Fernando hernández- trabajo por proyectos

2
FERNANDO HERNÁNDEZ trabajo por proyectos Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)? Zerk deitu dit arreta? Zerekin lotu dezaket? Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara? Trabajo por proyectos Hernandezek (beste batzuen artean) sortu zuten proiektu aitzindaria izan zen eta gaur egun ere bere horretan jarraitzen du lanean. Proiektu hau 1983an sortu zen. Bere helburua orduko interes zentroen alternatiba bat sortzea izan zen; irakasleen posizioa aldatuz, ikasgela elkarrizketa gune bihurraraziz. Gaur egun, aitzindaria izan den proiektu hau, hezkuntzaren kontzepzio bat da. Hernandezek dioenez, ikasleak jakintzaren eramaileak balira bezala kontsideratu behar dira; eta oso kontuan izan, ikasketa era zirkularrean ematen dela, interakzioen bitartez, modu interdisziplinarrean. Ikasgela laborategi baten antzekoa litzake eta bertan esperientziak sortu behar dira. Irakaslearen zeregina, ikaslea laguntzea da, era honetan ikasleak ikasgelan zentzua izan dezan; ikasle irakasle arteko harreman estuago bat sortuz (binkuloa). Esperientzia, subjektua eta jakintzaren arteko harreman sendoa bermatuz. Hernandezek dioenez mundu guztiak lan egin dezake modu honetan, baina mundu guztia ez dago prest horrela lan egiteko. Beldurra, dena aurrez kalkulatua ez izatea, “bidai” bat hasi eta

Transcript of Fernando hernández- trabajo por proyectos

Page 1: Fernando hernández- trabajo por proyectos

FERNANDO HERNÁNDEZ trabajo por proyectos

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia

nagusiak)?

Zerk deitu dit arreta?

Zerekin lotu dezaket?

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Trabajo por proyectos Hernandezek (beste batzuen artean) sortu zuten proiektu

aitzindaria izan zen eta gaur egun ere bere horretan jarraitzen du lanean. Proiektu hau

1983an sortu zen. Bere helburua orduko interes zentroen alternatiba bat sortzea izan

zen; irakasleen posizioa aldatuz, ikasgela elkarrizketa gune bihurraraziz.

Gaur egun, aitzindaria izan den proiektu hau, hezkuntzaren kontzepzio bat da.

Hernandezek dioenez, ikasleak jakintzaren eramaileak balira bezala kontsideratu

behar dira; eta oso kontuan izan, ikasketa era zirkularrean ematen dela, interakzioen

bitartez, modu interdisziplinarrean. Ikasgela laborategi baten antzekoa litzake eta

bertan esperientziak sortu behar dira. Irakaslearen zeregina, ikaslea laguntzea da, era

honetan ikasleak ikasgelan zentzua izan dezan; ikasle irakasle arteko harreman

estuago bat sortuz (binkuloa). Esperientzia, subjektua eta jakintzaren arteko harreman

sendoa bermatuz.

Hernandezek dioenez mundu guztiak lan egin dezake modu honetan, baina

mundu guztia ez dago prest horrela lan egiteko. Beldurra, dena aurrez kalkulatua ez

izatea, “bidai” bat hasi eta ez jakin noiz eta nola amaituko duen… hori da irakasleak

beldurtzen duena, baina era honetara irakastera ausartzen diren irakasleak berriz ere

beren lanaz maitemintzen dira.

Elkarrizketa ikusi ondoren arreta gehien deitu diguna, irakaslearen erabakia

dela metodo hau jarraitzea izan da. Irakasleak da ikasgela laborategi ”bihurtu“ behar

duena eta ikasleak interakzioz ikasaraziz. Ikasteko metodo hau Brunerren aurkikuntza

bidezko ikaskuntzarekin lotu genezake. Brunerren arabera, garapen kognitiboaren

funtsezko helburua, pertsonei munduaren eta errealitatearen eredu bat ematea da,

bizitzako arazoak konponduko dituena.

Page 2: Fernando hernández- trabajo por proyectos

Elkarrizketa ikusi ondoren, konturatu gara, bideragarriak direla trabajo por

proyectos bezalako proiektuak, eta ikaskuntza prozesuan askoz eraginkorragoak

direla.