Gure Eskola Kirola Pp Pob

11
“HAUR ETA GAZTEEN KIROLA, HAUR ETA GAZTEENTZAKO” IKASTOLAKO KIROL PROIEKTUA | KIROL BATZORDEA KIRIKIÑO IKASTOLA GURE ESKOLA KIROLA

Transcript of Gure Eskola Kirola Pp Pob

Page 1: Gure Eskola Kirola Pp Pob

“HAUR ETA GAZTEEN KIROLA, HAUR ETA GAZTEENTZAKO”

“HAUR ETA GAZTEEN KIROLA, HAUR ETA GAZTEENTZAKO”

IKASTOLAKO KIROL PROIEKTUA | KIROL BATZORDEA

KIRIKIÑO IKASTOLA GURE ESKOLA KIROLA

Page 2: Gure Eskola Kirola Pp Pob

ZER DA IKASTOLAKO KIROL PROIEKTUA (IKP)?

• Ikastolako Kirol Proiektua eskola kiroleko jardueren inguruko baliabideak era koherente batean kudeatzeko tresna, dinamiko, operatibo eta adostua da. Etorkizunean begirada jarrita duen proiektua da eta gure errealitatearen analisitik abiatzen da. Bertan, lortu nahi diren helburuak, lan-edukiak, baliabideak eta kirol-jardueretan sartuta dauden pertsonen (familiak, ikasgelak, hezitzaileak, kudeatzaileak, etab.) jarduteko eta antolatzeko prozedurak ezartzen dira.

• Gure eskola kirolaren erreferentziazko marko bezala ulertu beharra dugu, eskola kirolari dagokionez, ikastolaren filosofia batzen duen dokumentua delako eta jarraitu beharreko bidea aurkezten digulako.

• IKPren definizioa uko egin ezinezko ideia edo ardatz nagusi baten inguruan datza: kirola ikasle batek bere ikasketa-bizitzan egiten duen beste jarduera bat baino ez da. Bertatik lortuko dituen onurak tartean sartuta dauden pertsonen erabakien eta jarduketen ondorio baino ez dira izango eta ez kirola egiteari dagozkion ustezko ontasunaren ondorio. Beste modu batean esanda, tartean sartuta dauden pertsona ezberdinen jarduketetako heziketa-koherentzia heziketarekin zerikusia duten helburuak lortzeko ezinbesteko baldintza da.

• IKASTOLAKO ESKOLA KIROLAREN ERREFERENTZIAZKO MARKOA ETA XEDEA DEFINITZEN DUEN PROIEKTUA DA.

• BERE ERAKETAN ERREFERENTZIA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA DA (IHP *) • *Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak (IHP) hezkuntza komunitatearen xedeak definitzen ditu, hezi nahi dugun

pertsona motari dagokionez (identitate printzipioak, portaerazko jarraibideak, e.a.). Bertan, izaera orokorreko hezkuntza planteamenduak batzen dira: identitate printzipioak, helburu instituzionalak, organigrama orokorra, e.a.

Page 3: Gure Eskola Kirola Pp Pob

NOLAKOA IZAN NAHI DU KIRIKIÑO IKASTOLAKO KIROLA?

• Dauden eskola kirol ereduen aurrean Kirikiño ikastolak bere Hezkuntza Proiektuaren ildo nagusiei jarraiki, kirola tresna pedagogiko bezala ulertzen du eta EREDU HEZIGARRIA planteatzen du bere Eskola Kirol Proiektuan.

GURE KIROL EREDUA: HEZITZAILEA

1. KOOPERAZIOA NAGUSITZEN DA.

2. PARTE HARTZEA, PROZESUA ETA IKASLEAREN GARAPEN PERTSONALA NAGUSITZEN DA EMAITZEN GAINETIK.

3. KIROL HEZITZAILEAK NAHI DITUGU, eta ez entrenatzaile soilak.

4. GUZTIEN PARTE HARTZE AKTIBOA BEHAR DUENA

5. EREDU KIROL ANITZA: espezializazio goiztiarra saihestu nahi dugu.

6. GUZTIOI ZABALDUTAKO PRAKTIKA, Ikastolako Hezkuntza Proiektuan txertatua.

7. IRAKASKUNTZA GLOBALIZATUA ETA METODOLOGIA AKTIBOAK.

Page 4: Gure Eskola Kirola Pp Pob

ZEINTZUK DIRA GEURE HELBURUAK?

Heziketa helburuak: Kirol helburuak:

1. Kirola jarduera hezitzailea izatea. Kirolarekin gure ikasleak balore konkretu batzuetan hezi nahi ditugu: Euskal kultura, kolaborazioa, zuzentasuna, errespetua, e.a.

2. Aisia helburutzat izan.

3. Guztiei zabaldutako praktika izatea, diskriminaziorik gabe (hezkidetza bilatu)

4. Jarduera fisikoa osasunarekin harremanetan jartzea.

5. Kirol proiektuko agente guztiek (guraso, hezitzaile, koordinatzaile, e.a.) parte hartze aktiboa izatea.

6. Ikaslearen garapen pertsonalean modu positibo eta integral batean eragitea

1. Ikaslearen garapen motorrean modu positibo batean eragitea.

2. Irakaskuntza globalizatua eta metodologia aktiboak bultzatzea.

3. Sormena lantzea.

4. Ikasleen bagaje motorea zabaltzea eta aberastea.

5. Ikasleek kirol ezberdinen oinarrizko funtsak bereganatzea.

6. Ikasleek kirolaz gozatzea.

7. Parte hartzean laguntasunez aritzea.

Page 5: Gure Eskola Kirola Pp Pob

ERLAZIEOTAN ZER NAGUSITU BEHAR DA?

• Kideekiko errespetua oinarrizkoa izango da. Planteatuko dugun irakaskuntza prozesu honetan guztiz beharrezkoa izango da gure kideekiko errespetua izatea. Hau lantzeko oso bide egokia iruditzen zaigu kirola erabiltzea.

• Era berean, ariketaz kanpoko harremanak ere lagun giro batean oinarrituak egon behar dute, harreman negatibo eta peioratiboak (irainak, mesprezuak, harremanik eza eta abar) ekidinez. Lortu nahi izango den helburuetako bat talde kohesioa izango da kirolari guztiek talde izaera eta sentimena izan dezaten.

Page 6: Gure Eskola Kirola Pp Pob

NORK ANTOLATZEN DITU LEHIAKETAK?

• Kirikiño ikastolak Foru Aldundiaren eskaintzaren barruan inskribatzen ditu bere taldeak. Beraz, Foru Aldundia izango da, kirol federazioen bidez, lehiaketen antolatzailea.

• Kirol eskaintza hau dekretu honen bitartez arautzen da: 157/2007 Foru Dekretua, abuztuaren 22koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko Eskola Kirola egitarauaren 2007/2008 denboraldirako arautegia ematen duena.

• http://maspub.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=3462&Idioma=EU

Page 7: Gure Eskola Kirola Pp Pob

NOLA JOKATU LEHIAKETETAN?• GURASOEN JARRERAK EREDUZKOAK IZAN BEHAR DIRA umeentzat; eta

erakutsi beharko da beraiei hezkuntzaren inguruan eskatzen zaiena. Guraso eta laguntzaileak izan beharko dute, ez zale porrokatuak; beraien seme-alaben heziketari kalte egiten dioten okerreko joerak saihestuko dira: “ partiduak umeentzat dira, ez gurasoentzat “. Aldi berean, neska-mutilen, gurasoen eta ikastolaren arteko harremanak bultzatuko dituzte. Gurasoek zenbaitenetan beraien txapeldun zapuztuen izan-nahiak igortzen dizkiete beraien seme-alabei. Guraso horiek jokoaren erantzukizuna kirol-hezitzaileari utziko diote, eta ez dira haren eginkizunean sartuko: kirol saio batez gozatuko dira beraien seme-alabekin batera.

• Lehiakortasunaren alderdi negatiboak saihestuko ditugu gehiegizko lehiakortasuna baztertuz. Lehiaketa arautua, neurtua eta errespetuduna bultzatuko dugu. Guretzako lehiak norberaren gainditze pertsonala eta bere mugen ezagutza lortzeko bide bat suposatzen du.

• Lehiaketa osasuntsu bat nahi dugu ikasleei esfortzua, errespetua, auto-exijentzia, autonomia, justizia, zuzentasuna, e.a. bezalako baloreak luzatzeko eta beraien eguneroko bizitzan transferentzia izan dezaten, bizi garen mundu lehiakor honetan pertsona hobeak izaten ikas dezaten. Lehiakorra izatea ona da, neurriz jokatzen den bitartean, besteak errespetatuz eta enpatiaz tratatuz.

• Lehiaketa beharrezkoa da, izan ere umearentzako motibazio iturri garrantzitsua da, baina hauxe joko zelaian geratu behar da eta horretarako ez da komenigarria izango emaitzei eta sailkapenei garrantzi gehiegirik ematea. Inoiz ez da gure lan dinamikan erreferente bat izan behar, gure helburuak lehiaketa baino harago baitoaz.

Page 8: Gure Eskola Kirola Pp Pob

DELEGATUA• Delegatua talde guztietan ezinbestekoa den figura bat da. Bere zeregin

nagusiena taldearen ORDEZKARIA edo BOZERAMALEA izatea izango da, beraz Ikasturtean sortu daitezkeen arazoak, eskaerak edo dena delakoak delegatuaren bidez kudeatuko dira, hauxe kirol batzordearekin harremanetan jarriz. Argitu beharra dago delegatua ez dela kirolean aditua izan behar. Besteak beste, hauexek lirateke delegatuen zereginak:

• KIROL GUZTIETAN:– Taldeko arazoak, gomendioak, egoerak, eskaerak, e.a. kirol koordinatzaileari

jakinarazi.– Ikastolako Kirol Proiektua ezagutu eta aurrera eramaten kolaboratu.– Partidu-lehiaketa-topaketetan sortu daitezkeen arazoen aurrean kirol-

hezitzaileari babesa eskaini.– Gainontzeko guraso eta kirol-hezitzailearen arteko lotura erraztu.– Edozergatik kirol-hezitzailea partidu-lehiaketa-topaketa batera berandu

heltzen bada, umeen ardura izan. • Bereziki FUTBOLTXO, ESKU PILOTA eta SASKIBALOIAN:

– Partiduetan kanpoko taldeen harreraz arduratu. – Partiduko fitxa eta aktez arduratu.

• Bereziki ESKU PILOTAN:– Epaile lanetaz arduratu ikastolako partiduetan.

DELEGATUA

Page 9: Gure Eskola Kirola Pp Pob

JOKO GARBIA • Eman animuak kirolari guztiei, gauzak txarto egiten dituztenean, eta txalotu joko ona, nork

egin duen kontuan hartu gabe.• Ikasi eta errespetatu joko-arauak, baita arauak betearazten dituzten pertsonak ere: kirolean

ezinbestekoak dira.• Errespetatu zure entrenatzailearen erabakiak, nahiz eta zure gustukoak ez izan: erabakiak

hartzea da entrenatzailearen eginkizunetako bat. Geroago emango dizkizu arrazoiak.• Jokabide ustelak dira lesioen edo lesio larrien plantak egitea, edota zigorrak eskatzea partida

bat irabazten saiatzeko.Ez da beharrezkoa zoritxarreko egoerei (lesioak) probetxua ateratzea, kiroltasunik gabeko trikimailuak erabiltzea (denbora galtzea), edo inori irain egitea.

• Ez onartu kiroltasunik gabeko jokabideak, ez parte-hartzaileenak, ez entrenatzaileenak, ez ikusleenak berenak.

• Ez gutxietsi zure aurkaria, bere maila zurea baino txikiagoa bada; eta irabazten baduzu, ez egin gehiegizko ospakizunik bere aurrean: geroago ere izango duzu ospatzeko denbora.

• Eman animuak galdu duenari.• Zure aurkariari kalte edo minik eginez gero, itaundu berehala nola dagoen, eta eskatu

barkamena. Era berean, lesiorik ikusten baduzu, gelditu jokoa, eta esaiozu arbitroari.• Zelaian eztabaidarik sortuz gero, ahalegindu zaitez alderdi biak adiskidetzen.• Ez ezazu parte hartu eztabaidak biziagotzeko.• Eman parte-hartzaile guztiei zeuretzat nahi duzun tratua.

Page 10: Gure Eskola Kirola Pp Pob

IKUSLE ONAREN DEKALOGOA • Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere; umeek ondo

pasatzeko eta kirolaren bitartez hezten joateko jolasten dute. Ez ezazu hori inoiz ahaztu! • Parte hartzaile guztien ahaleginak txalo itzazu. Garrantzitsuenak ez du emaitzak izan behar.• Huts egiteagatik ez iezaiezu errietarik egin; Ikasten ari dira! Diozun guztia positiboa izan

dadila, motibagarria hori da, ez agirika egitea. • Jardueran parte har dezatenekiko errespetua ager ezazu (ikasleak, entrenatzaileak,

arbitroak eta jendea). Derrigorrezkoak ditugu!• Zuk zeuk jakingo duzu zer egin behar duten, baina ez itzazu “telebideratu” zer egin behar

duten esanez. Eman iezaiezu jardueraz gozatzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna!• Arbitroen erabakiak errespeta itzazu eta umeek hori egitera, eta ezarritako araudiaren

arabera jokatzen anima itzazu.• Uko egin iezaiezu jendeak edota edozein parte hartzailek sortutako edozein motako

indarkeriei edo jarrera ezegokiei.• Jarduerari amaiera ematerakoan balora ezazu benetan garrantzia daukana, hau da,

bakoitzaren hobekuntza, eta ez lortutako emaitza.• Ikusleek arau hauek bete ditzaten ahaleginak egin itzazu, era horretara jarduera denentzat

onuragarriagoa izan dadila lortuko duzu.• Ez ezazu inoiz ahaztu zeure portaera zeure seme-alabentzako eredu izango denik, eta batez

ere benetako protagonistak eurak direnik.

Page 11: Gure Eskola Kirola Pp Pob

ISTRIPU ASEGURUA• Ikastolako asegurua entrenamenduetan eta topaketetan:• Entrenamenduetan eta kirol anitzeko topaketetan (eta oro har ikastolak

antolatutako jardueretan ) ikastolak duen aseguruaren babespean egongo dira gure kirolariak. Ezbeharren bat gertatuko balitz, ikastolak istripu aseguru bat dauka. Itundutako polizak ikasle guztientzako osasun zerbitzua bermatzen du, baldin eta jausten badira, istripuak izaten badituzte, e.a.; ez berriz, gaixotasun kasuetan.

• Ezbeharren bat gertatuko balitz eta ume batek berehala laguntza beharko balu, ikastolak medikua deitu eta hauxe ikastolara etorriko litzateke. Arazoa larria balitz, umea itundutako ospitalera anbulantziaz eramatea medikuak erabakiko luke. Kasu hauetan ikastolak lehenbailehen zauritutako umearen gurasoekin kontaktuan jartzen da gertatutako guztiaren berri emateko.

• Foru Aldundiko asegurua asteburuetako lehiaketetan:• Asteburuetako lehiaketak diputazioak antolatutako jarduerak direnez, Foru

Aldundiaren aseguruaren babespean egongo dira gure kirolariak. Ezbeharren bat gertatuko balitz, Foru Aldundiaren aseguruaren babesa izateko Osakidetzako zerbitzuetara jo beharko zenukete.

• Kasu berezietan (dentista, oftalmologoa, e.a.) dagokion espezialistaren zerbitzuak beharrezkoak direnean, hauen informea eta faktura beharrezkoak dira, ikastolak egindako informearekin batera, Foru Aldundiaren aseguruaren babesa izateko.