GORPUTZ HEZKUNTZA - ikasleabertzaleak.org · Denak lurrean etzanda egongo dira kremailera eginez,...

8

Transcript of GORPUTZ HEZKUNTZA - ikasleabertzaleak.org · Denak lurrean etzanda egongo dira kremailera eginez,...

2

GORPUTZ HEZKUNTZAtailerra

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta zenbait kasutan Batxilergoan ematen den ikasgaia da Gorputz Hezkuntza. Baina, ikasgai hau benetan dago gorputzari buruzko hezkuntzara bideratuta? Ala kirol hegemonikoetara mugatzen gara (beti ere kutsu merkantilistak dituztenak). Egokiak dira transmititzen zaizkigun edo ditugun balioak? Ala beste mota bateko gorputz hezkuntza eraiki nahi dugu? Mintegi praktiko honetan, hausnarketarako hainbat ariketa proposatzen dira, gaur egungo eredua irauli eta guk aukeratutako ezaugarri batzuei erantzungo dien eredua eraiki nahiean.

1.ARIKETA (10-20 minutu)

Zer kirol mota ikasten ditugu gorputz hezkuntzan? Zer eredu bultzatzen dira? Kirol he-gemonikoek zer eredu sustatzen dute?

1- Hasteko, gaur egungo ereduari kritika egiteko, eredutik txarto sentiarazten gaituz-ten gauzak zerrendatuko ditugu. Partaide kopuruaren arabera, lantalde desberdinetan banatu gaitezke, eta gero plenarioan bota ezaugarri guztiak.

1.2.3.4.X.

DINAMIZATZAILEENTZAKO:

• Neska eta mutilen arteko banaketa “naturala” (neskak vs mutilak).• Konpetitibitatea bultzatzen da (eta gainera neskek ezin dezakete irabazi, bestela

humiliazioa da).• Kirol hegemonikoak soilik lantzen dira, hemengo kirolei ez zaie tarterik ematen

(baseball eta futbol amerikarrera jolasten badakigu, baina ez dakigu esku-pilotara edo euskal dantzak ikasten..).

• Sormenerako tarterik ez da uzten (eta gainera nahiko blindatuta dago formatua, ezin dira arauak moldatu).

• Ez dira kirol edo jolas inklusiboak lantzen aniztasun duntzionala duen pertsona bat bagenu klasean parte hartu ahalko luke? Diskriminatua izango litzateke? Zergatik?

• Ez da bakoitzaren gorputzaren ezagupena sustatzen, eta orokorrean ez dira bakoit-zaren limiteak errespetatzen.

3

2- Ariketaren bigarren zatian, aldiz, zer ezaugarri landu beharko genituzke zerrenda-tuko ditugu (dekalogo antzeko bat osatuz). (Lehenengo ataleko prozedura berdina ja-rraitu daiteke, eta gomendagarria da gero zerrenda edo dekaloho hau arbel edo kartu-lina batean idatzita geratzea).

1.2.3.4.X.

DINAMIZATZAILEENTZAKO:

• Eredu hezkidetzailea/Parekidea.• Kooperazioa landu.• Espazioaren banaketa zaindu (edo horretaz hasunartu: zergatik beti egiten dugu

gimnasioan? Gorputa hezkuntza ez al doa handik haratago? Neska eta mutilek es-pazioa berdin erabiltzen dute? Zergatik?).

• Beste kirol mota batzuk lantzea (bertakoan/lokalekoan desoreka).• Sormena bultzatzea.• Norberarengorputzaezagutzea(Etabesteenazergatikez?Harremanfisikoenin-

guruan hausnartu: zergatik ez gaude ohituta elkar ikutzera?).• nklusioa bultzatu: zer gertatzen da geure taldeananiztasun funtzionala duen pert-

sona bat egongo balitz? Nola moldatuko genuke jolasa?

2. ARIKETA (10-15 min)

DINAMIZATZAILEENTZAKO:

EMAKUMEAK ETA KIROLA

• Jendarte heteropatriarkala androzentrikoa, sexista eta matxista da, eta kirola ere bertan kokatzen da.

• Mendebaleko jendarte modernoetan kirolak duen antolaketa tradizionalak, gizo-nezkoan oinarritutako egiturak, gaur egungo honetara ekarri gaitu.

• Kirolak leku handia du jendartean: Negozioa? Osasuna? Dibertsioa?• Topiko asko daude. Desberdintasunak arrazoi kulturalak direla medio eraiki izan

dira mendez mende, eta naturaltzat hartu dira.• Neskei leihatzea gustatzen ez zaiela.• Nesken porrota gaitasunik ez dutelako.• Medikuntzak frogatzen saiatu izan dituen topikoak.• ”Kirola gizonaren erreprodukzio hegemonikoaren espazio bat gehiago da”.• ”Errendimenduaksakrifizioadakaretahoriezdatorbatnesken‘ohiturazko’ezau-

garriekin”.• ”Mugimenduarenkulturaeta jarduerafisikoaoraindikgizonezkoen tradizioane-

4

rrotuta daude, eta mutilengan txikitatik sustatzen da kirola. Ez espazioan hartzem duten tokiari dagokionez, ez aktibitate otari dagokionez, ez dira parekatzen nes-kak eta mutilak (helduen rolen kopiari egiteari utzi behar zaio).

• ”Errezagoa izan daiteke desberdintasun biologikoak aldatzea desberdintasun kul-turalak baino”.

• Neskentzat beti: “Kontuz! Ez zikindu!”

1- Hausnarketarako bigarren ariketa honetan emakumeek kirolean (orokorrean) du-ten presentzia eta jarrerari buruz hausnartzea da helburua. Horretarako denon artean erantzuteko hainbat galdera planteatzen direlarik:

• Zenbat emakume kirolari ezagutzen dituzu (profesionalen izenak)? Eta mutilak?• Zergatik orokorrean gorputz hezkuntza neskei ez zaie gustatzen eta mutilei bai?• Komunikabideetan zer nolako presentzia dauka kirolaren gaiak? Eta Gai horren ba-

rruan emakumeen presentziak? Nola dira tratatuak? Horrek ereginik al dauka?• Ba al daukate zer ikusirik txikitatik erakusten dizkiguten rolak?

3.ARIKETA (30min-1h)

Talde handian, hausnarketarako galdera proposatuko dugu:1. Sormenari zein tarte uzten zaio gaur egungo ereduan? Zergatik?2. Zein espazioetan aritu ohi gara? Zergatik?

DINAMIZATZAILEENTZAKO:

Erantzuna ezezkoa izango da, gorputz hezkuntzan, kirol desberdinetako arau zurrunak jarraitzeaz aparte, ez delako sormena bultzatzen (adibidez, dantza lantzen dugunean koreografiazehatzbatzukjarraitzenditugu,ezditugukiroletakoarauakmoldatzen...).Bestalde, gorputz hezkuntza egiteko normalean kiroldegira mugatu ohi gara, kontura-tu gabe kirola egiteko edo jolasteko edozein leku izan daitekeela aproposa.

Atal honetako ariketa praktikoa 2 modutan planteatu daiteke:

1. Lehenengo aukera, talde txikietan jarrita (3-4 pertsona) edozein material eta espa-zio emanda (soka bat, 4 harri eta bi makil...), jolas bat asmatzeko helburua izango dute. Beti ere, lehenengo ariketako dekalogoa jarraituz. Ariketaren bigarren galde-ra erantzuteko, jolasa egiteko ez-ohiko espazio batean egitea planteatu daiteke; ikastetxeko eskaileretan, adibidez.

2. Bigarren aukera, talde txikietan jarrita (3-4 pertsona) kirol hegemoniko batean erabiltzen diren materialak emango zaizkie (futbola, adibidez) eta material horre-kin lehenengo ariketan sortu dugun dekalogoari jarraituz, jolas berri bat asmatu beharko dute.

Ariketarekin amaitzeko, lantalde txikietan sorturiko jolas berriak talde handian praktikan jartzera gonbidatuko ditugu gure taldekideak (daukagun denboraren arabe-ra).

5

Jarraian, ikasgelan landu daitezkeen zenbait jolas kooperatibo proposaten dira. Ariketa hau eredu ezberdinen arteko talka emateko proposatzen da, baina ez dira inolaz ere ez jolas guztiak egin behar (eta bakoitzari nahi dugun denbora eskaini diezaiokegu).

1-Zapitxo koperatiboa:

1. modua:Zapia daukanak zenbaki bat, bi zenbatki, 3 zenbaki edo lau zenbaki esan ditzake.Zenbaki bat esaten badu: beti jolasten den moduan jolasten da. Bi zenbaki esaten baditu: zaldi eta zaldun moduan joan beharko dira. Hiru zenbaki esaten ba-ditu: aulkua sortuko dute bik eskuekin eta bestea gainean ezseriko da. Lau zenbaki esaten baditu: Eskua hankapetik emanda lagunari, trena osatuko da. Ez da elimi-natzen; irabazten duenari puntu bat emango zaio.

2. modua: Zenbaki bakarra esanez. Galtzen duena irabazten duenaren bikote bihur-tuko da eta bien artean zenbaki bakarra izango dute. Horrela bikoteak gero hiruko izango dira eta pertsona gehiago edukiko dituzte.

2-Gartzango (harri orri ar):Lurrean zirkuito bat marraztuko dugu, klariona batekin (espiral bat adibidez). Bi taldetan banatuko gara eta talde bakoitza zirkuitoaren alde banatan kokatuko da. Korrika hasi beharko dira, bakoitza zirkuitoaren punta banatik eta aurkitzen di-renean “Harri, Horri, Ar”-era jolastuko dute. Galtzen duena zirkuitotik atera, eta beste taldekide bat sartuko da zirkuitoan beste taldekoarekin berriro aurkitu arte, eta orduan berriro jolastuko dute “Harri, Horri, Ar”-era. Taldekide bat, zirkuitoaren beste puntara heltzen denean, puntu bat emango zaio.

3-Aulkien jolas koperatiboa:Aulkiak dira eliminatzen direnak ez pertsonak, jolas honetan musika bukatzen de-nean ezin da lurra ikutu.

4-Botila:Zutik egonda, borobil bat egiten da eta erdian pertsona bat dagoelarik besteenga-na botako da hankak mugitu gabe.

5-Zinta transportadorea:Denak lurrean etzanda egongo dira kremailera eginez, bata alde batera beste beste aldera eta buruak pegatuta dituztelarik. eskuak gora igoko ditugu eta pertsonak pasatu beharko ditugu gainetik.

7-Arropa guda:Ahalik eta arropa gehien agertu behar da beste taderen zelaian denbora bat pasat-zen denean.

5. ARIKETA (Gelditzen zaigun denboraren arabera)

6

oharrak:

7

oharrak: