanbatzuekin bidali genitueneta ondoren bide ezberdinak

erabiliz irakasleek lanakbidaltzen dizkiete ikasleei.

Zein zailtasun nagusire-kin egin duzue topo egoeraberriari aurre egiterakoan?

Zailtasun handienak tek-nologia aldetik izan ditugu;familiei lanak helarazi etahauek jasotzeko garaian.

Ikasle guztiek dituzteetxetik ikasgaiekin laneanjarraitzeko baliabideak?

Familien artean egoeraanitzak aurkitzen dira; orde-nagailuz lan egin dezakete-nak, lanak emailez jasobaina ordenagailurik ezdutenak, lanak paperez jaso-tzen dituztenak,... ikastetxe-an ditugun baliabideakfamilien eskura jarri ditugu

eta saiatu gara guztien zail-tasunei aurre egiten. Halaere, lanak inprimatzekogaraian askok zailtasunakizan dituzte eta arazohorren aurrean familia ugarielkarri laguntzen aritu dira.

Uneotan behintzat ezdakigu ikastetxeak noizzabaldu ahalko diren berrizere. Ikasturte hasierakohelburuak betetzea posibleizango da? Aldaketarik edoneurri berririk aurreikusial duzue?

Ikasturterako aurreikusi-tako helburu guztiak bete-tzea ezinezkoa da.Hemendik ikasturte bukae-rara maila bakoitzekogutxieneko helburuen lorpe-na bermatu behar dugu, eta

horretarako, gelditzen zai-gun denbora honetan landubeharrekoaren aukeraketabat egin beharko dugu.

Etxean den ikaslearizer gomendatuko zeniokehau guztia modu eraman-garri eta baikorrean bizidezan?

Bai ikasle zein familiaosoari eskolatik ematen dio-gun gomendioa, lasai har-tzearena da. Ez-ohiko egoe-ra honetan oso urduri gaudeguztiok eta ahal den neu-rrian gauzak patxadaz har-tzeko esaten diegu. Hori bai,ez gaude oporretan, guztiokegin behar dugu lan, etahorretarako, eguna antola-tzea eta errutina batzuk har-tzea da hoberena.

“Ikastetxean ditugun baliabideak familien eskura jarri ditugu eta saiatu gara guztien zailtasunei aurre egiten”

AMAIA SUKIA44 URTELuzaro HLHI-ko zuzendaria

JULIA RON20 URTEAntropologiako ikaslea

Page 12: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

12

KORONABIRUSA GEUREAN

Gure amak CarmenEpelde Elizondo du izena,Plaentxikoa izan arren badi-ra 9 urte Deban bizi dela.Orain dela urte batzukdementzia bat antzemanzioten eta gaur egun men-dekotasun absolutuadauka.

Beste familia askorenmoduan, bere zaintzarakopertsona bat kontratatzea

erabaki genuen. Gurekasuan, kontratatutakoneska hori gure amarekinbizi da astelehenetik ostira-lera bitartean.

Koronabirusaren ondo-rioz daukagun isolamenduadela eta gure, eta segurue-nik gure antzeko egoerandauden familien, egunero-ko ohiturak dezente aldatudira bai. Horrela esangonuke:

Alde batetik, lehen egu-raldi ona egiten zueneankalera irteten ginen.Irtenaldi horrek nire amarihaize freskoa hartzeko balioizateaz gain, jarduera fisi-koa egiteko aukera ere ema-ten zion. Jarduera fisikoaoso garrantzitsua da horre-lako muturreko egoeran

dagoen gaixo baten egune-roko ongizatea ziurtatzeko.Orain, etxe azpian dagoengarajean saiatzen gara jar-duera fisiko pixkatxo bategiten.

Bestalde, zaintzailearenikuspuntutik, isolamenduhonek nahiko ondorio astu-nak ditu. Normala denmoduan, langile hauek egu-nero etenaldi bat egitekoeskubidea daukate, beraieknahi duten edozein jardueraegiteko. Egoera berezihonen ondorioz, etenaldihori egiterakoan etxebarruan egotera behartutadaude.

Aurreko egoera horiezgain, gure kasu pertsonalahau da: bai ni, bai nire nebaDebatik kanpo bizi garenez,

amaren etxera joan-etorriakegitera behartuta gaude.Nahi eta nahi ez horrekkezka sortzen digu, izanere, desplazamenduakmurrizteko kontrolak jarridituzte eta sekula ez dajakiten norekin egingoduzun topo.

Azkenik, isolamenduhonen ondorioz, nire seme-alabak, beste haur guztieigertatzen zaien moduan,ezin dira amama bisitatzerajoan, kutsatzeko arriskuagutxitzeko. Nire kasuan,ordea, neurri hori ez dabetetzeko hain erraza,horrek beste eragozpen bateragiten dit, izan ere,batzuetan umeak bakarrikez uztearren, nirekin era-matera behartuta bainago.

“Zaintzailearen ikuspuntutik, ondorio astunak ditu isolamenduak”

Itxialdi honek faseezberdinak izan ditu gureetxean.

Lehen egunetan ederki,tarteka umeak plazoletarajaisten ziren jolastera.Senarra eta biok ordubetezibiltzeari eutsi genion etabakoitzak bere “espazioa”zuen etxean.

Baina alarma egoeradekretatu zuten eta akabo

irteerak. Hasieran milaideia genituen etxean umee-kin gustura ibiltzeko etapentsatzen det familiagehientsuenek bezala egingenuela; orain bizkotxoa,orain partxisa, orain ezkuta-ketan…

Bigarren fase batean,ordea, emailak hasi zirenheltzen barra-barra (eskola-koak, extraeskolarretakoak,lanekoak…). Impresorarikbat ere ez, eta ordenagailuabakarra. Nik telelana eta 3seme-alaba zaharrenek ereordenagailua behar.Txandak finkatzea tokatzenzen.

Portatileko akosoa jasa-nezina izan zen. Ez zirenlan asko, lan txikitxoenmetaketa baizik, eta boron-

date onenarekin bidaliak,dudarik gabe. Baina, azke-nerako, saturazio-puntua“piko”raino iritsi zen.

Orduantxe ohartuginen: ezohiko egoerahonetan, pauseri emateatokatzen zen, ezin genuenkanpoko estresa etxe barru-ra ekarri, baliabiderik eza-ren estres gehigarriarekingainera. Gizarte estresatuhonetatik jaistea erabakigenuen, rutinak aldatu etagure familiaren momentu-ko benetako beharretaraegokitzea.

Azkenik, hirugarren fasebati ekin genion, ederrenari:etxekoez gozatzeko faseari.Umeek goizetan beraienlanak egiten dituzte bainaguk erabakitako gauzak.

Ikasteko mila modu daude!Wing tsun egin dugu odolamugitzeko, masaje, josketa,okindegi sesioak ere bai,balkoian diana jo dugu,algarak bota ditugu, elka-rrekin haserretu gara...baina segidan adiskidetu!Elkar hobeto ezagutudugu. Balkoiak berriro bizi-tu ditugu eta pareko biko-tea ume baten esperoandagoela konturatu gara.Zorionak bikote, eta anima-tu familia ugari bat osatze-ra, merezi du benetan!

Orain pentsatzen jarrita,ez da hain txarra izan haudena; datorren urteanberriz! kar kar!!

Eta bukatzeko, nola ez,mila esker bizilagun guz-tioi zuen pazientziagatik!!

Itxialdiaren fase ezberdinak gure etxean

EUNATE URKIA43 URTELau seme-alabaren amaTxistu-irakaslea

NEREA OREGI45 URTEKomertzial teknikoa

Page 13: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

13

Martxoaren erditikaurrera bizitzen ari garenerabateko aldaketa dela etanabaria da gizartean zabal-du den ziurgabetasunakaskorengan bertigo handiaeragin duela. Egunerokoantolakuntza eta inguruko-ekiko harremana oso bal-dintzatuak geratu dira, etaargi dago horrek zailtasunhandiak eragin dizkigula

bizi paradigma berrira ego-kitzeko. Momentu honetanbadirudi egoera normaliza-tuan dauden pertsonekedota unitate familiarrekaurrera egingo dutela zail-tasun handirik gabe, bainazer gertatzen da behar bere-ziak dituztenekin edotabaztertzeko arrisku egoerandauden edo egon daitezke-enekin?

Burura etortzen zaizkitalde batetik egonkortasunekonomikorik ez dutenfamiliak, alokairua ordain-tzera iristen ez direnak,edota sostengu ekonomikozaien lanpostua mantenduahal izateko zalantza dute-nak. Bestetik, familia-giroaegokia ez den kasuak erebadaude, familia-unitatekokideen beharrak eta elka-

rren arteko gatazkak area-gotzeko arrisku egoeran.

Puntu horietatik abia-tuz, ezinbestekoa da nera-be eta gazteengan zentra-tzea, adin gakoa baitaberaien pertsonalitatea etabizi-proiektua eratu edotasendotzeko. Familia askokkonfinamenduan dutenziurgabetasunak eta barnegatazkek argi dago gazteeta nerabeengan eraginaizango dutela, batik batpertsona horien osasunemozionalean, autoesti-muan zein motibazioan.

Babes-sistema osatzendugun langileok egunhauetan zehar moldaketakjasan ditugu lanean. Horreksorturiko erronkari eran-tzuteko esku-hartze eredua-ri buelta batzuk eman behar

izan dizkiogu. Horrela,hezitzaileok teknologiaberriak erabiltzen hasi garanerabe, gazte zein familieigertutasuna adierazteko.Ohiko bihurtu dira bideo-deiak eta komunikazio-pla-taformen bitartez dinamiza-turiko ekintzak.

Oraindik ez dakiguzehazki konfinamenduakze eragin izango duengazte, nerabe eta horienfamilietan, baina argi dagoberen beharrak asetzekozerbitzuak bermatu behardirela. Horregatik, ezinbes-tekoa da instituzio eta ardu-radun politikoek, kolektibohorien ongizaterako laneanari diren zerbitzuak etenbeharrean, merezi dutenbabesa eta lehentasunaematea.

Ongizaterako erronka berriak

Ana Belen, bikotekideakautoan eraila; Rakel, semeaeta bera bikotekideak etxeaneraila; Noelia Noemi, bikote-kideak etxean eraila; Elvira,semeak etxean eraila;Maguette, bikotekideaketxean eraila; Maria Jose,bikotekide ohiak etxeaneraila; Florentina, suhiaketxean eraila; Sophia, ezeza-gun batek gasolindegian

eraila; Miren, bikotekideaketxean eraila; Paola, aitaketxean eraila. 2017az geroztikEAEn erail dituzten emakume-ak dira.

Covid-19a dela eta, etxe-an egotea egokitu zaigu,baina, hau ez da emakumeguztientzat espazio segurua.Emakundeko datuei errepa-ratuz, 2019an 4.419 emaku-me izan ziren indarkeriamatxistaren biktima etahorietatik 3.098k (% 70,1)bikotekidearen edo bikoteki-de ohiaren erasoa jasanzuen. Asko dira bestalde,indarkeria jasan arren, sala-ketarik jartzen ez dutenak,edota indarkeria psikologi-koa bizi, eta berau identifi-katzeko tresnarik ez dute-nak: bikotekideak beldurra

eragiten dietenak, bikoteki-dearen emozioen eta arazo-en erantzule direnak, bereburuarekiko konfiantzagalarazi diotenak...

Emakumeen babesalehen lerroan jartze aldera,ez dira indarkeriari loturikodatu asko argitaratzen. Hala,ezin dezakegu jakin Debanzenbat emakumek salatuduten eraso matxistaren bat,ezin dezakegu jakin salaketahoriek non jazo diren etazein izan den emakumehorien adin-tartea. Bainademagun lerro hauek ira-kurtzen ari dela, ari zarelaagian, eta indarkeria pairatzenduzula identifikatu duzula.Maitena Monroy autodefen-tsa feministan adituakemandako hainbat gako dira

honakoak: nolabaiteko sala-keta egin nahi baduzu ezadierazi zure asmoen berrierasotzaileari, eta ez eginaurre gizonari ez bada etxe-tik ateratzeko; dei ezazu900840111 telefonora edokonfiantzazko bizilagunenetxera joan.

Eta, zu bazara erasotzai-lea, zer egingo duzu? Betijartzen da fokoa emakumea-rengan, baina sentitu al zarazu inoiz deseroso besteenbegiak zure gain daudelasumatuz? Izan al zara inoizseinalatua, mespretxuzbegiratua, baztertua? Zuregabeziak eta boterea indar-keria eta jazarpenaren bidezkudeatzen badituzu, agianzu zara etxetik alde eginbehar duena.

Paretetako arrakalak

JAGOBA EGAÑA27 URTEKale hezitzailea, Arrasateeta Mutrikuko Gizarte Zerbitzuetan

IRATI BAROJA25 URTEBerdintasun teknikaria

Page 14: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

KORONABIRUSA GEUREAN

14

Koronabirusaren aurretikkrisi baten atarian geundelaentzuten zen, zein egoeratanharrapatu du pandemia honekEuskal Herriko ekonomia?

2019ko azken hiruhileko-an alorreko adituek emanzituzten datuen arabera,urtea BPGren (BarneProduktu Gordina) % 2,2koigoerarekin amaitu, eta2020rako igoera % 1,9anzegoen aurreikusita, 2020anzehar enpleguak sortzenjarraituko zuen aurreikuspe-narekin. Beraz, esan daitekeaurreikuspenak, oro har, ezzirela txarrak.

Ekonomian etenaldia egon-

go dela aurreikusi daiteke,eta nola eman ahal izangodiogu buelta egoera horri?

Bai, hala da. Eskura dau-den datu makroekonomikoezbaliatuz, aurten euskal ekono-miak eman dituen datuak egu-neratuta eta koronabirusak era-gindako egoera honek iraungoduen denboraren aurreikuspe-nak kontuan hartuta, alorrekoadituen arabera 2020ko BPGk% 3,6ko jaitsiera jasatea litekee-na da eta horrekin batera lan-postuak suntsitzea. 2021ean,berriz, aurreikuspenen arabera,BPGk % 2,6ko igoera izangodu.

Kontuan izan behar da, eraberean, etenak ez duela berdineragingo sektore guztietan;sektore batzuek asko sufritukodute eta beste batzuek, aldiz,krisia saihestu ahal izangodute.

Beraz, ezer aurreikusteaoso zaila izan arren, euskal eko-nomiaren alde esan behar da,iraganak erakutsi izan digula,Ikerketa, Garapena etaBerrikuntzaren alde apustu

egiten duten ekonomiek sus-pertze-ratio hobeak izatendituztela. Nolanahi, eta betiere,elkartasunez jokatu beharkodute Europa mailatik udal mai-lara arte, tarteko enpresa etaerakunde guztiak barne, eko-nomia eta biztanleriaren sekto-rerik ahulenak babeste aldera.

Koronabirusari aurre egi-teko ekonomia edo osasunazein lehenetsi iritzi desberdi-nak entzun ditugu hainbateragileren artean; ika-mikahandia sortu da.

Osasuna nire ustez, giza-kiok baikara sistema ekonomi-koaren funtsezko atala, etahorregatik gaude konfinamen-duan. Kutsadura-ratioakOsasun Sistema kolapsatu gabekontrolatuak izan daitezen,norbanako osasuntsuak beha-rrezko dira. Gero eta norbana-ko osasuntsu gehiago izan eko-nomia errazago suspertu ahalizango dugu aurrerantzean.

2008ko krisi ekonomikoa-ri aurre egiteko banketxeek

diru-laguntza publikoak jasozituzten. Egungo krisia gain-ditzen laguntzeko banketxeeta enpresa handiek esku batbotatzeko modua izangodutela uste al duzu?

2008ko krisia finantza-krisibat izan zen eta behar zutenbankuei lagundu zitzaien, sis-tema kolapsatu ez zedin.

Oraingo honetan, errealita-tea da bankuak eta erakundeaksendoago daudela, eta hiruga-rren galderaren erantzunarenildo beretik, bankuek ere,enpresa diren neurrian, krisiagainditzen lagundu beharkolukete, enpresa txikiei eta auto-nomoei likidezia erraztuz, etabiztanleriaren sektorerik ahule-nei babes soziala emanez.

Galdetu ez dizugun zer-bait gehitu nahi zenuke?

Krisi guztietatik irteten, etahaietatik ikasten dela; etadenon artean gai izan beharkogenukeela giza balioz betetakogizartea eraikitzeko, sistemaekonomiko jasangarri batlagun.

“Elkartasunez jokatu beharko dute sektorerik ahulenak babeste aldera”

Dendaria zara, bainaenpresari eta autonomoa erebai. Nola bizi duzu korona-birusaren gaia?

Errespetu handiarekin,baina lanean jarraitzen dugu.

Ezarritako arauak betezaurrera goaz.

Zuen saltokia irekitadago, kanpotik lehengoantzera ikusten da zuen errea-litatea; eta barrutik?

Irekitzeko aukera izateaklehengo egunerokotasunerahurbiltzen gaitu. Horrek etagure arteko harreman onak,egoera hobeto eramatenlaguntzen digu.

Ohiko salgaiak lortzekoarazorik ba al daukazue egu-

notan, adibidez?Produktuak lortzeko ez

daukagu arazorik. Kontuazera da, lehen goizeko04:00etan esnatzen ginenBilboko merkatura joateko,orain, berriz, merkatuanjende-pilaketak ekiditekoerosketak bi txandatan buru-tu behar izaten dira eta,beraz, dendara beranduegi ezitzultzeko ordubete lehenagojoan behar izaten gara.

Bezeroen kontsumo-joeretan aldaketarik ikusi

al duzue azkenaldian? Jendeak erosketak etxetik

hurbilen dagoen dendan eginbehar dituenez, dendari txi-kien salmenta handitu egin daaste hauetan.

Zerbait esan nahiko alzenieke bezero edo herritarreisasoi honetan gauzak erraztealdera?

Guk lanean jarraitzendugu eta gure herriari lagun-tzeko gure eskuetan dagoenzerbait behar bada prest gaudeegiteko.

“Jendeak erosketak etxetik hurbilen dagoen dendan egin behar dituenez, dendari txikien salmenta handitu egin da”

IDURRE OSTOLAZA43 URTEIngeniaritza eta enpresazientziak

ROSA SUKIA73 URTEFruta eta barazki-saltzailea

Page 15: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

Espainiako Gobernuakzehaztutako funtsezko zerbi-tzuen artean dago garraiolaribatzuen jarduna. Hori al dazuen kasua?

Bai, hala da. Zerbitzu ezber-dinak eskaintzen ditugu enpre-san; ospitaleetan material elek-trikoa banatzen dugu, adibidez,eta funtsezkoa da zerbitzu horieskaintzen jarraitzea. Horrezgain, kontserbak ere eramatenditugu (janaria), hori ere fun-tsezkoa. Eta tailerretako honda-

kin arriskutsuak jasotzeko zer-bitzua ere eskaintzen dugu(funtsezkotzat jo dute hori ere).

Industriaren jardun gehie-nak eteteak nola eragin dizuezuen egunerokoan?

Eragin handia izan du, nos-ki. Enpresa askok itxi egin dute;beraz, lana asko murriztu da,horrek dakartzan ondorioekin.

Zein babes-neurri hartubehar izan dituzue zuen lanasegurtasunez egiteko?

Gure lanean, zorionez kasuhonetan, bakarrik egoten garaeguneko ordu gehienetan.Bakoitzak bere kamioia bakarrikukitzen du eta bertan ez da besteinor sartzen. Beraz, alde horreta-tik, nahiko seguru gaude.

Bestetik, enpresetara hel-tzen garenean, ez gara haietansartzen; eskularruak eta mas-

karak jantzi eta pare batmetroko distantzia errespeta-tzen dugu beti edozeinekin.Berriro ere gidatzen hasiaurretik, eskuak desinfekta-tzailearekin berriz garbitu etaaurrera jarraitzen dugu.

Hartzen ditugun neurriaknahikoa ote diren ez dakiguziur, badirudi-eta birus hauedonork pasa edo har deza-keela.

Errepidean zabiltzate.Zein eremutan mugitzen zare-te? Egoera honetan zuen egu-nerokoan aldaketa handiriksumatu al duzue?

Euskal Herri mailan mugi-tzen gara gehienbat eguneroko-tasunean, eta puntualki Madril,Zaragoza, Santander,Frantziara... Lan-murrizketajasan arren, eremu berberetangabiltza orain.

Ba al daukazu mezuriknorbaiti helarazteko?

Momentu zailak dira guz-tiontzat; bakoitzarentzat bereneurrian, baina txarrak denon-tzat. Uste dut hau luzerako izan-go dela, baina konfiantza handiadut pertsonengan. Denon arteanaurrera aterako gara, erakunde-en laguntzarekin, espero. Bada-kigu ordainketa batzuk egitekoepeak luzatu dituztela eta maile-gu bereziak emango dituztelaere esan dute, baina autonomo-en inguruan ez dut ezer zehatzikentzun, eta entzundako baldin-tzak betetzea benetan zaila da.Jende kopuru zabala gara etakrisi-garaietan desagertzekoarrisku handia dugu.

Erakundeei babesa eta elkar-lana eskatuko nieke. Eta gurelantaldeari eskerrak eman,gurekiko duten konpromisoa-rengatik.

“Benetan zaila da autonomoen inguruan entzundako baldintzak betetzea”

Tabernaria zara, bainaenpresari eta autonomoa erebai. Nola daramazu korona-birusaren krisia?

Hasieran susto galanta,zerbait bazetorrela ikustennuen eta ezin asmatuta nolakudeatu egoera. Zalantzauholdeak; noiz arte ateak itxi-ta? kutsatuta ote gaude jada-nik? Langileei zer esan? Denaordaintzeko gai izango alnaiz?... Galdera asko eta eran-

tzun ustelak besterik ez buru-ahotan. Eta orain, hiru astebaino gehiagoko itxialdiare-kin bizkarrean, arduratutanago. Hedabideek esatendutena irakurriaz, berrogeial-diaren amaiera noiz etorrikozain. Ezin baitugu ezer gehia-go egin, etxean gelditu baka-rrik eta zain egon.

Taberna itxita daukazue.Diru sarrerarik ez, hortaz,baina gastuak?

Ateak itxita mantendubitartean, nire poltsikora ezda dirurik sartzen. Baina gas-tuek berberak izaten jarrai-tzen dute; argia, ura, asegu-ruak, telefono-faktura... luzejoko luke gastu guztiak izen-datzeak. Itsulapikoa diruaisuriz etengabe, eta sos tanta-txorik sartzen ez dela.

Neurri zorrotzak hartubehar izan dituzue dagoene-ko galera ekonomikoak txi-kitze aldera, adibidez?

Bai, gure aholkulariakesana jarraituz ERTE egoeranjarri ditut langile guztiak, neuizan ezik, autonomoa bainaiz.

Laguntzarik jaso alduzue egoera honi aurreegiteko? Hala bada, zernolakoak?

Oraingoz ez dugu inola-ko laguntza ekonomikorikjaso. Egia da horrelako egoe-ra bat bizi izatea ez zaidalasekula egokitu. Udaletik deiajaso dugu, gure egoerareninguruan galdezka. Bada-kigu gauzak mugitzen aridirela, zerbait egin nahiandabiltzala. Baina laguntzahoriek epe luzera etorriko

direlakoan nago.

Koronabirusa: tabernaezin zabaldu, herritar gehie-nak etxean, turistarik ezherrian... Nola ikusten duzuzuen etorkizuna? Posibleizango al da egoera honibuelta ematea?

Hala espero dugu, egoeralarri honi buelta emateko gaiizatea. Ez guk tabernari beza-la, gizarteak baizik. Egoerahonek asko zailduko dudena; langabezia, beldurra,ziurtasun eza, etxe askotakoekonomia okertzea...

Itxialdia amaitu ondorenere, luze joko du lehengenuen egoerara bueltatuarte. Aurtengo urtea gogorraizango delakoan nago, AsteSantua ateak itxita. Ea uda-rako egoera hobetzen den.

“Itsulapikoa dirua isuriz etengabe, eta sos tantatxorik sartzen ez dela”

15

BORJA LEKUBE32 URTEGarraiolaria

MARIAN JUARISTI62 URTETabernaria

Page 16: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

EZOHIKO EKARPENAEZOHIKO EGOERAN

Hezkuntza sistemaren ohiko funtzionamenduan ere nabarmen eragin du koronabirusa-ren krisiak, noski. Aste batzuk pasa dira herriko ikastetxeak itxi zirenetik eta klaseak onli-ne ematen ari dira harrezkero. Mendatako Prentsa Tailerrak ere teknologia berriak baliatubehar izan ditu Berriketan Gaztea prestatzeko. Institutuaren itxieraren inguruko albistea ezezik, ikasle gazteen egunerokoen pasarte batzuk ere helarazi dizkigute oraingoan; honahemen ezohiko egoeran eskaini diguten ezohiko ekarpena.

16

laguntzaileak:

Debako Udala

babesleak:

Prentsa tailerra 2019-2020Leire Acebes, Nora Ait Akki, KermanAizpurua, Ione Aranberri, AneCastillo, Urko Garcia, KimetzOñederra, Nadia Peralvo, Ibai Perez,Amalur Ponce, Nerea Urbizu, MaddiUrkiri eta Haizea Zubimendi.

Koordinatzailea: Ainhoa Urkiola

COVID-19 DELA ETA MENDATA ERE ITXITA

Beste institutuen eta eskolen antzera, Debakoak ere bere ateak itxi behar izan ditu

Joan den martxoaren 12an,Gipuzkoako nahiz beste lurral-deetako ikastetxe guztiak itxizituzten eta, haiekin batera,baita Mendata BHI ikastetxeaere. Itxiera hori gure osasunaribegira hartutako erabakia izanzen, horrelako lekuetan erraza-goa baita gaixotasuna zabal-tzea.

Martxoaren 13an, ostirala,irakasleak ikastetxera joanbehar izan ziren klaseak nolaeman eta abar adosteko etainformatzeko. Egun horretanikasleei berriak eman zizkieten:nola antolatuko eta komunika-tuko ziren hurrengo egunetan,zer egin eta nola, zalantzarenbat bazuten idazteko...

Oraindik ere klaseak online ematen ari dira.Horretarako classroom aplikazioa erabiltzen dute,

irakasleek agindutako lanaketa proiektuak egin eta bidal-tzeko. Hainbat irakaslek bideo-deiak egiten dituzte, zuzeneanklaseak emateko edota ikasleekzalantzak galdetzeko aukeraizan dezaten. Beste batzuektxat bidez egiten dute. Metodohoriek ikasleek ikasten jarrai-tzea ziurtatzen dute.

Ikasleek diote batzuetanarraroa eta apur bat konplika-tua egiten zaiela horrela lan egi-tea. Gauzak ulertzeko edodudak galdetzeko orduan zaila-goa baita; ez da berdina irakas-lea aurrean daukazunean gal-detzea edo horrela egin beharizatea.

Egoera hau asko luzatzen arida eta ez da erraza inorentzat, baina denon arteanaurrera aterako gara.

Page 17: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

17

IKASLE BATEN EGUNEROKOA

*Martxoaren 18a, asteazkena*Martxoaren 18a, asteazkenaGoizero bezala, iratzargailuak esnatu nau. Ohetik kostata jaiki naiz baina konek-

tatuta egoteko beharrezkoa da, klaseak classroom aplikazioaren bidez egiten baiti-tugu. Gosaldu eta ordenagailu aurrean eseri naiz, 8:25erako jada irakasle batzuekbidali dituzte lanak. Alde batetik, ondo iruditzen zait klase ordua baino lehen lanakbidaltzea, hartara denbora gehiago baitugu horiek egiteko, baina goizeko lehenorduan hamar mila lan zure ordenagailuko pantailan ikustea ere ez da ba polita!Goiza ordenagailuan pasa dut etxeko lanak egiten, bazkaltzeko ordua iritsi den arte.

*Martxoaren 19a, osteguna*Martxoaren 19a, ostegunaGaur hamarrak aldera esnatu naiz. Ohean pixka bat geratu naiz, ez nuen eta ezertarako

gogorik, baina gero etxeko lanak egin ditut. Arratsaldean amama eta aitxitxari enkarguakeramatera joan naiz, kutsatzeko arrisku handiena dutenak direlako. Kaleak triste ikusten

dira ez dagoelako inor, baina hori momentu hauetan beharrezkoa da.

*Martxoaren 20a, ostirala *Martxoaren 20a, ostirala Ez dirudi ostirala, ez daukat ostiraletan edukitzen dudan sentsazioa,

poztasuna. Goizean, aitaren etxera etorri naiz eta, bertan, nire aitarekinbizkotxo bat egin dut. Gero eskaileretan korrika ibili naiz, eta gainerakodenbora guztian balkoian egon naiz, aulki batean musika entzuten, oso

gustura!

*Martxoaren 22a, igandea*Martxoaren 22a, igandeaGoizean, sofan etzanda egon naiz. Ez neukan ezer egiteko, eta

etzanda egotea gustatzen zait. Arratsaldea berriro ere play station-ean jolasten igaro dut, nire denbora librean jolasteko gehien gusta-

tzen zaidana baita PS4a. Afaldu eta gero ohean sartu naiz, mugikorra-rekin Youtube-n bideoak ikusten. Normalean bideojokoei buruzko bide-

oak ikusten ditut, baina AuronPlay eta Wismichu ere ikusten ditut.

*Martxoaren 23a, astelehena *Martxoaren 23a, astelehena Gaurko nituen etxerako lanak eginak nituen; horregatik, esnatutakoan lasai nen-

goen, ez nuen azkar-azkar lanik egin beharrik. Gosaldu eta egunean bertan jarridizkiguten etxerako lanak egiten aritu naiz, egunero bezala. Ez ditut guztiz bukatu,baina nekatuta nengoenez, telebistan musika ozen jarri eta sofan jarri naiz lasai-lasai. Egia esan, oso gustura egon naiz. Bazkaldu eta gero, bideo-deia egin dutamamarekin, nahiz eta bera mugikorrarekin oso ondo ez konpondu, eta gero lehen-

gusinarekin.

*Martxoaren 25a, asteazkena*Martxoaren 25a, asteazkenaApa, zer moduz? Ondo? Ba pozten naiz.

Nik kalera irteteko kriston gogoa daukat, bizitza normala egiteko kriston gogoa.Lagunekin geratu, beraiekin hitz egin, besarkatu, berriren bat kontatu, barre egin, jauzi,

berriz ere barrez lehertzen hasi... negarrez bukatu arte, ez dakit...Balletean hasteko gogoa ere badaukat, ez dakit... faltan botatzen dut. Dantza egin...

Ondo pasatzen dut bertan, taldean nahiko adin-tarte handia egon arren, uste dut ez garelagaizki moldatzen, gustura nago (nahiz eta batzuetan lotsa apur bat pasa, kar-kar!).

Page 18: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere

18

AGENDA

APIRILAK 27, ASTELEHENA-18:00. Solasaldi gaztetxeroa (“Debako Gaztetxea” Youtube kanalean). Gonbidatua: Asier Blas.“Covid-19 krisiaren inplikazio geopolitikoak”. Oraindik ere hurrengo hitzorduak zehaztu gabedauden arren, solasaldiak hurrengo astelehenetan ere egingo dira ziurrenik.

MAIATZAK 15, OSTIRALA-17:00. Odol emaileen hitzordua Luzaro ikastetxean. Odol ateraldia egoera berezi honek eska-tzen dituen babes neurri denekin egin ahal izateko, ohiko baldintzak alda litezkeela ohartarazidu Odol Emaileen Elkarteak.

Aisialdi eskaintzak, bide ezberdinetatikErredakzioaren oharra:

Itxialdia ahal den neurrian eramangarria-goa izan dadin, herriko hainbat eragilekeuren eskaintzak moldatu edo berritudituzte. Debako Udalaren facebook orrianaurki daitezke horietako zenbait, eta taldebakoitzaren sare sozialetan bestelakoak.-Debako Kontalariek ipuin bat eskain-tzen dute egunero. -Debako Gaztelekuak Ziber Gaztelekuajarri du abian; ekintza ugari egiten dituegunero (jokoak, zumba, sukaldaritza...).-Debako Kiroldegiko langileek etxeanegiteko ariketak proposatzen dituzte,bideo bidez (pilates, tonifikazio klaseak...).-Kulunka Dantza Taldeko kideen ekime-nez, etxean dantzan ateratako argazkiaksare sozialetara igotzen dituzte dantzariek.

KZguneaLehiaketak

-Egoitza itxita duen bitartean, KZguneakurrutiko laguntza zerbitzua eskaintzen du,telefonoz eta posta elektronikoz, zalantzateknologikoak argitzeko. Informaziogehiagorako: 943 02 36 29 telefono zenba-kia edo www.kzgunea.eus/eu/urrutiko-asis-tentzia ataria.

-Haitz-Haundi Elkarte Artistikoak haur eta gazteei zuzendutako margo lehiaketa abiatu du,konfinamendua arindu nahian. Gaia librea da eta etxean dituzten materialak erabili beharkodituzte partaideek. Oinarriak ikusteko: elkartearen edo turismo bulegoaren facebook orriak.

-Animadeba. Maiatzaren 4ra arte zabalik dago XIII. Animadeba animaziozko film laburrennazioarteko lehiaketan parte hartzeko aukera –irailaren 3tik 6ra bitartean egingo da jaialdia–.Lehiaketaren oinarriak ikusteko: www.animadeba.com.

Koronabirusaren ondorioz, etenda jarraitzen dute kultur, kirol eta, oro har, jende-pila-

ketak eragiten dituzten jarduerak, baita zerbitzu ugari ere. Aldizkari honen edizioa ixtean,

oraindik ere ez genekien noiz arte mantenduko den egoera, baina maiatzaren 9ko data

aipatu zuten agintariek. Herriko agendan aurreikusitako zenbait hitzordu jaso ditugu txoko

honetan, baina baliteke horiek ere bertan behera utzi behar izatea datozen egunotan.

Zalduegi: apirilak 24, 25, 26.maiatzak 4, 5, 6, 7, 22, 23, 24.

Burgoa Zuazo: maiatzak 8, 9, 10, 18, 19, 20, 21. ZALDUEGI: apirilak 25 / maiatzak 2 eta 23

BURGOA ZUAZO: maiatzak 9 eta 16

Page 19: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere
Page 20: Harreman eta lan molde berrietara egokitu nahian · dela eta; ikasle baten egunerokoa irakurgai 4 Koronabirusa dela eta Zuhatzak aurten-go batzar orokorra atzeratzea erabaki du bere