Gotzon Garate

9
1934-2008

Transcript of Gotzon Garate

Page 1: Gotzon Garate

1934-2008

Page 2: Gotzon Garate

Hiru arlo nagusitan egin du lan batez ere Garatek, euskararekiko maitasuna gidari zuela beti:

marxismoaren eta komunismoaren inguruko saiakerak idazten;

polizia eleberri eta narrazioak idazten; eta baserrietako euskal hiztunek

hizkuntz arloko altxorrak biltzen eta zabaltzen.

Page 3: Gotzon Garate

Gotzon Garate Goihartzun Elgoibarren (Gipuzkoa) jaio zen, 1934ko irailaren 1ean. Durangoko jesuiten ikastetxean egin zituen lehen ikasketak, eta han erne zitzaion euskaltzaletasuna, ikaskide zituen bi azpeitiarren eraginez, Garatek berak kontatu ohi zuenez: «Haiekin hitz eginez konturatu nintzen euskalduna nintzela, eta benetako euskalduna izateko euskaltzalea izan behar nuela, euskaraz jakiteaz gainera kontzientzia hartu eta ahal nuen neurrian euskarari lagundu behar niola».

Page 4: Gotzon Garate

Ikasketak Loiolan eta Bartzelonan jarraitu ondoren jesuita egin zen. Teologia eta filologia ikasi zituen gero, Innsbruck-en (Austria) eta Bilbon; ondoren, Filosofian doktore egin zen Madrilgo Konplutense Unibertsitatean, eta marxismoan espezializatu Freiburgekoan (Alemania).

Page 5: Gotzon Garate

Garatek sortu zituen euskal filologiako lehen ikasketak, Deustuko Unibertsitatean, 1976an, «ekintza zuzena» erabiliz, berak esan ohi zuenez. Erretoreak ikasketa horiek sortzeko eskariari jaramonik egiten ez ziola ikusita, egunkarietara iragarkia bidali zuen Garatek, euskal filologiako ikasketak abian jarriko zirela eta izena emateko aukera zegoela iragarriz. Ikastetxeko agintariek «xantaia» egin izana leporatu zioten, baina ikasketak martxan jarri zituzten azkenean. Ikasketa planen diseinuan parte hartu zuen Garatek, Alfontso Irigoien, Patxi Altuna eta Mikel Zaraterekin batera, besteak beste, eta Koldo Mitxelenaren oniritziarekin.

Page 6: Gotzon Garate

ELEBERRIAK 'Esku leuna' (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa,

1978) 'Elizondoko eskutitzak' (Mensajero, 1979) 'Goizuetako ezkongaiak' (Zugaza, 1979) 'Aldarte oneko ipuinak' (Mensajero, 1982) 'Izurri berria' (Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1982) 'Alaba' (Elkar, 1984) 'Hades-en erresumarantz' (Elkar, 1986) 'Zilarrezko gazteluaren kronika urratua'

(Mensajero, 1992)

Page 7: Gotzon Garate

NARRAZIO LIBURUAK 'Oroitzapenetan' (Gipuzkoako

Aurrezki Kutxa, 1977) 'Lehortean' (Mensajero, 1980) 'Muskilak' (Mensajero, 1980) 'Nafarroako Ezkurran' (Mensajero,

1981)

Page 8: Gotzon Garate

SAIAKERAK ETA KRONIKAK 'Marx-en marxismoa. Soziologia' (Mensajero, 1971) 'Marx eta nazioa. Bizitza eta teoria' (Mensajero, 1972) 'Marx-en ondoko errebisionismoa. Rosa Luxembourg'

(Mensajero, 1974) 'Maoren marxismoa: maoismoa' (Mensajero, 1977) 'Lenin eta nazioen autodeterminazioa' (Mensajero, 1980) 'Leninen marxismoa: leninismoa' (Mensajero, 1983) 'Euskal eleberriaren kondaira I' (Mensajero, 1983) 'Euskal eleberriaren kondaira II' (Mensajero, 1985) 'New York, New York'' (Elkar, 1988) 'Euskal eleberriaren kondaira III' (Mensajero, 1991) 'Atzerriko eta Euskal Herriko polizia eleberria' (Elkar, 2000) 'India harrigarria' (Elkar, 2001) 'Zakurra, zeure laguna' (Elkar, 2002) 'New Yorkeko kronika beltza' (Elea, 2004) 'Lauaxeta menderik mende' (Mendebalde Kultur Alkartea, 2005)

Page 9: Gotzon Garate

HIZKUNTZA ARLOKOAK 'Erdarakadak' (Mensajero, 1988) 'Euskal atsotitzak' (Mensajero, 1995) '27.173 Atsotitzak, refranes,

proverbs, provervia' (BBK, 1998) 'Euskara bikaina ipuinetan'

(Mensajero, 2005)