GAS IDEALA

8
Ordenadorez lagundutako esperimentazioa FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 1 Gas Idealen Legea Presio eta Tenperatura sentsoreak Materiala Kant. Materiala Kant. Presio sentsorea (PS-2107) 1 Gomazko tapoi zuloduna 1 Tenperatura sentsorea (PS-2125) 1 Hodi eta konektorea 1 600 ml-ko hauspeontzia 1 Eustoina 1 125 ml-ko Matraze Erlenmeyerra, 1 Matxardak Su-iturria 1 AURRETIKAKOAK Zein da gas baten presio eta tenperaturaren arteko erlazioa, bolumena konstante mantentzen bada tenperatura aldatzen den bitartean? Erabili al daiteke erlazio hori zero absolutuaren balioa determinatzeko? Idatzi erantzuna Laborategiko Txostenean. OINARRI TEORIKOA Gas ideialen legetik (P.V=n.R.T) ondorioztatu daitekenez, bolumen konstantean, gas batek egiten duen presioa eta tenperatura zuzenki proportzionalak dira. Bolumen konstantepean, P = T • k P /T grafikoa zero absolutuaren balioa determinatzeko erabili daiteke, presioa zero egingo litzatekeneko tenperatura aurkituz. Teoria zinetiko molekularraren arabera, molekulen batezbesteko energia zinetikoa gasaren tenperatura absolutuarekiko proportzionala da. Tenperatura absolutua Kelvin-etan neurtzen da. Kelvin eskalako 0 absolutuaren (0K) balioa –273ºC-ren baliokidea da eta molekulak erabat geldirik aurkituko litzatezkeen tenperatura ematen du. GOGORATU Bata janztea. Ekipoaren erabilpenerako arretak jarraitzea. Arretaz ibili ura berotzean. PROZEDURA

description

aniturrik utzitako materiala

Transcript of GAS IDEALA

Page 1: GAS IDEALA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 1

Gas Idealen Legea Presio eta Tenperatura sentsoreak

Materiala Kant. Materiala Kant. Presio sentsorea (PS-2107) 1 Gomazko tapoi zuloduna 1 Tenperatura sentsorea (PS-2125) 1 Hodi eta konektorea 1 600 ml-ko hauspeontzia 1 Eustoina 1 125 ml-ko Matraze Erlenmeyerra, 1 Matxardak Su-iturria 1

AURRETIKAKOAK

Zein da gas baten presio eta tenperaturaren arteko erlazioa, bolumena konstante mantentzen bada tenperatura aldatzen den bitartean? Erabili al daiteke erlazio hori zero absolutuaren balioa determinatzeko?

Idatzi erantzuna Laborategiko Txostenean.

OINARRI TEORIKOA

Gas ideialen legetik (P.V=n.R.T) ondorioztatu daitekenez, bolumen konstantean, gas batek egiten duen presioa eta tenperatura zuzenki proportzionalak dira. Bolumen konstantepean,

P = T • k

P /T grafikoa zero absolutuaren balioa determinatzeko erabili daiteke, presioa zero egingo litzatekeneko tenperatura aurkituz. Teoria zinetiko molekularraren arabera, molekulen batezbesteko energia zinetikoa gasaren tenperatura absolutuarekiko proportzionala da. Tenperatura absolutua Kelvin-etan neurtzen da. Kelvin eskalako 0 absolutuaren (0K) balioa –273ºC-ren baliokidea da eta molekulak erabat geldirik aurkituko litzatezkeen tenperatura ematen du.

GOGORATU

• Bata janztea.

• Ekipoaren erabilpenerako arretak jarraitzea.

• Arretaz ibili ura berotzean.

PROZEDURA

Page 2: GAS IDEALA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 2

Prestatu ur-bainua Erabili presio sentsorea matraz barruko presioa neurtzeko eta tenperatura sentsorea ur-bainuaren tenperatura neurtzeko. Erabili DataStudio p / T grafikoa egiteko lortutako datuetan oinarrituz. Erabili grafikoa presio eta tenperaturaren arteko erlazioa determinatzeko eta zero absolutuaren balioa ondorioztatzeko.

I ZATIA : ORDENAGAILUA KONFIGURATZEA

1. Konektatu 2 USB LINK kableak ordenagailuko USB portuetan.

2. Lotu bi sentsoreak bi USB kableekin.

3. Sentsoreak konektatzean, programa martxan jartzen da. Ateratzen den leihoan klikatu “ejecutar Data Studio"

4. aukeratu eta jarri bi sentsoreetan datu-bilketarako maiztasuna hamar neurketa segunduko (10 Hz).

5. sakatu eta aukeratu “Conservar valores de datos solo si se solicita”.

Itxi konfigurazioko leihoak eta baita dagoen grafikoaren leihoa ere (erdiko pantaila hutsik geldituko da).

6. Arrastatu “datos”eko “presio absolutua” “pantallas”-eko “grafiko” eta “tabla”ra.

7. Arrastatu “datos”-eko “temperatura” grafikoaren “tiempo (s)” gainean, eta gauza bera taularen “tiempo (s)”-rekin.

Page 3: GAS IDEALA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 1

Page 4: GAS IDEALA
Page 5: GAS IDEALA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 1

II ZATIA: MUNTAIA

1. Sartu egokitze azkarreko konktorea (2) plastikozko hodiaren muturraren. Beste muturren sartu konektorea (1). Sartu konektorea tapoiaren zuloan.

P l a s t i c T ubing u i c k - r e l e a se o u p l i n g

Connector(640-030)

egokitze azkarrerako konektorea (2)

plastikozko hodia konektore ( 1)

CONNECTOR (640-030)

RUBBER STOPPER

Tapoia

2. Jarri gomazko tapoia matrazaren ahoan.

(*)OHARRA: oso garrantzitsua da konektorea oso ondo ajustatzea tapoian.

3. Lerrokatu (2) konektorea eta plastikozko hodia presio sentsorearekin eta biratu pixka bat eskuinerantz “klik” bat entzun arte).

4. Bota 400 ml ur 600 ml-ko hauspeontzian eta jarri ontzia suaren gainean. Eutsi ondo

hauspeontzia matxarda eta eustoinarekin.

5. Sartu tenperatura sentsorea hauspeontzian eta eutsi matxardarekin.

6. Jarri erabat sartuta matrazea ur hotza daukan bainuan eta eutsi matxardarekin.

Page 6: GAS IDEALA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 2

III ZATIA: DATU BILKETA (Data Studio)

1. Dena prest dagoenean, hasi presioaren eta tenperaturaren datu bilketa egiten. Sakatu

botoia.

2. Tenperatura eta presioaren datuak egonkortzen direnean, sakatu botoia, datuak gordetzeko.

• Jasotako datuak taularen lehenengo lerroan azalduko dira.

3. Piztu sua.

KONTUZ! Ez ukitu ontzia, ur irakina eta bero iturria. Ondo baztertu sentsoreen kableak su iturritik

4. Errepikatu 2.pausoa uraren tenperatura 10 ºC igotzen den bakoitzeko. Tenperatura eta

presioaren datuak egonkortzen direnean, sakatu botoia, datuak gordetzeko.

5. Datu bilketa bukatzerakoan, egin “klik” botoian. Itzali bero iturria, kendu matrazea eta sentsoreak.

BILDUTAKO DATUEN AZTERKETA

1. P eta T lotzen dituen grafikoan sakatu botoia eta honen menuan aukeratu “ajuste lineal”, lortutako datuen ajuste lineala edukitzeko.

2. Erabili datuak presio eta tenperaturaren arteko erlazioa zuzena edo alderantzizkoa den

jakiteko.

Page 7: GAS IDEALA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 3

(Erlazioa zuzena bada zuzenaren malda positiboa izango da; negatiboa bada, erlazioa alderantzizkoa izango da)

3. Erabili grafikoa zero absolutuaren balioaren estimazioa egiteko.

• Erabili ‘Zoom para alejar’ ( ) tresna grafikoaren gaineko bista handitzeko. Jarraitu bista zabaltzen zuzena x ardatza mozten duen puntua ikusi arte.

• Erabili “Herramienta inteligente” ( ) egokitze linealeko zuzenak eta X ardatzak bat egiten duten puntuaren koordenatuak zehazteko. Puntu honen x koordenatua zero absolutuaren balioa da.

4. Alderatu lortutako emaitza eta zero absolutuarentzat ematen den balioa (-273 ºC).

Idatzi zure emaitzak Laborategiko Txostenean.

Page 8: GAS IDEALA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 4

Laborategiko Txostena.

Gas Idealen Legea

AURRETIKAKOAK

Zein da gas baten presio eta tenperaturaren arteko erlazioa, bolumena konstante mantentzen bada tenperatura aldatzen den bitartean? Erabili al daiteke erlazio hori zero absolutuaren balioa determinatzeko? Datu Taula

Tenperatura (ºC)

Presioa (kPa)

ONDORIOAK ETA APLIKAZIOAK

1. Bolumena konstante mantentzen denean, gasaren presioaren eta tenperaturaren arteko erlazioa lineala al da?

2. Lortutako emaitzen arabera, nolakoa da presio eta tenperaturaren arteko erlazioa, zuzena edo alderantzizkoa?

3. Lortutako emaitzen arabera, zein da zero absolutuaren balioa?

4. Nolakoa da lortutako zero absolutuaren balioa beronentzat onartzen den balioarekin (-273ºC) alderatuz? Errore erlatiboa kalkulatu.