GURE KUTSADURA

10
GURE KUTSADURA Naroa eta Paula

description

GURE KUTSADURA. Naroa eta Paula. Kutsadura edo poluzioa edozein substantziak edo energia motak ekosistema batean sortu dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu izadian, eta ondorioz giza existentzia kaltetuko du. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of GURE KUTSADURA

Page 1: GURE KUTSADURA

GURE KUTSADURA

Naroa eta Paula

Page 2: GURE KUTSADURA

Kutsadura edo poluzioa edozein substantziak edo energia motak ekosistema batean sortu dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu izadian, eta ondorioz giza existentzia kaltetuko du.

Kutsadura egon ahal izateko kutsatzen duen substantzia kantitate nahikoan egon behar du, naturan desoreka minimo bat egoteko. Kantitate hau kutsatzen duenarekiko erlatiboa izango da, masa edo bolumenaren arabera, honi kontzentrazioa deitzen zaio.

Page 3: GURE KUTSADURA

URAREN KUTSADURA

Uraren kutsadura uraren berezko ezaugarrien eraldaketa da, tenperaturak, gai kimikoek, gai biologikoek edo solido esekiek sortua.

Page 4: GURE KUTSADURA

-Iturri puntualak: Etxeko eta industrako hondakin-urak dira. Hoditeri eta kanalen bidez batzen dira eta huste puntu bakarra daukate. Gehienetan kutsadura mota hau, ura sistema naturalera bueltatu aurretik urari tratamendu egoki bat emanez gutxi edo desagerraraz daiteke.

Jatorriaren arabera :

-Iturri ez puntualak: Hiriko eta nekazaritzako isuriak dira eta isuri puntu askotakoak dituzte. Batzuetan isuri hauek hain dira handiak non ibaien fluxuaren berdinak diren. Garraiatuak dira eta urtaroaren emariaren arabera diluitzen dira. Hori dela eta haien tratamendua ez da ekonimikoki bideragarria. Mota honetako kutsaduraren txikiagotzea lan metodoan aldaketen bidez eta hezkuntza hobekuntzen bidez egin daiteke.

Page 5: GURE KUTSADURA

AIREAREN KUTSADURA

Airearen kutsadura eguratsaren berezko ezaugarrien eraldaketa da, gai

kimikoek, gai biologikoek edo partikula esekiek sortua.

Orokorrean , energia-iturri diren ikatzaren eta petrolioaren errekuntzatik sortzen dira, batik bat, airea kutsatzen duten gasak.

Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzan gas kaltegarriak eta partikula solido asko sortu eta askatzen dira atmosferan, eta hondakin kaltegarri horiek hautsa eta kea sortzen dituzte

Beste ondorio batzuen artean, kutsadura atmosferikoak berotegi efektua, ozono geruzaren suntsiketa eta euri azidoa sortzen ditu.

Page 6: GURE KUTSADURA

LURRAREN KUTSADURA

Lurraren kutsadura gizakiok lurrera hainbat produktu kimiko botatzerakoan sortzen da.

Kutsadura honek normalean sortzen da pestizidekin ,osasunerako filtrazioengatik edo produktu industrialen akumulazioagatik.

Kutsatzeko arrisku gehiena osasuna da, gehien bat ur edangarria emanez kutsatzen da.Eskualde kutsatuak garbitzeko gaitasun batzuk erabili behar dira geologia, kimika eta hidrografia.

Page 7: GURE KUTSADURA

KUTSADURA ERRADIOAKTIBOA

Kutsadura erradioaktiboa energia nuklearrak eragiten duen kutsadura da.

Kutsadura hau isotopo erradioaktibo naturalek edo artifizialek eragin dezakete.

Page 8: GURE KUTSADURA

ARGI-KUTSADURA

Argi kutsadura iturri artifizialetatik igorritako gaueko intentsitate, norabide, maila espektral edo premiagabeko ordutegietan egin nahi izaten ditugun jarduerak egiteko beharrezkoa dugun argi jarioak eragindako kutsadura mota da.

Page 9: GURE KUTSADURA

SOINU-KUTSADURA

Soinu kutsadura terminoak giza jardueragatik eragindako zaratari egiten dio erreferentzia eta eragin negatiboak izaten ditu jendearen osasun fisiko,mental eta entzumenezkoan.

Page 10: GURE KUTSADURA