PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan....

12
TXOSTENA PRENTSA

Transcript of PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan....

Page 1: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

TXOSTENAPRENTSA

Page 2: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

1- Sar hitza

Seaskak , ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak, 2 urtetatik baxora arteko murgiltze ereduan den hezkuntza eredu euskalduna eskaintzen die haur eta gazteei.

1969 urtean sortua, sekulako bilakaera ezagutu du: gaur egun 3500 ikasle dira , 34 ikastolatan : 30 lehen maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan.

Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan kolegio berri bat idekiko dugu ondoko ikasturtean, gaur egun Bernat Etxepare Lizeoa kokatzen den egoitzan. Horrez gain, kolegioen ondoko urteetako kopuruen aurreikuspenaren arabera (kopuruak bikoiztuko baitira), etorkizun hurbilean kostaldean 5. kolegioa idekitzeko parada aztertzen ari gara Ziburuko kolegioa eta Baionakoa arinduko lituzkeena.

Emendatze horrek badu eragina lizeoan. Izan ere, jadaneko aurten ez dugu leku egokirik ikasle guziak geletan aterbetzeko, eta beraz heldu den ikasturtean kopuruak goiti eginen baitu ezinen dugu gaur egungo lokaletan egon. Ezinbertzekoa zaigu ondorioz Lizeo berria eraikitzea.

Argi da, euskaraz hezteak bere lekua hartzen duela iparraldeko jendartean, oinarri-oinarritik, ama eskolatik, lizeoraino. Haatik, ikasketa ibilbide osoa euskaraz egiteko aukerarik ez du kolegioetatik jalgi diren ikasle multxo batek. Seaskak ez baitu orain arte ikasketa profesionalik eskaintzen. Erran gabe doa beraz, gure jendartean euskaraz bizitzeko gai izanen diren herritarrak hezteko eta prestatzeko euskal formakuntza integrala behar dugula eta beraz lizeo azkarra eta kalitatezkoa: ikasleek, bere identitate eta nortasunaren jabe izanik, jendartearen erronkei erantzun eta jendartean eragin dezaten.

1

Page 3: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

2- Bernat Etxepare lizeoa

Bernat Etxepare Lizeoa: 2016-2017 ikasturteko kopuruak : •

Ikasle kopurua: 260 Mailaka: 2. ean 106 ikasle , 1. ean 75 ikasle, terminalean 79 ikasle Irakasle taldea: 30 Langile taldea: 20 Ikasleak eskualdeka: Lapurdi kostatik 107 ikasle, Lapurdi Barnekaldetik 93 ikasle, Baxe Nafarroa Xiberutik 60 ikasle Barnategia: 60 ikasle

Gaur gaurkotz eskaintzen diren ikasketak•

Adar orokorra : L, Z, ES Adar teknologikoa: MKZT ( Management eta kudeaketa zientziak eta teknologiak) /STMG (Sciences et technologies du management et de la gestion).

Gure helburu pedagogikoak•

Frantses hezkunde ministeritzako programak betetzen ditugu, hala nola baxoko diplomaren prestaketa. Gure ikasleek baxoan historia eta matematika euskaraz pasatzen dute (eta euskara LV2 2. hizkuntza gisara) bainan gaineratiko gaiak frantsesez. Gure helburua baxoa osoki euskaraz pasatzea litzateke.

EGA (C1 euskararen zertifikazioa) eta Euskal kurrikuluma (euskararen herriaren ezagutza edo bertze gisa batez euskaratik norbere inguruaren eta munduaren ezagutza). Ildo hortarik, gure helburua, baxoaz gain euskararen herriari buruzko ezagutzen zertifikazioa plantan ezartzea litzateke.

Konpetentzietan oinarritua den irakaskuntza, talde lanean eta elgar laguntzan oinarritua.

Ikasleen jarraipen indibidualizatua: tutoregotza sistimaren bitartez.

2

Page 4: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

Ibilbide profesionala

Euskal lizeoak, ibilbide orokorraz gain, Ibilbide teknologikoa eta profesionala proposatu behar ditu, ikasle orok bere bidea euskaraz egiteko parada ukan dezan eta baita gure jendartean herritar euskaldun prestatuak ukan ditzagun ere.

Ildo horretarik, 2015-2016 ikasturtean, adar teknologikoa ideki dugu 6 ikaslerekin: MKZT Management, Kudeaketa eta Zuzendaritza Teknikak. Ondoko ikasturteetan, ikasketa horiek indartzen joanez gure xedea ikasketa berriak idekitzea da.

Horrez gain, 2017-2018 ikasturtean adar profesionala idekiko dugu eta zehazkiago : Akitaniako kontseiluarekin eta Errektoradutzarekin elkarlanean, sare bat, bi edo hirurak idekitzen ahal diren aztertuko da.

AAL Baxo Pro (Artisautza eta Arte Lanbideak) multimedia opzioarekin/ Bac Pro AMA (Artisanat et • métiers de l’Art),

JLHB Baxo Pro (Jendeari laguntza eta Herri Bizia)/ Bac Pro SPVL ( Services à la Personne et Vie • Locale)

Salmenta Baxo Pro •

3

Page 5: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

3- LIZEO BERRIAren egoitza

400 ikaslerendako lizeoa orokor, teknologiko eta profesionala.

Irakaskuntza arloak 14 gela ukanen ditu, informatikarako gela handi bat, estudio gela handi bat, 3 laborategi, biltoki bat, administrazio sailean bulegoak eta tutoregotza gelak, irakasleen gelak (bilkura eta pausa gela),Informazio eta Dokumentazio zentro handi bat, bilguneak, ikasleen xokoa, eskola arloa, erizaintegia, elbarrituen gela, kopiagintza, artxiboak, komunak, lokal teknikoa, etabar …

Lizeoak bere kirolgunea ukanen du lizeoan bertan. Kirol-ainitzeko 900 m²koa bai eta aldagelak eta gela teknikoa ere.

Barnategiak 3 solairu izanen ditu eta 144 toki. Ganbarak 4 tokikoak izanen dira garbigela eta komunekin. Barnategiak bere xokoa ukanen du eta estaia bakoitzean bere estudio gela eta bere hezitzaile ganbara izanen dira.

4

Page 6: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

Jantegia 300 m²ko gela batean kokatuko da Barnategiaren ondoan. Self modukoa izanen da, eta barnatiarrek gosaria nahiz afaria tokian berean hartzeko gisan.Lizeoak bere sukaldea izanen du tokian berean.

Lizeoaren eraikinarako finantzamendua

Lizeoaren eraikuntzak 10 milioi euroko aurrekondua du. Erran izan dugun gisan, Akitaniako Kontseiluak 7,2 milioi euroko dirulaguntza emanen du. Gaineratekoa Herri Urratsen bidez, kanpaina ezberdinen bidez lortu beharko dugu. Eskas izanen dena mailegu bidez.

Eraikinen altxatzeko eta barne ekipamenduaren aurrekonduak bereixi behar dira.Gelak, jan gela, kirol gunea eta barnategian beharko den materiala guzia Bernat Etxepare elkartearen gain gelditzen da. Horregatik dugu abiatzen “Hazten gaitu, hazten dugu” kanpaina.

5

Page 7: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

Ikasgelak150 bulego x 50 € 7 500 €300 kadera x 25 € 7 500 €20 arbela x 500 € 10 000 €10 ordinagailu x 500 € 5 000 €10 bideoproeiktagailu 5 000 €

Ikasgelak orotara 35 000 €

Lizeoa hornitzeko aitzinkondua

6

Page 8: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

Kirol materiala Aldageletako altzariak 5 000 €Agorespace 35 000 €Esku/saski baloi materiala 20 000 €Garbi/idortzeko mekanika 500 €

Kirol materiala orotara

60 500 €

Barnategia80 ohe eta ohe ondoko ma-hain

16 000 €

80 bulego + Kadera 12 000 €80 armairu 16 000 €80 matelasa 8 000 €

Barnategia orotara 52 000 €

IDZko antolaketa osoa 60 000 €

Laborategiak 30 mahain egokituak 30 000 €80 kadera 5 000 €40 ordinagailu x 500 € 20 000 €altzariak 7 000 €hotzkailuak+berezitua 7 000 €karroak 3 500 €

Laborategiak orotara

82 500 €

7

Page 9: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

Telefonoa : Instalaketa, alarma, txirrina, irratia

20 000 €

Aitzinkondua orotara 300 000 €

8

Page 10: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

4- Euskararen sagartzea kanpaina

Zertan datza :

300.000 € bildu behar ditugu eta horretarako sagarrondoak salduko ditugu. Milaka sagarrondo, jendeak beretako atxikiko dituenak ala guri utziko dizkigutenak “euskararen sagardian” landatzeko.

Sagardi hau edo hauek sortzeko, euskarak bere sagardiak ukan ditzan toki desberdinetan, lanean ari gira Euskal Herriko hainbat Herriko Etxeekin.

Sagarrondoak, internetez eros litezke www.betxepare.eus helbidean eta prezio ezberdinetan (30 €, 50 €, 100€ edo gehio), edo txeke bat igorriz Bernat Etxepare lizeora.

Kanpainaren Egutegia :

2016ko irailetik 2017ko ekainera ekitaldi andana bat antolatuko dira.

Urriaren 27an , Donazaharren : hitzaldia

Abenduaren 17an, Baionan, Gaskoinen plazan : sagarrondoen banatzeko azoka Abenduaren 29an, Baionan : Bertso poteoa Baionako ostatuetan ikasle ohiek alaiturik, ondotik, Bertso afaria Sustrai Colina eta Aimar Karrikarekin

Urtarrilean, Baionan : Txotx, Sagarno sasoina idekitzeko

Otsailean : sagarrondoen landaketa

Martxoan : ikasle ohien gaualdia Ekainean, Baionan : Sagarno Eguna

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

9

Page 11: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

Zergatik sagarrondoak ?

Gure kulturan zuhaitzak eta haien artean sagarrondoak izan duen eta duen garrantzia ikusiz, sinbolo gisara hautatu dugu kanpainarako : praktikoki sagarrondoak saltzeko bainan baita sinbolikoki mezua pasarazteko ere. Sagarrondoak euskara, ikastola eta Lizeoa irudikatzen ditu. Irudi zentral horri ideia eta balore frango lotzen zaizkio.

Euskarak, lizeoak hazten, hezitzen, handitzen, zaintzen gaitu bainan baita guk haiek ere. Ziklo oso bat da, elgar elikatzen duena, etenik gabea. Gainera, badu bospasei urte Lizeoak sagar jusa egiten duela: izan ere, laborari diren guraso zonbaitek, urtero beren sagardian diren sagarrak eskeintzen dizkigute. Ikasleekin bildu eta horrekin jusa egiten dugu inguruan saltzeko.

Sagarrondoak, gure ikasleak bezala, hemengoak

Sagartzea elkarteak gure desmartxan lagunduko gaitu, eta hemengo sagar motak berreskuratzeko egin duen lanari esker, gure ongileek Ondo motxa, Eztika, Peatxa, Anisa, Eri sagarra etabar... izen politak dituzten sagarrak dastatzen ahalko dituzte.

Ondomotxa neurri ttipiko sagarra da. Osoki horitzen da hontuz, biziki goxoa eta taninoz aberatsa. Sagarnoaren egiteko arras egokia da.*

Anisa sagarra Apez Sagarra deitzen da ere. Famatuena da dudarik gabe, preziatuena eta erabiliena (sagar jalea, jusa, sagarnoa) Ipar Euskal Herrian.

Eri sagarra lehertua da, neurri handikoa, gustu zaporetsua du. Lasto-horia da, iguzkiarekin gorriz marratua. Ongi atxikitzen da. Urri bukaeran hontzen da.

* Iturria : http://www.cidre-eztigar.com

10

Page 12: PRENTSA TXOSTENA - Seaska...maila, 3 kolegio (Ziburun, Kanbon eta Lartzabalen) eta lizeoa Baionan. Garapena dela eta, egun Kanboko Xalbador bete-beteak ditugu eta ondorioz Baionan

12, bis Mounède etorbidea - 64100 BaionaTel : 05 59 50 70 20 - [email protected]

www.betxepare.eus

EUSKARAREN SAGARTZEABernat Etxepare

Lizeoaren aldeko kanpaina2016 - 09 - 20a

Zehazkiago, zer mezu pasarazi nahi du ?

Sagarrondoak ziklo osoa du, ikastolako ikasprozesuak duen bezala, etenik gabea bainan etengabe indarberritzen dena, heziketa bezala.

Sagar espezie anitz bada, badira ere hemengoak eta hangoak ere bai, bainan batez ere sagar bat bera ez da besteak bezalakoa : gure ikasleak bezala.

Bestalde, sagarrondoak, euskarak eta lizeoak, lurrari atxikiak dira bainan lurra atxikitzen dute ere erosioa geldituz.

Gainera, lur eta eremu berrietan landatzen dira eta haien fruitua ematen dute : Izan ere, euskarak bere lekua baitu HIRIAN, lizeoa « euskararen sagartze bat » izanen da. Euskarak Baiona behar baitu, bainan baita Baionak euskara ere.

Sagarrondoa zaindu behar da, ongarriztatu, ez bakarrik guretako baizik eta ondorengoendako ere bai. Bainan, ez dezagun goaita, engoitik, jan dezagun sagarra, bekaturik gabe, partekatzekoa da, eskaintzekoa. Euskararen gisan, erabiltzekoa, har eta ematekoa, moldatzekoa, egokitzekoa, esperimentatzekoa. Eta guk dugu hazten egunero.

Gainera, gaurkoa, eta kalitatezkoa da, zernahitarako erabilgarria eta eraginkorra, euskara bezala. Bainan baita etorkizunerako balio duena. Balio segurua, iraunkorra.

11

Horregatik guztiagatik, « Hazten gaitu, hazten dugu »