Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: 2018 · 2019-01-16 · Mussche / Kirmen Uribe N URI...

2
www.donostiakultura.eus Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: 2018 Bihotz handiegia / Eider Rodriguez N ROD Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek. Jenisjoplin / Uxue Alberdi N ALB Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest. Arotzaren eskuak / Alberto Ladron Arana N-4 LAD Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena. Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziaraino eramango du, II. Mundu Gerraren garaian Honetara ezkero / Arantxa Iturbe N ITU Arantxa Iturberen ipuin maleziatsu hauetan ere ustegabeko asko izango dira, pertsonaiak eta gertakariak katramilatzen ikusiko dituzu isilpekoen kariaz, oker ulertuak bezainbat ager liteztke susmoak. Nola heldu naiz ni honaino / Kattalin Miner N MIN Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. LIBURUTEGI ZERBITZUA SERVICIO BIBLIOTECARIO Konstituzio plaza, 1, 2 y 3 - 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 481 162 / 750 F. 943 431 895 E. [email protected] 1 2 2 4 5 n I

Transcript of Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: 2018 · 2019-01-16 · Mussche / Kirmen Uribe N URI...

Page 1: Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: 2018 · 2019-01-16 · Mussche / Kirmen Uribe N URI Literaturarako grinaz, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraiaz presoaldian...

www.donostiakultura.eus

Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: 2018

Bihotz handiegia / Eider Rodriguez N ROD

Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetakopertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desioote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriarenondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik,zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.

Jenisjoplin / Uxue Alberdi N ALB

Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas,gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekinborrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunarenbila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen,bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.

Arotzaren eskuak / Alberto Ladron Arana N-4 LAD

Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxebat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko berebizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendulazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartukoduena. Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziarainoeramango du, II. Mundu Gerraren garaian

Honetara ezkero / Arantxa Iturbe N ITU

Arantxa Iturberen ipuin maleziatsu hauetan ere ustegabeko askoizango dira, pertsonaiak eta gertakariak katramilatzen ikusikodituzu isilpekoen kariaz, oker ulertuak bezainbat ager liteztkesusmoak.

Nola heldu naiz ni honaino / Kattalin Miner N MIN

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxebat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da.

LIBURUTEGI ZERBITZUA SERVICIO BIBLIOTECARIO

Konstituzio plaza, 1, 2 y 3 - 20003 Donostia / San Sebastián

T. (0034) 943 481 162 / 750 F. 943 431 895 E. [email protected]

12245

n I

Page 2: Gehien mailegatutako euskarazko liburuak: 2018 · 2019-01-16 · Mussche / Kirmen Uribe N URI Literaturarako grinaz, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraiaz presoaldian...

www.donostiakultura.eus

Mussche / Kirmen Uribe N URI

Literaturarako grinaz, bizipozez amodioan, Erresistentzianborrokan, kuraiaz presoaldian... Robert Mussche idazlearen izaeraeskuzabalak zirrara sortzen du, baina baita larritasuna ere. KirmenUriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milakahaur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean

Connemara gure bihotzetan / Julen Gabiria N GAB

Txemak galdu egin du bere neska-laguna, Eider, auto istripubatean. Jota dagoela, Eiderren egunkari ezkutua aurkitu du, etaaurreko urtean Irlandara egindako bidaia errepikatzera abiatu da.Gazte batzuen abenturen nobela, eta maitasunari buruzkoeleberria ere bai

Sprako tranbia / Unai Elorriaga N ELO

Benetako harribitxi bat da SPrako tranbia, lehen obra bateanharrigarria den maisutasunaz idatzia. Harrigarria da gai nagusiaere, egilea gaztea izaki: agure baten eromen prozesua, izugarriaizanda ere espanturik gabe kontatua; eta hunkigarria, dudarikgabe. Gaiaren gainetik, azpimarratzekoa da sentipenaktransmititzeko egileak daukan modu berezia, sentimenduezaritzeko estilo fin eta dotore hori.

Gu orduko hauek / Garazi Arrula N ARR

8 ipuinez osatua da Garazi Arrularen lehen liburua, eta azkenipuinak ematen dio izenburua obrari: Gu orduko hauek.

H or ma / Anjel Lertxundi N LER

Itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik bestebatera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kodebatetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maitedu bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa.

LIBURUTEGI ZERBITZUA SERVICIO BIBLIOTECARIO

Konstituzio plaza, 1, 2 y 3 - 20003 Donostia / San Sebastián

T. (0034) 943 481 162 / 750 F. 943 431 895 E. [email protected]

1224

5n I