Gora Euskal (H)Irria Asmatuta!_def

33
Gora Euskal (H)irria Asmatuta! Ibon Salaberria Gora Euskal (H)irria Asmatuta! Arkitektura emantzipatu baten utopia (beste behin) Ibon Salaberria - EHU “Parte Hartzea eta garapen komunitarioa” Master Amaierako Lana 1

description

Gora Euskal (H)irria Asmatuta! Arkitektura emantzipatu baten utopia (beste behin)

Transcript of Gora Euskal (H)Irria Asmatuta!_def

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Arkitektura emantzipatu baten utopia (beste behin)

    Ibon Salaberria - EHUParte Hartzea eta garapen komunitarioa Master Amaierako Lana

    1

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    1. ASMATU BEHARRA.............................................................................32. AIRETIK, MAMUAK BESTERIK EZ...............................................73. ARKITEKTURA POLITIKA DA.......................................................94. ARKITEKTURA BIOLENTZIA DENEAN...................................135. MONUMENTUAK ETA IRUDIAREN GARAIPENA................186. ARKITEKTURA EMANTZIPATU BATEN UTOPIA.................217. EUSKAL (H)irri-tatik..............................................................................28

    2

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    "Horra Euskal Hiria. Horra erokeriari eskeinitako monumentu txepela. Horra hire aitaren ahaleginik behinena, amets baten gauzatze harrigarria, zenbait oinaze iraunkorren bala-moduzko ordaina. Hogeita zazpi auzo zurezko, alfabetoaren letrak adina" Xabier Montoia (2006)

    1. ASMATU BEHARRA

    Asmatu eta askatu terminoen arteko gertutasunak aurrez aurre izango dira datozen pasarteetan zeharkako modu batetan bada ere. Asmatzeak edo sortzeak beharrezko utopia berriekin duen loturagatik alde batetik, eta bestalde askatzeak emantzipazio prozesuekin duen harremana dela eta. Lurraldea eta hiriak dira politika modu eta botere praktikak isladatzen dituzten ispilurik egokienak. Eta izendatze moduek badute eragina gure memoria eta iruditeri kolektiboan.

    Bernardo Atxagak Euskal Hiria1 kontzeptua bota zuenetik, honek, irakurketa, erabilpen maltzur eta kritika ugari jaso ditu. Atxaga sarri itzuli da Euskal Hiriak har zitzakeen ibilbide kontzeptual berrien inguruan hausnartzera baina berak izendatzen dituen iraultzaile intermitenteek ez dute kontzeptu baten memoria onartzen, eta haienkritika sinplifikatuetan darraite behin eta berriz. Atxagak, 2007-ko abenduak 3-an bere blogan argitaratutako testuan erabilitako terminoa da alternatiboak eta iraultzaile intermitenteak. Astoa eta Euskal Hiria izenburupean, Euskal Hiria bezala izendatutako kontzeptuaren inguruan sakontzen saiatzen da:

    1 Bernardo Atxagak 90. hamarkada bukaeran sorturiko kontzeptua da. Bere hitzetan, betiko utopia heroikoetatik urrun, pluraltasuna eta dibertsitatea bere baitan onartzen duen hitz-kontzeptu berria. Herria, Hiriak ordezkatzeak ordea sutu zituen askoren iritziak. Euskal Hiria aitzaki izan da lurralde eredua metropolizazio garapenen menpe ezartzeko. Eslogan biurtzeak hustu du kontzeptuaren ibilbidea eta sortu ditu kontrako posizioak.

    3

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    "Euskal Hiria" beste izen bat da; bat gehiago jadanik luzea den zerrendan. Eta, nahiz zerrendako izen nagusiak ordezka ezinak direla jakin, uste dut abantailak dituela haien aldean, ideia, metafora edo utopia emankorra izan daitekeela. Eta aurreneko abantaila, bere egokitasuna kultur dibertsitatearen aurrean. Lurraldetasun mota hau -hiriarena- hobeto egokitzen zaio, nik uste, dibertsitate handiko gizarte bati, eta izan daiteke, ez gizartea erabat aldatzea asmo lukeen utopia heroiko bat, baina bai gizartearen, gure artxipielagoaren, bake soziala, elkarrekiko harreman ona, bideratzeko modua."

    Atxagak, terminoa utopia berri bat eraikitzeko tresna bezala ulertzen du. Sorturiko kritika eta eztabaida ordea, Euskal Hiria eta neo-konserbadoreek bultzatutako metropolizazio prozesuak gauza bera bezala identifikatzean kokatzen dira. Bestalde, Euskal Hiri-ko suak berpizteko, gaur egun nonahi saltzen den berrikuntza sozialak aukera egokia topatzen du berrikuspen produktibista hutsal bat bilakatzeko Euskal Hiria, bere memoriaren kalterako. Honekin batera datoz orokorrean hustuta datozen partaidetza aldarri eta esloganak, politika askoren marketing estrategia estetizatzaile bezala. Agertzen diren neo-kontzeptu berriak, adibidez Hiri-erregio, metropolizazioaren eufemismoak besterik ez dira. Eta metropolizazioak hiri, herri eta lurralde zatiak batzen ditu etenik gabeko euskarri berriak bailira. Handitasunak emango dio lurralde zatiari bisibilizazioa mundu globalizatuan.

    Edward W. Sojak (2000) azaltzen dizkigu estatu batuetan 90 hamarkadatik aurrera sorturiko metropolizazio efektuei eginiko erresistentzia eta kritikak. Feminismoak, queerteoriak, analisi postmarxistak eta kritika postkolonialak agerian uzten dituzte, Sojak azaldu bezala, metropolizazioen zulo beltzak, esklusioak, injustizia espaziala eta arrazismo moduak. Bai han eta baita hemen ere, partaidetza eta justizia espaziala aldarrikatzen dituzten irrupziozko prozesuak agertzen dira. Hiri-erregioak (edo post-metropoliak) aukera berri bezala agertu arren ordea, berriz ere kapitalaren espazio berrien paisaia biurtze bidean daude.

    4

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Metropoli terminoaren etimologiak argitu ditzake non diren prozesu honen azpi estrategiak. Giorgio Agamben-ek 2006an Venezian esandako hitzadian2 gogorarazi zuen bezala, Metropoli hitza Greziatik dator. Grekoek, Metropoli hitza Ama-hiria izendatzeko erabiltzen zuten, ama-hiria eta bere koloniak osatzen zuten Metropolia. Agambenek gogorarazten duen bezala, Greziatik datorren esanahia sare urbano homegeneo baten kontrakoa da, hots, ama-hiriak dominazio bat ezartzen du kolonizatutako beste lurralde zatien gain. Gaurko terminoaren erabilpenak intentzio berberak izan ditzake, metropolia kontrol dispositibo sare bat besterik ez izatea, nahiz eta teoria diskursiboek bestelako eszenario diztiratsuak eskeini.

    Azken aldiko dispositibo berritzaile eta diztiratsuen artean, azpiegitra digitalena dugu atejoka. Orain, teknologia berriek eta smart kontzeptuek hartzen dute garrantzia. Zer ote daordea smart hiri bat? Edo smart erregio bat?

    Hiri eta lurralde kudeaketan dabiltzanen agendan behin eta berriz agertzen den terminoada smart deritzon anglizismoa. Teknologia berriak lurraldearen baliabide kudeaketan izandezaketen garrantziaz inor gutxik izan dezake zalantza. Kezka, teknologien aplikazio errealean sortzen da ordea, honen harira, Langdon Winner (1983) galdera garrantzitsu bati erantzuna ematen saiatu zen bere Do Artifacts Have Politics testu ezagunean. Winner-en tesiak, edozein artefaktu edota azpiegitura teknologikoak beti osagai politikoa duela esaten du, nolabait, edozein asmakizun teknologiko agerian ez dagoen helburu konkretu baten norabidean dagoela alegia. Gure mundua ordenatzeko moduak dira teknologiak , egunerokotasunean txertatzen diren asmakizun eta sistemok giza jarrerak modu ezberdin zein zehatzen menpe ordenatzeko aukera dute.

    Ohar bezala uler daitekeen testuak, teknologiak fede biurtzearekin duen erlazioa

    2 Giorgio Agamben filosofo italiarrak, 2006-ko azaroak 11an, Veneziako Uninomade-en emandako hitzaldia Metropoli/Moltitudine mintegiaren programan. Uninomade unibertsitate nomada bezala definitzen da eta herrialde ezberdinetan sortu ditu sareak.

    5

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    azaltzen du, beti ere, kapitalaren produkzio eta eraldaketa guztiei men egingo dien fedea alegia. Helburu errealak izkutatzeko, prozesu berri hauek Hiri-berrikuntza, Innobazio Sozial edo bestelako izendapen potolo gisa agertzen zaizkigu. Azken hamarkadetako azpiegitura fisikoen eraikuntzak, etorkizunerako mezu fededun batetan forma hartzen dute ikustezinago diren beste azpiegituren menpe.

    Fede idealizatu hauek jarri dituzte lehen urratsak, benetako Euskal Hiriaren utopia sortzetik baino, Euskal Metropolitik gertuago egoteko. Euskal Hiria metropolizazio prozesuan dagoela isladatzen dute gaur gure lurralde zatiek distopia baten errepresentazio errepikagarri bezala. Eta metropolietan, dakigunez, denborak, abiadurak eta ekonomiak ematen dizkio forma eta mugak paisaia berriari (Soja, 2000), Bilbok ongi dakien kontsumo iruditeri berri eta inpostatu baten eraiketaren bitartez. Atzerabiderik gabeko (eta atzera begiradarik gabeko) azal hutsalez eraikitako bizi euskarri progresistak. Euskal Hiri metropolizatu bateruntz garamatzaten hausnarketek ezinbestean onartzen dituzte hiperkonektibitatea, kontsumorako diztiren efektua eta azpiegitura teknolojiko berriak itsu itsuan gure lurraldetik ahalik eta azkarren, ahalik eta despolitizatuen pasa gaitezen.

    Azken garaiko lurralde politikek bultzatutako hiri-berrikuntzek eta bestelako foroetatik onartzen dituzten begirada teknifikatuek, mamuak bailira, lurraldea airetik ikusi nahi dute, lurretik, sasiz beteriko larretatik, ikuspegiak ez bait die uzten metropoliaren osotasuna ikusten.

    Euskal Hiria ez da ordea efizientziaren mesedetan asmatutako lurraldean edota marka politiko berrien izendatze edo eslogan hustuetan gauzatuko, utopia politiko berri batek zabalduko duen euskarri berri batetan baizik. Hiritar baino herritar izatea izango beharbada utopiaren jarraipena.

    6

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    2. AIRETIK, MAMUAK BESTERIK EZ

    Kanpotiko ikuspegia edo begirada zenitalak ilusio teknologikoa dute beraien sorreran. XVIII mende bukaera eta XIX mende hasera bitartean lortu zuen gizakiak hegan egitea, eta lorpen honetxek aldatu zuen gure lurraldea begiratu eta antolatzeko modua. Jos Daz Cuyas-ek (2008) dioen bezala, airean (laino artetik) urrunago irten geran momentuan, espektro huts moduan, lurrean galdu ditugu aztarnak, egunerokotasunaren denbora eta leku erreala. Visiones Aereas izenburupean argitaratutako lanean Daz Cuyas-ek gizakiaren amets baten lorpenari buruzko hausnarketa irekia egiten du. Makina hegalariak asmatzeko obsesioa nagusiki XVIII mende bukaeran hasi eta XIX mendea zeharkatzen du. Garai hortan, progresoa irudikatzen zuen grabitaterik gabeko gorputzenaskapenak bultzatu zuen aireak zeharkatzeko asmakizunen bilaketa. Nolabait, hegan egitea bizitza materiala atzean uzteko aukera idealizatua bilakatu zen, hiriko bizitza eta merkatuaren mugak gainditzeko modu idealizatu bat. Lainoak bezala, zeruak zeharkatzeko ilusioa.

    Epe horretan, hegaldi aerostatikoak eta modu berean sortutako panorama eta ilusio optikoen jokoak masa-ikuskizun biurtu ziren, patente bilakatu eta komertzio ustiapenerako garapenean sartu ziren itsu itsuan. Marx-ek ezarritako merkantziaren fetitxismoaren kategorian sartzen da erabat, ikuskizun modu zena, izateko modu biurtzea alegia.

    Epe motzean ordea hegalariek bestelako helburuak izango zituzten. Eliteak izan ziren hegan egiteko aukera izan zutenak, eta ondoren botereen esku geratu zen ikusi, izan eta kontrolatzeko modua. Modernitatearen aire-ikuskizunek beraz, Diaz Cuyas-ek proposatzen duen moduan, lekuen eta gorputzen gasifikazio prozesua hasi zuten, mamuak besterik ikusten ez diren punturaino:

    7

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Espectculos areos de la modernidad. Ya se sabe, el ocio y el placer de lo nuevo confundidos con la voluntad escpica de conocer y dominar. Pero exceder los lmites de lo terrenal pretendiendo ver entre vapores o desde lo alto algo situado ms all del cuerpo y sus lugares tiene sus costes y, como todo ejercicio de abstraccin, contabiliza sus prdidas. En ambos casos el ojo debe ser llevado al extremo de la ceguera para poder ver: en el caso de las visiones fantasmales como en los panoramas porque slo alcanzamos a ver si cerramos los ojos, la ilusin slo resulta efectiva en la ms absoluta oscuridad; y en el caso de las vistas aerostticas como en las panormicas cenitales, porque la ascensin supone la prdida progresiva del solar, del horizonte propio, para llegar a un punto ciego, a una distancia olmpica, en la que se alcanza una visin totalizadora y superior, la del horizonte puro e ilimitado, donde todo queda al fin petrificado y se pierde todo indicio de vida y movimiento. Es el coste de mirar desde las alturas cenitales, como corresponde a la divinidad y quien sabe si al diablo. Desde el cielo todo se abarca, pero no puede verse nada particular.

    Begirada zenitalak ilusio eta ikuskizun izatetik, dominazio eta ideologizazio esparrura egin zuen salto. Politika totalizatzaileek ezin hobe ulertu zuten estrategia propagandistikoaren garapen tresna bezala.

    Hitler eta bere arkitekto Speer-ek Germania berriaren, munduko metropoliaren sorrera irudikatzeko irudi zenitala erabili zuten. Jainkoen antzera, airetiko begiradak eta lurraldearen errepresentazio-txikitu diren eskala-maketak, dominazio eta botere totala irudikatzen dute. Hiria txikitu, jostailu biurtu, dominazio eta gerra totala praktikatzeko.

    8

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    3. ARKITEKTURA POLITIKA DA

    Lehen hirien mugak harresiak izan ziren, mugatutako komunitateen eszedenteak babesteko erabilitako dispositiboak. Hiri erromatarrak, greziarrak ez bezela, hiri mugikorrak izan ziren, lurraldean modu ibiltarian sortutako hiri militarizatuak. Massimo Cacciari-k (2004) greziar eta erromatar hiriak bereizten ditu bere lanean. Greziarrek barnera begiratzen zuten hiriak antolatu zituzten, beraien kultura eta kapital sinbolikoa babesteko ezinezko nahi baten mesedetan. Erromatar hiriak ordea, efektu zentrifugoa izan zuen, gerora, XVII eta XIX mendeetan europear herrialde askok praktikatuko kolonizazioaren lehen eredu bilakatuz. Eta kolonizazioan ezinbestean biurtzen da arkitektura elementu sinboliko, guda baten mugarri sinbolikoa, monumentua.

    Globalizazioaren produkzio motak Hiri Generikoa (Koolhaas, 1995) sortzen du. Koolhaas-ek hiri garaikidea aireportu batekin alderatzen du, identitateak desagertzen diren ez-leku (Aug, 1992). Mugikortasun sutsuak eta abiadurak, espazio kulturalak ezabatzen ditu homogeneizazio joko-taula berrian. Lekuek ez dute izendapenik metropoliaren izaera gizajalearen eskena berrian. Identitate galerak, testuingurua, memoria eta lekuekiko jakintza eta pertenentzia beharren desagerpena dakar gaurkotasunak.

    Hortaz arduratuta, urbanizazio kapitalistak iruditeri berriak sortu eta txertatzen dizkigu han hemenka modu narkotiko lasaian. Kapitalaren hegemoniak hiriak bere forma eta beharren arabera moldatzen ditu. Esanahiez hustutako termino gasifikatuek ematen diote behin eta berriz urbanizazio modu dominatzaileari zentzua.

    Azken urteetako ernaldioak irudikatzen du arkitektura, mugatzeko, bereizteko eta harresiak (fisiko edo sozialak) eraikitzeko gai dela. Arkitektura modu hauek gainera,

    9

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    botere ekonomikoen, lobbyen edo garapen hiperkapitalista izaten ari diren estatuen mende jartzeko gai da, kritikarako aukerarik eman gabe. Arkitektura, botere praktikaren isladarik nabariena da eta ezinbestean da praktika politiko bat, (Lambert, 2012) neutraltasuna aldarriktzen duen horrek ere kapitalaren hegemoniari mesede egiten bait dio. Lambert-ek, Internationale Situationniste-ko pasarte batzuk ekartzen ditu gogora gaurko despolitizazio egoerarekin alderatu nahian. Guy Debord-ek3 idatzitako testuak, 1871an Parisko Komuna eratzea zioala izandako gertakari bat jasotzen du. Kalean, burges bat bere burua justifikatu nahian azaltzen zuen sekula iritzi politikorik ez izana, matxinoak arrazoi horrexegatik hilko zaitut esaten zion bitartean.

    Greziar jatorria duen gaztelaniazko idiota hitzak gai publikoetan parte hartzen ez duen subjektua definitzen du, euskaraz ergel. Azken hamarkadetan, arkitektoa, hein handi batean Ergel aliatu gisa izendatu genezake engranaje produktibistaren mesedetan, zenbait kasutan, hiri-ehundura, sare eta komunitate eraketak suntsitu eta lurraldea deformatzeko politika kaltegarrien aliatu gisa ageri bait da.

    Jean Pierre Garnier (2006) soziologo eta hirigile frantsesak zalantzarik gabe dio arkitektura aginte-ikur bat dela. Hirigintzak eta arkitekturak estatuekin eta botereekin elakarlaneko harremanak izan dituzte kasu gehienetan. Garnier-ek Parisko 68an piztu ziren kontrabotereen errepasoa egiten du bere lanean. Hala ere, prozesu eta kontraesan ugarien ondoren, orain, kapitalismaoaren urbanizazio moduak gero eta libreago garatzen dituztela beraien helburuak dio Garnier-ek. Urbanizazio kapitalistaren kontrakoerresistentziak, gertatzen direnean, forma defentsiboa hartzen dute, eta ez, Garnier-ek proposatzen duen bezela, forma estrukturala. Bitartean, arkitektoaren rola, termino eta eslogan berriak barneratzen dituzten bitartean, garapen hegemoniko baten barne kokatuko da, kritika arinduak mundu akademikoan edo militantzia intermitenteen foroetan soilik zabalduz.

    3 Zehazki, 1969-ko irailan argitaratu zen Internationale Situationniste aldizkariko 12garren alean, Parisko komunaren eraketari egin zitzaion errepasoa. Guy Debord, Attila Kotanyi eta Vaneigem Raoul-en testuak Sur la Commune izenburupean daude aipatu alean.

    10

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Garai modernoak azaldu zigun arkitekto figura tente, maskulino eta heroikoa, inongo kritikarik gabeko ariketa etengabean, estatu forma ezberdinen istrumentu eraginkor izan zen. Modernitatearen paradigma, Le Corbusier-ek asmatutako Modulor4 legeetan agertzen zaigu gizon librearen irudia da. Neurri eta lege unibertsalen bilaketan, gizonezko baten gorputzak eguneroko funtzioetan beharrezko dituen arkitektura eta objetuen neurri estandarizatuak ezartzen ditu arkitekto suitzarrak. Ze gorputz irudikatzen du Le Corbusier-en Modulor eskemak? Gizonezko europear estandarizatua. Honen harian, Beatriz Colominak (2010), emakumeak arkitektura modernoaren mamuak direla dio, beti presente, ezinbesteko baina bitxiki ikustezin. Marko honetan garatu ziren modernitateak garatutako distopia guztiak, sistema patriarkaletik abiatuta, eliteak eta kapitalaren garapenak sustaturiko mekanismo diztiratsu mediatikoak.

    Hirigintzaren edo hiri-egitearen abiapuntua politikoa dela onartzen badugu, arkitektoaren jarrera sakon berrikusi behar da alor estetizatu soiletatik salbatzeko. Mux eta Montaner-ek (2011) neofeudalismo bateruntz goazela ohartzen dute eta arkitektura praktikak hor erantzunkizuna duela. XX mendeko praktika urbanistikoak zaharkituak daude, hegemonia kapitalistaren mesedetan daude garatuak eta ondorioz, teknokratek eta espekulazioak eremu publikoa pixkanaka deuseztu eta bereganatu dute. Prozesu dominatzaileen rebisioa egiteke dago.

    Arkitektura, hirien marka eta diztirak azaltzeko besterik ez bada erabiltzen, dimentsio politiko eta soziala hustutzen dira. Azken urteetako eraikuntza gaindosiak arkitektoaren perfil elitista lehen planoan ezarri du. Ikuskizun eta merkantziaren gizartean, ospe eta laudorioen truke lan egiten duen profesionala. Helburuok lortzeko, norbanako izarraren argipean, arkitektura lana, agintariak itsutzeko leihan, hausnarketa edo posizio politikorik gabeko produkzio estetizatu hutsa bilakatuko da.

    4 Le Corbusier-ek, Da Vinci edo Vitruvio-ren pausuak jarraitu nahian, Natura, Gizona eta matematiken arteko lotura ezarriko zituen neurri eta lege sorta eratu zuen. Modulor-aren oinarrizko arauak gizon bat tente eta eskua altxatuta azaltzen digu.

    11

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Gizonezko subjektu heroikoa eman digu ordainetan posmodernidadeak bere azkenetan,XX mendeko gerra arteko garaian saldutako figura berbera. 60-70 hamarkadetan zalantzan jarri zen eredua indartuagoa azaldu da XXI mende hasera honetan.

    Manfredo Tafuri (1972) izan zen arkitekturaren praktika eta ideologiaren arteko lanketan, modernidadeko abanguardien paper aliatua garbien kritikatu zuena. Modernitatean garatu ziren arkitekturak estatuen propaganda eta kontrol mekanismo bezala agertu zituen. Gatazka eta ezberdintasuna ezabatzeko dispositibo ezinhobea. Arkitektura modernoaren krisia, hartzaileak -kapital industrialak- funtsezko ideologia bere egiten duenean iristen dela dio Tafurik, ondorioz superegitura5 alde batera utziz.

    Posmodernitatetik gaurdaino ezinhobe garatu den mekanismoetaz ohartzen gaitu Tafuri-k, hots, muturreko kapitalismoak, edozein forma edo mugimendu erradikalena bereganatu eta merkantilizatzeko duen kapazitateaz alegia. Honekin batera, Tafuri-k arkitekturari egotzi dio hiria eta produkzio egituren arteko gatazkan amore eman izana. Momentu horretan, arkitektura praktikak disziplina autonomo bezala egiten du aurrera etengabeko teoria auto erreferentzialak garatuz gaurdaino.

    Eta bitartean, estatuen makinariek, arkitekturaren praktika araudi eta kontrol zorrotzagoak ezartzeko erabiliko dute mekanismo efizienteen bitartez.

    5 Tafurik superegitura terminoa hiri heterogeneo eta plural bat irudikatzeko erabiltzen du. De la Vanguardia a la Metropoli liburua Massimo Cacciari eta Francesco Dal Co-rekin batera idatzi zuen. Tafurik idazten duen kapituloan Para una crtica de la ideologa arquitectnica arkitektoaren posizioen errepasoa egiten du. Pasarte askotan, azken garaian jasan den arkitektura ernaldioa aurrikusten du.

    12

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    4. ARKITEKTURA BIOLENTZIA DENEAN

    Hiriak, bere lehen sorreratik, botere espresio eta guda forma hartzen du. Harresiek edota gotorlekuek lehen babes dispositiboak ezartzen dituzte lurraldean kanpo eta barruan direnen arteko ezberdintasuna ezarriz. Arkitektura, botere mekanismo edo dispositibo bezala ulertzeak, gorputzen gaineko biolentzia forma ezberdinak eragin ditzakela azaltzen digu, eta ondorioz, arma politiko eta totalizatzaile bilakatu daiteke estaduen helburu ilunenen mesederako.

    Arkitekturak eta gerrak lurraldearen ordena eta kontrola izan ohi dute helburu. Hiri planifikatzaileek eta estratega militarrek diskurso, taktika eta errepresentazio tresnak partekatzen dituzte. Eyal Weizman arkitekto israeldarrak Caminar atravesando muros6 testuan dion bezala, estratega militarrek intelektualen diskurso kritikoak bereganatu eta guda forma ematen diote. Deleuze, Bataille edo Situazionistek orden burges eta dominatzaile baten kontra pentsatutako erresistentzia teoriak, Israelgo armadako estratega eta soldaduek ikasi eta bereganatu dituzte, orain kontrako norantzako erabilpena egiteko.

    Weizman-ek erakusten duen bezala, estrategia militar hauen gako dira arkitektura eta praktika espazialak, gorputzak ez ezik, eraikinak bait dira guda berrien jomuga. Eta eraikin, harresi, muga eta bestelako biolentzia dispositiboekin jokatzen dute soldaduek haien dominazioa mantendu eta etsaia ezustean harrapatzeko. Hortarako, militarren istituzio garaikideek hiri-mugimendu eta isurgentzia eraketak aztertzen dituztehezkuntza eta hausnarketa mintegietan. Caminar atravesando muros, Israel-ko armadak Nablus hiriko alde zaharra erasotzeko erabilitako leloa zen. Weizman-ek eraso horren

    6 Eipcp: European Institute for Progressive Cultural Policies sorturiko pentsamendu sare birtualean publikatu zuen Eyal Weizman-ek Caminar atravesando muros testua. Itzulpena Marcelo Expsito-k egina da. Eyal Weizman Forensic Architecture proiektuaren sortzaileda. Israel-ek Palestinan jazartzen duen okupazioan, arkitekturak duen protagonismoa aztertzen du. http://eipcp.net/transversal/0507/weizman/es

    13

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    arduradun izandako Kochavi ofiziala elkarrizkatu zuen:

    La pregunta es: cmo interpretas el callejn? Interpretas el callejn como un lugar, como hace cualquier arquitecto o urbanista, a travs del cual se puede caminar, o interpretas el callejn como un lugar por el que est prohibido caminar? Esto depende slo de la interpretacin. Nosotros interpretamosel callejn como un lugar por el que est prohibido caminar, la puerta como un lugar por el que est prohibido pasar, la ventana como un lugar por el que est prohibido mirar debido a que un arma nos espera en el callejn y una bomba-trampa nos espera tras las puertas. Esto es as porque el enemigo interpreta el espacio de una manera tradicional, clsica, y yo no quiero obedecer a esta interpretacin ni caer en sus trampas. No slo no quiero caer en sus trampas. Quiero sorprenderle! sta es la esencia dela guerra. Necesito ganar. Necesito surgir de un lugar inesperado. Y esto es lo que intentamos hacer.

    Tropa Israeldarrak hiriko pareta eta harresien barneetatik, zizareak bezala egin zuten erasoa. Eraitsitako etxeak hartu, eta hiri sare izkutu eta arrakalak erabiliz sartu ziren Nablus erdigunean beraien helburua lortzeko:

    Adoptamos esta prctica microtctica [de desplazarnos atravesando muros] y la convertimos en un mtodo, y gracias a este mtodo fuimos capaces de interpretar todo el espacio de forma diferente!... Le dije a mis tropas: Amigos! No tenemos eleccin! No hay otra manera de moverse! Si hasta ahora estabais acostumbrados a desplazaros por carreteras y aceras, olvidaos! De ahora en adelante caminaremos todos a travs de las paredes!

    Estadu militarizatuek ezartzen dituzten geografia eta mapek -klasikoak edo berriak- biktimak sortzen dituzte nonahi. Salbuespen egoerak7 sortzen dira arkitektura eta hirigintza estrategiak erabilita, pertsonei herritar kondizioa ukatzen zaien egoera eta berauen existentzia bizitza biologiko hutsean bilakatzen duena.

    7 Salbuespen egoera Estado de Excepcin -en itzulpen bezela

    14

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Salbuespen egoerak ordea ez dira soilik gatazka armatuak edo kolonizazioak dauden lurraldeetan gertatzen, edozein hiritan aurki ditzakegu biolentzia isilak, geldoak, era lasaian espazio publikoan toki hartzen dutenak. Giorgio Agamben-ek (2005) dio salbuespena, dispositibo biopolitiko biurtu dela estatuen botere kalkuloen barne. Gaur egungo gerrak ezin dira jakin zehazki noiz amaitzen diren, eta ere zeintzuk diren parte hartu duten estatuak edota zeintzuk haien helburuak. Segurtasunaren paradigmak zeharkatzen du estatuen politika eta lehen mundu gerratik aurrera salbuespen egoera, militarra izatetik ekonomikoa izatera pasatu da progresiboki.

    Honi lotuta, hirien okupazioa eta apropiazio nabariena kapitalaren urbanizazio modua dela esan daiteke. Gaur, beste garai bateko erregimen totalitarioek erakutsi zuten bezalaxe, hiria pentsatzeko -kontrolatzeko- eginiko maketa erraldoien inguruan ikusten dira boterean diren gizonezko tente-ak8 kale eta plaza txikituak seinalatzen dituzten bitartean semi-jainkoak izango balira bezala.

    Salbuespen egoeren eta estatu-polizien kontrol dispositiboen eredu dira kartzelak. Foucault-ek (1975), gaurko gizarteak ordena, zelataritza eta disziplina eratzen dituela ondorioztatu zuen eta estatuen helburuok lortzeko, istituzio sareak izan dira tresna egokienak. Panoptismoa izan zen Foucault-ek azterturiko paradigma, disziplina era eraginkorrean ezartzeko dispositiboa. Panoptikoa, XVIII mende bukaeran Jeremy Bentham filosofoak landutako tresna da eta batez ere, kartzelen diseinuan hartzen du forma nabariena nahiz eta gizarteko esparru ezberdinetan aurki ditzakegun aplikazioa:

    La moral reformada, la salud preservada, la industria vigorizada, la instruccin difundida, los cargos pblicos disminuidos, la economa fortificada, todo gracias a una simple idea arquitectnica.9

    8 Adriana Cavarero pentsalari italiarrak atera berri duen Inclinazioni. Critica della rettitudine liburuan, demokrazia patriarkal eta indibidualismo liberalak irudikatu duen sortu duen figura tente bat kritikatzen du. Adrianak, beste demokrazia interdependienteagoa aldarrikatzen du. Hortarako, subjektuaren gorputz geometriatik pentsatuz aldarrikatzen du, oinarrian zaintza eta afektuak dituen subjektu inklinatu bat.

    9 Jeremy Bentham-en, Le Panoptique, 1780an idatzitako lana, 1791-ko legebiltzarraren aginduz argitaratu zen.

    15

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Kartzela, historikoki, gizartearen barrualdea eta kanpoaldea banantzeko gune gisa definitua izan da. XVIII mendean kartzela udaletxearen ondoan egoten zen, pertsona guztiek delitu bat egiteak zekartzan ondorioak ikus zitzaten, baina ondoren hirien kanpoaldera eraman dira, gizartetik kanpo, politikatik kanpo egotearen ideia azpimarratzeko asmoz, salbuespen egoera bezala.

    Esteban Zamora-k, Hiria eta Bestelako Politikak10 programako lehen mintegian ondorioztatzen duen bezala, azken urteetan, kartzelaren garroak zabaltzen joan dira eta, aldi berean, kalea, espazio publikoa, espazio instituzional-disziplinario bihurtu da. Orain,nolabait, penitentzia ez da bakarrik harresien barne praktikatzen, kartzelaren politika aplikazioak paretak gainditu ditu gorputzen kontrol totala izateko.

    Hala ere, oriandik badira munduan pareta edo harresi fisiko nabariak, horra hor adibidezSaharaz hegoaldeko mundua banatzen duen harresia, Israelen eraikitako harresia, AEBak eta Mexiko bereizten dituen harresia eta Europak eraiki duen alegiazko harresia, hegoaldeko muga deiturikoa, pertsonentzako mugak dira, baina merkantzietarako ez dute inolako oztoporik ezartzen.

    Orain, Zamorak proposatu bezala, muga metropolian barneratu da, hiri-eskalan alegia.Bartzelonako kasua adibide gisa jarrita, etorkinen bizileku diren gune periferikoak, puntako orduetan, check point-ez betetzen direla gogoratzen du Zamorak. Hirian check point bat egoteak muga barneratu egin dela esan nahi du, eta fenomeno hauek dira Zygmunt Bauman-i gaur egungo lurraldea muga-eremu global bakarra dela esatea baliotatzen diona.

    Bai mugak, kartzelak edota kaleak eta psikiatrikoek ere, hiriari eragiten diote, hain justu,

    10 Esteban Zamora filosofoa da. Hiria eta Bestelako Politikak Donostiako Tabakaleran 2013an hasitako programa da. 2013-ko lehen mintegian Estaban Zamora-z gain, besteak beste, Jean Pierre Garnier, Alvaro Sevilla, Ethel Baraona eta Eva Morales izan ziren hizlari.

    16

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    hiria etenik gabeko leku bilakatzeko bidean. Hirien metropolizazioa dakarren etenik gabeko lurraldeak harresi ikustezinek eratutako espazioz osatua dago:

    Espazio publikoaren galerak, lehenik eta behin, hura pribatizatzearekin du zerikusia eta, bigarrenik, espazioa instituzionalizatzearekin. Lankide batek esaten zuen moduan, kalea teilaturik gabeko erakunde bat da.11

    Salbuespen egoera edota hegemonien produkzio espazialak esklusio egoera nabariak uzten ditu hiri eta lurraldean. Prozesu hauek iruditeri berriak maisuki erabiliko dituzte kalteak erreparatzeko edota kontsumo sutsu jarrai baten diztirapean, salbuespen artxipelagoa12 eta arrakalak izkutatzeko.

    11 Zamorak, Hiria eta bestelako politikak mintegian egin zuen azalpeneko azken momentuan esandakoa.12 Zygmunt Bauman-ek erabilitako metafora. Bere liburu bati izenburu ematen diona: Archipielago de excepciones (2008)

    17

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    5. MONUMENTUAK ETA IRUDIAREN GARAIPENA

    Utopia hastapenen kaptazio eta hustuketa, airetiko bedirada totalak, estrategia militarrak hiriko egunerokotasunean, salbuespen espazioen hedapena... eta guzti guztiak kontsumaroko iruditeria eraikitzen duten argi itsutzaileen menpe, espektakularizazioarengaraipena.

    Irudia nagusitu da arkitekturaren azken garaiko ernaldioan, beste begirada mota batzuengainetik eta egoera hau, estatu eta erakunde aliatuek gauzatutako merkaturatzearekin estuki lotuta dago.

    Arkitekturako irudiak kontsumitzen ditugu, argazki arkitektonikoaren ugaritasunak eta hauen etengabeko ikuskizun bihurtzeak pausa kritikorik gabe uzten gaitu. Gaurkotasun gisa saltzen den irudien gaindosia; mozorroa, azala edo organorik gabeko gorputza garaikidetasun absolutu gisatzat defini daiteke, azken finean, eta Boris Groys-ek13 dion moduan, modernitatearen baldintzapean artelan bat ekoizteko eta publikora helarazteko bi modu bait daude: merkantzia gisa edo propaganda politikorako tresna gisa.

    Marka-produktu biurtutako arkitekturaren eta irudiaren arteko aliantza, XX. mendearen hasieran abiatu zen eta gaur egun, hiriak turismo-liburuxketan edo ongi-usteko ekitaldi politikoen azal gisa irudikatzen dira.

    Patrimonializazio-prozesuek, arkitektura turismo-industriarako kontsumo-produktu bilakatzen dute. Berlingo harresia horren adibide argia da. Oso urrun ez dagoen garai batean indarkeriaren eta heriotzaren eszenatokia izan zena, gaur egun, errealitaterik gabeko kontsumo elementu sinboliko gisa erakusten da. Elisabeth Roig-ek honela

    13 Boris Groys-ek e-flux aldizkariko 2009-ko lehen alean idatzitako Politics of Installation artikuloa.

    18

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    deskribatzen du The Walls of empire14 lanean:

    Gaur egun, Berlingo arkakuso-merkatuan, Spree ibaiaren ondoan, huskeria baten prezioan erakusten dira Ekialdeko Europako militarren intsigniak. Igitaiaz eta mailuaz lagundutako izar gorriak kapitalismo garaile baten garaikur gisa erakusten dira. Gainera, turistei harresi faltsu baten pusketak saltzen zaizkie posta-txarteletan, eta 1961etik 1989ra harresia zeharkatzeko ahaleginean hil ziren 80 pertsonak lore-apaingarriekin gogoratzen dira. Berliner Mauer eraikuntzatik iraunarazi den zati bat Gestaporen eraikin nagusiaren oinarrietatik geratzen denarekin batera dago, hurbiltasun arkitektonikoagatik nazismoa eta komunismoa bat eginda. Eta kalean soldadu iparramerikar baten argazki handi bat dago zintzilik, Checkpoint Charlie ospetsua irribarre zabal batekin argitzen, noski, turistari Berlingo mendebaldeko sektorerako ongietorria eginez....

    Monumentuak, nostalgia kolektiboa sortu eta errealitatea mozorrotzen duten artifizio historikoak eraikitzeko ahalmena dauka. Aurrekoa iruditan artxibatuta geratzen da, interpretazio-zentro errepikari eta ergeletan edo, kasurik onenean ere, azal-eraikin momifikatutan, hiri eta lurraldeen memoria erabat ordezkatu arte. Xavier Antich-ek (2013) dion moduan, prozesu honetan ez da ordea transizio traumatikorik suertatzen, soilik muturreko kapitalismoari bere makinaria isil eta eraginkorra lanean uztea nahikoa da.

    Eta sortzen diren espazio eta objektu berrien irudia postprodukzio laborategien emaitza bilakatzen da. Diztira eta efektu anitzez jositako kontsumo irudia. Hiria, marka biurtuta, fetitxe-merkantzia gisa saltzen da munduan zehar hirien enkante globalizatuaren ernaldioan.

    Hiriak eta lurraldeak kontsumo turistikoko marka bihurtzeko lehiatzen diren modu berean, oinordetutako euskarria argazkietan jaso daitekeen kontsumo-objektu

    14 Elisabeth Roig pentsalari eta ikerlaria da. Walls of Empire lanean, harresien kontzeptua lantzen du testuinguru poltiko eta sinbolikoa oinarri hartuta. Lan honen pasarte batzuk turismoak sortzen dituen harresiei dedikatzen die.

    19

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    bilakatzen da. Horrela, ondaretzat hartu dugun objektua hilik geratzen da, baltsamatuta, malenkonia sortzeko eta iraganeko memoria erabat gainbeheratzeko.

    Hortaz, turismoaren eta monumentuen premiaren artean, hiriak gerra-eszenatoki baten forma hartzen du. Turistek, soldadu gisa, hiriak zeharkatzen dituzte gune seguruetatik,beren argazki-kameren memoriarako irudi iragankorrak hartuz.

    Nola turismoa hala monumentalizazioa hiria kontrolatzeko tresna eraginkor bihurtzen dira eta arkitektura eta hiri praktika espazialak dominazio edota hegemonia horren menpe darraite erresistentzia minimoa jarriz.

    20

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    6. ARKITEKTURA EMANTZIPATU BATEN UTOPIA Euskal (h)irrien bila

    "As comienza el espacio, slamente con palabras, con signos trazados sobre la pgina blanca. Describir el espacio: nombrarlo, trazarlo, como los dibujantes de portulanos que saturaban las costas con nombres de puertos, nombres de cabos, nombres de caletas, hasta que la tierra slo se separaba del mar por una cinta de texto continua. El Alef, ese lugar borgesiano en que el mundo entero es simultneamente visible, acaso no es un alfabeto?" George Perec. Especies de espacios

    George Perec-ek (1974) proposatzen diguna -espazioa hitzen bitartez eratzea-, izan daiteke arkitektura praktikak emanzipatze bidean jartzeko lehen urrats bat. Hitzen bitartez espazioak pentsatzeko momentuak, une dialogiko bezala, partaidetza prozesuen deliberazio guneetan hartzen du forma.

    Igor Ahedo eta Pedro Ibarra-k (2007) dioten moduan, partaidetza eta deliberazio guneak ez dira politika sakon edo arinagoak erabakitzeko guneak soilik, boterea eraldatzeko tresna baizik. Halere, azken garaian politika modu eta eredu gehienen agendan dago partaidetza, eta ondorioz, forma neo-kontserbadoreenak ere hartu ditzake.

    Demokrazia parte hartzaile bezala izandatzen diren erakunde batzuk bultzaturiko prozesu askok, politika publikoen gaineko erabakien legitimazioa besterik ez dute izan helburu. Partaidetza, bere zentzu zabalean ulerturik, komunitate esperientzia berreskuratzeko ezinbesteko tresna biurtu beharko balu, espazio autonomo eta komunitate antolatuen sareak lirateke erakundeek indartu beharrekoak, esperientziak istituzionalizatzeko ilusioan eror ez daitezen. Gune ezberdin horien tarteko espazio eta momentuak dira, arkitekturak bere azken garaiko profesionalizazio zientifikatutik aldenduz, praktikaren emanzipazioa gauzatzeko duen aukera ezinbestekoa.

    21

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Jaques Rancier-ek (2008) deskribatzen duen bezela, emantzipazioak es du lekurik politika erreformisten bidetik. Emantzipazioak, praktikan galdutako erlazioaren reapropiazioa bilatu behar du:

    ...Y, de golpe, ha sido devuelta a la tensin originaria entre la lgica de esta interpretacin de la modernidad democrtica y la lgica de la emancipacin social. La actual desconexin entre la crtica del mercado, del espectculo, y toda intencin emancipadora es la forma ltima de una tensin que ha habitado el movimiento de la emancipacin social desde su origen.

    Rancier-ek emantzipazio kontzeptuaren bilakaera azaltzen du, lehen momentuan hartu zuen esanahitik -minorizatutako edo dominatutako egoera batetik irtetzea- gaur egun dituen ibilbide kontzeptualak azaltzerarte. Marx-ek azaldutako gizarte unitateen hausturatik, emantzipazioa, komunitateek galdutako ondasun baten reapropiazio global bezala ager daiteke soilik. Momentu hortatik aurrera, zientziaren promesak hartuko du alegiazko emantzipazioa baten irudia, sekula ailegatuko ez den askapenaren islada alegia.

    Zientziak askatze ilusioa sorrarazten du, baina, era berean, Bruno Latour-ek azpimarratzen duen moduan, modernitatea, politikoki arriskutsua den helburua da15. Progresoaren ilusioak zabaldutako ideien artean dago, gizakia, planeta kontrolatu eta egonkortzeko kapaza izango dela. Honekin bat, zientzia eta teknologia garapenek, emantzipazio eta antropozentrismoa sustatu dute. Gatazka edo egoera kritikoen aurreangaiak teknifikatu edo zientifikatzeak sortzen ditu fede berriak eta ondorioz, ageriko despolitizazio prozesuak.

    Ekologia "agenda politikoan" azaldu denetik, datuak eta kantitateak besterik ez dira "neurtzen". Argi dago gaurko politikak berdetu nahi direla baina ekologia datu

    15 Bruno Latour-ek, Txile-ko Valparaiso Festival puerto de ideas mintegira eginiko agerraldiaren ostean, Verdesso-Ecologa Poltica webgunean argitaratutako elkarrizketan hartutako hitzak dira. http://verdeseo.cl/2015/01/14/bruno-latour-la-modernidad-es-una-meta-politicamente-peligrosamodernity-is-politically-a-dangerous-goal/

    22

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    biurtzera bultzatu besterik ez dute egin.

    Arkitekturan, besteak beste, eraikin ekologikoak "datu-eraikin monitorizatu" biurtu dira.Ondorio garbia du ekologia-guztiak datu eta tekno-zientzia biurtzea; bere esanahia hustueta adituen esku uztea honen inguruko eztabaida-gidatua alegia. Era berean, agintari eta beraien aditu aliatuek bakarrik dute zilegitasuna datu errealak aztertu eta erabakiak hartzeko, azken momentuan, ilusiozko gizarte emantzipatu batekin partekatzeko: Opio berri baten sorrera.

    Erik Swyngedouw-k dio jasangarritasun bezala mozorrotutako planifikazio moduak direla herriaren opio berriak. La naturaleza no existe! La sostenibilidad como sntoma de una planificacin despolitizada 16izenburupean, naturaren fetitxizazio prozesua azaltzen du, fantasiaz eta desioz erakutsi zaigun natura kontsumorako baliabide bezala, eta aldi berean, natura ordenatu eta orekatu baten ilusioa salduz. Gatazka ekologikoa estaltzera datorren estrategia dela dio Swyngedouw-k bere lanean, eta ondorioz Naturaren kontzeptua bera gaitzestea proposatzen du. Beste alde batetik, kapitalismoaren menpe diren estaduen politikak, errealitatea ulertzeko gaitasunik gabe, gatazka ekologikoak, gizakiaren jarraipenerako mehatxu diren mezua zabaltzen dute. Oraindik ere, kapitalarenmenpeko demokraziek diote, zientzia eta garapena izango direla gizakiaren salbazio.

    Naturaren inguruko diskursoak, jasangarritasuna eta arazoen teknifikazioak dira opio berriak, despolitizazio dispositibo eraginkor ezinhobeak. Ekologiaren eskala guztiak (arkitekturan bezala) mahai gainean jartzean, zientzia eta datu hutsaletatik haratago dauden "pentsamendu -produkzio" berriak agertzen dira benetako eztabaida sustatu ahalizateko. Ordurarte, arkitektura eta ekologia zientzia laborategi itxitan soilik ernalduko dira. Onartua dago -datuzaleen artean ere- eraikuntza dela, giza aktibate bezala, energia eta baliabide gehien ustiatzen dituena. Arkitektura, planifikazio, kontrol eta arau

    16 Madril-go Arkitektura Eskolako (ETSAM), Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Sailak argitaratzen duen Uban aldizkariko 2011-ko lehen alean argitaratu zen Erik Swyngedouw-en artikuloa. Nature does not exist! Sustainability as Sympton of a Depoliticized Planning

    23

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    geometrikoen kontrol ariketen zurrunbiloan sartuta jarraizten duen bitartean, botereek objektu eraginkor bezala erabiliko dute, istituzio disziplinarioek arautzen dituzten burokrazia modu guztiei men eginez.

    Bestalde, jasangarritasuna eta ekologia izan ziren modu berean, orain, parte hartzea biurtu daiteke bizi dugun mende haserako opio berria. Emantzipazio zabal baten eremu bezala uler daitekeena, era berean despolitizatu daiteke merkatu-hiriaren kaptazio makinarien bitartez. Positibismo berriek partaidetzaren mozorroa erraz jantziko dute.

    Hala ere, Ramn Fernndez Durn-ek (2011) zioen moduan, kapitalismo globalaren kiebra ate joka dugu. Zibilizazio industrialaren kolapsoa 2030 urterako dago aurrikusia mugimendu ekologisten arabera. Atzerabiderik gabeko eszenarioak, erragai fosilen gainbeheraren aitortzak kapitalismo globalizatuaren lehertzea ekarriko du. Ondoriak progresiboki nabariko dira bizi ditugun espazio eta egunerkotasunean. Emantzipazio perspektibak aldarrikatzen zituen Durn-ek energia kontsumo ahalmenaren gainbehera progresiboa datorren bitartean. Politika-fikzio ariketa dirudienak, epe ertain batetan irudierreal eta gordin baten gorputza hartuko du eta ziurgabetasuna izango da nagusi. Gauzen eta espazioen finkotasun ezak, ziurgabetasun eta moldakortasunak dekonstrukzioaren berrikuspen sakon batetik azterturiko lanketa izan dezake bide-lagun:

    80 hamarkadan Jacques Derridak garatutako dekonstrukzio kontzeptuak harrera zabala izan zuen garaiko arkitekto ezberdinen artean. Derridak batez ere, Peter Eisenman-ekin egin zituen elkarlan saiakerak. Hala ere, elakarlan hura ezerezean geratu zen arkitektoaren formalismo beharragatik. Jaques derridak berak, azkenean Eisenmani idatzitako gutunak agerian utzi zuen arkitekturaren formalismotik haratago Eisenmanek ez zuela interes nabaririk dekonstrukzioaren benetako oinarrian, hots, arkitekturaren potentzia politikoan.17

    17 The Mit Press-ek argitaratua, Assemblage aldizkariaren 12 alean idatzi zuen Jacques Derridak A Letter to Peter Eisenman

    24

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Halere, Derrida (1999), beharbada baikorregia izan zen arkitekturari ezartzen zion rolaren inguruan:

    Si el movimiento moderno se distingue por el esfuerzo para conseguir el control absoluto, el movimiento posmoderno podra ser la realizacin o la experiencia de su final, el fin del proyecto de dominacin. Entonces el movimiento posmoderno podra desarrollar una nueva relacin con lo divino, que ya no se manifestara en las formas tradicionales de las deidades griegas, cristianas u otras, sino que indicara an las condiciones para el pensamiento arquitectnico. Quiz el pensamiento arquitectnico no exista;pero si tuviera que haber uno, slo se podra expresar con las dimensiones de lo elevado, lo supremo y losublime. Vista as, la arquitectura no es una cuestin de espacio, sino una experiencia de lo supremo que no sera superior sino, en cierto modo, ms antigua que el espacio y, por tanto, es una espacializacin del tiempo.

    Derridak arkitekturari eskeintzen dion sublimotasun gaitasuna inoiz gauzatu den kezka agerian utzi daiteke. Esfera artistikoan murgildutako abanguardiek, objetuen eta errepresentazio hutsen mundutik eta esposizio kontzeptutik ihes egiteko -garaiko burgesiaren merkatu eta produkzio formetatik emanzipatzeko intentzioz- sublimotasunaerabili zuten. Arkitekturak ez digu erakutsi ordea dimentsio horietan mugitu izan denik, errepresentazioa eta etengabeko esposizioa bait dira bere tresnak behin eta berriz.

    Dekonstrukzioaren ibilbideak, etengabeko berpentsatze bat eskatuko luke, antagonismoen irrepresentazio eutsiezin baten moduan, hiria edota demokrazia, beti ailegatuko den zera izango dela onartzea. Horretarako partaidetza mekanismo edo esperientziek erakusten dizkiguten formulazioak dira indartu beharrekoak, ez istituzioen estetizazio parte hartzaileak.

    Dekonstrukzioaren dimentsio politikoa, Chantal Mouffe-k aldarrikatzen duen agonismo-arekin du lotura nabarmena. Mouffe-ek 1992an antolatutako mintegian18, Derrida,

    18 Mouffe, Chantal (1996). Deconstruction and pragmatism. New York: Routledge. Liburuaren konposatzeko materialen jatorria, 1993an Paris-ko Collge International de Philosophie -n, Mouffe-k antolatutako mintegian dago.

    25

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Laclau Rorty eta Critchley elkartu zituen dekonstrukzio eta pragmatismotaz aritzeko. Mouffe-k (1996), mintegiaren jasoketa bezala argitaratu liburuan idazten duen sarreran egiten ditu lehen loturak:

    Cuando aceptamos que todo consenso existe como un resultado temporario de una hegemona provisional, como estabilizacin del poder, y que siempre implica alguna forma de exclusin, podemos empezar a considerar la poltica democrtica en una forma diferente. Una perspectiva democrtica que, gracias a las percepciones de la deconstruccin, es capaz de conocer la real naturaleza de las fronteras y reconocer las formas de exclusin que esconden, en vez de tratar de disfrazarlas bajo el velo de la racionalidad o la moral, nos puede ayudar a pelear contra los peligros de la complacencia.

    Dekonstrukzioaren bideak ez du aldez aurretik marraztutako plangintzarik, sasiz beteriko larre ireki bat besterik ez da. Arkitektura eta politikaren arteko lotura berpentsatzea zelai horiek zapaltzen hastetik etorriko da. Zapaltzen hasi behar dira muga finkorik gabeko zelaiak, ikusi ahal diren sasiak atrezzo bat besterik ez direla frogatzeko.

    Txikitasun berrien sorreratik, arkitekturek ez lituzkete diztirak sortuko, ipurtargiek erakusten dituzten erresistentzia irudi txiki baino eraginkorrek eragiten duten bezela, argi puntu sare eta mapa moldakor bat, besterik ez, sasiak kixkalita, berriz ere agertuko diren argi intermitente emantzipatuak. (Huberman, 2009)

    Mumfordek aldarrikatu zuen hiriaren ber-asmakizun guztiek utopia baten eraketa zutela bere lehen urrats bezala. Idealizazio mailara iristen denean ordea, liturgia baten antzekotasuna hartzen duenean, hiriaren eta lurraldearen baloreak erlijioen antzeko idealizaziotik osatzen dira eta azken hauen kasuan, ezinezko izango diren baloreen eraikuntzak eta dominazioa formak agertzen dira. Azken finean, botere praktikan oinarritzen diren estrategiak besterik ez bait dira.

    26

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Utopia beraz, idealizazio eta etika harrapaezinen eraikuntza bat baino, arkitektura berri baten lehen urrats biur daiteke, hain zuzen, nostalgiarik gabe begiratuko genukeen larre horren barne eman beharreko lehen urratsa, arkiteturaren emanzipazioruntz bideratuko duen tresna, ibilbide ezberdin asko irekiko dituen toki agonistiko bat. Ba al du formarik erresistentziaren arkitekturak? Beharbada arkitektura emantzipatu errealak ez luke forma finkorik aldarrikatuko, alderantziz, kaptatzeko ezina izango den arkitektura politikoa, proposamen iheskor zein moldakor, mugikor edota suntsitzaile bat, besterik ez.

    Bernard Tschumi arkitektoak, 1976 eta 1977 urteen artean gartu zuen Advertisements for Architecture lanean, espazio errealen esperientzia eta definizio analitikoaren artean dauden distantziak landu zituen. Konfrontazio honen lanketak utzitako mezuen artean adierazgarria da Common Ground izenburupean argitaratutakoa:

    Architecture is not about the conditions of design but about the design of conditions.

    27

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    7. EUSKAL (h)IRRItatik

    Ciudad incivil, urbanidad suburbanizada tanto como sobreurbanizada, henos aqu penetrando en otro mundo que ya no tendr ciudades que podamos discernir sino otras conurbaciones, otras configuraciones, otros lugares simplemente, otras formas de tener lugar. Por haber mirado demasiado a la ciudad en el horizonte como el esquema puro, como el monograma de la civilizacin, la perdimos de vista, o bien la imagen de volvi oscura, confusa, nublosa, obstruida u obliterada. Ya no inteentemos ver: escuchemos losrumores inauditos de la ciudad incivil, a lo lejos, muy cerca. Jean Luc Nancy. La ciudad a lo lejos.

    Jean Luc Nancy-k (2011) deskribatzen digu, maisuki, metropoli, konurbazio eta hiri generikoaren irudi ezegonkorra, ihesi doan espazio eta denbora, gehiegi begiratu eta adoratzeagatik desagertu zaigun hori, Euskal Hiria nostalgiaren parke tematiko bezala irudikatu lezakeena.

    Lvi Strauss-ek (1962) erakutsi bezala, basa-komunitateek19 lurraldearekin bat, esperientzia eta afektoa eraikitzeko erabiltzen zituzten mekanismoek ez zuten etekin asmorik ez eta nostalgia zantzurik. Baina hortan sakondu baino lehen, euskal lurraldeetan izan ziren lehen apropiazio esperientziak gogora ekarriz, lehen baserrien kokapenek hartu zituzten izenen erlazio toponimikoa azpimarratu beharko genuke. Caro Baroja-k (1974) idatzita utzi zituen testuetan aurkituko ditugu nola paisaiaren ezaugarriek izendatu zituzten lehen bizitzak lurraldean eta nola, ordainetan, lehen bizitzakomunitate multzook eman zioten paisaiari unitate espazial, neurri eta esperientzia batenmemoria.

    Lurralde fisikoari gainjartzen zaion memoria toponimiko bat dago Euskal lurraldeetan hedatuta. Pertenentzia, esperientzia eta izendatzeak sortu dituen oinordetza inmateriala. Caro Barojak zion moduan, aurreko garai batetan, baserria zen paisaia unitatea, neurri geografiko eta soziala. Euskarazko (h)iri hitzaren jatorria ere baserri multzoetatik ez ote 19 Comunidad Salvaje euskaratzeko aukeratutako hitz jokoa da Basa-komunitatea.

    28

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    datorren idazten dute ikerlari batek baino gehiagok. Atera kontuak.

    Erreferentzia honek ez du garai baten nostalgia aldarrikatzen, alderantziz, egungo kondizioen berasmatze eta diseinu partekatu bat baizik. Ez da ispilu, eredu soilik. Baina jakintza hauen balioak berpentsa arazi litzake eredu berri askoren ibilbideak, zientzia berrien, berrikuntza sozialen eta bestelako parafernalia ilusio faltsifikatuetatik aldenduta, benetako erlazioak eraikiz bizi ditugun espazio fisiko eta inmaterialekiko.

    Lvi Strauss-en azterketa-lanera bueltatuz, Euskal lurralde sare toponimikoarekin antzekotasunik aurki dezakegu. Basa-komunitateek beraien lurralde eremuarekin loturak eraikitzeko mugarri eta totemak erabiltzen zituzten. Toponimoek bezala, bizitzak medioarekin erlazionatzeko dispositibo afektiboak dira totemak paisaian ezartzen dituzten eten-gun eta berezitasunei esker. Akzio mota hau, Lvi-Strauss-ek, bricoleur metodo bezala izendatu zuen, hau da, etekin helbururik ez duen akzioa. Paisaiaren markak eta bricoleur moduak zientzia kartesiano -zibilizatu- eta razioanaletik alderatzen dira. Ez dute esperientzia eguneroko bizitzetatik aldentzen, alderantziz, paretarik gabeko laborategi irekiak dira, lurralde-proiektoak soilik elite teknokratikoen esku egotetik etengabeko komunitate esperientzien parte hartze prozesuen gunetara eramango dituztenak. Hor da Euskal (H)irriaren erronka, euskal hiri edo herri izatetik, hots, efektuen paisaia diztiratsu eta nostalgiko izatetik, afektu partekatuen (h)irri paisai-sare biurtzea alegia.Arkitekturak eta hiri-lurralde produkzioak benetako askatze edota emantzipazio baten beharraz arduratuta, urgentziazko nostalgien dekonstrukzioa martxan jarri beharko litzake, inguruarekin identifikatzen gaituen irakurketak fikzioz eraikitako forma asko baitditu. Orainak biharko memoria moldakor bat eraiki nahi badu, iruditeri nostalgikoek neokonserbazionismo kutsuz kontaminatzen du eta honelakotan, ondarea, fikzioa bezala agertzen da. Baita ere, herritar edota hiritar izatearen konplexuen terapia baten beharra somatu daiteke. Honekin batera ailegatu den eta azken esloganek saldu duten

    29

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Ciudadanismo-ak jarri ote gaitu Euskal Hiria-ren bidean?

    Nola itzuli genezake ciudadano terminoa euskaraz -kontzeptu honetan sinesten badugu-? Euskaraz hiritar, hirikoa dena da, baina biztanleak, lurralde batetan bizi diren subjektuak, Herritar terminoarekin definitzen ba dira? Horra hor, Jule Goikoetxeak20 Berria-ko zutabean idatzitakoa:

    Hiritarkeriak obedientzia ilustratua aldarrikatzen du, partikulartasunez garbitutako (ez klaserik ez generorik ez naziorik ez emoziorik) espazio publiko unibertsalak izan daitezela geure hiriak (Bilbolandia-Singapur eredu), eta titirik, odolik, usainik eta azalik gabekoak geure hiritarrak (Urkullu eredu). Aldiz, espazio pribatuan piztiarena egiten jarrai dezakegu, bortxatu, umiliatu, eta baita ere, egoskor jarrita, euskaldun eta pobre izaten jarraitu.

    Goikoetxeak dion bezala, Hiritarkeriak liberalismo ilustratuaren ongi-ustezko eslogan berri zein eraginkorra da lurralde eta hiriaren irakurketa patriarkal eta narkotizatua praktikatzen jarraitzeko. Euskal lurraldea Hiritartzearen (metroplizatzearen) zentzu eta zantzuak ikusirik, berdintasun lausotu baten ilusio idealizatua, gainetik dijoan, ziztu bizian doan, garapen post-kapitalistaren plataforma biurtzen da.

    Ilusioak ordea ez du utopiarekin bat egiten. Ilusioak itsutzen gaitu, Utopiak indartzen, Utopiak pasioarekin bait dauka harreman zuzena. Ustez, Atxagaren Utopiak, Euskal Hiriak, ez du metropoli generiko batekin inongo erlaziorik, ez bere nahian, Hiria esateakez bait dauka inondik inora metropoliak duen konnotazioarik, alderantziz, Atxaga-ren hiriak kultura, praktika soziala eta politikarekin du harreman zuzena, nahiz eta hauek, jatorrian herritarrek sortuak izan. Honexegatik, Euskal Hiri, Euskal Herri edota Euskal Metropoli deituta ere, oinarrian Euskal (H)irri asmatua dago guztien oinarrian. Lewis

    20 Jule Goikoetxea EHU-ko irakasleak, Berria egunkarian idazten duen arkupean zutabean, Hiritarkeria izenburupean egin zuen lelo berriaren inguruko hasunarketa kritikoa.

    30

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    Mumford-en derrigorrezko Utopia bezala, komunitate esperientzia aberastera datorren amets bat: Euskal (H)irri Asmatuak.

    Metropoliaren argi itsutzaileetatik urrun, eten eta dibertsitatez beteriko lurralde zati bezala, Euskal (H)irriek bestelako politika praktikak beharko lituzkete. Euskal (H)irrietan, berriz ere ipurtargiek argituko dituzte erresistentzia espazio txiki sare amaigabeak, komunitateak alegia, Didi Hberman-ek (2009) maisuki deskribatu bezala:

    No vivimos en un mundo, sino entre dos mundos al menos. El primero est inundado de luz, el segundo surcado de resplandores. (...) Polvo sobre la vista que viene a unirse a la gloria eficaz del reino: no nos pide ms que una sola cosa, aclamar unnimemente. Pero por los mrgenes, es decir, por un territorio infinitamente ms extenso, caminan innumerables pueblos sobre los cuales sabemos demasiado poco y para los cuales, por tanto, parece cada vez ms necesario una contra-informacin. Pueblos-lucirnaga cuando se retiran en la noche, buscan como pueden su libertad de movimientos, huyen de los reflectores del reino, hacen lo imposible para afirmar sus deseos, emitir sus propios resplandores y dirigrilos a otros.

    Ohar bezala, komunitatearen idealizazioaz luze idatzi daiteke Nancy (2014), Blanchot (1983) eta Agamben (1996) autoreek sorturiko ezintasunaren inguruko narratibak bisitatuz, baina batez ere, militantzia estetizatuetatik ihes, Tafuri-k irudikatzen duen superegiturak ezin du David Harvey-k ohartarazitako Komunitate-tranpan erori, hau da, deliberazio edota espazio autonomoek diferentzien aitortza izan behar dute haseratikkontuan. Antagonismoak eratzen dituen tarteko espazioak dira orain arkitekturatik landu beharrekoak, ez hainbeste formalizazio hutsetik baizik eta kondizioen diseinu irekien inguruko azterketa partekatua saiatuz.

    Eta irudi-sare berrie honek komunitate forma plurala hartzen duen momentuan, orduan,berriz ere, Euskal (H)irriak etengabeko dekonstrukzio bidean jarriko dira. Azken finean, Derridak dion bezala, arkitektura erreala komunitatearen beharrak barneratzen direnean

    31

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    azalduko baita:

    "Una comunidad debe asumir la promesa y empearse hasta lograr un pensamiento arquitectnico. Se dibuja una relacin nueva entre lo singular y lo mltiple, entre el original y la copia. Pensemos, por ejemplo, en China y en Japn donde los templos se construyen con madera, y se ven renovados por completo peridicamente sin que la originalidad se pierda, ya que no se mantiene por su corporeidad sensible sino por algo muy diferente. Esto tambin es Babel: la multiplicidad de las relaciones con el hecho arquitectnico entre una cultura y otra. Saber que hay lugar para una promesa, aunque luego no surja en su forma visible. Lugares en los que el deseo pueda reconocerse a s mismo, en los cuales pueda habitar."21

    Hor agertzen da, gorputzek berez beharrezkoa duten luxua, komunitatea eta lurraldearen arteko momentu konplexuan. Luxua ez bait da kontsumo edo gaitasun ahalmen bat, ezinbesteko giza esperientzia eta bidai bat baizik. Arkitektura emantzipatu batek sor ditzakeen (H)irri berrien etengabeko bidaiaren adibide bat besterik ez.

    21 Domus aldizkariko 671 alean (pp. 16-24), 1986-ko otsailan Eva Meyer-ek Jacques Derrida-ri eginiko elkarrizketa argitaratu zen Architetture ove il desidero pu abitare

    32

  • Gora Euskal (H)irria Asmatuta!Ibon Salaberria

    BIBLIOGRAFIA:

    _Agamben, Giorgio (2005). Estado de Excepcin. Buenos Aires: Adriana Hidalgo_Agamben, Giorgio (1996). La comunit que viene. Torino: Giulio Einaudi_Ahedo, Igor eta Ibarra, Pedro (2007). Democracia Participativa y Desarrollo Humano. Madril: Dykinson_Aug, Marc (1992). Non-lieux. Introduction une anthropologie de la surmodernit. Paris: Edition du Seuil._Antich, Xavier (2013). La Ciutat del Dissens. Espai com i pluralitat. Barcelona: CCCB_Bauman, Zygmunt (2000). Liquid Modernity. Cambridge: Polity Press with Blackwell Publishing._Bauman, Zygmunt (2008). Archipilago de excepciones. Madrid, Barcelona: Katz, CCCB_Blanchot, Maurice (1983). La communaut inavouable. Paris: Les ditions de Minuit_Cacciari, Massimo (2004). La citt. Rmini: Pazzini Stampadore Editore_Caro Baroja, Julio (1974). De la vida rural vasca. Donostia: Txertoa_Cavarero, Adriana (2014). Inclinazioni. Critica della rettitudine. Milano: Raffaello Cortina_Colomina, Beatriz (2010). With or Without You: The Gosts of Modern Architecture. New York: MOMA._Derrida, Jacques (1999). No escribo sin luz artificial. Valladolid: Cuatro ediciones_Daz Cuys, Jos (2008). Visiones areas: Robertson, fantasmagorero y aeronauta. Acto: Revista de pensamiento artstico contemporneo. Nmero 4, pp 84-123._Didi-Huberman, Georges (2009). Survivance des lucioles. Paris: Les ditions de Minuit_Fernndez Durn, Ramn (2011). La Quiebra del Capitalismo Global: 2000-2030. Libros en accin, Virus eta Baladare._Foucault, Michel (1975). Surveiller et punir. Paris: Gallimard_Garnier, Jean Pierre (2006). Contra los territorios del poder. Barcelona: Virus_Koolhaas, Rem (1995). The Generic City: S,M,L,XL. New York: The Monacelli Press._Lambert, Lopold (2012). Weaponized Architecture. The Impossibility of Innocence. Barcelona: Dpr_Lvi-Strauss, Claude (1962). La pense sauvage. Paris: Librairie Plon_Montoia, Xabier (2006). Euskal Hiria Sutan. Donostia: Elkar_Mouffe, Chantal (comp.) (1996). Deconstruction and pragmatism. New York: Routledge_Mumford, Lewis (1922). The Story of Utopias. New York: Boni and Liveright._Mux, Zaida. Montaner, J. Maria (2011). Arquitectura y Poltica. Barcelona: GG._Nancy, Jean Luc (2011). La Ville au Loin. Paris: La Phocide_Nancy, Jean Luc (2014). La communaut dsavoue. Paris: Galile_Perec, George (1974). Espces d'espaces. Paris: ditions Galile_Ranciere, Jaques (2008). Le spectateur mancip. Paris: La Fabrique ditions_Roig, Elisabeth (2006). The Walls of the Empire. Estud. filos. prct. hist. ideas[online].n.8, pp. 127-135. _Soja, Edward W. (2000). Postmetropolis. Los Angeles: Blackwell publishing_Tafuri, Manfredo. Cacciari, Massimo. Dal Co, Francesco (1972). De la vanguardia a la Metropoli. Crtica radical a la arquitectura. Barcelona: GG._Winner, Langdon (1986). Do artifacts have politics? in The Whale and The Reactor: A Search for Limits in an Age of High Technology. Chicago: University of Chicago Press.

    33