Habanako Malekoian hasten da Belascoain kalea,eta ... · Iraundegik, Euskal Pilotaren Na-zioarteko...

1
Dokumental sortako lehena da ‘Belascoain’. Kale hartan zegoen Jai Alai frontoia jende ospetsuaren topaleku izan zen garai batean. Arantxa Elizegi H abanan bada kale bat Belascoain ize- nekoa, Nafarroako herria bezala. Kale horrek berak izan ditu beste izen batzuk, Cocal ka- lea, Gutierrez —diseinatu zuen etxegilearen omenez—, eta Belas- coain 1844an, Diego de Leon kon- dearen omenez. Gaur egun, Pa- dre Varela izena du ofizialki —Es- painiarekiko mendekotasuna amaitu zenean, abertzale kubata- rren izenekin ordezkatu zituzten izen kolonialak—, nahiz eta kale- an askok Belascoain izenez eza- gutzen duten. Eta izen bera eman diote Angel Gonzalez Katarainek eta Amaia Apaolazak Siete Calles de la Habana dokumental sorta- ko lehen atalari ere: Belascoain. «Belascoain izen euskalduna da; gainera, bada han izen bereko herri bat ere, herri txikia, 500 biz- tanle ingurukoa», azaldu du Nora Dina Esquivelek, Belascoaingo bizilagunak, dokumentalean. «Hona bizkaitar asko etorri ziren [kubatarrek bizkaitar deitzen die- te Euskal Herritik joandakoei], eta agian haiek asmatutako izena da, edo izan daiteke dagoeneko botata dauden eraikin horietako bat konde horrena izatea ere», dio kubatarrak. Alde handia dago inondik ere Habana erdialdeko kale zabal ho- nen eta Belascoain herriaren ar- tean; mugimenduz eta jendez be- terikoa bata, eta lasaia eta bakar- tia bigarrena. Baina bien artean milaka kilometroren aldea dago- en arren, bertako herritarrek ba- dute elkarren berri. Mendekotasunaren ikur Bai Kuban baita Euskal Herrian ere Diego de Leon jenerala men- dekotasunaren ikurra da. Fine- an, lehenengoan kolonialismoa- rekin estuki lotua dago izena, eta Nafarroan berriz euskal karlisten aurka borrokatu zen buruzagi militarra. Hain zuzen ere, 1838an Belascoain okupatu zuelako eman zioten konde titulua. Kale horretan bertan eraiki zu- ten 1955ean Kubako Zentro Maso- niko Nazionala. «1919aren amaie- ran eta 1920aren hasieran logia asko zeuden Habanan; izan ere, Elizaren eragina murrizten hasia zen, batez ere, gizonezkoen arte- an. Zabaltzen hasi ziren ideia be- rrien arteko bat izan zen masone- riarena», azaldu du Javier Arzua- ga idazleak. Gaur egun, zutik dago oraindik eraikin hura, baina bertan bestelako ekintzak egiten dira. Dena den, Belascoain kalea zer- baitengatik ezaguna bada, pilota- rengatik da. Izan ere, bertan bi frontoi zeuden, non garaiko har- tako izarrak, hau da, pilotariak biltzen ziren, baita orduko aristo- kraziako kideak ere haiek ikuste- ra. Zenbaitek gogoan dituzte oraindik haiek. «Nire aita bizkai- tarra zen, eta asko gustatzen zi- tzaion euskal pilota ikustera joa- tea Jai Alai frontoira. Gustatzen zitzaigun hori, familiarengana gerturatzen gintuelako», gogora- tu du Esquivelek. Garai hartan euskaldunek zu- ten eraginaren froga da Toki Ona. «Behean jatetxea zuen, eta goran, berriz, ostatu moduko bat. Han bizi ziren pilotariak», azaldu du Esquivelek. Egun, zutik da orain- dik eraikin hura, baina Iraultza heldu zenean etxebizitzak egin zi- tuzten kalean bizi zirenentzat. Ja- tetxeak zabalik jarraitzen du, do- kumentalean bertan ikus daite- keenez. Toki Onaz gain, Madrid eta San Luis hotelak ere zesta- puntisten bizileku izan ohi ziren; egun hutsik daude. Hutsik dago Belascoain kaleko protagonista izan zena ere, Jai Alai pilotalekua. Basilio Saras- queta eta Mazzantini anaiek bul- tzatuta egin zen frontoia, eta 1901ean inauguratu zuten. Hari ere izena aldatu zioten denborare- kin, eta Vicente Ponce Carrasco jarri, Fulgencio Batista diktado- rearen erregimenak 1958an hilda- ko gazte baten omenez. «Jendeak Oihuen Jauregia izenez deitzen zuen, pilotariek jokatzen zutene- an ez zirelako oihuak besterik en- tzuten», gogoratu du Josetxo Iraundegik, Euskal Pilotaren Na- zioarteko Federazioko zuzendari ohiak. «Izugarrizko afizioa zego- en. Hara joaten zen jende ospe- tsua; haientzat ohorea zen pilota- riekin egotea. Sona handia eman zion [Ernest] Hemingway hara jo- ateak ere, eta hari buruz idazte- ak». Oihuen Jauregia Orduko irudietan ikus daitezke Jai Alai frontoian jolasten ziren pilotarien izenak ere, besteak bes- te, Escoriaza, Ybaceta eta Urresti. Ilusioa begietan gogoratzen ditu egun haiek Vicente Urkidi pilota- ri ohiak: «Zure alde apustu egin zutenek oihuka esaten zizuten pi- lota aurrera edo atzera bota behar zenuen, eta halako oihu zalaparta zegoen, batzuetan isiltzeko esan behar zenien [dio irribarrez]. Ba- zegoen burdinazko barandarekin inguratutako gela bat ere, jende ahaltsuarentzat». Euskal Filmo- tekak jasotako orduko partiden irudiak ikus daitezke dokumen- talean. «Orduko izarrak Piston [Estanislao Maiztegi] eta [Jose Luis] Salsamendi ziren. Horiek aurrelariak ziren, eta haiekin ba- tera egoten ziren Kareaga, Arrio- la eta Laka. Gero, atzean egon ohi ziren Guara anaiak, valentzia- rrak biak. Guara lehena hil zen, eta bigarrena Miamin [AEBak] bizi da», dio Urkidik. «Piston garai hartako izarra zen. Hamalau urtez aritu zen, eta milatik gora partida jolastera iri- tsi zen. Milagarrena jolastu zue- nean, omenaldia egin zioten», dio Iraundegik. Harekin batera jolas- tu zenetako bat izan zen Victor Valdes kubatarra, egun oraindik Habanan bizi dena. «Bizi guztian jolastu izan naiz pilotara, txiki- txikitatik. 1957ko azaroan debu- tatu genuen», dio Valdesek. Pilo- tari ohiak erraz ezagutzen ditu garai hartako irudietan agertzen diren lagunak. «Hori Arambarri da. Deban ikusi nuen; taberna bat du han. Bertan bizi da emazteare- kin eta seme-alabekin. Beste hori Guara da, Guarita, bere garaiko onena, nahiz eta anaia ere jolas- ten zen. Quintana zen atzelari onena; sinestezinezko eskuina zuen». Hunkitu egiten da Valdes. «Frontoia goi mailakoa izan zen 50 eta 60ko urteetan». Orduko iru- dietan agertzen da hura ere, ume zela. «Guztiok ikasi genuen sas- kiak josten [dio harrituta bere bu- rua pantailan ikusten duen bitar- tean]». Zesta-puntari esker ospe- tsu egin zenetako bat izan zen Luis Gardoy Macala. «Jendetza joaten zen hura ikustera». Bazen emakumezkoentzako frontoi bat ere, Habana-Madrid izenekoa, baina La Bombonera izenez ezagutzen zutena. Fronte- nisera aritzen ziren han. Emaku- meentzako frontoirik handi eta garestiena zen hura. Han jolastu ziren Eugenia Iriondo Eibartarra eta Josefina Otaola Erraketaren izarra, besteak beste. 1928an jo- lastu zen azken partida frontoi hartan. Oihuen Jauregiaren gainbehera, berriz, 1959an hasi zen, apustuak debekatu zituzte- nean. Pilotarien Hollywood Egun Padre Varela izena du kaleak, baina denek ‘Belascoain’ izenez ezagutzen dute Jai Alairen gainbehera 1959an hasi zen, apustuak egitea debekatu zutenean Habanako Malekoian hasten da Belascoain kalea, eta, Almejeiras erietxearen aurretik igaroz, Cerroraino iristen da. Vicente Urkidi pilotari ohia behin baino gehiagotan jolastu zen Belascoain kaleko frontoian. Ondo gogoan ditu egun haiek. ‘Siete Calles de la Habana’ 05 2011ko abenduaren 31 Igandea

Transcript of Habanako Malekoian hasten da Belascoain kalea,eta ... · Iraundegik, Euskal Pilotaren Na-zioarteko...

Page 1: Habanako Malekoian hasten da Belascoain kalea,eta ... · Iraundegik, Euskal Pilotaren Na-zioarteko Federazioko zuzendari ohiak. «Izugarrizko afizioa zego-en. Hara joaten zen jende

Dokumental sortako lehena da‘Belascoain’. Kale hartan zegoen Jai Alai frontoia jende ospetsuarentopaleku izan zen garai batean.

Arantxa Elizegi

Habanan bada kalebat Belascoain ize-nekoa, Nafarroakoherria bezala. Kalehorrek berak izan

ditu beste izen batzuk, Cocal ka-lea, Gutierrez —diseinatu zuenetxegilearen omenez—, eta Belas-coain 1844an, Diego de Leon kon-dearen omenez. Gaur egun, Pa-dre Varela izena du ofizialki —Es-painiarekiko mendekotasunaamaitu zenean, abertzale kubata-rren izenekin ordezkatu zituztenizen kolonialak—, nahiz eta kale-an askok Belascoain izenez eza-gutzen duten. Eta izen bera emandiote Angel Gonzalez Kataraineketa Amaia Apaolazak Siete Callesde la Habana dokumental sorta-ko lehen atalari ere: Belascoain.

«Belascoain izen euskaldunada; gainera, bada han izen berekoherri bat ere, herri txikia, 500 biz-tanle ingurukoa», azaldu du NoraDina Esquivelek, Belascoaingobizilagunak, dokumentalean.«Hona bizkaitar asko etorri ziren[kubatarrek bizkaitar deitzen die-te Euskal Herritik joandakoei],eta agian haiek asmatutako izenada, edo izan daiteke dagoenekobotata dauden eraikin horietakobat konde horrena izatea ere», diokubatarrak.

Alde handia dago inondik ere

Habana erdialdeko kale zabal ho-nen eta Belascoain herriaren ar-tean; mugimenduz eta jendez be-terikoa bata, eta lasaia eta bakar-tia bigarrena. Baina bien arteanmilaka kilometroren aldea dago-en arren, bertako herritarrek ba-dute elkarren berri.

Mendekotasunaren ikurBai Kuban baita Euskal Herrianere Diego de Leon jenerala men-dekotasunaren ikurra da. Fine-an, lehenengoan kolonialismoa-rekin estuki lotua dago izena, etaNafarroan berriz euskal karlistenaurka borrokatu zen buruzagimilitarra. Hain zuzen ere, 1838anBelascoain okupatu zuelakoeman zioten konde titulua.

Kale horretan bertan eraiki zu-ten 1955ean Kubako Zentro Maso-niko Nazionala. «1919aren amaie-ran eta 1920aren hasieran logiaasko zeuden Habanan; izan ere,Elizaren eragina murrizten hasiazen, batez ere, gizonezkoen arte-an. Zabaltzen hasi ziren ideia be-rrien arteko bat izan zen masone-riarena», azaldu du Javier Arzua-ga idazleak. Gaur egun, zutikdago oraindik eraikin hura, bainabertan bestelako ekintzak egitendira.

Dena den, Belascoain kalea zer-baitengatik ezaguna bada, pilota-rengatik da. Izan ere, bertan bifrontoi zeuden, non garaiko har-

tako izarrak, hau da, pilotariakbiltzen ziren, baita orduko aristo-kraziako kideak ere haiek ikuste-ra. Zenbaitek gogoan dituzteoraindik haiek. «Nire aita bizkai-tarra zen, eta asko gustatzen zi-tzaion euskal pilota ikustera joa-tea Jai Alai frontoira. Gustatzenzitzaigun hori, familiarenganagerturatzen gintuelako», gogora-tu du Esquivelek.

Garai hartan euskaldunek zu-ten eraginaren froga da Toki Ona.«Behean jatetxea zuen, eta goran,berriz, ostatu moduko bat. Hanbizi ziren pilotariak», azaldu duEsquivelek. Egun, zutik da orain-dik eraikin hura, baina Iraultzaheldu zenean etxebizitzak egin zi-tuzten kalean bizi zirenentzat. Ja-tetxeak zabalik jarraitzen du, do-kumentalean bertan ikus daite-keenez. Toki Onaz gain, Madrideta San Luis hotelak ere zesta-puntisten bizileku izan ohi ziren;egun hutsik daude.

Hutsik dago Belascoain kalekoprotagonista izan zena ere, JaiAlai pilotalekua. Basilio Saras-queta eta Mazzantini anaiek bul-tzatuta egin zen frontoia, eta1901ean inauguratu zuten. Hariere izena aldatu zioten denborare-kin, eta Vicente Ponce Carrascojarri, Fulgencio Batista diktado-rearen erregimenak 1958an hilda-ko gazte baten omenez. «JendeakOihuen Jauregia izenez deitzenzuen, pilotariek jokatzen zutene-an ez zirelako oihuak besterik en-tzuten», gogoratu du JosetxoIraundegik, Euskal Pilotaren Na-zioarteko Federazioko zuzendariohiak. «Izugarrizko afizioa zego-en. Hara joaten zen jende ospe-tsua; haientzat ohorea zen pilota-riekin egotea. Sona handia eman

zion [Ernest] Hemingway hara jo-ateak ere, eta hari buruz idazte-ak».

Oihuen JauregiaOrduko irudietan ikus daitezkeJai Alai frontoian jolasten zirenpilotarien izenak ere, besteak bes-te, Escoriaza, Ybaceta eta Urresti.Ilusioa begietan gogoratzen dituegun haiek Vicente Urkidi pilota-ri ohiak: «Zure alde apustu eginzutenek oihuka esaten zizuten pi-lota aurrera edo atzera bota beharzenuen, eta halako oihu zalapartazegoen, batzuetan isiltzeko esan

behar zenien [dio irribarrez]. Ba-zegoen burdinazko barandarekininguratutako gela bat ere, jendeahaltsuarentzat». Euskal Filmo-tekak jasotako orduko partidenirudiak ikus daitezke dokumen-talean. «Orduko izarrak Piston[Estanislao Maiztegi] eta [JoseLuis] Salsamendi ziren. Horiekaurrelariak ziren, eta haiekin ba-tera egoten ziren Kareaga, Arrio-la eta Laka. Gero, atzean egon ohiziren Guara anaiak, valentzia-rrak biak. Guara lehena hil zen,eta bigarrena Miamin [AEBak]bizi da», dio Urkidik.

«Piston garai hartako izarrazen. Hamalau urtez aritu zen, eta

milatik gora partida jolastera iri-tsi zen. Milagarrena jolastu zue-nean, omenaldia egin zioten», dioIraundegik. Harekin batera jolas-tu zenetako bat izan zen VictorValdes kubatarra, egun oraindikHabanan bizi dena. «Bizi guztianjolastu izan naiz pilotara, txiki-txikitatik. 1957ko azaroan debu-tatu genuen», dio Valdesek. Pilo-tari ohiak erraz ezagutzen ditugarai hartako irudietan agertzendiren lagunak. «Hori Arambarrida. Deban ikusi nuen; taberna batdu han. Bertan bizi da emazteare-kin eta seme-alabekin. Beste horiGuara da, Guarita, bere garaikoonena, nahiz eta anaia ere jolas-ten zen. Quintana zen atzelarionena; sinestezinezko eskuinazuen».

Hunkitu egiten da Valdes.«Frontoia goi mailakoa izan zen50 eta 60ko urteetan». Orduko iru-dietan agertzen da hura ere, umezela. «Guztiok ikasi genuen sas-kiak josten [dio harrituta bere bu-rua pantailan ikusten duen bitar-tean]». Zesta-puntari esker ospe-tsu egin zenetako bat izan zenLuis Gardoy Macala. «Jendetzajoaten zen hura ikustera».

Bazen emakumezkoentzakofrontoi bat ere, Habana-Madridizenekoa, baina La Bomboneraizenez ezagutzen zutena. Fronte-nisera aritzen ziren han. Emaku-meentzako frontoirik handi etagarestiena zen hura. Han jolastuziren Eugenia Iriondo Eibartarraeta Josefina Otaola Erraketarenizarra, besteak beste. 1928an jo-lastu zen azken partida frontoihartan. Oihuen Jauregiarengainbehera, berriz, 1959an hasizen, apustuak debekatu zituzte-nean.

Pilotarien Hollywood

Egun Padre Varelaizena du kaleak, bainadenek ‘Belascoain’izenez ezagutzen dute

Jai Alairen gainbehera1959an hasi zen,apustuak egiteadebekatu zutenean

Habanako Malekoian hasten da Belascoain kalea, eta, Almejeiras erietxearen aurretik igaroz, Cerroraino iristen da.

Vicente Urkidi pilotari ohia behin baino gehiagotan jolastu zen Belascoain kaleko frontoian. Ondo gogoan ditu egun haiek.

‘Siete Calles de la Habana’052011ko abenduaren 31 • Igandea