fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21...

10
21 1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka • Klik-klak • Bolo-Bolo "Beti ahalegindu naiz herriko egoerari erantzuten" Imanol Oruemazaga Baseta Imanol Oruemazaga Baseta fixa poliziá fixa poliziá Izena: Imanol Oruemazaga Baseta. Ikerketa egina daukat eta berez Gerediaga-Orue- Matzaga litzateke. Non eta noiz jaioa: Berrizen, 1931ko urriaren 28an. Noiz etorri zinen Ondarroara? 1956an, 24 urtegaz, organista. Ezizenik: Berrizen ez daukagu horrelako ohiturarik. Baina Ondarroan oraindik “Jaun Imanol” deitzen didate batzuk. Kaletarra edo baserrikoa? Gu kaletik baserrira joandako- ak gara. Aita pilotaria izanda- koa eta ama, baserriko alaba. Biak kalean bizi ziren eta bizi- tzako gorabeherengatik base- rrira joan behar izan zuten 1945ean. Aitari gertatu zitzaion goldea zer zen ez jakitetik lurrak idiekin goldatu behar izatera igarotzea. Egoera zibila: Epailearen aurrean ezkonduta. Zaletasunik: Historia eta musika. Irakurtzeko liburu bat? Historiako gauzak irakurtzen ditut gehien bat. Musikan, zure gustukorik? Kantari moduan zuberotarrak gustatzen zaizkit asko. Gero musika klasikoa entzuten dut sarri.

Transcript of fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21...

Page 1: fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21 Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka

211 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a

Arduraduna eta testuak: Joserra EgiluzArgazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka • Klik-klak • Bolo-Bolo

"Beti ahalegindu naiz herriko egoerari erantzuten"I m a n o l O r u e m a z a g a B a s e t aI m a n o l O r u e m a z a g a B a s e t a

fixa poliziáfixa poliziá

Izena: Imanol OruemazagaBaseta. Ikerketa egina daukat

eta berez Gerediaga-Orue-Matzaga litzateke.

Non eta noiz jaioa: Berrizen,1931ko urriaren 28an.

Noiz etorri zinenOndarroara? 1956an, 24

urtegaz, organista.

Ezizenik: Berrizen ez daukaguhorrelako ohiturarik. BainaOndarroan oraindik “Jaun

Imanol” deitzen didate batzuk.

Kaletarra edo baserrikoa?Gu kaletik baserrira joandako-ak gara. Aita pilotaria izanda-koa eta ama, baserriko alaba.Biak kalean bizi ziren eta bizi-tzako gorabeherengatik base-

rrira joan behar izan zuten1945ean. Aitari gertatu

zitzaion goldea zer zen ezjakitetik lurrak idiekin goldatu

behar izatera igarotzea.

Egoera zibila: Epailearenaurrean ezkonduta.

Zaletasunik: Historia etamusika.

Irakurtzeko liburu bat?Historiako gauzak irakurtzen

ditut gehien bat.

Musikan, zure gustukorik?Kantari moduan zuberotarrakgustatzen zaizkit asko. Geromusika klasikoa entzuten dut

sarri.

Page 2: fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21 Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka

Lehenengo eta behin, Imanol, noizeta zelan etorri zinen Ondarroara?

1956an, 24 urte neuzkala etorri nintzen.Zelan etorri nintzen? Historia luzetxoa da.Gasteizko Seminarioan organista izannintzen hainbat urtetan. CasimiroMorcillo zegoen orduan obispo. Eta urte-ro etortzen zen Seminariora, urte horre-tan abade egiteko zirenekin hitz egiteko.Abade egin aurreko azken bisitaldianabade egin eta gero bakoitzak zer nahizuen ere galdetzeko ohitura zeukan.Ordurako banekien Ondarroan organistaeskabidea zegoela, baina ni nekatutanengoen organista izateaz eta langileherri batera joan nahi nuela erantzunnion. "Te mandaré" esan zidan. BasaurikoSan Migelera bidali ninduen. Eta CasimiroMorcillok Bilbon jarraitu izan balu ni eznintzatekeen Ondarroara etorriko. Bainahurrengo urtean Zaragozako artzapezpi-ku izendatu zuten eta Pablo Gurpide eto-rri zen Bilbora obispo. Bilboko obispoberri hau eta "D. Segundo" Egaña, onda-rrutar abadea eta abeslaria oso ezagunakziren, elkarrekin egon ziren-eta urte asko-tan Iruñeako katedralean, bata kanonigo,eta "D. Segundo" abeslari. Eta hortiklortu zuten ni Ondarroara ekartzea.

Ordurako ezaguna zenuen Ondarroa?

Bai. Kuriositate moduan esango dizutBenantzik, nire jaiotetxearen alboan "kri-xada" zegoen Ondarroako emakumebatek, eraman ninduela ni bataiatzera.

Gogoan duzu hona lanera etorri zine-neko garai hura?

Gauza bik harritu ninduten. Bata jendea-

ren irekitasuna izan zen. Jendea oso ire-kia zen eta beste herritar bat moduan tra-tatzen ninduen. Baita emakumeek ere,nahiz eta ni abadea izan.

Gogoratzen naiz ni hona etorri eta han-dik urte gutxira nire herriko kintoak etorrizirela ni bisitatzera. Eta neskek zelan tra-tatzen ninduten ikusi zutenean, harritutageratu ziren. Hortik ulertu ditut geroagoegin izan diren ondarrutarren estereotipobatzuk, emakumeei buruzkoak eta. Etadenbora pixka bat bertan emanda kontu-ratzen zara kostaldeko emakumeen izae-ra oso irekia dela. Izaera hori niretzatorduan kontraste handikoa izan zen.

Eta harritu zintuen bestea?

Bigarren gorabehera harritu ninduenaherrian mogida politiko handia zegoela.Abertzaletasun izpiritua oso indartsuazela, baina eskumako talde batek herriaeta eliza kontrolatuta zeuzkala. Parrokianeragin handia zuen talde horrek. Datobat emateko, igandetako mezatan (lati-nez ematen ziren orduan) euskarazkosermoia entzutea nahi bazenuen, goize-ko orduetan joan behar nahi ta ez.Hamarretako meza nagusiaren ostean(hemen sermoia gazteleraz eta euskarazegiten zuen parrokoak berak), parrokianzegoen meza bakarrean gaztelera hutsezegiten zen sermoia. Aztarrenak aztertzenhasten bazara, konturatzen zara hemenherri bat dagoela euskalduna eta politika

22

Bolo-boloren lehen zenbaki-tik genuen ImanolOruemazaga elkarrizketatze-ko gogoa. Eragin handikopertsona izan da Ondarroanherrira 24 urte zituela iritsizenetik. Abade langilea, orga-nista, koruko zuzendaria,ikastolako langilea, KresalaElkartearen sortzaileetarikoa,"Ondarroako Historia Zaleak"taldeko partaide eta sortzai-leetarikoa... Garai bateanabade moduan hartu zituenerabakiek eragin handia izanzuten herrian eta gaur ereherrian adin batetik gorakoekondo gogoratzen dute por-tuan lanean hasi zen Imanolhura edota herriko historiaeta ondarrutarren memoriaberreskuratzen diharduenImanol hau. Ez da laudorioeta omenaldi zale, nahiago duixilean lan egin. Oraingoanixiltasun horretatik atera nahiizan dugu eta mikroarenaurrean jarri.

1958 inguruan, Andra Mari Jaiak, Gotzon Aulestiagaz, elizatik behera.

1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a

"Ni herrira etorri nintzeneanudaletxeko agintariei sartu eta

irtetean Espainiako himnoajotzen zitzaien elizan"

Page 3: fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21 Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka

arloan asko sufritu izan duena. Francorenindarrak urriaren 4an sartu ziren herrianeta martxoan alde egin zuten. Bitarteanfalangistak, erreketeak eta Francorenaldeko gainontzekoak hemen egon ziren,herriko jaun eta jabe. Herriko gehienak,gizonezkoak batez ere, "aurrera joandazeuden gorriekin".

Udaletxean agiri bat dago, non herrikoagintari frankistek, 1937ko aurrekontuakegiteko orduan, aitortzen dute ezin zutelaaurrekontuen prestakuntza amaitu herri-tarren erdia baino gehiago herritik kanpozegoelako. Eta hainbeste jende herritikkanpo zegoenez, familia batzuei presioaegin zieten kanpoan zeudenak herriraetor zitezen. Ez zen inor herrira itzuli, etaehun eta piku herritar, emakumezkoakeuren umetxoekin, herritik Lekeitiora botazituzten, oinez, 1937ko otsailean.Gertaera hauek, eta gerra hartako bestebatzuek asko markatu zuten herri hau.

Giro horren ondorioak bizi izan zeni-tuen herrira etorritakoan?

Orduko giroa konprenitzeko esango dizutudaletxeko agintariei elizara etortzen zire-nean, sartukeran eta irteeran Espainiakohimnoa jotzen zitzaiela. Pentsa, mezanagusia entzutera etorri, eta herrikogehienak abertzaleak izanda, elizan erehorixe entzun behar. Nik orduan erabakia

"Jendearen irekitasunak eta, bestetik,herrian abertzaletasun izpiritua oso

indartsua izanik, eskumako taldebatek herria eta eliza kontrolatuta

zeuzkala ikusteak harritu ninduten"

231 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a

1958

ko e

kain

a. G

AZT

EEN

EG

UN

A: k

alej

ira,

Nod

oa, b

anda

eta

kor

rida

fro

ntoi

an.

1958

ko e

kain

a. G

AZT

EEN

EG

UN

A: J

imy

tore

ro ja

ntzi

ta.

Atz

ean

Juan

ito

Bale

ntzi

aga

kapo

tear

ekin

.19

58ko

eka

ina.

GA

ZTEE

N E

GU

NA

: “La

Ban

da d

e lo

s ca

sigu

apos

”.M

onje

tako

bid

egur

utze

ra a

ilega

tzen

Page 4: fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21 Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka

hartu nuen, nahiz eta udaletxekobehargina izan -udaletxeak ordaintzenzuen nire soldata-, udaletxekoek mezapolitiko bat antolatzen bazuten, nikEspainiako himnoa joko niela, bainameza arruntetan ez. Herriak ulertu eginzuen, baina agintariek ez, eta girogogorra izan zen.

Berehala sartu zinen herriko giroan.

Organista nintzenez gero, organista iza-teaz gain parrokiako korua ere zuzen-tzen nuen. Gizonezkoek eta tipleekosatzen zuten elizako korua. Gainerabazegoen aurreko urtean D. SegundoEgaña berak sortutako tipleen eskolania

bat "Antiguako Ama Ume Abeslariak"zeritzona. Hauen ardura ere hartunuen. Egin genuen lehenengo ekintza1957ko Santa Ageda bezperan, galdutazegoen ohitura, tipleekin hiru ahotsezherrian zehar kantatzera ateratzea izanzen. 10 bat lagunek osatutako "Boga-Boga" "rondallak" lagundu zigun.Horrek izugarrizko eragina izan zuen

herrian.

1957. urte berean, Erramu Igandean,iluntzean, Aste Santuko pregoia egingenuen parrokian bertan elizako korua-rekin. Pregoia bera esateko, Jose LuisAnsorena, abadea eta nire irakasleizana ekarri genuen, oraintsu Donostianomendu duten Ansorena ("Mirri" paila-zoa) musikariaren osaba. Pulpitura igoeta, abestien tartean, pulpitutik bertso-ak kantatu zituen. Ondarroako elizankantatutako lehen bertsoak, agian.Izugarria izan zen!

Herrian zegoen giroa ezagutzeko anek-dotatxo bat kontatuko dizut. AsteSantu horretako pregoia kantatzekoorduan, kanta batzuk neskekin prestatugenituen. Horretarako JoseMarkuerkiagak zuzentzen zuen"Kresala" abesbatza ere bazegoenherrian. Jose nire lagun minari ez diotinoiz behar adina eskertuko musikaarloan urte askotan eskaini didanlaguntza paregabea! "Kresala" koruhau emakumezko eta gizonezkoek osa-tzen zuten. Baina elizan elkarrekinabesterik ez zeukaten. Pentsa, AsteSantuko pregoi hura ematea pentsatugenuenean, Bilboraino joan behar izannuen neskek ere elizako kontzertu har-tan kantatzeko baimen bila. Ordukobikario orokorrak, León MaríaMartínezek, horretarako baimenik ezzela behar erantzun zidan. Baina, nikerre eta erre, azkenean agiri batekinitzuli nintzen herrira. Bestela, DonPedro parrokoak ez zigun pregoi huraelizan ematen utziko!

Hain giro gogorra eta estua?

1957ko Aste Santuko gertaera bat kon-tatuko dizut. Orduan gizonezkoak etaemakumezkoak batera egotea ezinez-koa zen. Elizako prozesioak ere egitenziren gizonezkoak aurretik, gero iru-diak, abade eta herriko agintariak atze-tik, eta emakumeak azken.

Pentsatu genuen Bariku Sainduan pro-zesioa herrian zehar egiten zenez,korua bera hiru-lau tokitan gelditu etaaurreko igandean elizako kontzertuanabestutako kanta batzuk kantatzea.Alameda aurreko eskaileretan abestu,eta neskei esan nien prozesioan korukogainerako partaideekin jartzeko, geroberriro batera kantatu behar zutelako

24 1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a

"Errepublikaren osteanOndarroan jendaurrean

emandako lehen euskarazkoantzerki-lana 1957an eman zen:

"Seaska inguruan"

1958ko abuztuaren 2a. Elixopean.

1960ko azaroaren 19an koroan.

1958an. Elizako koroa zuzentzen.

"Gerrako gertaerek askomarkatu dute herri hau. 1937ko

otsailean Francoren aldekoekehun eta piku herritar bota

zituzten herritik"

Page 5: fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21 Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka

Kalekutzean. Gure parrokoakneskak gizonekin batera pro-zesioan ikusi zituenean, han-txe etorri zen, elizako kapaeta guzti, haserretuta, "nes-kak kanpora!" esanez, etakoruko neska guztiak proze-siotik bota egin zituen.1957a zen!

Eta musikatik antzerkira...

Augustin Zubikaraik presta-tuta zeukan "Seaska ingu-ruan" lana, Jesusen jaiotzakoirudiekin. Aurreko urteanDonostian saria eman ziotenlan horri eta AugustinZubikarairi esan nion ea zer-gatik ez genuen prestatzenherrian antzezteko.Hurrengo Gabonetarako(1957) prestatu genuen.Jende askok hartu zuenparte.

Garai hartan, baimena eska-tu behar zitzaien aurretik agintariei.Bizkaiko Gobernari Zibilak baimenaeman zigunean, agindu zigun euska-razko antzezlana izanik, erdarazkobeste antzezlan bat ere sartu behargenuela jaialdian. Eta "Villancico espa-ñol" antzeztu behar izan genuen"Alameda" antzokian "Seaska ingu-ruan" euskarazkoarekin batera.Errepublika garaiaren osteanOndarroan jendaurrean emandakolehen euskarazko antzerki-lana horrela-xe eman zen. Ondarroatik Eibar,Elgoibar, Bilbora… atera zen.

Hurrengo urterako "Jaunaren

Bideetan" antzezlana prestatu genuen,Jesusen pasioari buruzkoa. Eta hurren-go urtean "Kresaletan" egin genuen,Ondarroako bizimoduaz Txomin Agirreondarrutar idazleak eginiko "Kresala"eleberria antzezteko moduan AugustinZubikaraik berak prestatua.

Musikadun antzezlan guzti horiekAugustin Zubikaraik berak prestatuzituen, eta Don Pedro parrokoarenlagun handia zenez, horrek asko lagun-du zigun aurrera egiteko. Geroago,Jose Maria Altuna azpeitiar musikoaren“Mariñelak” ere eskaini genuen

Urtetan ibili ginen antzerki lanakantzezten eta zabaltzen. Euskal Herriko

antzoki gehienetara iritsi ginen(Gasteizko "Printzipal"era, Donostiako"Victoria Eugenia"ra, Bilboko"Arriaga"ra...). Guztira 130 bat pertso-na mugitzen ginen, bi autobus betegehi norberaren kotxean joaten zire-nak.

Herrian musikarako oinarri aberatsazegoen eta, bestetik, euskara egarriizugarria. Aurkezten genituen antzez-lan guztietan, garrantzi handia zeuka-ten musika eta abeslariek, eta musika-dun antzezlan hauen bitartez, arnasahartu zuen Ondarroak berak, eta EuskalHerriko beste herri batzuk ere.

Antzerkiaren inguruko hura herri mugi-mendu bat izan zen. HasieranGAO ("Grupos ArtísticosOndarroa") esaten genion mugi-mendu horri. Oinarrian herrianzeuden inkietudeak batu ziren(orfeoia, elizako korua, rondailla,tipleak…). Eta Euskal Herrianzehar hainbat tokitan ibili ondo-ren taldea erakunde moduanlegeztatu behar izatea etorri zen.Hortik etorri zen "Kresala KulturElkartea”, 1964an, TxominAgirreren 100 urte betetzean.Lehenagoko jende berbera zen,baina izena eta estatutu legale-kin. Horrek aurrera jarraitu zuen

25

"Herrian musikarakooinarri aberatsa eta

euskara egarriizugarria zegoen.

Antzerkiaren bitartezarnasa hartu zuen

Ondarroak"

1958ko apirilaren 4an, Beheko Zinean. “Jaunaren Bideetan” antzezlana.

1960 inguruan. Tipleen koroa.

Page 6: fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21 Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka

26

eta oraindik ere jarraitu egiten du.Garai batean Kresala izan zenOndarroako euskara eta euskal kultura-ren habia. Era guztietako pertsonakelkartzen ziren euskararen aldekomugimendu horretan, ideologia ezber-dinetakoak. Zabal-zabala izan zen.Hortik sortuko ziren geroago txistularieta dantza taldea, gitarrajoleak, euska-ra ikastaroak, euskarazko hitzaldiak,zine foruma…

Zure bizitzan beste aro garrantzitsubat Kamiñazpikoa izan da.

Ni 1956an etorri nintzen, eta musikaarloan lan handia egin genuen. Bainabanuen barruan lehenagoko garrahura, San Migelera eraman ninduena.Ordurako Kamiñazpiko etxe gorriakeginda zeuden, "Genaro Riestra" ize-nekoak, Bizkaiko gobernadore zibilarenomenez. Eta ni etorri eta gero hasi zirenegiten Kofradiak bultzatutako etxezuriak. Etxe merkeak ziren, arrantzale-entzat eginak. Jendea hara bizi izaterajoaten hasi zen. Eta behin parrokoaren-gana joan nintzen eta Kamiñazpikoauzoan arduraren bat hartuko nukeelaadierazi nion, elizak auzo horretan pre-sentzia izan zezan. Don Pedrok ez zidanbehin ere "Imanol" deitu, ezta"Manuel" ere, orduan beste Manuelbat zegoelako Ondarroan. Orduan"organistero" deitzen zidan.Kamiñazpikoa aipatu nionean ez zidanezetzik esan ere. Ordurako auzoanbazegoen eliza bat eraikitzeko asmorik,baita jendea dirua batzen hasita ere.Behin Eduardo Marino siziliarrakBilboko Otxarkoagara lagundu nindueneta hango eskola aurrefabrikatuak ikusigenituenean hemen antzeko zerbaiteraikitzea proposatu genion parrokoari.

Ordurako ni koadjutore edo laguntzaileizendatu ninduten. 1967an heldu nin-tzen Kamiñazpira. Niretzat oso espe-rientzia polita izan zen. Guk nahigenuen elizaren ikuspegia plasmatzealortu genuen. Ordurako elizaren pen-

tsaera guztiz hie-rarkikoa zen etahorren aldeanguk kristauherria bultzatugenuen. Elizmugimendu poli-ta sortu zen,baina jendearen-gan oinarrituta,ez abadeengan.Guraso mugi-mendu garrantzi-tsu bat egon zen,katekesia besteera batera ema-ten genuen. Elizabera ere "centrosocial" bihurtuzen, egun osoanmartxan zebile-na: umeentzakoeskolak udagaraian, bilerak,gaueko "eskolasoziala"k... Eskola sozial honetako ira-kasle izan zen garai batean AbelMuniategi, geroago Justizia sailburuor-dea izango zena. "Alkar-laguntza" edo"Caritas" ere hortxe sortu zen, elizarajoaten ez zen gizon batek gidatua.Elizako gaiei dagokionez, mezan ez zenatabakarik edo zestillarik pasatzen. Eztameza dirurik kobratzen ere. Otzara batipintzen zen Elizako sarreran bakoitzakbere borondate utz zezan. OrduanEstatuak nolabaiteko soldata ordain-tzen zien abadeei. Eta nik Estatutikjasotzen nuena, zuzenean Kamiñazpikoelizako kutxara joaten zen. Elizkutxa

honen eta eleizako arazo administrati-boen ardura auzotar batzuek zerama-ten.

Kamiñazpikoa oso mugimendu zabalaizan zen, mugimenduan partehartzenzuen jendea elizara joaten zen edo ezbegiratu gabe. Elizaren beste ikuspegibat landu genuen Kamiñazpin, goitikbeherakoa izan beharrean, “Denokgara Eliza!” aldarrikatzen zuena.

Orduan lanean ere ibili zinen por-tuan…

Hori beste istorio bat izan zen. Pentsa,Ondarroan, abade bat beharrean!Kamiñazpiko giro horren barruan etorri

1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a

"Kresala Ondarroako euskara eta euskalkulturaren habia izan zen.

Era eta ideologia guztietakopertsonak elkartzen ziren

euskararen aldeko mugimendu horretan"

"Kamiñazpikoa osomugimendu zabala izan zen,bertan parte hartzen zuen

jendea elizara joaten zen edoez begiratu gabe. Elizarenbeste ikuspegi bat landu

genuen"

1964ko ekainaren 14an.Euskal Dantzen alardea.

Txomin Agirreren 100. urtebetetzea.

1967-68 inguruan. Mitxelenean beharrean

Page 7: fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21 Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka

zen ni beharrera joatea. Goiz partean por-tuko lantegira joaten nintzen eta arratsal-dea Kamiñazpiko auzoari eskaintzen nion.Pintxe moduan sartu nintzen"Mitxel"eneko tailerrean 1967. urtean.Eta hor denetik egin nuen. Oso pozik ibilinintzen abade-langile moduan lanean,orduko langile giroa oso aberatsa zelako.Hasieran goizetan bakarrik joaten nintzenlantegira, baina gero, Kamiñazpikoa amai-tu zenean, goiz eta arratsaldez.

Lantegiko gure borroka nagusia nominakondo ipintzea izan zen. Hori nagusiak ezzuen ondo ulertu eta 1975ean beste tailertxikiago batera ekarri ninduen, hasieranbeste birekin eta gero bakarrik."Isla deYeu" izena jarri zioten tailer horri, garaihartan zigor moduan errefuxiatu ugari irlahorretara bidali zituztelako.

Azken aldian, piezei uharra kentzen ema-ten nuen egun osoa! Harik eta lantegitikurten 1979. urtean. Pena handiz alde eginneban tailer hartatik.. baina ez neukanbeste aukerarik!

Hortik ikastolara joan zinen...

Ikastolaren mugimendua "Kresala" tikzetorren. Eta ikastola bera 1967. urteansortu zen Antzosolon. Ondarroako ume iadenak euskaldunak izan arren, euren hez-kuntza osoa gazteleraz jaso beharreanaurkitzen ziren herriko eskoletan. Eta horinola irentsi Ondarroa bezain herri euskal-dun batek! Ni ikastolan sartu nintzeneanzubi zaharraren alboko eraikinean zegoenkokatua, “Plaza Gain”ean. Bertan idazkarimoduan lanean zebilenak ihes egin beharizan zuenez, plaza hori lehiaketara aterazen. Hamar bat pertsona aurkeztu gineneta azterketa gainditu ondoren neu auke-ratu ninduten. 1979an sartu nintzen etaikastola zaharretik berrira igarotzea egoki-tu zitzaidan. Maiatzean hasi nintzen beha-rrean eta udan inauguratu zen ikastolaberria Kamiñazpin.

Nola oroitzen dituzu ikastolako urte-ak?

Urte ederrak izan ziren. Ikastola herritarrekegindako mugimendua izan zen. Herrimugimendu hori aberatsa eta zabala izanzen. Ez zen nahitaezkoa gurasoa izatea.Ikastolaren sorreran ere jende asko egonzen, ikastolako gurasoa izan barik, askolagundu zuena. Jende asko dago eskertubeharrekoa. Alde batetik seme-alabarenbat ikastolan zuten gurasoak zeuden eta,bestetik, laguntzaileak. Lehenengoek hile-

271 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a

"Ikastola herritarrekegindako mugimendua izanzen. Guraso eta laguntzailezosotutako sare zabala"

1970eko uda. Bakedanoko udalekuak.

Page 8: fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21 Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka

28 1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a

ro kuota bat ordaintzen zuten, bainalaguntzaile sare handia eta zabala erebazegoen, hilean diruren bat eman edoherrian dirua biltzen ibiltzen zirenak.Niretzat ikastolaren mugimendu hori,oso inportantea izan zen, herritarreksortutakoa baitzen. Eta herrian oinarri-tua. Hortik datorkio Herri Ikastola dei-tura ere.

Gomuta aipagarriren bat?

Gomuta asko. Onak eta ez hain onakere tartean. Baina bat aipatzekotan,udalekuak aipatuko nituzke.Ikastolakoek eurek antolatzen zituztenudalekuak, gero ikastolen mugimen-duak beren gain hartu zituenak. 1980-1981an, esaterako, Zuberoara joanginen hango ikastetxe batera eta 15eguneko bi txanda egin genituen.

Udalekuko arduradun eta laguntzaileguztiak (sukaldariak, begiraleak...),denak herritarrak izan ziren. Harremanestu eta onak ere egin genituen han-goekin. Behin 3 autobus joan ginenOndarroatik.

Ikastolako beharra amaituta, erreti-ratzeko sasoia etorri zitzaizun.Orain zertan zabiltza?

Beti izan dut zaletasun moduan herrikodatuak batzea. Hortik etorri zen herrianhistoriazale talde bat eratzea. Nire bizi-tzan beste konstante bat izan da hori,gauzak bakarka egin beharrean taldekaegitea. Eta Augustin Zubikarairen espe-rientzia zegoen hor, zer pentsa emanizan didana. Augustin eta biok aspaldi-ko lagunak gara, nahiz eta ideologiko-ki diferentziak izan. Beti eduki izan

dugu harreman ona,"Kresala"ren denboretanEuskal Herriko bideetan barrenaelkarrekin ordu asko emangenituen. Augustinek lan politaegin du Ondarroan, besteakbeste "Ondarroa" urtekaria. EtaAugustin bera geratu denmoduan geratuta, zer edo zeregin behar zela pentsatu nuen.Baina beti talde lanean. Etaherrian historia ikasi edomundu horretan ibilitakoeieskutitz bana bidali genien.Batzarrak egiten hasi eta azke-nean 10 laguneko talde finkoa

eratu dugu. Orain kultur elkartemoduan legeztatzekotan gabiltza.

Beste datu bat ere badago. Udalakherriko zaharren oroimena gordetzekobeka bat sortu zuen 2000.ean edodirulaguntzaren bat eman, behintzat.Nik hor argazkien arloko kezka handianuen. Etxeetan argazki zahar askodago, baina argazki horiekin beti berdi-na gertatzen da: argazkian norberaagertzen denean, argazkia gorde egi-ten da altxor bat moduan; seme-alabekaita edo ama agertzen delako argazkiagordetzen jarraitzen dute; baina geroilobek bota egiten dituzte.

Zeintzuk dira talde horretan ditu-zuen asmoak?

“Ondarroa” urtekariarekin jarraitzeazgain, beste proiektu batzuk ere baditu-gu. Hauetariko bat, gure herriko histo-ria egin duten herritar eta elkarteendatuak eskuratu eta gordetzea da.Ondarroako Historiaren egileak onda-rrutar guztiok gara, herritar xume etaarruntenok ere bai, nahiz eta besterikuste izan askotan. Taldearen eskuetarairitsi zaigu, esaterako, Urgain baxurakokooperatibako artxiboa, 1964tik orain-tsu artekoa. Botatzeko zegoen eta txiri-paz enteratu ginen horretaz. Horrenantzera dokumentu zaharrak daude,argazki zaharrak... Udaleko artxiboabera ere, gerra arterainokoa Bilbondago, eta gure asmoa ikertzera harainojoan beharrean han dagoena mikrofil-

1975eko ekainaren 22an, Gorozikan. Adrian Osa, Errapel Garalde, Edur Zabala, Imanol Atxaga, LurdesGoiogana eta Imanol Oruemazaga.

1979ko apirilaren 27an, Mitxeleneko lantegia inundatuta. Ura barruraino sartzen zen

"Une historiko batean erabaki bathartu behar izan nuen:

gotzainak agintzen zidana beteeta burua makurtuta joan,

edo herriko problematika batierantzuten saiatu"

Page 9: fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21 Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka

matu eta hemen kopia bat edukitzeada. Azken batean herriko artxiboanahi dugu sortu eta herritarrentzaterabilgarri egin.

Atzera begiratuta, eta hemen bizidituzunak bizi izanda, berriro eto-rriko zinateke Ondarroara organis-ta moduan?

Bai, dudarik gabe. Ondarroan eman-dako urteek asko markatu naute. Ninaizena herri honek egin nau. Ni betiahalegindu izan naiz herriaren eskaria-ri, herriko egoerari erantzuten. Orainere nagoen moduan gelditu banaizere, abadetzatik kanpo, horrexegatikizan da, herriko egoera bati erantzute-agatik edo erantzuten ahalegintzeaga-tik, behintzat. Une historiko bateanerabaki bat hartu behar izan nuen:edo gotzainak agintzen zidana beteeta burua makurtuta joan, edo herrikoproblematika bati erantzuten saiatu.

Nik orduan nire erantzuna eman nionarazoari, 1960-1975eko garai hartakoegoera latza bezain joriari nire kon-tzientzian ikusten nuen erantzuna,alegia. Gotzain baten "Ni vencedoresni vencidos" esaldi hura inola ere eznuen irentsi. Azken batean eliza uler-tzeko eta bizitzeko bi era oso ezberdinzeuden jokoan, elkarren aurrez-aurre.Eta funtsezko arazo horren aurreaninolako argibiderik eman gabe, abadeekipo bat bidali zuen Ondarroara.Ikuspegi oso politikotik aukeratutakoabade taldea, gainera.

Batzuek uste dute, oraindik ere, ordu-koa Don Pedroren eta nire arteko“borroka”, pertsonala izan zela. Bainaeztabaida hura erabat doktrinala bes-terik ez zen izan. Une hartan elizaknola jokatu behar zuen izan zen, hainzuzen ere, eztabaidaren muina. Nik ezneukan ezer Don Pedroren kontra.

Bizitzako azken denboretan gaixorikzegoela klinikara bisitatzera joan nin-tzaion eta poz itzela hartu zuen ni hanikustean. Enterrua izan zenean ere,Antiguaraino joan nintzen gorpualaguntzera. Hantxe zeuden garaikohartako Ondarroako karlista-frankistapeto-petoak. Eta Imanol hantxe, eurenerdi-erdian. Ondoren, goitik beheragentozela, batek esan zidan orduantxeulertu zuela Don Pedroren eta nirearteko borroka ez zela inondik inoraere pertsonala izan, arazoa guztiz bes-telakoa zela. Nik neuk, izan ere, DonPedro parrokoaren kontra ez neukanezer pertsonalki.

Lehen esan dudanmoduan, Ondarroari zordiot neurri handi batean nineu naizena. Ondarroakoherriari, batzuei eta beste-ei, zinez eskertzen diet nineu izateko 45 urteaneman didaten guztia!

Bizitzako pozak eta ilu-sio galduak?

45 urte daramatzatOndarroan eta denetarikbizi izan dut. Batzuetanhanka-sartzeak izan ditut,baina horiek bizitzakogorabeherak dira. Bainaesperientzia pozgarria dau-kat, garai batean nik zerga-tik ez dakidala agurrakendu zidatenak, gero etajende gehiagok agurtzennau. Hor buelta bat ikustendut. Ni neu betiko tokiannago. Azken batean politi-kan aukera bat hartu nueneta normala da aldekoaketa kontrakoak izatea,baina herrian gauza batzuk

badaude neuk bultzatutako moduan,nik bultzatu barik. 1964. urteko baxu-rako huelga entzutetsu baten errua,esaterako, Kepa Iturrarani eta bioibota ziguten, eta oraindik batzukbadaude mamu horri eusten diotenak.Horrek mina ematen dit, norberakegin ez dituen gauzen errua norberarileporatzea.

Ondarroak, trukean, zer emandizu?

Horixe, neu naizena. Disgustu asko ereeduki ditut hemen, baina hori bainogehiago eman dit: neu izaten, naizenaizaten lagundu dit.

BOLO-BOLO batean elkarrizketatubati Ondarroan ea nori eskainikoliokeen herriko kale bat galdetugenionean "Imanoli" erantzunzigun. Zuk nori eskainiko zeniokekale hori?

Ez naiz ni horren zale. Pertsonalizatzeaoso gezurtia deritzat. Pertsona batekasko egin badu ere, aukera bat izanduelako, gizarteak posibilitate batzukeman dizkiolako izan da.

291 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a

2002ko urtarrilaren 25ean, Udalatxean, Ondarroa 2001 urtekaria aurkezten.

"Herriko artxiboa nahi dugusortu eta herritarrentzat

erabilgarri egin"

2001eko abenduan, Ondarroako Historia Zaleak taldea-OHZ. Gotzon Iparragirre, Rosana Goikoetxea,Argia Garrido, Imanol Oruemazaga, Yolanda Urrosolo eta Angel Ituarte.

Page 10: fixa poliziá - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza...1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a 21 Arduraduna eta testuak: Joserra Egiluz Argazkiak: Imanol Oruemazaga • Bitxore Laka

30 1 6 . z k a . 2 0 0 2 k o u d a b a r r i a

Itsasoa

Nire atsedena izan da. Ondarroaraetorri berria nintzela, sarri joaten nin-tzen afaldu ostean itsas ondotikpaseatzera, itsasoari begira. Niretzatdeskubrimendua izan zen.

Arrantza

Arrantzaleen bizimoduarekiko kezkaere badut. Lehenengo eta behinarrasteko arrantza eta baxurakoabereiztu behar dira. Arrastekoa etxe-tik urrun hainbeste denboran egonbeharra izateaz gain, beharra beraere gogorra eta arriskutsua da, etagutxi irabazten da. Arrastean gerta-tzen dena barkaezina dela uste dut.Eta honetan ondarrutar denak garaerrudun, neurri batean behintzat,ezikusiarena egiten baitugu. Ba otedago beste lan eremurik langile etajabeak partillara joateko konpromi-sua hartu eta gero, arrantzua berajabeak berak bakarrik saltzea… sal-

menta horretan langileen ordezkari-rik egon gabe?

Kartzela

Ezagutu egin dut, baina epe laburre-an. Lehen aldiz, Guardia Zibilenmezetarako Pilarika egunean, elizanjarritako Espainiako bandera hiletabaterako tapatu eragin nuelako jarrizidaten multa ez ordaintzeagatik.Gero hurrengo urtean prozesatutaegon nintzen "propaganda y asocia-ción ilegal" karguengatik, eta hordenbora luzerako egoteko arriskuaeduki nuen. Argi daukat kartzela ezdela errehabilitatzeko, pertsonabarrutik apurtzeko baino. Guk geukkartzelan ondo pasatu genuen,Zamorako abade-kartzelan abadelagunak baikinen denok. Nire kartze-la sufritu zuena nire ama izan zen etakonbentzituta nago benetako kartze-la gurasoek sufritzen dutela, orduaneta orain.

Konpromisoa

Ez nituzke hainbeste berei-ziko konpromiso politiko,sozial eta erlijiosoa. Niretzatkonpromisoa pertsonabakoitzak inguruan biziduen problematikari eran-tzun bat ematen saiatzeada. "Konpromiso" hitza ezzait gustatzen, "erantzu-tea" gehiago gustatzenzait.

Eliza

Hor gauza asko edukikonituzke esateko. Zer irabazieta zer galdu asko daukansistema da. Oraingo ElizakJesusen Elizarekin zerikusigutxi dauka.

Fedea

Fedea eta itxaropena txan-pon baten bi aldeak diraniretzat. Zerk ematen dizun

eguneroko arazoetan aurrera egitekoindarra, horri deitzen diot nik fedea.Gizarte osoari begira, behartsuenalde batez ere planteamendu orokorbat egiteko indarra ematen dizuna,hori da niretzat fedea. Zerbaiti eran-tzuten badiozu zu ondo gelditzeko,edo hortik zerbait lortzeko, hori ez dafedea, interesa baino.

Herria

"Herria" barik, nik "herritarrak"esango nuke. Ni lotsa handia dietherritarrei, pertsona bakoitza mundubat dela ikusten dudalako, eta per-tsonok egiten dugu herri bat. Hor ezdute balio formula orokorrek.Pertsona bakoitza bere izaera eta ara-zoekin hartu behar dugu kontuan.

Elkartasuna

Premian dagoen pertsona bati eskubat botatzea baino, daukazuna erdibanatzea. Gaur egun "aukera ber-dintasuna" nahi bat da, baina zori-txarrez gure gizarte kapitalista hone-tan ez da hori, "zenbat daukazun,horrenbeste zara" baino. Eta horiaurrera doa beheko jendea zapaldu-ta.

Politikak zer eman dizu?

Batetik herriko jauntxoen politikamundua ezagutu dut eta, bestetik,Franco hil eta gero sortutako mun-dua: alderdi politikoak, hauteskunde-ak... Lehengoari dagokionez, argizegoen pertsona batzuen interesenzerbitzurako sistema zela; besteariburuz, helburuak eta ametsak ondodaude, denok parte hartzea, herriaalkatea izatea… baina praktikan geroeta gehiago ikusten dut partidu poli-tikoak interes konkretu batzuenmenpeko bihurtzen doazela, eta horezkerra ere ez dut alde batera uzten.Urteak daramatzat esaten "Zer faltazaigu? Autokritika!Autokritika berbabera ere ahaztu egin zaigu."

G A I A E M A N D A