Filmak egiteko beharrezkoa den dokumentatze lana

3
FILMAK EGITEKO BEHARREZKOA DEN DOKUMENTAZIOA ETA IKERKETA “ORGULLO Y PREJUICIO” Film bat egiterako garaian, behar beharrezkoa da, filmean akatsik egon ez dadin, ikerketa sakona egitea garai historikoari buruz, ekonomia, gizartea, ohiturak… kontuan hartuz. Hori erakusteko, Orgullo y Prejuicio filma aukeratu dut, bertan beharrezkoak izan ziren ikerketa eta dokumentazioa argitzeko. XVIII. mende bukaeran eta XIX. Mendearen hasieran Londres inguruko landa-gune batean girotutako film hau, Jane Austen idazle ingelesak idatzitako nobela batean oinarrituta dago. (Austen, J. (2000ko urria). Orgullo y Prejiucio. Madrid: Espasa-Calpe S.A.) Eta hauxe dugu lehen informazio iturria, izan ere, liburu batean oinarrituriko filmak egiterako garaian, zuzendariak liburuaren bertsioa ahalik eta zehatzen erreproduzitzen saiatzen baitira. Liburutik eskura daitekeen informazio nagusiena honako hau da: Pertsonaia bakoitzaren izaera (aktoreek antzezterako garaian kontuan izan beharko dutena) Elkarrizketak eta hizkera: hau oso garrantzitsua da, izan ere, garai hartan girotutako filma izanik, pertsonaiek ezin izango dute gaur egungo hizkera erabili eta espresio eta esamoldeak zaintzea komeni da. Gainera, jatorrizko bertsioa ingelesez izanik, filma gaztelaniara itzultzerako garaian, ahalik eta zehatzen itzuli beharko da elkarrizketa, hitz bakoitzak duen zentzua errespetatuz. (azken egiteko horretarako, itzultzaile espezializatu bat kontratatu beharko da)

description

Filmak egiteko beharrezkoa den dokumentatze lana oso garrantzitsua da, bestela akatsak egiteko arriskua dago eta.

Transcript of Filmak egiteko beharrezkoa den dokumentatze lana

Page 1: Filmak egiteko beharrezkoa den dokumentatze lana

FILMAK EGITEKO BEHARREZKOA DEN DOKUMENTAZIOA ETA IKERKETA

“ORGULLO Y PREJUICIO”

Film bat egiterako garaian, behar beharrezkoa da, filmean akatsik egon ez dadin, ikerketa sakona egitea garai historikoari buruz, ekonomia, gizartea, ohiturak… kontuan hartuz. Hori erakusteko, Orgullo y Prejuicio filma aukeratu dut, bertan beharrezkoak izan ziren ikerketa eta dokumentazioa argitzeko.

XVIII. mende bukaeran eta XIX. Mendearen hasieran Londres inguruko landa-gune batean girotutako film hau, Jane Austen idazle ingelesak idatzitako nobela batean oinarrituta dago. (Austen, J. (2000ko urria). Orgullo y Prejiucio. Madrid: Espasa-Calpe S.A.) Eta hauxe dugu lehen informazio iturria, izan ere, liburu batean oinarrituriko filmak egiterako garaian, zuzendariak liburuaren bertsioa ahalik eta zehatzen erreproduzitzen saiatzen baitira. Liburutik eskura daitekeen informazio nagusiena honako hau da:

Pertsonaia bakoitzaren izaera (aktoreek antzezterako garaian kontuan izan beharko dutena)

Elkarrizketak eta hizkera: hau oso garrantzitsua da, izan ere, garai hartan girotutako filma izanik, pertsonaiek ezin izango dute gaur egungo hizkera erabili eta espresio eta esamoldeak zaintzea komeni da. Gainera, jatorrizko bertsioa ingelesez izanik, filma gaztelaniara itzultzerako garaian, ahalik eta zehatzen itzuli beharko da elkarrizketa, hitz bakoitzak duen zentzua errespetatuz. (azken egiteko horretarako, itzultzaile espezializatu bat kontratatu beharko da)

Istorioaren nondik norakoak (gertaeren ordena, garapena, kokapena, zergatia…)

Nahiz eta oinarririk garrantzitsuena liburua izan, garai horri buruzko informazioa izatea komeni da badaezpada ere, akatsik ez egiteko. Horrela, garaiko gizartearen, kulturaren, politikaren, ekonomiaren eta ohituren ezaugarriak zehaztea komeni da. Batez ere, pertsonaien testuingurua azaltzerako garaian garrantzitsua da klase sozial ezberdinak, emakume eta gizonen arteko bereizketa.. garatzea. Izan ere, istorioarekin zerikusia duten gaiak lantzen ez badira akats larriak gerta daitezke. Adibidez: emakumeek ezin zuten herentziarik jaso, erlazio sozialetan beti gizonezkoek eman beharra zuten lehen pausoa, etxeko lanen mundura mugatzen zen emakumeen presentzia… Gai hauei buruz informaturik ez bagaude, erraza izango da akatsak egitea, batez ere garai honetako klase sozial erdi/altuez hitz egiterako garaian, bertan nabarmen zaintzen baitziren horrelako kontuak. Aipaturiko informazio guzti hau bilatu ahal izateko, historia liburuetara jo beharko genuke

Page 2: Filmak egiteko beharrezkoa den dokumentatze lana

lehenik, eta gero, soziologia, politika, ekonomia.. gaiei buruzko datuak topatu. Gainera, arlo horietan aditua den bat kontratatzea ere ez legoke gaizki, akatsik ez egitea ziurtatzeko.

Ezaugarri historiko eta sozialez gain, film bat egiterako garaian ezinbestekoa da estetika eta itxura zaintzea. Horretarako, hauek dira kontuan hartu beharreko puntu nagusiak:

Pertsonaien itxura: oso garrantzitsua da pertsonaia bakoitzaren estetika egokia izatea bai garaiari dagokionez, baita bere egoera sozialari dagokionez ere. Adibide gisan, militarra bada garaiko militarrek zeramatzaten jantziak lortu beharko dira (edo egin); familia baten egoera ekonomiko eta soziala ere kideen jantziez adierazten da, hortaz, ondo desberdindu behar dira maila sozial ezberdineko kideen janzkera, orrazkera, bitxiak… izan ere, arlo honetako edozein akatseko ikuslea nahastu dezake. Hortaz, garaiko estetikari buruzko datuak lortzea ezinbestekoa izango da, edo era honetako filmetan espezializaturiko estilista lortzea.

Ingurunea: herriek, paisaiek, garraiobideek, komunikabideek, etxeek, autoek… garai horretakoen ezaugarri berdinak izan beharko dituzte “gazapo” direlakoak gerta ez daitezen. Esaterako, pertsonaiak bizi diren etxeek arkitektura eta estilo aldetik egokiak izan beharko dute. Gainera, komeni da dokumentatzea istorioan zehar aipatzen diren herri edota eskualdeez. Herriei dagokienez, argitu beharko da nolakoak ziren garai hartan, ahalik eta erreprodukzio zehatzena egiteko.

Etxeak (dekorazioa): arlo honi dagokionez, komeni da ondo aukeratzea filmatzeko erabiliko diren eraikinak, bertako altzariak, alfonbrak, sukaldeko tresnak… Adibide nabarmenena, kasu honetan, argindarra da: ezingo da inolako bonbillarik edo elektrizitate bidezko elementurik agertu filmean, garai hartan oraindik ez baitzegoen asmatuta.

Bukatzeko, aipatu beharra dago film honetan ez dela agertzen inolako artxibo irudirik, hau da, irudi guztiak beraiek produzitu eta filmatu zituztela. Hortaz, esan daiteke film honen atzean dokumentatze lan handia dagoela eta lan hori batez ere historia eta gizarteari buruzko ikerketa izan dela, izan ere, film honetako alderdirik garrantzitsuena garaia, gizartea, ohiturak… ondo islatzea lortzea da.