Gertatu behar den albiste bat aurretik prestatu

3
Gure hizkuntza txikia handi egin zen pasa den domekan Nafarroa Oinezen Aurreikuspenak bete egin ziren Andra Mari ikastolak antolatutako euskararen aldeko festan. Eguraldi onaren laguntzaz, egun osoan zehar jendetza handia bildu zen Arbizu, Lakuntza eta Arruazun. Goiza eguzkitsu esnatu zen eta jendea hamarrak alderako gerturatzen hasi zen ibilbidea egiteko asmoz. Ibilbidea zazpi gunez osatuta zegoen eta adin guztietako jendea ikusi zitekeen bertan. Lehenengo gunean, haurrei zuzenduriko ekintzak ziren nagusi. Esate baterako, Txan Magoaren ikuskizun zirraragarriak umeak zur eta lur utzi zituen. Gazteak aldiz, Sarraste izeneko gunera hurbildu ziren batik bat. Izan ere, kontzertu eskaintza zabala zegoen: batzuk aipatzearren, Hesian, Vendetta eta Stupenda Jones talde nafarrenak. Giroa jada bero zegoen gazteenen artean. Bestetik, adin guztientzako ekintzak egon ziren, Anje Duhalde, bertsolariak eta herri kirolak arrakastatsuak izan zirelarik. Antolatzaileak oso gustura agertu ziren jendearen erantzunarekin. 100.000 euskaltzale inguru bertaratu ziren Nafarroako Ikastolen aldarrikapenarekin bat egiteko. Ez zen egarririk ezta goserik ere izan, jateko eta edateko txosnak nonahi aurkitu ahal ziren eta. Hortik ateratako etekinak gorakada handia izan zuen, aurreko urteetako kopuruak gaindituz, krisi garairik ez zen nabaritu, alegia. “Txikiak handi” du lelotzat aurtengo Oinezek, hau da, txikiak bitarteko eta kopuruetan, baina handiak ilusio eta asmoetan. Andra Mari ikastola txikia da eta baita, ikastola osatzen duten herriak ere. Dena dela, atzokoa, jaialdi hau antolatzen zuten 3. aldia izan zen. Honek erakusten digu, esperientziadun ikastetxea izateaz gain, oinarri sendoak

description

Gertatu behar den albiste bat prestatu dugu Izarne, Eli eta nik. Gure kasuan, Nafarroa Oinez 09, euskararen aldeko jaialdia, hartu dugu gai moduan.

Transcript of Gertatu behar den albiste bat aurretik prestatu

Gure hizkuntza txikia handi egin zen pasa den domekan Nafarroa OinezenAurreikuspenak bete egin ziren Andra Mari ikastolak antolatutako euskararen aldeko festan. Eguraldi onaren laguntzaz, egun osoan zehar jendetza handia bildu zen Arbizu, Lakuntza eta Arruazun.

Goiza eguzkitsu esnatu zen eta jendea hamarrak alderako gerturatzen hasi zen ibilbidea egiteko asmoz. Ibilbidea zazpi gunez osatuta zegoen eta adin guztietako jendea ikusi zitekeen bertan. Lehenengo gunean, haurrei zuzenduriko ekintzak ziren nagusi. Esate baterako, Txan Magoaren ikuskizun zirraragarriak umeak zur eta lur utzi zituen. Gazteak aldiz, Sarraste izeneko gunera hurbildu ziren batik bat. Izan ere, kontzertu eskaintza zabala zegoen: batzuk aipatzearren, Hesian, Vendetta eta Stupenda Jones talde nafarrenak. Giroa jada bero zegoen gazteenen artean. Bestetik, adin guztientzako ekintzak egon ziren, Anje Duhalde, bertsolariak eta herri kirolak arrakastatsuak izan zirelarik.

Antolatzaileak oso gustura agertu ziren jendearen erantzunarekin. 100.000 euskaltzale inguru bertaratu ziren Nafarroako Ikastolen aldarrikapenarekin bat egiteko. Ez zen egarririk ezta goserik ere izan, jateko eta edateko txosnak nonahi aurkitu ahal ziren eta. Hortik ateratako etekinak gorakada handia izan zuen, aurreko urteetako kopuruak gaindituz, krisi garairik ez zen nabaritu, alegia.

“Txikiak handi” du lelotzat aurtengo Oinezek, hau da, txikiak bitarteko eta kopuruetan, baina handiak ilusio eta asmoetan. Andra Mari ikastola txikia da eta baita, ikastola osatzen duten herriak ere. Dena dela, atzokoa, jaialdi hau antolatzen zuten 3. aldia izan zen. Honek erakusten digu, esperientziadun ikastetxea izateaz gain, oinarri sendoak dituela sustrai zabaleko proiektuak bultzatzeko. Logotipoa eta maskota hautatzeko garaian ere, kontuan izan da leloaren esanahia. Argiñe ipurtargi kume txikia da, baina bere argiak handitasuna islatzen du.

Azkenik beraz, egun borobila izan zen, dena normaltasun osoz igaro baitzen. Datorren urteari erreparatuz, aipatu, 2010 urteko Nafarroa Oinez antolatzea Altsasuko Ikastolari egokitu zaiola. 1981ean lehen aldiz ospatu zen bezala.

Egileak: Eli Agirre, Oihan Vitoria eta Izarne Olano.

2009ko urriaren 16a.

PROZEDURA NOLA EGIN DUGUN

Albiste hau burutzen hasi baino lehen, lehengo urteko batzuk bilatzeari ekin genion. Horretarako, google bilatzailean “Nafarroa Oinez 08” idatzi eta argiako web orrialdera iritsi ginen. Bertan lehengo urteko ospakizunari buruz informazio asko egon ez arren, albiste hori hedabide ezberdinetan ikusteko aukera eskaintzen zuen. Hau da, behin argiaren web orrialdea aurkituta, Gara, Berria, Eitb, Noticias de Navarra eta El Diario Vasco-ko albisteak eskuratu genituen.

Bestetik, 2009ko Nafarroa Oinez-i buruzko informazioa lortzeko web orrialde ofiziala baliagarria izan zen. Beraz, hedabide ezberdinetako albisteak eredutzat harturik eta aurtengo jaiaren informazioarekin gure berria idazten hasi ginen.

Euskararen aldeko jai hauek normalean emaitza onak izaten dituzte eta aste honetako eguraldi ona eta igandean egongo diren ekitaldi mordoak ikusita, aurtengoa ere jai arrakastatsua izango zela erabaki genuen.

Bukatzeko, zailtasunik handiena 300 hitzetara iristea izan zen baina logotipoaren esanahia landuz eta egunean zehar izan diren ekintza arrakastatsuak aipatuz lortu genuen.

BIBLIOGRAFIA

Aguinaga, C. (d.g.). Miles de euskaltzales en Pamplona. Kontsulta: 2009-10-16. Iturria: http://www.diariovasco.com/20081020/al-dia-sociedad/miles-euskaltzales-pamplona-20081020.html

Euskararen bilgune izan da Iruñea. (2008). Kontsulta: 2009-10-16. Iturria: http://www.berria.info/albisteak/29926/Euskararen_bilgune_izan_da_Iru%F1ea.htm

Fernandez, O. (d.g.). La ikastola Jaso de Pamplona recibe el apoyo de más de 90.000 euskaltzales. Kontsulta: 2009-10-16. Iturria: http://www2.noticiasdenavarra.com/ediciones/2008/10/20/sociedad/navarra/d20nav6.1396205.php

Milaka pertsona gerturatu dira jai-giroan Nafarroa Oinezera. (2008). Kontsulta: 2009-10-16. Iturria: http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/18469/milaka-pertsona-gerturatu-dira-jai-giroan-nafarroa-oinezera/

Nafarroa Oinez arrakastatsua. (2008). Kontsulta: 2009-10-16. Iturria: http://www.argia.com/albistea/nafarroa-oinez-arrakastatsua

Nafarroa Oinez 09. (2009). Kontsulta: 2009-10-16. Iturria: http://www.nafarroaoinez.net/