GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da...

16
GIPUZKOAKO HITZA GORKA RUBIO / FOKU Bihar jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako lehen saioa, Oñatin, 17:00etan b Txapelketan gai jartzaile lanetan ariko da Inaxio Usarralde eta epaile gisa Maite Sukia b 2-3 Ariketa kolektiboa Donostia Festibala Musika urbanoaren jaialdia egingo dute, gaur eta bihar, hipodromoan 14 Ehiza Ehiztariek bertan behera utzi dute urte erdiko «greba», Ulian ehizatzeko baimena lortu ondoren 9 Ostirala 2019ko irailaren 13a X. urtea 412. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da...

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

GIPUZKOAKOHITZA

GORKA RUBIO / FOKU

Bihar jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako lehen saioa, Oñatin,17:00etan bTxapelketan gai jartzaile lanetan ariko da Inaxio Usarralde eta epaile gisa Maite Sukia b 2-3

Ariketa

kolektiboa

Donostia Festibala Musikaurbanoaren jaialdia egingo

dute, gaur eta bihar, hipodromoan

14Ehiza Ehiztariek bertan beherautzi dute urte erdiko «greba», Ulian

ehizatzeko baimena lortu ondoren

9Ostirala

2019ko irailaren 13aX. urtea412. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13aAstekoa

Unai Zubeldia Lazkao

Ezkutu samarreanegoten da betiMaite Sukia (Laz-kao, 1981), ia ano-nimotasunean;ikus-entzuleen

bista-bistan egoten da, berriz,Inaxio Usarralde (Aginaga, Usur-bil, 1967), taula gainera igota. Ber-tso saioa hasi eta bukatu, zenba-kien saltsan murgilduta ibiltzenda Sukia, eta Usarralderen ahotikateratzen dira bertsolarien garu-na sutan hasi aurreko azken hi-tzak. Bihar Oñatin jokatuko duteGipuzkoako Bertsolari Txapelke-tako final-zortzirenetako lehensaioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango dafinala, Donostian; tarte horretan,48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina, txapelketek bi-dea egingo badute, ezinbestekoaizaten da epaileen eta gai jartzaile-en lan zintzoa eta zorrotza.Eta horretan nahikoa eskar-

mentu badaukate biek ala biek.«Ia nahigabe hasita», ataunda-rrak «hamar bat urte» darama-tza epaile lanetan. «Nikbetidanik izan dut ber-tsotarako zaletasuna,baina kasualitatez hasinintzen epaile lanetan,lagun baten bidez. Bilerabatera joateko eskatu zi-dan behin, nora nindoanargitu ere egin gabe, etahala iritsi nintzen epaileizateko ikastarora». Usurbildarrak, berriz,

30 urte bete ditu jada gai -jartzaile jardunean.«1989an sartu nintzen,lehen aldiz, gai-jartzailetaldean, Jon LopategikEuskal Herriko Txapela irabazizuen urtean. Garai hartan, LaxaroAzkune-eta ziren gure gidariak,eta sekulako miresmena sortzenziguten». Usarraldek zehaztu dubertsotarako zaletasuna ez duelaetxetik hartua. «Bai, Basarrirenbertsoak betidanik entzun izan zi-ren gure etxean, sakratua zen ho-ri, baina etxean ez nuen izan gida-ri lanak egin zizkidan inor. Istri-puz-edo sartu nintzen munduhonetan, eta oso ingurune naturaleta erosoarekin topo egin nuen». Final-zortzirenetako lehen bi

saioak gainean direla, tenple one-an daude biak. «Badirudi astebu-ru honetan ekingo diogula txapel-ketari, baina sailkatze fasean erearitu nintzen ni epaile lanetan, etaaspalditik gaude gu txapelketansartuta. Dena den, fase bakoitza-ren hasieran beti izaten da tentsiopixka bat, eta oraingoan ere ba-daukagu». Gai-jartzaile taldea

ere «aspaldi» hasi zen gaiak bil-tzen. «Presiorik gabe, baina pix-kanaka materiala sailkatzen. Er-laxatu samar ibiltzen gara aurre-tik, baina orain aldatu egingo dadinamika, eta hasteko desiatzengaude».

«Oso lan kolektiboa da»Bertsolarien gisan, euren helbu-ruak eta erronkak izaten dituztegai jartzaileek eta epaileek ere.«Bertso epaileek bezala, fasekalan egiten dugu guk ere, eta final-zortzirenetako zazpi saioak dauz-kagu orain buruan». Usarralda-ren hitzetan, saio horiek «ahaliketa orekatuenak» izatea duteerronka. «Eta horrek ematen di-gu lana bereziki; orekari eusteaketa rolak ez errepikatzeak. Azkenfasearen atari hau letra txikiaribegiratzeko momentua izaten daguretzat, lehenengo saioko gaieketa puntuek asko markatzen bai-tute txapelketa».Begiratu batean, oso bakarkako

lana da bat-bateko bertso jardu-nean gaiak jartzea edo bertso ba-koitza puntuz neurtzea. «BainaBertsozale Elkarteak izugarrizko

lana egin du eginbehar horiek ko-lektibizatzen eta ardurak gutxibatzuen esku ez uzten», azaldudu Usarraldek. Euskaltzaindiakantolatu zituen 1959ko, 1962ko,1964ko eta 1967ko txapelketak,eta 1968tik 1990era bertan beheragelditu zen lehia.1991koa izan zen Bertsozale El-

karteak antolatutako lehen Gi-puzkoako Bertsolari Txapelketa.«Eta bertsoz bertso puntuak jen-daurrean erakustetik gentozen,pentsa! Gogorra zen hori, suizi-dioa. Elkarteak, gaur egun, ia-iakotoi artean eramaten du gai jar-tzaile eta epaile taldea. Kolektibobaten gain gelditzen da lana, etaoso erosoa da hori». Datuei erre-paratuta, aurten, guztira, hogeiepaile eta idazkari ariko dira Gi-puzkoako Txapelketan, eta hama-bost gai jartzaile igoko dira taulara.Biek ondo gogoan daukate, adi-

bidez, 1967ko Bertsolari Txapel-

Bihar hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken fasea, Oñatin, final-zortzirenetako lehen saioarekin.Abenduaren 14an izango da finala, Donostiako Illunben, eta,ordu arte, epaile lanetan ariko da Maite Sukia ataundarra, eta gai-jartzaile lanetan Inaxio Usarralde usurbildarra.

Zintzotasunaohitura bihurtuta

Maite Sukia eta Inaxio Usarralde, aste honetan, Lazkaon. ANDONI CANELLADA / FOKU

Gaur egun, oso barneratutadago talde guztien artekoerrespetu giro hori, eta ez duguizaten inolako arazorik»Maite SukiaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako epailea

«Orekari eusteak eta rolak ezerrepikatzeak ematen digu lanabereziki, lehen saioak askomarkatzen baitu txapelketa»Inaxio UsarraldeGipuzkoako Bertsolari Txapelketako gai jartzailea

‘‘

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13a Astekoa

tzen». Ondoren, jendaurreko la-

nean hasita, gai bakoitza bi aldiz

errepikatzen dute gai jartzaileek.

«Eta ondo zehaztua izaten dugu

dena. Bertsolariari hitz egiten dio-

gu lehenengo aldian, gaia ondo

uler dezan, eta entzuleei bigarre-

nean». Usarraldek aitortu du be-

rak puntuak jartzeari diola bere-

ziki errespetua. «Eta aurretik on-

do kantatuta eramaten ditut pun-

tu guztiak».

Epaileen kasuan, berriz, saia-

tzen dira saio bakoitzari ekin au-

rretik aurreko faseko lehenengo

ofizioa entzuten eta hura nola

epaitu zuten aztertzen. «Saioari

hotz-hotzean ez ekitea da helbu-

rua, eta erreferentzia bat eduki-

tzea; saio hura nola epaitu genuen

gogoratzea», azaldu du Sukiak.

Euskalkien gorabeheraEuskal Herriko Txapelketan na-

barmenago gelditzen da euskal-

kien erabilera, baina Gipuzkoa-

koan ere izaten da gorabeherarik.

«Kasu horretan, gai jartzaileok

argi daukagu euskara batu sama-

rraren alde egingo dugula, eta

puntu-erantzunetan, adibidez,

inoiz ez dugula erabiliko gerahi-

tza, Beterrikoentzat naturala de-

na arrotzagoa delako Arrasate-

Bergarakoentzat». Epaileen ka-

suan, gertatzen da hitzen bat edo

beste ez ulertzea; Euskal Herriko-

an, adibidez, asko aipatu zen er-

kinhitza. «Baina kasu horietan

babes eta laguntza handia ematen

diogu elkarri». Dena den, epaile-

aren ikuspegitik, «eta koheren-

tzia baten barruan», euskalkien

erabilera «aberasgarria» dela go-

goratu du Sukiak.

Usarralde oso gustura dago

aurtengo menuarekin. «Galtzeko

gehien haiek daukatela jakinda

ere, parte hartzaileen artean ba-

daude Jon Maiaren mailako ber-

tsolariak; aurrekoan parte hartu

ez zuten batzuk ere badaude, Ain-

hoa Agirreazaldegi eta Iñigo Izagi-

rre, esaterako; eta berrien artean

beti izaten da ezustekoren bat.

Oso txapelketa polita dator».

tzen zaien tokira. «Garrantzitsua

izaten da ordubete lehenago de-

nok han gaudela ikustea, zozke-

tak egitea, epaileei ofizioetako hu-

rrenkerak ematea», zehaztu du

gai jartzaileak. Urteak igarota ere

saio bakoitzaren hasieran urduri-

tasuna izaten dela aitortu du.

«Baina saiatzen gara nolabait

bertsolarien konplizitatea lor-

izaten da dena ondo lotzea. Bilera

eta saio asko dira azkenerako,

puzzle guztia osatu behar izaten

da, neke handia pilatzen da, etxe-

ra iritsi eta etxeko lanak egin be-

har izaten dira, noski...».

Behin txapelketaren dinami-

kan sartuta, Sukia eta Usarralde

saioa hasi baino ordubete lehena-

go joaten dira, normalean, egoki-

txapelketak berekin izaten du beti

eztabaida hori, baina epaileak argi

utzi du «akatsetako bat» besterik

ez dela poto egitea.

Entzule gisa, «gozatzen»Biek erabat ukatu dute bertso

epaileak, idazkariak eta gai jar-

tzaileak bertsolari frustratuak di-

renik, baina «epaile frustratu as-

ko» dagoela azpimarratu du Usa-

rraldek, barrez. «Pentsa zenbat

bertsozale joaten den saioetara

koadernoa eta boligrafoa hartu-

ta!». Horixe ez du egiten Sukiak.

«Epaile lanetan ari ez naizenetan,

lasai ederrean joaten naiz ni saioe-

tara, eta erabat disfrutatzen dut».

Usarraldek ere «ikaragarri» go-

zatzen du entzule gisa.

Askorentzat aisia dena, lan jar-

dun bihurtzen da gai jartzaile eta

epaileentzat, eta biek onartu dute

txapelketa ez dela izaten garairik

erosoena kontziliazio kontuan.

Ataundarrak, esaterako, ume txi-

kiak dauzka etxean. «Eta zaila

keta Nagusian Fernando Aire Xal-

badorburuz burukora igaro ze-

nean epaileek entzun behar izan

zuten bost minutu eta erdiko txis-

tukada —azkenean, Manuel Olai-

zola Uztapide-k jantzi zuen txa-

pela—. «Baina, gaur egun, kolek-

tibo guztiek oso barneratuta dau-

kate talde bakoitzaren funtzioa,

baita bertsolariek ere, eta ez dugu

izaten inolako arazorik», azaldu

du Sukiak. «Oso barneratuta da-

go errespetu giro hori, ez gai jar-

tzaileek eta ez epaileek ez dutela-

ko egiten baten edo bestearen al-

de». Hitz batean laburbildu dute

txapelketetako euren ezinbeste-

ko ezaugarria: «Zintzotasuna».

Alde horretatik, epaileek ondo

zehaztua izaten dute bertso ba-

koitzean zer zigortu eta zer saritu.

«Epaileek ez baitute zigortu ba-

karrik egiten. Saritu ere egiten di-

ra hainbat kontu; denbora ondo

erabiltzea, esaterako. Lanketa

handia egiten dugu arlo horre-

tan». Potoa gora eta potoa behera,

ITURRIA: BERTSOZALE ELKARTEA

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Saioko lehena Puntuazioz sailkatuak

Amaia Iturriotz

Andoni Mujika

Aratz Igartzabal

Felix Zubia

Haritz Mujika

Maider Arregi

Bihar, 17:00etan,

Santa Ana antzokian

Oñati

Beñat Iguaran

Iban Urdangarin

Iñigo Mantzizidor

Maialen Akizu

Odei Lopez

Oier Etxeberria

Etzi, 17:00etan,

Gurea antzokian

Amasa-Villabona

Ainhoa Agirreazaldegi

Aitor Urbieta

Ane Zuazubiskar

Asier Azpiroz

Beñat Lizaso

Manex Mujika

Irailaren 21ean, 17:00etan,

Herri Antzokian

Ordizia

Ander Lizarralde

Beñat Jauregi

Gorka Maiz

Iñigo Gorostarzu

Jokin Bergara

Unai Muñoa

Irailaren 22an, 17:00etan,

Aita Mari zineman

Zumaia

Eli Pagola

Iker Ormazabal

Mikel Tapia

Nerea Elustondo

Oier Aizpurua

Unai Mendizabal

Irailaren 28an, 17:00etan,

Zelai Arizti aretoan

Zumarraga-Urretxu

Ane Labaka

Endika Igarzabal

Eñaut Martikorena

Iñaki Gurrutxaga

Jokin Uranga

Unai Gaztelumendi

Irailaren 29an, 17:00etan,

Herriko Antzokian

Elgoibar

Aitor Salegi

Eneko Araiztegi

Iñaki Zelaia

Iñigo Izagirre

Mikel Artola

Unai Izagirre

Urriaren 5ean, 17:00etan, Manuel Lekuona kultur etxean

Lasarte-Oria

Arrasate

Oiartzun

Tolosa

1.a

2.a

3.a

4.a

5.a

Abenduaren 14an, 17:00etan,

Illunben

Donostia

Final-zortzirenak Final-laurdenak Finalaurrekoak Finala

Iñaki Apalategi

Amasa-Villabona

Zumarraga-Urretxu

3.a

Urriaren 19an, 17:00etan,

Bastero kulturgunean

Andoain

12.a 13.a

Andoain

Irun

Azaroaren 17an, 17:00etan,

Uarkape pilotalekuan

Arrasate

2.a 7.a

8.a 13.a

Azkoitia

Azaroaren 24an, 17:00etan,

Elorsoro kiroldegian

Oiartzun

3.a

1.a

6.a

9.a 12.a

Azpeitia

Eibar

Abenduaren 1ean, 17:00etan,

Usabal kiroldegian

Tolosa

4.a 5.a

10.a 11.a

Agin Laburu

Oñati Ordizia4.a

Urriaren 20an, 17:00etan,

Amaia kultur zentroan

Irun

11.a 14.a

Beñat Gaztelumendi

Lasarte-Oria Elgoibar7.a

Azaroaren 2an, 17:00etan,

Baztartxo antzokian

Azkoitia

8.a 17.a

Jon Maia

Zumaia

1.a

Urriaren 26an, 17:00etan,

Coliseo antzokian

Eibar

5.a 10.a 15.a

Alaia Martin

Oihana Iguaran

2.a

Urriaren 27an, 17:00etan,

Soreasu antzokian

Azpeitia

6.a 9.a 16.a

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13aElkarrizketa

Aitziber Arzallus

Lapurtarra da jaiotzez, baina lotu-ra handia izan du Gipuzkoarekin;bertakoak ditu aita-amak. Bertsoirakaslea da Maddalen Arzallus(Hendaia, 1990), eta hezkuntzaarautuko ikastetxeetan eskolakematen ditu Donostia aldean etaHondarribian. Hori da denboragehien kentzen dion langintza,baina beste hamaika gauzatarakobeta ere hartzen du: bertsotan ari-tzen da, erromeria talde batekopartaidea da, Euskadi Gazteankolaboratzen du, eta baita GureKasa saioan ere, ETB 1en. 18 urtezituela joan zen gurasoen etxetik,Gasteizera, itzulpengintza ikaste-ra. Bi urtez bizi izan zen han, urte-betez Parisen, denboraldi batezErrusian, eta bost bat urtez Zu-maian. Duela urtebete sorterrira-ko bidea hartuta, berriz Hendaianfinkatzeko bidean da.Itzultzailea zara ikasketaz. Seku-

la jardun duzu itzulpengintzan?

Bai. Bi urtez aritu nintzen Arroa-beko Bakun itzulpengintza en-presan, LOMCEko testuliburuakeuskaratzen, batez ere.Aita bertsolaria duzu, eta anaia

ere bai. Zure DNAn idatzita zeto-

rren bertsolari izan beharra?

Beste ahizpa bat ere badugu, etahura ez da bertsolaria; beraz, ezdut uste DNAn idatzita zetorrenzerbait denik. Baina beti lagun-tzen du etxean jasotzen denak.Amets anaiak esan izan du aitagolf jokalaria izanda errazago ate-rako zela golf jokalari.Zenbat urterekin hasi zinen ber-

tsotan?

8-9 urterekin hasi nintzen bertsoeskolan. Baina etxean jardutengenuen aurretik, ondo edo gaizki,baina jardun. Seguruena, ez geni-tuen teknikoki bertso eleganteakegingo eta akats asko izango zi-

tuzten, baina asko kantatzen ge-nuen. Esate baterako, gaur egunumeak pantailari begira joatendira kotxean; bada, bertsotan joa-ten ginen gu. Bertsotan edo hitze-kin jolasean, behintzat. Guretzat,jolaserako bide bat zen bertsoa.Zer-nolako giroan hazi zinen?

Euskaraz bizitzeko aukerarik

izan al zenuen?

Hegoaldeko herri erdaldun bate-kin konparatu behar da Hendaia.Euskaraz bizi ginen ikastolan etaetxean, baina, hortik kanpo, ber-tsolaritza zen euskaraz egiten ge-nuen jarduera bakarra. Frantse-sez egin izan dugu beste dena, eta

inguruko askok ez zeukan arras-torik bertsoa zer zen ere; euskarazhiru hitz bazekizkiten, gustura.Gogoan duzu aurreneko plaza?

Hain nintzen txikia, lehen plazezez naiz gogoratu ere egiten. Gogo-an dut bertso eskolan hasitakourte hartan bertan Urruñan ber-tso saio bat izan zela, eta bertso es-kolako ume bakoitzari bertsolaribat aukeratu eta hari bertso batprestatzeko eskatu zigutela. Go-goratzen naiz oso umea nintzelajendaurrean bertso hori bota nue-nean eta [Jexux Mari] Irazuri bu-ruzkoa zela; auskalo zer kantatu-ko nion. Eta gogoan dut, horrezgain, 9 bat urterekin hasi ginelaeskolarteko txapelketetan parte

hartzen. Iparraldeko Txapelketaizaten zen aurrena, eta, sailkatuzgero, Euskal Herrikoan parte har-tzeko aukera izaten zen.Anaiaren babes handia sentitu

izan al duzu?

Anaiarekin kantatu izan dut, bai-na ez askotan; ez gara izan Pin etaPon, belaunaldi desberdinetako-ak garelako. Euskal Herriko Es-kolarteko Txapelketa erakusleihobat zen, eta finalean ondo aritzenginenok aukera izaten genuenplazara jauzia egiteko. Nik ez da-kit ondo egiten nuelako, gazteanintzelako, neska nintzelako edoIparraldekoa nintzelako zen, bai-

na niretzat bazegoenleku bat; zorte hori izannuen. Asko kantatu izandut nire belaunaldikobertsolariekin, bainabaita nire belaunaldiko-ak ez direnekin ere. [An-doni] Egañarekin, adibi-dez, oso-oso txikitatikkantatu izan dut.Goiz hasi zinen bertso-

tan, eta goiz utzi ze-

nuen. Zergatik?

Hala da, bai. Egañak esanzidan: «Zuk 19 urterekin utzi eginduzu bertsoa, eta ni 19 urterekinhasi egin nintzen». Arrazoi askoegongo ziren, ziurrenik; agian,saturatu egin nintzen, baina argineukan neure burua ez nuela ho-rretan ikusten, eta, horrela, zerta-rako segitu? Baneukan gogoakanpora joateko ere, eta kanporajoatea eta bertsolaritza ez dira osobateragarriak. Parisera eta Erru-siara joan nintzen, eta garai har-tan erabat alboratu nuen bertso-laritza. Urte erabat sabatikoa izanzen, eta bueltatu nintzenean ereez nintzen berehala itzuli bertso-tara. Egia esan, ez naiz batere da-mutzen tarte hori hartu izanaz.Pentsatzen dut orduan utzi izan

ez banu orain utziko nuela agian.Oso gustura utzi nuen, eta osogustura hasi nintzen berriz.Noiz sentitu zenuen bertsotara

bueltatzeko gogoa?

2013ko Euskal Herriko Txapelke-tan, Ametsek irabazi zuen hartansortu zitzaidan berriz bertsotanhasteko gogoa. Etxean nahiko fri-kiak gara, txapelketako saio guz-tietara joaten gara, eta publikoannengoela ideia pila bat etortzenzitzaizkidan burura. Txapelketahartan erabaki nuen hurrengoIparraldekoan kantatuko nuela,eta halaxe egin nuen. Gainera,Iparraldean badago erdi militan-tziaz parte hartu behar bat ere.Nolako uda izan duzu?

Bete-betea, bertsotan ez ezikerromeria talde batean ere aritzenbainaiz. Baina oso gustura ibiltzennaiz, funtzio bat betetzen ari nai-zela sentitzen dudalako, agian.

Asko luzatzen zaizkizu saioak?

Luza litezke, baina niri ez zaizkitluzatzen. Aguante handia dauka-te batzuek, baina ni horrela eznintzateke iritsiko 90 urtera. Bai-na, parrandarik egin gabe ere,bertso saioek izaten dute gogoe-tazko erresaka bat. Bertso saio ba-tetik etxera zatozenean, bueltaketa bueltak ematen dizkiozu kan-tatutakoari. Saio batekin gusturageratzen zarenean ere bai, betidagoelako bertsoren bat hobetokantatu zenezakeen ustea; eta ezbazara gustura geratzen, askozere gehiago.Zu, oro har, gustura geratzen al

zara egindakoarekin?

Ezetz esango nukeen orain dela ezaspaldi, baina gustura atera naizazken saioetatik.Oso perfekzionista al zara?

Bertsolariak izan behar du per-fekzionista, baina perfekzionis-

«Doraemonenbertsoari esker arinaiz lanean irratian»Maddalen Arzallus b Bertsolaria

Bizitza guztia darama hitzekin eta musikarekin jolasean; horixegustatzen zaio. Ume zela hasi zen plazaz plaza bertso kantari, eta,azken urteetan, beste plaza batzuetan ere lekua egitea lortu du.

Bertsolariok intelektual gisaikusten gaitu gizarteak, baina,askok sinetsi ez arren, osopertsona dibertigarriak gara»

«Azterketarako gai bat ikasten den bezala ikastenditut nik abestiak: bezperanikasi, abestu, eta ahaztu»

‘‘

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

5GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2019ko irailaren 13a Elkarrizketa

badaukagula arazo txiki bat. Inte-

lektual gisa ikusten gaitu gizarte-

ak, herritar arruntengandik dis-

tantzia txiki batera, baina bertso-

laria pertsona normal bat da egu-

nerokoan, eta, gainera, jende as-

kok sinetsi ez arren, oso pertsona

dibertigarriak gara; umorerako

ere badugu seriorako dugun fin-

tasun hori. Bertsolariak jakin egin

behar du bere alde humanoa, bere

eguneroko pertsona hori erakus-

ten. Nire kasuan, agian, gehitxo

egiten dut hori.

Uda bete-betea izan duzula ai-

patu duzu. Nolako negua espero

duzu?

Berdintsua. Bizpahiru hilabeteko

aurrerapenarekin ibiltzen gara

gu; beteta dauzkat iraila eta urria,

eta betetzen ari zait azaroa. Ho-

rrez gain, Xilabako taldekako txa-

pelketa daukagu aurten, eta ba-

karkakoa datorren urtean, Euskal

Herrikorako sailkatzeko. 2008an

sortu zen bakarkako txapelketa

hori, eta iaz taldekakoa; horrek

nahiko ondorio positiboak izan

dituela ikusi dugu. Beste formatu

bateko saioak bultzatu ditu, eta

jende gehiagok parte hartu du.

Gipuzkoatik Ipar Euskal Herrira-

ko pausoa emanda, bertsolari-

tza osasuntsu al dago Iparralde-

an?

Indarra hartzen ari dela esango

nuke. Lehen, sustatu egin behar

izaten genituen bertso saioak, eta,

orain, gero eta bertso saio gehiago

etortzen dira kanpotik; gero eta

bertso saio gehiago izaten da Ipa-

rraldean, eta gero eta saio gehiago

izaten dira baldintza duinetan,

saio guztiak ez baitira antolatzen

baldintza onenetan.

Kantuan ere asko ari zara azke-

naldian. Nondik datorkizu kan-

turako zaletasuna?

Egia esan, ez dakit. Aitak eta

amak ez nuke esango bereziki

ondo kantatzen dutenik. Ahizpa-

rekin bai, harekin kantatu izan

dut; trikitia jotzen du, eta duoak

egiteko laguntza eskatzen zidan.

Gitarra jotzen ikasi nuen gero, eta

gitarra izan daiteke kantatzeko

laguntza instrumentu bat. Kanta-

tzen, ordea, sekula ez dut ikasi,

teknikoki dena daukat ikasteko,

baina izugarri gustatzen zait, eta

badirudi orain arte jendeari ere

gustatu zaiola.

Irratian eta telebistan aritu izan

zara kantari. Nolatan?

Doraemonen abestiaren bertsioa

entzun zutelako deitu zidaten

irratitik, bertsio gehiago egiteko.

Beraz, Doraemonen bertsoari es-

ker ari naiz lanean irratian. Jende

asko markatu zuen bertso hark,

eta baita ni neu ere. Gaur egun,

gonbidatuak kantariak direnean

abesten dut ETB 1eko Gure Kasa

programan.

Ez da lan makala izango astero

kanten bertsioak egitea, ezta?

Kanta bat izaten da astero; aste

honetan hasiko naiz, eta gogotsu

nago, baina nagi pixka batekin

ere bai, lan handia baita. Argi

daukat astero ezingo dudala as-

matu bete-betean, astero ezin da

egin tematzar bat, baina jolas mo-

dura hartzen dut, eta oso gustura

joaten naiz. Ondoren, jende de-

zente etortzen zait kanta horien

inguruko aipamenak egitera, eta

poz ematen du horrek. Hiruga-

rren urtea izango da aurtengoa,

eta, ikasturte berrirako ni bertan

egotea nahi zutela esanez deitu zi-

datenean, eskaintza onartzea era-

baki nuen; niregatik batez ere,

baina baita jendearengatik ere.

Zoramena izaten da askotan. Eus-

kal kanta gehiagoren bertsioak

egin nahiko nituzke nik, baina

egon egin behar dute bertsioa

egin behar diedan kanten karao-

keek, eta euskarazkoetan ez dago

horrenbesteko aukerarik. Horre-

gatik egiten ditut hain euskal

kanta gutxiren bertsioak. Lagun-

tza ere izaten dut kantak aukera-

tzeko orduan, eta esango nuke

kolaborazioetatik sortutakoak

izaten direla kantarik politenak.

«Hitzen zaindari» eta «abestien

zaindari» ere aritu zara Gure

Kasa saioan. Esperientzia polita

izan al da?

Oso esperientzia aberasgarria

izan da. Telebistan ez da beti erra-

za zeuk nahi duzuna egitea; tele-

bistan dena ez da polita izaten,

baina oso gustura aritu naiz lan

horretan. Pila bat ikasi dut, herri

eta jende pila bat ezagutu dut, eta

ezagutzen nuen jende askorekin

kantatzeko aukera izan dut. Aur-

ten ere jarraituko du horrek Gure

Kasa-n, baina beste era batera.

Nola sartzen zaizkizu buruan

hainbeste kanta?

Azterketarako gai bat ikasten den

bezala ikasten ditut abestiak: bez-

peran ikasi, abestu, eta ahaztu.

Uxue Alberdiren Kontrako ezta-

rritik liburuko elkarrizketatueta-

ko bat ere bazara. Beharrezkoa

al zen horrelako lan bat plazara-

tzea?

Dudarik gabe. Traumatikoak izan

edo ez, barru-jan asko sortu duen

gaia da, eta behar-beharrezko

ariketa iruditzen zait horri buruz

hitz egitea. Bertso munduan ger-

tatu izan dira gizarteko gainon-

tzeko esparruetan gertatu izan di-

ren bezala, eta lan honek bertso

munduko gertaera batzuk azale-

ratu ditu. Liburua, ordea, ez da

izan ezerezetik sortu den lore bat;

lore batek beti izaten ditu sus-

traiak, eta uste dut azken urteo-

tan egiten ari garen barne lanke-

taren fruitua dela liburua.

moak itsutzen bazaitu, ezin duzu

izan bertsolaria. Inprobisatzen ari

zara, eta etengabe zabiltza hari

baten gainean. Perfekzionismoak

itsutzen bazaitu, bertso saio ba-

koitza kalbario bat izango da zu-

retzat. Horrela ezin da bizi. Jakin

egin behar duzu egin dituzun

akats horiek ikusten eta hurren-

gorako zuzentzen saiatzen. Baina

perfekzionistegia den pertsona

bat ezin da atera jendaurrera gu

ateratzen garen bezala. Nik uste

dut bertsolaria ohituta dagoela

jendaurrean akatsak egiten, jen-

dearen aurrean erortzen, eta,

denborarekin eta esperientziare-

kin, ikasi egiten duzu gero eta mo-

du dotoreagoan eta disimulatua-

goan erortzen.

Autoestimu handia al duzue ber-

tsolariek?

Bertsolariak behar du autoesti-

mua, eta urteek, esperientziak eta

praktikak ematen dute hori. Poli-

tikoki zuzenak izateko joera iza-

ten dugu askotan; ez dakit publi-

koak guk pentsatzen dugun gau-

za bera pentsatzen duen edo gu

geu saiatzen garen publikoak

pentsatzen duen hori bera esaten.

Ertz asko izan ditzake norberak

beretik kantatzeak, eta uste dut

bertsolariaren lanketaren ba-

rruan dagoela ertz horiek bila-

tzea; eta etxeko lanak egitea eska-

tzen du horrek, noski. Oso erraza

da esaldi potoloak botatzea eta

txalo zaparrada jasotzea.

Etxeko lan horien ondorioz izan-

go da, agian, baina gizarteak in-

telektualtzat dauzka gaur egun-

go bertsolari asko.

Bertsolariek denbora asko pasa-

tzen dute hausnarketan. Berri bat

irakurtzen dugunean, beti saia-

tzen gara irakurketa bat egiten.

Nik uste dut bertsolariok horretan

AITZIBER ARZALLUS

MOTZEAN

Bizitzeko leku bat? Itsaser-

tza.

Zure lanbidea zein den gal-

detuz gero?Faranduleroa.

Eta faranduleroa ez bazina?

Albaitaria.

Oporretan joateko leku

bat? Jendea joaten ez den

edozein leku.

Azkena oporretan izan za-

ren lekua?Ze tristea, baina

ez naiz akordatzen. Portugal.

Gustuko jaki bat?Amaren

piper beteak.

Sortzeko leku edo momen-

tu bat?Autoan egiten ditudan

joan-etorriak. Oso produkti-

boak izaten dira.

Eguneko momentu bat?

Ohera sartzeko momentua.

Bertsolari bat?Xalbador.

Musika talde bat?Grises.

Zerk alaitzen dizu eguna?

Ondokoaren poztasunak.

Eta zerk tristatzen?Ezerk ez.

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

RIRITZIALeire Narbaiza

Sasoian sasoikoa?

Abuztu betean zaude,oraindik udazkene-rako hilabete luze ge-ratzen da, eta opo-

rrak pasatzeko aukeratu duzunleku horretako kaleetan firin-fa-ran zabiltza denbora ematen, pa-seo lasaian. Gustuko duzu ezagu-tzen ez dituzun tokietako dendaketa tabernak ikustea, menuak az-tertzea, erakusleihoei begiratzea.Beti dago zer deskubritu, konpa-ratu eta kritikatu. Herri horreta-ko moldeak ere ezagutzen dira,turistendako moduan bada ere.Pasiera horretako erakusleiho-

etan merkealdiak ikusi dituzu,udako arropa arina eta kolore-tsua. Interesa sortzen dizu, eguz-ki galdatan zaude eta. Baina ko-mertzio batzuek baztertu dituzteudakoak, eta hurrengo denboral-

diko jantziak dituzte: ilunagoak,sendoak, berogarriak... Orduan,imajinatzen duzu zer litzatekeenhalakoak janztea, espaloian be-roaz urtuta. Gorputzaldi txarraegin zaizu, eta ez zaizu burutikpasatzen halakorik erostea. Bainadenda batek baino gehiagok al-daketa egitea erabaki badu, sal-tzen duen seinale, zuk ulertzen ez baduzu ere. Herrira itzulita, ikusi duzu

abuztu hondarrean zabaldu du-ten denda batzuek udazkenekomoda dutela dagoeneko, etabihotza uzkurtzen zaizu pixkabat, ez bakarrik oporren amaie-raren lehen zantzua delako, janz-ki horien kolore ilun eta hitsekbarrena tristatzen dizutelako,tontakeriak amaitu direlako, etaorain betikora itzuli behar duzu-

lako baizik: diskretukeria etajanzkera aspergarria, bizitasunbakoa...Hori guztiori buruan darabil-

zula, hara non irakurtzen diozunIon Ansa Mendizabal twitterki-deari honako hau: «Ez al gara as-paldian beti hurrengo urtaroanbizi? Edo nire sentsazioa da? Ga-bonak sanmartinetan hasten diraeta udazkena abuztuaren 31n.Nahastuta banago, balio dezalatxioak unea bizi nahiko nukeelagogoratzeko, bederen». Ansakbete-betean asmatu duela pen-tsatzen duzu, etorkizuna luzaro-rako planifikatzen gabiltzalako,eta planifikazio horrek etorkizu-nean jartzen gaituelako beti. Sa-rritan, orainaz disfrutatu ezinda,geroan dugulako burua. Inoiz ezdagokion lekuan eta denboran.

Hori argi ikusten da egunero-kotasunean. Jende asko, astegu-netako monotonia eta gogortasu-na arintzeko, asteburuari begirabizi da, astegunak ahal bezala pa-satzen. Jakina, asteburua denadelakoagatik zapuzten bazaie,frustrazioa, egonezina eta hase-rrea. Baina bizitza astegun grismordo bat da, errutina eta nor-malitatea. Ezin beti goiak jotzenibili, betiereko subidoianbizi. Bizitza oso leku korrientea da, ia beti gatz bakoa.

Eta bizimodua tetris baten mo-duan antolatu dugu. Egin beha-rrekoak ahal den moduan koka-tuta. Lana, hizkuntza bat ikasi,umeak, pilates eta irakurketakluba. «Tira, klasera joan ahalizateko hamar minutu berandu,irakasleak onartzen badu. Berta-tik irten, eta umeak jaso. Bainabost minutu lehenago atera be-har». Halakoak ikusten dira. Hamar minutuak ordu laurdenluzea bihurtzen dira, eta bost mi-nutu lehenago irteteko, aurretikdena jaso behar, eta hanka batatera begira izan, umeengan duburua jasotzen hasi aurretik; be-raz, klase denbora hori ere alfe-rrik. Dena egin nahi, eta momen-tua ez disfrutatu. Estresa.Baserritarrek ere sasoian sasoi-

koa jatea gomendatzen digute,baina supermerkatuan fruta etaberdura batzuk gero eta goizagoagertzen dira, garaiari ezin diogu-lako eutsi, oraina ezin dugulakojasan. Patxada hartu behar dugu,etorkizuneko gurpil zoroak ha-rrapa ez gaitzan.

Herrira itzulita, ikusi duzu abuztu

hondarrean zabalduduten denda batzuekudazkeneko modadutela dagoeneko,

eta bihotzauzkurtzen zaizu

pixka bat

Irudiab Mendaro

Soluzio eske, itxialdia ospitaleanMendaroko ospitalean eta Debabarreneko osasun etxeetan mantentze lanetan aritzen diren langileek 74. gre-

ba eguna izango dute gaur. Tecman enpresak azpikontratatutakoak dira langileak, eta, salatu dutenez, bi hila-

bete eta erdiko tartean ez Tecmanek eta ez Osakidetzak ez dute pausorik eman irtenbideren bat aurkitzeko

—irudian, herenegun egin zuten protesta—. Bi eguneko itxialdia egin dute aste honetan. JON URBE / FOKU

78 urteko emakume bat hil da, zaborrakbiltzeko kamioi batek harrapatuta

ERRENTERIA b Herenegun istripu larria gertatu zen ErrenteriakoMarkola hiribidean. Zaborrak biltzen ari zen San Markos Mankomu-nitatearen kamioi batek 78 urteko emakume bat harrapatu zuen02:45ean, eta bertan hil zen. Ikerketa abiarazi dute udaltzainek.

Behin-behinean espetxeratu egin duteSara Majarenasen bikotekide ohia

DONOSTIA b2017an Izar alaba hiltzen saiatu izana leporatuta, astear-tean hasi zen Sara Majarenas euskal preso ohiaren bikotekide izanda-koaren aurkako epaiketa, Valentziako probintzia auzitegian (Herrial-de Katalanak). Herenegun behin-behinean espetxeratu egin zuten,ihes egiteko arriskuagatik. Urriaren 16an egingo dute azken saioa.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko: [email protected].

%

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13aIritzia

Donostiaren turismo eredu «jasangarrieta berritzailea» saritu du Europak

DONOSTIA bNazio Batuen Turismoaren Munduko Erakundeak sarituegin du Donostiak daukan turismo eredu «lehiakor, jasangarri eta be-rritzailea». Pozik hitz egin du Eneko Goia alkateak: «Gure apustuaonartu, babestu eta sendotu egiten du sari honek».

9.000ORDIZIAKO ARDI LATXAREN GAZTA LEHIAKETAN GAZTA

ERDIAREN TRUKE ORDAINDUTAKO DIRU KOPURUA, EUROTAN

Donostiako Beti Jai Berria jatetxeak 9.000 euro ordaindu zituen herene-

gun Ordiziako Ardi Latxaren Gazta Lehiaketan irabazle izan zen gazta er-

diaren truke. Lekarozko (Nafarroa) Kortariko Borda izan zen irabazlea.

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

Beñat Alberdi Bergara

Etxetik joateko edo

emantzipatzeko zailta-

sunak arazo dira gaur

egungo gazteen artean.

Pauso hori «30 urteren bueltan»

ematen dela mahaigaineratu be-

rri du Eusko Jaurlaritzako Enple-

gu eta Gizarte Politiketarako Sai-

lak. Datu esanguratsuak ditu

gaiaren inguruan egindako txos-

tenak: 16 eta 29 urte bitarteko gaz-

teen artean lautik bat soilik bizi da

gurasoenetik kanpo; 30 eta 34 ur-

te arteko adin tartean, berriz, lau-

tik hiru. Euskadiko Gazteria Kon-

tseiluak martxoan salatu zuen

besteak beste ekonomikoa dela

pauso hori emateko arrazoia. Hari

horretatik tiraka, neurri bat jarri

dute martxan Bergarako eta Oña-

tiko udalek: alokairurako diru la-

guntzak ematen ari dira 18 eta 30

urte arteko gazteentzat.

Finean, berdin-berdina da bi

udalen helburua: emantzipazioa

erraztea. Hala ere, berezitasunak

dauzkate bi ordenantzek; adibi-

dez, Bergaran Ongizate Sailak

dauka bere kargu laguntza hori,

eta Oñatin, Gazteria Sailak. Bes-

talde, bi herrietan ez da berdin

mahaigaineratu gazteen arazoa.

Ion Lopez Oñatiko Udaleko Gaz-

teria teknikariak azaldu du he-

rrian «parte-hartze prozesu bat»

egin zutela 2012an. «Gazteek bu-

ruan zeukaten emantzipaziorako

zeukaten zailtasuna, eta horrega-

tik heldu genion gaiari».

Bergaran, berriz, oposizioak ja-

rri zuen gaia mahai gainean, duela

aztertzea izan zen lehen egitekoa;

Azpeitikoa, kasurako. Oro har,

eskaera berberak dituzte orde-

nantza guztiek: errolda agiria, ja-

betzan etxebizitzarik ez duela ai-

tortzen duen dokumentua, diru

sarreren egiaztagiriak... Etxebizi-

tza bakoitzean bizi den jende ko-

purua aintzat hartuta, dagokion

errentaren %50 jasoko du lagun-

tza eskatzen duen bakoitzak. Adi-

bide gisa, etxebizitza batean guz-

tira 400 euroko alokairua ordain-

tzen ari diren bi pertsona bizi ba-

dira, ehun euro jasoko lituzke di-

ru laguntza eskatu duenak,

berrehun euro ordaintzea dago-

kiolako berez.

Toki bakoitzeko ezaugarriakKasu horretan ere, ordea, ezauga-

rri bereziak dituzte herri bakoi-

tzeko ordenantzek. Bergaran,

esaterako, zehaztuta daukate gu-

txieneko diru sarrera, eta Oñatin

ez. Bestetik, hilero alokairuan

gehienez ordaindu beharreko ko-

puruak ere ezberdinak dira bi he-

rri horietan. Bergaran, gutxienez,

7.455,14 euro gordin irabazi behar

dira diru laguntza eskatu ahal iza-

teko. «Emantzipazioa errazteko

diru laguntzak jarri nahi genituen

guk, eta ez gaitasunik ez dauka-

nari alokairua ordaintzekoak»,

nabarmendu du Xabier Legorbu-

ruk, Bergarako Udaleko Gizarte

Zerbitzuetako arduradunak.

Oñatiren kasuan, han ez dute ze-

haztu gutxieneko diru sarrerarik.

«Errenta ordaintzera heltzen ba-

dira, nahikoa da», zehaztu du

Gazteria teknikariak. «Berdin dio

gazte hori taberna batean lanean

ari den, kontraturik gabe edo bel-

tzean kobratuz, edo gurasoek or-

daintzen dioten».

Ordenantzan zehaztuta dauka-

te errentan hilero gehienez or-

daindu beharreko kopurua ere:

550 euro Oñatin eta seiehun Ber-

garan. Bi herrietan desberdina da

arrazoia, ordea. «Ez genuen era-

gin nahi merkatuan», azaldu du

Legorburuk. «Etxe agentziekin

egon ginen, eta egoki iritzi zioten

kopuru horri». Oñatin, berriz,

merkatuan eragiteko aukera gisa

ikusten dute. «Gazte batek nego-

zia dezake errenta jaisteko. Azke-

nean, udalak lagunduko diola ja-

kinda, nik, behintzat, jaitsiko nio-

ke errenta hori», zehaztu du

Lopezek.

Horrez gain, Bergarako diru la-

guntzak badauka bestelako bere-

zitasun bat ere. Eskainiko dituz-

ten bigarren urtea da, eta egokitu

egin dituzte laguntza horiek. Tar-

tean, udalak erdigunetik kanpo-

ko etxebizitzetan alokairuaren

batez besteko handiagoa ordain-

duko du erdigunean baino; gazte-

ak kanpoaldean ere bizi daitezen

aprobetxatu nahi dute horrela.

Eskatzaileentzat, abantailaIñaki Iglesias oñatiarrak 2017an

eskatu zuen lehenengoz lagun-

tza: «Laguntzen berri izan ge-

nuenean hausnartu genuen lehe-

nengo aldiz bikotekideak eta biok

emantzipatzeko aukeraz». Na-

barmendu du euren kasuan diru

sarrera horiek jaso gabe ez lirate-

keela ibiliko estu eta larri, baina

nabarmena dela aldea. «Lasaita-

suna irabazten da. Lehen aldiz ba-

karrik bizitzera joaten zarenean

ohartzen zara dauden gastu guz-

tiez». Egun, euren egoera ekono-

mikoak hobera egin duela eta, ez

dute eskatu diru laguntzarik.

Bergarako eta Oñatiko udalek diru laguntzak bideratu dituzte gazteeigurasoen etxetik ateratzen laguntzeko. Herri bakoitzeko ordenantzenñabardurak ñabardura, alokairuko gastuak banatzea da erronka.

Emantzipaziorakobigarren atea

Etxebizitza baten balkoia, alokatzeko kartelarekin. JON URBE / FOKU

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13a Gaiak

bi urte. Alokairu sozialeko pro-

grama berpiztea sustatu zuten be-

rez, baina emantzipaziorako diru

laguntzak ere sortu zituzten.

«Nabaria da gaur egun arazoak

daudela etxebizitza bat lortze-

ko», argitu du Ainhoa Lete Berga-

rako Udaleko zinegotzi eta Ongi-

zate batzordeko buruak. «Gazte-

entzat da bereziki gogorra egoera,

egoera prekarioagatik».

Behin laguntzak sortzea eraba-

kita, beste herrietako adibideak

Parte-hartze prozesubatean atera zen gaia.Gazteek buruan zutenemantzipatzekozeukaten zailtasuna»Ion LopezOñatiko Udaleko Gazteria teknikaria

«Nabaria da arazoakdaudela etxebizitza batlortzeko. Gazteentzat dabereziki gogorra,egoera prekarioagatik»Ainhoa LeteBergarako Udaleko zinegotzia

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

Hizkuntzak hitzak baino gehiago diren tokia!

Mailaren araberako hizkuntza ikastaroak

Adin guztietarako: haur, gazte eta heldu

Talde murriztuak

Cambridge Assessment English zentro aztertzaile ofiziala

Familientzako deskontu interesgarriak!

943 67 47 33 / 943 31 07 53 [email protected] www.elduaien.com

: Intxaurrondo (2) + Ondarreta +

Page 9: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoako ehiztariek sei hilabe-

te zeramatzaten ehizara irten ga-

be, baina hori jada amaitu da. Gi-

puzkoako Foru Aldundiak, aste-

arteko aldizkari ofizialean, bertan

behera utzi zuen Ulian ehizatzeko

debekua, ehiztarien «grebara-

ko» arrazoi nagusietako bat.

Aspaldikoak dira Ulian ehiza-

tzeari uzteko lehen eskaerak. Do-

nostia inguruan 1989tik segurta-

sun eremu izendatutako espazioa

zabaltzeko eskatu zuen Donostia-

ko Udalak 2010ean, eta Pasaiako

Udalak ere bai, 2011n. Bi udalek

adierazi zuten «parke periurba-

noa» dela Ulia, eta hori «baterae-

zina» dela ehizarekin. Aldundiak

46 ehiza postu itxi zituen 2014an.

Erabaki horren aurka jo zuen

Ehiza Federazioak, eta EAEko Au-

zitegi Nagusiak arrazoia eman

zion duela bi urte. Auzitegiaren

arabera, segurtasun eremu izate-

tik salbuetsita daude 2011 baino

lehen onartuta zeuden ehiza pos-

tuak —ordukoa da EAEko Ehiza

Legea—. Horixe da Uliako kasua.

Epaileen arabera, ehiza legea al-

datu aurretik postuak ipinita zeu-

denez, orain ezin dira galarazi.

Auzitegiaren ebazpena kalera-

tu zenetik aritu dira ehiztariak de-

bekua kentzeko eskatzen, eta ira-

gan martxoan hasitako «greba»

izan da hori behartzeko modu bat.

Basurdeak eta orkatzak ehizatze-

ari utzi zioten orduan, eta hori

arazo bihurtzen ari zen baserrita-

rrentzat.

Hain zuzen ere, aurreko astean

akordioa lortu zuten aldundiak

eta ehiztarien federazioak ehiza

larriaren inguruan. Honela zioen

Ehiza Federazioaren webguneko

albisteak joan den ostiralean:

«Aldundiak eta Ehiza Federazio-

ak oinarrizko akordio bat erdietsi

dute Gipuzkoan ehiza larria arau-

tzeko». Orkatz eta basurdeen

uxaldiak «lehenbailehen» haste-

ko asmoa du ehiza federazioak,

baina hainbat xehetasun oraindik

lotzeko daudela dio.

EHNE eta Enba sindikatuek po-

za azaldu dute ehiztarien «gre-

ba» amaitu delako; uxaldiak be-

rriz hastea «lagungarri» izango

dela diote. Aldiz, «atzerapauso-

tzat» daukate aldundiak eta ehiz-

tariek ehiza larrirako eginiko

akordioa.

Ulian ehizatzeko baimena lortu,eta «greba» utzi dute ehiztariekGipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan argitaratu du ehiztarienfederazioarekin lortutako akordioa b Sei hilabetez eten dute jarduna Ehiztarien Federazioak maiatzean antolaturiko manifestazioa. JON URBE / FOKU

9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13a Gaiak

Page 10: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

Imanol Garcia Landa

Amezketa-Tolosa

Abuztuan oso sen-tsazio onarekinitzuli ziren Erru-maniatik. JosuArtolak (Amezke-

ta, 1988) eta Alberto Aranburuk(Tolosa, 1994) lehen eta hiruga-rren postua lortu zuten, hurrenezhurren, muturreko enduro probagarrantzitsu eta gogorrean, Ro-maniacs lasterketan, zilarrezkomailan. «Ez da erraza horrelakoproba batera joatea, gastu handiaeskatzen duelako, besteak bes-te», azaldu du Artolak. «Iaz hiru-garren amaitu nuen, eta, aurten,hobetu edo gutxienez postu horimantendu nahi nuen. Azkenean,irabaztea lortu nuen».Lau eguneko proba da Roma-

niacs. Lehenengo egunean «osoondo» ikusi zuen bere burua Ar-tolak, eta konfiantza hartu zuen:«Lehen postuan amaitu nueneguna, eta postu horri eustea lortunuen bigarren eta hirugarrenegunean ere, nahiz eta gogorrago-

ak izan. Irabazteko aukera handianuela ikusten nuen. Euri askoegin zuen azken egunean, eta lo-katz asko zegoen. Gustura arituginen, lokatza gustuko dugulako,baina, aldi berean, handiagoa iza-ten da arriskua». Egun hori la-saiago hartzea erabaki zuen Arto-lak; sailkapenean bigarren pos-tuan zihoanaren atzean jarri etahari eustea: «Oso ondo joan zendena, eta erabat hunkituta nagolortutako garaipenarekin».Aranbururen hitzetan, berriz,

«ikaragarria» izan zen hiruga-rren amaitzea. «Bigarren urteanuen nik ere, eta nahiko atzeanbukatu nuen iaz. Urduriago nen-goen orduan, fisikoki ez hain on-do. Aurten gehiago prestatu dutalor fisikoa, eta emaitza eman duhorrek». Bigarren postuan amai-tu zuen lehen egunean, eta hiru-garren bigarrenean. Tripako mi-nez, asko sufritu zuen hirugarrenegunean, eta botaka ere ibili zen.Denbora asko galdu zuen egunhorretan. «Baina ez etsitzeko esanzidan Josuk, eta den-dena emannuen azken egunean. Hirugarren

sailkatuarekiko nuen ordu erdikotartea berreskuratu, eta podiume-an sartzea lortu nuen azkenerako.Beraz, sailkapenean goi-goianamaitu genuen bi euskaldunek».

Lagunak izateaz gain, elkarre-kin entrenatzen dira bi gidariak.«Ordu asko pasatzen ditugu el-karrekin, bai entrenatzen eta bai-ta parrandan ere. Elkarrekin joanginen Romaniacs probara ere»,azaldu du Artolak. «Azkenean,nahiz eta modalitatean aurkariak

izan, talde bat ginen han, eta elka-rri laguntzen genion, motoakprestatzen, besteak beste». Ingu-rukoengandik jasotzen duten la-guntza ere garrantzitsua dela gai-

neratu du Aranburuk:«Bertan izan ziren nireanaia, Maialen —Josurenneska laguna— eta AnderEtxabe, eta eskertzekoada euren oporrak guri la-guntzeko hartzea». Ar-tolak argi utzi du horre-lako lasterketa bateanemaitza ona lortzekolantalde bat behar delaondoan.Enduroa —edo mendi-

ko motoarekin rallyaegitea— eta triala —ozto-poak gainditzea— uztar-tzen ditu muturreko en-

duro modalitateak. «Enduroanbaino teknika hobea behar damuturreko enduroan, eta oztopogehiago egoten dira bidean»,azaldu du Artolak. Errumanian bost eta zazpi ordu

arteko probak izan zituzten egu-nero. «Eta oso zaila da ordu ho-

rietan guztietan dena ematea,kontzentratuta egotea eta akatsikez egitea», gaineratu du Aranbu-ruk. 04:30ean jaikitzen ziren, an-tolatzaileek orduan sartzen zietenibilbidea GPSan, eta ondoren eki-ten zioten etapari. 150 eta 200 ki-lometro arteko etapak egin zituz-ten. «Goizean goiz ez da jakitenibilbidea zehatz nola egongo den.Ez da pista batetik joatearen pare-koa. Zuhaitz eroriak topa ditzake-zu, edo mendian gora ere joan be-har izaten dugu», azaldu duAranburuk. «Oso gogorra da, etasufritzen jakin behar da», gaine-ratu du Artolak.

Egunerokoan, gastu askoBi moto gidariek afizio gisa uler-tzen dute euren kirola. «Oso gu-txik lortzen dute hortik bizitzea»,azaldu du Artolak. «Eta horienatzetik gaude gu; txikia da tartea,eta ikaragarria da hori». Mailahorretan aritzea «motibagarria»zaiela azpimarratu du Aranbu-ruk: «Burugogorrak gara, etaonenengandik gertu egoten saia-tzen gara, horiei guztiei lanakematen saiatzeko».Moto bakarra dauka bakoitzak,

eta horixe erabiltzen dute entre-natzeko eta lasterketetara joate-ko. «Horregatik igarotzen duguhainbeste denbora motoa presta-tzen», jakinarazi du Aranburuk.«Motoa, gasolina, olioa, gurpilak,eta, horrez gain, arropa, kaskoa,botak, betaurrekoak... Gastu askodira, eta laguntzen digutenei es-kerrak eman beharrean gaude».Amezketako Udala, Zatika etaZona Paddock dira Artolaren la-guntzaile nagusiak. Azken ho-rren, eta Jon Zure Moto eta Txa-randakaren laguntza jasotzen du,berriz, Aranburuk. «Kirol hone-tan zaila da laguntza lortzea, etaasko eskertzen dugu jasotzen du-guna», dio Artolak.Aste barruan motoa ukitu ere

ez dute egiten ia-ia, eta larunbate-tan elkartu ohi dira; egun osokoentrenamendua egiten dute.«Nik gimnasioko lan gehiagoegin dut aurten», azaldu duAranburuk. «Josuk bederatziurte daramatza kirol honetan, etanabaritzen da gorputza eginagoaduela. Hasieran kosta egiten zi-tzaidan berari segitzea, baina de-zente hobetu dut aurten. Orain-dik ez dut lortu haren maila, bai-na gertu nago». Artolak dioenez,asko laguntzen du eskarmen-tuak. «Mendia ezagutuz joatenzara urteen poderioz, eta lasaiagoaurre egiten zaie lasterketei; pixkanaka-pixkanaka, ez dirahartzen hasierako arrisku berak.Seguruago joaten laguntzen duteurteek».

Muturreko enduro modalitatean aritzen dira Josu Artola eta Alberto Aranburu; bataklehen postua eskuratu berri du Romaniacs proba gogorrean, eta besteak, hirugarrena.

Oztopo guztien gainetik

Josu Artola eta Alberto Aranburu, atzean Aralar mendilerroa dutela. I. GARCIA LANDA

Eskarmentuak asko laguntzendu beti. Mendia ezagutuzjoaten zara, eta lasaiago aurre egiten zaie lasterketei»Josu ArtolaMuturreko enduro modalitateko motor gidaria

«Burugogorrak gara, etaonenengandik gertu egotensaiatzen gara, horiei guztieilanak eman ahal izateko»Alberto AranburuMuturreko enduro modalitateko motor gidaria

‘‘

10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13aGaiak

Page 11: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

kolektiboak, musikaren inguru-

koak guztiak. Hala nola kontzer-

tuak, erakusketak, topaketak...

Ekintza horietako bakoitza balia-

tzen dute musikarekin esperi-

mentatu, ohiko moldeetatik irten

eta jaialdiari gainbalio bat emate-

ko: «Urtero egin nahi izaten dugu

kontzertu bereziren bat, erabilera

batekin betiere. Kontzertu berti-

kalaren esperimentua egingo

dugu aurten, baina iaz, esaterako,

plaka fotovoltaikoen energiaz

soilik hornitutako jaialdi bat an-

tolatu genuen Oiangun. After Sun

izena jarri genion», zehaztu du

Ruizek.

Musikaz gain, eguzki energia-

ren erabileraren inguruko era-

kusketa bat ere jarri zuten jaialdi

hartan, eta baita tailer praktikoak

ere. «Aspaldi buruan geneukan

ideia zen, eta erronka berri honi

heldu genion posible zela ikusi

genuenean», adierazi du antola-

tzaileak. Musika aitzakia hartuta,

eguzki energiaren ezagutza za-

baltzea zen asmoa.

Hori bai, hainbat ekintza egiten

dituzten arren, Ordiziarock hiru

eguneko jaialdia izaten da antola-

tzaileen ekimenik garrantzitsue-

na. Urriaren 17tik 19ra egingo

dute aurtengo jaialdia, eta dozena

bat kontzertu izango dira: Liher,

Adrenalized, Leihotikan, Nuevo

Catecismo Catolico, Unidad Ala-

vesa, The Riff Truckres, Capsula,

Higa, Orquesta Bisuteria, Jon Gu-

rrutxaga & Urbil Artola, Nazareno

eta Olarius & Brother DJs taldeek

joko dute. «Hilabete askoko au-

rrerapenarekin hasten gara lane-

an, ondoren estu eta larri ez ibil-

tzeko. Lanik pisutsuenak eginak

dauzkagu jada, nahiz eta txikike-

riaren bat edo beste falta den

oraindik».

Ruizek iragarri duenez, aurten

ahalegin berezia egin dute soinu

eta argi baliabideak hobetzeko.

Hala, ikuskizunaren kalitatea ho-

betu egin nahi dute entzuleen es-

perientzia «bereziagoa» izan da-

din.

Kerman Garralda Zubimendi

Bertsolariak gustura

aritzen dira balkoi-

tik balkoira bertso-

tan, batek hasi eta

besteak erantzun.

Behetik entzuten ari den musika-

riak, ziurrenik, inbidia apur bate-

kin entzungo du protagonisten

jarduna, eurek ez dutelako auke-

rarik izaten halako oholtza bate-

an jotzeko. Buruari bueltaka hasi-

ta ere, ezer ez; ezin dute oroitu

kontzertu bertikalik.

«Urtero ibiltzen gara arauak

hausten eta formatuak nahasten

kontzertu ezberdinak eskaintze-

ko, eta kontzertu bertikal bat egi-

tea otu zaigu aurten», azaldu du

Urko Ruiz Ordiziarock Ekintzak

taldeko partaideak. 20:00etan

hasiko dira kontzertu bertikalak,

gaur, Ordiziako Oiangu base-

rrian: «Balkoi nagusi bat dago ba-

serriaren aurrealdean, goialdean,

eta abeslaria egongo da han, bera

bakarrik». Eraikinak beste bi bal-

koi ditu alboetan. «Eta horietan

ariko dira gitarra eta baxua. Bate-

riak tokia izan dezan, berriz, alda-

mio baten bidez beste balkoi bat

jarri diogu Oianguri, laugarrena,

abeslariaren eta sokazko instru-

mentuen erdian». Argiteria bere-

zi baten bidez, musikarekin bat

egiten duten irudiak proiektatu-

ko dituzte baserriaren fatxadan.

«Ordiziarrentzat eta goierritar

guztientzat berezia da Oiangu ba-

serria. Bertara joaten gara lagune-

kin egoteko, paseatzeko, jator-

duak egiteko... Beste erabilera bat

eman nahi diogu orain», hasi da

antolatzailea. «Esperimentu bat

da. Eraikinek beste erabilera bat

izan dezaketela eta musikaz goza-

tzeko edozein toki dela ona froga-

tu nahi dugu. Berria da guretzat

ere, eta sorpresa izango da, baina

ziur emaitza ona izango dela».

Ordiziarock Ekintzak taldeko ki-

deak gustura leudeke beste jaial-

diek euren bideari tira egin eta

kontzertuak formatu eta eraikin

berrietara zabalduko balituzte.

Maddi eta Dupla taldeak irten-

go dira gaur balkoira. «Gustura

jaso zuten proposamena, euren-

tzat ere berria delako formatua»,

kontatu du Ruizek. Are gehiago,

ataundarrak eta alegiarrak izan-

da, Maddi taldeko musikariek au-

rretik ere eginak zituzten kolabo-

razioak Ordiziarockekin, eta an-

tolatzaileen burutazioek jada ez

dituztela ezustean hartzen azaldu

du, umorez, Ruizek. Aguraingoa

da, berriz, Dupla bikotea, eta

erritmo urbanoa da euren ezau-

garri nagusia.

«Agertoki bertikalak baditu

zailtasun batzuk musikarien-

tzat», ohartarazi du antolatzaile-

ak. «Bananduta egongo direnez,

elkarren arteko komunikazioa ez

da hain erraza. Musikak soilik lo-

tzen ditu, eta oso adi egon behar

dute denak batera aritzeko».

Topatu bezala uzteko deiaEz da sarrerarik ordaindu behar-

ko kontzertuez gozatzeko, hori

baita Ordiziarock Ekintzak talde-

koen oinarrietako bat. «Antola-

tzen ditugun ekintza guztiak doa-

koak izaten saiatzen gara, musika

guztiengana zabaldu ahal izate-

ko», argudiatu du Ruizek. Jateko

eta edateko postuak egongo dire-

la azpimarratu du, gainera, anto-

latzaileak, eta hautsontzi era-

mangarriak banatuko dituztela:

«Nahiagoko genuke inork ez

balu erreko, baina badakigu hori

ez dela posible, eta hautsontziak

banatuko ditugu ingurunea aha-

lik eta txukunena uzteko. Era be-

rean, berrerabilgarriak izango

dira edalontziak, ahalik eta zabor

gutxiena sortzeko».

Urtean hogei bat ekitaldi anto-

latzen ditu Ordiziarock Ekintzak

Ordiziarock Ekintzak elkarteak Baserri ta Rock jaialdia antolatu du gaurko Ordiziako Oiangu baserrian. Agertokia ez da nolanahikoa, bertikala baita: beste erabilera bat eman nahi diete eraikinei, eta musika edonon goza daitekeela frogatu.

Oianguko balkoitikrocka entzuten da

Oiangu baserriaren aurrealdea, hiru balkoirekin; antolatzaileek beste bat jarriko diote, laugarrena. KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

Urtero egiten dugukontzertu bereziren bat,erabilera batekinbetiere. Agertokibertikala dugu aurten»

«Musikarientzatzailagoak dira kontzertu bertikalak,komunikazioa ez baita hain erraza»Urko RuizOrdiziarock Ekintzak elkarteko kidea

‘‘

11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13a Gaiak

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

MUSIKA

ARRASATE Inun.bGaur, 20:00etan, Kulturaten.

ARRASATELos Hermanos Cubero.bBihar, 20:00etan, Kulturaten.

ARRASATEClub del Rio.b Igandean, 20:00etan, Kulturaten.

AZKOITIARevertt & Oldarkor.

bBihar, 18:00etan, Zakelan.

AZKOITIAZalduntxoen Biltzarra:

Orreaga 778, Cuero, Bloody Gums,

Kaleko Urdangak eta Matalaz

Selektor vs Dr. Feel Duke.

bBihar, 21:00etan, Matadeixen.

AZPEITIABrigade Loco,

The Bobby’s eta Azken Sustraiak.

bGaur, 22:00etan, gaztetxean.

AZPEITIAHaxotz eta Polybius.

bGaur, 22:00etan, Sanagustin

kulturgunean.

AZPEITIA Ira, Mad Muasel

eta Masta Quba & Marie V.

bBihar, 22:30ean, Sanagustin

kulturgunean.

BERGARALow Cost Deluxe.

bGaur, 19:30ean, Munibe plazan.

BERGARAObaneuke.

bGaur, 21:30ean, San Martin plazan.

BERGARAUdal Musika Banda.

bBihar, 12:30ean, udal pilotalekuan.

BERGARAGarilak 26.

bBihar, 21:00etan, Munibe plazan.

BERGARANo Limits.

bBihar, 00:30ean, Munibe plazan.

BERGARAErtzak Bidean.

b Igandean, 13:00etan, Munibe

plazan.

BERGARA Joselu Anaiak.

b Igandean, 00:15ean, San Martin

plazan.

BERGARAUdal Musika Banda.

bAstelehenean, 12:30ean,

San Martin plazan.

DEBABihotx: Norabide guztiak.

bBihar, 20:00etan, Lasturren.

DONOSTIADonostia Festibala:

Natos y Waor, La Pegatina, Mala

Rodriguez, Carolina Durante, Ms.

Nina, Carlos Sadness, Lagrimas

de Sangre, Tremenda Jauria, Ira,

Joseba Irazoki eta Lagunak,

Kaskezur, Rukula, Ro, Budin DJ,

Makala DJ Set eta P3Z DJ Set.

bGaur, 18:25etik aurrera,

Hipodromoan.

DONOSTIASasibill Lirika Elkartea:

Luisa Fernanda zarzuela.

bGaur eta bihar, 19:30ean,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIAMotorpsycho.

bGaur, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIANiña Coyote eta Chico

Tornado, eta Iratzar.

bGaur, 22:00etan, Egiako jaietan,

Plaza Haundin.

DONOSTIAGatazka, Herenegun

eta KRII Kolektiboa.

bGaur, 22:30ean, Egiako jaietan,

Plaza Berrin.

DONOSTIADinbi-Danba

eta Old Charm Blues.

bGaur, 22:30ean, Jolastokietako

jaietan.

DONOSTIAAxel Casas DJ.

bGaur eta bihar, 23:30ean,

Convent Gardenen.

DONOSTIADonostia Festibala:

Beret, Ayax y Prok, Gatibu, Tote

King, Iseo & Dodosound with

The Mousehunters, Bad Gyal,

Nerabe, El Negro, Melenas,

La Plata, Maikel Delacalle,

Antifan, Espagueti, Dabadaba DJs

B2B, Brava, Atraco Negrata eta

Atodamadre.

bBihar, 18:25etik aurrera,

Hipodromoan.

DONOSTIACum Jubilo eta Easo

abesbatzak: Festara.

bBihar, 18:30ean, Miramongo

anfiteatroan.

DONOSTIARukula.

bBihar, 19:00etan, Egiako jaietan,

Plaza Berrin.

DONOSTIAMinoranza Di Uno,

MDME SPKR eta Peedho.

bBihar, 19:30ean, Txantxarreka

gaztetxean.

DONOSTIA Igara Roosters.

bBihar, 21:00etan, Loiolako

Erriberako jaietan.

DONOSTIADJ Mikeltxi.

bBihar, 21:30ean, Loiolako

Erriberako jaietan, Bartzelona

hiribidean.

DONOSTIAAndoni eta Laiotz.

bBihar, 22:30ean, Egiako jaietan,

Plaza Haundin.

DONOSTIADJ Ru.

bBihar, 22:30ean, Jolastokietako

jaietan.

DONOSTIANizuri Tazuneri

eta Telmo Trenor DJ.

bBihar, 01:00ean, Egiako jaietan,

Plaza Berrin.

DONOSTIAGranujas.

b Igandean, 17:00etan, Harrobietan.

DONOSTIAMihise eta Marlik.

b Igandean, 17:30ean, Egiako

jaietan, Plaza Berrin.

DONOSTIAMariachi Mexico Lindo.b Igandean, 19:00etan,

Loiolako Erriberako jaietan.

DONOSTIABatek Daki.

b Igandean, 19:00etan, Egiako

jaietan, Plaza Haundin.

DONOSTIAMinami Deutsch.

bAsteartean, 20:00etan,

Dabadaban.

EIBARPancho Varona.bGaur, 22:00etan, Koliseoan.

EIBARBogoroditsie abesbatza:Herejía.

bBihar, 20:30ean, Koliseoan.

ELGETATonky Blues Band.

b Igandean, 12:45ean, Ozkarbin.

ERRENTERIAAtlantikaldia:

Nogen eta Nosa Marshal.

bOstegunean, 18:00etan, Herrixkan.

ERRENTERIAAtlantikaldia:

Oreka Tx eta San Salvador.

bOstegunean, 20:00etan,

Itsasargi Nagusian.

ESKORIATZAAlegria de la Sierra.

bGaur, 16:00etan, Intxaurtxuetako

plazan.

ESKORIATZADJ Moto.

bBihar, 19:00etan eta 01:30ean,

Intxaurtxuetako plazan.

ESKORIATZAEkhiñe Casado.

bBihar, 20:00etan, Emakumeen

plazan.

ESKORIATZAPetti.

bBihar, 22:30ean, Emakumeen

plazan.

HERNANIBihotx: Norabide guztiak.

bGaur, 22:00etan, Leoka

garbitokian.

HERNANIUdal Musika Banda.bBihar, 19:45ean, udaletxeko

arkupeetan.

IRUNMugaldekoak.

b Igandean, 19:00etan,

Gain-Gainean parkean.

LASARTE-ORIABrez.

bGaur, 20:00etan, Andapa kalean.

LEGAZPI John Dealer, Señor Noeta Aitti Skalari.

bGaur, 23:00etan, txosnetan.

LEGAZPIMcOnak.bBihar, 23:30ean, Euskal Herria

plazan.

LEGAZPIArraio eta Kontuz.bBihar, 01:00ean, txosnetan.

LEGAZPIGoiz Deia Txistulari Taldea.b Igandean, 11:45ean, Gorostiaga

mendian.

LEZOGozategi eta Kaotiko.

bBihar, 22:00etan, txosnetan.

MUTRIKUSaia Goait.bGaur, 23:30ean, Beheko plazan.

OÑATIBiznaga, Bullet Proof Lovers eta Tilikum.

bGaur, 22:00etan, San Martin

auzoko jaietan.

OÑATIDeiedra eta Azkaiter Pelox.bBihar, 19:00etan, San Martin

auzoko jaietan.

ORDIZIAMaddi eta Dupla:

kontzertu bertikala.

bGaur, 20:00etan, Oiangu

baserrian.

PASAIAMatxet Fest:

Akelarre, Urko, Anai Arrebak

eta Angel Altolagirre.

bGaur, 20:00etan, Juanba

Berasategi auditoriumean.

PASAIAMatxet Fest: Jousilouli,

Eraso, Sega Sound Killers eta

Negativo.

bBihar, 20:00etan, Juanba

Berasategi auditoriumean.

Donostia b Porrontxo jaiak

Euskal jaien ondorengo jai bihurriakEuskal jaiak, estropadetako bi igandeak, eta Porrontxo jaiak. Horiek izaten dira Donostiako Egia auzoko biz-

tanleen iraileko kalkuluak. Astelehenean hasi ziren jaiak, haurrentzako apar festarekin eta puzgarriekin, eta fes-

ta giroa izango da igandera bitartean —irudian, Porrontxo eta Porrontxinaren jaitsiera, iaz—. Donostian bertan,

eta igandera bitartean, hamaika ekitaldi izango da Loiolako Erriberako jaietan ere. IÑAKI AGIRRE / IRUTXULOKO HITZA

12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13aAgenda

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

PASAIAGremio de Mareantes

eta Juan Mari Beltran Laukotea.

b Igandean, 18:00etan, Albaola

itsas faktorian.

SORALUZEDJ Ander.bGaur, 20:30ean, Errekaldeko

jaietan.

SORALUZEDJ Xabi.bBihar, 22:30ean, Errekaldeko

jaietan.

TOLOSABiznaga.

bBihar, 22:30ean, Bonberenean.

URRETXUMKT.

bGaur, 23:00etan, gaztetxean.

ZARAUTZMKT eta Hagendas.

bBihar, 22:30ean, Putzuzulo

gaztetxean.

ZARAUTZPeedoh eta Apparatus.

bAsteartean, 21:00etan, Putzuzulo

gaztetxean.

ZUMARRAGABrillant Magnus

Quintet.

bBihar, 19:30ean, Antioko ermitan.

ANTZERKIA

ANDOAINMarkeliñe: Chef Nature.

bBihar, 18:00etan, Zumea plazan.

DONOSTIATomaxen Abenturak:

Azken balea.

bGaur, 12:00etan, Egiako jaietan,

Plaza Haundin.

DONOSTIAKemen: Ultimas

voluntades.

bGaur, 20:00etan, Lugaritz kultur

etxean.

DONOSTIAHika: Txarriboda.

bGaur eta bihar, 20:00etan,

Antzoki Zaharrean.

DONOSTIAKiki, Koko eta Moko:

Tururututu, pailazo bihurtu.

bBihar, 18:00etan, Loiolako

Erriberako jaietan, Maria

Zambrano plazan.

DONOSTIAZirika: Txarlestrup.

bBihar, 18:00etan, Aieteko jaietan,

Munto plazan.

DONOSTIA IMG: Granujas a todo

ritmo.

b Igandean, 17:00etan, Altzako

Harrobietan.

DONOSTIATrapu Zaharra:

Turistreando.

bOstegunean, 19:00etan,

Arrizarren.

DONOSTIATgorrieta: Microteatros.

bOstegunean, 19:00etan, Okendo

kultur etxean.

IRUNShakti Olaizola: Irakurriz.

b Igandean, 12:30ean,

Gain-Gainean parkean.

URNIETARojo Telon: Haiek naiz.

bBihar, 18:00etan, Etxeberriko

jaietan.

DANTZA

BERGARABikote Nagusientzako

Dantza Solteko Txapelketa.

16 urtetik gorako hamabi bikotek

hartuko dute parte.

bGau, 19:30ean, Seminarixoan.

BERGARAAukeran Dantza Taldea:

Biz Hitza.

bBihar, 22:00etan, udal pilotalekuan.

DONOSTIAMugmus Laborategia:

Esku harriak: Oteizaren (h)aria.

bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAHector Plaza

& Agnes Salesen Ehiza, eta

Diego Sinnigerren Dis-Connect.

bBihar, 19:00etan, Nestor

Basterretxea plazan.

DONOSTIATrebeska taldearen

emanaldia.

bBihar, 19:30ean, Egiako jaietan,

Plaza Haundin.

ERRENTERIANowhere:

El Lago de los Cisnes

(el pequeño).

b Igandean, 12:30ean, Diputazio

plazan.

ERRENTERIAUnaiuna: All inclusive.

b Igandean, 19:00etan, Zumardian.

ERRENTERIAAmaiur Luluaga:

J-Aho!.

b Igandean, 19:30ean, Herriko

plazan.

ESKORIATZAMale taldea:

Flamenco fusion.

b Igandean, 13:00etan,

Intxaurtxueta plazan.

IRUNLaRutanen Out Of The Blue

eta Kukai Dantzaren Topa.

bGaur, 19:00etan, Zabaltza plazan.

LEGAZPIMaquilandron taldea.

bBihar, 18:30ean, Euskal Herria

plazan.

OÑATIOñatz taldeko haurrak.bBihar, 13:00etan, San Martin

auzoko jaietan.

ORDIZIAUrdaneta taldea.

bGaur, 19:00etan, Plaza Nagusian.

ORDIZIAAurresku Txapelketa

Nagusia Gipuzkoar erara.

bBihar, 19:00etan, Plaza Nagusian.

SORALUZEEuskal dantzak.b Igandean, 12:30ean, Errekalde

auzoko jaietan.

URRETXUHerriarteko Folklore

Jaialdia: Lurra, Garaztarrak, Aires

Castellanos, Kud Ostrc eta Yunist

Podillya dantza taldeak.

Pasai Donibane b Matxet Fest

Garai bateko errealitateari keinukaAurten 25 urte bete ditu Pasai Donibaneko Matxet txosnak, eta, horren harira, bi eguneko musika jaialdia anto-

latu du Iñaki Altolagirre Matxet-ek. Aspaldi taularatu gabeko taldeak berriz ikusteko aukera izango da. Akelarre

—irudian—, Urko, Anai Arrebak eta Angel Altolagirre gaur, 20:00etan, Juanba Berasategi auditoriumean, eta

Jousilouli, Eraso, Sega Sound Killers eta Negativo bihar, leku eta ordu berean. ALEX AMOR / UROLA KOSTAKO HITZA

bBihar, 18:00etan, Gernikako

Arbola enparantzan.

URRETXULurra taldea.

b Igandean, 13:30ean, Iparragirre

plazan.

BERTSOLARITZA

DEBABertso afaria:

Oihana Iguaran eta Agin Laburu.

bGaur iluntzean, Lasturren.

DEBAUnai Mendizabal

eta Eli Pagola.

b Igandean, egun osoan, Lasturren.

DONOSTIAPeru Aiartza, Aitor

Bizkarra, Lurdes Ondaro eta

Xabier Zufiria.

bGaur, 17:00etan, Egiako jaietan,

Tejeria kalean.

DONOSTIAAndoni Egaña

eta Alaia Martin.

b Igandean, 11:00etan, Aieteko

Hiru Damatxo plazatik hasita.

LAZKAO Iñaki Apalategi

eta Aitor Sarriegi.

b Igandean, egun osoan, Esparrun.

LEGAZPIAinhoa Agirreazaldegieta Julio Soto.

bGaur, 20:00etan, Kale Zaharrean.

LEZO Irati Alcantarilla, Andoni

Egaña, Jokin Irastorza eta

Sebastian Lizaso.

bAstelehenean, 20:00etan, plazan.

OIARTZUNBertso bazkaria:

Jokin Irastorza eta Jon Otegi.

b Igandean, 14:00etan, Gurutze

auzoko Bizardia elkartean.

OÑATIGipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Final-zortzirenak:

Maider Arregi, Aratz Igartzabal

Potto, Amaia Iturriotz, Andoni

Mujika, Haritz Mujika eta Felix

Zubia.

bBihar, 17:00etan, Sana Ana

antzokian.

VILLABONA-AMASAGipuzkoako

Bertsolari Txapelketa. Final-

zortzirenak: Maialen Akizu, Oier

Etxeberria, Beñat Iguaran, Odei

Lopez, Iñigo Mantzizidor Mantxi

eta Iban Urdangarin.

b Igandean, 17:00etan, Gurea

antzokian.

ZARAUTZTxakolin Eguna: Amets

Arzallus era Sebastian Lizaso.

b Igandean, 12:00etan, udaletxeko

plazan.

ZEGAMABertso afaria:

Amets Arzallus eta Iker Zubeldia.

bGaur, 21:30ean, udaletxeko

arkupeetan elkartuta.

HITZALDIAK

ARETXABALETAAmaia Diaz

de Monasterio: Gure tomatearen

onurak.

bAsteartean, 18:30ean, Arkupen.

DONOSTIATopaketa literarioa:

La autoficción como frontera de la

narrativa y la poesía.

bGaur, 19:30ean, Tabakaleran.

DONOSTIA Idoia Arauzo Gonzalez:

¿Cómo está afectando el cambio

climático a los Pirineos?.

bAsteazkenean, 19:00etan,

San Telmo museoan.

HERNANIEmakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik

mintegia.

bAsteartean, 19:00etan,

udal liburutegian.

BESTELAKOAK

ALKIZAGrap Hik!: Antonio

Casado da Rocharen hitzaldia eta

Sk Efimeroak taldearen antzezlana.

bBihar, 18:00etan, Urmara gunean.

AZPEITIAGure Zirkua.

bGaur eta bihar, 18:00etan eta

20:30ean, Esklabetako zelaian.

ORDIZIAAndoni Salamero eta

Mixel Ducau: Artze ... Joxan, oroituz!

errezital musikatua.

b Igandean, 19:00etan,

San Bartolome ermitan.

13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13a Agenda

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

Eider Goenaga Lizaso

Iritsi da Donostia Festibala,urteotan jende askoren-tzat huts egin ezinezko zi-ta bihurtu dena. Bedera-tzigarren ekitaldia du aur-

tengoa, baina jaialdiak ez daukazerikusirik duela bederatzi urte-koarekin. Izaera propioa hartuzjoan da apurka-apurka, eta Zu-bietako hipodromoa (Donostia)musika urbanoaren agertoki bi-lakatu da azken urteetan. Bestal-de, duela hiru urte, jaialdia Igel-doko jolas parkean antolatzeariutzi eta tokiz aldatu zuten. «Igeldotik Zubietara aldatzea-

ren arrazoia ez zen jende gehiagoerakartzea: Igeldon egin zituztenobrek beste toki bat topatu beha-

rrean jarri gintuzten. Hasieran,pentsatzen genuen ezinezkoa zelaIgeldoko jolas parkearen nortasu-na izango zuen beste gune bat to-patzea. Baina hipodromoak badunortasun hori», azaldu du SergioCruzado Donostia Festibala jaial-diko zuzendariak. Europan hain-bat tokitan egiten dituzte kon-tzertuak hipodromoetan.

Jende gaztea erakarriEskaintzari dagokionez, Cruza-dok dio iaz hartutako bidean sa-kondu dutela. «Izan ere, iaz biramoduko bat egin genuen, musikaurbanoaren inguruko jaialdi batosatzeko eta gure nortasuna no-rabide horretan zehazteko». Bes-teak beste, musika urbanoa pro-gramatzea ikus-entzule gaztea-

goak erakartzeko modua izan zi-tekeelako egin zuten bira hori, etaemaitzek arrazoia eman zieten.«Iaz, 14.000 ikus-entzule bilduziren, eta aurten jada gehiago sal-du dugu; beraz, ziur gaude 18.000lagun baino gehiago etorriko di-rela bi egunetan». Horretarako,espazioa 24.000 metro koadroraegokitu eta handitu dute, jendeaaurreko urteetako erosotasun be-rarekin mugitu dadin.

Ikus-entzule gazteek bestejaialdi mota bat bilatzen duteladio Cruzadok, jaialdi askotan bil-dutakoen adinaren batezbeste-koa 30 urtetik gorakoa izan ohidela. «Askok doinu klasikoagoenaldeko apustua egiten dute, edoprogramatzaileen belaunaldikomusikaren aldekoa. Baina gukuste dugu ikus-entzule gaztea ba-tez ere musika urbano horretanmugitzen dela, eta hor dagoelaetorkizuna». Cruzado ziur da iazerabaki ona hartu zutela, jendeakulertu zuela ideia, eta aurten es-kaintza «askotarikoagoa eta in-dartsuagoa» dela nabarmendudu. Aniztasun hori dela kausa,

zaila zaio Zubietako hipodromo-

an bi egunetan ariko diren talde-etan bakarra nabarmentzen.«Neurgailuaren arabera, taldebat edo beste nabarmendu daite-ke. Sare sozialetan duten oihar-tzunari erreparatuta, argi dagoBeret litzatekeela nagusi, harenbideo batzuek 241 milioi bisitagainditu baitituzte Youtuben;

Gaur eta bihar, Donostia Festibalareneskaintza zabalaz gozatu ahal izangodute Zubietako hipodromora doazenek.Iaz, 14.000 entzule bildu zituen jaialdiak,eta, aurten, antolatzaileak ziur daude18.000ko langa gaindituko dutela.

Musikaurbanoarentrostan

Donostia Festibalaren iazko

irudi bat. JAVIER ETXEZARRETA

14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13aProposamena

Bira moduko bat egin genuen iaz, musikaurbanoaren ingurukojaialdi bat osatu eta gurenortasuna zehazteko»Sergio CruzadoDonostia Festibaleko zuzendaria

‘‘

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

historiari eta musikan izan duen

garrantziari erreparatuz gero,

Mala Rodriguez litzateke kartel-

burua; sarrera salmentari eta

tiradizoari begiratzen badiozu, La

Pegatina; eta Euskadi mailan,

ukaezina da Gatibuk daukan

indarra eta erakarmena».

Taldeen kartela, beraz, «oso

horizontala» dela dio jaialdiko

zuzendariak, eta, ikus-entzule

bakoitzak bilatzen edo gogoko

duenaren arabera, edozein izan

daitekeela kartelburu. «Eta,

agian, Gatibu eta Beret dira haria-

ren mutur bietan dauden talde-

ak, baina ziur nago horietako

edozein ikustera doanak gozatu

egingo duela La Pegatinarekin,

Iseorekin edo Tremenda Jauria-

rekin. Azken batean, talde asko

daude tartean, eta hain muturre-

koak diren bi eskaintza horiek

hari berean bat egitea lortzen

da».

Lau agertokiHipodromoko pistak inguratzen

duen belardian gozatu ahal izan-

go dute ikus-entzuleek jaialdiko

eskaintza nagusiaz. Keler eta

Donostia agertokiak hor egongo

dira, eta bietan txandakatuz

joango dira taldeak, elkar zapal-

du gabe, bildutakoei musika

eskaintzak ahalik eta modu osoe-

nean gozatzeko aukera emanez.

Hortik kanpoan kokatuko dira

beste bi agertokiak. Dabadaba/

Bukowski agertokia da horietako

bat. Donostia Festibalak hiribu-

ruan urte osoan programatzen

duten bi lokal horiei egiten dien

omenaldi moduko bat da. Ager-

toki horretan, Dabadabak egin

du ostiraleko programazioa, eta

larunbatekoa, berriz, Bukows-

kik. «Iaz hasi ginen kolaborazio

honekin, eta ilusio berezia egiten

dit niri; azkenean, urte osoan

haiek dira musika programatzen

lan egiten dutenak». Azkenik,

Fnac agertokian foru aldundia-

ren Katapulta Tour zirkuituan

parte hartzen duten Donostiako

bi taldek eskainiko dute kontzer-

tua: Ro eta Espagueti taldeek.

15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 13a Proposamena

EGITARAUA

Lau agertokitan izango da zer en-

tzuna eta ikusia gaur-biharretan.

Gaur

Keler agertokia.

19:15. Lagrimas de Sangre.

20:55.Natos y Waor.

23:05.La Pegatina.

Donostia agertokia

18:30. Ira.

20:05.Tremenda Jauria.

22:00. Carlos Sadness.

00:10. Carolina Durante.

02:20.Ms Nina.

Bukowski agertokia

18:25.Rukula.

20:00. Kaskezur.

21:55. Joseba Irazoki.

00:00.P3Z.

02:00.Budin.

04:00.Makala.

Fnac agertokia

20:55. Ro.

Bihar

Keler agertokia

19:05. Nerabe.

22:55. Beret.

23:05. Iseo&Dodosound with The

Mousehunters.

01:00. Gatibu.

Donostia agertokia

18:30.El Negro.

19:50.Ayax y Prok.

22:00.Tote King.

00:10.Bad Gyal.

02:15.Maikel Delacalle.

Dabadaba agertokia

18:25. Melenas.

20:00.Antifan.

21:55. La Plata.

00:00.Dabadaba Djs B2B Atraco

Negrata.

02:00.Brava.

04:00.Atodamadre.

Fnac agertokia

20:55 Espagueti.

Gatibu taldeak bihar eskainiko du kontzertua, 01:00ean. IÑIGO URIZ / FOKU

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · saioa, eta, hiru hilabeteren ondo-ren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian az-ken fasean, baina,

Beñat Alberdi Oñati

Hezkuntza metodologiak eta iriz-pideak auzitan jarriko ditu MariJose Altubek (Oñati, 1966). Gaiariburuzko iritzi bat eta bakarra ezdagoela oinarri hartuta, oñatia-rrak eztabaida sustatu nahi du Zerebaluatu hizkuntza batean? Nola

ebaluatu? ikastaroarekin. UEUkantolatu du, 30 ordukoa izangoda, eta sarean eskainiko dute, Na-farroako Gobernuarekin elkarla-nean. Beteta daude toki guztiak,baina itxaron zerrendan izenaeman daiteke irailaren 18ra arte.Hizkuntzaren ebaluazioa landu-

ko duzue ikastaroan. Orain arte

ebaluatu izan dena ez al da zuze-

nena?

Sistema bat ezarrita dago nonorokorrean nota bat lortzea denhelburua. Edukiak barneratu be-har ditu ikasleak, baina bestegauza asko ere bai. Integralagoa,pertsonalizatuagoa eta etengabe-koa izan behar du hezkuntzak.Orokorrean ari naiz hizketan,beti egongo baitira bestelako sis-temak erabiltzen dituzten irakas-leak.Zer sistema izango litzateke

egokiagoa?

Prozesu bat da ebaluazioa. Irakas-learen planifikazioa, ikasleenikasketa, curriculumaren gara-pena... Hobekuntzaren bideanhoriek denak behatzen ditu hezi-keta prozesu horrek. Pertsonaaditua behar du izan irakasleak,ikasleak bideratzeko eta zuzen-tzeko. Bere egitekoa, jada, ez dahainbeste materia azaltzea, ikas-leen ahalegina babestea baizik;hau da, ikasleek euren kasa azal-penak eman ditzaten laguntzeaeta ekarpenak egitea.Ikasleak aktibo bilakatzea al da

gakoa?

Ondorengoak behar du izan hez-kuntza proiektu baten helburunagusia: ikaslea motibatzea, bereahaleginak onartzea eta dituenhizkuntza abileziak —irakurtze-ko, idazteko, entzuteko eta min-tzatzeko gaitasuna— mailaz mailadibertsifikatzea, erregistro batezhornituz.Hizkuntzetarako metodologiak

pertsonalizatua izan behar due-

la babesten duzu. Zergatik?

Metodologia pertsonalizatu horiorokorrean behar dela uste dut, ezhizkuntzen kasuan bakarrik. Ka-su jakin batean, hizkuntzan, apli-katuko dugu etengabeko ebalua-

zioaren ideia hori. Baina besteedozein kasutarako balio dezakegerora.Ikastaroan ere ebaluazio jarrai-

tua erabiliko duzue? Zertan iga-

rriko da?

Sei aste iraungo du ikastaroak, etagai bat landuko dugu aste bakoi-tzean. Eduki jakin batzuk ditubloke bakoitzak, baina ez da gau-za itxi bat. Hemen ez dago Biblia-rik; eztabaida sortzeko edukiakdira, azken batean. Horrez gain,jarduera batzuk izango ditu blokebakoitzak, txat saioetatik hasi etaforo irekietara arte. Ikasle bakoi-tzak bere proiektua garatu behar-ko du, hala ere.Zein proiektu izango dira?

Ez dakit; bakoitzak aukeratu be-harko du hori. Azken bi asteetanlanduko dugu proiektua gehien-bat, eta ikastaroa bukatu baino le-hen jarri beharko dute praktikan.Parte hartzeko foro irekiak aipa-

tu dituzu. Foro horiek zertarako

balioko die ikasleei?

Euren iritziak eta esperientziakeskatuko dizkiegu. Denok dau-kagu esperientzia hezkuntzan.Akaso ez irakasle lanetan, bainabai gaztetan eskola garaian biziizandakoa. Orain ezin da jakin zer

lortuko dugun, baina, bakoitzakideia bat azaltzen badu, ideia askobil ditzakegu.Zer ikasiko dute ikastaroan ize-

na eman dutenek?

Denon betebeharra da belaunaldiberriak heztea. Eginbehar horie-tan haien protagonismoa behardute haurrek. Kontua ez da curri-culumeko baloreetan heztea ba-karrik. Beste balore batzuk erebehar dira; tolerantzia eta adimenemozionala, adibidez. Ikasle etairakasle hierarkia ere hautsi eginbeharra dago.Motibazioaren garrantzia na-

barmendu duzu. Zer dela eta du

hainbesteko garrantzia?

Motibazio horrek berak bultza-tzen zaitu gauzak ondo egitera.

Motibatuta zaudenean, dena on-do ateratzen da ahalegin handirikegin gabe. Motibaziorik gabe, be-rriz, obligazioa da dena, eta inorkez du ezer gustura egiten obliga-zioz. Motibatuta gaudenetan, as-koz hobeak izaten dira emaitzak.Hizkuntza eta generoa ere kon-

tuan hartuko dituzue ikastaro-

an, ezta?

Alor hori ez da kontuan hartu izanorain arte. Hizkuntzak matxistakdira oro har; batzuk beste batzukbaino gehiago. Denon artean lan-du beharreko erronka bat da, ezbaitut uste gai hori ofizialki inorklantzeko asmorik duenik. Astin-du bat emateko aprobetxatukodugu: nola aurkitu adieraztekoahalik eta modurik neutroena.

«Motibaziorik gabe,obligazioa da dena, etainork ez du gustuko»

Mari Jose Altube b Hizkuntza irakaslea

UEUren eskutik, Altubek ‘Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu?’ikastaroa eskainiko du sarean, irailaren 25etik azaroaren 7ra. Hezkuntzaintegralagoa, pertsonalizatuagoa eta etengabekoa defendatu du oñatiarrak.

JAIZKI FONTANEDA / FOKU

sELKARRIZKETA

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko irailaren 13a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]