anbotodago Berriz; Mallabia, barriz, final zortzirenetan sartuko da lehian. Durangok, esku pilotan...

32
Euskal Herria zeharkatzen diharduen bira bihar helduko da Durangaldera. Etxeratek Landako Gunean antolatu dau domekako amaiera ekitaldia. 2 anboto Iurretako Udalak igogailua jartzeko baldintzak ordenantza baten jaso ditu Herririk Herri 7 Herritarren parte-hartze foroak abian, herrietako arazoak konpondu guran Amalurra 26 Etxerat: ”Sakabanaketak presoak eta euren senideak zigortzen ditu” Berbaz 9 2009ko apirilaren 17a 8. urtea - 326 zk. www.anboto.org durangaldeko astekaria Urkiolako Parkean harrobirik ez izatea onartu dabe Mañaria • Urkiolako Patronatuak Parke Naturaleko normatiba alda- tzea erabaki dau. Ekimen horrek Zalloventa harrobiaren hedapena mugatzeko bidea zabaltzen dau. Halan be, araudia aldatzea proze- su luzea izango dela aurreikusten dabe Patronatuko kideek. Bihar ekingo deutsie Herri Artekoari KIROLAK • Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketa hasiko da astebu- ruan. Behetik ekingo deutsie Atxon- dok, Abadiñok, Durangok, Iurretak eta Elorriok. Maila bat gorago zain dago Berriz; Mallabia, barriz, final zortzirenetan sartuko da lehian. Durangok, esku pilotan ez eze, zes- tan be parte hartuko dau. •Durango Hungtinton gatxak jotako familien topaketa Durangon •Otxandio Udaberri Jaiak ekitaldi ugari batuko ditu gaztetxe inguruan •Elorrio Erreka kaleko jaiak martxan 4 6 3 3 Anita Maravillas taldeko zornotzarra KULTURA• Badalonan ipini dabe martxan Miren Larrea zornotzarrak eta beste hiru kidek Anita Maravi- llas txotxongilo tailerra. Euren lana- ren emaitzetako bat dakarskue asteon: Sarean Sun Sun. 13 23 Etxebizitza tasatuen araudia aldatzea erabaki dau Udalak Zaldibar • Orain dela urtebete onar- tutako etxebizitza tasatuen araudia aldatzea onartu dau Udalak. Prezio tasatuko etxebizitza eskuratzea “erraztu” gura dabe, bete behar diren baldintzak “malgutuz”. Izan be, azaroan egin eben etxebizitzen zoz- ketan eskari “urria” jaso eben. 4 Guti eta Pradera omenduko ditue bihar Zaldibarren Zaldibar • Txirrindularitza itzi daben Mikel Pradera eta Fran Gutierrez omenduko ditue bihar. Lagun eta zaleek ez dabe ahaztu txirrindulari bi honeek bizikleta gainean afizionatuetan zein profesionaletan egindako lan oparoa. 11:30ean txirrindularien topaketan parte hartu gura dabenak plazan batzeko deia egin dabe. Ondoren, Goierri auzoan bazkaria egingo dabe. 24 Dispertsinoa salatzeko biraren amaiera Durangon J. Fernandez

Transcript of anbotodago Berriz; Mallabia, barriz, final zortzirenetan sartuko da lehian. Durangok, esku pilotan...

  • Euskal Herria zeharkatzen diharduenbira bihar helduko da Durangaldera.

    Etxeratek Landako Gunean antolatudau domekako amaiera ekitaldia.

    2

    anbotoIurretako Udalak igogailua jartzekobaldintzak ordenantza baten jaso ditu

    Herririk Herri 7Herritarren parte-hartze foroak abian,herrietako arazoak konpondu guran

    Amalurra 26Etxerat: ”Sakabanaketak presoak etaeuren senideak zigortzen ditu”

    Berbaz 9

    2009ko apirilaren 17a8. urtea - 326 zk. www.anboto.orgdurangaldeko astekaria

    Urkiolako Parkeanharrobirik ez izateaonartu dabeMMaaññaarriiaa •• Urkiolako PatronatuakParke Naturaleko normatiba alda-tzea erabaki dau. Ekimen horrekZalloventa harrobiaren hedapenamugatzeko bidea zabaltzen dau.Halan be, araudia aldatzea proze-su luzea izango dela aurreikustendabe Patronatuko kideek.

    Bihar ekingo deutsieHerri ArtekoariKKIIRROOLLAAKK •• Bizkaiko Herri ArtekoPilota Txapelketa hasiko da astebu-ruan. Behetik ekingo deutsie Atxon-dok, Abadiñok, Durangok, Iurretaketa Elorriok. Maila bat gorago zaindago Berriz; Mallabia, barriz, finalzortzirenetan sartuko da lehian.Durangok, esku pilotan ez eze, zes-tan be parte hartuko dau.

    ••DDuurraannggooHungtinton gatxak jotakofamilien topaketa Durangon

    ••OOttxxaannddiiooUdaberri Jaiak ekitaldi ugaribatuko ditu gaztetxe inguruan

    ••EElloorrrriiooErreka kaleko jaiak martxan

    4

    6

    3

    3

    Anita Maravillastaldeko zornotzarra KKUULLTTUURRAA•• Badalonan ipini dabemartxan Miren Larrea zornotzarraketa beste hiru kidek Anita Maravi-llas txotxongilo tailerra. Euren lana-ren emaitzetako bat dakarskueasteon: Sarean Sun Sun. 13

    23

    Etxebizitza tasatuenaraudia aldatzeaerabaki dau UdalakZZaallddiibbaarr •• Orain dela urtebete onar-tutako etxebizitza tasatuen araudiaaldatzea onartu dau Udalak. Preziotasatuko etxebizitza eskuratzea“erraztu” gura dabe, bete behardiren baldintzak “malgutuz”. Izan be,azaroan egin eben etxebizitzen zoz-ketan eskari “urria” jaso eben.

    4

    Guti eta Praderaomenduko dituebihar Zaldibarren

    ZZaallddiibbaarr •• Txirrindularitza itzidaben Mikel Pradera eta FranGutierrez omenduko ditue bihar.Lagun eta zaleek ez dabe ahaztutxirrindulari bi honeek bizikletagainean afizionatuetan zein

    profesionaletan egindako lanoparoa. 11:30ean txirrindularientopaketan parte hartu guradabenak plazan batzeko deia egindabe. Ondoren, Goierri auzoanbazkaria egingo dabe.

    24

    Dispertsinoa salatzekobiraren amaiera Durangon

    J. Fernandez

  • H 2009ko apirilaren 17a, barikua anboto2

    HERRIRIK HERRIDURANGO

    Dispertsinoaren kontrako biraDurangon amaituko da, domekanSakabanaketaren 20. urteurrena salatu gura dau Etxerat-ek Euskal Herrian zehar abiatutako birak

    Norberak esan behar dau zer hizkuntzatan egin inskripzinoa, datuak emoterakoan. A.B.

    Zapatuan sartuko da Duran-galdean sakabanaketa sala-tzeko Etxeratek antolatuta-ko Dispertsinoaren Aurkako Bira.Apirilaren 14tik 19a bitartean Eus-kal Herrian zehar, herriz herri etaauzoz auzo, hainbat ekitaldi anto-latu ditue eta datozen egunotanDurangaldean be prestatu ditueekintzak. Domekan emongo dabeamaitutzat sakabanaketaren 20.urteurrena dela-eta eratutakomobilizazino astea. Gasteiz etaIruñean hasi zitueen ekitaldiak.Landako Gunean izango da amaie-ra ekitaldia, 12:00etan. Bertanherrialde guztietako auto-karaba-nak elkartuko dira, antolatzaileekjakin eragin daben moduan.

    daben egoera herritarrei ezagutze-ra emon. Halan nabarmendu guraizan dabe antolatzaileek. Horrenildotik, dispertsinoaren aurkadagozen herritar guztiei dei zaba-la egin deutsee, apirilaren 19anDurangon, Landako Gunean, izan-go den ekitaldi nagusian partehartzeko. Dispertsinoaren Aurka-ko Biragaz “sakabanaketa amaitzeaeta euskal preso politikoen esku-bideak errespetatzea” eskatzendau Etxeratek. A.B.

    Iurretan abiatuko da auto-karabana Durangaldean, zapa-tuan 11:00etan. Durango, Aba-diño eta Atxondo igarota, Elorrio-ra 13:00etan helduko da. BertanKatxueri egingo deutsie omenal-dia. Arratsaldez 16:30ean irtengodabe Elorriotik, eta Eubatik Zor-notzarako bidea egingo dabe;18:00etan zeharkatuko dau herriaautokarabanak, Gatza gogoan har-tuz.

    Egoera ezagutzera emonIndarrean jarri zela 20 urte betediren honetan, dispertsinoa sala-tu gura dau Etxeratek, abiatutakoekimen horren bitartez, eta, eus-kal presoek eta euren familiek bizi

    ‘Durango UKE’barik ‘DurangoKirolak’ izango daaurrerantzean

    Kirol zerbitzu eskaintza ‘Duran-go Kirolak’ izenpean batuko daaurrerantzean, ‘Durango Uda-leko Kirol Erakundea (UKE)’ izen-pean barik. Halan onartu dauudalbatzarrak. “Komunikazinoahobetzeko eta irudia indartzekopremina” ikusita proposatu dauizendapen aldaketa GobernuTaldeak. “Izen zahar eta barriennahasketaren aurrean sinplifika-tutako izena sortu gura izan dogu;erraz gogoratzekoa, denek uler-tu leikiena eta kirola sustatzenlagunduko dauena”. Kirol azpie-gitura barriak be batuko ditu.

    Aralarrek herritarrei galde-tu ez izana bota dau faltan etaTalde Mistoak adierazo dau,‘Durango Kirolak’ “euskalduna”gura dauela eta “horretan lan”egingo dauela. A.B.

    Durangaldean bihar sartukoda Etxeratek antolatutakoDispertsinoaren Aurkako Bira:Iurretan hasiko da, 11:00etan

    Dispertsinoa salatzeaz ganera,euskal presoek eta eurensenideek bizi daben egoeraezagutarazo gura dabe Domekan Landako Gunean

    izango da amaiera ekitaldia,12:00etan hasita

    Euskaraz eginleiteke inskripzinoaErregistro Zibilean Euskararen normalizazinorako bidean “bestepauso garrantzitsu bat” emon dabela dinoe

    Durangoko Epaitegiko ErregistroZibilean badago dagoeneko ins-kripzinoak euskaraz egiteko auke-ra. Halaxe jakin eragin dau Epai-tegiko Euskara Batzordeak. Argi-tu dabenaren arabera, erregistroliburuen sistema informatizatuajarri dabe martxan, eta, horri esker,hemendik aurrera jaiotza, herio-tza, ezkontza eta tutoretza ins-

    kripzino barriak euskaraz egitekoaukera be izango dabe herrita-rrek, halan eskatuz gero. Euskara-ren normalizazinorako bidean“beste pauso garrantzitsu bat”emon dela adierazo dabe Euska-ra Batzordeko kideek. Horren hari-tik, herritarrak eskubide hori era-biltzera gonbidatu gura ditue.

    Datuak emoterakoanInskripzinoak hizkuntza batenbakarrik egin behar ditue herrita-rrek, euskaraz edo gazteleraz, etanorberak adierazo behar dau zerhizkuntzatan egin gura dauen,datuak emoterako orduan bertan,

    Euskara Batzordeak azaldutakoa-ren arabera. Gaineratu dabenez,Erregistro Zibilean inskripzinobarriak hizkuntza bakar bateneginda egonda be, ziurtagiriak,barriz, gura daben hizkuntzaneskatzeko aukera izango dabeherritarrek.

    Bake epaitegietan ezEuskal Autonomia Erkidegoko(EAE) justizia jauregietan martxanjartzen diharduen aplikazino barriada aitatuko hori, Durangoko Epai-tegiko Euskara Batzordeak jaki-narazo dauen moduan. Halan be,oraindino behintzat, ez da bakeepaitegietan zabalduko. A.B.

    Aurrerantzean jaiotza,heriotza, ezkontza etatutoretza inskripzino barriakeuskaraz egin leitekez

    EAEko Justizia Jauregietanabiatzen dihardue aplikazinobarria; oraingoz, ez da bakeepaitegietara zabalduko

    Epaitegiko EuskaraBatzordeak eskubide horierabiltzera gonbidatu guraditu herritarrak

  • anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua HHerririk herri 3MAÑARIA

    BERRIZ IZURTZA

    Irakurzaletasuna sustatzekoasmoz sortu den kanpaina

    Topaguneak Irakurri, gozatu etaoparitu liburu gomendagarrienzerrenda osatu dau irakurzaleta-suna sustatzeko asmoz eta Berriz-ko Udala ekimen honi atxiki jako.

    Liburutegia irakurleen zerbi-tzura dagoela gogoratu dabe. Gai-nera, asebetze-fitxa betez gero

    %25eko deskontu txartela jaso lei-teke Ama Lur dendan trukatzeko.Euskaltegiko eta Berbalagunekoikasleek, berriz, %50eko deskon-tu txartela jasoko dabe. Liburua-ren nazinoarteko egunean, apiri-laren 23an, hasi eta uztailaren 26abitartean iraungo dau kanpainak.

    Liburuen zerrenda adin tar-teen arabera banatuta dago. 18urtetik gorako multzoan 25 libu-ru dagoz, Euskal Herriko zein kan-poko idazleenak. Tartean dagozHarkaitz Canoren, Bernardo Atxa-garen eta Joseba Sarrionandiarennobelak, besteak beste. J.D.

    Ehun liburu gomendagarri, irakurriz gozatzeko

    Aguazil izateko lan-poltsaosatzen dihardu Udalak

    Udaleko aguazil postua betekodauen pertsona hautatzeko lanpoltsa zabaldu dabe, eta izenaemoteko epea apirilaren 30a arteluzatu. Hautagaien zerrendan ize-na emoteko ezinbesteko baldin-tza bi ipini ditue: B1 gidabaime-na edukitzea eta langabe izatea.

    Hautaketan, barriz, aintzathartuko dituen beste zenbaitezaugarriren barri be emon dabejakitera; lorazaintzan, makinenerabileran nahiz igeltsarotzanesperientzia izatea, euskara jaki-tea eta herrian erroldatuta ego-tea hartuko ditue kontuan. I.E.

    Langabezian dagoen jenteak emon leike izena

    Harrobiaren hedapena mugatzekobidea zabaldu dau Patronatuak

    Lehenago Bizkaiko Batzar Nagusietan eta Legebiltzarrean azpimarratu eben naturguneko araudia aldatu beharra. Iban Gorriti

    Urkiolako naturguneareninguruko udalen, forualdundien, talde ekologis-ten eta nekazal zein ehiztari elkar-teen ordezkariek osatzen dabenUrkiolako Patronatuak apiril hasi-keran egin eban batzarrean onar-tu eban, aho batez, Parke Natu-ralaren normatiban aldaketa jaso-tzea: Parke Naturalean diharduenZalloventa harrobiaren ustiaketa-rako etorkizuneko hedapenasmoak gelditzeko bidea zabaldu-ko dauen araudi aldaketa; ustia-pen adizionalak debekatzekobidea zabalduko dauena.

    Bidea zabaltzea, UrkiolakoPatronatua eskumen betearazle-rik ez daukan organu bat delako–organu kontsultiboa da– eta pro-zesua luzea izatea aurreikustendabelako. Zalloventa harrobiariustiapen gehigarririk abian jartzeaeragotziko deutsan aldaketaUrkiola Parke Naturaleko araudia-ren sartzea da Patronatuan, “par-

    kearen parlamentua” izateko sor-tua izan zenean, gehiengo osoakonartu dauena.

    Hain zuzen be, 2007an Bizkai-ko Batzar Nagusietan aho batez eta2008an Eusko Legebiltzarreangehiengoz onartu eben legez bes-teko proposamenak jasotzen ebaneskaria da Urkiolako Patronatua-ren apirileko osoko batzarrarenmahai gainean izan dena, eta era-kunde horrek bere egin dauena.

    Urteetan goian aitatutako ins-tantzietan eskariak eginez, herri-tarren alegazinoak bilduz eta bes-telako bideetatik Zalloventa harro-

    biaren ustiapena geldiaraztekohelburuz jardun daben eragileenberbetan, lehenago hartu beharre-ko erabakia da apiril hasikeranPatronatuak hartu dauena, bainaaldi berean, inportantea.

    Harrobiak gaur egun dituenmugetatik harago ustiatzea debe-katzeko bidea zabaltzen dauenlehenengo pausutzat agertu deus-kue Patronatuaren erabakia. I.E.

    Aho batez onartu dau Patronatuak Urkiolako Parke Naturaleko normatiba aldatzeko aukera

    Hungtinton gatxadaukien 50 familiaelkartuko dirabihar Durangon

    Hungtinton gatxa daukien 50 batfamilia elkartuko dira bihar Lan-dako kiroldegian, akats genetikoneurologiko batek eragindako gai-xotasunari buruzko ikerketez jar-duteko. Galdakaoko neurologoJavier Ruiz Ojeda gonbidatu dabe,Hungtinton Norte Elkarteko pre-sidente Alfonso Akesolok azaldudauenez. Heriotza dakarren ende-kapenezko gaixotasuna da Hung-tintona, eta herentziazkoa: oinor-deek hartzeko aukera %50ekoa da.

    EAEko 50 lagun dagoz elkar-tean, eta 10 urte dira “bai hartu-emona mantentzeko bai azkenikerketen barri izateko” elkartzendirela. Ekainaren 20an izango dabehurrengo topaketa, eta Galdakao-ko psikiatra Angel Padierna izan-go dabe eurekin.

    Irailean Mendekotasun Legeaaztertuko dabe Gizarte Ongizatediputatu Juan Mari Aburtogaz.“Familiei, zaintzaileei… laguntze-ko gai garrantzitsua da”, dino Ake-solok. Hungtintona “sozializatzea-ren” alde agertu da bera: “Ezagu-nago egiteko, medikuen arteanbe”. Ildo horretan, Osakidetzagazelkarlanean Lehen Mailako zen-tro, ospital edo neurologo eta psi-kiatrak dihardueen beste zentroe-tan informazinoa helerazo guradabe. “Lehenago be egin dogu,harrera onagaz”. A.B.

    Hungtintona heriotza dakarrenendekapenezko gaixotasunada eta seme-alabek hartzekoaukera %50ekoa da

    Landako kiroldegian elkartukodira Hungtinton NorteElkarteak deituta

    Naturgunearen barruandihardueen harrobi ustiapeneimuga jartzeko bidea zabaldudau Urkiolako Patronatuak

    Parkearen araudia aldatzeaprozesu luzea izango delaaurreikusten dabe eragileek

    Asebetetze-fitxa beteta%25eko eta %50eko deskontutxartela lortu leiteke Ama Lurliburu-dendan trukatzeko

  • Herririk herriH 2009ko apirilaren 17a, barikua anboto4ZALDIBARZALDIBAR

    OTXANDIO

    Apirilaren 8an egin eben ez-ohiko udalbatzarrean onar-tu eben, aho batez, Udaleanordezkaritza daukien lau alder-diek orain urtebete onartu ebenprezio tasatuko etxebizitzen orde-nantza aldatzea. Etxebizitza tasa-tu bat eskuratzeko bete behar direnbaldintzak “malgutzea” dela alda-ketaren arrazoia dino gobernuak.

    Eskola inguruko lursaileaneraiki eta azaroan zotz egin zitueenetxebizitzak eskuratzeko “izan den

    eskari urria” kontuan izanda, dinoegobernu taldetik, “etxebizitzokeskuratzea erraztuko dauen meka-nismo legala osatzeari ekin deu-tso Zaldibarko Udalak. Orain arteetxebizitza tasatuen eskuratzeaarautzen eban ordenantzarenaldaketaren alde egin dabe, ahobatez, Udalean ordezkaritza dau-kien alderdiek. Aldaketok aztertueta garatzerakoan, azaroko zozke-taren ondoren herritarrek helara-zo eutseezen kexa eta eskariakizan ditueela oinarri azpimarratudabe Gobernu Taldekoek.

    Gobernu Taldeagaz adosOposizinoko alderdiek ordenan-tzaren aldaketa “bidezkoa” delaadierazo eben, eta aurreko orde-nantzaren arabera etxebizitza tasa-tuen zozketan izateko aukerarikizan ez eben herritarrei aukerazabaltzeko modua dela ordenan-tza barriak jasoko dauena.

    Orain barneratutako aldake-tegaz, aurreko araudiak zehazteneban gitxieneko diru-sarreren bal-

    Etxebizitzatasatuen araudiaaldatzea onartudabe, aho batez

    Azaroko zozketaren ondorengo herritarren kexak izan ei ditue kontuan aldaketa egiterakoan. I.E.

    Prezio tasatuko etxebizitza eskuratzea “erraztu” gura dabe neurri horregaz, gobernuak dinonez

    dintza ez dau jasotzen etxebizitzatasatuen ordenantzak. Zozketanparte hartu ahal izateko baldin-tzetako bat, bestalde, jadanik ezda beste etxebizitzaren bat jabe-tzan ez izatea. Ordenantzaren

    aldaketagaz batera, AutonomiaErkidegoan bizi diren eskatzaileguztiekin zerrenda osatuko dabe-la aurreratu deuskue Udalean.

    Behin apirilaren 8an udalba-tzarraren gehiengo osoak etxebi-

    zitza tasatuen ordenantzaren alda-keta honeen aldeko jarrera adie-razota, aurrerantzean baldintzabarriok gidatuko dabe prezio tasa-tuko etxebizitzen salmenta etaerosketa Zaldibarren. I.E.

    Udaberri Jaiko ekitaldi gehienak plazan egingo ditue. J.Fernandez

    Udaberri Jaia egun osokoegitarauagaz ospatuko dabe

    Otxandioko Gazte Asanbladak etatabernariek udabarriari ondoeto-rria emoteko jaia antolatuko dabebiharko, apirilaren 18rako.

    Goiz guztian zehar EuskalHerriko gaztetxe eta gazte asan-bladei buruzko erakusketa ikus-gai izango da plazan, eta 12:00etan

    gai horren inguruko eztabaidaegingo dabe. 13:30ean hasiko dentrikipoteoari Gaztetxean egingodaben bazkariak lekukoa hartu-ko deutso. Bazkarian parte hartze-ko txartelak hainbat tabernatansalgai jarri ditue, 8 euroren truke.

    Arratsaldean gaztetxe eta gaz-te asanbladen defentsan herrikokaleak zeharkatuko dituen kale-jirak Zornotzako Zaparrada batu-kada izango dau bidelagun.19:00etatik aurrera batukada saioaizango da.

    Musikak egun osoko egita-raua borobilduko dau. 23:30eanPóg Mo Thón talde mungiarrakkontzertua eskainiko dau plazan.Oztopo guztien gainetik kaleratu-tako azken lana aurkeztu dabeMarkel, Beñat, Juanma eta Julentaldekideek. Jarraian, Akerbeltztaldearen erromeriak UdaberriJaiari aurtengoagaitik amaieraemongo deutso.

    Egun osoko egitaraua GazteAsanbladak antolatuko dau, etakontzertu eta erromeriaz taberna-riak arduratu dira. J.G.

    Gaztetxe eta gazte asanbladei buruzko erakusketa izango da bihar plazan

    Gaztetxean egingo dabenbazkarian parte hartzekotxartelak hainbat tabernatansalgai jarri ditue, 8 euroan

    Oposizinoko alderdiek bebidezko aldaketak jasotzendirela adierazo eben plenoan

    Azaroan egin eben zozketanizan zen “eskari urria”kontuan izan dabe aldaketakegiterakoan, azaldu dabenez

    Herriko kaleak zeharkatukodituen kalejirak ZornotzakoZaparrada batukada izangodau arratsaldean bidelagun

    Bihar gauean Póg Mo Thóntaldeak kontzertua eskainikodau, eta ondoren Akerbeltztaldearen erromeria izango da

  • anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua PPublizitatea 5

    tf. 94 620 00 52

  • Herririk herriH 2009ko apirilaren 17a, barikua anboto6ELORRIO

    Alokairuko 15 etxebizitzasozialetako giltzak emon ditue

    Eusko Jaurlaritzak sustatzendauen babes ofizialeko etxe-bizitzen politikaren barruan,apiril hasieran alokairuko 15 bizi-lekutako giltzak banatu zitueen.Galartza Uria kalean dagoz bizile-ku horreek. Javier Madrazo jardu-neko Etxebizitza eta Gizarte Gaie-

    tako sailburua eta Niko Morenoalkatea izan ziren ekitaldian, bes-teak beste. Etxebizitzek 56 eta 94metro karraturen artean ditue.

    Denek daukie garajea eta tras-telekua. Batez besteko hileko alo-kairua 200 eurokoa da. Eusko Jaur-laritzak 2.350.000 euro bideratu

    ditu proiektu horretara. Ildo horre-tako lehenengo egitasmoa izanden arren ez dela azkena izangoadierazi eban Niko Moreno alka-teak. Izan be, 2010ean zehar Nize-tu Urkizun babes ofizialeko 20etxebizitza prest izango dira, etaGalartza Urian beste 24. J.D.

    ATXONDO

    Besteak beste, Niko Morenok eta Javier Madrazok parte hartu eben ekitaldian. J.D

    Euskara Plana jasotzendauen txostena, onartuta

    Gobernu Taldeko zinegotzienaldeko botoagaz eta jeltzaleenabstentzinoagaz egin dau aurre-ra Atxondoko 2008-2012 EuskaraPlanak. Beronen sustatzaileekazaldu dabenez, “apurka-apurkaeuskararen normalizazinoarenbidean aurrerapausuak emote-ko” modua da aste honetako udal-batzarrean onartutako plana.

    Igazko urte amaieran, baiUdaletxean bai kalean UEMA-ren(Udalerri Euskaldunen Manko-munitatearen) bitartez egindakoazterketa da Euskara Planarenabiapuntua. Udaleko ahozko har-tu-emonetan, zein dokumentue-tan euskarak gaur egun daukan

    presentzia aztertu dau UEMA-koteknikariak, eta baita euskararenkaleko erabilera be.

    Azterketak islatzen dituengabeziak markatu eta euskararennormalizazinoaren bidean aurre-ra egiteko “helburuak” zehaztenditu asteon onartutako Planak,alkateak azaldu dauenez: Udalakeuskaraz funtzionatu daian lor-tzea da helburuetariko bat. I.E.

    Udaletxeko eta kaleko erabilera aztertu dabe

    Auzo-bideetakoluiziak konpontzen

    Urtarrileko euriteek ez eben kal-te handirik eragin Durangaldean,baina luizi txikiak eragin zitueenhan-hemenka. Elorrion, esatera-ko, erreka zakar joan zen egunhorreetan, eta inguruko lurrakmogitu zituen Gazeta auzokobidean eta Angioko oinezkoenpasealekuan. Datorren asteanhasi eta astebetean antzeko lui-ziak ekiditeko harrizko harri-lube-tak eraikiko ditue bide bazterrean.

    Gazetako lanak burutzeko9.600 euroko atala bideratu dabe;Angioko harri-lubeta eraikitze-

    ko, barriz, 5.300 euroko atala sor-tu dabe.

    Berez ez dira luizi handiak,baina konpondu ezik “etorkizu-nean inguruko lurrak hondora-tzeko arriskua dago”, dinoe udalordezkariek. Horregaitik, kaltetu-tako zonaldean lurrari eutsikodeutsien harrizko lubeta sendoakeraikitzea erabaki dabe.

    Saskibaloi kantxaBestalde, aste honetan zehar Elo-rrio Herri Ikastetxeko saskibaloikantxa biak eraberritu ditue. Lehe-nengo kantxak asfaltatu ditu, etaondoren zorua margotu dabe.Horrez gainera, saski barriak beipini ditue, zaharkituta zegozenaurrekoak aldatuta. Erabarritzelan horreek burutzeko 36.000 euroerabili ditu Udalak.

    Azkenik, Iturri kultur etxe-ko erakusketa aretoko argiztape-na moldatu egingo dabe. Esate-rako, zonalde batzuk ilun samarikusten dira, eta foko barriak ipi-niko ditue. J.D.

    Udalak euskaraz funtzionatudaian lortu gura dabe,Euskara Plana garatzekooinarri moduan

    Gazetan eta Angion harri-lubetak egingo ditue2010ean zehar beste 44 bizileku sozial prest egotea itxaroten dabe

    Gazetako lubeta egiteko9.600 euro erabiliko ditue;Angiokoa eraikitzeko, barriz,5.300 euro bideratu ditue

    Urtarrileko euriteekeragindako kalteakkonpontzea dabe helburu

    Asteburuan Erreka kalekojaiak ospatuko ditue

    Musika kontzertuek emongo deu-tsie hasiera aurtengo Erreka kale-ko jaiei. 23:00etatik aurrera,Namek Planet eta Trapatoni Cir-cus Band taldeek zuzenekoakeskainiko ditue plazan. Ondoren,gauerditik aurrrera DJ festa izan-go dabe Ateneoan.

    Bihar, goizetik gauera, ekital-diz josita dago eguna. Azkenaldian indar eta sona handia har-

    Trapatoni Circus Banden kontzertua gaur gauez

    tu daben bideo jokoak eta eure-tan jolasteko euskarri barriak (wii,guitar hero…) probatzeko auke-ra izango da plazan eta Errebon-billon. Teknologia berririk ez, bai-na ikuskizuna bardin-bardinemongo dabe Berrio-Otxoakantolatutako pilota partiduetan,17:00etan hasita.

    20:00etan AHTaren aurkakomanifestazinoa abiatuko dabe.Gauez Mokauamultimedia ikus-kizuna eskainiko dabe Arriolan.Azkenik, Oihergi taldeagaz erro-meria egingo dabe plazan.

    Etzi, 18:30ean hasita, Nafa-rroako jotak eta Mexikoko musi-ka entzuteko aukera dago hiru tal-deren eskutik plazan. J.D.

    Bihar ‘Mokaua’ ikuskizunadago Arriolan, eta Oihergitaldeagaz erromeria plazan

    Etzi arratsaldean Nafarroakojotak eta Mexikoko musikaikusteko aukera egongo da

  • Zubiaurre edo Dantzarin igogailua jartzeko eskariei ezin izan jake erantzun orain arte. A.B.

    anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua HHerririk herri 7IURRETA

    Igogailuak jartzeko arauakjaso ditue ordenantza bidez

    Egoitzako eraikinetan igogai-luak jartzeko baldintzakarautzen dituen ordenantzaonartu dau udalbatzarrak. Ahobatez onartutako araudiak irisga-rritasuna ahalbidetu gura deutseeraikin zaharretan bizi direlakokalera heltzeko baldintza egokirikez daukien edo zailtasunak ditueen

    herritarrei. Ildo horretan, jabaripublikoa erabiltzeko aukera sus-tatu eta arautuko dabe. Izan be,zenbait eraikinetan fatxadarenbitartez eta lur publikoa hartuz bai-no ezin da igogailua jarri, IñakiTotorikaguena alkateak azaldu lez.

    Egon dira igogailua jartzekolur publikoa hartzeko eskaerakalkatearen berbetan, Dantzari eta

    Zubiaurre inguruan, adibidez. Bai-na, ezin izan jake erantzunik emon.

    Eskariak maiatzetik aurreraMaiatzaren amaieran aurreikusidabe tramite guztiak amaituta ego-tea eta eskariak egiteko aukerazabaltzea. Aurretiko azterketa indi-

    bidualizatua eskatuko da baime-na emoteko. “Irisgarritasunerakoeskubidea eta hiri-ingurua uztar-tu gura doguz, kalterik sortu barik”,nabarmendu dau Totorikaguenak.Lur publikoa hartzea “ezinbeste-koa” dela be arrazoitu beharko da,ganeratu dabenez. A.Basauri

    MALLABIA

    Irisgarritasunerako eskubidea eta hiri-ingurua uztartu gura izan ditue

    Igogailuak jartzeko ez eze, bizi-tegi kolektiboko erabilerako erai-kinetan fatxadak eta estalkiakzaharbarritzeko diru-laguntzakbatzen dituen udal-ordenantzabe onartu dau udalbatzarrak.Denen adostasunagaz onartu-tako araudiak traba arkitektoni-koak kentzeko laguntzak be jaso-tzen ditu.

    Bizilagun komunitatearibideratutako laguntzotarako —edo eraikinaren ugazaba baka-

    rrari— 50.000 euro gorde ditueudal aurrekontuan, eta aurkez-ten den aurrekontuaren %20raarteko laguntza jaso ahal izan-go da; gehienez, 10.000 euro.

    Aitatzekoa da laguntzokJaurlaritzak Etxebideren bitar-tez emoten dituen laguntzekinbateragarriak direla. Ingurupublikoa mantentzea da helbu-rua, alkatearen berbetan: “Hiri-inguruaren kontserbazinoahobetzea. Ez da sasoirik onena,b a i n a l a g u n t z a k h o r dagoz eta denporan aurre-ra mantentzea da asmoa”.

    DDiirruu--llaagguunnttzzaakk bbeeaarraauuttuu ddiittuuee

    Animaliak edukitzekoudal-araudia onartu dabe

    Animaliak babestea eta osasunpublikoa uztartu gura dituen arau-dia onartu dau Udalak, “elkarbi-zitza hobetu eta bermatzeko”.Zaunk-egaz daukan itunaren bai-tan dago jasota bestelako zerbi-tzuen artean (animaliak jasotzea,errolda eta erregistroa egitea…).

    Animaliak eduki eta babes-tea arautzen dituen ordenantzakhainbat gai batzen ditu: higieneeta osasun baldintzak bete beharditu, eta identifikatuta eta errol-datuta egon. Ugazabak kakak jasobehar ditu, ezin dau kalean itzieta ezin deutso tratu txarrik emon.Arriskutsuak izan leitekezenakedukitzea be arautzen dau orde-

    nantzak. Orokorrean 150 euroeta 15.000 euro arteko isunakaurreikusi ditue araudian. Arau-hauste oso larria dira jagokenbaldintzak ez betetzea edo arris-kutsua izan leitekeen animaliaabandonatzea; kakak oinezkoen-dako gune baten izteak 600 euro-ko isuna ekarri leike.

    Alta eta bajak aintzat hartu-ta, 150 txakur dagoz erroldan; 10arriskutsuak izan leitekez. A.B.

    150 eta 15.000 euro arteko isunak jaso ditue

    Arriskutsuak izan leitekezenanimaliak edukitzea bearautzen dau ordenantzak

    Futbito zelaiaestaltzen dihardue

    Martxoan hasi zitueen futbitozelaia estaltzeko beharrak. 363.000euroko aurrekontua izan dabenlanok Artzamendi S.A enpresakegin ditu.

    Igaz, uda inguruan eskoleta-ko frontoian egin zitueen beha-rrekin (aldagelak barriztu eta pilo-talekua eta eskola banatu) etaaurtengo otsailean gimnasia etabeste kirol ekintzak udal pilota-lekuan egiteko zabaldutako auke-ragaz Udalak Mallabian kirolaegiteko aukerak “zabaldu” guraizan ditu. Futbito zelaia estalita,

    partidu ofizialak bertan jokatuahal izatea da helburua. Izan be,gaur egun, futbito taldeak Zaldi-barren jokatzen ditu bere parti-duak. Saskibaloi kantxa be ber-tan kokatuko da, eta ikasleek ater-pean jokatu ahal izango dabe.

    Beharrak uda baino lehena-go amaitzeko asmoa daukie.Orain instalazino honeen erabil-tzaileei be “arduratsu” jokatzekoeskatzen deutsie, “aukera hori” ezdaien galdu.

    Bideak konpontzenMakina bat denbora daroeAndiñoko auzokideek eurenetxeetara doan bidearen egoerazkezkatuta. Igaz Udalak agindueban legez, oraintxe burutukoditue hobetze-lanak. Apirileanhasteko asmoa daukie (80.000euro) eta BYCO enpresa ardura-tuko da lanok egiteaz. Areitiokobidea konpontzeko beharrak belaster hasiko ditu PROVISA enpre-sak, 125.000 euroko aurrekon-tuagaz. Pello Mugarza

    Udarako futbito zelaia gertu izatea gura dabe

    Azkenengo hobekuntzekinUdalak kirola egitekoaukerak zabaldu gura izandituela azaldu dau

    Gaur egun, Zaldibarrenjokatzen ditue partiduakMallabiko futbito taldekoek

    Igogailurako lur publikoahartzea “ezinbestekoa” delaarrazoitu beharko dabebaimena lortu ahal izateko

  • ABADIÑO

    Herririk HerriH 2009ko apirilaren 17a, barikua anboto8

    Errepidea itxita dagoenean etxe barrien atzeko bidea erabili behar da saihesbide moduan.

    Zaharren egoitza eraiki daienbultzatzeagaz aurrera darraieEgoitza eraiki daian Aldundiari lursaila izteko asmoa berretsi egin dabe

    Gobernu Taldeko eta EAJkozinegotziak ados agertuziren azken udalbatzarreanBizkaiko Aldundiak zaharren egoi-tza Abadiñon eraiki daian lursai-la lagatzeko asmoa berrestean.Orain, Udalagaz sinatu beharrekohitzarmena idaztea da BizkaikoAldundiaren eginbeharra, Navarroalkateak esan ebanez. Bi lursailpublikoren artetik zein lagakojakon Bizkaiko Aldundiari azter-tzen dabilzela azpimarratu eban.

    Ezker abertzaleko zinegotziekabstentzinoaren aldeko hautuaegin eben bozketan, proiektuan“argitasunik ez dagoela” uste dabe-lako eta, egitasmoari bidea ixte-rik gura ez badeutsie be, prozesuaeta negoziazino guztia “oso anbi-guoa” dela pentsatzen dabelako.

    Jeltzaleen proposamenaBizkaiko Aldundiari lursaila laga-tzeko asmoa berresteagaz bat egi-ten ebela azaldu eta gero, AxierGaratek proposatu eban etorki-zuneko zaharren egoitza hartze-ko ez eze, adimen urriko lagunen-dako egoitza hartzeko be lursailaitzi deiola Abadiñok Aldundiari.“EAJ-k ez dau aukera hori albora-tuko, eskualdean adimen urritasu-na daukien lagunak hartuko dituenegoitza baten beharra badago”,azaldu eban.

    Hasikeratik eskuartean izandaben aukera zaharren egoitzarenproiektua izan dela eta adimenurriko lagunendako Abadiñondagoeneko badagoela Atxarteegoitza erantzun eutsan Garate-ri Navarro alkateak. I.E.

    GARAI

    San Migel kaleko lanetanbete-betean sartuta

    Martxoan hasi zitueen San Migelkalea urbanizatzeko obrak, etadagoeneko lan horreen eraginaknabarmenak dira herrian.

    Abadiñorako norabidean,espaloia kalean gora luzatuko da,eta dagoeneko lanaren erdia egin-da daukie. Gainera, 5 aparkaleku

    be egokitzen dihardue zonaldehorretan. Bestalde, kontrakonoranzkoan dagozen aparkale-kuak norabidez aldatu ditue, etaerrepidea asfaltatzea falta da orain.Maiatz erdialderako amaituta ego-tea itxaroten dabe, udal ordezka-rien arabera.

    Lan horreek direla-eta, herriazeharkatzen dauen foru-bidearenzati bat itxita egon da aste hone-tan, eta baleiteke egun batzueta-rako egoera horretan aurkitzea.Bitartean, etxe barrien atzekobidea erabili behar da saihesbidemoduan. M.O.

    Errepidea itxita egon da aste honetan zehar

    Maiatz erdialderako obraguztia amaituta egoteaitxaroten dabe, udalordezkarien arabera

    Bi lursail publikoren arteanBizkaiko Aldundiari zein emonaztertzen jarraitzen dabelaadierazo dau alkateak

    Adimen urriko lagunakhartzeko egoitzaren gaia ipini eben jeltzaleekudalbatzarreko mahaian

    Dagoeneko 93 elkarte batzen dituen Topagunea euskara elkar-teen federazinoak Zuzendaritza Batzordea barriztu dau azkenurteko asanbladan. Berbaro elkarteko Nahia Zarzosa eta langi-leen ordezkari barri Amaia Alberdik jardungo dabe aurreran-tzean Ione Narbaizaren (Berbaro) eta Urko Aristi (Mailope) etaAritza Escandón-en ordez. Topagunearen lehendakari KarmenIrizarrek jarraituko dau beste hiru urtean. Besteak beste, komu-nitate linguistikoan euskara elkarteek daukien papera aztertze-ko eztabaida abiatzea erabaki eben urteko batzarrean; hiru urteiraungo dauen eztabaida izango da.

    Topagunearen urteko batzarra

    Abadiñoko San Trokaz jaiak iragartzeko kartela aurkezteko azkeneguna da gaur, apirilaren 17a. Horretarako Txanporta edo Erro-ta kultur etxeetara jo behar da, 20:30 baino lehenago. Irabaz-leak 600 euroko saria lortuko dau, eta 350 eurokoa herriko lanonenak. Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartze-ko kartela lehiaketan parte hartu gura dauenak, bestalde, maia-tzaren 22a arte dauka aukera; Udal Liburutegian aurkeztu behardira. Oraingo honetan, 300 euroko saria lortuko dau irabaz-leak; herriko onenak, barriz, 100 eurokoa.

    Abadiño eta Berrizko jaiakiragartzeko kartelaren bila

    Gorka Lupiañezen kontrakoauzia Audientzia NazionaleanDatorren apirilaren 23an hasiko da Gorka Lupiañez preso duran-garraren aurkako epaiketa Audientzia Nazionalean. Horrenaurrean, Elkartasun Martxa antolatu dabe Durangon —Intxau-rren eta Ttipi-ttapan emon leiteke izena—. 2007ko abenduanespetxeratu eben, konfidantzazko abokaturik barik, inkomu-nikatuta deklaratu ondoren. ETAren Bizkaia Komandoko kideizatea leporatu deutsie. Erakunde armatuko kide izatea eta armaketa dokumentu faltsuak edukitzea egotzi eta baldintzarik barikespetxeratzeko eskatu eben. Berrizen atxilotu eben gaztea.

    DURANGALDEA

    ABADIÑO

    Herriko Tabernan lapurretan sartu dira asteon. Eguazten goi-zaldeko 02:30ean sartu ziren lapurrak tabernara, ugazabak azal-du dauenez- eta makina txanpojalea apurtuta bertan zegoendirua eroan eben; bestelakorik ez ei eben eroan. Inguruko bizi-lagun batek abisua emon ondoren bertaratu zen Ertzaintza.Orain urtebete be sartu ziren lapurrak Mañariako HerrikoTabernan. Orduan, tabernan ez eze Udaletxean be sartu ziren.

    Lapurreta Herriko TabernanMAÑARIA

    DURANGO

    D. Maeztu

  • anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua B9

    BERBAZ

    Sakabanaketak zer ondorio izandituela deritzozue? Aitor Virumbrales. Dispertsi-noaren ondorioak oso latzakizan dira: 21 preso hil dira kar-tzelan, 16 senide eta lagunauto-istripuz hil dira eta ehun-ka kotxe istripu izan dira. Lutxi Mintegi. Eurak kartzelandagoz eta guk mugitu eginbehar dogu. Edadeko jenteak,gaixoek, umeek milaka kilome-tro mugitu behar izaten dabe.Zigor bat da bai presoentzatbai senitartekoentzat. Ondo-rioak eurendako eta ingurukoguztiendako izaten dira.

    Familia eta lagunen artean zelanbizi dozue egoera hori? L.M. Gure kasuan, semea urtebat baino gehiagoan aitita iku-si barik dago ezin dauelakohalako bidaia bat egin. Hain-bat kilometro egiten doguz,

    eta sekula ez dakigu han zertopatuko dogun. Eurak bearduratuta egoten dira bisitahelduko ete den, eta gero han-dik onik itzuli gaitezen berri-ro etxera.A.V. Ekonomikoki be gastuhandia da. Zama handia da.Errepidean arriskuan gagoz,eta lagunak doazenean ardu-ratuta gagozelako etenbakotentsinoan bizi gara. Kasuaskotan bidean arazoren batgertatu bajaku ezin dogu abi-satu.

    20 urteko dispertsinoaren zerbalorazino egiten dozue?A.V. Banaketa sortu gura izandabe, eta sufrimendu handiaeragin daben arren ez dabelortu. 15 preso baino ez dagozEuskal Herrian. Gainera, dis-pertsinoa espetxe barruan bebizi dabe.

    L.M. Gu beti euren aldame-nean izango gara eta gureberotasuna ez dabe galduko.

    Sakabanaketak hainbat fase izanditu, Parot doktrina tarteko.A.V. Gaixorik izan diren hain-bat preso ez ditue ebakuntzaegitera eroan, eta kartzelakomedikazinoa ez da egokiena.Parot doktrina be oso gogorraizan da. 20 urte kartzelan egoneta azkenengo egunean esateabeste hamar urte egon behardauela... 40 preso dagoz egoe-ra horretan.

    Dispertsinoaren kontra izan direnebazpenek ez dabe eraginik izan.L.M. Beste hainbat eskubide-gaz gertatzen dena gertatzenda: demokratikoa deitzen denestatu honek ez di tu berelegeak errespetatzen. Errepre-sinoa eten barik darabil.

    Zer helburu dauka asteon anto-latu dozuen karabanak?L.M. Astebururo gertatzendena irudikatzeko karabanaantolatu dogu. Astebururo 700preso bisitatzera 2.000 pertso-n a i n g u r u m u g i t z e n d i r abidean eta arriskuan. Jentehori guztia prest dago presoenduintasuna bermatzeko. Dis-pertsinoaren aurka gagozelaeta presoei laguntzeko prestgagozela islatu gura dogu. A.V. Euskal Herriko zati batekbadaki dispertsinoak zer era-g i t e n d a u e n , b a i n a b e s t ebatzuek ez dabe egoera ezagu-tzen, eta horreei ezagutzeraemotea gura dogu.

    Durangaldean zer ekitaldi prestatu dozue?A . V. K a r a b a n a g a z h a i n b a tgunetan geldialdiak egingodoguz, istripuak, egiten ditu-gun kilometroak, hildakoak...oroitzeko. Iurretan hasiko da11:00etan. Durango, Abadiñoeta Atxondo igarota, ElorrionKatxue eta Zornotzan Gatzagogoratuko doguz. J.G.

    “Sakabanaketazigor bat da, baipresoendako baisenideendako”

    “Astebururo gertatzen dena

    islatzeko karabanaantolatu dogu ”

    Dispertsinoak 20 urte bete dituela salatzeko asmoz Etxeratek antolatutakoauto-karabanak Euskal Herria zeharkatu dau. Durangaldera bihar heldukoda, eta domekan azken geldialdia Landako Gunean egingo dau. Sakabana-keta zelan bizi daben ezagutzeko, eskualdeko presoen senideekin bat egin dogu.

    Iban Gorriti

    “Sakabanaketak eragindakosufrimendua islatu gura dogu”Eskualdeko presoen senitarteko eta lagunek dispertsinoa salatu eta presoen eskubideak aldarrikatu ditue

    AitorVirumbrales•

    LutxiMintegi•

    Etxerateko kideak

  • 2009ko apirilaren 17a, barikua anboto10Ek

    EKONOMIAkolaborazinoa

    Jose PetiteCCOO sindikatua

    Krisiaren aurrean,mobilizazioakAzken hilabete hauetan, krisiekonomikoak langileenganduen eraginaren aurrean,mobilizazio eta informaziokanpaina burutu du CC.OO.Euskadik.

    Sindikatutik gauzatzen arigaren etenik gabeko kanpainahonen helburu nagusiakrisiaren ondorioak ekiditekoproposamenak eta ekimenakgizarteratzea da. Industriasektore sendo eta dinamikobatean oinarritutako egiturasustatu nahi dugu, etaPatronal, Gobernu eta krisialangileek ordaindu dezatennahi duten gainotzeko sektoreekonomikoen aurrean mobili-zazioak bultzatu.

    Ez da zure krisia baina baizure eskubideak, defendaitzazu! lemapean egindakokanpainarekin, uda hasieranbukatuko diren estatu etalurralde mailako batzarrakegiten ari gara gure ordezkarie-kin egungo egoera aztertu etasindikalgintzaren ikuspuntutikegindako proposamenakeztabaidatu ahal izateko.Durangaldean aprilaren 21eanegingo dugu batzarra IurretakoKultur Etxean, ondorenDurangoraino egingo dugunmanifestazioarekin jarraitzeko.

    Kanpainako ekitaldinagusia Bilbon, maiatzaren16an, izango da. Estatumailako manifestazioa egingodugu bertan geure eskubideakaldarrikatzeko hauek murriztunahi dizkigutenen aurrean.Elkarrizketa, negoziazio etamobilizazio bidez langile etaherritar moduan eskuratuditugun eskubideak dira, etatresna sindikalekin lortuditugunak. Horregatik, krisiakeragingo dituen ondorioeiaurre egiteko CCOOrekinbatera mobilizatzera anima-tzen zaitugu.

    Bixente Kapanaga 19, behea 48215 IURRETA (Bizkaia)

    Tel.: 946 816 673 Faxa: 946 817 636

    [email protected]

    ”Apirilaren 21ean Iurretako kultur etxeanbatzartuko gara”

    ”Krisiak eragindakoondorioei aurre egiteko,mobilizatu zaitez”

    Mobilizazinoak hasi zitueen igaz, enpresak 40 langile kaleratuko zituela iragartzean. Iban Gorriti

    Durangon mobilizazinoadeitu dau Euskadi CCOOk

    Krisialdiaren “benetako erru-dunak salatzeko” manifesta-zinoa deitu dau maiatzaren16an, Bilbon, Euskadiko CCOOsindikatuak. Ez da zure krisia bai-na zure eskubideak dira da auke-ratutako leloa. Aurretik, baina,beste bost protesta ekitaldi beiragarri ditue: lehenengoa Duran-gon, apirilaren 21ean. Ondoren,Beasainen, Gasteizen, Donostianeta Bilbon izango dira. Ekonomia-ren egoera ikusirik, krisia gaindi-tzeko neurriekin “kontuz” ibiltze-ko eskatu deutsee enpresaburueta administrazinoei: “Lan baldin-tzak okertzea ez da konponbideaizango; babes sozialerako eta lan

    Maiatzaren 16an Bilbon deitu dabe protesta, krisiaren “errudunak salatzeko”

    DURANGALDEA

    ZORNOTZA

    merkatua arautzeko sistemakindartu behar dira”, EuskadiCCOOren ustez.

    Langileen interesak babeste-ko, administrazinoagaz “elkarriz-keta sozialerako prozesuak has-teko” prest agertu da EuskadikoCCOO, eta Jaurlaritzako lehenda-kari barriagaz berba egingo eidabe. Maiatzaren 21erako ELA,LAB, ESK, EHNE, EILASeta Hiru sin-dikatuek deituta grebari, bestal-de, “frontismo politiko eta sindi-kala” bilatzen dauen ekintza deri-tzoe. “Krisialdiaren testuinguruanez ditu langileak babestuko” hel-buru horregaz eratutako grebak.

    Bizkaian %0,3igon da KPIamartxoan

    Kontsumo Prezioen Indizeak(KPI) %0,3 igon dau martxoanBizkaian, Espaniako INE estatis-tika institutuak jakitera emondauenez. Nafarroan eta Gipuz-koan, barriz, %0,4 igon ziren pre-zioak martxoan, otsailagaz alde-ratuta; Araban, hamarren batigon da KPIa.

    Bestalde, urtebetetik honaBizkaian %0,5 igon dira prezioak;Gipuzkoan %0,4 eta Araban %0,3.Nafarroan, barriz, %0,2 jaitsi diraprezioak, argitara emondakodatuen arabera.

    Camelot 97-n 11langile kaleratzeasalatu dabe

    Zornotzako Camelot 97 enpresak— Amaya Telleria taldekoa— “abi-satu barik eta burofax” bitartez 11langile kaleratu izana salatu dauLABsindikatuak. Neurri horri “kol-darra” eta “asmo txarrekoa” deri-tzoe. Camelot 97k 123 langileko tal-dea dauka. Igaz, urte amaieran,enpresak 40 behargin kaleratukozituela-eta mobilizazinoak hasizitueen, enpresak atzera egitera-koan bertan behera itzi zirenak.

    Apirilaren hasieran, enpre-sak 11 langileri lanera ez joatekoesan eutsen, “txandaketa aldake-ta arrazoituz”. Baina, LABen ber-betan, “burofax bidez helerazota-ko kaleratze agiriekin eta kontukorrontean diru kopuru bat sar-tuta aurkitu ziren”. Kaleratzeokezeztatzea eskatu dabe langileek,eta “berba eginda irtenbideaktopatzeko jarrera” agertu dabe.

    Urtebetetik hona KPIa%0,5 igon da Bizkaian;Nafarroan jaitsi da %0,2

    Maiatzaren 21eko grebak“frontismo politiko etasindikala” bilatzen ei dau

    “Babes sozialerako etalan merkatua arautzekosistemak indartu” behardira, sindikatuaren ustez

  • anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua K11

    KULTURA

    RRuussssiiaann RReeddkantariaren folka eta popa, ahotsa eta gitarra

    D atorren barikuan, apirila-ren 24an izango da Rus-sian Red ezizena balia-tzen duen Lourdes Hernandezkantari madrildarraren emanaldiaDurangoko Plateruenean. Bertanaurkeztuko ditu folk eta pop errit-moen uztartzetik sortutako doi-nuekin osatu eta iaz plazaratuta-ko I love your glasses diskoan bil-dutako kantak.

    Apirilaren 23an Bilbon eskai-niko duen kontzertuaren ondorenizango dugu 22 urteko abeslari etagitarra-jotzaile gaztea Durangonzuzenean ikusi eta entzuteko auke-ra. Biharamunean Galizian duenkontzerturako bidea hartu aurre-tik izango ditu Bizkaiko hiriburuaneta Durangon kontzertuok. Izan

    Zuzeneko musika eta irudiak uztartzen dituenLogela Multimediaren ‘Mokaua’ azkenengozeskainiko dute asteburuan, Elorrion.

    Miren Larrea zornotzarra San Agustinen izangoda asteon Bartzelonako Anita Maravillas txotxon-gilo taldearen Sarean Sun Sun emanaldiarekin .

    ere, urte hasieratik zuzeneko ema-naldiz josita du Russian Red kan-tariak egutegia, eta horren leku-ko da eskualdeko zita hau ere.

    Russian Red erabiltzen duenezpainetakoaren koloreari erre-fentzia egiten dion ezizena delaazaltzen du kantariak, eta ezize-na bezala bere kantetako berbakere ingelesez sortzen dituela,horrela sortzen direlako.

    Goya sarietan goraipatua izanden Javier Fesseren Camino fil-mearen soinu banda osatzen duenCigarrettes abestia ere hizkuntzahorretan sortu zuen. Ingelesezkoberbak sortzen dituen eta azkenal-dian oso entzutetsu bilakatu denkantariaren ahots eta doinuekinzita, beraz, apirilaren 24an. I.E.

    13 Sarean Sun Sun antzezlana12 ‘Mokaua’ dastatzeko azken aukera

    MUSIKA KONTZERTUA

  • KulturaK 2009ko apirilaren 17a, barikua anboto12

    ARTEA ERAKUSKETA

    Bosteko erakusketa ibiltariarengeldialdia Zelaieta Zentroan

    Bizkaiko Foru Aldundiko KulturaSailak eta Amorebieta-Etxano,Arrigorriaga, Basauri, Getxo etaLeioa udalerriek antolatu dutenBosteko erakusketa ibiltariarenaurtengo edizioan Dora Salazar,Begoña Zubero eta Jorge Garciaartisten lanak dabiltza aipatuta-ko herrietan erakusten. Kasu hone-tan Zornotzako Zelaieta Zentroanizango dituzue lanak apirilaren25a arte ikusgai, 08:00etatik22:00etara arteko ordutegian.

    1998tik, berrogeita lau euskalartista bildu ditu, guztira, AliciaFernandez historiagile eta arte-kri-tikariak Bosteko erakusketa ibil-tari honen parte izateko eta eus-kal sortzaileek ekoiztutako gaur

    egungo artearen ibilbidearenazterketa egiteko, eta, noski, lanhori herritarren begibistara ipin-tzeko. Euskal Herrian sortzen denarte garaikidearen erakusleihoibiltaria izateko helburuz sortuzen 1998an, eta helburu horrekindarrai Bosteko erakusketak.

    Arte arloan bide luzea eginaduten hiru artista gazteren lanakbildu dituzte: Dora Salazar eskul-tore altsasuarrarenak, BegoñaZubero argazkilari bilbotarrarenaketa Jorge Garcia margolariarenak.Hiru artistok “giza irudiak” eskul-tura, argazki eta pinturan zelanislatzen dituzten ikusgai da. I.E.

    “Giza irudiak” gaiaren

    inguruko argazki, margo

    eta pinturen bilduma

    MUSIKA EMANALDIA

    O rain urte bi euren herrian,Elorrioko Arriola aretoan,egin zuten Mokaua ikus-kizunaren lehenengo emanaldiaLogela Multimediako sortzaileek.Azken emanaldirako ere Elorrio etaArriola aukeratu dituzte, eurenetxetzat ere badutena 2000. urteaneuren ibilbideari ekin ziotenetiklagun izateagatik.

    Duela bi urteko DurangokoAzokan kaleratu zuten CDa etaDVDa taularatzen eman dituzteurte bi Mokaua ikuskizunarenemanaldietan. Hiru musikariekabestiak jotzen dituzten bitarteanirudiak nahasten ditu zuzenean

    Imanol Garaizabal bideo-jocke-yak. Ikuskizun interaktiboa osa-tzen dute emanaldi bakoitzean, etamusika eta irudiaren lengoaiabaliatzen dute horretarako. Kon-tzertu soil bat baino gehiago, 11abesti eta 5 esketx umoretsu diraMokauaren osagarri nagusiak.

    Elorrioko azken emanaldian,berezitasun eta nobedade lez, biurtetan Mokauaeszenaratzen jar-dun dutenez gainera, beste musi-kari bat gehiago arituko da: bate-ria-jotzaile azpeitiarra izango dazuzeneko musika eskaintzen.

    Beste ziklo bateanZapatuko honekin emango duteamaitutzat bi urteotan EuskalHerriko antzokietan 40 emanaldiinguru eskaintzeko aukera emandien Mokauaren zikloa oraingoz,nahiz eta kantak konposatzenjarraitzen dutela ere aitortu digu-ten Logela Multimediakoek.

    Zaragozako Circle of Trust tal-dearekin, Papiro... Flexia izenekoikuskizuna zuzenean eskaintzendabiltza orain: breakdance etamultimedia ikuskizuna herri etahirietan erakusten. Bilboko Dan-tzaldia jaialdian aurkeztu zutenekainean Papiro...Flexia, aurrekolanek bezala, interakzioa zutabe-tzat duen ikuskizuna. I.E.

    ‘Mokaua’ dastatzeko azken aukeraeskainiko du Logela MultimediakElorrioko Arriolan arituko dira Logela Multimediakoak, apirilaren 18an 22:30ean hasita

    Lau musikari izango dira

    oholtzan Arriolako

    azken emanaldian

    Fermin Barcelo Irakaslea

    GEUREDURANGALDEA

    Lehendik ere esana dugu Itu-rrizak bere liburuan atentzioberezia eskaintzen diela betielizen kontuei. Iurretarenkasuan ere bada hau, jakina.Ideia bat izan dezazuen: Iurre-tako deskribapenari, guztira, 6paragrafo edo lerroalde eskain-tzen dio; bada, horietatik 4 eli-za kontuei dagozkie.

    Hona hemen, horrelakoparagrafo batetik hartutakozatia, San Migel parrokiariburuz: “Para el servicio de dichaIglesia hai tres Beneficiados deigual racion presentados porlas hijas del Conde de Moriana,como Patronas Mercenarias rea-lengas con el gozamen de deci-mas que importan vnos cincomil reales anuales.”

    Zergak, beraz, (5.000 errealduela 200 urte) patroientzat. Etapatroiek beraiek aurkezten etaordaintzen zieten abadeei; hiruabadeei, kasu honetan, eta hiru-rak soldata berdinaz.

    Elizaren konponketa erepatroiaren ardura zen, bainabatzuetan, itxuraz, ez zutenardura hori betetzeko gogo han-dirik erakusten. Horrelakoe-tan, inoiz, erregeak berak jarribehar zuen ordena apur bat.Adibide bat, Iurretako San Migelelizan duela 400 urte:

    “El año de 1606 no rendianlas decimas de Yurreta mas de2200 reales,con cuia tercia par-te mando el rey Don Phelipe 3.ºá D.n Fernando Urtado de Zal-dibar Patrono que a la sazonhera reparase dicha Iglesia porhallarse sin pulpito, ni cande-leros, con solo vna vinagera deestaño, tres Corporales, quatrocasullas ajadas,y vna Sorora porSacristana con tres panes deracion cada Semana”.

    Astero-astero, beraz, hiruogi eskas serorarentzat. Baietzpatroiak hiru ogi baino gehia-go jan Iurretako San Migel eli-zaren kontura!

    Zuzeneko musika eta

    irudiak baliatuz sortzen

    dute ikuskizuna

    Iurretako SanMigel elizarenpatroiak

    Patroiek beraiek aurkezteneta ordaintzen zizkietenbildutako zergak abadeei

    Baietz patroiak hiru ogibaino gehiago jan IurretakoSan Migel elizaren kontura!

  • anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua KKultura 13

    “Harizko marionetak erabiltzea eta lanaren protagonista nagusiaksorginak izatea nahi genduen”

    Zer lan entseatzen zabilz orainKatalunia aldean?Bartzelonan orain 4 urtetik bizinaz, eta momentu honetanorain gitxi estreinatu genduenSarean Sun Sun muntaia entsea-tzen gabilz. Hemen emanaldibatzuk daukaguz, eta horretanburu-belarri sartuta gagoz orain,eta Durangora begira gauzakantolatzen be bai.

    Zornotzan egin zendueen obra-ren estreinaldia.Bai. Azaroan egin genduenestrenaldia, eta Zornotzan zer-bait estreinatzen genduen lehe-nengo aldia be izan zen. Osopozik geratu ginen, oso ondoirten zelako guztia.

    Zelako harrera izan eban?Publiko guztiendako egitendogun lehenengo ikuskizunada Sarean Sun Sun. Familiaosoak, adin guztietako jenteakdisfrutatu leiken lana da aste-buru honetan Durangoko SanAgustinera dakarguna.

    Umeei be zuzendutakoa bai-na sorginei buruzkoa da lana...Bai, eta oso harrera ona egitendeutsie umeek lanari: sorginak,magia eta daukan misterio pun-

    tu hori oso ondo jasotzen dabeumeek. Ez da beldurra, bainamisterio puntu hori gustukoizaten dabe haurrek.

    Zelan egiten dozue Anita Mara-villas taldean lan?Betiko moduan, muntaia hau belan kolektibo baten emaitza da:gure planteamendua da beti,tailerretik hasita, konpainiarenlana izatea; harizko marionetenkonstrukzinoa, ideia, zuzen-daritza, iluminazino planoaketa lan guztiak lau kideek osa-tzen dogun tailerretik ateratzenda. Holan jaio zen lan hau be.

    Txotxongiloak heldu zein umeendako sortzen ditueen tailerrean topatu dogu MirenLarrea zornotzarra Badalonan. Domeka honetan, 18:00etan, San Agustinen ikusgaiizango den ‘Sarean Sun Sun’ lana entseatzen izan da egunotan bere taldeko lagunekin

    Lau lagunek osatu zendueenAnita Maravillas taldea?Valentina Raposo, MireiaNogueras, Iam Agorria eta neugara Anita Maravillas. Lauronartean planteatzen doguz ikus-kizunak, eta bakotxak taldeanbere rolak beteaz, holan sortzendira antzezlanak.

    Denok zabilze antzezle be?Hiru gara lan honetan antzez-le: guztira lau aritzen gara, akto-re eta manipuladoreak kontuanhartuta. Iamek soinuagaz etaargiekin laguntzen deusku.

    Prozesu luzea izango da hala-ko lan bat sortzea...Bai. Ideia sortzen denetik osoprozesu luzea izaten da: gaine-ra, marioneta asko dagoz ikus-kizunean kasu honetan. Horre-gaitik uste dogu oso garrantzi-tsua dela tailerraren funtzinoa.

    Panpinak egitea da lanikgehien eskatzen dauena?Lan honetan erabiltzen dogu-zen harizko titereen kasuan,lana ez da panpinak sortzeabakarrik, panpinen mugimen-duak kontrolatzen ditueen man-doak egiteak be lan handia emo-ten dau, eta oso prozesu geldoa

    da. Buruhauste asko izatendozuz, eta ordu asko egon beharizaten da gura dozun mugimen-du zehatza lortzeko.

    Gidoi baten arabera eraiki-tzen dozuez panpinak be?Bai, nahiz eta kasu honetan tes-tu askorik ez dagoen. Nahi gen-duena harizko marionetak era-kustea zen, eta sorginak izatealanaren protagonista.

    Lan honetan barneratuta noiz-tik zabilze?Urtebete iraun dauen prozesuaizan da hau: urte bat daroagulan honetan guztiz sartuta. Gureproiektu luzeena izan da, hariz-ko marionetak erabiltzea hau-tatu dogulako, harizko mario-neten esprezinoa lortzeak belan asko eskatzen dau-eta.

    Eta panpinak manipulatzekoteknika menperatzea?Harizko marioneta bakotxabarria da: nahiz eta zuk hariakontrolatu, marioneta bakotxakbere ikasbidea dauka.

    Bartzelonan ikasi zenduen?Rabaleko tailer batera ailegatunintzen, harizko titereak lantzenziren tailer batera. Euskal

    Herrian bestelako lanak egitennituen, eta haria han ezagutuneban. Marioneta bat eraiki-tzeko asmoz heldu, eta Bartze-lonan ezagutu nituen orain kon-painiako kide ditudanak.

    Aukera gehiago dago Bartze-lonan halako lanetarako?Bai, baina azken finean hautupertsonala da guztia: harizkomarionetak lantzen aritu den bibelaunaldiko jentea dagohemen; mundu guztiko jentea.Askoz informazino gehiago etahiri batek daukan mugimen-dua daukaz Bartzelonak. Nireideia ez zen geratzea, eta azke-nean bertan geratu naz: taile-rra daukagu orain Badalonan.

    Eta zelan hurreratu zinenmundu honetara?Ipuin-kontalaria nintzen lehe-nago, eta nire kontura zein edi-torialekin egiten nituen saioak.Aitor Ormaetxea titiriteroa eza-gutu neban, eta elkarrekin hasiginen Elgoibarko Taupada tal-dean lan egiten. Ikastaro bategitera etorri nintzen Bartzelo-nara, eta ez naz bueltatu.

    Egunero egiten dozue Badalo-nako tailerrean lan?Planteamendua horixe zen: tai-lerra eduki arte astean birritanbakarrik egin ahal genduzengure lanen entseguak. Hurren-go pausua eguneroko lana sor-tzea zen: astelehenetik bariku-rakoa, tailer bat izatea eta ber-tan lan egitea; egunerokotasunbat lortzea.

    Titereek zer eskaintzen dabe?Hariak dituen limitazinoetatikaldenduta, oso ikuskizun bisua-la sortzea da lortu doguna;marionetak oso landuta dagoz,eta papin guztien bitartez kon-tatzen da istorioa. Lan handiaeskatzen dauen lana da.

    Zergaitik sorginen istorioa?Oso erakargarriak direlako per-tsonaia lez, eta gure ikuspuntuaemon gura genduelako sorgineiburuz. Fantasia eta magia bada-go, baina sorgina emakumem o d u a n b e a g e r t ze n d a .Umeendako ikuspuntu barri batizan leiteke: ipuin askotan ager-tzen den sorgin gaiztorik ez daageri hemen. Sorginak ezberdi-nak dira, pertsona guztiak ezber-dinak garen moduan. I.E.

    “Adin guztietakojenteak disfrutatuleiken lana osatugura izan dogu”

    “Sorginak, magia,eta misterio puntuaoso ondo jasotzendabe haurrek”

    “Egunerokotasunaemoten deuskulakoda oso inportanteatailerra izatea”

    “Harizko titereakeraikitzen zirentailer bateraheldu nintzen”

    ANTZERKIA ELKARRIZKETA

  • KulturaK 2009ko apirilaren 17a, barikua anboto14IPUIN KONTALARIAK SAIOAK

    LITERATURA LEHIAKETA MUSIKA LEHIAKETA

    Munduko ipuin kontalariekinhitzorduak Elorrio eta BerrizenApirilaren 22an Berrizen eta apirilaren 23, 24 eta 25ean Elorrion izangodira hainbat herrialdetatik etorritako ipuin kontalarien emanaldiak

    B errizen lehenengoz anto-latu dute aurten Ahozko-tasunaren Jaialdia izenare-kin ezagutzera eman dutena. Api-rilaren 22an, 19:30ean, egin duteKultur Etxean munduko ipuin etakontalariekin hitzordua.

    Jatorri libaniarra duen bainafrantzian bizi den Theresa Amooneta Jota Villaza ipuin kontalariakarituko dira Berrizen. Bere herrianeskolako maisua eta antzerkigileaden Villazak, Kolonbiako folklore-ko ipuinak kontatuko ditu, eta biziizan den hainbat lekutako istorioakekarriko ditu Amoonek.

    Haurrak lehenengoElorrion ez da lehenengo aldiaizango Munduko Kontu Kontala-rien jaialdia antolatzen dutena, etahainbat egunetarako saioen pro-gramazioa zehaztu dute apirilarenazken astebururako. Txikieneizuzendurikoa da jaialdia abiatu-ko duen saioa: Paraguaiko MarcoFlecha kontalariaren ahotsak inau-guratuko du Arriolako jaialdia api-rilaren 23an, 12:00etan.

    Eskolako haurrak izango dirasaio horretako entzuleak, eta Tie-rra colorada ipuin kontaketa saioaeskainiko die Flechak haur elorria-rrei. Guaranien kondairak etaHegoamerikako istorioak oina-rrian dituzten ipuinak ekarrikoditu paraguaiarrak Elorriora.

    Apirilaren 24an ere, eskolakoentzulegoarentzako espreski pres-tatutako saioa izango da Arriola-ko Munduko Ipuin KontalarienJaialdian: Argentinako ahots bat

    izango da egun horretan umeeiimajinazioa zabaltzeko hitzakekartzen: Ines Grimland argenti-narraren ipuinak izango dituzte13:00etan hasita. Por una pasiónizeneko ikuskizunean, maitasuna-ri eta grinari buruzko istorioen bil-duma eskainiko du Arriolan InesGrimland kontalariak.

    Ikuslego zabalarentzako pen-tsatutako ordutegian izango dirajaialdiko azken bi saioak: apirila-ren 24an, 22:00etan, irakurri edoasmatutakoa kontatzen aritukodira Emma Lopez valentziarra etaJota Villaza kolonbiarra.

    Eskoletako entzuleak

    hartuko ditu Arriolak

    lehenengo egunetan

    Apirilaren 25ean, 20:00etan,jatorri libaniarra duen TheresaAmoonek De una tierra a otra etaAlbert Estrenge kataluniarrak Elsexo no bendito ipuinak eskaini-ko dituzte, Munduko Ipuin Kon-talarien Jaialdia amaitzeko. I.E.

    Hainbat herrialdetako

    sei kontalari izango

    dira Elorrioko jaialdian

    Libano eta Kolonbiako

    kontalariak arituko dira

    Berrizko kultur etxean

    Bakarrizketa eta kantautoreenhirugarren Basoa lehiaketaMaitzaren 31a artekoa izango da lehiaketan izena emateko epea

    Hirugarren edizioa izango du aur-ten Matienako Basoa tabernanantolatzen duten bakarrizketaegile eta kantautoreen lehiaketak.Uda partean izango diren ema-naldietan euren kanta eta kontuakoholtza gainean defendatu guradituztenek izena emateko auke-ra dute, maiatzaren 31a arte.

    Matienako Basoa tabernanbertan eman ahalko dute interes-dunek izena, eta lehiaketako ema-naldien ondoren bueltatuko zaien50 euroko fidantza utzi beharkodute parte hartu ahal izateko.

    Behin lehiaketa hasita, zoz-ketan egokitzen zaien egun etaorduan, gehienez, 10 edo 15 minu-

    tuko zuzeneko emanaldia egingodute parte-hartzaileek tabernan.

    Maiatzaren 21ean hasita,eguenetan izango dira lehiaketa-ko zuzeneko emanaldiak: bakarriz-keta egile bi eta kantautore bi ari-tuko dira eguen bakoitzean. Epa-mahaiak hautatzen dituen laulagunen izenak uztailean eman-go dituzte jakitera, eta horien arte-ko finala irailerako dute antolatzai-leek aurreikusita.

    Kantautore eta bakarrizkete-tan, 1.000 euroko lehenengoa eta500 euroko bigarren sariak bana-tuko dituzte, eta nekazal etxebatean asteburu-pasa izango dahirugarren saria. I.E.

    Matienako Basoa

    tabernan bertan eman

    daiteke izena

    Lehenengo bien artean

    1.000 eta 500 euroko

    sariak banatuko dituzte

    Julene Azpeitia literatursarien deialdi berria

    Durangoko Udalaren Euskara Sai-lak urtero antolatzen duen Jule-ne Azpeitia ipuin eta bertso lehia-ketaren aurtengo edizioan partehartu eta epaimahiak banatukodituen sarietakoren baten jabeegin ahal izateko, apirilaren 24aarte zehaztu dute izena ematekoepea: Durangoko Udaleko Euska-ra Sailaren Barrenkale 17ko hel-bidera bidali daitezke olerki, ipuinedo bertsoak.

    Lehenago argitaratu bako etaeuskaraz idatzitako lanak izatea daantolatzaileek ipintzen duten bal-dintza nagusia, baina parte har-tzaileentzako intereseko izan dai-

    tezkeen xehetasun gehiagowww.durango-udala.net helbi-dean topatu daitezke.

    Durangoko eskoletako haureta gazteak eta kanpoko eskole-tan ari diren 11 eta 18 urte artekohaur eta gazte durangarrek hartudezakete parte; adin nagusikoaden beste edonork ere bai.

    Ekainaren 1ean emango ditujakitera 2009ko Julene Azpeitialehiketako irabazleen izenak epai-mahaiak, sariak ematearekin bate-ra. Haur eta gazteentzako liburusorta izango da saria, eta dirusariak izango diztuzte adin nagu-siko parte-hartzaileek. I.E.

    Apirilaren 24an zehaztu dute ipuin, olerki edobertsoak lehiaketara bidali ahal izateko muga

    Mamo musikari

    zaharraren abentura

    kontatzen du filmak

  • anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua PPublizitatea 15

  • 2009ko apirilaren 17a, barikua anboto16Ae

    AMARENEGUNA

    maiatzak

    3

  • anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua Ae17

  • Zaborrontzia espaloianDurangoko Zubiaurre kaletik honako argazki hau bialdu deus-kue. Irudian ikusten den legez, kontenedorea espaloiaren erdi-erdian jarrita dago. Inguru honetatik umeen karroekin edo gur-pildun-aulkiekin ibiltzen direnak kexu direla jakinarazo deus-kue, “hau ez delako zaborra batzeko lekurik egokiena”. Metro batzukaurrerago beste kontenedore bat dago espaloi gainean, “bainaharek ez dau hainbesteko traba egiten, leku gehiago dagoelako”.

    Klik batean @

    Zuzendaria: Jone Guenetxea. Erredakzio burua:Joseba Derteano.Administrazioa: Itziar Belar eta Miren Abasolo. Publizitatea: Itziar Azula, GorettiAlonso eta Amaia Huarte. Erredakzioa: Aitziber Basauri, Maria Gonzalez.,Itsaso Esteban, Markel Onaindia Testu zuzentzailea: Igor Elortza.Maketazioa: Ainhoa Arizmendiarrieta. Argazkilariak: Iban Gorriti, JuditFernandez eta Kepa Aginako.

    AbadiñoAtxondoBerrizDurango

    ElorrioGaraiIurretaIzurtza

    MallabiaMañariaOtxandioZaldibar

    Eta honako Udal guztiak:Laguntzailea:

    anbotoAnboto komunikabideak Elkartea

    2009ko apirilaren 17a - 8. urtea - 326 zk.

    durangaldeko astekaria

    Anbotok ez dau bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, eritzi artikuluetan edo gutunetan adierazotako esanen eta eritzien erantzukizunik.

    2009ko apirilaren 17a, barikua anboto18Er

    Juanito Gallastegi

    Aukeratu beharra

    Hau ala bestea. Ezin biak bate-ra. Bizi garenoi uneoro jartzenjaku aurrean aukeratu beharra.Goizean jaikitzen garenetik has-ten gara aukeratzen. Zer oine-tako, zer jantzi jarriko ditut oine-tan eta soinean. Aukeratu eginbehar, baldintzatuta ez bagagoz.Oinetako bakarrak eta jantzibakarrak badaukadaz, baldin-tzatuta nago; ezin aukeratu.

    Zer ikasketa egingo dot?Zein izango da niretzat lanikegokiena? Aukeratu egin behar,baldintzatuta ez banago, behin-tzat. Non ikasi ez badot, lanikez badago edo lanerako ezindu-ta banago, baldintzatuta nago.Ezin aukeratu.

    Zer bizibide hartuko dot?Ezkonge izango naz bizi guztianala ezkon-laguna izango dot? Etahau aukeratzekotan, emaku-mea banaz zer gizonegaz etagizona banaz zer emakumegazlotuko naz? Lotzekotan be, zelanegingo dot? Elizaz? Herriz? Ezbatez ez bestez? Umerik bai?Umerik ez? Zenbat? Aukeratubeharra hor be, norberak aurre-tik hautatutako edo norbera-gandutako oinarrizko sinesteeketa abiaburuek jartzen deus-kuezen baldintzak aintzat har-turik.

    Zer musika mota aukeratu-ko dot entzuteko? Herrikoia?Gehienetan ingeles izenekinaitatzen diren oraingo musika-ren bat? Klasikoak? Eta eureta-tik zeintzuk?

    Eta irakurri? Zer hizkun-tzatan? Munduko klasikoak?Gure idazleek idatzitakoak?

    Ai ene! Hasi be ez naz egin,eta urteak behar neukezela ikus-ten dot gura neuken guztia egi-teko, entzuteko, irakurtzeko...Alde batera itzi behar mila gauz;,aukeratu egin behar, goitikbehera mugatuak garelako. Horida gehien baldintzatzen gai-tuena: mugatuak izatea. Bainamugatuak izan arren, aukeratuahal izateak gizakia handi egi-ten dauelakoan nago.

    ERITZIAkolaborazinoa

    Gutunak @

    Euskara hizkuntza gorrotatuaNire izeko eta osaba, baserriko seme-alaba euskaldunak, Gas-teizera bizitzera joan ziren beharragatik. Umeak izan zituzten,eta euskara ez erakustea erabaki zuten, beraz, orain nire lehen-gusuek ez dute ezer ulertzen euskaraz.

    Nire lehengusuen umeek, batzuek ulertzen dute euskaraz,baina berba egiteko orduan ezin dute, eta zaharrenak bedera-tzi urte ditu, gazteenak hiru.

    Duela bi aste bazkaria izan genuen, eta nire lehengusueigaldetu nien ea zergatik ez duten euskara ikasten. Ez al direnanimatzen, beraien arbaso denek euskaraz hitz egiten zutela,eta gauza asko galtzen dituztela beraien ama hizkuntza ez jaki-tean. Ezin bertso bat ulertu, euskal kanta bat ere ez dute eza-gutzen, idazlerik ere ez, hizkuntza beraren loturarik ere ez.

    Erantzuna ondorengoa izan zen: euskara eta ingelesa hiz-kuntza zatarrak direla. Espainola, frantsesa edo italiera askozere politagoak direla, eta nahiago hauetako bat ikastea euske-ra baino. Eta tristea dela Euskal Herrian euskara ikastera behar-tzen delako. Ingelesa ikastera behartzen denik ez zidaten esan.

    Orduan, euskara inposatzen bada, zergatik ditut eguneroeta orduro euskaraz hitz egiteko hainbeste arazo? “No te entien-do” erantzun eta lasai asko geratzen dira edozein dendatan edotabernatan. Euskal musika zein lekutan entzuten da beste abes-ti guztiekin batera? Europako beste herrialdeetan halako ara-zorik ba al dute?

    Ni, nire herrian atzerritar sentizen naiz euskara erabiltze-an. Afrikatik edo Rusiatik etorri direnak bezala, kanpoko hiz-kuntza arrotz bat hitz egiten dudala ematen du, eta, gainera,aurpegi txarrak ikusten ditut ia egunero.

    Ea gure seme-alabek herritar denekin euskaraz, frantsesezeta espainolez hitz egiteko aukera izaten duten, zazpi euskalherrietan jaioz gero. Bestela, herri bereko senargaia etxera ekar-tzen dutenean euskaraz egin ezinik geldituko gara berriro fami-li osoa.

    Eta nik etxean hizkuntza bien erabilera eskatzen dut, mese-dez, ez espainolarena bakarrik.

    Nagore Iriondo (Durango)

    Dispertsio politika hiltzaileari stop!

    20 urte luze dira dispertsio politikari hasiera eman zitzaione-tik, 20 urte luze, sufrimenduaren sugarra dispertsioz elikatzeaerabaki zutenetik.

    Etsaiak, PNVren laguntza osoarekin, mendeku gisa diseina-tutako guda estrategia baten barruan kokatu behar dugu erabakihau. Berauen helburua garbia zen: preso politikoak isolatzea, herria-ren berotasunetik urruntzea eta euskal preso politikoen txikitzea.

    Gaur egun, esan dezakegu mendeku politika hiltzaile honekpolitikoki porrot egin duela. Ez dituzte bete aurrez ikusitako hel-buruak.

    Kolektiboak osasuntsu jarraitzen du, negurik gogorreneanere; kolektiboak herritarren beroa sumatzen du, dugu, negurikgogorrenean ere; kolektiboak agente politiko handi bat izatenjarraitzen duelako, nahiz eta ardi mozorroz mozorrotzen direnotsoei ez gustatu.

    Hau horrela dela ahaztu barik, ozen oihukatu behar ditugudispertsio politika hiltzailearen ondorioak. 800 euskal preso poli-tikoon hurbilekoak errepidera ateratzera kondenatuta daude,(zaudete), beraien lagun eta senideak ikusteko.

    Odoluste ekonomikora kondenatuak, denbora asko errepi-dean pasatzera kondenatu eta, zoritxarrez, bizia hustera konde-natuak.

    Honi guztiari, dispertsio politika hiltzaileari, “Aski da!” esa-teko ordua heldu da, berau aurrera eramaten dutenak seinala-tuz eta beraiengan presioa eginez. Beraien erantzukizunaren jabeizan behar dira, egin duten guztia barkaezina delako.

    Asteburu honetan ez naiz hilko. Apirilaren 17, 18 eta 19an euskal preso politikook bisitei uko

    egingo diegu.

    Eneko Zarrabeitia (Cédex, Frantzia)

    Zure eritzia, gutuna edo fotodenuntzia helarazteko helbideak: Santa Ana Plaza 6, 48200 Durango - [email protected]

    Izen-abizenak, telefonoa, helbidea eta NANzenbakiagaz batera bialdu behar dira. Alderdi, elkarte edo taldeko eritziak kide

    baten izenean sinatuta eta ANBOTOren erizpideakjarraituz zuzenduta publikatuko dira.

    DATUOK BARIK EZ DA GUTUNIK ARGITARATUKO

  • Garai JatetxeaSan Migel, 17 Garai.Tel.: 94 681 35 95

    Eztaiak, Jaunartzeak, Azkenagurrak, Janedanak…Jantoki bi: 50 eta 110 lagunentzat.

    ai JatMigel, 17

    4 681 3

    k, Jaunark J d

    tetx7 Gar35 95

    txeaaraiar

    GS

    i

    anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua PPublizitatea 19

  • ERAKUSKETADURANGO›› Hiart Zamakona. Margoak.

    Apirilaren 20a arte, Nualan Gunean.

    ERMUA›› Marrazkiak. Antonio J. Hernandez.

    Apirilaren 20tik maiatzaren 3abitartean, Lobiano kulturgunean.

    ELORRIO›› ‘Ipuin txotxongiloak’. Panta Rhei

    antzerki taldearen txotxongiloak.Apirilaren 20tik 30a bitartean, Iturrikultur etxean.

    ZORNOTZA›› Amorebieta-Etxanoko Toponi-

    moak. Apirilaren 20tik maiatzaren4a bitartean, Zelaieta zentrokoerakusketa gelan. Udalerriko auzo,baserri, etxe, baso eta gainerakoenizenen bilketa-lana, mapak etaargazkiak batzen dira bertan.Aurkezpen ekitaldia, apirilaren21ean izango da, 19:00etan,auditorioan.

    ›› Bosteko09: Jorge Garcia, DoraSalazar, Begoña Zubero. Apirilaren

    25a bitartean, Zornotza Aretoan.

    IKASTAROAKBERRIZ›› Sexualitatea heldutasunean.

    Apirialaren 15ean hasi etaekainaren 17a bitartean, KulturEtxean. Eguaztenetan, 17:00etatik19:00etara. Hezitzailea MiriamHerbón feminista, barreterapeutaeta soziologoa (94 682 40 36 /[email protected])

    DURANGO›› Aisa-etorkinendako euskara

    ikastaroak, apirilaren 21etikekainaren 25a bitartean. Gitxienez12 eta gehienez 18 laguneko taldeaosatu behar da. Izena emotekoazken eguna apirilaren 17a da,

    Udaleko Euskara Sailean (94 603 00 30 / www.durango-udala.net).

    ›› Makrobiotika eta osasunerakosukaldaritza. Apirilaren 25 eta26an eta maiatzaren 23 eta 24an.Tina Asensioren eskutik emongodira Artakuso ekodendak eratutakoeskolak, Kurutziaga ikastolan. Izenaemoteko eta informazino gehiagolortzeko Artakuso ekodendara joleiteke edo bestelako honakotelefono honetara deitu: 659 990 740 (Oihana).

    IPUINAKELORRIO›› Munduko kontu

    kontalariak:Marco Flecha(Paraguai),apirilaren 23an,12:00etan,Arriolaantzokian.Eskolendako saioa.

    ZORNOTZA›› Munduko kontu kontalariak:

    Marco Flecha (Paraguai) + InesGrimland (Argentina), apirilaren

    22an, 20:00etan, Zelaieta zentrokokontzertuetarako gelan. Helduenda-ko saioa.

    ›› Mundukokontukontalariak:TheresaAmoon(Libano) +Jota Villaza(Colombia), apirilaren 22an,20:00etan, Zelaieta zentrokokontzertuetarako gelan. Helduenda-ko saioa.

    JAIAKELORRIO

    Erreka kaleko jaiak›› Trapatoni Circus Band + Namek

    Planet, apirilaren 17an, 23:00etan,Gernikako Arbola plazan.

    ›› Dj festa, apirilaren 17an,00:00etan, Ateneoan.

    ›› Videopartya(playstation 2 ,3, wii,guitarhero,bateria…),apirilaren 18an, 12:00etatik14:00etara eta 17:00etatik20:00etara, Gernikako Arbolaplazan Errebonbillo kalean.

    ›› Bigarren Eskuko Azoka, apirilaren18an, goizean zehar; esku pilotapartidak, 17:00etan, frontoian,Berrio-Otxoa esku pilota taldeakantolatuta.

    ›› ‘Guk be AHTa geldituko dogu’lelopean manifestazinoa, apirilaren18an, 20:00etan.

    ›› ‘Mokaua’ (Logela Multimedia)multimedia ikuskizuna, apirilaren18an, 22:00etan, Arriola antzokian.Dantzaldia, Oihergi taldeagaz,gauerdian hasita, Gernikako Arbolaplazan.

    ›› Mak (hip-hopa) +Monlet(elektropunk),apirilaren 18an,23:00etan,ElorriokoGaztetxean

    ›› ChuchinIbañez + Los CharrosNavarros +RaícesNavarras,apirilaren 19an,18:30ean, Gernikako Arbola plazan.Nafarroako eta Mexikoko jotak.

    OTXANDIO

    Udabarri jaia›› Gaztetxeen eta gazte asanbladen

    inguruko eztabaida, 12:00etan, etatriki-poteoa 13:30ean. Bazkaria,14:30ean, Otxandioko Gaztetxean(txartelak herriko hainbat taberne-tan erosi leitekez, 8 euroan).

    ›› Gaztetxe eta gazte asanbladendefentsan kalejira Gaztetxetikirtenda, apirilaren 18an, 18:15ean,

    ›› ‘Iurreta ezagutu’ kanpainarenbaitan herriko ikastetxeekinhitzartutako bisita gidatuak,apirilaren 23an eta 24an, eta,maiatzaren 14an eta 15ean.

    BERBALDIADURANGO›› ‘El sueño del bebé amamantado’

    (Euskadiko Esnearen Liga),apirilaren 20an, 18:00etan,Andragunean (Pinondo Etxean)

    DANTZADURANGO›› Dantza erromeria: Dantzaldi

    ibiltaria (Aiko), apirilaren 18an,19:00ean, Plateruenean.

    DEIAKIURRETA›› Hezkuntzagaitiko diru-laguntzak

    jasotzeko eskari-orriakaurkezteko, apirialaren 20tikmaiatzaren 8a bitartean, Udaletxeanedo Ibarretxe kultur etxean (94 620 03 42 / www.iurreta.net).

    DURANGO›› Genero biolentziaren kontrako

    elkarretaratzea. Eguenero,20:00etan, Andra Mariko elizpean.Bilgune Feministak eta Andereakelkarteak deituta.

    IURRETA›› Udaleku finkoa eta ibiltaria eratu

    ditu Kimuak elkarteak. Uztailean.Izena emoteko Ibarretxe kulturetxean (www.kimuak-elkartea.com/ [email protected]).

    ANTZERKIADURANGO›› ‘Sarean Sun Sun’ (Anita

    Maravillas Teatro), apirilaren 19an,18:00etan, San Agustin kulturgunean.

    BESTEAKBERRIZ›› ‘Irakurri, gozatu

    eta oparitu’kanpaina,apirilaren 23tikuztailaren 26aarte. LiburuarenEgunagaz bateginda Topagu-nea euskaraelkarteenfederazinoak eratuta.

    DURANGALDEA›› ‘Dispertsinoaren Aurka Bira

    Euskal Herrian’ apirilaren 18anhelduko da Durangaldera. Auto-karabana 11:00etan hasiko daIurretan, eta Durango, Abadiño etaAtxondo igarota Elorriora heldukoda, 13:00etan. Katxue omendukodabe bertan. Elorriotik 16:30eanirtengo dau, 18:00etan helduzZornotzara. Bezperan, apirilaren17an, 20:00etan, kontzentrazinoaDurangoko Batzokiaren aurrean.Amaiera ekitaldirako herrialdeguztietako karabanak batuko diraapirilaren 19an, 12:00etan,Durangon, Landako Gunean.

    IURRETA›› ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’

    kanpaina, apirilaren 23tik uztailaren24a arte. Liburuaren Egunagaz bateginda Topagunea euskaraelkarteen federazinoak eratuta.

    ANBOTOko agendan ezer iragarri gurabadozu, [email protected] helbideraidatzi edo 94 623 25 23 telefonora deituegiguzu, eguazten eguerdi aurretik.

    AgendaA 2009ko apirilaren 17, barikua anboto20Apirilaren 19an, 18:00etan

    ILARGIPEKO KONTUAK‘Sarean Sun Sun’ txotxongilo ikuskizu-na dakar Anita Maravillas Teatrok(Katalunia). Nabarkorenaren etxeanzeozer dabil gertatzen: sorginak,intxisuak, aztiak, igarleak, alkimistaketa titiriteroak batuko ditu, domekan,San Agustin kulturguneko eskenato-kian. Transformazinoak, objektu etanaturaren zein itsaso eta denporarenmende hartzea, ilargipeko hegaldi etakonjuruak… umore eta samurtasunezbetekako ikuskizun harrigarria dakarre.

    AGENDA

  • TELEFONO INTERESGARRIAK

    SOS Deiak............................112DYA ......................94 620 28 00Gurutze Gorria ....94 681 09 49Osakidetza ............94 600 72 00Ertzaintza ............94 466 93 00Suhiltzaileak ........................112

    GARRAIOAK

    Euskotren ..............902 54 32 10Durango ..............94 681 02 32 Bizkaibus ............94 448 40 80Pesa ....................902 10 12 10Continental Auto ....945 286 466

    TAXIAK

    Abadiño ................946 814 470Matiena ..................606 459 988 Durango Geltokia ....946 811 001Goco Tour ..............946 202 860Tele Taxi ................944 102 121Radio Taxi Bizkaia ..944 269 026Elorrio Geltokia ......946 820 040

    J.L. Uriarte ..670 402 002I. Estebez ....670 678 273

    M Galeano..............946 582 854Iurreta ..................946 201 565

    UDALAK

    Abadiño ..............94 621 55 30Atxondo ..............94 682 10 09Berriz ....................94 682 45 84Durango ..............94 603 00 00Elorrio ..................94 658 27 12Garai ....................94 681 63 93Iurreta .................. 94 620 12 00Izurtza ..................94 681 35 48Mallabia ................943 17 14 61Mañaria ................94 681 89 98Otxandio .............. 945 45 00 20Zaldibar ................94 682 70 16

    UDALTZAINGOA

    Abadiño ..............94 621 55 33Berriz ....................94 682 40 36Durango ..............94 603 00 10Elorrio ..................94 682 02 18Iurreta ..................94 620 08 88

    BESTELAKOAK

    Arriola ..................94 658 31 92

    San Agustin ..........94 603 00 21Zornotza Aretoa .....94 630 01 68Gazte informazioa 94 603 00 30

    Txanporta KE ......94 620 36 47Errota KE ..............94 466 94 16Gorabide ..............94 681 24 35Alkoholiko Anonim. 94 415 07 51Nekazal bulegoa ....94 681 15 20Uren Partzuergoa ..94 681 74 86Butanoa (UME)......94 681 08 77Araztegia ..............94 620 28 00Foru Ogasuna........94 681 07 42INEM Durango .......94 681 12 96Gizarte Segurantza 94 681 49 58Epaitegiak..............94 603 00 51

    KIROLDEGIAK

    IgerilekuaAstola ..................94 620 29 29IgerilekuaAtxondo ..............94 623 14 38Berriz ..................94 682 43 74Durango(Landako)..............94 621 51 30Durango (Tabira) ................94 621 51 50Elorrio ..................94 682 10 27Zaldibar ................94 682 73 74 13

    o6

    EGURALDIA

    15o

    9

    12o DOMEKA

    7

    12o ASTELEHENA

    7

    17o ZAPATUA

    8

    13o BARIKUA

    MARTITZENA

    BOTIKAKBarikua, 1709:00-09:00• Etxebarria (Montebideo 2 - Durango)09:00-22:00• Bartolome (Gabiola 2 - Berriz) Zapatua, 1809:00-09:00• Campillo (Montebideo 24- Durango)09:00-13:30 (*14:00)• Etxebarria / Sagastizabal / Unamunzaga /De Diego / Balenziaga / San Roma /(Durango)• Bartolome (Gabiola 2 - Berriz) • Irigoien (Bixente Kapanaga 3 - Iurreta)*• Deleuze Jiménez (Erreka 6 - Elorrio)*Domeka, 1909:00-09:00• Sagastizabal (Askatasun Et. 19 - Durango)09:00-22:00• Balenziaga (Berrio Otxoa 12 - Elorrio) Astelehena, 2009:00-09:00• SanRoma (Uribarri 5 - Durango)Martitzena, 2109:00-09:00• Gaztelumendi (F.J. Abasolo 2 -Durango) Eguaztena, 2209:00-09:00• Unamunzaga (Murueta Torre 2C - Durango)09:00-22:00• Eguren, Cristina (Trañabarren 15 - Matiena)Eguena, 2309:00-09:00• Mugica (Andra Mari 9 - Durango)

    Dj DavidMedina +PlateruenaResidentsDjs: AlainMedina,RubenKostas etaIker Undersound, apirilaren 17an,23:00etan, Plateruena kafeantzokian.

    ›› Vital Remains (USA) + Order of Ennead + Sludge +

    Tribulation, apirilaren 23an,20:00etan, Plateruena kafeantzokian.

    ›› Malo, apirilaren 17an, 20:00etan,Heineken Live tabernan.

    ZINE-KLUBA BERRIZ›› Zine emanaldia, apirilaren 19an,

    19:00etan, Kultur Etxean.

    DURANGO›› ‘El desafio: Frost contra Nixon’

    pelikula, apirilaren 23an, 20:30ean,Zugaza zine aretoan.

    ERMUA›› Umeendako zinea:

    ‘Madagascar 2’, apirilaren 19an,17:00etan, Lobiano kulturgunean.

    ›› Zine-kluba: ‘Los limoneros’,apirilaren 23an, 21:30ean, Lobianokulturgunean.

    Apirilaren 23an, 20:00etan

    VITAL REMAINSJATORKUPLATERUENERA

    Death metal doinuak gustuko ditueenek Ameriketako EstatuBatuetako Vital Remains taldeagaz hitzordua daukie datorreneguenean, Plateruna kafe antzokian. Ia oso-osorik erlijioarenkontrako letrak abesten ditu Tony Lazarok gidatutako taldeak;satanismoan eta apokalipsian eragiten dabe, eta gai blasfemoakerabiltzen ditue. Order of Ennead, Sludge eta Tribulation taldeekbe igongo dabe oholtza gainera.

    ZornotzakoZaparradabatukadakgirotuta.Batukadaekitaldia,19:00etan.

    ›› Pog mo thon taldearen kontzertua,

    23:30ean. Ondoren, Akerbeltzplaza taldeagaz erromeria,Enparantza Nagusian.

    LEHIAKETAABADIÑO›› Santrokazak iragartzeko kartel

    lehiaketa. Lanak aurkezteko azkeneguna apirilaren 17a, Txanportaedo Errota kultur etxeetan,Udaletxean edo Traña-MatienakoUdal Bulegoan. Saria: 600 euro.Herriko onenari 350 euro (94 620 36 47 / 94466 94 16 /[email protected] / errota @abadiano.org).

    DURANGO›› Kontakizun laburren lehiaketa.

    +Dendak Durango eta Iurretakoelkarteak eratuta. Gehienez, hiruorrialde bete leitekez, euskaraz zeingazteleraz. Sail bi sortu ditue: 18urte artekoak eta 18 urtetikgorakoak. Sariak: 10 eta 200 euroarteko erosketa-baleak. Lanakaurkezteko azken eguna apirilaren24a izango da.

    LITERATURAIURRETA›› Munduko emakumeen literatur

    tailerra: ‘Txina’, apirilaren 20 eta27an eta maitzaren 4, 11, 18 eta25ean, 18:15etik 20:15era,Liburutegian. Aurretik holan

    eskatuz gero, haurtzaindegizerbitzua be eskainiko dabe(94 681 27 26 / [email protected]).

    ›› Haur eta gazteendako irakurketakluba, apirilaren 21ean, UdalLiburutegian: Txori kantariak poetahegalariak, irakurriko dabe,16:45ean (8-10 urte), eta,17:45ean, Juan Kruz IgerabiderenHaur korapiloak (10-12 urte).

    ›› Helduendako irakurketa kluba,apirilaren 21ean, Udal Liburutegian:El cuento de la criada (MargaretAtwood), 19:00etan. Apirilaren22an, barriz, Pereirak dioenez(Antonio Tabucchi).

    MUSIKA DURANGO›› II. Gau Elektronikoa:

    anboto 2009ko apirilaren 17, barikua AAgenda 21ZINEMA

    DURANGO

    ZugazaLa montaña embrujadaZuzendaria:Andy Fickmanbarikua 17:19:00 / 22:00zapatua 18:17:00 / 19:30 /22:30domeka 19: 17:00 / 19:30 /22:30astelehena 20: 19:00 /22:00martitzena 21: 20:00

    ELORRIO

    Arriola antzokiaEl lectorZuzendaria: Stephen Daldrydomeka 19:20:00astelehena 20:20:00

    ZORNOTZA

    Zornotza AretoaLejos de la tierraquemadaZuzendaria:GuillermoArriagazapatua 18:22:00domeka 19:20:00astelehena 20:20:00

    Eguraldi aldakorragaz jarraitukodogu. Aterrune luzeak izangobadira be, zaparradak izangodoguz tarteka. Haizeakmendebaldetik joko dau.Tenperaturek aldaketa handirikbarik jarrituko dabe.

    Eguraldiak egonkortzera egingodau, baina euriagaz jarraitukodogu. Ekaitz arriskua txikitzenjoango da, baina eguerdipartean iritsiko den fronteakeuria ekarriko dau berriro.Tenperatura maximoa igoko da.

  • PublizitateaP 2009ko apirilaren 17a, barikua anboto22

  • anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua 23 Ki

    Mikel Praderak eta Fran Gutierrez “Guti”-k txirrindularitzaprofesionala utzia dute; bihar Zaldibarren omenaldia jasokodute urteotan jarraitu dituzten zaleen partetik.

    1081.urtean Rodrigo Díaz de Vivar “Cid”-ek Gaztelatikkanpora egindako bidea oinarri hartuta, mendi bizikletakohiru ibilbide antolatu dituzte hiru asteburutan.

    25 Bizikleta eta historia uztartuz24 Pradera eta Guti omenduko dituzte

    KIROLAK

    Herriartekoahasiko da

    Asteburuan ekingo diote Biz-kaiko Herri Arteko Txapel-ketako 40. aldiari. 35 herrilehiatuko dira pilotan, zortzi erre-mintan eta sei zesta-puntan. Duran-galdeak zortzi herri izango ditulehian. Urtero legez, hiru katego-riatan arituko dira: kadeteen, gaz-teen eta nagusien mailetan.

    Pilotan iaz baino herri bigehiago daude. Lehiara gehitudirenen artean, Atxondo dago.Atxondok Mungiaren kontra joka-tuko du biharko lehen jardunal-dian. Behetik hasiko dute txapel-keta Abadiñok, Durangok, Iurre-tak eta Elorriok ere. IurretakGetxo jasoko du etxean. Bestehirurek kanpoan jokatuko dute:Urduliz-Abadiño, Zalla-Durangoeta Barakaldo-Elorrio. Joan-eto-rriko deman irabazle suertatuz

    Erremintan Durangaldeak ezdu ordezkaririk; bai, ordea, zes-tan. Parte hartuko duten seiherrien artean Durango dago.Lehen jardunaldian Getxorenkontra jokatuko dute etxetik kan-pora. Zestako finalak maiatzaren30ean jokatuko dira DurangokoJai-Alai pilotalekuan. Egun horre-tan bertan ospatuko da Pilota-gazte jaia ere. Erremintako fina-lak ekainaren 26an dira. J.D.

    gero, bigarren koskara igarokodira. Han zain daude beste bosttalde, tartean Berriz.

    Mallabia faboritoen arteanFinal zortzirenetako hirugarrenkoskan iaz ondoen ibili ziren tal-deak sartuko dira txapelketan.Faboritoen multzoan zain daude-nen artean Mallabia dago. IazMarkinak kanporatu zuen finaler-dietan; gero Markinak txapelketairabaziko zuen, finalean Galdakaomenderatuta. Gernika, Igorre,Lezama, Lemoa eta Zeanurikosatzen dute iaz onenak izan zirenen zerrenda.

    Finalak ekainaren 28anjokatuko dira. Tokia ez dagooraindik erabakita, baina Duran-galdeko pilotaleku batean jokatu-ko direla jakinarazi dute.

    Iurretak eta Atxondok etxeanhasiko dute txapelketa bihar

    Kepa Aginako

  • KirolakKi 2009ko apirilaren 17a, barikua anboto24“Inplikazinoa eta sakrifizioafalta jake gaur egun gazteei”

    Mikel eta Guti txirrindulari onak eta pertsonahobeak direla esateko aukera paregabe hauxeaprobetxatu gura dot, biekin denpora etamomentu on asko igaro ditudalako.

    Txirrindulari ibilbidea latza eta laburra izateazgainera, denbora labur hori arin joaten dela kon-turatzen zara. Oraindino gogoan ditut Euskaditaldean Mikelekin batera emondako hasierakourratsak, eta denboraldiz kanpo egiten genduzeneskapadatxoak (ehiza, mendia, arrantza…).

    Guti txirrindulari azkarra eta lehiakorra zen,eta bere trebetasuna Munduko Txapelketanbigarren eginda erakutsi eban. Trebea bakarrikez, eguneroko entrenamenduetan atsegina iza-teaz batera beti laguntzeko prest zegoena zen.

    Bestalde, Mikel txirrindulari langilea eta tal-degizon garrantzitsua izateaz aparte, pertsonaeta lagun lez ezin hobea dela segurtatu neike.

    Mila aldapa gora eta behera, hainbat etahainbat kilometro egin ondoren, horreetakobatean sorturiko irudi bat jatort burura oraintxe;Tourreko etapa menditsu batean, Roseland ize-neko mendatean, Mikel tropeletik tiraka jarri zen,eta bere taldeburua zen Belokigaz eta beste gitxibatzuekin bakarrik igaro eban tontorra.

    Bizitzan gertatu ohi denez, denak daukaamaiera; guri jagokunez, txirrindularitza bigarrenmaila batean itzi dogu, eta orain lehentasunadaukien bestelako zereginetan gabilz. Zereginbarri horreetan zorterik onena opa deutset;seguru horri be aurre egingo deutsagula.A

    ditu

    aren

    txok

    oa

    Unai Etxebarria•Txirrindulari ohia

    Trebea eta langilea

    Herritarren eta zaleen omenal-dia jasoko dozue bihar.Mikel Pradera.Bai, eta denei osoeskertuta gagoz. Egia esan, gukez dakigu ezer askorik...Fran Gutierrez. Hantxe egongogara, baina, ordurako.

    Zu, Mikel, txirrindulari prezia-tua izan zara gregario lez, bai-na ez dozu garaipenik profe-sionaletan. Anbizino falta?M.P. Batzuetan anbizino falta izanda, bai. Dena dela, neure burualangile moduan ikusi dot beti. Nor-berarendako polita da lehen hama-rretan egitea, baina taldearentzatez dau balio. Urte askoan maila onaeta erregularra mantendu, talde one-tan egon eta taldeko garaipenaklortzen lagundu dot. Horrek pozaeta ilusinoa emon deust.

    Zu, Guti, irabaztailea izan zara.2002an lesino batek denboral-dia galduarazi eutsun ia, bai-na itzuli eta Munduko Txapel-ketan bigarren geratu zinen.F.G. Buruan kolpe latza hartuneban, eta saihetsak eta klabikulaapurtu nituen. Halan be, irabazteaneban helburu, eta beroan biga-rren postua dezepzinoa izan zen.

    Guztiz ezbardinak zarie iza-eraz, antza.M.P.Bai, ni Mundialean izate hutsa-gaz pozik egon naz. Baina Guti

    Lagunek eta zaleek Mikel Pradera eta Guti omenduko ditue.11:30ean da hitzordua plazan. Gero, bazkaria dago Goierrin.

    sprinterra zen, eta beste mentali-dade bat daukie: begiz jota dau-kien lasterketarako ehunik ehune-an prestatzen dira, eta garaipenabakarrik daukie buruan. Ni lako txi-rrindulariek, barriz, maila ona, one-na ez izanagaitik, mantendu behardabe denboraldi osoan zehar.

    Guti, profesionaletan ez dozuespero zen ibilbidea izan. Zergaitik?F.G.Mundialaren aurretik aurrekon-tratu bat sinatu neban Portugalgotalde bategaz, baina Cafés Baquéktalde profesionala atara eta hantxegeratzea erabaki neban. Gero, tal-de profesionala desagertu zenean,afizionatuetan jarraitu neban bes-te bi urtean.

    Beste eskaintzarik jaso ezizana harrigarria egiten jat .F.G. Mundu honetan, arlo guztie-tan lez, edo gustuko zaitue edo ezzaitue. Antza, ni ez naz denen gus-tukoa izan, eta ez deuste aukera-rik emon. Dena dela, hori guztiairagana da eta nik aurrera begira-tzen dot.

    Zu zer taldetan ibili zara gus-turen, Mikel?M.P. Denetan, salbuespen barik.Manolo Saiz, Eusebio Unzue…gatxa da bat aukeratzea. Beharba-da, Ruben Gorosperi estimu bere-zia deutsat.

    Izen handiak aitatu dozuz.Horreengandik ikasia irakas-ten be bazabilz orain.M.P. Bai, Euskal Herriko Federa-zioan kadeteekin lanean nabil. Urte-etan ikasitakoa eta pilatutako espe-rientzia gaztetxoei erakutsi eta apli-katu gura deutset.

    Txirrindularitza ibilbidean,zegaz geratzen zarie?F.G. Denagaz. Afizionatuetakosasoia polita da; ezagutzen den jen-tea... Profesionaletan lehenengolasterketa da inpresino handienaeragiten deutsuna. Gero ohitu egi-ten zara. Baina telebistan ikusita-ko txirrindulariak bertatik bertaraikustea itzela da: Museeuw, Taffi...zelako hankak daukiezen!M.P. Nik nire aitaren eta osabarenirudia gordetzen dot. Asko lagun-du deuste. Gero, Tourreko gailu-rretan gora eurak be hantxe ikus-tea sentzazino berezia da: “Begi-tu, hemen nago, lortu dot, eta zeueiesker be bada”.

    Zuek joan zarie eta gazteakdatoz atzetik. Txirrindularitzabarrutik lehenago lez bizi da?M.P. Denei ez, baina askori sakri-fizioa eta konpromisoa falta jake.Ez daukiez ideiak garbi, guresasoian geunkazen legez. F.G.Afizionatuetako denbora luzeadelakoan dagoz asko, baina urte-ak arin joaten dira eta gauzak ondoegin ezik aukera galtzen da. Zirtedo zart egitea falta jake.M.P. Nik bizikleta batean lanerakoerreminta ikusten dot. Aitak seme-ari bizikleta bat erregaletan badeu-tso, inbertsino bat ikusten dot.Gaur egungo gazteek jolas moduanhartzen dabe.

    Entrenamenduetako makinabat anekdota izango dozue.M.P. Behin taldeko bati, txirrindu-lari profesional bati, gurpila zulatujakon. Bizikletari begira-begira gera-tu zen luzaro. Azkenean, esan eus-kun: “Ez dakit gurpila aldatzen”. Pro-fesionala, eta gurpila aldatzen jakinez! Barreak bota genduzen. J.D.

    M. Pradera: Taldeko langile

    legez ikusi izan dotneure burua....

    F. Gutierrez:.Gazteei gaur

    egun zirt edo zartegitea falta jake .

    ..

    • Izen-abizenak: Mikel Pradera

    • Nongoa: Mallabia (34 urte)• Ibilbidea: 11 urte

    profesionaletan; Euskaltel(1999-2000), ONCE-Eroski(2001-2003), Caisse d’Espargne-Illes Balears(2004-2006),Benfica (2007-2008)

    Prestua, langilea, fina… gregario lana zuzen burutzeko behar direndohain guztiak izan ditu Praderak. Argi izan dau bere funtzinoa zeinzen, eta profesionaletan lasterketarik sekula irabazi ez arren makinabatek jasoko zituen besoak mallabitarraren lanari esker. Pertsonalkizelakoa den Mikel? Gutiren arabera: “Beti laguntzeko prest dagoenlaguna da. Izan leiteke festara joateko zein arazo bat konpontzeko.Jaietarako zein hiletetarako. Beti ondoan egoten da, eta beti irriba-rrea ahoan daukala. Hori asko eskertzen da”.

    • Izen-abizenak: FranGutierrez, “Guti”

    • Nongoa: Zaldibar (28 urte)• Ibilbidea: Cafés Baquén

    1999tik 2006ra. Horreetakourte bi profesionaletan(2003 eta 2004)

    Bizia, indartsua eta irabaztailea. Afizionatuetan irabazi daitekeenguztia irabazi eban: Espainiako Kopa eta Espainiako FederazinokoRankinga hiruna bider, Euskalduna Torneoa birritan, Kantabriako etaGaliziako itzuliak, Munduko txapeldunorde… Palmares miresgarria.Mikelek dino gurago dauela bere taldean kontrakoan baino: “Karte-tan zein edozertan irabaztailea da. Bere sakrifiziorako ahalmena beazpimarratuko neuke. Gaixorik egon arren, beti entrenatzen, ekin etaekin. Txirrindulari gazteendako ispilu behar leuke”.

    Bizikleta eskegi dute Mikelek eta Gutik. Judit Fernandez

  • anboto 2009ko apirilaren 17a, barikua Kirolak 25 Ki

    Multiaventura & Sports taldeaknaturaz eta historiaz lagunarteangozatzeko hiru mendi ibilbideantolatu ditu. ‘Ciden Bidea’ ize-nagaz, Alfonso VI.ak erbesterakondenatu ondoren pertsonaiahistoriko horrek bederatzi egune-tan Gaztelatik kanpora egindakobidea ezagutuko ahalko da.

    Lehenengo ibilbidea Vivarde