Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14....

57
Deustuko Unibertsitatea Giza Eskubideen Institutua Rafael Ajangiz Iñaki Bárcena Euskal Herriko Gizarte Mugimenduak Giza eskubideak

Transcript of Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14....

Page 1: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Giza Eskubideei BuruzkoDeustu Koadernoak, 14. zk.

Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dutesistema politikoetara. Betiko interes taldeekin eta alderdei politikoekinlehian, batzuetan alderdi politiko berriak edota hauteskundeetakoalternatiba berriak osatuz (berdeak, feministak, zerrendaalternatiboak, ...) edo ez, beren gaiak eta agendak politikarien etaerakundeen mahai gainean lehen mailan egotea lortu dute.Euskal Herriari dagokionez, zehazki, eragin batzuk nabarmenak dira:euskal lurra nuklearizatzeko politiken porrota, politikarien etakomunikabideen agendetan genero kuestioak etengabe azaltzea, edotaderrigorrezko soldadutza ezabatzea. Beste ondorio batzuk zailagoak dirahautematen: balioen eta jarreren aldaketa, sozialki eta politikoko gaituzjoateko prozesuak, ekintza kolektiboetarako modu berriak, diskurtso etapentsaera berriak. Ildo honetatik dabil eskutartean daukazuen idazki hau.

Rafael Ajangiz 1984. urtean Pedagogia ikasketak burutu ondoren, bilbotarhonek ongizate zerbitzu batean aritzearekin batera mugimenduantimilitaristan buru belarri eman zuen hainbat urte. nazioarteko ordezkaribihurtuz. 1996. urtetik EHUko Zientzia Politikoaren Saileko irakaslea da etasoldadutza desagertzean mugimendu pazifistak izan duen eraginari buruzidatzi du tesi doktorala. Artikulu asko argitaratu ditu gizarte mugimenduezeta bereziki bake mugimenduaz, besteak beste Objetores, insumisos: lajuventud vasca ante la mili y el ejército (1991), La insumisión, un singularciclo histórico de desobediencia civil (1998), eta Política militar ymovimientos sociales: el fin de la mili en Europa (2001) liburuak ditu aipagai.Iñaki Bárcena Zuzenbidean litzenziatua, 1984. urtetik EHUn irakasleeta ikerlari moduan dihardu, Zuzenbide Publikoan hasieran eta geroZientzia Politikako Sailean. 1990an bere tesi doktorala irakurri zuenEuropako desarme nuklearraren aldeko mugimenduaz. Ordurakomugimendu antimilitaristan eta ekologistan murgilduta zebilenezgizarte mugimenduak beraz alde akademiko zein aktibistatik ezagutuditu. 1995 eta 1996 urteetan Bruselako Ingurugirorako BulegoEuroparren Estatu Espainarreko talde ekologisten ordezkaria izan zeneta bere idazkien artean Nacionalismo y Ecología. Un conceptopolémico (1998) eta Bilbo nora zoaz. Reflexiones para un AtlasMedioambiental del Bilbao Metropolitano (2000) topa daitezke.

DeustukoUnibertsitatea

• • • • • • • •

Giza EskubideenInstitutua

Eusk

al H

erri

ko G

izar

te M

ug

imen

du

ak /

Rafa

el A

jang

iz e

Iñak

i Bár

cena

DeustukoUnibertsitatea

• • • • • • • • 14

Rafael AjangizIñaki Bárcena

Euskal Herriko Gizarte Mugimenduak

Giz

aes

kubi

deak

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTESEGURANTZA SAILA

DEPARTAMENTO DE JUSTICIA, EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

Cub. CD Der. Hum. n. 14 (5mm) 23/4/08 15:36 Página 1

Page 2: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema
Page 3: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak

Page 4: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema
Page 5: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Giza Eskubideei BuruzkoDeustu Koadernoak

14. zenb.

Euskal HerrikoGizarte Mugimenduak

Rafael Ajangiz

Iñaki Bárcena

BilbaoDeustuko Unibertsitatea2001

Page 6: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Este texto es fruto de la investigación desarrollada en elmarco del proyecto «La incorporación de la noción de de-sarrollo sostenible en el sistema de las Naciones Unidas y enel Derecho Internacional», con financiación de la Secretaríade Estado de Universidades, Investigación y Desarrollo, den-tro del Programa Sectorial de Promoción General del Cono-cimiento (Proyecto n.º PB96-0980).

Erredakzio Kontseilua:Jaime OraáXabier EtxeberriaFelipe GómezEduardo Ruiz Vieytez

Argitalpen hau, zatiz edo osorik, azalaren diseinua barrudagoela, ezin kopia daiteke, ez eta bildu edo igorri inola ere,dela elektrikaz, dela kimikaz, dela mekanikaz, dela optikaz,dela grabazioz, dela fotokopiaz, baldin eta lehendaurrezargitaratzailearen baimenik ez badu.

Argitalpen hau paper ekologikoan inprimaturik dago.

© Deustuko UnibertsitateaPosta Kutxa 1 - 48080 Bilbo

ISBN: 978-84-9830-564-7

Page 7: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Aurkibidea

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

Gizarte mugimenduen azterketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

Euskal Herriaren gizarte errealitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

Euskararen eta euskal kulturaren aldeko mugimendua. . . . . . . . . . . . . . . . 21

Emakumeen mugimendua. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25

Mugimendu antinuklearra eta ekologista . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 29

Bakearen aldeko mugimendua eta mugimendu antimilitarista . . . . . . . . . . 36

Solidaritate mugimendua. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44

Azken gogoeta: gizarte mugimendu berriek Euskal Herrian bultzatu dituzten aldaketen inguruan. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 47

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 8: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 9: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Sarrera

Zein dira gizarte mugimenduak? Edota hobeto esanda, zer dira gi-zarte mugimenduak? Behar-beharrezkoa da Euskal Herriko gizarte mu-gimenduei buruz idazten hasi aurretik galdera horri erantzutea, azter-gaiaren definizioak baldintzatuko baitu gure azterketaren azkenemaitza. Gizarte mugimendu garaikideez arituko gara, hau da, azkenhogeita hamar edo berrogei urteotan gure industriondoko gizarteetangertatu den gizarte mobilizazio multzo horretaz. Baina, zer dela etahautaketa hori? Ez ote gara hemen aipagai ditugunak adina garrantzi-tsuak edota garrantzitsuagoak diren beste batzuk baztertzen arituko?

Industriondoko gizarteak XX. mendearen bigarren erdialdean biziizan dituen modernizazio prozesuek egiturazko tirabira garrantzitsuakekarri dituzte berekin, eta tirabira horiek agerian utzi dituzte gizarte sis-temaren mugak eta gizadiak bizirik irauteko dituen baldintzak. Biosfe-rari egindako kalteak, gerrek eta gatazka armatuek, era guztietakodesberdintasun sozialek gure munduan nagusitu den gehiegizko mer-kantilizazioan dituzte sustraiak. Pertsonek eta giza taldeek, beren bizi-tzeko modua, beren nortasuna eta beren etorkizunerako egitasmoakarriskuan jartzen dituzten abiadura biziko aldaketei aurre egin behardiete. Mobilizatzeko arrazoi asko dago. Zorionez, zaharberritze horrekberak gizon-emakumeen mobilizatzeko ahalbideak eta ahalmenak ho-betu ditu, gazteenak batez ere. Horregatik sortu dira gizarte mugimen-du berriak, eta beraiekin batera, dugun errealitateaz beste errealitatebatzuk planteatzen dituzten ideia eta ekintza politikoak, sozialak etakulturalak.

Definizio asko proposatu dira gizarte mugimenduak eta bestelakoerakunde eta aktore politikoak argi eta garbi bereizi nahirik. Definizio

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 10: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

orokor eta estentsibo baten arabera, esate baterako, nahikoa litzatekegatazka sozial edo politiko batean jarduera zehatz bat izatea, askotari-ko aktoreek modu informalean sarean elkar eragitea eta nortasun ko-lektibo amankomun bat izatea (Diani, 1992). Zehatzagoa litzateke bes-te bat, gizarte mugimendu bat gizartearen oinarrizko aldaketa bateragin, eragotzi edota ezabatu nahi duen eragile kolektibo mobiliza-tzaile gisa definitzen duena, horretarako halako jarraikortasunez joka-tuz, integrazio sinboliko handia eta rolen zehaztasun maila txikia iza-nik, eta ekintza eta organizazio-modu aldakorrak erabiliz (Raschke,1994). Eta azkenik, zehaztasun gehiago emanez, esan genezake, agin-tari politikoekiko, eliteekiko eta aurkariekiko elkarrekintza jarraitu etagehienetan gatazkatsu batean —eta nortasun kolektibo bat amanko-munean izanik— publikoki, boterearen erabilera edo banaketa intereskolektiboen alde eraldatzea eskatzen duten banakoen, taldeen edotaorganizazioen arteko elkarreragite informalen sare bat dela (Ibarra etaLetamendia, 2000).

Norbaitek pentsa lezake definizio hauek abstraktu samarrak direla,baina gehiago zehaztea murrizgarriagoa litzateke, eta gauza asko gel-dituko lirateke kanpoan. Gizarte mugimendu hauei buruzko lehen az-terketak eta analisiak askoz kategorikoagoak ziren eta gizarte mugi-mendu hauen berritasuna nabarmentzen zuten mugimendu zaharrenaldean, langile mugimenduari dagokionez batik bat: organizatzeko etajarduteko modu berriak, ideia-multzo berriak… Hala ere, denborareneta gizarte mugimendu hauek errealitate beti berdinak ez direla egiaz-tatzearen poderioz, hasierako ondorio haiek zehaztuz joan dira. Anto-latzeko moduak erabat horizontalak eta demokratikoak izan daitezke,baina beste ohiko erakunde sozial eta politikoen oso antzekoak ereizan daitezke. Ekintza zuzen ez-biolentoa eta desobedientzia zibila era-bil ditzakete, baina interes-talde arruntenak ohi duten bezala korridore-etako edota bulegoetako azpilana ere egin dezakete. Nortasun edotabizimodu jakin baten aldeko eskari espresiboak plantea ditzakete, bai-na baita eskari instrumentalak ere, aldaketa soziala eta politikoa, go-bernuaren ekintza eta politika publikoak helburu izanik. Eta gehienetanberen ideiak edo programak askatzaileak baldin badira ere, gerta lite-keena da horrelako mugimendu batek aldaketa politikoari, sozialariedota kulturalari aurre egitea, mugimendu tradizionalistak edo neofa-xistak kasu. Edota kontramugimendu bat izatea ere, hau da, beste mu-gimendu baten aurka abian jartzen den mugimendu bat, emakumeenmugimenduak planteatzen duen aukera askatasunaren kontra sortuta-ko abortoaren aurkako mugimendua, adibidez. Eta kontua are kon-plexuagoa izan daiteke, aldagai horiek guztiak maila eta gradiente des-berdinetan nahasten baldin badira. Azken batean, aniztasun eta

10 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 11: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

pluraltasun horrek gizarte mugimendu zaharren eta berrien arteko al-deak ezabatzen ditu eta zailagoa egiten du beste ohiko eragile politikobatzuetatik bereiztea, alderdi politikoetatik eta interes taldeetatik, esatebaterako. Eta alde on bat du: ekintza kolektiboa den oro aztertzeko es-parru bakarra finkatzea ahalbidetzen du.

Nolanahi dela ere, ondorio gisa esan genezake, gizarte mugimendubatez ari garenean, (a) gizarte sareak ditugula aipagai, (b) eduki edotaesanahi kultural, sozial eta politiko alternatiboa proposatzen dutenak,(c) ezaugarri instituzionalak eta anti-instituzionalak amankomunean di-tuztenak, eta (d) tokiz eta denboraz oso aldakorrak direnak. Gizartemugimenduak, beste edozein gizarte errealitateren antzera denborarenpoderioz aldatu, garatu eta itxuraldatu egiten dira; gizakien antzera,jaio, hazi, ahuldu eta hil egiten dira, baina, oro har, gure artean behinbetiko errotu dira. Beren izaera protestatzaile, gatazkatsu eta errebindi-katzailea, eta gizarte eta gizadi gisa eratzen gaituen bizitza kulturalean,sozialean eta politikoan beste jokabide eta estilo batzuekin parte har-tzeko borondatea dira, beren aniztasuna gorabehera, ondoen defini-tzen dituzten ezaugarriak. Beren politika egiteko modua, batzuek con-tentious politics esaten diotena, beste era batekoa da, baina nolanahiere, alderdi politikoek nahiz bestelako aktore politikoek duten politikaegiteko modua bezain legezkoa. Legezkoagoa, agian, demokrazia par-te-hartzailearen bidez demokrazia ordezkatzailea sakontzen duelako.

Gizarte mugimenduen azterketa

XIX. mendean erabili zen lehendabiziko aldiz gizarte mugimenduhitza langile mugimenduaz aritzeko. Mugimendu haren gorakada zelaeta, garai hartan hastapenetan zegoen soziologia eskola (Marx, We-ber, Durkheim) ekintza kolektibozko modu «berri» haiek deskribatueta azaltzeko kontzeptuak lantzen hasi zen, analisirako paradigma teo-riko nagusitzat klaseen arteko borroka harturik. Paradigma horrekgaur arte iraun du, gizarte mugimendu berriak (pazifista, feminista,ekologista…) langile mugimendu zaharraren programa askatzaileagaurkotzen duen subjektu historiko berria eratzen dutela uste dute-nen eskutik (Offe, 1988).

1930eko hamarkadan mugimendu totalitaristak agertu zirenean etaia herrialde hegemoniko guztietan astinaldi sozial latzak gertatu zireneanhautsi zen parekatze hori. Ameriketako Estatu Batuetatik masa gizartea-ren teoria heldu zen; teoria hori gizarte matxinadak nola gertatzen zireneta gizarte industrial eta demokratiko haien barruan mugimendu faxistanola sortu zen ulertzen saiatzen zen, arrazionaltasun galtze horren zer-

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 11

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 12: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

gatia ulertzen. Teoria horren joera estrukturalak masa alienatuez hitzegiten zuen eta joera psikologikoak, berriz, anomiaz edota jokabide so-zial desbideratuaz. Denbora igaro ahala, ekintza kolektibo horretan ha-lako arrazionaltasun bat antzematen hasi ziren, eta lehen paradigmahorretatik beste bi teoria sortu ziren: portaera kolektiboaren teoria(Smelser, 1989, jatorriz 1962koa; Turner eta Killian, 1957) eta hautaketaarrazionalaren teoria (Olson, 1992, jatorriz 1965koa).

Bi teoria horietan lehendabizikoaren ustez gizarte taldeen itxaropenmaterialak eta kulturalak zapuzten direnean sortzen diren gizarte tira-biren ondorio dira gizarte mobilizazioak. Hala ere, organizazio forma-len eta gizarte mugimenduen artean leize gaindiezina zegoen, azkenhoriek egitura edota estrategia egonkorrik ez zutelako eta beren ekin-tzak espresibo hutsak zirelako, eta ez instrumentalak. Bigarrenak (gauregun Elster-ek (1991) ordezten duenak) ikuspegi instrumental edo uti-litarista batetik azaltzen zuen —eta hala azaltzen du oraindik ere— gi-zabanakoek gizarte mugimendu batean zuten parte-hartzea: aterakoduen etekina —«materiala» batik bat, baina baita «soziala» ere— ekin-tza horrek eskatuko dion ordaina baino handiagoa izango dela ustebaldin badu soilik mobilizatuko da gizabanakoa. Beraz, teoria baten etabestearen artean dagoen alde nagusia arrazionaltasun horren subjek-tuan datza, batean gizarte-taldea edota gizarte-sektorea baita, eta bes-tean, berriz, gizabanakoa. Hala ere, oso bilakaera desberdina izan dutedenbora aurrera joan ahala, izan ere, jokabide kolektiboaren teoria osoerreferente urruna da gaur, eta hautaketa arrazionalaren teoriak, be-rriz, benetako eskola bat sorrarazi du eta oso erreferente arrunta daegun, baita gizarte mugimenduak argitzeko ere. Horrek polemika ugarisortu du aurrerago aipatuko ditugun paradigma espezifikoagoak era-biltzen dituzten akademikoen artean.

1960ko eta 1970eko hamarkadak beste zedarri historiko bat diragizarte mugimenduak aztertzeko ikuspegien bilakaerari dagokionez.Aurretiko langile mugimenduen edota mugimendu abertzaleen aldeanberriagoak ziruditen ideien sorrerak (feminismoa, ekologismoa, bakeza-letasuna, hautazko nortasun berriak…) eta ekintza kolektibo horiek be-ren artean antolatzeko eta gizartea eta politika aldatzeko estrategiakmarrazteko gai ziren aktore politikoek mamitzen zituztelako ziurtasu-nak, ordu arteko paradigmak goitik behera birplanteatzea ekarri zuen.Birplanteatze hori bi korronteren iturri izan zen: europarrarena etaamerikarrarena; europarrak gizarte mugimendu garaikide horien zerga-tia aztertzen du batik bat, eta amerikarrak, nola antolatzen eta mobili-zatzen diren.

Atlantikoaren alde honetan, beren berritasuna gertatzen da, duda-rik gabe, deigarriena: nortasun berriak, forma berriak, subjektu eta ak-

12 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 13: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

tore berriak; hori da gizarte mugimendu berrien jatorria. Mugimenduhoriek zergatik sortu diren azaltzera bultzatzen du berritasun horrek:Ongizate Estatuaren garapena dela eta heziketa mundu guztiarenganaheltzeak eragin duen balioen aldaketa sakona (Inglehart, 1991), Ongi-zate Estatu horrek berak ezagutu duen zilegitasun-krisi larria eta demo-krazia ordezkatzailearen ezgaitasuna balio horiek eskatzen dituztenadostasun berriak sortzeko (Offe, 1988).

Baina interes handia dago, horrez gainera, mugimendu horiek norkosatzen dituen eta zein ekarpen egiten duten jakiteko. Esate baterako,ikuspegi estrukturalistago batetik Touraine-k (1981) ekoizpen kulturaleta material berrien egile gisa, eta azken batean, gogoeta kultural berribaten subjektu gisa deskribatzen ditu gizarte aktore edo mugimenduberri horiek. Marxistentzat, oro har, gizarte industrial aurreratuetakoedo industriondoko gizarteetako eraldaketa sozialaren eragileak diragizarte mugimendu berriak, bilakabidean dagoen langile mugimendubaten berezko ondorengoak. Ikuspegi kognitibo batetik, Melucci-k(1989), errealitatea interpretatzen duten, nortasun kolektibo bereiziaksortzen dituzten eta sistemaren mugak apurtzeko eta egoera aldatzekosolidaritatean oinarritutako ekintza kolektibo bat garatzen duten espa-zio soziokultural berri gisa aurkezten ditu.

Bitartean, Ameriketako Estatu Batuetan, nagusi den logika arrazio-nal/instrumentalaren ikuspuntutik aztertzen dira mobilizazio berriak, ba-liabideen mobilizazioaren teoria sortuz (Gamson, 1990, lehen argitalpe-na 1975koa da; Zald eta McCarthy, 1987). Teoria horrek gizartemugimenduak nola antolatzen diren aztertzen du, eta bere ondorioenarabera, mugimendu horiek ez dira jokabide kolektiboaren teoriak des-kribatzen zituen helburu jakinik gabeko protesta ekintza espontaneoak,aktore politiko guztiz legezko eta arrazionalak baizik, ondo hausnartuta-ko ekintzarako helburu eta estrategiak dituztenak, beren eraginkortasu-na beste edozein organizazio politikorena bezala, behar adina baliabidebildu eta erabiltzeko ahalmenean datzalarik. Teoria horrek, hasieranbehintzat, hautaketa arrazionalaren teoriaren eragin handia izan zueneta arreta berezia eskaintzen zien pizgarriei (materialei eta sozialei), fun-tsean kostuen eta onuren kalkulu utilitarioen arabera jokatzen duten gi-zabanakoak ekintza kolektiboan parte hartzeko erakarri, mobilizatu etabertan eusteko beharrezkoa den baliabide horri. Ikuspegi kognitiboaizan da seguru asko, diskurtsoa analizatuz (Eder, 1996; Eyerman eta Ja-mison, 1991; Gamson, 1992; Klandermans, 1997; Snow, Rochford, Wor-den et al., 1986), hau da, organizazioek errealitatea interpretatzeko etaekintza kolektiboa justifikatzeko erabiltzen dituzten proposamenak etaestrategiak aztertuz, hautaketa arrazionalak testuinguru horretan dituenhutsuneak gainditzeko ekarpen handienak egin dituena.

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 13

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 14: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Estatu Batuetan, aurrekoa nolabait osatzen duen beste paradigmabat ere garatu zen. Prozesu politikoa-ren azterleez ari gara (McAdam,1982; Tilly, 1978), kontestu makropolitikoak, erakundeen egiturak etaedozein mobilizazio baldintzatzen duten aktore politikoen arteko elka-rreraginaren jarraibideak aztertu zituzten, ekintza kolektiborako auke-rak sorrarazten dituzten faktore eta baldintzei arreta berezia eskainiz.Ikuspegi horren esapide ezagunetariko bat mobilizazio zikloak dira.

Baina dudarik gabe, arrakasta handiena izan duen proposamenaaukera politikoaren egitura izan da. Gizarte mugimendu jakin batekdiharduen testuinguru politikoari esaten zaio aukera politikorako egitu-ra, eta testuinguru hori zenbait egitura-elementuren eta elementukoiunturalen konbinaketa gisa operazionalizatzen da; egitura elemen-tuak lirateke esate baterako, Estatu baten zentralizazio maila, boterepolitikoaren kontzentrazioa, botere horretara iristeko mekanismoakegotea edo ez egotea eta ekintza kolektibo horri ematen zaion eran-tzun nagusia; koiunturalak berriz, aliatuak izatea edo ez izatea, koaliziogobernu ez-egonkor bat edota eliteen arteko liskarrak egotea, etaabar. Tarrow (1997) Ameriketako Estatu Batuetan eta Kriesi (1992) Eu-ropan lirateke joera horren ordezkari ezagunenak.

Hala ere, gurea bezain ongi komunikatuta dagoen mundu batean,ezinezkoa zen guztiz bereizketa analitiko horri eustea, are zailagoa,gainera, ikuspegiak elkarren osagarri zirelako. Hortaz, 1980ko hamar-kadaren erdi aldera bi korronteek bat egin zuten eta bizitasun handikomestizaje baten iturburu izan ziren, beren proposamenen aberastasunagaurko eguna arte sakonduz joan delarik. Gaur egun oso zaila da esko-lak bereiztea, eta elkar baztertzen ez duten eta batzuek besteak bezainbaliozkoak diren proposamen teorikoak eta metodologikoak dira nagu-si. Batzuk, ekintza kolektiboaren markoak eta aukera politikorako egi-tura bereziki, soziologiaren eta zientzia politikoen beste arlo batzuetanerreferentzia arrunt bihurtu dira. Nolanahi dela ere esan daiteke, gauregun, aipatu diren ikuspegi eta proposamen batzuk eta besteak konbi-natuta sortzen den esparru teorikoa dela gizarte mugimenduak azter-tzeko gehien erabiltzen dena.

Interesa duen irakurleak horri buruzko testu eta ikerketa ugari ditueskura. Oso berria baldin bada ere —azken hamabost urteotan garatubaita batik bat—, gizarte mugimenduei buruzko bibliografia ugaridago. Azken mende erdian izan diren ia mobilizazio guztiak aztertudira zehatz-mehatz eta ikerketa konparatzaile asko dago. Baina, zori-txarrez, gai horri buruzko argitalpen gehienak beste hizkuntza batzue-tan daude, ingelesez batik bat; oso gutxi dira gaztelerara itzuliak, etaia batere ez euskarara itzuliak. Jarraian, interesgarriak diren zenbait ai-patuko ditugu.

14 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 15: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Atzerriko ikerlari ospetsuen lan batzuk gaztelerara itzuliak izandira, edota taldean egindako liburuetan sartu dira. Horrelakoak dira,esate baterako, Beck (1998), Castells (1998), Dalton (1992), Frankel(1989), Ibarra eta Tejerina (1998), Inglehart (1991), Laraña eta Gus-field (1994), McAdam, McCarthy eta Zald (1999), Randle (1998), Ta-rrow (1997), Touraine (1990) edota Zona Abierta aldizkariaren 54/55,56 eta 69 aleak. Ondokoak, berriz, gazteleraz idatzitako kuestioarenegoerari buruzko laburpenak eta penintsulako egileen jatorrizko la-nak dira: Casquette (1998), Durán Muñoz (1995), García de la Cruz(1990), Guillem (1994), Ibarra (1995), Ibarra (2000), Laraña (1999),Riechmann (1991), Riechmann eta Fernández Buey (1994), Sacristán(1987), Valencia (1997), Zubero (1996), Zubero, Corretja, Mardoneset al. (1996).

Espainiako Estatuaz egindako analisien esparruan honako hauek di-tugu: Agirre, Ajangiz, Ibarra et al. (1998), Alberich (1993), Alonso(1991), Calle (2000), Castells (1986), Grau eta Ibarra (2000), Ibarra(1992), Pastor (1991), Pindado (2000), Rodríguez Villasante (1984),Sampedro (1997), eta merezi du, besteak beste, Documentación Social,En Pie de Paz, Papeles para la Paz eta Mientras Tanto bezalako aldizka-riak ere kontuan izatea. Euskal Herriari dagokionez, berriz, honakohauek aipa daitezke: Ajangiz, Manzanos eta Pascual (1991), Andres(1980), Arrizabalaga (1997), Bárcena, Ibarra eta Zubiaga (1995), Barrio-canal eta Zaldua (1997), Funes Rivas (1998), Joxemi Zumalabe Funda-zioa (1999), Murguialday, Río, Anitua et al. (2000), Tejerina, Fernándezeta Aierdi (1995), Urrutia (1985), eta Herria 2000 Eliza aldizkariaren127 eta 133 aleak. Ez da zerrenda osoa, ezta gutxiagorik ere, eta bar-kamena eskatzen dugu alde bat utzitakoengatik.

Ezin dugu atal hau amaitu gizarte mugimenduen ikerketaren para-doxa bitxi bat aipatu gabe. Gizarte mugimenduak izatearen arrazoia al-daketa soziala eta politikoa eragitea izan arren, soziologo, politologoeta psikologo sozialek gizarte mugimenduen zergatiak eta nolakoakaztertu dituzte batik bat eta ez diote beren mobilizazioen eraginei etaekintza kolektibo horren ondorioei ia jaramonik egin.

Aldaketa sozialaren erreferentzia da definizio —hala klasiko nolagaraikide— gehienen ardatza; gizarte mugimenduak bizitza politikoaeraldatzen duten eragile historikoak direla diote batzuek, eta beste-ek, berriz, agian gure gizartea aldatzen duten indar boteretsuenak(Sztompka, 1995:303). Azken ikerlari horren ustez, gizarte mugimen-duek eragindako aldaketak lau maila edo egituratan gerta daitezke,hots: (a) errealitatearen ikusmolde eta interpretazio ideologikoan etadiskurtsiboan, hau da, egitura idealean; (b) gizarte arau, balio, jokabi-de, eta bizimodu berriak sartuz, hau da, arauen egituran; (c) talde,

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 15

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 16: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

sare, koalizio eta aktore sozio-politiko berriak sortuz, hau da, egiturapolitikoan; eta azkenik (d) aukeren egituran edo prozesu politikoan,ondasunen edo irabazien banaketa garrantzitsua eraginez. Bere ustez,barne morfogenesian bertan hasten da gizarte mugimendu bat aldake-tak eragiten, eta gizarte egituraren lau esparru horiei eraginkortasunezhelduz gero iritsiko du soilik bere botere dinamiko osoa.

Hala ere, zailtasun metodologikoak direla eta —esate baterako,errealitate beraren gainean aktore politiko asko lanean aritzea, gizartezientzien esparruan kausen kate bat finkatu ezina, egiturazko tirabirakonplexuak izatea, eta abar— oso zaila, eta are ezinezkoa gertatzen dagizarte mugimendu baten ekintzen eta ondoren antzematen diren al-daketa sozial eta politikoen artean lotura zuzenak aurkitzea (Giugni,1998; Rucht, 1992). Hala ere, azken urteotan oso ekarpen interesga-rriak egin dira aldi berean luzetarakoa eta konparatzailea den diseinumetodologiko baten bidez (Ajangiz, 2001; Giugni, McAdam eta Tilly,1999; Midttun eta Rucht, 1994; Rucht, 2000).

Guri dagokigunez, metodologiazko eta analisirako ikuspuntu gisa,interesgarria iruditzen zaigu gizarte aldaketaren bideetan aurrera egi-tea, amaitu berria den mendearen azken laurdenean Euskal Herriangertatu diren gizarte mugimenduen eraginari, arrakasta eta porrotei,ondorioei, eta nahitako eta nahi gabeko aldaketa sozialei buruzko gal-derei erantzuteko. Horri buruzko azterketa nahikoa ez dagoenez, zen-bait gogoeta proposatuko ditugu ondoren eta irakurleari eskatukodiogu, ikerketan nolabait parte hartzeko, bere ondorioak ateratzensaia dadila.

Gida modura, lau dira gizarte mugimendu bat aztertzerakoankontuan har daitezkeen eta ekintzaren ondorioak baldintzatzen di-tuzten ardatz edo eduki nagusiak: (a) organizazio egiturak edo mo-duak (organizazio sareen artekoak eta organizazio bakoitzaren ba-rrukoak) edo mobilizazio egiturak, (b) diskurtsoa edota ekintzakolektiborako markoak eta horrek mobilizazioaren barne eraketaneta gizartearen aurrean zilegitasuna lortzeko duen papera, (c) aukerapolitikorako egitura, aliantza sistemak (kidetasunak dituzten aktorepolitikoak) eta gatazka sistemak (aurkariak edota antagonistak) bar-ne, eta (d) ekintzarako estrategia eta modu egokienak. Hala ere,esan beharra dago, ez dagoela beste batzuk baino hobea den edotabesteen aurretik lehentasuna duen organizazio modurik, diskurtso-rik, aliantzarik edota ekintzarako estrategiarik, mobilizazio jakin ba-ten helburuari eta testuinguruari hobeto edo okerrago egokitzenzaizkion aukerak baizik. Iraganeko arrakasta eta hutsetatik ikasteada, zentzu horretan, biharko gizarte mugimenduak antolatu nahi di-tuztenen erronka handiena.

16 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 17: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Euskal Herriaren gizarte errealitatea

Lehenik eta behin, euskal aktibismo sozialaren garrantzi kualitatiboaeta kuantitatiboa kontuan izan beharreko datu bat da. Herrialde batzue-tako eta besteetako mugimenduak ikertzen dituzten oso lan gutxitan ai-patzen da Euskal Herria —salbuespen gisa, 1987-1998 bitartean Euro-pako 7 herrialdeetan ekologisten protestak, beren antolakuntza etakanpainak aztertzen eta alderatzen dituen TEA (The Transformation ofEnvironmental Activism: http://www.ukc.ac.uk/sspssr/ polsoc/tea.html)Europako ikerketa proiektua aipa daiteke—, baina zeharkako indize ba-tzuek, kapital soziala neurtzen dutenak, esate baterako, estatuko sailka-penaren buruan kokatzen dute gure lurraldea (Mota eta Subirats, 2000)eta, nolanahi dela ere, nahikoa da gure hurbileko erkidego politikoeiazaleko begirada bat ematea, Euskal Herria era guztietako gizarte-talde,elkarte eta erakundeen hazitegia dela ohartzeko. Antimilitarismoak,ekologismoak, feminismoak, nazioarteko elkartasunak, euskarak, gazte-riak, giza eskubideek, osasunak, sexualitateak, aisialdiak, hezkuntzak,komunikazioak, kulturak, kirolak, eta abarrek, askotariko esparruak osa-tzen dituzte eta euskal gizartearen eta euskal sistema politikoaren gaineragina duten mobilizazio eta protesta ugarien iturri izan ohi dira (Joxe-mi Zumalabe Fundazioa, 1999).

Mobilizazioen ugaritasun horren azalpen sinesgarri bat —zenbaitikerlarik gure herriari gizarte mugimenduen gizartea esango lioke (Me-yer eta Tarrow, 1998)— gure herria definitzen duten kulturaren, gizar-tearen, eta guztiz bereziki politikaren arloan, gatazkak duen nagusitasu-na litzateke, agian. Beste herrialde batzuetan normaltasun handiagoaduten bitartean —neurri batean nahi izatekoa, baina alienatzailea erebai, bestalde; zaila da tarteko puntu bat aurkitzea—, erro sakonak di-tuzten gatazkek konpondu gabe jarraitzeak, etengabeko mobilizazioa-ren dinamika eragiten du hemen.

Jatorriz Dieter Rucht-ena den proposamen batetik abiatuta egin du-gun ondoko grafikoak (Rucht, 2000), Euskal Herriko gizarte mobiliza-zioen dinamika ulertzen lagun diezaguke: bere testuinguruko determi-natzaileak, mugimenduek izaten dituzten organizazio egiturak etaestrategiak, eta protesten eta bitartekaritza politikoen emaitzak. Ikusdaitekeenez, kulturan, gizartean eta politikan aldaketak sortzeko, alda-keta hori eragiteko ahalmena dutenengana jo ohi dute azken finean gi-zarte mugimenduek, baina era guztietako bitartekariak erabiltzen di-tuzte horretarako: alderdi politikoak eta presio eta interes taldeak, iritzipublikoa sortuz eta gizabanakoen jarrerak eta jokabideak aldatuz. Ezdituzte beren eskariak asmatzen, jakina, ingurunean dauden arazoakbildu eta eratzen dituzte. Eta era berean, beren egiturak eta aukerak ez

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 17

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 18: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

1. Irudia

Gizarte mugimenduen dinamika.

daude soilik mugitzen diren esparru politikoaren baitan, baita berenkontestu sozio-kulturalaren baitan, mugimenduen eta esku hartzen du-ten beste aktore batzuen arteko loturen eta zabalkundearen baitan, etaizandako emaitzen eta arrakastaren baitan ere.

Bat gatoz Rucht-ekin dioenean, gizarte mugimenduei buruzko iaikerketa guztiak, hala aukera politikorako egituraren esparru analiti-koa aukeratu dutenak, nola baliabideen mobilizazioaren teoriaren ba-rruan daudenak, mugimendu horiek beren bilakaeran duten testuin-guru estrukturalaren alde kulturala eta soziala alde bat utzi dituztelagehienetan. Aktore politikoen arteko jokoak ez du dena azaltzen. EtaEuskal Herriari dagokionez, bereziki, oso lagungarria iruditzen zaigumobilizazioa eragiten zaion oinarri estrukturala ulertzea euskal gizar-te mugimenduek ekarri duten bilakaera eta aldaketa sozio-politikoaulertzeko.

Euskal abertzaletasunaren eta bere gizarte sareen boterea, BilboHandiaren industrializazioa eta etorkin ugarien etorrera, ondoko in-dustriaren birmoldaketa, euskara gaztelaniarekin eta frantsesarekinbatera bizitzea, euskal lurraldearen tamaina txikia eta bere klimareneta paisaien aniztasuna, bere herri eta eskualdeen idiosinkrasia sakonaeta, oro har, landa eta nekazaritza munduaren eta euskal hiriburuengiro burges/proletario sinbiotikoaren arteko aldea, datu politiko hutsei

Partidu politikoak

Presio taldeak

Iritzi publikoa

Norberaren portaerak

Arazo kultural eta sozio-politikoak

Gizartemugimenduak

etamobilizazioak

Politikaeta

erabakipublikoak

18 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 19: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

gehituta Euskal Herriaren ezaugarria den gizarte mobilizazioaren dina-mika bizia nola eta zergatik gertatzen den ulertzen laguntzen dutendatuak dira.

Europako beste herrialde batzuetan ez bezala, non 1960ko hamar-kadaren bukaeran ikasle mugimenduak eta «ezker berria» esan zi-tzaionak beren aldarrikapen antiinperialistak jaulki zituztenean etahazkunde ekonomikoaren eta ongizate materialaren eredua arbuiatuzutenean, eta oinarrizko demokraziaren, sexuen arteko berdintasuna-ren eta gizartezko eta arrazakeriazko bazterketarik ezaren, bakezale-tasunaren, indarkeriarik ezaren, estalinismoaren burokraziaren eta ge-rra hotzaren aldeko apustua egin zutenean, Euskal Herrian Francorendiktaduraren aurkako enfrentamendua zen nagusi politikaren, gizar-tearen eta kulturaren testuinguruan. Are Iparraldean ere, 68ko Maia-tzeko mobilizazioak baino gehiago, Espainiako diktadurak errepresa-liatutako errefuxiatuak apoiatzeko kanpainak eta haiekiko elkartasunagailentzen ziren politikaren arloan. Demokrazia berreskuratzeko borro-kak ez zuen Euskal Herrian gizarte mugimendu berriak —feminismoa,ekologismoa, antimilitarismoa— sortzea eragotzi, baina dudarik gabe,beren edukiak, estrategiak eta eragina baldintzatu zituen, lehen urtehorietan behintzat.

Bi izan ziren, nagusiki, zentralismoaren menperaketarekiko, hiz-kuntz berdintasunarekiko, askatasun demokratikorik ezarekiko etaerrepresioarekiko arbuioa hobekien ordeztu zuten mugimenduak. In-dustria langileen mugimendua eta beren organizazio politikoak eta sin-dikalak eta mugimendu abertzalea edota euskal nazioa askatzeko mu-gimendua izan ziren Francoren aurkako mugimenduari —dudarik gabeEstatu espainiar osoko garrantzitsuenari— eutsi zioten bi zutabe nagu-siak. Gainera, Espainiako politika aldatu aurreko aldi honetan garrantzibereziko gizarte mugimendu ditugu, ikasle mugimendua eta auzo edoherritar mugimendua. Biek oso Francoren aurkako diskurtso politikonabarmena zuten eta lotura estua zuten institutuetatik eta unibertsita-tetik, edota auzoetatik eta industria guneen inguruko herrietatik demo-krazia, parte-hartzea eta hiriko bizi kalitatea hobetzea errebindikatzenzuten organizazio abertzaleekin eta ezkerreko organizazioekin.

Horrela, ETAko zenbait aktibistari heriotz zigorra ezarri zitzaien Bur-gosko Prozesuaren (1970) eta 1977ko amnistia orokorraren bitartekodenbora izan zen gizarte mobilizazioen eta protesten gailurra; grebaketa manifestazioak gorantz egin zuten eta beren aniztasun ideologikoagorabehera eta helburuetan eta estrategietan desberdintasun nabar-menak izan arren parte hartzen zuten organizazio ugariek «ekintzarakobatasuna»-ren aldeko apustua egin zuten, erregimena hankaz gora bo-tatzeko bide onena zela uste zutelako.

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 19

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 20: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Espainiar trantsizioa gertatu zen moduak askoren itxaropenak za-puztu zituen. Eliteen arteko itunak haustura demokratiko baten auke-rak hondatu zituen eta Francoren erregimeneko agintariak egitura be-rrietan integratu zituen itunaren bidezko erreforma bat ahalbidetuzuen. Moncloako Itunak monarkia konstituzionala eta aukera politikoberrien esparrua den Autonomien Estatua ekarri zituen; euskaldunekEspainiako Konstituzioari eman zioten ezetzean, langileen mobilizaziomaila handi bati eustean eta kulturari eta hizkuntzari buruzko eskarienjarraipenean islatu zen politikari, ekonomiari eta kulturari dagokionezhemen zegoen asegabetasun maila handia.

Erreformaren ondoren gizartea gero eta gehiago desmobilizatuzen, betiere aurreko mobilizaziko mailarekin alderatuta. Esate baterako,auzo mugimenduak krisialdi latza bizi izan zuen 1979ko udal hautes-kundeen ondoren, beren buruzagiak ezkerreko alderdi politikoen buruizatera pasa zirelako eta, horren ondoren, udaletako kudeaketa-pos-tuetara edota erakundeetako ordezkaritza-postuetara. Garai horretan,bestalde, beren «bezatze» prozesua, «segidismoa» eta erakundeetanzuten integrazioa gero eta handiagoa zelarik, agerian gelditu zen, lan-gileen eta sindikatuen mugimenduek (CCOO eta UGT), eta ezker tradi-zionaleko alderdi politikoek (PSOE eta PCE) generoari, nazio-nortasuna-ri, desmilitarizazioari, bizi kalitateari edota ekosistemen errespetuariburuzko eskariei erantzuteko zuten ezintasuna (Alabart, 1998:144).

Hortaz, 1970ko hamarkadaren azken urteetan eta 1980koaren ha-sieran nabarmenago gelditu ziren gizarte mugimenduak, lehen ezku-tuan edota demokrazia berreskuratzeko borroka nagusiarekin nahastu-ta baitzeuden. Hori dela-eta esan izan da Espainiako Estatuko gizartemugimendu berrien ezaugarria «berandu agertu izana eta krisia osogoiz jasan izana» dela, eta hori, besteak beste, frankismotik OngizateEstatu ahul baterako trantsizioa berezia izan zelako, berehala profesio-nalizatu ziren alderdi eta interes taldeen korporatibismo berria nagusituzelako eta aurretik kultura gehienbat materialista eta parte hartzeko jo-era urrikoa zegoelako (ikus, esate baterako, Pastor, 1998:73). Horri bu-ruzko xehetasun asko egin ahal izango lirateke, Espainiako Estatuakoso mobilizazio feminista, ekologista, bakezale eta antimilitarista ga-rrantzitsuak ezagutu baititu 1960ko hamarkadan hasita, eta batzuenbatzuk Europako beste herrialde batzuetako beren kideak baino askozluzaroago iraun baitute.

Nolanahi dela ere, bi desberdintasun nabarmen daitezke Euskal He-rriko gizarte mugimendu berri horien formulazioan Estatuko gainerako-ekin alderatuta. Alde batetik, antolatzeko gaitasuna, mobilizaziora bul-tzatzeko ahalmena, eta kulturan, gizartean eta politikan eraginhandiagoa izatea. Eta bestetik, aberriaren subiranotasuna, euskal erki-

20 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 21: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

degoaren autodeterminazioa helburu duen gizarte mobilizazioaren ja-rraipena. Horrek, dudarik gabe, mobilizazioen testuinguru orokor han-diagoa bultzatzen du gizarte mugimendu berrien esparruan, baina aldiberean, zorrozki baldintzatzen ditu beren ekintzarako ahalbideak etaberen proposamenen berezitasuna eta autonomia. Eta halaxe da, izanere, euskal ezker abertzalearen multzo handi batek nahiago du «herrimugimenduez» hitz egin, «gizarte mugimenduez» hitz egin baino.

Ondoren, beren mobilizazio maila dela eta, gizartean, kulturan etapolitikan eragin dituzten aldaketak direla eta, eta gizarte mugimendugaraikideen definizio nagusiarekin bat datozelako gure ustez aipaga-rrienak diren euskal gizarte mugimenduak aztertzeari ekingo diogu.Euskara eta euskal kultura berreskuratzearen aldeko mugimenduaz,emakumeen mugimenduaz, mugimendu antinuklearraz eta ekologis-taz, bakearen aldeko eta militarismoaren aurkako mugimenduaz etabeste herriekiko elkartasun mugimenduaz ari gara. Gure asmoa ez daden dena jasotzea, ezta gutxiagorik ere. Eta berez, gogoz kontra badaere, alde batera utzi ditugu, besteak beste, sexu askatasunaren mugi-mendua eta mugimendu autonomoa —okupak, gaztetxeak eta irratilibreak— edota globalizazioaren aurkako mugimendu berri-berria (He-men eta Munduan, ATTAC,...). Bestalde, eta zergatia nabarmena da,gizartearekin baino politikarekin zerikusi handiagoa dutelako eta al-derdiak, sindikatuak edota presio taldeak bezalako beste aktore politi-koen kategoriatik hurbilago daudelako —eta are gehiago Euskal He-rrian, familia politikoetan biltzen baitira—, multzo honetatik kanpoutzi ditugu era berean mugimendu abertzaleak, sindikalak, ikasleenaketa errepresioaren aurkakoak.

Euskararen eta euskal kulturaren aldeko mugimendua

Ez da berez mugimendu berria edo gaztea. Bernart Etxeparek1545ean «Linguae Vasconum Primitiae» plazaratu zuenetik, euskarareneta euskal kulturaren defentsak esperientzia zikliko asko bizi izan ditu.Hala ere, XIX. mendearen bukaeran euskal abertzaletasuna jaiotzearekinbatera nabarmen piztu ziren euskal hizkuntzaren aldeko errebindikazio-ak. Horrela, euskara euskal etnizitatearen ezaugarrietako bat bilakatuzen, eta politikan, berriz, Euskal Herriaren nortasun kolektibo berei-ziaren helburu nagusietako bat.

Frankismo garaiko errepresioaren ondorioz, ia lau hamarkadazagertoki eta jarduera publikotik desagertu zen euskara, separatismoa-ren ikurtzat jotzen baitzen erregimenaren garaian. Eskolan, kalean, ad-ministrazioan eta are elizan ere euskara erabiltzeari utzi zitzaion, eta,

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 21

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 22: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

beraz, familiako, baserriko eta tabernako esparrura mugatu behar izanzuen. 1949 urtean argitaratu zen Gerra Zibila amaitu zenetik leheneuskarazko liburua, aurretik zentsura gainditu ondoren, jakina. Hala ere1960ko hamarkadan hasi zen jada gizarte mugimendu bat eratzen, ga-rai hartan oraindik ezkutuan, euskararen batasuna eta normalkuntzahelburu zituelarik, eta horrekin batera euskal eskola —ikastola— abia-raztea, euskal hiztunak alfabetatzea eta ez zekiten helduei euskara ira-kastea, eta euskara euskal kulturaren arlo guztietara zabaltzea, arteareneta kirolaren mundutik hasita, musikaren eta literaturaren mundura,unibertsitatera, enpresara eta administraziora.

Xede, helburu eta norabideen espektro zabal hori dela eta, euska-raren eta euskal kulturaren aldeko gizarte mugimendua da, dudarikgabe, aztertuko ditugun guztien artean anitzena, zabalena eta asko-tarikoena. Mugimendu horretan, eta batzuk baizik ez aipatzearren,espektro zabaleko euskal erakunde nazionalak nahastu dira, esatebaterako, Ikastolen Elkartea, Udako Euskal Unibertsitatea —1973. ur-tean jaioa— edota AEK, helduak euskalduntzeko erakundea; Argiaedota Euskaldunon Egunkaria bezalako aldizkari eta egunkariak, edo-ta Topagunean biltzen diren 30 toki aldizkari eta talde baino gehiago;UZEI edo Elhuyar bezalako institutu linguistiko-zientifikoak, BizkaikoAbokatuen Elkargoaren Euskara Batzordea bezalako sektore-elkar-teak, eta hamarnaka toki-ekimen, Arrasate Euskaldundu Dezagun,esate baterako.

Entsalada handi horren osagaiak ordenatzen ahaleginduz, P. Agirre-baltzategik bi sailkapen eskaini dizkigu. Lehendabizikoan (Agirrebaltza-tegi, 1995), baliabideei eta antolatzeko moduari begiratuta, erakundetekniko-enpresarialak (Elhuyar, UZEI, Argia, Egunkaria, Siadeco,…), pro-fesional-sindikalak (idazleen, itzultzaileen, antzezlen eta abarren elkar-teak) eta herri erakunde militanteak (AEK, EHE, ikastola,...) bereiztenditu. Eta bigarrenean (Agirrebaltzategi, 1999:60) unibertso hori hirutaldetan banatzen du, ikuspegiaren edo lanerako norabideen arabera:

a. Ikuspegi edota norabide politiko-instituzionala duten erakun-deak, hau da, erakundeei hizkuntza normalkuntzarekiko dutenerantzukizuna bete dezaten eskatzeko antolatu diren taldeak.

b. Ikuspegi antropologiko-komunitarioa duten erakundeak, bote-rea eta erakunde politikoak bigarren mailan utzita, euskara sus-tatu, zabaldu eta indartzeko asmoz euskal hiztunen taldearekinlan egiten dutenak.

c. Eta izaera soziologiko-dialektikoa duten erakundeak, elkarteeneta erakundeen artean hizkuntza berreskuratzeko lana koordi-natzeko eta planifikatzeko zereginetan dihardutenak.

22 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 23: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Bada beste taxonomia bikoitz bat ere, adierazkorragoa, agian, eus-kararen aldeko erakundeak kulturari edota botereari buruzko duten es-trategiaren arabera bereizten dituena (Agote, 1995:86). Alde batetik,egunerokotasunean oinarrituta eta alderdi politikoen arteko interferen-tziei eta liskarrei jaramonik egin gabe euskal hiztunen taldea egitura-tzen eta indartzen saiatzen direnak daude. Beren proposamenak prag-matikoak, positiboak eta errealistak dira, eta helburuak pixkanakairisten saiatzen dira. Beste batzuk, berriz, botere-estrategia bati atxiki-rik, hizkuntz politika ofiziala kritikatzen dute nagusiki, elebitasunari ele-bakartasuna kontrajarri diote eta gehienetan errebindikaziozko jarrerabatetik abiatuta irakaskuntzaren eta administrazioaren sektoreetara zu-zendu dute beren jarduera. Presio soziala, salaketa eta borroka, ekintzaerradikalak barne, izan dira beren ohiko bitartekoak. Esan genezake,azken 25 urteotan bi mutur horien artean ibili dela mugimendua. Berri-kus ditzagun gertakizun garrantzitsuenak.

1975eko azaroan Franco diktadorea desagertu zenean, lehen aldibatean botere eta legegintza hutsune bat izan zen gai horretan, eta or-duan euskararen aldeko gizarte mugimenduak gorakada handia izanzuen. 1977an 150.000 izenpe jaso ziren euskararen ofizialtasunarenalde, 711 euskal elkarteren bermea zutela, gainera, eta Gipuzkoakoikastolek urtero antolatzen duten Kilometroak-en lehen ekitaldia eginzen; ekimen hori gero gainerako euskal lurraldeetara hedatuko zen(Araba Euskaraz, Ibilaldia, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats). Hurrengourtean, 1978an, Euskararen Liburu Zuria argitaratu ondoren, Euskal-tzaidiak «Bai euskarari» kanpaina abiarazi zuen, zenbait hilabetez anto-latu zituen ekintza jendetsuetan hamarna milaka pertsona mobilizatuz.Kanpaina horrek AEKak bi urtez behin antolatzen duen Korrikari pasazion lekukoa (AEK, 1997).

Gernikako Estatutuak (1979) eta Nafarroako Foruaren Hobekun-tzak (1982) Euskararen Erabileraren Legea (1982) eta Euskararen LegeForala (1986) argitaratuko ziren bigarren aldi bat ekarriko zuten, etagobernu autonomiko berriek eta beren diputazioek hizkuntza politikabat, itzulpen zerbitzuak eta bulego teknikoak antolatu zituzten. Iparral-dean, ordea, ez zen une horretan aldaketa nabarmenik gertatu eta1990 arte itxaron beharko da, mugimendu euskaltzalearen eskarieierantzuten saiatuko den Euskal Kultur Erakundea (EKE), erakunde erdipublikoa sortzeko (Oronoz, 1995).

Hortik aurrera hamarkada luze bat iraungo zuen hirugarren fasebat hasi zen, eta fase horretan, gizarte mugimenduaren zati handi batPirinioen bi aldeetako erakunde politikoekin arituko zen borrokan eus-kararen alde. Desadostasun politiko horrek zenbait ondorio izango zi-tuen. Alde batetik, talde, entitate eta erakunde batzuk eta besteak el-

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 23

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 24: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

karrekin koordinatzen eta batzen saiatu ziren, eta horrek toki, zona, es-kualde, probintzia eta nazio mailako ekimenak sorrarazi zituen.1983an, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, UEU, Argia, Jakin eta beste zen-bait tokiko talde bildurik EKB, Euskal Kulturaren Batzarra sortu zen. Na-farroan eta Iparraldean EKBez gainera, Oinarriak eta Deiadar koordina-dorak sortu ziren, eta horrek zenbait gainjartze eta desadostasun ekarrizituen berekin. Bestalde, epe horretan oso polemika eta borroka ga-rrantzitsua izan zen AEKren eta HABEren artean helduen euskalduntzepolitika aurrera eramateko lehentasuna —mugimenduzkoa/instituzio-nala— nork zuen erabaki nahirik. Zenbait euskaltegik bi bideetatik atgelditzea erabaki zuen eta aurrerago —barrurantz izan bazen ere—AEKren zatiketak etorri ziren Bizkaian (Bertan) eta Araban eta Nafarro-an (IKA), antolakuntzari zegozkion desadostasunak zirela eta.

Une hartan, Jose M.ª Sanchez Carrionek (1987) bere «Un futuropara nuestro pasado» lanean aurkeztu zuena bezalako gogoeta teoriko-ak agertu ziren, alderdi eta aukera ideologiko desberdinen arteko komu-nikaziorik ezaren eta borroka sektarioaren ondoko adorerik ezaren sen-timenduari eta atomizazioari erantzun bat eman nahirik. SanchezCarrionen proposamena laburtuz, bere ustez beharrezkoa da euskalta-sunaren formulazio aurre-politiko independiente bat egitea, zatiketaideologikoen aurrekoa; euskaldun kontzientzia nazional horri batasunaematea beharrezko baldintza litzateke euskarak bizirik irauteko.

Baina are, batzuentzat euskararen aldeko gizarte mugimenduarenperiferizazio eta ghettizazio arriskutsua iragartzen zuen borroka-dina-mika horrekin ere, errebindikazio politikoetatik at proposamen prakti-koak ekarri dituzten halako aberastasuna eta aniztasuna posible izandira. Etengabeko tirabiran ekimen aglutinatzaileak garatu dira, «Euska-raren Unibertsoa», esate baterako, eta askoz berrikiago, 1999an, Eus-kararen Kontseilu Soziala abiarazi da. Kontseiluak euskararen alde bo-rroka egiten duten erakunde guztiak bere baitan integratzea lortu du,eta, gainera, 650 enpresa, entitate, erakunde eta herri organismok par-te hartzeko hitza eman duten mobilizazio, planifikazio eta partaidetzapolitiko bat jarri du martxan. 1999ko abenduaren 26an, Kontseiluakbeste «Bai euskarari» bat antolatu zuen —sinbolo bikaina—, eta euskalbiztanlego osoaren %11 bildu zuen bost euskal hiriburuetako bost fut-bol zelaitan.

Horrela, bada, gaur egun etapa berri eta itxaropentsu batean aurki-tzen gara, eta honako hauek lirateke etapa berri honen ezaugarriak:euskararen aldeko gizarte erakundeen hitzarmen nazional zabal batizatea, hitzarmen horrek enpresaren, ekonomiaren eta politikaren mun-duko sektore asko abian jarri izana, eta, Euskal Autonomia Erkidegoanbehintzat, euskararen aldeko gizarte mugimenduaren eta Administra-

24 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 25: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

zioaren artean elkarlan maila handia izatea. Nafarroan eta Iparraldenerrealitate sozio-politikoa askoz okerragoa da, eta horren adibidea da,esate baterako, Nafarroako Gobernuak duela gutxi bere lurraldearenzenbait tokitan hizkuntza horren koofizialtasuna indargabetzeko hartuduen erabakia. Estrategia eta mobilizazio berriak bultzatzeko arrazoiakez dira, beraz, desagertu. Euskararen aldeko gizarte mugimenduaoraindik ere ohartzen da, inoiz baino eskola gehiago, pedagogiazkoeta komunikaziorako bitarteko gehiago, eta ikastearen eta zabaltzea-ren aldeko jende gehiago izan arren, euskararen egoera diglosikoa ezdela desagertu, eta are egoera horrek aurrera egin duela zenbait alder-diri dagokionez.

Emakumeen mugimendua

Mendebaldeko ia herrialde guztietan bezala, 1970eko hamarkadanfeminismoa izan zen Euskal Herrian sortu zen gizarte mugimendu be-rria. Baina hori bai, ezaugarri bereziak zituela. Joyce Gelb-ek (1992)dioen bezala, ez dago feminismo bakar bat, herrialde bakoitzeko histo-riara, kulturara, bizimodu politikora egokitutako mugimendu feminis-tak baizik. Egile horrek, esate baterako, Suediako edota Estatuaren bi-dezko berdintasun eredua, Britainiako edota ezkerreko mugimenduideologikoa eta Iparrameriketako mugimendu liberala edota interes tal-deena bereizten ditu. Euskal Herrian, ikusiko dugun bezala, feminismoakezin izan zion jaio zen eta garatu zen euskal gizartearen idiosinkrasia-ren eraginari itzuri egin, eta bere lehen aldian behintzat, mugimendufeminista errebindikatzaile eta instituzionalizatu gabea izan zen. Ma-triarkatuaren mitoak gaur arte iraun duen patriarkatuaren aurkako bo-rroka bat ekarri zuen.

Zaila da Emakumeen Asanbladen inguruan 1970eko hamarkadanjaio zen euskal feminismo berriaren eta Eli Gallastegik (EAJ) 1922ansortutako Emakumeen Abertzale Batza erakunde abertzalearen artekolotura historikorik aurkitzea. Irlandako abertzaleen ereduari jarraituz,euskararen eta euskal aberriaren iraupena ziurtatzea zen azken horrenhelburua, eta 1936an 38.500 emakume afiliatu izatera iritsi zen; etahorrek, dudarik gabe, Euskal Herriaren historia osoan izan den emaku-me-erakunde handienaren izaera ematen dio.

Frankismoaren amaieran euskal mugimendu feminista sortu ze-nean, etxetik kanpo lan egiten zuen euskal emakume asko zegoen, hi-rugarren sektorean batik bat (osasungintzan, irakaskuntzan, garbike-tan, administrazioan eta bulegoetan, dendetan, bankuetan,…). Horidela eta «Emakumeen beren pentsaera aldatu zen, kultura handiagoa-

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 25

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 26: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

ren eta askatasun ekonomiko handiagoaren eskutik, lanaldi bikoitzarenzamagatik eta erregimen frankistaren borondatearen aurka, ohituraketa jokabide sozialak zertxobait liberalizatu zirelako» (Euskadiko Ema-kume Asanbladak eta Aizan, 1986:257).

Leioan egin ziren Euskadiko Lehen Jardunaldi Feministetan (1977)agirian gelditu zen bezala, diktaduraren amaieran euskal langile mugi-menduetan eta mugimendu abertzaleetan sartu ziren emakume ikasleeta langileak ohartu ziren emakumeentzako berdintasun juridikoareneta politikoaren defentsaren atzean betiko matxismoa eta puritanismoazeudela, patriarkatua ez zela kapitalismoaren ezaugarria soilik, organi-zazio abertzaleek eta ezkerreko organizazioek ere munduaren ikuspegimatxista berbera zutela. Eta horrela hasi ziren herriz herri, auzoz auzo,emakume taldeak sortzen, eta Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Na-farroako Emakumeen Asanbladetan bildu ziren. Talde horiek zioten«pertsonala dena politikoa dela», patriarkatuak goitik behera marka-tzen duela gizartea, familia dela emakumea zapaltzen duen erakundenagusia eta emakumeak baduela sexualitate bat, zapalduta baldin ba-dago ere. Laburbilduz, emakumearekin zerikusirik ez zuen kanpokomundua deskubritzeari ekin zioten lehen fase batean eta gizartearen,ezkerraren, militantziaren, politikaren eta abarren kritika erabateko, bi-ribil eta erradikala egin zuten, horren helburu bakarra beren generoa-ren izaera ezkutu eta baztertua indartu eta aldarrikatzea zelarik.

Kontzientzia hartze horrek eratu zuen, hain zuzen ere, kapitalismo-aren eta elizaren aurkako mugimendu feminista, unitario eta basekoa,asanblearioa eta autonomoa, ezkerreko alderdi eta sindikatuetako etabestelako kolektibo eta gizarte mugimenduetako (antinuklearretako,internazionalistetako, antimilitaristetako,…) militante bikoitz askorekin.Oso mugimendu kementsua izan zen. 1979an, «amnistia emakumeen-tzat» kanpaina eta abortoak egiteagatik epaitu ziren Basauriko 11emakumeei laguntzeko egin zen abortoaren aldeko kanpaina zirela-etaeuskal gizarteak apoio handia eman zion mugimendu feministari; tran-tsizio politikoaren une garrantzitsu hartan mugimendu hark zuen erre-presioaren aurkako kutsuak asko lagundu zuen, dudarik gabe. Eta1980ko hamarkadaren erdi aldera, Leioako Bigarren Jardunaldi Femi-nistak (1984) gizarte-errealitatearen zati jakin batzuk konkistatu nahizituen mugimendu feminista errebindikatzaile eta lehiatsu baten isladaizan ziren, lanaren eta hezkuntzaren mundua, hain zuzen ere, horietangizonezkotasunaren eta emakumezkotasunaren molde estuak «biga-rren sexuarentzat» diskriminazioa eta zapalketa baitzekarten.

Hala ere, Leioako lehen Jardunaldietatik nabarmenak ziren elkarrenlehian zeuden zenbait joera, eta hurrengo hamarkadan horrek zatike-tak, berriz elkartzeak eta euskal feminismoaren enbor nagusitik, Ema-

26 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 27: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

kumeen Asanbladatik bereizitako erakundeak sorrarazi zituen. Halaere, Emakumeen Asanblada haietako batzuk (Bizkaia, Araba, Donostia,Nafarroa,...) izan dira, hain zuzen ere, asanblearismoari, antolakuntza-ren batasunari eta pluraltasun ideologikoari gaur arte eutsi diotenak.

Euskal feminismoaren zatiketa handiak berdintasunaren feminis-moa-ren eta desberdintasunaren feminismoa-ren arteko bereizketatikharaindi doaz, azpian bereizketa hori beti baldin badago ere. Hasieratikizan zen feminismo independiente bat (feminismo autonomoa), bereustez ezkerreko alderdien (feminismo marxistaren) «dirigismo arrotza»zena kritikatzen zuena, eta Lanbroa taldearen edota alderdietatik Inde-pendiente diren Emakume Asanbladen iturburu izan zena. Bestalde,1970eko hamarkadaren bukaerako aldaketa politikoaren une hartanohikoa zen feminismo aktibista eta errebindikatzaile, kanpaina egilebaten, eta kanpora eta botere politikoari begira zegoen feminismo ba-ten aldamenean, gogoetaren, barrura begiratzen zuen, ikasketaren, ez-tabaida teorikoaren, sakontzearen eta autokontzientziaren feminismobat sortu zen. Laugarren, baina antolakuntzari eta diskurtsoari dago-kienez izan zituen ondorioengatik aurrekoak bezain garrantzitsua, eus-kal nazioaren arazoa dago eta, zehazkiago, indarkeria politikoa, euskalfeminismoaren barruan arrasto bereizgarria marraztu zuen faktore gisa.Indarkeriaren aurka dagoen feminismo unibertsalista baten aldamene-an zapalketa hirukoitzari (emakumea, nazioa eta klasea) aurre egitendioten Aizan! (gaur egun Egizan!) bezalako taldeak aurkitzen ditugu.Eta, bestalde, ez dira falta bestelako ezaugarrietan oinarrituta beste erabateko talde feministak osatu dituztenak, lesbiana taldeak, emakumegazteenak edota internazionalistak, adibidez.

1980ko hamarkadan, beste gizarte mugimendu batzuetan bezala,indarkeria eta indarkeriarik eza, euskal feminismoaren barruan desa-dostasun sakonak eragin zituzten estrategiak izan ziren. Emakume ba-tzuk uste baldin bazuten ere, talde zapaldu bat ziren aldetik guztiz le-gezkoa zela borroka egiteko indarkeria erabiltzea, beste batzuk, berriz,uste zuten indarkeriazko borrokaren metodoak ezinezkoa egiten zuelapatriarkatuarena ez bezalakoa litzatekeen mundu ez-biolento bat iris-tea. Euskal feminismoak, jakina, ezin zuen euskal ehun sozio-politikoagoitik behera eta ezker-eskuin zeharkatzen zuen eztabaida saihestu.

1980ko hamarkada honetan sortu ziren, hain zuzen ere, gauregungo mundu feminista osatzen duten talde gehienak. Asko eta askoEmakumeen Asanbladetatik ateratakoak dira (Aizan!, Lanbroa, Donos-tiako Independienteak, Lesbianen Kolektiboak…) baina badira horieta-tik at sortutakoak ere, Forum María de Maeztu edota Agora Feminista,esate baterako. Homogeneotasuna, koherentzia eta diskurtso propioaaurkitu nahia dago zatiketa horren oinarrian.

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 27

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 28: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Euskal Autonomia Erkidegoan 1980ko hamarkadaren amaieran Ins-tituto Vasco de la Mujer/Emakunde agertzea beste tirabira eta desados-tasun iturri bat izan zen. Hasiera batean, bai Emakumeen Asanbladaketa bai Aizan!-ek gaitzetsi egin zuten bere sorrera eta erakunde horrekeuskal mugimendu feministaren jarduera-eremuetan esku hartzeko zi-legitasunik ez zuela kritikatu zuten. Baina Espainiako EmakumearenInstitutuak ez bezala izaera partidista nabarmenik ez zuenez ForumMaría de Maeztu edota Clara Campoamor Elkartea bezalako beste tal-de batzuek bere sorrera bultzatzea erabaki zuten. Emakunderen sorre-raren inguruan, feminismoaren erreformismoaren edo instituzionaliza-zioaren inguruan desadostasun horiek eta eztabaida horiek EuskalHerrian Estatuko beste alde batzuetan baino bortitzagoak izatea, gureherriko tirabira sozio-politikoaren egoera bereziarekin loturik egongo li-tzateke.

Hala ere, gauzak aurrera egin dute eta gaur egun Egizan da berediskurtsoan Emakunderekiko enfrentamendu garbia mantentzenduen bakarra, bere ustez, oso kaltegarria delako sexuen berdintasunadagoen estatu batean bizi garela uste izatea. Gainerako euskal mugi-mendu feministak, Emakumearen Euskal Institutuarekiko adostasunhandiagoa edo txikiagoa izanik, nahiko harreman onak ditu eta era-kunde horrekin lanak banatzen ditu, hark ordaintzen baitu, gainera,talde horien ekintzen zati handi bat. Zentzu horretan, esan genezakemugimendua gero eta instituzionalizatuagoa dagoela, antolakuntzaanitzen esparru batean.

1994an, Euskadiko Hirugarren Jardunaldi Feministak atzera begira-tzen ahalegindu ziren, emakumeen egoerak eta mugimendu feministakberak izandako aldaketa garrantzitsuak eztabaidatuz, eta horrekin ba-tera, baita gai berriak eta bidegurutze berriak ere (Euskadiko ErakundeFeministen Koordinakundea, 1996). Bi hamarkadaz lanean aritu ondo-ren, euskal feminismo anitzak bere baitan dituen desberdintasunak ai-tortu eta harremanak hobetzen saiatu zen, jakinik, ustezko berdintasunjuridikoa eta legezkoa gorabehera bide luzea egin beharko dela orain-dik emakumeak lanean eta unibertsitatean, etxean eta kalean benetanaske eta gizonen pareko izateko. Eta aho batez onartu zuten emaku-meek euskal erakunde sozial eta politikoetan parte hartzeak desagerta-raziko dituela soilik bortxaketak eta erasoak, diskriminazio laboralaketa ekonomikoak, lanaldi bikoitzak eta homofobia.

Hala ere, badira botere politikoarekin harremanak izateko bestemodu batzuk eta beste jokabide batzuk. Lanbroa edota Plazandreoktaldeek, esate baterako, ez dute begi txarrez ikusten euskal alderdi po-litiko feminista bat sortzea; berez, pare bat aldiz aurkeztu dira Donos-tiako udal hauteskundeetara. Beste erakunde batzuek Legebiltzarrean

28 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 29: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

ordezkaritza duten alderdi politikoak beren zerrendetan ordezkaritasunkuotak onartzera eta emakumeak kargu publikoetan egotea ziurtatzeraberhartzen dituzte. 1977tik hona egoera hori asko hobetu da, baina eznahikoa, Iruñeako eta Gasteizko ganberetan, emakumeak %28 eta%29 dira, hurrenez hurren (Elizondo, 1995). Beste organizazio ba-tzuentzat, azkenik, patriarkatuaren aurkako borroka, genero nortasunbat eraikitzea eta, oro har, erasoak eta zapalketa salatzea dira oraindikere beren lanaren ardatz nagusiak.

Hortaz, 1990eko hamarkadako feminismoak mila aurpegi ditu, etaitxura guztien arabera diskriminazioaren ordez sexuen arteko berdinta-suna iritsi den gizarte batean dihardu lanean. Hezkuntza guztien iris-menean egotea, eta neurri txikiagoan baita lan merkatua ere, edotagauez atera ahal izatea bera, itxuraz garrantzirik ez duena, gizarte in-dustrial aurreratuetan oro har eta euskal gizartean bereziki feminismoagaraile atera dela erakutsiko luketen aldaketa sozialak lirateke; bilakae-ra hori gertatzeke legoke oraindik beste herrialde batzuetan eta bestegizarte batzuetan, hegoaldean batik bat. Euskal emakumeen errealita-tearen ikuspegi idiliko eta faltsu horri uko eginik, Euskal Herriko mugi-mendu feminista era askotako gizarte egoera premiazkoei erantzutensaiatzen da gaur egun (gazteak, langileak, atzerritarrak, prostitutak, la-nik gabe daudenak, bananduak edota etxekoandreak), eta gainerakogizarte mugimendu alternatiboak, eta alderdien eta sindikatuen ba-rruan, edota, besterik gabe, eguneroko bizitzaren arlo batzuetan etabesteetan patriarkatuaren aurka borroka egiten duten pertsonak berenaliatu onenak direlako uste osoa dute.

Mugimendu antinuklearra eta ekologista

1970eko hamarkadan Euskal Herrian ingurugiroarekiko kezka sortuzenean, tartean ez zebilen, Europako beste herrialde batzuetan bezala,natur zientzietako elkarterik —biologiako profesionalek sustatutakoANAN (1971) talde nafarra bezalakoak oso gutxi dira—, bere sortzai-leak auzo mugimendu antifrankistatik zetozen. Ingurune hartan hasizen eztabaida eta askotan langileentzat bizi baldintza hobeak eskatzea(Gas Erandion, Dow Chemical Leioan, Sefanitro Barakaldon,...) lotzenzitzaion energia nuklearrarena bezalako arazoei (Lemoiz, Ea-Ispaster,Deba, Tutera) eta naturguneen defentsari (Belagoa, Gorbea, Urdaibai,Txingudi,...).

Hasieran, Komite Antinuklearren jendaurreko diskurtsoa kapitalis-moaren aurkakoa zen argi eta garbi; berez, uko egiten zioten «ekolo-gista» hitza erabiltzeari, ez baitziren aukera kontserbazionistaz fio, eta

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 29

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 30: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

ezta energia nuklearraren aurkako jarrera tinkorik ez zuten talde ezhain politizatuez ere. Teknologia nuklearraren erabilera zibilari uko egi-teaz gainera, energia nuklearrak berekin dakarren gizarte eredua zalan-tzan jarri zuten eta joera asanblearioak, burokraziaren aurkakoak etaautonomoak hartu zituzten (Bárcena, Ibarra eta Zubiaga, 1995).

Lemoizko zentral nuklearraren aurkako mobilizazioa izan da, duda-rik gabe, mugimendu horrek bere historian izan duen gertaerarik go-goangarriena. Trantsizio politikoaren une historiko hartan, frankismogaraiko erakunde zaharrek ospea erabat galdua zutenean eta autono-mia berrienak oraindik errotu gabe zeudenean, Lemoizko zentralarenproiektua froga harria izan zen jokoan zeuden aktore guztientzat. Ha-rrisburg-eko (1979) istripuaren ondoren, mugimendu antinuklearrak«Euskadi ala Lemoiz» leloa erabili zuen frankisten plan nuklearraren etaeuskaldunen autodeterminazio nahiaren arteko kontradizioa muturre-raino eramanez, eta horrela, komunitate abertzalearen mobilizaziorakodinamika indartsuarekin bat egin zuen. Batzorde Antinuklearrek ziotenzentral nuklearraren eraikuntzan aurrera egitea euskal herriari erabaki-tzeko eta autogobernurako ahalmena ukatzea zela (Eguzki, 1987:28).

Egia esanda, agintari autonomiko hasi berriak zentral nuklearrarenalde zeuden, baina beren boterea mugatua eta sinbolikoa zen oraindiketa 1980an, Euskadin Lemoizko proiektuari buruzko erreferendum bategingo zutela agindu zuten, baina hori inoiz ez zen egin. 1982an ber-tan behera utzi zuen proiektua gobernura iritsi berria zen PSOEk —Ma-drileko gobernuak Euskal Herrian kokatzeko proiektatuak zituen 6 erre-aktore nuklearretatik, benetan eraiki zen bakarra ere ez zen azkeneanabiarazi— parte-hartze handia izan zuen desobedientzia zibilaren kan-paina luze eta gogor baten ondoren (hitzaldiak, asanbladak eta bilerapublikoak, manifestazioak eta kontzentrazioak, ibilaldiak eta kanpal-diak, eserialdiak eta itxialdiak,…), Administrazioari eta enpresa eraiki-tzaileari (Iberduerori) zuzendutako sabotaje ekintza ugariren ondoreneta ETAren zenbait ekintza armaturen ondoren. Euskal mugimenduekologista jaio berriak garaipenaren bataioa izan zuen, beraz, eta huragaraipen kulturala, politikoa, prozedurazkoa izan zen, baina baita edu-kizkoa ere: Euskal Herrian ez dago gaur egun zentral nuklear bakar batere (Zubiaga,1995:137).

Hala ere, barru aldera begira, garaipen hura garratz samarra izanzen. Heterogeneotasun handiak, Lemoizko helburu zehatzaz kanpoekintza bateratuzko programarik ez izateak, sakabanaketak eta antola-kuntzaren ahultasunak, eta gero eta handiagoak ziren desadostasunideologikoak eta metodologikoak, horrek guztiak zatiketak eta urrun-tzeak areagotu zituen garai horretan. Begien bistakoak dira OTANenaurkako (1982-1986) kanpainarekiko parekotasunak; azken finean,

30 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 31: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

ekologistak eta antimilitaristak enbor amankomun berberetik zetozen:Komite Antinuklear eta Ekologistetatik.

1987an, uzte ugarien ondorioz nahiko murriztuta zeudela, Batzor-de horiek «erakunde aterki» bat sortzea proposatu zuten, bere barruanekologismoaren borrokarekiko konpromisoa zuten ahalik eta pertsonaeta talde gehienak bilduko zituena, hori, beren ustez, euskal nazioa as-katzeko mugimenduarekin bat egitea baitzen (Barcena, Ibarra eta Zu-biaga, 1995:39-47). Organismo berri horrek, Eguzkik, gutxi iraun zuenekologistak biltzen zituen proiektu amankomun gisa, eta bitan banatuzen 14 hilabetez elkarlanean aritu ondoren; parte-hartze horren iturriizan zen EKI. Gauzak horrela, 1980ko hamarkadaren bukaeran euskalekologismoaren panoraman nazio mailako bi talde zeuden (Eki etaEguzki), probintzia mailako zenbait (Bizkaiko Koordinadora, Anat-Lane,Arabako Federazioa,…) eta tokiko talde ugari, beren inguru hurbilekoingurugiro gaiak eta jarduera kontserbazionistak aurrera eramanezgehienetan (Gernikako Ekologia Tailerra, Amilotz, Mendia Bizirik, Izadi,Zumaia, Txingudi, Hagin, Asamblea Ecologista de Tierra Estella, TxominBedarra, Ingurune,...).

Leizarango Autobidearen gatazka, bere gailurra 90-92 urteetan izanzuena, bilakatu zen euskal ekologismoaren bigarren mobilizazio handia;bere bilakaeraren giltzek aditzera ematen dute denbora ez dela alferrikaurrera joan. Hasiera batean, Irurzun (Nafarroa) eta Andoain (Gipuzkoa)artean autobide bat egiteko proiektua ezagutarazi zenean, mugimenduekologistak talde bateratu bat osatu zuen berriro, Leizarango arana ba-besteko Autobidearen Aurkako Koordinakundea; hori 1985ean izanzen. Baina lau urte geroago, eta komunikazio-bide berriari ezezko biribi-la ematen zion diskurtso antidesarrollista —Autobiarik ez— horren or-dez, ibilbide alternatibo bat proposatzen zuen proiektua aurkeztu zen—Lurraldea—, aranari kalterik egin gabe Gipuzkoaren eta Nafarroarenarteko errepidezko komunikabideak nola hobetu proposatzen zuenikuspegi ekologiko eta zientifiko-teknikoa, azkenean, ibilbidearen alda-keta ekarriko zuen elkarrizketa bat abiaraztea exijituz.

Aukera politikorako egitura oso bestelakoa zen Lemoizen garaianzegoenarekin alderatuta eta hori argi eta garbi nabarmendu zen. Leiza-ranen mugimendu ekologistak ez zuen hamar urte lehenago eskuraizan zuen bezain gizarte sare zabala izan. Autobidea ez zen jada Go-bernu zentral urrun eta arrotz baten egitekoa, gobernuan urte askota-ko esperientzia zuen eta oso instituzionalizatuta zegoen euskal admi-nistrazio batena baizik: proiektu hura betearaz zezaketen, eta betearaziegin nahi zuten. Gainera, Ajuria-Eneako Hitzarmena indarrean zegoengaraia zen (1988), eta hitzarmen horrek uko egiten zion ENAMek partehartzen zuen edozein erakundez kanpoko eskariri jaramon egiteari.

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 31

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 32: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Bazterketa horren ondorioz, ENAMen inguruan hutsik eraikitakoitun sistema batekin gelditu zen euskal mugimendu ekologista. Eta la-nak hasi bezain laister ETAk burutu zituen ekintzek, bigarren mailanutzi zuten eztabaida ekologista. Irurtzun-Andoain Autobidearen gataz-kak arazo ekologikoa izateari utzi zion, eta alde batetik abertzale mo-deratuak eta Espainiako Konstituzioak eratutako antolaketa autonomi-koa defenditzen zutenen, eta bestetik esparru politiko hori gainditunahi zutenen arteko gatazka politikoa izatera pasa zen. Ingurugiro kon-tuak alde bat utzi eta eduki politiko-demokratikoa bilakatu zen diskur-tsoaren ardatza.

Leizarango Autobidearen aurkako kanpainaren balantzeak zaporegazi-geza utzi zion euskal mugimendu ekologistari. Mugimenduak bereantolakuntza egiturak eta komunikazio estrategiak hobetu zituen, mobi-lizazio jendetsuak eragiteko gai izan zen eta baita proiektuaren ibilbidearialternatiba tekniko bat emateko gai ere, baina ez zuen benetako edukiriklortu: ibilbidea aldatu baldin bazen ere eta Leizarango aranari kalte txikia-goa egin baldin bazitzaion ere, lanak azkenean burutu egin ziren. Bi blo-ke politikoen arteko botere-harremanek baldintzatu zuten azken emai-tza, eta ez jendea biltzeko ahalmenak edota mugimenduaren arrazoiek.

Itoizko urtegiaren eraikuntzak jaso zuen Euskal Herrian ekologistenmobilizazioaren lekukoa. Oraingoan planteamenduak toki-kutsu han-diagoa izan zuen eta bloke politikoen arteko borrokatik aldendu zen.Itoizko Koordinakundea, Nafarroan eragindako eremuko auzotarrak, zi-negotziak eta ekologistak biltzen zituena, 1985ean eratu zen, «bere lu-rraren defentsarako»

Hala ere, Nafarroako gobernu autonomikoak eta Madrileko gober-nu zentralak ez dute inoiz Itoizko Koordinakundea solaskide gisa onar-tu eta uko egin diote inongo harreman edo elkarrizketa izateari, etaezertan amore emateari. Hori dela eta, gizartea informatu eta mobiliza-tzeaz gainera, zenbait administrazio eta lege prozesu abiarazi beharizan ditu Nafarroan, Madrilen eta Bruselan urtegia egitea eragozteko.Auzitegira jotzea zen mugimenduaren eskariei jaramon egiten ez zienbotere instituzional guztiahalduna geldiarazteko azken baliabidea (Bar-cena, 2000).

1995eko irailean, Itoizko urtegia baliogabea eta legez kontrakoazela zioen ebazpena eman zuen Auzitegi Nazionalak, ingurugiroarenlegeak urratzeagatik, legearen babesik ez izateagatik —lege berezi batedota plangintza hidrologiko bat ez izateagatik—, eta justifikazio eko-nomikoa nahikoa ez izateagatik. 1996ko urtarrilean, Auzitegi Naziona-lak 506 kotatik gora urez betetzea, zuhaitzak ebakitzea eta lurrak mu-gitzea debekatu zuen berriro, eta horrek 9 Hm2 ur baino gehiago ezinbildu izatea esan nahi du, hau da, hasierako proiektuaren %2.

32 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 33: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Proiektuaren arduradunek entzungor egin zieten epai horiei etalanek aurrera jarraitu zuten. 1996ko apirilaren 6an Itoizko «Solidario-ak» taldeak, indarkeriarik gabeko sabotaje-ekintza batean, urtegikopresa egiteko materiala hornitzen zuten dorreen kableak ebaki zitueneta ia urtebetez urtegiaren lanak geldiaraztea eta eztabaida politikoeta sozial zabala eragitea lortu zuen. 1995ean sortutako talde horrek«ekintzara pasatzea erabaki zuen, eta ekintza baketsu eta publikoenbidez lan horren irrazionaltasuna eta ilegaltasuna salatzea». Aipatuta-ko sabotajeaz gainera, 1999. urtetik aurrera salaketa ekintzak burutuditu Estrasburgon dagoen Europako Parlamentuaren aurrean, Londre-seko Millenium Wheel-en, Berlineko Brandenburgokog Atean, Erro-mako San Pedroren Basilikan eta Hagako Urari buruzko II MundukoKonferentzian.

Internazionalizazio estrategia horrek berretsi egin du ez Nafarroaneta ez Madrilen ez dagoela negoziaziorako esparrurik. Kontuan izanbehar da, gainera, 2000ko martxoaren 14an Auzitegi Konstituzionalakemandako epaia, zeinaren bidez urpetu daitezkeen guneeen babesaezabatzen zuen Ingurune Naturalak Babesteko legea berretsi baitzueneta horrela Nafarroako Gobernuari Auzitegi Nazionalak ezarritako ko-taren debekua gainditzeko eskubidea eman baitzion, horrek gaineraEspainian zegoen helegite juridikoa blokeatu zuen eta EstrasburgokoGiza Eskubideen Europako Auzitegira jotzera behartu zuen mugimen-dua (Barcena, 2001).

Orain arte ez dugu Iparraldeko mugimendu ekologistari buruz ezeresan. Bere borroka ezagunenak Gas-Pars-ena, Lacq-etik Nafarroarakooleoduktoaren aurkakoa, urbanizazio turistiko, kirol-portu, golf eta au-tobideen aurkako kanpainak eta TGVren aurkako mobilizazioa izandira. Iparraldeko erakunde eta mugimendu ekologistek ez dute Hegoal-dekoekin ia batere harremanik izan. 1990eko abuztuan, zenbait taldeekologistak (Ortzadar, Pays Basque Ecologie, Ideal, ...) elkarlanerako etakoordinaziorako mekanismoak finkatzea erabaki zuten, informazioapartekatzeko, eraginkortasun handiagoa izateko eta estilo bateratuaketa elkarren arteko konfiantza sustatzeko. Pauso horren ondorioz «Co-llectif de Associations de Défense de l’Environnement» (CADE) jaio zen,Iparraldeko ekologismo soziala biltzen duen kolektiboa. Iparraldeko es-parru politikoaren eta ingurugiroaren desberdintasun handi bat, gaine-ra, 1990an Euskal Herriko Berdeak sortu izana da. EHBek autonomialortu zuen Frantziako «Les Verts» federazioaren barruan. EHB diputatubat izatera iritsi zen Akitaniako Lurralde Kontseiluan, Bordelen, eta Ipa-rraldeko udaletan, berriz, hamar bat zinegotzi.

Hegoaldean, ordea, mugimendu ekologistaren zati handienari ezzaio egokia iruditu alderdi berdeen proiektuekin bat egitea; euskal ez-

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 33

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 34: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

kerraren esparruan aukera politiko desberdinak egoteak ateak ixtendizkie horrelako proiektuei. Bestalde, nazioarteko sare eta organizazioekologista garrantzitsuenek eta ezagunenek ere (Greenpeace, WWF,Friends of the Earth, Bird Life,...) oihartzun txikia izan dute Euskal He-rrian. Horrek, euskal ekologismoaren talde tradizionalen protagonis-moa berretsiko luke.

Greenpeacek, esate baterako, ia 6.000 kide dituelarik Hegoaldeanafiliatu gehien dituen erakundea den arren, eta euskal lurrean eta itsa-sertzean kanpaina ugari egin dituen arren —altzairutegietako hautsakinportatzearen aurka, arrantza tradizionalaren alde, Itoiz eta errausgai-luak…—, ez dauka bulego iraunkorrik eta duela oso gutxi hasi dirabiltzen erakunde horretako kideak toki kanpainak antolatzeko (Itoiz,energia elektrikozko instalazioak, Bilboko Erraustegia,…) edota berenkanpaina orokorra zabaltzeko (elikagai transgenikoak,…), gehienetaneuskal mugimendu ekologistaren taldeekin elkarlanean. WWF etaAmigos de la Tierra taldeei dagokienez, ez dute ia toki-presentzia pu-blikorik.

Euskal mugimendu ekologista Europako mugimendu ekologista-ren arazo berberei erantzuten saiatzen da, baina polarizazio politikoaoso handia den testuinguru batean. Mugimendu ekologista, indus-trializatzeak eta modernizazio prozesuek naturan eta ingurugiroaneragin dituzten aldaketa handiei aurre egin nahi izan dien gizartemugimendu berria dela esan ohi da. Euskal herrian, ekonomiari, tek-nologiari eta azpiegiturei dagozkien garapen dinamika berriei eran-tzuteko mugimendu hori, frankismoaren diktadura garaian diseinatu-tako nuklearizazio planei aurre eginez abiatu zen eta ingurugiroanduen jarduera-eremua zabalduz joan da, testuinguru politiko aldakorbaten erdian.

Administrazio Publikoa izan ohi da gehienetan beren ingurugiroariburuzko protesten hartzailea; 1987-1998 bitartean, protesta horien%71,8 administrazio erakundeen aurrean egin zen (TEA). Azpiegiturahandiak dira tokiko, probintziako, erkidegoko edo estatuko agintarie-kin duten eten gabeko gatazkaren ardatz nagusia, gaur egun Itoizen,AHTaren inguruan, parke eolikoen inguruan, Bilboko erraustegiaren in-guruan eta gainerako energia proiektuen inguruan (Boroa, Bahia Biz-kaia, IGCC-Petronor, Castejon...), kirol eta industria portuen inguruanedota Barakaldon lindaneren tratamendurako lantegiaren inguruandauden istiluek agerian uzten duten bezala. Beraz, sortu zenetik gaurarte, sistema politiko-ekonomikoak bultzatzen dituen garapen planeiaurre egiten dien eta plan horiek arbuiatzen dituen ekologismo gaitzes-le baten aurrean gaude, eta horrek balio instituzionalak (hazkundea,lehiakortasuna, irudi berria, aldaketa teknologikoa eta demokrazia or-

34 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 35: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

dezkatzailea) eta euskal mugimendu ekologistak defenditzen dituenak(iraunkortasuna, zuzentasuna, osasuna, ekoizpen garbia eta demokra-zia parte-hartzailea) aurrez aurre jartzen dituen ingurugiroaren kulturapolitiko gatazkatsua sortu du. Kultura politiko gatazkatsu hori irudika-tzen du ondoko irudiak (Barcena, 1998).

2. Irudia

Ingurugiroaren kultura politiko gatazkatsua.

Tirabira horiek direla eta, erakundeak eta enpresak ingurugiroareki-ko errespetuzko arrazoibideak eta ekimenak erabiltzen hasi dira. Ingu-rugiro politiken halako instituzionalizazio horrek hautsi egin du lehentalde ekologistek ekologiaren gainean zuten monopolioa. Testuinguruberri horretan, euskal mugimendu ekologistak malgutasunaren etapragmatismoaren bidea aukeratu du bere eragina hobetzeko, eta bereazpiegiturak indartuz, giza baliabideak egonkortuz, baliabide mediati-koak eskuratuz eta lege prozedurek eta prozedura judizialek eskaintzendizkioten aukerak erabiliz egin du hori. Horrek ez ditu erakundeekikoharremanak aldatu, baina beste egitura batzuk eta beste mobilizatzekoera batzuk ekarri ditu.

Eta gure ustez horri dagokionez esan daiteke euskal mugimenduekologistak «bere behartasun egoeratik atera duela indarra». Gauregun, mugimendu hori dinamika mobilizatzaileak bultzatzeko etaproiektuak baldintzatzeko eta zalantzan jartzeko gai da, eta ez «berez-ko baliabideak ongi erabiltzen dituelako», lagun onak aurkitzen eta es-pazio mediatikoak betetzen jakin duelako baizik. Iritzi publikoaren au-rrean eta bere jarraitzaile politikoen aurrean arrazoiaren eta guztion

HazkundeaLehiakortasuna

Irudi BerriaAldaketa

TeknologikoaDemokrazia

Ordezkagarria

SustengarritasunaEgokitasuna

OsasunaEkoizpen garbia

DemokraziaPartehartzailea

Unibertsitatea

Komunikabideak

Sindikatuak

Instituziopolitikoak

Bilbao Ría 2000Bilbao Metropoli 30

Entrepresak

Auzo elkarteakEkologistakGizarte zibilaProfesionalak

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 35

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 36: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

ongizatearen defentsari gisa agertzea lortu du, erakundeen hermetiko-tasunaren eta itxikeriaren aurrean, osagai abertzaleak, lokalistak etadesarrollismoaren aurkakoak dituen arrazoibide bat erabiliz.

Bakearen aldeko mugimendua eta mugimendu antimilitarista

Aurreko mugimenduetan bezala, «bakearen aldeko mugimendua»esapidea, era askotako taldeak biltzen dituen saski-naskia dela esan ge-nezake. Batzuk era guztietako gerren aurka daude eta indarkeriareneta militarismoaren adierazpide guztiak borrokatzen dituzte (Euskal He-rriko Kontzientzi Eragozpen Mugimendua bezalako talde antimilitaris-tak eta kristau kutsuko konpromisoa duten eta gehienetan beste taldebatzuetan sakabanaturik dauden militanteak); aurrekoetatik gutxi edoaski hurbil dauden beste batzuek, militarismoaren atal zehatz bateanbiltzen dute beren jarduera (derrigorrezko soldadutzaren aurkako Eus-kadiko Kontzientzi Eragozleen Elkartea edota tokiko intsumisio taldeak,gastu militarraren aurkako Eragozpen Fiskalaren Asanbladak, armakekoiztu eta saltzearen aurkako Gasteizkoak taldea, Gerra Nuklearrarenaurkako Medikuak,…); beste batzuek gauza asko dituzte aurrekoekinamankomunean, baina ez dira indarkeriaren aurka agertzen (Kakitzat,beste intsumiso talde batzuk, Malatxa,…); beste batzuek, azkenik, ge-rra jakinak salatzen dituzte (Herri Saharauiaren Adiskideak, SOS Balka-nes, Chiapaseko Plataforma,…); eta, jakina, noizean behin, aurrekoguztiak era batera edo bestera konbinatu eta behin behineko kanpai-nak eta koordinakundeak sor daitezke (Anti-OTAN Mobida, BardeatakoPoligonoaren Aurkako Asanblada, Golkoko Gerraren aurkako Koordi-nakundea,…). Horrez gainera gaur deituriko talde bakezaleak daude,beren zeregin nagusia euskal gatazka delarik (Gesto por la Paz-Bakea-ren Alde, Elkarri, Bakea Orain, Denon Artean…).

Aniztasun horrek, berez, mugimendu feministan eta ekologistanikusi ditugun aurkakotasun ideologikoaren ardatz berberak islatzenditu: nazioa, batetik, gehienetan indarkeria tresna politiko gisa erabil-tzea justifikatzearen edota ez justifikatzearen bidez azaltzen dena, etabakezaletasun liberala/bakezaletasun erradikala bestetik, alde bateanegungo egitura instituzionalak berritzeko aukera badagoela eta gataz-kak konpontzeko mekanismoak hobetu daitezkeela uste dutenak, etabestean gizartean eta politikan jokabide berriak sortu ahal izateko egi-tura horiek ezabatzearen edo guztiz aldatzearen alde daudenak utzikolituzkeena.

Gorago aipatu diren beste bi mugimenduetan bezala, denboranatzera eginez gero, bakezaletasunaren eta antimilitarismoaren mundu

36 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 37: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

hau osatzen duten talde askoren enbor amankomuna aurkitzen da.Gaur egun euskal talde bakezaleen eta antimilitaristen artean zaharre-na denaren, Kontzientzi Eragozpen Mugimenduaren printzipioak azter-tuta iragan amankomun horren nahiko deskribapen ona egin daiteke:bakezaletasun erradikala, ez-biolentzia, asanblearismoa, aldaketa politi-ko sakon baten aldeko talde konpromisoa. Talde hori 1974an sortu zenkontzientzia eragozleak, ez-biolentziaren militanteak, kristau militan-teak eta zenbait anarkista bildurik, eta harrez gero bakerako heziketa,ekintza zuzen ez-biolentoak —are sabotajea ere: Itoizeko «solidarioak»talde horretako militante zaharrekin trebatu ziren beren ekintzarako—gastu militarrari buruzko ikerketa eta armen ekoizpenari eta salmentariburuzkoa, gerren eta indarkeria estrukturalaren salaketa, patriarkatua,militarismoa eta armadak, eta abar lantzen ditu. Nolanahi dela ere, be-ren lan esparru ezagunena kontzientzia eragozpena eta intsumisioa da,ordutik hona etenik gabe garatu den mobilizazioa, eta duen gaurkota-sunagatik aurrerago berrikusiko duguna.

Euskal mugimendu bakezalearen eta antimilitaristaren kanpaina ga-rrantzitsuen artean, Espainiako Estatuak OTANen jarraitzearen aurkakomobilizazioa nabarmen daiteke. Mobilizazio hori 1980ko hamarkadakolehen erdi aldean agenda politiko-sozialaren lehen mailan egon zen.1979ko abenduan, OTANek Alemania Federalean, Britainia Handian,Italian, Belgikan eta Holandan bere euromisil ospetsuak (Pershing II etaCruise) zabaltzeko erabakia hartu zuen, Eki Europako herrialdeetakoekirismen ertaineko misil sobietarrak (SS-20) zabaldu zituztelako. Horidela eta Mendebaldeko Europa osoan 2. Mundu Gerratik ezagutzen zi-ren gizarte mugimendu indartsuenak eta aktiboenak sortu ziren, jen-dea biltzeko ahalmenari, inpaktuari eta nazioarteko koordinazioari da-gokienez. Euskal Herriko bakearen aldeko mugimenduak Europakobere kideekin bat egin zuen, base amerikarren aurka protestak eginez,eta aktiboki parte hartu zuen horretarako sortu ziren foroetan, Euro-pean Nuclear Disarmament-en (END), esate baterako. Testuinguru har-tan, 1982ko maiatzean zehazki, UCDren azken gobernuak, Calvo Sote-lo buru zela, Espainia OTANen sartzea erabaki zuen, bakearen aldemobilizatzeko bertako espazio bat sortuz.

Madrileko agintariek inposatutako proiektu zibil nuklearraren aur-ka, hau da Lemoizko proiektuaren aurka zegoen euskal gizartea, derri-gor egon behar zuen OTANen sartzearen aurka, izan ere, neutraltasu-naren amaiera suposatuko zuen eta Europak bizi zuen mehatxu militarnuklearra gure lurretaraino ekarriko zuen, eta gainera, berriro ere, Ma-drilen hartu zen erabakia. 1986ko martxoko erreferendumean argi etagarbi gelditu zen euskaldun gehienak OTANetik ateratzearen alde zeu-dela eta daudela: erroldatutakoen %63,7ak bozkatu zuen, eta bozka-

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 37

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 38: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

tu zutenen artean %62,6ak ezezkoa eman zuen, eta %33,5ak baiez-koa. Hala ere, euskal mugimendu bakezale eta antimilitarista zabal etairudimentsua ez zen Lemoizen aurkako manifestazioek izan zuten mo-bilizazio eta erakartze maila iristeko gai izan. Lau arrazoi aipa litezkehori azaltzeko. Bata, eraso nuklear posible baten ideia askoz zirribor-rotsuagoa eta urrunagoa zen aldamenean eraikiko zuten zentral nu-klearraren hurbiltasunaren aldean. Bi, bozketaren emaitza jakina zen:inkesten arabera biztanlegoaren %80 aurka zegoen; mobilizatzea ezzen beharrezkoa, Euskal Herriari zegokionez, behintzat. Hiru, aukerapolitikorako egitura ez zegoen oso alde: Euzko Alderdi Jeltzaleak, zu-zendariak argi eta garbi atlantismoaren alde zeudela, baina gehiengo-aren iritziak hertsatuta, erreferendumean abstenitzeko eskatu zuen az-kenean.

Eta lau, OTANen aurkako euskal mugimendua hiru bloketan zatitu-ta egon zen: Euskadiko Mobida Anti-Otan, anitza eta asanblearioa, Ko-mite Antinuklear eta Ekologistek zein talde eta kolektibo antimilitaris-ten zerrenda luze batek bultzatua; Desarme eta Bakearen aldekoEuskal Kolektiboak, Euskadiko Ezkerraren, Euskadiko Alderdi Komunis-taren eta Comisones Obrerasen apoioa zutenak; eta azkenik, Euskadi-ren Subiranotasun Nazionalaren aldeko Manifestua, Herri BatasunarenMahai Nazionalak bultzatua.

Bi sareetan iragan amankomuna eta elkarrekin egindako kanpainenhistoria zuten aktibista asko izanda —euskal lurraldeko instalazio mili-tarrak ixtea (Jaizkibel, Belagua, Bardeak,…), esate baterako—, ez zenzaila izan talde antimilitaristek eta talde antinuklearrek eta ekologistekkanpaina bakarra egitea: Euskadiko Mobida Anti-OTAN. 1983ko udaz-kenean abiarazi zen, eta osatzen zuten taldeek OTANen aurkako plata-forma amankomun eta bakarra osatzeko bitartekaritza eta esparru ba-teratzaile zabalak bultzatzen saiatu ziren. Hala ere, beste bi blokeetanparte hartzen zuten alderdiek zuten ustezko etekin elektoral baten itxa-ropenak, eta horrekin batera Mobidaren barruan zeuden sentsibilitatedesberdinek zituzten aliantza hobeak zeintzuk ziren erabakitzeko ezi-nezkoa egin zuten espazio amankomun hori.

Alde batetik, HBren buruzagiek nahiago izan zuten beste jokorakoeremu bat, nazioari lehentasuna ematen zion eta sobietarren aldeko-tzat jo zen arrazoibide bereizi batekin. Beste alde batetik, Euskadiko Ez-kerrak, Euskadiko Alderdi Komunistak eta CCOOk Desarme eta Bakea-ren aldeko Euskal Kolektiboekin bat egin zuten, bere ardatz nagusiakez-biolentzia eta ETAren arbuioa ziren erakunde bakezale batekin, ko-munikabideetan eta, oro har, erakundeen esparruan harrera hobeaizango zuen espazio erreformista bat bilatuz. Geroago espazio horretanGesto por la Paz–Bakearen Alde ekimena sortuko zen.

38 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 39: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Hegoaldean izandako emaitza onak gorabehera, bakearen aldekomugimenduak ezin izan zuen Espainiako Estatu osoan erreferendumairabazi —Hegoaldean, Katalunian eta Kanariar Uharteetan emaitza ho-beak lortu izanak abertzaletasunaren edota zentroaren eta periferiarenarteko desadostasunaren irakurketa bat egiteko bidea emango luke—,eta horrek mugimenduaren zati handi baten desmobilizazioa ekarrizuen.

Zenbait urte geroago, Pertsiar Golkoan esku-hartze militarra gerta-tu zenean, euskal mugimendu bakezalea eta antimilitarista aspaldikoitunak berritzeko gai izan zen eta erantzun azkar eta sendoa antolatuzuen. Mobilizazio hori OTANen aurkako mobilizazioaren berritzea izanzela esan liteke, beti bezalako esku-hartzea baitzen hura: inperialista,interes ekonomikoek bultzatua eta Ameriketako Estatu Batuek zuzen-dua, eta Espainiako gobernuak, gainera, intsumisioaren prozesua bete-betean zegoela izugarrizko hanka-sartzea egin zuen soldaduak behar-tuta gerrara bidaliz. Balkanetako gerrak, ordea, askoz ekintza gutxiagopiztu zuen, OTANen kanpainan edota Golkoko krisialdian parte hartuzuten sindikatu eta alderdi politiko handiak isilik gelditu ziren. Gatazkahorrek oso krisi larria eragin zuen mugimenduaren baitan, eta baita,neurri txikiagoan izan baldin bazen ere, tradizio luzeagoa zuten taldeantimilitaristetan. Bere militante gutxi batzuk parte hartu zuten soilik,eta beren kabuz, elkartasun eta salaketa ekimenetan, SOS-Balkanes-enedota Gerrarik Ez!-en, esate baterako. Hori dela eta, ekimen horiek,aurrekoen indarrik izan ez baldin bazuten ere, aniztasun ideologikohandiagoa izan zuten eta beste era bateko estilo bat bultzatu zuten(Ajangiz, 2000).

Kontzientzia eragozpena eta intsumisioa izan da euskal mugimendubakezale eta antimilitaristaren beste mobilizazio garrantzitsua. OTANenaurkako kanpaina baino bizitza luzeagoa izan du eta bere eragina erehandiagoa izan da: hasiera batean ordezko zerbitzua zilegitasunik gabeutzi eta deuseztu egin zuen, ondoren kontzientzia eragozpena ikaraga-rri bultzatu zen, eta azkenik derrigorrezko soldadutza desagertaraziegin du. Inoiz ezta inon ez da hemengoaren tamaina, erradikaltasunaeta emaitzak izan dituen kanpainarik antolatu. Oso esperientzia bereziaizan da, dudarik gabe.

1970eko hamarkadan hasi zen mobilizazioa kontzientzia eragozpe-na arautzeko lege bat eskatuz, baina 1980an azkenean PSOEren go-bernuak aukera horri baietza eman zionean, mugimenduak derrigo-rrezko soldadutzari desobedientzia zibila ezarriko ziola iragarri zuen,eta 1988an hasi zen hori gauzatzen. Desobedientzia zibil horren lider-goa, hala ideologia mailan nola estrategikoan, Kontzientzi EragozpenMugimenduaren gain egon da beti; armadak eta militarismoa ezezta-

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 39

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 40: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

tzeko eta benetan berdintasuna nagusi izango den gizarte bat sortzenlaguntzeko ekintza zuzen ez-biolentoa erabili behar dela uste du taldehorrek. Gainerako taldeak Kakitzat, AOC-EKEA eta Malatxa dira. Ezke-rreko talde estraparlamentarioekin lotuta dagoen Kakitzat taldeak an-tolatzen du urtero «Intsumisio Eguna» eta gehienetan KEMekin aritzenda elkarlanean; AOC-EKEA kontzientzia eragozleei aholku emateko etaoro har defenditzeko elkartea da, baina, Kataluniako AOC ez bezala,ez dago intsumisioaren aurka eta ez du ordezko zerbitzua egiteko pos-tuak sortzen lagundu; eta Malatxak, KEMen eta Kakitzat-en lidergoariaurre egiteko ENAMek sortutako taldeak, inoiz ez du bere mundutikkanpora ateratzerik izan. Gainera, intsumisioaren aldeko borrokaapoiatu duten gazteen erakunde politikoak ere hemen sar litezke, neu-rri batean behintzat (Jarrai, EGI, Eusko Gazteriak, Hautsi,...). Iparralde-an, jakina, antimilitarismoaren alderdi horren formulazioa guztiz beste-lakoa izan da (Urteaga, 1998).

1989an abiatu zen intsumisioa, urte hartan intsumisoak 300 beste-rik izan ez baldin baziren ere. Hamar urte geroago, hogei mila ziren in-tsumisoak. Hala ere, kopuru hori soldadutza egitera deituen %1 baizikez da, eta aldi berean, kontzientzia eragozle guztien %3. Oso aldehandia dago, beraz, erkatuz gero: kopuruetan ez ezik erabilitako modueta bitartekoetan datza bere indarra. Abaguneak ere garrantzia izan duordezko zerbitzua abiarazi baino lehen hasi zen intsumisioa, bere gara-pena arrisku larrian jarriz; ordezko zerbitzuaren funtzionamendu nor-mala blokeatzea izan da, azkenean, kontzientzia eragozpenaren zenba-kiak gora jaso dituena eta matematikoki derrigorrezko soldadutzareniraupena ezinezkoa egin duena. Gainera, Gobernuak konpondu nahiez zuen, eta estrukturalki konpondu ere ezin zuen soldadutza ezezta-tzeko eskari bat sartu zuen agenda politikoan eta mediatikoan. Berez,intsumisioa hasi zenetik hona, hala Euskadiko nola Espainiako alderdipolitiko gehienen jarrera aldatu da.

Baina, dudarik gabe, desobedientzia zibil ez-biolento gisa formula-tzea izan da arrakasta horren giltza. Errepresioa eta espetxea bere pro-tagonismoaren ardatz bihurtu ditu mugimenduak. Bere helburuarenzilegitasun soziala eta bitarteko ez-biolentoak erabiltzea Gobernuzapaltzailearen aurkako pizgarri politikoa izan da. Gobernua bera izanzen eskura zituen neurri guztiak erabili zituena intsumisoak espetxera-tuak izan ez zitezen. Hori lortu zuela zirudienean, intsumisoek ukoegin zioten hirugarren graduari eta horrek protagonismoa eman zionberriro gatazkari; gainera Iruñeako espetxean bildu ziren hainbat etahainbat intsumiso, presondegi-sistema beraren aurkako salaketabihurtu ziren. Eta inhabilitazioak ere ez zuen errepresio horrek eragin-dako eskandalu soziala leundu. Azkenean, etengabeko gatazkaren

40 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 41: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

ondorioz ezinezkoa izan da derrigorrezko soldadutza salbatzeko zati-kako erreformarik egitea.

Errepresioaren aurkako elkartasuna bere alde erabiliz, sektore politi-ko eta sozial handi batek soldadutza kentzeko indarra egin zezan lortuzuen. Bere «Soldadutza Ezeztatzeko Manifestua» ekimenak, mugimen-duaren eta alderdi politikoen arteko itun baten egitekoa bete zuen, etahorri esker instituzioetan entzun zitzaion, Euskadiko, Espainiako eta Eu-ropako parlamentuetan, esate baterako. Gainera, bere eraginez, euskalerakundeek ordezko zerbitzuaren sistema eta militarren erreklutamen-dua zabaltzeari ezezkoa eman zioten; Gasteizko, Bilboko eta Donostia-ko udalen adierazpen instituzionalak ekar daitezke gogora, esate bate-rako, edota Eudima-ren sorrera, Udalbiltzaren egungo planteamendusoberanistaren aurrekaria izan zen erakundea. Lurraldea bezalako mo-bilizazio ekologistekin ez bezala, edota mugimendu bakezale eta anti-militarista beraren lehenagoko mobilizazioekin ez bezala, euskal indarpolitiko guztiak bere alde egotea izan zen intsumisioaren alde ona. Ja-kina, laguntza handia izan da politika militarra oro har, eta soldadutzabereziki, gobernu zentralaren esku bakarrik egotea. Baina egia da, eraberean, Ajuria Eneako Ituna nagusi zen testuinguru horretan ahobata-sun hori posible izan dela protagonismoa eta lidergoa mugimenduakizan duelako, eta mugimenduak, une oro, bere independentziari eus-ten jakin duelako. Intsumisioak ez zuen garrantzi bera izango, ezta gu-txiagorik ere, ENAMen mende egon izan balitz, esate baterako. Horre-gatik mugimenduaren berezko organizazioek inorena ez zen lurreanjardun behar izan dute, alde batean eta bestean egin behar izan dituz-te itunak, eta ezinezko adostasunak bilatu behar izan dituzte. Horri es-ker, intsumisioa, euskaldun guztion lekua izan da.

Azkenean, soldadutzaren behin betiko krisia etorri zen. Sozialis-tek eta popularrek 1991. urtean hitzartu zuten Indar Armatuak 2000eredua nahikoa ez zela ohartu ziren 1994an. Justizia Ministroak,Juan Alberto Bellochek «Estatu arazo»-tzat jo zuen egoera eta or-dezko zerbitzuaren plan berezi batekin saiatu zen progresio horri au-rre egiten. Baina beranduegi zen. Bi urte geroago, PPren gobernuberriak derrigorrezko soldadutzaren azkena iragarri zuen eta armadadezente bat osatzeko enplegudun soldaduak erreklutatzeari ekinzion presaka.

Trantsizio horrek ikaragarrizko eragozpenak izan ditu hemen, auzo-ko Frantzian ez bezala, non soldadutza ezeztatzea urteetako aldaketa-ren azken pausoa izan baita eta hori dela eta lehen mailako potentziaizatera iritsi baita Europan; guri dagokigunez, eragozpen horiek argieta garbi adierazten dute mugimendua izan dela eta ez Gobernua, der-rigorrezko soldadutzaren azkena eragin duena (Ajangiz, 2001).

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 41

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 42: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

3. Irudia

Espainiako Estatuan soldadutza ezeztatzeko prozesua.

Euskal mugimendu antimilitaristak oso paper garrantzitsua jokatudu mobilizazio horretan, hala kualitatiboki nola kuantitatiboki. Euskaltaldeek protagonismoa izan zuten kanpainaren diseinu estrategikoaketa desobedientzia zibil horri ekiteko azken erabakia Orion hartu zen1988ko abuztuan. Euskal intsumisoak, Espainiako Estatu osoko intsu-misoen erdia baino gehiago izan dira, eta Estatu osoan mugimenduakizan dituen bitartekotza gehienak Euskal Herriko erakunde eta aktorepolitikoek eragin dituzte (Agirre Aranburu, Ajangiz, Ibarra et al., 1998).Azken batean esan daiteke euskal mugimendu antimilitarista izan delaEspainiako Gobernua derrigorrezko soldadutza ezeztatzera bultzatuduen eragile nagusia, eta bere parte-hartzerik gabe ezeztatze hori ezzela gertatuko.

Politika formala Gizartea Mobilizazioa

Kontzentzua Konskripzioarierrafusapen pasiboa

Partidu periferikoenaldaketa eta maioritarioetan

artekak

Errafusapenaktiboa

Intsumisioa

K. Eragozpenarenhazkundea

Gatazkairaunkorra

Konskripzioarenamaiera

ez dagoreklutarik

PSS delakoariboikota

42 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 43: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Euskal Herrian dagoen bakearen aldeko mugimenduaren best adie-razpen bat, euskal gatazkaren ezaugarria den indarkeria politikoarenaurkako mobilizazioak dira. Goian ikusi dugunez, OTAnen aurkako mo-bilizazioetan batik bat, Euskal Herriko bakearen aldeko mugimendua-ren barruan blokeak bereizi ziren, eta hor dute deituriko talde bakezalehoriek beren jatorria. Banaketa horrek, bestalde, indarkeria politikoazer den azaltzeko bi modu islatzen ditu. Lehendabizikoek ez dute onar-tzen helburu politikoak iristeko indarkeria erabiltzea, etikoki eta politi-koki zilegitasunik ez duela salatzen dute eta gatazka politikoak kon-pontzeko arau demokratikoak onartzea eta bitarteko baketsuakerabiltzea exijitzen dute; bigarrenek uste dute, Euskal Herriak bizi duenhaustura eta liskar politiko soziala dela eta, alderdi guztien arteko elka-rrizketak eta negoziazioak lehentasuna izan behar duela indarkeriarenaurkako ekimenen gainetik.

Gesto por la Paz-Bakearen Alde Bilbon jaio zen 1985ean indarkeriapolitikoaren ondorioz gertatutako heriotza bakoitzeko protesta-kon-tzentrazio isila egiteko. Bere organizatzeko modua eta osatzen duenjendea mugimendu bakezale arruntek izan ohi dituenak dira. 100 toki-ko talde, baino gehiago biltzen dituen koordinakundea da, asko etaasko Elizarekin lotura dutenak. Hala ere, 1988an Ajuria Eneako Itunaripublikoki bere apoioa adierazi zionean jaso zuen komunikabideen etaerakundeen apoioari zor dio bere ospea eta Euskal Herri osora hain az-kar zabaldu izana. Harrez gero elkarrizketarako eta gatazka konpontze-ko gogoetak eta ikerketak batetik, eta beren deialdi eta mobilizazioetanizan ohi den erakundeen esparruko buruzagi politikoen parte-hartzehandia bateratzen saiatu dira. Horrek tirabira handiak sortu ditu berenbilakaeran eta barne egituraketan. Esate baterako, Bakea Orain eta De-non Artean Gesto por la Paz-etik bereizi ziren bere funtzionamendupolitikoarekin eta antolakuntzazkoarekin bat ez zetozelako, erakundeeigehiago hurbildu nahi zitzaizkielako eta ETArekiko eta ENAMekiko dis-kurtso gogorragoa nahi zutelako.

1992an Elkarri jaio zen, gatazka egoera luze honetatik ateratzeko el-karrizketa eta adostasuna bultzatzeko bitartekari gisa protagonismo tek-niko baten bila. Erakunde atipikoa da, gatazkak konpontzeko aholkulari-tza espezializatuaren eta gizarte mugimenduaren arteko zerbait delako;militantzia zabala du, eta kide bakoitza bitartekaritzaren eta elkarrizketa-ren aktibista sozial bihurtzea bultzatzen du. Bere arrakasta nabarmenena,Lizarra-Garazi hitzarmena ahalbidetzea izan da, seguru asko.

Nolanahi dela ere, Gesto por la Paz-Bakearen Alde Koordinakunde-aren, Elkarriren, eta oro har, mugimendu bakezalearen barruan daudentaldeen garrantzia gatazkaren bi muturren arteko tarteko tokiak bete-tzea eta elkarrizketarako eta hitzarmenerako aukerak eskaintzea da.

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 43

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 44: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Senideak-ek, Amnistiaren aldeko Gestorek, Gernika Batzordeak, Orere-ta Bake Taldeak, Herria 2000 Elizak edota Giza Eskubideen Aldeko El-karteak elkarrizketa multzo batean parte hartu zuten Elkarrirekin edotaGesto por la Paz-ekin batera, elkarrizketa zabalago bati bideak irekizjoateko. Baina, dudarik gabe, harreman esanguratsuena azken bi ho-rien artekoa izan da. Gesto por la Paz-ek eta Elkarrik urteak daramatza-te bat-etortze baten bila eta proposamen amankomunak landuz, orekaez-egonkorrak aurkituz. Esate baterako euskal presoen sakabanaketazohartaraziz, edota zauriak sendatzeko gatazkaren biktimei ordainaematea, nahitaezko pausoak direla aldarrikatuz. Eta, jakina, itun ho-rrek, denboraren eraginak eta ETAren su-etenaren ondoren abiatutakoprozesuaren porrotak gutxitu egin ditu bi kolektiboen ikuspegien artekoaldeak. Agian horregatik, eragindako polarizazio gero eta handiagoarentestuinguruan, euskal gatazkaren bi muturretan daudenek hain inde-pendienteak ez diren kolektiboen sorrera bultzatu dute, esate baterako,Euskal Herria Askatu! ENAMen esparruan eta Foro de Ermua eta BastaYa! konstituzionalista esaten zaion blokearen inguruan.

Atal hau amaitzeko esan genezake instrumentaltasuna, erakartzekoahalmena, batasun formala edota gobernuaren aurkako ekintza beza-lako irizpide klasikoak gero eta gutxiago laguntzen dutela mugimendupazifistaren eta antimilitaristaren moduak eta eraginak balioesten.Gaur egun mugimendu horrek parametro berezkoagoak eta identita-rioak ditu: (a) mobilizazioaren kultura haren ordez —koiuntura egokiaizan bezain laister mobilizazio zabala pizteko gutxieneko antolakuntzairaunkorra izatearen ordez— mugimenduaren kultura sortu du arlodesberdinetan eten gabe lan egiten duen sare zabal modura eratutakoantolakuntza; (b) nahiago du bere agenda irismen luzeko eduki proak-tiboen inguruan antolatu —bakerako heziketa, derrigorrezko soldadu-tzaren azkena, armen ekoizpena beste era batera bideratzea, gatazkabelikoak, Euskal Herriaren bakea— Gobernuaren agendari erantzunezjardun baino; eta (c) autonomia eta independentzia handia izatera iritsida alderdi politikoei dagokienez. Zentzu horretan, euskal mugimendubakezalea eta antimilitarista Europan dauden izen pareko beste askobaino helduagoa da.

Solidaritate mugimendua

1960ko hamarkadaz geroztik nazioarteko solidaritate kanpainaugari garatu dira Euskal Herrian (Ertamerikarekiko, Nikaragua sandinis-tarekiko batik bat, Sahararekiko, Hego Afrikarekiko, Irakekiko, Palesti-narekiko,…) baina azken hamabost urteotan nagusiki, Espainiako Esta-

44 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 45: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

tuan, oro har, eta Euskal Herrian, bereziki, Gobernuz Kanpoko Erakun-deak esaten zaien taldeen ikaragarrizko hazkundea izan da. Beren bar-ne aniztasuna dela eta, oso zaila da sektore hori bere osotasunean gi-zarte mugimendu gisa izendatzea, baina, dudarik gabe, asko dira berebarruan gizarte mugimendu gisa egituratuta daudenak eta hala joka-tzen dutenak. Euskal Herriko Caritas horren adibidea litzateke. Bainaadibide garbienak Garapen GKEak dira.

Elizaren misioetan aurki daitezke bere aurrekari urrunak, bere orga-nizazioek —Caritasek berak—, pisu handia baitu oraindik sektore ho-rretan. Baina 1970eko hamarkadatik aurrera, batez ere, Vietnamekogerrak eta Latinoamerikako gatazkek nazioarteko solidaritatearen ingu-ruko sentsibilitate berri bat eratzen lagundu zuten, eta hori dela eta,garapenari ematen zitzaion laguntza gero eta gehiago sekularizatuzen. Lanerako brigadek eta solidaritate batzordeek, euskal GGKE asko-ren eraketa ekarri zuten 1980ko hamarkadan (Hirugarren Mundua etaBakea, Mugarik Gabe, Fondo Vasco de Cooperación, Hegoa,…), garaihartan mundu hori osatzen zuten Estatu mailako erakunde handiekinbatuz (Cruz Roja, Cáritas, Médicus Mundi, Manos Unidas,…). Gero,1990eko hamarkadan sektore horretan gertatu den espekulazioaren le-kuko izan gara: kooperaziorako eta garapenerako proiektuei gober-nuek ematen dizkieten laguntzen deialdiek —Eusko Jaurlaritzaren le-hen deialdia 1988an izan zen—, askoz organizazio gehiago sortzeabultzatu du, tokikoak gehienak.

Gaur egun 231 Garapen GKE daude guztira Euskal Herrian, Estatumailako eta Nazioarteko erakundeen ordezkaritzak barne. Ia gehienek(%90) garapenerako kooperazio proiektuak garatzen dituzte finantza-keta-iturri publikoekin, eta bi herenek kooperanteak bidaltzen dituztehirugarren herrialdeetara. Oso egituratuta edota instituzionalizatutadagoen sektore bat da, beraz. Hala ere mugimendu gisa bere nortasu-na galdu ez duen sektorea da: bolondresek eta kooperanteek osatzendute bere egituren %95a, erakundeen %98 biztanlegoaren sentsibili-zazioaz arduratzen da, bi herenek presio sare eta taldeetan parte har-tzen dute (Murguialday, Río, Anitua et al., 2000) eta erdiak gizarte mu-gimendu baten partaide gisa aurkezten du bere burua. Baina noizeanbehin antolatzen dituzten salaketa kanpaina eta mobilizazioak dira gi-zarte-mugimendu izaera hori ondoen definitzen dutenak.

Garapen GKEen lehen kanpaina handia, %0,7aren kanpaina izanzen. Justicia y Paz erakundeak abiarazi zuen 1981ean, 1984an hasi zi-ren Euskal Herriko kristau kutsuko GGKEak eskari hori egiten, eta lauurte geroago, Hirugarren Munduaren Garapenerako Euskadiko Koordi-nakunde sortu berriaren lehen mobilizazio garrantzitsua izan zen.45.000 izenpe baino gehiago bildu zituen Koordinakundeak eta koo-

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 45

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 46: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

perazio proiektuetan aurrekontuen %0,7a erabiltzea eskatu zieten eus-kal erakundeei. Estatuko gainerako lekuetan ez bezala, hemen kanpai-nak emaitzak izan zituen. Urte horretan bertan, Gasteizko Udalak prin-tzipio hori onartu zuen eta Eusko Legebiltzarrak oso partidagarrantzitsua onetsi zuen kooperazio proiektuetarako. Hurrengo urtetikaurrera, gainera, Koordinakundeak laguntza horiek emateko irizpideakdefinitzen lagundu zuen.

Hala ere, beti egon dira tirabirak Koordinakundearen eta gobernuerakundeen arteko harremanetan. Alde batetik, beren finantza iturriaia erabat fondo publikoen mende dagoelarik, badirudi organizazio ho-riek botere publikoekin mendekotasun harremanak izatera behartutadaudela, eta baita diru laguntzak ematerakoan eta hitzarmenak izen-petzerakoan nagusi den kidetasun alderdikoien araberako kuota bana-keta onartzera ere. Gobernuek, bestalde, beren kanpo harremanetara-ko politikaren eta beren merkataritza balantzaren zati gisa ikustendituzte kooperazio proiektuak. Urrutirago joan gabe, Hirugarren Mun-dua eta Bakea bost urtez gelditu zen Eusko Jaurlaritzaren diru-banake-tatik kanpo, garapenerako fondoen kudeaketan gardentasuna eska-tzen zuen kanpaina bat aurrera eraman zuelako.

Estatu osoan arrunta den erakundeen jokabide hori dela eta,1994an %0,7ren kanpaina bultzatu zen berriro. Diru laguntzak honakoirizpide hauen arabera ematea exijitu zuen orduan Koordinakundeak:(a) pobretasunaren eta bere kausa estrukturalen aurkako borroka egi-tea, (b) merkataritza interesekin zerikusirik ez izatea, (c) demokrazia,partaidetza eta giza eskubideekiko, emakumearen paperarekiko etagarapen iraunkorrarekiko errespetua; (d) destzentralizazioa eta (e) iritzipublikoaren sentsibilizazioa. Kanpaina haren ondorioz abiarazi zen1998an kanpo zorra barkatzeko egungo kanpaina, «kanpo zorra, beti-ko zorra?».

Solidaritate mugimenduaren tinkotasun handiago horrekin baterabi estrategia garatu ditu bere autonomia eta eragin ahalmena areago-tzeko. Batetik, finantzaketa iturriak ugaritzea, esate baterako EuropakoBatasunera joz. Eta bestetik, Koordinakundearen ordezkaritza paperaindartzea, bera delarik orain programei laguntzak emateko irizpideetaneta emandako fondoen ebaluaketan eta kontrolean gardentasuna exiji-tzen duena. Estrategia hori emaitzak ematen ari da eta 1999tik aurreraprozeduran objektibotasun handiagoa izatera behartu du. Koordina-kundea prozesu horretan parte hartzen hasi da berriro.

Beraz, sektore horren birpolitizazioaz edota bere mugimendu-izae-raren sakontze batez hitz egin dezakegu. Azken aldian Koordinakunde-ak jokabide-arautegi bat onartu du, zeinaren bidez osatzen duten taldeguztiek pobretasuna erauzteko lan egiteko, kooperazioa berdinen arte-

46 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 47: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

ko elkartruke gisa ulertzeko, gizarte ehuna sortzen laguntzeko betiereherri hartzaileek proposatutako ekimenetatik abiatzeko, herritarrek par-te hartzeko bideak sortzeko eta beren lanaren gardentasuna, zin-tzotasuna eta independentzia ziurtatzeko mekanismo formalak eratzekokonpromisoa hartu baitute. Gainera, bere diskurtso bakezale eta arma-mentismoaren aurkakoa gero eta ozenagoa da. Gaur egun koordina-kunde hau gastu militarra eta armen salerosketa salatzeko kanpainabat prestatzen ari da «bakearen dibidendua» izenburupean. Solidarita-tearen aktibista asko eta asko mugimendu bakezaleetatik datoz, eta lo-tura hori nabarmena da. Berez, beldurrik gabe esan genezake solidari-tate mugimendua lehen aipatutako beste gizarte mugimenduetakoaktibistez hornitzen dela gehienetan.

Azken gogoeta: gizarte mugimendu berriek Euskal Herrianbultzatu dituzten aldaketen inguruan

Gizarte mugimendu berriek politika «egiteko» modu berri bat eka-rri dute industri gizarte aurreratuetako sistema politikoetara. Betiko in-teres taldeekin eta alderdi politikoekin lehian, batzuetan alderdi politikoberriak edota hauteskundeetako alternatiba berriak osatuz (berdeak,feministak, zerrenda alternatiboak,…), beren gaiak eta agendak politi-karien eta erakundeen mahai gainean lehen mailan egotea lortu dutegizarte mugimendu berriek. Beste kontu bat da, eta zailagoa, berenabenturan zein neurritarainoko arrakasta izan duten, edota, bestelaesanda, zer nolako sakontasuna iritsi duten euskal gizartean gizartemugimendu berriek bultzatutako aldaketa-proposamen horiek.

Euskal Herriari dagokionez, zehazki, eragin batzuk nabarmenakdira: euskal lurra nuklearizatzeko politiken porrota, politikarien eta ko-munikabideen agendetan genero kuestioak etengabe azaltzea, edotaderrigorrezko soldadutza ezabatzea. Beste batzuk zailagoak dira haute-maten: balioen eta jarreren aldaketa, sozialki eta politikoki gaituz joate-ko prozesuak, ekintza kolektiboetarako modu berriak, diskurtso etapentsaera berriak, eta abar. Ondoko koadroan ikus daitekeenez, askodira mugimenduen jarduerak izan ditzakeen eraginak eta ondorioak.Hori egiaztatzea eta neurtzea ez da, gainera, beti erraza izaten; aitzitik,mugimenduaren ekintzaren eta gero hautematen diren fenomenoenarteko kausalitatea edota kausa-ondorio harremana frogatzea oso zailada eta diseinu metodologiko sendoa duten ikerketak egitea exijitzendu. Horrelako ikerketarik ezean, dena den, oinarri hipotetikoa dutenazalpenak ematen saia gaitezke, eta gogoeta horiek zabaltzen. Gureekintza kolektiboen ondorioez gogoeta egitea osasuntsua izateaz gai-

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 47

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 48: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

4. irudia

Gizarte mugimenduen eraginaren taxonomia.

Gizartea Aldaketa kulturala Iritziak eta diskurtsoak

Portaerak eta baloreak

Kondukta eta ohiturak

Aldaketa politikoa Partehartzea

Autogestioa

Behetik gorako kontrola

Aldaketa materiala Mozkin birbanatzaileak

Eragile politikoak Agenda sistemikoa Politikoa

Hedabideena

Gizartea, mugimenduak

Egiturak Birlerrokatze

Eragile berriak

Lehentasun programatikoak

Sinbolikoa Marko interpretatiboak

Ekintza eta erakundeak Errepertorio eta estrategia

Expansión de oportunidades

Kanpo ondorioak Agintariak Eskariaren sarrera Reaktiboa

Proaktiboa

Prozedurazkoa Sarrera ad hoc (kontsulta)

Agenda instituzionalean

Onarpen normatiboa

Ejekuzio normatiboa

Sustantiboa Emaitzak

Egituran Sarrera iraunkorra

Erabaki guneak, irizpideak eta arauak

Errejimen politikoa

Eskubide zibil eta politikoak

Kideak Mozkinak Materialak

Inmaterialak: Asebetetzea

Biografia Sozializazio politikoa

Erakundea Nortasun kolektiboa Elkartasuna eta kohesioa

Koherentzia ideologikoa

Tamaina Kideak, zaleak

Talde sareak

Egitura organizatiboa Koordinazioa, antolaketa

Egitura kudeatzailea

Ekintzarako egitura

Barne ondorioak Mugimendua Egitura sistemikoa Aliantzien egitura

Gatazkaren egitura

Laguntzak Eliteen eskurapena

48 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 49: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

nera, behar beharrezkoa da aurrera egin ahal izateko. Mugimendu edomobilizazio zehatz bat aukeratu, bolaluma eskuan hartu, zerrenda horiberrikusi eta bere aurkikuntzak aktibismoko lagun eta adiskideekin ez-tabaidatzeko gonbidapena egiten diegu irakurleei.

Zirriborro gisa, lehendabizi esan genezake azken 25 urteotan Eus-kal Herrian protesta maila oso handia izan dela, inguruan ditugun gi-zarteetako batez bestekoa baino askoz handiagoa. Horrez gainera, erabateko eta besteko interesen defentsarako dagoen gizarte elkartze etaantolakuntza maila nabarmena kontuan hartzen baldin badugu, etaerakundeek politikaz egiten duten formulazioaz bestelakoak diren balioalternatiboek duten zabalkundea ikusita, euskal gizartea mugimen-duan dagoen gizartea dela esan genezake, are gehiago, gizarte mugi-menduen gizartea dela (Meyer eta Tarrow, 1998).

Mendebaldeko gizarte guztietan gertatu den herri antolakuntzarenfenomeno horrek Euskal Herrian izan duen bilakaera askoz ikusgarria-goa izan da, eta hori dela eta gizarte zibil anitz eta dinamikoa sortu da,erakunde politikoekin, tokikoetatik hasi eta orokorrenetaraino, etenga-beko eztabaidan murgildua, eta ezker alternatiboaren berdintasun etaaskatasun balioak, batez beste, presentzia handiagoa dutela. Horrekzerikusi garbia du ekintza kolektiborako modu berriak sortzeko politi-koki, ekonomikoki eta kulturalki egokia den testuinguru estruktural batizatearekin, testuinguru egoki hori bi tirabira garrantzitsuen gurutzake-taren ondorio delarik: zentroaren eta periferiaren arteko tentsioarenaeta materialismoaren eta posmaterialismoaren artekoarena.

Lehendabizi, Espainiako erreforma politikoak aldaketa sozialareneta poliltikoaren itxaropena zapuztu izana eta erresistentziazko, erre-presioaren aurkako eta solidaritatezko kultura baten iraupena, ezkererradikal eta abertzalearen gizarte sareek sendotuta, gizarte mugi-mendu berrien diskurtsoa, balioak eta antolakuntza-egiturak garatze-ko lur emankorra izan dira. Eta bigarren, azken bi hamarkadetan Eus-kadiko eta Nafarroako sistema politikoaren ezaugarriak izan direnalderdianiztasuna eta egonkortasun-eza, eta hautesleak abertzale etazentralista, batetik, ezkerreko eta eskuineko, bestetik, bereizten di-tuen polarizazio maila handia dela eta, politikan parte hartzeko ohikobideek izen txarra dute belaunaldi gazteen artean, demokrazia ordez-katzaileak, batik bat.

Politikan parte hartzeko modu alternatiboak bilatzearen aldekoaden testuinguru horrek —joko politikoaren eremu tradizionala defendi-tzen duten gobernu erakundeak eta alderdiak aurka egonik, gehiene-tan—, euskal gizarte mugimendu berrien mobilizazio etengabe eta zi-klikoa bultzatu du, talde horien dinamikaren eta antolakuntzarenezaugarriak asanblearioak, horizontalak eta partaidetzazkoak izatea di-

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 49

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 50: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

relarik. Halako kutsu anti-instituzionalista duen alternatibotasun hori,partaidetzazko demokraziaren proposamen koherentea baizik ez da.

Ia 30 urtez mobilizazio kulturala, soziala eta politikoa eginez, euskalgizarte mugimendu berriek antolakuntza sare zabalak ehundu dituzte,diskurtsoak eta jakiteak sortu dituzte, ekintzarako bitartekoei buruzkoesperientzia bildu dute eta politikaren eta komunikabideen eremuetanmoldatzen ikasi dute; ekintzen berrikuntza eta ikusgarritasuna horreta-rako baliabideak baizik ez dira. Hizkuntza berreskuratzea, naturarekikoerrespetua, sexuen arteko berdintasuna, militarismoaren gaitzespenaedota bakea, guztien onespena duten ideia-multzoa osatzen dute, etamugimendu batzuen eta besteen arteko aktibisten, jokaeren eta pro-posamenen joan-etorria ohikoa da. Zailxeagoa gertatzen da feminis-moak, antimilitarismoak, bakezaletasunak, ekologismoak edota solida-ritate-mugimenduak ekarritako balio berri horiek islatuko lituzketenjokabide-aldaketak eta kode sozial, legal eta arau-emaileen aldaketakhautematea. Jokabide berriak garatu diren arren eta gizartearen eskarihoriei erantzuteko lege berriak egin diren arren, bide luzea dago orain-dik egiteko.

Ukaezina da, hala ere, gizarte mugimendu berri horiek gure geo-grafia politikoan eta sozialean indarra hartu dutenik. Herri honen his-toriaren zenbait orrialde idatzi dituzte, baina ez hori bakarrik, gauregun pentsaezina litzateke mugimendu horiek gabeko Euskal Herririk.Gainera, aipatu diren tirabira, krisialdi, desadostasun eta berrelkartze-ak gorabehera, edota agian beraiei esker, heldutasun bikaina iritsidute gizarte mugimendu berriek: hogeita hamar urteko esperientziadute. Hor dago beren ondarea. Kultur ekoizpenaz eta organizazioarenbilbeaz gainera, Sztompkak aipatzen dituen birbanaketa prozesuetaradaramaten aldaketa batzuk nabarmentzen ari dira. Zenbait arlotan, in-gurugiroaren eremuan, esate baterako, informazioa eta kontsultaetengabeak dira; beste batzuetan, beste herrialde batzuekiko solidari-tatearen arloan, badirudi nazioarteko beste harreman-eredu baterantzgoazela pixkanaka.

Administrazio publikoek gehiago erantzun beharra edota kontugarbiagoak eman beharra ere aurrerapen handia da. Hala eskuinekonola ezkerreko gobernuek eta alderdi politikoek gizarte mugimenduberriek aurrean jarritako gatazketan abiatuta eratu diren agendei eran-tzun behar izan diete, eta hori ere politika egiteko beste era bat da,contentious politics esan izan zaiona. Administrazioek sail bereziak sor-tu behar izan dituzte (Ingurugiroa, Euskara, Emakumea, eta abar) poli-tika publiko berri horiek ere abiarazteko eta hautesleei eta iritzi publi-koari erakusteko gizarte mugimenduek plazaratu dituzten arazo etakuestioekiko konpromisoa hartzen dutela. Hala ere, herritarrek galde-

50 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 51: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

tzeko eta parte hartzeko espazio gutxi dago oraindik eta erabakietaneta kudeaketan zuzenean parte hartzeko aukerak urriak dira. Agianhorregatik, gizarte mugimenduek sarritan egiten dituzte oraindik pro-testak eta mobilizazioak.

Agian arrazoi horrexegatik beragatik, edota agian gizarte mugi-menduentzat beren independentziari eustea oso garrantzitsua delako,erakundeek pixkanaka gizarte mugimendu berrien diskurtsoa eta gai-zerrenda bereganatu izanak ez du azken hauen aktibisten ko-optazioaekarri, eta ezta, zentzu sistemikoan, organizazio horien integrazioa edoinstituzionalizazioa ere. Edota, gutxienez, beste esparru batzuetan bai-no askoz neurri txikiagoan gertatu da. Milurteko berri honen hasieraneuskal gizarte mugimendu berriak oso bestelakoak dira frankismo beran-dukoekin alderatuta, aurrerapauso handia egin dute. Adibidez, beren or-ganizazioak autonomoak dira orain eta ez dute, garai hartan bezala, ez-ker abertzale edota erradikalaren «babesik», ENAMen «mugimenduenfamilian» zuzenean integratuta ez daudenek ez, behintzat. Bestalde,beren buruak finantzatzera iritsi dira neurri handi batean, eta horri es-ker ez dute erakundeekiko mendekotasun harremanik izan beharrik.Iritzi publikoak, komunikabideek eta erakundeek baliozko solaskidetzathartu izanari zor zaio, antza denez, berriki izan duten instituzionaliza-tzea.

Amaitzeko esan genezake, euskal gizartean balio demokratikoakzabaltzeko akuilu izan direla euskal gizarte mugimendu berriak; berenpartaidetzazko kultura, eta beren desobedientzia zibilaren jokaera, el-karrizketaren, herriaren subiranotasunaren, tolerantziaren eta gutxien-goekiko errespetuaren kultura indartzeko balio izan dute, eta horrekdemokrazia sakontzen lagundu du. Gurean bezala autodeterminaziopertsonalaren eta kolektiboaren eskaria hain bizirik dagoen herri bate-an, gizarte mugimendu sare usu bat izatea oso kapital sozial eta politi-ko garrantzitsua da, eta etorkizunari, egunerokotasun setati honek es-kaintzen digun baino askoz itxaropen handiagoz begiratzeko aukeraematen digu.

Bibliografia

AEK (1997): «Euskal Herria Korrika». 17 urte 10 pausotan. Euskaldunon Egun-karia. Bilbo.

AGIRRE & IBARRA & AJANGUIZ & SAINZ DE ROZAS (1998): «La insumisión. Un singularciclo histórico de desobediencia civil» Tecnos, Madril.

AGIRREBALTZATEGI, Paulo (1995): «Euskararen aldeko gizarte-mugimendua(EGM): Zeregina eta artikulazioa». Bat Soziolinguistika aldizkaria, 16. Do-nostia.

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 51

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 52: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

AGIRREBALTZATEGI, Paulo (1999): «Euskararen aldeko gizarte-mugimendua eta EKB.Azken 25 urteak begiratuz». Bat Soziolinguistika aldizkaria. 31. Donostia.

AGOTE, Imanol (1995): «Euskararen aldeko mugimendu soziala». Bat Soziolin-guistika aldizkaria. N.º 16. Donostia.

AJANGIZ, Rafael (2000): «Política militar y movimientos sociales: El fín de laconscripción en Europa». Tesis Doctoral- UPV-EHU.

AJANGIZ, Rafael (2001): «Política militar y movimientos sociales: el fin de laconscripción en Europa». Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo.

AJANGIZ, Rafael, MANZANOS, César y PASCUL, Jakue (1991): «Objetores, insumi-sos. La juventud vasca ante la mili y el ejército». Servicio Central de Publica-ciones del Gobierno Vasco, Gasteiz.

ALABART, Anna (1998): «Els movements socials a Catalunya». CAMINAL & MATAS

(arg.): «El sistema polític de Catalunya» Tecnos/Ed.Univ. Barcelona/ S.P.Univ. Autónoma Barcelona .

ALBERICH, Tomas (1993): «La crisis de los movimientos sociales y el asociacionis-mo de los años noventa». Documentación Social 90: 101-113.

ALONSO, Luis Enrique (1991): «Los nuevos movimientos sociales y el hecho dife-rencial español: una interpretación». José Vidal-Beneyto (arg.) España a de-bate (II): La sociedad, pp. 71-98. Tecnos, Madril.

ANDRES, Juanjo de & MAISUETXE, Jose Antonio (1980): «El movimiento ciudada-no en Euskadi» . Txertoa, Donostia.

ARRIZABALAGA, Jexux (1997): «Autonomoekin solasean». Txalaparta, Tafalla.ASAMBLEAS DE MUJERES DE EUSKADI Y AIZAN (1986): «Euskadiko Emakumeen II.To-

paketak/II Jornadas Feministas de Euskadi». Autoedizioa, Bilbo.BARCENA, I. (Koord) (1998): «Bilbo Nora zoaz? Es sostenible nuestro modelo de

ciudad. Reflexiones para un Atlas Medioambiental del Gran Bilbao». Eki,Erreka, Bakeaz. Bilbo.

BARCENA & IBARRA & ZUBIAGA (1998): «Movimientos sociales y Democracia enEuskadi: Insumisión y ecologismo». IBARRA & TEJERINA (arg.): «Los movimien-tos sociales. Transformaciones políticas y cambio cultural» Trotta, Madril.

BARCENA, I. & IBARRA, P. & ZUBIAGA, M. (1995): «Nacionalismo y Ecología. Con-flicto e institucionacionalización en el movimiento ecologista vasco». Librosde la Catarata. Madril.

BARCENA, I. & IBARRA, P. (2001): «The Itoiz Reservoir in the Basque Country: Alocal conflict becoming international?». ECPR, Grenoble.

BARRIOCANAL, Alizia y ZALDUA, Iban (eds.) (1997): «Militarismoa eta antimilitaris-moa: iragana, oraina, erronkak». Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.

BECK, Ulrich (1998): «La sociedad del riesgo. Hacia una nueva modernidad».Paidós, Bartzelona.

BENEDICTO, J. & REINARES, F. (1994): «Las transformaciones de lo politico». Alian-za. Madril.

CALLE, Angel (2000): «Ciudadanía y solidaridad: las ONG de Solidaridad Inter-nacional como movimiento social». IEPALA, Madril.

CAMINAL, Miquel (arg.) (1999): Manual de Ciencia Política. Tecnos, Madril.CASADO DA ROCHA, A. & PEREZ, J.A. (1996): «ITOIZ: Del Deber de la Desobedien-

cia al Ecosabotaje. Pamiela». Pamplona.

52 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 53: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

CASQUETTE, Jesús (1998): «Política, cultura y movimientos sociales». Bakeaz, Bil-bo.

CASSAN, Patrick (1996): «Francia y la cuestión nacional vasca». Txalaparta. Tafa-lla.

CASTELLS, Manuel (1986): «La ciudad y las masas: sociología de los movimientossociales urbanos». Alianza, Madril.

CASTELLS, Manuel (1998): «La Era de la Información: Economía, Sociedad y Cul-tura». Vol. II: El poder de la identidad. Alianza, Madril.

COORDINADORA DE ORGANIZACIONES FEMINISTAS DE EUSKADI (1996): «EuskadikoIII.Ihardunaldi Feministak/III Jornadas Feministas de Euskadi. Mugarik ezemakumeentzat!!». Autoedición, Bilbao.

DALTON, R.J. & KUECHLER, M. (arg.): Los nuevos movimientos sociales: un reto alorden politico. Edicions Alfonso el Magnánim.Valentzia.

DIANI, Mario (1992): «The concept of Social Movement». The Sociological Re-view. N.º 38.

DURAN MUÑOZ, Rafael (1995): «La literatura sobre los nuevos movimientos so-ciales. Una revisión». Revista de Estudios Políticos 89: 369-401.

EDER, Klaus (1996): «The Social Construction of Nature». Sage, Londres.EGUZKI (1987): «Lemoniz 1972-198…» autoedicion. Bilbo.ELIZONDO, Arantxa & MARTINEZ, Eva (1995): «Presencia de mujeres y políticas

para la igualdad entre los sexos: el caso de las Instituciones políticas Vascas(1980-1994)» Revista de Estudios Políticos 89. 345-368.

ELSTER, John (1991): «El cemento de la sociedad». Paradojas del orden social.Gedisa, Bartzelona.

EYERMAN, Ron & JAMISON, Andrew (1991): Social Movements. A Cognitive Ap-proach. Polity Press.

FERNANDEZ, Joaquin (1999): «El ecologismo español». Alianza Editorial, Madrid. FRANKEL, Boris (1989): «Los utópicos postindustriales». Edicions Alfons el

Magnànim, Valentzia.FUNES RIVAS, M.ª Jesús (1998): «La salida del silencio. Movilizaciones por la paz

en Euskadi 1986-1998». Akal, Madril.GAMSON, William A.(1990): «The Strategy of Social Protest». Wadsworth Pub.

Co., Belmont.GAMSON, William A.(1992): «Talking Politics». Cambridge University Press,

Cambridge.GARCIA DE LA CRUZ, Juan José (1990): «Los nuevos movimientos sociales». Salva-

dor Giner (arg.) España, Sociedad y Política, 593-612. Espasa-Calpe, Ma-dril.

GELB, Joyce (1992): «Feminismo y acción política». Russell J. Dalton & ManfredKuechler (arg.) «Los nuevos movimientos sociales: Un reto al orden políti-co», 193-217. Alfons el Magnànim, Valentzia.

GIUGNI, Marco & MCADAM, Doug & TILLY, Charles (arg.) (1999): «How Social Mo-vements Matter. Theoretical and Comparative Studies on the Consequencesof Social Movements». University of Minnesota Press, Minneapolis.

GIUGNI, Marco (1998): «Was It Worth the Effort? The Outcomes and Conse-quences of Social Movements». Annual Review of Sociology 24: 371-393.

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 53

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 54: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

GRAU, Elena & IBARRA, Pedro (arg.) (2000): «Una mirada sobre la red. Anuariomovimientos sociales». Gakoa-Icaria, Bartzelona.

GUILLEM, Juan Manuel (1994): «Los movimientos sociales en las sociedades in-dustriales». Eudema, Madril.

IBARRA, Pedro & LETAMENDIA, Francisco (2000): «Los movimientos sociales»: 372-401. CAMINAL, Miquel (arg.) (1999): «Manual de Ciencia Política». Tecnos,Madril.

IBARRA, Pedro & TEJERINA, Benjamín (arg.) (1998): «Los movimientos sociales.Transformaciones políticas y cambio cultural». Trotta, Madril.

IBARRA, Pedro (1995): «Nuevas formas de comportamiento político: los nuevosmovimientos sociales». Inguruak 13: 39-60.

IBARRA, Pedro (2000): «Los estudios sobre los movimientos sociales: estado dela cuestión». Revista Española de Ciencia Política 1(2): 271-290.

IBARRA, Pedro (arg.) (1992): «Objeción e insumisión, claves ideológicas y socia-les». Fundamentos, Madrid.

INGLEHART, Ronald (1991): «El cambio cultural en las sociedades industrialesavanzadas». Siglo XXI, Madril.

J. ZUMALABE FUNDAZIOA (1999): «Euskal Herriko Herri Mugimenduaren Gida»Arabera, Gasteiz.

JACOB, James E, (1998): «Hills of Conflict.Basque Nationalism in France» Uni-versity of Nevada. Reno

KLANDERMANS, Bert (1997): «The Social Psychology of Protest». Blackwell, Cam-bridge.

KRIESI, Hanspeter (1992): «El contexto político de los nuevos movimientos so-ciales en Europa Occidental». Jorge Benedicto & Fernando Reinares (arg.):«Las transformaciones de lo político». 115-157. Alianza Editorial, Madril.

LARAÑA, Enrique & GUSFIELD, Joseph (arg.) (1994): «Los Nuevos Movimientos So-ciales: de la ideología a la identidad». CIS, Madril.

LARAÑA, Enrique (1999): «La construcción de los movimientos sociales». Alian-za, Madril.

MCADAM, Doug (1982): «Political Process and the Development of Black Insur-gency», 1930-1979. The University of Chicago Press, Chicago.

MCADAM, Doug & MCCARTHY, John D. & ZALD, Mayer N. (arg.) (1999): «Perspec-tivas comparadas: oportunidades políticas, estructuras de movilización ymarcos interpretativos culturales». Istmo, Madril.

MELUCCI, Alberto (1989): «Nomads of the Present. Social Movements and Indi-vidual Needs in Contemporary Society». Hutchinson Radius, Londres.

MIDTTUN, Atle & RUCHT, Dieter (1994): «Comparing Policy Oucomes of Conflictsover Nuclear Power: Description and Explanation». Helena Flam (arg.):«States and Anti-Nuclear Movements» 383-415. Edinburgh UniversityPress, Edinburgh.

MEYER, David S. & TARROW, Sidney (arg.) (1998): «The Social Movement So-ciety». Rowman & Littlefield, Lanham.

MOTA, Fabiola & SUBIRTS, Joan (2000): «El quinto elemento: el capital social de lasComunidades Autónomas. Su impacto sobre el funcionamiento del sistemapolítico autonómico». Revista Española de Ciencia Política 1(2): 123-158.

54 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 55: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

MURGUIALDAY, Clara; RIO Amaia del, & ANITUA, Estibaliz & MAOÑO, Cristina(2000): «Perspectiva de género en las ONGD vascas». Seminario Mujer yDesarrollo de Bilbao, Mugarik Gabe y Hegoa, Bilbo.

OFFE, Claus (1988): «Partidos políticos y nuevos movimientos sociales». Edito-rial Sistema, Madril.

OLSON, Mancur (1992): «La lógica de la acción colectiva: bienes públicos y lateoría de grupos». Limusa, México.

ORONOZ, Mixel (1995): «Euskalzaleen Bilbtzarretik Euskal Konfederaziora». BatSoziolinguistika aldizkaria 16 .

PASTOR, Jaime (1991): «Movimientos sociales y nuevas demandas políticas: elmovimiento por la paz». Revista de Derecho Político 34: 227-235.

PASTOR, Jaime (1998): «La evolución de los nuevos movimientos sociales en elEstado español». Pedro Ibarra y Benjamín Tejerina (arg.): Los movimientossociales: Transformaciones políticas y cambio cultural, 69-87. Trotta, Ma-dril.

PINDADO, Fernando (2000): «La participación ciudadana en la vida de las ciuda-des». Serbal, Bartzelona.

RANDLE, Michael (1998): «Resistencia civil. La ciudadanía ante las arbitrarieda-des de los gobiernos». Paidós, Bartzelona.

RASCHKE, Joachim (1994): «Sobre el concepto de movimiento social». ZonaAbierta 69: 121-134.

RIECHMANN, Jorge (1991): «¿Problemas con los frenos de emergencia? Movi-mientos ecologistas y partidos verdes en Holanda, Alemania y Francia». Re-volución, Madril.

RIECHMANN, Jorge & FERNANDEZ BUEY, Francisco (1994): «Redes que dan libertad.Introducción a los nuevos movimientos sociales». Paidós, Bartzelona.

RODRIGUEZ VILLASANTE, Tomás (1984): «Comunidades locales: análisis, movimien-tos sociales y alternativas». Instituto de Estudios de Administración Local,Madril.

RUCHT, Dieter (1992): «Studying the Effects of Social Movements: Conceptuali-zation and Problems». ECPR Joint Meeting, Limerick, Irlanda.

RUCHT, Dieter (2000): «El impacto de los movimientos medioambientales enOccidente». Cuadernos Bakeaz 39. Bilbo.

SACRISTAN, Manuel (1987): «Pacifismo, ecología y política alternativa». Icaria,Bartzelona.

SAMPEDRO, Víctor (1997): «Movimientos sociales: debates sin mordaza. Desobe-diencia civil y servicio militar (1970-1996)». Centro de Estudios Constitucio-nales, Madril.

SANCHEZ CARRION, Jose M.ª (1987): «Un futuro para nuestro pasado». Donostia.Autoedizioa.

SMELSER, Neil J. (1989): «Teoría del comportamiento colectivo». Fondo de Cul-tura Económica, México.

SNOW, David A. & ROCHFORD, E. B.& WORDEN, Steven K. & BENFORD, RobertD.(1986): «Frame Alignment Processes, Micromobilization, and MovementParticipation». American Sociological Review 51: 464-481.

SZTOMPKA, Piotr (1995): «Sociología del cambio social». Alianza Editorial, Madril.

EUSKAL HERRIKO GIZARTE MUGIMENDUAK 55

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 56: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

TARROW, Sidney (1997): «El poder en movimiento: los movimientos sociales, laacción colectiva y la política». Alianza, Madril.

TEJERINA, B., FERNANDEZ SOBRADO, J.M. and AIERDI, X. (1995): «Sociedad civil, pro-testa y movimientos sociales en el Pais Vasco». Servicio Publicaciones delGobierno Vasco. Gasteiz.

TILLY, Charles (1978): «From Mobilization to Revolution». McGraw-Hill, NewYork.

TOURAINE, Alain (ed.) (1990): «Movimientos sociales hoy». Hacer, Bartzelona.TOURAINE, Alain (1981): «The Voice and the Eye: An Analysis of Social Move-

ments». Cambridge University Press, Cambridge.TURNER, Ralph H. & KILLYAN, Lewis M. (1957): «Collective Behavior». Prentice-

Hall, Englewood Cliffs.URRUTIA, Víctor (1985): «El movimiento vecinal en el área metropolitana de Bil-

bao». Instituto Vasco de Administración Pública, Gasteiz.URTEAGA, Eguzki (1998): «Iparraldeko mugimendu antimilitaristaren sorrera:Bal-

dintzak eta aktore kategoriak». Inguruak N.º 21. BilboVALENCIA, Ángel (1997): «Retos contemporáneos de la política (I): los movi-

mientos sociales y el ecologismo». Rafael del Águila (arg.): «Manual deCiencia Política», 451-475. Trotta, Madril.

ZALD, Mayer N. & MCCARTHY, John D. (1987): «Social Movements in an Organi-zational Society». Transaction Books, New Brunswick, NJ.

ZUBERO, Imanol (1996): «Movimientos sociales y alternativas de sociedad». Edi-ciones HOAC, Madril.

ZUBERO, I. & CORRETJA, J.L.& MARDONES, J.M. & TRILLA, J. (1996): «Una potenciadébil. Asociaciones y Nuevos Movimientos Sociales como vías de partici-pación para una sociedad solidaria». Fundación EDE, Bilbo.

ZUBIAGA, Mario (1992): «Euskal Nazional Mugimenduaren (ENAM) aukera poli-tikorako egitura (1988-1992)». Inguruak, 7.

56 RAFAEL AJANGIZ - IÑAKI BÁRCENA

© Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-9830-564-7

Page 57: Giza Eskubideei Buruzko Iñaki Bárcena 14. zk. …...Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak, 14. zk.Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dute sistema

Giza Eskubideei BuruzkoDeustu Koadernoak, 14. zk.

Gizarte mugimenduak politika «egiteko» modu berri bat ekarri dutesistema politikoetara. Betiko interes taldeekin eta alderdei politikoekinlehian, batzuetan alderdi politiko berriak edota hauteskundeetakoalternatiba berriak osatuz (berdeak, feministak, zerrendaalternatiboak, ...) edo ez, beren gaiak eta agendak politikarien etaerakundeen mahai gainean lehen mailan egotea lortu dute.Euskal Herriari dagokionez, zehazki, eragin batzuk nabarmenak dira:euskal lurra nuklearizatzeko politiken porrota, politikarien etakomunikabideen agendetan genero kuestioak etengabe azaltzea, edotaderrigorrezko soldadutza ezabatzea. Beste ondorio batzuk zailagoak dirahautematen: balioen eta jarreren aldaketa, sozialki eta politikoko gaituzjoateko prozesuak, ekintza kolektiboetarako modu berriak, diskurtso etapentsaera berriak. Ildo honetatik dabil eskutartean daukazuen idazki hau.

Rafael Ajangiz 1984. urtean Pedagogia ikasketak burutu ondoren, bilbotarhonek ongizate zerbitzu batean aritzearekin batera mugimenduantimilitaristan buru belarri eman zuen hainbat urte. nazioarteko ordezkaribihurtuz. 1996. urtetik EHUko Zientzia Politikoaren Saileko irakaslea da etasoldadutza desagertzean mugimendu pazifistak izan duen eraginari buruzidatzi du tesi doktorala. Artikulu asko argitaratu ditu gizarte mugimenduezeta bereziki bake mugimenduaz, besteak beste Objetores, insumisos: lajuventud vasca ante la mili y el ejército (1991), La insumisión, un singularciclo histórico de desobediencia civil (1998), eta Política militar ymovimientos sociales: el fin de la mili en Europa (2001) liburuak ditu aipagai.Iñaki Bárcena Zuzenbidean litzenziatua, 1984. urtetik EHUn irakasleeta ikerlari moduan dihardu, Zuzenbide Publikoan hasieran eta geroZientzia Politikako Sailean. 1990an bere tesi doktorala irakurri zuenEuropako desarme nuklearraren aldeko mugimenduaz. Ordurakomugimendu antimilitaristan eta ekologistan murgilduta zebilenezgizarte mugimenduak beraz alde akademiko zein aktibistatik ezagutuditu. 1995 eta 1996 urteetan Bruselako Ingurugirorako BulegoEuroparren Estatu Espainarreko talde ekologisten ordezkaria izan zeneta bere idazkien artean Nacionalismo y Ecología. Un conceptopolémico (1998) eta Bilbo nora zoaz. Reflexiones para un AtlasMedioambiental del Bilbao Metropolitano (2000) topa daitezke.

DeustukoUnibertsitatea

• • • • • • • •

Giza EskubideenInstitutua

Eusk

al H

erri

ko G

izar

te M

ug

imen

du

ak /

Rafa

el A

jang

iz e

Iñak

i Bár

cena

DeustukoUnibertsitatea

• • • • • • • • 14

Rafael AjangizIñaki Bárcena

Euskal Herriko Gizarte Mugimenduak

Giz

aes

kubi

deak

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTESEGURANTZA SAILA

DEPARTAMENTO DE JUSTICIA, EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

Cub. CD Der. Hum. n. 14 (5mm) 23/4/08 15:36 Página 1