HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino...

46

Transcript of HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino...

Page 1: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan
Page 2: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA

TXINGUDIKO BADIAN BIDASOAKO IRLEN

AZTERKETA:

LANDAREDIAREN EGOERA ETA BILAKAERA

Egileak:

Orkatz Goenaga Ormazabal eta Asier Goia Urigain

2005ko azaroa

Page 3: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

AURKIBIDEA

Laburpena 1

1. Sarrera 1

2. Helburuak 3

3. Ikerketa area 4

4. Metodologia 7

5. Emaitzak 9

5.1. Gaur egungo landaredia 95.1.1. Inbentarioa 95.1.2. Gaur egungo landaredi-mapa 125.1.3. Landare-komunitateen deskribapena 15

5.2. Landaredi-potentzialaren mapak 195.2.1. Landaredi-potentziala 10 urte barru 205.2.2. Landaredi-potentziala 50 urte barru 22

6. Eztabaida 23

6.1. Gaur egungo landaredia 236.2. Landaredi-potentziala 28

6.2.1. Landaredi-potentziala 10 urte barru 306.2.2. Landaredi-potentziala 50 urte barru 30

6.3. Kontserbaziorako arriskuak 31

7. Ondorioak 33

8. Eskerronak 35

9. Bibliografia 36

1. Eranskina 39

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia

Page 4: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

IRUDIEN, GRAFIKEN ETA TAULEN AURKIBIDEA

1. irudia 6

2. irudia 7

3. irudia 12

4. irudia 20

5. irudia 22

1. grafika 14

2. grafika 14

1. taula 10

2. taula 11

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia

Page 5: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

TXINGUDIKO BADIAN BIDASOAKO IRLEN AZTERKETA:LANDAREDIAREN EGOERA ETA BILAKAERA

Orkatz Goenaga eta Asier GoiaHaritzalde Naturzaleen Elkartea

2005ko azaroa

LABURPENA

Ikerketa honetan, Txingudiko badian kokaturik dauden Bidasoako irletako padurenlandaredia aztertu da. Batetik, trantsektuen bidez paduretako landaretzaren inbentariobotanikoa egin da eta lortutako datuak erabiliz, irletako landare-komunitateak definitu dirabai eta egungo landaredi-mapa osatu ere. Bestetik, lehendik egindako ikerketez baliatuz,irletako ekosistemak izandako bilakaera aztertu da. Horrela, horrek guztiak paduretakolandarediaren berreskurapen ahalmen handia adierazi du eta etorkizunean landare-komunitate horiek izan dezaketen bilakaera aurresaten lagundu Guztira, landarediarenegoera deskribatzen duten hiru mapa osatu dira, hau da, gaur egungo landaredi-mapa bat etabi egoera desberdin islatzen dituzten bi landaredi-potentzial mapa. Bi irletako landare-komunitateen egoera desberdina bada ere, biak egoera onean daude eta heldutasunetikgertu. Horrekin guztiarekin honakoa frogatu da: etorkizunerako, paduretako landarediarengarapen egokia bermatu nahi bada, batetik, gizakiaren eskuartzea ekiditea beharrezkoaizango dela, eta bestetik, kontserbaziorako ekimenak abiaraztea ezinbestekoa dela.

1. SARRERA

Hezeguneetan gertatzen diren hidrologia-prozesuengatik eta ekologia-prozesuengatik,

ekosistema horiek funtzio garrantzitsua betetzen dute. Halaber, biodibertsitatearen babesean

eta uraren erregulazioan (akuiferoen betetzea, uholdeen eraginaren gutxitzea...) funtzio

garrantzitsua betetzen dute. Era berean, hezeguneek materia organikoaren ekoizpenean, sare

trofikoen mantentzean, edo mantenugaien birziklapenean duten funtzioagatik, eragin

zuzena dute ur edangarriaren hornikuntzan, edo oro har, ur-ekosistemen kalitatean

(Hezeguneen SLP, 1998). Mendeetan zehar, ordea, hezeguneak nekazaritzarako edo

udalerrien hedapenerako drainatu eta “berreskuratu” behar ziren baztertutako gunetzat hartu

dira. Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), itsasaldeko hezeguneen %50a lehortu izanaren

datuak daude (Hezeguneen SLP, 1998).

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia

Page 6: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Hezeguneen baitan, padurak bezalako ekosistemak aurki daitezke. Padurak, landare

lurtarrez (belarkarak edo zuhaixkarak) kolonizaturik dauden eta sarritan ur gazipean

urperaturik agertzen diren jalkipen guneak dira. Ekosistema hauek, ingurune itsastar eta

lurtarraren arteko trantsizio-sistemak (ekotonoak) izanik, bertan garatzen den landaredian

islatzen diren ezaugarri bereziak azaltzen dituzte (Holland, 1988; IKEI, 1996). Padurak

ekoizle primario moduan, energi finkatzaileak dira, elikagaiak birziklatzen dituzte eta

higadura murrizten dute. Ezaugarri horien guztien ondorioz, padurak estuarioen barnean

funtsezko eginkizuna betetzen dute (Albizu eta Onaindia,1993 ). Paduretan ematen diren

baldintza bereziak, hau da, sedimentazio guneak itsasaldiarekin kontaktuan egoteak, espezie

konkretu batzuen hazkuntza bideratzen du (Ingemisa, 1994).

Paduretan hazten den landaretzaren artean, landare halofitoak nabarmendu daitezke.

Hain zuzen ere, landare horiek inguruko energia murrizten dute sedimentuen jalkipena

bultzatuz. Prozesu hori aurrera joan ahala, beste landare batzuek ingurunea kolonizatuko

dute bertako dibertsitatea emendatuz. Landare halofitoak, gazitasun balio aldakorrak

agertzen dituzten inguruneetan hazteko egokiturik daude, moldaera fisiologiko desberdinen

bidez.

Euskal Herriko itsasaldean dauden hezeguneen artetik, ikerketa hau Txingudiko

badian egin da. Txingudi hezegunea, bere garrantzi ekologikoaren, botanikoaren,

zoologikoaren, limnologikoaren eta hidrologikoaren ondorioz, Ramsar zerrendan dago

(2002.urtea), maila internazionaleko hezegune garrantzitsuenetakoa izanik (Ramsar.org,

2004). Txingudik bere babeserako Errekurtso Naturalen Babesteko eta Eratzeko Plan

berezia du. Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko

itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan mantendu dira

Bidasoa ibaiaren itsasadarreko landare komunitate konplexuenak (IKEI,1996). Ramsar edo

Euskal Herriko Interesezko Gune Naturalen, Natura 2000 sarearen barnean egoteak

zonaldeko ikerketen kopurua eta kalitatea bultzatu behar du (Bidasoako padurak, 2003).

Honek guztiak, Bidasoako irletako landaretzaren ikerketak beharrezko bilakatzen ditu.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 2

Page 7: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Azken urteetan, landarediari buruzko bi ikerketa nagusi egin dira Bidasoako irletan.

Lehenik I. Albizu eta M. Onaindia Euskal herriko Unibertsitateko ikerlariek landare

halofitoen banaketa, aldagai desberdinen arabera, aztertu zuten eta paduraren

kontserbaziorako etorkizuneko ekintzen norabidea finkatuko zuten aholkuak iradoki

zituzten, 1993. urtean. Bestalde, P.J. Lozano eta I. Alagón ikertzaileek, 1995. urtean,

Bidasoako irlei buruzko ikerketa fitogeografikoa eta botanikoa egin zuten, bertan

landarediak 1956 eta 1991 urteen artean agertutako jarraiera irudikatu eta deskribatu zen.

Ikerketa honen asmoa, lehen aipaturiko bi ikertzaile talde horien lana jarraitzea da.

Gaur egungo egoera ezagutzeaz gain, irlek etorkizunean izango dute bilakaera aurresatean

datza ikerketak. Izan ere, Bidasoako irletan gertaturiko berreskurapen naturala, erreferentzi

moduan hartu daiteke, kaltetutako beste padurek behar dituzten balizko berreskurapen

ekintzak definitzeko (Albizu eta Onaindia,1993). Hori guztiaren ostean, lan honen funtsa,

etorkizunerako ekosistema hauen kontserbaziorako eta berreskurapenerako hartu beharreko

neurriak proposatzea da.

2. HELBURUAK

Ikerketa honen lehen helburua gaur egun, Bidasoako irletan, dagoen landarediaren

egoera zehatza ezagutzea da. Horretarako, paduran agertzen diren landaredi-unitateak eta

landare-komunitateak zehazki definitzea eta deskribatzea beharrezkoa da. Era berean,

padurako espezieen zonazioan zein aldagai abiotikok eragiten duten ezagutu behar da.

Behin landarediaren egungo egoera ezaguturik, Bidasoako irletako landaredia adieraziko

duen mapa egingo da.

Ondoren, historian zehar Bidasoako irletako landarediak izan duen bilakaera kontuan

izanik, etorkizunean izango duen garapena aurresatea da helburua. Horretarako, landaredi-

potentzialaren mapak erabiliko dira.

Azken helburua, Bidasoako irletako padurak berreskuratzeko eta kontserbatzeko

plangintzarako proposamenak eskaintzea da.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 3

Page 8: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

3. IKERKETA AREA

Txingudiko badia Kantauri itsasoko ekialdeko muturrean kokatuta dago, Bizkaiko

Golkoaren hego-ekialdean, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Hain zuzen ere,

Txingudiko badia Irungo (Gipuzkoa), Hondarribiko (Gipuzkoa) eta Hendaiako (Lapurdi)

udalerriek inguratzen dute. Bidasoaren ur-azpiarroaren partaide nagusia Bidasoa ibaia izan

arren, Ibarrola, Olaberria edo Jaizubia bezalako errekek ere Txingudira isurtzen dituzte

urak. Padurez gain, itsaslabarrak eta urradura-plataformak, hondartzak eta itsasaldeko

dunak, eta ibai nahiz erreken behe-ibilguak bezalako ekosistemak aurki daitezke bertan.

Txingudik, eraldatu gabeko padura-azalera garrantzitsua mantendu du, Urdaibairen atzetik

Euskal Herriko bigarren kosta-hezegunea izanik (Etxaniz et al., 1998).

Bidasoaren itsasadarrak guztira 249,5 Ha-ko azalera betetzen du (Rivas eta Cendrero,

1992) eta bataz besteko 4,33 metroko sakonera du. Hidrologikoki hiru gune desberdindu

daitezke: kanpoaldean, Txingudiko badia bera, bertan dago zatirik sakonena (5 metro baino

gehiago) eta 1000 metroko zabalera duena; tarteko zatia, Bidasoako irlen kokalekua; eta

goiko zatia, estuarioaren barrualdea (Albizu eta Onaindia, 1993). Tarteko zatiko, hau da,

Bidasoako irlen eremuko hidrologia aztertuz berriztatze-tasa altuak ematen dira bi

faktoreren elkar eraginagatik (Albizu eta Onaindia, 1993):

- Itsasaldiaren elkartruke maximoa

- Fluxu-denbora balio baxuak

Paduretako landaretzan eragiten duen beste aldagai garrantzitsu bat gazitasuna da.

Itsasaldiaren eraginez estuarioaren kanpoaldean gazitasun maila altuenak aurkitzea espero

da. Bestalde, itsasadarrean gora egin ahala gazitasuna gutxituz doa itsasoaren eragina guztiz

desagertu arte. Ondorioz, Bidasoako irletan gazitasun maila altuak edo erdikoak izango

dira. Honela, itsasaldi bizietan gazitasun maximo eta minimoaren arteko desberdintasuna

altuena izango da. Gainera, itsasaldi bizietan ur geza eta gaziaren arteko nahasketa ez da

itsasaldi hiletan bezain mailakatua (Villate et al., 1989).

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 4

Page 9: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Klimari dagokionez, ozeaniko atlantikoa da eta beraz tenperatura epelekoa (batez

besteko urteko tenperatura 13,92ºCtakoa). Urtean zehar ez dago sasoi lehorrik eta

tenperatura maximo eta minimoen arteko aldea ez da handia. Gainera, prezipitazioak oso

ugariak dira (1727,5 milimetrotako urteko prezipitazioa) eta urte osoan zehar era

homogeneoan banatuak daude (Etxaniz et al., 1998). Oro har, urtean zehar, klima

homogeneoa dela esan daiteke.

Ikerketa hau Irun eta Hendaia artean kokaturik dauden Bidasoako irletan burutu da.

Irla horiek, hau da, Galera, Irukanale eta Santiago Aurrea, Santiagoko zubi Internazionaletik

gora dagoen eremuan daude (4800740.4 - 4799709.3 I eta 598253.24 – 599714.8 M U.T.M

koordenatuak) (1.irudia). Irukanalen, nekazal jarduerak irlaren ia azalera osoa betetzen

duenez, bertan ez da paduretako landaredirik garatzen eta ikerketa eremutik kanpo geratzen

da. Galera eta Santiago Aurrera irlek 20,5 Ha-ko azalera dute, bien arteko kanalean dauden

irlatxoak kontuan hartuz.

Bi irla horietan, jatorrizko ekosistema padura litzateke. Bereziki Bidasoako irletako

padurak itsasadarretako padura bezala sailka daitezke; itsaslasterren eta ibaiaren ur

emariaren araberako gazitasun mailak agertzen dituztelarik (Lozano eta Alagón, 1995).

Lurzoruaren ehundurari dagokionez, esan, Santiago Aurrera irlan harea proportzioa Galeran

baino baxuagoa dela. Santiago Aurreran, aldiz, buztina eta limoa Galera irlan baino

proportzio altuagoan dago (Albizu eta Onaindia, 1993).

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 5

Page 10: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

1. irudia: Bidasoako irlak, Santiago Aurrera, Galera eta Irukanale.

Irlen garapenari dagokiolarik, XX. mendearen hasieran, Irungo herrian emandako

industri garapenak eta bertako populazioren emendatzeak, Txingudiko badiako padura

gehienen desagerpena eragin zuen. Lur eskasiak bultzaturik, irlen inguruan itsas uraren

sarrera eragozten zuten lezoiak eraiki ondoren, hiru irlen azalera handiena nekazal

jarduerara bideratu zen. Giza ekintzaren ondorioz, paduretako bereizgarriak diren landare

halofito gehienak desagertu eta bertako ekosistemaren egitura guztiz aldatzeraino kaltetu

zen (Albizu eta Onaindia, 1993). Santiago Aurreran, 60. hamarkadaren erdialdean, eta

Galeran, 70. hamarkada amaieran, uholdeen eraginez irletako lezoi batzuk apurtu ziren.

Horren ondorioz, Santiago Aurreran eta Galeran, nekazal jarduera utzi zenez, padura

berreskuratzen joan da. Gaur egun, ekosistema horretan berezkoak diren landare-

komunitate konplexuenak nahiz hoberen kontserbatuenak aurki daitezke Bidasoako irletan

(IKEI, 1996).

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 6

Page 11: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Gaur egun, irla horiek lezoiez inguraturik daude ia perimetro osoan, baina bakoitzean

ubide nagusi bat barneratzen da. Irlen barneko topografia oso heterogeneoa da. Izan ere,

irlek ertzetako harresiz inguratutako kubeta egitura dutela esan daiteke.

4. METODOLOGIA

Paduretako landarediak, aldagai desberdinen eraginez (altuera, urperatze-denbora,

gazitasuna...), agertzen duen zonazioa kontuan izanik, bertako landarediaren ikerketarako

trantsektuak erabiltzea erabaki da. 50 metroko trantsektuak erabili dira, bakoitzean 2

metroka laginketa puntuak ezarriz. Laginketa puntu bakoitzean 1x1m-ko karratuko hiru

erreplika hartu dira, elkarrekiko 50cm-ko tartea utziaz. Bi trantsektuen artean, 5m-ko

distantzia utzi da, bi trantsektuetako erreplika gertuenen artean 1m-ko distantzia geratuz

gehienez (2.irudia). Trantsektuen norabidea aukeratzeko garaian, altuerarekiko gradientea

aztertu nahi zenez, Baccharis halimifolia agertzen den eremutik (irlen ertzak) erdiko

ubiderantz egin dira. Hori aintzat harturik, trantsektuen hasiera puntua zoriz aukeratu da

Baccharis halimifolia dagoen gunean.

2. irudia: Egindako trantsektuen eskema.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 7

Page 12: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Honela, Santiago Aurreran, Galeran eta bi irlen arteko gunean, 27, 23 eta 3 trantsektu

egin dira hurrenez hurren. Beraz, 53 trantsektu egin ziren guztira.

Azterketa fitosoziologikoa egitean, ugaritasuna-dominantzia indizeak erabili dira,

Braun-Blanquet (1964) metodoa hain zuzen. Indize hauek espezieen estalduraren arabera

egotzi dira. Honela, 1x1 metroko karratua %100eko estaldura dela onartuz, ondoren

datozen indizeak ezarri dira (Bonis et al., 2005). Laginketetan harturiko datu gordinak

tratatzerako garaian, indizeen estalduraren batez besteko balioak erabili dira datuen

ulermena errazteko. Honako hauek dira erabilitako ugaritasuna-dominantzia indizeak eta

hauen eraldaketak:

INDIZEA ESTALDURA ERALDAKETA

+ <%1 %0.51 %0-10 %52 %10-25 %17.53 %25-50 %37.54 %50-75 %67.55 %75-100 %87.5

Bestalde, irletan agertzen diren landare-komunitateak finkatzeko garaian ere,

laginketetan hartutako espezie bakoitzaren estalduren batez bestekoak erabili dira. Definitu

diren landaredi-unitateak, hau da, Baccharis halimifolia espezieak osatutakoa, Phragmites

australis espezieak osatutakoa eta landare halofitoek osatutakoa, Lozano eta Alagón-ek

(1995) definitu zituzten. Aurrekoez gain, Bidasoako irletan gaur egun mantentzen den

nekazal ustiaketa dela-eta, nekazal lurrek osaturiko landaredi-unitatea gehitu da. Era berean,

definitu diren landare-komunitateak Aseginolaza eta beste ikertzaile batzuk egindako

(1996) eta Hezeguneen Sektorekako Lurralde Planean (1998) agertzen diren

deskribapenetan oinarriturik daude.

Ikerketa honetan agertzen diren mapak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 1:5000

eskala duten ortofotomapak erabili dira. Landaredi-mapak egiteko, ortofotomapen

fotointerpretazioaz gain, laginketetan harturiko datuak erabili dira. Azkenik, mapa horiek

Arc View 3.2 GIS (Geographical Information System) programaren bidez marraztu dira. Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 8

Page 13: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Ikerketaren azken zatia landaredi-potentzialaren mapa da. Honetarako, gaur egungo

landaredi-mapaz gain, bibliografiaren berrikusketa beharrezkoa izan da.

5. EMAITZAK

5.1. Gaur egungo landaredia

Antzinako nekazal ustiaketak sakonki eraldatu zuen irlen topografia, kanalez

osatutako drainatze-sistema bidez. Bestalde, uholdeek kanpoko lezoiak apurtzeak eta ur

sarrera ahalbidetzeak ere eragin zuzena izan du irlen fisionomiaren eraldaketan. Hori dela-

eta, gaur egun, irlek topografia oso heterogeneoa aurkezten dute. Izan ere, irletako puntu

baxuenak ez dira beti kanalen mugetan kokatzen. Horren eraginez, irletan aurkitu diren

landare-komunitateek mosaiko itxurako paisaia heterogeneoa osatzen dute.

5.1.1.Inbentarioa

Bi irletan aurkitutako espezieak ia berdinak izan arren, beraien banaketa nahiz

estaldura guztiz desberdina da. Aipatu beharra dago, laginketak egiterakoan Baccharis

halimifolia multzoak ez direla bere osotasunean lagindu. Espezie hori puntu garaienetan

azaltzen denez, erreferentzia gisa erabili da trantsektua hasteko puntu bezala. Ondorioz,

bere estaldura inbentarioan azaltzen dena baino zabalagoa da.

Irletan agertzen diren landare espezieak azaltzeaz gain, espezie horietako bakoitzak

duen estaldura argitzeko asmoz, laginketetan lortutako batez besteko datuak dituzten

inbentarioak aurkezten dira ondoren:

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 9

Page 14: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

1. taula: Santiago Aurrera irlan laginketetan lortutako espezieen batezbesteko estaldura-indizeak.

SANTIAGO AURREA IRLAKO LANDARETZARENINBENTARIOA

Trantsektu kopurua: 27Espezieak Indizea

Zuhaixkarak:Baccharis halimifolia 1Sastrakarak:Phragmites australis 2Belarkarak:Aster tripolium 2Atriplex hastata 1Cochlearia aestuaria +Elymus pycnanthus 1Festuca rubra +Inula chritmoides +Juncus gerardii 1Juncus maritima 1Limonium vulgare 3Puccinellia maritima 2Salicornia ramossisima 1Scirpus maritimus 1Spartina alterniflora 2Spergularia maritima 2Triglochim maritima 1Algak:Fucus spiralis +Ulva sp. 1

Santiago Aurrera irlaren kasuan estaldura handiena azaltzen duten espezieak

(Baccharis halimifolia alde batera utzita) honako hauek dira: Phragmites australis, Aster

tripolium, Limonium vulgare, Puccinellia maritima, Spergularia maritima eta Spartina

alterniflora. Bereziki, Limonium vulgare espeziea azpimarratu behar da, hiruko estaldura-

indizea agertzen duelako. Espezie hau irlan aurkitu diren landare-komunitate guztietan

agertzen baita.

Aurrekoez gain, landare-komunitate desberdinetan, bigarren maila batean edo

komunitate txikiak osatuz, agertzen diren espezieak daude. Espezie horiek, batez besteko

estaldura-indizea batekoa izan arren, komunitate horietako espezie garrantzitsuenetakoak

dira. Hauek dira espezie horiek: Atriplex hastata, Elymus pycnanthus, Juncus gerardii,

Juncus maritimus, Salicornia ramossisima, Scirpus maritimus (maritimus) eta Triglochim

maritima.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 10

Page 15: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

2. taula: Galera irlan laginketetan lortutako espezieen batez bestekoestaldura-indizeak.

GALERA IRLAKO LANDARETZAREN

INBENTARIOATrantsektu kopurua:23

Espezieak IndizeaZuhaixkarak:Bacharis halimifolia 1Sastrakarak:Phragmites australis 1Belarkarak:Aster tripolium 2Atriplex hastata +Cochlearia aestuaria +Festuca rubra +Inula chritmoides +Juncus gerardii 1Juncus maritima +Limonium vulgare 2Puccinellia maritima 2Salicornia ramossisima +Scirpus maritimus +Spartina alterniflora 1Spergularia maritima 1Triglochim maritima +Algak:Fucus spiralis +Ulva sp. +

Galeran, hiru espezie nabarmentzen dira beste guztien artetik: Limonium vulgare,

Aster tripolium eta Puccinellia maritima. Espezie hauek, biko batez besteko estaldura-

indizea dute. Bestetik, hauek dira bateko estaldura-indizea dutenak: Phragmites australis,

Spartina alterniflora, Spergularia maritima eta Juncus gerardii. Azkenik, Galera irlan,

Elymus pycnanthus espeziea ez da agertu.

Estaldurari dagokionez, nabarmena da bi irlen arteko desberdintasuna. Izan ere,

Santiago Aurreraren kasuan, estaldura maila altua agertzen duten espezie kopurua

Galerakoa baino altuagoa da. Honela, garbi ikus daiteke, Galeran batez ere, hiru espezie

gailentzen diren bitartean, Santiago Aurreran, espezie gehienak parekatuago daudela. Beste

era batera esanda, Santiago Aurrerako landaretza Galerakoa baino heterogeneoagoa da.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 11

Page 16: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

5.1.2 Gaur egungo landaredi-mapa

Ikerketa honetan, lorturiko datuen arabera, ondorengoa da gaur egungo Bidasoako

irletako landaredia irudikatzen duen mapa (3. irudia):

3. irudia: Irlen gaur egungo (2005) landaredi-mapa.

Gaur egungo mapan, lau landaredi-unitate sailkatu dira:

- Baccharis halimifolia espezie exotiko inbaditzaileak osaturikoa

- Phragmites australis espezieak osaturiko lezkadia

- Landare halofitoek osatutakoa

- Nekazal lurrek osatutakoa

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 12

Page 17: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Landaredi-unitate hauen barnean, azpimultzoak agertzen dira, landare-komunitateak

hain zuzen ere. Baccharis halimifolia-k osaturiko landaredi-unitatean, soilik espezie horrek

osaturiko komunitatea agertu ohi da. Komunitate horretan, ez da espezie halofitorik

agertzen. Lezkadiaren (Phragmites australis) kasuan, komunitate bakarra agertu arren, bi

azpi-multzotan banatzen da: lezkadi mistoa eta lezkak osaturiko espezie-bakarreko

komunitatea. Halofitoen landaredi-unitatean berriz, hainbat landare-komunitate agertzen

dira:

- Spartina alterniflora nagusitzen den komunitatea

- Padura gaztea edo Salicornia ramossisima espeziea nagusitzen den komunitatea

- Landare halofito desberdinez osatutako larrea

- Sastrakadi halofiloa

- Ihidia

Azkenik, aipatu behar da, Santiago Aurrera irlan oraindik mantentzen diren

nekazaritza jarduerek eraldaturiko eremuak daudela. Hauek, nekazal lurrak izeneko

landaredi-unitatean sartu dira.

Aipaturiko landaredi-unitate bakoitzak irletan duen banaketari dagokionez, Santiago

Aurreran, hedapen zabalena duen landaredi-unitatea halofitoek osatutako da. Unitate honek

Santiago Aurrerako azalera osotik %40,53a (57.488 m2) estaltzen du (1.grafikoa). Era

berean, lezkadiak irlako azaleraren %29,37a (41.665 m2) betetzen du. Baccharis

halimifolia-ren unitatea, irlaren ertz guztian zehar hedatzen da, azalera osoaren %24,28a

(34.440 m2) hartuz. Azkenik, Santiago Aurreran, nekazal lurrek %5,82a (8.249 m2)

estaltzen dute.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 13

Page 18: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Landaredi-unitateen azalera Santiago Aurreran

Halofitoak41%

Nekazal lurrak6%

Lezkadia29%

Baccharis halimifolia

24%

Halofitoak

Nekazal lurrak

Lezkadia

Baccharis halimifolia

1. grafika: Santiago Aurrera irlako landaredi-unitateen azalera proportzioak.

Galeran ere, landare halofitoen unitatea da estaldura zabalena duena, azaleraren %

65,46arekin (33.761 m2) (2. grafikoa). Galeraren kasuan, Lezkadiaren landaredi-unitateak

duen estaldura Santiago Aurrerakoarekin alderatuz, oso baxua da, %8,91 (4596 m2)

estaltzen baitu soilik. Baccharis halimifolia-k, aldiz, Santiago Aurreran bezala, %25,63

(13.218 m2) estaltzen du, irlaren ertzetan haziz hemen ere. Galera irlan, ez da nekazal lurrik

mantentzen.

Landaredi-unitateen azalera Galeran

Halofitoak65%

Baccharis halimifolia

26%

Lezkadia9%

Halofitoak

Lezkadia

Baccharis halimifolia

2. grafika: Galera irlaren landaredi-unitateen azalera proportzioak.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 14

Page 19: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Bi irlen artean dagoen eremuan, bi landaredi-unitate agertzen dira: landare halofitoek

osatutakoa eta lezkadia. Lehenak eremu horren %23,05a (2.702 m2) estaltzen du eta

bigarrenak %76,95a (9.014 m2).

5.1.3. Landare-komunitateen deskribapena

- Spartina alterniflora nagusitzen den komunitatea

Ikerketa honetan genero honetako espezie hau soilik aipatzea erabaki da beste bat (S.

Towsendii) agertzen dela jakin arren. Batetik, espezie horiek desberdintzeko

zailtasunagatik, eta bestetik, Spartina alterniflora guztietan ugariena eta paduran banaketa

zabalena agertzen duena delako.

Espezie honen banaketari dagokionez, kasu gehienetan, beste landare halofito

batzuekin batera topa dezakegu komunitate nahiko homogeneoak eratuz, bai Santiago

Aurreran, bai Galeran. Hala ere, Galeran, Spartina alterniflora nagusitzen den ia espezie-

bakarreko komunitate gutxi batzuk aurki daitezke. Gainera, bi irlen arteko ubidearen

iparraldean, espezie horrek soilik betetako gune batzuk daude. Santiago Aurreran,

gehienbat, Spergularia maritima eta Limonium vulgare espezieekin batera agertzen da, eta

neurri txikiagoan, Aster tripolium-ekin batera. Galeran, aldiz, Limonium vulgare espezieak

lagunduta agertu ohi da.

Kasu guztietan, itsasoaren eragina nabaria den guneetan garatzen dira komunitate

horiek, hau da, irlen kanpoaldean, ubideen ondoan edo sakonuneetan. Bestalde, komunitate

horiek ez dute irlen azalera handia estaltzen eta sakabanatutako orbainak osatzen dituzte.

- Padura gaztea edo Salicornia ramossisima nagusitzen den komunitatea

Salicornia ramossisima gailentzen den gune gutxi batzuk topa daitezke irletan, batez

ere, Santiago Aurreraren kasuan. Gehienetan, Baccharis halimifolia-k osatzen dituen

multzoen inguruan, itsasgoran urperaturik geratzen diren lekuetan. Santiago Aurreran, Aster

tripolium-ekin eta Limonium vulgare-rekin agertzen da sailak eratuz, Galeran berriz,

espezie-bakarreko multzoak eratzen ditu.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 15

Page 20: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

- Landare halofito desberdinez osatutako larrea

Talde honen baitan daude, Bidasoako irletako paduretan agertzen diren landare-

komunitate gehienak, eta hauek betetzen dute irlen azaleraren zati handiena. Larreetan,

hainbat azpi-komunitate aurkitu dira.

Santiago Aurrera irlan, larreetan, bi azpi-komunitate sailkatu dira. Alde batetik,

Limonium vulgare espeziea gailentzen dena; bestetik, Aster tripolium espeziearen

dominantzia agertzen duena. Limonium vulgare da espezie ugariena, eta kasu askotan,

espezie hori gailenduko zaie beste guztiei. Larre horietan Limonium vulgare-z gain

Spergularia maritima, Puccinellia maritima eta Spartina alterniflora aurki daitezke.

Espezie horiek guztiek, maila desberdinetan, multzo heterogeneoak osatzen dituzte.

Bestalde, maila apalagoan, Aster tripolium espeziea nagusitzen den larreak daude. Kasu

horietan, aurrekoarekin batera, Limonium vulgare eta Spergularia maritima hazten dira.

Sakabanaturik beste hainbat espezie agertzen dira: Triglochin maritima, Atriplex hastata,

Scirpus maritimus...

Aitzitik, Galeran, landare halofitozko larre homogeneoagoak garatzen dira, non,

espezie bakarra gailentzen den. Galeran, larreetan, beti lau espezie aurkitu dira: Limonium

vulgare, Aster tripolium, Puccinellia maritima eta Spergularia maritima. Espezie hauek

dominantzia elkar trukatzen dute Galera irlan zehar. Honela, Limonium vulgare, Aster

tripolium eta Puccinellia maritima espezieek dominatzen dute irlako leku desberdinetan.

Beste lau espezieak, espezie dominatzailearen arabera, proportzio desberdinetan agertzen

dira komunitate guztietan. Spergularia maritima espeziearen kasuan berriz, ez da inoiz

gailentzen, beti beste espezieen mende egonik.

- Sastrakadi halofiloa

Talde honen baitan, Baccharis halimifolia espezie exotikoarekin batera, beste landare

halofito batzuk agertzen dira. Hain zuzen ere, sakabanaturik agertzen diren Baccharis

halimifolia ale batzuez gain, Limonium vulgare eta Spergularia maritima aurki daitezke

Santiago Aurreran. Galeran berriz, Baccharis halimifolia, Inula chritmoides, Aster

tripolium eta Spergularia maritima espezieak dira talde honen ordezkariak. Bi irletan,

hedapen oso baxuarekin (zabalagoa Santiagoaurrean), Cochlearia aestuaria espeziea

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 16

Page 21: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

agertzen da. Sastrakadi halofiloak hedapen baxua du. Beti, irlen kanpoaldean (puntu

altuenetan) hazten den Baccharis halimifolia multzoen inguruan agertzen da, hau da,

itsasgora heltzen ez den lekuetan. Honela, barnerago dagoen lerro bat eratuz garatzen da.

- Ihidia

Landare-komunitate hauetan, Juncus maritimus eta Juncus gerardii dira gailentzen

diren espezieak. Santiago Aurreran, bi espezie horiek batera hazten dira gehienetan, oso

gertu dauden muluak eratuz. Galeran ordea, Juncus maritimus da zalantzarik gabe espezie

nagusia, eta Juncus gerardii toki batzuetan soilik agertzen da aurrekoarekin batera.

Santiago Aurreran, ihiaz gain, batez ere, Limonium vulgare, Triglochim maritima eta

Spergularia maritima halofitoek osatzen dituzte komunitate horiek. Proportzio baxuagoan,

Aster tripolium, Atriplex hastata edo Puccinellia maritima bezalako espezieak agertzen

dira ihidietan. Bestalde, Galeran, Juncus maritimus espezieak osatzen ditu ihidiak. Honez

gain, Limonium vulgare halofitoa hazten da, eta bigarren maila batean daude Aster

tripolium, Spergularia maritima, Salicornia ramossisima eta Juncus gerardii.

Bidasoako irletan, ihidiak itsasoaren eragina nabaritzen ez den lekuetan hazten dira.

Sarritan, larreen erdialdean edo Baccharis halimifolia multzoak baino lehenago dauden

puntu altuenetan aurki daitezke. Hala ere, irlen zati txiki bat soilik betetzen dute.

Komunitate hauen eta larreen arteko mugak desberdintzea lan zaila da.

- Lezkadia edo Phragmites australis nagusitzen den komunitateak

Bidasoako irletan, bi lezkadi mota aurkitu dira: bata, lezka (Phragmites australis)

soilik espezie-bakarreko komunitateak osatuz; eta bestea, lezka gailendu arren, beste

espeziekin osaturiko komunitateak, hots, lezkadi mistoak. Espezie-bakarreko lezkadiek

komunitate estuak osatzen dituzte; Phragmites australis espezieko aleak elkarrengandik

gertu kokatzen direlarik. Lezkadi mistoan, aldiz, Phragmites australis espeziearen aleak

sakabanatuago agertzen dira eta inguruan landare halofitoak. Bidasoako irletan lezkadi

mistoa da gehien agertu dena.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 17

Page 22: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Santiago Aurrera irlan, lezkadi mistoaren partaideak dira: Spergularia maritima,

Aster tripolium, Limonium vulgare eta Puccinellia maritima. Proportzio baxuagoan,

Atriplex hastata, Salicornia ramossisima eta Triglochim maritima agertzen dira. Galeran,

aldiz, lezkadi mistoan, gehienbat Limonium vulgare espeziea agertzen da. Aster tripolium,

Puccinellia maritima eta Spergularia maritima daude, nahiz eta maila baxuagoan izan.

Azkenik, kasu gutxi batzutan, Scirpus maritimus (maritimus) eta Triglochim maritima

espezieak aurkitu dira laginketetan.

Bidasoako irletan, hiru gunetan aurki daitezke lezkadiak (espezie-bakarrekoa eta

mistoa). Alde batetik, irla barruan, bi lekutan: Erdiko ubide nagusiaren ondoan; eta

Baccharis halimifolia espezie exotiko inbaditzailearekin mugan. Bestetik, bai bi irlen

artean, bai ibaiarekin mugan agertzen da, hots, itsasoaren eragin zuzenaren mende dauden

guneetan. Komunitate honek azalera handia estaltzen du, bai Galeran, bai Santiago

Aurreran.

- Baccharis halimifolia espezie exotiko inbaditzailearen komunitatea

Baccharis halimifolia-k osatzen dituen komunitateak espezie-bakarrekoak izan ohi

dira. Hala ere, zuhaixka honen azpian, Rubus sp. Gisako espezie nitrofiloak aurkitu izan

dira. Era berean, garai bateko nekazaritzaren eraginez geratu diren espezie bakan batzuk

daude, Laurus nobilis kasu.

Espezie exotiko inbaditzaile hau, batez ere, irlak inguratzen dauden lezoietan agertzen

da, 1-3 metroko zabalerako lerro bat osatuz. Gune horietan, itsasoaren eragina baxua da,

nahiz eta noizbehinka urperaturik geratzen diren guneak azaldu.

- Algak

Bidasoako irletan aurkitzen diren algak, betiere, drainatze-sistema zaharreko ubideei

loturik daude. Bi alga espezie aurkitu dira irletan, Fucus spiralis eta Ulva sp. Nahiz eta

hauen datuak hartu, paduretako partaideak ez direnez, ez da beraien banaketa ikertu.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 18

Page 23: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

5.2. Landaredi-potentzialaren mapak

Ikerketa honetan, landaredi-potentziala deskribatzeko garaian, landarediaren bi

bilakaera hipotetiko proposatu dira. Lehenengoan, gaur egungo egoeratik abiatuz, epe

erdira, hau da, hamar urte barru aurkituko genukeen landaredia litzateke. Egoera hipotetiko

honetan, nekazal ustiapenaren uzteak paduren berreskurapena baimenduko luke.

Bigarrenean, irletako paduretan, epe luzera, hau da, 50 urte barru landarediak izango lukeen

bilakaera aurreikusiko litzateke. Kasu honetan, denbora epe horretan, gizakiaren

eskuartzerik ez dagoela onartuko litzateke. Honela, landarediaren bilakaeran eragingo

luketen prozesu nagusiak hauek izango lirateke:

- Paduretako landarediaren berezko bilakaera

- Higadura/Sedimentazio prozesuak (topografiaren aldaketa)

- Nekazal ustiapenak sorturiko eraldaketen lausotzea

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 19

Page 24: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

5.2.1. Landaredi-potentziala hamar urte barru

Ondoren, irletako landarediak hamar urteren buruan izango lituzkeen aldaketak

islatzen dituen mapa, hots, landaredi-potentzialaren mapa (4. irudia) agertzen da:

4. irudia: Bidasoako irlen landaredi-potentzialaren mapa hamar urte barru (2005-2015).

Lehen egoera honetan, landare halofitoz osatutako komunitateek bilakaera desberdina

jarraituko lukete Santiago Aurreran eta Galeran. Santiago Aurreran, landare halofitoek

azalera handiagoa estaliko lukete, lehenago lezkadi mistoak betetzen zuen gunea

bereganatuz. Irla barneko mikrotopografiaren eragina nabaria litzateke oraindik. Hori dela-

eta, landare halofitoen komunitateek ez lukete altuerarekiko gradiente argia erakutsiko.

Hala ere, oraindik gerrikoak desberdindu ez arren, gradiente horri dagokion zonazioa

agertzen hasiko litzateke.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 20

Page 25: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Galera irlan, aldiz, landare halofitoek estalitako azalera ez litzateke handituko. Baina,

landare halofitoen komunitateak heterogeneoagoak bilakatuko lirateke. Honela, egungo

dominantzia garbiak desagertuko lirateke, azpi-komunitateen barne konposaketan beste

espezie batzuk ere garrantzia hartuz. Azken finean, Santiago Aurrera irlako landare

halofitoek gaur egun duten egoerara hurbilduz. Bestalde, bi irlen ertzetan, sedimentazio

prozesuak aurrera egin ahala, lehen landare halofito kolonizatzaileak agertuko lirateke.

Phragmites australis espezieak osaturiko komunitateetan berriz, Santiago Aurreran

estaltzen duten azalera murriztu egingo litzateke. Gaur egun lezkadi mistoak estaltzen duen

eremuan halofitoak gailenduko lirateke. Beraz, lezkadia gaur egun espezie-bakarreko

lezkadiek osaturiko komunitateetara mugatuko litzateke. Galera irlan, aldiz, lezkadia bere

horretan mantenduko litzateke, edo aldaketa txikiak jasango lituzke.

Baccharis halimifolia espezie exotiko inbaditzailearen kasuan, irlen ertzetan

mantenduko litzateke, hau da, irletako gunerik garaienetan nagusituko litzateke. Santiago

Aurreraren kasuan, espezie horrek nekazal lurrak ordezkatuko lituzke. Hala ere, egungo

nekazal lurretan agertzen diren zuhaitz espezieak (Malus domestica, Ficus carica, Laurus

nobilis,...), Baccharis halimifolia-k inguratuta, mantenduko lirateke.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 21

Page 26: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

5.2.2. Landaredi-potentziala 50 urte barru

Epe luzera, hau da, 50 urte, Bidasoako irletako landarediak jasango zukeen

bilakaeraren aurreikuspena agertzen duen landaredi-potentzialaren mapa (5. irudia) da

ondorengoa:

5. irudia: Epe luzera, 50 urte barru, Bidasoako irlen landaredi-potentzialaren mapa (2005-2055).

50 urteren buruan, irletan gertatzen diren prozesuek eraldaketa nabarmenak sortuko

lituzkete. Honela, irlen kanpoaldean, lezoietatik at, sedimentazio prozesua izango litzateke

nagusia. Irlen barneko aldean, aldiz, kanalen ertzetan higadura prozesua nagusituko

litzateke. Beraz, ubideen zabalera handitzeaz gain, kanalaren inguruko eremuen altuera

txikituko litzateke. Ubideez gain, irlen barruko aldean, landare halofitoek lagunduriko

sedimentazio eta edafogenesi prozesuen ondorioz nekazaritza ustiaketak sorturiko

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 22

Page 27: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

eraldaketen lausotzea gertatuko litzateke. Honek, kanaletik lezoietara altuerarekiko

gradiente bat sortuko luke.

Padurako landarediaren berezko bilakaerari dagokionez, landare halofitoek Santiago

Aurrera irlan zabaltzen jarraituko lukete. Gainera, bi irletan, altuerarekiko gradientearen

sorrerarekin, landare halofitoek osaturiko komunitateen zonazio garbia agertuko litzateke.

Azkenik, esan beharra dago, irlen kanpoaldean gertatuko den sedimentazio prozesuagatik,

landare halofitoen komunitateek estaltzen duten azalera handituko zela.

Lezkadi edo Phragmites australis espezieak osaturiko komunitateak estaldutako irla

barneko azalera murriztuko litzake. Gaur egun, espezie-bakarreko lezkadiak kokatzen diren

guneetan mantenduko lirateke eta irletako puntu altuenetara zabalduko lirateke, Baccharis

halimifolia-k estalitako puntuen aurretik kokatuz.

Baccharis halimifolia espeziearen banaketa bere horretan mantenduko litzake. Lehen

egoera hipotetikoan zuen egoera mantenduko lukete.

6. EZTABAIDA

Emaitzak ikusi ostean, datu eta mapa guztiak eztabaidatu dira. Horretarako,

emaitzetan jarraitu den eskema bera erabili da.

6.1. Gaur egungo landaredia

Paduretan hazten diren landare halofitoen ikerketek argi utzi dute landare espezieek ez

dutela zorizko banaketa jarraitzen. Paduretan eragiten duten aldagai biotiko nahiz

abiotikoek sortzen duten landare halofitoen banaketari “zonazioa” deritzo (Silvestri et al.,

2005). Ikertzaile ugari izan dira zonazio hau ikertu dutenak (Silvestri et al., 2005;

Bockelmann, et al., 2002; Albizu eta Onaindia, 1995; eta abar.) eta banaketa honetan

eragiten duten aldagai desberdinei buruzko eztabaida piztu dutenak.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 23

Page 28: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Autore batzuk zonazioa jarraiera kontzeptuarekin lotu dute. Honela, landare espezieen

ordezkapena orden jakina jarraituko lukeen kolonizazio eta garapen prozesu baten bidez

gertatuko litzateke (Clements, 1916; Odum, 1969; Glenn-Lewin et al., 1992). Hipotesi hau

jarraituz, padura gazteetan, hasierako kolonizazio-fase baten ostean, substratua

egonkorragoa izango litzateke eta landaretzak sedimentuak finkatuko lituzke. Aurrekoak,

beste espezie batzuk padura kolonizatzea erraztuko luke. Bigarren kolonizazio horrek,

klimax-ekosistema heldu eta egonkor baterantz bideraturik leudekeen aldaketak sortuko

lituzke (Odum, 1971). Hala ere, beste ikertzaileen iritziz paduretako landarediaren

dinamikak ez ditu beti jarraieraren pausuak betetzen (De Leeuw et al., 1993). Beraz,

paduretako landarediaren dinamika ezagutzeko landare halofitoen garapenean eragin zuzena

duten tokian-tokiko aldagai fisikoen, kimikoen eta biotikoen azterketa zehatza egitea

beharrezkoa da (Silvestri et al., 2005).

Paduretako landare halofitoen zonazioa eragiten duten aldagaien artean altuera,

gazitasuna, edafologia-ezaugarriak edo geruza-freatikoaren maila aipa daitezke besteak

beste. Gehiengoaren iritziz, altuera da eragin nagusia duen aldagaia. Izan ere, gazitasuna eta

urperatze denbora altueraren mende egongo dira (Hinde, 1954; Adams, 1963; Tyler, 1971;

Hutchinson, 1982; Zahran, 1987). Hala ere, landareen banaketa ezaugarri topografiko edo

ekintza antropikoak bezalako bigarren mailako aldagai batzuen araberakoa izan daiteke

(Lozano eta Alagón, 1995). Albizuk eta Onaindiak (1995) Bidasoako irletan eginiko

ikerketan, altuera eta lurzoruaren ehundura jotzen dituzte landare halofitoen zonazioaren

arrazoi nagusitzat.

Ikerketa honetan, aurkitutako landaretzaren zonazioan eragiten duen aldagai nagusia

altuera da, aurrez aipatu bezala, gazitasunean eta urperatze-denboran duen eraginagatik.

Halaber, ekintza antropikoak (nekazaritza bidez) irletan aldaketa sakonak eragin ditu.

Batetik, nekazaritzak lurzoruaren materia organiko edukia igotzeaz gain lurzoruaren

ehundura ere aldatu du harea portzentaia handituz. Era berean, gizakiak sortutako drainatze-

ubideek irlen barneko topografia erabat eraldatu dute, irletako toki altuenetan, itsasaldiaren

eragina indartzen duten kubetak eta drainatze-ubideak aurkituz. Gainera, gizakiaren eskutik,

bertako espezieen kaltetan, espezie exotiko inbaditzaileak, Baccharis halimifolia kasu,

sartu dira irletan.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 24

Page 29: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Paduretako landaretzak oso fisionomia desberdina agertzen du, estuarioko itsasaldi

zikloek zehaztutako mosaiko itxuran banatua. Landarediaren lehenengo etapetatik hasi, eta

heldutasuneko etapetaraino, bilakaera azaltzeko irizpide dinamikoa erabiltzen da

(Hezeguneen SLP, 1998). Euskal Herriko kostaldeko paduretan gauzatutako ikerketek

ondoren azaltzen den ereduzko zonazioa deskribatu dute, itsasaldi arteko gune baxuenetik

altuenera (Lozano eta Alagón, 1995; Hezeguneen SLP, 1998; Aseguinolaza et al., 1996):

- Spartina-ren eremua: Sedimentuak finkatzen dituzten gramineo kolonizatzaile garai

hauek, espezie-bakarreko larredi trinkoak eratzen dituzte. Paduretako landarediaren

jarraiera prozesuko lehen fasea osatzen dute. Gune hauetan, Spartina alterniflora

Ameriketako kostaldeko espezie exotikoa agertu ohi da, S. maritima espezie

autoktonoa ordezkatuz.

- Padura gazteko eremuak: Jarraiera prozesuan bigarren fasea da, ondorengorantz

azkar garatzen dena. Salicornia ramossisima espeziea, komunitate txikiak eratuz,

gazitasun altuko sakonuneetan agertzen da. Betiere, gune ezegonkorretara (kanalak,

ezpondak,...) mugaturik aurkitzen direlarik.

Bi komunitate hauek, marsh motako lurzoruetan agertzen dira, hain zuzen ere,

sulfuroen metaketa eta gazitasun altuko lurzoruetan. Honek, gazitasunarekiko

tolerantzia baxuagoa duten espezieen (Spergulari maritima, Aster tripolium eta

Puccinelia maritima) hazkuntza oztopatzen du.

- Larre eremuak: Jarraiera prozesuaren hurrengo fasean, gune egonkorragoetan,

larreak osatuz, besteak beste, ondorengo espezieak agertzen dira: Puccinelia

maritima, Aster tripolim, Spergularia marina, Limonium vulgare, Limonium

humile, Plantago maritima eta abar.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 25

Page 30: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

- Sastrakadi halofiloen eremuak: Hurrengo fasean, Halimione portulacoides,

Sarcocornia fruticosa, S. perennis, Spergularia marina eta Atriplex hastata

bezalako espezieak agertzen dira. Itsasoaren eragin xumeagoa dela-eta, Inula

crithmoides, Tamarix gallica eta Baccharis halimifolia bezalako espezieak aurki

daitezke.

- Juncus maritimus eremua: Itsasaldietan urpean geratzen diren ihitokiak dira, eta

bertan, tamaina altuko ihi honetaz gain, beste hauek aurki daitezke: Juncus gerardii,

Triglochin maritima, Glaux maritima eta Carex extensa... Maila honetan, belardi

heze, trinko eta tamaina altukoak garatzen dira.

- Elymus eremua: Gune honetan, bi gramineo herrestari agertzen dira: Elymus

pycnanthus eta E. repens. Hauek, lezoietako ezponda lehorren eta gezeenetan hazten

dira nekazal soroekin mugan.

- Lezkadien eremua: Phragmites australis espezieak osaturiko komunitateak ur

gezaren eragina handia den guneetan hazten dira. Lezkadiak espezie-bakarreko

komunitateetan edo beste espezie halofito (Scirpus maritima, Aster tripolium eta

Puccinelia maritima,...) batzuekin agertzen dira.

Bidasoako irletako landaretzari dagokionez, komunitateek modu heterogeneoan

banatutako mosaiko itxura agertzen dute. Honela, irletan, aurrez aipatu den zonazioaren

egitura ez da garbi betetzen.

Spartina alterniflora espeziea gune txiki gutxi batzuetan agertu da espero zen lekuan,

betiere, irlen kanpoaldeko gune baxuenetan. Irlen barruan berriz, gehienbat, larreetako

espezieekin nahasturik agertzen da. Gramineo hau gazitasun altuko guneetan hazten den

halofito hertsia da (Diaz eta Fernandez, 2002). Beraz, espezie hau larreetan topatzeak bertan

itsasoak duen eragin nabaria adierazten du, izan ere, drainatze-ubideen alboan agertzen da

batik bat. Espezie honek sedimentuak finkatu eta lurzoruaren sorrera bultzatzen du, eta

ondorioz, funtzio garrantzitsua betetzen du paduraren bilakaeran (Lozano eta Alagón,

1995). Bestalde, larreetako gune baxu batzutan, Spartina alterniflora eta Aster tripolium

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 26

Page 31: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

espezieak txandatuko dira urtean zehar, hau da, sasoi batzutan, lehena gailenduko da, eta

besteetan, bigarrena (Lozano eta Alagón, 1995). Urtean zeharreko ordezkapen hori Galeran,

batez ere, aurki daiteke.

Padura gaztea, hau da, Salicornia ramossisima espezieak osaturiko komunitatea,

espero bezala, gazitasun altuko eta ezegonkortasun handiko guneetan (ubideak,

sakonuneak...) agertu da irletan. Irletako topografia bereziagatik sakonune horiek irlen gune

altuenetan nahiz baxuenetan daude.

Larreei dagokienez, lehen aipatu bezala gune baxuenetan Spartina alterniflora

espeziearekin nahasteaz gain, altuera handituz joan ahala, ihidiekin nahasten dira.

Gizakiaren eskuartzearen eraginez, larreen eta ihidien erdibideko etapa bat sortu da. Hain

zuzen ere, dikeak isolatuz padurari irabazitako nekazal-lur zaharrak utzi izanagatik sortu da

etapa hori (Hezeguneen SLP, 1998). Irletan, etapa hori garbi ikus daiteke, esaterako,

ihidietan agertu beharko lukeen Triglochin maritima espeziea larreetan maiz agertu delako.

Sastrakadi halofiloa itsasoaren eragina baxuena den guneetan garatzen da, horrela

adierazten du Inula crithmoides edo Cochlearia aestuaria bezalako halofito fakultatiboen

agerpenak. Gainera, nekazal jarduerak gazitasuna jasan dezaketen landare nitrofiloen

agerpena erraztu du gune horietan, Atriplex hastata espeziea kasu (Aseginolaza et al.,

1996). Irletan, komunitate horiek, betiere, Baccharis halimifolia sastrakak osaturiko

komunitatearen ertzean agertzen dira. Honela, irletan, komunitate horietan aurkitu da

espezie kopuru handiena.

Irletan, Elymus-en eremua ez da agertu. Nahiz eta Elymus pycnanthus espeziea irletan

agertu, beti larreetako komunitatean edo ihidietan barneraturik izan da. Elymus-en eremua

Baccharis halimifolia-k eta sastrakadi halofiloak estali dute.

Irletan, lezkadiaren banaketa nahiko zabala da, Santiago Aurreran batik bat.

Lezkadiak irletako gune altuenetan agertzeaz gain, ubideen ertzetan eta irlen kanpoaldean

ere badaude. Honela, Phragmites australis bezalako gazitasunarekiko hain toleranteak ez

diren espezieen hazkuntzak ibaiaren eta geruza freatikoaren bidezko ur gezaren ekarpenak

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 27

Page 32: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

gune horietan duen garrantzia adierazten du (Aseginolaza et al., 1996). Hala ere, lezkadien

banaketa zabala izanik, itsasoaren eragina nabariagoa den tokietan lezkadi mistoa sortzen

da. Honela, toki horietan, Phragmites australis espeziea Aster tripolium eta Limonium

vulgare bezalako espezieekin agertzen da (Lozano eta Alagón, 1995).

Azkenik, aipatu, Baccharis halimifolia jatorri amerikarra duen sastrakak osatzen duen

komunitatea, lezoien inguruan hazi ohi da espezie bakarreko komunitateak osatuz. Espezie

honek, lezoietako lurzoruaren egonkortzea dakar, baina, era berean, sortzen duen humus

kantitate handiak lurzoruaren konposaketa eraldatzen du. Honek, padurei loturiko landareen

garapena guztiz mugatzen du (Lozano eta Alagón, 1996).

6.2. Landaredi-potentziala

Azkeneko urteetako landarediaren bilakaera ikusi ostean, gaur egungo landarediaren

bilakaera mailakako dinamika batean dagoela esan daiteke (Lozano eta Alagón, 1995).

Paduretan ez da ohikoa dinamika jarraia egotea. Normalean, lurzoru sorrera faseak eta

higadura faseak txandatzen dira. Beraz, paduren hedadura eta altuera handitzen direneko

faseak eta hauek txikitzen direnekoak txandatzen doaz denboran zehar. Beraz, padurak beti

eraldatzen ari diren ekosistema dinamikoak dira (Diaz eta Fernandez, 2002).

Dinamikotasun horrek landarediaren bilakaera aurresatea eginkizun zaila bihurtzen

du. Hortaz, Bidasoako irletako landaredi-potentziala zehazteko beharrezkoa izan da

historian zehar landarediak izan duen bilakaera ezagutzea. Lan hau egiteko, Lozano-k eta

Alagón-ek (1995) eginiko historian zeharreko landarediaren ikerketa oinarritzat hartu da.

Horretarako 1956tik 1991ra (1956., 1967., 1970., 1985. eta 1991. urteak) doan denbora

tartean eraikitako mapak aztertu dira (1.eranskina). Ondoren, urte hauetan landarediak

jasandako eraldaketa nagusiak aipatuko dira landarediaren bilakaeraren joera nagusiak

ezagutzeko:

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 28

Page 33: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

- 1956., 1967., 1970. urteko mapak: Nekazal lurrek hiru irlen azalera gehiena betetzen

zuten. Irlen kanpoaldean, landare halofitoek betetzen zituzten guneak lezkadiz bete

ziren. Baccharis halimifolia espeziea irlen ertzetan mantentzen zen (lezoietan)

eremu estuak beteaz.

- 1970. urtetik, 1985. urtera: Nekazal lurrak murrizten joan ziren, gaur egun betetzen

dituzten eremuetara mugatuz. Landare halofitoek Galera irla kolonizatu zuten ia

bere osotasunean. Santiago Aurrera irlan lezkadiak betetzen zuen irlaren azalerarik

handiena. Galeran aldiz, gune altuenetan lezkadia zegoen. Baccharis halimifolia

espeziea Santiago Aurrera irlaren barrualdeko eremu batzuetara zabaldu zen eta,

Galeran, lezoien gainean betetzen zuen eremua zabaltzen zen.

- 1985. urtetik, 1991. urtera: Landare halofitoen egoera mantendu egin zen denbora

tarte honetan, hau da, 1985. urtean zuten azalera bera mantenduz 1991an. Lezkadiak

Santiago Aurrera irla barneko ia azalera osoa betetzen zuen. Era berean, lezka

Galera irlako gune batzuetara zabaldu zen. Baccharis halimifolia espeziea Galera

irla barneko gune batzuetara zabaltzen arren Santiago Aurrera irlan bere horretan

mantendu zen.

- 1991. urtetik, 2005. urtera: Landare halofitoak Galera irlan lezkadiek betetzen

zituzten gune batzuetara zabaldu ziren. Santiago Aurreran aldiz, landare halofitoek

irlaren azalera handiena hartzeraino ordezkatu zuten lezka. Baccharis halimifolia

espezieak estaltzen zuen zabalera murrizten egin zen Santiago Aurrera barneko gune

batzuetan.

Lan honetan aurkezten diren bi landaredi-potentzialen mapak (10 urte barru eta 50

urte barru) landarediaren ustezko bilakaeraren proposamen soilak dira, ezinezkoa baita

zehazki aurresatea zer gertatuko den Bidasoako irlen landaredian.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 29

Page 34: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

6.2.1. Landaredi-potentziala 10 urte barru

Lehen egoera honetan nekazal jarduera erabat desagertuko litzateke irletatik, eta bere

horretan utziko ziren gizakiaren inongo eskuartzerik gabe. Baldintza normaletan, paduraren

berreskurapen denbora, urte gutxi batzuetatik hamar edo urte gehiagoetara luza daiteke,

betiere, paduraren heldutasun mailaren eta gizakiaren eskuartze mailaren arabera (Broome

et al., 1988).

Landare halofitoen bilakaerari dagokionez, Santiago Aurrera irlan, 1991. urtetik 2005.

urtera gertatu den zabalkuntza joera mantenduko dela espero da. Itsasoaren eragina

handitzeak gazitasuna handitzea dakar. Honen bidez, gazitasunarekiko tolerantzia baxuagoa

duen Phragmites australis espeziearen banaketa murriztuko da hurrengo 10 urteetan ere.

Horrekin batera, landare-komunitateen zonazioa nabariagoa izango dela espero da. Honela,

lehen aipatu den Euskal Herriko kostaldeko paduretan osaturiko zonazio eskemara gehiago

hurbilduko da, nahiz eta, erabat ez doitu. Galera irlan, landaredi-unitateen banaketa

egungoaren berdina izango da hamar urte barru, betiere aldaketa txikiekin. Hala ere, landare

halofito komunitateen egiturak eta osaketak aldaketa nabariak jasango ditu. Lehenik,

espezieen dominantzia ez da hain nabarmena izango, eta espezie gehiago azalduko dira

dominatzaile gisara. Azken finean, Santiago Aurrerako landare halofitoen gaur egungo

egoerara gerturatuko da. Bestalde, Baccharis halimifolia espezieak gaur egun nekazal lurrak

diren eremu altuak kolonizatuko ditu, bertan aurkitzen baitu materia organiko nahikoaz

gain, gazitasunarekiko babesa.

6.2.2. Landaredi-potentziala 50 urte barru

Egoera honetan, epe luzera, gizakiaren eskuartzerik gabe, padura egituratzen eta

baldintzatzen duten aldagai abiotikoek eraldatuko dute ekosistema.

Paduren oinarrizko ezaugarrietako bat berreskurapen, garapena eta landare-

komunitateen arteko ordezkapen azkarra da. Honela, landarediak lagundurik lurzoruaren

sorrera azkarra gertatuko da, gune urperagarriak mailaka kolmatatzen joanez (Lozano eta

Alagón, 1995). Beraz, prozesu honen poderioz, irla barneko ubide txikiak kolmatatuz

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 30

Page 35: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

joango dira. Era berean, erdiko ubidea higatuz joango da eta irla barnealdean lurzorua

sortuz. Honen emaitza, altuerarekiko gradientea markatuagoa izango da.

Aurrekoa aintzat hartuz, altuerarekiko gradienteak eta itsasaldiaren eraginak zonazio

markatua sortuko dute bi irletan. Honela, lezkadiak irla barneko gune altuenetara mugatuko

dira, hau da, itsasaldiaren eta gazitasunaren eragin baxuena dagoen guneetara. Aitzitik,

Baccharis halimifolia espezieak ez du banaketa aldatuko, gaur egun dagoen kokalekuetan

ez baita eraldaketa fisiko garbirik izango.

Epe luzera proposaturiko egoera honetan Bidasoako irletako padurak

heldutasunerantz bideratuko direla dirudi. Paduretako landare komunitateek giza jardueren

ostean berreskuratze ahalmen handia azaldu dute. Baina honek ez du bertako dibertsitatea

hasierako mailara itzuliko denik esan nahi. Izan ere, nekazal jarduera baino lehenagoko

irlen dibertsitate espezifikoa guztiz ezezaguna zaigu, hau emendatu edo murriztu egin den

jakitea ezinezkoa delarik (Albizu eta Onaindia, 1993).

6.3. Kontserbaziorako arriskuak

Txingudiko itsasadarra, balio handiko itsasadar gisara sailkatzen da Euskal Autonomi

Erkidegoko Hezeguneen Sektorekako Lurralde Planean (1998). Hain zuzen ere, batetik,

balio handi hori Txingudiren tamaina handiak ezartzen du. Bestalde, Pirineotako mendi-

katearen muturrean kokatzeak, hegazti migratzaileentzat atsedenleku garrantzitsua

bihurtzen du, nazioartean garrantzia emanaz. Gipuzkoako paduren artean Txingudikoa da

kontserbazio egoera hoberena azaltzen duena, bertan, Bidasoako Santiago Aurrera eta

Galera irlak adierazgarrienak direlarik. Gainontzeko inguruak txikiak dira eta nahiko

kaltetuta daude (Ingemisa, 1994). Guzti horrek, ingurune horren berreskurapenerako eta

kontserbaziorako plan baten eta ekintza zehatzen beharraz ohartarazten du.

Gaur egun, arriskurik handienak gizakiaren eskutik datoz. Batetik, habitataren kaltetan

egiten diren ekintzak daude, eta bestetik, espezie aloktonoen sarrera (Lozano eta Alagón,

1995).

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 31

Page 36: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Habitataren kaltetan doazen ekintzen artean itsaski-bilketa aipa daiteke (Hezeguneen

SLP, 1998). Izan ere, Bidasoako irletan jarduera hori debekaturik egon arren,

karramarroentzako tranpak nahiz itsaski-biltzaileak maiz aurkitu dira irletan. Horregatik,

jarduera horiek murrizteko honelako guneen zaintza zorrotzagoa egin beharko litzateke.

Bestalde, Bidasoako irletan, nekazal jardueraren eta itsasaldien ekarpenaren ondorioz,

agertzen den gehiegizko materia organikoak edafogenesi-gradientea eraldatu du. Arazo hau

konpontzeko bide erraza inguruko materia organikoaren isurketa murriztea litzateke

(Albizu eta Onaindia, 1993). Beraz, Santiago Aurrera irlan geratzen diren baratzak

desagerraraztea premia bizikoa da paduren berreskurapena azkartzeko. Era berean, antzina

padura izandako Irukanale irlan, padura berreskuratzeko borondatea balego bertako

baratzak kendu beharko lirateke. Bidasoako irletan, nekazal jarduera uzteak, landare

halofitoen kolonizazio azkarra baimendu du, egungo egoerara iritsiz. Horrek, jarraiera

prozesua egoera egonkorrago batetara bideratuko dela pentsarazten du. Honela,

landaretzaren ezarpenerako baldintza egokiak izanez gero, Txingudiko badia erabat

berreskura daitekeela uste da (Albizu eta Onaindia, 1993).

Bigarren arriskuaren aurrean, hau da, landare espezie aloktonoen sarrerari dagokionez,

estuario honetan, jatorri exotikoko 22 espezie aurkitu dira. Hala ere, estuarioko

ekosistemaren berezkoak ez diren hainbat biotopo aintzat hartuz gero, jatorri exotikoko

espezieen kopurua handitu daiteke (Silván eta Campos, 2002). Gaur egun, Bidasoako

irletan, Baccharis halimifolia espezieak izan duen hedapen zabalak habitat horretan haziko

liratekeen bertako espezieen garapena murrizten du. Nahiz eta espezie hori irletatik

desagerraraztea oso zaila izan, espezie exotiko inbaditzaile gehiagoren sarrera ekidin

beharko litzateke. Bestalde, paduretako landaretzan kalteak eragiten dituen beste espezie

aloktono bat koipua (Myocastor coipus) da (Gosling eta Baker, 1987; Velatta eta Ragni,

1991; Reggiani et al., 1993; Reggiani, 1999; Herrero eta Couto, 2002). Koipuak fauna eta

floraren dibertsitatea murriztuz egiten duen kaltea ikusirik, ezinbestekoa da erradikazio-

edo kontrol-plan bat ezartzea (Gosling eta Baker, 1987; Velatta eta Ragni, 1991; Reggiani

et al., 1993).

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 32

Page 37: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

7. ONDORIOAK

Ikerketa egin ostean, Bidasoako irletako paduren landaredia egoera onean dagoela

adierazi daiteke. Azken 30 urteetan, nekazaritza ustiapena utzi zenetik, hain zuzen ere,

paduretako landarediak erakutsi duen berreskurapen ahalmena izugarria izan da. Santiago

Aurreran, 60. hamarkadaren amaieran utzi zen nekazal ustiapena, eta, Galeran, 70.

hamarkada amaieran. Denbora tarte horrek bi irletako landarediaren egituren arteko

desberdintasunak sortu ditu. Ondorioz, Santiago Aurrera eta Galera, landarediaren jarraiera

prozesu aldetik garapen-fase desberdinetan daude. Izan ere, Santiago Aurreran, landare-

komunitateetan espezie berdinak agertu arren, komunitate horiek konplexuagoak eta

anitzagoak dira. Era berean, Santiago Aurreran, landaretza heterogeneoagoa da agertzen

diren landare-komunitate arteko trantsizio-guneengatik. Ikerketa honetan, garbi ikusi da,

Bidasoako irletako padurak heldutasunetik gertu daudela, nahiz eta, garapenerako denbora

gehiago behar duten.

Etorkizunean, landarediak izango duen bilakaeran, landare-halofitoen komunitateen

barnean gertatuko dira aldaketa garrantzitsuenak. Aldaketa horien bidez paduraren

egonkortasuna eta heldutasuna handiagoak izatea espero da. Hala ere, ekosistema hauek

kanpo-aldagai askoren mende egoteak aldakorrak bilakatzen ditu, eta, paduren etorkizuneko

bilakaera aurreikustea zaildu egiten du. Hori dela-eta, esan, lan honetan proposatu diren

egoerak nahiz aldaketak ez dutela horrela zertan gertatu behar, hots, proposamenak besterik

ez direla.

Aurrez aipatu bezala, Bidasoako irlen padurentzat etorkizuneko arrisku nagusia

gizakiaren eskuartzea da. Antzina izandako nekazaritza ustiapenak eta espezie aloktonoen

sarrerak izan duen eragin kaltegarria nabarmena da. Era berean, egun izaten den ezkutuko

itsaski-bilketak paduretan sortzen duen kaltea larria da. Gainera, Bidasoako irletan aurkitu

diren hainbat motatako zakarrek (trafiko seinaleak, ontziak, ikuzgailuak...) oraindik

gizartearen zati batek ingurune horiekiko duen ezjakintasunaren eta begirune ezaren

adierazgarriak dira.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 33

Page 38: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

Txingudik Errekurtso Naturalen Babesteko eta Eratzeko Plan berezia izan arren, arazo

horien konponbiderako, babeserako nahiz zaintzarako baliabide gehiago bideratzea

beharrezkoa da. Honetarako, ezinbestekoa da bi irlen jabego pribatua publiko bilakatzea.

Izan ere, babesaz gain, honelako aberastasun naturalak guztion mesederako eta guztiona

izan behar du.

Paduren berreskurapena indartzeko asmoz, hauen kudeaketaren funtsa gizakiaren

eskuartzea saihestea da. Bidasoako irlak bere horretan utzi behar dira denboraren poderioz

paduren berreskurapen naturala gerta dadin. Horretaz gain, espezie exotikoekin dagoen

arazoa konpontzeko ekonomia-baliabideak nahiz zientzia-baliabideak ezinbestekoak dira.

Espezie bakoitzerako erradikazio plan bereziak ezarri behar dira, horretarako beste leku

batzuetan izandako esperientziak erabiliz edo bide berriak ikertuz.

Euskal Herriko hezeguneen egoera kaskarra hobetzeko asmoz, azken urteetan, egiten

ari diren ikerketetan eta egitasmoetan izandako emaitzen elkartrukea beharrezkoa da

hezegune horien guztien kudeaketa eraginkorragoa egiteko. Hala ere, ikerketa berrien

beharra nabaria da. Horretarako, beharrezkoa da finantzabide eta baliabide eraginkorrak eta

sendoak izatea. Era berean, gizartearen partehartzea handitzeko asmoz, ikerketa hauen

dibulgazioa ezinbestekoa da. Plaiaundiko Parke Ekologikoa da Txingudiko badiaren

ekosistemen kudeaketa integrala egiten ari dena, hau da, Plaiaundiko parkearena berarena,

eta bestetik Jaizubiako berreskurapeneko lanak. Txingudiko hezeguneei buruzko ikerketa

asko Plaiaundiko Parke Ekologikotik abiatu dira, eta bestalde, padurei buruzko dibulgazio

lan ugari egiten dituzte. Honek, Bidasoako irletako padurak berreskuratzeko eta berauen

ezagupenerako ekimenak Plaiaundiko Parke Ekologikotik kudeatu beharko direla

pentsarazten du. Bidasoako irletan zenbait ekimen egitea proposatzen da, hala nola:

- Irletan bertan, hainbat ikerketa bultzatzea: landarediaren jarraipena egitea; hegaztien

zentsuak egitea eta hegaztientzako irlen garrantzia ikertzea; paduretako

ekosistemaren ikerketa integrala egitea; irletako koipuen populazioen jarraipena eta

erradikazio plana egitea; landare espezie exotikoen jarraipena eta erradikazioa

egitea; eta abar.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 34

Page 39: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

- Irlen inguruan (Osinbiribileko pasealekuan, Santiagoko Nazioarteko zubian),

dibulgaziorako ekimenak bultzatzea: irlei buruzko eta bertako ekosistemari buruzko

informazio-panelak ezartzea; irlak ezagutzeko eta ikusteko dorreak ezartzea.

- Plaiaundiko Parke Ekologikoan, dibulgaziorako ekimenak bultzatzea: irlei buruzko

informazio-panelak jartzea; argazki erakusketak antolatzea; hitzaldiak egitea; eta

abar.

Hala eta guztiz ere, bai Bidasoako irletako arazoak, bai Euskal Herriko hezeguneen

arazoak konpontzeko, tresnarik garrantzitsuena administrazio publikoaren eta gizartearen

borondatea da.

8. ESKER ONAK

Lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen saileko

Biodibertsitateko zuzendaritzari eskerrak eman nahi dizkiogu, ikerketa hau finantzatzeko

emandako dirulaguntzagatik. Baita, Haritzalde Naturzaleen Elkarteari eta bere kideei

guregan eta ikerketan jarritako laguntza eta konfiantzagatik. Plaiaundiko Parke

Ekologikoko lan-taldeari (Javi, Alberto, Mikel eta Leire) ideia, laguntza eta bultzada

emategatik. Ikerketa honetan ezinbestekoa izan da Ainhoa Iraolaren laguntza, proiektua

abiatzean eta ondorengo pausuetan. Laginketa egun gogorretan gure ondoan eta laguntzeko

prest izan den Eneko Diezi ere, eskerrak bere prestutasunagatik. Nola ez, EHU/UPVko

irakasleei laguntzeko beti prest egon direlako: Miren Onaindia eta Fernando Villateri, bere

lanaren kopia eta laguntza emateagatik; Esti Sarrionaindiari, laguntzeko beti prest

agertzeagatik; Isabel Salzedo eta Arturo Elosegiri gure zalantzei erantzuteko eta zuzentzeko

agertu duten asmo onarengatik. Aranzadi zientzia elkarteko Botanika saileko kideei (Iñaki

Aizpuru, Leire Oreja eta Iker Zendoia) beraien materiala uzteagatik eta aholkuengatik.

Santiagotarrak arraun elkarteari ontziralekua uzteagatik eta sortu ditugun eragozpenak

jasateagatik.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 35

Page 40: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

9. BIBLIOGRAFIA

- A.A.U.U., 1994. Plan especial de protección y ordenación de los recursos naturalesen el area de Txingudi. INGEMISA. Dpto. de Urbanismo, Vivienda y MedioAmbiente. Gobierno Vasco.

- A.A.U.U., 1994. Plan especial de protección y ordenación de los recursos naturalesen el area de Txingudi. INGEMISA. Dpto. de Urbanismo, Vivienda y MedioAmbiente. Gobierno Vasco.

- A.A.U.U., 1996. Inventario de usos y valoración ambiental de suelos de la vega deJaizubia. Informe E1218. IKEI

- Adams D.A., 1963. Factors influencing vascular plant zonation in North Carolinasalt marshes. Ecology , 44:445-456.

- Albizu, I. eta Onaindia, M. 1993. Estudio de la distribución de las plantas halófitasen función de las condiciones ambientales en el área de Txingudi. Pautas para larecuperación de las zonas degradadas. Dpto. Biología Vegetal y Ecología.Universidad del País Vasco.

- Aseginolaza Iparragirre, C., Gómez García, D., Lizaur Sukia, X., Montserrat Martí,G., Salaverría Monfort, M.R., eta Uribe- Echebarría Díaz, P., 1996. Vegetación dela comunidad autónoma del País Vasco. Servicio central de publicaciones delGobierno Vasco. Tercera edición. Vitoria- Gasteiz.

- Bidasoako Padurak, 2003. Programa de investigación y cooperación científica enTxingudi. Ekogarapen S.L. Ed. Argitaragabe.

- Bockelmann, A.C., Bakker, J.P., Neuhaus, R., eta Lage, J., 2002. The relationbetween vegetation zonation, elevation and inundation frequency in a Wadden Seasalt marsh. Aquatic Botany, 73: 211-221.

- Bonis, A., Bouzillé, J.B., Amiaud, B., eta Loucougaray, G., 2005. Plant communitypatterns in old embanked grasslands and the survival of halophytic flora. Flora.200: 74-87.

- Braun-Blanquet, J., 1964. Pflanzensoziologie. Grundzüge der Vegetationskunde.Springer, Wien.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 36

Page 41: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

- Broome S.W., Seneca E.D. eta Woodhouse W.W. Jr., 1988. Tidal salt marshrestoration. Aquatic Botany ,32: 1-22.

- Clements, F.E., 1916. Plant Succession: An Analysis of the Development ofVegetation. Carnegie Institution of Washington, Washington D.C., orr. 512.

- De Leuw, J., De Munck, W., Olff, H., eta Bakker, J.P., 1993. Does zonation reflectthe succession of SALT marsh vegetation? A comparison of an estuarine and acoastal bar island marsh in the Netherlands. Acta Bot. Neerl. 42: 435-445.

- Díaz González, T.E., eta Fernández Prieto, J.A., 2002. Paisaje vegetal del noroesteibérico: el litoral y orquídeas silvestres del territorio. Trea editorial, Gijón.

- Etxaniz, M., Puche, A., eta Estonba, M., 1998. Txingudi. Lurralde Antolamendu,Etxebizitza eta Ingurugiro saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu nagusia.Vitoria-Gasteiz.

- Eusko Jaurlaritza, 1998. Euskal Autonomi Erkidegoko Hezeguneen SektorekakoLurralde Plana. Aurrerapidea.

- Glenn-Lewin, D.C., Peet, R.K., eta Veblen, T.T., 1992. Plant Succession: Theoryand Prediction. Chapman and Hall, London, orr. 352.

- Gosling, L.M. eta Baker, S.J., 1987. Planning and monitoring an attempt toeradicate coypus from Britain. Symp. Zool. Soc. Lond., 58: 99-113.

- Herrero, J. eta Couto, S., 2002. Myocastor coipus (Molina, 1782), Coipu. Palomo,L.J. eta Gisbert, J.-n (Arg.). Atlas de los mamíferos Terrestres de España.Dirección General de Conservación de la Naturaleza-SECEM-SECEMU, Madril.Or: 444-447.

- Hinde H.P., 1954 The vertical distribution of salt marsh phanerogams in relation totide levels. Ecological Monographs, 24 :209-225.

- Holland, M.M., 1988. SCOPE/MAB technical consultations on landscapeboundaries: report of a SCOPE/MAB workshop on ecotones. BiologyInternational. 17: 47-106.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 37

Page 42: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

- Hutchinson I., 1982. Vegetation-environment relations in a brackish marh, LuluIsland, Richmond, B.C. Can. J. Bot., 60: 452-462.

- Lozano, P. eta Alagón, I. 1995. Estudio fitogeográfico y botánico de las Islas deBidasoa. Lurralde 18. INGEBA. San Sebastián.

- Odum, E.P., 1969. The strategy of ecosystem development. Science 164: 262-270.

- Odum, E.P., 1971. Fundamentals of Ecology, third ed. Saunders, Philadelphia, PA,544 pp.

- Ramsar List. La Lista de Humedales de Importancia Internacional.{on line}.Eskuragarri, http://ramsar.org/key_guide_list_s.htm.

- Reggiani, G., 1999. Myocastor coypus (Molina, 1972). Mitchell-Jones, A.J., Amori,G., Bogdanowicz, W., Krystufek, B., Reijnders, P.J.H., Spitzenberger, F., Stubbe,M., Thiessen, J.B.M., Vohralik, V., eta Zima, J.-n (Argk.). The Atlas of EuropeanMammals. Academic Press. U.K. eta A.E.B.

- Reggiani, G., Biotani, L., D´Antoni, S., eta De Stefano, R., 1993. Biology andcontrol of the coypu in the Mediterranean area. Suppl. Ric. Biol. Selvaggina, XXI:667-100.

- Rivas, V., eta Cendrero, A., 1992. Análisis histórico de la evolución superficial delos estuarios del País Vasco. Lurralde 15: 199-216.

- Silván, F., eta Campos, J.A., 2002. Estudio de la flora vascular amenazada de losestuarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Aizpuru, I., Carreras, J., deFrancisco, M., Feliú, J., Galera, A., eta Soto, M. (koord.). [on line] (2005kootsailaren 25an), eskuragarri: www.euskadi.net

- Silvestri, S., Defina, A., eta Marani, M., 2005. Tidal regime, salinity and salt marshplant zonation. Estuarine, Coastal and Shelf Science, 62: 119-130.

- Tyler G.M., 1971. Distribution and turnover of orgainc matter and minerals in ashore meadows system. Oikos, 22: 265-291.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 38

Page 43: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

- Velatta, F., eta Ragni, B., 1991. La popolazione di Nutria (Myocastor coypus) dellago Trasimeno. Consistenza, structtura e controlo numerico. Suppl. Ric. Biol.Selvaggina, XIX: 311-326.

- Villate,F., Franco, J., Ruiz, A. eta Orive, E., 1989. Caracterización geomorfológicae hidrología de cinco sistemas estuaricos del País Vasco (1). Kobie (Serie CienciasNaturales) Bilbao. Diputación Foral de Bizkaia. NºXVIII.

- Zahran M.A., 1987. Comparative ecophysiological studies on Puccinellia maritimaand Festuca rubra, Bank End coastal marsh, Irish Sea, England. J. CoastalResearch, 3: 359-368.

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 39

Page 44: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

1. ERANSKINA

Bidasoako irletako landarediaren bilakaera historikoa:

1956. urtea: 1967. urtea:

Iturria: Lozano eta Alagón (1995)

1970. urtea: 1985. urtea:

Iturria: Lozano eta Alagón (1995)

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 40

Page 45: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan

Bidasoako irlen azterketa botanikoa

1991. urtea: 2005. urtea:

Iturria: Lozano eta Alagón (1995)

2015. urtea: 2055. urtea:

Haritzalde Naturzaleen ElkarteaOrkatz Goenaga eta Asier Goia 41

Page 46: HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA...Txingudiko badian bertan, Bidasoako irlak gizakiaren sarrera baino lehenagoko itsasadarreko paduren ordezkaritzat jo ditzakegu, edo, gutxienez bertan