GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez...

16
GIPUZKOAKO HITZA JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Adinekoei hitza eta herriko erabakietan parte hartzeko aukera ematea du xede Euskadi Lagunkoiak b 22 herri batu dira Gipuzkoan b Prozesuak «ahaldundu» egiten dituela aitortu dute partaideek b 2-3 Parte hartuz, ahaldundu Ikaslagun eta Ikasjolas Etxean baliabiderik ez duten haurrei laguntzen ari dira hainbat boluntario 8 Elkarrizketa Paulo Muñoa Gure Esku Dago dinamikako diruzainarekin hizketan, giza kateaz 4 Ostirala 2018ko ekainaren 8a IX. urtea 356. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez...

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

GIPUZKOAKOHITZA

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Adinekoei hitza eta herriko erabakietan parte hartzeko aukera ematea du xede Euskadi Lagunkoiakb22 herri batu dira Gipuzkoan bProzesuak «ahaldundu» egiten dituela aitortu dute partaideek b 2-3

Parte hartuz, ahaldundu

Ikaslagun eta Ikasjolas Etxeanbaliabiderik ez duten haurrei

laguntzen ari dira hainbat boluntario

8Elkarrizketa Paulo MuñoaGure Esku Dago dinamikako

diruzainarekin hizketan, giza kateaz

4Ostirala

2018ko ekainaren 8aIX. urtea356. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

Eider Goenaga Lizaso

Gaur egungo he-rriak eta hiriakerosoak al diraadineko per-tsonentzat?Zein zailtasun

dituzte egunerokoan? Zer hobe-tuko lukete, zer aldatu eta zerkendu? Galdera horiei norbaitekerantzun behar badie, argi dagoadineko pertsonak berak direlahobekien erantzungo dutenak,eta hori ari dira egiten EuskadiLagunkoia egitasmoan. Osasune-rako Mundu Erakundeak 2007anmartxan jarritako egitasmoa da,eta Eusko Jaurlaritzak bere eginzuen proiektua 2012an. Araba,Bizkai eta Gipuzkoako udalerriguztiei egin zieten gonbidapena,eta 54 udalerri daude gaur egun;horietako 22, Gipuzkoan. «Gi-puzkoak, hasieratik, pisu handia

izan du Lagunkoia egitasmoan»,azaldu du Elena del Barrio MatiaInstitutuko ikerlariak eta egitas-moaren koordinatzaileak.Hiru hiriburuak aurretik sartu

ziren egitasmoan —Donostia izanzen lehena, 2009an—, eta 2012anproiektu pilotua abiatu zuten ha-mahiru herrirekin: Añanakokuadrillako (Araba) bederatziudalerri eta Gipuzkoako lau herri(Ordizia, Zumarraga, Orio etaHondarribia). Sei urte geroago,egitasmoa fruituak ematen ari daaurreratuen duten tokietan, etagero eta herri gehiago ari dira ba-tzen pixkanaka. Gipuzkoan, El-goibar izan da azkena.

Lagun, eta ez aurkakoHerriak, eta batez ere hiriak, adi-neko pertsonentzat gero etagehiago «aurkako ingurune»bihurtzen ari zirela ikusita abia-tutako egitasmoa da Lagunkoia:

adinekoentzat herriak lagun izandaitezen, ez aurkako. «Mundumailan joera nagusi bat dago, iatoki guztietan errepikatzen dena.Batetik, gero eta zaharragoa dabiztanleria, eta, bestetik, gero etaurbanizatuago daude haiek bizidiren tokiak. Hortik abiatuta, etazahartze aktiboaren teoria oina-rri, adineko pertsonei hitza ema-tea da egitasmoaren xedea». Prozesua martxan jartzeko

moduari dagokionez, esperien-tzia ezberdinak izan dituztelaazaldu du Del Barriok. «Batzue-tan, udalek erabaki dute egitas-moa abiatzea, baina, beste asko-tan, adinekoek eskatu diote uda-lari martxan jartzeko. Bimodutara funtzionatu du, bainanik esango nuke, eskaera adine-koek egin duten kasuetan, abera-tsagoa eta parte hartzaileagoa iza-ten dela. Dena den, egia da bi zu-tabe horiek, bai udala eta bai

adinekoak, ezinbestekoak direlaprozesua ondo joan dadin».Gehienetan udalak erantzun be-har izaten die adinekoek ikustendituzten beharrei.Lan horretan, laguntzaile ezin

hobea izan dutela gehitu du DelBarriok. «Gipuzkoako erretiratueta pentsiodunen Agijupens el-karteak, adibidez, berehala bategin zuen proiektuarekin. Be-raiek aurkeztu dute proiektua he-rriz herri, gurekin batera; eta,noski, askoz interesgarriagoa dahaiei entzutea teknikari batenazalpenak entzutea baino».Antzuolako Landatxope jubila-

tuen elkartera Agijupenseko Pe-dro Etxeberria joan zen azalpenakematera. «Asko gustatu zitzaigunideia, eta segituan hasi ginen lane-an», dio Kontxi Elortzak, Antzuo-lan prozesua eraman duen taldesustatzaileko idazkariak. Meto-dologiari begiratuta, herri gehie-

netan galdetegiak bidaltzen diraetxeetara, eta diagnostikoa lan-tzeko bilerak ere antolatzen di-tuzte. Baina pauso bat gehiagoeman zuten Antzuolan, eta bestehainbat herriren eredu izan dira.Koadernotxo bat eta argazki

kamera hartuta, goitik behera pa-satu zuten herria, eta herrianikusten zituzten hutsuneak iden-tifikatzen zituzten: bankuak dire-la, espaloiak direla, gurpil aulkiakmugitzeko zailtasunak... «Tipi-tapadeitu genien ibilbide horiei,eta hiruzpalau egin genituen. Gai-nera, gurekin etorri zen gurpilaulkian ibiltzen den gizon bat, etahorrek ere lagundu zigun hainbathutsune identifikatzen». Del Ba-rriok eredugarri jo du Antzuolakoadibidea. «Gure helburua zahar-tze aktiboa bada, zer dago haubaino aktiboagoa?», galdetu du. Behin talde sustatzailea osatu-

ta, diagnostikoa osatzeari ekiten

Adinekoentzat herri erosoagoak egitea du helburu Euskadi Lagunkoia egitasmoak, eta Gipuzkoan22 udalerri daude sartuta proiektuan. Parte hartzea sustatuz, prozesuaren erdigunean jartzendituzte adinekoak; ahalduntze prozesua dela azaldu dute sustatzaileek zein parte hartzaileek.

Herria aurkako izan ez dadin

Zarautz da Gipuzkoan Euskadi Lagunkoia egitasmoaren barruan dauden 22 udalerrietako bat. Plana gauzatzen ari dira. GORKA RUBIO / FOKU

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a2 b Astekoa

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

zaio, eta arloz arlo egiten da azter-keta: kaleko espazioak eta eraiki-nak, kaleak, garraioa, etxebizitza,laguntza eta gizarte sareak, partehartzea eta enplegua, errespetuaeta gizarteratzea, komunikazioaeta informazioa, zerbitzu sozia-lak... Kalean ikusitakoa bilerekinosatu zuten Antzuolan; eta gai ba-koitza modu berezian lantzenahalegindu ziren. Gizarte zerbi-tzuei buruzko puntuan, udalekogizarte laguntzailea deitu zutenbileretara, eta, hark indarreandauden neurriak eta laguntzakesplikatu ondoren, puntu horridagokion diagnostikoa egin zu-ten. «Garraio publikoaren ka-suan, Lurraldebusekin jarri ginenkontaktuan, ordutegi guztiakondo begiratzeko, eta baita auto-busak ondo egokituta daudenikusteko ere», dio Elortzak.Herri gehienetan antzeko ara-

zoak azaleratzen direla dio DelBarriok, eta badaude ia guztietanerrepikatzen direnak: «Askoerrepikatzen da hiriko azpiegitu-ren egoerari buruzko kezka, ko-mun publikoen gaia ere bai, baitaetxebizitzaren prezioa eta etxebi-zitzak egokitzeko diru laguntzengaineko ezagutza falta ere. Herritxikiagoetan eta auzoetan, ga-rraio publikoa izaten da kezkaiturri, eta herri handiagoetan, be-rriz, bizilagunen eta herriko kide-en arteko harremanetan izan denaldaketa aipatzen da».Diagnostikoa 2015ean egin

zuten Antzuolan, eta 2020 artekoplana egina dute jada. Planalandu aurretik ere, adinekoekarazoak identifikatu ahala, erra-zenak ziren puntuak konponduzjoan zen udala; orain plana pix-kanaka gauzatzen ari direla azal-du du Elortzak. Elkarrekin eginzuten plana adinekoek eta uda-lak. «Guretzat, udalak eta adine-koek plana elkarrekin egitea damodurik onena. 100-200 ekintzaatera daitezke diagnostiko bate-an, eta lehentasunak jarri behardira, epeak zehaztu, aurrekontu-rik badagoen ikusi... Batzuetan,ezinezkoa izan daiteke hainbatgauza egitea, baina oso garrantzi-tsua da udalak horiek aztertzeaeta zergatik ezin diren egin azal-tzea. Adinekoek asko eskertzendute prozesu hori», dio Matiakoordezkariak.

AhaldundutaIdeia bera nabarmendu dute Elor-tzak eta Del Barriok: adineko per-tsonak «ahaldundu» egiten diraprozesu horretan. «Protagonistadira, beraiek dute lidergoa, etaerabat inplikatzen dira. Zoraga-rria da haiek lanean eta erabakiakhartzen ikustea, hirigintza sozia-

laz hitz egiten entzutea. Izugarriada ahalduntzea», esan du Del Ba-rriok. Horrela sentitzen du Elor-tzak ere. Prozesu honek adinekopertsonak erdigunean jarri ditue-la uste du, herrian eragile aktiboe-netako bat bilakatu direla. «Erre-tiroa iristean, maiz sentitzen duzuez dakizula zer egin zure denbora-rekin, ezertarako balio ez izatea-ren sentsazioa duzu, eta guretzatizugarria izan da prozesu hau;kontuan hartu gaituztela sentitudugu, protagonista sentitu gara,geure buruarengan konfiantzasentitu dugu, eta horrek ahaldun-du egin gaitu».

Astekoa b 3GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8aHERRI LAGUNKOIAK

Gipuzkoako 22 udalerri ari dira

Eusko Jaurlaritzaren Euskadi

Lagunkoia proiektuan parte

hartzen. Baina luzea da proze-

sua, eta udalerri guztiak ez

daude egoera berean; diag-

nostikoa egiten ari diren he-

rrien artean, adibidez, hasi be-

rri direnak eta prozesua ia-ia

amaitzear dutenak daude.

DIAGNOSTIKOA EGITEN

Azkoitia

Beasain

Elgoibar

Eskoriatza

Idiazabal

Ormaiztegi

Urnieta

Zestoa

PLANA LANTZEN

Hondarribia

Irun

Irura

Orio

Urretxu

Zaldibia

PLANA GAUZATZEN

Antzuola

Aretxabaleta

Donostia

Eibar

Legazpi

Ordizia

Zarautz

Zumarraga

Zahartze aktiboarenteoria oinarri,adinekoei hitzaematea da egitasmohonen xedea»Elena del BarrioEuskadi Lagunkoia proiektuarenkoordinatzailea

«Kontuan hartugaituztela sentitudugu, protagonistagarela, eta ahaldunduegin gaitu horrek»Kontxi ElortzaAntzuolako talde sustatzailekokidea

‘‘E. Goenaga Lizaso

Tamaina desberdinekoudalerriak daude EuskadiLagunkoia egitasmoaren

barruan, eta horien adibide diraAntzuola (2.223 biztanle), Zarautz(23.117 biztanle) eta Irun (61.608biztanle). Ezaugarri oso ezberdi-nak dituzte hiru herriek, eta pen-tsatzekoa da hiruretan adinekoekarazo eta zailtasun ezberdinakizango dituztela; baina hiru he-rrietako diagnostikoek antzekoargazkia ematen dute, antzekoeskaerak egiten dituzte. Adin tarteen batez bestekoari

erreparatuta, Irun da adinekogehien duen herria: %20,68 dira65 urtetik gorakoak. Zarautzen,berriz, %19,8, eta Antzuolan,%18,94. Zarautzen eta Antzuolandiagnostikoa egina eta plana ida-tzia dute jada; herri lagunkoi iza-teko neurriak aplikatzen ari dira.Irunen, berriz, iazko maiatzeanegin zuten diagnostikoa, bainaorain ari dira talde sustatzaile batosatu nahian, udalarekin bateraplana osa dezan. Hiru udalerrietan kezkak eta

eskaerak errepikatu egiten dirakasu askotan. Adibidez, hiruretaneskatu dute kalean komun publi-koak jartzea; txakur kaken ingu-ruko neurriak hartzea; banku

gehiago jartzea, daudenak kon-pontzea edo eserlekuak itzaletanjartzea; garraio publikoan irisga-rritasuna bermatzeko igogailuakedo aldapak jartzea, edota gelto-kietan ordutegiak modu argianjartzea; baita etxebizitzak egoki-tzeko diru laguntzei buruzko in-formazio gehiago ematea ere. Kaleei dagokienez, hiru herrie-

tan eskatu dute irristakorrak izandaitezkeen guneak konpontzea(zebra bideak, adibidez), espa-loiak berdintzea eta zuloak kon-pontzea. Zarautzen eta Irunen,horrez gain, aldapa dagoen gune-etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala,gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, etabaita euria egiten duenerakogune estaliak jartzea ere.

Ingurune sozialaBelaunaldien arteko harremanaksustatzeak eta bizilagunen artekoezagutza areagotzeak ere kezka-tzen ditu adinekoak hiru herrie-tan, eta kanpainak, elkarrekinegiteko jarduerak, eskoletara bi-sitak... proposatzen dituzte diag-nostikoetan. Horrez gain, adine-koentzako erreferentzia direndenda txikietan kanpaina egiteaproposatzen dute Antzuolan etaZarautzen —Antzuolan herriko

komertzio guztiak batu dira jadaMerkataritza Lagunkoia dinami-kara—. Zahartzeari buruzko hi-tzaldiak eta kontzientziazio kan-painak proposatu dituzte, hala-ber, Irunen eta Zarautzen. Bakarrik bizi diren adinekoen

errolda egitea eta haien egoerarenjarraipena egiteko proposamenaere hiru herrietan egin dute. Hala-ber, aitona-amonek biloben zain-tzarekin normalean izaten dutengehiegizko ardura eta karga aipa-tzen du Irun eta Zarauzko diag-nostikoak. Hiru diagnostikoetan agertzen

da etxebizitzak mugikortasunarazoak dituzten adinekoei ego-kitzeko dauden laguntzei buruzinformazio gehiago behar delaere. Antzuolan eta Irunen, horrezgain, etxean igogailurik ez dutenadinekoentzat neurri zehatzakproposatzen dira; babes ofizialekoetxebizitzetan lehentasuna ema-tea eskatu dute Irunen, eta haien-tzako etxebizitzak alokatzea An-tzuolan. Zarautzen, irisgarritasu-na bermatzea eskatu dute. Irunen, beste bietan ez bezala,

segurtasun arazoak aipatu dituz-te diagnostikoan, eta kalean Poli-ziaren presentzia handiagoa es-katzen da. Antzuolan, berriz, soi-nuaren kontrako panelak jartzeaerrepidean.

Antzuola, Zarautz eta Irun adibide hartuta, udalerri gehienetan adinekopertsonek antzeko kezkak dituztela ondoriozta daiteke. Oso antzekoargazkia atera dute hiru herri horietan egindako diagnostikoekin.

Txikian zein handian,kezkak pareko

Adineko pertsonek erorikoak saihesteko tailerra, kalean izan daitezkeen oztopoei aurre egiten laguntzeko. HITZA

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

Unai Zubeldia

Guretzat ez ziren se-rioak urrian mahaigainean jarri zituz-ten proposame-nak». Eta sindika-

tuak horregatik altxatu ziren Gi-puzkoako zahar etxeetako, adi-

neko pertsonentzako egunekozentroetako eta tutoretzapekoetxeetako lan gatazka bideratze-ko sortutako negoziazio mahai-tik. Txomin Lasa ELAko zaharegoitzen saileko arduradunak sa-latu duenez, patronalen azken zi-rriborroan ez ziren islatu azkengatazketan adostutakoak. «Atze-

rapausoa zen, 2005etik 2008ra ar-teko hitzarmenaren hobekuntzatxiki batzuk hartu zituztelako oi-narri gisa. Ez zegoen negoziazioeiekiteko eduki garrantzitsurik;soldatak izoztea eta lan baldin-tzak kaskartzea proposatu zu-ten».Zortzi hilabete joan dira ordu-

tik, eta zain jarraitzen dute sindi-katuek. «Abenduan, Gabonakbaino lehen, deialdia egingo zigu-tela esan ziguten urriko bilerahartan», azaldu du Ane SarriegiLABeko ordezkariak. «Baina ezzen izan mugimendurik, etaotsailean gutun bat bidali genienpatronalei, euren arduraren berriemateko». Adegik (%36) etaACGGk (%10) bakarrik erantzunzuten —ez zuten izan Matia (%27)eta Laresen (%27) berririk—. «Bai-na ez zuten egin inolako keinurik.Aldundia, bitartean, beste alderabegira dago, gatazkan zerikusirikizango ez balu bezala, baina bere-ak dira azpiegituretako asko.Itundutako zerbitzu asko eskain-tzen dira zahar etxeetan».Oinarrian, sindikatuak ados

daude: «Irtenbidea behar duarazo honek, gero eta mendeko-tasun handiagoa daukatelakozahar etxeen erabiltzaileek».

Baina sindikatuak eurak ere ezdaude bat eginda —langileen %61ordezkatzen ditu ELAk, %20LABek, %9-10 CCOOk, eta bestehainbeste UGTk—. Mobilizaziodinamika propioa lantzen ari dasindikatu bakoitza, eta, horrenerakusgarri, LABek elkarretara-tzea egingo du hurrengo astean,

hilaren 14an, Gipuzkoako ForuAldundiaren atarian. «Negozia-zio mahaia geldirik dagoela sala-tu nahi dugu, batetik; eta langile-en ratioen gaia ere gizarteratunahi dugu».ELAk, berriz, hamazazpi greba

egun antolatuta dauzka uda

ondorenerako —aurretik, besteekintza bat egingo dute uztaila-ren 13an—. Akordiorik ezean,irailaren 28an egingo lukete lehe-nengoa; hiru egingo lituzketeurrian, hilaren 24an, 25ean eta26an; bost azaroan, hilaren 26tik30era; eta abenduaren 24tik 31raere greba egingo lukete. Ez dutebaztertu, gainera, hortik aurreraprotestak indartzea. 5.000-6.000langileri eragiten die lan gataz-kak, eta emakumezkoak dira%95 inguru.

«Zabalik daude gure ateak»Sarriegik azaldu duenez, «he-rrialdeko hitzarmen duina» nahidu LABek. «Langile guztiei era-gingo liekeen hitzarmena, eta ho-rren alde ari gara borrokan».2009-2012 artekoa da sektorekoazken lan hitzarmena. «Eta ho-rrek legez, jada, ez dauka baliorik,nahiz eta enpresa batzuek aplika-tzen duten oraindik, aldundiakdiru ekarpen hori egiten dielako,noski».Lasak azpimarratu du ELA eta

LAB elkarrekin joatea izan delabeti euren borondatea, sinetsitadaudelako «mesedegarria litza-tekeela indar bilketa hori». Aldehorretatik, herrialdeko hitzarme-na sinatzearen alde dago ELA.«Baina enpresaz enpresa indartubehar da hitzarmen hori, horrekbermatuko duelako lan baldin-tzak betetzea». Lasak onartu du«desadostasunak» dauzkatela bisindikatu abertzaleek. «Eta ho-rregatik erabaki dugu bakoitzakbere bidea jorratzea».Desadostasunak desadostasun,

ordea, sindikatuek argi utzi dute«negoziatzeko borondatea»daukatela. «Gure ateak zabalikegongo dira beti», azpimarratu

du Lasak. «Baina bestealdean ere borondateabehar da horretarako».Eta ezkor daude. «Gureeskaerak zilegitasunhandikoak diren arren,ez dirudi ez patronaleketa ez aldundiak boron-date handirik daukate-nik egoera desblokeatze-ko. Aldizkarietan-etaidazten dituzte hainbatkontu, baina gero atzeraegiten dute kontzeptuakmahai gainean jarri be-har direnean».«Soldatak, ratioak,

kalitatea, eskubide sozialak, bo-rondate politikoa...». Eskaera ze-rrenda luzea daukate sindika-tuek, baina keinuak nahi dituzte.«Gutxieneko eduki batzuk beharditugu mahai gainean, eta en-tzungo digun norbait behar duguparean».

Iazko urrian azken bilera egin zutenetik, ez da aurrerapausorik izan Gipuzkoakozahar etxeetako lan gatazkan. Mobilizazioen dinamika indartzera doaz sindikatuak.

Elkarrizketarako lagunik gabe

ELA sindikatuak 2015eko maiatzean Donostian egin zuen manifestazioa; ELAk eta LABek beste hainbat protesta egin dituzte ordutik. IDOIA ZABALETA / FOKU

Ez zegoen negoziaziorakoeduki garrantzitsurik; soldatakizoztea eta lan baldintzakkaskartzea proposatu zuten»Txomin LasaELAko ordezkaria

«Negoziazio mahaia geldirikdagoela salatu nahi dugu,batetik; eta langileen ratioengaia ere gizarteratu nahi dugu»Ane SarriegiLABeko ordezkaria

‘‘

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a4 b Gaiak

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

Iritzia b 5GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a

RIRITZIADanel Agirre

Euriak blaitutakoenplastu bat

Horrela ez dago herri-minik sentitzerik, be-netan. Aurten lehen-bizikoz etxera hurbil-

du naizen asteburu berean,euskarazko panfleto arrazistakazaldu dira Zarauzko malekoikojarlekuetan botata. Manifestu

korporatibista izena du goroz-kiak, eta Askatasunaren Liga ize-neko kolektibo anonimo koldarbaten sabel hustea da. Arrazista-rena ez da balorazio bat, testutikhautatutako entresakan egiazta-tu ahal den moduan, sailkapenenpiriko askoa baizik: «[...] Garaizailak datoz Euskal Herrira au-rreikuspen guztien arabera: ka-pitalaren globalizazioaren erruz,

euskaldunak behartuak egongogara gure lurrak komunitate et-niko ezberdinekin partekatzera,kolono espainiar eta frantziarrezgain. Euskaldunon (eta europa-rron) krisi demografikoaren au-rrean, arazo argi bat bilakatzenda etorri-berri afrikar eta mai-ruen jaiotze-tasa altua, ordezka-pen etnikoaren mehatxua ortzi-mugan ageri delarik. Aniztasunetno-kulturalak gora egin ahala,areagotu egingo da gizartearenbaitako desordena, zatiketa etagatazka, murriztu egingo delarikEstatu, lege eta erakunde publi-koen eraginkortasuna [...]».

Aurkikuntzak zeharo atseka-betu nau, eta eskerrak behintzat

eguraldi kaskarrari. Atergabekoeuriak fotokopiatutako eta elka-rrekin grapatutako orrialdeakblaitu, eta enplastu nardagarribihurtu ditu. Enplastu are nar-dagarriago, esan nahi da. Testuagizatalde ñimiño eta marjinalbaten obra dela jakitun, errefe-rentzia kulturalez jositako hiz-kuntza jasoan idatzia egoteakeman dit zer hausnartu gehien.Manifestua egotzi duten sozio-patak irakasleak dira, edo hornonbait. Eta hilabeteak emangozituzten komun-ontzitik altxatugabe, kakapirria 49.000 karakte-re pasatxo badelako (irakurtzenari zaren hau ia hogei bider).Arrazistei doako publizitatea

eskaintzeagatik kargu hartukodidazu akaso, baina alfonbrape-an ezkutatzen saiatzea bainoeraginkorragotzat dut horrela-koei aurre egin, salatu eta baz-tertzea.

Panfletoa muturreko laginaizaki, harrigarria badirudi ere bi-zirik darraien independentismo-aren korronte aldrebesenarenbeste agerpen bat da. Bere buruaoutsidereta pentsalari libretzatduten batzuen (BERRIAren zuta-begile arrakastatsuenetakoa bar-ne) proposamen politikoa 2018.urtean mitifikatutako herri purubat berreskuratzen ahalegintze-an datza. Aitzakia historikoengainean eraikitako garbiketa et-niko batean, alegia. Oraindik ho-rrelakoak badirela ohartzeak goi-beldu, asaldatu, dibertitu eta izu-tu egiten nau ni, guztiak batera.Eta, manifestuaren terminologiabaliatuta, kapitalaren globaliza-zioak bultzatutako multikultura-

lismoaren aktibista oso harro bi-lakatu, bidenabar.

Nongoa ote naizen jakin nahi,eta Baske—lehenago Spanierhitza jarri gabe— erantzundako-an, muturra amiñi bat okertuohi didate alemaniar zintzoaskok. Eskuin mutur usainaduen edozeri alergia izan, etanazionalismo baztertzailearekinlotu ohi dute Euskal Herria. Nikzuriketa saiakerei ekin ohi nienlehen, gu guztiok jendarte abegi-kor eta ireki gisara aurkeztuz.Europan izurritea den xenofo-biak eragiten ote zigun galdetu-takoan, zorionez ezetz ihardes-ten nuen, tonu irmoarekin.Aspaldian, Baske-arekin mutu-rra amiñi bat okertzen didatene-an, isil-isilik geratu ohi naiz.Zahartzearen ondorioa izangoda, baina neure buruari iruzuregin eta sinesten ez ditudanakhurkoari irentsaraztea gero etazailagoa suertatzen zait.

Irudiab Donostia

Omenaldi betean, aldarrikapena«Ez dugu eskatzen dirurik, zelai bat baizik. Zelai erdian entrenatuta liga irabazteko gai izan bagara...». Itxaso

Sanchez Realeko belar hockey taldeko kapitainaren hitzak dira. Asteburuan liga irabazita, asteartean harrera

egin zieten Gipuzkoako Foru Aldundian —irudian— eta Donostiako Udalean. Sanchezek aukera hori baliatu

zuen Zubietan, Realaren kirol instalazioetan, belar hockeyko zelaia egiteko proiektua lehenbailehen gauza de-

zatela eskatzeko. «Gipuzkoan apustu segurua da emakumeen kirola». JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Indargabetu egin dute aberastasunareneta fortuna handien gaineko zerga

DONOSTIA bEzkutu fiskala berreskuratu du Gipuzkoako Foru Aldun-diak, hainbat zergadunek dagozkien zerga guztiak ordain ez ditzatenmugak bat zehaztuko duen legea. Denbora kontua zen, eta Batzar Na-gusiek herenegun onartu zuten zerga politikaren erreformaren biga-rren zatia, EAJ, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin.

«Mugiren sisteman sartuta,eraginkorragoa izango daRenferen sarea; hobetoegokituko da herritarrenbenetako beharretara»Marisol GarmendiaMugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatua

3.494IAZKO MAIATZETIK JAITSITAKO LANGABE KOPURUA

Maiatzean, behera egin zuen langabe kopuruak. 32.351 langabe zeuden

herrialdean, apirilean baino 409 gutxiago eta iazko maiatzean baino

3.494 gutxiago. Hori bai, aurreko urteetan baino jaitsiera apalagoa da

joan den maiatzekoa. 3.500 horietatik herenak soilik dira emakumeak.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-

tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko: [email protected].

%

Hurrengo denboraldian TxapeldunenLigan aritzeko izena eman du Bera Berak

DONOSTIA bIraileko bigarren asteburuan Txapeldunen Ligako atari-koa jokatuko du Super Amara Bera Bera Donostiako eskubaloi talde-ak. Liga irabazi berritan, aurrekontua ixtea falta zitzaion —azken urte-otan bi aldiz uko egin behar izan dio Europako lehiaketa nagusiari—,eta klubak asteartean baieztatu zuen albistea. Ekainaren 27an jakingodu zein aurkari izango dituen —bi atariko gainditu beharko ditu—.

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a6 b Elkarrizketa

Unai Zubeldia Donostia

Bidania jaioterritik Donostiara le-kualdatuta, 14 urte zituela hasizen lanean Paulo Muñoa (1941),eta ez da nekatu oraindik. Lehe-nengo ikastolen sorrera, IkastolenElkartea, Kutxako lan jarduna...eta Gure Esku Dago dinamika.Behin erretiroa hartuta heldu zionazken erronkari, eta pasioz bizi duegunerokoa. «Esan ez, egin eginbehar da». Igandean, Muñoarenaizango da giza kateko lehen es-kua, eta, momentu hori gogoan,Josema Martin Gure Esku Dago-nlankide izan zuena ekarri du go-gora. «Dagoen tokitik jarrai deza-la guri laguntzen».Hormak eta harresiak ez ditugu

maite. Elkarrekin bizi nahi dugu

soilik... Baina, elkarrekin bizi ezi-

nik, etengabe hormak eraikitzen

jarraitzen du gizakiak.

Horrela dago gaur egungo gizar-tea, eta hori puskatzea da gure as-moa. Elkar errespetatuz, bakoi-tzak bere ideiak eta nahiak defen-da ditzan nahi dugu. Bide horreta-tik jantzi nahi dugu gizartea.Itzali samar al dago gizartea?

Zain dago jendea. Izugarrizko ilu-sioa sortu zuen lehenengo gizakateak, baina, hura pasatuta,«datorren urtean zer egingo du-gu?» galdetzen zuen jendeak.Eman egin behar zaio jendeari;zain daude herritarrak. Gutxiren

esku gelditzen da eguneroko kon-promiso hori, eta maratoi luzea dahau. Hori bai, zerbait eskainitako-an, oso harrera ona egiten duteherritarrek. Proiektu erakarga-rriak sortzea da gure erronka.Igandean milaka eta milaka eus-

kal herritar dira ateratzekoak ka-

lera herri libre baten eskean. Zer

sentsazio daukazue?

Azken momentura arte ez da akti-batzen jendea. Lehen giza kateanere, aurreko hilabete guztietanbaino mugimendu handiagoaizan genuen ekaineko hamaregunetan, eta antzeko zerbait ger-tatzen ari zaigu orain ere. Uste duteuskaldunok geurezkoa dugulaizaera hori. Astero-astero, hogeibat lagun biltzen dira Gure EskuDago-ren bileretan, eta probaegin genuen orain gutxi: «Gutakozenbatek eman dute izena gizakaterako?», galdetu genuen, etahiruk altxatu zuten eskua; hogei-tik hiruk. Horixe da ispilua. Kostaegiten zaigu pausoa ematea.Esku asko behar dira Donostia

eta Gasteiz lotzeko...

200 kilometro baino gehiago dira,eta, herritar bakoitzak bi metrokozabalera hartuta, 100.000 lagunbeharko ditugula kalkulatzen du-gu. Aurreko giza katean 50.000herritar zeuden izena emanda, eta150.000 azaldu ziren gero. Azpie-gitura arazoak sortzen dira horre-lakoetan, baina pozgarria da oso.

«On eta txarguztiarekin,baina gureetxea nahidut nik»Paulo Muñoa b Gure Esku Dagoherri dinamikako diruzaina

Euskarak bizi du Paulo Muñoa, eta horrihelduta jarraitu nahiko luke EuskalHerria eraikitzen. Etziko giza katerainguratzeko dei egin du, «proiektuerakargarriak sortzen jarraitzeko».

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

Elkarrizketa b 7GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a

Euskarak erreakzionatu egiten duarriskuan dagoenean, baina mo-mentu honetan ez dut uste arris-kuan dagoenik. Guk apustua egingenuen ikastolak sortzen hasi gi-nenean; gure seme-alabak sartugenituen han, eta heziketa onaizango zuten, ez zuten... zalantzanzegoen dena. Gauza berria zenhura, eta aurrera egin zuen. Eus-kal Herrian badaukagu geurezkoerreakzio gaitasun hori; euskara-ren gaian ere bai. Industria arloanere pentsa zenbateko gorabehe-rak izan diren, baina, zortzi-ha-mar lagun elkartu, kooperatibasortu eta munduko piezarikonentsuenak egiteko gai dira he-men.50 bat urte atzera eginda, zu bu-

ru-belarri murgildu zinen Do-

nostiako Ikasbide ikastolaren

sorrera lanean. Zer beharri segi-

ka eman zenuten pausoa?

Bidaniarra naiz jaiotzez, eta 14 ur-terekin etorri nintzen Donostiara,gurasoekin batera, lanera. Garaihartan kalean atentzioa ematenziguten euskaraz hitz egiteagatik,eta horrek ez zidan egiten batere

graziarik. Giro horretan, zer edozer egin beharra geneukala ikusigenuen, eta lanean hasi ginen. Ge-rora 35 bat urte egin ditut nik ikas-tolen mugimenduan sartuta. Ha-sieran ez geneukan ez materialik,ez baliabiderik... baina gaur egun,zorionez, kalitate handiko mate-riala daukagu eskura, eta ikasto-lak ere hor daude. Harro nago.Zer zeneukaten buruan lehe-

nengo ikastolak sortzen hasi zi-

netenean? Zein Euskal Herri iru-

dikatzen zenuten?

Nik argi neukan: euskara berres-kuratu beharra geneukan. Ni neu,adibidez, ez nintzen gai testu jakinbatzuk euskaraz irakurtzeko, etaerronka horri heldu beharra ge-neukala sentitu nuen. Euskaraz

ez zekiten batzuk ere murgildu zi-ren proiektuan, eta buru-belarrihasi ginen lanean.Egoera soziopolitiko berezian,

zailtasun asko izango zenuten

proiektua gauzatzeko, ezta?

Bai. Garai hartan, Elizaren babe-sean jaio ziren ikastola gehienak;laguntza handia eman zuen, bai-na baimen asko eskatu behar iza-ten genuen, eta kostata lortzengenituen asko. Orduan ez zegoendiru laguntzarik, eta txabolsotoaantolatu, gurasoen artean ikasto-la txukundu, pintaketa lanakegin... Ofizio guztiei heldu geniengarai hartan. Indartu egin ginenpixkanaka, eta 1980 inguruan lor-tu genituen lehenengo akordioakEusko Jaurlaritzarekin.Euskara, ikastolak, euskalgin-

tza... Baina Kutxako langilea zi-

nen zu garai hartan.

Hala da, bai. Bidaniko eskola pu-blikoan egin nituen ikasketak; ga-rai hartako batxilergoa amaitu etakito. 14 urterekin hasi nintzen la-nean, 77 dauzkat orain, eta laneanjarraitzen dut oraindik [barrez].30 bat urte egin nituen Kutxan.

Merkatua aztertuta,

ezegonkortasun politi-

koa dago Italian, zen-

tsura mozioa Espai-

nian... eta krisi hotsak fi-

nantza merkatuetan.

Bai, baina oso jende ba-liotsua dago ekonomiaarloan, eta sinetsita nagoEuskal Herria gai delamunduko merkatuanbere kasa maila altuanibiltzeko. Kalitate handiadago Euskal Herrian, etaez dit ematen inolakobeldurrik.Noren esku dago mer-

katuaren oreka?

Argi dago elite baten es-ku dagoela agintea, etaelite hori ez dago ez Ale-manian, ez Espainian etaez AEBetan. Merkatua ez

dago gobernuen esku. Gutxi ba-tzuek erabakitzen dute une ba-koitzean zer egin; krisia hemen,laguntza han... Horregatik dagogero eta dirudun gehiago. Bankuak ere erreskatatu dituzte

diru publikoarekin...

Edozer gauza gerta daiteke gauregun. Zikinduta egon arren, beti-koek jasotzen dute botoa, eta niknahiago dut herri horretan ez ja-rraitu. On eta txar guztiarekin,baina gure etxea nahi dut nik.Erretiroa hartuta 77 urterekin la-

sai ederrean bizi besterik ez eta,

bete-betean jarraitzen duzu la-

nean. Bizipoza ematen al dizu

saltsa horrek?

Ez dakit... Gustura egiten dut gus-tatzen zaidan hori. Lagundu deza-

Herritar horiei guztiei zuk eman-

go diezu lehenengo eskua igan-

dean. Ohorea edo ardura, zer

sentitzen duzu gehiago?

Gustura hartu dut eskaintza. Adi-nean aurrera eginda sartu nintzenmugimendu honetan. AngelOiarbidek deitu zidan behin, etaidazkaritzan nire izena atera zelaesan zidan. Inor ez nuen ezagu-tzen bilerara joan nintzenean,baina Eusko Alderdi Jeltzalekoakikusi nituen han, ezker abertzale-koak ere bai, sozialista bat erebai... Gustatu egin zitzaidan. Eznintzatekeen sartuko kolore edoalderdi bakarraren mugimenduaizan balitz; ahaztuta dauzkat kon-tu horiek. Baldintza txiki batzukjarrita, pausoa ematea erabakinuen. Erretiroa hartuta nagoe-nez, oso merkea naiz [barrez], etajendea gustura dagoela uste dut.Gustuko lana da niretzat.Nola jaso zenuen igandean lehe-

nengo eskua zurea izateko pro-

posamena?

Idazkaritzako kideek aipatu zida-ten nire izena zerabiltela buruan.Ni naiz taldeko zaharrena, eta nirelankidetza oso garrantzitsua iza-ten ari dela esan zidaten; arazoekonomikoak, lege kontuak... de-nei irtenbidea aurkitzen niela etamerezi nuela esan zidaten.Aroa Arrizubieta egongo da giza

katearen beste muturrean, Gas-

teizen. 17 urteko neska bat. Etor-

kizuna irudikatu nahi izan duzue

horrekin?

Horrelako zerbait irudikatu nahidutela uste dut, bai, eta politaizango da momentua.Zein etorkizun dauka Euskal He-

rriak nazio gisa?

Zortzi herrialde dauzkan EuskalHerria ikusten dut nik. Ahaztutadaukagu diaspora, baina euskal-dun sentitzen diren bost, sei, zazpimilioi pertsona dauzkagu han.Argentinara edo Boisera joanda-koan ikusi izan dugu jendea gurezain dagoela, Euskal Herritik zerjasoko zain. Folklorea-eta man-tentzen dugula onartzen dute,baina harrotasunari eustekoproiektuak behar dituztela erre-pikatzen digute behin eta berriz.Elkarrekin-Together filmari, esa-terako, harrera bikaina egin dioteAEBetan, Argentinan... Babesabehar dute diasporan. Giza kateadaukagu orain; Donostiako gal-deketa gero, azaroaren 18an; Na-farroan jarraituko dugu, batezere, galdeketekin gero... Bainadiasporari begira ere gauzatu nahiditugu proiektu batzuk, altxorhori ez galtzeko. Erakargarria denzerbait eskaini behar diegu.Nazio ikuspegiaz harago, zein

etorkizun ikusten diozu euska-

rari?

kedala ikusten dudanean, berezhasten naiz laguntzen. Onartubeharra daukat ez nuela uste mu-gimendu honek hainbesteko di-mentsiorik hartuko zuenik, etalan handia eskatzen du jada. Noiz hartuko duzu erretiroa or-

duan?

Aurten, aurten. Ia inork ez dit si-netsiko, baina aurten, bai. Lehe-nago ere horrelakoak esandakoanaiz, baina aurten bukatu nahikonuke. Osasun kontuetan, pare batabisu izan ditut azkenaldian, etajaitsi beharra dago erritmoa.Erretiroa aipatuta, azkenaldian

kalera aterata dabiltza jubila-

tuak, pentsio duinak eskatuz.

Bat egiten duzu euren eskaere-

kin?

Erabat. 50 urtez kotizatzen aritunaiz ni, eta marka tristea da hori.Dezenteko pentsioa merezitadaukadala uste dut, eta badaukat.Baina bat egiten dut eskaera ho-riekin. Jendea jabetzen ari da nolaengainatzen gaituzten.Zein etorkizun daukate pentsio-

ek eta pentsiodunek?

Oso itxaropentsua ez, behintzat.Pentsio pribatura bidean doaz, etagoxoak dira pentsio pribatu ho-riek, baina badakit gero zenbate-ko presioak izaten diren egoeramaneiatzeko. Oso arriskutsua dabide hori, eta gai horri serio heldubeharko diote agintariek, ez dau-kalako irtenbide errazik.«Oso kutuna dugu Paulo, beti

izaten du irribarrea ahoan. Bere

buruarekin zorrotza da lanean,

baina inoiz ez da haserretu gure-

kin». Ingurukoen esana da hori.

Tira, tira... Gure Esku Dago-tik iri-tsiko zen adierazpen hori, seguru.Errespetua sentitzen dut, eta osogustura nago. Gazte talde bikainadago tartean, eta oso gogotsu aridira lanean. Nondik hartu beharko luke arna-

sa euskalgintzak?

Ezin da bizi beti politikariei begi-ra. Ikastolen mugimenduan sartunintzenean, argi neukan kalitateabehar zuela euskalgintzak, etalortu genuela uste dut. Kalitatehorrek ekarri ditu diru iturriak;ikas materialgintzan, esaterako.Baina prentsan erakundeen men-dekotasun handia dauka euskal-gintzak, eta zaila da egoera. Edo-zein proiektuk gutxieneko egitu-ra bati eusteko gai izan behar duaurrera egiteko; buruaski izan be-har du.Gainean da igandea. Zer mezu

bidali nahi diezu herritarrei?

Etorri giza katera, eta eman babe-sa ondorengo proiektuei ere. Bi-dea ez da amaitzen ez giza katea-rekin eta ez galdeketekin; proiek-tu gehiago dauzkagu esku artean,eta denen laguntza beharko dugu.JON URBE / FOKU

Eman egin behar zaio jendeari;zain daude herritarrak.Gutxiren esku gelditzen daeguneroko konpromiso hori»

«Ahaztuta daukagu diaspora,baina euskaldun sentitzendiren bost, sei, zazpi milioipertsona dauzkagu han»

«Apustua egin genuen gureseme-alabak ikastolan sartuta;heziketa ona izango zuten, ezzuten... zalantzan zegoen dena»

«Oso arriskutsua da pentsioakpribatizatzea, eta gai horri serioheldu beharko diote agintariek,ez daukalako irtenbide errazik»

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a8 b Gaiak

Aitziber Arzallus

Badira haurrak ara-

zoak dituztenak

ikasgelako martxa

jarraitzeko eta es-

kolako lanak euren

kabuz egiteko. Zailtasun horiek

gainditzeko, askotan nahikoa iza-

ten dute aparteko laguntza txiki

bat jasotzea eskola orduetatik

kanpo . Baina batzuek ez dute ho-

rretarako modurik, etxean balia-

biderik ez dutelako. Behar horri

erantzuteko, boluntarioz osatuta-

ko taldeak sortu dituzte zenbait

herritan. Gipuzkoan, Donostian

izan ziren aurrenak. 2009an, erre-

tiratutako irakasle batzuek Hazi

eta Ikasi elkarte solidarioa sortu

zuten, baliabide urriko familieta-

ko haurrei eskola laguntza emate-

ko. Irakasle gutxi batzuk hasi ziren

haur gutxi batzuei laguntzen. Be-

deratzi urte geroago, ordea, 150

boluntariok 7 eta 14 urte arteko

230 haurri laguntzen diete, hiri-

buruko lau auzotan.

Duela bi ikasturte, Donostiako

esperientziatik ikasita, Ikaslagun

proiektua abiatu zuten Zarautzen.

Udalak sustatu zuen egitasmo ho-

ri, beharra ikusi baitzuen herrian.

Marije Zumeta, Eulogio Saavedra

eta Iñaki Azkune irakasle ohiei

azaldu zien ideia, eta haiek gogo-

tsu hartu zuten egitasmoa mar-

txan jartzeko ardura. «Lehenen-

go, ezagutzen genituen erretiratu-

tako irakasleengana joan ginen la-

guntza eske; gero, herriko ikaste-

txeetako eta udaleko ordezkariek

osatzen duten irakaskuntza ma-

haian landu genuen proiektua; az-

kenik, udalak lokal egokirik ez

zuenez, parrokiari eskatu genion

bere lokalak uzteko», azaldu du

Zumetak. LH 1etik DBH 4ra arteko

35 bat ikaslerekin ekin zioten bi-

deari, iazko ikasturtean. «Oso es-

perientzia polita eta interesgarria

izan zen denontzat, bai ikasleen-

Eskolan laguntza behar duten haur batzuek ez dute baliabideriklaguntza hori jasotzeko. Zenbaitherritan, boluntarioz osatutako taldeaksortu dituzte, zerbitzu hori emateko.

Ikasketen

trenetik eror

ez daitezen

Hamabost haurrek eta lau irakasle

boluntariok parte hartu dute

Zestoako Ikasjolas proiektuan. IKASJOLAS

tzat, bai irakasleontzat». Eta are

indar eta gogo handiagoarekin

ekin zioten bigarren ikasturteari.

Urritik maiatzera, 28 bat bolunta-

riok eta 60 bat haurrek parte hartu

dute Ikaslagun proiektuan.

Adinaren arabera banatzen di-

tuzte haurrak, eta hainbat ikaste-

txetakoak nahasten saiatzen dira.

Haur bakoitzak astean bitan jaso-

Page 9: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

TS

TEATURAS019 IK2-0182

TUNIBER

TEATSIT

4AINAK 1EK

AINFORMAZIO SAIO

R

TS

ogik

u dit

an t

ear

eta z

TERMAS

TUNIBER

egtatrse eorteko sorkizuneket

ango du ahal iztaealak gauzerr

etse, enprerr, enprsk eedu dualarirE

?azabiltz

sionalefoazio prspezialize

t izao enplegu bezktaalitK

AKR

TEASITA

anoet

uzu,

utoiek pr

en bila

o ek

ogik

zantukzHe

aetudeaken KsenprE

akzngeniaritI

.anika izero aukekzgiltmur

egtatrse eorteko sorkizuneket

anoet

ziak

edagon..mondrwww

tonomia ZientrGas

zantukzHe

akerrtemastatsituniberdu/

Gaiak b 9GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a

tzen du eskola laguntza. «Astele-

henetan eta ostegunetan hasi gi-

nen, baina, eskolaz kanpoko ekin-

tzengatik, batzuei ezinezkoa zi-

tzaien egun horietan etortzea, eta

astearteetan etortzeko aukera

eman genien».

Zumetak azaldu du saio bakoi-

tzak bi zati izaten dituela, ordu eta

erdi irauten du eta. Edukiak landu

eta eskolako lanak egiten dituzte

aurreneko zatian. «Azken finean,

hori delako proiektu honen hel-

burua, eskolako lanak egiteko

etxean hainbat arrazoirengatik ja-

so ezin duten laguntza hori iza-

tea». Zumetaren hitzetan, hau-

rrentzat «oso garrantzitsua» iza-

ten da eskolara lanak eginda era-

matea, horrek «segurtasun han-

dia» ematen baitie. «Lanak egin-

da badaramatzate, lasai joango di-

ra eskolara, eta euren burua gai-

nontzeko ikaskideen pare ikusiko

dute; haien parte direla sentituko

dute, eta ez dute euren burua des-

berdin ikusiko; ez dira irakaslea-

rengandik ezkutatzen arituko».

Arazorik handiena, euskaraJolasak, eskulanak eta bestelako

jarduerak egiten dituzte saioaren

bigarren zatian, «hizkuntza lan-

tzeko aukera ematen dutenak»,

haur gehienek hizkuntzarekin

izaten baitituzte arazoak, hain zu-

zen. Izan ere, Ikaslagun proiek-

tuan parte hartzen duten haur

gehienek guraso atzerritarrak

dauzkate, eta euskara ez den beste

hizkuntza bat hitz egiten dute

etxean. «Badaude atzerrian jaio-

tako haurrak ere, baina Zarautzen

bertan jaiotakoak dira asko. Ger-

tatzen dena zera da, gurasoek ez

dakitela euskaraz, eta etxean beste

hizkuntza bat erabiltzen dutela.

Eta badaude gurasoetako bat Eus-

kal Herrikoa eta bestea kanpokoa

duten beste haur batzuk ere. «Bai-

na, hainbat arrazoi tarteko, ezin

izaten dute jaso etxean behar du-

ten laguntza hori».

Zumetaren arabera, haur ho-

riek «arreta berezia eta zuzena»

behar izaten dute ikasketetan ego-

ki aurrera egiteko. «Galduta sen-

titzen dira 25 ikasleko gela batean.

Horregatik, guk arreta zuzenagoa

ematen diegu, irakasle bakoitza bi

edo hiru ikaslerekin egoten baita

gehienez. Gainean egoten eta di-

tuzten zalantza guztiak argitzen

saiatzen gara».

Haur bakoitzaren garapena

neurtzeko, boluntarioek harre-

man zuzena izaten dute, haren gu-

rasoekin ez ezik, baita ikastetxeko

tutorearekin ere. «Ikasturtearen

hasieran, tutoreak esaten digu zer

lantzea komeni zaion haur bakoi-

tzari, eta, orain, ikasturtearen

amaieran, berriz biltzen gara,

ikasleak nolako garapen izan

duen aztertzeko».

Baliabide gutxiagorekin, baina

helburu berarekin abiatu zuten

Ikasjolas proiektua Zestoan, aur-

tengo ikasturtearen hasieran.

Han, Caritasek sustatu zuen egi-

tasmoa, ikusi baitzuen elkartea-

ren inguruan ibiltzen diren fami-

lietako askotan gurasoek ez dutela

gaitasunik seme-alabei eskolako

lanak egiten laguntzeko, besteak

beste euskaraz ez dakitelako.

Danbolinherri aldizkariak Zesto-

ako Caritaseko ardura-

dun Xanti Ugarteri egin-

dako elkarrizketa iraku-

rrita izan zuen Esti Zaba-

lak egitasmoaren berri,

eta halaxe aurkeztu zuen

bere burua beharra duten

herriko familiei lagun-

tzeko. «Ahoz ahokoari

esker», hamabost ikasle

eta lau boluntarioko tal-

detxoa osatu dute aurten,

eta «pozik» daude egin-

dako lanarekin. «Lehen

ikasturtea da, eta etorri

ahala joan gara gauzak

eginez. Gustura gaude

orain arte egindakoarekin».

8 eta 12 urte arteko haurrei

eman diete eskola laguntza, aste-

an bitan, egun bakoitzean ordube-

tez. «Egia esan, haurrak gustura

etortzen dira. Galdetzen diegun le-

hen gauza da ea baduten eskolako

lanik, eta, baldin badute, egin egi-

ten ditugu. Zeregin berezirik ez

badute, geuk antolatuta dugun

materialarekin aritzen gara: ma-

tematikako buruketak egiten di-

tugu, idazlanak edo irakurketa eta

ulermen ariketak, ahozko adie-

razpena lantzeko jarduerak...».

Batez ere, «hizkuntza lantzen eta

euskaraz hitz egiteko joera susta-

tzen» saiatu direla azaldu du Za-

balak. «Euskaraz hitz egiten dute

eskolan, baina etxean, ez. Horre-

gatik, kalean dabiltzanean, euren

artean erdarara jotzeko ohitura

handia izaten dute, eta gure saioe-

tan ere nabaritzen zitzaien hori».

Bietan, Zarautzen eta Zestoan,

egitasmoaren arduradunak herri-

ko ikastetxeko arduradunekin ha-

rremanetan izan dira hasiera-ha-

sieratik,jakiteko zeintzuk ziren

proiektuan parte hartzeko behar

handiena zuten ikasleak, eta haien

garapena aztertzeko. Dena dela,

Zabalak nabarmendu du «ateak

zabalik» dituztela beharra duen

herriko edozein ikaslerentzat,

«eta, ikasleentzat ez ezik, baita

haiei laguntzeko prest leudeken

boluntarioentzat ere». Boluntario

sare sendoagoa osatu nahiko luke-

te datorren ikasturterako, zerbi-

tzua egonkortzeko.

Haurrei segurtasuna ematendie eskolara lanak egindaeramateak, beste ikaskideenpareko sentitzen direlako»Marije ZumetaZarauzko Ikaslagun proiektuko boluntarioa

«Batez ere, hizkuntza lantzeneta euskaraz hitz egiteko joerasustatzen saiatu gara, erdararajotzeko ohitura dutelako»Esti ZabalaZestoako Ikasjolas proiektuko boluntarioa

‘‘

Page 10: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

Beñat Alberdi Antzuola-Bergara

Historiarako hain-

bat datu utzi zi-

tuen ekaineko le-

hen igandeak. Euri

jasa galanta bota

zuen Euskal Herriko toki askotan;

Deskarga mendatean, Antzuola

eta Zumarraga artean, plubiome-

troak 61 litro ur neurtu zituen or-

dubetean —100 urtean ez da neur-

tu halakorik; 49 litrokoa zen mar-

karik altuena—. Euri jasa ederra da

etxeko leihotik begira egoteko,

baina uholdeak izan ziren An-

tzuolan, eta ibaiak gainezka egin

zuen Bergaran. Herritarrek, dena

den, jakin izan zuten muturreko

egoerari erantzuten.

Euritearen ondorioz sortutako

ur jasak Antzuolako hainbat erai-

kin hartu zituen; besteak beste,

Torresoroa eraikina. Liburutegia,

osasun etxea, erretiratuen egoi-

tza, eguneko zentroa eta ekitaldi

aretoa daude Torresoroa eraiki-

nean. Bergaran, berriz, San Anto-

nio auzoan izan zen kalte gehien.

Egoera horretan, herritarrek zeri-

kusi handia izan zuten egoera

kontrolpean izateko. Izan ere,

urak hartu bezain pronto atera zi-

ren kalera, elkarri laguntzera, eta,

kalteak gelditzea ia ezinezkoa

izan arren, gogotik egin zuten lan.

«Ni etxean nengoen igande

arratsaldean», hasi du azalpena

Beñardo Kortabarria Antzuolako

alkateak. «Eta alabari Whatsapp

bidez iritsi zitzaizkion uholdeen

irudiak. Oinetakoak jantzi eta ka-

lera atera nintzen, beste asko be-

zala».

Antzera ibili ziren Bergaran ere;

bai, behintzat, Lander Arregi

Obra eta Zerbitzuetako zinego-

tzia. Ibaia bere bidetik atera zela

erakusten zuten irudiak iritsi zi-

tzaizkion sakelakora. Etxetik ate-

ra aurretik, ordea, Udaltzain bu-

ruari bidali zizkion irudiak, eta

udaltzainak ordura arte gertaeren

berririk ez zeukala azaldu du.

«Horrelakoetan, baliagarria da

informazioa trukatzea, batez ere

autoa gertu edukiz gero», argitu

du Arregik. «Baina gogoeta egin

behar dugu horrelakoetan nori

bidali behar diogun lehen me-

zua». Gogoan dauka ibaiak har-

tutako auzora iritsi zenean, hain-

bat herritar ari zirela sakelakoa-

rekin irudiak hartzen: «Baina

inork ez zuen abiarazi larrialdi

sistema».

Etxetik erratza, pala edo ahal

zuten guztia hartuta, «adin guz-

tietako jendea» hurbildu zen

uholdeen tokira, «ahal zuten

beste laguntzeko». Hala zehaztu

du Kortabarriak. Ezohiko ur

emariak Torresoro eraikina jo

zuen bete-betean. Liburutegia

dago lehen solairuan, eta, beira-

tea hautsita, ura barreneraino

sartu zen, makina bat liburu bide-

an hartuta. Ezohiko ur jasa ho-

rren bidea lekuz aldatu eta auto-

bidera bideratzea izan zen herri-

tarren lehen erronka. «Enborrak,

harriak... Ahal izan genuen guztia

mugitu genuen», azaldu du alka-

teak. «Guztiz, agian, ez; baina,

neurri handi batean, lortu ge-

nuen ubidea desbideratzea».

Bat-batean iritsi zen ur jasa, eta,

herritarren laguntzarekin, biha-

ramunean berehala garbitu zuten

dena. «Ia ezer gertatu ez balitz be-

zala zegoen guztia astelehene-

an», nabarmendu du Ane Alberdi

antzuolarrak. Kanpoan zen igan-

dean, eta gertaerak ez zituen ber-

tatik bertara ezagutu. Hala ere,

irudiak gogoan, ondorio larriago-

ak espero zituen herrian.

Ura agentziarekin hizketanEuri jasa indartsua gorabehera,

naturaz haragoko beste erantzule

batzuk ere badaude, bi udalen

arabera: Antzuolan, Deskarga-

Bergara errepideko lanak. «Ez

gara ari inori errua botatzen», ar-

gitu du Kortabarriak. «Euri jasak

eragin du uholdea, baina urak

obretako materiala eraman du,

eta horrek eragin ditu kalteak».

Lanak «erdibidean» izaki, alka-

teak normaltzat jo du halakoak

gertatzea. Nabarmendu du «kon-

fiantza osoa» daukatela lanak be-

har den bezala buka daitezen.

Bergaran, berriz, Uraren Euskal

Agentziarekin akordioa erdietsi

nahi dute berriz, pilaketarik gerta

ez dadin ibaia garbitzeko. «Guztia

aztertzen ari gara orain».

Joan den igandeko uholdeek gogorastindu zituzten Bergara eta Antzuolainguruak. Muturreko egoerek pertsonenalderik okerrena ateratzen dute maiz,baina onena ere bai batzuetan.

Urak sortutakojende uholdea

Goian, Antzuolako liburutegia, lokatzez beteta; behean, Bergaran, langile batzuk kalea garbitzen. JUANAN RUIZ / FOKU

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a10 b Gaiak

Ez gara ari inori erruabotatzen, baina urakobretako materialaeraman du, eta horrekeragin ditu kalteak»Beñardo KortabarriaAntzuolako alkatea

«Gogoeta egin behardugu horrelakoetanlehen mezua nori bidali.Inork ez zuen abiarazilarrialdi sistema»Lander ArregiBergarako Udaleko zinegotzia

‘‘

Page 11: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

Imanol Saiz Irun

Ibilbide luzeko elkartea da

Irungo Atsegiña. Ia hasie-

ratik, zortzi erraldoi izan

dituzte alboan elkarteko

kideek, eta, ondorioz,

irundarrek. Elkarteak 1937an es-

kuratu zituen baserritar, alkate,

beltz eta turkiar bikoteak, eta, or-

dutik, Euskal Herriko hamaika

herritako kale eta plazatan ibili di-

ra dantzan. Iaz, erraldoiek 80 urte

bete zituzten, eta, behar bezala os-

patzeko, sekulako itxuraldaketa

egitea erabaki zuten elkarteko ki-

deek. Herritarrak izan dira berri-

tze prozesuaren giltzarri, euren

ekarpenari esker erraldoietako

zenbait prest baitira berriz ere Iru-

nen barrena desfilean ibiltzeko.

Euriaren eta haizearen eragi-

nez, erraldoien pieza gehienek

kalte nabarmenak izan zituzten

2017ko San Pedro eta San Martzial

jaietan. Eneko Calvo elkarteko zu-

zendaritzako kideak azaldu due-

nez, pauso bat aurrera eman, eta

zaharberritzeko erabakia hartu

zuten orduan:«Zortzi erraldoiak

berreskura zitezkeela ohartu gi-

nen, eta, ardura historikoa genue-

la ikusirik, ez genuen zalantzarik

izan». Iruñeko Esku Artean en-

presarekin harremanetan jarri zi-

ren iazko abenduan, eta berritze-

ko prozesuari ekin zioten.

Irungo bizilagunentzat garran-

tzi handiko piezak dira erraldoiak,

hiriko kultur ondare garrantzi-

tsuenetakoak. «Irundar guztion

bizitzan egon izan dira erraldoiak;

irundarrik zaharrenak direla esan

daiteke», zehaztu du Calvok. Oso

errotuta daude hirian, eta, ondare

izanik, herriak berak proiektu be-

rria babestu beharra zeukala iru-

ditu zitzaien. Hala, herritarrak za-

harberritze prozesu horren prota-

gonista bihurtu dira; Irungo bizi-

lagun handienen ama eta aitabitxi

bila ibili dira.

Crowdfundingkanpaina bere-

zia egin dute azken sei hilabeteo-

tan. Erraldoien zati bakoitzari pre-

zio bat jarri diote, eta nahi izan

duen orok babestu ahal izan du.

Zapiak, jantziak, belarritakoak,

ileordeak... 30 eurotik gorako

ekarpenak egin dituzte irunda-

rrek. Herritarrez gain, Irungo

Udalak eta Gipuzkoako Foru Al-

dundiak ere sostengatu dute

proiektua.

Calvok azaldu du herritarrek

«sekulako erantzuna» eman du-

tela. «Lehen egunetik jende mor-

doa etorri da Atsegiñara». Oroiga-

rri eta esker keinu gisa, ekarpena

egin duten guztiek elkartearen

opari berezi bat jasoko dute.

Crowfunding-ean parte hartu

duten guztien izenak jarriko di-

tuzte erraldoi bakoitzaren ba-

rruan, plaka moduko batean.

Atsegiñako zuzendaritzako

kideak kontatu du kan-

painan bildutako dirua-

rekin erraldoiak «goitik

behera berritzen» ari

direla, «xehetasun txi-

kienak ere zainduta».

Dagoeneko egin dute

bidearen herena; pauso

erraldoiak ematen ari

dira. Elkarteko kideen

zein hiritarren gozagarri,

lau erraldoi ia erabat

amaituta dauzkate dago-

eneko —baserritarrak eta

turkiarrak—, eta Esku

Artean enpresako zahar-

berritzaileei azken zertzeladak

ematea bakarrik falta zaie.

Joan den larunbatean, elkarte-

ko zenbait kide erraldoiak ikuste-

ra joan ziren, eta «sekulako ezus-

tekoa» hartu zutela jakinarazi du

irundarrak. Euren aurrean dan-

tzan jarri zituztela azaldu du, eta

«ikusgarri» daudela onartu.

«Oso-oso politak dira». Erral-

doiak handiak izan dira orain arte,

eta are handiagoak izango dira

orain. Buruaren tamainaren ara-

bera egokitu dute gorputza, eta,

orotara, ia 3,5 metro izango dute

altueran. «Oso dotore geratu dira;

uste baino politagoak dira».

Erraldoiei «itxura dotore eta pro-

fesionalagoa ematea» izan da ze-

regin nagusia.

2019rako, zortziak berrituta

Bi bikote berrituta, alkateen eta

beltzen bikotea datozen hilabete-

etan pasatuko dira Iruñeko langi-

leen eskuetatik. Crowfunding-ak

indarrean jarraitzen du oraindik,

eta orain arteko bideari eutsiz

gero, elkarteko kideek espero

dute guztiak erabat berrituta iza-

tea hurrengo urteko sanmartzia-

letarako. Laguntza eman nahi

duen orok irekita dauzka elkarte-

aren ateak, asteartero, 19:00etatik

20:00etara.

Atsegiña elkarteko kideek ia de-

na prest daukate aurtengo jaieta-

rako. Ikuskizun ikusgarria izatea

nahi dute, eta, horretarako, erral-

doiak zaharberritzeaz gain, bertan

dantza egiten dutenak ere profe-

sionalizatzen aritu dira. Teknika

eta dantza berriak ikasi dituzte,

eta aurtengo sanmartzialetan he-

rritarrek emanaldi erabat berri

batez gozatzeko aukera izango

dute . Datorren astean bueltatuko

dira bi bikoteak etxera, eta hilaren

22an eraberritutako lau erral-

doiek dantza egingo dute berriz

ere, dotore jantzita, herritarrekin

batera, sanmartzialei ongietorri

berezia emateko. 19:00etan hasi-

ko da ekitaldia, San Juan plazan.

Zortzi pieza klasikoek 80 urte

daramatzate elkartean, baina, el-

karteko kideek jakin ahal izan du-

tenez, erraldoi horiek ez ziren be-

rri-berri iritsi Atsegiñara. Joan

den urtean, zenbait irudi iritsi zi-

ren Esku Artean enpresatik elkar-

tera. Atsegiñako zortzi erraldoiak

azaltzen ziren bertan, Bilboko

udaletxe parean, 1895ean. Txun-

dituta geratu ziren elkarteko ki-

deak uste baino zaharragoak izan

baitzitezkeen hiriko pertsonaiarik

kutunenak. Argazkiak ikusita,

Calvok azaldu du irudikoen «ber-

din-berdinak» direla, «zalantza-

rik gabe», baina Atsegiñako kide-

ak oraindik ez dira ausartzen

egungoen berberak direnik esate-

ra. «Ikerketa sakon eta profesio-

nal bat beharko luke honek guz-

tiak».

Irundarren ekarpenarekin, Atsegiña elkarteko zortzi erraldoiak berritzen ari dira.Iazko eurite eta haizeteen eraginez kalteak izan ondoren erabaki zuten txukuntzea.

Irundar handienak, bueltan

Atsegiña elkarteko erraldoiak, buruhandi eta musikariekin batera, iazko sanmartzialetan Kolon pasealekuan barrena, desfilean. IMANOL SAIZ

Irundar guztion bizitzanegon izan dira zortzi erraldoihoriek; irundarrik zaharrenakdirela esan daiteke»

«Ondare garrantzitsua izanik,eta genuen ardura historikoaikusirik, ez genuen zalantzarikizan zaharberritzeko»Eneko CalvoIrungo Atsegiña elkarteko zuzendaritzako kidea

‘‘

Gaiak b 11GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

Asier Zaldua Zumarraga

Gero eta turistagehiago etortzendira Euskal Herri-ra, eta gero eta he-rrialde gehiagota-

tik, gainera. Albiste ona da muse-oetako arduradunentzat, bainabaita buruhaustea ere. Izan ere,panelak erabiltzen dituzte museoaskotan eta ez dute tokirik testuakhizkuntza askotara itzultzeko.Hala, Elhuyar fundazioa gida ele-aniztunak sortzen ari da. Antiokointerpretazio zentroan (Zumarra-ga) probatu dute azken prototi-poa, Tecnaliaren laguntzarekinegindakoa: betaurrekoak ematendizkiete bisitariei, eta, panel batenaurrean jartzen diren bakoitzean,haiek aukeratu duten hizkuntzanazaltzen zaie paneleko testua.

Elhuyarrek urte asko darama-tza gida eleaniztunak sortzen.Beste hizkuntza batzuetara itzul-tzen ditu paneletako testuak, etawebgune batera eramaten ditu.QR kode bat jartzen dute panele-tan, eta bisitariek nahikoa dutekode horri argazkia ateratzea mu-gikorrean paneletako azalpenakeuren hizkuntzan irakurri edoentzun ahal izateko.

Hainbat museo eta ibilbide tu-ristikotan jadanik martxan da sis-tema hori: Albaola Itsas KulturFaktorian, Antioko interpretaziozentroan, EHUren Carlos Santa-maria zentroan eta Usurbilgo Ha-rria Hitz ibilbidean. Donostia2016ren bi erakusketatan ere era-bili zuten sistema hori.

Itsuentzat, balizakIaztik, hainbat hobekuntza egindizkiete produktu horiei. «Gureproduktuak irisgarriak izan dai-tezen nahi dugu. Itsuek sakelako-an entzun ditzakete azalpenak,baina QR kodeak eskaneatu be-har izaten dituzte horretarako, etaez dute jakiten QR kode horieknon dauden», azaldu du Elhuya-rreko Hizkuntza eta Teknologiasaileko Igor Leturiak. Hori delaeta, baliza batzuk jarri zituzten bi-

dean. «Baliza horien sei-nalea jasotzen dute tele-fonoek, eta mezua en-tzun nahi duten ere gal-detzen dute. Itsuen ibil-bidea gidatzeko ere baliodute balizek».Baina Antioko inter-

pretazio zentroan pres-tatu duten prototipoa daprodukturik berritzaile-ena. «Errealitatea area-gotzen duten betaurrekobatzuk dira. Aplikaziobaten bidez, informazioabetaurrekoetan gainjar-

tzen da panel baten aurrera iriste-arekin batera. Horretarako, nor-berak bere hizkuntza aukeratubehar izaten du hasieran». Pane-letako testua entzuteko aukeraere ematen dute.Betaurrekoak eta aplikazioa ez

daude erabilgarri oraindik. «An-tioko interpretazio zentroan egingenuen testa, baina oraindik ezindira erabili», zehaztu du Leturiak.

«Garestiak dira betaurrekoak, etaZumarragako Udalak ikusi be-harko du erostea merezi duen edoez». Elhuyar eta Tecnaliaren as-moa da museoei eta ikastetxeeieskaintzea betaurrekoak etahaientzat egindako aplikazioa.«2.000 euro baino gehiago baliodute betaurrekoek, baina merke-agoak izango dira merkatuan za-baldu ahala».Gainera, euskara atzean gelditu

ez dadin lanean ari dira. «Hizke-ta-teknologiez arduratzen naizni», hasi du azalpena Leturiak.«Ordenagailuak hitz egiteko etaesaten zaiena ulertzeko gai izatea

da gure helburua. Google, Apple,Amazon, Microsoft... Mundu ho-rretan sartzen ari dira guztiak».Elhuyarreko Hizkuntza eta Tek-nologia saileko ordezkariaren hi-tzetan, haiek euskararekiko inte-res handirik ez dutenez, beraiekarduratzen ari dira euskarari to-kia egiteaz. «Etorkizunean hitzeginez maneiatuko ditugu tres-nak, eta, enpresa handiak ez dire-nez arduratuko euskararen pre-sentzia bermatzeaz, guk egin be-harko dugu lan hori».Leturiak uste du errealitatea

areagotzen duten betaurrekoekere aurrera egingo dutela poliki-

poliki. «Bideo-jokoen eskutikegin dira ezagun. Aplikazio gutxidituzte oraindik, baina bidea lan-tzen ari dira enpresa handiak».Elhuyarreko ordezkariaren hi-

tzetan, etorkizunean «asko» era-biliko dira. «Enpresa erraldoiekbetaurrekoak dauzkate, aplika-zioak lantzen ari dira eta merka-turatzen lehenengoak izan daite-zen borrokan ari dira». 360 gra-duko ikuspegia eskaintzen dutebetaurreko horiek. «Eta sentsazioerreala bideo-jokoetan. Bainaaplikazio asko dauzkate hezkun-tzan, irisgarritasunean edo turis-moan ere».

Elhuyar fundazioak eta Tecnaliakorporazioak betaurreko bereziakgaratu dituzte museoetan baliatzeko:bisitariei paneletako testuak itzultzendizkiete haien hizkuntzan ez badaude.

Elhuyarrenbetaurrekoeleaniztunak

Pertsona bat Antioko interpretazio zentroko panel bat betaurrekoekin irakurtzen. ELHUYAR FUNDAZIOA

Paneleko testua, betaurrekoetan ingelesez islatuta. ELHUYAR FUNDAZIOA

Enpresa handiak ez direnezarduratuko euskararenpresentzia bermatzeaz, gukegin beharko dugu lan hori»

«Aplikazio baten bidez, panelbaten aurrera iristearekinbatera, betaurrekoetangainjartzen da informazioa»Igor LeturiaElhuyar fundazioko langilea

‘‘

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a12 b Gaiak

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

Imanol Garcia Landa Alegia

Oholtza gainetik

140 herritar in-

guru pasatuko

dira bihar, Ale-

gian, kultura ba-

tzordeak antolatu duen III. Herria

Kantuan ekitaldian. 2008an eta

2012an egin zituzten aurreko

biak. «Gustura gelditu ginen au-

rretik egindakoekin. Azken urte-

etan utziz joan gara, lan handia

eskatzen duelako, baina berriz

heltzea erabaki dugu aurten»,

azaldu du Nati Muruak, Alegiako

Kultura zinegotziak; kultura ba-

tzordeko kidea ere bada, eta baita

ekitaldiaren antolatzaileetako bat

ere. «Polita da herritarrak musi-

karen inguruan elkartzea».

Iñaki Mezquita da aurreko eki-

talditik iraungo duen musikari

bakarra. 2012an, gitarra jotzaile-

ak bakarka zein Txintxarri herri-

ko abesbatzarekin parte hartu

zuen. «Abesti bat egin genuen

koruan dabiltzan batzuekin, eta

eurek proposatu zidaten emanal-

dian parte hartzea», adierazi du

Mezquitak. «Ez dira urte asko pa-

satu, baina aspaldi izan zela ema-

ten du».

Gaztetan, Mezquita askotan igo

zen oholtza gainera, erromerie-

tan eta baita Sakre rock taldeare-

kin ere. «Egun, etxean aritzen

naiz gitarrarekin. Niretzat beti da

gustukoa jendearen aurrean ari-

tzea, asko gustatzen zait. Polita da

herritarren aurrean emanaldiak

eskaintzeko horrelako aukerak

izatea».

Alex Goikoetxeak lehen urtea

izango du Herria Kantuan ekital-

dian. Entzule gisa dauzka orain

sei urtekoaren oroitzapenak:

«Oso giro ona izan zen orduan,

eta pozgarria da oraingo honetan

parte hartzea». Orain gutxi sortu

duten Koltxoi taldeko abeslaria

da Goikoetxea, eta taldearekin

parte hartzea zen hasierako ideia.

«Gerora sortu zen gaztetxe ingu-

rutik talde bat osatu eta abestiak

sortzeko ideia». Abeslariren bat

behar zuten horretarako. «Eta

animatu egin nintzen». Bi aldiz

igoko da, beraz, agertokira. Gaz-

tetxetik emanaldirako sortu du-

ten taldearekin aritzea «polita»

dela azaldu du: «Aitzakia horre-

kin, lotura bat sortzea lortu dugu

hainbesteko harremanik ez ge-

neukan adin ezberdineko jendea-

ren artean ».

Mezquita bakarrik ariko da

aurten agertokian, baina bikoiztu

egingo du soinua: «Looper izena

duen aparailu bat erabiliko dut.

Musika instrumentua jo ahala

grabatu egiten du, eta gero beste

musika bat sor daiteke aurrekoa-

ren gainean». Looper aparailuari

esker, aldi berean bi gitarra jotzen

ariko balitz bezala entzungo da.

Mezquita bizi egiten du rockak,

eta musika estilo hori jorratuko

du bihar. «Etxean egiten ditudan

inprobisazioak egingo

ditut emanaldian ere.

Martzianitoentzako

musika egiten dudala

esaten du alabak». Ho-

rrez gain, ezusteko bat

prestatzen ere ari da:

«Oraindik badaude ga-

rai bateko jarraitzaile su-

tsu batzuk, gaztetako la-

gunak, eta nolabaiteko

omenalditxoa egingo

diet haiei».

Azken egunotan, an-

tolatzaileak eguraldiari

begira egon dira, eta, az-

kenean, euri arriskua

ikusita, frontoian egingo dute

ekitaldia. Euririk ari ez badu,

20:00etatik aurrera Patxaranga

herriko txarangak girotuko ditu

kaleak, eta 21:00ak inguruan za-

hagiardoa egingo dute kultur

etxean. 22:00etan hasiko da ema-

naldia, eta hogei talde ariko dira

guztira. «Baiezkoa eman digute

galdetu diegun gehienek, baina

batzuek azaldu digute jada ez

daudela oholtzara igotzeko

prest», azaldu du Muruak. Txin-

txarri abesbatzak, adibidez, ez du

parte hartuko, baina Txintxarri

Txikik bai. Aurten jaitsi egingo da

partaideen batez besteko adina.

«Argi ikusten da atzetik badato-

zela musikazaletasuna daukaten

herritarrak».

Herritarrek herritarrentzatSutarri dantza taldekoek bai, ho-

riek errepikatu egingo dute aur-

ten. Bertako kidea da Ixone Urki-

ri, eta orain sei urte ere parte har-

tu zuen dantzan: «Gogoan dut

guk eskaini ohi ditugun emanal-

diekin alderatuta, ekitaldi hura

ezberdina izan zela, hainbat he-

rritarrek parte hartu baitzuten

musikari gisa». Dantzarien jar-

dunari dagokionez, bi zatitan

egingo dute. Txikienak Patxaran-

ga txarangarekin ariko dira, eta

helduagoek beste dantza bat es-

kainiko dute; eskusoinu ikasleek,

berriz, zuzenean joko dute musi-

ka. «Zuzeneko musikarekin dan-

tza egitea da helburuetako bat».

Aurten, musikari gisa ere ariko

da Urkiri: «Trikitia ikasten ari

naiz Orendainen, Irma Karrera-

rekin, eta agertokian izango gara

hango ikasleak, alegiar batzuk

tartean». Urkirik azaldu du «po-

lita» dela herritarrak oholtzan

ikustea: «Askotan, ez dugu jaki-

ten kalean ikusten duzun horrek

abesten edo instrumenturen bat

jotzen duen». Horrez gain, Urki-

riren ustez, ekitaldia «aukera po-

lita» da herritarrek euren dohai-

nak erakusteko. «Harreman be-

rriak egiteko ere balio du,

musikak horretarako bide ema-

ten baitu».

Goikoetxearen hitzetan, Ale-

gian «betidanik» izan da musi-

karako zaletasuna. «Gazteak edo

hasiberriak garenontzat oso abe-

rasgarria da instrumentuak gure-

tzat eredu izan direnekin batera

jotzea». Herritarrek herritarren-

tzat egindako kultur ekitaldi ba-

tek zer garrantzia duen Nabar-

mendu du. «Herri txiki bat iza-

nik, kontuan hartzekoa da

horrelako ekitaldi bat gauzatzeko

gogo hori izatea».

Mezquita bat dator Goikoetxe-

arekin, eta gaineratu du Herria

Kantuan ekitaldia baliagarria

dela jakiteko zer-nolako mugi-

mendu dagoen Alegian musika-

ren munduan: «Horrelako eki-

taldi batean ederki ikusten da

zein zer egiten ari den, eta pozga-

rria da ikustea musikaren alorre-

an gazteak indarrean datozela».

Herri giroa sortu eta harremanak estutzeaz gain, 140 herritar inguruk euren musikaeta dantza dohainak erakutsiko dituzte Alegiako III. Herria Kantuan ekitaldian.

Musikari lotutako herria

Alex Goikoetxea, Ixone Urkiri, Nati Murua eta Iñaki Mezquita, musika tresnak eta mikrofonoa eskuetan hartuta. IMANOL GARCIA LANDA

Askotan, ez dugu jakitenkalean ikusten duzun horrekabesten edo instrumenturenbat jotzen duen, eta polita da»Ixone UrkiriHerria Kantuan ekitaldiko parte hartzailea

«Herri txiki bat izanik,kontuan hartzekoa dahorrelako ekitaldi batgauzatzeko gogoa izatea»Alex GoikoetxeaHerria Kantuan ekitaldiko parte hartzailea

‘‘

Proposamena b 13GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

MUSIKA

AIAAristerrazuko erromeria:

Izer eta Narbaiza.

b Igandean, 18:30ean, Andatzan.

ALEGIAEn Tol Sarmiento

eta Ezen Balea.

bGaur, 23:30ean, plazan.

ALEGIAHerria Kantuan jaialdia.

bBihar; 21:00etan zahagiardoa

eta 22:00etan jaialdia, plazan.

ANDOAIN Izaro.

bGaur, 21:30ean, Basteron.

ANDOAINNatural Project.

bBihar, 20:00etan, Basteron.

ARRASATEWood Strings.

bGaur, 23:00etan, Irati tabernan.

ARRASATEKobrazulo eta

John Dealer & The Coconuts.

bBihar, 22:00etan, gaztetxean.

AZKOITIA Iraurgi eta Lezkarri

abesbatzak.

bBihar, 20:00etan, parrokian.

AZKOITIAEl Desvan del Macho

eta Diola.

bBihar, 22:00etan, Matadeixen.

AZPEITIADeus Ez eta Voltaia.

b Igandean, 19:00etan, Sanagustin

kulturgunean.

BERGARALord Witch , Turboshit

eta Low Cost Deluxe.

bGaur, 22:30ean, Semonarixoan.

DONOSTIANothing Box & Lunatic

Catz eta Tenpera Band.

bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIATeho Teardo & Blixa

Bargeld: Nerissimo.

bGaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia

antzokian.

DONOSTIADepedro.

bGaur, 20:00etan, Covent Gardenen.

DONOSTIACenizas de Tesla.

bGaur, 21:00etan, Guardetxean.

DONOSTIASharif.

bGaur, 21:30ean, Dabadaban.

DONOSTIALazare Noche

eta Pizky.

bGaur, 23:30ean, Dabadaban.

DONOSTIAAizkoa eta Easo

abesbatzak.

bBihar, 12:00etatik 14:00etara,

Parte Zaharrean barrena.

DONOSTIAStelivm, Iammai,

Indian Feathers eta Latitud 43.

bBihar, 18:00etan, Kontadoresen.

DONOSTIA Jamrock Woman:

Sista Awa, High Paw, Eira eta

Sista Katah.

bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIALa Jodedera.

bBihar, 20:00ean, Kata tabernan.

DONOSTIATremenda Jauria.

bBihar, 20:30ean, Dokan.

DONOSTIAEl Cuarteto de Nos.

bBihar, 20:30ean, Dabadaban.

DONOSTIASin Mala Intencion.

bBihar, 22:00etan, Ametzagañan.

DONOSTIAAfrobot eta Miqkael.

bBihar, 00:00etan, Dabadaban.

DONOSTIASustrajah Band,

Liher eta Huntza.

b Igandean, 11:45ean,

Alderdi Ederren.

DONOSTIADonostiako Musika

eta Dantza Eskolako bandak.

b Igandean, 12:00etan,

Antzoki Zaharrean.

DONOSTIATechno House &

Groove Festa.

b Igandean, 22:00etan,

Guardetxean.

DONOSTIAZurriola eskolaren

piano emanaldia.

bAsteartean, 17:15ean,Okendon.

DONOSTIA Ibaiertz eta Illumbe

abesbatzak.

bAsteartean, 20:00etan, Martutene

auzoan.

DONOSTIA Joseba Irazoki Banda:

Fidel Forever.

bAsteartean, 20:00etan,

Intxaurrondoko kultur etxean.

DONOSTIA Iñaki Sedanoren

omenezko XIII. emanaldia.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Okendo kultur etxean.

DONOSTIAMorau eta Oso Fan.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Dabadaban.

DONOSTIAWhite Towels Blues

Band.

bOstegunean, 19:00etan,

San Martin merkatuan.

DONOSTIAEuskadiko Orkestra

Sinfonikoa, Amanda Pabyan,

Aquiles Machado, Rafal Siwek

eta Donostiako Orfeoia.

bDatorren ostegunean eta

ostiralean, 20:00etan, Kursaalean.

DONOSTIAMorau eta Giorgio

Bassmatti.

bOstegunean, 21:00etan,

Dabadaban.

DONOSTIAAmorante eta Oza.

bOstegunean, 21:00etan, Dokan.

EIBARKoban eta La Basu.

b Igandean, 16:00etan,

Gure Esku Dago-ren jaian.

ESKORIATZAOñatiko Ganbara

Abesbatza.

bGaur, 19:00etan, Zaldibar aretoan.

ESKORIATZADJ Nai: Mugi Boogie.

bAsteazkenean, 19:00etan, plazan.

GETARIAMursego.

bGaur, 18:30ean, Eskolako aretoan.

GETARIALibe eta The Rebels.

bBihar, 20:30ean, gaztetxean.

HONDARRIBIAThe Scientists eta

La Secta.

bBihar, 21:00etan, Psilocybenean.

IRUNRunaway eta Synergy.

bBihar, 21:30ean, Tunk aretoan.

OIARTZUNEH Sukarra, Deus Ez,

Indxabak eta Mil Demonios.

bBihar, 22:00etan, Pagoan.

OÑATIBroken Legacy, Boot Boyseta Gatillazo.

bGaur, 22:00etan, Olarako jaietan.

OÑATI Joselu Anayak.bBihar, 20:30ean, Olarako jaietan.

OÑATIMaider.

b Igandean, 18:30ean,

Olarako jaietan.

OÑATIAloña abesbatza eta musika eskolako ikasleak.

bAsteartean, 18:00etan,

Santa Ana antzokian.

ORDIZIATenpora.

bGaur, 22:00etan, kultur etxean.

OREXABihozkada.

bGaur, 22:00etan, Ostatuan.

ORIORafa Rueda.

bGaur, 22:00etan, kultur etxean.

ORIOFits, Kobrazulo eta Rodeo.

bGaur, 22:30ean, Etxeluze

gaztetxean.

TOLOSAPetti.

bGaur, 23:30ean, Orbelan.

URNIETASin Mala Intencion.

bBihar, 18:00ean, Adarra erretegian.

ZARAUTZElizondo eta Zarautz

abesbatzak.

bBihar, 20:30ean,

Frantziskotarren elizan.

ZARAUTZFreaknation eta Pato

Pato.

b Igandean, 22:00etan,

Putzuzulo gaztetxean.

ANTZERKIA

ARETXABALETAAmeztu:

Pac-Man Dantz.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Mitarte kalean.

ARETXABALETATrokolo Teatro:

Como una cabra.

bOstegunean, 19:00etan,

Gipuzkoako plazan.

ARRASATEHika: Txarriboda.

b Igandean, 19:30ean,

Amaia antzokian.

AZPEITIALuis Piedrahita:

Las amigdalas de mis amigdalas

son mis amigdalas.

bBihar, 20:30ean,

Soreasu antzokian.

DONOSTIABinahi Akademy:

La Galeria.

bGaur, 19:30ean, Antzoki Zaharrean.

DONOSTIAPentacion:

La comedia de las mentiras.

bGaur eta bihar, 20:00etan,

eta igandean, 19:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIAKiki, Koko eta Moko:

Txondatatxondai, dibertsio eta jai.

bBihar, 12:15ean, Ekintza ikastolan.

DONOSTIALibe Mendizabal:

Confesiones.

bBihar, 18:40an, Kontadoresen.

Hondarribia b Erdi Aroko azoka

Denboran bidaia egiteko aukeraHondarribia merkataritza gune garrantzitsua izan zen Erdi Aroan: arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak,

harginak... Garai bateko ogibideak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, bi egunez, Erdi Aroko azo-

kan, Alde Zaharrean. Erakuslekuak, tailerrak, animazioa... Herrigunea eraldatu egingo da asteburuan —iru-

dian, animatzailea—. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. N. MANTEROLA

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a14 b Agenda

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

Agenda b 15GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 8a

DONOSTIAArditurri: Bizitza hau

ez dugu nahi!.

bAstelehenean, 20:00etan,

Antzoki Zaharrean.

DONOSTIATxiribuelta: Zinema

Paradise.

bAsteartean, 19:00etan,

Tabakaleran.

DONOSTIABinahi: Monologo

saltsa.

bAsteazkenean, 19:30ean,

Lugaritz kultur etxean.

DONOSTIAPirritx, Porrotx eta

Marimotots: Borobilean.

bOstegunean, 18:00etan,

Antiguako frontoian.

DONOSTIAZurriola Antzerki

Eskola: Romeo eta Julieta.

bOstegunean, 19:00etan,

Lugaritz kultur etxean.

DONOSTIA Jone San Miguel:

How does my body sound?.

bOstegunean, 19:30ean,

Covent Gardenen.

DONOSTIAEn la Chacena: 1789.

bOstegunean, 20:30ean,

Antzoki Zaharrean.

ERRENTERIAKontari-Landarbaso

koroa: Ametsen bideamusikala.

b Igandean, 19:30ean, parrokian.

ERRENTERIALa Trocola Circ:

Emportats.

bOstegunean, 19:00etan,

Zumardian.

HONDARRIBIATxiki: bakarrizketa.

bGaur, 20:00etan, Kaizarran.

LEZOOrratx: Gau festa.

bBihar, 22:00etan, Markesanen.

OÑATITxatxilipurdi: Non gorde

ote da erreka?.

b Igandean, 16:00etan, Olarako

jaietan.

PASAIAMarkeliñe: Chef Nature.

bBihar, 18:00etan, Antxoko

Gure Zumardian.

TOLOSABea Larrañaga: Aire

hemendik.

bGaur, 20:30ean, Topic zentroan.

ZESTOAAne Labaka eta Beatriz

Egizabal: Erradikalak gara.

bGaur, 22:00etan, kultur etxean.

DANTZA

ALEGIASutarri Dantza Taldea.

bGaur, 22:00etan, Elorri frontoian.

DONOSTIASevillana jaialdia.

bBihar, 18:00etan, Larratxon.

DONOSTIAMusika eta Dantza

Eskolako ikasleen erakustaldia.

bOstegunean, 19:30ean,

Gazteszenan.

ELGOIBARBirakaren jaialdia.

bDatorren asteazken, ostegun

eta ostiralean, Herriko antzokian.

HONDARRIBIAAlurr: Irradak.

b Igandean, 20:00etan,

Itsas Etxean.

IBARRAAlurr: Urrats.

bGaur, 22:00etan, plazan.

IBARRADantzari Txiki Eguna.

bBihar, 10:00etatik aurrera, plazan.

OIARTZUNHaurtzaro eta

Ball de bastons de L’Arboça.

bBihar, 12:00etan, Ergoiengo jaietan.

OÑATIOñatz taldearen emanaldia.

bBihar, 12:00etan, Olarako jaietan.

ORDIZIAUrdanetaren emanaldia.

bGaur, 17:00etan, Herri antzokian.

TOLOSAKultur etxeko tailerra:

Ama, aita, artista izan nahi dut!.

bBihar, 18:30ean, Leidorren.

BERTSOLARITZA

AZKOITIAAndoni Egaña,

Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso

eta Maialen Lujanbio.

bGaur, 22:00etan, Floreagan.

DONOSTIAAndoni Egaña eta

Maialen Lujanbio.

bBihar, 18:00etan, Larratxo plazan.

DONOSTIABertsolharitza,

haurrentzako emanaldia.

b Igandean, 13:00etan, Zubietan.

HERNANIUnai Agirre eta

Agin Laburu.

bAsteazkenean, 11:30ean,

Ereñotzuko plazan.

LEGORRETABertso pisu-altxatzea:

Andoni Egaña eta Oihana Iguaran.

bGaur, 18:00etan, zineman.

OIARTZUNMaialen Lujanbio

eta Iker Zubeldia.

bBihar iluntzean, Ergoiengo jaietan.

ORDIZIAEneko Arrate:

Plaza irrintzikaemanaldia.

bOstegunean, 17:15ean, plazan.

VILLABONA-AMASAMaialen

Akizu eta Eli Pagola: bertso poteoa.

bBihar, 18:00etan, Sugarren

egunean.

ZUMAIAEneko Arrate:

Plaza irrintzikahaur berbena.

bGaur, 21:15ean, plazan.

HITZALDIAK

ANTZUOLA Jonan Fernandez:

Bakea eta elkarbizitzarako urratsak.

bOstegunean, 19:00etan, Olaranen.

ASTIGARRAGAAmaiur Illarreta:

Piriniotako muturluzea, ekologia

eta kontserbazioa.

bAsteartean, 19:00etan,

kultur etxean.

ESKORIATZAWallmapu elkartea:

Herri maputxea, lurraren jendea.

Erresistentzia ez da terrorismoa.

bAsteartean, 19:00etan,

kultur etxean.

GETARIAZuriñe Hidalgo eta

Pello Reparaz: Gazteak musikari.

bOstegunean, 19:00etan,

Gaztelekuan.

PASAIAAna Santos: Krabelin

Gorrien oroimena Portugalen.

bOstegunean, 19:30ean,

Donibanen, Bixi-Bixiren lokalean.

VILLABONA-AMASAOihana

Iguaran, Itziar Gastearena eta

Haizea Nuñez: Emakumeak eta

espazio publikoa.

bBihar, 10:00etan, Sugarren

egunean.

VILLABONA-AMASAMaddi Isasi

eta Haimar Altuna: Eta orain zer?.

bBihar, 12:00etan, Sugarren

egunean.

ZARAUTZGarbiñe Biurrun:

Gizartea, justizia eta epaileen

independentzia.

bAsteartean, 19:00etan,

Extremadurako Etxean.

Zumaia b Eskola Txikien Eguna

Txikitasunetik eraikiz26 herri eta auzo txikitako ordezkariak bertan direla, Gipuzkoako Eskola

Txikien 31. Festa egingo dute, etzi, Oikian. Ikasleak, irakasleak, gurasoak

eta herritarrak, guztiak ari dira prestaketa lanetan. 10:30ean hasiko da

festa, ikasleen ikuskizun koloretsu batekin. Tailerrak, jolasak, puzgarriak,

Potxin eta Patxin, apar festa… Ez da ezer faltako familia giroan egun ede-

rra igarotzeko. Irudian, iaz Arroabean egin zuten festa. IHINTZA ELUSTONDO

IKUS-ENTZUNEZKOAK

ARETXABALETAKooperatiben

sorrerari buruzko dokumentala:

Arizmendiarrieta, el hombre

cooperativo.

bGaur, 11:00etan eta 22:00etan,

Arkupen.

PASAIALos Capitanes de abril

Portugalgo krabelin gorrien

iraultza garaiari buruzko filma.

bBihar, 18:30ean, Donibanen,

Juanba Berasategi audotirioan.

TOLOSABeltxargen aintzira

operaren zuzeneko emanaldia,

Londresko Royal Opera House

antzokitik.

bAsteartean, 20:15ean,

Leidor antzokian.

ZUMAIARobarte una noche,

�Quieres que hoy te bese?eta

Azken muxua laburmetraien

emanaldia.

bGaur, 19:30ean, Aita Mari

antzokian.

BESTELAKOAK

ASTIGARRAGALur Korta ipuin

kontalaria: Ernesto irriz blai.

bAsteazkenean, 18:00etan,

liburutegian.

AZPEITIA Imanol Ituiño eta

Asier Kidam magoak.

bOstegunean, 22:00etan, Orkatz

tabernan.

DONOSTIAKultura Alternatiboa

plataformaren 25. topaketa.

bBihar, 16:30ean, Kontadoresen.

DONOSTIAPoetika. Jon Geredia-

garen poesien errezitaldia, Alex

Gurrutxaga eta Jose Beldarekin.

bOstegunean, 19:30ean,

Koldo Mitxelena kulturunean.

HONDARRIBIAErdi Aroko azoka.

bBihar eta etzi, Alde Zaharrean.

IRUNPrekarizazioaren Aurkako

Jardunaldiak.

bGaur, 18:30ean, Urdanibia plazan.

OÑATI Jerardo Elortzari omenaldia.

bBihar, 12:00etatik 21:30era,

Santa Ana antzokian.

ORDIZIAEmakumeen arteko elka-

rrizketa interkulturala: Errumania.

bGaur, 17:00etan,

D’Elikatuz aretoan.

ORDIZIAKimetz Kontakizun La-

burren XXIV. Lehiaketaren sari ba-

naketa, eta Tenpora, akustikoan.

bGaur, 22:00etan, kultur etxean.

TOLOSABeantatuz Nazioarteko

Kale Arte Jaialdia.

bDatorren ostegunetik igandera.

ZARAUTZAngel Erroren poesia

errezitaldia.

bAstelehenean, 20:00etan,

Marina Txiki tabernan.

ZARAUTZNerea Ariznabarreta

kontalaria: Ezberdin bezain eder.

bAsteazkenean, 17:30ean,

Sanz Enean.

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2018/06/08  · etan gailu mekanikoak jartzea es-katu dute. Antzuolan ez bezala, gune berde gehiago eskatzen di-tuzte bi herri handienetan, eta baita euria

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko ekainaren 8a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Eider Goenaga Lizaso Tolosa

Optometrista da Teresa Olabarria(Madril, 1967), eta Tolosan du kon-tsulta. Ikusmenaren terapia egitendute bertan, eta umeekin aritzendira lanean batik bat. Olabarriakdio ikusmen arazoetan dagoelaikasteko zailtasun askoren jato-rria; haiek tratatzen dituzten ara-zoak, ordea, ez dira betaurrekoakjarrita konpontzen. Ikusmen abi-lezia entrenatzea da haien lanarenardatza. Zer da optometria?

Ikusmenaren zaintzaz ardura-tzen da optometria; sistema osoa-ren zaintzari erreparatzen dionzientzia da. Izan ere, gauza bat dabista edo ikusmen zorroztasuna,eta beste bat ikusmena eta ikus-men abileziak. Ikusmen abileziahorien neurketa egiten du opto-metristak, eta, ikusmenaren tera-piaren bidez, abilezia horiek gara-tzeko entrenamendua egiten du-gu.Optometrista konportamentala

zarela jartzen du zure kontsulta-

ko atean.

Optometriaren espezializazio batda, eta ikusmenaren abileziakbeste parametro batzuekin uztar-tuta neurtzen eta lantzen ditu;besteak beste, motrizitatearekin.Halaber, kontuan hartzen dirabai aldagai pertsonalak (garape-na, adina, alderdi kognitiboa...),eta bai inguruneari dagozkionaldagaiak (maila akademikoa,ergonomia, behar sozialak...).Kontsultan artatzen ditugunarazo batzuek zerikusi handiagoadute ikusmenarekin (fokuratzea,konbergentzia...) eta bestebatzuek ikusten denaren inter-pretazioarekin: gauza bat baitaikustea, eta beste bat, ikustendena ulertzea.Batez ere umeekin aritzen zarete

lanean. Zeintzuk dira ikusten di-

tuzuen arazo nagusiak?

Irakurtzeko arazoekin etortzendira ume gehienak: ez du ulertzenirakurritakoa, asko kostatzen zaioirakurtzea, nekatu egiten da...Ondorioz, ezin du jarraitu ikaske-ten martxa; ikasteko arazo bihur-tzen dira irakurketa arazoak. Be-gien mugimendua da asko lan-tzen dugun arloetako bat; begiakbehar bezala mugitzen erakustendiegu, testu bat irakurtzeko gaiizan daitezen gero; begiekin ja-rraitzen erakusten diegu, lerrobatetik besterako saltoa egitekomugimendu sakadikoak lantzenditugu...Zeri erreparatu beharko liokete

gurasoek umea optometrista

batengana eramateko?

5-6 urterekin irakurtzen hasteada normalena, baina ume ba-tzuek uko egiten diote irakurtzea-ri; estresa sortzen die, larritasunaeragiten die eta ez da aurrerape-nik ikusten. Prozesua normalabada, umeak pixkanaka automa-tizatzen du irakurketa, zailtasu-nik gabe irakurri arte. Bada, auto-matizatzen ez denean, hizkiakezagutu arren erritmo bat hartzealortzen ez denean, irakurritakoaulertzen ez denean... ikusmen ar-loko arazoak izan daitezke, etakomeni da begiratzea. Zer egiten duzue ume horrek ira-

kurketa automatiza dezan?

Beste modu batera irakurtzenerakusten diegu. Umeak zailtasu-nak izaten jarraituko du eguneroirakurtzera behartu arren, etaoso-oso mantso egingo du aurre-ra. Beraz, ikusmen abilezia horieklantzen ditugu irakurtzeko gaiizan daitezen. Hemen, umeek ezdute irakurtzen, baina berehalaematen dituzte aurrerapausoak.

Irakurtzerakoan bezala, idazte-

ko garaian ere antzemango zaie.

Bai; ezaugarrietako bat da akatsasko egiten dituztela arbeletik ko-piatzean. Oso mantso kopiatzendute, hizkiak jaten dituzte, hiz-kiak eta zenbakiak alderantzizidazten dituzte... Begien mugi-mendua entrenatuz gaindi daite-ke hori.

Irakurtzen hasi aurretik, badau-

de ikusmen arazo horiek egon

daitezkeela dioten zantzuak?

Bai, ume askok izaten dituzteikusmen eta motrizitate arazoakbatera; lotuta joan daitezke biak,eta batera landu behar dira. Bal-dar samarrak dira pilota jokoetan,estropezu egiten dute, distantziakez dituzte ondo kalkulatzen, gau-

za bat hartzera joan eta bi bota-tzen dituzte... Ikusmenaren etamotrizitatearen arteko koordina-zio baxua izaten dute ume horiek,eta izugarri laguntzen die tera-piak, ariketa asko egiten baitira bisistemak batera lantzeko.Arazo horiek konpontzen ditu

terapiak?

Ume horiek dira gehien hobetzendutenak. Ume horiek, normalki,ez dute egin nahi izaten hainbestekostatzen zaien hori, eta, hain jus-tu ere, hori da gakoa; hain trebeakez diren arlo horiek beste modubatera lantzea, abileziak garatuditzaten. Jolasen bidez, ariketaarinekin, entrenatu egiten duguikusmena, eta, konstantzia beharden arren, erraz konpontzen da.Ume horiek izugarri sufrituko

dute eskolan, ezta?

Guregana etortzen diren ume as-kori aurpegia aldatzen zaie esatendiegunean arazoak dituztela etalagundu diezaiekegula. Izan ere,ume horietako asko oso azkarrak

dira, eta askotan oso saiatuak erebai, baina, saiatu arren, ez dutelortzen besteen mailara iristea.Frustrazioa eragiten du horrek,etsipena, beren buruarekiko kon-fiantza falta, motibazioa galtzea...Aipatutako arazoez gain, bada-

go ikusmen arazoekin lotutako

bestelako sintomarik?

Bai; fokuratzeko arazoak dituztenumeek, adibidez, oso sintoma ar-giak izaten dituzte: begiak igurz-ten dituzte, nekatu egiten dira,berehala galtzen dute arreta ger-tuko gauzetan, ez dituzte lanakamaitzen... Gaur egun, ume as-kok dituzte fokuratzeko arazoak. «Zer alferra den» pentsa dezake-

te guraso askok.

Bai, arrisku hori badago. Aregehiago, arreta defizitarekin na-has daitezke fokuratze eta kon-bergentzia arazoak. Diagnostikobat egin baino lehen optometris-tari kontsulta egitea aholkatukonuke nik, eta balizko ikusmenarazoak baztertzea.Komeni da optometristak ume

guztiei azterketa egitea?

Bai, aspaldian ari gara hori alda-rrikatzen. 4 urte dituztela, bista-ren azterketa egiten zaie umeei,baina begien zorroztasunari erre-paratuta soilik. Bestelako para-metroak ez dituzte begiratzen. Guhainbat ikastetxetan aritzen garalanean, eta beste parametro ho-riek begiratzen dizkiegu 5-6 urte-rekin. Prebentzio azterketak dira,eta umeak izan ditzakeen ahulgu-neei buruzko aholkuak eman etahainbat ariketa erabilgarri era-kusten dizkiegu gurasoei. Arazohandiagoak detektatuz gero, az-terketa sakonagoa egin behar zaioume horri, eta, behar badu, tera-pian hasi. Bestalde, kasu askotanirakasleek bidaltzen dizkiguteumeak; haiek detektatzen duteinork baino hobeto umeak zailta-sunak dituen edo ez. Zuek aztertzen dituzuen umeen

artean, zenbatek izaten dute

ikusmen arazoren bat?

Aztertutako umeen %10-15ek di-tuzte ikusmen arazoak. Horrek ezdu esan nahi guztiek terapia be-har dutenik. Adibidez, %5 inguruizaten dira daltonikoak. Daltonis-moa ezin da konpondu, bainaume horrentzat garrantzitsua dadaltonikoa dela jakitea.Duela 30-40 urte zer gertatzen

zen halako arazoak zituzten

umeekin? Eskola porrota?

Optometria ez da berria, bainaikusmenaren terapia bai, nahikoberria da gurean. Duela 30-40urte, arazo horiei ez zitzaien erre-paratzen, eta bai, eskola porrotaia ziurra zen gehienetan.

«Aztertutako umeen%10-15ek dituzteikusmen arazoak»

Teresa Olabarria b Optometrista

Ikusmen arazoak dituzten umeekin aritzen dira lanean TeresaOlabarriaren kontsultan. Ikasteko zailtasunak dituzten umeenbegiak «entrenatuz», ikaskuntza prozesua hobetzea lortzen dute.

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

sELKARRIZKETA

«Irakasleek detektatzen dute inork baino hobetoume batek zailtasunak dituen edo ez»