Generoa eta Osasuna · 2020. 3. 3. · 3 GOA A OSAA egiten zaien genero bereizketa, etxeko lanetan...

4
Generoa eta Osasuna Amaia Bacigalupe www.oseki.eus GIZARTE DESBERDINTASUNA OSASUNEAN Iradokitutako aipua: BACIGALUPE, A. (2019) Generoa eta Osasuna. OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la salud. Eskuragai: hps://www.oseki.eus/eu/arloak/gizarte-desberdintasuna- osasunean/ Gizonek eta emakumeek osasun ezberdina dute, aldeak ematen dira batzuen eta besteen artean. Horrek esan nahi du ezberdin gaixotzen garela edo erakusten dugula ahuldadea, gizonak ala emakumeak izan, ezberdintasun biologikoak ematen diren pertsonen gorputzen funtzionamenduan eta zenbait arrisku-faktoreren aurrean.

Transcript of Generoa eta Osasuna · 2020. 3. 3. · 3 GOA A OSAA egiten zaien genero bereizketa, etxeko lanetan...

Page 1: Generoa eta Osasuna · 2020. 3. 3. · 3 GOA A OSAA egiten zaien genero bereizketa, etxeko lanetan eta zaintzan duten zama handiagoak, gizarte bazterkeria jasateko duten arrisku handiagoak

Generoa eta OsasunaAmaia Bacigalupe

www.oseki.eus

GIZARTE DESBERDINTASUNA OSASUNEAN

Iradokitutako aipua: BACIGALUPE, A. (2019) Generoa eta Osasuna.

OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la

salud. Eskuragai: https://www.oseki.eus/eu/arloak/gizarte-desberdintasuna-

osasunean/

Gizonek eta emakumeek osasun ezberdina dute, aldeak ematen dira batzuen eta besteen artean. Horrek esan nahi du ezberdin gaixotzen garela edo erakusten dugula ahuldadea, gizonak ala emakumeak izan, ezberdintasun biologikoak ematen diren pertsonen gorputzen funtzionamenduan eta zenbait arrisku-faktoreren aurrean.

Page 2: Generoa eta Osasuna · 2020. 3. 3. · 3 GOA A OSAA egiten zaien genero bereizketa, etxeko lanetan eta zaintzan duten zama handiagoak, gizarte bazterkeria jasateko duten arrisku handiagoak

GENEROA ETA OSASUNA2 www.oseki.eus

Gizonek eta emakumeek osasun ezberdina dute, aldeak ematen dira batzuen eta besteen artean (1). Horrek esan nahi du, batetik, ezberdin gaixotzen garela edo erakusten dugula ahuldadea, gizonak ala emakumeak izan, ezberdintasun biologikoak ematen diren pertsonen gorputzen funtzionamenduan eta zenbait arrisku-faktoreren aurrean. Hala, ger-tatzen da ezberdintasunak eragiten dituztela emakumeen ugaltzeko gaitasunak, hormona sexualen kontzentrazio ez-berdinak, geneek X eta Y kromosometan hartzen duten adierazpideek, gorputzeko organo batzuen berezitasunak edo horien tamainak gizon eta emakumeen osasun eta gaixotasun patroietan; ezberdintasun aldagaitzak, hasiera batean behintzat. Ildo horretan, ez du harritu behar prostatako minbizia gizonen gaixotasun bat izatea edo bularreko minbizia gehien batean emakumeen kontua izatea.

Bestetik, ordea, ezaugarri genetiko edo fisiologiko ezberdin horiek alde batera utzita ere osasuna ezberdina da gizon eta emakumezkoengan. Izan ere, ezberdintasunak ematen dira osasun on batez gozatzeko aukeretan, rolek eta inguruneek horretara bultzatzen baitute eta sexuaren arabera banandurik baitira gizartean eraikitzen ditugun prakti-ka, ikur, errepresentazio, arau eta balioak, emakumezkoak menpekotasun posizio batera lerratzen dituztelarik, gizo-nezkoak ez bezala. Osasun arloko genero desberdintasun hauek landu dituzten ikerketak nahiko bat datoz esatean emakumeek, or har, bizi-itxaropen handiago dutela alabaina osasun okerragoa. Paradoxa dirudi horrek, baina badu bere azalpena, eta zerikusia du gizon eta emakumeenganako osasunean generoaren eraikuntza sozialak duen eragin ezberdinarekin.

Alde batetik, izan ere, nagusi den rol maskulinoa indar eta adore erakustaldian oinarritzen da, mina, ahuldadea eta urrakortasuna baztertzen dituelarik; oro har, zainketari, errespetuari, jokabide zuhurrei edo sentiberatasunari lotutako “feminitate” estereotipo guztiak baztertzen ditu. Osasun arloan, ezaugarri horiek heriotza goiztiarrean munta handiko inpaktua duten arriskuetara bultza izan dituzte gizonak, hala nola trafiko istripuetara, bere buruaz beste egitera edo norbait erailtzera, lan istripuetara eta bizi-itxaropen laburragoa izateko eragin zuzena duten bizi-ohituretara –alkohol kontsumora eta erretzera, kasu. Nagusi den rol maskulino horrek, halaber, gizonezkoei bere burua gutxiago zaintzea ekarri die, prebentzio-praktika gutxiago izan dute eta behar izan dutenetan gutxiago jo izan dute osasun profesiona-lengana. Emakumezkoak urte gehiagoz bizi direla eztabaidaezina bada ere, egia da baita azken urteetan genero harre-manetan eta gizon eta emakumeen artean desberdintasunak ezartzen dituzten egituretan gertatzen ari diren aldaketek murrizten ari direla bi sexuen artean bizi-itxaropen kontuan den arrakala (2).

Beste alde batetik, emakumezkoek osasun okerragoa dutela erakusten dute ikerketek modu sistematikoan; gizonen aldean balorazio eskasagoa dute euren osasunaz, gaixotasun kronikoen zama handiagoa dute eta osasun mental oke-rragoa ageri dute. Ildo horretan, horren azalpena ulertzeko botere mailan gizarte patriarkaletan gizon eta emaku-meen artean ematen den egoera hierarkizatuak bereizkeria eta berdintasunik eza pairatzera daramatza bizitzan zehar euren bizi- eta lan-baldintzetan, kalterako eragiten dietelarik euren ongizate fisiko eta mentalean. Hala, lan munduan

Emakumezkoek osasun okerragoa dutela erakusten dute ikerketek modu sistematikoan; gizonen aldean balorazio eskasagoa dute euren osasunaz, gaixotasun kronikoen zama handiagoa dute eta osasun mental okerragoa ageri dute

Page 3: Generoa eta Osasuna · 2020. 3. 3. · 3 GOA A OSAA egiten zaien genero bereizketa, etxeko lanetan eta zaintzan duten zama handiagoak, gizarte bazterkeria jasateko duten arrisku handiagoak

GENEROA ETA OSASUNA3 www.oseki.eus

egiten zaien genero bereizketa, etxeko lanetan eta zaintzan duten zama handiagoak, gizarte bazterkeria jasateko duten arrisku handiagoak eta erabaki-guneetan duten presentzia murritzagoak (3) estres maila handiagoa dakarkie emakumezkoei, eta euren osasuna babestuko duten baliabide gutxiagorako aukerara (4). Horren haritik, agerian gera-tu da, esaterako, emakume eta gizonei usadioz eman izan zaizkien rolak eta, bereziki, rol horiek betetzen eman beha-rreko denboran diren aldeak –emakumeek zainketa lanei eskaini behar dizkietenak, batik bat– aldagai garrantzitsuak direla osasun mentalaren kontuan jazotzen den genero desberdintasunean (5).

Emakumeak, halaber, indarkeria fisiko, sinboliko edo sexual gehiago pairatzen dute, eta faktore horrek ere buruko nahasmendu gehiago eragin die (6).

Bestetik, generoaren eta osasunaren gaineko ikerketak agerian utzi du beste kontu bat ere, alegia: zientzia medi-koaren androzentrismoa, eta osasun lanbideetan ere den genero desberdintasuna. Osasun arretako genero arrailtzea deitu izan zaio horri. “Genero-alderdia” terminoak berak ere mugak ageri dituen arren (ez dira soilik sistema medikoaren desbideratze edo inperfekzio hutsak, sistemaren beraren egiturazko kontu bat da, baiki) (7), ikerketa uga-rik erakusten dute desberdintasunak ematen direla emakume eta gizonen artean mediku diagnostiko eta tratamendue-tan, soilik ebidentzia zientifikoarekin justifikatu ezin direnak (8). Alde horiek emakumeen mesederako, kalterako edo ez baterako ez besterako izan badaitezke ere, –praktika medikoaren azterlan gehienak gizonezkoekin edo animalia arrekin egin izan dira nagusiki (9)–, genero-alderdiak aukera gehiago du emakumeen kalterako izateko, emakumeen gaixotzeko eta osatzeko moduen gainean den ezjakintasunezko mekanismoengatik, edo dagoen ezagutzari buruz den arduragabekeriagatik.

Osasun arretan genero-alderdien adibide paradigmatiko bat eratzen du emakumeen osasun mentalean burutzen den medikalizazioak. Ikerketa batzuen arabera, buruko gaixotasun gehiago diagnostikatzen diete emakumeei gizo-nezkoei baino, are sintomak berdinak dituztelarik ere (10). Dokumentaturik dago, gainera, diagnostiko edo sintomato-logia berdinekin eta antzeko kontsulta kopuruekin psikofarmako gehiago ematen zaizkiela emakumeei (11).

Page 4: Generoa eta Osasuna · 2020. 3. 3. · 3 GOA A OSAA egiten zaien genero bereizketa, etxeko lanetan eta zaintzan duten zama handiagoak, gizarte bazterkeria jasateko duten arrisku handiagoak

ERREFERENTZIAK4 www.oseki.eus

6 Sáenz-Herrero M. Gender violence and mental health:

a gap between clinical assistance and research. Actas

Esp Psiquiatr 2018;45(6):29-32.

https://www.actaspsiquiatria.es/repositorio//20/111/

ENG/20-111-ENG-29-32-660909.pdf.

7 Esteban ML. El estudio de la salud y el género: las

ventajas de un enfoque antropológico y feminista.

Salud Colectiva 2006;2(1):9-20.

http://www.scielo.org.ar/pdf/sc/v2n1/v2n1a02.pdf.

8 Tasa-Vinyals E, Mora-Giral M, Raich-Escursell RM.

Sesgo de género en medicina: concepto y estado de la

cuestión. C Med Psicosom 2015;113:14-25.

https://dialnet.unirioja.es/servlet/

articulo?codigo=5207966.

9 Laguna N, de Andrés F. Participación de las mujeres en

los ensayos clínicos según los informes de la Agencia

Española de Medicamentos y Productos Sanitarios.

2007. Rev Esp Salud Pública 2008;82(3):343-50.

http://scielo.isciii.es/pdf/resp/v82n3/breve.pdf

10 Linardelli MF. Salud mental y género. Diálogos y

contrapuntos entre biomedicina, feminismos e

interseccionalidad. Millcavac 2015;2(3):199-224.

http://revistas.uncu.edu.ar/ojs/index.php/millca-digital/

article/view/519/332

11 Markez I, Póo M, Romo N, Meneses C, Gil E, Vega A.

Mujeres y psicofármacos: La investigación en atención

primaria. Rev Asoc Esp Neuropsiq 2004;91:3301-25.

http://scielo.isciii.es/pdf/neuropsiq/n91/v24n3a04.pdf

1 Rohlfs I, Borrell C, Fonseca MC. Género, desigualdades

y salud pública: conocimientos y desconocimientos.

Gac Sanit 2000;14(Supl. 3):60-71.

http://www.gacetasanitaria.org/es-

pdf-X0213911100956185.

2 García JM, Grande R. Cambios en las diferencias

por sexo en la esperanza de vida en España (1980-

2012): descomposición por edad y causa. Gac Sanit

2018;32(2):151-7.

https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/

S0213911117

3 INE. Mujeres y hombres en España. 2017.

http://www.ine.es/daco/daco42/sociales/hombre_

mujer.pdf

4 Bacigalupe A, Martín U. Desigualdades sociales en

la salud de la población de la Comunidad Autónoma

del País Vasco. La clase social y el género como

determinantes de la salud. Vitoria-Gasteiz: Ararteko;

2007.

http://www.ararteko.net/RecursosWeb/

DOCUMENTOS/1/1_701_3.pd

5 Larrañaga I, Martin U, Bacigalupe A, Begiristain

JM, Valderrama MJ, Arregi B. Impacto del cuidado

informal en la salud y calidad de vida de las personas

cuidadoras: análisis de las desigualdades de género.

Gac Sanit 2008;22(5):443-50.

http://www.gacetasanitaria.org/es-

pdf-S0213911108724191