GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

7
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN KOMUNIKAZIOA Komunikazioa gizakiaren oinarrizko prozesua da. Gure bizian ezinbesteko tresna da, norberaren errealizazioaren funtsezko elementua. Gizakia komunikazioan bizi da, hau da, komunikaziotik jaiotzen da. Komunikazioa gure inguruan jaso edo ematen dugun informazio oro da, edozein bitartekari erabilita ere. Komunikazio motak: Komunikazioa 3 modu ezberdinetan gerta daiteke, hauen artean elkarrekintza egonik ala ez: Gure buruarekiko egiten duguna edo komunikazio intrapertsonala: gure barnean etengabe gertatzen den komunikazio mota da, norberaren pentsamenduak, sentimenduak, emozioak edo gorputzeko sentsazioak dira. Ez ahozko komunikazioa: idatzizko edo ahozko hizkuntzaren bitartez igortzen ez dena da. Gorputzeko jarrera, gorputzeko, buruko eta eskuko mugimenduak, aurpegiko adierazpenak, begirada, ahotsaren erritmoa zein tonua, eta bestelakoek gutaz zerbait esaten dute. Ez ahozko komunikazioaren bidezko mezuak gauzak esateko modua eratzen du; esaten duguna baino gehiago, nola esaten dugun. Sentimenduak eta emozioak adierazteko komunikazio mota ezin hobea da.

description

EGAPE IKASTOLAKO Guraso Eskolak, "disziplina positiboa eta oihurik gabe hezi" gaiak landu ditugu 2012-2013 IKASTURTEAN.

Transcript of GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

Page 1: GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

KOMUNIKAZIOA

Komunikazioa gizakiaren oinarrizko prozesua da. Gure bizian

ezinbesteko tresna da, norberaren errealizazioaren funtsezko

elementua. Gizakia komunikazioan bizi da, hau da, komunikaziotik

jaiotzen da.

Komunikazioa gure inguruan jaso edo ematen dugun informazio oro

da, edozein bitartekari erabilita ere.

Komunikazio motak:

Komunikazioa 3 modu ezberdinetan gerta daiteke, hauen artean

elkarrekintza egonik ala ez:

Gure buruarekiko egiten duguna edo komunikazio intrapertsonala:

gure barnean etengabe gertatzen den komunikazio mota da,

norberaren pentsamenduak, sentimenduak, emozioak edo gorputzeko

sentsazioak dira.

Ez ahozko komunikazioa: idatzizko edo ahozko hizkuntzaren

bitartez igortzen ez dena da. Gorputzeko jarrera, gorputzeko, buruko

eta eskuko mugimenduak, aurpegiko adierazpenak, begirada,

ahotsaren erritmoa zein tonua, eta bestelakoek gutaz zerbait esaten

dute. Ez ahozko komunikazioaren bidezko mezuak gauzak esateko

modua eratzen du; esaten duguna baino gehiago, nola esaten dugun.

Sentimenduak eta emozioak adierazteko komunikazio mota ezin

hobea da.

Ahozko komunikazioa: lengoaia oinarri gisa du, ahozkoa zein

idatzizkoa eta 2 alderdietan banatzen da:

a) Komunikazio adierazkorra: hitza eta idazketa.

b) Komunikazio harkorra: entzun eta irakurri.

Page 2: GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

Komunikazioa zintzoa denean ahoz eta gorputzaren bidez

adierazten ditugun mezuak bat datoz. Baina bi mezuen artean

inkoherentzia hautematen dugunean, komenigarria da ez ahozko

komunikazioari kasu egitea, hau ez baitago kontrolpean.

Komunikazioaren lehen faseari “ukimena” deritzo; hain zuzen

ere, sorkuntzatik ama eta fetuaren artean ukimenean oinarritutako

komunikazioa gertatzen baita (adibidez: amak eskuekin sabela

laztantzen du). Bigarren fasea “ez ahozko komunikazioan”

oinarritzen da, haurrak jaiotzatik urte eta erdi arte gutxi gora behera

lengoaiaren bidez komunikatu ezin duela kontuan izanik. Azkenik,

hirugarren fasea “ahozko komunikazioa” da, non lengoaia

hobetzen den. Hala ere, lengoaiak ez du bere osotasunean

komunikazioa ordezkatzen, orain arte, beharren asetzea batez ere ez

ahozko komunikazioaren bidez lortu baita.

Derrigorrez beti komunikatzen gaude; hau da, ezinezkoa da ez

komunikatzea. Pertsonen arteko edozein egoerak komunikazioa

suposatzen du (adibidez: galdera baten aurrean suertatzen den

isiltasuna, beste pertsonak interes eza bezala uler dezake); keinuak,

aldartea, janzteko edo hurbiltzeko modua, espazio-harremanak...

komunikazioaren elementuak izateaz gain, ekintza komunikatiboak

dira. Komunikazio erak gure izateko eta harremanak izateko moduan

zuzenki eragiten du.

Beraz, kontzeptuez gain, sentimenduen, emozioen, erabakien,

ohitura kulturalen... arabera mezuen irakurketa ezberdinak egiten

ditugu.

Honek komunikatzeko eredua finkatuko du eta hein handian,

ingurune familiarrean ezarriko ditugun harremanak zehaztuko ditu.

Gainera, eredu hau aldatu daitekeela ez dugu ahaztu behar: aldaketa

adin guztietan posiblea da.

Page 3: GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

KOMUNIKAZIOAREN OZTOPATZAILEAK

1. Helburu kontrajarriak.1. Toki edo une ez aproposa.2. Arreta eta mezuen ulermena oztopatzen duten egoera

emozionalak.3. Akusazioak, mehatxuak edota exigentziak.4. Erasiazko galderak.5. “Egin behar duzuna...” motako esaldiak.6. Mezuen hutsaltasuna.7. Elkarrizketa moztu.8. Etiketak.9. Orokortasunak (beti, inoiz…).10. Eskatutakoa ez den aholkua.11. Kontzeptu anbiguoak erabili.12. Mezu garrantzitsuei kasu ez egin.13. Mezuak epaitu.14. Interpretatu eta nortasunaren diagnostikoak egin.15. Iraganeko gertakariei buruz itzulpen ezberdinen tirabira.16. Bakoitzaren ustea behin eta berriro justifikatzea.17. Argi ez hitz egin.18. Ez entzun.19. Etab.

KOMUNIKAZIOAREN LAGUNTZAILEAK

1. Toki edo une egokia.2. Egoera emozional laguntzaileak.3. Era aktiboan entzun. 4. Enpatia.5. Galdera irekiak edo zehatzak egin.6. Iritzia eskatu.7. Desira, iritzi eta sentimenduen azalpena.8. Mezu argiak.9. Kritika eraikitzaileak onartu.10. Informazio positiboa.11. Adoretsu izan.12. Kodigo berdina erabili.13. Sentimenduak adierazi.14. Etab.

Page 4: GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

ENTZUTE AKTIBO ETA ENPATIKOA

Onurak:

- Komunikazioa jarraitzea errazten du.- Seme-alabak hobeto ulertzen ditugu, beraien arazoak gureak

egin gabe.- Norbaiti entzutean esaten diogu: “garrantzitsua zara, esaten

duzuna interesatzen zait, zu interesatzen nauzu”.

Entzun aurretik kontuan hartu beharreko puntuak:

- Entzuteko prest gaudela ziurtatu.- Seme-alabari arreta guztia jarri.- Entretenimendu guztiak murriztu.- Entzule aktiboa izan.- Seme-alabari hitz egitera gonbidatu.

Zer entzun:

1. Istorioaren muina entzun: garrantzizkoa ez denarekin arreta galdu gabe, istorioaren muina barneratu.

2. Ez pentsatu gauzak konpondu behar dituzunik: erronka nagusia, seme-alabei entzutea da, iradokizunak, aholkuak edo arazoaren irtenbidea eman gabe. Seme-alabek arazo bat azaltzen dutenean, ohikoa da gurasoek berehala hauek eten eta irtenbidea proposatzea. Litekeena da seme-alaba irtenbidea eskatzen ez egotea, esperientzia komunikatzea baizik.

3. Sentimenduei kasu egin eta hauei erantzun: gure seme-alabei entzuten gaudenean, bere hitzei arreta jartzeaz gain, adierazten dituzten sentimenduei kasu egin behar diegu; adibidez, bere jarrera fisikoan eta ahotsaren tonuan pistak bilatuz.

Zertan datza:

- Beste pertsonaren lekuan edo ikuspuntuan jarri.- Mezu osoa jaso.- Entzuten ari garela aditzera eman.

Page 5: GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

GOGORATZEKO

1. Seme alabek diziplinaren bitartez elkar laguntzen ikasten dute. Beraien buruaren jabe izateko behar dute.

2. Diziplina erantzule baten ezaugarriak honakoak lirateke:

o Gure seme alabak errespetatzen ditugula erakutsi eta gure buruak ere errespetatu.

o Gure seme alaben laguntza onartu.o Aukerak eskaini.o Ondorioak zehaztu.

3. Egin behar dutena esan ordez, mugak jarri eta aukerak eskeintzeak, beraien jokaeretaz konturatzen laguntzen die.

4. Umeek aukeratzeko dutenean, aukera bakoitzak bere ondorioa du modu honetara mugak non dauden barneratzen joango direlarik:

o Ondorioek zurekiko eta seme alabekiko errespetoa baldintzatzen dute.

o Zuzendu beharreko jokaerentzat egokiak dira.o Jokaera desegokietarako balio dute eta ez ume

gaiztoentzako.o Oraingoaz ari gara eta ez aspaldi gertatutako zerbaitetaz.o Argiak eta osasungarriak dira.o Aukeratzeko aukera ematen digute.

5. Aukerak eskaini ondorioetan oinarritzeko. Seme alabek

egindako aukerarengaitik jaso beharreko jokabidea hartu arte ekin bukaerarte.

6. Ondorioetan oinarritzerakoan jarraitu beharreko arau batzuk honakoak dira:

Page 6: GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

o Tinko egon eta aldi berean eskuzabal.o Gutxiago hitz egin eta gehiago ekin.o Ez haserretu eta ezta bertan behera utzi.o Aukerak errespetatu.o Aukerarik ez dagoenean, argi eta garbi esan baina ez

altuago.o Seme edo alaba, egindako aukeragatik erantzule izaten

utzi.o Besteek esango dutenagaitik ez arduratu.

7. Izan pazientzia zure seme alabarekin eta baita zure buruarekin ere.