Ghery eta Eltziego

12
1 “Marqués del Riscal” Hotela Eltziego - Araba Frank Gehry 2006

description

Gehryren lan arkitektonikoa

Transcript of Ghery eta Eltziego

Page 1: Ghery eta Eltziego

1

“Marqués del Riscal” Hotela

Eltziego - Araba

Frank Gehry 2006

Page 2: Ghery eta Eltziego

2

Bilboko Guggenheim museoa bukatutakoan, Marqués del Riscal upategiko arduradunek Frank Gehry-ri euren eraikuntzak berrizteko proeiktua eskatu zioten. Gehry-k aitortzen du, hasiera batean, proposamena baztertu egin zuela proiektu txikia izango zelakoan. Baina upategia bisitatzeko gonbidapena jaso zuen eta bertan bere jaiotze datako ardo botila bat eskaini zioten. “Ardo

bikaina iruditu zitzaidan eta hainbat kopa ondoren, proeiktua onartu egin nuen”-gogoratzen du arkitektoak. “Mahastien artean korrika dabilen animalia”, horrelaxe definitzen du Gehry-k Eltziegoko lana.

Page 3: Ghery eta Eltziego

3

Bestetik, Gehry-k azpimarratzen du biziki saiatu dela ingurune arkitektonikoa errespetatzen. Izan ere, herriko erreferentea den eliza baino metro bat baxuagoa da “Marqués del Riscal” upategian eraikitako lana.

“San Andrés” eliza XVI mendeko harrizko eraikin sendoa da. Muino baten gainean kokatuta dago eta, horrez gain, oso altuera handia du. Fatxada nagusiaren bi alboetan zazpi arkuko galeria batek lotutako bi dorre guztiz ezberdinak ditu. Eskuina aldeko dorrea askoz zabalagoa da eta bertan ezkilategia dago. Galeria puntu erdiko eliz atariaren gainean dago kokaturik.

Nabe bakarreko eliza da eta barruko erretaul nagusia barrokoa du. 1984. urtean Monumentu Nazionala izendatua izan zen.

Page 4: Ghery eta Eltziego

4

Gehry-ren lanari eutsiz, kristalezko galeria batek lotutako bi eraikin dira. Hasiera batean, upategia izango zen proiektua zabaldu zen Starwood hotel kateak eremu bat erosi egin zuenean. Hotelak 40 logela paregabeak eskaintzen ditu eta spa berezi bat non ardo eta bere deribatuez egindako tratamendu esklusiboak har daitezkeen. Upategiak 4 miloi botilak kokatzeko tokia ere badu. Proiektua 70 miloi euro kostatu da. Eraikinak Gehry-ren lanik ezagunena -Bilboko Guggenheim museoa- gogorarazten du. Oraingo honetan, Gehry-k uhin-mugimendu liluragarriak eman dizkio titanioari eta baita koloreak ere. Koloreak inguruneko naturakoak dira eta baita Riscalen enpresarenak ere: arrosa, ardo beltzarena, urrea, botilaren sarearena eta silarra, tapoiaren kapsularena. Forma eta kolore horiei esker, argiak isla ederrak sortzen ditu eraikinean.

Page 5: Ghery eta Eltziego

5

Eltziegoko lana, bere gainontzeko lan geheienak bezalaxe, Dekonstruktibismo mugimendu arkitektoniko barruan kokotzen da. Mugimendu horren ezaugarririk nagusienak honako hauek dira:

• Eredu klasikoen desitxuratzea. • Fokatze oktogonaletik urruntzea. • Espazioen kontzepzio berriztatzea • Plano eta lerroen apurketa. • Lerro sentsualak. • Simetria eta errepikapen patroien baztertzea. • Eskulturarekin lotura.

Horietaz gain, Gehry-k Picassoren kubismoa erreferentetzat hartzen du. Azkenik, hona hemen Gehry-ren lanarik esanguratsuenak:

Gehry-ren etxebizitza. Santa Monica. California. AEB. 1978

Page 6: Ghery eta Eltziego

6

Loyola Law School (eraikin batzuk). Los Angeles. California. 1978-2002

Vitra Design Museum. Weil am Rheim. Alemania. 1989

Page 7: Ghery eta Eltziego

7

Frederick Weisman Museum of Art. Minnesota. AEB. 1993

Dancing building. Praga. Txekia. 1995

Page 8: Ghery eta Eltziego

8

Guggenheim Museoa. Bilbo. 1997

Der Neue Zollhof. Düsseldorf. Alemania. 1999

Page 9: Ghery eta Eltziego

9

Experience Music Project. Seattle. AEB. 2000

Gehry’s tower. Hanover.

Alemania. 2001

Page 10: Ghery eta Eltziego

10

Walt Disney Concert Hall. Los Angeles. AEB. 2003

Stata Center.

Massachustts. AEB. 2004

Page 11: Ghery eta Eltziego

11

IAC

Bu

ildin

g. Ne

w Yo

rk.

2007

Lou Ruvo Center for Brain Health Research. Las Vegas. AEB. 2010

Page 12: Ghery eta Eltziego

12

New World Center. Miami Beach. Florida. 2011

Residential tower at 8 Spruce Street. New York. AEB. 2011